DONIBANE-GARAZIdocentes.educacion.navarra.es/jreybaca/b2evolution/blogs/media/blogs... · 2-...

19
DONIBANE-GARAZI IRATI.G GARAZI HEGOI IKER MAITE 1

Transcript of DONIBANE-GARAZIdocentes.educacion.navarra.es/jreybaca/b2evolution/blogs/media/blogs... · 2-...

DONIBANE-GARAZI

IRATI.GGARAZIHEGOI IKERMAITE

1

AURKIBIDEA

1-Kokapena 3.or

2-Erliebea eta Hidrografia 4.or

3-Klima eta Paisaia 5.or

4-Ekonomia 6.or

5-Biztanleria 7.or

6-Historia 8-9.or

7-Kultura 10-14.or

8-Ikusgarriak 15-16.or

9-Zerbitzuak 17-19 or

2

1-Kokapena

Behe Nafarroa Euskal Herriko ipar mendebaldean dago eta Frantziaren hego mendebaldean. Behe Nafarroko erdialdean dago Donibane Garazi, bertako hiriburua.

Behe Nafarroaren mugak hauek dira: Hegoaldean Nafarroa, Mendebaldean Lapurdi, Ekialdean Zuberoa, Ipar Ekialdean Biarno eta Iparraldean Landak. Donibane Garaziko mugak Zaro, Izpura, Uharte Garazi, Donazaharre eta Lasa herriak dira.

Donibane Garaziko koordenadak mendebalderantz 1º13' eta iparralderantz 43º14' dira.

Euskal Herria: Nafarroa-Behera, Donibane-Garazi.

3

2- Erliebea eta hidrografia

Donibanen Garazin ibai ugari daude. Ibai gehienak Pirinioetan sortzen dira. Adibidez zeharkatzen dute Irati ibaiak, Baigorriti ibaiak eta abar. Bi ibai nagusinak Errobi ibaia (75m) eta Biduze ibaia(80m).

Nafarroa Beherako hegoaldea menditsua da Pirinioak hartzen ditu eta, iparraldera lauagoa da. Hegoaldean mendiak aurkitzen dira: Okabe mendia (1.463m), Urkulu mendia (1.413m) eta abar… Errozate mendia Ekialdean Zuberoarekin muga eginez dago.

Garaziko eskualdean Iratiko oihana dago.

Donibane-Garaziko ibaiak.

4

3-Klima eta paisaia Donibane Garazin Klima ozeanikoa dago. Klima

ozeanikoa Europa, Amerika mendebaldeko eta Australia Ekialdeko kostaldean nabaritzen da.

Hilabete hotzenetan 4ºC-9ºC tenperatura dago eta hilabete beroetan 18ºC eta 21ºC artean. Beraz, urte osoan ez du egiten hotz handirik ez bero handirik.

Urtaro guztietan euria egiten du, ez dago urtaro lehorrik. Urtean 1.000mm gora prezipitazio egiten du.

Mendialdean pagadi eta pinu asko aurkitzen dira. Beherago haritzak eta gaztainondoak aurkitzen dira. Lautada txikien hegaletan lur landuak daude, gainera artoa lantzen da.

Animalien aldetik, mendialdean azeriak, untxiak eta abar aurki daitezke mendi aldean.

5

Donibane-Garaziko paisaia

4-Ekonomia

Donibane Garazin enpresa nagusiena SARL ETIENNE BRANA da, elikagaigintzan inportanteenetarikoa dena. Laborantza jarduera hauek egiten dira batez ere: artoa, mahastiak eta barazkiak. Eta abeltzaintzan, berriz: behiak, ardiak eta txerriak garrantzitsuenak dira.

Nafarroa Behereko merkataritzagune nagusiak astelehenetako azoka eta apiril, uztail eta abuztuko ardi eta gazta-feriak dira.

Turismoak ere garrantzi handia dauka Donibane Garazin.

6

Donibane-Garaziko kokapena

5-Biztanleria

Donibane Garazik 2010ean 1761 biztanle zituen.

Hazkundean dago 1999az geroztik, Donibane Garazi dinamismo demografiko positiboa bizi du: 1726 biztanle 1999an, 1761 biztanle 2010ean (hots, 10 urtean, ia %2ko gehikuntza). Bere hedadura 272 km2-koa da.

7

6-Historia

Donibane Garaziko historiaren ezaugarri importanteenak hauek dira:

Nafarroa Beheran aurkitu ziren giza aztarna zaharrenak Paleolitikokoak dira. Guztietan zaharrena Nearderthal gizakiaren masailezur bat da, Otsozelaiako haitzuloan arkitua.

Paleolitikoko aldi desberdinetako aztarnak aurkitu dira: horri eta hezur landuak, lehen gizakien eta garai hartako piztien hezurrak eta Madeleina aldiko irudiak hormetan margotuta. Hegoaldeko mendialdeetan, 3500-3000 urte inguruko trikuharriak eta harrespilak aurkitu dira. Burdin Aroko aztarnategi garrantzitsu bat dago Okabeko gainean.

Donibane Garazi XIII.mendean eratu zen, Donazaharreri nagusitasuna kendu zion Urkullu eta Orrega zeharkatzen zituen erromatar galtzadan.

1329an, Filipe Evreuxkoak (1328-1343) forua eman zion hiribilduari; hiriak, harresiak, azokak eta feria kontrolatzeko. Era horretan, Donejakue bidea egiten ari ziren erromesek bertatik pasatu behar zuten Iruñera heldu baino lehen.

1512ko Irailean Joanes Labritekoak gidatutako armadak Donibane hartu zuten. Garai hartan, hiribildua eskuz eskuz aldatu zen, kalte ugariak izanik. 20.000 soldaduek 1512ko azaroan hiribildua setiatu arren, gotorlekuko 1000-1800 soldaduek

8

eutsi egin zioten. 1789ko abuztuaren 4ko gauean foruak

deuseztuak izan ziren.Nafarroa Beherak Ipar Euskal Herriko beste

herrialdeekin eta Biarnorekin batera, Behe Pirinioak izeneko departamentua sortu zuen.

Garai hartan, Nafarroa Behera guztiz behartsu zenez, biztanleek kanpora jo zuten bizibidearen bila; Ameriketara eta Frantziako hiri handietara, batez ere. Joera horrek XX.mendea arte iran du.

9

Donibane Garaziko argazki zaharra.

7-Kultura

7.1-HIZKUNTZAK

Donibane-Garazin hitzegiten diren hizkuntz ohikoenak hauek dira:

Euskal Herrian, Donibane-Garazin, euskara, erdera eta frantsesaz aparte, Behe-Nafarrera eta Gaskoiera mintzatzen dira.

Behe-Nafarrera, euskalki bat da eta Nafarroa-Beheran gehienan hitzegiten dena. Luis Luziano Bonapartek XIX.mendean egindako sailkapenaren arabera honela izendatu zen. Hizkuntzak aldatuz doaz eta orain, Behe-Nafarrera deitu ordez, Nafar-Lapurtera deitzen diote.

Gaskoiera, okzitanieraren dialekto bat da. Gaskoniako lurraldean sortu zen eta horrela hedatuz joan da. Ez du inolako onarpen ofizialik. Azkenaldian, bere erabilera murriztu da: 200.000 inguru dira orain gaskoi-hiztunak. Gaskoieraren fonetikaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

• F letrak “h” hasperedun bilakatzen da filium/hilh (semea)

• LL letrak “t” bilakatzea bellum/bell/bèth (ederra)

10

• LL letrak, bokal baten aurrean badago, “r” bihurtzea bella/bèra

• Bokal arteko N desagertzea luna /lua (ilargia)

• V “b” bihurtzea vita/bita (bizitza)

11

7.2-JAIAKDonibane-Garazin jai garrantzitsu bat dago:

San Joan edo sanjoanak dira. Udaren hasieran hasten dira eta ekainaren 24an ospatzen dira. San Joan bataiatzailearen izena eramaten du festak.

Bezperako egunean sua pizten da eta gainetik salto egiten dute.

Gainera, uztailaren 15ean, Joan Maiorgako maitiaren eguna ospatzen da.

Joan Maiorga, Donibane Garazin, 1533 Tazacorten jaio zen eta Ozeano Atlantikoan, 1570eko uztailaren 15ean hil egin zen. Margolaria eta jesuita izan zen. Berria jakin zenean, Zaragozan eta Madeiran zituen margolanak erlikiatzat jo zituzten. Omen handiko santua da Donibane Garazin.

12

Donibane-Garaziko sua

7.3-OHITURAKSan Joan festaren ezaugarri garrantzitsuena

Donibane sua da eta bezperako egunean pizten da.

GASTRONOMIADonibane-Garazin janaririk tradizionalena

Macarons-ak dira. Hemen, errezeta:

Osagaiak: ·Zuringo bat eta 32g azukre arrunt merengea egiteko ·50g azukre glass ·50g almendra hauts ·Kolorante tanta batzuk

13

MACARONS-AK

Egiteko modua:

·Zuringoa ondo irabiatu ia elur puntuan egon arte.

·Ondoren, azukrea gehitzen joan irabiatzen jarraitzen den bitartean, elur puntu gogor bat lortu arte.

·Ondoren, kolorante tanta batzuk gehitu eta pixka bat gehiago nahastu.

·Bestalde, almendra hautsa eta azukre glass-a nahastu eta oso ondo tamizatu.

·Azkenik zuringoak honekin nahastu buelta batzuk emanez.

·Labeko paperaren gainean manga pastelerarekin 3cm inguruko borobilak osatu, beraien artean pare bat zentimetro utziaz. Ordubetez utzi, gainazala pixka bat gogortu arte.

·Ondoren, labean egin 170ºCtara 20 minutu inguruz.

·Hozten utzi, eta hotzak daudenean paperetik kendu eta betegarriarekin bete, binaka bokadilo modukoak osatuz.

14

Macarons-ak

8-Ikusgarriak

Donibane Garazi Euskal Herriko lekurik kuttunena da.

Hiriko arkitektura oso bateratua da. Harearrizko hormak, arrosa koloreko etxeak eta ziudadela bat dauka.

Ikusgarriak dira hurrego hauek:

-Erdi Aroko Hiria: Donibaneko erdi aroko hiria txikia da, malda handiko kaleak izan arren oso ongi zainduak eta oso garbiak dira. Etxeak harrizkoak dira eta haietan eraikitze data jartzen du. Gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

-Harresia: Harresietara eltzeko udaletse ondoan dagoen ate handi batetik igaro bear da.

-Notre Dame Eliza: Eliza gotikoa da, XVII. Mendekoa. Suntsitu eta berregin zuten. Lehen aipatutako harresiaren partea da.

15

Notre Dame eliza

Monumentoak

UNESCO-k, Gizakiaren Mundu Ondarean ezarririk, Erdi Aroko herriaren harresiz inguratutako ate bat da. Bere izena inguruan dabiltzan Konpostelako beilarien pasaiari zor dio.

Erdi Aroan, gizon batzuk baziren ate horien ondoan, segurtasunaren ziurtatzeko eta bidesaria pagarazteko.

Museoak

Apezpikuen presondegia

Misteriozko eraikuntza horrek izen hori hartu zuen, azken mendearen hasieran, lekuko jakintsu batek parekatu zituelako Apezpikuen presentzia Donibane Garazin, eta leku hori presondegi bat izan zela XVIII.

Mendean.

Eraikuntza horren lehen kargua ez da oraindik ezagutzen: komertzioa, etxe gaztelutu bat...

16

9-Zerbitzuak

HOTELAK

ITZALPEA5 Place du Trinquet Sant Jean Pied de PortPrezioa 55 €Zerbitzuak: Internet, Wi-fi, Terraza, Doaineko aparkalekua, berogailua...

LOGISNon: Plaza de la iglesia del burgo del pueblo de Lasse.Telefonoa: 0559370157Tarifak:Logela familiarra: 80 euroLogela bikoitza: 50 euroPentsio erdia: 48 euroPentsio osoa: 55 euro

17

LES PYRÉNEESSt Jean Pied de PortFranciaTelefonoa: +33(5)59370101Faxa: +33(5)59371897

JATETXEAK

Donibane Garazin jatetxe asko daude. Adibidez :casa Camara edo Nicolasa.Casa Camara:Zenbakia:943523699Non dago:San Juan Pied de Port 79

Nicolosa:Zenbakia:943515469Non dago:Sant Jean Pied de Port 59

TELEFONOAK

Suhiltzaileak:Bourg, 64780 Ossès, Francia+33 5 59 37 76 78

Anbulanzia:Pompes Funèbres GaraziRue Bergers64220 Saint-Jean-Pied-de-Port, France05 59 37 24 80

Taxi:Goenaga Se Sarl41 Rue Espagne64220 Saint-Jean-Pied-de-Port, France05 59 37 05 00

18

Autobusak:Transports Voyageurs EtchemendyRue Nasse64220 Saint-Jean-Pied-de-Port, France05 59 37 02 92

19