Pasai Donibane - Euskaltzaindia...AMILDEGI AMAIERAN Ane Arbillaga Etxarri, 17 urte Pasai Donibane...

18
AMILDEGI AMAIERAN Ane Arbillaga Etxarri, 17 urte Pasai Donibane Arnaren hileta egunean hasi zen dena. Etxeko txo- korik ezkutuenean gorderik zituen traste guztiak nire eskuetara iritsi zirenean. Berandu da azalpenak eskatzeko eta gorroto xume batez begiratu diot nire aita zenaren argazkiari. Egia esan, haren antz handia dut. Gutxitan hitz egin zidan amak aitaz, Arneri- ketara etorri baino Euskal Herrian geratzea nahiago zuela esaten zidan beti, itsasoak beldur handia ema- ten baitzion, 1912. urtean aitona eta osaba galdu zituelako Bermeoko kaian galerna zakar batek arrantzan ustekabean harrapatu zituenean; baina nik ez dut hura inoiz sinistu, aita ez baitzen kostaldekoa. Uniforme ederrez dago jantzita. Ez dira kolore- ak bereizten, zuri-beltzean baitira; beraz, zaharra behar du izan argazkiak. Traje militarrean estu-estu kabitzen da, benetan gizon sendoa da. 45

Transcript of Pasai Donibane - Euskaltzaindia...AMILDEGI AMAIERAN Ane Arbillaga Etxarri, 17 urte Pasai Donibane...

AMILDEGI AMAIERANAne Arbillaga Etxarri, 17 urte

Pasai Donibane

Arnaren hileta egunean hasi zen dena. Etxeko txo­korik ezkutuenean gorderik zituen traste guztiak nireeskuetara iritsi zirenean. Berandu da azalpenakeskatzeko eta gorroto xume batez begiratu diot nireaita zenaren argazkiari. Egia esan, haren antz handiadut. Gutxitan hitz egin zidan amak aitaz, Arneri­ketara etorri baino Euskal Herrian geratzea nahiagozuela esaten zidan beti, itsasoak beldur handia ema­ten baitzion, 1912. urtean aitona eta osaba galduzituelako Bermeoko kaian galerna zakar batekarrantzan ustekabean harrapatu zituenean; baina nikez dut hura inoiz sinistu, aita ez baitzen kostaldekoa.

Uniforme ederrez dago jantzita. Ez dira kolore­ak bereizten, zuri-beltzean baitira; beraz, zaharrabehar du izan argazkiak. Traje militarreanestu-estu kabitzen da, benetan gizon sendoa da.

45

Harro egiten du irribatre. Baina begiek tristurazabaltzen dute, eta ez nQlanahikoa.

Hala ere, familiako baste argazki batean nireosaba, aitona-amona, birraitona-amonak eta izebakageri diren horretan, ez dakit nor den nire aita, bibaitaude berdin-berdinak direnak. Ez dakit norqen nor, eta atzeko aldeCljll ez du ez egunik, ez urte­rik, ezta izenik jartzen ere.

Nire euskaldun senitartekoak lehen aldiz nor­tzuk ziren ikusteak, emozio hutsez sorturik,begiak lausotu dizkit, erraietako nortasuna areeuskaldunagoa bilakatuz. Bizitza osoa igaro duteuren berri jakin gabe, bizi zirela ere ez nekieneta. Amak beti kontaturiko gezurtxoekin asetzennuen nire jakinmin hori, baina orain nor, noizeta nolakoak izan ziren eta zergatik utzi ziotenizateari jakin nahi dut. Atzera begiratzean baka­rrik ulertzen delako etorkizuna eta ez alderan­tziz.

Argazkiekin batera,aitak amari idatziriko maita­sunezko gutunak, hainbat bitxi, diru zahar, oiha­lezko ikurrina, eta oso hondaturik dirudien larruz­ko Iiburuxka bat ageri dira. Argazkiak, gehienbat,aitarenak dira, baina familia, amarekin eta lagune­kin eginiko asko ere badira.

Amarekin hitz egin nahi nuke, testamentuanutziriko gauza hauek guztiak zergatik ematen diz­kidan jakin nahi dudalako; zergatik orain eta ezhasieran. Seme batek beti due1ako aitaren beharraedo alderantziz, eta hori ez zaio inoiz ukatu behar.Baina badirudi amak zergati batekin egin duela

46

hau, be1dur, errespetu edo maitasunagatik agian;ez dakit, ez dut ulertzen.

Herriminez bizi izan da ama beti. Inoiz baztertuez dudan euskaraz hitz egiten genion e1karri, eus­kal kanta eta abestiekin esnarazten ninduen, dan­tzak ere erakutsi zizkidan. Beti ere milaka kilome­trotara zegoena hurbilago sentiarazteko asmoare­kin egiten zuen, ni Euskal Herrian jaioa, bainaAmeriketan hezia bainaiz. Etxe osoa dut hangoargazkiz apaindua, Urdaibaiko estuarioaren fres­kotasunetik hasi eta Irati basoko udazken garaikoostoen kolore berotan erre arte, Erriberako paisaiaederretatik pasa, eta Bilbo eta Donostiako portuendesberdintasunak agerian utzi arte.

Gauero kontatzen zizkidan amak here aitonakgarai batean sutondoan antzezten zizkien istorio­ak. Mendez mende, ahoz aho, garai batean jain­kotzat hartzen zirenak, gaur egun kondairen per­tsonaia sinpletzat hartzen ditugun horien esanahieta balorazio guztiak oroitzen ditut gauero, haindire1ako liluragarriak. Amets egitea beti gustatuizan zait, eta gehiago horrelako gauzekin. Bizitzabera amets hutsa iruditzen zaidalako, hiltzen gare­nean hil egiten garela amestu eta esnatzerakoanbeste pertsona baten izaeraren parte garela usteizan dudalako beti.

Emaztearekin hitz egin ondoren lortu dut hegal­dirako txartela. Lanean oporrak hartuak dituda­nez, ez dut zertan arduratu behar.

Be1durrak airean nago, amak beti debekatu izandidana egitera noalako, eta haur batek gaiztakeria

47

egitera doanean bezalaxe nabari dut nire buruahegazkina aireratu denean. Zerbait ahazten duzunsentipen hori daukat buruan, baina esku arteandudana da orain.axola zaidan gauza bakarra. Denaberriro irakurtzea hobe izango dela uste dut:

"Kaixo laztana; zer moduz bidaia ? Ondo joan al damorroskoa ? Laster izango nauzue hor, badirudi gauzak'asko lasaitu direla eta aIde egiteko aukera izango duda­la. Diru pixka bat aurreztu dut hara iritsi eta gauzakhobeto joan daitezen. Oraindik herria babesten arigara. Atzo mendira igo eta ez zituzten mugimenduaknabaritu. Denak berdin jarraitzen duo Agur eta musugoxo bat biontzat."

Koademo zaharkituriko orria kontu handiz pasa­tu dut, beste aldea irakurtzeko gogo biziz:

"Etxean izan naiz gaur eta anaia hartu dutela jakindut. Ez dut bere berri eta famili guztia ondo babesturikdagoen ustea adierazi dit Anttonek. Herria hutsik dago,erdiak aIde egin du eta beste zatia kobazulo eta bestehainbat tokitan gorde da edo gordetzeko bidean da.Noiz bukatuko zain daude denak eta dirudienez halaizango da."

Ahalegin handiak egin behar ditut aitak idatziri­koa ulertzeko. Lubakietan nola idatziko zuen pen­tsatzen jarri naiz. Egoera ez zen batere xamurraizango.Jada data gehiago dauzkat: anaia eta Antton.Datu guztiak gogoan hartzeko koademo bateanidazten ditut, gauzak errazago uler ditzadan:

48

"Bizkai aldetik hegazkinak igaro omen dim hegoal­derantz. Hemen oraindik ez dugu ezer ikusi'l baina goi­zaldean, mendian bi harrapatu dituzte, gure posizioakjakin nahian zebiltzan. Beraz, nik uste, hainbat mugi­mendu izan direla gaur gauean. Toki aldaketak erebadira. Urduritasuna nabari da geure artean. Prestdauzkagu gauzak, baina mugimendu txikienarekin izu­tzen gara. Urrunean ikusten ditugun inurritxoak noizdesagertuko zain gaude. Gauzak asko okertu dira."

"Negu hotzeko gau luze honetan, hegazkinen motorhotsek oztopatu digute denei loa. Lehen tiro hotsak en­tzun ditugu mendiaren beste aldetik. Ez dakigu ezeroraindik. Mezulariak bidali ditugu baina ez dira orain­dik ageri. Denbora luze den honetan beldurraren bel­durrez, zergatia bilatu nahian gabillza denak. Besoanjosirik daramaguna defendatzeagatik, horrela egonbeharrak egiten du zentzudun. Edo zentzugabe.Hainbeste galdera dauzkat. Bakoitzak bere ausardiare­kin egiten dio aurre beldurrari eta hotzari. Nirekinbatera ondoan dut Abel. Kristaua ez den arren, guru­tzea eskuan duela egiten du 10. Horrek lagunduko dio­lakoan. Asko oroitzen naiz zutaz eta geure txikiaz, zue­kin noiz elkartuko pentsatzen dihardut gaueta egun.Aurrean dudana eskuratzeko edozer egiteko prestnago, zuok ikustea delako nire helburua."

"Altsasura iritsi direla diote batzuk. Besteak leku bere­an jarraitzen dutela oraindik. Hainbat hildako mugaaldean eta besta hainbat atxilotu beste aldean. Asko oker­tu dira gauzak. Erasoa prestatzen ari direla diote batzuk.Beldur gara denok. Unea iritsi dela ohartu gara."

Hegazkinaren mugimendu indartsuek irakurketaoztopatu didate. Pixka bat atseden hartzea erabaki

49

dut eta hegazkin handian zehar ibili naiz orain arte­koa hausnartuz. Hegazkinean egoteko gogoa galdudut une batez. Jaioterria, nire nortasuna, aitarena,amarena ... begien aurrean izateak sortuko didanazpentsatzen jardun dut. Ikara, zirrara, poza... zer etanola sentitzeak sorturiko hutsunean rnurgildu naizeta irakurketarekin jarraitzea hobe izango dela era­baki ondoren, hartu dut eskuetan nire aita zenarenliburuxka. Aita hitza erabiltzeak ere sortaraztendidanaz jarduteko gogoa ere sartu zait, baina besteune baterako uztea erabaki dut. Inoiz eduki ez duzu­naz mintzatzea zailegia iruditzen zaidalako:

"Lortu dugu. Asko erori dira baina askok irabazidugu. Altsasu geurea da berriro, baita Urbasa mendiosoa ere. Eguzkia nola irten eta sartzen den ikus deza­kegu hemendik. Gurea dena ikus daiteke mendi gailu­rretik. Baina zergatik berreskuratu behar dugun ez dutoraindik ulertzen. Zergatik hil behar den bestea bereaezden zerbaitegatik borrokan ari bada. Eta zergatikerori behar diren geureak beraiena dena babesteagatik.Hainbeste dira erantzun gabeko galderak."

"Ospakizun une hauetan sentitzen dut zeure falta,laztana. Laster naiz zuekin. Hau bukatu baino lehen.Lasail Iritsiko naiz. "

"Gaua ez da batere alaia izan. Mendebaldetik omendatoz. Ipar aldetik ere aurrera egin dutela jakin dugu.Gauza okerrera doala dirudi. Haizea kontrako aldetikdatorrenean soilik nabaritzen dugun bezalaxe nabari­tzen da etsaia. Isil- isilik eta beti kontrako aldetik, espe­ro ez duzun tokitik ageri da. Udaberriak lurrera erorikoden hostorik espero ez duenean bezala.

50

Lehen aldiz egin dugu tiro. Ilunabarreko argi urriazbabestu gm lubakietan gauaren epeItasun hotzean.

Lehenengo hildakoak geure taldeetan. Ez dugu inongoberririk. Esku artean joaten zaizkigu bizitzak. Gerrako 3.pertsona ikusezin horren agerpenak nor eraman dezake­en zozketatzen den bitartean, ageriko larritasun batekhartu du taldea. Inork ez du 3. pertsonaia horrekin solasegin nahi. Baina hala egiteko aukera guztiak xahutzenditugu parez pare izan arte. Zentzua bilatu nahian gabiltzabatzuk, zentzua galdu nahian beste batzuk, eta zentzurikgabe azkenak. lluntasun sakonean bidea aurkitu nahian."

"Mendi gailurrean haizeak tinko astintzen duen iku­rrina ikusteak sorturikoa defendatu nahian, ametsa lor­tzeko gogoa gorputzean, merezitakoa irabazteko auke­rak itsuturik, ihintzari ere agertzeko gogoa joan zaionune berean agertu da eguzkia. Eta berarekin ekarri diguargia. Sarraskia begien aurrean, ikurrina bizkarrean,zergatia eta zentzua galdutako toki berean aurkitzendut nire burua. Tokiz kanpo. Gau luzearen amaierakoisiltasun lasaiean murgildurik.

'Aurrera joateko beldurra duzunean, gudaren partezarela ikustean, amets eroak baztertu ezin dituzun unehorretan harrapatu gaituzte. Lagunen begirada galduakbarnean josirik eramaten dituzunean, beraien odolakeskuetatik irrist egiten duenean, eta etsaiaren ahotsabelarri ondoan sentitzean ohartu naiz amaitu dela edohau dena amaitzera doala. Geurea dena kentzera doa­zela. Inongo arrazoirik gabe. Ametsa amaitu da, hasi erehasi zela uste izan genuen guztiontzat."

"Bi aukera dauzkagula diote. Etsai bihurtu edo etsaiizaten jarraitu. Bideak argi daude, baina norantzak,ordea, ez."

"Gauero idazten dizuet. Ziega inprobisatu bilakatuduten Altsasuko baserri honetatik. Gauzak ez daude

51

batere lasai. Gero eta pilatuagoak gaude hemen eta ezdakigu zein izan daitekeen gure etorkizuna."

Ezin izan dut irakurtzen jarraitu. Aitaren antze­ra, zergatia eskatzen diot neure buruari. Kon-·takizunak sorturiko korapilo sakona askatu nahianaltxa egin naiz berriro ere, lasaitzeko asmoarekin.Gogorregia da inoiz aitaren herri jakin ez duenbatentzat. Baina inoiz ezagutu ez dudan norbai­tengatik sentitzen dudana da gehien samintzennauena. Hainbatetan edukitako hutsunearen erruazuenarekiko sentitzen dudana, alegia. Noizbaitgorrotatzera ere iritsi nintzena orain nola maitedudan ikusteak barkamen itxura hartuaz zehar­katzen du nire burua behin eta herriz. Banoaberriro antzina batean izan zirenen munduanmurgiltzera. Horrelako zerbaiti mundu-hitzez izen­datzea gogorra iruditzen bazait ere:

"Ezin sinetsirik nabil. Ikusitakoa behin eta berriz iru­dikatuz. Oraindik ere amets gaiztoa delakoan nabil.Noiz bukatuko zain. Goizean izan da dena. Gertakizu­naren muina bagina bezala eraman gaituzte herrianzehar. Denak ilaran, arropa berdinez, gure txapelakgaiztoen iruditzat hartu dituztelarik. Kateen pisua eznuen nabaritzen ingurukoak sortarazten zidanarekinalderatuz. Etsaiak etsai bilakatu ditu edo etsai bilakatugaitu. Herrlko kaleetatik ibiltzea arrotz egin zaidanunean konturatu naiz. Herritar zirenak, hasiera bateangurekin zeudenak, beren eskuineko eskuak altxaturikzituztela sortutako pasabide inprobisatutik igarotakoanbota dizkigutenak entzunda, tristura sakon batek hartu

52

nau. Etsaiak herria hartu eta bertan eginiko desfilearenzatirik garrantzitsuentzat hartu gaituzte. Zirkokolehoiak bagina bezala, norbere herrian arrotz sentituz,euskaldun zirenak etsai dituzula ikusiz, direnak eta ezdirenak batera oihukatuz. Bidea burumakur egiterabehartu dut nire burua, nor ikusiko nuen beldur bai­nintzen.

Plazara iristean, ordea, taulara igoarazi gaituztenean,orduan ikusi dut nahiago nuela besteen antzera amaitu.Bizia emateko prest zeudenak bere herria nola saltzenduten ikusiz igaro dut denbora. Baina gero, bakoitzarenizena garrasika esatera behartu gaituzte, banan-banan.Horrela, lagun zen Lenini txanda iritsi zaionean, sutanjarri da etsaien buruzagia. Izena entzutearekin baterahartu du pistola eta belaunikatzera behartu duo Isilduegin da herria orduan, begietako zapiak kendu nahianhasi dira, baina ez dira gai izan. Beranduegi. Tiro ho­tsak hautsi baitu isiltasuna. Urduritasun eta irribarreeginez begiratu digu Leninen hiltzaileak. Herriarimehatxu eginaz jarri gaitu denak paretan eta erokeriaurduriaz, lurrean gehituz zihoan odolez idatzi du ber­tan Lenin izena, gorrotoak noraino eraman zezakeenherriari adieraziz edo asmoa behintzat jakinaraziz.Harrokeria sinplearen emaitza. Horrela, denek abestudute aho batez etsaiaren abestia. Eskuineko eskuakegindako irudian itotzen nintzela nabaritu dut, deses­perazio hutsak sorturiko ondoeza, tristuran, lotsan nolahondoratzen nintzen nabaritu dut. Esnatu egin nahidut, zure alboan, txikiaren ondoan, esnatu nahi dut."

"Askok egin dute atzera eta beraiek ere etsai bihurtudira. Orain, lehen defendatzen zutena erasotzen dute,ulertzea kosta egiten zaidan arrazoi batekin gainera. Niez nago herria saltzeko prest, azken unea· iritsi artearriskatzea erabaki dut. Barkatu, laztana. Noizbait izan-

53

go naiz zeuen ondoan pemendik a~eraeta zuokinelkartuko naizela, zin egiten dizut. Lasai, iritsiko daunea, ekaitzaren ondoren baitator baretasuna"

Amak beti esaten zuen esaldia, baina alderantziz.Baretasunaren ostean dator ekaitza. Orain uler­tzen dut zergatik zioen hori. HaSieran bakarrik eza­gutu zuelako baretasuna eta inoiz ez ondoren. Vnehartatik aurrerakoak ekaitzaren pareko izan zitue­lako agian:

"Urbasa mendian gaude. Gure lubaki eta babeslekuguztietatik igaro gara, hildakoak jasotzeko. Etsaiarenbarre algaren artean jaso behar izan ditugu eroritakoak.Arimak bertan utzi ditugularik, orain akanpaleku bate­an gaude biharkoa hobeagoa izango delako ustean.~r, laztana, gau hotz h~metan 10 goxoa opa dizuet~ioi."

Hegazkinean emandako mokadutxoaren ondo­ren argiak itzali dituzte, berez gaua delako kanpoal­dean. Lehen nekez irakurtzen banuen, orain oke­rrago. Azken ahalegin batean, Euskal Herrian eginbeharrekoak errepasatu ditut, Mikel historialariarentelefonoa gogoratu dut eta aitak idatziriko azkenesaldiak irudikaturiko une horrekin 10 hartu dut.

Jada argitu du egunak. Itsaso zabala zeharkatudugu eta orain lur hartzea besterik ez zaigu falta.Vrduri nago. Cero eta gertuagotik ikus daitekeetxean dudan Bilbo hiriko ingurua. Zirrarak sortu­riko ezinegona sartu zait gorputzean. Sakon hartudut arnasa.

54

•Errespetu handiz jaitsi ditut hegazkineko eskai-lerak. Azkenik etxean. Noizbait utzitakoa orainbegien aurrean. jakinminez josiriko mundu berrihonetan ume txiki baten antzera nabil nora ezeannahita galdurik.

Donostiara bidean, taxilariari galdetu ondorenjakin dut ezkerretara dagoen mendia Anboto dela.Mari jainkosaren gordelekua. Txikitako ipuinenlekua parez pare. Begi-gosea asetuz ari naiz ezagu­tzen nire herria.

Aireportuan lorturiko mapa, une ora jarraitzendut, gorputz guztia harturiko alaitasun bateanmurgilduz. Donostiara iritsi gara. Hotel pareanutzi nau bidaia osoan zehar azalpenak eman dizki­dan gizonak. Gogo biziz sartu naiz gelara eta beha-

. rrezkoa gainean dudala irten naiz kalera.Kresal usaina lehen aldiz aurkitzean, portuko

arrantza ontzi txikien balantza geldoak ikustean,Igeldoko dorre sendoa nabaritzean, amaz oroitunai,z. Eta hondartzak uraren joan-etorriak jasatendituen toki berean nire pausoak atzean nola uztenditudan ikustean, aita izan dut gogoan. Atzean utzi­riko gauza balitz bezala ikusten dut. Geuregana noizitzuliko zain geraturiko une guztiak biltzen dituensentipenen artean utzi dut hondartza eta zeharonekaturik, Mikeli deitu diot Poztu egin da nire berriizatean. Biharko hitzordua erabaki ondoren agurtudut. Eta helburua lortu dudalakoan 10 hartu dut

Amets eroen artean ibili ondoren esnatu naiz.Kosta egin zait non nagoen ohartzea. Baina kokatuditut ideiak beren lekuan eta gosaldu ondoren,

55

hartu beharreko guztia hartu eta hitzartutako toki­ra noa planoko marratxoak irudikatzen duen kale­an barrena.

Bosteko sendo batez agurtu dugu elkar eta taher­nako pintxo ospetsuek harriturik utzi naute.Hainbeste eta hartzeko hain erraz izateko aukerakgosea piztu dit eta Mikelek gomendaturikoa hartudut. Tipo serioa dirudi, baina umore onekoa da.Sorbaldetara iristen zaizkion tximek oso irudi tra­ketsa ematen diote; baina ez da dirudiena.

Lehendik esandako datuekin ikerketa txiki bategin omen du eta amildegi baten argazkia erakutsidit. Urbasa mendiko Balcon de Pilatos-eko amilde­gia, hain zuzen. Aitak idatzitakoa laburki kontatudiot eta here ustea are indartsuagoa egin da. Garaihaietan, etsaiak amildegi hartatik botatzen omenzituzten harrapatutakoak. lzozturik utzi dit barruaeta erabat itzali dit nuen ilusioa. Gogor eutsi ditutnegar malkoak eta adi entzun dut Mikelek zioenabehin eta berriz, aita amildegitik hehera zihoanirudia irudikatzen nuela.

Emandako hainbat azalpenekin batera, hotelekozenbakia eman diot, edozertarako behar banau,eta berak mugikorrekoa eman dit. Aurrekoa bainobosteko ahulxeago batekin esan diogu agur elkarrieta tristura handi batekin bide desberdina hartudugu.

Aitaren argazkia begiratzean, amets eroak baz­tertzean, egia gordinaz jabetzean ohartu naiz ama­ren sufrimenduaz. Baita aitarenaz ere. Amaierarenzergatia bilatu nahirik ibiliko zen ama eta aita,

56

berriz, hasi beharraren zergatia bilatzen. Zin egini­koa bete ez zuen haren ondoan egon nahi genuen.Orain, aldiz, non dagoen ere ez dakit. Nonbait, lurazpian, edo nork daki, agian ezta hori ere.Ikusitakoa ikusita, bertatik sentitu nahi dut aitakjasandakoa. Nire begien aurrean ikusi nahi dutnire etxea edo etxe izan zena; zein den nire herria,familia, azken finean nire nortasuna.

Familiaz pentsatzen jartzean, nortzuk diren ereez dakit. Irudiz bakarrik osaturikoak direla eta izanzirela dakit. Zeren izan ez zirenik ez da sinetsibehar eta ez direnik ere ez da esan behar.

Pare bat pintxo janda, aIde zaharretik bueltakaibili naiz. Bi aldiz ikusitako kale berdinak bestebehin ikustean, alde batera utzi dut planoa eta aitaburutik kendu ezinik nabilela, askatasun gehiag~

rekin nabil alde batetik bestera. Arrotz zaidan tokianire herria dela pentsatzeak are bereziagoa egitendu paseotxoa.

Hotelean afaltzen ari naizela Mikelen deia duda­la jakinarazi didate. Biharko geratu gara eta berrionak eta txarrak omen ditu. Dena den, berri hu­tsak dira.

Oraindik indar gutxi badu ere, argi dago eguz­kia lagun izango dugula egun osoan zehar. Cosariaoraindik bueltaka dudala jaitsi naiz hotelekosarrerara eta bertan da Mikel, bere autoa ondoanduela.

Donostiatik aldenduz gindoazen bitartean azal­du dit plana. Urbasara goaz. Lehenik, Altsasura etagero aitak ibilitako txokoak miatzera.

57

Behe1ainoak mendi tarte, ibar eta txoko guztiakbete ditu, mendi tontorrak estaltzeko ahaIegineangeratu de1arik. Laster iritsi gara Altsasura. Autoanitxoin dut nik eta Mikel berehala bue1tatu da uda­letxean izan eta gero.

Liburutegian sartu gara eta bertako neskak era­man gaituen gela hotza da benetan. Erraz sumadaiteke orri zaharkituen usaina. Mike1 etxean beza­la dabil denborak horiztatutako paperen artean.Azkenik bilatu du nahi zuena. Aitaren datuak bil­tzen dituen papera da. Garai batean agiri bat izan­go zen seguruenik. Ondoren argazkian ageri denanaiarena atera du eta, aitona, amona, osaba ize­benak... eskuartean dituenean fotokopia banaatera duo Isilikjarraitu ditut bere ekintzak, nire hi­tzen batek bere lana oztopatuko zuen ustea nue1a­ko.

Bertan egin beharrekoak eginda, gogo biziz era­man naujada herritik aldentzen zen paisaia batera.Autoa geratzean atera gara bertatik. Poliki-poliki,oraindik behelainoak harturik duen mendipean,agertzen hasi da, baserri bat. Oraindik ere lau aIde­ak dituen baserri abandonatu bat. Be1durrezkoistorioetan protagonisten gordeleku izaten denhorietakoa. Zeharo zaharkitua, denborak erama­na, etorkizunak janda, oraindik ere zutik dirauenharrizko arima. Nire etxea izan zena.

Kontu handiz zeharkatu dugu beti erortzeardagoen atea. Teilatu itxura hartzen duen zatitikkanpo jarri gara. Noizbait bertan jaio nintze1apentsatze hutsak hasierako une haiek nolakoak

58

izango ziren irudikatzera eraman nau. Noiz, nola,zergatiR... hainbat galderaren isiltasunean ,murgil­durik, zer esan ez dakidan unean utzi dugu niresorlekua. Bizitzaren joan-etorriak gordetzendituen harri piloa utzi eta mendian gorajoan gara.Oraindik sinetsi ezinean nabilela, mendianmarrazturik diruditen eta hain itxiak diren bihur­guneak zeharkatzen ditugun bitartean irakurriditut nire familiartekoan datu eta dokumentuak.Osabarenarekin ari nintzela iritsi gara helmugara.

Errespetu handiz hurbildu naiz arnildegi ertzera.Aita behean ikusiko banu bezala. Unea irudikatzensaiatu naiz. Aide batetik bestera lasaitasun etanagusitasun osoz saiak arnildegia nola zeharkatzenduen ikusiz geratu naiz une batez. Orain artekoasakon hausnartu dut, saia nire ikusmenetik desa­gertzen zen bitartean. Denbora luzez han egonondoren, sakan aldera jaitsi gara bazkaltzekoasmoz.

Jatetxeko mahaian eserita ginela, Mikelek deibat jaso .duo 5 minutu pasatxo igaro ditu telefonozhizketan. Amaitutakoan, dena azaldu dit. Badirudi,aitaren anaia oraindik bizirik dela. Bikia behar duizan, ez baita bestelako mutilik ageri argazkian.Zaharren egoitza batean dago. Urteak daramatzahan sarturik eta gaur lorturiko dokumentuek ziur­tatu egin dute anaia dela, nire osaba alegia.Mikelek ea bisita egiterajoan nahi dudan esan dit.Beldurra eta gogo handia nahastu zaizkit lehenplaterarekin batera. Ez dakit zer egin. Nor naizenere ez du jakingo eta alferrikakoa izango da. Edo

59

agian ez. Arriskatzeak amildegi ertzean uzten nau.Aitarekin batera. Egingo dut, amildegi bukaeranzer dagoen jakin nahi dudalako eta saiatzeak ezdidaIako ezer kenduko.

Usain b~rezia dute asiloek. Atzean utziriko uneahaztuez hetetzen da giroa. Denborak zaharkituri­ko izaerak ikusten dira. Beren bakardade hutseangaltzen diren arimak pilatzen dira toki hauetan.Garai batean izandakoa heraiek ere ahaztu dute1adirndi. Toki tristeegia nire ustez.

Ziurrenik, egoitza honetako pertsona gazteenakeraman gaitu osabarengana. Eguzki argiaren epe1­tasunean nola babesten den ikus daiteke urrutian.Ez omen du hitz egiten, eta ez du aparteko osasunarazorik. Urte asko daramatza hemen sarturik etainoiz ez omen du inoren bisitarik jaso. Askorekingertatzen den bezala. Emaitzaren batjasotzeko zor­tea opa digu eta aide egin duo Mike1ek ere gauzahera egin duo Bakarrik utzi nau here gauza ez delaesanez.

Pausoz pauso oreka bilatuz, bidea eginez, amaie­ran dagoenari heldur pitin batez begiratuz iritsinaiz here ondora. Zimurrak, jadanik zein bidejarraitu ez dakitela, pilatzen zaizkio aurpegian.Noizbehinka hegiak ixten ditu, aitaren tristurabera daramaten hegiak dirudite. Garai batean egi­niko lana irudikatzen duten eskuak belaun gaine­an jarririk. Txapela aide batera jarriz. Aita "dirudibenetan. Ez dut hitzik aurkitzen eta here anaiarenargazkia utzi diot eskuen artean. Ez du begiradazuen lekutik mugitu eta familiako argazkia utzi

60

diot. Begiak poliki mugitu ditu eta zeharo zaharki­turik dituen besoekin aitaren argazkia hartu dueskuetan. Isiltasun mingarri bat nabari da airean.Negar malko bat argazkian. Begirada sakona osabaeta bion artean. Nire izena esan du lehenik, nikesan gabe, eta gero aitarena. Zimurren artean pila­turiko negar malkoak eroriz doaz. Hurbiltzeko kei­nua egin dit, eta eskua hartu diot, lasaitasunaeman nahian. Triste baino tristeago uzten zaituenbegirada duo Xurxuloan, hitz bat errepikatzen dubehin eta berriz. Hasieran ez diot ongi ulertu, bainabarkatu dioela jakin dut geroxeago. Ez ditu begiakargazkitik kentzen, anaiarekin. hizketan aritukobalitz bezala. Bakarrik uztea hobe izango delakoan,altxa egin naiz, baina ezetz esan dit. Deseroso senti­tzen hasi naiz hizketan hasi denean. Esaldi bat erre­pikatzen du oraingoan, bere antzinako oroimenetangaldurik dagoela dirudi. Erabat damuturik dio."Neuk bota nuen, neure burua saldu nuen. Bar­katu." Ezin izan diot eutsi. Gorroto, samintasun, tris­tura, sentimenduen itsasoko urez eginiko negar mal­koa isuri zait. Berak bota zuen aita amildegitik behe­ra. Bere burua saldu zuen, herria saldu zuen. Zeresan ez dakidala, argiago hitz egiten hasi da eta ger­taturikoa zehatz-mehatz azaldu dit. Noizbehinkanekeak hitza eteten zion. Behartu egin zuten. Herriaeta norberaren arteko aukeraketa egin beharrekoordua iristean ez zuen hura espero. Herriarekikomaitasunak noraino itsutu zaitzakeen azaltzen saiatuzait. Berak egin ez zuena alegia. Baina ez dakit eginbehar zuenik ere. Anaia hil zuen, etsai bilakatu zen,

61

berak zioen bezala, here burua saldu zuen. Amildegi:ertzean, etstpa atzean zuela, etsaitz~t hartu heharzuena anaia zuela, bere burua tartean izanik anaia­ren azken hitz hotzak errepikatuz amaitu du:

"horrela ez mutiko, horrela ez."

Bera ere izan zen Ameriketan, berak eman zionaitaren berri amari. Berak eraman zizkion bera­renganaino eraman dizkidan koademoak. Amakez zuen onartu eta berehala itzuli zen saldutakoherrira.

Ez zen bakarra izan. Herri osoak etsai nola bila­katzen ziren ikusi zituen, hurrera jarraitu ahal iza­teko.

Horrela egin ez zutenak, erabat ahaztu ditu edoahaztuko ditu historiak eta herriak berak denboraaurrera doan heinean. Gudari izandakoak, herria­gatik bizia eman zutenak, lurpean nonbait galdu­rik dauden milaka arimak nola ahazten diren kez­katu beharko gintuzke gehiago eta ez besteak.Haiek noizbait izan zirelako garelako gu gauregun.

Azken aldiz itxi ditu begiak osabak. Bizitza osoangainean eramandako harria lurrean utzi balu heza­la. Irribarre triste batez agurtu nau. Ni neuk ereirribarre egin diot eta aurpegian uzten duen alai­tasun lasaigarriak hunkiturik, bere eskuko indarranola ahultzen den nabaritzen dut. Badoa amildegiamaierara. Beste bat. Historiak eta geure memo­riak ahaztuko duen beste bat, betiko, badoa.

62