EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK...

60
Consumer KONTSUMITZAILE ARDURATSUEN ALDIZKARIA 2019KO URRIA Berritu egin da zure betiko ‘Eroski Consumer’, eta beste irudi bat eta eduki gehiago dakartza ETXEKO JANARIA BETI EZ DA HOBEA INDUSTRIALA BAINO Osasuna NOLA AURRE EGIN LOAREKIN IZATEN DIREN ARAZOEI EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena ALDERATU EGIN DITUGU 25 MARKARIK EZAGUNENETAKOAK HAURREN NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06 Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN MODELOAK AZTERGAI. BEGIRATU BAT EMAN DIOGU HORIEN BILAKAERARI 1€

Transcript of EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK...

Page 1: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

ConsumerKONTSUMITZAILE ARDURATSUEN ALDIZKARIA 2019KO URRIA

Berritu egin da zure betiko ‘Eroski Consumer’, eta beste irudi bat eta eduki gehiago dakartza

ETXEKO JANARIA BETI EZ DA HOBEA INDUSTRIALA BAINO

OsasunaNOLA AURRE

EGIN LOAREKIN IZATEN DIREN

ARAZOEI

EROSKETA GIDA

HONELA AUKERATZEN DAzukurik onena ALDERATU EGIN DITUGU 25 MARKARIK EZAGUNENETAKOAK

HAURREN NUTRIZIOA

ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK

BERTATIK

06Teknologia

SMARTWATCH’-AKGEHIEN SALTZEN DIREN MODELOAK AZTERGAI.

BEGIRATU BAT EMAN DIOGU HORIEN BILAKAERARI

1€

Page 2: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

EROSKI CONSUMER informazio kontsumerista ematen duen aldizkaria da, eta EROSKI S.Coop-ek eta Eroski Fundazioak argiratzen dute, beren gizarte ekintzen testuinguruan. 1974. urteaz geroztik egunez egun lanean ari gara informaziorik onena eskaintzeko, kontsumitzaileei lagungarria gerta dakien beren eguneroko bizimodua hobetzeko.

EROSKI CONSUMERek zabalkundea ematen die ondasunen eta zerbitzuen kontsumitzaileei aitortzen zaizkien eskubideei, modu arduratsuan gauzatzeko modua izan dezaten eta besteei ere eska diezaieten eskubide horiek bete ditzatela.

EROSKI CONSUMER komunikabide bat da, eta erabateko konpromisoz sustatzen ditu bizi ohitura osasungarriak, kontsumo-eredu iraunkorra eta ingurumenaren kontserbazioa.

Page 3: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 3

30EROSKI CONSUMER

ZUZENDARIA: Alejandro Martinez Berriochoa

ERREDAKTORE BURUAK: Rosa Cuevas / Asier Arrate / Ana Lezama

EROSKI CONSUMEReko Erredakzioa eta Administrazioa San Agustin auzoa, z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: 946 211 627 Lege gordailua: TO-707-1997 ISSN: 2254-6499 Inprimatzea: MCC Graphics Argitaratzaileak: EROSKI S.Coop eta EROSKI Fundazioawww.consumer.es

EGILEA: La Factoría/Prisa Noticias

EDIZIO ZUZENDARIA: Virginia Lavín

ZUZENDARIORDEA: Javier Olivares León

KOORDINAZIOA ETA EDIZIOA: Ana Lamas y Ramiro Varea

WEB KOORDINAZIOA: Laura Caorsi

ARTE ZUZENDARIA: Shergio Serrano

EDIZIO GRAFIKOA: Rosa García Villarrubia

JATORRIZKO DISEINUA: Rodríguez y Cano

ITZULPENA Bidera zerbitzuak (Arkaitz Goikoetxea)

KOLABORATZAILEAK: Erosketa gida: Miguel Angel Lurueña, Elikagaien Zientzian eta Teknologian doktorea. Orekan: Beatriz Robles, elikagaien tektonologoa.

Francisco Cañizares, Laura Caorsi, David G. Bolaños, María Huidobro, Natalia L. Pevida, Antonio Ortí, Verónica Palomo, Nacho Meneses.

HARREMANETARAKO: Valentín Beato, 44. 28037 Madril, ESPAINIA. Tel. +34 915 386 104

OREKAN

04 EZTITZAILEAK ETA TEAREN KAFEINA. Nutrizionistek erantzun egingo diete zalantzarik ohikoenei.

06 PRODUKTU BAT, BEGI ZORROTZEZ BEGIRATUTA. Etiketa aztertu diogu Hero marmelada, Sasoiko marrubidunari.

08 KALORIEN INGURUKO EGIAK ETA GEZURRAK. Iturri egokietatik datozen kaloriak hautatzeko trikimailuak.

Fresas de temporada.ELIKADURA

10 NOLA HAUTATU ZUKURIK ONENA. Frutarekin egindako 35 edariren etiketak aletu ditugu.

20 GOSARIAK EZ DU LEHENGO

LEPOTIK BURUA. Joera berriak agertu dira eguneko lehen otorduan.

24 PROZESATUA ETA OSASUNGARRIA. Etxean egina beti ez da segurua eta osasungarria. Elikagai industrial batzuek ere betetzen dituzte baldintza horiek.

30 HAURREK ERE JATEN DUTE. Nola erakutsi neska-mutilei modu osasungarrian elikatzen.

OSASUNA

36 MARIA NEIRA. Elkarrizketa egin diogu OME erakundean Osasun Publikoko eta Ingurumeneko zuzendari denari.

40 LOAREN NAHASMENDUAK. Insomnioari aurre egiteko terapiarik berrienak.

EROSKETAK

44 FARMAZIAK, KALITATEAREN BERME? Produktu askoren eraginkortasunak ez dauka oinarri zientifikorik, baina salgai jarraitzen dute.

48 OBRAK ETXEAN, EZUSTEKORIK GABE. Zenbait aholku berritze lanetan hutsegiteak saihesteko.

ERABILERA PROBA

52 ORDULARI ADIMENDUNAK. Merkatuan gehien saltzen diren ‘smartwatch’-ak probatu ditugu.

KONTSUMOA

56 KONTSULTAK ETA EPAIAK. Zalantzak ‘on-line’ erosketen eta publizitatearen inguruan.

Aurkibidea ConsumerKONTSUMITZAILE ARDURATSUEN ALDIZKARIA

URRIA

GARAIA V, ZENBAKIA 15

Page 4: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 4

OREKAN Bai, EB-n erabiltzen diren gehigarri guz-tiak (eztitzaileak barne) seguruak dira industriak darabiltzan dosietan. Kontsu-mitzaileen osasuna babesteko, baimen-duta daudenak bakarrik erabil daitezke, eta araututa daude bai zenbateko kopu-ruetan erabil daitezkeen eta zer-nolako elikagaientzat den bakoitza. Segurtasuna berrikusi egiten du aldian-aldian Elikadu-ra arloko Segurtasunaren Europako Agin-taritzak (EFSA), eta hori egiteko, argitaratu diren ikerketa guztiak hartzen ditu oina-rritzat. Esan izan da aldarazi egiten dutela hesteetako mikrobiota eta horrek arazoak eragin ditzakeela, baina ildo horretan egin diren ikerketek badituzte muga batzuk, karraskariekin bakarrik egin direlako,

emaitzak aldatu egiten direlako eztitzai-learen arabera (sakarinak eta sukralosak bakarrik aldarazten dutela dirudi), eta ez dagoelako argi aldaketa horiek kontrako eraginak ote dakartzaten.

Azukreen ordez hartzen direnean, eduki dezakete eragin bat pisuan. Pompeu Fabra Unibertsitateak alderdi hori neurtu du Nutrimedia proiektuan (eztitzaileen era-bilera eta horiek gehiegizko pisuan duten eragina aztertu du), eta hauxe ondorioz-tatu du, ziurtasun maila handiarekin: “Ezti-tzaileen kontsumoak lagundu egin dezake pisua mantentzen edo zertxobait murriz-ten, baldin eta azukreen ordez erabiltzen badira eta egiten den dieta osasun arloko profesional batek gainbegiratzen badu”.

Aminoazido esentzial bat da triptofa-noa, serotoninaren aurrendaria, eta elikagai hauetan ageri da, besteren ar-tean: arrautzak, arrain urdina, esnekiak eta fruitu lehorrak. Teoriak dio, zenbat eta triptofano gehiago izan, orduan eta handiagoa izango dela serotonina sintesia, hau da, neuro-transmisore hori kopuru handiagoetan sortuko dela (ze-rikusia dauka emozioen kontrolarekin eta aldartearekin). Substantzia horiek depresio egoerak hobetzeko balio dute-lako ustea erabat lotua dago helduetan depresioa tratatzeko agintzen diren sendagaien jardun mekanismoarekin.

Sendagai horiek areagotu egiten dute serotonina kontzentrazioa, eta horrek hobetu egiten ditu nahasmendu horren sintomak.

Literatura zientifikoak, dena den, ez dauka argi harreman zuzena ote dagoen hartzen den triptofanoaren eta sintetizatzen den serotoninaren artean. Aldarteari nolako mesedea egiten dion ikusita, behin baino gehiagotan eskatu izan da baimena triptofanoa propietate osasungarriekin lotzen duten aipuak edo oharrak egiteko, baina EFSAk kon-trako iritzi zientifikoak plazaratu ditu, ez delako ikusi kausa-efektu ondoriorik.

Nutrizionisten erantzunak, gauzak argiago eduki ditzagun.

SEGURUAK AL DIRA EZTITZAILEAK?

Ez da frogatu kausa-ondorio harremana dagoenik.

DEPRESIOA ARINDU EGITEN AL DUTE

TRIPTOFANOA DUKATEN

ELIKAGAIEK?

Oso araudi zorrotzak bete behar izaten dituzte.

Page 5: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 5

OREKAN

Alo vera hartzearen arriskuak

OSAGAI HORREN SUBSTANTZIA BATZUEK

KONTRAINDIKAZIOAK DITUZTE. Aloe vera amu gisa erabiltzen da

esneki eta edarietan, onuragarria dela esaten baita gluzemia kontrolatzeko

edo digestioari lotutako patologiak tratatzeko. Eragin onuragarri horien

inguruko ebidentzia zientifikoa, ordea, ez du berretsi EFSA erakundeak.

Europako Batasunean onartua dago osagai gisa erabiltzea eta segurua

da, non eta ez daukan aloinarik (konposatu horrek, gehiegizko

kopuruan, beherakoa eragin dezake eta mantenugai gutxiago xurgatzea ekar

dezake). Ez da gauza bera gertatzen ahotik hartzeko gehigarrietan osagai

gisa erabiltzen denean; horrek bai, kezka sortu die EFSAri eta beste

erakunde batzuei, landare horrek daukan konposatu baten eratorriek,

hidroxiantrazenoarenek, eragin genotoxikoa izan baitezake (kalteak eragin ditzake material genetikoan).

Teina esaten zaio tearen kafeinari, baina molekula berbera da eta eragin fisiologikoa ere kafean agertzen den berbera: erneago egonarazten gaitu eta hobetu egiten du emaitza fisikoa. Tea mota batekoa edo bestekoa izan, ka-feina gehiago edo gutxiago edukiko du (beltzak gehiago eta zuriak eta berdeak gutxiago), eta prestatzeko moduak ere badu zerikusia horretan: kontzentra-zioa handitu egiten da zenbat eta den-bora gehiago egon urarekin harrema-netan eta zenbat eta ur gehiago erabili. Te mota batzuen kafeina kantitateak alderatuta, 200 ml-an (katilukada bat), te beltzak eta gorriak 44 mg kafei-na ematen dute eta te berdeak 30 mg. Kafeari dagokionez, berriz, kafe es-presak 40 mg kafeina ditu 30 ml-tan, eta etxeko kafeak 128 mg (100 ml-ko kopurua erabili da kalkulua egiteko). Egunean 400 mg arteko dosia segurut-zat jotzen da helduetan.

TEA ETA KAFEINA

OSOA EDO GAINGABETUA?Esne osoarekin egindako esnekiek gantz saturatu asko izaten dutela

eta, gaingabetuak hautatzeko gomendioa eman izan dute oro

har. Baina hori berrikusi egin behar da, azken ikerketek ez baitute

harremanik aurkitu esneki osoak jatearen eta gehiegizko pisuaren

artean edo bihotz-hodietako gaixotasunen artean.

Ba al zenekien…Proteinekin aberastuta dauden esnekiak egiteko, mintz bate-tik pasarazten dutela esnea;

era horretan, mintzari atxikita gelditzen dira proteinak eta

kontzentratu egiten dira. Auke-ra ona izan daiteke egoera jakin

batzuetan (adibidez, kirola-rientzat, entrenamendua egin osterako), baina ez dira herritar

guztiek hartzekoak.

Dieta begetarianoa adin guztietarako

Zorrotza izan daiteke edo obolaktobegetarianoa

(esnekiak eta arrautzak onartzen ditu), baina dieta

mota hori, omniboroa bezalaxe, egokia da bizitzako aldi

guztietan (baita haurtzaroan eta haurdunaldian ere), ongi planifikatua badago eta B12

bitaminarekin osatzen bada. Ikuspegi hori babestu dute Academy of Nutrition and Dietetics erakundeak eta

Obstetren eta Ginekologoen Ameriketako Elkargoak.

Page 6: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 6

OREKAN

BEGIA ZORROTZ Amu komertzial ugari darabilen produktu baten etiketak aletu ditugu

Zero azukre findu. Elikaduraren Espainiako Kodearen arabera, “azukre findua” da %99,9 sakarosa duena, fintze prozesuaren bidez lortua. Aipu horrek ez du

esan nahi ez daukala “azukre erantsirik” edo “azukre librerik”.

Jatorriari eta osaerari buruzko amuak.“Murtziako baratzean egina” esaten du aipu batean, eta

horrekin esan nahi du lantegia Murtzian dagoela, baina ez da ari lehengaiaren jatorriari buruz; hori Murtziako izan daiteke

edo beste nonbaitekoa. Ez dago jakiteko modurik. Amu horrek gehiago balio du nahasmena sortzeko informazioa emateko

baino. “Kantitate mugatuan dago” esaldiaren bidez (“disponible en cantidad limitada”), urritasuna nabarmendu nahi da, eta

marketinean oso sarri erabiltzen da teknika hori produktu berezi edo bakan bat

dela adierazteko.

Azukretik datozen kaloriak.Araudiak behartu egiten du esatera osotara zenbat azukre sinple

duen, bai frutatik datozenak eta bai era batean edo bestean erantsi zaizkionak, eta marmelada honetan %50 dira. Nahitaezkoa

da, halaber, zenbat fruta erabili den esatea: 50 g marrubi 100 g marmeladatan. Beste aipu bat ere badu azukreen inguruan,

“contiene azúcares naturalmente presentes” (“berezko azukreak dauzka), eta horrekin marrubiaren azukreei buruz ari da, ez

gainerakoari buruz, zeina kaki kontzentratutik heldu den (erantsia da). Ekarpen energetiko guztia azukre sinpleei dagokie (50 g/100 g-ko). Eta guzti-guztiak, gainera, azukre libreak dira. Lehenbiziko

osagaia, pisuari dagokionez, marrubia da: produktuaren %50. Beste erdia azukreek osatzen dute edo azukre iturriek, eta

pektina kantitate txiki batek. Azukre erantsiaren jatorriak (kaki kontzentratua) ez du ondoriorik uzten azukre horren eragin

metabolikoan behin frutaren barrenetik aterata. Azukre librea da, eta egunean ez lirateke hartu behar 25 gramo baino gehiago.

Marmeladen osagaien artean, leku handia hartzen dute azukreek, eta, beraz, horiek murriztea edo kentzea oso kontuan hartzeko faktorea da. Mezuan “zero azukre findu” daukala esaten du, baina produktu honek ez dauka azukre gutxiago gisako beste batzuek baino.

HERO MARMELADA, SASOIKO MARRUBIDUNA

Sasoiko marrubiekin egindako marmelada honen bertsio normalean 50 gramo dira azukre sinpleak, eta produktu horrek ere 100 gramo ditu. Light erakoan, berriz, %30 gutxiago dira azukreak (legeak baldintza hori jartzen du light gisa izendatzeko); hau da,

azukre sinpleak 35 gramo dira, eta produktu horrek ere 100 gramo ditu. Zero azukre findu daukan marmeladan, berriz, 50 gramo dira

azukre sinpleak (bertsio normalean bezala). Ez dago, beraz, alde adierazgarririk kalorietan eta nutrizio balioetan bertsio normalaren

eta zero azukre findu daukan bertsioaren artean Hero etxeko marmelada honetan.

Page 7: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 7

%100 frutarena (100% de fruta) .Aipu engainagarria da, pentsarazten baitu produktu guztia dela fruta, baina egiaz %50 da. Ez da gauza bera “%100 fruta” dela esatea edo “%100 frutarena”

dela esatea; azken horrek esan nahi du osagai guztiak frutatik datozela, baina kontsumitzaileentzat oso zaila da ñabardura hori harrapatzea. Zehazten

du azukre guztiak frutatik datozela, eta iradoki nahi du horiek hobeak direla beste azukre batzuk baino; hori egia da fruta osorik janez gero, baina ez azukrea frutatik ateratzen denean edo beste formatu batzuetan aurkezten direnean, adibidez zuku eginda, estraktu gisa edo kontzentratuta.

Ondorioa.Ematen duen informazioak iradokitzen du

azukre libreen jatorria onuragarria dela, baina egiaz ez da hala. Aipurik nahasgarriena “%100 frutarena” da (%100 de fruta”), eta ez dator bat informazioa emateko modu leialekin, zeinaren helburua baita kontsumitzailea ez nahastea. Nutrizioaren ikuspegitik, “Marmelada estra, Sasoiko marrubiduna” bertsioaren berdin-

berdina da, baina %40 garestiagoa.

Kontserbagarririk gabea. Koloragarririk gabea.Gehigarri batzuk ez izatea amu gisa darabil, eta

beste batzuen aldean hobea dela pentsarazi nahi du horrekin. EB-n erabiltzen diren gehigarri guztiak

seguruak dira, baina muga bat ezartzen diete: beharrizan teknologiko bat dagoenean bakarrik

erabil daitezke, irtenbidea emateko beste modurik ez dagoenean. Marmeladarekin ez dago zertan erabili, produktua egosi egiten denez eta azukre

ugari duenez, modu naturalean kontserbatzen baita.

Mezu bereizgarria.“Sasoikoa” (“de temporada”) mezua lehenesten

du “marmelada” terminoaren aurretik (beherago ageri da), aipu batekin baino gehiagorekin (“fresas de la última temporada y en cantidad limitada”,

“azken sasoiko marrubiak eta kantitate mugatuan”), eta zapore bat atxikitzen dio sasoi jakin bateko lehengaiekin egin izanari (esaldi honekin: “a su

tiempo para un sabor excepcional”, “bere garaian [bilduak] zapore paregabea emateko”). Etxean

egindakoen kutsua eman nahi zaio zenbait aipamenekin, “modu tradizionalean” edo “zuk etxean egingo zenukeen bezala” jartzen du etiketan; horien bidez, erreakzio emozionalak bilatzen dituzte, baina

ez dute legezko baliorik.

Ez dauka Nutri-Score etiketarik. Etiketa horren arauekin kalkulua eginda

(Santé Publique France erakundeak ezartzen ditu baldintzak), D balorazioa lortu du.

Page 8: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 8

DENAK EZ DIRA BERDINAK ETA DENEK EZ DIGUTE BERDIN ERAGITEN. HORI DELA ETA, ITURRI EGOKIETATIK DATOZENAK AUKERATU BEHAR DITUGU. AIPU ETA OHAR ASKO EGITEN DA KALORIEN INGURUAN, BAINA ZEIN DIRA EGIAZKOAK ETA ZEIN EZ?

KALORIEK BETI EZ DUTE EGIA ESATEN

EGIA EDO GEZURRA

1. LOTAN GAUDELA KALORIAK ERRETZEN DITUGU EGIA

Gastu metaboliko basalaren eraginez gertatzen da. The Compendium of Physical

Activities izeneko gidaren arabera, ordubeteko loaldian 67 kcal erretzen ditugu; paseoan gabiltzala 245 kcal orduko eta gidatzen dugunean, 175 kcal. “Baina energia asko gastatu nahi izanez gero, beste jarduera batzuk egin behar dira”, nabarmendu du Angeles Carbajalek, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Nutrizio irakasleak. Adibidez, tenisean ordubetez arituta 511 kcal erretzen dira; spinning-ean 595 eta sokasaltoan 861.

2. KALORIA BATZUK “HUTSAK” DIRA EGIA

Kaloria hutsa ez zaio esaten gizentzen ez duen kaloriari, guztiz bestelakoari baizik. Energia

kantitate handiko elikagaiek izaten dituzte kaloria hutsak; energia asko ematen dute, bai, baina nutrizioaren ikuspegitik oso kalitate apalekoak izaten dira (alkohola, freskagarriak, opilak, zizka-mizka batzuk). Hau da, organismoari ez diote ematen mantenugairik (edo oso gutxi). Adibidez, bi freskagarri hartuta, 300 kcal inguru emango dizkigu, eta xerra batek (txahalarenak), 270 inguru. Kaloriei dagokienez antzera dabiltza, baina lehenbizikoekin ez dugu hartuko ez bitaminarik, ez kaltziorik eta ez burdinarik, eta elikagai horien digestioa oso azkar egiten denez, asetasun irudipenak oso gutxi iraungo du (hori gertatzen da

azukre sinpleak hartzen ditugunean, eta ez, aldiz, zuntza, zeinak asetasun irudipena ematen duen); ondorioz, denbora tartetxo bat igarotzen denean, berriz ere gosetuta egongo gara.

3. KALORIA BATZUK NEGATIBOAK DIRA GEZURRA

Egia da jaten ari garela kaloriak gastatzen ditugula, baina ez da egia jatean eta digestioa egitean kaloria gehiago erretzen dugula barnera

sartzen duguna baino (kaloria negatiboak). Hain zuzen, eragin termiko horrekin, gorputzak, asko jota, egun batean hartzen den guztiaren %10 erreko du.

4. KALORIA GUZTIEK BERDIN GIZENTZEN DUTE GEZURRA

200 gramo sagarrek (pieza bat) 104 kcal inguru daukate, Maria erako lau gailetak adina,

baina bi elikagai horiek ez dute berdin gizentzen, horien osagaien erreakzioa ez baita berdina gure gorputzean. Alde batetik, sagarra janda, elikagai bolumen gehiago hartzen ariko gara gailetekin adina kaloria lortzeko, eta, ondorioz, sagarrarekin beteagoak sentituko gara. Asetasunak, gainera, gehiago irauten du, fruta horrek daukan zuntzak mantsoago xurgarazten baititu haren mantenugaiak. Bestetik, gorputzak xurgatzen ez duen zuntzak “harrapatu” egingo du mantenugaien zati bat, eta gorozkiekin kanporatuko dugu. Eta mantenugai horiekin, sagarraren kaloria batzuk ere kanporatuko ditugu.

LAU BIDE HAUEK ERABILTZEN DITUGU

KALORIAK ERRETZEKO

Metabolismo basala, zeinak adierazten duen gure gorputzak

zenbat energia behar duen egunero organismoaren bizi-funtzioak

mantentzeko egonean dagoela (odol zirkulazioa eta arnasketa); horrek eragiten du gure energia gasturik

handiena (egunero erretzen ditugun kalorien %60-70). Homeostasia edo

gure gorputzak erabiltzen duen energia baldintza batzuk maila egokietan

mantentzeko, adibidez tenperatura, ur kantitatea edo pH-a. Kaloria gastua handiagoa izaten da, adibidez, sukarra dugunean, gorputzak ahalegina egin

behar baitu tenperatura jaisteko. Termogenesia, dietak eragina (edo

elikagaien eragin termogenikoa); hau da, gorputzak gastatzen duen energia

digestio prozesuetan: digestioa egiten, xurgatzen eta metabolizatzen.

Prozesu horrek beroa sortzen du (“termogenesia”) eta egunero

gastatzen den energia guztiaren %10 har dezake. Jarduera fisikoa:

hor sartzen dira ariketa planifikatuak, baina baita gure egunerokoan egiten

duguna ere (oinez ibiltzea, etxeko lanak egitea...). Azken bide horrekin,

egunero erretzen den kaloria kopurua %20koa izan daiteke errutina sedentarioagoetan, eta %60rainokoa ere bai jarduera biziagoa eginez gero.

Page 9: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

0 9

5. JANARI KANTITATE BERA = KALORIA KOPURU BERA GEZURRA

Elikagai guztiak dira energia iturri, baina ez kopuru berean. Ikusi egin behar da, adibidez,

elikagaiak zer-nolako makromantenugaiak dituen eta, bestetik, zenbateko proportzioan daukan ura. Zenbat eta ur gehiago izan, orduan leku gutxiago izaten da mantenugaientzat eta, hortaz, kaloriak ere gutxiago izango ditu. Eta mantenugaiak kopuru berdinean dauzkatenean batek gantz gehiago izanez gero, kaloriak ere gehiago izango ditu. ·1 g hidrato = 3,75 o 4 kcal. ·1 g proteina = 4 kcal. ·1 g gantz = 9 kcal. 6. PROTEINATIK DATOZEN KALORIAK HOBEAK DIRA KARBOHIDRATOENAK BAINO GEZURRA

Kaloriak kontatzea baino garrantzitsuagoa da horiek nondik datozen ziurtatzea. Ahal dela, izan

daitezela osoko zerealenak, frutenak edo lekaleenak, eta ez gozoek emanak; fruitu lehorren eta oliba olioaren gantzetatik datozenak ere onak dira, ez, ordea, izozki eta gurinetik heldu direnak. Horrela, hartzen ditugun kaloriak eta makromantenugaiak kalitatezkoak izango dira eta beste substantzia onuragarri batzuk ere izango dituzte haiekin batean, adibidez zuntza, bitaminak, mineralak eta fitokimikoak.

7. ELIKAGAI BATEK KALORIA KANTITATE DESBERDINAK EMAN DITZAKE EGIA

Elikagai baten kaloria kantitatea aldatu egin daiteke kozinatu ondoren, prestatzeko

moduak ere izaten baitu eragina. Labean, plantxan edo lurrunetan egina dagoenak

galdu egin dezake gantza, baina ohikoena izaten da prestatu ondoren kaloria gehiago hartzea, adibidez oliotan frijitu delako, bereziki birrineztatu egin bada. Elikagaiaren bolumena aldatzea ere ohikoa izaten da, ura hartu duelako edo galdu egin duelako; gerta daiteke, adibidez, berdura gehiago jatea kozinatua dagoenean gordina dagoenean baino. Patatak dira adibide on bat: poltsakoak direnean (chip erakoak), 540 kcal inguru izaten dituzte 100 gramo bakoitzeko; etxean frijituta daudenan, 350 kcal inguru, eta egosita daudela, 80 kcal inguru. 8. BERANDU JATEAK GEHIAGO GIZENTZEN DU GOIZ JATEAK BAINO IKERTZEN ARI DIRA

Krononutrizioak aztertu egiten du gure elikadura ordulari biologikoaren arabera. Hau da,

elikagaiek gure organismoan zer-nolako eragina duten ordu batean edo bestean jan. 2013. urtean Harvard-eko et Tufts-eko unibertsitateek (AEB) egindako ikerketa batek ondorioztatu zuenez, pisu gehiago galtzen zen pertsonek arratsaldeko 15:00ak baino lehen jaten zutenean, nahiz eta kaloria kopuru bera hartu, lotan ordu kopuru berbera eman edo ariketa bera egin. Izan ere, eguerdiko 12:00 inguru horretan barneratzen dira ongien kaloriak (orduan funtzionatzen dute ongien azukreak metabolizatzeko mekanismoek); gauez, berriz, lau aldiz gutxiago barneratzera irits gaitezke. Ikerketa horrek hori esan arren, teoria hori ikertzen ari dira oraindik ere.

NOLA AUKERATU GURE MENUADieta orekatua egitea da egokiena, eta horrek esan nahi du egunean gutxienez 0,8 gramo proteina hartu behar direla gorputzak duen kilo bakoitzeko, horrela bermatzen baita ehunak birsortuko

direla eta aminoazido esentzialak hartuko ditugula. Gantzak, berriz, kaloria guztien %20 izan behar dute gutxienez, gorputzak behar adina gantz azido esentzial eta bitamina lipodisolbagarri eduki ditzan (K, E, D eta A bitaminak) eta dietak ahogozo hobea eduki dezan (gustagarriagoa izan dadin). Eta azukreei eta gatzari dagokionez, ez da komeni egunean 25 eta 5 gramo baino gehiago hartzea horietatik, hurrenez hurren.

“GAUR BETEKADA LATZA EGINGO DUT, ETA BIHAR GIMNASIORA” Dietaren bidez kaloria gehiegi hartzean, hori ez daiteke orekatu gimnasioan orduak sartuta eta, gainera, kontrako eragina sortzen du: kirol jarduera edo gimnasioko ariketak bat-baten areagotzen direnean elikadurarekin egindako gehiegikeriak berdintzeko, igo egiten dira kortisol mailak (hormona hori askatzen da estresari erantzuteko), eta gantz gehiago kontzentratzen da eta giharra galdu. Gainera, gehiegizko entrenamendu horrek, indarberritzeko denborarik hartzen ez denean, desoreka arriskutsuak eragin ditzake intsulinan (pankreak jariatzen du hormona hori odoleko glukosa doitzeko).

Batez beste zenbat kaloria behar den, horren

araberako gomendioak ematen ditu OMEk

Gizon helduaegunean 2.000 eta 2.500 kcal

artean

65 urtetik gorako gizonaegunean 1.900 eta 2.100 kcal

artean

65 urtetik gorako emakumeaegunean 1.500 eta 1.700 kcal

artean

Emakume helduaegunean 1.600 eta

2.000 kcal artean

Jarduera fisiko arina (astean 3 ordu)

egunean 250 kcal gehiagoAriketa moderatua (astean 4-5 ordu)

egunean 600 kcal gehiagoJarduera bizia edo kementsua

(astean 6 ordu)

egunean 900 kcal gehiago

Page 10: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 0

Erosketa gida

ZUKUAK: TENTAZIO

(OSO) GOZOA

Page 11: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 1

ukua hartzea oso ohikoa izaten da etxe askotan. Datuak zertan diren jakiteko, ANIBES 2019 ikerketa erabiliko dugu, Espainiako Nutrizio Fundazioak egina. Hor ageri denez, Espainiako

Estatuko herritarren %31,2k zuku motaren bat hartzen dute, bereziki haurrek eta nerabeek, zeinak gehiago hartzen duten helduek baino. Zaporeei dagokienez, laranjazkoak maite ditu gehien jendeak (%34), ondoren ananazkoak (%19,2) eta melokotoizkoak (%18,8). Baina ba al dakigu horien ezaugarriak bereizten erosteko unean? Egia da, begiratu batean, frutaz egindako edari guztien ontziak oso antzekoak direla, eta hori horrela izanik, zeri begiratu behar diogu zer erosten ari garen jakiteko?

Hiru alderdi hartu behar genituzke kontuan: 1 Produktuaren izena. Horrek adierazten du zein sailetakoa den legearen arabera, eta gehienean osagai zerrendaren ondoan agertzen da: adibidez, “fruta zukua” (“zumo de frutas) edo “kontzentratuarekin egindako zukua” (“zumo a partir de concentrado”). 2. Osagai zerrenda. Produktuak zer-nolako osagaiak dituen esaten du, gehien duenetik gutxien duenera ordenatuta (adibidez, “laranja zukutuak” edo “melokotoi purea, ura eta azukrea”). 3. Nutrizio arloko informazioa. Produktuak zenbat energia eta mantenugai ematen duen esaten du 100 ml bakoitzeko.

DENA EZ DA ZUKUA.Produktuaren izenari begiratzen badiogu, ikusiko dugu sail bat baino gehiago dagoela (legeak ere bereizi egiten ditu).

• Fruta zukua. Fruten zati jangarrietatik lortzen den produktua da metodo fisikoak erabiliz (birrinduta, zapalduta, ehota...). Hau da, ez du eduki behar ez hazirik eta ez azalik ere, baina eduki ditzake zukua egiteko erabili den frutaren mamia eta lurrinak. “Fruta zukutua” izenarekin saltzen da (“zumo exprimido”). Sail horretakoa da, adibidez, Eroski Seleqtia saileko laranja zukua.

• Kontzentratuarekin egindako fruta zukua. Fruta zuku kontzentratua urarekin nahastean lortzen da. Kontzentratua egiteko, fruta zukuari kendu egiten zaio uraren zati bat metodo fisikoen bidez, gehienean berotuta. Legeak muga batzuk jartzen

Z

ditu ur gehiegirik ez eransteko, eta horren bidez, bermatu egiten da abiapuntuko zukuaren antzeko osaera izango duela. Aurreko sailekoetan bezala, hauetan ere erantsi daitezke fruta beretik datozen lurrinak eta mamia. Sail horretakoa da Granini etxeko tomate zukua.

• Fruta nektarra. Produktu bat baino gehiago erabiltzen da nektarra egiteko: fruta zukutua, zuku kontzentratua, kontzentratuarekin egindako zukua, fruta purea (fruten zati jangarria, zuritua edo osorik, bahetu, birrindu edo papurtua) edo pure fruta kontzentratua (pure horri uraren zati bat kentzen zaionean), zeinari ura eransten zaion ondoren eta beste osagai batzuk ere bai, nahi izanez gero, adibidez azukreak, eztitzaileak eta fruta beraren lurrinak, eta baita gehigarri baimenduak ere (adibidez, herdoilaren aurkakoak). Horretaz gain, gutxieneko fruta kopuru bat eduki behar du (laranjaz edo melokotoiz egindakoetan, adibidez, %50 izan behar du gutxienez). Sail horretakoa da Sannia Eroski melokotoi nektarra.

• Frutekin egindako edari freskagarriak eta bestelako edariak. Nektarrak bezala, produktu bat baino gehiago erabiltzen da edari horiek egiteko ere, adibidez fruta zukutua edo fruta purea, eta horiei ura eransten zaie eta bestelako

ZUKUEN APALATEGIAN, FRUTAREKIN EGINDAKO PRODUKTU ASKO IZATEN DA SUPERMERKATUETAN. ITXURAZ ANTZEKOAK DIRA, BAINA ALDE HANDIAK EGON LITEZKE BATZUEN ETA BESTEEN ARTEAN. HORREXEGATIK KOMENI DA ONGI AUKERATZEA.

ANALISIAGida hau egiteko, merkatuan punta-puntakoak diren markek egindako 25 produkturen etiketak

aztertu dira: fruta zukutua (hotzean edukitzekoa: laranja mami eta guzti, Zumosol etxekoa; laranja, Don Simón La Huerta; laranja mamirik gabea, Zü Premium-ena; laranja eta granada mediterraneoa, biak Eroski-renak; hotzean eduki behar ez dena: laranja mamirik gabea eta laranja ma-miarekin, Don Simónenak; laranja mamirik gabea eta la-ranja ekologikoa, Zü Premiumenak; tomatea eta laranja, Seleqtia Eroskirena), kontzentratuarekin egindako zukua (tomatea eta anana-sagarra-mahatsa, Don Simónena; la-ranja eta tomatea, Graninirena), nektarra (fruta anitzekoa, Zü Premiumena; pomelo arrosa, Graninirena; melokotoia, Sannia Eroskirena) eta zukuz egindako edariak (kiwi-lima; laranja azukre erantsirik gabea; laranja eztiarekin eta errege jelearekin, Zü Premiumenak; disfruta laranja, Juver-ena; disfruta laranja, Don Simónena; laranja eta Sannia laranja azukre erantsirik gabea, Eroskirenak).

Page 12: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 2

konposatu batzuk, esaterako azukrea, eztitzaileak eta gehigarriak. Sail honetakoetan, ordea, ez dago legezko mugarik fruta kopuruarentzat, eta bestelako gehigarri batzuk ere erabil daitezke (adibidez, koloragarri jakin batzuk), eta beste osagai batzuk ere bai. Hor sartzen dira, besteren artean, laranjazko Zü Premium, zeinak eztia eta errege jelea ere badituen, eta kiwi-limazko Zü Premium, zeinak klorofilazko gatz kuprikoa darabilen koloragarri gisa.

ZER DAKAR ONTZIAK? Produktu horiek erosteko garaian, lehenik eta behin lehengai gisa zenbat fruta erabili den hartzen da kontuan. Datu hori ontziaren aurrealdean ageri da gehienean, hitzen bidez edo irudiekin, nahiz eta ez den nahikoa izaten produktuak zehatz-mehatz nolako osaera duen jakiteko. Hori dela eta, osagaien zerrendari begiratzea komeni da beti. Horrela jakin ahalko dugu zer fruta mota duen (adibidez, laranja, anana, granada...) eta zenbateko proportzioan, datu hori ere eman egin behar baita osagai hori ontzian era batean edo bestean nabarmenduta dagoenean (adibidez, hitzekin edo irudi bidez). Halaxe egiten dute gida honetarako aztertu diren ia produktu guztiek (adibidez, Graniniren nektarrak, non honela ageri den: ““zumo de pomelo rosa 47%”, %47 pomelo arrosaren zukua).

Osagaien zerrendak esan egin behar du, halaber, zein diren produktua osatzen duten beste osagaiak. Zukuetan, oso gehigarri gutxi erabil daitezke, adibidez azido askorbikoa edo azido zitrikoa, biak ere azidotasuna doitzeko, nahiz eta ez dituzten oso sarri erabiltzen; gehien-gehienetan, fruta bakarrik izaten dute. Halaxe izan da gida honetarako aztertu ditugunetan, salbu eta tomate zukuan, non gatza ere ageri den (Granini markakoak, gainera, bitaminak ere baditu erantsita). Esan dugun bezala, nektarretan eta edari freskagarrietan, frutaz gain, beste osagai batzuk ere izaten dira, adibidez ura, koloragarriak, azukreak edo eztitzaileak.

Aztertu ditugun produktu guztien artean, zuntz kopurua gramo batekoa baino gutxiagokoa da 100 ml bakoitzeko, nahiz eta batzuek mamia ere badaramaten.

Fruta motak eta proportzioak, eta baita eztitzaile eta azukre erantsiek ere, baldintzatu egiten dituzte produktuaren ezaugarri organoleptikoak (zaporea, usaina, testura), eta nutrizio profilari ere eragiten diote. Horregatik da hain garrantzitsua informazio hori etiketan aztertzea.

ZENBAT AZUKRE DAUKA ZUKU BATEK?Edari horien nutrizio arloko etiketa aztertzeko garaian, azukre kantitatea izaten da gauzarik interesgarriena, beste makromantenugaiak oso kopuru txikietan ematen baitituzte, esaterako proteinak eta gantzak.

Aztertu ditugun produktuetan, honako hau izan da azukre kantitatea gutxien eta gehien dutenen artean: Seleqtia Eroski tomate zukuak 2,8 gramo ditu 100 ml bakoitzeko, eta Granini tomate zukuak eta Sannia Eroski melokotoi nektarrak 3 gramo 100 ml bakoitzeko; beste muturrean, 11,4 gramorekin ageri da Zü Premium laranja zukua eztiarekin eta 12,3 gramorekin Seleqtia Eroski granada zukua. Hau da, azken bi zuku horietatik basokada bat edaten denean (200 ml), 22,8 eta 24,6 gramo azukre hartzen dira hurrenez hurren, ohiko freskagarri batek ematen duena bezainbeste (kolazko edari batek, adibidez),

Oso argi ez dauden osagaiak. Osagaiak beti ez dira garbi azaltzen. Don Simón etxeko zuku batek, kontzentratuarekin egina dagoenak, anana, sagarra eta mahatsa daramatza, baina lehenbizikoa bakarrik izendatzen da.

Page 13: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 3

KOPURURIK HANDIENAK

Seleqtia granada hotzean edukitzekoa

Zü Premium laranja eztiarekin eta errege jelearekin 1 L

Don Simón anana, sagarra eta mahatsa

Zü Premium fruta anitzeko nektarra 2 L

KOPURURIK TXIKIENAK

Seleqtia tomate zukua %100 0,33 L

Granini tomatea 1 L

Sannia melokotoi nektarra 6X0,2 L

Don Simón tomatea

Ez da gauza bera fruta edatea edo jatea

Askotan, fruta jan beharrean, zuku bat hartzen dugu, pentsatzen dugulako gauza bera dela, baina ez da hala, eta berdin du zukua etxean egina baldin bada ere. Frutak azukreak izaten ditu berez, beste osagai batzuekin batean, adibidez zuntza, eta, ondorioz, digeritzeko garaian ez dira egoten hain eskura. Hori dela eta, fruta jaten denean, azukre horiek xurgatzeko eta metabolizatzeko prozesua mantsoagoa izaten da zuku bat hartzen denean baino; zukuetan, izan ere, libre egoten dira azukreak.

Garrantzitsua da hori kontuan hartzea, zeren azukre libreak kopuru handietan hartuz gero, azkar metabolizatzen direnez, transmisio bidezkoak ez diren gaixotasunak ager baitaitezke, adibidez txantxarra, diabetesa eta bihotz-hodietako patologiak. Horrexegatik, azukre gutxiago hartu behar dela esaten du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). Zehazki, gomendatzen du egunaren buruan hartzen diren kaloria guztien %10 baino gutxiago izan behar luketela azukre libreak, eta horrek esan nahi du pertsona heldu batek 50 gramo baino gutxiago hartu behar lituzkeela egunean, eta haur eta nerabeek, berriz, 25-45 gramo baino gutxiago. Horrekin batean, OMEk nabarmentzen duenez, kopurua %5etik behera jaitsiko bagenu mesede gehigarriak sumatuko genituzke (helduek 25 gramo baino gutxiago eta haur eta nerabeek 13-23 gramo baino gutxiago). Hau da, zuku horietako batzuetatik basokada bat edanda, kopuru horietara iritsiko ginateke helduetan, eta haur eta nerabeek gainditu egingo lituzkete, eta, hain zuzen, azken horiek edaten dute lehendik ere zuku gehien.

Horrek azaltzen du dietaren arloan ereduzkoak diren gidek, adibidez Harvard-eko Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolak atera duenak, zergatik gomendatzen duten zukuen kontsumoa mugatzea: egunean edalontzi txiki bat, gehienez ere (200 ml inguru).

Azukrearen sailkapena*

24,60

22,80

22,40

22

5,60

6

6

6,60

* Errazio baten azukre kantitatea, gramotan emana. Errazioa 200 ml-ko edalontzi bat da. Bi alderdiren araberakoa da azukre kantitatea: zer-nolako fruta erabili den eta produktua zein maila komertzialetakoa den. OMEren arabera, pertsona heldu batek egunean 50 g azukre libre baino gutxiago hartu behar lituzke (egunean 2.000 kcal hartzen dituela kontuan hartuta). Haurrek, berriz, 44 gramo baino gutxiago hartu behar lituzkte (1.750 kcl-eko dieta batekin).

Page 14: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 4

nahiz eta bien arteko aldea begi bistakoa den, zukuak bitaminak eta bestelako mikromantenugai batzuk ere ematen ditu eta. Lehenbizikoak kaloria hutsak besterik ez du ematen, eta azken horrek, berriz, bitaminak eta beste mikromantenugai batzuk ditu (laranja zukuaren edalontzi batek, esaterako, C bitamina, azido folikoa eta potasioa izaten ditu).

Zuku batek edo frutaz egindako edari batek daukan azukre kopurua zenbait faktoreren araberakoa izaten da. Fruta mota izaten da bat, guztiek ez baitaukate azukre kopuru bera. Adibidez, tomate zukuek 2,8 eta 3,3 gramo artean izaten dute 100 ml bakoitzeko (Seleqtia Eroski eta Don Simón, hurrenez hurren), eta granadaz egindakoak, berriz, 12,3 gramo ditu (Seleqtia Eroski). Fruta barietateak eta ontze mailak ere badute eragina (fruta ondu ahala, areagotu egiten da azukre kantitatea). Horrek azaltzen du fruta mota berarekin egindako zukuek zergatik daukaten azukre kantitate desberdina; hori gertatzen da, adibidez, laranja zukuekin, non badiren 8,4 gramo daukatenak 100 ml bakoitzeko (Zü Premium etxekoa) eta badiren 10 gramo daukatenak (Don Simón La Huerta).

Azukre kantitateari eragiten dion hirugarren faktorea produktu mota da. Fruta zukutuetan eta kontzentratuarekin egindako zukuetan, esaterako, legeak galarazi egiten du azukreak edo gozatzeko diren elikagaiak eranstea (adibidez, eztia), eta, beraz, azken produktuak duen azukre kantitatea abiapuntuko frutaren osaerak baldintzatzen du zuzenean. Nektarretan eta edari freskagarrietan, aldiz, erantsi daitezke azukreak eta eztitzaileak (halaxe egin dute gida honetan aztertu ditugun nektarretan); hortaz, azken produktuak duen azukre kopurua ekoizleak egiten duen hautuaren araberakoa da. Zuku askotan

beste eztitzaile batzuk erabiltzen dituzte, eta horregatik jartzen dute “azukre erantsirik gabea” dela eta horregatik izaten dute azukre gutxiago (ez da ahaztu behar frutak berez dituen azukreak hortxe egoten direla zukuetan). Horren adibide dira Sannia Eroski melokotoi nektarra (3 g/100 ml) eta Juver Disfruta laranja (4,5 g/100 ml), bi adibide jartzearren.

ENERGIA KANTITATEA.Azukreak dira produktu horiek dauzkaten makromantenugai ia bakarrak, eta, ondorioz, horiek dira energia kantitatearen arduradun nagusiak ere. Aztertu ditugun zukuetan, Seleqtia Eroski tomate zukuak 16 kcal ematen ditu 100 ml bakoitzeko, eta 17 kcal ematen dituzte Zü Premium etxeko laranja zuku azukre erantsirik gabeak eta Graniniren eta Don Simónen tomate zukuek (kontzentratuz egindakoek); Seleqtia Eroskiren granada zukuak eta Zü Premium etxeko eztiz eta errege jelez eginak, berriz, 50 kcal ematen dituzte 100 ml bakoitzeko. Horrek esan nahi du produktu horietatik basokada bat edanda (200 ml), 34 eta 100 kcal artean hartuko genituzkeela, Maria erako hiru gailetak edo meloi xerra batek (75 kcal) ematen duten bezainbeste. Hau da, ez dute ematen hainbeste energia ere. Hori bai, kontuan hartu behar da dena ez dela kaloriak kontatzea. Kasu honetan, beharrezkoa izaten da azukre libreen eragin metabolikoa kontuan hartzea, kopuru handietan kontsumitzeak transmisio bidezkoak ez diren gaixotasunak eragiten dituela baitirudi, adibidez txantxarra, diabetesa eta bihotz-hodietako patologiak.

MAMIA DARAMATEN ZUKUEK ZUNTZ GEHIAGO AL DAUKATE?Jendeak pentsatzen du hobe dela zukua mami eta guzti hartzea, era horretan askoz zuntz gehiago ematen duelako eta horrek on egiten diolako osasunari. Aztertu ditugun zukuetan, dena den, oso kopuru txikietan ageri da mantenugai

Zuku ontziratuek mesfidantza sortzen diote pertsona askori, uste baitute horiek egiteko prozesuak ez direla oso fidagarriak edo fruta ez den beste osagai batzuk eransten dizkietela, adibidez azukrea. Baina etxeko zukuak bezalaxe egiten dituzte fruta zukuak: fruta zukutuz batzuetan eta birrinduz besteetan. Zukuei azukrea eranstea, bestalde, galarazia dago 2013. urteaz geroztik (berdin du fruta zukutuz eginak dauden edo kontzentratuarekin). Orduz geroztik, nektarrei eta frutekin egindako beste edari batzuei bakarrik erants dakieke, adibidez edari freskagarriei. Hori bai, ez dugu ahaztu behar produktu horiek guztiek azukre libreak izaten dituztela, frutak berezkoak dituenak, eta horien eragin metabolikoa azukre erantsienaren antzekoa da.

AZUKRE ERANTSIRIK GABEAK

Page 15: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 5

Nutri-Score puntuaziorik onena lortu duten produktuak tomate zukuak izan dira: fruta asko dute eta beste batzuek baino azukre gutxiago.

Fruta zukutua %100? Ontzi batean “100% zumo exprimido” ageri denean (%100 fruta zukutua), esan nahi du fruta zukutuarekin egina dagoela oso-osorik produktu hori (adibidez, Seleqtia Eroskiren granada zukua). Aldiz, “zumo exprimido 100%” oharra ageri denean (fruta zukutua %100), esan nahi du produktu horrek duen zuku guztia fruta zukutuz lortu dela; hori gertatzen da Zü Premium etxeko kiwi-lima zukuarekin, non %57 bakarrik den zukua. Ikus daitekeen bezala, beti ez da erraza mezu horiek interpretatzea, eta, horregatik, begiratu egin behar zaio osagaien zerrendari.

hori: gehien duena ere ez da iristen gramo bat izatera 100 ml bakoitzeko, ezta mamia daramatenak ere. Zuntz gehien daukana Sannia Eroskiren melokotoi nektarra da (0,8 g/100 ml) eta horren ondotik, Zü Premium etxeko kiwi-lima edaria dator (0,6 g/100 ml). Laranja zukuei dagokienez, Seleqtia Eroski sailekoak eman du kopururik handiena (0,6 g/100 ml). Zifra horiek egiaz zer esan nahi duten ohartzeko, jakin behar da laranja txiki batek (100 g) 2,4 gramo ematen dituela eta kiwi batek (100 g) 3 gramo. Azken batean, zukuek mamia izatea ez da hainbeste osasun kontua, gehiago da gustu edo irudipen kontua: pertsona batzuek uste dute horrela zukua “naturalagoa” dela eta beste batzuei, berriz, gehiago gustatzen zaie testura hori, nahiz eta kontsumitzailerik gehienek nahiago duten mamirik gabeko zukua.

BESTE MANTENUGAI BATZUK.Zukuekin gehien lotzen den mantenugaia, bereziki laranja zukuekin, C bitamina da, zalantzarik gabe. Ildo horretan, bereziki nabarmentzen dira Don Simón La Huerta laranja zukua, hotzean edukitzekoa eta Sannia Eroski melokotoi nektarra (kasu horretan, ekoizleak erantsia da); biek ere 40 mg dauzkate 100 ml bakoitzeko, eta horrek esan nahi du, edalontzi bat edanda (200 ml), egunero batez beste hartu behar dosira

(80 mg) iritsiko ginatekeela. Kontuan hartu beharreko beste mantenugai bat gatza da, tomate zukuei erantsi egiten baitiete zaporea indartzeko. Aztertu ditugun produktuetan, Don Simón zukuak ageri du gutxien (0,45 g/100 ml) eta gehien, berriz (0,7 g/100 ml) Graninik eta Seleqtia Eroskik. Zifra horiek ez dira oso handiak (elikagai batek gatz gehiegi duela esaten da 1,25 gramo dituenean 100 g edo 100 ml bakoitzeko), baina kontuan hartu behar da basokada batek (200 ml) 0,9 eta 1,4 gramo artean emango lukeela gatza, eta hori dezente da, bereziki substantzia hori mugatu behar dutenentzat. Ez da ahaztu behar, gainera, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zer gomendatzen duen: egunean ez hartzea 5 gramo gatz baino gehiago, eta Espainiako Estatuan, pertsona bakoitzak 10 gramo hartzen ditu egunean, halaxe dio Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak (AESAN).

NUTRI-SCOREREN ‘BEGIA’.Nutri-Score kodearen bidez, elikagaien nutrizio e z a u g a r r i e i b u r u z k o i n f o r m a z i o e r r a z e t a berehalakoa eman nahi zaie kontsumitzaileei, ahalik eta aukera onena egin dezaten. Horretarako, kolore kode batekin sailkatzen ditu, hasi berde ilunetik (horiek daukate nutrizio baloraziorik onena) eta laranja iluneraino (baloraziorik apalena), eta letra bat ere eransten die errazago ulertzeko: A izaten du berde ilunak eta E laranja ilunak.

Algoritmo batekin kalkulatzen dira Nutri-Scoreren puntuazioak, eta hor kontuan hartzen dira mesedegarritzat jotzen diren alderdi batzuk (zuntza edukitzea, proteinak, frutak, barazkiak eta fruitu lehorrak) eta kaltegarritzat jotzen diren beste batzuk, adibidez kopuru handietan izatea azukrea,

Page 16: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 6

0,54

0,50

0,47

0,46

0,31

0,29

0,31

0,27

HANDIENETIK TXIKIENERA

Zü Premium ekologikoa

Don Simón La Huerta laranja, hotzean edukitzekoa

Granini %100 (kontzentratua)

Zumosol hotzean edukitzekoa

Zü hotzean edukitzekoa

Don Simón mamiarekin

Don Simón mamirik gabe

SeleQtia

Zü Premium mamirik gabe

Eroski hotzean edukitzekoa

Laranja zukuen prezioa*

* Errazio bakoitzarentzat kalkulatu dugu prezioa. Errazio bat 200 ml-ko edalontzi bat da. Guztiak dira laranja zukutuz egindako produktuak, Granini %100 izan ezik, zeina kontzentratuz egina den.

gantz saturatuak, kaloriak eta gatza. Zukuen kasuan, pisu gehien duten alderdiak azukreak eta fruta portzentajea dira, zalantzarik gabe. Hau da, bi dira faktore erabakigarriak, batetik fruta mota (granadak puntuazio txarragoa du tomateak baino, azukrea daukalako), eta, bestetik, maila komertziala (nektarren puntuazioa apalagoa da zukuena baino, fruta gutxiago daukatelako). Puntuazio onena lortzen duten produktuak tomate zukuak dira, fruta asko daukatelako eta azukre gutxien, eta puntuazio apalenena, berriz, hiru hauek eskuratu dute: Zü Premium etxeko fruta anitzeko nektarrak, Granini pomelo arrosak eta Zü Premium kiwi-lima edariak, azukre asko daukatelako eta fruta gutxi. Antzeko produktuak alderatzen baditugu (edari eta fruta mota bera), ikusiko dugu denek ere antzeko sailkapena daukatela. Adibidez, laranja zukutuarekin egindakoak eta laranja kontzentratuz eginda daudenak C sailean ageri dira.

PREZIOA ERE KONTUAN HARTZEKOA DA.Faktore batek baino gehiagok eragiten du edari horien prezioan, adibidez maila komertzialak, eta sailkapen horretan, fruta zukutuekin egindakoak leudeke lehen tokian, kontzentratu bidez egindakoak ondoren, nektarrak gero eta, azkenik, zuku bidez egindako gainerako edariak. Oro har, hala izan da gida

0,34

0,27

honetarako aztertu ditugun produktuetan, baina beste faktore batzuek ere eragiten dute. Horien artean garrantzitsuenetakoa abiapuntuko fruta mota da, ez baitute prezio bera granada batek eta laranja batek, adibide bat jartzearren. Elaborazio prozesua ere kontuan hartu behar da, eta, horregatik, gutxi irauten duten zukuak (hotzean edukitzekoak) garestiagoak izaten dira. Faktore horiek azalduko lukete zergatik den guztietan garestiena Seleqtia Eroski granada zukua, hotzean edukitzekoa (0,36 €/100 ml).

Logikoki, preziorik apalena duten produktuen artean, nektarrak eta zukuekin egindako edariak daude, adibidez Eroskiren laranjazko edaria (0,07 €/100 ml), Don Simón Disfruta, Sannia Eroski laranja azukrerik gabea eta Zü Premium etxeko fruta anitzeko nektarra (0,08 €/100 ml), horiek guztiek fruta gutxiago daukatelako, segur aski.

Antzeko produktuak alderatuta, adibidez laranjazko zukuak, honako hauek dituzte preziorik handienak: Zü Premium laranja ekologikoz eginak (0,27 €/100 ml) eta hotzean edukitzeko bi laranja zukuk, Zumosol etxekoa bat eta Don Simón La Huerta delakoa bestea (0,25 eta 0,23 €/100 ml-ko, hurrenez hurren). Harrigarria egiten da Granini laranja zukuaren prezioa (0,24 €/100 ml), kontzentratuz egina egon arren dezente garestiagoa delako fruta zukutuz eginda daudenak baino. Beste muturrean daude Zü Premium laranja zukua eta Eroski laranja, hotzean edukitzekoa; 0,13 € balio dute 100 ml bakoitzeko, eta aipagarria da hori, fruta zukutuz eginak daudelako eta, hala ere, nahiko prezio ona daukatelako

Page 17: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 7

Gida hau egiteko aztertu ditugun produktu guztien

artean, tomate zukua da aukerarik egokiena: horrek dauka azukre libre gutxien (2,8 eta 3,3 g artean 100 ml bakoitzeko). Horien artean, Seleqtia Eroski da maila komertzial handienekoa, toma-teak zukutuz lortzen baita, eta gainerakoak, aldiz (Granini eta Don Simón) zuku kont-zentratuarekin eginak daude. Prezioa, gainera, nahiko ona du (0,18 €/100 ml), eta batez bestekoaren parean dabil (0,16 €/100 ml). Hau da, horrek izango luke kalitate-prezioen arteko harremanik onena. Hori bai, gatz asko samar dauka, 0,7 g/100 ml bakoitzeko, edo bestela esan, 1,4 g edalontzi bakoitzeko (200 ml). Don Simón etxeko zukuak gatz gutxiago dauka (0,45 g/100 ml) eta prezioa ere txikiagoa (0,10 €/100 ml), baina zuku kontzentratuarekin egina da. Laranja zukuei dagokienez, Eroskirena litzateke onena, fru-ta zukutuz egina eta hotzean edukitzekoa, zuzenean fruteta-tik lortzen delako, prezio ona duelako (0,13 €/100 ml) eta azukre kopurua ere ez delako hainbestekoa (8,6 g/100 ml), ez behintzat gainerako zukuak kontuan hartuta. Zü Premium laranja zukua ere nahiko ego-kia da, aurrekoak bezalako prezioa duelako eta osaera ere antzeko, nahiz eta C bitamina gutxixeago duen. Hori bai, kontuan hartu behar da Eros-kirena hotzean edukitzekoa dela (eta, itxuraz, ezaugarri organoleptiko hobeak edukiko dituela), eta iraupen motzagoa daukala.

ONDORIOA

Amua begi bistan. Fruta zukuei eta kontzentratuarekin egindako zukuei ezin zaie azukrerik erantsi. Nektarrek eta edari freskagarriek eduki ditzakete, baina beti ez dizkiete eransten. Hori dela eta, sail horretako produktu batzuek ontzian esaten dute ez daukatela azukre erantsirik.

(maila komertzial apalagoko batzuen parean edo horiek baino merkeagoa ere bai, nektarren eta zukuz egindako edarien parean edo merkeago, adibidez).

HOTZEAN EDUKITZEKOA EDO EZ?Zuku batzuk hozkailuan gorde behar dira (4 ºC-an) eta nahiko iraupen motza izaten dute (bi edo hiru hilabetekoa); gainerakoak giroko tenperaturan eduki daitezke eta 12 hilabete baino gehiago irauten dute. Giroko tenperaturan irauten duen zuku baten eta hotzean edukitzeko beste baten arteko aldea tratamendu termikoa izaten da, ez baitiete berdina ematen. Lehenbizikoetan, tratamendu termikoa gogorragoa izaten da, giroko tenperaturan edukitzen delako luzaroan eta bermatu egin behar zaiolako egonkortasun mikrobiologikoa. Hozkailuan sartuta egoten diren zukuetan, berriz, tenperatura txikiagoan edukitzen direnez eta iraun ere gutxiago egiten dutenez, tratamendu termiko leunagoak erabiltzen dira.

Ontzi motak ere eragina eduki dezake produktuaren bizitzan. Egokiena litzateke material opaku bat hautatzea, argiari pasatzen utziko ez diona, gainerakoan hondatu egin bailitezke ezaugarri organoleptikoak eta nutrizio ezaugarriak. Aztertu ditugun produkturik gehienak tetra brik-ean ontziratuta datoz, baina batzuek botila gardenak erabiltzen dituzte, adibidez Granini markakoek. Beste marka batzuek ere egiten dute hori, adibidez Zumosolek eta Don Simónek, baina hozkailuan edukitzekoak dira, eta hortaz, argiak ez lieke eragingo.

Page 18: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 8

BETE BASOA, FRUTAK DUEN ONENAREKIN?

Fruta zukutua

Seleqtia tomate zukua %100

Seleqtia laranja zukutua

Don Simón laranja zukutua, mamirik gabea

Zü Premium laranja zukutua, mamirik gabea

Zü Premium laranja ekologikoa

Don Simón laranja zukutua, mamiarekin

Zumosol laranja, hotzean edukitzekoa

Don Simón La Huerta laranja, hotzean edukitzekoa

Zü laranja, hotzean edukitzekoa

Eroski laranja, hotzean edukitzekoa

Seleqtia granada hotzean edukitzekoa

Zuku kontzentratua

Granini tomatea

Don Simón tomatea

Don Simón anana, sagarra eta mahatsa

Granini %100 laranja

Errazio bat = 200 ml* produktu

32 2 5,6 6,2 - 0,0 - - 1,4 23,3 0,36€

80 4 17,2 19,1 1,2 4,8 60 75 0,0 0,0 0,29€

86 4 20,0 22,2 0,2 0,8 60 75 0,02 0,3 0,31€

78 4 16,8 18,7 0,0 0,0 24 30 0,0 0,0 0,27€

82 4 18,8 20,9 0,2 0,8 40 50 0,0 0,0 0,54€

86 4 20,0 22,2 0,4 1,6 60 75 0,0 0,0 0,31€

86 4 18,8 20,9 - - - - 0,0 0,0 0,46€

88 4 20,0 22,2 0,8 3,2 80 100 0,0 0,0 0,50€

78 4 16,8 18,7 0,0 0,0 24 30 0,0 0,0 0,34€

82 4 17,2 19,1 0,2 0,8 66 83 0,0 0,0 0,27€

100 5 24,6 27,3 - - - - 0,0 0,0 0,72€

34 2 6 6,7 - - 32 40 1,4 23,3 0,37€

34 2 6,6 7,3 0,6 2,4 - - 0,9 15,0 0,20€

94 5 22,4 24,9 - - - - 0,02 0,3 0,20€

86 4 17,6 19,6 - - - - 0,0 0,0 0,47€

(kcal) (g) (g) (mg) (g) 200 mlEK% EK% EK% EK% EK%ENERGIA AZUKREAK ZUNTZA C BITAMINA GATZA PREZIOA

Page 19: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

1 9

(1) Datuak eguneratu egin ditugu argitalpena ixtean. Marratxoek (-) esan nahi dute datu horiek ez direla ageri etiketan. Osagaiak, nutrizio arloko informazioa eta prezioa kontuan hartuta, Seleqtia Eroski tomatea %100 da aukerarik onena. Laranja zukuen artean, Eroskiren laranja

zukua da aukerarik onena, fruta zukutuz egina eta hotzean edukitzekoa.

Nektarra

Sannia nektarra A/G melokotoia

Zü Premium fruta anitzeko nektarra

Granini nektarra, pomelo arrosa

Zuku edari freskagarria

Sannia laranja, azukre erantsirik gabea

Zü Premium laranja, azukre erantsirik gabea

Juver Disfruta laranja, azukre erantsirik gabea

Don Simón Disfruta laranja, azukre erantsirik gabea

Zü Premium laranja eztiarekin eta errege jelearekin

Eroski laranjazko edaria

Zü Premium kiwi-lima

Errazio bat = 200 ml* produktu

Gida hau egiteko, 25 erreferentzia ezagun aztertu dira, lau multzotan banatuta: fruta zukuak, kontzentratuarekin egindako zukuak, nektarrak eta edari freskagarriak edo

frutarekin eginak. Produktuaren izen komertziala eta osagaien zerrenda lagungarriak izaten dira horien ezaugarrien berri izateko. Eta zalantzarik izanez gero, Nutri-Score sailkapenak

lagunduko digu erabakitzen.

(kcal) (g) (g) (mg) (g) 200 mlEK% EK% EK% EK% EK%ENERGIA AZUKREAK ZUNTZA C BITAMINA GATZA PREZIOA

38 2 6,0 6,7 1,6 6,4 80 100 0,0 0,0 0,24€

90 2 22,0 24,4 0,0 0,0 - - 0,0 0,0 0,17€

82 4 18,0 20,0 - - 64 80 0,0 0,0 0,40€

38 2 8,2 9,1 0,4 1,6 24 30 0,0 0,0 0,16€

34 2 8,0 8,9 0,2 0,8 24 30 0,0 0,0 0,19€

50 3 9,0 10,0 0,2 0,8 - - 0,02 0,33 0,22€

50 3 8,4 9,3 - - - - 0,02 0,33 0,33€

100 5 22,8 25,3 0,0 0,0 20 25 0,0 0,0 0,36€

58 3 13,4 14,9 0,0 0 - - 0,0 0,0 0,14€

84 4 19,6 21,8 1,2 4,8 - - 0,0 0,0 0,30€

Page 20: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 0

Nutrizioa

JOERA BERRIAK GOSARITAN

Utzi zion “eguneko otordu garrantzitsuena” izateari, eta azkenaldian errotik aldatzen ari da gosaria: aukerarik tradizionaletan, azukre eta gantz asko izaten dutenak, bazterrean gelditzen ari dira, eta hautu berri eta osasungarriagoak egiten hasi da jendea egunari ekiteko.

Page 21: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 1

osaria proba edo azterketa gisako zer-bait bihurtu da, eta hor ikusten da azken urteetan zenbat ikasi dugun nutrizio ar-loan. Oraintsu arte, kafesnea eta zaz-pi-zortzi gaileta hartzea izaten zen ohi-

koena, edo ogi gainean gurina eta marmelada zabaltzea, edo katilua bete esne prestatzea zereal azukretsuz bete-ta. Gosari mota hori maite zuten herritarren %57,64k, halaxe ageri zen 2012ko Espainiako Osasun Inkestan. Gutxika-gutxika, ordea, joera hori aldatzen ari da, ho-rixe diote Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak eta Nielsen eta Mintel aholkularitza etxeek: gero eta ohikoagoa da elikagai osasungarriak hautatzea (freskoak, ahal den neurrian) eta gehiegizko kopuruetan emango ez dutenak gatza, azukrea eta gantz saturatu eta hidrogenatuak.

Gregorio Marañón endokrino eta pentsalariak ida-tzita utzi zuen bezala, “medikuntzan, nutrizioaren zien-tzia da zatirik aldakorrena edo zimendu ahulenak ditue-na”, eta antzeko zerbait esan daiteke gosariari buruz ere, nabarmen aldatzen joan baita zientzialariek osasunari zer komeni zaion ikasi ahala. “Errege baten gisan go-saldu, printze baten gisa bazkaldu eta eskale baten gisan afaldu” esaten zen garai batean, baina arau horren beha-rrik ez da orain.

GOSARIAK EZ GAITU SALBATUKO.Eguneko lehen otordua oso osasungarria izanagatik ere, garbi eduki behar da ez daitekeela izan, inondik ere, gai-nerako otorduetan gehiegikeriak egiteko aitzakia edo aringarria. Izan daiteke, hala nahi badugu, otordurik aipagarriena, baina egiaz balio duena egun osoan jaten dena da. “Elikagaiak ongi hautatzea, hori da egiaz ga-rrantzitsuena. Ez digu ezertarako balioko eguna hasteko kaloria mordoa hartzeak, baldin eta interes gutxi duten elikagaietatik badatoz. Eta zintzoak izanda, hori egin behar dela esan digute aspaldiko urteetan”, baieztatu du Aitor Sanchez dietista-nutrizionistak.

Gosari oparoa egitea eskolarako ere lagungarria dela esan izan da, emaitza hobeak lortzen direla, baina hori ere kolokan gelditu da denborarekin, batez ere elikagai horien nutrizio profila ez delako osasungarria hainba-tetan. “Inork ez dezala pentsa haur bati gosaritan zuku prozesatu bat emanda eta gaileta edo zereal findu batzuk, nota hobeak aterako dituenik eskolan”, adierazi du Gri-selda Herrero dietista-nutrizionistak.

HAIN GARRANTZITSUA AL DA ORAIN ERE?Uste horien guztien inguruko frogarik ez dagoela ikusita, “komeni da geure buruari galdetzea gosariari hainbeste-ko garrantzia emateak (horrek herritarrei baino mesede gehiago egiten die produktuak saltzen dituztenei) ez ote duen ekarriko halako irudipen oker bat, edozeri aurre

G“Ez digu ezertarako balioko eguna hasteko kaloria mordoa hartzeak, baldin eta interes gutxi duten elikagaietatik badatoz”.

ZERTAN DA EGUNEKO LEHEN OTORDUA ESPAINIAKO

ESTATUAN?

Iturria: Gosaritako ohiturak, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa.

%45Etxean gosaltzen duten herritarrak

5etik 1 gazia da etxeko

gosarietan13 minDenbora hori erabiltzen da

etxean gosaltzeko

%82,6Esnea hartzen

dutenak, gozoa nagusi den gosarietan

%61,6kafea edaten dutenak

%13,6etxean egindako zukuak

hartzen dituztenak

%7,1infusioak hartzen

dituztenak

%65,6Jakiak eta edariak hartzen dituzten

pertsonak

Gosari gazia hartzen dutenen

artean:

%12,6edari bat bakarra hartzen dutenak

%3,6solidoa den zerbait

bakarrik hartzen dutenak

Page 22: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 2

egiteko gai garela, eta, ondorioz, herritarrek beren ohi-tura desegokiekin jarraituko lukete oharkabean elikadu-raren arloan”, ohartarazi du Julio Basulto dietista-nu-trizionistak. Hau da, eguneko lehen otordu horretan ez ote ditugun neurriz kanpo hartuko azukreak eta gantzak.

Azkenik, ezin izan da frogatu gosaltzea lagunga-rria dela pisua galtzeko, eta halaxe berretsi du American Journal of Clinical Nutrition aldizkarian argitaratu den ikerketa batek. “Gai horren inguruan txosten zientifiko onak ditugu. Michelle M. Bohan Brown eta haren tal-deak argitaratu zuena da onenetakoa, 2017 apirilekoa”, adierazi du Basultok, eta kontu hori nahiko argi dagoela nabarmendu du: “Eskura ditugun azterketa serioetako bakar batek ere ez du esaten gosaltzea komenigarria dela gizentasuna tratatzeko edo hari aurrea hartzeko”. “Az-ken batean, goizean asko gosaltzen duena berdin-berdin gizendu daiteke, eta eguneko lehen otorduan modu de-segokian elikatzen denak arriskua du gehiegizko pisua eta gizentasuna izateko, beste patologia batzuen artean”, ondorioztatu du Basultok.

HOBETO GOSALTZEKO AHOLKUAK.Ongi gosaltzea plazer handi bat izan daiteke, eta horre-tarako, elikagai onak izan behar ditugu eskura eta gogoa jarri. Hona hemen dietista-nutrizionistek ematen di-tuzten aholku batzuk gure gosaria cum laude izan dadin.

Zuntza ez dadila falta. Espainiako Nutrizio Federa-zioaren arabera, komeni baino zuntz gutxiago hartzen dute herritarrek: 12,5 gramo egunean, eta Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agintaritzaren go-mendioa da egunean 25 gramo hartzea. Hori dela eta, ideia ona izan daiteke fruta freskoa sartzea eta ogi zu-riaren ordez osokoa jartzea. Ogia arautzen duen legedi berriak errazago jarri ditu gauzak kontsumitzaileentzat, orain arte nahikoa baitzen osoko irina kopururen batean edukitzea (gutxi edo asko) ogi hori osoko gisa saltzeko. Orain, ordea, etiketa hori eraman ahal izateko, irinak %100 izan beharko du osokoa.

Fruta, hozka eginez. Askoz hobea da gosaritan sasoiko fruta bat jatea eta ez zuku bat hartzea, frutaren propietate asko galdu egiten baitira likuatua edo zuku eginda har-tzen denean. Modu osasungarrian jateko platera ize-neko gida argitaratu zuen Harvard-eko Unibertsitateak, eta hor gomendatzen du zukua, gehienez ere, egunean behin hartzea, eta basokada bat (etxean egindakoak ere sartzen dira hor). Basultok azaltzen duenez, hauxe da horren arrazoia: zukuetan dauden azukreak, nahiz eta egin berriak izan, azukre libretzat hartzen dira, eta azu-kre mota horrek zerikusia izan dezake hainbat patologia kronikorekin. “Nahiz eta herritar askorentzat zukua eta fruta gauza berdintsua izan, nutrizionista askoren iritziz

kirola egitearen eta telebistaz ikustearen artean dagoen alde bera dago”, azaldu du Basultok adibide batekin.

Ogia, hobe konpainia onean. Hestebeteak salbues-pen gisa hartu behar dira eta ez arau gisa: badira modu osasungarriagoak eta gustagarriagoak ogia laguntzeko, adibidez osoko zekalez egindako txigorki bat ahuaka-tearekin, ama orez egindako ogi bat humusarekin -eta, agian, perretxiko erregosi batzuk gainean jarrita -, biri-bilki edo wrap bat barazki freskoz betea, haziz egindako gaileta gazi bat edo osoko ogiz egindako sandwich berde bat bizpahiru letxuga hosto, luzokerra, tomatea, hozituak eta oliba olio birjina estra dituela.

Saihestu beharreko elikagaiak. Arau orokorra da, eta horrek berdin balio du gosaritarako eta gainerako otorduetarako ere, lehentasuna ematea nutrizio pro-fil onena duten elikagaiei (osagaien zerrendan begiratu behar da horretarako, halakorik duenean, edo nutrizio arloko semaforoa eta Nutri-Score etiketa irakurri), ez jatea karbohidrato finduak, opilek eta gosaritako zereal azukretsuek izaten dituztenak, eta trans gantzak ere saihestea. Hori dela eta, ez da ohitu behar egunero guri-na eta margarina jatera; gehienez ere, noizbehinka egin daiteke, biek ere ugari izaten baitituzte gantzak. Guri-nak, adibidez, %80-85 izaten du gantza. Beste gomen-dio bat da gantz gutxi duten gurinak hautatzea (badira %50 dutenak ere) eta hidrogenazioan sortzen diren trans gantzak desagerrarazteko tratamenduak darabiltzaten margarinak aukeratzea: gantz horiek dituztenean, egoera solidoan irauten dute giroko tenperaturan.

Adi zerealen azukreei. Interesgarria da jakitea gosa-ritako zereal batzuek %20 eta %30 artean izaten dutela azukrea, eta, hortaz, gainditu egiten dute azukrearen kontsumoari nazioartean ezarri zaion muga (egunean 25 gramokoa); horietako batzuk, hortaz, ez dira aukerarik onena egunero jateko, bereziki azukre gehien dutenak. Ildo horretan, olo malutak aukera onak dira zereal fin-du azukretsuen ordez hartzeko. Egosi eta ahi bat eginda presta daitezke edo granola eran, eta moldaketa asko onartzen ditu, gozoak bezala gaziak. Beste aukera bat da osoko zerealak gosaltzea, baina egiaz izan behar dute osokoak: gehiago asetzen dute eta osasungarriagoak dira. Etiketak esaten badu 200 kcal baino gutxiago dutela 100 gramo bakoitzeko, esan liteke eduki energetikoa zen-tzuzkoa dela.

Gosari on batek, finean, konbinazio asko egiteko auke-ra ematen du, norberaren gustuak ere kontuan hartuta, betiere oinarrizko arau bat kontuan hartzen badu: es-kaintzen diren elikagaiak ahalik eta osasungarrienak izan daitezela.

Page 23: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 3

HONELA HASTEN DUTE EGUNA NUTRIZIONISTEK Bitxia da aztertzea aditu aipagarri batzuek zer egiten duten gosaritan. Horietako batzuk saiatzen dira eredu onari jarraitzen.

Julio Basulto, Vic-eko Unibertsitateko-Kataluniako Unibertsitate Zentraleko irakaslea Osasunaren Zientzietako eta Ongizateko Fakultatean. Eguneko lehen otorduan sojazko esnea hartzen du kafearekin, osoko ogia (gatzik gabea) eta tomate naturala, irabiagailuan birrindua. “Hortik aurrera, konbinazio berri bat probatzen dut egunero, nahiz eta gehienean txandaka hartzen ditudan ogia eta ahuakatea, berdura frijituak (kuiatxoa adibidez), txanpiñoi frijituak, tofu frijitua edo fruitu lehorrak. Eta beti fruta bat sartzen dut”, zehaztu du.

Griselda Herrero, Nutrizio eta Bromatologiako irakaslea Sevillako Pablo de Olavide unibertsitatean. Dietista-nutrizionista horren gosaria “te izoztu bat izaten da udan, edo basokada bat esne kafe pittin batekin neguan, italiar kafeontzian egina”. Ogiari dagokionez, era askotakoak sartzen ditu, osokoa, intxaur eta mahaspasaduna, kurkumaz egina, tomatez... “Gehienean txigortuta hartzen du, oliba olioa eta tomatea emanda, gazta freskoa eta oreganoa, humusa, ahuakatea... Egunaren arabera!”. Gainera, asteburuetan, beti sartzen du fruta atal bat eta arrautza nahaskia txigorkiarekin, “brunch erako gosaria egiteko”, azaldu du, ohi baino beranduago egiten den gosaria alegia, New York-eko ohiturari jarraiki, asteburu goizetan gehixeago kostatzen baita ohetik ateratzea.

Presaka zabiltzanean. Osoko txigorkia, urdaiazpiko

xerra, fruta bat edo, onena ez izan arren, 150 ml zuku.

Eguerdian kirola egiteko asmoa duzunean. Bi jogurt

fruitu lehorrekin (5 intxaur, adibidez) edo esne erdigaingabetua, 50 gramo ogi urdaiazpiko edo olioarekin edo 50 gramo zereal, bi fruta atal.

Denboraz zabiltzanean. Osoko olo malutak, eztia, fruitu lehor txigortuak, fruta fresko zatitua, kefirra.

Seme-alabak dituztenentzat. Jogurta zerealekin, kiwi bat

eta osoko mini txigorki bat oliba olioarekin, eta indioilar xerra bat.

Otordu sendoa nahi denean.

Osoko txigorkia ahuakate freskoarekin, arrautza erregosia urdaiazpikoarekin, jogurt bat eta fruta atal bat.

KAFEAREN ETA CROISSANTAREN ORDEZKO OSASUNGARRIAK

Iturria: Espainiako Bihotzaren Fundazioak emandako aholkuekin landutako informazioa.

Page 24: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 4

Elikadura

ETXEAN EGINA BETI EZ DAINDUSTRIALA BAINO HOBEA

Elikagai “prozesatuak” kaltegarriak direla uste izaten du jendeak askotan, baina beti ez da hala izaten. Supermerkatuan hainbat eta hainbat produktu industrial izaten da, guri bizimodua errazteko balio dutenak eta, gainera, lagungarriak direnak dieta osasungarri eta segurua egin dezagun.

Page 25: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 5

txean egindako janariak erakarri egiten gaitu eta liluratu egiten ditu gure zentzumenak: goxoa egoten da, usain ona izaten du, itxura ere bai, osagaiak ukitu egin ditzake-

gu eta entzun ere bai prestatu bitartean. Oso lotua egoten da, halaber, gure emozioei, eta badu beste dohain aparteko bat ere: bakarra izaten da. Janari industrialari buruz ez daiteke halakorik esan. Ho-riekin dugun harremana lotuagoa dago eguneroko beharrizanekin eta praktikotasunarekin, eta ho-tza da: bazkariari eta afariari irtenbidea emateko nahi izaten ditugu, eta gutxi gehiago. Hain zuzen, “janari industriala” esapidea entzuten dugunean, pentsamendu ezkorrak etortzen zaizkigu beste ezer baino lehen. Ba al dago arrazoirik mesfidan-tza hori izateko?

EZ DUGU NAHI, BAINA JAN EGITEN DUGU.Etxean prestatzen diren plater batzuek bertsio in-dustrialak ere badituzte gaur egun, eta, batzuetan, uste izaten dugu etxean egina hobea dela. Ekoiz-leek ere ongi dakite jendeak zer-nolako iritzi ona duen etxean egindako janariaren inguruan, eta, horrexegatik, “etxean egina” edo “etxekoa” jartzen dute amu gisa beren kanpainetan. Baina etxean jaten dugunaren zati handi-handi bat produktu prozesatuek osatzen dute. Espainiako Nekazari-tza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ekainean argitaratu zituen kontsumo datuak azkenekoz, eta oso adierazgarriak dira: erosketa guztien %40 bai-no gutxiago dira produktu freskoak, eta urtez urte gutxitzen ari dira gainera (horrela jarraituz gero, desagertu egingo lirateke 35 urte barru).

Azaleko irakurketa bat eginda, pentsa liteke Espainian elikagai prozesatuak edo ultraprozesa-tuak kontsumitzen direla otorduen %60an, eta gai-nerakoetan elikagai fresko eta osasungarriak. Baina ez da guztiz horrela. Lehenik eta behin, argitu behar da datu horiek erosketa egiteko uneari buruzkoak direla, eta produktu freskoak erosteak ez duela esan nahi fresko gisa jaten direla; horiekin ere hainbat eratako jaki prozesatuak presta daitezke (bizko-

E

MEREZI AL DU?

Tomate saltsa industriala. Denbora: 5 minutu Prezioa: 1,5 euro litroak (batez besteko prezioa da, baina marka-ren araberakoa da). Etxean egindako tomate saltsa. Denbora: 2 ordu behar dira prestatzeko. Prezioa: 3 euro, eta horri gehitu behar zaio vitroak edo suak egosaldian kontsumitzen duen energia.

Page 26: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 6

txoak, adibidez), eta horien nutrizio profila beti ez da egokia izango. Bigarrenik, kontuan hartu behar da produktu prozesatu batzuk osasungarriak dire-la (adibidez, ilar izoztuak). Eta hirugarrenik, jakin egin behar da prozesu industrial batzuek babestu egiten dutela gure osasuna (adibidez, esnea pasteu-rizatzeak). Produktu industrial batzuek, osasun-garriak izateaz gain, denbora eta dirua aurrezteko modua ematen digute. Tomate saltsarena da horren adibidea: etxean egindakoaren erdia kostatzen da (edo gutxiago ere bai marka batzuetan) eta sukal-dean ez dugu bi ordu pasatu beharrik.

OSASUNGARRIENAK HAUTATZEA.Nola bereizi nutrizioaren ikuspegitik interesgarriak diren prozesu industrialak eta ez direnak? Laura Saavedra dietista-nutrizionistaren iritziz, “pro-duktu prozesatu bat osasungarria den jakiteko, osa-gaien zerrendari begiratu behar zaio lehen-lehe-nik”. Produktu prozesatu onak ontziratuta etorri ohi dira eta osagai bat baino gehiago eduki dezakete, baina ez dute kopuru aipagarrietan izaten gatza, azukre erantsiak, irin finduak eta landare olio fin-duak. “Aztertzen ari garen produktuak osagai ze-rrenda luzea duenean eta, gainera, arrotzak gerta-tzen zaizkigunean, hobe izaten da hartutako lekuan uztea”, nabarmendu du.

Elikadura arloko teknologoa ere bada Saave-dra, eta haren esanetan, “elikadura arloko indus-triak produktu batzuk eraldatu arren, guztiei ez zaie aldatzen nutrizio osaera, eta sar ditzakegu gure menuan”. Hauek, esaterako: berdura ultraizoztuak, lekale edo arrain kontserbak, soja testurizatua, ko-zinatu eta jateko prest datozen berdura poltsak, gazta onduak, esneki hartzituak... “Baina kontuz, edari alkoholdun hartzituak ere sail horretakoak izango liratekeelako, baina horiek ez dira sartzen elikadura osasungarriaren barrenean”, ohartarazi du. Horretaz gain, arreta jarri behar zaie azukre eta gatz kantitateei ere.

ELIKAGAIRIK SEGURUENAK.Segurtasuna da elikadura arloko industriaren dohainik handienetakoa: sekula baino modu se-guruagoan jaten dugu gaur egun. Elikagaiak kon-tserbatzeko teknikek, produktuen trazabilitateak, ontziratze prozesuan egindako berrikuntzek eta osasun arloko kontrolek txikitu egin dituzte arris-kuak eta ia erabat desagerrarazi dituzte janaria-rekin zerikusia duten zenbait gaixotasun. Miguel Angel Lurueña doktorea da Elikagaien Zientzian eta Teknologian, eta haren iritziz, “etxean egin-dako elikagaiak ez dira saltokietakoak bezain se-

BOST PRODUKTU INDUSTRIAL PROZESATUElikagai prozesatuen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

Kontserbak. Lekaleenak, frutenak, berdurenak eta arrainenak. Seguruak dira, osasungarriak eta luze irauten dute.

Jateko prest dauden edo azkar prestatzen diren produktuak. Poltsako entsaladak edo berdura ultraizoztuak. Denbora asko aurrezten dute eta osasungarriak dira.

Esnekiak. Gaztak (hobe gatz gutxikoak edo gutxi onduak), esnea eta jogurta (azukrerik gabea).

Oliba olioa. Gantz osasungarria da, olibak prozesatuz lortzen dena.

Pasta eta ogia, %100 osokoa. Gaur egun badira iraupen luzeko ogiak oso formula lortuekin.

Elikagai batek gatz gehiegi duela esaten da 1,25 g (edo gehiago) dituenean 100 gramo bakoitzeko. Hartu gogoan AESAN erakun-

deak egunean gehienez ere 5 gramo gatz hartzea gomendatzen duela (100 g urdaiazpikok daukatena).

Azukre libreek ez lituzkete eman behar egunean hartzen diren kalorien %10 baino gehiago. Zehazki, egunean ez genituzke

hartu behar 25 g azukre baino gehiago, halaxe oroitarazten du OMEk. Freskagarri lata bakarrak 26 eta 35 artean ematen ditu.

Gantz saturatuek ez lukete eman behar egunean hartzen diren kalorien %10 baino gehiago: hau da, 50 gramo egunean. 100

gramoko croissant batek 9,9 gramo izaten ditu gantz saturatuak

JARRI ARRETA OSAGAIEI

Page 27: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 7

guruak, etxeko sukaldean ez baitira erabiltzen in-dustrian ezartzen dituzten kontrolak”. Hain gaizki egiten ote ditugu gauzak? Ez, baina etxean ohiko samarrak diren hutsegite batzuk ez dira gertatzen industriaren jardunean, adibidez oilaskoa uretan garbitzea, elikagaiak giroko tenperaturan desizoz-tea edo tortillari buelta emateko erabili den plater bera erabiltzea zerbitzatzeko.

Iritzi berekoa da Deborah Garcia Bello ere; kimikaria eta zientzia dibulgatzailea da, eta na-barmendu duenez, “industrian kontrolatu egiten da ekoizpenari eragiten dion guztia. Baita kozi-natzeko denborak eta tenperaturak ere, prozesu horretan sortzen baita arriskurik handienetakoa elikagaien osasun mailan”. Garcia Bellok adibide bat jarri du: elikagai frijituak eta labean eginak. “Industrialak optimizatuta daude akrilamida kan-titate ahalik eta txikienak sor ditzaten [substantzia kimiko toxikoa da, beroaren eraginez agertzen dena elikagaietan]. Guk, etxean, elikagaiak friji-tzen edo labean egiten ditugunean, askoz gehiago sortzen dugu, tenperatura ez baitugu hain zehatz kontrolatzen”, adierazi du.

Horretaz gain, “beste prozesu ezagun batzuei ez diegu arretarik jartzen: pasteurizazioa, UHT tratamenduak, ultraizoztea, kontserbagarriak erabiltzea, hotz katea ez etetea, produktuetan urik ez pilatzea...”. Elikadura arloko industrian, “kon-trolpean egon ohi da infekzio iturri izan daitekeen guztia”, gehitu du Garcia Bellok. Elikadura arloko segurtasunean zuhurtzia handiagoz jokatzen de-lako, hain zuzen, zenbait gaixotasun gero eta arro-tzagoak zaizkigu, adibidez bruzelosia, trikinosia, botulismoa eta listeria. Dena den, “eskura ditugun elikagaiak inoizko seguruenak izateak ez du esan nahi [horiek guztiak] seguruak bezain osasunga-rriak direnik”, azaldu du Laura Saavedrak. Horren

Osagaien zerrendari begiratu behar zaio. Produktu prozesatu onek ez dute kopuru aipagarrietan izaten gatza, azukre erantsiak, irin finduak eta landare olio finduak.

+

Kontuz sukaldean egiten diren hutsegiteekinElikagaiak manipulatzean erabiltzen diren jardunbide okerrak zein diren jakiteak lagundu egin dezake arazo desatseginak saihesten. Honako hauek izaten dira ohikoenak:

Tortillari buelta emateko erabili den plater berean zerbitzatzea. Ohitura horrekin plater bat gutxiago zikintzen da, bistan da, baina nabarmen handitzen du salmonellosia agertzeko arriskua, plater horretan arrautza gordinaren arrastoak gelditu izango direlako.

Elikagaiak giroko tenperaturan desizoztea edo ur beroarekin. Bakterioak oso eroso sentitzen dira 4 eta 60 ºC arteko tenperaturan, eta ohitura horrekin, arrisku handiagoa izaten da kutsadura bat gertatzeko. Hori dela eta, ez da janaririk utzi behar sukalde gainazalean. Oilaskoa uretan garbitzea kozinatu aurretik. Nahiz eta itxuraz higienikoa iruditu, uretan pasatzean lagundu egiten dugu mikrobioak sukaldean barreiatzen. Seguru egoteko, ongi kozinatzea da onena (ez dadila gelditu zati gordinik). Elkarren ondoan jartzea elikagai gordinak eta kozinatuak. Erraza da produktuek elkar ukitzea eta batzuk besteak kutsatzea. Berdura, haragi edo arrain gordinek ukitu egin dezakete elkar edo beste elikagai kozinatu batzuk ukitu ditzakete, eta toxinak trukatu. Azken horiek kutsatu egin daitezke berriz ere, eta mikrouhinean berotzea ez da aski izango berriz higienizatzeko.

Elikagaiak dastatzea, jateko moduan dauden jakiteko. Patogeno guztiak ez dira begiz ikusten edo zaporearen bidez antzematen, eta, beraz, zentzumenak ez dira tresna fidagarriak jateko moduan ote dauden neurtzeko. Elikagaien bidezko toxi-infekzioak saihestu nahi baditugu, onena izaten da neurri egokiak hartzea elikagaiak erabiltzeko eta kontserbatzeko garaian.

Industria, kontrolatuta.

Elikagai prozesatuei

zenbait proba egiten dizkiete,

eta horiekin bermatzen da

elikadura arloko segurtasuna.

Page 28: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

2 8

adibide dira, esaterako, poltsan datozen zizka-mizkak, opilak edo edari azukretsuak.

ETXEAN EGINAK, ÑABARDUREKIN.Etxean egina ez da beti segurua, baina esan ote li-teke beti dela osasungarria? Ez. Elikagaia aztertu egin behar litzateke horretarako. “Etxean eginak esan nahi badu kroketak zuk egin dituzula, oi-laskoa zuk birrineztatu duzula edo browniea zuk egina dela, ez da alde handirik izango produktu industrial baliokidearekin alderatuta. Maitasun gehiago erabili izango da, eta maitasuna oso ga-rrantzitsua da, baina nutrizioaren ikuspegitik ez da izango alde handirik”, adierazi du Garcia Be-llok. Ildo horretan, etxean egindako zuku bat, adibidez, zuku industrial bat baino hobea ote den galdetzea dilema desegoki bat planteatzea da, ez dagoelako “zuku onik”: fruta zukutzen denean,

galdu egiten du zuntza, eta berez dituen azukreak, berriz, azukre libre bihurtzen dira, eta horiek ez dira interesgarriak osasunerako. Berdin gertatzen da opilekin ere, horiek ere ez baitira izango batere egokiak nahiz eta industriak burdina erantsi edo guk munduko maitasun guztiarekin egin.

Etxean, hala ere, guk hautatzen ditugu osa-gaiak eta, gainera, erabat kontrolatzen dugu no-lako elikagaiak erabiltzen ditugun. Eta hor bai, ezaugarri hobeak eduki ditzake (zaporez eta tes-turaz bai, zalantzarik gabe), nahiz eta, adituaren arabera, ñabardurak egin behar zaizkion. “Osoko gaileta batzuk labean egiteko asmoa baduzu bai-na azukrea neurririk gabe botatzen badiezu, gutxi axola zure irina osokoa izatea. Dieta osasungarria ez da egiten elikagai jakin batzuk modu isolatuan janda, elikadura osoa hartu behar da kontuan”, azpimarratu du.

Ba al dago desberdintasun nabarmenak era-giten dituen alderdiren bat? “Etxean kozinatzeko prozesuez hizketan ari garenean, egin daitezke bereizketa batzuk”, erantzun du Garcia Bellok. Adibidez, hobea izango da elikagai bat egosi edo labean egitea frijitzea baino, eta erabaki hori etxean hartzen dugu. Pizzaren orea etxean egiten dugunean, modua egin dezakegu osagaiak kali-tatezkoak eta osasungarriak izan daitezen, adi-bidez osoko irina eta oliba olio birjina. “Produktu industrialetan ere aurki dezakegu eskaintza hori, eta, beraz, kontua ez da hainbeste etxean zer jaten dugu, baizik eta argi eduki dezagula jaten duguna osasungarria ote den, guk egina izan edo indus-triak ekoitzia”, amaitu du.

Etxean egina beti ez da ez segurua eta ez osasungarria ere: oilaskoa zuk birrindu duzula edo kroketak zuk egin dituzula esan nahi baldin badu, eta ez besterik, nutrizioaren ikuspegitik ez da alde handirik izango industrialekin.

Page 29: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4. multzoa

Zer dira: produktu ultraprozesatuak, bost osagai baino gehiago dituztenak; batez ere, prozesatuak (2. eta 3. multzoetakoak). Zapore-emaileak

izaten dituzte, koloragarriak, lurrin-emaileak, almidoiak... Adibideak: gailetak, tartak, izozkiak, zizka-mizkak, opilak, gozokiak, hestebeteak eta fianbreak, birrineztatuak, margarinak, plater

prestatuak, berehalako zopa eta fideoak, esnezko postreak, freskagarriak, edari alkoholdun destilatuak... Gomendioa: saihestea. Darabilten formulazioa eta aurkezpena dela eta, gehiegizko kopuruetan hartzen dira eta

aurreko multzoetako elikagaien lekua hartzen dute (osasungarriagoak eta jasangarriagoak dira).

3. multzoa Zer dira: aurreko multzoetako bi edo hiru

elementurekin prestatzen diren jakiak. Askotan, 2. multzoko osagaiak kontserbagarri gisa erabiltzen dira (gatza eta azukrea, adibidez),

nahiz eta multzo honetako elikagaiek ere eduki ditzaketen gehigarriak beren segurtasuna bermatzeko. Adibideak: kontserbako lekaleak eta berdurak, kontserbako

arrainak (gatz gutxikoak), almibarrean datozen frutak, gatzunetan datozenak, gazta, ogia, haragi gordina (zezina, urdaiazpikoa) eta graduazio txikiko edari alkoholdunak, 1. multzoko elikagaiak hartzituz

lortzen direnak (ardoa, sagardoa, garagardoa). Gomendioa: zaindu egin behar da azukre eta gatz kantitatea. Kontserbako lekaleak, berdurak eta arraina kenduta (horiekin ez legoke arazorik), multzo honetako gainerakoak

kopuru txikietan jatea komeni da, eta 1. multzoko elikagaietan oinarritzen diren elikagaiekin egindako menuen zati gisa. Alkohola saihestu egin behar da.

2. multzoa

Zer dira: 1. multzoko elikagaiak kozinatzen edo ontzen laguntzen duten osagaiak. Adibideak: olioak, gurinak, gatza, azukrea, eztia... Gomendioa: kantitate

txikietan erabili ontzeko eta kozinatzeko.

PROZESATUAGOA ETA OSASUNGAITZAGOAErosketak egitera joandakoan, elikagaien ugaritasunak itsutu egin gaitzake. Baina supermerkatuan dagoen guztia lau multzotan

sailka daiteke, eta horietako bakoitza oso ongi definitzen du NOVA sistemak. São Paulo-ko Unibertsitateak sortu zuen sailkapen hori, 2010ean, eta munduan eredu hori erabiltzen da elikagaiak multzokatzeko, zein neurritan prozesatu dituzten kontuan hartuta.

2 9

1. multzoa Zer dira: prozesatu gabeko

elikagaiak edo oso gutxi prozesatuak (izoztuak, lehortuak, pasteurizatuak...). Adibideak: fruta eta berdura freskoak,

lekaleak, zereal osoak, pasta, fruitu lehorrak, haziak, espeziak, belarrak, arrautzak, esnea,

jogurt naturala, haragiak, arrainak... Gomendioa: multzo honetako

elikagaiek izan behar lukete gure dietaren oinarria.

Page 30: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 0

Heziketa

HAURREK ELIKAGAI OSASUNGARRIAK AINTZAT HAR DITZATEN NAHI BADA,

MALGUTASUNEZ JOKATU BEHAR DA ETA ENTZUN

EGIN BEHAR ZAIE ZER JAN NAHI DUTEN ETA NOLA. ETA

SUKALDEAN LAGUNTZEN UZTEA ERE BIDE ONA DA.

“HAU AMAGATIK,

HAU AITAGATIK...

ETA HAU, ZUGATIK”

Page 31: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 1

Page 32: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 2

Elikadura osasungarriaren inguruan hezteko, debekua ez da biderik onena; harreman ona sustatu behar da fruta, berdura, lekale, arrain eta haragiekin, obsesionatu gabe.

auza gutxik ateratzen gaituzte gure onetik janariarekin borrokan ibiltzera behartzen gaituen haur baten kaske-taldiek baino gehiago. Haurrak ohitura osasungarrietan heztea ez da gauetik

goizera egiten den gauza bat, eta, gainera, bizitzan izango duten ikasketarik garrantzitsuenetakoa da, ezinbestekoa hainbat patologia larri saihesteko, adi-bidez diabetesa, gizentasuna, elikadura arloko jokabi-deen nahasmenduak, bihotz-hodietako gaixotasunak eta baita minbizi mota batzuk ere (hestegorrikoa, pan-kreakoa edo urdailekoa). Hori dela eta, heziketako ze-regin nagusietakoa da platerean zer jartzen den kudea-tzea; besteak beste, kontrolatu egin behar dira azukreen eta haragi gorrien kantitateak, eta ultraprozesatuak saihestu. Eta eginbehar horretan, guztiz erabakigarria da metodo egokia erabiltzea.

EZ DA ESTREMISTA IZAN BEHAR.Nutrizio arloko informazio asko dabil bazterretan, eta familiak izutu ere egiten dira batzuetan. Horren eragi-nez, etxe askotan, medikuak ezer esan ez duenean ere, galarazi egiten dira elikagai prozesatu guztiak edo azu-kre asko daukatenak: berdin du etxean egindako gozo bat bada, noizbehinka jaten den horietakoa, haur baten urtebetetzea edo beste edozein jaiegun. Arau hori oso zorrotza da, gehiegi, eta ez da komeni horretara iris-tea, halaxe diote Sheffield-eko (Erresuma Batua) eta Pensilvania-ko (AEB) unibertsitateek egindako ikerke-tek. Horietan esaten denez, haurren dieta kontrolatzeko modu horrek handitu egiten du helduaroan elikadura arloko nahasmenduak izateko joera. Psikologian bilatu behar da horren arrazoia: zenbat eta gehiago galarazi haiek asko maite duten zerbait, orduan eta gehiago de-siratzen dute, eta hor mendekotasunezko jarrera bat edo jarrera deskontrolatu bat sortzeko arriskua izaten da. Nutrizionistek diotenez, debekuak erabiltzea ikuspegi okerra da elikadura osasungarrian hezteko. Harreman ona sustatu eta sendotu behar da fruta, berdura, lekale, arrain eta haragiekin, eta ahalik eta lekurik txikiena utzi

G

Arriskua. Itotze-ko arriskua dela

eta, 3 urtez azpiko haurrek ez lukete jan behar mahats

ale osorik, krux-petarik eta sagar eta azenario zati gordinik. Mahats

aleak erditik moztu behar dira; saltxitxak luzeta-

ra, eta fruitu leho-rrak, birrindu.

Ezpata arraina, atungorria, marrazoa eta lutxoa ez dira egokiak 3 urtetik beherako haurrentzat, metilmerkurioa izaten dute eta. Eta 3 eta 12 urte arteko haurrek ez lukete jan behar astean 50 gramo baino gehiago espezie horietatik. Haurdun daudenek ere kontuan hartu behar dituzte neurri horiek, baina ez gainerako helduek, substantzia horiek oso kopuru txikietan ageri direlako eta ez delako arriskurik gainerako herritarrentzat.

Adi ibili latako arrainaren gatz kantitatearekin. Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez, 2 eta 7 urte arteko haurrek ez dute iritsi behar egunean 3 gramo gatz hartzera, eta 7 eta 10 urte artekoentzat, egunean 4 gramokoa da muga. 0 eta 2 urte arteko haurrekin, ez da komeni horien platerei eta janariei gatza botatzerik. Etiketari begiratu behar zaio, eta gatz gutxien dutenak aukeratu: 0,25 gramo edo gutxiago daukatenak 100 gramo bakoitzeko.

Kontuz anisakisarekin. Arraina gordinik jango bada edo parasitoa hiltzen ez duen moduren batean prestatuta (marinatuta edo gatzunetan, adibidez,), beharrezkoa da bost egunez gutxienez izoztea -20 ºC-an. Egosita, labean eginda, frijituta edo plantxan, segurua izango da 60 ºC-etara iristen bada pieza osoan minutu batez, gutxienez.

ITSASOKO PRODUKTUAK: KONTUZ HAURREKIN

Iturria: Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AESAN).

Page 33: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 3

ELIKAGAIEKIN JOLASTEA 6. HILABETETIK HASITA Urte honen hasieran, Espainiako Pediatria Elkarteak elikadura osagarriari buruzko gomendio batzuk eman zituen, eta hor sartu zuen Baby-led Weaning delakoa (BLW) edo haurtxoak autoerregulatzen duen elikadura. Metodo horrekin, sei hilabete egin ondoren, haurtxoa elikadurarekin harremanetan hasten da modu autonomoan. Ideia da haurrari elikagaiak aurkeztea eta ukitzen, usaintzen eta ahora eramaten uztea gosetuta badago eta atsegin bazaio; hau da, elikagaiekin interakzioan aritu dadila jostailuekin aritzen den bezala.

Erne, baina ezer inposatu gabe. “Elikagai

osasungarriak pure edo ahi gisa bakarrik eskaintzea eta haurrak horretara ohitzea arazo bat da luzera begira. Beti birrinduta eskaintzen badizkiogu, ez diegu aukerarik ematen elikagai bakoitza bereizita dasta dezaten. Metodo hori aukera bat da berduretara ohitu daitezen eta elikagai bakoitza berezkoa duen zaporearekin dasta dezaten”, azaldu du Marisa Burgosek. Eredu hori nutrizionista kolegiatu batek edo pediatra batek gidatu behar luke, eta beti heldu batek egon behar du haurrarekin. Baldintza batzuk hartu behar dira kontuan:

Non. Haurrak leku eroso batean egon behar du

eserita, aulki altu batean gehienean, bere trebetasun motorrak landu ditzan, bai irensteko eta murtxikatzeko eta bai janariari heltzeko eta eskumuturra ireki eta ixteko.

Neurria. Elikagai guri eta trinkoekin

hastea da ideia, adibidez berdura egosiekin: azenarioa, brokolia, luzokerra, piperra edo leka. Zatien neurriak heldu baten hatza bezalakoa izan behar du, eskuekin heltzeko modua izan dezan.

Aurkezteko beste modu batzuk. Haurrek arroza,

dilistak eta gisako elikagaiak manipulatu ahal izateko, kroketa gisa ere aurkeztu daitezke (errezeta bat izan liteke, adibidez, arroz eta kalabaza kroketak, arrautza erabilita osagaiak bateratzeko).

Zaindu beharrekoak. Itotzeko arriskua

murrizteko, ez zaizkio eman behar elikagai gogorrak edo biribilak, adibidez fruitu lehor osoak edo fruta lehortu osoak (birrinduta bai, jan ditzakete), sagar edo azenario gordinak, olibak, gereziak edo mahats ale osoak.

behar zaie baztergarritzat jotzen diren elikagaiei (nutri-zioaren ikuspegitik onak ez diren eligaiak dira, adibidez opilak, freskagarriak edo haragi prozesatu batzuk). Ildo horretan, Julio Basulto nutrizionistak nabarmendu du oso garrantzitsua dela familiak ez sustatzea jarrera obse-siborik janariarekin. Hiru alabaren aita ere bada Basulto, eta adierazi du haiekin sekula ez duela nutrizioari buruz hitz egiten bazkaltzen edo afaltzen ari diren bitartean.

AUKERAN JARRI.Familia batzuek tartetxo bat uzten diete haurrei zer nahi duten adierazteko: zer-nolako lekalea nahi duten edo haragia nola duten nahiago, gisatuta edo plantxan, ber-duren artean zein hautatuko duten edo zer fruta mota ja-teko gogoa duten. Ikuspegi hori lagungarria da kasketal-diak saihesteko, baina beste dohain batzuk ere badituela berretsi du Ameriketako Pediatria Elkarteak, eta horrela jokatzeko gomendatzen du, egokia delakoan helduaroan gizentasuna izateko arriskua murrizteko, baldin eta ohi-tura osasungarriekin konbinatzen bada. Marisa Burgos dietista-nutrizionistak azpimarratzen duenez, “kontua da etengabe elikagai osasungarriak jartzea aurrean eta modu batean baino gehiagotan eskaintzen ikastea, ho-rrek aukera emango baitugu gure haurrek gehien zein maite duten ikusteko”.

FRUTAK JATEKO OHITURA HARRARAZI.Funtsezkoak dira modu osasungarrian elikatzeko, eta indar handia jarri behar da horietan, baina gauza jaki-na da batzuetan arazoak sortzen direla. Burgosek dio normala izan daitekeela fruta mikatz batzuk edo testura hain atsegina ez dutenak baztertzea, baina haurrak inola

Page 34: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 4

Kontua da etengabe elikagai osasungarriak jartzea aurrean eta modu batean baino gehiagotan eskaintzea, gehien zein atsegin zaizkion ikusteko.

ere ez ditugula ohitu behar zuku prozesatuak hartzera, esneki azukretsuak edo zapore artifizialak: arriskua iza-ten da haurrek fruten multzo osoari higuina hartzekoa. Nutrizionisten gomendioa da pazientzia izatea eta es-trategia egokia hautatzea, eta haurra ez behartzea. Gar-bituta eskain diezaiekegu fruta, azalik gabe eta zatietan, ea horrela dastatzen duten, inposatuz gero ez baitute egingo. Prozesuak denbora bat beharko du segur aski, baina arrakasta lortu nahi badugu, beharrezkoa izango da familiako gainerako kideek ere eredu ona ematea eta haurrei ikusaraztea haiek ere jaten dutela fruta.

Hori ere ez bada ongi ateratzen, Marisa Burgosek badu B plana ere: prestakin osasungarriak. Mazedoniak izan daitezke edo etxean egindako izozkiak, azukrerik gabeak, adibidez sandia edo meloi birrinduz eginak, etxean egindako bizkotxoak ere bai, sagarrekin, bana-nekin edo datilekin (azukrerik gabeak horiek ere), eta

baita ananaz hornitutako pizza ere, betiere orea osokoa eta etxean egina bada. Nutrizionistak azpimarratu due-nez, arrakastarako aukerak handitu egiten dira haurrek ere prestaketa lanetan parte hartzen dutenean.

NOLA LORTU ARRAINA ATSEGIN IZAN DEZATEN.Otordu garaian matxinada asko sortzen da arraina dela medio. Burgosen esanetan, garrantzitsua da hezurrik ez duten arrainekin hastea, adibidez legatzarekin, oi-larrarekin edo bakailaoarekin, edo erraz garbitzekoak izatea, izokina, lupia eta mihi arraina bezala. Txiki-txi-kitatik ohitzen hastea garrantzitsua den arren, kontuan izan behar da haurrei gustuak aldatu egiten zaizkiela handitu ahala. Hori ere normala da. Adituak erantsi duenez, “aurkezteko modua funtsezkoa da, haur ba-tzuek baztertu egiten dutelako arraina plantxan edo labean eginda dagoenean, baina pozik hartzen dute arrain zopa bat edo arrainez eta itsaskiz eginda dagoen paella bat edo fideoak ere bai kazola eran; hortaz, hau-rrentzat kozinatzen duten pertsonek ausartu egin behar lukete sukaldean teknika berriak probatzera eta erre-zeta berriekin esperimentatzera”. Adibide gisa, legatz hanburgesak jarri ditu nutrizionistak, arrautzaz egi-nak, eta baita lagungarri gisa erabiltzen diren berdu-ra saltsak ere. Arrainez egindako frijitukiek arrakasta izaten dute beti, baina ez da gehiegikeriarik egin behar horiekin, gantza pilatzen baitzaie; ondorioz, hobea da birrineztaturik dauden jakiak labean egitea.

Zerealak (arroza, pasta, ogia...)

Berdurak eta barazkiak

Fruta freskoa

Fruitu lehorrak

Esnea, jogurta edo gazta

PROTEINA (egunean 2 aldiz)

Haragi gihartsua (10 gramo gantz baino gutxiago duena 100 gramo bakoitzeko)

Arraina

Arrautzak

Lekaleak

Eguneko otordu bakoitzean

Bazkarian eta afarian, gutxienez

Egunean hiru aldiz, gutxienez

Astean 3-7 eskutada artean. Ehota edo birrinduta (ez zatituta), hasi 6 hilabetetatik eta 4-5 urte egin arte, itotzeko arriskua izaten da eta.

Egunean 2-3 aldiz

Astean 3-4 aldiz (haragi gorria astean 2 aldiz, gehienez)

Astean 3-4 aldiz

Astean 3-4 aldiz

Astean 3-4 aldiz

ELIKAGAI TALDEAK EGUNERO ETA ASTERO JATEKOAK

Haurrentzako menurik osatuena

Iturria: Osasun Publikoko Kataluniako Agentzia.

Page 35: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 5

PRODUKTU ULTRAPROZESATUAK ETA AZUKRETSUAK BIHURTZEA

PROTAGONISTA ELIKADURAN, eta bazterrean uztea frutak, berdurak,

barazkiak, arrainak eta haragiak. Janari osasungarria sustatzea izan behar du helburua. Produktu ultraprozesatuak

eta azukretsuak erabiltzea kaltegarria izan daiteke osasunerako; gainera, baldintzatu egin dezake txikienen

ahosabaia, eta zapore artifizialetarako joera har dezakete, zenbait

elikagairekin higuina sentitzeraino, adibidez berdura, fruta, lekale eta

arrainekin.

HAURREI SEKULA EZ UZTEA AUKERATZEN. Ameriketako Pediatria

Elkarteak familiei gomendatzen die kontuan har ditzatela haurren

lehentasunak ohitura osasungarriak lantzeko garaian. Hau da, frutekin,

berdurekin, lekaleekin eta arrainekin moldaketatxo batzuk egiteko aukera

ematea, eta, adibidez, aurkezteko moduak eta errezetak aldatzea, haurrek ez ditzaten gogo txarrez

hartu dieta osasungarrian funtsekoak diren elikagai taldeak. Nutrizionistek oroitarazten dute, dena den, zapore

batzuetara ohitzeak denbora eskatzen duela. Pazientzia.

HAURREI SEKULA EZ UZTEA OTORDUEKIN LAGUNTZEN,

Prestaketa lanetan laguntzeko aukera emanez, harrera hobea

egiten diete hain maite ez dituzten elikagaiei. Nutrizionistek familiei

gomendatzen diete seme-alaben laguntza bilatu dezatela platerak

prestatzeko, ahal den neurrian jakina, oso eraginkorra iruditzen baitzaie hain begiko ez dituzten elikagaiei

beste begi batzuekin begiratzeko.

PLATERA GARBI-GARBI UTZ DEZATEN BEHARTZEA. Gizakiak bere-berea du gosea-asetasuna

izeneko sistema primarioa. Hipotalamoan dauden neurona

zentro batzuk dira, eta agindu batzuk igortzen dituzte, gero organismoak gose edo egarri gisa identifikatzen dituenak. Hori dela eta, funtsezko

ikaskuntza da gosea fisikoa noiz den jakitea eta gose emozionaletik edo

errutinazkotik bereiztea, helduaroan gai izan gaitezen jaten dugun elikagai

kopurua doitzeko. Horretarako, zeinu horiek txikitatik ulertu eta

errespetatu ditzaten lortu behar da.

JANARIAREKIN ZIGORTU EDO SARITZEA. Ez da komeni gisa honetako esaldiak erabiltzea:

“Gaizki portatu zara eta berdura afalduko duzu”, “jaten ez baduzu,

afaritarako jarriko dizut”, edo “afaldu gabe lotara”. Ezta hauek

ere: “Ongi portatzen bazara, izozkia postrerako” edo “gaur

harburgesategi honetan afalduko dugu bikain portatu

zaretelako”. Halakoek ez dute balio ohitura osasungarriak

sortzeko, eta, gainera, jokabide horrekin arriskua izaten da haurrak

pentsa dezan elikadura osasungarria eta orekatua

zigorrarekin lotua dagoela eta hain osasungarriak ez diren

produktuak jokabide onarekin. Haurren elikaduran, helburua ez da

une jakin batean guk esandakoa zintzo bete dezatela, baizik eta

harreman sendoa sortzea elikadura orekatuarekin.

HAURREI NUTRIZIOAZ HITZ EGITEA JATEN ARI DIRENEAN.

Tomate bat edo mihi-arraina jaten duten aldiro, ez zaie esan

behar zenbat bitamina duen plater horrek edo nola eragingo

duen organismoan. Julio Basulto nutrizionista eta dibulgatzaileak dio funtsezkoa dela nutrizioaren garrantziaz haurrekin hitz egitea, baina bazkari eta afari garaiak ez

dira leku eta unerik onenak azalpen horiek emateko.

MAHAIAN NEURRIZ KANPOKO DRAMAK SORTZEA.

Familiako otordua gauzak partekatzeko eta gustura

egoteko unea da. Ez da komeni otordu garaia tentsio uneekin

lotu dezatela. Funtsezkoa da giro osasuntsua sustatzea mahaian

eta sentipen onak sortzea otorduen inguruan.

HAURREKIN ETA NUTRIZIOAREKIN EGIN BEHAR EZ DIREN HUTSEGITEAK

Page 36: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 6

Maria Purificacion Neira Gonzalezi gustatu egiten zaio esatea ikuspegi egokia bilatzea dela ezinbesteko pausoa arazoei heltzeko. Osasunaren Mundu Erakundean (OME) ari da gaur egun, Osa-sun Publikoaren, Ingurumenaren eta Osasunaren Baldintzatzaile Sozialen Saileko zuzendari, eta Afrikan eta Erdialdeko Amerikan jabetu zen horretaz, eremu gatazkatsuetan mediku gisa ari zela. 2019. urtean, The Ecologist britainiar argitalpen ospetsuak nabar-mendu egin zuen 59 urteko mediku asturiar honen lana, eta klima aldaketaren aurkako borrokan eragin gehien duten 25 emakumeen zerrendan jarri zuen, Greta Thunberg, Alexandria Ocasio-Cortez eta Jane Goodall-ekin batean, besteak beste. OMEren sailik ga-rrantzitsuenetako baten arduradun nagusi gisa, osasun publikoak dituen erronka handiak aztertu ditu Neirak elkarrizketa honetan: elikadura osasungarria, energiarako sarbidea eta, ingurumenaren arloan, airearen kalitatea eta itsaso eta ozeanoetako uraren kalita-tea hobetzeko borroka.

Zu medikua zara, eta eremu gatazkatsuetan aritu izan zara la-nean. Zerk eraman zintuen pazienteekiko harreman zuzena utzi eta osasun publikoaren kudeaketan sartzeko jauzia egitera? Prozesu bat izan zen, poliki-poliki gertatu zen; ezin izango nukeen medikuntza klinikoa bat-batean utzi. Baina ohartzen hasi nintzen politika publikoen oinarriaren gainean hasten dela sortzen pertsonen ongizatea eta gaixotasuna. Urtegi baten irudiarekin azaltzea gus-tatzen zait: urak nonbaitetik ihes egiten duenean, arrakalara joan behar duzu ez dadin lehortu. Hortxe lortzen da eragina. Eta, azke-nean, horixe egiten da osasun publikoko sail batetik.

Lan handia egin duzu gizentasunaren aurkako borrokan. Zer-nolako neurriak har ditzakete osasun arloko agintariek eli-kadura osasungarria bermatzeko? Elikadura osasungarriaren aldeko kanpaina egitearen aldekoa naiz, ez gizentasunaren kon-trakoa. Ez zait gustatzen”gizentasunaren aurkako borroka” esapi-dea, iruditzen baitzait zigor gisa interpretatzen dela gero eta jende multzo handiagoarekiko. Ulertu egin behar ditugu gizentasunaren arrazoiak eta testuingurua. Herrialde batzuetan, Mexikon adibidez, iturriko ura ez daiteke edan, eta familia zenbat eta pobreagoa izan, hainbat era freskagarri azukretsu gehiago edaten dute, botilako ura baino merkeagoak direlako. Arazo konplexua da mundu guztian,

eta irtenbidea ez da izango ad hoc [zehazki arazo horretarako], testuinguruan baizik, eta eskatuko du elikagai horien publizitatea eta prezioak arautzea, merkeenak ez daitezen izan osasungaitzenak. Baita eskuragarritasuna eta familia barneko heziketa ere, jarraibide osa-sungarriak sustatuz, eta pediatriako kontsul-tetan hobetu egin beharko da nutrizio arloko heziketa diabetesa izateko hautagaia den haur bat agertzen denean. Zer iruditzen zaizu nutrizio arloko Nutri-Score etiketa? Oso esku-hartze baliotsua iruditzen zait elikagai osasungarriak erosten laguntzeko. Garrantzitsua da erantzuna ematea sortzen di-ren galdera eta eztabaida guztiei, eta herrialde bakoitzeko eredu gastronomikoetara ahalik eta modu zehatzenean egokitzeko bideak bilatzea. Ikusi dugu Frantzian zer gertatu den gazten in-guruko eztabaidarekin. Nutri-Score sistemaren alderdi interesgarria izan da aukera eman duela Frantzian oso sustraituta dauden ohitura batzuk publikoki zalantzan jartzeko, adibidez gazten eta esne-gainaren gehiegizko kontsumoa, eta hori askotan zaila izaten da han mahai gainean jar-tzea, produktu horiek ospe handia dute eta.

“AIREAREN KALITATEAK ZAZPI MILIOI PERTSONA HILTZEN DITU URTERO MUNDUAN”

MARIA NEIRA, Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren arloko zuzendaria OMEn

“Ez zait gustatzen ‘gizentasunaren aurkako borroka’ esapidea, iruditzen baitzait zigor gisa interpretatzen dela”.

Page 37: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 7

Osasun arloko politika publikoen oinarriaren gainean hasten da sortzen, Neiraren iritziz, pertsonen osasuna edo gaixotasuna.

© Q

uiqu

e Cu

rbel

o

Page 38: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 8

Minbizia da osasun publikoaren erronka nagusietakoa. OMEren datuek diotenez, azken 10 ur-teetan izugarri igo dira sendagai onkologikoen prezioak, hilean 6.000 dolarretik 10.000ra trata-mendu onkologiko gehienetan. Zer egin dezakete Estatuek tratamenduetarako sarbidea bermatzeko? Osasun sistema unibertsala duten herrialdeetan, Espainian adibidez, ondasunik preziatuenaren gisan tratatu behar dute sistema, funtsezko balioa eman. Oso arrazionalak izan beha-rra dago eta babestu egin behar da, ahulguneetan eta indarguneetan pentsatuta. Sistema bat sendoa de-nean, elkarrizketak eduki daitezke industria farmazeutikoarekin. Enpresa farmazeutikoekin egin beharreko negoziazioek Gobernu oso sendoak eta elkartuak eskatzen dituzte, Estatuen arteko aliantze-kin. Eta hor sartzen dira jokoan EB-k dituen be-zalako mekanismoak, onura komunak eskatzen dituen negoziazioak eta estrategiak lantzeko

Eta EB-ren eskumenei dagokienez, zer irudi-tzen zaizu Bruselaren lana airearen kalitatea-ren aldeko borrokan? Oraintxe bertan airearen kalitatea da nire kanpainarik garrantzitsuena osasun publikoan. Urtean zazpi milioi lagun hil-tzen dira garaia baino lehen arrazoi horregatik. Bilera oso emankorrak izan ditugu Europako Batzordearekin gai horretan, izan ere Europan airearen kutsadurarentzat onartuta dituzten estandarrak [EB-ren bi zuzentarautan ezarrita daude, eta urte honen amaieran berrikusi egingo dituzte] laxoagoak dira OMEK proposatzen di-tuenak baino, eta albiste ona da berrikusi egingo dutela. Airearen inguruko bileretan beti esaten dut saia daitezela 10 segundoz arnasa hartzeari uzten, uler dezaten horrekin ez daitekeela nego-ziatu; beharrezkoa zaigu bizi izateko. Eta ez dago aukerarik. Uraren arazoa tratatzen dugunean, batzuetan ateratzen da botilako ura erabiltzeko aukera. Airearekin ez da halakorik gertatzen. Aire bakarra dugu arnasteko, eta ez dago beste aukerarik.

Zuk askotan aipatu duzu udalen eta alkateen garrantzia, airearen kalitatea hobetzeko neu-

rriak ezarriko lituzkeen erakunde espezifiko gisa. Zer iruditzen zaizu Europako udalen esperientzia ildo horretan? Ulertu behar da, airearen kutsaduraren gaiarekin, politika publikoak egitea dela aukera bakarra. Lidertza duten alkateak eta herritarren presioa da-goen lekuan, abian jartzen dira mugikortasun jasangarria laguntzeko neurriak: bizikletak, garraio publikoa, erabilera partekatuko ibilgailu elektrikoak... Hori egiten duten hautetsiek gero estimua irabazten dute herritarren artean. Frantziako alkate batzuek aipatu izan didate, neurri horiek ezarri direnean, batzuetan merkatariek arazoak izan dituztela onartzeko. Baina mesfidantza horiek desagertuz joan dira hobekun-tzak ikusi ahala, eta, gainera, azkenerako, merkatariak gogotik atxiki zaizkie kaleak oinezkoentzat jartzeko proiektuei. Hiri bateko jarduera guztiak aurrera egiten duelako hiria bizigarriagoa egiten denean.

Energiaren arazoak eta airearen kalitateak eragin zuzena dute osasun publikoan, baina badira gehiago ere ingurumenaren arloan. Plastikoa tonaka metatzeak ere krisia eragin du ingurumenean, eta arriskuan jarri du planetako bizitza itsas hondoetan uzten duen arrastoagatik. Zein estrategia aipatuko zenuke eraginkortasun gehien dutenen artean? Herrialde aberatsetan ez dago aitzakiarik plastikoaren kontsumoa ez murrizteko. Portzentaje txiki bat beha-rrezkoa da, ospitaleetan erabiltzen dena, oso garrantzitsua baita higienerako, babesteko eta infekzioak gutxitzeko. Baina testuinguru horretatik kanpo, badira beste aukera batzuk. Australiako da adibide on bat; han arrakastaz erantzun dute herritarrek erabilera bakarreko plastikoak murrizteko orduan eta oihalezko poltsak ezartzeko garaian

Page 39: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

3 9

“Mundu garatutik egin dezakeguna da kontzientzia handiagoa hartu baliabide naturalen erabileraren inguruan eta uraren eta energiaren erabilera eraginkorraren inguruan”.

Elikadura

Bere idearioaren gai nagusiak, zifratan

Herritar helduen

artean ehuneko hori dago gizena

milioi haur eta nerabek baino gehiagok (5 urtetik 19ra) gehiegizko pisua edo gizentasuna daukate

hartu behar genituzke azukre libreak egun osoko kalorien artean

400 g (5 zati)

fruta eta berdura jateak egunean murriztu egiten du gaixotasun kronikoak

izateko arriskua, adibidez kardiopatiak,

minbizia, diabetesa eta gizentasuna

Muga hori errespetatzeak lagundu egiten du

hipertentsioari aurrea hartzen eta murriztu

egiten du kardiopatiak eta garun-hodietako istripuak

izateko arriskua herritar helduetan. Espainian 9,7

g-koa da batez bestekoa

Ingurumena

25 milioi tona

plastikozko hondakin sortzen dira urtean

Europako Batasunean. %30 baino gutxiago

birziklatzen dira

3.000 milioi pertsonak ez dute sarbiderik

argindarrera

7 milioi pertsona

garaia baino lehen hiltzen dira urtero

airearen kalitatearekin zerikusia duten

gaixotasunen erruz

Iturria: Osasunaren Mundu Erakundea (OME). 2016-2019ko datuak.

10etik 9 pertsonak

aire kutsatua arnasten dute planeta osoan

[Gobernuaren ekimen bat izan da, eta bi urtean erabilera bakarreko 1.500 milioi tona plastiko murriztea lortu dute]. Itsasoari dagokionez, egina dagoena kentzea eta konpontzea zailagoa izan daiteke, nahiz eta teknologia asko ari den aurreratzen. Baina egin dezakeguna eta egin behar duguna da uretara plastikoa botatzeari utzi.

Espainiatik edo Europatik harago, airearen kutsadura zuzenean lotuta dago garapen bidean dauden herrialdeetan energia hornidu-ran dagoen gabeziarekin, erregai fosilen eta agente toxikoen men-de baitaude ohiko jardueretarako, adibidez kozinatzeko. Zer egin daiteke egoera hori aldatzeko? Hiru mila milioi pertsonari eragiten dien arazoa da. Munduko herritarren erdiek ez daukate energiarako sarbiderik; guk keinu txiki batekin eskura dugu argia, ur beroa, ka-feontzia piztuta... baina haiek ez. Horrek emakumezkoei eragiten die bereziki, milioika emakumek egunean lau edo bost orduz ibili behar baitute egurra lortzeko, animalien gorozkiak lehortu eta kozinatzeko edo ura ekartzeko. Horrek eragozten du emakumeek hezkuntzarako sarbidea eduki dezaten. Garapen bidean dauden herrialdeetara energia eramatea litzateke neurririk garrantzitsuenetakoa feminismoaren ar-loan. Milioika emakumerentzat eskolara joateko eta askatzeko modua ekarriko luke. Mundu garatutik egin dezakeguna da kontzientzia han-diagoa hartu baliabide naturalen erabileraren inguruan eta uraren eta energiaren erabilera eraginkorraren inguruan. Bidezko merkataritzan dago beste mekanismo interesgarri bat, garapen bidean dauden he-rrialdeetatik datozen produktuetan. Hobe da ekoizleen parte-hartzea bermatzen duten produktuak hautatzea, landatzen dituztenek aukera izan dezaten prezioak negoziatzeko.

Estatuek aurrez aurre dituzten erronka globalak gorabehera, zu baikorra edo ezkorra zara etorkizunaren inguruan? Osasun publikoan lan egiten denean, ez dago baikorrak izan beste aukerarik. Egunero borrokatzen gara erraldoien aurka, baina oraindik erraldoi bakar batek ere ez gaitu akabatu. Ideia horrek ematen digu aurrera jarraitzeko bultzada.

Zein esaldirekin laburbilduko zenuke osasun publikoaren etor-kizunerako daukazun desirarik handiena? Airean, itsasoan eta elikaduran dagoen osasun falta bukatzea.

%13

Egunean 5 g gatz baino gutxiago

%10 baino gutxiago

340

Page 40: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 2

Salud

Herritar askok izaten ditu arazoak gauetan lo egiteko: Espainiako Estatuan lau milioi lagunek baino gehiagok daukate insomnio edo loezin kronikoa. Nahasmendu horrek nabarmen erasaten dio jende horren bizi-kalitateari, baina beste arazo batzuk ere sortzen dizkie: bihotz-hodietako gaixotasunak eta gaixotasun neurologikoak ere agerrarazten ditu. Errepaso bat emango diegu lo hartzeko zailtasunen aurkako azken terapiei.

BESTE GAU BAT BEGIRIK BILDU GABE

LOAREN NAHASMENDUAK

Page 41: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

oak reset egiteko balio izaten du eguna-ren buruan, gorputza eta burua osasun onean egon daitezen eta ongi funtziona dezaten. Horrexegatik, lotan ematen dugu gure bizitzaren herena. Baina ge-

ro eta denbora gutxiago eskaintzen diogu eta, gainera, gaizki egiten dugu. Kosta egiten zaigu lo hartzea, goizal-dean orduak ematen ditugu hontzak bezala, begiak za-bal-zabal eginda, eta batzuetan, iratzargailuaren beha-rrik ere ez dugu izaten esnatzeko. Espainiako Estatuan, herritarren erdiek baino gehiagok onartu dute (%58) ez dutela ongi lo egiten, eta %13k diote ez dutela “batere ongi” atseden hartzen. Datu horiek ageri dira ¿Cómo duermen los españoles? izeneko inkestan (Nola lo egi-ten dute espainiarrek?), Loaren Espainiako Elkarteak (SES) eta Philips-ek joan den martxoan egindakoak. Batez besteko loaldia 6,8 ordukoa da astelehenetik os-tiralera, eta asteburuan, berriz, galdutako denbora hori berreskuratu nahi izaten da, baina Loa Ikertzeko Kate-drako adituen esanetan (Granadako Unibertsitatea), lo gutxi egitearen ondorio batzuek, adibidez aldartean iza-ten diren gorabeherek, iraun egin dezakete larunbat eta igandeetan ordu batzuk gehiago lo eginagatik ere. Hau da: gauez ez dugu behar beste lo egiten, eta egunez nekea edo logalea sumatzen dugu, beste eragin batzuen artean.

Baina bestelako ondorio batzuk ere ekartzen ditu, nahiz eta batzuetan ez ohartu. SES erakundeak gehigarri bat argitaratu zuen 2016an Revista de Neurología ize-neko aldizkarian, Sueño saludable: evidencias y guías de actuación (Loaldi osasungarria: ebidentziak eta jar-dun gidak), eta hor esaten denez, “gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok baieztatu dute lo faltak berekin da-karrela glukosarekiko intolerantzia eta diabetesa ager-tzea, nerbio sistema sinpatikoaren jarduera areagotzea eta hipertentsioa, edo leptina jarioa murriztea [gosea doitzen du hormona horrek] eta gizentasuna”. Beste zenbait gaixotasunekin zerikusi duela ere esaten du: bihotz-hodietako gaixotasunak, lipido profil aterogeni-koa [gantz biltegiak arterien paretetan], kaltzifikazioak bihotzeko arterietan edo zenbait minbizi mota. Eta ez hori bakarrik. Aurten, Espainiako Neurologia Elkarteak oroitarazi duenez (SEN), “gaizki lo egitea arriskutzat hartzen da zenbait nahasmendu neurologiko gertatze-ko, adibidez iktusa, parkinsona, alzheimerra edo gai-xotasun neuromuskular batzuk”.

GAUEKO EPIDEMIA.Inguru atsegin batean (zarata eta argirik gabe, eta 18 eta 21 ºC arteko tenperaturarekin), baliteke zaila izatea 20 edo 30 minutu pasatu baino lehen lo hartzea, edo zatika lo egitea edo ordua baino lehen esnatzea. Bai-na, gainera, gure bizi kalitateari eta egunean zehar egin beharreko jarduerari kalte egiten badio (logalea; nekea;

4 1

Lgabezia kognitiboa eta kontzentrazio falta, arreta falta edo memoria falta; aldarte aldaketa; buruko minak; kalte psikomotorra...), diagnostiko klinikoa argia izango da: insomnioa edo loezina. Loaren nahasmendurik ohikoe-na da. Espainiako Estatuan lau milioi herritarrek baino gehiagok pairatzen dute modu kronikoan, halaxe dio SENek, eta noizbehinka pairatzen dutenak, berriz, %20 eta %48 artean dira. Insomnio kronikoan, astean hirutan baino gehiagotan agertzen dira zailtasunak loarekin, eta, gutxienez, hiru hilabetez; iraupen motzekoan, zailtasun horiek ez dira iristen hiru hilabetera. Ohikoagoa izaten da emakumeetan eta 65 urtetik gorako pertsonetan.

“XXI. mendeko gau epidemia” esaten zaionaren atzean arrazoi bat baino gehiago dago. Odile Romero Loaren Unitateko burua da Bartzelonako Vall d’Hebron Ospitalean, eta haren esanetan, Mendebaldeko bizimo-duak zerikusi handia du: “Krisiak, arazo ekonomikoek edo familia arazoek, estresak edo kontsumo gizarte gero eta lehiakorragoak ez dute laguntzen loa eta haren kalitatea zaintzen. Eta sare sozialek, gailu mugikorrek eta telebis-tako ordutegiek ere ez. Lo egitea ez da denbora galtzea. Zaindu egin behar da loa, osasunagatik elikadura zaintzen dugun bezala, tentsioa kontrolatzen edo kirola egiten”.

NOLA KONPONDU ARAZOA.Substantzia estupefazienteak hartzearen ondorioz ere ager daiteke insomnioa (haxixa, kokaina, anfetaminak) eta sendagaien nahi gabeko ondorioengatik ere bai, edo loaldia-esnaldia zikloan bestelako nahasmendu batzuk gertatu direlako (erritmo zirkadianoarenak, apneak, zan-go geldiezinak...) eta gaixotasun medikuak agertu direlako (urdail-hesteetakoak, erreumatologikoak...) eta psikia-

10-13 ordu 9-11 ordu

7-9 ordu 7-8 ordu

HAURRAK (3-5 urte)

ESKOLA-UMEAK (6-13 urte)

HELDUAK (18-64 urte)

ADINEKOAK (65 urte)

Zenbat ordu lo egin behar da modu osasungarrian atseden hartzeko?Ez dago adostasunik. “Hurrengo egunean ongi egoteko

norberak behar duena”, erantzun du Odile Romerok. Beharrizanak aldatu egiten dira adinarekin, baina faktore

genetikoek eta pertsonalek ere badute zerikusia. Dena dena, National Sleep Foundation izeneko erakundeak (AEB)

honako tarte hauek ezartzen ditu egoki gisa:

Page 42: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 2

trikoak (depresioa, antsietatea, estres postraumatikoak eragindako nahasmenduak...): faktore horiek modu in-tegralean tratatu beharko dira unitate espezializatuetan. “Emozionalak oso garrantzitsuak dira, zeren lanpetuta bagabiltza, urduri edo deprimituta, aldarte apalarekin bagaude edo antsietate maila kronikoagoa edo iraupen luzeagokoa bada, errazagoa izango baita lo hartzeko arazoak edukitzea”, adierazi du Ivan Egusquizak, Loa Ikertzeko Institutuko psikologoak (Madril).

Loezinaren aurrean, laguntza profesionala bilatzea izaten da egokiena; dena den, arazo mota hori daukaten hiru lagunetatik bik ez dute bide hori hartzen. Eta auto-medikaziorik ez da erabili behar, nahiz eta pazienteen %5ek hala egiten duten, SEN erakundearen arabera. Lehenik eta behin, lehen mailako arreta eskaintzen duen medikuarengana joan behar da. “Gure herrial-dean ez daukagu behar beste unitate nahasmendu honi heltzeko”, onartu du Romerok, eta, beraz, profesio-nal horrengana joan behar da beste inora baino lehen. Erantzuna, berriz, loaren higienea zaintzeko arau ba-tzuk ematea eta sendagai hipnotikoak (somniferoak) agintzea izaten da. Baina Romero medikua eta Egus-quiza psikologoa ez daude ados sendagai gehiegi har-tzearekin. “Hipnotikoak erruz hartzen ditu jendeak, batez ere adinekoek. Gehienetan kroniko bihurtzen dute arazoa: ez dute sendatzen eta ez diote heltzen arazoaren muinari. Eta nahi gabeko ondorioak ere izaten dituz-te: mendekotasuna sortzen dute, tolerantzia, errebote efektua...”, adierazi du Romerok. “Benzodiazepinek, luzaroan hartuz gero, garaia baino lehen esnarazten gaituzte, larriagotu egiten dute arazoa eta endekatze kognitibo arina eragiten dute”, azaldu du Egusquizak.

TERAPIA PERTSONALIZATUA.Hilabete bat edo pasatu eta arazoak bere horretan ja-rraitzen duenean, Romeroren gomendioa da bestelako tratamendu bati ekitea: familiako medikuak loaren uni-tate batera eta zentro espezializatuetara bideratuko du pazientea. “Bakoitzari neurrian egindako traje bat beza-lakoa izango da, oso pertsonalizatua”, adierazi du. Hor sartzen al dira lurrin terapia, lo harrarazteko soinuak, lasaitzeko koloreak edo azken belaunaldiko koltxoiak, lo hartzera laguntzen dutenak? “Literatura asko dago, baina ikerketa bakar batek ere ez du frogatu modu adie-razgarrian funtzionatzen dutela. Baina norbaitek esaten badu hari ongi doakiola, aurrera”.

Insomnio psikofisiologikoan (antsietatearekin eta estresarekin zerikusia duen horretan) ohikoa izaten da terapia kognitibo-konduktuala erabiltzea loaren unitate askotan, publikoetan bezala pribatuetan ere. Eraginkorra da kasuen %70ean, halaxe dio Espainiako Neurologia Elkarteak, 6 eta 8 aste artean irauten du eta pazientearen esku jartzen ditu loa berreskuratzeko

tresna eta teknika pertsonalizatuak. Esku-hartze mo-taren araberako kostua izango du (taldean egiten den edo banaka) eta adin tartearen araberakoa. “Jokabideen mailak lantzen dira, gorputza eta burua, eta loaldian eragiten duten faktoreak”, laburbildu du Egusquizak. Lehen mailan, jokabideari dagokionean, loaren egu-neroko bat erabiltzen da, non pazienteak idatzi egiten duen zein ordutan joan den ohera, zenbat denbora behar izan duen lo hartzeko, zenbateko maiztasunez esnatu den eta noiz jaiki den, eta hori doituz joaten dira, gauez eta egunez lagungarriak izan daitezkeen teknika batzuk erabilita. Bigarren planoan gorputza eta burua lasaitzea izaten da helburua, eta oherako eta lotarako prestatzea. Eta hirugarrena psikologikoagoa eta emozionalagoa da. “Pentsamendu erlazionatuak egoki erabiltzeko teknikak lantzen ditugu eta loari kalte egin diezaioketen emozioak doitzeko teknikak”, azaldu du psikologoak.

Loezinaren aurka, neguko ordutegiaNeguko ordutegian sartu aurreko bi asteetan, aldaketa horrekin oso sentiberak diren pertsonek, adibidez haurrek eta adinekoek, atzeratu egin beharko dituzte lotarako errutinak, eta ordutegi berrira egokitu. Gainerakoek gehienez ere bi egunez sumatuko ditugu zailtasun batzuk loarekin. Arazotsuagoa izango da udako ordutegira itzultzea. “Gure meridianotik kanpo egoten gara. Udako ordutegiarekin oso berandu iluntzen du eta, hortaz, ohera ere oso berandu joaten gara. Ona litzateke neguko ordutegian gelditzea eta lanean eta eskolan lehenago bukatzea, ohera lehenago joateko”, azaldu du Odile Romerok, zeinaren ardura baita insomnioan espezializatua dagoen lantaldea koordinatzea Loaren Espainiako Elkartean. Erakunde hori ere neguko ordutegia ezartzearen alde dago (hilabete honetan sartuko gara), eguzki argiaren eragina handiagoa izango balitzateke lanean eta eskolan ohikoena den ordu tartean (08:00etatik 17:00etara). Ikerketa zientifikoen bermea dauka iritzi horrek, adibidez Murtziako Unibertsitateko Laborategi Kronobiologikoak egindakoarena (‘La hora oficial a debate: cuatro posibilidades, cuatro estilos de vida’, Ordutegi ofiziala eztabaidagai: lau aukera, lau bizimodu); hor esaten denez, ordutegi horrek “erritmo biologiko egonkorragoa sustatzen du udakoak baino, hobetu egiten du emaitza intelektuala eta lagundu egiten du zenbait gaixotasun izateko arriskua murrizten, adibidez bihotz-hodietakoak, gizentasuna, insomnioa eta depresioa).

Page 43: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 3

Lo hartzeko lagungarriak diren bost teknikaPautas de actuación y seguimiento dokumentuan (Jardunbide eta jarraipen pautak), lo hartzen laguntzen duten zenbait teknika zerrendatzen ditu Loaren Espainiako Elkarteak, ebidentzia zientifikoaren arabera ordenatuta:

ESTIMULUEN KONTROLA. Sendotu egiten du oheak/logelak lasaitzearekin eta loarekin duen harremana. Horretarako, lo hartzeko zorian gaudenean bakarrik joan behar da ohera, eta lo hartu ezinik bagabiltza, logelatik atera 10-15 minutuz. Behin ohean gaudela, ezingo da irakurri ezta ordenagailua edo bestelako gailu mugikorrak erabili ere. Beti ordu berdintsuan esnatzeak eta siestarik ez egiteak ere laguntzen du.

LOA MUGATZEA. Lotan ematen den denbora mugatzea da helburua, loari ordu batzuk kenduta gauean logale handiagoa izateko. Loaren eguneroko batean erregistratzen dira lo orduak bi astez, eta batez bestekoaren arabera erabakitzen da zenbat denbora egingo den ohean: gehienez ere batez bestekoak ezartzen duen zifra hori egin ahalko dute ohean terapiaren hasieran, eta luzatuz joango da ohean egiten den denboraren %85, gutxienez, lotan eman ahala. LASAITZEKO ARIKETAK. Eraginkorrak dira loaldiaren hasiera hobetzeko. Gisa horretako lehen esku-hartzeak biofeedback eta gisako metodoak izan ziren (gailu elektronikoen bidez, gorputzaren erantzun fisiologikoak aztertzen dira) eta giharrak mantso-mantso lasaitzeko teknikak (gihar bakoitza 20-30 segundoz tenkatu eta lasaitzea). Teknika horiek egunez egin daitezke edo gauaren erdian. Berriki, mindfulness teknikak sartu dituzte programa horietan, meditazioan oinarritzen direnak. TERAPIA KOGNITIBOA. Hori gomendatzen dute insomnioaren ondorioek gehiegizko antsietatea eta kezka eragiten dutenean. Pentsamendu horiek identifikatu eta bestelako interpretazio batzuk bilatzea da helburua antsietatea murrizteko. Teknika bat baino gehiago erabiltzen da terapia horren barrenean, eta horietako bat da kezka eraikitzailea izenekoa, zeina erabiltzen baita lotara joatea eta arazoak agertzea elkarri lotuta daudela sentitzen duten pazienteetan: lo egin aurretik, koaderno batean idazten dira ustez lo egiten uzten ez diguten pentsamenduak eta burura etortzen zaizkigun irtenbideak, eta ez da berriz irekitzen hurrengo eguna arte. LOAREN HIGIENEARI DAGOKION HEZIKETA. Arautu egiten ditu lotarako orduak, otorduetakoak eta ekintzen errutinei dagozkienak. “Norbera erregularra denean gauza guztietan, hainbat hobe ordulari biologikorako”, nabarmendu du Egusquizak. Ez kaferik 17:00etatik aurrera, ez 30 minututik gorako siestarik, ez argirik; ezta gailu elektronikorik ere lotara joan aurreko bi orduetan. Kirola bai, ahal bada goizetik aire zabalean eta eguzkiaren argiarekin, eta ez gimnasio musikadunak eta gaueko 11:00ak arte argiztatuta daudenak. Astean 150 minutuko ariketa intentsua egiteak %67 hobetzen du loaren kalitatea”, oroitarazi du Romerok. Neurrian afaltzea, ohera goserik gabe joateko eta betekadarik gabe. Arnasa mantso eta lasai hartzeak ere lagundu egiten du lo hartzen.

1

2

3

4

5

Page 44: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 4

Erosketak

Farmazia bateko diru sarreren %30, batez beste, autozainketako produktuek sortzen dute, adibidez eguzkitarako esneek, tinduek, desodoranteek eta zelulitisaren aurkakoek. Eta joera horrek handitzen jarraituko duela dirudi. Horietaz gain, parafarmaziako produktuak eta errezetarik behar ez duten sendagaiak ere saltzen dituzte. Osasun arloko profesionalak egoten dira horietan, baina interes komertzialak zenbaterainokoak diren jakinda, zalantza sortzen da produktu horiek zenbateko gaitasuna duten sendatzeko edo gaitzak arintzeko. Askoren eraginkortasunak ez dauka ebidentzia zientifikorik, baina salgai jarraitzen dute oraindik ere.

FARMAZIA, KALITATEAREN BERMEA?

armazietan, sendagaiak eta osasun ar-loko beste produktu batzuk ez ezik (hasi xiringetatik eta elektromedikuntzako gailuetaraino), bestelako salgai batzuk ere izaten dituzte, adibidez xanpuak,

eltxoak uxatzekoak, zelulitisaren aurkakoak, krema hi-dratatzaileak... Bigarren multzo horretakoei autozain-ketako produktuak esaten zaie modu orokorrean. Sen-dagaietan, merkaturatu aurretik, test bidez frogatzen da eraginkorrak eta seguruak direla, baina berdin egiten al dute kontsumoko produktuekin? Zer-nolako kontrolak ezartzen dizkiete? Autozainketako produktuez ari gare-nean, balio bereizgarria ematen al du farmazialariaren aholkuak?

PROFESIONALEN ZEREGINA.Farmazialariek eta Administrazioak ez dute uzten za-lantzarako tarterik: erabiltzaileak osasun arloko pro-fesional prestatua aurkitzen du farmazian, zeinak funtsezko zeregina betetzen duen osasun sisteman. Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministe-rioak EROSKI Consumer aldizkariari adierazi dionez, “farmazialariak, bere aholku eta laguntza profesionala-rekin, bermatu egiten du farmazian salgai dauden pro-duktuak egoki erabiliko direla”. OCU Kontsumitzaileen

Feta Erabiltzaileen Elkarteko bozeramaileak, ordea, Ilea-na Izverniceanuk, kontrakoa ere gertatzen dela nabar-mendu du: “Iaz argitaratu genuen ikerketa batek esaten zuen saltokirik gehienek errezetarik gabe ematen zutela ibuprofeno 600, eta hori jardunbide okerra da”.

Osasun arloko arreta hori emateaz gain, farmaziarik gehienetan homeopatia ere saltzen dute. Horiek omen dituzten eragin terapeutikoak zalantzan jartzen ditu zien-tziak, eta hala ere, saltoki horietan jarraitu egiten dute saltzen. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia (AEMPS) ebaluazio bat egiten ari zaie 2018ko apirilaz geroztik, baina Europako legediak estatus bere-zi bat aitortzen die: nahiz eta eraginkortasun klinikorik frogatu ez, sendagaitzat hartzen dira eta, estatus hori in-darrean den bitartean, EB-ko ezein herrialdek ez deza-ke galarazi homeopatia merkaturatzea. “Alemaniak eta Frantziak pisu handia dute, eta horrek zaildu egiten du araudiak aldatzea eta salbuespen anakroniko hori buka-tzea”, aitortu du Ileana Izverniceanuk.

Produktu homeopatikoen salmentan, interes komertziala nagusitu ohi da gehienean, baina berdin gertatzen al da farmazietan saltzen diren beste pro-duktu batzuekin ere? Autozainketako produktuekin gero eta diru sarrera handiagoak eskuratzen dituzte. IQVIA aholkularitza etxeak 2019an egindako txosten

Page 45: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 5

ZER SALTZEN DU FARMAZIA BATEK ETA ZEINEK KONTROLATZEN DUSendagaiak ez ezik, beste ehunka produktu ere izaten dira farmazietan, eta bost multzotan sailkatzen dira horiek guztiak. Erregulazioa eta kontrola produktuari eta salmenta bideei dagozkie. Mekanismo horien bidez, Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioaren arabera, “osasuna oso ongi babesten da”.

DIETOTERAPIOAK. Produktuak. Elikadura arloko prestakinak giltzurrunetako edo gibeleko gabeziak dituztenentzat, diabetesa,

zeliakia edo laktosarekiko intolerantzia dutenentzat; sodio gutxiko elikagaiak, zunda bidez hartzekoak eta urdail-hesteetan xurgatzekoak. Erregulazioa eta kontrola. Gizarte Segurantzak finantzatzen ditu, eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) baimentzen eta kontrolatzen ditu. Farmazietan bakarrik saltzen dituzte.

ELIKADURA. Produktuak. Bularra hartzen ari direnentzako eta haurrentzako elikagaiak, haurdunentzat, adinekoentzat

eta kirolarientzat, baita dieta hipokalorikoak egiteko prestakinak ere. Erregulazioa eta kontrola. Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak baimentzen ditu (Aesan). Osaera, kalitatea, etiketa eta publizitatea kontrolatzeko zeregina autonomia erkidegoena da. Salmenta librekoak dira, eta farmazietan ez ezik, beste saltoki batzuetan ere eros daitezke.

DERMOFARMAZIA. Produktuak. Gelak, xanpuak (normalak eta tratamendukoak), ezpainetako babesak, ahoko higienekoak,

beltzarantzekoak, eguzkitarako esneak, tinduak, zelulitisaren aurkakoak eta desodoranteak. Erregulazioa eta kontrola. Erregulazioa eta kontrola.

Estatu barneko arauek (AEMPSek kontrolatzen ditu) eta EB-koek esaten dute nolako osaera eta etiketa eduki behar duten. Sendagaiekin gertatzen den bezala, badago zainketarako zerbitzu bat1, eta horra jakinarazi behar dira gorabeherak, Kontsulta orokorren formularioa beteta (AEMPS erakundearen web-orrian, “Contactos” atalean eskuratu daiteke 2).

OSASUN ARLOKOAK. Produktuak. Zundak, tira erreaktiboak, glukometroak,

tentsiometroak, galtzerdi ortopedikoak, termometroak, tiritak, leiarrentzako produktuak, eta baita artikulazioetarako jantzi elastikoak ere (belaunetakoak, ukondoetakoak). Estaldura publikoa dutenak farmazian eskuratzen dira; beste bide batzuetatik hartzean, osorik ordaindu behar dira. Erregulazioa eta kontrola. Produktu horietako batzuk Espainiako Osasun Sistemak finantzatzen ditu. AEMPS erakundeak baimenduta daudenean, sendagaien antzera kontrolatzen dira. AEMPSen web-orrian, erabiltzaileek eta profesionalek jakinarazi egin dezakete gorabeheraren bat gertatzen denean; horretarako, Osasun Produktuen Gorabeherak Jakinarazteko sistema dauka.

BIOZIDAK. Produktuak. Zorriak, akaroak eta artropodoak uxatzekoak eta horien aurkako

prestakinak. Erregulazioa eta kontrola. Banatu ahal izateko (berdin du non salduko den, farmazian edo beste nonbait), aurrez erregistratu egin behar dira AEMPSen.

1aemps.gob.es/vigilancia/cphp/home.htm2aemps.gob.es 3 notificaps.aemps.es/enviotelematico/notificaps/notifica/inicio.do.

Iturria: Daniel Fernandez Font, Espainiako Parafarmazia Kodearen arduraduna (Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiarena) eta guk landua.

Page 46: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 6

zioa ematen du bere web-orrian (alli.com.es), eta mezu hauxe ageri da lehen-lehenik: “Hauxe da unerik onena pisua galtzeko”, eta ondoan, etiketa hau: #EstoyPrepa-rada. Pertsona askori sortzen zaizkion itxaropenak era-bakigarriak dira, adibidez dermokosmetikako produk-tuekin: zimurren aurkakoak, zelulitisaren aurkakoak edo ilerako prestakinak. Alopezia arazoak daudenean, esaterako, hauxe da Javier Pedraz dermatologoaren gomendioa (Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoan aritzean da): “Edozein produktu erabili aurretik, joan zaitez medikutara. Farmazialariaren aholkua ongi egon liteke, baina alopezia arazoa zertan den aztertu behar duena, diagnostikoa egin eta tratamendua jarri, medi-kua da”. Badira tratamendu eraginkorrak alopeziaren aurka, baina sendagaiak dira eta errezeta behar dute. Dermatologoek beren begiz ikusten dute jendea nola ari den erabiltzen salmenta libreko produktuak ilea ez galtzeko, zein baino zein alferrekoagoa. “Sekula ez dugu gomendatzen xanpu bat erabiltzeko ile galeraren aurka, bakar batek ere ez duelako lortzen hori. Baten bat era-biltzeko esaten denean, ilerako leunagoa delako egiten da”, adierazi du Pedrazek.

Osasun arloko legediaren arabera, profesional ba-tek bakarrik egin dezake diagnostikoa: medikuak. Zen-bait arazorekin, ordea, adibidez larruazaleko orbanekin, “oso ohikoa izaten da farmaziara joatea irtenbide bila”, azaldu du Pedrazek. Erremedio azkar batekin ateratzen dira, baina arazo askok tratamendu konplexuagoa edo kostu handiagokoa eskatzen dute. “Kontsultan pazien-teari adierazten diogu zaila dela orbanak kentzea, eta egiteko, laser bidezko tratamendu bat edo peeling’ dela-koa erabili behar dela”, zehaztu du. Orbanak kentzeko kremen eraginkortasuna dela eta, argi hitz egin du San Carlos Ospitale Klinikoko espezialistak: “%99k ez dute ezertxo ere egiten”.

ERAGINKORTASUN ZALANTZAZKOA.Zenbaitetan, legediaren beraren arazoa da eraginkor-tasunik ez duten produktuak saltzea farmazian. Ebi-dentzia zientifikoa erabakigarria da sendagai bat salgai jartzeko, baina ez da berdin gertatzen parafarmaziako produktuekin edo kontsumokoekin, horientzat ez baita ebidentziarik eskatzen. Legeak esaten du produktu mota horrek, eraginkortasuna gorabehera, baldintza bakarra bete behar duela: segurua izan behar du; hau da, ez deza-ke eduki osasunerako arriskutsua den osagairik. Jatorri naturaleko produktuei dagokienez (kapsuletan edo ja-rabe gisa saltzen dituzte), eraginkortasunaren inguruko konfiantza indartu egiten du horiek farmazian saltzeak. Cochrane erakundeak berrikusketa bat egina du produk-tu naturalen inguruan, eta baieztatu egin du ez dagoela horien eraginkortasuna bermatzen duen ikerketarik. Edo dauden apurren ebidentzia oso apala dela.

Parafarmaziako produktuek gauza bakarra frogatu behar dute: seguruak direla; hau da, ez direla kaltegarriak osasunerako.

batek esaten du produktu sail horrek batez besteko sal-menten %30 hartzen duela Espainian dauden 22.000 farmazia baimenduetan, 2010ean baino %6 gehiago. Finantzatuta dauden sendagaien bidezko sarrerak, be-rriz, %65ekoak izatetik %59koak izatera pasatu dira epe berean. Gainerako %10a salmenta libreko sendagaien bidez edo errezetarekin hartzekoak izan arren estaldura publikorik ez duten sendagaien bidez lortzen dute.

Farmazialarien arabera, salgai jartzen dutenaren kalitatea dago interes komertzialaren gainetik, eta hori berme bat da. “Pertsona bati galderak egin eta ikusten baduzu eskatzen ari zaizun hori ez dela hark behar due-na, ez diozu ematen. Saltzeagatik salduko bagenu, me-sede gutxi egingo genieke erabiltzaileei, eta profesional gisa izen txarra emango liguke. Produktu bat erosteko asmotan etortzen da pertsona asko, eta hainbatetan aholku batekin eta produkturik gabe ateratzen dira”, azaldu du Ana Molinerok, Farmazia Komunitarioko Espainiako Elkarteko lehendakariordeak.

Profesionalen elkarteek garbi daukate farmazia-larien aholkuak mesede gehigarri bat eskaintzen diola erabiltzaileari, osasun arloko profesional baten ezagutza hain zuzen. Baina Ileana Izverniceanuk nabarmentzen duenez, “ekoizleek, amu gisa, produktu batzuk farma-zian bakarrik saltzen direla esaten dute; marketin es-trategia bat besterik ez da, nahiz eta berariaz galarazia dagoen publizitate gisa erabiltzea. Baina funtzionatu egiten du”. Legediak, dena den, ez du betebehar desber-dinik ezartzen salmentarako bide bat edo bestea erabili, eta, gainera, ikerketek behin baino gehiagotan azaldu dute farmazietan saltzen diren produktuek ez daukatela kalitate hobea beste salmenta bide batzuetan banatzen dituztenak baino. Hortaz, farmazian saltzen dela esa-teak ematen duen ospe on hori oinarririk gabea da.

FUNTSIK GABEKO PROMESAK.Salmenta leku batean edo bestean egin, zenbaitetan produktu edo sendagai jakin bat eskatzen du jendeak, iragarkietan esan dietelako ezaugarri hau edo bestea daukala. GSK laborategiak, Alli izeneko produktua ekoizten duenak (orlistat da haren printzipio aktiboa), salmenta libreko sendagai horren inguruko informa-

Page 47: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 7

Kode deontologikoak galarazi egiten du “iruzurrezko produktuak” saltzea.Farmaziako Lanbidearen Kode Deontologikoak zehaztu egiten du (iaz berrikusi zuten) profesionalek konpromisoa dutela ebidentzia zientifikoarekin, eta zera eransten du: “Ez dute eskainiko eraginkor gisa aurkezten den iruzurrezko produktu edo zerbitzurik”. Farmazialariak emandako aholkuak, gainera, “irizpide profesionaletan oinarritua egon behar du beti, indarrean dagoen jakintza zientifikoari egokitu behar zaizkio, eta baztertu egin behar du pazientearen interes zilegia kontuan hartzen ez duen edozein iritzi”. Farmazia batzuetan gertatzen dena, ordea, ez dator bat printzipio deontologiko horiekin. Hortxe dago, esaterako, homeopatiaren adibidea, zeina oraindik ere farmazietan saltzen duten, nahiz eta Farmaziaren Espainiako Errege Akademiak berretsi egin duen ez daukala eraginkortasunik. Erakunde horrek, gainera, kezka hau adierazi zuen sendagai homeopatikoen inguruan egindako txosten batean (2017koa da): “Eraginkortasun frogatukoak diren tratamendu batzuk alboratzeak arriskua dakar osasunerako”.

Osasun arloko produktu eta teknologia batzuek neurketak egiten dituzte, adibidez tentsiometroek, eta hutsegiteren bat gertatuko balitz, arriskutsua izango litzateke osasunerako; hori dela eta, ospe aitortua duten erakundeen bermea behar izaten dute. Ildo horretan, Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministe-rioak ohar hau egiten du: “Produktu guztiei, arrisku txi-kiena daukatenei izan ezik, azterketa egin behar diete erakunde izendatuek. Ebaluazioaren emaitza aldekoa denean, CE onespen ziurtagiriak ematen dituzte”. Ar-teria tentsioa neurtzeko gailuek, adibidez, erakunde hauen onespena behar dute: Europako Hipertentsio Elkartea (ESH), Hipertentsioaren Britainiar Elkartea (BHS) eta Medikuntzako Tresneria Hobetzeko Elkartea (AAMI), baina ez dira saltzen farmazietan bakarrik.

Hain zuzen, berariaz farmazietan saldu behar di-ren produktu bakarrak, legearen arabera, sendagai eta osasun produktu jakin batzuk dira, Espainiako Osasun Sistemak eta erabiltzaileek ordaintzen dituztenak, zati bat batek eta beste zati bat besteak. Salmenta librekoak diren sendagai batzuek errezeta behar izaten dute, adibidez ibuprofeno 600 delakoak, eta horiek ere farmazian baka-rrik eskuratu daitezke. Parafarmaziako produktuak, be-rriz, leku batean baino gehiagotan saldu daitezke, baina espezializatua dagoena hautatzen dute (farmazia alegia), horrek ospe gehigarria ematen baitio. Halaxe jokatzen du, esaterako Cinfak, Espainian sendagai generikoak egiten dituen laborategiak, zeinak autozainketako pro-duktuak ere egiten dituen, adibidez galtzerdi elastikoak edo aho-hortzen osasuna zaintzekoak. Kosmetika arloko multinazional handiek ere badituzte marka batzuk far-mazietan bakarrik saltzeko, eta beste batzuk lurrindegie-tan eta supermerkatuetan eskaintzeko.

PROZESUA GAINBEGIRATZEA.Farmazietan saltzen diren produktuei, eta berdin bes-te bide batzuetatik saltzen direnei ere, Estatuko legedia eta EB-koa ezartzen zaie. Adibidez, “gainbegiratu egiten da kosmetikako produktuak ez dituztela probatu ani-maliekin, hori galarazi egiten baitu Europako legediak”, oroitarazi du Daniel Fernandez Font-ek, Espainiako Parafarmazia Kodearen arduradunak (Farmazia Elkar-goen Kontseilu Nagusiarena). Farmazietan saltzen diren kosmetikoei, gainera, kontrol bat egiten zaie erregistro zenbaki bat eman aurretik, eta beste bat ondoren. Farma-ziek lagundu egiten du azterketa iraunkor horiek egiteko prozesuetan, baina ez haiek bakarrik. Edozein pertsona sar daiteke, adibidez, AEMPS erakundearen mendeko kosmetozainketa zerbitzuko web loturan (ikus 47. orriko koadroa), eta han jakinarazi dezake zerbaitek kontrako eragina sortu duela, saltoki batean edo bestean erosia izan. Osasun arloko profesionalen eta kontsumitzaileen inplikazioan oinarritzen da sistemaren eraginkortasuna,

eta halaxe nabarmentzen du Ileana Izverniceanuk ere: “Arazo horiek jakinarazten ez badira, agintariei ez zaie seinalerik iristen neurriak hartu eta beste kalte batzuk saihesteko”. Ez dago, dena den, arrisku gabekorik, eta sendagaiekin gertatzen den bezala, printzipio aktiboa edo kosmetikako tratamendua modu masiboan hartzen direnean agertzen dira kontrako eragin batzuk.

Page 48: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 8

Etxea berritzeko asmotan bazabiltza, oso lagungarria izango zaizu jakitea zer-nolako pausoak eman behar diren lanei ekin aurretik, lanak egin bitartean eta ondoren, kontua ez dadin amesgaizto bihurtu. Beltzean ordaintzea, aurrekonturik ez aurkeztea, diru laguntzak jasotzeko aukerak galtzea... Hutsegite batzuk oso garesti ordaintzen dira, eta hemen azalduko dizugu zer etxean egin beharreko lanak lasai joan daitezen.

zan liteke egoera kaskarrean dagoen etxebizitza bat erosi eta goitik behera berritu beharra dagoelako, edo izan liteke gure betiko etxea berritzea era-baki dugulako. Egoera bat edo bestea

izan, kontsumitzaile gisa zer-nolako eskubideak eta betebeharrak ditugun jakitea beti da lagungarria, eta ezusteko bat baino gehiago saihesteko balioko digu. Ez alferrik, urtea bukatzen denerako, Espainiako Es-tatuan 1,6 milioi etxek baino gehiagok eginak izango dituzte berritze lan batzuk, datu hori eman du Ze-ramika eta Eraikuntzako Material Banatzaileen Es-painiako Elkarteak (Andimac). Esku-hartze horiek, gainera, handitu egiten dute higiezinaren balioa (alo-katu nahi duenak %30 garestiago egin lezake agian, eta saldu nahi duenak %20 gehiago jaso).

Gauzak ongi egiteak babestu egingo gaitu edozer gertatzen dela ere: obraren aurrekontua edukitzea, lanak noiz bukatuko diren zehaztea, materialek no-lako kalitatea duten jakitea eta lanen zati bat (edo lan guztiak) beltzean ez ordaintzea (jardunbide ohikoa da, baina ez da ahaztu behar legez kanpoko dela). Kontratista bat hautatzeko orduan, kontuan hartze-koak izaten dira antzinatasuna eta antzeko lanak egin izana, bere arloko profesionalen elkarteetara atxikita egotea edo kalitate zigiluak eskuratu izana, adibidez ISO 9001 ziurtagiria (enpresa ongi antolatua dagoela bermatzen du, eta produktua kalitate hobekoa izaten da kontsumitzailearentzat) edo ISO 14001 araua, in-gurumenaren gaineko eraginari eta segurtasun eta osasun betebeharrei buruzkoa.

Kontuan hartu behar da, oso garrantzitsua baita, bi aldeek sinatu ez dituzten kontratuek (edo aurrekontuek) ez daukatela legezko baliorik, eta ahozko hitzarmenek ez dute ezertxo ere bermatzen

I

OBRAK ETXEA... EZUSTEKORIK GABE

legearen ikuspegitik. Miriam Garciaren esanetan (ANERR Zaharberritze eta Berritze Lanetako En-presen Espainiako Elkarteko zuzendari nagusia da), “egokiena izaten da profesional, arkitekto edo pe-ritu bati eskatzea berritze proiektu bat egin dezala, eta, horren gainean, aurrekontuak eskatzea modu eraginkorrean. Bestela, bakoitzak gauza bat jarriko du aurrekontuan, eta zaila izango da alderatzea”. Proiektua eta aurrekontua lantzeko zerbitzuak ere badu bere kostua (300 eta 800 euro artekoa izaten da, proiektuaren eta profesionalaren arabera), eta zalantzak izanez gero, erakunde horretara jo deza-kegu eta Zaharberritze Eraginkorrerako Informazio Zerbitzuan galdetu (anerr.es/sire). Doakoa da.

PROIEKTUA ETA AURREKONTUA.Etxea berritzeko lan guztiek aurrekontu bat edu-ki behar dute aurretik (edo lan agindu bat, beste-rik ezean) eta faktura bat ondoren. Lehenbizikoak baliorik izango badu, kontsumitzailearen sinadu-ra eduki behar du, eta kopia bat gorde beharko du (beste kopia, berriz, zerbitzua ematen duen enpre-sarentzat izango da). Aurrekontua onartzen bada -kontratu gisa balio dezake -, enpresak gorde egin beharko du bermealdia bukatu eta beste urtebetez gutxienez (bermea bi urtekoa da eskulanarentzat, nahiz eta produktu eta zerbitzu batzuek handiagoa izaten duten). Aldiz, aurrekontua onartuko ez ba-litz, enpresak kobratu egin dezake hura egiteko har-tu duen lana, baina horretarako, bezeroari aurrez jakinarazi egin behar zaio ordaindu egin beharko duela, eta dokumentu baten bidez frogatu beharko da hori. Eta aurrekontuari uko egiten bazaio, lan aginduak (horrek baimentzen du berritze lanak egi-tea) honako esaldi hau eduki behar du: “Uko egiten

Page 49: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

4 9

AURREKONTU (ON) BATEK EDUKI BEHARREKO 9 DATU

· Enpresaren informazioa: izen osoa edo izen soziala, helbidea eta

telefonoa.

· Bezeroaren datuak: aurrekontua norentzat egin den.

· Denbora: data eta baliozko data (informazioak eta prezioek noiz

arte balio duten).

· Beharrezko baimenak eta horien kostua: eraiste lanek,

hondakinak ateratzeak eta iturgintza, igeltserotza edo elektrizitate lanek obra baimena beharko dute agian, eta horrek kostu gehigarria dakar. Udalerri bakoitzak bere legedia dauka, eta, ondorioz, udalean eskatu behar da informazioa.

· Lanen edukia: xehetasunez eta zehatz azaldua egon behar du.

Berrituko den solairu bakoitzak zenbait ataletan zatitua egon behar du, eta horietan zehaztu behar da zer-nolako ekintzak egingo diren eta zenbat kostako den bakoitza: materialak, eskulana (zenbat langile beharko diren), lanak egiteko beharko den denbora (kalkulu bat)...

· Bukaera: lanak noizko egongo diren eginak; data hori gaindituz

gero, kalte-ordain bat jasotzeko aukera ekarri behar du (aurrekontuan edo obra kontratuan aurreikusi behar da).

· Bermea eta asegurua: bermealdiak noiz arte iraungo

duen eta erreklamazioak nola egingo diren. Gizarte erantzukizuneko asegurua.

· Enpresak bere gain hartzen dituen betebeharrak: adibidez, eraikinaren

ataria garbitzea edo kalteak konpontzea.

· Prezioa: berritze lanen kostua osotara eta horri dagokion BEZa.

Page 50: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 0

diot aurrekontuari eta baimendu egiten dut berri-tzea”, erabiltzaileak idatzia eta sinatua.

Berritze lanak egiten ari direla edo aurrekon-tua landu ondoren matxuraren bat gertatuz gero edo akatsak antzemanez gero, horiek idatziz eta bikoiztuta aurkeztu behar zaizkio bezeroari, eta arrazoiak zein diren eta kostu gehigarria zenbate-koa den azaldu. Edozein aldaketa egin ahal izateko, kontsumitzailearen onespen idatzia behar da, eta ordainketaren bat aurreratzen denean, dokumenta-tuta egon behar du eta lanak hastean egin behar da. Kontuan hartu behar dugu, egoera txarrean dagoen etxebizitza bat erosi eta goitik behera berritu behar denean, funtsezkoa izaten dela dokumentatua uztea etxea zer-nolako egoeran zegoen lanak egin aurretik eta nola gelditu den ondoren, horrek eragina eduki baitezake katastroko balioan (gainazal eraikia han-ditu egingo balitz) eta ordaindu beharreko zergetan, adibidez OHZn.

FAKTURA, ZEHATZ-MEHATZ.Ezustekoei aurrea hartzeko, komeni da oroitaraztea dokumentatua ez dagoenak ez daukala legezko ba-liorik. Faktura baliagarria izango da frogatzeko zer-bitzu bat eman dela eta kontratu bidez aurrez adostu den ordaina eman zaiola. Honako datu hauek agertu behar dute, nahitaez:

• Enpresaren legezko izena (Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ageri dena). • Enpresaren IFKa. • Berritze lanak ordainduko dituenaren datuak. • Ordaintze data eta helmugako kontua. • BEZa.

Kontratu bat edo proiektu bat landu bada, komeni da egindako lan guztiak eta horien kostua agertzea, bestela, “berritze lanen ordaina” bakarrik jartzen ba-du, ez da argi geldituko, desadostasunen bat sortzen denean, zein alderdi gelditu den bete gabe.

Nolanahi ere, baztertu egin behar dira beltzean ordaintzeko proposamenak, guztiz babesgabe gel-dituko baikinateke edozein erreklamazio egin behar den garaian; horretaz gain, legez kanpo ariko ginate-ke. “Erreklamazioa jartzea lortuko bazenu, isun bati aurre egin beharko zenioke BEZa ez ordaintzeagatik (eta berdin enpresak ere)”, adierazi du Garciak.

Komeni izaten da faktura bi urtez behintzat gordetzea, bermealdi hori izaten baitu eskulanak, eta kontuan hartzea elementu batzuek (saneamen-duek eta galdarek, adibidez) berme luzeagoak izaten dituztela: horiek ere berritu baditugu, nahitaezkoa izango da egiaztagiri horiek gordetzea, beharrezkoa izango baita bermea eskatu behar denerako.

ETA ERREKLAMAZIOA EGIN BEHAR BADUT? Berritze lanetan irregulartasunen bat gertatuko balitz (edo lanak bukatuta), lehenik eta behin harremane-tan jarri behar dugu enpresarekin, eta, gainera, idatziz egin behar dugu, lekukotza eman diezaiogun arazoari eta frogatuta geldi dadin bezeroak jakinarazi diola. Eta enpresak erantzun egokirik ematen ez badigu -norma-lean kontratuan azalduko da enpresak zenbat denbora duen erantzuteko -, peritu baten azterketa eskuratu beharko da, hark neurtu dezan zer-nolako aldea da-goen kontratatu ziren lanen eta egin direnen artean. La-nak egiteko, aseguru bat kontratatu behar izaten da, eta gehienean hark ordaintzen du aditu horren txostena.

Pauso hori eman eta arazoa konpontzerik ez bada izan, erreklamazio bat aurkeztu beharko da. Nork bere udalerriko Kontsumo Bulegoan aurkeztu beharko du edo autonomia erkidegokoan, baldin eta enpresa atxikia badago Kontsumoko Arbitratze Sis-temari edo kasu jakin horretarako atxikitzea onartu badu. Hala ez bada, beharrezkoa izango da auzitara jotzea; eskatzen den kopurua ez denean 2.000 eu-rotik gorakoa, abokatu eta prokuradorerik gabe egin daiteke. Edozein erreklamazio egiten denean, nola-nahi ere, eskura ditugun froga eta dokumentu guz-tiak aurkeztu behar dira.

+

Ba al dut eskubiderik BEZa murrizteko? Etxean zaharberritze, berritze eta konponketa lanak egiten dituztenek %10eko BEZ murriztua ordaintzeko aukera izan lezakete (%21ekoa beharrean), baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte:

• Pertsona fisikoak eta etxejabe elkarteek eskuratu dezakete, baina etxeak erabilera pertsonalekoa izan beharko du (ez komertziala). • Lehenbiziko etxebizitzari, bigarrenari eta beste batzuei ezar dakioke, baldin eta berritze lanak hasi baino bi urte lehenago bukatu badute etxea eraikitzen.

• Materialen kostuak lan guztiek izan dutenaren %40 baino txikiagoa izan behar du. • Lan mota bati baino gehiagori ezar dakioke, adibidez iturgintzari, zurgintzari, elektrizitateari, pinturari, eskaiolistari, instalazioei eta muntaketei. Galdetu ezazu Zerga Agentzian.

Page 51: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 1

7. AZTERTU EZAZU EA LAGUNTZA PUBLIKOAK ESKA DAITEZKEEN.Espainiako Sustapen Ministerioak

eta autonomia erkidegoek ematen dituzte diru laguntza batzuk, %40ra

irits daitezkeenak hesi arkitektonikoak desagerraraziko dituzten lanak

egiteko, eraginkortasun energetikoa sustatzeko (adibidez, berokuntza eta hozte sistema berriak instalatzeko)

edo isolamendu akustikoa edo termikoa hobetzeko, besteren artean.

8. ESKA EZAZU AURREKONTU BAT BAINO GEHIAGO.

Aurrekontu guztietan lan mota berberak jar ditzatela komeni da, batzuk eta besteak alderatzeko; horregatik, aurrez berritze lanen

proiektu bat egitea da onena, eta horren gainean eskatzea

aurrekontuak.

Iturria: ANERR, OCU eta guk egindako lanketa

1. BILA ITZAZU ESPERIENTZIA EGIAZTATUA DUTEN

PROFESIONALAK, bereziki zuri komeni zaizun lan motan.

Garrantzitsua da profesionalen elkarteren bateko kide diren jakitea eta erreferentziak badituzten egiaztatzea, eta gizarte erantzukizuneko asegurua

ere eduki dezatela.

2. JAR ITZAZU JAKINAREN GAINEAN BIZILAGUNAK,

eta begiratu etxejabe elkartearen estatutuetan, lanak hasi aurretik, ea

bizilagunei baimena eskatu behar zaien. Berritze lanek eraikinaren

egitura ukitzen badute (karga hormak, pilareak, teilatua...), bizilagun

guztien baimena beharko duzu.

3. HAR EZAZU KONTUAN ERAGINKORTASUN

ENERGETIKOARI DAGOZKION IRIZPIDEAK,

zaindu isolamenduko elementuak eta egin apustu led teknologiaren alde: bonbilla horiek %80tik gora aurrezten dute betikoen aldean

eta 50.000 ordu inguru iruten dute (halogenoen iraupena 2.000 ordu ingurukoa da eta kontsumo

txikikoena 10.000 ingurukoa).

4. ESKURATU ITZAZU BEHARREZKO DIREN BAIMENAK.

Tramite gehienak oso erraz egiten dira, eta arkitektoak berak edo dekoratzaileak egin ditzake. Udalaren bidez lortzen dira, eta

behar duzun informazio guztia ere lortuko duzu han.

5. JAR ITZAZU IDATZIZ LANAK GAUZATZEKO EPEAK.

Aurrekontua aukeratu ondoren, garrantzitsua da bukaerako data

eranskin gisa gehitzea kontratuari, eta epe hori gaindituko balute,

kontratistak kalte-ordain bat eman dezala: legeak esaten du gehienez ere aurrekontuaren %10 atxiki daitekeela zerbait ongi bukatua ez dagoenean.

Kontratuan bi aldeek adostu beharko dute zer-nolako beste kalte-ordainak

zehazten dituzten, adibidez lanak egin bitartean etxea utzi beharko

balitz nork ordainduko duen “ostatu hartzeagatik” sortzen den gastua. Jakina, bi aldeek sinatu behar dute.

6. AURRERAPEN BAT ESKATZEN BADIZUTE, komeni da ez dezala gainditu

aurrekontuaren %30 edo %40a; faseak bete ahala, beste ordainketa batzuk egin ahalko dira. Ikusi egin beharko

da berritze lanak zenbatekoak diren eta zenbateko konfiantza dagoen bi

aldeen artean.

SEGURTASUNEZ BERRITZEKO ZORTZI AHOLKU

Page 52: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 2

Erabilera proba

Smartwatch direlakoek eskaintzen dituzten aukeren artean, funtzio bat errotu da gehien erabiltzaileen artean: erritmo kardiakoa monitorizatzea. Baina fidagarriak al dira datu horiek?

OSASUNA ESKUMUTURREAN PROBA EGIN DUGU 6 ORDULARI ADIMENDUNEKIN

martwach direlakoak 2013. urtean agertu ziren, eta iraultza zekartela esa-ten zen: gailu bakarrean biltzen zituzten komunikazio arloko funtzioak (deiak, mugikorrera iristen ziren jakinarazpe-

nak...) eta osasunarekin zerikusia zuten beste batzuk (jardueren erregistroa, loaldia...). Sei urte igaro ondo-ren, beste susperraldi bat izan dute: Strategy Analytics aholkularitza etxeak emandako datuen arabera, 2018an %56 handitu ziren salmentak.

Gailu horiek zehaztasun handia lortzen dute osa-sunarekin zerikusia duten funtzioetan, adibidez errit-mo kardiakoa neurtzeko garaian, eta horixe da goraldi horren arrazoietako bat. Datu hori jasotzeko, bi eratako sentsoreak erabiltzen dira: pultsua zuzenean irakurtzen dutenak larruazalarekin harremanetan dauden elektro-doen bidez, eta optikoak, zeinak led batzuk erabiltzen dituzten (gorriak edo berdeak) odol zirkulazioaren pul-tsua antzemateko. Neurtzeko bigarren modu hori era-biltzen dute smartwatch gehienek eta baita mediku as-kok ere. Ordulari horiek badute, dena den, ahulgune bat ere; izan ere, faktore askok baldintzatzen dute datuak egoki neurtu ahal izatea, adibidez uhala ongi eutsita da-goen, odol fluxua zenbatekoa den (“pultsua” esaten dio-gun hori), muturreko tenperatura ote dagoen eta baita nolako ariketa egiten den ere: mugimendu erritmikoak egiten direnean (lasterka ibili, oinez, bizikletan), datu zehatzagoak ematen dituzte erritmo irregularragoak dituzten kirolak egiten direnean baino, adibidez tenisa edo boxeoa. Gailu horiek datu zehatzak eskaintzen ote dituzten jakiteko, merkatuan gehien saltzen diren sei ordularien azken bertsioak aztertu ditugu.

S

Page 53: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 3

Hauxe da produkturik berriena (eta ezagunena) eskumuturrean eramateko aukera eskaintzen duten gailuen artean. Xiaomi etxeko Mi Band delakoak liluratu egin du hainbat erabiltzaile, funtzio aski osatuak eskaintzen baititu prezio lehiakorrean. Diseinuari begiratuta (luzexka da), ez dirudi ohiko ordularia, eta pantailan era askotako informazioa aurki dezakegu gure eguneroko jardueraren inguruan, ez ordua bakarrik: pausoak, erritmo kardiakoa... Oso arina da (22 gramo baino ez du pisatzen), eta AMOLED erako panel bat dauka, nahiz eta mugatuagoa den merkatuan dauden beste aukera batzuk baino, neurri txikiagoa duelako (panel mota horretan, aktibatzen denean bakarrik argiztatzen da pixel bakoitza, eta, ondorioz, bateria gutxiago gastatzen du). Uretan sar daiteke, eta igeriketako entrenamendua neurtzeko sistema bat dauka (denbora, ibilitako distantzia, besakada kopurua eta erritmo kardiako neurtzen ditu), eta horrekin gainditu egin du aurreko modeloak zeukan muga bat, hura ez baitzitekeen uretan sartu. Mugikorraren bidez kontrolatzen da, MiFit aplikazioa erabiliz, eta irudi bat baino gehiago eskaintzen du pantailaren hondoan jartzeko. Jarduerari eta loaldiari buruzko txosten guztiak ere aplikazio horrek biltzen ditu, eta osatua izanik ere, mugatuenetakoa ere bada, beste marka batzuek baino funtzio gutxiago eskaintzen du eta.

ONENA. Zalantzarik gabe, prezioa, kontuan hartuta, gainera, orain koloreetako pantaila ere eskaintzen duela. Emaitza orokorra interesgarria da, baina produktu mota hau zerbaitetan nabarmendu bada, autonomian egin da: 20 egun ere igaro daitezke Mi Band 4 hau kargatu gabe, eta hori bereziki erabilgarria da loaldia monitorizatzeko.

TXARRENA. Autonomia du ona, baina ez hainbeste kargatzeko sistema (portu eta kargagailu propioak behar ditu). Ez dauka NFC-rik (teknologia harigabea da, beste gailu batzuetara konektatzeko), ez berezko GPSrik eta ezta mikro-USB-rik ere. Azkenik, komeni da oroitaraztea komunikabide espezializatu batzuek probak egin dizkiotela (Xataka, Computer Hoy...) eta nabarmendu dutenez, pausoak eta erritmo kardiakoa ez ditu neurtzen oso zehatz; hortaz, hasiberrientzat produktu interesgarria izan daitekeen arren, ez da egokiena erabiltzaile adituagoentzat.

PREZIOA. 34,99 eurotik hasita.

Pisua: 22,1 g. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 0,95” Pantaila mota: AMOLED Bateriaren iraupena: 20 egunetarainokoa Urarekiko erresistentzia: 50 metrokoa GPS: bai. NFC: ez. Bluetooth: bai Mugikorraren mende dago: bai

XIAOMI MI BAND 4

Huawei Watch GT delakoarekin, Txinako marka horrek apustu egin du pantaila koloredun baten alde eta ohiko edozein ordularik izaten duen diseinuaren alde. Autonomia, berriz, bi asterainokoa izan daiteke. Wear OS sistema eragilearen bertsio bat dakar, Lite OS izenekoa, baina ez du uzten instalatzen serietik ez dakarren aplikaziorik.

Satelite bidezko kokapena eskaintzen duten hiru sistema ditu: GPS, Glonass eta Galileo. Horri esker, mugikorra etxean utz dezakegu eta ibilbidearen berri ematen jarraituko du kirola egitera irtendakoan. Horrekin batean, modu zerrenda luzea eskaintzen du jarduerak egiteko, bai kanpoan eta bai barrenean ere. Urarekiko erresistentea da eta uretan sar daiteke, eta, beraz, igeriketan edo uretako beste edozein kiroletan erabiltzeko modukoa da. Bi neurritan heldu da, bat 42 mm-ko diametroarekin eta bestea 46koarekin, bi koroako AMOLED pantaila dakar (“diodo organiko argi-emaileen matriz aktiboa” ingelesezko esaldiaren akronimoa da), Quick Fit sistema darabilen uhalak, erraz aldatzen direnak, erremintarik erabili gabe.

ONENA. Kalitatearen eta prezioaren arteko harremana. Gailu merkea eta emaitza ona emango duena bilatzen dutenentzat pentsatua dago. Hauxe da smartwatch osatuena: maiztasun kardiakoaren datuak jasotzen ditu 24 orduz, astean zazpi egunez, eta monitorizatu egiten du loaldia lo hartzen dugun unetik beretik (Harvard Medical School CBD erakundearekin lankidetzan egindako ikerketa baten bermea dauka). Baina, batez ere, bi aste iraun dezakeen bateria nabarmentzen da; iraupen hori Active, Sport eta Classic modeloek daukate; Elegant bertsioarenak astebete irauten du kargatu gabe.

TXARRENA. Lite OS sistemak ezartzen dituen mugak: itxita dago hirugarrengoen aplikazioei eta, hain zuzen, ez daiteke instalatu watchface berririk (ordulari esferak) eta interfazerik, serietik datozenez gain. Azken eguneratzeetan Always On modua txertatu dute, baina bi diseinu bakarrik eskaintzen ditu aukeran, estilo analogikoa edo digitala. Azkenik, mezuen eta deien jakinarazpenak ematen ditu, baina ez du uzten lehenbizikoei erantzuten, eta deia sartzen denean, berriz, mozteko aukera baino ez du ematen, eta egokiena litzateke hartzen ere uztea mugikorra atera gabe, badu-eta Bluetooth entzungailu bat.

PREZIOA. 159 eurotik hasita.Gai

luak

pre

zioa

ren

arab

era

orde

natu

ta, b

ehet

ik g

ora.

Mar

kek

eure

k em

anda

ko p

rezi

oak.

Pisua: 46 g. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 1,39” Pantaila mota: AMOLED Bateriaren iraupena: 2 asterainokoa Urarekiko erresistentzia: 50 metrokoa GPS: bai. NFC: ez. Bluetooth: bai Mugikorraren mende dago: bai

HUAWEI WATCH GT

Page 54: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 4

Wear OS sistema eragilea darabiltenen artean (Google etxearen Android sistema da, mugikor eramangarrietarako), agian hau izango da kalitatearen eta prezioaren artean harremanik onena duena. Softwareak aukera ematen du aplikazio kopuru handi batekin erabiltzeko. Sistema eragile horrek abantaila batzuk eskaintzen ditu; adibidez, Huawei eta Xiaomi etxeko gailuek ez bezala, honako honetan jakinarazpenak jaso daitezke eta horiekin interakzioan aritu, eta aukera ematen du Android aplikazio asko urrutitik kontrolatzeko ere. AMOLED pantaila bat eskaintzen du, 1,39 hazbetekoa, erritmo kardiakoaren sentsorea eta urarekiko erresistentzia, nahiz eta ez den beste aukera batzuk bezain segurua urpean sartzeko, ez baitu IP68 babes ziurtagiria (titulu horrek bermatu egiten du gailua segurua dela hautsaren kontra eta uraren kontra, metro bateko sakontasuneraino). Bateriak, esaten duenez, bi egun irauten du, eta horrek badu eragozpen bat: aste bateko epean, bi gau egin beharko ditu kargatzen, eta ordu horietan ez dugu edukiko loaldiaren irakurketarik.

ONENA. Wear OS sistemak eskaintzen duen aukera ugaritasuna eta bateragarritasuna: eduki asko instalatu dezakegu eta erlojuaren aukerak handitu aplikazio eta funtzio berriekin. Bere softwareak aukera ematen digu mugikorra sakelan edukitzeko luzaroago, aplikaziorik gehienak bateragarriak direlako eta gehientsuenak eskumuturretik kontrolatu daitezkeelako. Kalitate-prezioen arteko harremana oso interesgarria da: jardueretarako erabiltzen den eskumuturreko batek baino aukera gehiago eskaintzen du (ariketa monitorizatzen dutenek baino gehiago), prezio garestiagoak dituztenen antzekoak.

TXARRENA. Kargatzeko oinarri propioa dauka, eta horrek eragozpen batzuk sortzen ditu, beste modelo batzuetan azaldu dugun bezala. Bere kablea dakarrenez txertatua, ez daiteke beste bat erabili. Pantaila ez da kalitate handikoa, bereizmen txikiagoa du eta. NFC sistemarik ere ez dauka (teknologia harigabea da, hurbil dauden beste gailu batzuekin datuak trukatzeko), eta, beraz, ez dezakegu erabili ordainketak egiteko (Samsung eta Apple etxeetakoek, adibidez, ematen dute aukera hori). Eta autonomia bi egunekoa dela esan arren, ordularia egunero kargatu behar da

PREZIOA. 179,99 eurotik hasita.

Pisua: Daturik ez. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 1,39” Pantaila mota: AMOLED Bateriaren iraupena: 2 egun arterainokoa Urarekiko erresistentzia: 50 metro arterainokoa GPS: bai. NFC: ez. Bluetooth: bai Mugikorraren mende dago: bai

MOBvOI TICWATCH S2

Eskumuturrekoek egin dute ezaguna Fitbit, baina orain dela bi urte Pebble erosi zuenetik, ordulari adimendunak ere egiten ditu, Fitbit Versa izenekoak. Diseinuak Apple Watch oroitarazten du, eta bere sistema eragilea sortu du, Fitbit OS. Bateragarria da ariketa monitorizatzeko edo jakinarazpenak jasotzeko erabiltzen diren zenbait aplikaziorekin, baina ez gaitezke interakzioan aritu horiekin.

Lau egun arterainoko autonomia eskaintzen du, eta oso azkar kargatzen da: ordubete eskasean jartzen zaio bateria %100ean, eta oso gutxik du gaitasun hori. Eguneko 24 orduetan monitorizatzen du pultsu kardiakoa, eta beste elementu asko ere bai, adibidez pausoak, jarduera batean egindako minutuak eta kilometroak. Coach funtzioa ere badu (entrenatzaile birtuala da) eta bizimodu osasungarriarena ere bai, zeinak lagundu egin dezakeen ohitura osasungarriak hartzen; ildo horretan, bideoak eskaintzen ditu ariketak egoki egiteko mugikorraren pantailara begira egon gabe, zuzenean eskumuturrekoan ikusten ditugula. NFC txip bat ere badakar, eta aukera ematen du Fitbit Pay plataformarekin bateragarriak diren aplikazioekin ordainketak egiteko. Diseinua oso ongi dator bai kirol testuinguruan erabiltzeko eta bai egunerokoan ere

ONENA. Ariketa eta bizi-konstanteak monitorizatzeko garaian eskaintzen duen zehaztasuna du alderdirik aipagarrienetakoa. Eta baita bateria ere, ordubete eskasean kargatzen baita, eta lau egun irauten du. Gainera, bideoak zuzenean pantailan ikusteak lagundu egin dezake gure ariketak zuzentzen, eta horrela hobetu egin ditzakegu entrenamenduak.

TXARRENA. Software jabeduna edukitzeak (ez daiteke moldatu) mugatu egiten dio bateragarritasuna, bai aplikazioetarako eta bai bestelako pantaila batzuekin pertsonalizatzeko ere. Bestalde, jakinarazpen sistema eta ordulari funtzioa nabarmen hobetzeko modukoak direla azaldu dute gailu honekin egin diren analisiek (jakinarazpenak batzuetan ez daude sinkronizatuta, ez daiteke horiekin interakzioan aritu, aplikazio kopuru oso txikia onartzen du...).

PREZIOA. Versa Lite: 159,95 euro. Versa: 199,95 euro. Versa edizio berezia: 229,95 euro.

Pisua: 22,1 g. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 1,34” Pantaila mota: LCD, koloreduna Bateriaren iraupena: 4 egunetarainokoa Urarekiko erresistentzia: 50 metrokoa GPS: ez. NFC: bai (Special Edition delakoak bakarrik). Bluetooth: bai Mugikorraren mende dago: bai

FITBIT vERSA

Page 55: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 5

Samsung etxeak atera duen ordulari adimendun berriena da, eta askoz ere diseinu funtzionalagoa eta diskretuagoa dauka, eta kirol jarduerara egokituagoa. 25 gramo pisatzen du, eta 1,1 hazbeteko pantaila dauka, Super AMOLED erakoa (ohikoek baino kalitate hobeko irudia ematen du eta hobeto erantzuten dio ukipenari). Barrenaldean, Tizen OS sistema eragilea darabil; Android-en Wear OS baino mugatuagoa da, baina eduki, aplikazio eta osagarri sorta ona eskaintzen du Samsung Apps plataformaren bidez. Ordulari hau erabat dago bideratua ariketa eta osasun arloko ezaugarriak monitorizatzera; izan ere, egunero bete beharreko helburu osasungarri batzuk ezartzen ditu, Apple Watch delakoak egiten duen moduan, zirkulu zentrokideen interfaze ospetsuarekin. Mugikorrean, Samsung Health aplikazioan zentralizatzen da informazio hori guztia, non beste alderdi batzuk ere kontrolatu daitezkeen, adibidez zenbat edalontzi ur edan dugun, zenbat kaloria hartu dugun otorduetan, loaldia nolakoa izan den, eta abar. Horretaz gain, ia edozein jardueraren kirol jarraipena egiteko modua ere ematen du, baita urpekoena ere (urpean erabil daiteke eta).

ONENA. Smartwatch sinplea da, aukera askorekin eta merkatuan dagoen diskretuenetakoa. Jarduera asko erregistratzeko eta aztertzeko modua ematen du. Gainera, Samsung Health aplikazioaren aukerek oroitarazi egiten digute bizimodu osasungarriagoa egin behar dugula egunero: ordulariak dar-dar egiten du eta pantaila osoan agertzen da informazioa (ura edateko oroitarazten digu, jaikitzeko, ordu asko daramagula eserita...).

TXARRENA. Ordulari hau ez daiteke erabili mugikorretik erabat bereizita, beste proposamen batzuekin gertatzen den bezala. Lehiakideek zenbateko autonomia eskaintzen duten ikusita, bi egunerako bateria motz samar gelditzen hasi da. Bestalde, Tizen sistema eragileak minoritarioa izaten jarraitzen du, eta aplikazio batzuk badituen arren, eskaintza honek askoz aukera txikiagoa ematen du Wear OS delakoak eta beste batzuek baino. Bere oinarri propioa behar du kargatzeko, eta mikro-USB portu bat baduenez, edozein kable bateragarrirekin egin daiteke.

PREZIOA. 229 eurotik hasita.

Pisua: 25 g. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 1,1” Pantaila mota: Super AMOLED Bateriaren iraupena: 90 ordu arterainokoa Urarekiko erresistentzia: 50 metro arterainokoa GPS: bai. NFC: bai.Bluetooth: bai Mugikorraren mende dago: bai

Pisua: 48 g. Neurria (hazbeteak edo diametroaren mm-ak): 1,78” Pantaila mota: LTPO OLED Bateriaren iraupena: 18 ordukoa Urarekiko erresistentzia: 50 metrokoa GPS: bai. NFC: bai (Apple Pay). Bluetooth: bai (mugatua) Mugikorraren mende dago: ez

SAMSUNG GALAXy WATCH ACTIvE

APPLE WATCH SERIES 4

Apple etxearen ordulari adimendun berriena da guztietan osatuena osasuna zaintzeko funtzioei dagokienez. Nabarmentzekoa da aukera ematen duela estres maila edo erretako kaloria kopurua kontrolatzeko, erritmo kardiakoa etengabe erregistratzen duela eta zenbait sistema ere badituela alertak emateko eroriko bat gertatzean edo Emergencia SOS delako funtzioa, zeinak arazo bat antzematen duenean, berehala dei bat egiten duen laguntza zerbitzuetara.

Apple etxearen ordulari honek beste hobekuntza batzuk ere badakartza, adibidez pantaila handiagoa eta ertz kurbatuak; ondorioz, %30 espazio gehiago hartzen du eta oso lodiera txikiko markoak ditu. Koroa digitalak, berriz, bertsio berria dakar eta erantzun haptikoa ematen du (pantailan zerbait fisikoa ukitzean izaten den sentsazio bera ematen du, adibidez botoi bat ukitzean). Barrenaldean S4 txipa estreinatu du, eta merkatuan lehena izan da osagai guztiak aldi berean pieza bakarrean barneratzen (CPU, RAM, sentsoreak, konexioak, etab.), eta horrekin lekua eta lodiera aurreztu da. Mikrofonoa eta bozgorailua txertatuak ditu, eta Apple Watch aplikazioa darabilten beste batzuekin komunikatzeko aukera ematen die erabiltzaileei Walkie Talkie aplikazioaren bidez.

ONENA. Ordulari adimendun guztien artean, honek bakarrik dauka ziurtagiri medikua elektrokardiogramak egiteko, elektrodo batzuk baititu instalatuta gailuaren oinarrian eta koroan. Izan ere, ECG softwareak (txertatua darama) aukera ematen du arritmiak antzemateko, adibidez fibrilazioak. Haririk gabe kargatzeko aukera ematen du (Qi teknologiarekin bateragarria den kargagailua behar da horretarako).

TXARRENA. Neurketarik zehatzena (elektrokardiogramak) ez da 24 orduz eta asteko 7 egunez monitorizatzen den berbera, zeina led-etan oinarritzen den, besteak bezala. Bestalde, iPhone mugikorren Salud aplikazioarekin bakarrik da bateragarria, eta ez daiteke erabili Android telefonoekin. Autonomia, berriz, ez da iristen egun bakarrera ere (18 ordu irauten du).

PREZIOA. 429 eurokoa da modelorik merkeenarena (GPSa bakarrik dauka) eta 529 eurokoa GPSa eta mugikorrerako konexioa daukanarena. Bi neurritakoak daude, 40 eta 44 mm-koak, eta 1.549 eurora ere irits daiteke, kaxa eta uhalak zein materialekin eginak dauden.

Page 56: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 6

Nire finantza erakundearen publizitatea iritsi zait. Ba al du horretarako baimenik?

Bankuek zure datuak helburu komertzialekin edo publizitate helburuekin erabili nahi badituzte, zuk emandako baimena behar dute. Eta noizbait eman izanagatik, kendu ere egin dezakezu baimena, oso erraz eta doan. Normalean, finantza erakundeek atal bat izaten dute beren web-orrietan zure datu pertsonalen trataera ikusi eta

kudeatzeko. Zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin sartu ondoren, zuk emandako baimenak ikusi ahalko dituzu eta horiei uko egin ere bai hala nahi izanez gero; adibidez, erabaki dezakezu baimenik ez ematea zure datuak hirugarrenei jakinarazteko, edo aukerarik ez ematea zurekin harremanetan jarri eta beste produktu batzuk eskaintzeko.

Iruzurra gertatu delako edo, besterik gabe, saltokiak porrot egin duelako, on-line egiten diren erosketen arazo nagusia izaten da eskatu den produktua beti ez dela etxera iristen ordaindu ondoren, eta dirurik ez dutela itzultzen, gainera. Arrisku hori saihesteko eta on-line merkataritza laguntzeko, zenbait arau onartu dira kontsumitzailea babeste aldera:

• Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteari buruzko Lege Orokorrak esaten du, txartel bidez urrutira egindako ordainketetan, erosketa edo zerbitzu baten kobrantza iruzurra izan denean edo modu desegokian egin denean ordainketa txartel baten zenbakia erabilita, kontsumitzaileak eta txartelaren jabeak eskatu egin dezaketela kobrantza hori berehala baliogabetzeko. Hortaz, on-line diharduen denda bat ixten denean eta erabiltzaileek txartel bidez zerbait ordaindu dutenean, txartela jaulki duen erakundera joan daitezke eta erosketan gastatu duten dirua itzultzeko eskatu.

• Txartelarekin ez ezik, beste bide batzuetatik ere ordaindu daiteke Interneten, eta bide horiek ere babestu egiten dute erabiltzailea. PayPal-ek, adibidez, bere mekanismoak ditu eroslea babesteko, eta dirua itzuli egiten dute produktua iristen ez denean, hondatuta etortzen denean edo saltzaileak emandako deskribapenarekin bat ez datorrenean.

• Aldiz, transferentzia bidezko ordainketetan, zailagoa izaten da dirua berreskuratzea. Transferentzia aginduak ezeztaezinak dira behin gauzatu direnean, eta araudiak ez du salbuespenik ezartzen; beraz, transferentzia bidez ordaintzen dugunean eta saltzaileak dirua itzuli nahi ez duenean edo ahal ez duenean, kontsumitzaileak auzitara jo beste biderik ez du izango bere dirua eskuratzeko. On-line denda azkenean konkurtsoan sartzen bada, kontsumitzailea konpainiaren hartzekodun bihurtuko da eta ezarritako prozedurei jarraitu beharko die; hasteko, konkurtsoko administratzaileari jakinarazi beharko dio zorra zenbatekoa den. Halakoetan, oso aukera gutxi izaten da dirua eskuratzeko.

On-line erosten denean arazorik ez izateko, gure gomendioa da dirua berreskuratzeko aukera emango duten ordainketa metodoak erabiltzea, adibidez ordainketa txartelak edo PayPal plataforma, eta sekula ez egitea transferentziarik.

ONGI KONTSUMITZEKO ESKULIBURUA

Ordulari bat erosi dut web-orri baten bidez, eta ordaindu ondoren, ikusi dut denda itxi egin dutela. Eskatu ote dezaket dirua itzul diezadatela? Zer-nolako pausoak eman behar ditut dirua berriz eskuratzeko?

‘On-line’ dendaren iruzurra edo denda ixtea; nola egin dezaket erreklamazioa?

Nire bankuak erabili al ditzake nire datuak helburu komertzialekin?

KontsultakKontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearekin lankidetzan (OCU)

Page 57: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 7

ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAK INDARTU EGIN DU JATORRI IZENEN BABESA EPAI BATEK GALARAZI EGIN DU PRODUKTU BAT MANTXAKO GAZTAREKIN LOTUA DAGOELA PENTSARAZTEN DUTEN ELEMENTUAK ERABILTZEA, BALDIN ETA EZ BADAGO IZENDAPEN HORREN BARRENEAN. Produktu batek Mantxak Gazta Jatorri Izena har dezan, baldintza batzuk bete behar ditu; adibidez Mantxako arrazako ardien esnearekin egina egon behar du, gutxienez 30 egunez ontzen egon behar dute esne pasteurizatuz eginda dauden gaztek pisua 1,5 kg-koa edo txikiagoa dutenean, eta 60 egunez gainerako formatuek. Baldintza horiek guztiak bete ezean, ez da sartuko zigilu horren barrenean. Mantxako Gazta Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak salaketa jarri zuen Ciudad Real-eko ekoizle baten aurka, zeinak izen hauekin saltzen zituen bere produktuak: Rocinante, Súper Rocinante eta Adarga de Oro. Espainiako Auzitegi Gorenak galdera egin zion Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari, eta haren erantzuna ikusita, erabaki du izen horiek Mantxakoa “gogora ekartzen” dutela, eta hori galarazi egiten du 510/2006 araudiak, elikagaien adierazpen geografikoei eta jatorri izenei buruzkoak. Epai horrekin, sendotu egiten da jatorri izena daukaten produktuen babesa, eta ez du onartzen produktu bat jatorri izen baten barrenean egon litekeela iradokitzen duten mezu eta irudiak erabiltzea.

OSASUNAREN KONTZEPTUA LARRIGARRI GISA TXERTATU DA IRUZUR DELITUETAN ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAK KARTZELA ZIGORRA JARRI DIO MUSIKA TALDE BATI, ADINGABE BATZUEN GAIXOTASUN BATI PROBETXUA ATERA ETA ONGINTZAZKO KONTZERTU BAT EMATEN ARI ZIRELAKO ITXURAK EGITEAGATIK.

Auzitegi Goreneko Bigarren Zigor Aretoak, 2019ko maiatzaren 24an atera zen epaiaren bidez, berretsi egin du Tenerifeko Probintzia Auzitegiak emandako epaia, non hiru urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra jarri zien musika talde bateko bi kideri, itxuraz dirua biltzeko gala bat antolatzeagatik gaixotasun arraroak dituzten haurrentzat. Gaizkileek konbentzitu egin zituzten adingabe horien gurasoak haien argazkiak amu gisa erabiltzen uzteko, eta beste artista ezagun batzuk ere bai, musu-truk parte har zezaten, eta berdin soinu teknikaria eta gala egin zen lokalaren jabea ere. Epaileek zigortu egin dituzte iruzur delitu jarraitua egiteagatik, eta lehenengoz, gaitzespen larria gehitu dio neurriz kanpo baliatu direlako emaileen konfiantzaz eta borondate onaz, jakinik sistema krisian dagoela eta tratamendu medikuak garestiak direla.

Auzitegi Gorenak onartu egin du “osasuna” kontzeptua txertatzea, eta “erabilera sozialeko ondasunen” pare jarri du; hortaz, delituren larrigarri gisa jo du, eta ekintzak “mespretxu gehigarria” merezi duela azpimarratu du.

FAMILIA UGARIAREN TITULUA MANTENDU EGITEN DA SEME-ALABETAKO BATEK 25 URTE BETETA ERE ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAREN EPAI BATEK ALDATU EGIN DU LEGEA, SEME-ALABA GUZTIEK AUKERA IZAN DEZATEN FAMILIA UGARIAREN TITULUARI ONURA ATERATZEKO GEHIENEZ ONARTZEN DEN ADINA IZAN ARTE. Familia Ugariak Babesteko Legeak, 2003. urtekoak, mugatu egiten zuen tituluaren indarraldia, eta esaten zuen baliorik gabe geldituko zela legeak gutxienekotzat jotzen zuen haur kopuruak baldintzak betetzeari uzten zionean. Horrek esan nahi zuen, senide zaharrenak adin batera iristen zirenean (25 urteko muga ezartzen zuen legeak), familiak galdu egin zezakeela titulua, baldin eta hiru senide baino gutxiago baziren baldintza horiek betetzen zituztenak. Familia ugari askok eta askok hiru seme-alaba dituzte (bikoak ere asko dira, non batek %33tik gorako ezintasuna duen), eta, ondorioz, zaharrenak gehienezko adina betetzen zuenean, familia guztiak galdu egiten zituen titulua eta onurak. Auzitegi Gorenak (Administrazioarekiko Auzietako Salak) bukarazi egin du arazo hori 2019ko martxoaren 25eko epai baten bidez. Berrikuntza horrekin erantzuna eman nahi zaio familia mota horren egoerari, eta saihestu egin nahi dira senideen arteko diskriminazio egoerak. Auzitegiak ondorioztatu du diskriminazio hori saihestu egiten dela "maila bereziko" familiaren titulua lortzen lagundu zuten senide guztiek aukera badute lehenbizikoak izan zituen onura berberak eskuratzeko.

Epailearen eskutikKontsumoko Zuzenbidearen Espainiako Elkarteak landua

Euge

nio

Rib

on S

eisd

edos

-en

esku

tik.

Kon

tsum

oko

Zuze

nbid

eare

n Es

pain

iako

Elk

arte

ko p

resi

dent

ea d

a.

Page 58: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

5 8

Sare sozialetan www.consumer.es

Zer ikusten du jendeak

Gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko albisterik berrienak gure sare sozialetan! Jarrai iezaguzu Facebook-en eta Twitter-en.

Mamu bat agertu zaio elikadura arloko industriari eta Listeria du izena

Uda honetan listeriosi agerraldia izan da Andaluzian, eta berriz ere agerian utzi du zein garrantzitsua den elikadura arloko segurtasuna. Bakterio hori oso erresistentea da, aski zabaldua dago eta arrisku handikoa da, eta gai da bizirik irauteko mikroorganismo gehienentzat kontrakoak diren baldintzetan. Bost arau erraz kontuan hartuta, aurrea hartu diezaiekegu listeriosiari eta elikagaiek transmititzen dituzten gainerako infekzioei.

EroskiConsumer

EroskiConsumer

Urtero 132.000 melanoma diagnostikatzen dira munduan, halaxe dio OMEk. Garaiz antzemateko, adituek gomendatzen dute hilean behin gure gorputza aztertzea eta orbanei eta orinei erreparatzea, eta minbizi mota hori zehazten duten seinaleei ere bai: asimetria, ertz irregularrak, kolore ez homogeneoa, sei milimetrotik gorako diametroa eta bilakaera.

Europako Batasunak 2020. urterako jarri duen helburua da etxeetan eta enpresa txikietan sortzen den zaborraren erdia birziklatzea. Espainian, ordea, hiri hondakinen %33 bakarrik birziklatzen da. Hori dela eta, zenbait udalerrik neurriak hartu dituzte eta zigorrak ezartzea erabaki dute zaborra gaika bereizten ez duten herritarrei.

“Gutxiago birziklatu, gehiago ordaindu” kontzeptua bidea egiten ari da Espainian

Ikas ezazu melanoma bat antzematen seinale batzuei begiratutaeroskiconsumer

Page 59: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

Hemen egin dezakezu harpidetza:www.consumer.es/boletines

Jaso ezazu zure helbide elektronikoan informazio erabilgarri eta lagungarria hainbat gairen inguruan: elikadura, osasuna, elikadura

arloko segurtasuna, ingurumena, kontsumo jasangarria eta beste hainbat.

Page 60: EROSKETA GIDA HONELA AUKERATZEN DA zukurik onena · NUTRIZIOA ONGI JATEN ERAKUSTEA SEHASKATIK BERTATIK 06Teknologia `SMARTWATCH’-AK GEHIEN SALTZEN DIREN ... erakunde batzuei, landare

Egunero, eduki berriak gure webgunean

Hemen izango duzu gure berriEroskiConsumereroskiconsumer

www.consumer.es