Partitiboa - UPV/EHU · 2016. 4. 18. · GOGOAN IZAN BEHARREKOA -Lau perpaus motatan erabiltzen da,...

12
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuak Partitiboa 1 Partitiboa, hizpide.

Transcript of Partitiboa - UPV/EHU · 2016. 4. 18. · GOGOAN IZAN BEHARREKOA -Lau perpaus motatan erabiltzen da,...

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    1

    Partitiboa, hizpide.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    2

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    - Absolutiboaren ordez (NOR kasuaren ordez) erabiltzen da zenbait perpaus motatan (gerora izango ditugu aztergai):

    •  Ez dira ikasleak etorri. •  Ez da ikaslerik etorri.1

    1 Baina gogoratu: Ez dira ikasleak etorri ≠ Ez da ikaslerik etorri. 2 EIMAren Morfosintaxia liburuan, ezeinekin partitiboa ez erabiltzea gomendatzen da (52. orrialdea).

    - Gainerako atzizkiekin, egitura hauetako bat baliatzen da:

    • bat ere: ikasle batek ere ez ditu egin ariketak. • ezein: aipu hori ez duzu ezein liburutan aurkituko. • inolako: ez dio inolako galderari erantzun. • inongo: inongo pertsonak, taldek edo erakundek ezin du horren kopiarik

    egin.

    - Zer esanik ez, partitiboarekin ere erabil daitezke egitura horiek:

    • Sekzioan ez da inolako aldaketarik egin behar.2

    http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf#page=49

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    3

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    -Partitiboari dagokion aditz-komunztadura singularrean gauzatzen da:

    • Finantzaketa emango zion hartzekodunik gabe geratu zen Ekuador. *Finantzaketa emango zioten hartzekodunik gabe geratu zen Ekuador.

    • Gai horri buruz ez dugu libururik aurkitu *Gai horri buruz ez ditugu libururik aurkitu.

    •  Erabaki hori dela kausa ez da herritarrik kaltetuko. *Ez dira herritarrik kaltetuko.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    4

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    -Lau perpaus motatan erabiltzen da, erreferentea zehaztugabea, gene-rikoa1 denean:

    o  Ezezko perpausetan

    o  Galde-perpausetan

    o  Baldintzazko perpausetan

    o  Baiezko perpausetan

    1 Ez ditu liburuak ekarri perpausean, liburu jakin batzuez ari gara; Ez du libururik ekarri perpausean, ostera,ez.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    5

    • Ez dut idatzi gomendiozko gutunik.

    (≠ Ez ditut idatzi gomendiozko gutunak.)

    • Ez zen apaizik joan hiletara.

    • Ez dugu lekurik izan autoan, hain da txikia.

    • Aspaldian ez dugu afaririk egin.

    • Oskarbi zegoen, eta ez zebilen haizerik.

    • Ez omen du gogorik horretaz mintzatzeko.

    -Partitiboa ezezko perpausetan:

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    6

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    • Irakurri duzu gai horren inguruko libururik?

    (≠ Irakurri dituzu gai horren inguruko liburuak?)

    • Badago segurtasun-kamerarik eraikin horretan?

    • Sumatu duzu aldaketarik lehengo eta oraingo egoeraren artean?

    • Egin duzu argazkirik oporretan?

    • Izango duzu betarik hori guztia egiteko?

    -Partitiboa galde-perpausetan:

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    7

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    • Seme-alabarik izan balute, haien bizimodua bestelakoa izango zen.

    • Akatsik edo okerrik gertatzen bada, egileek eta editoreek ez dute lege-erantzukizunik onartuko.

    • Astirik izango banu, testu osoa irakurriko nizuke.

    • Hori egiteko beste modurik badago, modu hori erabiliko dut.

    • Nagusiak besterik esaten badizu, ez kezkatu, eta jo sindikatura.

    • Hemen norbaitek txarrik egiten badu, laster ordaintzen du bere errua.

    -Partitiboa baldintzazko perpausetan:

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    8

    GOGOAN IZAN BEHARREKOA

    • Bai, irakurri dut gai horren inguruko libururik. [≠ Bai, irakurri ditut gai horren inguruko liburuak.]

    • Pertsona zintzorik egon badagoela sinesteko prest nago.

    • Teknika nabarmentzeak badu, halaber, beste ondoriorik.

    • Erakusten dute badela erlaziorik bikien adinen eta haien arteko desberdintasunaren artean.

    • Zientzia-ikerkuntzak badu mugarik.

    • Kaltzio klinoanfibolek, Fe, Mg eta Ca kantitateen aldaketek eragindako konposizio-aldaketez gain, badute beste aldaerarik ere.

    -Partitiboa baiezko perpausetan:1

    1 Horrelako baiezko perpausetan, galdegaia baietza da: “Ikusi ditut [, bai,] film horiek”, “Zuk ez, baina nik badut [, bai,] erantzukizun hori”.

    Ikus, Euskaltzaindiaren 30. araua: Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola.

    http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0030.pdf

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    9

    PARTITIBOA ZENBAIT EGITURATAN

    • Dirurik gabe etorri naiz. (*Dirurik barik etorri naiz.) • Diru gabe etorri naiz. (Diru barik etorri naiz.)

    •  -rIK / Ø GABE:

    •  -rIK / Ø GEHIENa:

    •  -rIK / Ø -ENa (superlatiboa): • Testurik zailena aukeratu du. • Ura husteko sareko hodiek ibilbide sinpleena izan behar dute.1

    •  Jenderik gehienak ongi asko estimatzen du matematika. •  Jende gehienak onartzen du egoera hori. •  Ikaslerik gehienek zientziako edo teknologiako graduak aukeratu dituzte. • Haur gehienei egin diete osasun-azterketa.

    1 Superlatiboan, beste egitura hauek ere erabiltzen dira: “testuetan / testuetatik zailena(k)”.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    10

    PARTITIBOA ZENBAIT EGITURATAN

    •  -rIK / Ø ASKI:

    •  -rIK EZEAN:

    • Askatasuna, definizio baten arabera, hertsadurarik eza da. • Merkatu nazionalik ezari buruzko tesia garatu zuen. • Proportzionaltasun ezak eragiten ditu errore horiek. • Horrelako hiri-hazkundeak eskualdeen arteko oreka ezaren emaitza dira.

    Horregatik, izendapen hoberik ezean «dokumental» deitzea erabaki dugu.

    •  (...) zentzu onik aski izan zuen benetako matematikari bat hartzeko irakasle. • Bereziki erabilgarria da entrenatzeko denbora aski duten pertsonentzat. •

    •  -rIK / Ø EZa:

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    11

    PARTITIBOA ETA ERLATIBO-PERPAUSA

    -Erlatibo-perpausaren ardatza den izena partitiboan dagoenean, izenaren eskuinera eraman daiteke erlatibo-perpausa, partitiboan jokatua:

    • Ondorio horri jarraikiz, ez da mutanterik aurkitu AAB-erantzun guztietan akatsa duenik.

    o  Ondorio horri jarraikiz, ez da AAB-erantzun guztietan akatsa duen mutanterik aurkitu.

    -Beste horrenbeste egin daiteke erlatiboa inor edo ezer izenordainei dagokienean (baldin eta NOR kasuan badaude).

    • Ez dago inor matematikari buruz halako hizkera erabiltzeko bezain ergela denik.

    • Baina hor ez da ezer matematikari bat erakartzen duenik.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa

    12

    ESKERRIK ASKO zure arretagatik.

    (*eskerrikasko)