Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA JOANES ETXEBARRIA Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak agerian utziz b Behi hazlea eta antiespezista lasaiki mintzatu dira b 4-5 Antiespezista eta behi hazlea Ingurumena Oxigeno guti baizik ez zaie gelditzen euskal kostaldeko itsas urei 3 Gizartea Etorkinekin elkarteak dei egin dio Elkargoari, aterpe bat eskain dezan 2 Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected] LABORANTZA HERRIKOIA ZUEN ESKU EHLG-ren lana beharrezkoa da. ehlg bai .org Egin zaitez sustengatzaile ORAIN !

Transcript of Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak...

Page 1: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

JOANES ETXEBARRIA

Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin,batzuen eta besteen grinak agerian utziz bBehi hazlea eta antiespezista lasaiki mintzatu dira b 4-5

Antiespezista eta behi hazlea

Ingurumena Oxigeno gutibaizik ez zaie gelditzen

euskal kostaldeko itsas urei

3Gizartea Etorkinekin elkarteakdei egin dio Elkargoari,

aterpe bat eskain dezan

2Ostirala

2018ko irailaren 28aIX. urtea368. zenbakia

[email protected]

LABORANTZA

HERRIKOIA

ZUEN ESKU

EHLG-ren lana beharrezkoa da.

ehlgbai.org

Egin zaitez sustengatzaile ORAIN !

Page 2: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

Iñaki Etxeleku Baiona

Prentsaurrekora deitua dutebiharko Etorkinekin kolektiboaketa Hego Euskal Herriko OngiEtorri Errefuxiatuak sareak, elka-rrekin, Baionako Euskaldunenplazan. Udaberritik, gero etaetorkin gehiago heltzen dira plazahorretara, autobus konpainia pri-batu eta publikoen geltokia baitaBaionan. Egoeraren larritasunazohartarazi nahi dituzte erakundepublikoak iheslarien jendetasu-nezko harrerari buruz.

Gutuna idatzi eta helarazi dieteJean Rene Etxegarai Euskal El-kargoko buruari eta Ipar EuskalHerriko bost mila biztanlez goiti-ko hiri auzapezei. Gutunean, dei-toratzen dute «oinarrizko jendeeskubideak ez direla betetzen»etorkinekin eta bi galde nagusiegiten: Euskal Herrian geldituetorkinentzat, izan babes eskubi-dearen galdegile, administrazio-ak errefusatuak, egonaldi karta-dun ala kartagabeak, bizitegi batbermatua izan dakien. Bigarrengaldea, Eusko Jaurlaritzak egingisan, Euskal Elkargoak ere erai-kin bat ireki dezan, berehalakoaterpe baten emateko karrikandiren etorkinentzat.

Badu hilabeteak, herritar anda-nak ostatu ematen diela iheseandiren etorkinei Ipar Euskal He-rrian ere. Itzaleko laguntza ema-tetik argirat pasatzea deliberatudute, ez baitezakete hala iraungehiago. Hirurogei bat jende ater-petzen dituzte Etorkinekin sarekolagunen artean. Denetarat, bede-ratzi talde dira, lurraldeka antola-tuak, etorkinei ohea, jana, lagun-tza emateko. Baina, beharra aisehandiagoa da: «Doblea aterpe ge-nezake arazo izpirik gabe, galdeabaita», dio deblauki aterpe talde-ak koordinatzen dituen Lilian Hi-rigoienek. «Saiatzen gara publi-korik hauskorrena aterpetzen,karrikan uzten ahal ez den jendea,bereziki, haurrak badirelarik».

Gehienak aspalditik antola-tuak dira, kolektiboa baino aitzi-nagokoak baitira: «Elkarren ar-tean lanean aritzeko usaia dutenjendeen arteko taldeak dira, jada-nik elkartasun sare batzuk direntokietan. Horregatik du hain ongifuntzionatu». Elkarte gisa anto-latua da bakoitza, eta diru lagun-tzak eska ditzakete. Lortzen ere,funtsean, zenbait herriko etxe-rengandik. Bi bizitegi erdietsi di-tuzte, bi herriko etxetarik. «Toki-ko elkartearen esku utzi dituzte,eta talde horrek ditu kudeatzen».

Aterpe galdea agertzen delarik,Hirigoienek sarera zabaltzen dujakiteko badenetz tokirik. «Ci-madek deitzen gaitu nagusiki.

Erraten digu, adibidez: ‘Arratsal-de honetan ikusi dugu emazte batbere haurrarekin, baduzue leku-rik?’. Ezin dugularik berehalazerbait atzeman, gertatzen zaigu

hotela pagatzea kolektiboaren di-ruarekin». Berrikuntza da, papereskaera bidean direnei aterpe pu-blikoa eskaintzen dien egituratikere heldu zaiola galdea orain el-

karteari, legez, eskatzailea kanpoezarri behar dutenean. Azken al-dietan, lanak ditu elkarteak parti-kular bizitegien kausitzen: «Beti-koa, udan jendeak alokatzen diz-kiete apartamentuak turistei.Aldiz, irailetik goiti libratzen di-ren gauza franko prestatuak zaiz-kigu. Zer gertatu da? Erran diegu-larik: ‘Iraila arte ezin dugu!’, ne-goziatu dute [etorkinen] aterpepublikoan oraino bi hilabetezatxikitzeko baimena. Eta onartuzaie, badakitelako bestenaz jendehoriek karrikan direla!».

Gero eta adingabe bakartugehiago ikusten dute etorkinenartean, eta zazpi eginahalak eginbehar dira frogatzeko adingabeakdirela. Paperik gabe direnez, Poli-ziak dio helduak direla eta kanpo-ratu behar direla. Ohartuak diraHaurren Gizarte Laguntzara era-matea, hondarrean, Poliziaren es-kuetara eramatea bezala dela. Ho-rren ondorioz, jurista lanetan ba-dabil Etorkinekin: «Zuzenki,haurren epailearen aurrean pre-sentatzen ditugu, txostena eginik.

Orduan, epaileak elementu gu-ziak baditu errateko: ‘Bai, adinga-be bat da. Estatuak zor dio geri-za!». Dozena bat adingabez ardu-ratzen da oraintxe elkartea, atera-bide bat atzeman artean.

Etxegarairi gutunaHego Euskal Herrian, mobilizaziosare azkarrak bazterrak inarrosieta Eusko Jaurlaritza, NafarroakoGobernua eta udaletxeak mugia-razi ditu, aterabideak proposa di-tzaten. Ekain hondarretik, 3.000iheslariz goiti kontatu dituzteEuskal Autonomi Erkidegoko gi-zarte laguntzaileek.

Etorkinekin taldeko DominikaDagerrek esplikatu du azken hila-beteetako aldaketa: «Lehen,iheslaririk gehienek zeharkatzenzuten Mediterraneoa Libiatik Ita-liarat buruz. Aurten, EspainiakoEstatua bilakatu da pasabide na-gusi. Gero, ibilbidea segitzen dute,helburua baitute ipar Europarajoatea. Beraz, Kataluniatik edoEuskal Herritik pasatzen dira».Hego Euskal Herriko elkartasu-

nak gerizatzen ditu etorkinak bai-na anitzetan Euskal Herria ez bai-tute helmuga: «Gehienek mugapasatu nahi dute migrazio bidea-ren jarraitzeko. Mugan oztopa-tzen dituzte sistematikoki. Fran-tziako Poliziak gelditzen ditu San-tiago zubian, Behobian edo Topo-an, eta berehala itzularazten», ze-haztu du Dagerrek. Iduri lukehalako joko bitxi batean dabilelaFrantziako Polizia legearen marralausoetan barna. Hirigoien: «Baomen da lau oreneko epe bat. Po-liziak migrante bat atzematen ba-du eta lau oren gabe ekartzen be-rriz mugara, ez dutela prozedura-rik egiterik». Jakinez Poliziak be-rak duela erraten oren kopuruazenbatekoa izan den.

Ipar Euskal Herrira heldu etor-kin guziak, bat edo beste salbu,geldituak izan dira Espainiako Es-tatuan, hatz markak hartuak izanzaizkie; beraz, dublindartuakdi-ra. Hirigoienek dio Frantziako Po-liziak ez duela kasurik ematenpertsona zer egoeratan den, ez batez bi, mugaz bestaldera igortzenduela segidan. «Berrikitan, ukandugu emazte gazte bat 2 urtekohaur ttipiarekin. Senarrak prosti-tuzioan ariarazten zuen, bortiz-keria anitz jasanak zituen, beraz,eskapatu zen. Honarat heldu dabere ñiñiarekin, eta beharko zu-keten, bederen, bere galdea arrai-kusi. Ez! Presentatu orduko, Es-painiaratu nahi dute». Babes es-kubideko ateak hetsirik, mugakgarrazki barrandaturik, elkartekobi kideek diote iheslariak lanje-rrean jarriak direla: «Funtsean,hola jokatuz, Frantziak pasatzailemafiak laguntzen ditu», gehitudu Dagerrek, «de factohaien bi-dez baizik ez baitira pasatzen ahaliheslariak».

Oztopoak oztopo, anitzek muga

iragaten dute, eta Baionarat hel-

tzen dira. Bi helgune nagusitara:

tren geltokia eta Euskaldunen pla-

zan den autobus geltokia. «Hor

dira gelditzen Macron autobus

guziak». Hortik, Paris, Naoned eta

gisako hiri handietara buruz segi-

tzeko. «Ekainetik ikusi da kopu-

rua emendatzen eta publiko alda-

keta. Orain arte gizonak ziren, ba-

kartuak. Orain, geroz eta gehiago

gaztetxoak dira; neska gazte asko,

eta emazteak, haur ttipi-ttipi ba-

tzuekin». Etorkinekin ohartua da

autobusekin abiatzen lortu ez du-

tenak kanpoan lo egitera behar-

tuak direla. Horren ondorioz, Eus-

kal Elkargoari helarazi galdea:

«Batetik, Baiona edota Hendaian

behin-behineko aterpe bat berma

dezaten, oinarrizko eskubide ba-

tzuk errespetatuak izan daite-

zen». Ohe bat, garbitzeko eta aha-

men baten jateko doia, hots.

Herritarrak lauzka

ditzaten erakundeek

Etorkinekin kolektiboak dei egin die Euskal Elkargoari eta hirietakoauzapezei aterpea antola dezaten larritasun egoeran direnetorkinentzat b Hirurogei bat iheslari aterpetzen dituzte herritarrek

Etorkinen elkartasun sare sendoa ehundu dute Ipar Euskal Herrian. ISABELLE MIQUELESTORENA

Doblea aterpe genezakearazo izpirik gabe,galdea baita. Saiatzengara hauskorrenenaterpetzen»Lilian HirigoienEtorkinekin kolektiboa

«Orain, geroz etagehiago, gaztetxoakdira; neska gazte asko,eta emazteak, haur ttipi-ttipi batzuekin»Dominika DagerreEtorkinekin kolektiboa

‘‘

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aGaiak

Page 3: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

Iñaki Etxeleku Baiona

Urte hastapenean,Unescoko GlobalOcean OxygenNetwork (GO2NE)ikerlari taldeak

plazaratu txostenak erakutsizuen oxigenorik gabe diren itsasuren guneak lau aldiz gehiago di-rela munduan gaur egun duela 50urte baino. CNRS ikerketa zentro-ak urtarrilean argitaratu artikulubatek aztertu du ikerketa: «Iker-lariek erakutsi dute gainbeherahorren gelditzeko beharrezkoadela klima beroketa mugatzea,baita elikagai bidezko ur kutsa-dura ere». Delako elikagaiak zer-tarik heldu diren zehaztu du: la-borantzako ongailuak eta ur gar-bitzeko araztegiak. Unescokzerrendatu ditu oxigenoz gabetuitsas hegiak. Hauen artean ager-tzen da euskal kostalde osoa. Oxi-genoa, pintaka bi miligramoz perat apaldua da Lapurditik Biz-kaira. Jende kakaz eta pixaz gain-dikatu araztegien arazoa ez daoraingoa, baina ez du iduri ondo-rik ere konpontzen denik.Berriki arte, turismoak eragin

biztanleria doblatzea zela kausa,araztegiak itoak gertatzen zirenlaster, eta, euri erauntsi bakar, so-berakinak oro urek eramaten zi-tuzten itsasoraino. Cade inguru-men elkarteko Uraren Batzorde-koa da Pascal Burgues. Salatu duarazoa ez dela turismo garaikoa,baizik eta urte guzikoa: «Biztanleemendioa jada hor zen uda bainolehen, eta ez dira bortxaz turistak.Ura kutsatua da irailean, eta iza-nen da abenduan. Katastrofikoada, turistarik ez delarik ere». Ezdu kentzen, bizilagunez azkarkigoiti ari den Ipar Euskal Herrikoudako tirak, jendea metatzenduela: «Alabaina, turismoarekinez da gehiago sentitzen baizik.Araztegiak arrada beterik dira,eta bortxaz gaindikatzen dira. Be-rriki arte, erran zitekeen azpiegi-

tura eskasa genuela eta turistakhor zirenean gaindikatzen zela.Horrek ez du gehiago balio.Orain, beti hala da». Alta, itsasoko bainatzeko ur ka-

litateari buruz argitaratzen direntxostenek diote kalitate onekoadela. «Errepikatzen digute bai-natzeko urak kalitate oneko ditu-gula. ARS, eskualdeko osagarriagentziak uda garaiko bildumatxosten bat agertzen duen aldikal,32 hondartzetarik 29tan kalitateon-onekoak omen dira». Unes-cok dioenarekin bada aldea, be-raz: «Ezagutzen dituzu guneanitz non ura kalitate gaitzekoaden, aldi berean, ingurunea hiladuelarik?». Arazoa da, egiten di-ren ur-kalitate neurketetan ez di-rela kakatik eta pixatik jin bakte-rioak baizik neurtzen eta ez ku-tsagarriak diren beste gaiak.Kimika azterketarik ez da egiten.Gehiago dena, neurketak gunezehatz batzuetan eginak dira. Ez du kentzen arazoak gerta-

tzen direla, eta ez guti. Hondartzaheste egun andana lekuko. Ange-lun berean, uda honetan, maia-tzetik agorril hondarrera 48 egunheste izan dira hondartzetan, be-har izan baitute bainatzea debe-katu urak bakterioek kutsaturikzirelakoan. Bidarteko Uhabia ibaiaren ego-

era adierazgarria da. Senperekooihanean du iturburua, Ahetzeeta Arbonan beheiti doa, Bidarte-ko hondartzatik itsasora isuriz.«Uhabia ibaian garai batez karra-marro zangozuriak baziren. Badi-ra urteak eta urteak kutsatua delageroztik, jakina da. Duela bospa-sei urte bazen aukera kutsadurazbabesteko; 20 milioi euro xahutudituzte delako ate tapadunarekin,baina ez da ibiltzen». Ate tapadu-na zer da? Ibai gune batetik hodilodi bat ezarria dute, itsasoan zen-bait metro urrunago ateratzendena berriz, zikin soberakinakharat bota ditzan. Iaz, Cadek bi-deoz grabatu zuen, eta hodi ho-

rren ahoa agerian ezarri, zernahikaka botatzen baitzuen. «Irudiakgrabatu genituelarik, maiatzazen, aro ederra, bazuen bi astebaino gehiago ez zuela euri xortikegin, eta hoditik jalgitzen zenakaka zen!».

Beste gai kutsatzaileakLaborantza, Aturri hegiko indus-triak, zikintegi zaharrak... Kutsa-dura iturri anitz izan daitezkeuretan. Aturri zola karrakatzenduen Baionako Hondarradraga-ontziaren ibilmoldea lekukotzatdauka Cadekoak: «Draga bat de-netik Baionako Portuan, kasikgelditu gabe ari da lanean urte gu-zian, salbu, udan. Nonbaitik ere,uztailaren lehenetik agorrilaren31ra gelditzen da. Zergatik? Arrai-nak iragan daitezen ugalketara-ko. Baina, arrainak, urte guzianbadira!». Hots, dragak karraka-tzen duena kutsagarria dela dio,baina ez dela neurtzen. «Aturrikosedimentuak harrotzen dira dra-garekin, kutsaduraz beteak diraeta urte osoan gure hondartzeta-rat botatzen dituzte».

Itsasoko uretarat joatea askiomen da ohartzeko uraren egoe-raz: «Zoaz bainatzera itsasora.Itsasbehera edo itsasgora delarik,berdin. Usna ezazu ura. Usaintxarra du! Ezagutzen ditut surfla-riak ibiltzen direnak Lacanau al-dean itsas kiroletan. Hona heldudirelarik, okaztatuak dira. Erra-ten dute han ura garbia dela,usain onekoa, eta hemengoa hi-guingarria dela». Badira industriaren hondarrak,

laborantzarenak, baina jendea-ren bizimoldeak sortuak ere: «Ezda ametsik egin behar, araztegiekez dituzte atxikitzen erremediohondarrak, hormonak, pestizi-dak. Horiek oro uretara doaz». Gaitzaren konponbideari begi-

ra, tokiko hautetsien joko bikoi-tza salatu du Burguesek: «Arazo-ari ez diote buru egiten funski.Kutsadura iturriak aztertuz lehe-nik. Araberako azpiegiturak ja-rriz: udako biztanle gainditzeariburu egiteko, aratzegi handiago-ak eginez; ur garbitzeko sistemaberriak saiatuz, badira beste ere-duak martxan direnak. Uhabiko

hodiaren bideoa atera zueneanCadek, ikusi zuten halako aldake-ta bat hautetsien eleetan: «Aitor-tzen dute: ‘Inbestimendu han-diak egiten ditugu —Hirigunearenazken planak 80 milioi euro au-rreikusi ditu—, baina badakigu ezdela %100ean ibiliko’». Horiek horrela, arras zaila da

egoeraren berri jakitea, informa-zioa ez baita jalgitzen bulegoeta-rik: «Araztegietako neurketenemaitzak eskatu dizkiogu EuskalElkargoari, baina ez dituzte emannahi. Gordeak dira!». Cadek badaki, haatik, ez direla

gauzak egunetik biharamun egi-ten: «Aitortuko diegu hautetsiei,ez dela aise. Neurri indartsuak,aurrekontu gotorrak eskatzenditu. Araztegi bat kario da. Bizki-tartean, luzarat gauzak gaizkon-tzera utziz, karioago gerta daitekehondarrean. Osasun mailan geroeta garestiago baita, itsas uretanbainatu gero eta jende gehiagoeritzen da: otitisak, larru arazoak,sudurreko minak, estafilokokokasu batzuk. Ez dira gauza ari-nak».

Lehen udako jende oldearekin gertatzenzena, urte guziko bilakatu da: araztegiekez dituzte gehiago irensten ur zikinak, etasoberakina eskapatzen da. Kutsadurakimikoak ere urak hiltzen ditu.

Kukutu nahiden ur uherra

Araztegien izari eskasa salatzen du aspaldian Cade elkarteak. GAIZKA IROZ

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Gaiak

d

Turismoaren eragina ingurumenean

Uraren kalitatea

Page 4: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aAstekoa

Joanes Etxebarria Baiona

Beganoaren definizioa aski eza-guna da: kabalen «esplotazioa-ren» ondorio den oro baztertzenda kontsumotik —elikagaiak, ba-tetik; eta larru edo ilerik ez janzteaadibidez, bestetik—. Dorothee Na-barra laborari eta behi hazleare-kin elkartu da Marie-Anne Mi-chel, beganoa eta antiespezista.Zer da antiespezismoa?

MARIE-ANNE MICHEL: Antiespe-zisten artean ere desadostasunakbadira definitzeko. Denak elkar-tzen gaituena da abereak izakisentsibleak direla. Antiespezis-tentzat, humanoa ere abere batda, eta, alde horretatik, humano-ak bere interesak kontuan har-tzen dituen bezala, abereen inte-resak ere kontuan hartu beharkolituzke. Batzuetan, gaizki ulertze-ak badira, entzuten baita adibidezabere eta humanoek eskubide be-rak ukaitea nahi dugula; hori ezda hala, erran gabe doa. Mauleko hiltegiaren auzia nola

bizi izan duzue?

DOROTHEE NABARRA: Ni auzianegon nintzen, uste nuelako hanegon behar nuela; nire kabalakhiltegi horretan hiltzen ziren, etajakin nahi nuen zinez zer gerta-tzen zen. Hiru laborari seme zirenhan [hiru langile auzipetuak], etaenetako ez dira hiltzaileak; haieninguruan L214 elkarteak eginduen komunikazioak ditu horkokatu. Hiltegian ongi ibiltzen ezdiren gauzak salatzea ontsa daenetako, han hiltzen diren kaba-lentzat... Baina helburua hori ba-zen, beste gisaz egiten ahal zen.Hartuz bideo horiek, zuzendaria-rengana joanez, eta erranez:

«Denbora ematen dizut ibilmol-de hori kanbiatzeko. Ez bada egi-ten, bideoak publikatuko ditut».Baina ez da hori egin, eta, ene us-tez, helburua ez zen hori. Kanpai-na bat egin da bideo muntaketabat erakutsiz. Muntaketa bat zen,ez errealitatea: ez dakit hiru astezedo zenbatez filmatu diren iru-dietako pasarteen muntaketa.L214 elkarteak komentarioakgehitu zituen izpirituak zinezmarkatzeko. Komunikatzekoegin zela sentitzen dut, jendeaikaratzeko eta geroz eta jendegehiago ideia beganoetatik hurbilizan daitezen. Begetariano, bega-no edo begetalianoak izatea ber-din zait, bakoitzak nahi duenaegin lezake, baina komunikaziometodo hori baliatzea jendeenburmuinak markatzeko... hori ezdut onartzen.

Ikusi ditut bi mundu parez pa-re: nirea eta zuena. Brigitte Got-hieri auzian erran nion, eta erre-pikatzen dut: zuen mundua lu-rrez kanpoko intelektualena da.Gure errealitatea ez duzue ezagu-tzen nik zuena ezagutzen ez du-dan bezala, ez bainaiz hirian bizi.Baina ni ez naiz saiatzen nire erre-alitatea inposatzen. Parean pen-tsamolde konformista duten jen-deak, urrundik begira daudenakerrealitate hori batere ezagutu ga-be. Inkesta egin duen marexalakerran zuen hiltegiko langileek se-kula ez dutela nahi izan kabalaksufriarazi; ahal zutena egin zuten.Alta, haiek sufritu dute. M.A.M.: Bideoak duela bi urte ate-ra ziren; ikusteko zailak diren iru-diak dira. Orduan, sare sozialeta-tik pasatzen ikusi nituen, baina eznituen begiratu nahi izan. Segun-

do batzuk beharbada, baina lasterpentsatu nuen «bai, badakit ka-balekin zer gertatzen den, ez dutgehiago ikusi beharrik». Geroz-tik begiratu ditut. Bistan da mun-taketa bat dela, irudirik txarrene-kin egina, baina elkartearen web-gunean badira bideo anitzezluzeagoak, off -eko ahotsik gabe,zinez luzeak. Jendeari gomita egi-ten diot irudi horiek begiratzeko,norberak bere iritzia ondu dezan.Kuraia behar da, baina uste dutharagi kontsumitzaile orok eginbeharko lukeela. Gaur egun, ezdugu gogoetatzen gure elikaduranondik heldu zaigun, zer ematendiegun gure haurrei, zer ezartzendugun platerean egun oroz.

Erraten ahal dut sekula ez du-dala hiltegi bateko langilea epai-tuko edo gaitzetsiko, katean lan

egiten dutelako eta edozein in-dustrian katean lan egitea arruntgaitza delako. Nire ustez, pertsonahoriek produktibitatean eta ira-bazietan oinarritua den sistema

jasaten dute, humanoen kaltera-ko eta izugarriki abereen kaltera-ko. Begano izatera bultzatu nauenzerbait, hain zuzen, datu hau da:hiru milioi kabala hiltzen diraegunero Frantzian. Ez nuen zen-baki hori ezagutzen, eta, horretazohartu naizenean, lanbidez inge-niaria naizenez —ekoizpen auto-matizatuak plantan ezartzekoformatua naiz—, segidan ohartunintzen egunero hiru milioi kaba-la ezin daitezkeela hil kadentzialasaiarekin. Ezin zaie langileei es-katu kadentzia atxikitzea eta —erran duzun bezala— uste dutahal duten bezala egiten dutela.Iduri zait zalantzan ezarri behardena gure bizimoldea dela: gureelikadura neurriz kanpo kabalaekoizpenetan oinarritua da. Ha-ragi kontsumoa bost aldiz handi-tu da 1950eko hamarkadatik, bai-na laborari kopurua bostez edogehiago txikitu da. Iduri zait urte-etan desbideratu garela sistemakaltegarri batera. Bortizkeriaanitz eragin du, eta gizartean ko-lektiboki gogoetatzen hasteko ga-

raia iritsi zaigu, sekula ez baita be-rantegi. Gainera, %100 landaree-kin elikatuz osasun onean bizitze-ko parada badugu, horrek kon-bentzitu ninduen. Ziur naiz guregizarteen geroa izanen dela abere-en interesak kontuan hartzea. D.N.: Gauza anitzetan, Marie-An-nerekin ados naiz; gure kontsu-moa kanbiatu behar dugula etaharagi gutxiago jan behar dugulaere. Nihaur laboraria naiz, ELBneta Confederation Paysannen mi-litantea, eta gauza komun anitzditugu. Aipatu duzu kabalekikobortizkeria, baina humanoekikoaere bada, eta, nire ustez, lehenta-suna hor ezarri behar da. Jendeekez dakite, baina kabalekin afinita-teak baditugu. Nik kabalak haz-ten ditut, eta kapitalismoaren la-borantza produktibista ez da haz-kuntza niretzat. Baina Maulekohiltegiaren kasuan, ni bezalakojendeari eraso zaio, ez ekoizlehandiei. L214 elkarteak ez du dife-rentziarik egin; denak saski bere-an sartu gaitu. Ez dut uste aldake-ta nahi dutenik, haustura bat nahi

Baionan elkartu ziren Marie-Anne Michel baionar beganoaeta militante antiespezista eta Dorothee Nabarra lakarrarlaboraria, behi hazlea. L214 elkartearen bideoak auzitaraeraman duen Mauleko kabala hiltegia lanerako tresna dabatentzat, kontzientzia pizte baten sinboloa bestearentzat.Hiltegiaren auzia abiapuntu, haien iritziak trukatu dituzte.

Antiespezista etahazlea, Maulekohiltegiaren auziaz

Segidan ohartu nintzenegunero hiru milioikabala [Frantzian] ezin daitezkeela hilkadentzia lasaiarekin»Marie-Anne MichelAntiespezista

«L214 elkartekoekzibilizazio aldaketa batnahi dute, eta, niretzat,kabala bat ez da humanobaten parekoa»Dorothee NabarraHazlea

‘‘

Page 5: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko irailaren 28a Astekoa

dute, zibilizazio aldaketa bat nahidute, eta, niretzat, kabala bat ezda humano baten parekoa. Laborantza desberdinak zaku

berean sartzen dira?

M.A.M.: Nik badakit kabalak osodesberdinki tratatuak direla 40direnean Dorotheeren etxaldeanbezala, kanpoan, edo argirikikusten ez duten eraikinetan di-relarik, metatuak. Baina ikustendut ere ez direla desberdinaketxalde txikien eta etxalde han-dien hiltegiak; kabala guztiakleku beretik pasatzen dira. Mau-leko irudiak ikusten ditudalarik,ziur naiz zoinahi hiltegiren errea-litatea ikusten dudala.Ez dut usteL214 elkarteak laborantza motabat edo bestea agerian utzi nahizuenik. Kontsumitzaileek murruhorien gibelean gertatzen zenazkontzientzia hartzeko erakutsi zi-tuzten. Norbaitek erran zuen hil-tegien paretak gardenak baliradenak begetarianoak ginatekee-la. Ulertzen dut L214 elkartearenegiteko manerak ConfederationPaysanne sindikatuak ere gustu-

ko ez dituen gaiak azaleratzen di-tuela; baina, ez badute egiten,nork eginen du? Nork aipatukodu, nork ekarriko du errealitateaargitara? Zaila iduri zait informa-zioa ematea ofizioa hori duteneninteresa hunki gabe.Laborariak hiltegiko baldintzez

kontziente ote ziren?

D.N.: Ez dut uste kontziente zire-nik. Bestalde, badakigularik de-nek axuri bat nahi dutela Pazkoz,ontsa badakigu milaka axuri hil-tzen direla garai horietan. Non-bait, hori ere sistemak du plantanezarri. Erran duzu paretak garde-nak balira denak begetarianoakginatekeela, eta ez dut uste. Nikontsa badakit zeinahi hiltegitakoirudiak ez direla mundu ideal ba-tekoak, horren kontzientzia argiabadut, baina onartzen dugu. Nirekabala eramaten dudalarik bada-kit beldurra ukanen duela, eta,halere, eramaten dut. Irudiakikustea kostatu zait, eta, niri be-zala, beste laborariei ere, denakhumanoak baikara. Ez dut ustenoizbait haragia jatea utziko du-

danik halere. Gainera, gauzak bu-rura eramateko, ez dakit soja ja-ten duten beganoak bere buruarigaldetzen dionez nondik helduden. Galdetzen ote du soja horiBrasilen egina denez, oihan bateta laborari txikiak bota ote dituz-tenetz han soja landatzeko? Eznaiz ziur.M.A.M.: Nik uste dut beganoakorojaleak bezala direla, denetarikbada: klase sozial guztiak, badajendea ingurumenaren ingurukokezkak dituena, batzuek batereez. Gainera arrazoi desberdinen-gatik bilakatzen gara begano. Ezda begano bakar bat, dibertsitatebat bada.D.N.: Ez nau beganoak jenatzenberez, inguruko aktibismoak bai-zik, eta zer helburu ote duen.Euskal Herrian, gainera, ekono-

mikoki eta kulturalki haragiak

leku handia du. Ez zara basa-

mortu batean bezala sentitzen?

M.A.M.: Ohartu naiz, bai [irriak].L214 elkartean Baionan bizi nin-tzela erran eta ea hemen ordezka-ritzarik baduten galdetu nuelarik

ezetz erran zidaten. Halere, hara-gi kontsumoa txikitzen dutenakgeroz eta gehiago dira. Euskal He-rriko kolektibo antiespezista batere bada, Nor izenekoa, elkartunahi lituzkeenak Euskal Herriosoko antiespezistak. Zerbait be-rria ekarriko du, nik uste. Haragiaren kontsumoak bereiz-

ten zaituzte, baina beste gauza

anitzek elkartzen.

D.N.: Beste gauza guztietan arras

ados naiz. Baina diozu badirelaetxalde txikiak ontsa lan egitendutenak, bestalde ekoizpenindustriala... eta hop! Dena bota-tzen dugu! Hori da ez dudanaonartzen. L214 elkarteak hori dio,eta iduri zait laborantza produk-tibistak eragin nazkatik sortuadela. Guri ere kalte handia eragi-ten digu. Hazkuntzarik ez badabatere, ez zarete gehiago barneal-dera paseatzera joanen, ez zaretegehiago mendira joanen, ezduzue gehiago Euskal Herrikopaisaia hain ederra ikusiko.Azken muturrean, lantzen ez denlurra galtzen da, ez baititugu sen-tsibilitaterik gabeko porruak edobeterrabak ezarriko EuskalHerriko lur guztietan, hori ez daposible.M.A.M.: Nik ezin dut gehiagoonartu kabalak hiltzea; behiak ezduelako aski esne ematen, edobeste arrazoiengatik. Ez dutgehiago horretan parte hartunahi, nahiz eta erraten didatenkabala etxalde txiki batetik heldudela. Ulertzen dut ez dela egunbatetik bestera aldatuko, eta ezdut gaitzesten abere mozkinakkontsumitzen segitzen duen per-tsonarik; kantitatea apaltzenbadu, biologikoa kontsumitzenbadu, tokikoa kontsumitzenbadu... sostengatuko dut. Baina nibegano bilakatu naiz, ez begeta-rianoa, esne edo arrautza ekoiz-penean ere kabalen parte bat hil-tzen baitute. Koherentea izan be-har da: AMAPean izanik ereindustriala ez den elikadura ez dasekula %100ekoa. Begano izanezaldaketa erabatekoa da, etxekojanariarekin ibiltzen naiz treneanere. Badakit aldaketa zaila dela etaez dut egun batetik bestera jendeaaldatzea eskatzen, ezta kabalak li-bratzea ere. Baina L214 sostenga-tzen dut buru-belarri. Haiei eskerbadugu elkarrizketa hau. D.N.: Anekdotarentzat, nik ere,haragia banatzera joaten naizela-rik, etxeko janaria eramaten dut,jakin nahi baitut elikagaiak non-dik heldu diren.

JOANES ETXEBARRIA

Page 6: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

Euskara irakatsi publikokosistema elebidunean

LABeko irakaskuntza

taldea

Gero eta ikasle gehia-gok segitzen dute sis-tema elebiduna eskolapublikoetan. Galde

horri erantzuteko, gero eta eskolagehiagok proposatzen dute den-bora erdiz euskaraz ikastea lehenmailan. Ondorioz, gaur egun, sailelebiduna ezagutuagoa eta onar-tuagoa da eskola publikoetan. Bi-ziki positiboa izan arren, erreali-tate horrek ondorioak ditu ira-kasle eta langileen egunerokolanean. Gero eta ikasle gehiago direnez,

gero eta irakasle gehiago behar di-ra. Sartze horretan ere, eskolafrankotan agertu da euskarazkopostuak falta direla ikasleek bal-dintza onetan ikas dezaten eta ira-kasleek baldintza onetan lan egin. Postuen zenbatzeko, Hezkun-

de Nazionalak kalkuluak arruntmatematikoki egiten ditu, errea-litatea kontuan hartu gabe. Duelaurte batzuk, Euskararen Erakun-de Publikoak haur kopuru maxi-mo bat finkatu zuen euskarazkoklaseentzat. Gaur egun, hein horiez da errespetatua. Kopuruakusu goregiak dira ikasle bakoi-tzaz behar den bezala arduratze-ko. Bestalde, kalkulu horietaneuskararen berezitasuna ez dabatere kontuan hartua.Horrez gain, euskara klaseetan

maila batekin baino gehiagore-kin lan egiten da usu. Sistemaelebidunean ditugun haurrak,gehienetan, ez dira heldu familiaeuskaldun batetik. Beraz, euska-raz ikasteaz gain, euskara ikasibehar dute. Horrek zailtasunakgehitzen ditu lan baldintzetan,eta ikasle kopuruak gora izanezklaseka, ikasle bakoitzak ez dudenborarik euskaraz mintzatze-ko hizkuntza barneratzeko gisan.

Erran bezala, ikasleak gehiene-tan ez direnez familia euskaldu-netarik heldu, eskola da haien in-gurumen euskaldun bakarra. Ira-kasleen helburuetan da eregurasoak pusatzea haurrek esko-latik kanpo euskara entzun deza-ten (kanpoko jardueretan, ani-mazio desberdinetan, proposatugertakarietan). Oztopo horien saihesteko, bi bi-

de balirateke. Batetik, murgiltzesistema garatu behar litzateke es-kola publikoetan. Horrela, ikasle-ek maila aski ona ukango luketeeuskaraz kurtsoak segitzeko. Bes-talde, irakasleen formakuntza ho-betzen ahal litzateke, egiazko pe-dagogia elebiduna garatuz eta ira-katsiz, lehen formakuntzan etaformakuntza jarraikian.Formakuntza pedagogikoetan,

ministerioak ordu anitz inposa-tzen ditu matematikan eta fran-tsesean formatzeko. Horren on-dorioz, euskaran berezituak diren

formakuntzentzat ordu gutti gel-ditzen da. Bestalde, irakasle ordezkari

euskaldunak falta dira. Konkre-tuki, euskarazko irakasle bat eridelarik, gertatzen da frantsesezordezkatua izatea. Horren ondo-rioz, ikasleek euskarazko egunakhuts egiten dituzte. Orokorkiago,erran dezakegu euskararen bere-zitasuna arlo ainitzetan ez delaaski kondutan hartua. Adibidez, ama eskoletan diren

laguntzaileak (ATSEM) ez dirabeti euskaldunak. Horrek haus-ten du euskara giroa klasean. He-rriko etxe guziek ez dute indarraegiten laguntzaile euskaldun batemateko klase elebidunetan edoez diete euskaraz formatzeko pa-rada ematen.

Horrez gain, Ikas pedagogiazentroak lan ikaragarria egitenbadu ere, irakasleek euskarazkomaterial pedagogikoa falta dute,gehien bat sistema elebidunariegokitua dena. Azkenik, aholkularien kasua

ere problematikoa da: soilik hiruaholkulari dira euskararen ira-kaskuntzan berezituak. Behar li-tzateke bederen aholkulari batikuskaritza bakoitzean, eremukoeskola elebidunak eta euskaraz-ko irakasleak aholkatzeko. Aldarrikapen horien aitzinean,

hezkunde nazionalaren erantzu-na da euskarazko irakasleak faltadirela eta programak plantanematen dituzte horri buru egite-ko, frantseseko irakasle batzukeuskaraz formatuz, adibidez.Baina, bestalde, baldintza txar

hauek ikusiz, lanbidea ez da era-kargarria. Orduan, jendea ez daeuskaraz presentatzen konkur-tsoan, eta, horren ondorioz, ira-kasleak falta dira. Behar da segituformakuntza programa horiengaratzen eta lanbidea erakarga-rriagoa bilakarazten bitartekogehiago emanez euskararen ira-kaskuntzan, haren berezitasu-nak kontuan hartuz.

Baldintza txar horiekikusiz, lanbidea ez da

erakargarria.Orduan, jendea ez da euskarazpresentatzenkonkurtsoan

Irudiab Hendaia

Enedisen jokamoldeen salatzekoLinky kontagailu elektroniko berrien instalazio behartuen salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den astean

Linkyrik Ez taldeko herritarrek Hendaiako herriko etxe aitzinean. Enedis enpresaren jokamoldea salatu dute,

eta erakundeei sostengua eskatu Linky kontagailua nahi ez duten herritarrentzat. Elkarteek akuilaturik, herriko

etxe batzuek kontagailu tradizionala atxiki nahi duten herritarren erabakia errespetatzeko eskatu diote enpre-

sari, eta ACE elkarteak gogoko luke denek hala egiten balute. ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aIritzia

Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestaldiradeitu du urriaren 6rako, Baionan

BAIONA bEuskal hiztun komunitateaz duen azterketa plazaratu zuenasteazkenen Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan: «Aurrerabide lo-tsati batzuk eskuratzea lortu dugun arren, euskarak eta euskaldunokzapalduak eta zokoratuak gara oraindik ere gure herrian». Euskal El-kargoak berriki hartu jarrera sinbolikoaz ere bere interpretazioa egindu: «Egoeraren azterketan, aurrerabide lotsatien artean uda hasieranEuskal Elkargoak euskarari egin zion ‘aitorpen ofiziala’ kokatu behardugu. Guztiz sinbolikoa den aitorpena, inolako betekizunik ezartzenez duena eta guztiz ez-nahikoa dena, EHEren ustez. Euskaltzaleon ur-teetako eskaerak eta borroka neutralizatzea helburu duen hitz jokodialektikoa dela iruditzen zaigu. Ez baita ofizialtasun izendapen errea-la, eta, beraz, ez duelako balio gure hizkuntza-eskubideak bermatze-ko; beste era batera adierazita: euskarak ofiziala izan gabe jarraitzendu». Horregatik, euskaltzaleei gomita egin die urriaren 6ko, BaionakoHerriko Etxearen aitzinean, 11:00etan, Mugarik gabeko Euskara. Ofi-

zialtasuna lelopean manifestatzera etortzeko.

22IPARRALDEKO ORKESTRA KITORIK IKUSTEKO ADIN MUGA

Iparraldeko Orkestra Sinfonikoa Ipar Euskal Herri mailako orkestra bila-

katu da. Horren ondorioz, haren kontzertuen eremua hedatuko da. Ikas-

turte honetan, Uztaritze, Kanbo, Donapaleu, Hazparne, Senpere, Maule,

Angelu, Biarritz, Hendaia, Donibane Lohizune eta Baionan joko du. Kon-

tzertuak urririk izanen dira 22 urte artekoentzat. Aurten, Donostiako Mu-

sikene eskolako ikasleei ere harrera eginen die. Internet atari berritua ere

aurkeztu du Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak, www.opsb.eushelbidean.

Page 7: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

DANTZA

BAIONADantza Hirian festibala-

ren barnean: 16:30ean, dantza eta

marrazki tailerra, 4 eta 12 urte arte-

ko haurrentzat. 17:30ean, Baiona-

ko Eflirkoa taldearen Suites pour

Espaces Urbains ikuskizuna.

18:00etan, Javier Guerrero katala-

naren (B)aso. Eta 18:15ean, Gas-

teizko Proyecto Larruaren Akullu

sorkuntza.

bBihar, 16:30etik aitzina,

MVC Polo Beyrisen.

DONAPALEUBilaka kolektiboa-ren Saio Zero ikuskizuna.

bGaur, 20:30ean, Saint-Louis

aretoan.

ANTZERKIA

HENDAIA Jour de Fete taldearen

Bidea-Camino-Cheminantzezla-

na, hiru hizkuntzatan.

bBihar, 17:00etan, Gaztelu Zahar

pilotalekuan.

MUSIKA

ANGELUVocanti abesbatza etaBilboko Kirikiño ikastolako abes-

batza.

b Igandean, 16:30ean,

Notre-Dame-du-Refuge elizan.

BAIONAXaramela abesbatza.

bBihar, 19:15ean, katedralean.

BAIONAEsker 1000 proiektuaren

erakustaldia. Euskal rockari ome-

naldia, Euskal Irratiek antolaturik.

bBihar, 21:00etan, Laugan.

BESKOITZEAntton Larrandaburueta Bitxiloreak.

bBihar, 20:00etan.

DONAPALEUManez eta Kobreaktaldearen kontzertua.

bGaur, 18:00etan, Amikuze

mediatekan.

HAZPARNEKantu Alai jaialdiarenbarnean, bost abesbatza.

bGaur, 20:30ean, elizan.

KANBOArraga abesbatza.

bGaur, 21:00etan, elizan.

LOHITZÜNE-OIHERGIOihergikoKunttea, komedia musikala.

bGaur, 21:00etan.

UZTARITZEDiabolo Kiwi, Don’t Save The Queen eta Sunk

taldeen kontzertuak.

bBihar, 22:00etan, Hitzopen

gaztetxean.

BERTSOAK

BAIGORRIHernandorena sarike-taren hirugarren eta azken kanpo-

raketa. Maialen Akizu, Maddi Sara-

sua, Eli Pagola, Joanes Illarregi,

Lurdes Ondaro eta Aitor Bizkarra

bertsolariekin.

bGaur, 21:00etan, Bixentainian.

Irudia b Hazparne

Euskal Herriko joaldunen bestaBi urte oroz biltzen dira Euskal Herriko joaldun taldeak, eta, aurten Hazparneko Joaldunek 30 urte beteko dituz-

tela baliatuz, lehen aldiz izanen da besta hori Ipar Euskal Herrian, bihar. 10:00etan hasiko da, herriko karriken

itzuliarekin. 12:30ean, Elgar Oinka taldea dantzan ariko da, Gapelutxek txarangaren soinuarekin. 14:00etan,

bazkaria izanen da, trinketean, Nat eta Watsonekin. 20:00etatik goiti, Ttattola, gaztetxean. IDOIA ZABALETA / FOKU

Zuzeneko haria.Kanalduderen

formula berriarekin zuzeneko haria

ikus daiteke bere webgunean.

Gaur, Busti gazte emankizuna,

18:00etan, edo Donostiako Zine-

maldia aipagai duen Zurriolako

Butaka, 20:00etan. Ondotik, Ha-

rian emanaldia migranteen gaiaz.

Gaur

18:05.Kirol magazina.

19:05.Aitzur eta Jorra.

Bihar

08:05.Punpa Laster.

08:45.Punpa Sare.

Igandean

17:00.Pilota, Donapaleutik.

I I

PIRI DAKOTLANTIKOETRINIO A AURK

E

AMENDUAK TAR DEP

E i

KEZTEN DU

Ig d d gande de de bde bat de de 2018ko Ir

Erlai� �an 0a railaren 3

an. Bestalde, Clarenzako kaperan

artista egonaldi bati hasiera ema-

nen zaio. Besterik ere izanen da bi

egunetan, xehetasun guztientzat:

www.clarenza.org.

bAstelehenean, 18:15ean,

hiri barneko mediatekan.

BIARRITZMintzalasai besta, eus-kara sustatzeko egitarauaren itxie-

ran. Tailerrak, ipuinak, puzgarriak.

12:00etan, mutxikoak, eta, ondo-

tik, bazkaria. 14:00etatik aitzina,

jokoak, ikusgarriak eta txarangak.

17:00etan, taldeko argazkia, kon-

tzertuak eta jokoak. www.mintza-

lasai.eus.

b Igandean, 10:00etatik aitzina,

Marion aintziran.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BIARRITZEstitxu, Beskoitzekourretxindorra, Franck Dolosorrek

zuzendu dokumentala.

bOstegunean, 18:00etan,

mediatekan.

BESTELAKOAK

BAIONAEusko Ikaskuntza Iparral-

de elkartearen 25. urtebetetzea.

Hitzaldia, Jean-Mixel Larrasketi

omenaldia, bertsolariak eta kanta-

riak.

bBihar, 10:00etatik aitzina,

Euskal Museoan.

BAIONAMartha Cooperren era-

kusketaren bisita gidatua, Mintza-

lasairen egitarauaren barnean.

bBihar, 11:00etan, Didamen.

BAIONA Jean Louis Davant idazle

eta euskaltzainaren hitzaldia: Rene

Cassin, pastoralaren sujeta.

b Igandean, 16:30ean, Elkarteen

etxean.

BAIONABaionako irakurketa

klubaren bilkura, Jesus Garatek

animaturik. Daniel Landarten

Jendeaaipagai.

bAstelehenean, 18:15ean,

hiri barneko mediatekan.

BASTIDALarrazkenean festibala.

Bi egunez Hospitalites ikuskizuna

emanen dute herritarrek, zortzi

bastidar ardatz harturik: bihar,

20:30ean, eta igandean,

17:00etan, Inessa de Gaxen gelan.

Errekakemanaldia ere bi egune-

tan emanen da: bihar, 18:00etan,

eta igandean, 11:00etan, trinkete-

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Agenda

Page 8: Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www ... · Mauleko kabala hiltegiaren auziak beganismoa eta antiespezismoa plazaratu ditu beste behin, batzuen eta besteen grinak

Iñaki Etxeleku Ziburu

Gazte-gazterik hasi zen DonibaneZiburuko gaztetxean Xabi Iriarte(Mont de Marsan, 1975). ItsasukoGoxokirekin Ipar Euskal Herrikozaharrenetarik den gaztetxeaanitz urtez zutik atxiki du lagune-kin. Musikaren inguruan, berezi-ki, aniztasuna eta bizitasun han-dia atxiki duen gaztetxea da. Nola sartu zinen gaztetxean?

Elkartea hasi zen, 1988-1989an.13-14 urte nituen. Bi urtez ibili zi-ren gela ttiki batetik bestera.Inauterietan parte hartzen zuten,bereziki. Utziak eta hutsik zireneraikinen itzulia egin zuten Doni-banen, artean, Akotz auzoko es-kola izana ikusia zuten. Gaztetxea1991n hasi zen hor, 16 urte nituen.Lontxok [Iriarte, anaia zena] gal-degin zidan ostatuan zerbitzatze-ko etortzea, jende beharra zutela-ko. Hola hasi nintzen, baina haie-na zen lehen belaunaldia. Ez diradenak luzaz egon. Zer giro zen orduan?

Gauza da Donibanekoa gaztetxebakarra zela kostaldean. Laster,urruñarrak etorri ziren. Entseatuziren Urruñan berean, inauteriz,eta ezin zela ikusirik hurbildu zi-ren. Donibane-Ziburuko Gazte-txeadeitu zen, Ziburutik Doniba-netik bezainbat baikinen taldean.Kostaldeko guziena zen; bestela,Goxoki bazen [Itsasun], ez beste-rik. Hola hasi zen, eta nahasketahandia zen. Guk musika genuenoinarri, baina haiek bazuten eskuartelanen aldea. Battitt [Haltzue-ta], Marko [Delizy], Lontxo, bizikimarrazkizaleak ziren Debru’Arttaldearekin, eta han lan egiten zu-ten. Beraz, bazen musika, margoaeta esku jokoak. Lehen aroa zenhori. Hastetik, gaztetxea erabili zen

tailer ezberdinetarako?

Hasieran, bai. Gero, herriko etxe-ak zernahi gauza debekatzen ziz-kigun, baina gunea baliatzen ge-nuen. Musika errepika gela erehor hasi zen. Bakar bat ez zen Do-nibanen. Hola hasi naiz; 17 urte-tan lehen musika taldea osatu ge-nuen. Gela egunero bizi zen. Bel-tzez taldea hasi zen, gero gu, gerobesteak. Ahoz aho zabaldu zen,eta, besterik ez zenez, jende guziaheldu zen errepikatzera. Sei-zaz-pi urte iraun zuen horrela. Apaldu zen, Debru’Arteko gu-

ziak joan zirelarik Petit Theatre dePainerat, eta, hor, doi bat baka-rrik baratu nintzen. Bi belaunal-dien artekoa nintzen, eta ene adi-netik nehor ez zen. Zenbait urtezibili nintzen kontzertu antola-tzen, nekatu arte.

Zein ziren musika taldeak?

Beltzez; Kixkurlurra, gero Saiaizena hartu zuena; gureak Eroakbezala izena zuen. Punk-hardco-rea zen nagusiki. Musika gogorra;ez zen reggaerik. Baina musikaaskori irekiak ginen, eta, aski las-ter, erreferentziazko gune bilaka-tu zen Frantziako taldeentzat, be-reziki. Baina etortzen ziren eretalde ingelesak, herbeheretarrak.Fanzineetan agertzen ginen, eta,garai batez, astean hamar bat ma-keta errezibitzen genituen. Kase-teak ziren orduan. Hilabetean, bikontzertu antolatzen genituen,igandetan. Sekulako arazoak ge-nituen auzo batekin; beraz, arra-tsez egiten genituen, 19:00etarik22:00etara. Saiatzen ginen betihemengo talde bat programa-tzen, eta kanpoko bat. Ez zen tru-

milka jenderik, orduan jendeakmetal musika baizik ez baitzuenmaite, eta guk mota orotarik jina-razten genuen: elektro, reggae,noise. Ez ginen hain ongi ikusiakdenbora batez, alde politikorik ezbaikenuen agertzen. Bakoitzakbazituen bere ideiak, baina gazte-

txeak etiketarik gabekoa egon be-har zuen. Gazte guziei irekirikizateko. Nondik heldu zitzaizkizuen oha-

rrak?

Bereziki, unaturik, lekukoa pasa-tu nahi izan nuelarik. Gazteriaktalde politikoak nahi izan zuen

berreskuratu. Bero ziren garaiazen, eta leku anitz nahi zituztenberreskuratu. Leku bat hartu,Gazteriaken ikurra ezarri, eta, po-litikaz aparte, ez zuten gauzahandirik egiten. Bilkura bat egingenuen. Bakarrik nintzen Gazte-riakeko andana baten aitzinean,

eta ez nuen amore eman.Galdegin nien zer eginnahi zuten. Haiek: ‘Deusez!’. Nik: ‘Deus ez badu-zue proposatzeko, segi-tuko dut. Ez dut nahi

gaztetxea bilaka dadin Gazteriakgaztetxea! Jende batentzat, ateakhets ditzake!’. Beraz, baztertuakginen doi bat, apolitikoak etaasozialakginela omen. Gero izan zen beste gazte talde

bat zernahi egin zuena gaztetxea-rekin. Alimaleko zorra utzi zuten,

eta hesteko arriskuan zen; or-duan, berriz hartu genuen. Besteurte pare batez egon nintzen pre-sidente. Belaunaldi berri bat agertu zen

arte.

Donibaneko gazte batzuk etorriziren, gogo anitzekin. Elkar aditugenuen arras ongi, eta haiekin se-gitu nuen bi urtez. Hortik hara,berez ibili da orain arte belaunaldibatetik bestera. 2000. urtetik ai-tzina auzoarekiko arazorik ez daizan gehiago, delako auzoa joanbaitzen. Horra arte, hamar urtezgerla izan zen; txakurrak ager-tzen ziren kontzertu guzietara.Auzoa joanik, arazorik ez gehia-go. Inauterietan ere segitu dutebeti; gaztetxea beti hor izan dainauterietan, urtero biziki inpor-tanta da. Zerk egin du gaztetxe horrek

halako bizitasuna atxiki duela

hainbeste urtez?

Denetarik, hain segur. Toki xora-garria delako, ere. Eta mobiliza-zioa. Hiruzpalau aldiz entseatu zi-ren kanporatzen; aldiro, okupa-tzen genuen. Gaztigatu gintuztenbehin; herriko etxeak moztu zi-gun argindarra hilabete batez.Kanporaketa entsegu oro mobili-zazio azkarra bazen, zahar guziakheldu ziren. Azkena, duela bos-pasei urte zitekeen; Senperekobide zaharreko gela batean saka-tu nahi gintuzten, galdurik han.Hor, hamabost bat lagun joan gi-nen herriko etxerat txosten osoongi egituratu bat eskuetan erai-kinaren berritzeko; momentu be-rean, Luis XIV.a plazan kasikehun bat lagun bagenuen sosten-guz. Hori ikusi zutelarik, gibelegin zuten. Ikusi dute gune inportantea

dela Donibane inguruko gazteen-tzat, eta ez dutela ezabatzen ahalhola. Denborak zure alde egitendu; irauten baduzu, gero eta ar-gudio gutiago dute zure kontra.Segur da garai hartan nehork ezzuela erranen 27 urte berantagooraino hor izanen zela gaztetxea!Ari ginen, egun batez etxegintzaproiektu bat eroriko zela eta ken-duko gintuztela hortik.Beti izan da musika taldeen ater-

pea.

Oinarria izan da musika. Gauregun oraino, Donibaneko errepi-ka gela bakarra da. Hamasei-ha-mazazpi mila biztanle dituen Do-nibane bezalako hiri batentzat, ezda normala. Ongi da gaztetxea-rentzat, baina ez da aski, beteabaita. Dozena edo hamabost battalde ari dira errepikatzen gazte-txean. Gaztetxearen beharradute, bestela ezin da.

«Irauten baduzu, geroeta argudio gutiagodute zure kontra»

Xabi Iriarte b Musikaria

Joan den larunbatean, 27 urte bete eta ospatu zituen Donibane Ziburukogaztetxeak. Hastetik, Akotz auzoko itsas hegian da, utzia izan zen eskolabatean. Ireki zuen lehen belaunaldiarekin hasi zen Iriarte gaztetxean.

I.E.

«Segur da garai hartan nehork ez zuela erranen 27 urte berantago oraino hor izanen zela gaztetxea!»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko irailaren 28a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]