LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela,...

14
ANTROPOLOGIA I 2017/01/09 LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK Euskal musikaren eragina eta urteetan zehar Durangaldean eman den eraldaketa. IRATI MILIKUA URIEN

Transcript of LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela,...

Page 1: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

ANTROPOLOGIA I

2017/01/09

LAN ETNOGRAFIKOA:

MUSIKA ETA

GAZTEAK Euskal musikaren eragina eta urteetan zehar

Durangaldean eman den eraldaketa.

IRATI MILIKUA URIEN

Page 2: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

2

AURKIBIDEA

Aukeratutako gaia edo ikeremuaren aurkezpena ……............................... 3

Ikereremua aukeratzeko arrazoiak ……………………………….................... 3-4

Erabilitako metodologia eta horren inguruko detaileak: zenbat behaketa

eta zenbat elkarrizketak eta egindako behaketa saio zein elkarrizketen

nondik norakoak ……………………………………………………….................... 4-11

Lortutako informazioaren analisia ………………………………............... 11-12

Ondorioak (proposatutako gaiaren inguruan eta egindako prozesuaren

inguruan) ……………………………………………………………………………... 12-14

Page 3: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

3

GAIA

Lehenengo eta behin gaiaren zehaztapena argitzea garrantzitsua litzateke, izan ere,

edozein ikerketa edo lan egin aurretik zabalegia ez den gai bat aukeratzea da gakoa,

bestela helburu zehatzak ematea zailagoa izango zaigu. Horrela izanik, eta duda asko

izan ondoren gaia aukeratzerako orduan, azkenean hurrengoa pentsatu nuen; Euskal

musikaren eragina eta urteetan zehar Durangaldean eman den eraldaketa.

IKERREREMUA AUKERATZEKO ARRAZOIAK

Lan honetarako bete beharreko lehengo lana gaia aukeratu eta biribiltzea izan da. Esan

daiteke, atal hau dela gehienetan zailen bilakatzen den zatia, izan ere, ez da batere

erraza izaten ondoren adierazi nahi ditugun ideia guztiak bilduko dituen esparru

konplexu bat bilatzea.

Hasteko, gai horren aukeraketan nenbilelarik, argi neukan azterketa edo analisia

Durangaldean egin nahi nuela. Lurralde eremu honen aukeraketak badu arrazoi jakin

bat; azken urteetan, ni baino zerbait zaharragoak diren gazteei maiz entzun diet egun

jai edo festa egoeran kontsumitzen den musika mota eta orain dela urte batzuetan

entzuten zenak eboluzio bat izan duela. Horrenbestez, aspalditik entzundako ideia

horien zergatia azaldu nahian eta gaiaren inguruan gehiago sakontzeko asmoarekin,

nire azterketari ekiteko gogoa areagotu egin da.

Durangaldea hurbiletik azter dezakedan eremu bat izanik, behaketak eta baita

elkarrizketak egiteko errazago izan nezakeela pentsatuta aproposa iruditu zitzaidan.

Azken batean, urrunera begira jarriz gero gure jakintza eremuak murritzagoak direla

iruditzen zait, mugatuagoak. Beraz, nire iker- eremua Durangaldean zentratuta,

behaketak ezagutzen ditudan toki ezberdinetan egiteko aukera ematen dit, baita

elkarrizketatuek eguneroko bizitzan mugitzen diren tokien deskribapena egin ere,

neurri handi batean nire antzeko tokietatik mugituko direlako eta horrek beraien

egoera irudikatzeko eta hobeto ulertzeko aukera emango didalako.

Bestalde, Durangaldea musika talde ugari sortzeagatik eta hauen inguruko mugimendu

handiagatik da ezaguna. Mugimendu handi horretan, estilo ezberdineko musika asko

lantzen da eta askotan esparru geografikoa osatzen duten herri bakoitza musika mota

bat kontsumitzearekin edo lantzearekin lotzen da. Egoera honek ere, arrazoiak

ezagutzera bultzatzen nau.

Page 4: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

4

Halaber, gaia erabat definitze aldera, euskal musika delako mugimendu osoa hartuko

lukeen azterketa bat egitea gustatuko litzaidake. Niretzat, euskal musika euskaraz

lantzen den musika eta letren sinonimoa da, kasu honetan Durangaldeko herri

ezberdinetan jaio eta hobetzen diren talde edo bakarlari ezberdinen ahots eta eskuei

esker entzuten diren akorde eta doinu ezberdinez osatuak.

Azkenik, esan nezake hautatu dudan gaia osatzen duten parametro ezberdinak elkarren

artean bortizki loturik daudela eta lan honetako helburu nagusia, lotura horren egungo

egoeraren jakitun egitea dela. Honela, ondorengo lerroetan jorratuko diren ideia eta

pertsonen iritzi ezberdinez jantzitako lan honek, euskal musikak izan duen eta egun

daukan eragina edo pisuaren inguruko hausnarketa bat osatzea izan du helburutzat.

METODOLOGIA: BEHAKETAK ETA ELKARRIZKETAK

Lan honen burutzean erabili dudan metodologia definitzean, bi dira gehienbat

lanketaren sakontzean erabili ditudan faktore edo metodoak; alde batetik, pertsona

ezberdinei egindako elkarrizketa pertsonalak eta beste alde batetik, burutu ditudan

behaketa ezberdinak.

Erabilitako bi metodo horiek banaka definitzen saiatzen baldin bagara, berehala ikusi

genezake biek duten erabilgarritasuna nire lanean aplikatzeko orduan.

Elkarrizketa pertsonalak, errealitatearekin bat datozen datuak eskainiko dizkigu,

zeintzuk norbanako ezberdinen informazioei esker eraikiak izan diren. Elkarrizketatik

ateratako informazioa baliagarria izan dadin, garrantzitsua da elkarrizketatuarekin

gelditu aurretik, egin beharreko galderak ondo prestatzea. Hasteko, gaian zentratzeko

galdera orokorragoak erabiliz eta ondoren galdera zehatzagoetara joz. Nire kasuan,

pertsona bakarreko hiru elkarrizketa egingo ditut, izan ere, galderen denbora guztiz

bete ez dudanez pertsona bat gehiagori elkarrizketa egitea erabaki dut.

Behaketa lanean, ni neu naiz errealitatean dagoen informazioa xurgatu behar duena.

Bertatik, ikusten dudan informazio esanguratsua landu behar dut eta ondoren nire

lanean erabilgarriak izango zaizkidan ekintzak kontuan hartu behar ditut. Horretarako,

antropologo baten gisara, behatzaile betaurrekoak jantzi eta lanari ekin diot.

Page 5: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

5

ELKARRIZKETAK

Elkarrizketatuen artean lehenengoa, Itsaso Esteban izan zen, berau, Anboto astekariko

kultura arloko arduraduna da, berriztarra da eta 32 urte ditu. Ondoren Mikel Esteban

izan zen elkarrizketatua, berak 30 urte ditu, berriztarra da baita ere eta musikazalea da,

eta honez gain Zain taldearen letra ugariren egilea dugu. Azkenik Maialen Arteagaren

hitzak jaso nituen, 18 urte ditu eta kazetaritza ikasten hasi da aurten, zornotzarra da eta

musikazale amorratua dela esan dezakegu.

Hiru lagun hauen aukeraketa egin nuen, izan ere, perfil ezberdinetako pertsonak dira

bai sexu eta adinari dagokionez eta honek nire jakintza eremua zabalagoa izatera

eraman diezadalakoaren ustetan nago.

Galderak planteatzerako orduan, lau bloke nagusitan banatu nituen, orden bat jarraitze

aldera. Lehenengo testuinguruan kokatzeko galdera batzuk egin nizkien, ondoren

pertsonalki nola bizi eta ikusten duten euskal musikaren egoera, gero taldean

daudenean ematen diren egoeretaz, eta azkenik, Durangaldean zentratutako galderak.

Beraz, erantzunen nondik norakoak ere lau bloke horietan jarraitu dudan ordena

berdinean egingo ditut argiagoa izate aldera.

Testuinguruan kokatzeko lehenengo galdera euskal musika definitzea izan zen, eta

honekin batera etorri zen lehenengo antzekotasuna ere. Itsasok, euskal musika Euskal

Herrian sortzen den ororekin lotzen du, edozein estilotan egiten dena baina hizkuntza

zehazterako orduan dudak izango lituzkeela aitortzen du. Mikelek eta Maialenek ere

antzeko erantzuna eman dute, baina bi hauek argi dute euskaraz egiten den musika

dela. Ondoren, gaur egungo egoeraz galdetzean, Mikelek eta Itsasok argi dute orain

dela hamarkada batzuk baino ahulago dagoela, Maialenek ordea dio Durangaldean

indar dezente duela oraindik ere, argudiatuz taldeak gaztetatik sortzen direla. Hala ere,

urteetan zehar kontsumoari dagokionean eman den eboluzioaz galdetzean, berriro

kointziditzen dute erantzunean, hau da, denek uste dute gero eta zailagoa dela

kontzertuetan jendea erakartzea eskualdeko taldeen kontzertu bat bada, horrela izanda

ere Maialenek gehitzen du diru aldetik asko inbertitu ez arren, kontzientziazio bat

eman dela, topaketak eginez edota musikarentzat espazioak eskatuz. Honez gain,

nagusitzen diren musika estiloez galdetzean, argi dute, rockak eta punkak (musika

indartsuak) beti izan duela indar handia Durangaldean eta oraindik ere horrela

jarraitzen izaten duela, baina Itsasok eta Maialenek oholtza gainean emakume falta

azpimarratzen dute. Esan bezala, musika indartsu horren barnean emakumeen parte

hartzea gutxiengoa delako.

Page 6: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

6

Bigarrenik, pertsonalki bizitako egoeretara pasatu eta egunerokotasunean euskal

musikak zenbateko garrantzia daukan beraientzat galdetuta, hirurak musikazaleak

izaki, euskal musika elikatzen dutela onartzen dute berau zabaltzera emanez. Euskal

musikaren gainetik beste musika mota batzuk kontsumitzen direla galdetzean, duda

izpirik gabe argi dagoela baietz diote, eta horretan globalizazioak eragin handia izan

duela. Gainera argi dute bizitzako zirkunstantziak edo inguruak musika estilo bat edo

beste kontsumitzera eramaten dituela.

Talde egoeretara jauzi eginez, bloke honetako erantzunetan ezberdintasun handiena

Maialenen erantzunetan egon zen. Lehenengo egin nien galdera ea lagunekin

daudenean euskarazko musika entzuten duten izan zen, eta Itsasok eta Mikelek

baietz esan arren, Maialenek lagun taldearen arabera ezberdina dela entzuten duen

musika esan zuen, hau da, Durangon berarekin ikasitako ikaskideekin dio euskal

musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen

begietan euskal musika entzutearren arrarotzat hartzen dutela. Honez gain, egoera

lasaietan entzuten den musika eta parranda giroan entzuten dena ezberdindu beharra

dagoela argi dago beraientzat. Itsasok dio, bere inguruan behintzat berez parranda

giroan entzuten den musika ez dela inola ere bere lagunen gustukoa, baina momentuan

dagoena denez, onartu beharra dagoela dio, izan ere, momentu batetik aurrera aukera

gabe geratzen zarela esanez.

Azkenik, Durangaldeko egoeraren inguruko galderak egin nizkien. Horretan

arakatzeko, galdetu nien ea Durangaldeko herri ezberdinetan entzuten den musika

estiloen artean badagoen antzekotasunik, lotura badagoela hirurek onartzen dute. Hala

ere, bereizketak badaudela diote, Mikelek dio Elorrion, Abadiñon eta Durangon

esaterako joera rockeroago bat egon dela beti eta oraindik ere eragin hori bistakoa dela.

Maialenek, bere herria, Zornotza, Durangorekin alderatzen du, jaietan ekartzen diren

taldeak alderatuz. Berak dio, Zornotzan herriko edo inguruko taldeei ez zaiela aukerarik

ematen eszenatoki handi batera igotzeko, nahiago izaten dela talde ezagun bat ekarri

jakinda horrek jendea ekarriko duela. Durangon berriz kontrakoa gertatzen dela dio,

hau da, talde ezagunei garrantzia gutxiago eman eta herrikoak sustatzen ditu aukera

emanez egun gehienetan eskualdeko taldeak entzuteko. Eta nola ez, ezin Durangoko

Azoka aipatu gabe utzi lan honetan, beraz egin nien hurrengo galdera Azokak euskal

musikaren kontsumoa sustatzerako orduan Durangaldean zein eragin duen izan zen.

Hirurek ahots-enearen garrantzia azpimarratu zuten, berau Durangaldeko taldeentzat

aukera ona dela iruditzen zaie entzutera emateko, hala ere, Euskal Herri osoko taldeak

ekartzen direnez, ez dute uste eragin zuzena dutenik Durangaldeko taldeetan. Esan

beharra dago Itsasok irakurketa ezkorragoa egiten duela, izan ere, berak dioenez

Page 7: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

7

Azokak lau- bost egun irauten dituenez, ez du uste Durangaldeko jendearen ohituretan

hainbeste eragiten duenik.

BEHAKETAK

1. BEHAKETA: Elorrioko gaztetxean Anari-ren kontzertua 22’00etatik

23’00etara (Urriak 1)

Elorrioko gaztetxeak, musikaren inguruan onartu beharra dago nahiko indar handia

hartzen duela. Izan ere, hainbat aldiz antolatzen dituzte ekitaldi eta kontzertuak, eta

honekin lotuta eta gure lanarekin bat etorriz, euskal musika egiten duten taldeak

gehiengoa direla esango nuke, betiere euskal musika Euskal Herrian egiten den musika

bezala ulertuta.

Gaztetxe honek 28 urte badaramatza indarrean, eta Elorrioko gazteria esan dezakegu

beti egon dela punk edota rock mugimenduei oso lotuta. Honen adibide ditugu urteetan

zehar bertan sortutako dozenaka talde; Iheskide, HAN eta Pixontxis besteak beste.

Horrela izanik, eta musikak kultura sortzeko daukan izaera kontuan hartuta, esan

daiteke taldeak ez direla ezerezetik sortu, hau da, beti aurretik izandako erreferentziez

baliatu direla iruditzen zait. Eta taldeek hartu duten indarraz hitz egiterakoan

jendearen elkartasun eta babesak berebiziko garrantzia duela esango nuke, azken baten

ingurukoen laguntza izanez gero beste base batekin jokatzen duzulako. Beraz, esan

daiteke sortzen diren taldeez gain, gainontzeko gazteek ere musika mugimenduetan

parte hartzeko joera ere badutela.

Musikak indar handia hartzen duela ezin daiteke ukatu, baina hala ere, esan beharra

dago beste hainbat ekitaldi, tailer eta txapelketa antolatzen dituzte. Hauetan gazteen

parte- hartzea sustatzen delarik, betiere balore eta jakintza batzuen lanketa ematen

delarik.

Gaztetxearen gaur egungo egoera fisikoa, nahiko ona dela esan daiteke itxura batean

behintzat. Sarrerako atearen albo batean, komun bat dago eta beste aldean berriz,

biltegi antzeko bat eta sukalde txiki bat. Aurrerago barra dago ezkerraldean eta

espaziorik handiena hutsik dago, hau da, dantza-lekua izango litzatekeena, honen

parez- pare eszenatokia dagoelarik. Hainbat urtetan zehar dekorazioa aldatzen joan da,

hormak esaterako gazteek elkarlanean burututako pintadez josiak daude, eta estetika

honek ematen dio kutxu berezi bat tokiari.

Page 8: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

8

Behin gaztetxearen egoera argituta, behaketan zehar hartu ditudan apunteak lantzeari

ekingo diot. Esan bezala, Anari-ren kontzertu bat da behaketa burutu nuen unea.

Dakigun bezala Anari bakarka zein taldearekin batera aritzen da oholtza gainean, baina

kasu honetan taldearekin batera aritu zen. Egun Anarik hartu duen indarrari,

fenomeno ere dei geniezaioke kontuan hartuta gizartearen sektore batzuen artean izan

duen ongi etorriarekin. Baina esan beharra dago baita ere, muturreko jarrerak direla

batez ere nagusitzen direnak, hau da, batzuek gorroto duten musika beste batzuek

miresteraino heltzen dira. Izan ere, Anari musikaria izateaz gain, ideologikoki

pentsamendu feministaren barruan kokatzen den emakumea dugu, eta horrek

esandako sektore feministarengan indarra izatera bultzatzen du.

Kontzertuaren publikoa aztertzerako orduan, antzeman dezakegu bere entzuleen

perfila nolakoa den. Nahiko publiko anitza dela esango nuke, adina eta sexua kontuan

hartuta. Izan ere, adinari dagokionean gazte zein nagusi ugari biltzen dira, baina

esango nuke kasu honetan gehiengoa gazteak direla, kontuan hartuta gazte sektorearen

barnean adinez nagusiagoak direnak ere sartzen direla. Sexuari dagokionez, mutilen

kopurua ugaria izan arren duda gabe emakumeen kopurua handiagoa dela bistakoa da.

Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa da, eta honek publikoan eragina du. Hau da, nabari da

entzulea taldea gustuko duelako doala, eta prest dagoela prezio hori ordaintzeko.

Horren ondorioz beharbada, baina jendeak kantu ugari ezagutzen ditu eta ezin dio

kantuan egiteko gogoari eutsi. Beraz horrek publikoan dagoen giroa ezin hobea izatera

laguntzen du, musikarientzat ere eskertzekoa dena, kontzertu amaieran Anari berak

adierazi zuen bezala. Hala ere, sarrera ordaindua izatea ez zen jendearentzat oztopo

izan, sarrera guztiak amaitu baitziren, gaztetxea jendez lepo egoteraino.

ELORRIOKO

GAZTETXEA

Page 9: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

9

2. BEHAKETA: Durangoko iluntzeko poteoa 19’30etatik 22etara

(Abenduak 29)

Durangoko pintxo-potean jende gehien biltzen den tokia Goienkale izaten da. Berau

alde zaharreko kale bat da Andra Mari elizan hasi eta Santa Ana elizan bukatzen dena.

Bertan kokatzen dira taberna gehienak eta ostegunero jende asko irten ohi da kalera,

oraingoan gainera gazte gehienak oporretan egonda askok aprobetxatu dute

lagunartean biltzeko.

GOIENKALEKO BEHEKO ALDEA GOIENKALEKO GOIKO ALDEA

ANARI, BERE

TALDEAREKIN

BATERA

Page 10: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

10

Pintxo- potea hasteko ordua 19’00etan izanik, hasierako ordu erdian ez dabil jende

handirik. Eta aipatzekoa da baita ere dabilen jendea nagusia dela. Honen haritik, esan

beharra dago Goienkale kale luzea dela eta bertan bi eremu ezberdin banatu ahal

izango genituzke. Batetik, beheko aldean jende nagusi gehiago ibiltzen da eta goiko

aldean berriz gazte kopurua handiagoa da. Horretan zerikusia dute tabernen

ezaugarriek, izan ere, musikak horretan paper garrantzitsu bat jokatzen du. Beraz esan

dezakegu, beheko aldean jende nagusiagoen gustukoagoa den musika dagoela, nolabait

esatearren euskaldunagoa izateagatik ezaugarritzen dena.

Gure ikerketa gazteengan zentratzen denez goiko aldean jarriko dugu indar handiagoa.

Esan bezala goian dabilen jendea gaztea izan arren, gazteen artean ere bereizketa bat

dagoela nabaria da. Bizpahiru taberna daude musika euskaldunagoa jartzen dutena eta

hauetan sartuz gero eta jendea hizketan entzunda euskaraz ari direla nabaritu dezaket.

Gainontzekoetan berriz, beste mota bateko musika gailentzen delarik, jendeak

espainolez hitz egiteko joera du hauetan. Musika ere “dantzagarriagoa” denez,

jendearen arteko harremanak ere ezberdinak dira.

Hizkuntzaz gain, hori ere beste bereizgarri bat izan daiteke, hau da, euskal musika izan

edo musika “dantzagarria” deritzoguna izan hauetan ematen diren jarrerak guztiz

ezberdinak dira. Euskal musika nagusitzen den tabernetan jendeak musikari

erreparatzeaz gain, lagun taldean hitz egiteak hartzen du pisu gehiena, hau da, musika

bigarren plano batean gelditzen dela esan dezakegu. Musika dantzagarriak jartzen

dituzten tabernetan berriz, jendeak hitz egiten baino denbora gehiago ematen du

dantzatzen eta lagun taldeaz gain, beste pertsona batzuekin ere dantzatzen dutelarik.

Honez gain, aipatu beharra dago

azken urteetan tabernek izan duten

eraldaketaz. Aldaketa nagusiak jabe

aldaketa bat izateagatik eman dira.

Horren adibide dugu, Kale Kantoi

izena hartzen duen taberna. Hilabete

batzuk dira jabez aldatu zela, eta

lehen jende gutxi ibiltzeagatik

ezaugarritzen zena, orain gaztez

beteta dago ia egunero. Bistakoa da

tabernan gauza pare bat aldatu

dituztela, baina ez dut uste horregatik

dela jende ugaritzea. Esango nuke musika aldaketak izan duela ugaritzean pisu

handiena. Hau da, lehen euskarazko musika jartzen zuten eta orain berriz aurrerago

KALE KANTOI TABERNA

Page 11: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

11

esan dugun musika dantzagarria besterik ez dute jartzen. Horrela izanda, oraingo jabea

laguna dudanez, galdetu nion ea zergatik jartzen zuten estilo bereko musika, eta bere

erantzuna izan zen horrela ondo doakiolako, eta horrela den bitartean aldatzeko

asmorik ez zuela.

Orduek aurrera egin ahala, kalearen goiko aldea batez ere gaztez bete dela bistakoa da.

Beheko aldean berriz, jendea gutxitzen doa eta honenbestez goiko aldea da indar gehien

hartzen duena. Honekin batera giro dantzagarria gailentzen da, euskal musika jartzen

duten tabernak bigarren plano batean geratuz. Horrela izanik, giroan ere nabaria da

gazte jendeak duen intentzioa, hau da, esan daiteke musikak orduetan zehar izan duen

bilakaera gazteen gogo- aldarteak eraldatzen joan izanagatik hau ere moldatzen joan

dela. Azkenik, giro euskaldun bat bilatzen duen gazteak aukera gabe geratuz, bide

bakarra beste giro batzuetara moldatzea izanik.

INFORMAZIOAREN ANALISIA

Atal honetan, aurreko atalean agertutako informazioaren arteko loturak egiten saiatuko

naiz, analisi bat egiten saiatuz. Antzeman ahal izan dudan bezala, elkarrizketetan

agertzen diren hainbat kontzeptuk, behaketetan nik hautemandakoarekin harremana

dute.

Hasteko, esan beharra dago, euskal musika definitzeko arazoak egoten

direla,elkarrizketetan ikusi dugun bezala, izan ere, bakoitzak definizio pertsonal bat du

bere pentsamenduarekin bat datorrena. Honenbestez, gure gaia zehazteko euskal

musikaren kontzeptua argitzea ere beharrezkoa litzateke. Euskal musika iturri batzuen

arabera honela defini dezakegu: euskaldunek konposatu, interpretatu eta dantzatzen

duten musika. Honen barnean egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne; Pop-a,

Rock-a, Folk-a, musika klasikoa, tradizionala eta abar.

Durangoko pintxo-poteko behaketan ikusi dugunez eta elkarrizketetan Itsaso eta

Mikelen usteekin bat etorriz, ikusten da jendearen interesak aldatzen joan direla eta

beste musika mota batzuk entzutea nahiago dutela. Horren aurrean Maialenen iritzia

dugu eta baita Elorrioko gaztetxearen kasua ere. Hau da, Durangaldean gazteen sektore

batek beste mota bateko musika entzutea nahiago badu ere, badago beste sektore bat

indarrez datorrena. Hauek, taldeak sortu zein kontzertuak antolatzeko aukera ikusten

dutenean gogo biziz ekiten diote lanari, eta beraien egitasmoari esker nabarikoa da

euskal musikaren ingurua ere suspertzen dabilela Durangaldeko herri batzuetan batez

ere.

Page 12: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

12

Durangaldean nagusitzen diren musika estiloen artean Rock- a eta Pop- a esan

genitzake direla. Eta lehen aipatu dugun bezala, sarritan emakumeen falta sumatzen

dugu oholtza gainean. Izan ere, gizonezkoen rolen barruan gogorra izatea eta poderio

hori erakustea egon da. Gaur egun berriz, horri buelta eman nahian, beste mugimendu

batzuk ere sortu direla argi dago, Anari-ren kasua esaterako. Betidanik egon dira

emakumez osatutako taldeak eta gaur egun ere sortzen jarraitzen dute, baina hala ere

gizonezkoak nagusitzen jarraitzen dute.

Beste hari bati jarraituz, elkarrizketetan eta pintxo- poteko behaketan nabarmen igarri

den bezala, belaunaldietan zehar aldaketa bat eman da musika gustuen inguruan.

Lehengo belaunaldietan lagunen artean musika euskaldun gehiago entzuten zela argi

gelditu da, hau da, koadrilan gustu antzekoagoak zeuden euskal musikari dagokionean.

Gaur egun berriz, batzuentzat hori da koadrilatik aldentzeko arrazoietako bat, azken

baten gustu ezberdinek beste lagun talde bat osatzera eraman diezazuketelako, bertan

bestelako lotura batzuk aurkituz.

Honez gain, Durangaldeko herri gehienetan, euskal musika jartzen duten tokietara joan

nahi izanez gero, nabarmentzekoa da ordu batetik aurrera batez ere, aukera gabe

gelditzen zarela. Elkarrizketetan esan duten bezala, beste giro batzuetara moldatzeko

beharrean ikusten dugu gure burua eta horrek sarritan frustrazio egoera batera

eramaten zaitu.

Bukatzeko, Durangoko Azokaren inguruan aritzea gelditzen zaigu. Argi dago, berau bai

artista eta baita kontsumitzaileontzat ere izugarrizko aukera dela norberaren ezagutza

eremuetatik at, gauza berriak ezagutzeko ere. Aukera ona da baita ere, gustuko dituzun

artistekin harremanetan jartzeko ere, eta hori alde bientzat positiboa dela ez dago

zalantzarik. Gainera, egun horietan Durangon batez ere, baina inguruetan ere ibiltzen

den jendetza garrantzitsua da bertakoentzat. Hala ere, lau- bost egun izatean, egun

horietan euskal musikari, eta kulturari orokorrean ematen zaion indarra, zaila da urte

guztian zehar eustea.

Page 13: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

13

ONDORIOAK

Ondorioei dagokienean, bi bidetatik joko dugu; bata, gaiaren inguruko ondorioei

erreferentzia eginez, eta bestea, egindako prozesuaren inguruan.

Informazioaren analisiaren atalean, elkarrizketa eta behaketetatik atera dudan

informazioaren inguruan hainbat puntu jorratu ditut, baina batzuetan ez dut ondorio

zehatzik atera. Baliagarrien egin zaizkidan ondorioak globalizazioarena eta emakumeen

mugimenduarena izan dira, alde batera utzi gabe belaunaldien arteko

konparaketarekin atera ahal izan ditudan konklusioak.

Globalizazioari buruz, esan beharra dago, musikaren esparruan eragina ikus daitekeen

bezala, egunerokoan hautematen dugun edozein esparrutan pairatu dezakegula. Gu

ordea, musikan izan duen eraginean zentratuko gara. Honen ondorioz, munduan

botere edo indar gehien duten talde edota pertsonek sare sozialen bidez edota beste

plataforma batzuen bidez zabaltzen dutena, segundo batean hel diezaguke gure

eskutara. Horrela, kanpoan sortzen den orori sarritan bertan sortzen den, euskal

musikari baino indar handiagoa ematen diogu, hura entzuteaz bakarrik elikatzen ari

garelako. Bertako sortzaileen kasuan berriz, gure eskuetara heltzeko bidea askoz

nekezagoa da. Dena den, bertako taldeek arazo horretaz jakitun, indarrez hartu eta

beraiek gustuko dutena egiten jarraitzen dute, nahiz eta duda gabe eragin esparrua

txikiagoa izango den.

Emakumeen parte hartzeari dagokionean, ikustea besterik ez dago konturatzeko gaur

egun eszenatokian gizonak nagusitzen direla. Durangaldean esan bezala punk, rock eta

pop doinuak nagusitzen direla esan dezakegu, eta talde hauetan mutilek erakusten dute

gehiengoa. Ez dut uste arazoa emakumeei musika mota hau gustatzen ez zaiela dela,

gustuak ezin baitaitezke sexuaren bidez ezberdindu, horren ordez esango nuke

emakumeen aldetik gehiago kostatzen dela sarritan talde bat osatzea. Horren ordez,

bakarlarien paperak ere indar handia hartzen duela emakumeengan esango nuke.

Horren adibide dugu Durangaldean Izaro Andres, azken aldian indar handia hartzen

ari dena.

Belaunaldien arteko konparaketa uste dut ez dela gaur egun egiten den zerbait soilik,

saihestezina dela esango nuke urteak pasa ahala aurreko belaunaldiekin alderatzea.

Ezin da ukatu, orain hamarkada batzuk euskal musikaren indarra askoz handiagoa zela

Durangaldean eta baita Euskal Herri mailan ere.

Page 14: LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen begietan euskal musika entzutearren arrarotzat

IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA

14

Hala ere, ezin dezakegu gaitzetsi gaur egun dauden gazteen belaunaldietan ere

badagoela sektore bat gogotsu datorrena, beraien musikarako espazioak aldarrikatuz

eta taldeak sortu eta ahal den neurrian indarrean jarraituz. Ezin daiteke pisua

sortzaileen esku utzi, beste horrenbesteko erantzukizuna dugu entzuleok ere, gure

eskuetan baitago taldeak entzutea, hau da, euskal taldeak elikatu eta zabaltzea.

Aukeratutako gaia euskal musikaren eragina eta urteetan zehar Durangaldean eman

den eraldaketa izan da. Lan etnografiko hau burutzen nenbilela, hainbat izan dira

bidean izan ditudan dudak, bai gaiarekiko eta beste horren beste informazioa bilatzeko

moduekiko. Dena den, aurrera egitea lortu dut, izan ere, lan eta duda guztien ostean

nire konklusioak ateratzen hasi naiz. Hurbiletik bizi dudan gai bat izanik, hau da,

askotan pentsatzen jarri izan naiz lagunekin bizi izan ditudan egoeren inguruan, baita

orain dela hamarkada batzuetako jendeak bizitako musika mugimenduaren inbidiatan

ere. Horrenbestez, pertsonalki hausnartzeko aukera eman didan gai bat ere izan da.