Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen lege egitasmoak asaldatu egin ditu ikerketa saileko langileak b ‘Logika neoliberaletik’ ikerlariak lehia baztertzailean jartzea salatu dute b 4-5 Ikerketa mundua bere geroaz arrangura da Herrietako bozak Euskal Hedabideek hozka bat gaindituko dute etzi bozen gaualdiko elkarlanean 3 5G Zuberoako Linkyren kontrako taldea hasia da 5G uhin bidezko konexio berriaren lanjeren salatzen 2 Ostirala 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO...

Page 1: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ELSA BROCLAIN

Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen lege egitasmoak asaldatu egin dituikerketa saileko langileak b ‘Logika neoliberaletik’ ikerlariak lehia baztertzailean jartzea salatu dute b 4-5

Ikerketa mundua bere geroaz

arrangura da

Herrietako bozak EuskalHedabideek hozka bat gaindituko

dute etzi bozen gaualdiko elkarlanean

35G Zuberoako Linkyren kontrakotaldea hasia da 5G uhin bidezko

konexio berriaren lanjeren salatzen

2Ostirala

2020ko martxoaren 13aXI. urtea436. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

Joanes Etxebarria Maule

Bosgarren belaunal-diaren aroa hasikoda telefonia mugi-korren sareetan.80ko hamarkadan

Japonian agertu zen 1G lehen be-launalditik hona erabili diren fre-kuentzia guztiek (2G, 3G, 4G) ai-rean segituko dute, eta 5G tresnakonektatu oro saretzea xede duenteknologiaren frekuentzia be-rriak gehituko zaizkie. Linkykontagailu elektrikoaren kontra-ko Zuberoako taldea 5Gren kon-trako taldea ere bilakatu berri da:‘Linky, 5G ez’ da taldearen izena.Uhinen belaunaldi berriaz, ha-

atik, informazio guti hedatu da.Alta, gobernu frantsesak 5G sare-aren aldeko pario argia egin du,eta sare mugikorren frekuentziaberriak enkanteetan salduko diz-kie operadoreei. Informazioarrantza hasteko, beraz, kolekti-bo zuberotarrak uhinen kalteakborrokatzen dituen Robin desToits elkarteko kide bat gomitatuzuen Maulera joan den astean.

Proiektu politikoaOrain arteko teknologiak ez beza-la, 5G sarea ez da egina hainbestesakelako telefonoen erabiltzailepartikularrek Internet lasterra-goa ukan dezaten. 2018ko uztai-lean, Frantziako Gobernuak argi-

taratu zuen testu batean (5G: bideorri anbiziotsu bat Frantziaren-

tzat) urrats horren koadroa plan-tatzen da: «5G lehentasun bilaka-tuz, Frantzia biharko berrikun-tzentzat prestatzen dugu. Sektoreindustrial guztietan aplikazioakgaratzeko modua emango duela-ko». Robin des Toits elkartekoMarie Christine Gamberinirenirakurketa ondokoa da: «Xedea,

beste deus baino lehenago, politi-koa da: bizitzako sektore guztiaknumerizatzea da helburua». Zerbait gorabehera, hamar urte

oroz teknologia belaunaldi be-rriak agertzen dira: lehenak es-kualde mugatuetan dei laburrakegiteko balio zuen; bigarrenak,mugaz gaindi dei luzeagoak etatestu laburrak igortzeko; hiruga-rrenak Internet pixka bat ere ba-zeukan; laugarrenak datu nume-riko gehiago eta lasterrago ga-rraiatzeko manera ekarri zuen...Bosgarren belaunaldi hau «iguri-

katua» zen, Gamberinik dionaz,«gailuen Internet» ekarriko bai-tu: «Gailu batek datu base bati da-tuak igortzeari deitzen zaio, hu-manoen esku hartzerik gabe».Adibide gisa aipatzen du hirietakosu gorrien sareak trafikoari egoki-tzeko duen gaitasuna, kaptore etakamerak tarteko. Edo nola hoz-kailu batek jakinarazten ahal dionplataforma bati zerbait eskas delaeta manatu behar dela, betierepertsonen esku hartzerik gabe.5Gren ideia, funtsean, «sistema-ren transmisio gaitasuna heinhandi batean handitzea» da, hiz-lariak laburbiltzen duenaz. Etxekonektatuak, enpresa konekta-tuak, laborantza konektatua, au-to konektatuak, hiri konektatuakdira helmugako xedeetan. Miliar-ka zenbatzen dira jadanik erabi-liak diren «objektu konekta-tuak», eta horien sarea egokitzeaekarriko du teknologia berriak.

Uhin kaltegarri gehiago Frekuentzia berriak baliatukodira horretarako, altuak bereziki,informazio anitz garraiatzekoeraginkorrenak baitira. Baina,beste belaunaldietako sareetanbezala, teknologia horietan beti bifrekuentzia mota baliatzen dira:apalak, informazio gutiago ga-rraiatzen dutenak baina estalduragehiago dutenak; eta, erran beza-la, gorenak, informazio gehiagotransmititzeko. Zenbakiak ez diraberez ulertzen, baina, gaur egun-go 4G sarean 3,5 GHz hedatzen di-relarik, ondoko belaunaldiarekin48 GHz inguru lirateke; gaur egunradar batzuek edo militarrek bai-zik ez dituztenak baliatzen.Gehiago mintzo den adibidea:frekuentzia horietarik zenbaitjendetza barreiatzeko erabili izandira herrialde batzuetan.Marie Christine Gamberini

bera elektrosentsiblea izanik,hurbiletik bizi ditu uhinen kalte-ak. Frekuentzia apal ala gorakoteknologiek sintoma desberdinakeragiten dizkiete elektrosentsi-

bleei: lo egiteko arazoak, zora-bioa, takikardia edo epilepsia kri-siak, beste anitzen artean. Berrikiofizialki ezagutua izan den erita-sunak ez du gibel egiteko panora-ma ukanen: 5Grekin, frekuentziagehiago lirateke airean, eta hirie-tan gehienik ehun metro orozezarriak liratekeen antena be-rriak. Gamberini bizi den hiritik —Okzitaniako Tolosatik— joateaere pentsatzen hasia da, uhinenkalteaz urruntzeko, baina ziurta-tzen du «landan ere ez dela tek-nologia horretaz libratuko», go-bernuak operadoreei lurraldea-ren parterik handiena estaltzeainposatzen baitie. Harrabots handiena AEBetatik

iritsi da, espazioan ezarri nahi di-ren 20.000 sateliteekin. Bainateknologia horren kontrako na-zioarteko deialdi garrantzitsu ba-ten —200.000 izenpedura bilduakgutxienez— izenak berak salatzendu «lurretik eta airetik» hedatudaitekeela. Lurretik pentsatua daFrantzian, hain zuzen. Gamberi-niren azalpenen arabera, fre-kuentzia berri horiek partez jada-

nik baliatuak diren antenetatikhedatzen ahalko dira, instalazioberriak egin gabe ere.Linkyren kontrako Zuberoako

kolektiboak, 5Gren kontrako le-kukoa ere hartu berritan, oihar-tzun guti ukan duen gutun irekibat zabaldu du hauteskunde giro-an. Hitz hauekin zuzendu zi-tzaien herriko etxeetarako hauta-gaiei: «Dei egiten dizuegu herri-tarrak entzutera, interes jakinakbabesten dituzten gaineko deli-beroak segitzera baino». Alta, Marie Christine Gamberi-

niren hitzetan, «auzapez ausart»batzuek salbu, herriko buruek«ezin lezakete deus egin». Harenustez, herri txikietako merak erenekez oldartuko dira, gobernuakberak adierazi duelako ez duelakonexiorik gabe egonen den «es-kualde zuririk nahi». Uhinekinaspalditik «jendea eri bada ere,gobernua futitu egiten da; edozeinpreziotan egin nahi du; dena ko-nektatu, beti eta denetan», gehi-tzen du. Horrek «proiektuarenizaera totalitarioaz hausnarketa»eragin beharko luke, haren ustez.

Linkyren kontrako Zuberoako taldea 5G teknologiaren kontraere oldartzen da. Joan den astean, informazioa zabaltzera deitu zuten Robin des Toits elkarteko kide bat; haren erranetan,sakelakoen sareen teknologia berria «proiektu politiko» bat da.

5G sarearekin, mundunumerikoago batera

Frantziako Gobernuak «lehentasuntzat» jo du 5G sare teknologikoa instalatzea. J.E.

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 13aGaiak

Xedea, beste deus bainolehenago, politikoa da:bizitzako sektoreguztiak numerizatzea dahelburua»Marie Christine GamberiniRobin des Toits elkarteko kidea

‘‘

Page 3: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

Iñaki Etxeleku Baiona

Urrats berri bat eginen dute IparEuskal Herriko Euskal Hedabide-ek herrietako bozen gaualdiarenkarietara. Euskal Irratiak, Kanal-dude, Ipar Euskal Herriko Hi-tza/BERRIA eta Hamaika telebistaelkarlanean ariko dira emaitzenzabaltzeko eta horien azterketa-ren egiteko, orain arte hein bere-an egin ez zen zuzeneko telebistaemankizun baten medioz.Zuzeneko telebista platoa anto-

latu dute, Uztaritzetik hedatukodena. 19:30ean hasiko da eman-kizuna, Kanaldude, BERRIA etaEuskal Irratietako aurkezle, kaze-tari eta azterketa egileekin. Lehenaldikoz, zuzeneko konexio batbaino gehiago eginen dira herrikoetxeetarik. Gure Irratiko, Xibero-ko Botzako, Irulegiko Irratiko,Antxeta Irratiko, BERRIAko eta Ka-naldudeko kazetariak zuzeneanariko dira herri desberdinetarikgiroaren berri ematen eta, emai-tzak jakin arau, hautagaien ihar-dukitzeen biltzen. Kamerari eta kazetari talde ibil-

tariei esker, konexioak eginendira ondoko herriko etxeetarik:Baiona, Maule, Donapaleu, Doni-bane Lohizune, Ziburu, Hendaia,Itsasu eta Hazparne. Emaitzen za-baltze eta horien azterketekintartekaturik segitzen ahalko dirakonexio horiek. Horiez gain, he-dabide beretako kazetari gehiagoere mobilizaturik izanen dira, areherriko etxe gehiagotarik berrienjakinarazteko, hala nola eta bes-teak beste: Atharratze, Larzabale,Landibarre, Armendaritze, Bida-rrai, Ortzaize, Ahatsa, Arnegi,Donibane Garazi, Azkaine, Baigo-rri eta Sara herrietarik. Azken urteetan Kanaldudek

lortu tekniken ezagutzaren emai-tza dela esplikatu du Ximun Ka-rrere herri telebistako koordina-tzaileak. «Sarearen baliatzearenezagutza gero eta finagoak»eman du modua urratsa egiteko.ADSL eta 4G sareena, zehazki.Material bereziak ere alokatukodira gertakariaren segitzeko es-presuki, «bide ematen baitu iru-diak igortzeko leku batetik beste-ra». Telebistarako ahalez gain,euskal hedabideetako kazetariensare osagarriak lagundu du plan-tan ematen. Karrere: «Urteekin,lantaldeak handitu egin dira, eta,

horri esker, bost hirukote —tekni-kariak eta kazetariak— izanen di-tugu leku ezberdinetan». Ez du, haatik, lehenbiziko al-

dia, Bidarraiko telebistak gisa ho-rretakoa entseatzen baitu: «Ho-rrelako loturak egin genituenizan zelarik Parisko manifesta-zioa [Bakegileena]. Jendeak bazi-ren manifestaldian zirenak, etairudiak platora iristen ziren. Ba-

liatu dugu gero eta gehiago men-diko lasterketetan, non eremu za-balak diren, konexioak egitekoleku batetik bestera. Azkenik,egunero Korrika segitzeko landuditugu teknika horiek, eta hor di-tugu afinatu». Bizkitartean,hainbeste egitea batean egiazkosaiakera izanen da: «Bozengaualdiarentzat egin dezakegu-naren mugaraino pusatuko dugu.Hainbeste puntu izateak galde-tzen baitu araberako koordina-zioa. Irratietan, telefonoz, asko-tan egiten da, baina irudia gehi-

tzea beste zerbait da. Egina da pla-to itxura hutsetik ateratzeko». Gaualdiaren bigarren partean,

gomitak izanen dira telebista pla-toan emaitzen komentatzeko.Hautagaiak edota jada hautetsizirenak etorriko dira beren ihar-dukitzeen ematera.Euskal hedabideen web atarie-

tan ikusten ahalko da emankizu-na, baita emaitza guziak ere, ber-

din araberan sortu apli-kazio bati esker. Saresozialen bidez ere zabal-duko dira emaitzak etaondorioak. Denetarat,aipatu euskal komuni-

kabideetako 30 bat kazetari, tek-nikari, animatzaile eta laguntzai-le ariko dira gaualdirako.

BERRIAn, zuzeneanBERRIAegunkariko eta Ipar EuskalHerriko Hitzaastekariko kazeta-riek, halaber, bozen ondorioenberri emango dute zuzeneangaualdi osoan. Hiru kazetari arikodira Baionako ordezkaritzako bu-legoetan www.berria.eus etawww.iparraldekohitza.eus

Internet atarietarako idazten. BERRIAren Andoaingo erredakzio-

an ere emango dute emaitzen be-rri, zuzenean. BERRIAren atarianemaitzak xehe-xehe ikustenahalko dira, itxuratzeko lan bere-ziari esker. «Emaitzak grafiko etataulen bidez» emanen direla ze-haztu du Pello Urzelaik, BERRIATaldeko Informazioaren eta Ko-munikazioaren Teknologien ar-duradunak. «Herriz herri kon-tsultatu ahal izango dira emai-tzak, oso modu xehean. Horrezgain, herri garrantzitsu batzuenemaitzak nabarmenduko dira».Aurtengo emaitzekin batean,2014koak ere oroitaraziko dira,konparazioa egiteko gisan.Emaitzetan, «boz kopuruak,

hautetsi kopuruak, lehen itzulianaukeratutakoak, bigarren itzulirapasatzen direnak eta hautetsienizenak» agertuko dira, baita —trenkatuak badira— Euskal El-

kargorako ordezkarien izenakere. Bildu arau sartuko dira da-tuak; grafiko, taula eta gasnetanez ezik, Ipar Euskal Herriko mapabatean geolokalizatzen ahalkodira. «Mapa bisualizazio osagarribat izango da», zehaztu du Urze-laik. «Batetik, erakutsiko du nonaldatu den auzapeza aurrekoagintaldiarekin alderatuta. Beste-tik, edozein herri izenetan klika-tuz, herri horretako emaitzak es-kainiko ditu. Maparen kasuan,datuak sinpleagoak izanen dira:2020. urtekoak bakarrik, boz ko-puruak, hautetsi kopuruak, le-hen itzulian aukeratutakoak etabigarren itzulira pasatzen dire-nak». Haatik, mapa ez da bistara-tuko hasieratik, baizik eta herriguztietako datuak —edo gehiene-takoak— bildurik izanen direne-an.

Euskal hedabideen jauzi berriaEuskal hedabideek sekula saiatu ez duten telebista saio berezi bat eginen dute igande gaueko herriko bozengaualdirako b Konexio franko eginen dituzte herrietarik zuzenean, kazetari eta teknikari multzo ibiltariei esker

Euskal Irratiak, Kanaldude etaBERRIA komunikabideetako30 bat lagun ariko dira laneanherrietako bozen gaualdian

Aitzineko boz batzuetan jendea bozkatzen. AURORE LUCAS

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 13a Gaiak

d

Herrietako bozakHauteskunde gaua

Page 4: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

4 XXXXXXXX HITZAEguna, 20XXko xxxxaren xxaAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Erretreten erreforma eta langabe-zia asurantzaren erreforma sala-tzeaz gain, aurten deliberatzekoaeta 2021ean indarrean sartzekoaden IUPL Ikerketaren Urte anitze-ko Programazio Lege xedea (LPPRfrantsesezko sigletan) salatzendute ikerketako langileek. Ondo-ko urteetarako ikerketa sailarendiruztatzeko legea marraztekogobernuak manatu hiru txoste-nek dute berpiztu jada galdan zenhaserrea. Joan den astean Fakul-tate hilakmobilizazio eguna eginzen Frantzian, eta ikerketa aldiz-kari gehienek lege egitasmoa salatu dute Zientzia lanjerrean,aldizkariak borrokan editorialkomuna argitaratuz.Ipar Euskal Herriko bi irakasle

ikerlariri bere ikusmoldea galde-gin die HITZAk. Bata, CNRS-HDRerakundeko ikerketa zuzendarida eta Bordeleko Emile Durkheimzentroko buru: Xabier Itzaina.Baina bere izenean mintzo deladio, «ikerlari soil» gisa. Bestea,Bordeleko Neuro campuseko ira-kasle ikerlaria da neuro zientzie-tan: Nicole Etxamendi. Mobilizatuak diren unibertsi-

tariek salatzen dute IUPL berriaazken hogei urteetako errefor-men ekonomia logika beretik do-ala eta ez duela jada andeatu ego-era larrituko baizik. Helburutzat

daukala funtzionario lanpostuenmendratzea, laborategietako lan-gile prekarioen xurgatzea —vaca-taires, kontratu laburrak—, uni-bertsitateetako klase emaileenlaurdena direlarik. Nicole Etxa-mendik argi du orain arte egin de-naren segida dela lege berria; askibaita txostengileen izena so egiteaulertzeko: «Manuel Tunon deLara, Bordeleko unibertsitatekopresidentea Enpleguen eta zien-tzia ibilbideen erakargarritasu-

na lantaldeko txostengileetarikda IUPLarentzat. Bordeleko uni-bertsitatea IUPL horren zinezkoentsegu laborategia bihurtu du,bereziki langileen kudeaketan. Bikasu bereiziko nituzke: irakasleikerlarien desagertze programa-tua, eta ikerlari gazteen prekari-zazioa». Zuhurkiago mintzo daXabier Itzaina, baina lanpostuiraunkorren beharra ikusten du:«Datu zehatzak ez ditut eskuan,baina behin betiko postu perma-nenteak eskas direla irakaskun-tzan eta ikerketan, ez da dudarik.Ahantzi gabe postu administrati-boak, laborategi eta unibertsita-teen bihotz-bihotzean direnak». Etxamendik bere ikerketa zen-

troan berean bizi izan du bilakae-ra. «Duela bi urte oraino, UFR edoformazio eta ikerketa unitatearenbaitan ginen; egitura horrek ikus-pegi orokor batetik aztertzenzuen gure lana, gure ikerketa la-

nak kontuan hartuz, irakaskun-tza lanak bezainbat. Gaur egun, biegitura ezberdin eta iragazgaitzenpeko gara». Bata, formakuntzaunitatea da, «gure urteko irakasleoren kopurua kudeatzen —ba-rrandatzen— duena kontularienmanupean. Pedagogia eta admi-nistrazio betekizunez gainditzengaituzte, ez baita irakasle ikerlariberririk enplegatzen». Ikerketaberari kalte eginez. Bigarrena,ikerketa departamentua: «Bi-kaintasun eta produktibitatearauak betearazten ditu, eta iker-lari gisa heriotzara garamatza».Ikerketarako premiatsua den as-tia murrizten zaiela dio neuro-zientzialariak: «Denbora xahu-tzen dugu gure proposamenenbihurdikatzen proiektu deialdiekaitzinetik finkatu kutxetan sardaitezen. Egiazko gogoeta zienti-fikoari, eztabaida eraikitzaileariebatsi denbora da».

‘Erakargarritasuna’Lege berrirako idatzi txosten ba-tek dio ikerketa ofizioak ez direla«aski erakargarriak». Zerbaitenzehaztea ahantzi dutela dio Etxa-mendik: «Txostenak nehoiz ez dugaldekatzen ikerlarien eta irakas-le ikerlarien lan baldintzen ande-atzea zertarik heldu den; aitzine-ko erreformen ondorioak IUPLakez ditu sekula atera. ‘Erakargarri-tasun falta’, gezur handia da!Dauzkagun estatutu iraunkorrakgutiziatzen dituzte atzerriko iker-lariek». Hain zuzen, argi du esta-tutu iraunkor horiek direla jomu-gan. «Funtzionario postuen de-sagerraraztea dute helburua,ikerketa proiektuka mugagabekokontratuak egiteko, misio batendenborakoak. IUPL zerbitzu pu-blikoaren suntsiketaren bidetikdoa, prekaritatea emendatuz».Prekaritateak laborategietakolangileen baitan dituen ondorioe-kin: «Bordelen prozesua bideanda, lan baldintzak txartu dira, etalaneko jazarpena hedatu da; etaharekin burn outeta dimisioak».

Aldizkariak borrokan taldeakidatzi testuan deitoratzen dute«logika neoliberala eta gidaritzaautoritarioa» estatuaren parte-tik. Ñabardurak nahi izan dituegin Itzainak: «Behar lirateke da-tuak hurbiletik behatu. Eta, hala-ber, zehaztatu nola definitzen du-gun ‘logika neoliberala’, baita ‘gi-daritza autoritarioa’ ere, biak ezbaitoaz baitezpada beti eskuzesku. Hasteko, gauza segurua daikerketa egitasmoen bidez era-mana dela ikerketaren bideratzeestrategikoa eta, beraz, diruzta-tzea. Laborategiek beren geriza-erakundeetarik urtero errezibi-tzen dituzten aurrekontuek ezdute gehiago ikerketa bera diruz-tatzen, baizik eta laborategiarenfuntzionamendu gastuak. Siste-ma horrek autonomia handiaematen dio ikerle edo talde bakoi-tzari. Kontratu bat eskuratzenduen ber, ez zaio gairik edo nora-biderik inposatzen. Laborategia-ren politika zientifikoarekin ko-ordinatzekotan, alabaina». Halako sistemak, ikerlariak

lehian jartzen dituela aitortu du,halere, «lehiakortasunaren on-dorio on eta txarrekin»: «Lehiasanoa ez da baitezpada gauza txa-

rra. Maila ertaineko proiektuenlortzeko frankotan sortzen diradinamika kolektibo interesgarribatzuk laborategietan. Lehia be-har da diziplina bakoitzari egoki-tu. Gizarte zientzietako proiektubatek, konparazione, ez du bai-tezpada zientzia ‘gogorrek’ be-zainbat diru beharrik. Gizartezientzietan aunitzek galdegitendute proiektu handi bakar batzuknasaiki diruztatzeko ordez, mailaertaineko gehiago laguntzea». Lehia aspaldikoa da neurozien-

tzietan, eta Etxamendik dio logi-ka baztertzailea duela: «Estrate-gia da egiten uztea, ‘gehienegokituek’ heltzen ez direnakleher ditzaten. Ekonomia libera-laren eredu ber bera da. Arrazoi-namendu antzua da, ikerketarikez baita loratzen norbanakoenarteko lehiaren logikatik». Iker-keten kalitatea eta sinesgarrita-suna bera kordoka ezartzen du:«Lehia ezarriz hitz nagusi gisa,iruzurrera lerratzeko baldintzensortzea da; ikerketa emaitzen fal-tsutzera. Zientzialari munduarenprekarizazioak ez du haziko bai-zik zuzentasun zientifikoarenkolpatzea. Iaz, 1.400 artikuluzgoiti kendu dituzte zientzia argi-

Ikerketa lehiaren

bahetik irazia

Bi hilabete hauetan borrokan dira ikerketa mundukolangileak, Frantzian b Azkenaldian, gobernuak heldu denurteko xedetan duen ikerketarako lege berria salatu dute

Martxoaren 6ko

mobilizazio bat,

Frantzian, ‘Ikertzen

dakien ikerlariak

ikertzen jakin behar

du soldatarik gabe’

dioen pankartarekin.

ELSA BROCLAIN

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 13a

Page 5: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

5XXXXXX HITZAEguna, 20XXko xxxxaren xxa Astekoa

talpenetarik akats edo iruzurren-gatik».

‘Errentagarritasuna’Zientzia aldizkarien editorial ko-

munak dio ezin dela ikerketa

errentagarritasunaren bahetik

pasatu: «Zientzia lanak denbora

behar du, eta burua horretan

ukaitea, ez baita hori bateragarri

prekaritate gordinak piztu arran-

gurekin, ez eta egitekoen metatze-

arekin ere. Ikerketak gibeltasun

kritiko bat eskatzen du, adminis-

trazio hierarkiei buruzko menpe-

kotasunak trabatzen duena».

Itzainak beste gisan aztertu dudenboraren erabilpena: «Arazoaez da baitezpada proiektuen pres-tatzen pasatzen den denbora, bai-zik eta proiektuen kausitze tasaahula. Batzuk sistema horri ontsaegokitu dira, eta europar eta na-zioarteko hainbat saretan ontsakokatuak dira. Bertze batzuek,bortz egin ahalak eginik ere, ez di-tuzte erdiesten laguntzak. Gaia ezdelakoz erakundeek definitu le-hentasunetan, edo beren ondoriosozialak ez direlakoz berehalako-an ageri, edo —hori ere erran be-har da— proiektua gaizki edo fiteapailatua izan delakoz».

Ikerketari eman diru publiko-en ondorien haztatzea ez du gaiz-ki ikusten Itzainak: «Errentaga-rritasunaren auzia ez da xuri edobeltz. Gizarteak diru publikoare-kin eramana izan den ikerketakzer eman duen galdegitea ez dabaitezpada asaldagarria. Gero,ikerlariek dute borrokatu behargizarteari eta erakundeei froga-tzeko ikerketa mota ainitz badire-la, eta ikerketa baten baliagarrita-sun soziala ez dela egunetik biha-ramunera agertzen. Irakaspenakberantago direla agertuko, ikerle-ak batzuetan tronpatzen direla,eta ezustezko aurkikuntzei beharzaiela lekua utzi».

Arazoa da, negozioaren izpiri-tua lehenestearekin, ikerbide ba-tzuk bazter uzten direla probetxuhandiagokoen aldean. Neuro-zientzietan bizi du hori Etxamen-dik: «Duela hogei urte, errepika-tzen ziren diru laguntzei esker lanegin zenezakeen osagarri mun-duan giltza diren ikergaietan —ha-la nola Alzheimerren eritasunariburuz—, eta, halaber, costello sin-dromeari buruz —guziz bakanaden eritasun genetikoa (250 kasumunduan)—. Gaur egun, ezin da.Diruztatze errepikakorrak azkar-

ki xuhurtuz joan dira, eta IUPLa-rekin desagertuko dira gaikakoproiektu deialdien probetxuko,osagarri publikoko gai batzuk le-henetsiz (alzheimer, parkinson,obesitate, depresio); balio erantsihandikoak baitira, eta CAC40koekonomia interesei lotuak. Honekiragartzen du ‘errentagarri ez di-ren’ ikerketa sailen desagertzea».

Aldizkariak asaldaturikIkerlariek aldizkari batean argita-ratu artikulu bat langile anitzenbegipetik iragaten da. Aditu ba-tzordeaz gain, argitalpen lana erebada. Ahalen mendratzeak iker-keta lan horiek kaltetuko dituenbeldur dira aldizkarietako ardu-radunak.

Itzainak argitalpen zientifikoa-ren munduan denetarik badeladio. «Ikerlariek ikaragarriko pre-sioa dute beren lana aldizkari sail-

katuetan ateratzeko. Baina aldiz-karien ekonomia bera kanbiatzenari da. Eredu ekonomikoa behardute arrapentsatu, dirulaguntzapublikoak eta argitaletxeen beha-rrorduak elkarri juntatuz. Jakineznazioarteko argitaletxe zientifi-koetan ontsa bereizi behar direlairabazteko xederik gabe ari dire-nak eta ‘argitaletxe harrapariak’.Bertzalde, open science edo zien-tzia irekiaren mugimendua delaeta, hemendik aitzina diru publi-koz finantzatuak diren ikerketenemaitzek beharko dute dohainikeskuragarri izan. Goizegi da alda-keta horren neurtzeko».

Eredu neoliberalaren beste on-dorio bat ikusten du edizioanEtxamendik: «Zientzia datuenargitalpena estandarizatua da,amerikarren logikari kalkatua,lehenesten baitu forma, eta ezfuntsa. Helburua da mezu sinpli-fikatu bakarra ematea. Ondorioz,IUPLan aipatua den lege darwi-

niarrakprofil bakarreko ikerlarimota bereiziko du. Leku guti utzizkonplexutasuna pentsatzeko».

Aldizkarien eredu ekonomiko-ak kukutzen du, bestalde, ikerlarigazte prekarioen egoera. «Arazodorpea da», dio Itzainak. «Behintesia gainditu eta, aunitzek behardute atzerrira joan, postdoktoralbeka zerbaitekin. Frantziatik ate-ratzea ez da, berez, gauza txarra,bereziki gizarte zientzietan, na-zionalismo metodologikoetarikihes egiteko gisan. Gertatzen denada zonbeit urteren buruan ez ba-dute lanpostu berme baten men-turarik, ikerle gazte hoberenekedo lana atzematen dutela atze-rriko egitura akademiko batean,edo ofizioz aldatzen direla. Gero,bada bizi bat akademiatik kanpoere, eta daukat ikerketa forma-kuntzan eskuratzen diren gaita-sunek badutela interes handi batgizartearen hainbat eremutan.Baina erakundeek doktoretza ti-tulua sozialki eta profesionalkibaloratzekotan. Alde horretarik,Frantzia berantean da».

«Estrategia da egitenuztea, ‘gehien egokituek’heltzen ez direnak leherditzaten. Ekonomialiberalaren eredua da»Nicole EtxamendiNeurozientzietako irakasle ikerlaria

«Gizarte zientzietananitzek galdegiten dutexede handiak diruztatuordez maila ertainekogehiago laguntzea»Xabier ItzainaCNRS-HDRko ikerketa zuzendaria

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 13a

HITZA.INFO

Erreportajearen bertsio luzatua,

eta Joana Etxart irakasle ikerla-

riaren adierazpenekin osatua,

irakurgai dago Ipar Euskal

Herriko Hitza-ren webgunean:

www.iparraldekohitza.eus

Page 6: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak mozteko eskubidea du.

Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].%

MARRAZKIRITZIA : ‘MARTZIANOA’ Fototxotx

communaute-paysbasque.fr

2020ko

martxoaren

13 29

EUSKARAZKO LEHEN HAURTZAROAREN DENBORALDIAIkusgarriak, tailerrak, formakuntzak …

6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko martxoaren 13aIritzia

Page 7: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

BERTSOA

AIHERRABertso afaria antolatu

du Arberoako ikastolak, Aitor Sa-

rriegi, Nerea Ibarzabal eta Aimar

Karrika bertsolariekin. Izenen

emateko, deitu: 06 37 79 67 93.

bBihar, 19:00etarik goiti,

Denen Etxean.

BAIGORRIBasaizeak antolatu

bertso afaria, Amets Arzallus eta

Elixabet Etxandi betsolariekin. Ize-

nen emateko, deitu: 06 77 06 08 43

bBihar, 21:00etan, Bixentainean.

HENDAIAHendaiako ikastolako

integrazio taldeak antolatu bertso

afaria, Amets Arzallus eta Jon Maia

bertsolariekin.

bGaur, 20:30ean, Ondarraitz

House klubean.

MUSIKA

BAIONABrahBrah gaua #13:

Bombardement, Colision eta

Sunk. Sartzea, 5 euro.

bGaur, 21:00etan, Magneton.

BAIONAFracas konpainiaren

Ymer, musika zuzenean eta ma-

rrazki proiekzioak. Kitorik.

bAsteartean, 16:00etan,

Magneton.

BIARRITZThe Groove Sessions,

Le Bal du Samedi Soir. (Agorturik).

bGaur, 20:30ean, Atabalen.

BIARRITZPost-punk gaualdia:

Frustration, Kap Bambino eta

Videodrome. Sartzea, 12 edo 15

euro aitzinetik, eta 18 euro bertan.

bBihar, 21:00etan, Atabalen

BIARRITZPost-metal gaualdia:

Russian Circles, Torche. Sartzea,

14 edo 17 euro aitzinetik; 20 euro

lekuan berean.

bAstelehenean, 20:00etan,

Atabalen.

INAUTERIAK

BUNUZEOztibertimendua:

desfilea, dantza, zirtzilak eta

bertsoak.

bBihar, 16:00etan, plazan.

MAULE-LEXTARREAltzürüküko

gazteen maskarada.

bBihar: goizean, barrikadak;

bazkalondoan, joko nagusia.

BESTELAKOAK

BAIGORRIKantaldia: Buhaminak

eta Kanatxantxak.

b Igandean, 16:00etan, elizan.

BAIONAGazte Agora - Mugaz

gaindiko foroa.

bBihar, 10:00-14:00, Eusko

Ikaskuntzaren egoitzan.

BAIONAEtxepare lizeoko ikasle-

en 10Gantzezlan berria.

bOstegunean, 20:30ean, Glaineko

elkarteen etxean.

BEHORLEGIEuskal dantzen

ikastaldia, euskaraz.

b Igandean, 10:00ak eta 12:00ak

artean, errebotean.

HENDAIA Pikaderofilmaren

emanaldia.

bGaur, 21:00etan, eta bihar eta

igandean, 17:00etan, Les Varietes

gelan.

Irudiab Biarritz

Atx Teatroaren ‘Kaskarot’antzerkia KoliseoanMartxoaren 18an, 18:00etan, Biarritzeko Koliseo gelan emanen du Atx

antzerki taldeak Kaskarotbere azken sorkuntza. Istorioa: «Aner gizarte

distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatua den. Kaskarot Ane-

rren alter egoada. Bere jenioaren eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko

dio bere egoera nola aldatu». AINHOA RESANO / ATX TEATROA

2020ko herrietako bozen gaual-

dia.Telebista emankizun berezia

eginen du Kanaldudek zuzenean

beste euskal hedabideekin partai-

detzan igande gauean, 19:30 eta

23:30 artean, herrietako bozen be-

rri emateko: emaitzen azterketa,

lekukotasunak, ihardukitzeak.

Gaur

17:45. Moskito liburua, Igor Estan-

konarekin.

Bihar

09:00. Kultur solasGure Irudi Gal-

duak xedeaz.

Etzi

18:00.Bozen gaualdia.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 13a Agenda

Page 8: Ostirala 5G 2020ko martxoaren 13a XI. urtea 436. zenbakia … · 2020-03-13 · IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ELSA BROCLAIN Frantziako Gobernuak ikerketa finantzatzeko bidean jarri duen

Joanes Etxebarria Altzürükü

Aurtengo maskarada hurbiletiksegitzen du Michele AguerLohitzün dantza irakasleak. Dantzari gisa ez du sekula maska-radan parte hartu, bere garaiangizonak zirelako nagusi. Aurten-goan, dantzari talde mistoa plaza-ratu dute.Herriko lehen emazte dantzarie-

tan izan zinen.

Altzürükün zinez berezia izan da.Jakin behar da hemen dantzarifama gaitza badela, Altzürüküizan baitzen gerra ondotik mas-karadak berriz abiarazi zituen he-rria tradizio hori galdua zelarik.Tarte batez, Zuberoan, kasik ezzen haboro gizon dantzaririk; he-men, bakarrik gizonak ziren.Nonbait, hau herri menderaezinazen, oraino dantzari gizonak egi-ten zituena. Luzaz iraun zuen.80ko hamarkadan ere baziren gi-zon dantzariak: ez ziren trebatzenbaina egun batetik bestera prestizaten ahal ziren ateraldi bat egi-teko. 1984an edo 1985ean, aldiz,ageri zenez dinamika hatsantzenari zela, norbaitek dantza eskolabat abiatzea proposatu zuen. Ho-rren buru Dominique Jauri ezarrizuten; bost edo sei neska joan gi-nen, eta bi mutiko, laster gizonentaldean sartuko zirenak. Egun ba-tez, Altzürüküko bi dantzari gi-zon AEBetara joan ziren, eta dan-tzariak eskas zituzten, kantinier-sa bat bereziki... Luzaz pentsatuondotik, zinez luzaz, guregana jinziren galdetuz nor dantzatu nahizen haiekin. Bat herabea zelako,besteak etxaldean lana zuelako,nik dudan katearekin denak baz-tertu, eta «ni bai» erran nuen.Konplikatua zen, ez zidaten ira-kasten behar bezala, eta berenarrapostuak erotzen ninduen:«Eginen duzu, bai! Eta bestela,segi jauzika». Hori bai, borrokatubehar zen lekua atxikitzeko.14 edo 15 urte nituen hasi nintze-larik, eta 17 urterekin sartu nin-tzen gizonen taldean.Taldea utzi arte.

Taldea utzi nuen azkenean, senti-tzen nuelako ez nuela ene lekua,gizonen gauza bat zen. Gainera,ez ginen trebatzen, denek bazu-ten aita dantzari bat etxean, urra-tsak erakusten zizkiena. Nik eznuen nehor. Aspertu nintzen eznintzelako aitzinatzen, beti urratsberekin ari nintzen... Taldearekindistantzia hartu nuen, eta JacquesLarrondo enegana jin zen, emaztetalde batekin trebatzera gomita-tuz. Joan nintzen ikusteko etazintzoki, teknika bat banuen bai-na anitz hobetu nintzen berekin.

Gainera, beste zerbait ikasi nuen:transmisioa. Altzürükün sekulaez da jakin transmisioa egiten,besteei erakusten errateko partez«bai, ontsa da», edo «joanen da,bai!». Ainharben ez zen dantzaeskolarik, eta hara joan nintzenirakasle gisa, lagun batekin. Hau-rrak ukan ondoan, herriko gazte-enei irakasteko ene xerka jin zi-ren, eta horretan aritu nintzen.Dantzetan ñabardurak badira

herri bakoitz, Altzürükün ere.

Bai. Lagabota bat [dantza izena]bagenuen maskarada batentzat,ondoko maskarada batean mol-datu genuen, eta, aurten, bi zaha-rrak berri batean bildu ditugu.Horregatik, bost neskak biribil-katurik ematen dute, bost muti-kok moda zaharrean, lerroan, etafinitzen da zirkuluan asmatu du-

gun aldaera batean. Dantza pun-tu batzuk ere baditugu herrikoak.Gero bada planta ere, Santa Gra-ziko bat ezagutzen duzu besoakmugitzeko manerarekin, edo txe-rra [Zaldi kimarekin egin erratza]eskuan baliatzeko maneran...Hori, konkretuki, hilabete eta er-diz landu dugu. Zer diferentzia da gizon eta

emazte dantzarien artean?

Arrunt desberdina da. Ez dakitdenen gustukoa izanen denetz,baina nik zinez pentsatzen dut zu-berotar dantza ez dela neskentzategina. Nahi dena egiten ahal da,gizonek eman beharrekoa da:mutiko txarrena ere neska hobe-rena baino ederragoa izanen da.Badira zinez ontsa dantzatzen du-ten neskak, ez diet hori ukatuko.Bada arropa, badira gauza anitz

egiten dutenak beti gizon bat ede-rrago izanen dela. Beste aldean,operan neska bat anitzez ederra-goa da gizon bat baino. Berriki Topa Noka ikuskizuna

egin da, eta miresgarria zen! Ka-rratua, egituratua, bikain. BerdinÜda Batez, Baküna Showedo UrSenda-rekin Muskildin. Zubero-tar urratsak ikusten ziren, bainaez haboro gizon arropa horietan;hor erraten ahal da zuberotardantza emazte gorputz bati egoki-tzen ahal zaiola. Baina dantza be-har da transkribatu, beharbada,beste musika batzuetan, bestearropetan... Harrigarria da hori entzutea

dantzatzeko borrokatu den

emazte baten ahotik.

Bai borrokatu naiz. Baina gizone-kin baizik ez zarelarik dantza-

tzen, eta miraila batean zeure bu-rua ikustean, badakizu ez zarelaheinean. Nahi duzuna egiten ahalduzu, ez duzu sekula mutiko ba-ten planta. Enekin ari ziren bos-tak onak ziren, eta nik banuenukan behar ez den grazia bat. Az-kenean, zuberotar dantza ez dagraziosa. Zinez, indartsuen dan-tza bat da, nik hala ikusten dut.Orduan, nola lan egin duzu aur-

ten bost mutiko eta bost neska-

ko dantza dituen taldearekin?

Mutikoak aiseago heltzen dirapuntuak egitera; neskekin lan ha-boro egin behar da. Mutikoei ezdiezu teknikoki irakatsiko jauz-tea, baina puntuak ez dituzte fini-tzen, eta gaur egun ezin da —le-hen, denak futitzen ziren pun-tuak ontsa finitzeaz-. Ez dut bermaneran lan egiten mutikoekineta neskekin. Mutikoei gauza ezi-nezkoak galdetzen dizkiet beti,eta, azkenean, galdetzen didatefrijatak [dantza urrats bat] egiteaeskuin eta ezkerreko oinekin;hori izugarri zaila da. Erratea zailazait, baina neska batek ez du se-kula hori eginen. Neska dantzari-rik hoberenek ere grazia soberabadute zuberotar dantzarentzat.Maskaradan aritzeko presioa

badute?

Nik ematen diet presioa. Hatsa-rretik erraten diet dantzariak igu-rikatuak direla. Posible da puntubat gaizki ematea, ene alabak ezdu frijatik —eta lantzen segitukodugu—, baina behar da lan eginhoberenak izateko. Ez da ahantzibehar igurikatuak direla.Eta lehengo begiradaren berdi-

na dea oraingoa?

Ez, orain kritikoagoa da. Lehen, soegiten zuten jauzia gora egitea etafrijata egitea, besterik ez; azkenjauzia zen inporta zuena. Bande-razain edo txerreroaren tresnenerabiltzea so egiten zuten, oinakez hainbeste. Orain so egiten dutepuntuak ontsa finituak direnez,taldeko dantzak ontsa emanak di-renez, taldea homogeneoa denez,badira kodeak... Entseinaria dan-tzari ona bada ere, ez bada handiaeta mehea ez du balio. Gatuzainariez zaio eskatzen ona izatea; en-tseinaria, txerreroa eta zamaltzai-na onak izan behar dira. Ahüzkira joanen zara sasoia

hastean, maskaradaz harro?

Bai, nahiz eta gorabeherak izandiren ene lana egin dut, eta haiekere. Haurrak dira, eta barkatu be-har zaizkie astakeriak. Maskara-da bat egin ahal izatea, alimale-koa da: burua denetan dute, ezdira sekula tenorez heltzen... bai-na harritu naute, zinez bat eginbaitute eta familia bat sortu dute.

«Neska hoberenek eregrazia sobera badutezuberotar dantzentzat»

Michele Aguer b Dantza irakaslea

Beste herrietan baino berantago arte, Altzürükün, soilik gizonak izandira dantzariak. Aguer lehen emazte dantzarietan izan zen, eta, azkenurteetan, behin eta berriz joan dira harengana irakasle izan dadin.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko martxoaren 13a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]