ZIENTZILARIAK FRANTZIAKO IRAULTZAN - Zientzia …Iraultza-denboran gobernuak sodio hidroxidoa behar...

8
goaren bidez aberastuta zegoen burgesiak agintearen kontrola irrikatzen zuen eta hori lortzeko, ordurarte boterea monopoli- zatu zuen aristokraziaren aurka altxa zen. Gainera, merkatal- goaren gorakadarekin 1770etik aurrera indartzen hasi zen industri iraultzari etekinik handiena atera ziona burgesia horixe bera izan zen eta aberaspide berri horrek botere-irrika areagotu egin zion. Absolutismoaren aurkako burruka bizkortuz joan zen eta 1789ko uztailaren 14ean masa paristarrek matxinatu eta Bastille hartu zuten; absolutismoaren sinbolo gorena hain zuzen. Giro honetan bizi izan ziren zientzilari frantsesen zerren- da egiten ahalegintzen bagara, izen ugari aurkituko dugu: Monge (1746-1818), Coulomb (1736-1806), Lavoisier (1743- 1794), Condorcet (1743-1794), Laplace (1749-1827), Guyton de Morveau (1737-1816), Berthollet (1748-1822), Cuvier (1769-1832), Bichat (1771-1802). Entziklopediaren eragina Perspektiba zabalxeagoa hartzen badugu, ordea, beste bi gizon aipatu behar ditugu, 1789rako biak hilak izan arren: Diderot (1713-1784) eta D’Alembert (1717-1783). Izen biok aipatzen baditugu Encyclopédie des Arts, Sciences et Métiers obra erraldoian izan zuten partaidetzagatik eta lan horrek iraultzarekin zuen lotura hertsiagatik da noski. Giza ezagutza guztiak ordena alfabetikoan bilduko zituen hiztegi entziklope- diko bat Frantzian argitaratzeko asmoa Le Breton argitaratzai- leari bururatu zitzaion. Chambers ek 1728an Britainia Haundian argitaratua zen Cyclopaedia itzultzea eta egokitzea erabaki zuen 1745ean editore honek eta itzulpenaren ardura Diderot i eman zion. Diderot ordura arte artikuluxkak, nobelak, itzul- ZIENTZILARIAK FRANTZIAKO IRAULTZAN A. Sagarna Aurten 200 urte beteko dira Frantziako Iraultza hasi zenetik. Gertakizun hark izan zituen ondorio politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalei buruz asko hitz egingo da datozen hilabeteetan, zalantzarik gabe. Nik beste alde batetik jorratu nahi nuke ordea XVIII. mendearen hondarrean mundua asaldatu zuen gertakari hura. Izan ere, 1789. urtea zientzia modernoaren jaiotza ezagutu zuen 1775. urtetik 1805era bitarteko denboraldi garrantzitsuaren erdi-erdian egoteak jakinmin berezia sortu bait dit. Nola bizi izan zituzten beren garaiko gorabehera zalapartatsuak aldi hartako zientzilariek, bereziki zientzilari frantsesek? Hauxe da, hain zuzen ere, aztertu nahi nukeen gaia. ERANSKINA rantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Fran- tzian Antzinako Erregimena suntsi erazi zuen mugimendua izan zen. Gertakari-sail honen zioa, Europa-mailan gauzatzen ari zen iraultza zabalago batean bilatu behar da zalantzarik gabe. Merkatal- penak eta hainbat eratako idazlanak eginez nola hala bizi izana zen. Le Breton ek eskaintza egin zionean Diderot hiru hilabete gartzelan egon eta irten berria zen. Badirudi itzalera joan beharra izateko arrazoia eboluzioa hautespen naturalen baten ondorio izan daitekeela azalduz argitaratu zuen saiakera bat izan zela. Diderot ek gogoz onartu zuen Le Bretonen eskaintza non- bait, eta lan hark ez zuela itzulpen hutsa izan behar pentsatu zuen. Frantziako jakintsu handienei zientzi gaiei buruzko arti- kuluak eskatzen hasi zen eta D’Alembert matematikaria hartu zuen hauek gainbegira zitzan. Obrak guztiz gainditu zuen hasierako asmoa; itzulpen F egokitua izan ordez erabat originala izan zelako batetik eta informazio hutsa ema- tearekin konformatu beharrean agintearen eta tradizioaren aur- kako manifestu es- kandalagarri eta janse- nisten, jesuiten, aristo- kraten eta jauntxoen gorrotagai bihurtu ze- lako bestetik. Madame de Pompadour eta Ma- lesherbes Liburutegiko zuzendaria, h.d. Fran- tzian egiten ziren argi- tarapenen ardura nagusia zuena, Diderot bezalako pertsonaia ahaltsu batzuen babesa izan arren, 1752an eta 1759an Encyclopedie debekatua izan zen. Haatik, erdi ezkutuan bazen ere, aurrera joan ziren lanak eta 1765ean

Transcript of ZIENTZILARIAK FRANTZIAKO IRAULTZAN - Zientzia …Iraultza-denboran gobernuak sodio hidroxidoa behar...

goaren bidez aberastuta zegoen burgesiak agintearen kontrolairrikatzen zuen eta hori lortzeko, ordurarte boterea monopoli-zatu zuen aristokraziaren aurka altxa zen. Gainera, merkatal-goaren gorakadarekin 1770etik aurrera indartzen hasi zenindustri iraultzari etekinik handiena atera ziona burgesia horixebera izan zen eta aberaspide berri horrek botere-irrika areagotuegin zion. Absolutismoaren aurkako burruka bizkortuz joan zeneta 1789ko uztailaren 14ean masa paristarrek matxinatu etaBastille hartu zuten; absolutismoaren sinbolo gorena hainzuzen. Giro honetan bizi izan ziren zientzilari frantsesen zerren-da egiten ahalegintzen bagara, izen ugari aurkituko dugu:Monge (1746-1818), Coulomb (1736-1806), Lavoisier (1743-1794), Condorcet (1743-1794), Laplace (1749-1827), Guytonde Morveau (1737-1816), Berthollet (1748-1822), Cuvier(1769-1832), Bichat (1771-1802).

Entziklopediaren eragina

Perspektiba zabalxeagoa hartzen badugu, ordea, beste bigizon aipatu behar ditugu, 1789rako biak hilak izan arren:Diderot (1713-1784) eta D’Alembert (1717-1783). Izen biokaipatzen baditugu Encyclopédie des Arts, Sciences et Métiersobra erraldoian izan zuten partaidetzagatik eta lan horrekiraultzarekin zuen lotura hertsiagatik da noski. Giza ezagutzaguztiak ordena alfabetikoan bilduko zituen hiztegi entziklope-diko bat Frantzian argitaratzeko asmoa Le Breton argitaratzai-leari bururatu zitzaion. Chambersek 1728an Britainia Haundianargitaratua zen Cyclopaedia itzultzea eta egokitzea erabakizuen 1745ean editore honek eta itzulpenaren ardura Diderotieman zion. Diderot ordura arte artikuluxkak, nobelak, itzul-

ZIENTZILARIAKFRANTZIAKO IRAULTZAN

A. Sagarna

Aurten 200 urte beteko dira Frantziako Iraultza hasi zenetik. Gertakizun hark izanzituen ondorio politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalei buruz asko hitz egingo da

datozen hilabeteetan, zalantzarik gabe. Nik beste alde batetik jorratu nahi nuke ordeaXVIII. mendearen hondarrean mundua asaldatu zuen gertakari hura. Izan ere, 1789.

urtea zientzia modernoaren jaiotza ezagutu zuen 1775. urtetik 1805era bitartekodenboraldi garrantzitsuaren erdi-erdian egoteak jakinmin berezia sortu bait dit. Nolabizi izan zituzten beren garaiko gorabehera zalapartatsuak aldi hartako zientzilariek,bereziki zientzilari frantsesek? Hauxe da, hain zuzen ere, aztertu nahi nukeen gaia.

ERANSKINA

rantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Fran-tzian Antzinako Erregimena suntsi erazi zuenmugimendua izan zen. Gertakari-sail honen zioa,Europa-mailan gauzatzen ari zen iraultza zabalagobatean bilatu behar da zalantzarik gabe. Merkatal-

penak eta hainbat eratako idazlanak eginez nola hala bizi izanazen. Le Bretonek eskaintza egin zionean Diderot hiru hilabetegartzelan egon eta irten berria zen. Badirudi itzalera joanbeharra izateko arrazoia eboluzioa hautespen naturalen batenondorio izan daitekeela azalduz argitaratu zuen saiakera batizan zela.

Diderotek gogoz onartu zuen Le Bretonen eskaintza non-bait, eta lan hark ez zuela itzulpen hutsa izan behar pentsatuzuen. Frantziako jakintsu handienei zientzi gaiei buruzko arti-kuluak eskatzen hasi zen eta D’Alembert matematikaria hartuzuen hauek gainbegira zitzan.

Obrak guztiz gainditu zuen hasierako asmoa; itzulpen

Fegokitua izan ordezerabat originala izanzelako batetik etainformazio hutsa ema-tearekin konformatubeharrean aginteareneta tradizioaren aur-kako manifestu es-kandalagarri eta janse-nisten, jesuiten, aristo-kraten eta jauntxoengorrotagai bihurtu ze-lako bestetik. Madamede Pompadour eta Ma-lesherbes Liburutegikozuzendaria, h.d. Fran-tzian egiten ziren argi-tarapenen arduranagusia zuena, Diderot

bezalako pertsonaia ahaltsu batzuen babesa izan arren,1752an eta 1759an Encyclopedie debekatua izan zen. Haatik,erdi ezkutuan bazen ere, aurrera joan ziren lanak eta 1765ean

D'Alembert entziklopedia irakurriz Madame Geoffin-enean

testuak kaleratu ondoren1772an irudiak argitaratu ziren.

Dideroten lan setatsuariesker burutu zen obra eskergahura, zeren eta bere lankideaskok, D’Alembertek berauenartean, gartzelara joateko bel-durrez lana bertan behera utzizuten. Agintariengandik debe-kuak ezezik editorearengandikzentsura ere nozitu zuen az-kenerako entziklopediak.

Entziklopedian lankide izanzirenen eta hauen jarraitzaileenideologiari, entziklopedismoderitzo. Administrariak, teknika-riak, artistak, industriariak eta

Entziklopediaren lehenengoargitarapenaren (1751) azala

merkatariak ziren mugimendu honen alde zeudenak. Aristo-krazia ez bezala produkzio-prozesuarekin erlazionatutakojendea zen.

Gizartean inposatuta zegoen dogmatismoarekiko jarrerakritikoa hartuz, zalantza metodikoari leihoa zabaldurik, ihar-duera intelektualak eta praktika uztartuta, jokabide berri batiekin zioten entziklopedistek. Arimaren eta gorputzaren, feno-meno psikiko, fisiko, kimiko eta biologikoen arteko funtsezkobatasunaren alde azaldu ziren. Gizakien arteko berdintasunnaturala aldarrikatu zuten eta liberalismo ekonomikoaren aldeegon ziren. Entziklopedia izan zen hain zuzen honela pen-tsatzen zutenen biblia.

Lavoisier: kimikaren oinarri

Garai honetan bizi izan ziren zientzilari batzuk burubelarrisartuta ibili ziren jokabide berri honetan. Lavoisier kimikaria,esate baterako, gogor ahalegindu zen ordenu berriaren erai-kuntzan. Herriaren bizimodua hobetzeko hainbat ekintzatanhartu zuen parte. 1760an hirien argikuntza hobetzeko metodo-tan lan egin zuen eta 1770ean bolboraren fabrikaziorako kre-sala lortzeko metodo berriak asmatu zituen. Azken haueninportantzia soziala argitzeak merezi du, zeren zientzilari hura

bultzatzen zuen asmoa erakusten bait du. Garai hartan ez zenezagutzen kresala produzitzeko metodorik eta horregatikbolbora egiteko behar zena funtzionari ofizialek nekazariensotoetako hormetan sortzen zena biltzen zuten landetxetanmila desmasia eginez. Nekazariek nozitzen zituzten kalteakgutxitzea zen Lavoisier ikerketa haiek egitera bultzatu zuenasmoa. 1778an landetxe eredugarri bat jarri zuen eta 1780anlaborantza modernizatzeko lanetan ibili zen.

Arrazoi asko daude Lavoisier kimika modernoaren aita izanzela esateko. Adibidez XVIII. mendeko kimikari askok zera ustezuten: ura lur bihur zitekeela luzaro irakin eraziz gero, egun

Lavoisier eta bere emaztea

askotan zehar berotzen zen urak hondakin solido bat uztenzuelako. Baina Lavoisierek ura irkain eta kondentsarazi zuenbehin eta berriro eta arretaz pisatu zituen ura eta ontziasaiakuntza aurretik eta bukatu ondoren. Hondakinak agertuziren, baina uraren pisua ez zen aldatu; ontziarena aldiz bai.Argi zegoen hondakina urak ontzia jan zuelako agertu zela etaez ura lur bihurtu zelako.

Garai hartan onartzen zen beste teoria bat Stahlek (1660-1734) proposatutako flogistoarena zen. Erragaiak flogisto deituzuten substantzia batean aberatsak zirela zioen mediku alemanhonek eta errekuntzaren bidez hau galdu egiten zela.Horregatik ezin omen ziren erre errekuntzaren hondakinak;flogistoa falta zitzaielako. Errekuntzan aireak betetzen zuenfuntzio bakarra flogistoa garraiatzea zela uste zuten. Lavoisier,hirietako argikuntza aztertzen ari zela, substantziak airetanberotzen hasi zen 1772an. Behin, beste kimikari batzuekinbatera, diamante bat erosi zuen. Ontzi itxi baten barnean etalupa batek kontzentratzen zituen eguzki-izpien eraginaren peanipini zuen. Diamantea desagertu egin zen eta ontzia karbo-no(IV) oxidoz bete zen. Diamantea ez zen erretzen. Fosforoaeta sufrea ere erre zituen eta lortutako produktuek jatorrizkoekbaino gehiago pisatzen zutela ikusi zuen. Beraz airean zegoensubstantziaren bat erantsi zitzaiela pentsatu zuen. Metalaren,oxidoaren eta airearen multzoak berdin pisatzen zuen ordeaberotuta gero. Oxidoak pisua irabazi bazuen, aireak galduabehar zuen eta orduan ontzian hutsa sortuko zen. Ontzia irekizuenean airea sartzen hasi zen bertan eta multzoa astunagobihurtu zen. Oxidazioa eta errekuntza ez ziren flogisto-galerare-nak; airearen parte baten irabazia baizik. Materiaren kon-tserbazioaren legeari oinarriak jarri zizkioten saiakuntza haiek.

Airea bi gasen nahastea zela erakutsi zuen horrekinLavoisierek. Errekuntza mententzen zuenari oxigeno deitu zioneta bigarrenari Chaptalek 1790ean gaur ezagutzen dugunnitrogeno izenaz bataiatu zuenari berriz “azote” (bizirikgabeko). 1787an Berthollet, Fourcroy eta beste kimikaribatzuekin lankidetzan Nomenklatura kimikoko metodoakizenburua izan zuen liburu bat egin zuen. Gaur erabiltzen dugunnomenklatura kimikoa printzipio haietan oinarritzen da oraindikere.

Aurrerapen guzti hauen sortzaileari ordea, pekatu barkaezinbat egozten zioten antimonarkiko erradikalek. Milioi erdi batlibera inbertitu zituen behin Ferme generale deiturikoan bereikerketetarako diru pixka bat irabaztearren. Ferme generalehori Gobernu frantsesarekin hitzarmena zuen baltzu bat zen.Gobernuak salneurri jakin bat jartzen zion honi zergak biltzekoasmoz. Salneurri hori ordainduta gero geratzen zen dirua,

Marat 1793.ean

baltzuaren irabazia zen. Frantzian gorroto handia zietenlaborari hauei; azkeneko sosa ere zurgatzen ahalegintzen baitziren. Lavoisierek ez zuen poltsikurako gorde irabazitako dirua,baina urtebetean mila libera irabazi zituen eta hori ez ziotenbarkatu. Gainera 1771n baltzuko buruzagi baten alaba gazte,eder eta bizkorrarekin ezkondu zen eta hori ere ez zen nonbaitbarkagarri.

Bestetik, Lavoisier Zientzi Akademiaren partaide zen 1768.urteaz geroztik eta 1780an Paul Marat kazetari eta sasizien-tzilariak erakunde horretan sartu nahi izan zuenean, Lavoi-sierek ahalegin guztiak egin zituen Marati ateak ixteko, honekAkademiari eskaintzen zizkion lanak ergelkeria hutsak zirelako.

1792an antimonarkiko erradikalak boterearen jabe egin etaFrantzian Errepublika ezarri zutenean Ferme generalekoeiaurka ekin zieten. Lavoisieri laborategia kendu zioten eta geroatxilotu ere egin zuten. Ordurako Marat agintari berrien arterabildua zen eta Lavoisieri egin zioten epai lotsagarrian gezurrez-ko salakuntzak eginez hil zezaten eskatu zuen mendekuz.

Marat hil egin zuten 1793ko uztailean, baina kaltea egindazegoen eta Lavoisier gillotinatu egin zuten bere aitaginarre-barekin batera 1794eko maiatzaren 8an. Buru argi hark ez zuenmerezi horrelako bukaera tamalgarria.

Iraultza pil-pilean

Lavoisier ez zen izan iraultza-garaiko basakeriak jasandakobakarra. Beste batzuek ere antzeko zorigaiztoa ezagutu zuten.Hauetako bat Marie Jean Antoine Nicolas de Caritat, Con-dorcet–eko markesa izan zen. Egia esan zientzi arazoez,matematikaz eta fisikaz, gaztaroan soilik interesatu zen; geroekonomia politikoa, politika eta filosofia gehiago landu baitzituen. Nolanahi ere, Entziklopedian lankide izan zen.

Iraultzaren garaipenaren ondoren burges moderatuekerradikalen eragina moteldu nahi izan zuten. Erreakzio honengidariak Mirabeau kontea eta batez ere La Fayette, amerikariraultzan parte hartu zuena, izan ziren. La Fyette, Sieyes etaBaillyrekin batera Condorcetek “1789ko Elkartea” fundatuzuen. Elkarte honetan aristokrazia liberaleko eta goi-burge-siako ordezkaririk gailenenak bildu ziren. Moderatu hauek izanziren Estatuaren berregituraketa burgesa gauzatu zutenak.1791.eko urriaren 1ean bildu zen legebiltzarrean, eskuin mu-turrekoak eta monarkiko hutsak baztertuta geratu ziren. Eginziren hauteskundeetan gehiengoa zentruko indarrek lortu zu-ten. Ezkerreko blokean aurkitzen ziren gazte bihozberoenburuzagietako bat izan zen Condorcet. Paristarren ordezkarihonen talde berekoak ziren Gironde-ko departamentukodiputatuak. Horregatik girondino zeritzen ezkertiar jakobinohauei. Pariseko herriaren ideologia berdintasunzalearen aurkazeuden eta departamentuetako administrazioetan boterea zu-tenen eta burges negozianteen interesak defenditzen zituzten.Burgesia ilustratuaren garaipena lortu nahi zuten eta 1792tikaurrera iraultza geldi erazten saiatu ziren. Louis XVI.ak deituta1792an haietako batzuek ministrari izan ziren, baina gauzak ezziren ongi joan eta erregeak kendu egin zituen, nahiz etageroago berriz haietara hurbiltzen ahalegindu.

1792ko abuztuaren 10ean monarkia suntsierazi zuen erre-boltan ez zuten parte hartu girondinoek. Monarkia eratxi bezainlaster legebiltzarra desegin zen eta konbentzio nazionala deituzitzaion Biltzar berri baterako hauteskundeak egin ziren kons-tituzio berri bat egiteko asmoz. Abstentzioa izugarri handia, ia%90ekoa, izan zen eta iraultzaile suharrez osatutako gutxiengobatek inposatu zituen hautetsiak. Hauek monarkia abolitu on-doren errepublika sortu zuten. Biltzar horretan itzalik handiene-ko taldea girondinoena zen; burges ilustratuen ordezkariena,hain zuzen ere. Montagnards deiturikoak berriz Pariseko herri-tar soilen ordezkari ziren batipat. Bi mutur hauen artean ezbatera ez bestera jotzen zuen talde bat zegoen; bere etsaiek

peioratiboki “ur geldia” deitzen zutena.Konbentzioaren historian hiru aldi bereizi ohi dira: girondi-

noak nagusi izan zirenekoa, 1793ko ekainaren 2a arte, montag-nard-ena handik hasi eta 1794eko uztailaren 27ra arte etatermidordarra erdiko taldeak nagusigoa izan zuenekoa.

Girondinoen eta montgnard-en arteko liskarrak gogorrakizan ziren Louis XVI.a gillotinara eraman zuen prozesuan zehar.Handik aurrera girondinoen buruzagiek montagnarden erasobortitzat jasan behar izan zituzen. Condorcet, girondinoenaldeko zela eta, gartzelara sartu zuten eta han pozoituta hil zen.

Esan bezala, 1789ko Elkartearen beste fundatzailetako batJean Sylvain Bailly izan zen. Astronomiaren historia landu zuenhonek zientzi alorrean. Antzinako astronomiaren historia(1775), Astronomia modernoaren historia (1778-1783) etaAstronomia indiar eta orientalaren historia (1787) argitaratuzituen. Politikan, berriz, 1789ko maiatzaren 12an hirugarrenestatuaren ordezkari bezala Pariseko lehen diputatu aukeratuaizan zen, hirugarren estatuaren lehendakari izatera iritsi zen,gero Biltzar Nazionalekoa eta baita Pariseko alkate ere, bainaCondorcet bezala 1793an atxilotu egin zuten eta gainera heriotzzigorra aplikatu zioten.

Estatu Nagusiak

Bukaera txarra izan zuen beste zientzilari bat, NicolasLeblanc izan zen. Berez medikuntza ikasia zen, baina 1775eanFrantziako Zientzi Akademiak sodio hidroxidoa eta sodio kar-bonatoa sodio klorurotik abiatuz prestatzeko metodo praktikobat asmatzen zuenarentzat sari bat eskaini zuenean, lan horriekin zion eta saria irabazi zuen, sekula jasotzera iritsi ez bazenere. Iraultza-denboran gobernuak sodio hidroxidoa behar zuenindustria kimikoak lan egin ahal izan zezan eta Leblanci beremetodoa ezagutzera eman erazi zion musutruk, miseria gorrianutziz. Gero 1800ean itzuli zioten fabrika, baina ez zuen dirudikhura lanean jartzeko eta etsiturik 1806an bere buruaz besteegin zuen.

Gertakari politikoek eragindako basakerien eztena bihotza-ren erdiraino sartu zitzaien zientzilarien artean, Ampère aipatubeharra dago. André Mari Ampère fisikari handia izango zenari,18 urteko gaztea zela, 1793an Lyon-en izan zen errepresiobortitzean aita gillotinatu zioten. Depresio sakonean sartu zenAmpère eta asko kosta zitzaion zama larri hura eramatea.

Ihesa salbabide

Beste zientzilari batzuek ez zuten horren gaizki pasatuIraultzaren denboraldi hura. Coulomb, esate baterako,gaztaroan injineru militar izan zena, Iraultza hasi zenean Blois-eko herrira erretiratu zen bake bila eta han egin zuen lan.

Ordurako ospetsua zen bihurdurazko balantza bat asmatua

zuelako. Tresna honek zuntzmehe eta zurrun batek jasa-ten zuen bihurduraren bi-tartez neurtzen zuen grabi-tatearen indarra. Elektrizi-tateko esperimentuak egite-ko erabili zuen Coulombekbalantza hau. Elektrizitatezkargatutako bi esferatxorenarteko erakarpen- eta alda-rapen-indarrak neurtu zituenbalantzan eragiten zutenbihurduraren bidez. Horrela,1785ean zera frogatu zuen: Coulomb

erakarpen edo aldarapen elektrikoaren indarra, esferen kargenbiderkadurarekiko zuzenki proportzionala zela, eta beraz era-karpen elektrikoaren indarrek Newtonek aurkitutako grabitazio-indarren legearen antzeko lege bat betetzen zutela erakutsizuen.

Coulombi ongi irten zitzaion bada bere lanetan jarraitu ahalizateko Iraultzaren istiluetatik aldegitea. Coulomben antzera,Vauguelin kimikaria ere ihesak salbatu zuen. 1793an eta1794ean Izua nagusitu zenean Frantziatik alde egin zuen etahorrek gillotinaren sorbatz zorrotzari itzuri egitea ahalbidetuziola pentsa daiteke; liskar baten ondoren, soldadu bat ezkutatuizana egotziko bait zioten bestela.

Laplace matematikaria

Beste batzuek ihesbide bat bilatu ordez jarrera politikotanmoldakor izatean oinarritu zuten bakean lan egiteko asmoa.Laplacerena dateke jokabide honen adibiderik aipagarriena.Laplace familia pobre batean jaioa zen, baina modua zutenauzo batzuek lagundu zioten gazte argi hari ikasketak egiten.Hamazortzi urte zituenean Parisera bidali zuten D’Alemberten-tzako gutun batekin, baina honek ez zuen hartu ere egin.Laplacek ez zuen etsi, ordea, eta mekanikazko txosten batbidali zion maisuari. Hau hain txunditua geratu zen lanarekin,non laguntza eskaini eta matematikako katedra bat es-kuratzeko modua egin bait zion.

Lanean hasi eta laster Laplacek Lavoisierekin lan egin zuensubstantzia askoren bero espezifikoak neurtzen. Substantziabat deskonposatzeko behar den bero-kantitatea, osagaietatikabiatuz hura eratzerakoan askatzen denaren berdina delafrogatu zuten bien artean 1780.an. Termokimikaren abiapuntu-tzat har dezakegu aurkikuntza hau.

Gero Laplace eguzki-sistemako gorputzen mekanika etasistema honen egonkortasun orokorra estudiatzen hasi zen.Laplacek, 1787an, ilargia lehen antzemana zeukan bainogehiago azeleratzen ari zela frogatu ahal izan zuen. Azeleraziohau lurraren orbitaren eszentrikotasuna beste planeten grabi-taziozko eraginaren ondorioz txikiagotzen ari zelako agertzenzela frogatu ahal izan zuen. Azelerazio hau lurraren orbitareneszentrikotasuna beste planeten grabitaziozko eraginarenondorioz txikiagotzen ari zelako agertzen zela uste izan zuen.Honen ondorioz Lurrak ilargiari eragiten zion grabitaziozkoerakarpena pixka bat aldatzen ari zela onartzen zen, ordurarteez bezala, eta gainera horrek eragiten zuela ilargiaren azele-razioaren gehikuntza txiki hori. Jupiter eta Saturnoren higidurenanomalia batzuk ere estudiatu zituen, eta Lagrangeren zenbait

Lagrange

lanetan oinarrituz, atera zuen ondorioa bi planeten artekograbitaziozko erakarpenak sortuak zirela izan zen.

Lagrangek eta Laplacek, nork bere aldetik lan eginez, bienarteko lankidetzarik izan zen arren, zenbait egitate orokortzeraheldu ziren eta, adibidez, eguzki-sistemako planeten eszen-trikotasun orokorra konstante mantentzen zela frogatu zuten.Horrek honako hau esan nahi zuen: planeta baten orbitareneszentrikotasuna handituz gero besteenak txikiagotu beharrazeukala oreka mantentzeko. Beste hainbeste gertatzen daedozien planetaren orbitaren ekliptikaren planoarekiko inkli-nazioarekin ere. Eguzki-sistemako planeten inklinazio edoeszentrikotasun guztien batura hain txikia da, non ezein pla-netari ez bait litzaizkioke aldatuko orbitaren ezaugarriak baturahori planeta horretan bakarrik metatuko balitz ere.

Eguzki-sistema isolatuta mantentzen zen bitartean, eguz-kiaren izaera erabat aldatzen ez zen bitartean sistema horrekorain bezalaxe iraungo zuela mugagabeki etorkizunean frogatuzuen horrek.

Honela, Laplacek Newtonen astronomi lana biribildu eginzuen planetei zegokienez eta horregatik berari Newton fran-tsesa deitu izan zaio batzuetan.

Laplacek 1799tik 1825era bitartean argitaratu zen bosttomoko obra handi batean bildu zuen grabitazioari buruzkoteoria. Lan horrek ez zuen ia etendurarik izan, Frantzia asaldatuzuten aldaketa politikoak egonagatik eta Laplace batzuetanpolitikagintzan murgilduta ibili bazen ere.

Bere itzalak eta, dena esan beharra dago, gertakizunenarabera jarrerak aldatzeko erakutsi zuen moldakortasun ez betihain jatorrak babestu zuten. Napoleonek gobernazio-ministrarieta geroago senatore egin zuen. Gainera, Louis XVIII.a errege-tzara iritsi zenean Napoleon jausi eta gero, Laplacek ez zuenondorio txarrik izan Napoleon-en laguntzaile izateagatik, Haüyrieta Chaptali gertatu zitzaien bezala, baizik eta markes izateraheldu zen. Beste ohore batzuk ere jaso zituen, hala nola,1785ean Zientzi Akademiko kide izendatua izatea. 1816anAkademia Frantseseko kide izendatu zuten eta 1817an bertakozuzendari.

Matematika hutsean ere lan egin zuen eta 1812tik 1820rabitartean probabilitateen teoriaz tratatu bat idatzi zuen.

Kimikariak iraultzan

Nomenklatura kimikoaren fundatzaileen artean aipatu du-dan Fourcroy kimikaria ere politikari izan zen konbentzioan,ordezko kide bezala, joera oso moderatukoen artean. Honekinbatera nomenklaturaren prestakuntzan lankide izan zen.

Guyton de Morveau abokatu nagusi izan zen Dijon–ekoparlamentuan 1755ean, legebiltzarreko diputatu eta konben-tzioaren garaian osasun publikoko Batzordearen kide.

Lehentxeago aipatu dudan Haüy mineralogilaria, apaizazen. Kaltzita-puska bat erori zitzaion 1781ean eta hautsizenean zatiak laun zuzenen arabera ebakita zeudela eta planohauek angelu konstanteen arabera elkartzen zirela ikusi zuen.Kaltzita-puska gehiago hautsi zituen eta puskak zuen jatorrizkoforma alde batera utzita, zatiek beti erronboedro-forma zutelaegiaztatu zuen. Kristal bakoitza gaur egun zelula unitario bezalaezagutzen ditugunen ondoz ondoko gehikuntzaz osatua zela(angelu konstanteko eta alde proportzionatuko irudi geometrikokonstante batzuk sortzeko) planteatu zuen. Kristalen formanagertzen ziren berdintasun eta desberdintasunak konposiziokimikoaren berdintasun edo desberdintasunei zegozkiela ba-ieztatu zuen gainera. Kristalografiaren oinarria jartzea izan zenhori.

Haüy arriskutan egon zen Frantziako Iraultzakoan apaizazelako, baina Gobernuaren aurrean bera baino egoera hobea-

goan zeuden adiskide batzuek salbatu zuten eta onez irten zen,Napoleonen garaian Historia Naturaleko museoan katedratikoizatera helduz. Napoleon jausi zenean bere postua galdu eginzuen. Chaptal medikua zen, baina kimikaz arduratu zen etajakintzagai horretako katedratiko izan zen Montpellier-ekounibertsitatean. Kimika industrian aplikatzen ahalegindu zenbereziki eta azido sulfurikoa fabrikatzeko Frantziako lehenlantegia jarri zuen Montpellier-en. Arrakasta izugarria lortu zueneta horren ondorioz Espainia eta Estatu Batuak saiatu zirenbere zerbitzuez baliatzeko, baina ez zuten lortu. FrantziakoIraultza hasi eta gero atxilotu egin zuten, baina gero askatu eginzuten bolbora-fabrika bateko zuzendari izan zedin. Erre-publikak zientzilarien beharra izan zuen; metodo kimiko berriengarapenik gabe Frantziak ez bait zuen inguruko beste herrial-deekin zituen gerretan behar zuen bolbora guztia prestatu ahalizango. Napoleonen agintepean hezkuntz ministrari izan zen.Sistema metrikoa inposatzeaz arduratu zen eta gero konde eginzuten. Napoleon jausi zenean eta Louis XVIII.arekin monarkiazaharra berrezarri zenean Chaptalek bere titulua galdu zuen,baina ez zuen beste kalterik izan.

Fourier matematikari ospetsu

Iraultza, Napoleonen agintaldia eta monarkia berrezarriaokerrik gabe ezezik ohoreak jasoz ere pasa zuen zientzilari bataipatzekotan, Fourieren izena etortzen zait gogora. Fouriergaztetan, bere borondatearen kontra bazen ere, apaizgorakoprestatu zen. Bere benetako asmoa armadan sartzea zen,baina joskin soil baten seme zenez ez zuen gudaritza xumeabaino askoz gorago igotzeko aukerarik. Iraultzak artileriako

ofizialetarako ikasketak egiteko parada eman zion. Matemati-karako zuen erraztasunak apur bat desbideratu egin zuenordea bere karrera militarra. Akademia Militarrean ikasketakamaitutakoan bertan matematika-irakasle izatea proposatuziotenean, onartu egin zuen eskaintza. Napoleonen denboranhonek Egyptora eraman zuen berarekin eta han eskualdebateko gobernadore izan zen frantsesen okupaziokoan. Mate-matika-alorrean aurkikuntza garrantzitsuak egin ondoren1808an Napoleonek baroi izendatu zuen. Napoleon jausitagero ohore gehiago jaso zituen berriz agintera heldu zirenborbondarrengandik. 1822an Zientzi Akademiako idazkari eginzuten Cuvierekin batera.

1801ean Egyptotik itzuli zenean ekin zion burubelarri zientzilanari, han gauzak oso ongi irten ez zitzaizkiolako edo, armadanjarraitzeko asmoa baztertuz.

Iraultza-Batzordeko "Kapela gorria" taldeko kideak

Joseph Fourier

Cuvier

Gorputz batean puntu batetik bestera beroa nola komunika-tzen zen jakiteak kilikatzen zuen. Arazo aski korapilotsua zen,zeren bi puntuen arteko tenperatur diferentzia, gorputzarenbero-eroankortasuna, gorputzaren forma, etab. kontutan hartubehar bait ziren.

Fourierek bere ezagutza matematiko guztien bilduma gauregun Fourieren teorema deritzogunean egin zuen. Teoremahonen arabera, edozein oszilazio periodiko, konplikatuena de-larik ere, uhin-higidura sinple eta erregularreko serietan des-konposa daiteke eta hauen baturak jatorrizko aldaketaperiodiko konplexua emango du. Teorema honen bitartezFourierek ospe handia bereganatu zuen eta baita baroi tituluaere esan den bezala.

1822. urtearen inguruan Fourierek bere teorema aplikatuzberoaren fluxuari buruzko ikerketa osatu zuen eta Beroarenteoria analitikoa izenburutzat zuen liburu batean argitaratuzuen. Hemen azaldutako teoriek iradoki zioten Ohmi fluxuelektrikoaz landu zuen teoria. Liburu horretan Fourierek aldezaurretik erabakitako unitate-sistema bat erabiltzeko premiaaldarrikatu zuen eta horrekin dimentsioen analisiari hasieraeman zion.

Cuvier zoologoa

Fourierekin batera Zientzi Akademiako idazkari izendatuzuten Cuvier ere ospe handiko zientzilaria izan zen eta karguinportanteak eman zizkioten garai desberdinetan.

Hugonote-familiakoa izaki, Louis XIV.ak tolerantzia bertanbehera utzi zuenean Suitza-ra alde egin beharrean aurkitu zensendikoekin batera. Bere bizitza osoan protestante ekintzaileizan zen, baina ohore handiak jaso zituen Frantzia katolikoaneta era desberdinetako gobernuak agintean egonik. Europaninork itzalik bazuen, zientzian eta bereziki biologian, hori Cuvierzen.

Gaztetan apaizgora bideratu zuten, baina aristokrazikafrantseseko familia batean tutoretza-lanetan ari zela zientziazinteresatzen hasi zen.

1795ean ikertzaile-postu bat lortu zuen Pariseko HistoriaNaturaleko Museoan. Arrakasta handia izan zuenez, InstitutuNazionaleko zientzia fisiko eta naturaletako idazkari iraunkorbihurtu zen.

Museoan ziharduela anatomiaz eta batipat bizidunenanatomia konparatuaz interesatu zen eta baita jakintzagaihonetan goimailako leku bateraino igo ere. Gorputzaren ataldesberdinen arteko erlazioak hain garbi ulertzen zituen, nonzenbait hezur ezagutze hutsarekin, esate baterako, gai bait zen

besteen forma igartzeko eta are animalia osoa ezari-ezarianbirrosatzeko ere.

Dohain hau zenbateraino zeukan barneratua erakustenduen pasadizo bat kontatzen dute Cuvierez. Behin batean bereikasletako batek izutu egin nahi izan omen zuen eta horretarakobeste lagun batzuekin joan omen zen Cuvieren logelara gaubeltz batean deabru jantzita. Esnatu omen zuen eta esan omenzion: Cuvier, Cuvier, zu jatera etorri naiz. Cuvierek begi batzabalduz lasai asko erantzun omen zion: Adarrak eta apoakdituzten izaki guztiak belarjaleak direnez, nekez jango nauk etaberriro lo hartu omen zuen.

Taxonomi arazoez arduratu zen Linneoren sistema hedatuzeta hobetuz, Cuvierek lau tipotan banatu zituen animaliak.Ornodunak, moluskuak, artikulatuak eta erradiatuak ziren lautipo hauek. Sailkapen hau egiteko, animaliaren gorputzarenbarne-egitura izan zuen batipat kontutan eta ez kanpoko itxura.Gaur egun erabiltzen den sailkapena konplikatuagoa bada ere,Cuvierenean funtsatua da. Candolle zeritzon bere lankide gaz-teago batek landareen sailkapenean aplikatu zituen printzipiohaiek eta Jussieuren lana osatu zuen.

Cuvier izan zen sailkapen-sistema fosiletara hedatu zuena.1796an elefante-tipokoa zirudien fosil bat estudiatzen hasi zen.1812an narrasti hegodun baten fosila erakutsi zuen. Ptero-dactylus deitu zion (hego-hatza) haren hegaletako mintza hatzhandi batean zehar hedatzen zelako. Aurkikuntza hauengatikCuvier paleontologiaren aitagoitzat hartzen da. Cuvieren aka-tsik handiena Genesi-ko hitzak literalki interpretatzeko zale-tasuna izan zen. Begien bistan zeuzkan fosilak oso zaharrakbehar zutela izan oso harri-geruza sakonetan lurperatuta aurki-tzen zirenez. Garbi zegoen, bestalde, fosila zenbat eta sako-nago egon eta harria zenbat eta zaharragoa izan, orduan etaalde handiagoa zuela fosilaren egiturak gaur egun ezagutzendiren bizidunekiko. Guri nabaria iduri dakiguke horren ondorioateoria eboluzionista bat formulatzea zela eta. Lamarck batekhorixe egin zuen, baina Cuvier antieboluzionista porrokatuazen. Fosilei eta hauek erakusten zuten denboran zeharrekogradazioari esplikazio bat bilatzeko Bonneten katastrofismoanoinarritu zen. Lurbira osoa aldizka uholdepean geratua zela etauholde hauetako bakoitzaren ondoan bizi-forma berriak sortuakzirela zioen. Azkeneko hondamendia Genesian deskribatzenden uholde handia izango litzateke bere ustetan eta horrelaespezie batzuek Jainkoak babestu zituelako iraungo zuketen.Honela, harri-geruzen azterketaren bidez frogatua zen Lurrarenzahartasun handia ez legoke Genesiarekin kontraesanean;Biblia azken hondamendiaz geroztiko aroaz (hots, gizakiaribere salbamenerako axola zitzaion aroaz) besterik ez baitlitzateke arduratuko. Napoleonek 1808an Frantzianhezkuntzak zuen maila aztertzeko mandatua eman zion. Garaihonetan agintetik horren hurbil ibili arren, zuen itzalari esker,borbondarren dinastia berrezarri zutenean inortxok ez zuentxintik ere atera Cuvieren aurka eta aitzitik haren jakintzazbaliatu ziren. Unibertsitate Inperiala izana zeneko errektoreizendatu zuten eta Louis XVIII.aren gobernuko kide ere izanzen.

1824ean Charles X.a (Louis XVIII.aren anaia erreakzionariohutsa) erregetzara heldu zenean, Cuvier baztertuta geratu zen.1831an, ostera, Charles X.a erbesteratu eta Louis Philippeerrege jarri zenean, honek baroi egin zuen Cuvier eta hurrengourtean Barne-ministrari izateko hautatu zuen, baina ez zenpostu horretan hastera ere iritsi; lehenago hil bait zen.

Cuvierek bezala Linneoren lanarekin zerikusia izan zuengarai hartako beste zientzilari frantses bat ere aipa dezakegu:Philippe Pinel medikua hain zuzen ere. Pinelek Tolosako Uni-bertsitatean medikuntz titulua lortu zuen 1772.an. Linneo-renideietan oinarrituz eritasunak sailkatu nahi izan zituen. Ez zuen

deus garbirik atera, baina lan horri esker eritasun mentalezarduratu zen.

Ordundaino eroak deabruaren menpean zeudela uste zeneta ez zieten ezein tratamendu aplikatzen. Gehienez erebihurritzen baziren giltzapean sartzen zituzten. Eroetxeak bel-durgarriak ziren eta ez gaixoek behar zuten sendabidea ema-teko leku egokiak. Pinelek egoera hori aldatu egin nahi zuen etaburua galdutakoei gorputzeko eritasunak zituztenei bezalatratamendua jarri behar zitzaiela defenditzen zuen. FrantziakoIraultzak tradizioak hausteko jarrera berriarekin bere asmoabetetzeko aukera eman zion. 1793an eroetxe bateko zuzendariizendatu zuten. Berehala hasi zen historialak biltzen eta lansistematikoa egiten. Kosta zen bere metodoak aintzakotzathartzea, baina mende-erdi baten buruan medikuntzan sarbideaizan zuten eta Freuden lanekin heldutasunera iritsi ziren.

Lagrange matematikaria

Ez nuke lantxo hau frantsesa ez izanik ere FrantziakoIraultzaren garaian herrialde honetako gertakizunak bertatikezagutu zituen Lagrange handia aipatu gabe amaitu nahi.

Lagrangeren arbasoak frantsesak ziren, baina ItaliakoPiemonte-n jaioa eta hazia zen. Oso gaztetandik matema-tikarako zaletasun handia agertu zuen. Hamazortzi urterekingeometri irakasle zen Torino-ko Erret Artileri Eskolan. GeroTorinoko Zientzi Akademia bihurtuko zen eztabaidarakomintegi bat sortu zuen hiri honetan. Garai hartan Berlin-ekoZientzi Akademiako zuzendari zen Eulerek balio handia aitortuzien Lagrangeren lanei.

1766an Euler San Petersburg-era joan zen Errusiako Ka-talina Haundiak deituta eta handik berak eta D’Alembertekeman zituzten gomendioak aintzakotzat hartuta, Lagrange,berrogei urterekin, Berlineko Zientzi Akademiako zuzendariizendatu zuten. Lagrangek Galileoren lanei segida eman zienmekanikaren sistematizazioari zegokionez. Aldakuntzenanalisiaz baliatuz, mekanikako problema guztiak ebaztekobalio zuten ekuazio orokor batzuk asmatu zituen.

Astronomian, berriz, Newtonek planteatuta soilik utzi zuenproblema orokorrari aurpegi eman zion. Newtonek unibertsoanbakarrik zeuden bi gorputzentzat planteatu zuen grabitaziounibertsalaren legea, baina, jakina, eguzki-sisteman bertanaskoz gehiago daude. Egia da Eguzkiaren eragina besteguztiena baino handiagoa dela, baina beste gorputz txikiagoekere baztertu ezin diren eragin txikiagoak ezartzen dituzte.Lurrak Ilargiak eta Eguzkiak edota Jupiterrek eta bere lauilargiek osatzen dituzten bi gorputz baino gehiagoko sisteme-tako higidurei matematika apliaktzeko prozedura bat asmatuzuen Lagrangek. Lan honegatik bost aldi desberdinetan jasozituen sariak Frantziako Zientzi Akademiarengandik. FredrichII.a Prussiakoa hil ostean Parisera joan zen 1787an. Han MariaAntonietak bere ingurura eraman zuen. Erret familiaren adis-kide handia izan arren ez zioten eraso; errespetu handiaziotelako batetik eta atzerritarra zelako bestetik.

Iraultzak zientziari azken zerbitzu bat eskaintzeko paradaeman zion. 1793an pisu- eta neurri-sistema berri bat estudia-tuko zuen batzorde baten zuzendari egin zuten. Batzordehonen lanen ondorioz sistema metriko hamartarra jaio zen.

Antzinako neurriek bi alderdi txar zituzten: batetik, izenbereko unitateen balioa desberdina izaten zen lekutik lekura etaunitateen azpimultiploak ez ziren hamartarrak izaten bestetik.

1670ean Nouton abateak meridiano-gradu baten minu-tuaren luzera patroitzat hartzea proposatu zuen. Royal Society-ko kideek, berriz, luzera-unitatetzat segundo bateko periodoaduen penduluaren luzera hartzea pentsatu zuten.

Azkenik 1790ean Talleyrandek Biltzarrak bateratze-proiektubat onar zezan lortu zuen.

Frantziako Zientzi Akademiak, esan bezala, Lagrangerenzuzendaritzapean Bordak, Laplacek, Mongek eta Condorcetekosatutako batzorde bat izendatu zuen asmo hura betetzeko.Honek metroa lurraren meridianoaren koadrante baten hamarmilioiren bezala defini zedin proposatu zuen. Oinarri haudefinitzeko Dunkerke eta Bartzelonaren arteko latitude-di-ferentzia neurtu behar izan zuten eta azkenik 1795ean

Frantzian onartuta geratu zen sistema metriko hamartarra.

Eroetxea. Goiaren koadroa