PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2015eko abuztua ❘❘❘ 175. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘ ZIZTATZEA, EZTABAIDAGAI Txertoa eman edo ez, aldeko ala kontrako, hori da kontua 20

Transcript of PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki...

Page 1: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2015eko abuztua � � �175. zenbakia � � � � � � � �

ZIZTATZEA, EZTABAIDAGAI Txertoa eman edo ez, aldeko alakontrako, hori da kontua 20

� � �� � �

Page 2: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 3: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 175.a (2015eko abuztua)

Urtea. XVI.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio

eta Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 665713901 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. A. Agirrezabala

Webgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Gustatu alzaizu plaza berrituanola geratu den? 13

mamiaAinara Torvisco.Espainiako KickBoxing Txapelketairabazita, mundukoaribegira dago 04Klik! Ezizen beradaukaten herritarrak,argazkitan 16Haujijijai!. FestaBatzordeak bost urtebeteko ditu aurtengosaninazioetan 24

jakitekoAtzera begira. NicolasOteiza ‘Kaito’ OhorezkoBazkide izendatu duKultur Mahaiak 34

� � �2015EKO ABUZTUKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

24

Ba al dakizu Uztarriaren tonbolak inoiz

baino laguntzaile gehiago izan dituela

aurten? � Uztarria

04

34

egin zaitez bazkide Uztarrian1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografia txikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

� 943 15 03 58

30euro diraurtean. 110.000 euroko

aurrekontua 2014an.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara,

Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

� � � � � � � � � sarrera 03

Page 4: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

mamia � � � � � � � � � kirola04

AINARA TORVISCOkick boxing-eko Espainiako txapelduna

Ikusezinak garahedabideetan”Kick boxing-eko Espainiako Txapelketan urrezkodomina lortu zuen ekainean. Orain, MundukoTxapelketarako pasea du esku artean. �� Maialen Etxaniz

B adira hiruurte Ainara Torviskok kick boxing-eko borroka batean aurrenekozparte hartu zuenetik. Borrokahura eta gero “gehiago ez!” esanzuela dio azpeitiarrak, baina egunEspainiako txapelduna da. Izanere, joan den ekainean urrezkodomina lortu zuen Oviedon (As-turias, Espainia) jokatutako txa-pelketan. “Asko eman eta eraku-tsi” dio kirol horrek, baita egune-roko errutina aldatu ere. Etorkizu-naz galdetuta, momentua bizitze-aren aldekoa dela dio, baina orainezinezkoa zaio urriko MundukoTxapelketari begira ez jartzea. Espainiako txapeldun zine-la entzun zenuenean…Izugarrizko poza hartu nuen. Ezingenuen sinetsi. Ni amateurra

“naiz, eta profesionalekin lehiatubehar izan nuen txapelketan, tal-dean ez zegoelako nire pisukoparte-hartzailerik. Izan ere, mailakpisuaren araberakoak izaten dira.Entrenatzaileak txapelketa bainobi egun lehenago eman zidan be-rria eta izugarrizko pena hartunuen, oso zaila ikusten nuelakoemaitza onak lortzea. Zaila izanzen borroka, oso ezberdina baitaA mailakoen eta B mailakoen bo-rrokatzeko modua, baina puntugutxi batzuen aldea atera eta ira-bazi egin nuen.Behin Espainiako Txapelke-ta irabazita, zein duzu hu-rrengo helmuga?Kick boxing-eko Munduko Txa-pelketa jokatuko da aurten etabertan parte hartzeko txartela

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1992ko urriaren 26a.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Azpeitia. � � �Lanbidea.Diseinu mekanikoko ikaslea etalangilea.

rolak, eta kirol honek ezaugarriguztiak betetzen zituen. Entzunanuen Zarautzen bazela oso onaze eskolaren bat, baina lotsaematen zidan hara bakarrik ager-tzeak. Denbora gutxira beste kickboxing eskola bat ireki zuten Az-koitian, eta jakin ahala bertaratunintzen. Han ikasitakoarekin eginnuen borrokan lehen aldiz. Lehenborroka hura eta gero “berriroez!” esan nuen, baina begira nonnagoen. Behin eta berriz borro-kan arituta, urduritasunak indarizatera pasatzen dira, norberemugak gainditzeko bitamina.Euskal Herrian ba al da kickboxing-ean aritzeko joera-rik?Txikia da, baina ziurrenik askokusten dutena baino handiagoa.

daukat. Hasieran irailean izangozela esan zidaten, eta hala izanezgero, pentsatu egingo nukeenjoan edo ez. Izan ere, lan handiaeskatzen du berriro egoera fisikoonean jartzeak eta orain oporrakdatoz... Azkenean, urrian izangoda, eta han izango naiz, gogotsueta indartsu. Edo hori espero dut,behintzat. Orain deskantsatuegin behar dut.Nolatan hasi zinen kirol ho-rretan?Hiru urte dira kick boxing-eanhasi nintzenetik. Betidanik gusta-tu izan zaizkit kontaktu fisikoko ki-

Page 5: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

kirola � � � � � � � � � mamia 05

indarrarekin jotzea, ondo jotzeaezinbestekoa da.Nola aldatu da zure erruti-na?Hasteko, jaten ikasi dut. Lehenoso gaizki jaten nuen, eta orainpisua kontrolatu behar dudanez,askoz ere osasuntsuago. Halaere, inork ez nau derrigortzendieta jakin bat jarraitzera, neu naizneure buruari kontrola jartzendiona, eta benetan zaila da. Pa-rrandak ere hor daude. Berez pa-rranda egin dezaket, baina neukerabaki dut borrokak hasi bainohilabete lehenago parranda egi-teari uztea. Pisuari ez ezik, entre-natzean izaten dudan sasoiari erekalte egiten diolako. Hasieranasko kostatu zitzaidan ohitura ho-riek hartzea.Nola hartu zuten inguruko-ek kirol honetan hasi izana?Hasieran ez zen erraza izan, ezbaita futbola edo saskibaloia. Ho-rrekin ez ditut aipatutakoak gu-txietsi nahi, baina ezberdina daoso. Jipoi eta astindu ederrak ja-sotzeko prest egon behar duzu.Parte hartzen dugunok badakigujasotzekotan geuk jasoko ditugu-la, baina ingurukoentzat ez da ba-tere erraza. Hala ere, beti sentituizan nahiz etxekoez nahiz lagunezbabestuta, eta ezinbestekoakizan dira orain arteko bidean.Aipatu dituzun kirol horie-kin-eta alderatuta, mereziadina baloratzen al da kickboxing-a?Ez. Oso kirol gogorra da eta osogutxi baloratzen da, ia kirol gehie-nak bezalatsu. Futbola eta saski-

baloia dira ikusienak, baina gukeragiten dugu hori. Pena ematendit. Izan ere, jendeak jakingo baluzenbat esfortzu dagoenkick bo-xing-aren atzean… Asko dira kickboxingzaleak, baina ez dira hain-beste probatzera animatzen dire-nak. Aipatu ditugun kirolak edo-nork eta edonon egin ditzake,izan zelai batean edo izan ikaste-txeetako patioetan. Kick boxing-ean ezin da hain erraz aritu. Gai-nera, hedabideetan ikusezinakgara. Ez dute borrokarik ematentelebistaz eta albistegietan ezdiote minuturik eskaintzen kirolhoni, beste askori bezala. Aurtenmodalitate honetan Euskal Herri-ko hainbat kirolarik sari handiaklortu dituzte eta ez dira agertu ereegin EITBn.Nolakoa da neskei kirol ho-rretan ematen zaien tratua?Beste kirol batzuetan ez bezala,genero berdintasuna dagoelako-an nago. Ez da nire uste soila.Hitz egin izan dut gaiaren ingu-ruan beste neska batzuekin, etaez dute desberdintasunik ikus-ten. Kick boxing-aren munduanoso ondo ikusita dago neskak ereborrokan aritzea eta tratu oso onajasotzen dugu. Hedabideetakobaztertzeari dagokionez, berriz,neskak eta mutilak berdin bazter-tzen gaituzte.Orain Munduko Txapelketa-ra begira zaude, baina etor-kizunari begira jarrita, zerasmo dituzu?Orain arteko moduan jarraitzekoasmoa daukat. Nire bizitzaren zatioso garrantzitsua da kick boxing-a gaur egun. Entrenatzen jarraitu-ko dut, borrokak prestatzen etaikasten. Egia esan, asko ikasi dutkirol horri esker, bai pertsonalki,baita fisikoari dagokionez ere.Txapelketetan parte hartzeko mo-duan ikusten naizen bitartean,haietan izango naiz. Hiru urte da-ramatzat kick boxing-ean, bainabeste hiru urte ere egiteko prestnago. Oraindik gaztea naiz, eta eznaiz hemendik urte batzuetara zeregingo dudan pentsatzen duenhorietakoa.�

Nire bizitzaren

zati oso

garrantzitsua da

kick boxing-a”“

oso kirol

gogorra da eta

oso gutxi

baloratzen da”“

Nik Bizkaian, Araban eta Gipuz-koan aritzeko aukera izan dut,baina badakit Nafarroan ere ba-dagoela 200 pertsona ingurukotalde bat. Bizkaian, bereziki, askopraktikatzen da eta bertan, Bil-bon batez ere, antolatzen dira bo-rroka saio gehienak.Taldeko neska bakarra zara. Mutilekin entrenatzen dut, etahaienak bezalakoak dira nire en-trenamenduak. Hori nabaritu egi-ten da borroketan, neskek ukabil-

kada ematean atzera egiten dute-lako, eta mutilek ez. Oso gogo-rrak izaten dira lan saioak. Lehenordu eta erdiko entrenamenduakizaten genituen, baina oraingauza berdinak egiten ditugudenbora laburragoan. Astean biorduz soilik entrenatzen dugu.Beroketez gain, indarra lortzekoeta kontrolatzeko ariketak egitenditugu, baita gorputza landu etagogortzekoak ere. Teknika lan-tzen dugu bereziki, dena ez baita

Page 6: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

iritzia � � � � � � � � �06

Inoiz bizikletaz bidaiatzeko tenta-ziorik izan baduzu, ez izan zalantzarik, trastegutxi batzuk sartu zakutoetan, gurpilak ongibete haizez eta ekin bideari. Posible da bidebat jarraitu nahi izatea, hasiera eta amaierazehatz batzuk aurrez erabakiak izatea, bainabaita ere, posible da besterik gabe nonbaite-tik norabait ateratzea, leku zehatzik gabe aldibakoitzean sentitzen denari jarraika.

Bizikleta gizakiaren asmakuntzarik onene-takoa dela pentsatzen dutenen artean koka-tzen dut neure burua. Pertsonaren esfortzuasoilik erabilita, urrutira irits zaitezke, aldi bere-an kirola eginez, natura errespetatuz eta le-kuak ezagutuz. Bizikletaz joango ez bazina,inoiz ezagutuko ez zenituzkeen lekuak ezagu-tzera irits zintezke, leku horietan ziurrenik per-tsonekin eta kulturekin topo egin zenezake.Abiadura egokian, paisaiak dastatu eta berri-ketan, abestuz edo txistua joz.

Mapetan agertzen ez diren lekuak, mapeihiru itzuli eta erdi emanagatik non zauden ezdakizun uneak. Lagundu nahirik gerturatzenzaizun andrea, baina hizkuntza arazoak tarte-ko, keinu ulergaitzez saiakera egiten duzuntartea. Bozina joz popatik hartzera bidaltzenzaituzten gidariak. Urik gabe eguerdiko bero-rik handienean iturririk ezin topatuta ibiltzea,itzalek ihes egitea, eta uste duzunean itokozarela, baserri baten atarian gelditu etaagure batek ur botila bat ematea. Abenturagosea apur bat hasetzeko aukera azken fine-an.

Egunean egunekoa besterik ez izatea bu-ruan, jakin gabe ateratzen zarenean non loegingo duzun, zeinekin edo zerrekin topoegin zenezaken, badu horrek guztiak xarmaberezia. Ekonomikoki ere, bidaiatzeko moduoso merkea izan daiteke, beti ere bakoitzarenesku geratzen delarik, hotelak eta jatorduakantolatzea.

Noski badituela bere alde txarrak. Batetik,ipurdia eserlekura ohitu arteko minak daude,galtza onak izanagatik, orduen eta egunen

Bizikletak

� � �Bizikleta gizakiarenasmakuntzarik onenetakoadela pentsatzen dutenenartean kokatzen naiz

� � � � � � � � � � � � � � � �egoitz arruti� � �

poderioz, ez du barkatzen gorputzak etaegun batzuetan ondoez apur bat izan daitekeaulkiren batean esertzean. Bestetik, tartekaaldapa gogorren batek hankak ederki bero-tuko dizkizu. Matxuraren batek egunen batizorratu dezake, baina ongi dator atsedenapur bat eta baita auskalo nongo mekanika-ria ezagutzea, akaso elkarrizketa atsegin batizan zenezake berarekin.

Ez zarete damutukoAzken aldian, gero eta pertsona gehiagoikusten dut modu honetan bidaiatzen gure in-guruan. Zarauztik Ondarru aldera, Santiagobidea jarraituz batzuk, besterik gabe EuskalHerria ezagutu asmoz beste batzuk. Oraindikez ditugu beste herrialde batzuek dituztenazpiegiturak, asko dugu hobetzeko arlo ho-netan, bide egokitu eta egokiez gain, bizikle-tak uzteko lekuak, lo egiteko lekuak bizikle-tentzako gorde-lekuekin. Bidaiatzeak hori ereerakutsi diezaiguke, asko dugula aldatzeko,gidariak garenean, zein bizikleta gainean go-azenean, nahiz noizbait agintariak izaten ba-

gara. Ez izan zalantzarik, ez za-rete damutuko, bidaiatu bi-

zikletaz.�

Page 7: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 8: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

iritzia � � � � � � � � �08

U ztailaren 14an NASA-ren New Horizons sateliteak gure Eguzki Sis-temaren txokorik urrunenen irudiak bidali ziz-kigun. Plutonen ‘ondotik’ pasa zen satelitea(12.500 kilometrotara gerturatu zen), Plutoneta bere ilargi Caronteren argazki ezin hobe-ak lortuz. Kontu egin satelite hori orain dela 9urte jaurti zutela espaziorantz, 2006ko urta-rrilaren 19an. Pentsa zer zaila den halakoaparatu konplexua espazioan zehar 9 urtezbidaiatzen izan eta Lurrera halako irudiak bi-daltzeko gai izatea. Orain milaka astronomoirudi horiek sakon aztertzen ariko dira.

Halako balentria handiaren ondoren,ordea, ahots kritikoak ere entzun behar iza-ten dira. Zientzia munduan dabilenak jadabadu eskarmentua gai horiekin, baina ziurre-nik gizarteari ez diogu ongi azaltzen eta nik,nire saiakera xumea egingo dut hemendik.New Horizons proiektuaren gastua 700 mi-lioi dolar ingurukoa izan da. Dirutza da. Jendeaskok kritikatu du nola gasta daitekeen hain-besteko diru, jendea gosez hiltzen ari den bi-tartean, krisia dela eta murrizketak pairatzenari garen honetan. Zergatik gastatzen dugu‘hainbeste’ diru zientzian?

Lehenik esan, mundu osoari jaten ematekoadina janari ekoizteko gai garela eta gaitasunhorren atzean zientziaren eta teknologiarenaurrerakuntzak aurkitzen direla. Bai. Jendeagosez hiltzen bada, ez da janaririk ez dagoe-lako. Arazoa ez da ez ekonomikoa ez eta tek-nikoa. Guztiz ideologikoa da. Beraz, NewHorizons ala CERN bezalako proiektu zienti-fiko erraldoiek ez dute munduan dugun go-searen inongo erantzukizunik. Gehiagoesango nuke, horrelako proiektuei eskerlortu ditugu gisa horretako arazoei aurre egi-teko beharrezko tresnak. Horrela bada, zien-tzia ala gosea dilema guztiz faltsua da.

Bestalde, arazoak arazo, saiatuko naizazaltzen zergatik den ona zientzian dirua gas-tatzea. Zientzian dirua gastatu egin behar da,ez inbertitu. Aspaldian gehiegitan ari naiz en-

Munduko gosea

� � �Aurrera jarraitzeko, gizartehobea lortzeko, ezagutzandirua gastatzen jarraitubehar dugu

� � � � � � � � � � � � � � � �gorka azkune� � �

tzuten dirua ikerketa aplikatuari bakarrikeman behar zaiola, enpresetara zuzendutaeta merkatuaren beharrei erantzuteko. Pen-tsakera horren atzean inbertsioaren logikadago: dirua jarriko dugu, baina epe motzeandiru gehiago lortzeko. Tamalez, zientziak ezdu horrela funtzionatzen. Inbertsioaren etaikerketa aplikatuaren logikarekin zientziarenaurrerakuntza gelditzen ari gara. Gaur egun-go telefono mugikorrak, GPS gailuak, erre-sonantzia magnetikoak... ez ziren posibleizango bere garaian egin zen oinarrizko iker-keta egin izan ez balitz. Lehenik ezagutza be-rria sortu behar da (oinarrizko ikerketa), mun-dua ulertu behar da, eta ondoren aplikazioakbilatu behar dira. Baina lan ezberdinak dira.

New Horizons gehiagoEpe luzera begira, zientziak beti ekarri du on-gizatea gizartera. Gure aurrekoek ekarritakoezagutza berriak lortu du gure gaur egungobizitza kalitatea. Oraindik milaka arazo ditu-gu, eta gehienak, tamalez, ez dira ezagutza-rekin bakarrik konponduko. Baina aurrera ja-

rraitzeko, gizarte hobea lortzeko, eza-gutzan dirua gastatzen jarraitubehar dugu. New Horizons gehia-

go behar ditugu.�

Page 9: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 10: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Herriarenizenean jokatzendute pilotariek, etadenena da txapela”JOANES OTAMENDIIlunpe elkartearen zu-zendaritzako kidea

� � �“Estatuareneskumena da, etaautonomiaerkidegoak ezin dudebekatu. Hala ere,ingurumen aldetikjota muga daiteke”

� � �“Behin lanakhasten badira,produkzioakaurrera egingo du,eta segituaniritsiko dira gurelurretara”IRAITZ ELORDIUrolako Fracking Eztaldeko kidea

Joanes Otamendi.

iritzia � � � � � � � � �10

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Eus eta puntoAsko dira Azpeitian euren webgunean .eus domeinua dutenerakunde, elkarte eta enpresak. Oraindik ere, nahi duenak aukera du domeinua lortzeko. � Julene Frantzesena

Asko eta askotarikoak dira .eus, Internetekoeuskal komunitatearen domeinua, eskuratu dutenwebguneak. 2014ko abenduaren 3an abiatu zen.eus domeinua Interneteko mundu zabalera, etajada ehunka dira domeinu hori duten erakundeak,enpresak eta elkarteak.

Azpeitian ere hainbat erakundek, elkartek eta en-presek dute .eus domeinudun webgunea. Horienartean dira Azpeitiko Udalaren nahiz Uztarriarenwebguneak, Udalak kudeatzen dituen hainbat era-kunderenak, eta beste hainbat enpresarenak. Hala

nola, .eus domeinua dute Ukabik, Urola Erdiko Man-komunitateak, Euskara Patronatuak, Hitzeinek,Urola Kostako Hitza-k, Euskal Oiloak, Urolabek, Jo-lastekek, Iseqek edo Naiartek.

Oraindik ere eskuratu daiteke .eus domeinua. In-teresa duten elkarteek eta enpresek www.domei-nuak.eus/eu/erregistradoreak/ orrian egin behardute eskaria. Erregistradoreen zerrendako enpresabat hautatu eta haren webgunean adierazten direnurratsak jarraitu behar dira, erregistroa egin bitarte-an.�

Page 11: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

� � � � � � � � � iritzia 11

E tengabeko bukle batean bizi gara.Bueno, zuek ere baietz uste dut, baina bakoi-tzak bere berri duenez, bukle batean bizi nai-zela esanda hobe. Alegia, beti antzeko gau-zak egiten ditudala. Uzta jasotzeko hila iriste-arekin batera bizilekuz aldatzea tokatzen da.Tramankulu guztiak hartu eta Zarautzera, edoZautza. Eta han ere betiko buklea. ‘Axpeitia-rrak etorri dituk gurea inbaditzera!’. Gureageuretzat eta besteena erdibana. Munduakjaberik ba al du ba? Munduak mugarik ba otedu ba? Dena denona eta denontzat. Esateaerraza da, pentsatzea ere nahiko erraza.

Inongoa ez dena� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�EZ DA BARBIE-REN AUTOA.Jostailuzko autoa badirudi ere, benetakoa da, eta azpeitiarra da bere jabea. Uztarriari bezala, hainbati piztuko zion arretaargazkiko kotxeak, jostailuen katalogotik aparte halakoak ikustea ez da-eta ohikoa. Jabeari aitak egokitu zion kotxea, arrosakolorekoa nahi zuelako alabak. �� Julene Frantzesena�

baina gero hori egunerokoan isladatzea ne-kezagoa.

Bertakoek (noiz eta nola lortzen ote da ber-takotasun izendapena) gu arazotzat ikusteaulertu dezaket, baina arrazoirik ez dutelakoannago. Leku zoragarrian bizi dira, baina lekuzoragarri horretaz gozatzeko denok eskubidebera dugu, edo hori uste dut nik. Bertakoeneskubideak urratu gabe, noski. Baina udatia-rrok kanpotartzat jo eta bertakoak natibotzatjotze horrek ere zentzurik ez du. Bertakoenzuhaitz genealogikoan urratzen badugu, ber-takotasun hori ere berehala urratuko genuke.

Bizitza osoko izerdiarekin aurreztutako txan-ponekin erositako etxean, udan eta kostakoedozein herritan, azken 50 urteetan atsedenhartu duenak errespetu osoa merezi duela-koan dago. Eta hurrengo belaunaldiek segi-da ematen badiote, hobe. Karibea, Kanariarirlak, Ibiza, Mallorka... Zarautzen ondoan hu-tsaren pare gelditzen dira.

Xakelok gure herri ederreko ateak zabalikditugu. Festetan are gehiago. Etorri lasai. Li-gatu, ligatu... asko ez da ligatzen (nire garaianez behintzat eta orain ere ezetz diote), bainaondo, seguru pasatuko duzuela. Udon.�

Page 12: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

iritzia � � � � � � � � �12

FAMILIAN. Urtero bezala, aurten ere etorri dira sahararrak Azpeitira. Geuk erehartu genuen hainbat udatan neskatila bat etxean, Mattu. Esperientzia polita etagogorra, aldi berean. Polita, beraientzat lagungarri direlako hemengo familiekemandako baliabideak eta maitasuna, eta gogorra, hemengo bizi mailaz gozatu etagero, Saharara itzuli behar dutelako, seguruenik inoiz gehiago ez itzultzeko.

Sahararrak Azpeitian

� � � � � � � � � � � � � � � �julen eizmendi� � �

� � �UZTAILEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � �

MAREA. Umeak? Arroxak. Helduak ere, noski, arroxak,eta zer esanik ez gazteak. Jubilatuak? Horiek ere arroxak.Zezenak? Arroxak. Dibertsitatea eta aniztasuna? Arroxak.Koloreak? Arroxak. Ideiak? Arroxak. Eredu ekonomikoa?Arroxa. Fracking-a? Arroxa. Preso eta iheslariak? Arroxak.Musika? Arroxa. Festen politizazioa? Arroxa.

Festa? Arroxa.

HARRIGARRIA? Janariz beteriko zorro horiei zaborrontziak bainoerabilera hobea emango zionik izango zen, seguruenik. Baina zer daamorragarriagoa, janaria zaborretara botatzea edo hori agerian gera-tzea? Akaso, guk ez al dugu gauza bera egiten eskala txikiagoan bada

Janaria zaborrontzianere? Sikiera, gainontzeko herritarrok bezala, zaborrontzian sartu izanbalu, auzo-lotsa ezkutuan geratuko zen. Eta, horrez gain, janaria organi-kora eta edukiontzia zaborrontzi horira bota izan balu, hiritar eredugarri-tzat hartuko genuke, hipokresiaren zenitera iritsiz.�

Page 13: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Galdetzen hasita, noiz lekualdatuko

dituzte azokako saltokiak berriz plaza

nagusira ? � Uztarria

Gustatu al zaizu

plaza berritua

nola geratu den?� Ainitze Agirrezabala

JOXIN ITURRIOTZ55 urte

“Kioskoa kendueta agertokiajartzearenaldekoa nintzen.

Kontutan izanda kioskoamantentzearen alde eznengoela, plaza berritua txukungeratu dela esango nuke.Inpresio ona egin dit. Hori bai,sokamuturra denean, kioskoaaukeran bajutxo ez ote dengeratu iruditzen zait”.

ANDONI OLAIZOLA35 urte

“Pena handiahartuko nukeenkioskoa kenduizan balute, eta

nahiz eta lanak bukatzekodenbora asko pasatu duten,asko gustatu zait plaza berrituanola geratu den. Enparantzaoinezkotu izana begi onezikusten dut, herriko tabernekterraza jartzeko aukera baituteeta umeek autoen arriskurikgabe lasai jolastu baitezakete”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Gutako asko ez omen gara geldirik egotekojaioak, gure bizitzetako ibilbidean sorturiko aukeraoro errutinari ihes egiteko, abentura ezberdinak bi-zitzeko, txoko eta jende ezberdinenak ezagutuz ha-rritzeko baliatzen dugularik. Bakoitza bere arrazoi,modu eta erritmoarekin. Bakoitzak bere bideari no-rabide propioa eman nahian, bide ezagunetatik,ezezagunetatik edo noraezean pausoak emanaz.

Bide berriei ekin eta herritik, herritar eta gertuko-engandik urruntzean ez da dena atzean uzten, begi-rada aldatzen da, perspektiba. Normaltzat dituzunohitura horiek, agian, hain ohikoak ez direla jabetzenzara, betikoa egiteko beste modu batzuk deskubri-tuz, edo etxeko betikoaren alternatiba diren errutinaberriak zeure eginez. Bertan gustuko ez dituzunereduetako askoren alde onak ulertzera irits zaitez-ke, edo guztiz kritiko zaren horren aldeko argumen-tuak bilatu eta defentsa egitera, edo alderantziz.

Hori ere bada-eta perspektiba aldatzea, nora

Kanpotik, herrira begira� � � � � � � � � � � � � � � �amaia agirretxe� � �

baino, nondik begira zaudenaren kontzientzia har-tzea. Herritik urrundu gabe ere, posible da herrita-rrengandik urruntzea, kanpoan kokatzea ez baita ki-lometroz soilik kontatzen den zerbait. Edonola,behin kanpotik begira jartzeak posizio berri batdakar, eta ez da inoiz barruan egon ez denaren posi-zio berdina. Zentzu horretan, barrura begiratzekomodu interesgarria deritzot kanpotik datorrenarenbizipenak entzuteari. Guretzat hain arrunt diren de-taileek sorturiko harridurak, miresmen eta gaitzes-pen begiradak, espero gabeko galderak edo etakultura ezberdinen arteko elkargune eta talkak.

Mito eta estereotipoak, batetik. Bizipen, irudipeneta errealitateak, bestetik. Herriari buruz asko ikas-teko parada izan dudalakoan nago, tarteka kanpo-an kokatuz. Bide horiek herritik doana, eta herriraitzultzen dena elikatzen dituzte, herria bera alegia.Baina herrigintza, ia ezinbestean eta zentzurik zaba-lenean, herritik egin behar da.�

Loiolako Inaziori Manresan ireki zitzaizkion be-giak, 1522ko goiz batean.

Ordurako bizimodua aldatua zuen, noski, bainahori ez da nahikoa. Bide luzea egina zuen –LoiolatikArantzazura Oñatzen gora, Arantzazutik Montserra-tera Urbian gora–, baina urrats erabakigarria ema-teko zegoen. Montserrateko Andre Mariaren oine-tan utzi berriak zituen bere soldadu eta zaldun-armak, baina arma ezkutuagoen jabe zen artean.Hogeita hamaika urte zituen, eta hamaika egun ar-gitsu eta larri, hamaika gauza eder eta makur ikusiazen, baina itsu bezala zegoen oraindik.

Egun batez Manresan, Cardoner ibaiari begirazegoela, “adimeneko begiak irekitzen hasi zitzaiz-kion” –bere hitzak dira– eta “inolako ikuskaririkgabe, gauza asko ulertzen hasi zen; halako argitasu-nez, non gauza guztiak berriak iruditzen zitzaizkion,eta beste gizon bat zela iruditzen zitzaion”. Adimene-ko begiak, hau da: barne-begiak, bihotzeko begiak.

San Inazioren begiak� � � � � � � � � � � � � � � �joxe arregi� � �

Beste gizon bat izan zen ordutik, arma eta handi-nahi guztiak erantzirik, lorpen eta atxikimendu guz-tietatik libre. Libre eta maitatua sentitu zen betikoBiziaren altzoan bere muga eta guzti. Eta handik au-rrera ez zion inoiz ezerk bakerik kendu.

Begiak ireki eta dena berri ikusi: miresmenezkoeta errukizko begiz begiratu izaki guztiak eta gizakibakoitza, bere zauri eta guzti, baita geure burua ere,zauri eta guzti. Unibertso mugagabea eta gure bizi-tza apala Guztiaren grazian bildua. Geure burua de-fenditu beharrik gabe, inori eraso beharrik gabe.

Begiak irekitzeko, ez duzu Cardoner ibaira joanbeharrik. Edonon ireki dakizkizuke barne-begiak,edonor zarela, edozeri begira. Orduan dena bestelaikus dezakezu. Eta bizitzen jarraitu, bidean aurrera,oinez eta erromes, apal eta pozik, ezin eta guzti. Etaguztiekin bakean, zeure buruarekin batik bat.

San Inazioren begiak opa dizkizut, Saninazio zo-riontsuekin batera.�

Page 14: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Page 15: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Badator abuztua eta honekin batera Uz-tarriak ere merezitako oporrak izango ditu;hala, irailean ez dugu etxeko postontzian hainpreziatua den alerik jasoko. Eta tarte hori pro-bestuz, ea gure inspirazio iturriaren bidoiabetetzen dugun. Hori ere bere azkentantak/tintak isurtzen ari baita.

Bi une izan ohi dira urtearen edo ikasturte-aren balantzea egiteko aprobetxatu ohi ditu-gunak. Urte amaiera bata eta uztaila bestea.Dagoeneko igarriko zenuen gisan kirolzaleanaiz; bereziki pilotazale amorratua. Eta Azpei-

Oporrak� � � � � � � � � � � � � � � �haritz saez� � �

tiak arlo horretan ikasturtearen balantzeaegin beharko balu, dudarik gabe, ohorezkomatrikula luke. Pilotarien azken marka. Izarrai-tzeko igerilari gazteen emaitza ezin hobeak,futbol entrenatzaileek etxetik kanpo eginduten denboraldia. Kick boxing-ean lortutakotxapela. Iraurgi Saskibaloiko nesken denbo-raldi ezinhobea. Beste askoren artean. Ahaz-tu gabe, abuztuaren amaieran EuropakoSega Txapelketa izango dugula herrian.

Hala ere, badugu deskantsuaren eta haus-narketaren aurretik azken indarrak non inber-

titu. Santiyuetako ajea pasatu ezinik saninazi-yuek ate joka baititugu. Marea Arroxak zipris-tinduko gaitu aurtengoan ere. Marea horrekauzolana du oinarri, parte hartzaileetan pare-kidetasunean oinarrituz eta herrian falta dire-nak gogoratuz. Hori dena, festa giroan etaumore onez, herritik eta herritarrentzat. Be-jondeiola Marea Arroxari!

Aurtengoan ere, lana egin duten guzti ho-riei eskerrak emanez, ondo-ondo pasatu di-tzagun saninaziyuek! Eta atzetik etorriko denoporraldia!�

���� � � � � � iritzia 15

D iskoaren izenburuak be-raiek izan duten prozesua garbideskribatzen du. Taldeak meta-morfosia jasan du, kapuluarenbarruan dagoen har baten modu-ra tximeleta bihurtzean. Hala ere,musikalki aldaketa handia eginarren, bide horretan beraien beti-ko esentzia ez dute galdu.

Lana oso pertsonala da. Be-raiek diotenez, disko horri eskertaldea asko indartu eta batu da.Aurreko diskoekin alderatuz, mu-sikalki heldutasunera salto han-dia egin dute, beraien alde rocke-roena ateraz. Esanahi handiko le-trak eta abestiak dira, sentimen-duz beteak eta doinu biziagoaketa gogorrakoak jorratu dituzte.

Lain beste taldeetatik desber-dintzen duen ezaugarri nagusia biemakume ahots izatea da. Egiada, askotan, bi ahots oso berezitopatzen direnean, zaila dela el-

Tximeletak (Lain)

karrekin enpastatzea eta talkaegiten dutela, baina ez da kasua,beraienak bata bestearentzateginda daudela baitirudi.

Javi eta Jon taldea eustenduten oinarri soila dira. Jonen ba-teriak ‘punch’ handia du, presen-tzia handikoa eta oso melodikoa.Javiren baxuak dotorezia ematendie abestiei. Esaldi ederrak ditu,abestiak indartzeaz gain, kargatugabeko dekorazio puntu perfek-tua ere ematen dietenak. Etaamaitzeko, bi gitarren doinuakoso rockeroak dira. Nabaritzenda Josebak eta Mikelek rockare-kiko duten zaletasuna. DiskoaEñaut Gaztainagarekin grabatudute eta haren eskua nabarmenada abestietan, bai ekoizpeneanbaita sinteetan ere.

Aipamen berezien artean ezinzen single-a falta. ‘Irudiak’ emo-zioz beteriko kanta da, bere doi-

nuak segituan harrapatzen zaitu,egun osoan buruan eramangoduzun horietakoa da. Freskota-sun handia transmititzen du etalehengo Lainetik oraingora, tran-tsizioa garbia markatzen du.

Amaitzeko nire abesti gustuko-ena aipatu nahi dut. ‘Negar egin-go dugu’ lana oso intimoa da etaLeire eta Kristinari gertatutako is-torio batez aritzen dira. BehinHendaian zirela kontzertu akusti-ko bat ematen, amaieran gizonbat gerturatu zitzaien poema ba-tekin, esanaz, beraien abestiare-kin urteetan askatu eziniko mal-koak bota zituela. Hori irakurtze-an, beraiek ere negar egin zuten.Eta nola ez, lehenengo aldizabesti hori entzun nuenean neukere negar egin nuen.

Lan bikaina egin dute eta espe-ro dut urteetan beraien berri iza-ten jarraitzea.�

���KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

‘Tximeletak’ diskoa

Disketxea. Baga-biga.Argitalpen urtea. 2015.Grabaketa. Gaztain estudioak.Estiloa. Pop-Rock.Diseinua. Josu Torrealday.

� � � � � � � � � � � � � � � �ane bastida� � �

Page 16: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Fisikoa izengoitiPertsona ezizenez ezagutzea usadio zaharra etazabaldua da herrian. Goitizen askoren jatorriaezaugarri fisikoa da. �� Ainitze Agirrezabala & Julene Frantzesena

mamia � � � � � � � � � klik!16

‘TXIKPozoia etadira, esaerArangurendira ezaguagertzekoaterata argkantatu zubehar ditutiristen bad

Page 17: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

� ‘GORRIYE’.Gerra Zibilak harrapatu izanbalitu, ezin jakin karlistak alaerrepublikarrak, zer izangoziren. Dakiguna da, gerraondoren jaioak izan arren,‘Gorriye’ direla. Urteakaurrera, burua zuritu ez,baina ilundu egin zaie JoseRamon Odriozolari eta JurgiLarrañagari. Denborarenpoderioz ilea bakanduz joanbazaio ere, goitizenaren jabeizaten Jose Migel Iribarrek–argazkian, erdian–jarraitzen du.

�‘PANPANUE’.Imanol Agirreri eta Iban Suduperi ‘Panpano’ deitzen diete lagunartean. Agirrek dioenez,gaztetan koadrilakoek-eta “panpanoa baino luzeagoa haiz!”, esaten zioten; hortik ezizena.Dena den, gero eta jende gutxiagok deitzen diola ‘Panpano’ azaldu du. Panpano zuhaitzabaino luzeago ez da ez bata eta ez bestea, baina altuak direnik ezin uka. Sudupe Zezen Beltzelkarteko kidea da, eta hango lagunen bat edo beste hasi zitzaion ‘Panpano’ ezizenez deitzen.Sudupek dioenez, “bat hasi eta besteak segi”, eta hala deitzen diote elkarteko kideek egun. Bi‘Panpanoak’ Zelai Luzen, panpano zuhaitzen ondoan.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

KIYE’.a lurrin ona flasko txikian izatenraren arabera. Mikel Lasa, Xabatn eta Iñaki Alberdi ‘Txikiye’ bezalaun herrian. Direna baino altuago, plano kontrapikatuan dagogazkia. Baina Lazkao Txikikuena gogora ekarriz: “Zertarakot hanka luzeagoak, lurreraino

dira?”.

Page 18: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

‘RUBIO’.Mikel Arrietari eta Joseba Lizarralderi‘Rubio’ deitzen diete gaztetatik. Argidago ilearen koloreagatik jarritakoadela ezizena. Garai batean bazirenrubio, baina orain...

�‘BELTZA’.Jose Luis Urkizuri eta Luis Alberdiri‘Beltza’ deitzea ulergarria da, bainaLourdes Arangureni, hala deitzeak,azalpen gehiago eskatzen du. Azalez,justu, beltza ez da, baina osabari‘Negrin’ deitzen zioten eta anaiari‘Beltza’. Horregatik, bera ere ‘Beltza’.Urkizuren anaiari ere ‘Beltza’ deitzenzioten, eta azal koloreagatik, ondomerezia du ezizena. Hiruretan beltzena,Alberdi da. Aita zen ‘Beltza’, tabernazabaldu zuen, eta familia osoa‘Beltzaneko’ moduan ezagutzen da.

mamia � � � � � � � � � klik!18

Page 19: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

klik! � � � � � � � � � mamia 19

‘TXATO’.Sudurragatik datorkie ‘Txato’ezizena Migel Anjel Agirrerieta Joxe Mari Larrañagari.Agirreri 8 urterekin-edoBetharramistetan jolaseanari zirela burla egiten hasizitzaion beste ume bat, eta ezizenarekin gelditu zen. Larrañagak hamar bat urterekin, eskolan,sudurra hautsi zuen jolaseanari zela. 18 urterekinsudurrean ebakuntza eginbazioten ere, ezizena hartuta zuen ordurako.“Sudurra hautsi ez banu ere,hala deitzeko motiboakbaziren, sudur zapala etasudur punta gorakanuelako”, dio. “Sudurrahautsi aurretikere, etxean amak ‘txatua’deitzen zidan”, azaldu du.

‘TXINO’.Asia ekialdeko herritarrek begi forma berezia dute; almendra-itxuran, estua eta luzea. Broman esan izan da arroz asko jan etasekatuta, indarka, libratu ezinaren ondorioa dela. Maialen Orbegozo eta Julian Gurrutxaga ‘Txino’ bezala dira ezagun, baina ezarroza neurriz gain jatearen ondorioz.

Page 20: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Bai edo ez,hori da kontuaHaurrak txertatzea gurasoen erabakia da. Ohikoenatxertoak ematea izan arren, bada gaia ezbaian jartzenduenik. �� Julene Frantzesena & Ainitze Agirrezabala

Ekainean difteriak jota Olo-ten (Girona, Katalunia) hildako sei urtekomutil-koskorrari txertoa ez ematea hautuaegin zuten gurasoek. Herrialde Katalanetanagertutako difteria kasuak txertatze-sistema-ren gaineko eztabaida mahaigaineratu du,beste behin. Gaia herrira ekarri, eta aldekoeta kontrako jarrerak bildu ditu Uztarriak.

Umeei txertorik ez ematea erabaki dutengurasoak badira Azpeitian. Ez bat eta ez bi,dezente dira, eta horietako askorekin saiatuda hitz egiten Uztarria, baina ez du lortu.Dena den, bi herritarren testigantzak jasoditu. Horietako bat da Maijo Segurola (Azpei-tia, 1972). Hark uste du “oso gai pertsonala”dela txertoena, eta umeari “kalte gutxien”egingo zion erabakia hartu zuela dio.

Lehen haurdunaldian, erditzea prestatze-ko saioetan, hasi zen gaiari bueltaka Seguro-la: “Ordura arte ez nuen gehiegi pentsatutxertoen inguruan, baina hitz egiten-eta arituginen saioetan, eta kezkatzen hasi nintzen.Kezka nuen, ez nekielako zer ematera nindo-an semeari”. Umearen aitak txerto denakeman nahi zizkiola haurrari, eta “erdibidera”

Lehen hilabetekoa ere ez genion eman, natu-rista batek gomendatuta. Hark esan zidanoso txerto fuertea zela, eta orain txertoen ze-rrendatik kendu dute”.

Aldekoa edo kontrakoa, baina “txertoengaineko informazio falta” dagoela dio azpei-tiarrak: “Osakidetzan-eta esango baligutealde on hauek eta txar hauek dituzte txerto-ek... Baina, ez. Esan izan didatena da txertoaoso ona dela gaixotasun ugari saihesteko,eta gaixotasun asko desagertu direla txertoeiesker. Kontran esaten dizute, kalentura pix-kat izan dezakeela umeak txertoak hartu os-tean. Nik ez diot nahi umeari txerto bat eman,zer sartzen ari naizen jakin gabe”. Horren ha-rira, zein txerto eman eta zein ez “kezka etaduda guztiekin” erabaki behar izan duela dio.

Haren ustez, kasu askotan, txertoa hartze-ak ez du eragin txarrik izango, baina bestela-koak ere entzuten direla azaldu du: “Txertobatzuek arazoak sortu izan dizkiete umeei,baina zaila da kaltea txertoak egin diela froga-tzea. Ia inork ez du esaten txertoak kalte egi-ten duela, eta notizia izatekotan, txertoa hartuez duen kasuetan izaten da. Argi dut txertoa

mamia � � � � � � � � � gizartea20

iritsi behar izan zutela dio: “Batzuk ematea etabeste batzuk ez ematea erabaki genuen. Bari-zela edo gorrina kontrakoak ez ematea hautatugenuen. Izan ere, barizela harrapatzeagatik,normalean, umea ez da hiltzen. Nahiz eta, erdi-tzea prestatzeko saioetan pediatrak esan zigunbarizelarekin ere hiltzera irits zitekeela haurra.Txarrera joan daiteke, posible da, baina... gu-txienekoak dira aukerak. Gorputza prest dagozenbait gaixotasuni aurre egiteko, eta barizelariemango dio buelta umeak, egingo dio aurre.

14

urtez azpiko

azpeitiarren %1ak

ez du txertorik jaso,

Azpeitiko

anbulatorioaren

arabera

Page 21: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

emateak gorputzean eragin txarra izan deza-keela. Gaitzak sartzen ari zara, gaitz pila bathilabete gutxian”.

Kataluniako kasuari erreparatuz, Seguro-lak dio, “asmo txarrik gabe”, gertuko jendeak,egin izan dizkiola “zu bezalako jendeagatik,begira...” bezalako komentarioak. Horren au-rrean, umeari txerto batzuk ematea eta bestebatzuk ez ematea erabaki izanagatik, ezduela nahi jendeak “arinkeriaz” hartutakoerabakia dela edo “moda kontua” dela esa-tea. “Nik umearentzat onena nahi dut, etaerabaki hori da egokiena niretzat”, gaineratudu. “Ez nuke Kataluniako familia horren aza-lean egon nahi. Txertoa ez emateagatik zer-bait gertatzen bazaio umeari, zeuk eramanbehar duzu bizi osoan zama hori gainean”,esan du. Horrez gain, uste du Kataluniakokasua gogorra izan bada ere, “familia harksemearentzat onena aukeratuko zuela”, etatxertoa ez emanda ere gertatzen direla hala-koak. “Beldurraren” kontua dago hor, dio:“Badirudi seme-alabei txertorik ez badiezuematen, izugarrizko gaixotasunak harrapatu-ko dituztela. Beldurra sartzen dute. Hori kon-tuan izanda, ulertzen dut txertoak ematea, etaez dut inor kritikatuko horregatik, baina sor-tzen duten beldur horrek kezkatu egiten nau.

egiten utzi behar zaio batzuetan, eta denborabehar du erreakzionatzeko”, azaldu du Segu-rolak.

Umeen kontua soilik ezUmetan ez ezik, pertsonari bizitzan zeharhainbat txerto hartzea gomendatzen dio me-dikuntza tradizionalak. Hala nola, tetanoenkontrakoa, giza papilomarena... Beste ba-tzuk, berriz, derrigorrez hartu behar izatendira, herrialde batzuetara bidaiatzerakoaneta. Herritar gehienek buelta askorik emangabe hartzen dituzte horiek, baina badiratxertoak zalantzan jartzen dituztenak ere. Ho-rietako bat da Jon Alberdi (Azpeitia, 1970).Txikitan hartu bazituen ere, orain, derrigorraez bada, ez du txertorik hartzen. Herrialderenbatera edo bestera joaterako, derrigorrakdiren txertoak hartu izan ditu. Baina gogoandu behin, palaz ari zela, sudurrean ebakiaegin eta medikuarenean gertatutakoa. Anbu-latoriora joan eta tetanoen aurkako txertoahartuta al zuen galdetu zion medikuak.Baietz, hartuta zuela esan zion Alberdik,baina hala ere, berriz jartzea tokatzen zitzaio-la jakinarazi zion medikuak. “Ez nuela hartukoesan nion, eta nuen heldutasuna eta neukanadina ez zetozela bat erantzun zidan!”, azaldu

Izan ere, txertoak hartuta ere gaixotu daitekehaurra, eta txertoak berak ere eragin ditzakeondorioak”.

Beste zenbait herrialdetan, Frantzian kasu,txertoak ez emateagatik zigor ekonomikoakjartzen dizkiete gurasoei, eta Segurolak dioeztabaida hori mahai-gainean badago ere, ezduela uste hemen txertoak derrigortzera iri-tsiko direnik: “Halako erabakirik hartuko ba-lute, estatuak egin beharko luke txertorenbatek kalte egindako kasuan umeari eragin-dako ondorioen arduradun. Orain ez bezala,kasu horien guztien arduradun egin beharkodu derrigorrean estatuak. Nire umeari txertoaez emateagatik zerbait gertatzen bazaio,nirea da ardura, eta bizi guztirako zigorra horizango dut. Aldiz, txertoak ondorioren bateraginez gero, nor da erantzulea?”.

Segurolak uste du “negozioarekin” lotutadagoela txertoen eztabaida. “Umeak gaixo-tzen dira, eta sintoma txikienarekin medika-mentuak ematen dizkiegu. Ni ez naiz umeeibotikak eman zalea, eta ez dut epaitzen halaegiten duena. Izan ere, umeari medikamen-tuak ematen dizkion gurasoak asmo onena-rekin egingo du. Baina, botikena negozio ika-ragarria da, eta gorputzari ez diogu berekasa defentsak sortzen uzten. Gorputzari lan

gizartea � � � � � � � � � mamia 21

Page 22: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

du. Mediku batekin egon ondoren hasi zen,

hain zuzen, txertoen kontua zalantzan jartzen:“Mediku batekin egon nintzen hitz egiten, etahark esan zidan txertoek merkurioa izaten zu-tela. Horrez gain, ume autisten gurasoen el-karte batek egindako estatistika batzuenberri ere izan nuen, eta haiek irakurtzean jakinnuen buruko gaixotasunetan-eta eragiten zu-tela txertoek. Datu esanguratsuak iruditu zi-tzaizkidan biak ala biak, eta orain garbi duttxertoek albo kalteak eragin ditzaketela”.Dena den, argi du berak dituen “datuak” ho-riek direla, eta hortik aurrera jardutea “espe-kulatzea” dela dio.

Alberdik dio mundu mailako enpresa ga-rrantzitsuenetakoak direla farmazeutikak, etahoriek egiten dituztela txertoak. “Bakoitzarenmorala badakigu zenbaterainokoa den, etahortik aurrerakoa negozioa da, eta negozioakdirua dakar. Osasun kontua da txertoena,ordea”, azaldu du azpeitiarrak: “Mekanikoariautoa konpontzeko eraman eta lana gaizkiegiten badizu, kexatu egingo zara. Aldiz, me-dikuari ez diozu kexarik azaltzen, normalean,zure bizitzarekin ari da-eta lanean”. Alberdikuste du “medikuntzako ikasleek unibertsita-tean farmazeutikek nahi dutena” ikasten du-tela: “Unibertsitateetako batzordeetan far-mazeutiketako ordezkariak egoten dira, etafarmazeutika horiek finantzatzen dituzte uni-bertsitateak. Horri lotuta, medikuek ‘zerduzu?’ galdetu orduko, ‘tori medikamentua’esaten dute”.

Alberdik dio “txertoen kontra ere ez” dago-ela, baina “inposatzeko dituzten moduek su-tzen” dutela: “Txertoak baino gauza txarrago-ak asko daude bizitzan. Jakiek, drogek... osa-sunean eragiten dute, eta gauza asko dira

txarrak gorputzarentzat”. Horrez gain, galde-ra ugari sortzen dio txertoen kontuak azpei-tiarrari: “Txertoak prebentiboak dira, bainazer saihesteko? Denak hartu behar al ditu-gu? Birus desberdinak dituzten merkuriodunsei txerto hartu behar al ditu umeak jaio etahilabete gutxian?”.

Hark dioenez, haur askok hartzen dituztetxertoak eta ez dira hiltzen, baina hartugabe-koak ere ez. “Azken horien estatistikak ez di-tuzte ateratzen, ez delako komeni. Lehen gai-xotasunek ez zuten izenik, eta orain zerk era-ginda hil den jakiten ez badugu, beldurtu egi-ten gara. Gainera, farmazeutikek ez dute sen-datzen duen medikamenturik, mina etasintomak arintzekoak baizik. Gripea duzune-an, botika hartu eta ez zara sendatzen, medi-kamentuak sintomak arintzen ditu, ez beste-rik. Beraz, medikuntza tradizionalak badufuntzioa, baina ez nago ados gaixotasunaktratatzeko moduarekin”, dio.

Alberdik uste du gaixontasunek “emozioe-kin” lotura dutela: “Animoz ondo bazaude,zailagoa da gaixotzea, eta animorik gabe ba-zaude, igoal, askoz errazago. Lotuta daudeemozioak eta gaixotasunak. Txertoa hartu ezduenak ez du zertan horregatik gaixotu etahil. Gainera, txertoa hartutzearekin prebeni-tzen ez diren beste hainbat gaixotasun erebadira”.

Azpeitiarraren aburuz, txertoen kontuare-kin “beldurra” sartu nahi izaten dute gizarte-an: “Ardura kolektiboaren kontuarekin salta-tzen dute. Kataluniako umearen kasuarekinbeldurra sartu nahi izan dute, kanpaina egindute hedabideek. Halako albiste txarrenatzean negozioa dago, begira ebolarekin erezer gertatu zen. Orain zer egin da, desagertuebola?”.

mamia � � � � � � � � � gizartea22

Gaixotasuna eragiten duen antigenopartikula darama txertoak. Injektatzerakoan,gorputzak antigorputzak sortzen ditu,mikroorganismo horrekin kontaktuan jarrizgero, prestatuta egon eta aurre egiteko.

2.623haurren –14 urtetikbeherakoak– ardura dute Azpeitiko OsasunEtxeko hiru pediatrek. Horietatik txertatugabeak %1 dira, gutxi gorabehera.

3.750euroko isuna etasei hilabeteko kartzela zigorraarriskatzen du haurra difteria, tetanos etapoliomielitisen aurka txertatzen ez duenak,Ipar Euskal Herrian. Haurtzaindegi, aisialdileku edota ikastetxeetan egiten da kontrola.

19ziztada hartu behar dira, egungotxertaketa egutegiaren arabera. Etengabemoldatuz doa egutegia, txertu berriak aurkitudirelako edo eta, bestetik, ikusiz gero adinjakin batean txertoarekiko erantzuninmunitarioa baxua dela, oroitzapen dosiberriak gehitzen dira egutegian.

76,34euro balio dupneumokoko birusaren kontrako Prevenartxertoak. Aurten jaiotakoen kasuan, gizartesegurantzak bere gain hartzen du, baina2015 aurretik jaiotakoetan ordaintzeanorberari dagokio. Hiru dosi hartu behardira.�

���TXERTOA ZENBAKITAN� � � � �

Page 23: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

gizartea � � � � � � � � � mamia 23

ITSASO RAJADO OLALDE Azpeitiko Osasun Etxeko pediatra

Medikuntzan izan den aurkikuntzarikgarrantzitsuenetakoa dira txertoak”“� � � Txertoa jartzearen gainekoazken erabakia gurasoena da.Dena den, osasungintza txertoa-ren “erabat aldekoa” da. ItsasoRajadoren esanetan, (Azkoitia,1983) “guztiok txertoak hartzeakdenok babesten gaitu”. Kataluniako difteria kasua-ren harira, txertatzearen in-guruan eztabaida sortu da. Hainbat gurasok seme-alabaktxertatzea zalantzan jartzen du,eta desgrazia hori medio, ez txer-tatzeak dakartzan ondorioezhausnartuko dute. Medikuntzanizan den aurkikuntzarik garrantzi-tsuenetakoa dira txertoak. Hain-bat gaixotasun –gorrina, nafarre-ria– desagertu da txertoei esker.Azken hitza gurasoek dute, bainajakin behar dute benetan zer era-bakitzen ari diren. Haurrak eztxertatzea erabaki arduragabeaeta berekoia da, gaixotasunakpairatu eta hedatu ahal dituztela-ko. Inguruko gehienak txertatutaegonez gero, mikroorganismoa-ren transmisio katea etengo luke-te, infekzioa gure ingurutik desa-gerraraziz. ‘Artalde efektua’ deri-tzo horri eta txertatu gabeak erebabesten ditu. Baina, haurrengehiengoa txertatu gabea izateakmikroorganismoaren transmisio-katea osatzea ekarriko luke, gai-xotasuna berragertuz. Beraz, ardura kolektiboa da. Ez txertatzeko joerak kezkatzengaitu, gure helburua da ume osa-suntsuak izatea eta gaixotasunakprebenitzea. Penagarria da hain-bat gaixotasunen aurka –HIESA,kasu– txertorik ez izatea eta dau-denak zalantzan jartzea. Txerta-tzea behartzea planteatu beharkolitzateke, baina Espainiako Pedia-tria Elkargoaren iritziz, nahiz etatxertatzearen aldekoa izan, egun-go txertaketa estaldura eta gaixo-tasun infekziosoen intzidentziakontutan izanda, txertoak ez du

zertan legez derrigorra izan. Ho-rrek txertoekiko sentimendu ez-korra sortu dezake gizartean.Injekzioen erabilpena etaeraginkortasuna zientifiko-ki frogatuta al daude? Noski. Txertoak ez dira %100 era-ginkorrak. Erantzun inmunitarioeskasa izan dezakete batzuek,baina inguruko guztiak txertatuzgero, kutsatze prozesua etetenda. Txertoan sartutako mikroor-ganismoengatik gaixotasuna pai-ratzea arraroa da oso. Gaixotasu-na garatzeko aukera nekeza da.Txertoen laguntzaile direnaluminioak eta merkurioakere eztabaida sortu dute. The Lancet medikuntzako Lon-dresko aldizkari ospetsuan,1998an, mediku batek argitaratuzuen txertoak kontserbatzekoerabiltzen zen merkuriotik erato-rritako thiomersalak garapen psi-komotorrean autismoa eraginahal zuela. Alabaina, Ingalaterra-ko mediku elkargoak frogatuzuen substantzia kimikoaren etaautismo kasuen artean loturarikez zela eta medikua zigortu zuten.

rriz jartzea. Gainontzeko kasuak,haurdunaldia, tratamendu inmu-nosupresore bat hartzea... behin-behineko kontraindikazioak dira. Txertaketa sistema zalan-tzan jartzen dutenei zeresango zenieke? Erabiltzen dituzten teoriak ezdaude frogatuta. Seme-alabenosasuna axola bazaie, biderikonena txertatzea da. Ez txertatzeaerabakitzen dutenek, oro har, ezdute pisuzko arrazoirik. Ez duguulertzen ez txertatzea erabaki du-tenen jarrera, baina horietatiklaurden batek txerto jakin batzukjartzen ditu eta besteak ez. Ho-rrek oraindik eta gehiago harri-tzen gaitu. Txerto guztiak dira ga-rrantzitsuak. Ez txertatzeagatik, desager-tutako gaixotasunak berrizagertzen ari direla diote.Difteriaren kontrako toxina Erru-siatik ekarri zuten, Espainian ezzutelako. Azken kasua duela 28urte diagnostikatu zen eta jadadesagertutzat hartzen zuten.Granadan, Albaicin auzoan, txer-tatu gabeen artean gorrina ager-tu zen, 2010ean.Garai berriekin gaixotasunberriak agertuz al doaz? Gaur ikusten ditugun hainbat gai-xotasun ‘berri’ lehen ere baziren,baina etiketa jarri gabe. Egun,osasungintzan profesional etadiagnostikatzeko bal iabidegehiago izateak eragin du gaixo-tasun berriak azaltzea. Bestalde,inmigrazioak gure komunitateandesagertutzat genituen gaixota-sunak berragertzea –tuberkulo-sia, adibidez– eragin du. Inguru-giroaren kutsadurak eta medika-mentuen erabilera desegokiaga-tik hainbat farmakorekiko erresis-tentziak ere zeresan handia dute. Eskolan txertua hartzen ezduten umeak identifikatutaal dituzue?Esaterako, LH lehen mailan, difte-ria, tetanos eta kukutxeztularenoroitzapen dosia jartzen zaie. Ziz-tatu gabeak identifikatuta ditugueta beraien historia klinikoan horijasotzea gure betebeharra da.�

Itsaso Rajado, Azpeitiko Osasun etxeko kontsultan. � � �Ainitze Agirrezabala

Txertatzea

legez behartzea

planteatu beharko

litzateke”“

Seme-alabak ez

txertatzea erabaki

berekoia eta

arduragabea da”“

Halere, thiomersala ez erabiltzeaerabaki zen. Zer albo-ondorio eta kon-traindikazio ditu txertoak? Eragin desiragaitz ohikoenak su-karra eta ziztada tokian erreakziolokala pairatzea dira. Bi kasu ze-hatzetan bakarrik dago kontrain-dikatuta. Txertoari erreakzio aler-giko-anafilaktikoa jasan izanakbaldintzatzen du berriz txerto horijartzea. Kukutxeztularen aurkakotxertoa daraman dosia jarri oste-ko astebetean jatorri ezezagune-ko entzefalopatia garatuz gero,kontraindikatuta dago txertoa be-

Page 24: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Marea goraUztailaren 30arekin iritsiko da bosgarren MareaArroxa herrira. Arrosa koloreak hartuko dusaninazioetan herria, beste behin. �� Julene Frantzesena

l ehertu da festa, dena daarroxa’ dio Marea Arroxaren abestiak, eta ezdu arrazoi faltarik. Bost urte igaro dira sani-nazioetan arroxa kolorea lekua hartzen hasizenetik. Koloreak garrantzia ikaragarria hartudu bost urteotan, eta iritzi zein kolore desber-dinetako herritarrak arroxarenpean elkartzealortu du Haujijai! batzordeak. Miren Beltraneketa Mikel Segurolak (Azpeitia, 1991) MareaArroxaren sorreran parte hartu zuten, etaegun saninazioetako batzordeko partaidedira. Egun Marea Arroxak duen indarra “posi-tiboa” dela diote bi azpeitiarrek.

Saninazioetan Marea Arroxa sortu aurretikere bazen festa herrikoien batzordea. Ezta-baida eta hausnarketa prozesua egin ostean,2010ean, sortu zuten batzorde berritua, “za-balagoa eta antolatuagoa”, Beltranek dioe-nez: “Lehen alor bakoitzak beretik jardutenzuen festak antolatzen, eta festa eredusendo bat sortu nahirik egin zen eztabaidaprozesua”. Hausnarketa prozesuaren baitanbatzordeak barnebildu behar zituen “balore-en” gaineko iritzi trukaketa ere egin zutela dioSegurolak. “Baloreak zehaztu genituen, etaHaujijijai! batzordeak erabaki zuen parekide-tasuna, euskara, gatazkaren konponbidea,ingurugiroarekiko errespetua, parte-hartza-tzea, auzolana... bere baitan jaso behar zitue-la. Festak herritik eta herriarentzat egin beharzirela, alegia”, azaldu du.

Baloreak finkatzerakoan, baina, “gorabe- Iazko Marea Arroxaren kalejira Perez Arregi plazatxoan. � � �Olatz Prat

mamia � � � � � � � � � festak24

Page 25: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

herak” izan direla diote biek: “Pausoak emandira balore horiek finkatzeko, baina zabaltzeafalta da. Batzordeko kideok balore horiekbarneratuta ditugu, baina herriari adierazibehar zaio antolatzen denak adinako garran-tzia duela gauzak antolatzeko moduak etazergatiak”. Segurolak dioenez, “erreferen-tzia” da arroxa kolorea saninazioetan: “Kaleraatera eta umeetatik helduetara, denek arroxakolorea eramaten dute soinean, baina ezdakit batzordearen baloreak guk nahi adinatransmititzen diren. Alegia, ez dakit jendeakbere buruari galdetzen dion, ‘zer da MareaArroxa?’, ‘Edo zergatik antolatzen da?’, Zerhelbururekin jarduten du?’ eta abar”.

Festak herriaren izaeraren isla izaten direlaesan izan da askotan, eta hala uste du Segu-rolak ere: “Festak aldatuta, herria aldatu dai-teke. Festetan erakusten da auzo-lana hordagoela, ingurumenarekin errespetuz jokatudaitekeela...”. Beltranek esan duenez, “festakondo pasatzeko eta ospatzeko egunak dira,baina kontzientziatzeko ere balio dute”. Ideiahorri jarraituz hitz egin du Segurolak ere:

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

7egun. Santio bezperatik abuztuaren 2rabitartean, zazpi festa egun izango dira aurten herrian.

30ekitalditik gora. Egun horietarakomota guztietako dozenaka ekitaldi prestatu dituHaujijijai! batzordeak.

“Kontzientzia zabaltzen dago lanik handiena.Kontzientzian eragin behar da”. Beltranek dio“jendea ohartzen ez bada ere”, festetan hain-bat gauza kontzienteki egiten dituztela:“Igoal jendea ez da ohartuko txosnetako kon-tzertu batean oholtzan dauden kide guztiakemakumeak direla, baina hori nahita egitenda. Ez dakidana da zenbateraino iristen direnhalako mezuak”.

Marea ArroxaHaujijai! Azpeitiko auzo txiki eta ez hain txikiguztiak barnean hartzen dituen elkartea da,eta Marea Arroxa, berriz, saninazioetako ba-tzordea. Elkartea sortzearen helburua “la-guntza eremua” sortzea izan dela dio Segu-rolak. Haren aburuz, “auzo bakoitzak bereerrealitatea eta autonomia ditu, batzordebana dute, baina laguntza emateko hor dagoHaujijijai! batzordea”. Ildo beretik hitz egin duBeltranek ere: “Saninazioak dira zabalkun-dez festa handienak, eta saninazioetan egi-ten dugu indar gehien, jende gehienak festahorietan hartzen duelako parte”.

Maiatzaz geroztik, 30-40 lagun elkartzendira, astez aste, batzarrak egiteko. Bilkurahorietan eztabaidatzen eta erabakitzen dituz-te saninazioetarako egitaraua-eta. Beltranenarabera, gainerakoan “nahiko geldia” dafesta batzordearen funtzionamendua. “Fes-tak urteko une puntualak izaten dira, eta urte-an zehar batzordeari jarraipena ematea zailada. Denok beste mila kontu izaten ditugu, etaazken bi hilabeteetan hasten gara saninazio-ekin kezkatzen”, azaldu du Segurolak.

Aurrera begira, zer?Marea Arroxak bost urte betetzen dituen ho-netan, indarra, behintzat, badu. Egun batzukfalta dira saninazioetarako, eta azken xeheta-sunetan dabiltza buru-belarri dozenakagazte. Segurolak dio “generazio berriak ba-tzen” joan direla urtez urte, eta hori dela“etorkizuna”. Beltranek dioenez, “gehiagoedo gutxiago, baina urtero hasten da hainbatgazte batzordean parte hartzen”. Haren abu-ruz, “generazio aldaketa badago, eta pozga-rria da hori”.

Bost urte pasatu dira sorreratik, bainaMarea Arroxak lortu du festa txosnagunetikharago zabaltzea. Hala uste du Segurolakere: “Bakailao txapelketarekin, kantu poteoa-rekin, umeen egunarekin... lortu dugu festakdenentzat izatea, gazteengana ez ezik, de-nengana iristea”. Aurrera begira, herrikofesta batzorde guztien arteko “elkarlana za-baltzea” dute helburu Haujijai!-ko kideek.�

Saninazioak antolatzeko bilerak udaletxe az-

pian egiten dituzte. � � �Maialen Etxaniz

festak � � � � � � � � � mamia 25

� � �“Kontzientzia zabaltzendago lanik handiena.Kontzientzia eragin beharda”

MIKEL SEGUROLA

Haujijijai!-ko kidea

� � �“Festak ondo pasatzeko etaospatzeko egunak dira,baina kontzientziatzeko erebalio dute”

MIREN BELTRAN

Haujijijai!-ko kidea

Page 26: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

iritzia � � � � � � � � �26

Z ein da guraso izatearenfuntzioa? Esan dezakegu, laburbilduz: seme-alabengan baldintzarik gabea izatea eta mai-tatzeak merezi duela irakastea. Euren bizi-tzek zentzua badutela irakastea. Jarraian gu-rasoez hitz egingo dugun arren, zaintzaile,aiton-amona edo guraso-ordeentzako erebalioko du hemen aipatutakoak.

Gurasoen arteko harremana oinarrizkoeredua da haurrentzako. Elkarri derakustendioten begiruneak eta maitasunak edozeinhitzek edo liburuk baino balio handiagoa du.Gurasoak banatzen diren kasuetan ere, ba-naketa baketsua izatea edo ez, oso desber-dina izango da haurrarentzat.

Beraz, hezitzaile egokiak izateko, lehenen-go gurasoen harremana zaintzea ezinbeste-koa da, hura erotikoki eta xamurtasunez abe-rastuz, eta gatazkei irtenbide baketsuak bila-tuz. Horrez gain, gurasoek sexualitateari bu-ruzko ezagutzak bereganatzea garrantzitsuada, ikastaroetan parte hartuz, liburuak leituz...

Haurrek interes sexualak dituztela onar-tzea ezinbestekoa da: masturbatzen dira, jo-koak dituzte, gorputzak esploratzen dituzte,eta helduen paperak imitatzen dituzte. Etahoriek errespetatu egin beharko dira, jogabe, iraindu gabe, mespretxatu gabe.

Helduok, ordea, gatazka senti dezakegu,modu onean erantzun nahian, taxuzko sexuhezkuntzarik jaso ez dugunez, nola jokatuezin asmatu ibili gaitezke. Deserosotasunaurduritasun bihurtuz. Ezjakintasunaren bel-durragatik, ez entzunarena egin dezakegu.

Pertsona batzuk harro daude sexu hezkun-tza jaso ez izanaz. Ezjakintasunaz harro. La-guntzarik gabe, euren bidea topatzeaz harro.Baina zintzoak bagara, ez dugu hori nahigure txikientzako, ez dute hori merezi.

Garrantzitsuena ez da egiten diguten gal-dera bakoitzaren erantzun zehatz edota zien-tifikoa ezagutzea. Hori baino mila bider inpor-tanteagoa da euren galderak entzutea etaerantzuteko prest gaudela adieraztea. Eza-

Seme-alaben sexuen hezkuntza

� � �Hezitzaile egokiak izateko,lehenengo gurasoenharremana zaintzeaezinbestekoa da

� � � � � � � � � � � � � � � �nerea sancho� � �

gutzen ez ditugun erantzunak kontsultatu etaliburuetan elkarrekin bilatzea. Gorputz ataleiizenak jartzea, gorputz atal guzti-guztiei.Denei garrantzia berdina emanez.

Bestetik, emozioei eta erantzun sexualariburuzko fenomenoei ere izena jartzea lortubehar dugu: eszitazioa, desioa, gogobeteta-suna, autoerotismoa... Modu naturalean ate-ratzen ez bazaigu, hori bera esplizitatzea danaturalena. Adibidez, "ni ez naiz eroso senti-tzen hitz hauek erabiliz, niri ez zidatelako ira-katsi, baina 'plazerra' deitzen zaio horri. Zukbadakizu orain, bai? Gehiagotan galdetu etanik ahal dudan ondoen erantzungo dizut".Hori, benetakoa da.

Naturaltasunaren mitoaNaturaltasuna gainbaloratua dago... halahaur batek galdetzen duenean "zergatik eror-tzen da baloia lurrera eta ez da goraka joa-ten?", erantzun argia eta txukuna daukagu?Grabitatea aipatuko dugu, baina agian ezergehiago ez, eta zalantza egingo dugu eaerantzunak konforme utzi duen haurra. Eta ja-kinmin handia badu, libururen batean begira-tu, ezagunen batekin hitz egin edo Internetenkontsulta egin beharko dugu, asetzeko.

Guraso orok egin dezake behar bezalabere papera, irizpideak argi baldin baditu.Eta laguntza beharrez gero, eskatu!�

���Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.com/sexu 688897920

Page 27: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 28: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

jakiteko � � � � � � � � � abuztuari eta irailari begiratua28

Segaren bueltan, festaEuropako Sega Txapelketa jokatuko da abuztuko azken asteburuanAzpeitian. Txapelketa ez ezik, ekitaldi ugari izango da hilaren 28tik30era bitartean herrian. � Julene Frantzesena

A buztuaren azken egunetansegak hartuko du Azpeitia. Izanere, Europako Sega Txapelketajokatuko da hilaren 30ean, Loio-lako Santutegiaren atzeko zelaie-tan.

Txapelketan Suitza, Austria,Alemania, Eskovenia eta HegoTyroleko kirolariek hartuko duteparte, Euskal Herriko segalarie-kin batera. Gizonen nahiz emaku-meen txapelketak jokatuko dirahilaren 30ean, igandea, eta au-rreko egunean Gaztetxoen I. Eu-ropako Sega Txapelketa izangoda.

Ekitaldi ugariSegaren hitzordua ez ezik, ekital-di ugari izango da hilaren 28tik30era bitartean herrian. Halanola, hilaren 28an, ostiralez, he-rrialde guztietako ordezkariei ha-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Europako SegaTxapelketa. � � �Eguna.Abuztuak 28, 29 eta 30(ostiraletik igandera).� � �Tokia. LoiolakoSantutegiaren atzean.� � �Antolatzailea. Almitzaeta Azpeitiko Udala.

rrera egingo zaie udaletxean. On-doren, musika eta animazioa izan-go dira Berdura plazan.

Zapatuan, berriz, herrialdeeta-ko ordezkarien kabalkadaz etakultur erakustaldiaz gozatu ahal-ko da, eta egun horretan egingodute lur-sailen zozketa ere.

Txapelketa igandean izangoda, eta iluntzean sari-banaketaeta ekitaldi nagusia izango diraBerdura plazan�

���EUROPAKO SEGA TXAPELKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

1.Gaztetxoen Txapelketa. Zapatuan jokatuko da gaztetxoentxapelketa, Ikasberri Ikastolaren ondoko zelaietan, 16:00etan hasita.

3eguneko egitaraua. Sega txapelketa dela-eta, egitasmo ugariizango da herrian hilaren 28tik 30era bitartean.�

1Badator AzokaHerritikAzken urteotako arrakastarenharitik, iraileko hirugarrenasteburuan egingo da AzokaHerritiken hirugarren edizioa.Izango da zer gozatu biegunetan. Izan ere, ekitaldi,emanaldi eta azoka ugariizango da asteburuan zehar.� � �Eguna. Irailak 18 eta 19(zapatua eta igandea). � � �Tokia.Alde Zaharra. � � �Antolatzailea.Herriko hainbat talde eta eragile.

2’Elkarrizketa’,dantzanAmarauna dantza taldeko Gabi Ocinak eta MirenGaztañagak ‘Elkarrizketa’ikuskizuna taularatuko dute.Emilio Encabo da ikuskizunarenzuzendaria.� � �Eguna. Irailak 25 (ostirala).� � �Ordua. 21:30 � � �Tokia.Soreasu antzokia.� � �Antolatzailea. Sanagustinkulturgunea.

3Karting probaUrte batzuetan egin gabe egonostean, joan den urteanberreskuratu zuten kartingproba berriro ere. Iazkoarrakastari jarraituz, aurten ere egingo da erakustaldiaPerez Arregi plazatxoaren eta Damaso Azkue auzoareninguruko errepideetan. � � �Eguna. Irailak 26 (zapatua).� � �Ordua. 14:00 � � �Tokia. PerezArregi plazatxoaren eta DamasoAzkue auzoaren ingurukoerrepideak.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda Europako Sega Txapelketako bideoko irudian, segalari bat, Mikel Aranburu eta Asier Illarramendi. � � �Uztarria

Page 29: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 30: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �SUDOKUA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Izenarabiarra

Armiarmasareak

*Deitura

Asko,ugari

Ardienzaindaria

Larrea

Lotura

*Izena

Araudinagusi

Bizkaieraz,ostiral

Cadizekobasea

Austriakohiria

Egoki

Zaindu

Eraikinmota

Elkartasun

Egiptokoerregea

Aita Santu-aren ordezkari

Errepikatuztxori mota

Iodoarenikurra

Bokala

Kolpearenonomatop.

Us askodu

Bokalmehea

Interjek-zioa

Zintzo

Nitrogenoa

Bokala

Musikaestiloa

* Azpeitiar futbolari ohia

Ikasturteororen

hasieran

Zerbaiteteten den

gune

Barrabasa,frikuna

Pl., musikaknposizioa

Bihi, garau

Abere be-larri handi

Platinoarenikurra

Gehigarri

Bokala

Page 31: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

� � �LEHIAKETAREN ERANTZUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �JEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Irailaren 23a (asteazkena) � � �NORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara � � � IRABAZLEARI SARIA. Odriozola Ardoak-ek emandako ardo sorta � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2NORK DU ABANTAILA? OSO GUSTUKO DU.

� � � BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK � � � HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

� � �UZTARRIAREN UZTAILEKO LEHIAKETA� � � � � � � �

IRABAZLEA

Iraia Bereziartua

Uztarria Komunikazio

Taldearen bazkidea da

aldizkariko 174.

lehiaketaren irabazlea.

Odriozola upategiak

emandako ardo sorta

irabazi du sari gisa.

Argazkian lehiaketaren

irabazlea, bi ardo

botilako sorta

eskuetan duela.

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2

AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Lapikoa Errepikapena

�O�E�Z�F�

AMARAUNAK

�ARANBURU

�L�ARTZAINA�

JOSU�A�I�TOK

�KONSTITUZIO

BARIKU�ARIAK

�ROTA�ASTO�I

ERAZ�PLUS�ON

�IK�ETENUNEA

2

Page 32: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

jakiteko � � � � � � � � �32

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1742Aldare berria. Iruñeakoapezpikuak San Inazioren aldareberria egiteko baimena emanzuen.

2013Corrugados Azpeitia itxi.Alfonso Gallardo TaldeakCorrugados Azpeitiako langileguztiak kaleratu eta enpresa itxizuen.

� � �BIDEOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Azoka Herritiken aurkezpena.�

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

uztarria

Tonbola bera, leku berriaSantioetan eta saninazioetan, egunero, zabalik izango daUztarriaren tonbola. Aurten Goiko kalean egongo da, eta hainbat sari eskuratu ahal izango dira bertan. � Julene Frantzesena

Azken urteotako gisan, Uz-tarria Komunikazio Taldeak ton-bola jarriko du santioetan eta sa-ninazioetan.

Santio egunez zabaldu zituenateak eta saninazioetan ere ireki-ta izango da, abuztuaren 2ra bi-tartean. Tonbola berbera badaere, tokiz aldatuko da aurten. Er-dikalean beharrean Goiko kalenizango da, Bankoa banketxearenondoan. Egunero izango da ireki-ta 12:00etatik 15:00etara eta17:00etatik 00:00etara.

Aurten ere hainbat sari izangoda tonbolan. Bi boleto euro bate-an erosi ahal izango dira, etaazken egunean, abuztuaren 2an,Ukabik eskainitako Netbook-aeta Eroski zein Halcon bidaiaagentziek eskainitako bi lagunen- Tonbola Goiko kalen. � � �Uztarria

� � �Egunero izango dairekita, 12:00etatik15:00etara eta17:00etatik 00:00etaratzako asteburu pasa bana zozka-tuko dira.

Eskerrak guztioiTonbola antolatzeko herriko hain-bat jatetxeren, saltokiren, taber-naren, ileapaindegiren eta esteti-ka zentroen laguntza jaso du aur-ten ere Uztarriak. Gainera, tonbo-laren lokala, garai batean Banes-to zena, Jabier Iruretak utzimusutruk dio Uztarriari.

Uztarriak eskerrak eman nahidizkie tonbola antolatzen lagunduduten guztiei. Mila esker!�

Page 33: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

MAIDER ETXEZABAL hondartzako soroslea

1. Uretan edohondarretan?Uretan.2. Lanerako garaionena?Iraileko astegunak, etaegunerokoan, ixteko ordua.3. Une gogorrik biziizan al duzu?

Bai, baina amaiera onekin.4. Argi ibili behar...Korrontearekin.5. Itsasoa: olatuekinedo bare?Olatuekin.6. Enbata badator...Jarri babesean. 7. Galdutako umeen

Tomateak oso kaloria gutxi ditu –23 kilokaloria100 gramoko–, C bitamina ugari eta betakarotenoasko.

Gordinik jaten badugu C bitamina gehiago lortu-ko dugu, bitamina hori beroarekin galdu egitenbaita.

Tomateak kolore gorria likopeno izeneko karote-noideari esker dauka. Likopenoak efektu antioxi-dante indartsua duenez, gaixotasun kardiobaskula-rren eta zenbait minbiziren aurrean ahalmen pre-bentiboa du. Zenbat eta helduagoa egon tomatea,orduan eta likopeno gehiago izaten du.

Potasio asko eta sodio gutxi duenez, oso apropo-sa da hipertentsioa duten pertsonentzat.

Tomateak solanina –toxina naturala– du, patatakduen bezalaxe, baina azken horrek baino proportziotxikiagoan. Horregatik, beti ondo heldutako tomate-ak jatea komeni da.

Beti tomate gorria, lodia, pisutsua eta azal leun-dunak aukeratu.

Hozkailuan sartzea ez da komenigarriena, etasartzen badira, jan baino egun bat lehenago atera-tzea komeni da, bere zapore, usain eta programazelularra aldatu egiten direlako.

Garaian garaikoa, tomatea beti hobeudakoa!�

���� � � � � � � � � � �aitziber aizpuru� � �

Tomatea

bila aritu al zara?Bai, askotan, baina denakagertu izan dira.8. Azpeitiarren batilagundu behar izan aldiozu?Herritar bati edo besterilagundu diot, bai.�

� Julene Frantzesena

� � � � � � � � � jakiteko 33

Page 34: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

BizitzabirbobinatuzMilaka ordu biltzen dituen artxiboadu ‘Kaito’-k eta herriaren esku uzteadu helburu. �� Ainitze Agirrezabala

Kamera sorbalda gaineanhartuta ordu mordoska pasatutakoa da Nico-las Oteiza Kaito (Azpeitia, 1943) kalean, he-rriko festak nahiz ekitaldiak iruditan jasotzen.Argazkilaritzan lehenbizi, bideoarekin gero,eta herri mailako Kaito Telebistarekin azke-nik, irudia izan du bizibide, hiru hamarkadaluzez. 2000. urtean, bihotzeko ebakuntza tar-teko, bere seme Urtzik hartu zion erreleboaNicolasi. Baina, hurrengo zazpi urtetan, se-mearen ibilbidean lagun izan zen, harik eta2007an erretiroa hartu zuen arte. Urte hartansartu zen indarrean Lurreko Telebista Digita-la eta Kaito Telebista emisorea betiko itzalieta Erlo Telebista jaio zen. Kaito-k hainbat ur-tetan egindako artxibo lana eta herriko kulturekitaldien jarraipena aitortu nahi izan dizkioAzpeitiko Kultur Mahaiak eta ohorezko bazki-de izendatu zuen, uztailaren 26an.

Argazkigintza herentziazko zeozer da otei-zatarren leinuan, belaunaldiz belaunalditransmititzen joan den irakaskuntza. NicolasOteizaren birraitonak, Miguel Martin Oteizak,argazkiak ateratzeko afizio handia zuen.“Gordeta dugu birratoinaren kamera, 100 ur-tetik gora izango ditu eta 100 kilogramo pisa-tzen du, tripode eta guzti”. Irudiaren mun-

duan aitaren –hura ere Nicolas Oteiza– es-kutik hasi zen Oteiza, mutil koskorra zela,gaur egun Udaltzaingoa den lokalean, aita-ren argazkilaritza negozioan laguntzen hasizenean. “Egun berean bi ezkontza zituenaitak, eta kamera eta flasha hartu eta argaz-kiak ateratzera neu joan nintzen boda batera,hamabost urterekin. Esango nuke argazkiaknola atera ikasita jaio ginela”.

Bankuko langilea, LegazpinArgazkigintzarena “zerbait esporadikoa” izanzen Oteizarentzat, azterketa bat egin ondo-ren postua lortu zuen Legazpiko Banco deVizcayan, 1959an, 16 urte zituela. “Urolakotrena hartzen nuen goizean seiretan, eta Zu-marragan alokairuan hartu genuen lokal ba-tean motozikleta gordeta izaten nuen, Zuma-rragatik Legazpiara joan-etorria egiteko”.1977ko otsailera arte jardun zuen bertan.

Urte hura aldaketa urtea izan zen Oteiza-rentzat. Ezkondu eta argazkilari bezala hasizen lanean, aitaren negozioan. “Gustukonuen hari heldu nion. Ordu asko egiten ge-nuen lana eta negozioa hazten zihoan. Geroeta ezkontza gehiago genuen, jaunartzeak,afizionatuen rebelatuak zuri-beltzean... Or-

jakiteko � � � � � � � � � atzera begira: nicolas oteiza34

1. Kamerarekin, ‘Kaito’. 2. Ordezkaripolitikoak, Loiolan, saninazio bigarrenean.Jose Maria Setien gotzaina, Juan JoseIbarretxe lehendakaria, Azpeitiko udalekoalkate Joxemari Bastida eta Roman Sudupeahaldun nagusia. 3. San Sebastianbezperako helduen danborradan,udaletxeko pleno aretoan, banderadunekin.

1

2

3

Page 35: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Nicolas Oteiza ‘Kaito’, hamazortzi kilogramo pisatzen duen kamera –magnestokopioa falta da– alboan duela. � � �Ainitze Agirrezabala

duan, neure kontura negozioa zabaltzea era-baki nuen, Pelotalekun lokala alokairuan har-tuta. 1980ko San Tomas egunean zabaldugenuen, eta estudioan dekoratua jarri eta ba-serritarrez jantzita haur mordoa etorri zitzai-gun argazkiak ateratzera. Handik lau bat egu-nera errebelatuak egin eta gurasoak argaz-kiak erostera pasatu ziren dendara”.

Gero, 1985ean, irudiak bideoan hartzeariekin zion. “Ezkontzak bideoz grabatzeko au-kerak etorkizuna zuela ikusi nuen. Hamazortzikilogramo pisatzen zituzten kamera eta mag-netoskopioa erosi nituen Madrilen, leasingeran. 2.000.000 pezeta ordaindu nituen;hanka hondoraino sartu nuen, prezio hartankalitate bera zuten kamera arinagoak merka-tuan bazeuden eta. Dionisio Perezek lagun-tzen zidan hara eta hona, bakarrik ezin nueneta ibili traste harekin”.

Ekitaldia non Kaito Telebista han izatenzen. “Kalera atera eta dena grabatzen hasinintzen: kultur ekitaldiak, ikastolako jaialdiak,danborrada, zezenketak, saninazioak... Garaihartako zintak hogei minutukoak ziren eta,beraz, zezenketa batera zazpi edo zortzi zintaeraman behar izaten nituen. Bideoz grabatu-

tako irudiak ikusteko gailuak gero eta etxegehiagotan zeuden eta danborradako etajaialdiko zinta asko saldu nuen, 2.000tik gorabai!”.

Itxosta baserrira begiraLanerako “zaletasuna ikaragarria” zuen Nico-las Oteizak. Bideoan grabatzearekin nahikoaez eta iruditan jasotakoa herritarrei erakuste-ko asmoz, telebista emisoraren ideiari ekinzion, 1991. urtean. “Olazko Amaren plazannuen etxea eta ganbaran muntatu nuen ante-na, Azkoitiko Itxosta baserrira begira. Pixka-naka emititzen hasi nintzen, eta Kaito telebis-ta arrakasta izaten hasi zen, herriak ikusi nahizuen hura eskaintzen bainuen. 24 orduz emi-titzen nuen eta horretan repeat botoia asma-kuntza garrantzitsua izan zen, zinta bukatueta bi minuturen bueltan berriro botatzenhasteko”. Ordura arte, emisio-zinta aldatzerabaserrira bertara joan behar izaten zuen hiruegunean behin. “Udalean laguntza eskatueta microhondas izeneko aparatua erosinuen, 400.000 pezeta ordainduta, eta ordu-tik aurrera Itxosta baserrira elektrizitatea or-daintzera bakarrik joaten nintzen”. Kaito Tele-

bistaren diru iturriak Azpeitiko eta Azkoitikoudalen diru laguntzak eta publizitatea ziren.

Herriko festa eta ekitaldiez gain, Gernika-rako eta San Ferminetarako urteroko jubila-tuen irteerak ere ohikoa ziren Kaito Telebis-tan, baina Nicolasek Euskal Herriko mugakere askotan igaro izan zituen, Nuarbe Sokati-ra Taldekoekin. “AEBetan, Holandan, Ingala-terran eta Suitzan izan nintzen”.

Artxiboa, herriarentzat Objektiboaren atzean igarotako urte guztihorietan pasadizo ugari bizi izan du. “Urteoso politikoak ziren eta emititzen nuen guztiakontrolatzen zuen Azkoitiko Ertzain Etxeak.Urrakiko igoeran grabatutako irudiak balia-garri izan zitzaizkien, bajan zegoen ertzainabat harrapatu baitzuten auto lasterketanparte hartzen”.

Milaka ordu biltzen duen artxibo izugarriadu gordeta Nicolas Oteizak. “Guztira, 2.620bideo zinta ditut eta 6.000 ordutik gora gra-bazio. Artxibo hori guztia herriaren esku utzinahi dut, digitalizatuta, euskarri horretan gor-deta iraungo baitu luzaroan”. Guztiok zaindubeharreko ondarea, inondik ere.�

atzera begira: nicolas oteiza � � � � � � � � � jakiteko 35

Page 36: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOA � � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA � � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: 11:00-20:00 KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:00-13:00, 15:30-20:00� � �Larunbata: 09:00-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 GAZTELEKUA

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

1-2

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

3-10-12-15-16-17-20-21-25-28

Jacome (Azpeitia).

943 080258

4-5-27

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

6-7-18-19-22-23-31

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

8-9-11-13-14-24-26-29-30

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

GAUEZ

1-2-3-5-7

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

4-6-8-9-11-13-14-17-19-21-24-26-29-30

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

10-12-15-16-18-20-22-23-25-28

Jacome (Azpeitia).

943 080258

27-31

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (abuztua)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�BULEGO BERRIA.Loiolako turismo bulego berriak zabalduditu ateak. Basilikaren aurrean jarri duteeraikin modular aurrefabrikatua, eta orainartean bulego izan dena ordezkatuko du.Zabalik izango da urte osoan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112ODOL-EMAILEAK

Abuztuaren 26an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Plax! 688 897 920

Iraurgi Berritzen 02 60 69

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturri Txiki ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko ludoteka 15 05 16

Gaztelekua/ GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 08 37 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

Page 37: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

ALEX AIZPURU ‘ETXAUN’Alexander loop DJa

Pribilegioa dunmunduko diskotekahandienean aritzea”

Ibizako Privileg diskotekan ari da lanean,hozkailuak betetzen, botilak kontatzeneta musika pintxatzen. � Ainitze Agirrezabala

P rivilegen diskoak jartzenaritzea pribilegioa duk, ezta? Munduko diskotekarik handiena dun eta bai,pribilegio handia dun! Privilegen kupula osodotorea dun eta izugarrizko bista ederrakditin. Ibizan lana egiteko gogoa betidanikizan dinat. Ikastea ez zaidan batere gusta-tzen. Eskola laga eta lagun baten bidez Privi-legen sartzeko aukera izan dinat, eta aprobe-txatu beharra zagon. Hozkailuak betetzeneta botilak kontatzen aritzen naun. Eta, den-bora librea dudanean, pintxatu egiten dinat.Ekainaren 3an etorri nindunan eta urria artehemen egongo naun. Azpeitira bueltatzean,lan bila hasiko naun. Zer edari kontsumitzen duk gehien? Burn edari-energetikoa. 8 euro balio ditin, urbotilak adina, eta konbinatuak 18 euro. Ibizako zer gustatu zaik gehiena? Etazer gutxiena?Hemengo kalak ikaragarri gustatatzen zaizki-dan. Ur garbi-garbia diten. Gutxiena, berriz,etxeko kanilatik ezin dunala ura edan.Denbora librean zer egiten duk? San Jordin bizi gaitun, Azpeitiko lagun bat

eta biok. Lanik ez dudanean, hondartzara joa-ten naun edo terrazan eguzkia hartzen dinat. Euskaldunekin egin al duk topo? Batzuekin bai, eta orain, gainera, iraila buka-era bitartean Azpeitiko, Zarauzko, Elgoibar-ko... lagunen bisita mordoa izango dinat.Zer-nolakoak dituk ibizarrak? Bertako jendea askorik ez dinat ezagutu,baina bai gu bezala kanpotik lanera etorrita-ko jende oso jatorra: uruguaiarrak, zaragoza-rrak, portugaldarrak, euskaldunak... Privilegen pintxatzeak mundu horre-tako ateak irekitzeko balioko al dik? Bai, hala uste dinat. Musikaren munduan da-bilen jende asko zagon hemen, eta haiei en-tzunda asko ikasten dun. Oraindik ez naun Djfamosoekin egon, baina pintxatzen duen jen-dea ezagutu dinat eta haien etxean egon izangaitun musika egiten.Zein duk hire Dj idoloa? Idolorik ez dinat, baina bat esatekotan OliverHuntemman esango dinat. Bere kantak as-palditik entzun eta jartzen ditinat. Inoiz ezdinat zuzenean entzun eta ea Alemania alde-ra joan eta entzuteko aukera dudan.�

1

2

3

hantxe bertan � � � � � � � � � jakiteko 37

1. Alex Aizpuru, Ibizako hondartzan. 2. Privilegdiskotekaren barran. 3. Alexander Loop Dja,Txitxarron pintxatzen.

Page 38: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala

Urteak aurrera, ia-ia hogeiurte nik, eta baserrian ez zegoela gehiagorikpentsatzen jarri nintzen. Etxetik irten beharnintzen, baina zein izango zen aitzakia? Ahiz-pa bat Jesusen Mirabe moja neukan ordura-ko, eta hari galdetzea pentsatu nuen. Lehe-nago, ordea, nire arima zuzendariari, aitaMartzeli galdetu behar niola erabaki nuen.‘Neska-lapurra’ deitzen zioten! Hiru gogoeta-jardun egin nituen Bizkaian, Euban, pasiota-rretan, eta, azkenean, nahi nuena lortu nuen:etxetik eskapatzea, disimulu handiarekin.Ahizpa mojari galdetu nion: “Pozik zaudemoja, Juli?”, eta “Bai, pozik nago”. “Berapozik badago, zertan ibiliko naiz beste mojabatzuk begiratzen!”, esan nion neure buruari.Derrepente izendatu zidaten komentuan sar-tzeko eguna! Azpeitiko mirabeetara [eskla-bak] nintzen joatekoa. “Baina ni nola joangonaiz, bada, amari esan gabe? Eta, bestalde,ezin diot esan, hartuko duen disgustua!”. Ho-rretan, nire konfiantza handieneko besteemakume bati kontatu nion, Maria Luisari.Eta berak: “Onena amari esatea izango litza-teke, baina esan nahi ez badiozu, onena ze-nuke bezperan Bilbora etorri, gure etxean loegin, eta biharamunean nire neba ezkonduakhartuko zaitu autoan eta eramango zaitu Az-peitira”. Joan banintzen, joan nintzen!

“Hura ez zen nirea”Arratsaldeko seietan nuen komentuan sar-tzea, eta sasoiz heldu ginen. Komentuarenaurrean Izarra hotela zegoen eta Maria Luisa-ren nebak esan zidan: “Hementxe hartukodugu zer edo zer, Pilare!”. Bera jota zegoen,gure etxekoek bazekiten ez zekiten horretan,txarki egiten zuelakoan zegoen. Komenturasartu nintzen, eta gau hartan bertan kontura-tu nintzen hura ez zela nik gura nuena: erdal-tzale hutsak ziren moja haiek, eta gainera su-periorari eskuan muin emate hura eta! “BainaPilare, zer egin duzu, nora etorri zara!”, esa-ten nion neure buruari…

Pilare komentuan preso

� � �Halako morroizalekeria,gustatu ez zaizkidan gauzaasko ikusi ditut nik hemen.Ni banoa etxera!

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

Hirugarren egunean, ahizpak deitu komen-tura, eta superiorak: “Bizi osoa bertan bale-go bezala dabil zure Pilare!”. Nik ezetz, ordea,superiora hari: “Ez, ez, ni banoa etxera! Denaerdara hutsez egiten duzue, eta nik euskarazegiten badut, txarki ikusten nauzue, kontura-tu naiz! Gainera, halako morroizalekeria, gus-tatu ez zaizkidan gauza asko ikusi ditut nikhemen”... “Eeeez, egon trankil! Horiek lehe-nengo gauzak dira!”, esaten zidan moja nagu-siak. “Ez, ez, ni konfunditu egin naiz, nikhemen ezin dut egon”. “Horiek deabruarententazioak dira!”, atzera superiorak. Ez zida-ten irteten uzten! Horrela, asteazken batean,San Lorentzo eguna, aita-ama eta neba etorrizitzaizkidan bisitan, autoan. “Bilboko komen-tuan galdetu dugu eta oso gustura zaudelaesan digute, Pilare”, amak. “Oso gustura,ama? Hemen nago, ea noiz irten ahal dudan,baina ez didate uzten”.�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala
Page 40: PDF, 2.1 MB - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/175.pdf · Hasteko, jaten ikasi dut. Lehen oso gaizki jaten nuen, eta orain pisua kontrolatu behar dudanez, askoz ere osasuntsuago. Hala