Agauntza errekaren osasuna aztergai

4
AGAUNTZA ERREKAREN OSASUNA AZTERGAI 2012ko martxoaren 10etik 13ra Lazkaoko udalaren ekimenez, Izenipekoak ikertzai- le taldeak Agauntza errekaren azterketa burutu zuen. Azterketan errekako uraren kalitatea neurtzeaz gain, Lazkaoko herritik igarotzen den erreka zatiako ibarbasoa- ren (erreka bazterreko basoaren) egoera ere aztertu zuen, bertako biodibertsita- tearen diagnostikoa eginez. Azterketa bi puntutan burutu da: Zubierreka industria gunearen ondorengo meandroan (herri haseran) eta Dukearen Parkean (herrigunearen amaieran). Agauntza errekak sortu duen aran txikian dago kokatuta Lazkao eta Agauntza ibaiaren urek herria zehar- katzen dute. Sustraitz, Basakaitz, eta Begiristain errekastoek besteak beste Agauntza ibaira isurtzen dituzte euren urak. Emari txikiko ibaia izan arren indartsua da Agauntza erreka. Lazka- ora hurbildu ahala ibaia zabaltzen eta urak mantsotzen joaten dira. Agauntza errekak badu aparteko garrantzia, Oria Garaian kokaturik dago eta hau Garrantzi Komunita- rioko Lekua (GLK) izendatuta bai- tago, mehatxatutako bi espezie (Bisoi europarra eta Muturluzea) aurkitu izan baitira bertan. ORIA GARAIA GARRANTZIA KOMUNITARIOKO LEKUA 2012ko Martxoa 1. alea Agauntza errekako landa- retza 2 Agauntza errekako fauna 3 Uraren azterketa 4 Agauntza erreka osasu- ntsu al dago? 4 IKERKETA: INTERES BEREZIKO DATUAK: Oria Garaia: Garrantzia komunitarioko Lekua (GKL) Ibarbasoaren garrantzia. Ba al zenekin... Goierriko eskualdean Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) izendaturik dago Oria Garaia. Honez gain, Natura 2000 sarean sarturik dago eta Euskal Autonomi Erkidegoan garrantziko Korridore Ekologikoa da, Kantauri isurialdea eta mediterraneoarra lotzen dituelako. Bestalde Muturluze pirinearra eta Bisoi europearra, “Desagertzeko Arriskua” diren bi espezie hauen bizilekua da. Natura 2000 sarean ez da Oria ibaia bere osotasunean sartzen baina bai Agauntza errekaren eta Amundarain errekaren behe-ibilguak.

Transcript of Agauntza errekaren osasuna aztergai

Page 1: Agauntza errekaren osasuna aztergai

AGAUNTZA ERREKAREN

OSASUNA AZTERGAI

2012ko martxoaren 10etik 13ra Lazkaoko udalaren ekimenez, Izenipekoak ikertzai-

le taldeak Agauntza errekaren azterketa burutu zuen. Azterketan errekako uraren

kalitatea neurtzeaz gain, Lazkaoko herritik igarotzen den erreka zatiako ibarbasoa-

ren (erreka bazterreko basoaren) egoera ere aztertu zuen, bertako biodibertsita-

tearen diagnostikoa eginez. Azterketa bi puntutan burutu da: Zubierreka industria

gunearen ondorengo meandroan (herri haseran) eta Dukearen Parkean

(herrigunearen amaieran).

Agauntza errekak sortu duen aran

txikian dago kokatuta Lazkao eta Agauntza ibaiaren urek herria zehar-katzen dute. Sustraitz, Basakaitz, eta

Begiristain errekastoek besteak beste Agauntza ibaira isurtzen dituzte euren urak. Emari txikiko ibaia izan arren

indartsua da Agauntza erreka. Lazka-ora hurbildu ahala ibaia zabaltzen eta

urak mantsotzen joaten dira.

Agauntza errekak badu aparteko garrantzia, Oria Garaian kokaturik dago eta hau Garrantzi Komunita-

rioko Lekua (GLK) izendatuta bai-tago, mehatxatutako bi espezie(Bisoi europarra eta Muturluzea)

aurkitu izan baitira bertan.

ORIA GARAIA GARRANTZIA KOMUNITARIOKO LEKUA

2012ko Martxoa

1. alea

Agauntza errekako landa-

retza

2

Agauntza errekako fauna 3

Uraren azterketa 4

Agauntza erreka osasu-

ntsu al dago?

4

IKERKETA:

INTERES BEREZIKO DATUAK:

Oria Garaia: Garrantzia komunitarioko

Lekua (GKL)

Ibarbasoaren garrantzia.

Ba al zenekin...

Goierriko eskualdean Garrantzi Komunitarioko

Lekua (GKL) izendaturik dago Oria Garaia. Honez gain, Natura 2000 sarean sarturik dago eta Euskal Autonomi Erkidegoan garrantziko Korridore

Ekologikoa da, Kantauri isurialdea eta mediterraneoarra lotzen dituelako. Bestalde

Muturluze pirinearra eta Bisoi europearra, “Desagertzeko Arriskua” diren bi espezie hauen bizilekua da. Natura 2000 sarean ez da Oria ibaia

bere osotasunean sartzen baina bai Agauntza errekaren eta Amundarain errekaren behe-ibilguak.

Page 2: Agauntza errekaren osasuna aztergai

Agauntza errekan, herrigunetik

kanpo, Haltza, Alnus glutinosa, da espezie nagusia. Herrian zehar ibarbasoa (ibaiertzetako berezko

basoa) galdurik dagoenez, ale gutxi batzuk aurkitzen dira erreka-ren bazterretan. Haltzaz gain,

beste zuhaitz eta zuhaixka batzuk ikus daitezke: lizarra (Fraxinus ex-celsior), zumarra (Ulmus glabra),

sahatsak (salix generokoak), bes-teak beste.

Landare exotiko inbaditzaile bat

ere aurki daiteke, meandroaren inguruan: sasiarkazia (Robinia

pseudoacacia).

AGAUNTZA ERREKAKO LANDARETZA

Haltzaren lore arrak

IBARBASOAREN GARRANTZIA

Animalia eta landare askoren bizilekua dira.

Ibai bazterren higadura galerazten dute.

Ur emaria handia denean, uholdeak kontrolatzen dituzte.

Landareek emandako itzalari esker, ura berotzea galerazten du. Honek uretan oxigeno gehiago disolbatzea eragiten du.

“Erreka eta ibaien inguruan

aurkitzen da munduko

biodibertsitatearen erdia.”

2. o r r i a l de a AGAUNTZA ERREKAREN OSASUNA 1 . a le a

Sahatsa: Ale gutxi batzuk daude erreka bazte-

rretan.

Haltza: Lazkaoko erdigunetik Ataun aldera,

zuhaitz honen kopurua handitu egiten da.

Lizarra:Lazkaoko erdiguneean errekaren kana-

lizazioa dela eta ale gutxi batzuk daude, gehiago Ataun eta Beasainalderuntz.

Zumarra: Haltzarekin eta Lizarrarekin batera,

erreka bazterretan ugarien den espeziea da.

Sasiarkazia: Ale ugari daude Agauntza erreka-

ren bazterrean. Apaingarri gisa landatutako zu-haitz honek ibaietako basoetako zuhaitzak ordez-katzen ditu.

SAHATSA HALTZA LIZARRA ZUMARRA SASIARKAZIA

Izenipekoak Ikertzaile taldekoen arabe-

ra, Agauntza errekaren egoera nahiko eskasa da. “Ibarbasoa, guztiz galdurik dago. Ez Lazkaon bakarrik baita Ataun-

dik igarotzen den erreka zatian ere. Erreka eta ibaien inguruan aurkitzen da

munduko biodibertsitatearen erdia. Erreken ondoko ibarbasoak animalia askoren bizileku dira. Gizakiak, betida-

nik erreka bazterretan eraiki ditu etxebi-

zitzak, herriak, errekei loturik hazi

da zibilizazioa… Baina zeren kontu-ra?” “Ura garbi mantentzea ez da erreka osasuntsua izatearen

parekoa. Ibai eta errekak lehengoratu beharko genituzke,

ibaiertzetako ekosistemetako bioaniztasuna berreskuratzeko” dio taldeko beste kide batek.

Agauntzan Ataungo San Martin auzoatik Lazkao

bitartean

Page 3: Agauntza errekaren osasuna aztergai

AGAUNTZA ERREKAKO FAUNA

BA AL ZENEKIEN...

BARBOA

BISOI EUROPEARRA

Agauntza errekan zehar aurki daitezkeen

animaliak ondorengoak dira:

Arrainak: Amuarraina (Salmo trutta), ezkai-lua (Phoxinus phoxinus), barboa, loina

(Chondrostoma toxostoma)…

Hegaztiak: gabiraia (Accipiter nisus), koar-tza hauskara (Ardea cinerea), martin

arrantzalea (Alcedo atthis)…

Agauntza errekaren inguruan galtzeko arris-

kuan dauden bi espezie daude: bisoi euro-pearra (Mustela lutreola) eta muturluzea (Galemys pirenaicus).

Inbaditzailea den animalia baten ale ugari ere aurkitu daiteke Agauntza errekan: karramarro seinaleduna.

... Martin arrantzalea, bioindikatzaile ona dela? Hau da bere presen-

tziak erreken osasun ona ziurtatzen du.

...Bi arrazoi daudela bisoi europearra galtzeko arriskuan egoteko? bata beraien habitataren (ibaiertzeko basoak) suntsiketa eta bisoi amerika-

rra bestea. Bisoi amerikarra, europearra baino handiago eta ugalkorra-goa denez, bi espezie hauek lehian sartzean, bisoi europearra galtzen irtengo da.

… Martxoaren 9an Agauntza errekan (Ataunen) 2 kg angula askatu zituztela? Ekimen honen helburua, erreka berriro ere aingirez birpopu-

3. o r r i a l d ea AGAUNTZA ERREKAREN OSASUNA 1 . a le a

AMUARRAINA EZKAILUA GABIRAIA KOARTZA HAUSKARA MARTIN ARRANTZALEA

ESPEZIE MEHATXATUAK

Bisoi europerra (Mustela lutreola): tamaina txikiko animalia da. Ar helduak

800-1000 g-ko pisua du eta 540 mm-ko luzera du ,emetan berriz 400-600 g-ko pisua du eta luzeran berriz 40 mm-koa

du.Agauntza erreka inguruan ibiliz ikusi ohi da.

Muturluzea (Galemys pirenaicus): Ure-

tako ugaztun txiki honek,11 eta 13,5 cm-ko luzera du.50 eta 80 g arteko pisua. Ibaietako goi ibilguetan bizi ohi

da.Agauntza errekaren inguruan ibili ohi da.

ESPEZIE INBADITZAILEAK

Karramarro seinaleduna: Erraz ugaltzen denez, eta bertako karra-

marroa baino handiagoa denez, hau ordezkatzera iritsi daiteke. Hasera batean, beste karramarro

inbaditzaile bati (Karramarro ame-rikarra edo gorria) aurre egiteko sartu zen karramarro hau. Gerora,

espezie honek ere bertakoa or-dezka dezakela ikusi da.

BERTAKO KARRAMARROA

BISOI AMERIKARRA

Agauntzan angulak askatu zituzten unea.

Page 4: Agauntza errekaren osasuna aztergai

IZENIPEKOAK

IKERTZAILE TALDEA

URAREN AZTERKETA

AGAUNTZA ERREKA: LIZARRUSTI

Parametroak Meandroa Dukearen parkea

Nitratoa 0-5ppm 0-5ppm

Fosfatoa 1ppm 1ppm

Bakteria koliformeak Egokia Egokia

Tenperatura 8ºC 10ºC

Oxigeno disolbatua 4-8 ppm 4-8 ppm

Oxigeno saturazioa %34-%78 %35-%71

pH 6-8 6-8

Uhertasuna 4p 4p

Amoniakoa 0 0

Ura analizatzeko garaian bi gune az-tertu dira: meandro ingurua (herriaren

hasera) eta herri bukaeran infantadoko dukeen jauregi ondoan dagoen erreka zatia.

Uraren parametroen balioak antzekoak izan dira neurketak egin diren bi pun-tuetan. Parametro guztien balioak ego-

kiak izan dira.

Bioindikatzaileak: Gasteropodoak

eta burduntziaren larbak aurkitu genituen bi lekuetan, uraren kali-tate onaren lekuko.

AGAUNTZA ERREKA OSASUNTSU AL DAGO?

AGAUNTZA ERREKA: LAZKAO

Ibaien habitata guztiz aldatua dago, kanalizazioek, urbanizazioak, nekazal lurrek… bertako ibarbasoa or-

dezkatu dute eta ondorio bertako biodibertsitatea arriskuan jartzen du.

Herritik igarotzen den agauntza errekaren inguruan

gizakiak botatako zabor ugari aurkitu dugu.

Agauntza errekan karramarro seinaleduna bizi da eta bertako karramarroa ordezka dezake.

Erreka bazterrean berez aurkitu daitezkeen zuhaitzak gizakiak landatutako beste batzuengatik ordezkatuak izan dira: intsinis pinua, platanoa, altzifrea...

AGAUNTZA ERREKA: DUKEAREN

JAUREGIA

ZABORRA ERREKAN

Zaborrak errekara ez bota!

Ibarbasoa berreskuratzeko ahalegin

berezi bat egin beharko litzateke, berta-

ko zuhaitzak landatuz.

Inbaditzaileak diren espezieak (animalia

eta landareak) bertatik kendu beharko

lirateke.

BERAZ...