Mina aztergai - barren.eus · 2020-02-06 · ENTRESAKA 3 Elgoibarko Euskaraldia Taldea: Danobat...

24
ELGOIBAR - 1147. zenb. XXVII urtea - 2020-02-07 Mina aztergai Josu Zabala

Transcript of Mina aztergai - barren.eus · 2020-02-06 · ENTRESAKA 3 Elgoibarko Euskaraldia Taldea: Danobat...

ELG

OIB

AR

- 114

7. z

enb.

XXV

II ur

tea

- 202

0-02

-07

Minaaztergai

Josu Zabala

1147 azala:Maquetación 1 06/02/20 10:53 Página 1

1147 azala:Maquetación 1 06/02/20 10:53 Página 2

ENTRESAKA 3

Elgoibarko Euskaraldia Taldea: Danobat Kooperatiba, EH-Bildu, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala, Eusko Alderdi Jeltzalea, Herri Eskola, Ikastolako Guraso Kontseilua,IMH Ikastetxea, Kalamua Guraso Elkartea, Morkaiko Mendizale Elkartea, Musika Eskola eta Udal Euskaltegia.

EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................

OIHANAAPELLANIZ, 36 urte IRUNE IRIONDO, 56 urte

w Zergatik eman duzu izena aurkezle-sarean?

Banuen herri-ekimenen batean parte hartzeko

gogoa, eta Euskaraldiaren edizioa tokatu zait pare-pa-

rean. Eta euskarak beti behar gaituenez ekintzaile, Eus-

karaldiaren aurkezle-sarean izena ematea erabaki

nuen.

w Pentsatu al duzu zein erakunderi aurkeztuko diozun Eus-

karaldiaren bigarren edizioa?

Aukeran eman digute guk nahi dugun entitatea auke-

ratzeko, eta Osakidetzako langilea naizenez, anbulato-

rioan aurkeztea erabaki dut.

w Nola bizi izan zenuen lehen edizioa?

Belarriprest gisa jardun nuen aurreko edizioan, eta osoondo moldatu nintzen. Ariketa interesgarria iruditu zitzai-

dan. Txapa paparrean eramateak buruan klik eginarazi

zidan, eta elkarrizketa bat baino gehiago gauzatu nituen

euskaraz hari esker.

Fisikoki txapa ez daramat gainean egun hauetan, baina

akordatzen naizenean, klik egiten dut berriz ere. Ia edizio

hau interesgarri egiten dugun berriz ere!

........ ........................................................ ........ ........................................................

w Zergatik eman duzu izena aurkezle-sarean?

Euskalduna naiz eta euskaldun sentitzen naiz, eta zoritxarrez,

euskararen alde zerbait egin beharra dagoela sentitzen dudalako

eman dut izena. Saltsera samarra ere banaiz, eta gizarte ekintze-

tan parte hartzea eta laguntzea gustatzen zait. Ni euskaraz bizi

naiz, eta hain ondo bizi naizenez, jendea animatu nahi dut eurak

ere euskaraz bizitzera.

w Pentsatu al duzu zein erakunderi aurkeztuko diozun

Euskaraldiaren bigarren edizioa?

Gure alaba batek eskubaloian jokatzen du Sanlon, eta han

aurkeztea pentsatu dut.

w Nola bizi izan zenuen lehen edizioa?

Ondo moldatu nintzen, baina uste dut rola ez nuela ondo au-

keratu. Ahobizi izan nintzen, euskaraz bizi naizelako, baina Bela-rriprestaukeratu izan banu, uste dut jendeak gehiago hitz egingozidala euskaraz. Umeen bueltan ibiltzen naiz asko, eta konturatu

naiz nik erdaldunak zirela uste nuen askok umeei euskaraz egiten

dietela, baina guri gaztelaniaz zuzentzen zaizkigula. Ohitura ho-

riek aldatu beharra daukagu, lotsa kentzen lagundu eta heldue-

kin ere euskaraz egiteko gai direla erakutsi behar diegu.

Gero eta gehiago gara aurkezle-sarean! Animatu zeu ere!

Euskaraldia ariketaren bigarren edizioa Elgoibarko entitate batiaurkezteko prest dagoen jendea behar da.

Aurkezle-sarean izena ematen duzuenok beharrezkoa den laguntza eta materiala izango duzue, eta jasoko duzue formazioa, aurkezpenak egiten hasi aurretik.

Aurkezle-sarean izena emateko: [email protected] 943 741 626 643 499 169

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 3

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO

ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK

Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas,Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ander Soraluze,Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan LuisMugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Badago jende asko politika hitzaentzun, eta hotzikara sentitzenduena, eta orduan, beraien burua

zuritu aldera, politikak sortutako gorabe-herak gogorazten dizkigute, argi etagarbi ikus dezagun politika politikariekegin behar dutela. Halarik ere, ni eznaiz uste horretakoa; politika –edozeingairi buruz ari garelarik– gizartearen ar-nasbidea da, eta gu partaideak. Siste-mak beldurra, etsipena zabaldu nahi duhedatutako gizarte ahul hori hobeto kol-patzeko, eta etekin handiak lortzeko.Baina gizarteak jakin behar du asmatu-tako parodia horren atzean dauden an-tzerkigile profesional horien asmoa ezdela ikusleari barre eragitea, baizik eta

mantsotzea, eta botoaren konpromi-soa baino ez eskatzea. Eta hori osoondo ikusi genuen urtarrilaren 30eko

greba egunean. Gutun Sozialarengreba orokorrak eragin zabala izanzuen, eta manifestazioak oso jendetsuakizan ziren: 145.000 pertsona, lan, pen-tsio eta bizitza duinen eske, tokian-tokikooihartzuna ezberdina izan arren. Halarikere, “porrota” hitza baino ez zuten era-bili. Horregatik, oraingo politikak beste-lako bidea hartu behar du, eguneroelkarrizketek bestelako norabidea hardezaten. Baina horretarako sinetsi eginbehar dugu. Ez da erreza izango; hori

badakigu, urte asko daramatzate gizar-tea etxekotzen. Gainera, aurreikuspenakez dira oso baikorrak (presoena, krisia-rena...). Lehen ekonomia zela eta, epemotzeko tartea erabiltzen zuten egoera-ren larriari buelta emateko. Orain,ordea, inolako lotsarik gabe, hamabi,hamabost urteko tartea aurreikusten dutedramaren tamaina biguntzeko-edo.Baina ez dute egia osorik esaten: be-raiek badakite, oso ondo gainera, den-bora tarte horren ostean bestelakoparodia –dagoeneko orduko diseinuakzer nolako itxura hartuko duen jakingodute– asmatuko dutela herri xeheak za-ratarik ez egiteko, eta guk, poliki-poliki,beraien gustuko musikaren letra barnera-tzeko: “Petrinak estutu! Interes handiakdaude musikaren erritmoa ez aldatzeko,aldaka modu zakarrean ez mugitzeko.Hala eta guztiz ere, orain inoiz ez be-zala, politika ahotan hartuta, benetakoaldaketaren aldarria erreibindikatu behardugu. Ezin dugu gure irria hipotekatu.Bestelako munduan sinetsi behar dugu.

Porrotaren arrakasta

JUAN LUIS MUGERTZA

“Ni ez naiz uste horretakoa.

Politika -edozein gairiburuz ari garelarik-

gizartearen arnasbidea da,eta gu, partaideak”

Idazlea

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 4

GUTUNAK

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

u 26 URTE! 1994ko otsailaren 4an irten ginen

estreinakoz zortzi lagun baserriz base-rri kantuan eta eskean. Gure herrikoohitura zahar bat errekuperatzea izanzen aitzakia, baina ez genekien base-rritarren erantzuna zein izango zen.Asko poztu ginen harrera ezin hobeaizan genuela ikustean. Guri asko gus-tatzen zitzaigun egiten genuena,baina, batez ere, baserrietako atarie-tan zerbait berezia sortzen zela ikusigenuen.

26 urte pasatu dira ordutik, eta ur-teak ez dira alferrik pasatzen. Hasie-rako aitona-amona asko dagoenekoez daude gure artean. Urtero-urteroabesten dugu Salbea etxeren batean.Aurten ere, zoritxarrez, Santa Agedabezperan hil zen gure taldea asko esti-matzen zuen Antxola baserriko Justino.Ez ditugu ikusten, baina ondo gordetadauzkagu gure oroimenean.

Asko eta asko joan dira, baina, zo-rionez, gure herriko baserri-etxeak ezdaude hutsik, eta oraindik bizirik dirauduela 26 urte berpiztu genuen tradizio-aren sugarrak.

Gure asmoa jarraitzea da. Baserrie-tako bideak hartuko ditugu kantuan etaeskean, baserritarrok zuen etxeetakoateak zabaltzen dizkiguzuen bitartean.Badakigu ez garela etxe guztietara hel-tzen, baina saiatzen gara maite gaitu-zuen tokietara joaten. Esaguzue, lasai,zuenera ere joatea nahi baduzue, gus-tura joango gara-eta.

Eskerrik asko 26 urteko ibilbidean bi-delagun izan zaituztegun guztioi: bertso-lariak, trikitilariak, koruko jendea ... Zueiesker egin dugu orain arteko bidea, etazuekin egin nahi dugu aurrera. Eta, zelanez, eskerrak eman nahi dizkiegu Aias-tiako soziedadekoei urtero-urtero ematendiguten afariagatik. Eta, bereziki, Agusti-nek eta Balentinek gure taldeagatik egi-ten duten lana goraipatu nahi dugu;egiten duzuenak ez dauka preziorik!

Datorren urtera arte! Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea

u ZUBIETAKO ERRAUSTEGIANIRREGULARTASUNAK

Aste honetan GuraSOS elkartearenbidez jakin ditugu Zubietako erraustegia-ren inguruan gertatzen ari diren irregulta-sunak. GuraSOSek Eusko JaurlaritzarenIngurumen Sailari eskatu dio iraungitzateman dezala erraustegiari emandako in-gurumen baimen bateratua (IBB), frogafaseetarako izendatutako epeak agortudituelako. Era berean, erraustegiaren ku-deaketa daraman Ekondakin enpresaksalatu du gezurrezko informazioak emandizkiela agintariei, epeen agortze horisaihestu nahian. Horren ondorioz Indus-tria Sailak espedientea ireki dio enpresariirregulartasun horiek direla-eta. GuraSO-Sen arabera, enpresak gezurrak zabalduditu atzerapenak zuritu nahian eta joanden udan gertatutako istripu elektrikoazeta bestetaz esandakoak ez dira gertatuEkondakinek argudiatu bezala.

Laster batean Gipuzkoako Hondaki-nen Kudeaketak (GHK) ukatu egin dituGuraSOS plataformak egindako akusa-zioak. GuraSOSek publikatutako infor-mazioak ez datozela baterrealitatearekin, eta informazioa modupartzialean erabili dutela iritzi publikoamanipulatzeko. GHKren arabera, ekai-naren 11n ez zen inoiz transformadore-aren leherketa gertatu, “baizik etakonplexua energizatzeko lanetan gerta-tutako gertakari bat izan zen, zirkuitula-bur bat eraginez”. Jose Ignacio AsensioGHK-ko presidente eta Ingurumen dipu-tatuak “arduragabekeriaz” jokatzea ego-tzi dio GuraSOS plataformari, eta“alarma soziala” pizteko helburuz herri-tarrak “desinformatzea” leporatu dio.

Alarma soziala piztu? Arduragabeke-ria? Desinformatzea? Gure osasuna etaingurumena jokoan daudela ahaztu zaiebatzuei. Hau onartezina da. Herritarrokustelkeriarekiko eta ingurumenaren hon-damendiarekiko zero tolerantzia izanbehar dugu. Zubietako erraustegia 35 ur-terako osasun, ingurumen, ekonomia etapolitika arloko arazo handi bat da gipuz-koar guztiontzako, baita elgoibartarron-tzako ere. GuraSOSek dioen moduanpremiazkoa da guztion artean irtenbideadostu, bidezkoa eta demokratikoa ema-tea. Auzitegiek, Legebiltzarrak eta Ba-tzar Nagusiak dagozkien neurriak hartuditzatela orain!

A.I. Z.

5

Justino Badiola Arakistain2020ko otsailaren 4an hil zen, 77 urte zituela.

Haren oroimenez meza izango da, domekan, otsailaren 9an, 10:30ean,Sallobenteko elizan. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 5

ASTEKO GAIA6

Lan, pentsio eta bizitza duinak aldarri-katzeko Eskubide Sozialen Gutunakjoan zen ostegunerako deitu zuen

grebak eragina izan zuen gurean ere.Handia, sindikatuen arabera, eta apala,patronalaren esanetan. Grebak izanzuen jarraipena ez da erraza neurtzen,baina egun horretako mobilizazioetara,hori bai, milaka lagun batu ziren. Eguer-dian, aspaldiko manifestazio jende-tsuena egin zen Eibarren, eta iluntzeanere ehunka lagun irten ziren kalera Elgoi-barren.

Goizean goiz pikete informatiboakibili ziren lantegien bueltan, baina Elgoi-barko herriguneko taberna eta saltokigehienak zabalik egon ziren, bai eta in-dustrialdeetan kokatuta dauden saltokihandiak ere, Dia izan ezik. Arratsal-dean, mobilizazio orduan, gehiagok itxizuten. Industrian, berriz, zaila da grebakizan zuen jarraipena neurtzea. Ateakitxita zituzten enpresa guztiek eta zailazen zenbateko jardunean ari ziren antze-maten, baina oro har esan dezakegubesteetan baino mugimendu apalagoasuma zitekeela industrialdeetan eta apar-kalekuetan ere ohi baino auto gutxiago

zeudela aparkatuta. ELA sindikatutik za-baldu zituzten datuen arabera, Rodisan,Danobaten, Gorosabelen (Mendaro),Grindelen, Giauton eta Sippen bozketaegin zuten langileek, eta Danobaten ezbeste guztietan grebarekin bat eginzuten. Jarraipenik handiena ikastetxeetanizan zuen grebak. Elgoibar Ikastolan etaHerri Eskolan gutxieneko zerbitzuak es-kaini zituzten. IMHn, ikasleek greba eginzuten, bai eta Institutuan eta Mekan ere.

Mekan, bestalde, 70 langiletik 17k eginzuten bat grebarekin. Bestalde, Lurralde-busek eta Euskotrenek ere gutxienekozerbitzuak eman zituzten. Nolanahi ere,tren-zerbitzua etenda egon zen goizean,piketeek zuhaitz bat bota zutelako Berri-zen eta enbor bat trenbideko katenaria-ren gainera jausi zelako.

Mendaron ere ohi baino mugimenduapalagoa igarri genuen industrialdee-tan. Ateak itxita zituzten enpresa gehie-nek eta zaila zen barruko dinamikaantzematea, baina trafikoa ohikoabaino txikiagoa izan zen. Goizean pun-tapariak bota zituzten Kurutz-gain indus-trialdeko sarreran, eta lanera zihoazendozena bat lagunen autoen gurpilak zu-latu zituzten modu horretan. Herrigu-nean, baina, apenas izan zuenjarraipenik grebak. Bi taberna eta saltokitxiki bat izan ezean gainerako guztia za-balik egon zen, eta Udalean ere ohikozerbitzua eman zuten. Mendaro Ikasto-lan eta Mendaro Ospitalean, bestalde,gutxieneko zerbitzuak eman zituzten.Mendaro Ikastolatik jakinarazi zuten ira-kasleen klaustroaren gehiengoak eginzuela bat grebarekin, eta ondorioz, ezzela ohiko eskolarik eman.

Mobilizazio jendetsuak egin ziren Elgoibarren eta Eibarren eguenean, Eskubide Sozialen Gutunak deitutako greba eguneanu

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 6

MOTZEAN 7

Hilaren 27an hasiko da Errigoraren kanpaina

Otsailaren 27an zabalduko du Errigo-rak Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskurakanpainaren edizio berria. Nafarroa he-goaldeko oliba-olio birjina, kontserba-sor-tak, arroza eta pasta eskainiko ditu,euskaraz etiketatuta eta ekoizleek saltzenduten prezioan. Otsailaren 27tik martxo-aren 12ra arteko epea izango da eskae-rak egiteko, Errigoraren webgunearenbidez: www.errigora.eus. Kanpaina ho-netako eskaintzaren barruan honako pro-duktu hauek egongo dira aukeran:oliba-olio birjina estra, pikillo piperrak,zainzuri zuriak, orburuak, barazki-menes-tra, tomate frijitua, arroza, potxak, ba-razki-kremak eta pasta.

Proiektuan egingo den aldaketa batek hiruhilez luzatuko du igerileku berriaren obra

Iazko azaroan hasi zituzten Olaizaga kiroldegiko igerilekua handitzeko lanak,baina lanak geldirik daude, zundaketa-lanekin hasterakoan ustegabeko emaitzaktopatu zituztelako eta horrek eraikitze-sistema aldatu beharra eragin duelako. Al-

daketa horrek igerileku estalien proiektua aldatu beharra ekarri du, eta joan zen as-teko udalbatzaren osoko bilkuran onartu zuten aldaketa-proposamena. Aldaketahori egiteak aurrekontuan ere izango du eragina: 367.758,26 euroko kostuaizango duelako (BEZ barne). Udalak 2.881.142,40 (BEZ kanpo) euroan esleituzion igerilekuak handitzeko proiektua Construcciones Amenabar S.A. eraikuntzaenpresari. Era berean, aldaketa horiek egin ahal izateko, denbora gehiago ere be-harko dute langileek, eta Udalak onartu du hiru hilabetean luzatzea lanok bukatzekoepea. Izatez, hamalau hilabeteko epea zeukan Amenabarrek igerilekuko obrakamaitzeko eta Udalak aurreikusten zuen 2021. urte hasierarako erabiltzeko moduanegotea igerileku berria.

Manuel Salegi eta Joxe MariZialtzeta nagusi musean

Euskal Herriko Mus Txapelketako kan-poraketa jokatu zuten zapatuan Elgoiba-rren, Tantaka tabernan, eta Manuel Salegieta Joxe Mari Zialtzetak irabazi zuten. Seibikote lehiatu dira aurten, gutxi beste urtebatzuekin alderatuta, eta Gipuzkoako fi-nalerako txartel bakarra egon da jokoan,Salegik eta Zialtzetak irabazi dutena. Ho-rrez gain, lau lagunek Tantakan afaltzekotxartela ere jaso dute irabazleek. Seguranjokatuko dute finala, otsailaren 29an, etaaurrera egiten dutenek Euskal Herriko fi-nala izango dute gero, martxoaren 14an,Zigoitian (Araba).

Bolatokiko plaza berritu eta zabaldu dute

Zabaldu dute Bolato-kiko parkea. Udalak161.072 euro pasa erabiliditu 2018ko aurrekontuparte-hartzaileetan herrita-rren boto gehien jaso zuenlan hau egiteko. Proiektuabukatu berritan EHBildutikkargu hartu diote udal go-bernuari irisgarritasunazaindu ez dutela argudia-tuta. Eskaileren ordez arrapala jartzeko proposatua zuen EHBilduk. ElgoibarkoIrisgarritasun Plana aurkeztean Ane Beitia alkateak esan zuen beti saiatzen direlairisgarritasuna zaintzen, baina kasu batzuetan, Bolatokian gertatu den bezala,ez dela posible, espazio faltagatik.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 7

MOTZEAN8

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri du martxanElgoibarko Udalak bigarrengoz, eta hamalau proiek-turen artetik lau gustukoenak edo lehentasun handiene-

koak aukeratzeko aukera eman die herritarrei. 16 urtez gorakoherritarrek parte hartu ahal izango dute prozesuan eta otsaila-ren 13tik 16ra bitarteko epea izango dute botoa emateko.Bozkatzeko orduan beharrezkoa izango da datu pertsonalakematea, pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu duelaziurtatzeko. Internet bidez eman ahal izango da botoa,www.elgoibar.eus webgunera sartuta, baina baita aurrezaurre ere honako leku hauetan: Aita Agirre Kulturguneko sarre-ran, Jubilatuen Biltokian, Herritarren Arreta Zerbitzuan, Olai-zaga kiroldegian, eta gaur, baita Kalegoen plazan jarriko

duten karpan ere, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik18:30era.

Aurrekontuetan 200.000 euro gorde ditu Udalak honeta-rako. Hona hemen hamalau proiektuak:

Elgoibarko Udalak proposatutako hamalau proiekturen artetik lehentasun handieneko lau aukeratu ahal izango dituzte herritarrek

w Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea/Albitzurira joateko oinezkoentzako sarrera egokia egitea:50.000 euro.w Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea Kara-koleko zubia konponduta: 35.000 eurowMeliton eta San Pedroko etxeen arteko espaloiak berritzea:45.000 euro.w Txiki-txoko bat sortzea. 0-5 urteko umeentzako: 50.000 eurow Umeen parkeetan hobekuntzak egitea: 50.000 euro.w Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea: 50.000 eurow Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea: 25.000euro

w Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea)parkeak sortzea: 15.000 eurow Adinekoentzako parke gehiago jartzea: 15.000 euro.w Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berri-tzea: 40.000 euro.w Eskelentzako panelak jartzea: 10.000 euro.w Neguko parkea egitea Urazandin, Herri Eskolako esko-laurrearen estalpea aprobetxatuta eta handituta: 50.000euro.w Hilerrian kolunbarioa egitea: 50.000 euro.w Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zo-ladura aldatzea: 45.000 euro.

Elgoibarko Udaletik jakinarazi dute Foru Aldundiak lur batzuk desjabetzeko dituen arazoengatik atzeratu direla A-8 autobidean panelak jartzeko obrak

A-8 autobidean panelak jarri gabe daudela kargu hartu zion joan zen astean EHBilduk Udal gobernuari, eta era berean, nabarmenduzuen panelak jarrita ere arazoa ez dela konponduko, ez baldin bada abiadura-muga jaisten. Abiadura-muga hori 80 kilometro orduanjartzea proposatu zuten, zarata gutxitzeko eta arriskua gutxitzeko: “Autobide tarte hori bihurria da, eta tarte horretan dauden babesakez dira nahikoak. Ezin dugu ahaztu duela hilabete batzuk kamioia erori zela autobidetik Maltzagara”. Udaletik erantzun dute panelenkontua ez dela Udalaren eskuduntzako gaia, Bidegirena baizik, baina obrak atzeratu baldin badira, desjabetzeekin dituzten arazoengatikizan dela. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat lur-sail desjabetu behar ditu inguru horretan, eta kontu horiek “poliki” doazela nabarmendudute Udaletik. Podemosek ere gai honen gaineko kontuak eskatu zituen Osoko Bilkuran, eta beste hiru kontu ere jarri zizkion mahaigainean Udal Gobernuari. Batetik, “behingoz” legea betetzeko eta ikur frankistak kentzeko eskatu zuten. Bestetik, joan zen iraileko udal-batzarrean plenoak streaming bidez ematea onartu zutela gogoratu zuen Evaristo Rodriguez Podemoseko bozeramaileak, eta oraindikstreaming sistema ez dagoela prest leporatu zion Udal Gobernuari. Azkenik, Udalaren webguneko informazioa zaharkituta dagoela etaberritzeko eskatu zuten, esate baterako, 2018ko udal aurrekontuak ageri dira eta hobariei buruzko informazioa eguneratzea falta da.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 8

MOTZEAN 9

Ia amaitu dituzte Mendaron Zelaikua Plazako irisgarritasuna hobetzeko lanak

Elgoibar eta Mendarokolangabezia-tasa eskualdeko

batez bestekotik behera

Debabarreneko langabezia-tasak beheraegin du azken hamar hilabeteetan, baina urtarri-lean gora egin du, eta %10,82koa da gauregun. Elgoibarko eta Mendaroko langabezia-tasak, baina, eskualdeko batez bestekoaren az-pitik daude: Urte hasierako datuen arabera, 500langabe daude Elgoibarren eta % 9,04koa dalangabezia-tasa. Mendaron, berriz, 78 langabezenbatu dituzte urtarrilean eta %7,89koa da lan-gabezia-tasa une honetan.

‘Oin Alai’ egitasmoko boluntarioen lana eskertzeko sariak banatu ditu Udalak

155.000 eurotik gorako saria Euromillones jokoan

Euromillones loteriako martitzeneko zozketak155.596,49 euroko saria laga zuen Elgoibarren,Errosario kaleko Loteria Administrazioan. Bigarrenmailako apustuarekin (5+1) egokitu zaio saria txar-telaren jabeari, eta zozketa horretan ez zen lehenmailako saridunik egon.

Zelaikua plazarai-noko bidearenirisgarritasuna ho-

betzeko lanak amai-tzear daudela jakinarazidu Mendaroko Udalak.Lanek 91.777,22€-koaurrekontua izan dute,eta bi helbururekin egindituzte: batetik, irisgarri-tasun araudia betetzea,eta bestetik, behe-solai-ruetan dauden etxebizitzen intimitatea zaintzea. Horretarako, ibilbide berria fa-txadara gehiegi hurbildu gabe eta atarietarako sarrerak lehengo antzeramantenduta egin dute. Obra hormigoi armatuarekin egin dute, zati batzuk zubigisa eraiki dituztelarik eta beste zati batzuek lur gainean egindako zoluen bidez.Ibilbideari hormigoizko akabera eman diote. Ibilbidean gehienezko aldapak%10 eta %8koak dira, eta gutxienez 1.2 metroko zabalera dute. Aldapek osa-tutako ibilbidean burdinazko baranda jarri dute, eta eskudelak jarri dituzte. Obrabukatzeko zoladura margotzea falta da.

Lan hauek eginda, Mendaroko irisgarritasun planean jasotako puntu garran-tzitsuenetako bati irtenbidea eman zaiola esan dute arduradunek.

Oin Alai ekimena sustatzeagatik eta mugikortasuna bultzatzeagatik sarituditu Udalak egitasmoko erabiltzaileak eta boluntarioak. Andrea Arriola Kulturazinegotziak eta Maialen Gurrutxaga Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenekozinegotziak datozen egunetan Elgoibarren izango diren antzezlan eta zineemanaldietarako sarrerak banatu dizkiete Oin Alain parte hartzen duten 37ikasleri. Boluntarioen artean, aldiz, Txankakuako dendetan gastatzeko 50 eu-roko 16 erosketa-txartel banatu dituzte.

Jubilatuen Biltokiak Murtzia eta Valentziara antolatu du

bidaia maiatzerako

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak Valentzia etaMurtzia inguruak ezagutzeko bidaia antolatudu maiatzerako. Maiatzaren 11tik 20ra izangoda. Autobusez joango dira, eta Gandia eta LaMangako hoteletan hartuko dute ostatu. Besteakbeste, Altea, Calpe, Albufera, Xativa, Alcoy,Javea, Lorca, Sierra Espuña, Cartagena, Ma-zarron, Caravaca de la Cruz, Archena eta Mur-tzia bisitatuko dituzte. Izena emateko epeazabalik dago. Ineteresatuek astelehen eta bari-kuetan eman dezakete izena, 11:00etatik12:00etara, Jubilatuen Biltokiko egoitzan. Zu-zendaritzatik jakinarazi dute plazak mugatuakdirela, beraz, izena ahalik eta azkarren ema-teko gomendioa egin dute.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 9

ELKARRIZKETA10

Josu Zabala (Elgoibar, 1980) min kronikoaikertzen ari da, hau da, gutxienez hiru hila-betean irauten duen mina. Fisioterapeuta daZabala, eta eskolak ematen ditu EHUko Uni-bertsitatean. Ikerketa talde bateko kide da,eta doktorego tesia egiten dihardu minareninguruan. Orain arte uste zen min kronikoa-ren arrazoiak ehunetan bakarrik zeudela,baina azkenaldian kontrakoa esaten duenkorronte bat ari da nagusitzen, eta horrenarabera, minaren kronizitatea handitzendoan heinean, ehunekiko erlazioa txikitu egi-ten da. Zabalak bere tesian bi tipologia ho-rietako pertsonak sailkatu nahi ditu: lepokomina ehunetako arazo baten ondorioz dute-nak eta nerbio sistemak eragindako arazoadutenak. Ikerketa horretarako boluntarioakbehar ditu: batetik, gutxienez hiru hilabetekoepean lepoko mina izan duten pertsonak, etabestetik, azken hiru hilabeteetan gutxienezmin jarrairik sentitu ez dutenak. Ikerketanparte hartzeko interesatuek 606 282 577telefonora deitu dezakete.

w Mina ikertzen ari zara doktorego te-sian. Zertan datza zure ikerketa?

Neurozientzietako ikerketa talde ba-teko kide naiz EHUn, eta mina aztertzenari gara. Minak azken urteetan para-digma aldaketa bat jasan du, eta ikus-puntu biomediko edo biomekanikobatetik ikuspuntu neurofisiologikora pasatuda. Ni zehazki min kronikoa aztertzen arinaiz; lepoko min kronikoa. Orain arteuste zenminaren eta ehunen egoerarenarteko erlazioa zuzena zela, bainaazken urteetako ikerkuntzek erakutsi duteez dagoela korrelazio zuzenik. Ikusi danerbio sistemak askoz eragin handiagoaduela minean, hau da, nerbio sistemandaukagun kitzikapen mailak eta garuna-ren prozesamendu guztiak ere eragitendiola minari. Egia da ehunetatik ere etorridaitekeela mina, baina guk jakin nahidugu minaren jatorria zenbateraino denehunetatik eratorria eta zenbateraino da-goen min hori nerbio sistemaren aktibitateoker bati lotuta. Minaren jatorriaren ara-

bera, pazienteari tratamendu bat edobestea aplikatuko zaio. w Nola definituko zenuke mina?

Mina da estimulu baten aurrean garu-nak daukan iritzi bat, berak ebaluatzenditu bizitako esperientziak, egoerarenarriskuak, sentitzen dituen estimuluak... etahorrekin guztiarekin sortzen du minarenpertzepzioa. Minak ez dauka balore ob-jektiborik; mina beti da subjektuaren per-tzepzio bat. Zenbaki bat izan dezake

minak, baina beti izango da subjektuarensubjektibitateak baldintzaturiko zenbakibat. Mina ebaluazio bat da, eta gainera,oso aldakorra. Egun bakoitzean, gorpu-tzeko atal bakoitzean mina desberdin sen-titu daiteke. Erabat subjektiboa da mina,ez dago min objektiborik. Mina sortzekoarrazoietako bat ehunen hiltzea da, hauda nekrosia, edo nekrosirako arriskua.Adibidez, erori eta kolpe bat hartzen ba-duzu, ehun batzuk hil egin daitezke. Gero

- AINHOA ANDONEGI -

“Minaren aurrean jarrera aktiboa hartzeak sendatze

bidean jarriko gaitu”

u JOSU ZABALAFISIOTERAPEUTA

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 10

11ELKARRIZKETA

inflamazio bat ematen da normalean,gero berriz jaitsi eta egoera konponduegiten da. Eboluzio natural bat gertatzenda, eta inflamazioak irauten duen laupa-bost egunetan mina sentitzea normala da,gorputzeko atal hori babestu eta mingehiago ez eragiteko. Beste batzuetanmina arrazoi jakinik gabe agertzen da,edo ehunen nekrosiarekin lotzen direnekintzarik gertatu gabe agertzen da. Kasuhoriek ondo aztertu behar dira. w Ikerketa egiteko paziente bila zabil-tza. Nolako pazienteak behar dituzu?

60 lagun behar ditut, eta momentuz,20 dauzkat. Bi motatako boluntarioakbehar ditut: batetik, behar dut gutxienezhiru hilabeteko epean lepoko minez dabi-len jendea. Ez du esan nahi hiru hilabetejarraian minez egon behar izan duenik,baina behar dut nigana etortzen den mo-mentuan minez egotea. Bestetik, guztizkontrako pazienteak behar ditut. Hau da,azken hiru hilabeteetan minik eduki ez du-tenak eta azterketa egunean ere minikgabe daudenak. Balorazio neurofisiolo-giko bat egingo diegu lehenik, eta gero,min kronikoa dutenei, lepoko mina trata-tuko diegu, eskuterapia bidez. Lau sesioemango dizkiegu, eta bukaeran, berrizneurtuko diegu egoera neurofisiologikoa,diferentzia ikusteko. Ikerketatik kanpo etor-tzen den beste edozein pazientek jaso-tzen duten tratamendu berbera jasokodute boluntarioek, doan, eta gainera,neurketa neurofisiologiko bat egingodiegu makina zehatz batzuekin. Tratamen-dua Durangon izango da, nik hango zen-tro batean lan egiten dudalako. Saioakastean behin izango dira, beraz, garran-tzitsua da paziente horiek hilabetekoepean gutxienez inguru honetan ibiltzeatratamendua egin ahal izateko. w Pentsatzen duguna sentitzen dugulaesaten da. Ados zaude baieztapen ho-rrekin?

Bai, hori da. Azken batean garunakegiten duen ebaluazio bat da mina, etagure bizipenek eragin handia dute. Adi-bidez, ikusi baduzu zure gurasoek gerrikomina eduki dutela, umetatik jaso duzunmezua da gerriko minak gurasoei kalte

egin diela. Orduan zuk gerriko mina bal-din badaukazu, zure garunak estimulohorri ematen dion garrantzia askoz han-diagoa da, eta zenbat eta garrantzi han-diagoa eman, garunaren erantzunaorduan eta handiagoa izango da. Azkenbatean mina gorputzak daukan babes sis-tema da, eta babes hori sortzen du garu-naren ebaluaziotik ateratako arriskumailaren arabera. Denok erlazionatzendugu mina gure bizipenekin. w Nola eragiten du minak pertsonen bi-zimoduan?

Normalean min kronikoa duen jen-deak neke sentsazioa edukitzen du,mugitzea kostatzen zaio, aktibitaterakomotibazio falta izaten du... Horrek ezdu esan nahi pertsona hori horrelakoadenik, baina garunak askatzen dituenmolekulen arabera bideratzen du gor-putza aktibitatera edo pasibitatera. Mi-naren aurrean jarrera aktiboa hartzeaksendatze bidean jarriko gaitu. Garuna-ren joerak eragin handia dauka minbat sendatzerakoan. w Jende askok automedikaziorakojoera dauka. Mina sentitzen duguneanzer egin beharko genuke?

Jende askok gorputza autoarekin al-deratzen du, eta uste du gorputza ere tar-teka mekanikoarengana eraman behardela errebisio bat egitera. Baina hori ezda horrela, gorputzak ez du autoak be-zala funtzionatzen. Gorputza modu ja-rraian sortzen ari da, eraldatzen,moldatzen eta ez da gauza estrukturalbat. Ez du beste norbaitek mugitu beharondo egoteko, norberak egin behar dumugimendu hori. Ez dut esaten mina du-zunean profesional batengana ez joa-teko; profesionalek ere laguntzen dute,

jakina, baina minaren aurrean norberakasko egin dezake. Azken urteetan pa-ziente askori gomendatu diet tratamendupasibotik aktibora pasatzeko, eta beraienbizi kalitatea asko hobetu da, niganakodependentzia gutxitu zaielako, eta horioso garrantzitsua da. Min kronikoaren tra-tamenduan, dela esku-terapian, kirurgianedota pilulak hartzerakoan plazebo efek-tua kontuan hartu behar dugu. Asko ikertuda aipaturiko tratamendu ezberdin hauenonuren arrazoi nagusienetarikoa efektuplazeboa dela, baina hori beste gai luzebat da. w Mina gutxitzeko gomendiorik?

Argi eduki behar dugu denok edukikodugula mina momenturen batean, bainaminari katastrofismo kutsua kendu beharzaio. Minari diogun beldurra galdu behardugu. Normalean jendeak minari bainogehiago, minaren kronifikazioari dio bel-durra. Hau da, jakingo bagenu min batekhiru egun iraungo dituela, aguantatuegingo genuke, baina, aldiz, betirakoiraun dezakeen beldur gara. Ikerketekdiote min kronikoaren kontrako sendabi-derik eraginkorrena ariketa fisikoa dela,ariketa fisiko intentsoa. Progresiboki sar-tzen joan behar da ariketa fisikoa bizimo-duan, baina frogatuta dago ariketazenbat eta intentsoagoa izan, orduan etamin gutxiago edukiko dugula. Horren arra-zoia aztertzen ari dira oraindik, baina ba-dirudi gorputzeko atalak indartzenbadituzu, garunak ebaluatzen duen minedo lesio arriskua txikitu egiten dela.Ondo jateak ere laguntzen du mina gutxi-tzen, eta oso garrantzitsua da baita erejende positiboa edukitzea inguruan; pozikbizitzea, azken batean. Hau da, norbaithasten bazaizu zuk daukazun minarekingurpildun aulkian geratzeko arriskua du-zula esaten edo esaten badizu zuk duzunmin hori sendatzeko oso zaila dela eta ho-rrelako beste hainbat gauza, garunakegingo duen ebaluazioa horren arabera-koa izango da. Autokonponketarako bideematen duen jendeaz inguratzea garran-tzitsua da. Azken batean, minaren funtzio-namendua ulertzen badugu, asko gutxitudaiteke.

“Minaren

funtzionamendua

ulertzen badugu,

asko gutxitu daiteke”

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 11

ARGAZKITAN12

Lurrari kolpekaZapatuan entzun genituen aurtengo lehen santa eske doinuak ElgoibarrenEtxeginakoei esker, baina Santa Ageda bezperan ere izan zen kopla etamakila-hotsik herrian. Elgoibarko Izarrakoak baserriz baserri aritu zirenkantuan, eta Herri Eskolako, Elgoibar Ikastolako eta Mendaro Ikastolakohaurrek ere ospatu zuten eguna. Bihar, Mendaroko koplarien txanda izangoda. 8:30ean plazan hasita baserriz baserri eta kalerik kale jardungo dirakantuan, hiru taldetan banatuta. Bideoak: barren.eus

Etxegina

Mendaro Ikastolakoak, ospitalean

Etxegina

Etxegina Etxegina

Etxegina Etxegina

Herri Eskolakoak

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 12

ARGAZKITAN

Elgoibar Ikastola

Elgoibarko Izarra Elgoibarko Izarra

Elgoibarko Izarra Elgoibarko Izarra

Elgoibarko Izarra

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 13

ELKARRIZKETA14

“Aurten, Egunean Behingo erabiltzaileei eureiemango diegu aukera galderak proposatzeko”

CodeSyntax enpresak garatutako Egunean Behin aplikazioak jaso du aurten Interneteko Argia Saria. Barikuan banatu zituzten sariak UsurbilgoAtxega jatetxean eta Maite Rementeria elgoibartarrak, CodeSyntax enpresako diseinatzaileak, jaso zuen saria, lantalde osoaren izenean. Sariazeta astelehenean hasi zuten denboraldi berriaz jardun gara berarekin.

w Zer izan da sari hau zuentzat?Pozteko arrazoi bat. Egindako lanaren errekonozimendu bat

da azken batean, eta halakoak beti dira pozgarriak.w Hirugarren denboraldiari ekin zenioten astelehenean. Jola-saren esentzia ez dela aldatu nabarmendu duzue, baina alda-keta batzuk izan direla. Esaterako?

Orain arteko oinarri bera izango du: egunean hamar galderarierantzun beharko zaie ahalik eta denbora motzenean, eta asteamaieran ikusiko da zein moldatu den ondoen. Aldaketa han-diena sailkapenean egongo da. Zortzi aste iraungo ditu hiruga-rren denboraldiak eta sailkapen orokorrerako zortzi aste horietatiklau aste onenak zenbatuko zaizkio parte-hartzaile bakoitzari. Fi-nala ere izango da. Azpeitin jokatu zen iaz finala eta sailkapenorokorreko 100 lehenengoak zuzenean sailkatu ziren. Gauzabera egingo dugu aurten, baina oraindik ez dugu zehaztu finalanoiz eta non jokatuko den.w Abendutik otsailera etena egin duzue, besteak beste galderaberriak sortzeko. Zeintzuk iturri erabiltzen dituzue?

Bai, galdera-sorta berriak gehtiu ditugu. Galderetako batzukprogramazio bidez sortzen ditugu, beste asko Interneten, Wikipe-dian, dagoen informazioa erabilita, eta aurten, erabiltzaileei be-raiei galderak proposatzeko bidea ere emango diegu[Labur.eus/galdera-behin helbidetik proposatu daitezke galderak].Iaz ere jaso genituen galdera-proposamenak guk eskatu gabe,eta baita oker zeuden galdera/erantzun batzuk zuzentzeko eska-tzeko mezuak ere, eta feedback hori indartzeko bidea emangodugu aurten. Bestetik, EHUko Informatika Fakultatearekin eta Gi-puzkoako Campuseko Errektoreordetzarekin elkarlanean, lehia-

keta ere antolatu dugu, informatikako ikasleek eta programazioa-ren zale direnek galdera-erantzun automatiko propioak egin di-tzaten. Martitzenean hasiko da lehiaketa Donostiako InformatikaFakultatean egingo den ekitaldi batekin ,eta denboraldia amaituaurretik zehaztuko dira sarituak. Irabazleak 500 euroko saria ja-soko du eta 100 euroko bost akzesit ere banatuko ditugu.w Iazko urte amaieran 60.000 erabiltzaile izatera iritsi zine-ten. 60.000 euskaldunen artean 3,5 milioi partida jokatuziren. Langa oso goian duzue. Zer moduzko hasiera izaten arida?

Pozik gaude. Ez gara 60.000ra iritsi jakina, hori oso kopuruhandia delako euskal komunitatean, baina poliki-poliki ari garaeta pozik gaude lortzen ari garen emaitzekin.w Otsailaren 3a noiz iritsi zain izan gaituzue. Behar bat sortuduzue. Hori bera bada lorpen bat.

Bai, hori da. Nik uste dut abendutik otsailerako etenak la-gundu duela tentsio hori mantentzen. Eman-kendu horrekin lortudugu hori, eta bide batez, deskantzurako tartea ere hartu dugu.Egia esan guk ia ez dugu marketinik egin. Guri erabiltzaileekeurek egin digute publizitatea, ahoz aho.w Partida gehien, 60.000tik gora, 2. denboraldiko azken egu-nean jokatu ziren, abenduaren 29an, eta azpimarratu duzueabenduaren 25eko bazkari handiak lagundu zuela jokoa za-baltzen.

Bai. Geu ere harritu ginen Gabonetako piko horrekin. Ehunkatalde sortu ziren abenduaren 25ean, eta seguru gaude horregatikizan zela, lagunak eta senideak elkartu zirelako eta ahoz ahozabaldu zutelako jolasaren berri. Hori du polita honek.

u MAITE REMENTERIA CODESYNTAX ENPRESAKO

DISEINATZAILEA

- AINARA ARGOITIA -

Arg.

: Arg

ia

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 14

KULTURA 15

‘¿Qué nombre?...’ antzezlana emango du Txalo Produkzioak-ek hilaren 14an, Elgoibarren

Pirritx eta Porrotxensaiorako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Bihar, larunbata, jarriko dituzte sal-gai Pirritx, Porrotx eta Marimotots pai-lazoen emanaldirako sarrerak. HerrikoAntzokiko lehiatilan erosi ahal izangodira bihar sarrerak, 19:15etatik21:45era bitartean, baina Kutxabankplataformaren bitartez ere erosi ahalizango dira. Saioa martxoaren 6anizango da, Herriko Antzokian. Bizidantza ikuskizuna aurkeztuko dute, etaohi bezala, bi saio eskainiko dituzte,bata 17:00etan, eta bestea,19:00etan.

Puntako lau bertsolari arikodira kantuan Mendaron,

Motxaila Egunean Martxoko hirugarren asteburuan

ospatuko dute Mendaron MotxailaEguna, eta dagoeneko iragarri dutemartxoaren 13an egingo duten ber-tso saiorako kartela. Alaia Martin,Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta An-doni Egaña ariko dira kantuan SanAgustin kulturgunean, 22:00etan.Maialen Olazabal mendaroarraizango da jai-jartzailea. Sarreraksei euroan jarriko dituzte salgai Mo-rroskillo dendan eta Aitzbeltz taber-nan.

Buruarinak egiteko tailerra, hilaren 15ean

Otsailaren 15erako buruarinak egitekotailerra antolatu du Elgoibarko Izarrak Elgoi-barko Udalarekin lankidetzan. Hiru ordukotailerra izango da, hasi 10:00etan eta13:00ak artekoa, eta Elgoibarko ludote-kan emango dute. Haur Hezkuntzako lau-garren mailatik Lehen Hezkuntzakobigarren mailara arteko umeentzat etahaien familientzako ikastaroa da. Otsaila-ren 9a arteko epea dago izena emateko.Elgoibarko Izarran eman behar da izena(www.elgoibarkoizarra.eus) eta elkartekobazkideek 8 euro ordainduko dituzte, etabazkide ez direnek, 10.

Villabonako Aurresku Txapelketa jokatu zuten domekan, eta bertan izan ziren Inazio Bere-ziartua Musika eta Dantza Eskolako lau dantzari: Jon Etxeberria, Aimar Almortza, Naroa Urrutiaeta Nerea Galindo. Eskolatik jakinarazi dutenez fin aritu ziren dantzari gazteak jendeaurrean.Martxoaren 1ean jokatuko da hurrengo saioa, Oiartzunen, eta Elgoibarko lau dantzari lehiatukodira han: Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga.

Txalo Produkzioak-ek ¿Qué nombre?... antzezlana emango du gaur zortzi,hilaren 14an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Begoña Bilbao Legarzegik zu-zendutako obra da, eta izen eta eskarmentu handiko aktoreak igoko dira

oholtzara: Asier Sota, Mikel Laskurain, Alazne Etxeberria, Ane Gabarain eta JoseKruz Gurrutxaga. Lehenengoz aita izango den gizon bat arrebaren etxera joangoda arrebarekin, koinatuarekin eta haien lagun batekin afaltzera. Aitatasunak sor-tzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide han, ume jaio-berriarijarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortukodu izenak, etxeko giroa erabat gaiztotzerainokoa. Umore handiko antzezlana da.

Villabonako Aurresku Txapelketan parte hartu dute Elgoibarko lau dantzari gaztek

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie UEUren udaberriko ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei

Aurreko urteetan egin izan duen bezala, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetikmaiatzera bitartean emango dituen ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei. Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan izangodira ikastaroetako asko, baina on-line egitekoak ere badaude. Programazioa eskegita dago UEUren webgunean: www.ueu.eus.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 15

KIROLA16

Mugertza krosari buruzkomarrazkiak ikusgai

OlaizaganMugertza krosari buruzko bosgarren

marrazki lehiaketan saritutako marrazkiaketa sarituak izan gabe aukeraketan onenenartean izan direnak Olaizaga kiroldegianipini dituzte ikusgai. Otsailaren 28ra bitar-tean egongo dira kiroldegiko sarrerako pa-retetan zintzilik. Mintxeta Atletismo Taldeaketa Elgoibarko Udalak antolatutako lehiake-tan 6 eta 12 urte bitarteko 350 umek hartudute parte aurten. 77. Mugertza kroseanparte hartu zuten atletei ongi-etorria egin au-rretik egin zuten sari banaketa ekitaldian sa-ritu zituzten irabazleak.

Kilimon Trailerako izena emateko epea, zabalik

Kilimon Trail mendi lasterketaren hamar-garren ekitaldia jokatuko dute aurten, apiri-laren 4an, eta dagoeneko eman daitekeizena. Izenemateak www.kronoak.comwebgunearen bidez egin behar dira. Aur-ten ere luzeera desberdineko bi probatanparte hartzeko aukera izan dute mendikosaltakariek, 23 kilometrokoan eta 11 kilo-metrokoan.

Euskadiko zazpi talde onenen aurka lehiatuko da Arilan eskubaloi taldea

Minbizia duten gaixoei laguntzeko Zumba saioa egingo dute Olaizagan

Dantza eta kirola uztartzen dituenZumba saio berezia egingo dute otsai-laren 16an Olaizaga kiroldegian. Ekin-tza minbizia duten gaixoei etafamiliartekoei laguntza ematen dien Gi-puzkoako Asgicer elkartearen aldekoaizango da. Sei zumba irakaslek hartukodute parte masterclasean, eta Elena Ro-driguez elgoibartarra izango da horie-tako bat. Ainhoa A., Induara, Itziar etaRey, Jhonson eta Ainhoa izango diragainerako irakasleak. 11:00etan ha-siko da saioa. Helduek 8 euro ordaindubeharko dituzte parte hartzeko eta 10 euro ordainduta kamiseta bat jasoko duteopari. Era berean, umeentzako kamisetak ere izango dira, sei euro ordainduta.Izena emateko honako telefono zenbakira idatzi behar da: 633 827 422.

Euskadiko txapelketako jubenil mailako promozio fasea jokatu zuten lau taldek joanzen asteburuan Elgoibarren, eta horietako bik lortu zuten bigarren faserako sailka-tzea: Arilan Elgoibarrek eta Barakaldoko Zuazok. Bizkaitarrek lortu zuten lehen pos-

tua, jokatutako hiru partidak irabazita. Sanloko jubenil nesken taldeak bi garaipeneskuratu zituen: Leizaranen aurka (16-12) eta Eharialdearen aurka (29-19). Aldiz, 40-26 galdu zuten Zuazoren aurkako neurketa. “Orokorrean ez dugu guk nahi genuen iru-dia eman, baina helburua lortu dugu. Euskadiko zortzi talde onenen artean egongogara bigarren fasean”, adierazi dute taldeko arduradunek. Euskadiko txapelketako bi-garren fasean honako zortzi talde hauek lehiatuko dira: Arilan Elgoibar, Bera-Bera, Ku-kullaga, Aiala ZKE, Errotaberri, Zuazo, San Adrian eta Urnieta.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 16

KIROLA 17

'Euskal Herritik Pakistanera, Atapuercatik igaroz' hitzaldia, eguaztenean

Urregarai-Santa Eufemiara mendi irteera

Morkaikok ikastetxekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteeretan hurrengoa Urre-garai-Santa Eufemiara izango da, otsailaren 16an. Interesatuek ikastetxeetan eman behardute izena. Azken irteera joan den urtarrilaren 26an egin zuten Arno mendira. Kalbariomendate gainetik hasi ziren oinez, eta Morkaikok 1944an eraiki zuen aterpetxetik pasaostean, Arnoko tontorreraino ailegatu ziren irteeran parte hartu zuten 80 mendizaleak.

Klima-aldaketa denon ahotan dabilen kon-tua da azken aldi honetan. Geologoek,baina, Lurraren historian klima beti eza-

gutu dute aldakor, izan arrazoi astronomikoen-gatik (Milankovitchen zikloak, meteoritoeninpaktuak, e.a) edota prozesu geologikoengatik(tektonikak itsasoko pasabideak irekiz edo itxiz,sumendien errauts jaurtiketak, e.a). Egungo be-rezitasuna, ordea, zera da: gizakiok eragin de-zakegula aldaketa hori edo azkartu bestela.Hala dio Arantza Aranburuk, EHUko Petrologiaeta Mineralogia Saileko kideak. Morkaikok an-tolatutako natura eta zientzia jardunaldietako bigarren hitzaldia emango du otsailaren12an (eguaztena), 19:30ean, Kultur Etxean. Arrazoiak-arrazoi, Lurrak bere 4.600milioi urtetako ibilbidean pairatu dituen klima ezberdinek utzitako aztarnak arroka se-dimentarioetan irakur daitezkeela dio Aranburuk. “Dena kontatzeak luze joko luke,eta beraz, geologo ibilbidean aztertu ditudan erregistro konkretu batzuk bakarrikizango dira iraganera begiratzeko erabiliko ditugun leihoak. Lehena, Behe-Kretazeoanhasiko da (110 Ma), poloetan urtu gabeko izotzik ez zen garaian. Gurean sakoneratxikiko itsasoa zegoen eta garai hartako lekuko dira Aralar, Aizkorri eta Euskal Herrikogailur gehienetan ditugun kareharriak. Bigarren leihoa, berriz, Kuaternariora irekikoda (2,6-0 Ma), garai glaziar eta interglaziarren txandakapen jarrai eta ordenatuakmarkaturiko garaira. Honen lekuko Atapuercako kobetan pilaturiko erregistroa izangoda. Eta amaitzeko, azken leihoan, gaur egun prozesu geologikoak bizi-bizirik ageridiren parajeetako batetara egingo dugu salto: Baltistango Hushe bailarara, Pakista-nera”. Hiru adibide horiek ikusita, klima ez dela inoiz geldirik egon eta berdina izanargi uzteaz gain, gizakiok eragindako berotze-efektuak 'berezko erritmo klimatikoan'izan dezakeen eragin atzeraezinaz hausnartzea da hizlariaren nahia.

Kortazabal iturria konpondu du Morkaikok

Atxolin mendian dagoen Kortaza-bal iturria konpondu zuten aurreko as-tean Morkaikoko hainbat bazkidek,orain dela sei urte Muskurutxuko itu-rriarekin egin zuten moduan. Menditaldetik azaldu dutenez, duela urtedezente gertatutako lur jausi batekhondatu zituen iturria eta iturburua. In-gurua txukundu ostean, eta ModestoCiden gidaritzapean, iturri berriaeraiki zuten iturburutik pare bat me-trora. “Aurrerantzean Atxolin eta Mus-kurutxu inguruan dabiltzanmendizaleek prest izango dute be-rriro iturria egarria asetzeko", esandute. Kortazabal iturria Sallobente al-deko magalean dago. Bertara iris-teko Sallobente aldeko bidea hartubehar da, eta bidegurutzetik 200-300 metrora dago iturria. Zuzen go-rantz jarraituz gero, Pagobedeinkatualdera iritsi daiteke, eta, aldiz, behe-rantz hartuta, Upai Goititik Elgoiba-rrera itzultzeko aukera dago.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 17

MERKATU TXIKIA18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

LANA........................................................EskaerakAdinekoak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egi-teko prest nago. Esperientzia daukat. ( 685 386 485-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketak egiteko prestnago. Esperientzia daukat. ( 631 489 128-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketak egiteko prestnago. Esperientzia daukat. ( 638 963 048-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo tabernan lan egiteko prestnago. Esperientzia daukat. ( 658 856 500-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest nago. Ordukaedo etxeko langile moduan. Esperientzia daukat.( 632 729 261-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest nago. Ordukaedo etxeko langile moduan. Esperientzia daukat.( 632 992 730-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbiketa lanakegiteko prest nago. ( 612 493 913-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta baserriko lanak egiteko prestnago. Esperientzia daukat. ( 631 820 135 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egitekoprest nago. Orduka edo etxeko langile moduan. ( 632 354 511 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko nituzke. Esperientziadaukat. ( 612 257 146 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Esperientzia daukat. ( 688 219 057 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Zerbitzari edo harrera lanak egiteko prest nago. ( 671 246 762 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago. Esperientzia eta be-harrezko titulazioa ditut. ( 626 407 923-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Etxeko lanak egiteko, arropa lisatzeko, adinekoakedo umeak zaintzeko eta beste edozein lan egitekoprest nago. Hiru urteko eskarmentua daukat.( 688 712 075-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo gaixoak zaintzeko prest nago. Eus-kalduna naiz. ( 617 571 210------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko nituzke. ( 612 548 108------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta etxeko lanak egi-teko prest nago. ( 632 402 661------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Orduka lan egingo nuke. Adinekoak zaintzen espe-rientzia daukat. Formazioa ere bai. ( 636 517 025------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest nago. Orduka,asteburuetan edo etxeko langile moduan.( 658 464 396------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest nago, etxeko lan-gile moduan edo orduka. ( 632 630 483------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest nago. Gauez, etaospitalean ere bai. Baserriko lanak egiteko ere prestnago. ( 697 666 992------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egitekoprest nago. Esperientzia eta erreferentziak ditut. ( 686 077 316------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest nago. Laguntzailetitulua daukat, eta esperientzia handia. ( 943 748 899 / 685 724 861------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egitekoprest nago. ( 632 159 486------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko lanak egiteko ereprest nago. Orduka edo etxeko langile moduan.( 631 931 030------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketalanak (goizez edo arratsaldez) egiteko prest orduka.( 631 558 243

EskaintzakDBH3ko ikasle bati eskola partikularrak emateko per-tsona bat behar dugu. ( 617 386 198------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Heldu bati euskara irakasteko irakasle partikularrabehar da. ( 650 601 301 (Victor)------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan lan egiteko ile-apaintzailea behar da. ( 943 246 225------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------DBH1eko klase partikularrak emango lituzkeen per-tsona baten bila nabil.( 644 391 912------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Unibertsitaterako hautaproba prestatzeko irakasleabehar da.( 688 851 167

GARAJEAK................................................Garaje itxia alokatzen dut Jausoro plazan. Kotxe han-dia kabitzen da. Udaletxetik gertu. ( 672 422 237

ETXEBIZITZAK............................................Etxea hartuko nuke alokairuan.( 637 966 749

BESTELAKOAK..........................................Erretratu zahar batzuk topatu ditugu San Roke kalean.Udaltzaingoan utzi ditugu.

aHOLKULaRi KOLaBORaTZaiLEaSan Bartolome, 2

Etxebizitza bat erosi dut, eta erabateko berritze lanak egitekoasmoa daukagu. Obra egiteko hartu dugun enpresak adierazidigu gure etxebizitzaren barrutik igarotzen diren eroanbide oro-korretan egokitzapenak egin behar direla. Jakin nahi nuke eginditzakegun edo baimena eskatu behar dugun.

Etxebizitza barruko obren kasuistika askotarikoa da, eta garrantzi ko-munitarioa du. Kasu horietako bat gertatzen da jabe batek, modu indibi-dualean, eraikinaren kanpoko fatxadako galeriak ixten dituenean,normalean metalezko egitura arinen bidez, aluminioz edo kristalez. Le-geak debekatu egiten ditu eraikinaren kanpoko itxura edo egoera alda-tzen duten jarduketak. Era berean, ezin dira hutsuneak ireki etxebizitzenedo lokalen kanpoko hormetan, nahiz eta hutsune horiek ez izan hormanagusi edo karga-hormetan. Debeku hori arrazoizkoa da, ez soilik higie-zinaren kanpoko egoera edo konfigurazioa aldatuko lukeelako, baizik eta,batez ere, eraikinaren itxitura-hormak edo perimetro-paretak elementukomun bat direlako, jabeen banakako jardunarekin zerikusirik ez duena.Azkenik, pisu edo lokalaren barrutik pasatzen diren eroanbide orokorrakere ezin dira aldatu. Desbideratzen badira ere, horietako batzuek funtzio-naltasuna gal dezakete, itxuraz kalterik egiten ez duen jarduera batekin.

GOmEndiOa. Horrelako jardueretan, besteak beste, Komuni-tatearen baimena behar da, eta teknikari eskudunak gainbegiratubeharko ditu obrak, funtzionaltasuna bermatuz.

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 18

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak Auritz eta Sare bihurriei!Astelehenean hiru kandela itzali behardituzue... Muxu erraldoi bat etxekoeneta bereziki, amama Izaskunen partez.

Zorionak, txa-peldun, igan-dean 9 urtebeteko dituzu-lako. Muxuak fa-miliako guztienpartez.

Z o r i o n a k ,Jakes, otsaila-ren 5ean 5 urtebete zenituelako.Familiakoen par-tez, muxu handibat. Ondo-ondopasa!

Zorionak, Leire,gaur 8 urte egindituzulako. Segiurteak osasunezbetetzen. Aupabitxito!

Zorionak, Dilan,atzo 4 urte betez e n i t u e l a k o .Muxu handi batetxekoen etalagun guztien par-tez.

19

Ongi-etorri gureartera, Erik!Etxeko guztienpartez. Maite zai-tugu.

Oso ondo pasatugenuen, Ametszure urtebetetzeegunean. Muxuhandi bat etxe-koen partez

Zorionak, Arai,astelehenean 8urte beteko dituzu-lako. Muxu handibat etxekoen par-tez.

Zorionak, Leire!Muxu pila batetxekoen partez.Den-denak ez,amaren zorione-tarako gastatu di-tugulako batzuk.Ondo ospatu do-mekan.

Zorionak, Jare!8 urte, neskahandi! Patxohandi bat etxe-koen eta bereziki,Aratz, Ibai eta Lie-rren partez.

Zorionak, Erik,otsailaren 11n 9urte beteko dituzu-lako. Muxu handibat etxekoen par-tez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 19

AGENDA20

8 ZAPATUA8:30 Santa Eskea, Mendaron. HerrikoEnparantzan hasita. Beñat Lizaso,Beñat Ugartetxea, Aitor Salegi, AmaiaAgirre eta Unai Mendizabal ariko dirakoplari eta baserriz baserri jardungodira kantuan, hiru taldetan banatuta.19:15 Pirritx, Porrotx eta Marimototspailazoen emanaldirako sarrerak ja-rriko dituzte salgai, Herriko Antzokikolehiatilan eta Kutxabanken.

9 DOMEKA12:30 Udal Musika Bandaren kon-tzertua. Herriko Antzokian. Zuzenda-ria: Gorka Mujika Urain. 1. Crown imperial (A CoronationMarch, 1937). W. Walton.2. The legend of Ali-Baba (B. Apper-mont).3. La santa espina (Sardana). E. Mo-rera.4. Black el payaso (Lehenengo selek-zioa). P. Sorozabal.

12 EGUAZTENA19:30 Natura eta zientzia jardunal-diak. Euskal Herritik Pakistanera, Ata-puercatik pasatuz. Arantza Aranburukemango du hitzaldia. Morkaikok anto-latuta, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

13 EGUENA19:00 Isiltasun Eskolakoen meditaziosaioa. Kultur Etxeko sotoan.

14 BARIKUA20:30 Antzerkia: ¿Qué nombre...?.Txalo Produkzioak taularatuko du, He-rriko Antzokian.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Legado en los huesos’7 barixakua: 21:30

8 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS)9 domeka: 19:00

10 astelehena: 21:30

‘Espías con disfraz’9 domeka: 16:30

‘The Farewell’(Ongarri zinekluba)13 eguena: 21:30

Urtarrilean hildakoak

. Rosario Amestoy Fernandez91 urte, urtarrilak 2

. Tomasa Arcos García90 urte, urtarrilak 3

. Luisa Zubizarreta Andonegi92 urte, urtarrilak 3

. Ramon Aranburu Igarzabal84 urte, urtarrilak 3

. Basilio Larreategi Olariaga85 urte, urtarrilak 4

. Blanca Jauregi Arriaga 86 urte, urtarrilak 10

. Maria Armendia Ajuriagoikoa 98 urte, urtarrilak 11

. Eugenio Intxausti Zubizarreta83 urte, urtarrilak 13

. Francisco Sota Allende88 urte, urtarrilak 17

. Engracia Altube Uribe-Etxebarria92 urte, urtarrilak 13

. Jesusa Odria Barrenetxea87 urte, urtarrilak 20

. Jesus Mari Azpiazu Amuategi66 urte, urtarrilak 21

. Maria Jesus Barrutia Etxaniz76 urte, urtarrilak 22

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 20

AGENDA

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

7 BARIXAKUA 8 ZAPATUA 9 DOMEKA 10 ASTELEHENA 11 MARTITZENA 12 EGUAZTENA 13 EGUENA 14 BARIXAKUA

Egunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

GaritaonandiaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez Arriola

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanYudego

IluntzeanYudego

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanArriola

* Fernandez: Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

943 206 984

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

21

II. URTEURRENA

Jose Miguel Azkoitia Artetxe2018ko otsailaren 6an hil zen, 57 urte zituela. Haren oroimenez II. urteurreneko

meza izango da, barikuan, otsailaren 7an, 19:00etan, Elgoibarko BartolomeDeunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Beti gure bihotzean

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 21

22 ARTISTA BAT NAIZ NI...

JasonFelgueraAndrei,5 urte,Elgoibar

“Spiderman nire superheroi gogokoena da”

Jon ZendoiaOvejero,8 urte,Elgoibar

“Aizkolaria”

1147 alea:Maquetación 1 06/02/20 10:55 Página 22

VI. URTEURRENA

Idoia Laka Lizaso2014ko otsailaren 3an hil zen, 38 urte zituela.

Behar dugunetan ezin gara babestu zure besoetan,baina badakigu hor zaudela gure bihotzetan.

Zure indarra eta alaitasuna eredu.

Maite zaitugu.

Azkoitiko eta Elgoibarko lagunak

VI. URTEURRENA

Idoia Laka Lizaso2014ko otsailaren 3an hil zen, 38 urte zituela. Haren oroimenez

VI. urteurreneko meza izango da, zapatuan, otsailaren 8an, 19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren Eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Laster arte ezpainetan,utzi gaituzu penetan,orain gure ametsetan,bizirik zaude benetan,

zeruko izarretan.

Zure familia

I. URTEURRENA

Arantza Berasaluze San Martin2019ko otsailaren 8an hil zen, 59 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, otsailaren 8an, 19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren Eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

Senideak eta lagunak

1147 azala:Maquetación 1 06/02/20 10:53 Página 3

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

4Gremioen gida

4Leihoak4Iturgintza4Elektrizitatea4Igeltseritza

4Pintura

ERREFORMAK

4Aroztegiak4Erreformak

1147 azala:Maquetación 1 06/02/20 10:53 Página 4