Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

16
EGAPE_ TXO! 4 3. ZIKLOA (2015-2016)

Transcript of Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

Page 1: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

EGAPE_ TXO! 4

3. ZIKLOA (2015-2016)

Page 2: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN…………..…...….. 2-3 KIROLARIEN BERRI.:

EUSKALDUNAK RION…..……..... 4-5 ZIENTZIALARIEN TXOKOA…….…….. 6 UDAKO OPORRAK.....................................7 BIRZIKLATZEA….…………….…….…...8-9 MUNDUAN ZE BERI?.............………..…. 10 ASMATZAILEAK…………………….…...11 LIBURUTEGIKERIAK…………….…….. 12 ZINEA ETA MUSIKA……….….......….13-14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK………….. 15 DENBORAPASAK…………………...….…16

BERRIAK MOTZEAN...

LIBURUAREN EGUNA: 5. mailan liburuaren eguna ospatu genuen 2016 ko Apirilaren 22an. Berez Liburuaren eguna 2016 eko Apirilaren 23an da baina egun hori festa zenez, Egapen 22an ospatu genuen. 6.mailakoekin libu-ruak trukatu genituen. 12:30 etan liburute-gian tailerreko aukera izan genuen Yoli rekin. Oso ondo pasa genuen liburuak trukatzen!!!! 6. mailan liburuaren eguna izan zen, egun horretan idazle famatua Gaizka Arostegi etorri zen gurera eta guk bere liburuen bi irakurriak genituen gelan. Nerbioiko Piratak eta Karlisten Altxorra izena zuten liburuek. 6.A gelan Karlisten Altxorrari buruz 4 kartel egin genituen talde bakoitzak. Bakoit-zaren iritzia jarri genuen, gehien gustatu zaigun momentua… Patio eta gero liburuak hartu eta 5.mailakoekin batera liburu trukaketa egin genuen. Oso ondo pasa nuen. .ANTIA lehiaketako irabazleak: 2016ko Maiatzaren 11an udaletxean izan ziren sarituak Kimetz Cachafeiro, Joana Garcia eta Arixen Unanue. Antia lehiaketarako egin genituen ipuinetatik hauek izan ziren sarituak Lehen saria Kimetz Cachafeirok lortu zuen, bigarrena Joana Garciak lortu zuen eta hirugarren saria Arixen Unanuek lortu zu-ten. Zorionak guztioi!!!

KROSA: 2016ko Maiatzak 6an krosa eduki ge-nuen Egapekoak eta Presentación de Mariakoak. 3.mailatik 6.mailaraino egin zuten krosa. Krosa egiten zuten bitarte-an Egapekoak Egapekoei animatzen zeuden eta Presentación de Mariako-ak Presentación de Mariakoei. Oso ondo atera zen eta oso diber-tigarria izan zen.Saria saskiba-loiko baloi bat izan zen. Oso ondo pasa genuen.

ODOL EMAILEEN ELKARTEA: 2O16ko Apirilak 12 Odol emaileen el-kartekoak etorri ziren 6.mailara. Gauza asko irakatsi ziguten: Odol talde ez-berdinak, nola egiten diren odol ema-teak…Oso interesgarria izan zen

Page 3: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

3

TXANGO KOOPERATIBOA: 2016 eko Maiatzaren 10ean 5. mailako bi gelak txango kooperatiboa egin genuen. Santa Barbaraino igo eta Saretxotik jaitsi ginen eskolara. Ibilbidean geziak jarraituz 6 km egin genituen igo eta jaitsiz. Txango kooperatiboa talde ko-peratibotan egin genuen. Kontrol batzuk zeuden eta irakasleek sinatu egin behar zuten tal-dekide guztiak zeudenean. Santa Barbara tontorrean argazkia atera zitzaion talde bakoitza-ri. Oso ondo pasa genuen! EUROPAREN EGUNA: 2016 eko Maiatzaren 9an Europaren eguna ospatu genuen. Hiru tailer egin genituen. Talo tailerra: Bi gune zeuden “A gunea” eta “B gunea”. A gunea A gelakoei tokatu zitzaien eta B gunea B gelakoei tokatu zitzaien.Talo tailerrean taloak egin genituen eta gero jan genituen egindako taloak txokolaterarekin. Bigarren tailer bat kandelak egitea zen. Urez-ko globo batzuekin. Globoak argizari urtuan sartu genituen. Gero, globoa barrutik kendu eta puntetan tinta urdina jarri eta lehort-zen utzi genuen. Lehortzean kandela txiki bat jarri zioten. Beste tailer bat baratzarena izan zen. Begiraleak ur botila eta iogurt poto bat eman ziguten lurra jartzeko. Gero, letxua eta ziazerbak landatu genituen.

Oso ondo pasa genuen! ANTZERKIA: 2016 eko Maiatzaren 5ean 5. mailakoak antzerkia egin ge-nuen .5. mailan bi antzerki egin genituen 5.A koena eta 5.B koe-na lehenengo 5.A koak 5.A koen antzerkia ikusi genuen eta gero alderantziz. Gure antzerkiak lehenengo mailakoei erakutsi geniz-kien. Batzuk lotsa pizka bat zeukaten baina ez zen inor nahastu. Lehenengo mailakoak oso ondo pasa zuten eta guk berdin. 6.mailakoak beste antzerki bat egin dugu 2016ko Maiatzak 6e-an. BERTSO JAIALDIA: 2016 eko maiatzaren 11ean bertso jaialdia ospatu genuen. 5.maila,6.maila eta DBH1. joan ziren bertso jaialdira. Lehenengo bertsoa 6.B ko gelarena izan zen. 6.B koaren gaia

da bigarren eskuko merkatua. Bigarren bertsoa 6.Ako gelarena izan zen.6.A koaren gaia da sagardotegi exagera-tua. Hirugarren bertsoa 5.Ako gelarena izan zen.5.A koaren gaia da kiroletan traketsak gara. Azkeneko bertsoa 5.Bko gelarena izan zen. 5.B koaren gaia da baserriko animaliak greban. Bertso jaialdian oso ondo pasa genuen nahiz eta lotsa pixka bat pasa ge-nuen.

ERIK,IGOR,ETA AIMAR

Page 4: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

4

KIROLEN BERRI…. Rio 2016 Olinpiar eta Paralinpiar jokoetan parte hartzeko aukerak dituzte euskal kirolari batzuk. Horien inguruko informazioa ekarri dizuegu. Abuztuaren 5etik Abuztuaren 21arte ospatzen dira olinpiadak.

Markel Alberdi igerilari eibartarra. 2013an Munduko Txapelke-tan4x100 metro txandakakoan lehiatu zen. Iker Martinez de Lizardui Lizarribar (Donostia,

1977ko ekainaren 16a - ) euskal herritar kirolaria da, belako 49er Klasean aritua, Xabi Fernandezekin batera. Olimpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta2008an, bitan izan da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Ka-neohen 2002an), eta hirutan Europakoa. 2008ko Olinpiar Jokoetan Xabi Fernandezek eta biek zilarrezko domina lortu zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an. Pablo Carrera (Bilbo, 1986ko abuztuaren 2a -) Euskal kirola-

ria da, tiroko pistola modalitatean aritzen dena. Lanbi-dez Kirolaria da [1] 2012ko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela Fort Benning-eko (AEB) Munduko Kopan lortu zuen. 2009an 6.izan zen pistola libreko Europako txapelketan eta 12. aire bidezko pistola 60

mailako 2010eko mundialean Mikel Odriozola Domínguez (Errenteria, 1973komaiatzaren 25a) eus-kal atleta da, ibilketa espezialitatean aditua[1].

Olimpiar Joko behin hartu du parte, 2008an hain zuzen ere. 2004an Espainiako Federakuntzak ez zuen eraman[2].

Real Sociedad taldean ibili ondoren, Errenteriako Atletismo Taldean dabil[3].

Page 5: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

5

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte, 1983komartxoaren 8a -) eus-kal kirolaria da, ur bizietakokayak (K1) mo-dalitatean aritzen dena. Atletico San Sebas-tian arraun taldean aritzen da. Hamar aldiz Espainiako txapelduna izan da[1].2009ko Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen

eta 2011koan brontzezkoa. 2012anCardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.

Leire Olaberria: Euskal txirrindularia da, pistan aritzen dena. Bere lehen urratsak atletismoan egin bazituen ere, emaitza ezin hobeak lortuz, 100 metrotako Espainiako txapelduna iza-tea lortu zuen kadete eta junior mailatan- egun txirrindulari-tzan aritzen da. Bere hobekuntza nabarmena da eta oraindik ez ditugu ezagutzen zeintzuk diren bere mugak.

Munduko Txapelketetan eginkizun bikaina bete ondoren, 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen brontzezko domina lortuz puntuazioko proban. Tania Calvo Barbe-ro (Gasteiz, Araba, 1992koekainaren 26a) pistako txirrindularitzan espezializatu-tako euskal txirrindularia da. Gaur egun Eustrak-Euskadi taldean lehiatzen da. IKER ETA LEIRE EREA ETA ALOÑA

Page 6: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

6

ZIENTZIALARIAK ARRAKASTAZ LURRERATUTAKO SUZIRIA

SustatunSpaceX, Nazioarteko Espazio Estazioa horni-

tzeko hainbat bidai egin ditu suziriak, eta 2017tik au-

rrera astronautak espazioratuko ditu. Horretarako suzi-

riak berrerabiltzea ezinbestekoa da, ekonomikoki bide-

ragarria izan dadin.

Urtarrilean saiakera egin zuten suziria itsasontzi-

plataforma batean lurreratu zedin, baina azken unean

hanka hautsi eta lehertu egin zen. Ostiralean beste

saiakera bat egin zuen SpaceX-ek eta bere suziria arrakastaz lurreratu zuen itsa-

sontzi-plataforma batean.

CRS-8 misioaren parte zen suziria, eta bere helburua Nazioarteko Espazio Estazi-

ora hainbat hornidura eramatea zen.Puztu eta hedatu egiten den modulua da hau.

Bi urtez Nazioarteko Espazio Estazioan probatuko dute modulua eta asmoa etorki-

zuneko espazio-misioetan erabiltzea da. Izan ere, garraiatzeko errazagoa izango

dira horrelako moduluak, pisu eta bolumenagatik.

LURRIKARAK

Lurrikara seismoa edo sismoa deitzen da. Lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da. Seismoa itsasoan gertatzen bada, itsasikara deritzo. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin sismikoak lurrean nola hedatzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deritzo. Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere berti-kalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen pun-tuari) epizentro. Itsaspeko lurrikarek itsasikarak eta tsunamiak sor ditzakete. Adibidez, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak Eguberrietan Indonesia, Thailandia eta kostako beste hainbat herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eragin zituen.

ALAITZ ETA LAIDA

Page 7: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

7

UDAKO OPORRAK ANTOLATZEN… Hemen proposatzen dizkizuegu bidai batzuk, udara honetarako: HAWAI

Bertan aurkituko duzun eguraldia honako hau da… euri-jasa handiak tarteka, eta eguzki-tsua oro har. Beraz, arropa frexkoa eta eguzkitako betaurrekoak!!! Honelako monumentu asko ikusi ditzakezu.

Hawaiiko hondartzak oso politak dira beti ikustean hondartzara joateko gogoa sartzen zaizu klima ona dagoelako.

MUMBAI. Mumbai Arabiako itsasoaren kostan Indiako mendebaldean kokatzen da. Hiriaren batez besteko altuera 11 metroetakoa da. Indiako herrialdekoa da. Hiria bi uharteetan kokatzen da, hiriaren erdialdea hegoaldean kokatutako Mumbai izeneko uhartean kokatzen da eta metropoliaren zati handiena (baita Thane hiria) iparraldeko Salse-tte uhartean kokaturik dagoen bitartean. Bi uharte hauek zubi bitartez loturik daude. Hemen daude pare bat monumentu

Han oso monumentu ederrak ikus daitezke. ANIMATU ETA BIDAIATU, MUNDUA EZAGUTU!!!!

AXIER ETA IKER

Page 8: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

8

BIRZIKLATZEA…

BA AL ZENEKIEN … Pertsona bakoitzak urte batean aluminio eta latorrizko 13 kilo lata inguru botatzen dituela? Horrek Espainia osoan sei milioi lata baino gehiago daudela esan nahi du. Espainian gutxi gorabehera 42 milioi telefono mugikor daude, urtero 20 milioi inguru baztertzen dira. Horietako asko zuzenean zaborretara

botatzen dira. Sortzen ditugun hondakinetatik, %20 eta %25 artean pa-perezkoak eta kartoizkoak dira. Aluminiozko potoak fabrikatzen hasi zirenetik birziklatzen

dira, eta haiekin poto berriak edo aluminiozko beste pro-

duktu batzuk egiten dira.Birziklatze-prozesua ez da inoiz

bukatzen, hau da, poto bat epegabeki birzikla daiteke kalitatea galdu gabe.

Latorria, eztainuzko geruza mikroskopiko batez es-

talitako altzairuzko xafla oso mehe bat da. Altzai-

ruak erresistentzia, gogortasuna eta xaflagarrita-

suna ematen du; eztainuak, berriz, kontaktuan sartu

beharreko elementuen aurrean multzoaren kaltega-

betasuna ziurtatzen du. Latorrizko latak birziklatzen dira, altzairua eztainutik bereiziz.

Page 9: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

9

PAPERAREN SORRERA….

Lehen paper-fabrikatzailea liztorra (Polistes gallicus) izan zen. Liztorrak

azal eta orri zatiak mozten ditu, bere barailekin ehotzen ditu. Bere lis-

tuarekin pasta bat egiten du eta material horrekin bere habia eraikitzen

du.

Duela 2.000 urte baino gehiago, T’sai

n deitzen zen bati, intsektu horiek nola

lan egiten zuten ikusita, antzeko zerbait

egitea bururatu zitzaiola. Banbu-zatiak

eta masustondoarenak birrindu zituen,

uraz nahastu eta pasta likido bat egin

zuen. Gero, iragazi, lehortzen utzi eta

lautu zuen, horrela lehenengo paper-

orria sortuz.

Eta datu interesgarri batzuk aipatzearren:

*Paper berbera 6-15 aldiz birzikla daiteke.

*Erabilera guztietarako paper birziklatu eta ekologikoa existitzen da.

*Paperaren zuritasunak ez du esan nahi kalitatezkoa denik.

*Paper birziklatua ezin hobea da ikuspuntu higienikotik eta osasunaren

aldetik.

MARKEL ETA OIHAN

Page 10: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

10

MUNDUAN, ZER BERRI,…

PALEOLITOKO AZTARNAK ZESTOAN Zestoako leizeetan Paleolitoko aztarnak aurkitu dituzte. Haitzulo txikia da Astuigaña, eta, zaldiarekin eta ahun-tzarekin batera, horkoeremu estu eta deseroso batean beste lerro batzuk ere identifikatu dituzte. Orain dela 13.000-12.000 urte egindako lanak direla diote. Deba-Itziar-Zestoa inguruak labar artean duen ga-rrantzia berretsi du aurkikuntzak. Joan den urtean bertan, bi aurkikuntza egin zituzten Zestoan, Danbo-

linzulo eta Erlaitz kobazuloetan. Álvaro Arrizabalaga buru duen indusketa taldeak 25.000 urte izan ditzakeen zintzilikario bat aurkitu zuen.

TXOKOLATEA LAPURTU DUTE MENDARON

Apirilaren 11ko goizaldean izan zen lapurreta Mendaroko txo-kolate fabrikan. 500 tabletaz gain, txokolate hautsa eta hain-bat bonboi kaxa ere lapurtu zituzten. Orotara, 7.000 edo 8.000 euroren gaiak eraman zituzten; fabrikan gordeta zegoen

produktu guztia. Gainera, fabrikaren jabe den familiarentzat "balio sentimental han-dia" duten dekorazioko pieza batzuk eta antigoaleko gauzak ere ostu zituzten. Atzo, Mendaron bertan 44 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten lapurretare-kin zerikusia duelakoan. Txokolate fabrikaren jabeen etxebizitzarekin lotzen duen barruko ate bat ere ireki zuten lapurrek, eta handik ere ostu zituzten hainbat gauza, baina ez dute jakinarazi zer, "intimitatea" errespe-tatzeko. Egun horretan fabrikako langile bat denda irekitzera joan zenean ohartu zen lapurreta egin zietela. 1850ean sortu zuten txokolate fabrika.

EDORTA ETA JOSE

Page 11: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

11

EMAKUME ASMATZAILEAK HISTORIAN ZEHAR

PERISKOPIOA: 1845ean Sarah Matherrek perisko-pioa asmatu zuen, ur barrutik kanpoko gauzak ikus-teko. Instrumentu harrigarri horrek ze posizioan eta distantzian zauden esaten dizu. 1864ean SarahMatherrekperiskopioahobetuzuengerra-koitsasontziakdetektatzeko.

MUGIKORREKO KOMUNIKAZIO ETA WIFIA : HedyLa-marr aktore famatua izan zen pelikula batzuetan parte hartzeagatik .

Horrez gain famatua da gaur egungo sakelakoak egi-teagatik. 1941ean komunikazio berri sekretu bat as-matu zuen bere begiraleak bidaltzen zituen mezuak ez ikustek

PAPEREZKO POLTSAK: Marga-ret Knigntek paperezko poltsak egi-teko makina asmatu zuen 1968. Le-hen paperezko poltsak kartazalak ematen zuten baina bururatu zi-tzaion poltsaren forma aldatzea poltsaren barruan dauden gauzak tokietara errezago eramateko. XIX-X.mendean asmatzaile ospetsua izan zen.

EREA ETA ALOÑA

Page 12: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

12

Kaixo irakurzaleok! Konturatzerako badator ikasturtearen bukaera eta beraz, udako oporrak laster dira. Ikasturte honetan lan asko izan dugu eta agian, denbora gutxiegi guk nahi genuen guztia ira-kurtzeko. Uda paregabeko momentua da liburu polit bat hartu eta bertako istorioaz gozatzeko. Bakoitzak aukera de-zala bere gustuko liburu bat, garrantzitsuena irakurtzen go-zatzea baita. Nik hemen proposamen batzuk egingo dizkizuet gustuko ezer ez duzuenontzat:

Egilea: Ramon Olasagasti Aiestaran / Bruno Hidalgo Gar-cia (il. ) Argitaletxea: ELKAR Bilduma: 7 XAGUXAR Hizkuntza: Euskara Sinopsia Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek antzematen ez dioten gaixotasun arraro batekin. Haren

arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun Martxel jolasean ibili diren Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren bat gaitzarekin. Bere kasa ikertzen hasten da, eta hainbat sekretu joango da aurkitzen ain-tzira misteriotsu horren inguruan… Egilea: Nerea Arrien

Argitaletxea: EREIN Bilduma: Auskalo Bumeran Hizkuntza: Euskara Sinopsia Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da. Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora. Niri, berriz, pentsatzea gustatu egi-

ten zait. Yoli San Sebastian

LIBURUTEGITIK...

Page 13: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

13

ZINEA

ALICIA A TRAVÈS DEL ESPEJO Alicia a través del espejo, izeneko pelikula, Maiatzaren 27an es-treinatuko da zinemetan. Alicia lurralde harrigarrietan esnatzen da, protagonista gazteak bakarrik bidaiatu beharko du lurralde magiko eta misteriotsu ba-

tean.Erlojua ezarritako epearen aurretik lortu behar duten zeregina. Bestela lurralde harrigarria, bizitza gabeko mundu bat bi-hurtuko da. Pelikularen iraupena ordu bat eta 48 minu-tukoa da. Hilda dagoen Alan Rickmanek bere ahotsa

jarri zuen, pelikulako ahotsa jarri zion beldar urdina pertsonaiari. Lehenengo Alicia, takillako errekorra Alicia en el País de las Maravillas (2010) Disney 1.025 milioi dolar irabazi zituen pelikula honekin. Errekor hau13 pelikulek bakarrik lortu dute zinearen historian.

IBAI ETA KIMETZ

Page 14: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

14

MUSIKA

ENCORE Encore musika talde bat da rock estilokoa, 2009an sortu zen, Bilbon. EP bi eta single batautoekoitzi zituzten, 2012an Faktore komunak(Baga-biga) diskoa kaleratu zuten; eta 2014an, Kanala (Elkar/Oihuka) diskoa. Azkeneko diskoetan arrakasta handiko zenbait kantu bildu dituzte: “Beti Gazte”, “Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia”, “Muxurik muxu”, “Airea”, “Ozen oihukatu”… Gehienek Gaztea irratikoTop Gaztea zerrendako lehenengo postuak lortu dituzte Euskal Herri osoko entzuleen botoei esker. TALDEKIDEAK: XabiHoo: ahotsa Urtzi Iza: gitarra Aitor Gallastegui: baxua Alvaro Olaetxea: bateria

IBAI ETA KIMETZ

Page 15: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

15

EGUZKIA ETA EURIA ERROMAKO ZUBIA. ERANTZUNA:……………………………….

BOST LAGUN DIRA: BATA TXIKIA, BESTE BAT LODIA, BESTE BAT LUZEA, BESTE BAT ALFERRA ETA AZKENA LANGILEA ERANTZUNA:

………………………………... BETI DAGO ZUTIK ETA EZ DAKI IBILTZEN. HIRU BEGI DITU, AUTOAK GIDATZEN. GORRI, BERDE, HORI, ZUK ASMATU HORI

ERANTZUNA:………………………………….

TXISTEAK

Ume batek bere aitari: -Aita,aita,aita!! Utziko al didazu telebista ikusten? -Bai! Baina piztu ez! Andereñoak Mikeli: -Esaidazu nola banatu zenituen hiru patata hamar lagunen artean? -Oso erraz!, purea egiten!!

GAROA ETA ENERITZ

Page 16: Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

16

HIZKI ZOPA WATERPOLOA BOLEIBOLA SURF ESKUBALOIA IGERIKETA TENISA URPEKARITZA PIRAGUA ARRAUN

SUDOKUA

GAROA ETA ENERITZ