Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA ......EHULKUren aholkuak Euskara Zerbitzua...

12
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuak Perpaus osagarri jokatugabeak (I) 1 Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA, -TZEKO, -TZEN...) hartzen dituzten honako aditz hauek: espero izan, behar izan, nahi izan, esan, agindu, ahaztu, eskatu... Fitxa egiteko, EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII (perpaus jokatugabeak) liburua izan dugu oinarri, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak 2011n argitaratua. EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII (PERPAUS JOKATUGABEAK) Eta espero dugu...

Transcript of Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA ......EHULKUren aholkuak Euskara Zerbitzua...

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    1

    Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA, -TZEKO, -TZEN...) hartzen dituzten honako aditz hauek:

    espero izan, behar izan, nahi izan, esan, agindu, ahaztu, eskatu...

    Fitxa egiteko, EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII(perpaus jokatugabeak) liburua izan dugu oinarri, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak 2011n argitaratua.

    EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII (PERPAUS JOKATUGABEAK)

    Eta espero dugu...

    http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/75445.pdf

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izatea.

    • Espero dugu fitxa hau interesgarri izango zaizuela.

    • * Espero dugu fitxa hau interesgarri izan dakizuen.

    2

    Espero izan aditzak -TZEA perpausa hartzen du, edo geroaldiko aditza duen perpausa, baina ez subjuntiboa.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    3

    • Adibidez, ez dugu espero Chicagon,1930eko hamarkadan, gangster batek garajean suziri espazial bat aurkitzea.

    • Musika-konposizio bat entzuten dugunean, melodia edo motiboa errepikatzea espero dugu.

    • Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agertzea. • *Espero dugu (...) pertsonaia nagusiak bigarren

    zatian ere ager daitezela.

    • Muntaketak istorioko gertaeren maiztasuna errespetatuko duela espero du ikusleak. • *Muntaketak istorioko gertaeren maiztasuna

    errespeta dezala espero du ikusleak.

    • Jargoi hori hainbeste aldiz ikusita, azkenerako automatikoki erabiliko eta ulertuko duzula espero dugu. • * (...) automatikoki erabil eta uler dezazula espero dugu.

    • Artikulu honen bidez, espero dugu laburtuta geratuko zirela kolektibo gisa egiten dugun lanaren zenbait alderdi.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    4

    -TZEA perpausaren ordez, subjuntiboa erabil daiteke; -TU perpausaren ordez, aldiz, ez.

    -TU NAHI IZAN / -TZEA NAHI IZAN

    Perpaus osagarri bat edo bestea erabiltzeko, perpausetako subjektuen erreferentziakidetasuna hartu behar da aintzat: alegia, bi perpausek (osagarriak eta nagusiak) subjektu bera edukitzea edo ez.

    • Ikasleek termino jakin baten esanahia aurkitzea nahi badu irakasleak, hitz hori aurkibidean kontsultatzeko aukera eman behar die.

    -tu nahi izan: [+ erreferentziakideak] -tzea nahi izan: [- erreferentziakideak]

    •  ikasleek nahi izan •  ikasleek aurkitu

    •  irakasleak nahi izan •  ikasleek aurkitu

    • # Ikasleek termino jakin baten esanahia aurkitu dezaten nahi badute...

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • Produktoreak aurrekontua prestatu behar du eta zehaztu filmazioa hasi aurreko kostuak.

    (#Produktoreak ...prestatzea behar du.. )

    5

    -TZEA perpausaren ordez, subjuntiboa erabil daiteke; -TU perpausaren ordez, aldiz, ez.

    -TU BEHAR IZAN / -TZEA BEHAR IZAN

    Aditz honetan ere subjektu-erreferentziakidetasunaren baitan dago -TU perpausa edo -TZEA perpausa erabiltzea.

    • Bi molekula horiek bereizten ez dituen erreaktibo batek haietako batekin —eta ez bestearekin— erreakzionatzea behar dugu.

    •  produktoreak behar izan •  produktoreak prestatu, zehaztu

    •  guk behar izan •  erreaktibo batek erreakzionatu

    • (…) erreaktibo batek haietako batekin (…)erreakziona dezan behar dugu.

    • # Produktoreak (...) aurrekontua presta dezan behar du...

    -tu behar izan: [+ erreferentziakideak] -tzea behar izan: [- erreferentziakideak]

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • Lau urte dituenean, berriz, haurrak zenbatu egingo du, eta bost gaileta ekartzeko esaten badiozu, bost ekarriko dizkizu.

    6

    -TZEKO ESAN/ -TZEA ESAN

    -TZEKO ESAN = agindua, eskaria

    • Morfologiak, hitzez hitz, forma aztertzea esan nahi du.

    -TZEA ESAN = adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea

    • Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio.

    • Bi punturen arteko biderik laburrena kalkulatzeko modu horri bidea integratzea esaten diote.

    • Taularen gainean pieza batzuk jartzeko esaten die irakasleak ikasleei, konturatu daitezen nola "eraikitzen" diren eraikinak.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • 1846ko urrian, garbitzeko konketa batzuk jarrarazi zituen erditze-gelan, eta eskuak garbitzeko agindu zien ikasleei.

    7

    -TZEKO AGINDU/ -TZEA AGINDU

    -TZEKO AGINDU= agindua, ordena

    • Dietarik edo ariketa fisikorik gabe pisua galtzea agintzen du produktu horrek.

    -TZEA AGINDU= agintza, promesa

    • Zelulitisa gutxitzea agintzen duten iragarkiak kritikoki aztertu behar dira.

    • Baina gerrak eragindako ekonomia-krisiaren eta paper-eskasiaren ondorioz, Francoren gobernuak hainbat egunkari bateratzeko agindu zuen.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • Bere ohiko errutina aldatu ostean, aita saiatu bati haurtzaindegirako bidea hartzea ahaztu zitzaion, eta, horren ordez, unibertsitaterako ohiko bidea hartu zuen, lanera joateko.

    8

    -TZEA AHAZTU/ -TZEN AHAZTU

    -TZEA AHAZTU = egin behar zen zerbait ez egitea

    • Futbolari horrek oraindik ez du ahaztu golak sartzen.

    -TZEN AHAZTU= zerbait nola egiten den ahaztea

    • Denboraren joanean, gero eta memoria-galera handiagoak izaten dituzte Alzheimerren gaixotasunak jotako pertsonek, eta eguneroko bizitzako gauza batzuk egiten ahazten dute.

    • Maiz samar egiten den akats bat da eskala grafikoetan unitateak adieraztea ahaztea.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    • Zuzendariak begiak gehiago irekitzeko eta pantailatik kanpora begiratzeko eska diezaioke aktoreari.

    9

    -TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU

    -TZEKO ESKATU DIO/ZAIO

    • Hori dela eta, profesional kritiko eta sortzaileenek museoen egitura sakon aldatzea eskatzen dute, museoak demokratizatzea.

    -TZEA ESKATU DU/DA

    Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak, EGLU-VII liburuan, eskatu aditzaren egitura prototipikoa dakarkigu, honako honetara bil daitekeena:

    • Neurtutako distantzia batean laster egiteko, oinez ibiltzeko eta bizikletan ibiltzeko eskatu zaio lagun bakoitzari.

    • Proportzioa gordetzea eskatzen da.

    [+ datiboa] > -TZEKO [-datiboa] > -TZEA

    [(?)...kanpora begiratzea eska diezaioke aktoreari.] [(?)...aldatzeko eskatzen dute, museoak demokratizatzeko.]

    Erne: ZER ESKATU esapideaz ari gara; ez ZERTARAKO ESKATU esapideaz!

    (norbaitek zerbait egiteko eskatu norbaiti) (norbaitek zerbait egitea eskatu)

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    10

    -TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU

    Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.

    Subjektua, hau da, eskatzen duena, abstraktua* bada > -TZEA:

    • Gertaera hori leku, prozesu eta erritmo ezberdinetan gertatzen ari da (batzuetan, azkarrago eta nabarmenago; beste batzuetan, astiroago), eta horrek eskatzen digu orain artekoez bestelako tresna metodologikoak erabiltzen jakitea. (horrek= gertaera hori leku, prozesu eta erritmo ezberdinetan gertatzeak)

    (*ekintza, egoera...)

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    11

    -TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU

    Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.

    • Beste film batzuek, ostera, gure itxarobideak nolabait doitzea eskatzen digute.

    Subjektua bizigabea bada > -TZEA:

    • Horietako makina bakoitzak programa zehatz bat garatzea eskatzen digu.

    • Deskarga egokia bada, aparatuak eskatuko digu deskargaren botoia sakatzea.

  • Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)

    12

    -TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU

    Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.

    • Ikusle batzuek bizitzari buruzko irakaspenak jasotzea eskatzen diete filmei.

    Adierazpen generikoa*> -TZEA:

    • Zuzendaritzari etengabe jardutea eta gauzak lortzea eskatzen zaio, eta hori ez da beti erraza gertatzen.

    • Bai-ez erako galderetan, «bai» edo «ez» erantzutea eskatzen zaio solaskideari.

    • Haur Hezkuntzan, familia-esparru afektibotik irtetea eskatzen zaio haurrari, eta beste interesgune eta atsegin batzuk aurkitzea.

    (* Egiletza zehaztugabea da.)

    julioTexto escrito a máquina

    julioTexto escrito a máquinaIkasia gogoratuz: saski-naski

    julioTexto escrito a máquina

    julioTexto escrito a máquina

    http://www.ehu.eus/ehulku/ariketak/saski-naski/saski-naski(I).htm