ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2016ko irailaren 10a. 463. zenbakia deia.com/ortzadar 20. urteurrena EMAKUME KOMIKIGILEAK Berdintasunetik urrun, baina norabide horretan bidea egiten ari dira euskal marrazkilariak -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako...

Page 1: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2016ko irailaren 10a. 463. zenbakia deia.com/ortzadar

20. urte

urrena

EMAKUME KOMIKIGILEAK

Berdintasunetik urrun, baina norabide horretan

bidea egiten ari dira euskal marrazkilariak

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

02 // Ortzadar Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Editorial Iparraguirre S.A.Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zuzendaria: Bingen Zupiria Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Laura Callaghan Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

PP IRATA edo kortsario hitzak entzun orduko, itsaso eta ozeanoetan barrena egundo-ko abenturak bizi izandako

jende ausarta datorkigu burura, baina piratak ez dira Karibeko kontua soilik. Euskal Herria ere pirata eta kortsa-rioen lurraldea izan zen iraganean”. Aiert Beobide Haatik dantza konpai-niaren zuzendariaren hitzak dira. Tal-deak euskaldunok itsasoarekin bizi izan dugun harremana azaldu du Itsas Lapurrak beraien azken ikuskizunean. Besteak beste, portuetako bizimodua, itsasoratzea, abordaia eta itsasoaren inguruko sineskeriak azaltzen ditu obra honek. Izan ere, ez da asko hitz egin hemen-go piratei buruz, Beobideren esanetan. “Gai iluna dela dirudi, ezkutukoa. Ema-naldi honetan gogora ekarri nahi izan dugu pasarte hori, gure historiaren parte delako”. Hala, XVI. eta XVII. men-deko Euskal Herriko edozein portuta-ko historia kontatzen eta dantzatzen dute emanaldi honetan aritzen diren zortzi dantzariek. Aiert Beobide bera, Itziar Dohyarzabal, Anne Jauregi, Amaiur Luluaga, Iker Sanz, Irati Soron-do, Nerea Ezenarro eta Jon Arsuaga dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. Donostiako Itsas Museoko piraten inguruko erakusketa bat oinarri har-tuta hasi ziren ikuskizuna prestatzen. “Konturatu ginen piratak egon bazeu-dela eta beraien inguruko datu histo-riko asko bildu genituen”, kontatu du zuzendariak. Adibidez, egun Pasaiako udaletxea dagoen Arizabalo jauregiko familiaren egoera ekonomikoa Sokoa-ra joan eta hango ontziak gauez lapur-tu ondoren hasi zela suspertzen jakin zuten. Portu bateko eguneroko bizitza irudikatuz abiatzen da ikuskizuna. Izan ere, portuak ziren garai horretan kul-tur aniztasunaren ikur, Beobidek dioe-nez. “Mugimendu handia zegoen, hizkuntza nahasketa eta material eta janari berriak bertara iristen ziren”, kontatu du. Portuetan beti festa giroa zegoela kon-tatzen du zuzendariak; hala, dantzaren bidez, ikuskizun honetan ere festa egi-ten dute. Itsasoratzea da hurrengo ata-la. Itsasoaren gordintasuna irudikatu nahi izan dute bertan, eta baita leho-rrean gelditzen ziren familia eta lagu-nen beldur eta tristezia ere. “Asko ez ziren itzultzen eta alargunez beteta zeu-den portuak”, dio Beobidek. Sineskeriaz beteta egon ohi da itsaso-ko bizitza eta horiek ere gogorra ekarri dituzte. “Emakume batek itsasontzian

zoritxarra eragiten zuela zioten, lamiek ekaitza sortzen zutela eta gizonak amil-degietara erakartzen zituztela, adibi-dez”, aipatu du Haatik konpainiako zuzendariak. Dena den, dokumentazio prozesuan konturatu ziren emakume piratak ere existitu zirela gurean eta pasarte hori ez dute ahaztu nahi izan. “Gainera, ez dakigu zergatik, baina ema-kume piratek garrantzi handia zuten garai horretan”. Are gehiago, emaku-meak “borrokalariak, piratak eta ausar-tak” zirela dio Beobidek. Ikuskizunean emakume bat ere itsasoratzen ikusiko dugu. Bi itsasontzi elkarrekin borrokan irudikatu dituzte gero, etsaien arteko abordaia irudikatuz. Azken atalean, por-turako itzulera irudikatu dute. ANTZEZPEN KUTSUA Dantza tradizio-nala eta garaikidea uztartzea izan da beti Haatik konpainiaren filosofia. Euskal dantzetan oinarritzen dira, bai-na beste lengoaia batzuk ere erabiltzen dituzte. Kasu honetan, Beobidek onar-tu du zaila egin zaiela istorio hau dan-tzaren bidez kontatzea. Horregatik, ikuskizunak “antzezpen puntu” bat due-la jakinarazi du. “Olatz Beobide antzerki zuzendariaren laguntza izan dugu, mugimenduak, begiradak eta keinuak lantzeko”. Bestelako elementuen artean, jantzien ikusgarritasuna aipatu du Beo-bidek. Ramon Garciak sortu ditu prota-gonisten jantziak eta taldea oso pozik dago elementu “deigarriak” direlako. Ordu erdiko iraupena duen kaleko ema-naldia da Haatik konpainiaren azken lana. Kalean dantzatzen dutenez, maia-tzetik irailera egin ohi ditu emanaldiak talde gipuzkoarrak, eta uda honetan herriz-herri ibili dira. “Kalera ateratzea oso positiboa da beti, espero ez duzun jendearengana iristen zarelako eta afizioa sortzen dugulako”, nabarmen-du du Beobidek. Piraten istorioekiko ume eta gazte askok interesa agertzen dutela ere nabarmendu du zuzendariak. “Hori funtsezkoa da, gazteenak gure etorkizuneko ikusleak dira eta erakarri behar ditugu. Gu saiatzen gara erakus-ten dantzaren bidez ere bidaiatu dai-tekeela, eta ez dela beharrezkoa pantai-la baten aurrean egotea”.

Azken emanaldiak

K aleko ikuskizuna izaki, Haatik konpai-

niak udan eskaini ditu ‘Itsas lapurrak’

obraren orain arteko emanaldiak eta azken

txanpan sartu dira irailean. Bihar, igandea,

Alegria-Dulantzin izanen dira, 13:30etan

eskainiko dute funtzioa bertan. Hurrengo

emanaldia Pasaian izango da, irailaren

18an, Gudarien Plazan. Kasu honetan,

12:30etan izango da hitzordua. Sopelan

izanen dute aurtengo azken emanaldia,

irailaren 25ean, 20:00etan.

Itsasoaren alderik ilunena, dantzaren bidezEuskal Herriko itsasertzeko bizitza azaldu, piraten abordaiak irudikatu eta emakumeen inguruko sineskerietan sakontzen du Haatik dantza konpainiaren ‘Itsas Lapurrak’ ikuskizunak

KATTALIN BARBER

‘Itsas lapurrak’ obran parte hartzen duten bi dantzari emanaldi batean. HAATIK

Page 3: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

Ortzadar // 03Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

I

IRITZIA

Ibili eta sortuJULEN GABIRIA

IBILIAN-IBILIAN eta ia ohar-tzeke, hain zuzen ere horri buruzko liburutegia osatu dut denbora gutxian: ibiltzea-

ri buruzkoa, alegia. Lehendik ere banituen mendiko ibilbideen gida-liburuak; eta banuen, bakarra aipa-tzearren, Carl Seelig idazleak Robert Walserrekin emandako paseoen liburua, literaturaren ingu-ruko gogoeta mamitsuz betea, bai-na ez zehazki ibiltzeari buruzkoa. Azkenaldian, berriz, gaiaren buel-tan propio idatzitako saiakerez gain (Frédéric Gros, David Le Breton, Francesco Careri, Javier Mina eta Rebecca Solnit idazleenak ditut parean, besteak beste), literatura-ren historiatik erreskatatutako obrak ere argitaratu dira: Rousseau-ren promenade bakartien liburua edota Thoreau zein Stevensonen gogoetak, esate baterako. Azken hilabeteotan irakurri ditu-dan liburuetatik, Ander Izagirre-ren Cansasuelos da oinez ibiltzea-ren filosofia modurik benetakoe-nean jasotzen duena. Irakurri dut Werner Herzogen Vom gehem im eis liburu labur bezain agonikoa, bai eta Dino Buzzatiren I fuorilegge

della montagna artikulu-bilduma epikoa ere, baina askoz nahiago dut Izagirrerena: trenez 37 minu-tuan egin daitekeen bidaia sei egu-nean egin zuen berak oinez, eta emaitza ez da bidaia-liburu bat, ez da Apeninoetako gida-liburu bat, ez da ezeren kronika, ez da idazle batek aurrez kalkulatutako obra bat: ibilian-ibilian pentsamenduak agertzen eta gogoetak dispertsa-tzen diren bezala, halaxe idatzita-ko liburua da, pausoa eta hitza eto-rri ahala, pausoa eta hitza aurrez kalkulatu ezinda, dibagazioaren bide beti berrietatik garamatzana, helmugara (ai, kirol-kutsuko hitz hori!) iristeko inolako presarik eta gogorik gabe. Jendeari zer zaion erakargarri libu-ru hauetatik, auskalo; niri gusta-tzen zait imajinatzea ibiltzeari buruz ari diren idazle horiek sorkuntzari buruz ari zaizkidala modu subliminalean, finean oso antzeko jardunak baitira, kontuan hartzen ez badugu ibiltzea askoz ere osasungarriagoa dela idaztea baino, hamar medikutik bedera-tzik diotenez. Baina antzekoak dira, adibidez, biak erabat lotuta daude-lako bakardadearekin, askatasuna-

rekin, gogoetarekin, bideguru-tzeekin eta zoriarekin. Bakarka, aske, pentsatuz, erabakiak hartuz eta ustekabekoari lekua utziz sor-tzen da artea, eta modu berean egi-ten dira benetako ibilaldiak ere. Eta bietan gozatu behar da nola edo hala, hasieratik dakigun arren bie-tan sufrituko dugula uneren batean. Machadoren esanetan bidea ibilian sortzen bada, ibiltzea sorkuntza mota bat da, eta, alde-rantziz, sormenak ibiltzea eska-tzen du, gauza jakina baita libu-ruak hankekin (ere) idazten direla. Finean, beraz, ibiltzeari buruzko liburuak maite ditut, sormenari buruzko liburuak maite ditudan neurri berean. Idazle ibiltari horie-takoren batek zalantza egiten due-nean ezker ala eskuin jo behar ote duen (Robert Frost poetari gerta-tu zitzaion bezala), nik ez dut hor bide fisikorik ikusten, ezpada era-baki sortzaile bat, bidaia osoa bal-dintzatu dezakeena aurrerantzean. Zirraragarria da ibiltzearen eta sortzaile izatearen arteko kointzi-dentzia hori, zirraragarria den bezala idazle horren pausoen errit-moa sentitzea, bere digresioen lai-noan erabat galduta.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Kearen fiordoa Iñaki Petxarroman. Elkar.

2. Hauts haietatik Unai Villena. Elkar.

3. Zu Anjel Lertxundi. Erein.

4. X hil da Alaine Agirre. Elkar.

5. Ohe hotzak Jon Ariza de Miguel. Elkar.

6. Txistu eta biok Juan Luis Zabala. Algaida.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Lapur banden etika... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Gizabere kooperatibo... Joxe Azurmendi. Jakin.

3. Ideia eta balioen bes-telako historia laburra Juan Inazio Hartsuaga. Pamiela.

4. Euskal Herriko historia ilustratua J. Asiron, M. Altzueta. Txalaparta.

5. Periko gazteekin... Eneko Barberena. Txalaparta.

Machadoren esanetan, bidea ibilian sortzen bada, ibiltzea

sorkuntza mota bat da, eta, alderantziz, sormenak ibiltzea

eskatzen du

GAZTE LITERATURA

‘Tapper bikiak New York astintzen’ Geoff Rodkey; itz.: Danele Sarriugarte. Elkar. 10-12 urte. 270 orr. 18 euro.

New York, hankaz gora

Tapper bikiak sail arrakastatsuari jarraipena ematen dion bigarren liburuan, bertako pro-tagonista diren Claudia eta Reese anai-arre-bek ‘altxorraren bila’ antzeko joko bat buru-tuko dute beraiek bizi diren New York hirian eta hankaz gora jarriko dute Sagar Handia. Eskolako lagunekin batera, hainbat taldetan banatuta ekingo diete hirian zeharreko abenturari. Jolasa helburu benefiko batekin antolatua izan den arren, egundoko borro-ka sortuko da irabazteko. 10 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lan dibertiga-rri honetan umore ganberroa da nagusi.

GAZTE LITERATURA

‘Zeltak’ Leonie Pratt; ilus.: Terry Mckenna. Ttarttalo. 6-9 urte. 36 orr. 6,95 euro.

Antzinako zibilizazioak ezagutzen

Historia eta antzinako zibilizazioak ezinbes-tekoak dira gaur egungo gure mundua ulertzeko, bai helduentzat eta baita belau-naldi berrientzat ere. Etxeko txikienek antzi-nako zibilizazioen berri modu errezean izan dezaten lau liburu kaleratu ditu Ttarttalo argitaletxeak. ‘Erromatarrak’, ‘Greziarrak’ eta ‘Egiptoarrak’ lanen ostean, ‘Zeltak’ da bildu-ma honen azken alea. Nor ziren zeltak? Egia da muinoetan bizi zirela? Zer egiten zuten borroken aurretik beren buruari itxura bel-durgarria emateko? Galdera horiei eta beste askori erantzuna ematera dator liburu hau.

Page 4: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

Duela gutxi arte gizonezkoen mundua izan den komikigintzan gero eta emakume gehiagok dihardute. Oraindik gutxiengoa badira ere, ez dira gutxi emakume komikigileak gurean

Komikigintzan ere berdintasunerantz

IGOR LETURIA

AA URTENGO Angulemako Komiki Azo-kan lehertu zen polemika. Europako azokarik handiena den honetan, komikigile baten ibilbidea omentzen

duen Sari Nagusirako 30 finalisten artean ez zegoen emakume bakar bat ere. Gainera, azo-karen 42 urteko historian behin soilik lortu du sari nagusia emakume batek. Horren aurrean, sexismoaren aurkako komikigile talde batek boikotera deitu zuen, hainbat finalistek bertan behera utzi zuten euren izendapena... Antola-tzaileek argudiatu zuten, hitzez hitz, “beraiek ezin dutela komikiaren historia aldatu”, eta komikiaren munduan egileen gehiengo nagu-sia gizonezkoak izan direla. Finean, halaxe baita: komikiaren mundua tra-dizionalki gizonezkoen eremua izan da, poli-tika, kirola eta gizarteko beste arlo gehientsue-nen gisara. Baina, horietan bezala, komikigin-tzan ere azken urteotan gauzak aldatzen ari dira pixkanaka. Euskal Herrian ere izan dira eta badira emakume komikigileak, gero eta gehiago. Komiki-eredu jakinen eta aurreiri-tzien kontrako borrokan ari dira, komikiaren mundua aberasten, berdintasuna helburu. Josune Muñoz genero ikerketetan aditua da, emakumeen kultura eta literaturan espeziali-zatutako Skolastika kultura-gunearen sortzai-lea eta, azken urteetan, komikizale amorratua izaki, buru-belarri ari da euskal komikigintza-ren genero-ikerketetan. “Komikigintza, kultur arlo guztiak bezalaxe, gizonen esparrua izan da”, dio Muñozek. Bere esanetan, horren zer-gatia ulertzeko ez dago arloko arrazoi espezi-fikoak bilatu beharrik, “gizarte patriarkaletan gizon eta emakumeen artean ematen den espa-zio, rol eta zereginen banaketa dago hor: gizo-nezkoek botere-esparru publiko guztiak bere-

ganatu dituzten bitartean, emakumezkoei etxeko espazioa soilik utzi zaie, ugalketa, zain-tza, hezkuntza eta emozioekin zerikusia duten zereginak esleituz”. Iritzi berekoa da Bego Montorio ere. Literatu-ra-itzultzailea lanbidez eta komikizalea afizioz, biak uztartzen saiatu da, eta bera da gaur egun egiten diren komikien euskararako itzulpen gehienen itzultzailea. “Oso mundu maskuli-noa izan da komikiarena, kulturan, zientzian, politikan... emakumeen presentzia publiko urria egoteko egon daitezkeen arrazoi berbe-rengatik: jendarte patriarkala, matxista, ema-kumeen ikusezintasuna...”.

Izan ere, emakumezkoen komikigintza, tra-dizionalki, neskentzako komikira edo komiki erromantikora mugatu da. Horien adibide dira Purita Campos eta bere Esther, Gina edo Jana, Trini Tinturé eta bere Emma... “Lehen aipatu-tako rol banaketak baldintzatu izan du ema-kumezkoek sortu eta irakurri zitzaketen komi-ki-motak ere”, Muñozek dioenez. Baina ez da ekarpen edo genero hori gutxietsi behar, bere iritziz. “Garaiko neskentzat egile hauek sortu-tako komikiek mutilentzat sortutakoek adina-ko errespetua eta arreta merezi dute, gutxie-nez kalitate berarekin funtzio bera betetzen baitzuten, ihesbiderako irakurketa arin eta entretenigarriak eskaintzea, alegia”.

Gizartearen zati handi batek oraindik ere ema-kume komikigileen lanak genero jakin batzue-tara mugatzen dituela uste dute Muñozek zein Montoriok. “Aipatu ditugun garai bateko neskentzako komiki erromantikoak, 1970. hamarkadatik aurrera AEBetan ernatu zen eta gaurdaino jarraitu duen emakumezko komiki feministaren generoa edo emakumeak protagonista dituzten komiki intimistak” aipa-tu ditu Muñozek. Areago, emakumeek egin-dako komikia bera generotzat hartzen da sarri, nahiz eta Muñoz eta Montorio bat etorri ez honekin. Izan ere, Montorioren iritziz, “hor badago tranpa bat, normaltzat edo estandar-tzat gizonezkoek egindako komikiak hartzen

baitira: horiek dira komikiak, deiturarik gabe; haiek landutako genero, esti-

lo eta gaiak askotarikoak dira, munduaren ikuspegi osoa

ematen digute, eta hortik kanpokoak salbuespenak dira, anormalak (normal-tasunetik ateratzen baiti-ra), etiketatu beharrekoak; hala, emakume batek egindako komiki bat ager-

tzen bada bestelako ikus-puntu batekin, ez da berez

batzen komikien multzora, ez da araua zabaltzen duen ekar-

pentzat jotzen, aparteko sailkapena bilatzen zaio: komiki femeninoa”.

Muñozek ere “emakumeak genero guztietan agertzen” direla dio, baina gaineratu du ema-kumeei mota jakin batzuetako komikiak egi-tea tokatu izan zaiela eta beste mota batzueta-koak betatu. “Botere edo ospe gehieneko gene-roak, komunikabideetako umore politikoare-na adibidez, emakumeentzat debekatuta egon dira”, uste du bilbotarrak. Horretarako, bere esanetan, Tirabirak erakusketa ibiltaria ikusi besterik ez dago, 1977tik gaur egunera bitar-teko euskal gatazkaren inguruko komunika-

bideetako tira komikoak jasotzen dituena: “hamarnaka egileren artean, bakarra da

emakumezkoa”, azpimarratu du. Beste kontu bat ere azpimarratzen du Montoriok gai honetan: lehen komikiak batez ere eskuz kolorez-tatzen ziren (gaur egun, ordena-gailuz) eta lan hori askotan ema-kumeek egiten zuten, baina zere-

“Ospe gehieneko generoak,

medioetako umore politikoarena kasu,

debekatu egin zaizkie emakumeei”, uste

du Muñozek

Ainara Azpiazu ‘Axpi’ komiki marrazkilaria eta Bego Montorio komiki-zale eta itzultzailea. IKER AZURMENDI | JUAN LAZKANO

Page 5: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

Ortzadar // 05Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

Eta gidoilarien artean daude Txani Rodriguez, Inge Egiluz, Yurre Ugarte eta Ainize Eguiarte. Ikastolen elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkaria da gaur egun erreferentzia nagusia euskarazko komikigintzan. 2005etik atera-tzen da hiruhilabetekari gisa, eta bertako isto-rio jarraituetako batzuk album gisa kalera-tzen ditu, urtean behin. Marrazkigile gisa argi-taratu dute bertan Ainara Azpiazu Axpi-k, Amaia Ballesterosek, Raquel Alzatek, Arantza Sestayok eta Maite Gurrutxagak, eta gidoi-gile moduan ibili izan dira Yurre Ugarte, Eider Rodri-guez, Irati Jimenez, Arantxa Iturbe eta Katixa Agirre. AXPI ETA UGARTE Ema-kumezko euskal komikigi-le biren esperientziak jaso ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi ezizenez, komiki-marrazkilaria dugu, normalean bere gidoi pro-pioekin aritzen dena. Umore grafikoa lan-du izan du Berria egunkariarentzat, egunero-ko tirak eginez. Tirabirak euskal gatazkari buruzko erakusketan dauden komikigileeta-tik emakumezko bakarra bera da. Galtzako-mik lehiaketa irabazi zuen 2012an, eta horrez gain beste sari eta akzesit batzuk eskuratu izan ditu. Hernaniko Kronika-n tirak argitaratzen ditu 2005etik hona, baita Garako Gaur8 gehi-garrian ere. Xabiroi-n kolaboratu izan du eta H28 hilabetekarian finkoetakoa da. “Irudiaren bidez komunikatzeko beharrak” eraman du Axpi komikigile izatera, baina argi zeukan ez zuela edozein komiki mota egin nahi. “Nerabezaroan nire eskura zeuden komi-

kiak ez zitzaizkidan bereziki erakargarriak egi-ten gai aldetik (Asterix edo Mortadelo eta File-mon bezalakoak ziren gertuen nituenak, anaiaren zaletasuna medio); haurtzarotik beti izan dut faltan nesken rol interesgarriak zituz-ten marrazki bizidun zein komikiak eskura izatea; Pottokinaren rola bezala ikusten nuen emakumearen rola askotan, hau da, beste

pertsonaiak ziren arotza, musikaria, kiro-laria... eta bera neska zen, hori zen

bere rola”. Beste erreferentzia batzuk ere ez ditu gogoko

izan, ikasteko Milo Manara aztertzea gomendatu ziote-nean bezala. “Harrituta geratu nintzen, teknikoki marrazkilari ona den arren, edukiak erabat sexistak direlako, eta erre-

ferentzia bezala niri horrek ez didalako ezertarako

balio”. Horregatik, beste ema-kume askok bezala, “beste ikus-

pegi bat emateko gogoa nuen, geu-reagoa, interesgarriagoa eta errealistagoa

izan zitekeena”, kontatu du Axpik. Emakume batentzat komikigintzan aritzea erraza ote den galdetuta, beste galdera batekin erantzuten du: erraza al da euskaldun izatea espainolak dominatutako lurraldean?”. Bere iritziz, “ariketa bat da, hegemonikoa ez den posizio batean jartzen zaituzte, askotan horri kontra egiteko beharrean, zure burua defen-ditu beharrean edo... baina beti kontran eta justifikazioan indarrak galtzen dira; orduan, hortik atera eta gauzak naturaltasunez egitea da kontua, gure tokia hartu eta hortik konple-xurik gabe gure espazioa erabili, inori ezer jus-tifikatu beharrik gabe, eskubide osoz”.

Yurre Ugarte gidoilaria da ogibidez, telebista kate ezberdinetarako telesailen gidoiak idaz-ten ditu. Katu hegoduna izan zuen lehen lana, Joseba Larratxe Josevisky-k marraztu zuena. Geroztik, Xabiroi-rako hainbat marrazkigile-rekin kolaboratu du: Alex Orbe, Joseba Larratxe, Mai Egurza... Komikigintza ez da arlo erraza, Ugarteren ustetan. “Merkatu zabala duten herrialdeetan agian errazagoa da, baina hemen nekez ira-baziko duzu dirua”, onartzen du. Emakume batentzat are zailagoa den galdetuta, zera dio: “Pentsatu nahi dut gaur egun emakume batentzat gizonezko batentzat bezain erraza edo zaila dela komikiaren munduan aritzea, baina gero, errealitatean, emakume komiki-lariaren genealogia bat ez dugu, edota dagoen apur hori ez zaigu kontatzen, orduan ez da harritzekoa emakume-egile gutxi bideratzea komikiaren mundura, erreferente gutxi due-lako, nahi edo behar izanez gero”. Jakina, gauza atsegingarriak ere baditu komi-kigintzak, Ugarteren iduriko. “Komikigintzak, idazle bezala, ematen dit askatasun osoa nahi dudana ipini eta imajinatzeko; ez dago muga-rik, salbu zure irudimenarena”. Gainera, Ugar-teren iritziz, “komikian testua eta marrazkia-ren arteko uztarketa bikaina lortu behar duzu, sekuentziazioak funtzionatu behar du, eragin-korra izan plastikoki nahiz narratiboki, eta guzti hori lortzea erronka bat da”, dio. Baina berak erronkarekin jarraitzeko asmoa du. “Jada badaukat idatzita nobela grafiko bate-rako gidoia eta marrazkilariak egin dituen bozetoak ikusteko irrikaz nago orain; istorioak kontatzeko gogoa daukadan bitartean eta proiektua interesatzen zaidan bitartean, hone-tan jarraituko dut”.

gin hori bigarren mailakoa, errekonozimen-durik gabekoa eta ikusezina zen. Komikiaren historiaren zati handienean gau-zak hala izan badira ere, badira urteak ema-kumeen presentzia gero eta handiagoa dena komikigintzan eta egun kalitate handiko ema-kumezko egile asko daude alor honetan. Hala ere, “komikigintzak ere gizonen esparrua eta botere-arloa izaten jarraitzen” duela diote biek, eta uste dute komikigintzan oraindik berdin-tasunetik oso urruti gaudela, tamalez. EUSKAL HERRIAN, ZER? Oro har, Euskal Herrian ere errealitatea berdintsua izan da, baina badira desberdintasunak. Muñozen ustetan, emakumeen presentzia urriaren feno-menoa areagotu egin da gurea hizkuntza gutxitu baten kasua delako eta euskal komi-kien argitalpenak urriagoak izan direlako. Bes-te ñabardura batzuk ere ikusten ditu ordea. “Gure komikigintzak zerikusi handiagoa izan du hizkuntza-irakaskuntzarekin, eta emaku-meen presentzia irakaskuntzan handiagoa izan ohi denez, emakumeak beti egon dira; gainera, euskal komikigintza kultura minori-zatu baten testuinguruan eman denez eta horrelako egoera batean guztien lana behar dela argiago ikusten denez, momentuan balo-ratua izan da; horrek ez du esan nahi egileak izan direnik, gehiagotan aritu dira kudeatzai-le, dinamizatzaile edo pedagogo lanetan iru-di-lanetan baino, eta euren ekarpena ez da kanonean geratu”. Euskal emakume komikigileen zerrenda osa-tzen hasita, topatzen dugun lehen izena Igna-cia Zabalorena da. Gerra aurretik jardun zen komikigintzan, 1925 eta 1931 bitartean. Nor-nai ezizenez sinatzen zituen bere lanak, ano-nimotasuna mantendu beharrean baitzen, garaiek behartuta. Diktadura amaitu arte itxoin behar dugu gure komikigintzan ema-kumezko izen gehiago agertzeko. Hortik eta milurteko berrira arte euskarazko komiki-gintzaren erreferentzia nagusia komiki-aldizkariak eta horien zenbaki bereziak izan ziren. Ipurbeltz aldizkariaren historia luzean zehar (1977-2008) hainbat emakume aritu izan ziren bertan komikiak egiten. HABEk ateratzen zuen Habeko Mik aldizka-rian (1982-1991) ere aritu ziren hainbat ema-kume, baina beti bezala oso parte-hartze txi-kia izan zuten. Gainera, gehienek behin edo oso gutxitan besterik ez zuten kolaboratu. Gauza bera esan daiteke Napartheid aldizka-riaz ere (1988-2001). Emakumezkoen parte-hartzea izan zuen baina proportzioan txikia. Hala ere, 18. zenbakia emakumezkoen lanen antologia bat izan zen, Aizan... izenburukoa, Amaia Martiartu Napartheid-eko ohiko kola-boratzaileak zuzendu zuena. Bertan aritu zire-nen artean Maite Martinez de Arenaza, Alaz-ne Odriozola, Maria Colino, Irene Borda, Marie Kapretsz eta Eva Artazkoz aipa ditzakegu. Mende honen hasieran Sauré argitaletxea abiarazi zuen Jean François Sauré-k. Album ugari argitaratu ditu geroztik, horietako asko zenbait gairen inguruko helburu didakti-koekin izan badira ere (hala nola histo-ria, artea, ekologia...). Emakumezko euskal egile aunitz aritu izan dira bertan marrazkilari zein gidoigile lanetan, pro-portzio ezohikoki altuan. Marrazkilarieta-ko batzuk Eva Garcés, Amaia Ballesteros, Maria Jose Mosquera eta Sara Calzada dira. Euskal komikigintzaren genero ikerketan aditua da Josune Muñoz. Bere ondoan, Yurre Ugarte gidoilaria. J. M. MARTINEZ | ESTI VEINTEMILLAS

“Ez da harritzekoa

emakume-egile gutxi bideratzea

komikien mundura, erreferente gutxi dituzte eta”, dio

Ugartek

Page 6: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

JOXE AZURMENDIIDAZLEA ETA FILOSOFOA

“Izan ginen tximinoak bizirik dirau gure barruan”Jakin Irakurgaiak bildumaren barruan argitaratu du ‘Gizabere kooperatiboaz’ bere azken liburua Joxe Azurmendik, gizaberearen azterketa filosofikoa eta kooperatibismoa norabide berean jarriz

BB ERE ibilbidean hainbatetan landu dituen bi aztergai gurutzatu ditu bere azken lanean Joxe Azurmendik (Zegama, 1941): gizaberearen azter-

keta filosofikoa eta kooperatibismoa. Ezinbes-tekotzat du biologiaren ekarria giza jokabidea zertan den ulertzeko. Hala, Darwin, E.O. Wil-son, Richard Dawkins, Frans de Waal eta bes-te zenbaiten testuak aztertu ditu, Arizmendia-rrietaren pertsona kooperatiboak sustrai natu-ralak izan ditzakeen ala ez bilatzeko asmoz. Arizmendiarrieta Arrasateko kooperatiben sor-tzailearen pentsamendua behar bezala ulertzeko Darwinez geroztiko zenbait biologorentzat giza-kia zer den aztertu duzu. Arizmendiarrietaren ideia kooperatiboa giza-kiaren kontzeptu klasikotik partituz elabora-tua da. Bitartean, eboluzioaren teoria darwi-nista –biologia, etologia–, kontzeptu hori ba-tzuetan auzitan jartzen eta beste batzuetan argitasun harrigarriak plazaratzen ari da. Ariz-mendiarrietak gizaki kooperatiboaren gainean gogoeta sakon bat egin zuen, orain gogoeta hori zientzien ekarpen berriekin jarraitzea tokatzen da. Arizmendiarrieta apaiz katolikoa izan bazen ere, uste duzu bere pentsaera kooperatiboa edozein giza komunitatek bereganatzeko modukoa dela, dela islamikoa, ateista edo animista. Printzipioz, bai. Hain zuzen Arizmendiarrie-taren meritu handitzat daukat, noiz eta bere garaian eta giroan, kooperazioaren ideia erli-jiosoki neutrala garatu izana, ez katolikoa soil, eta gutxiago nazional-katolikoa. Horrek ez du esan gura edozein islamiko, ateista edo ani-mistarentzat balio dezakeela besterik gabe. Klabea pertsonaren duintasun absolutuaren

aitortza da. Gaur-gaurkoz islamaren zenbait bertsiok hori ez du onartzen. Horrek ez du esan gura, berriro, halakoxeen kooperatibismo isla-miko bat ez dela posible. Baina ez da izango Arizmendiarrietarena. Berdin ateistaren kasuan. Ateista arrazista bat, esaterako, ezin da izan kooperatibista arizmenditarra. Kooperazioaren naturaltasunari gagozkiola, Kro-potkin printze anarkistaren ideiek dirudite Ariz-mendiarrieta apaizaren aurrekariak. Bai, eta beti harritu nau, gure gazte iraultzaile sutsu askok nola ez duen hurbiltasun hori sumatu. Baina bien aurrekariek Erdi Aroraino eramango gintuzkete. Eta beharbada lehen komunitate kristauaren ‘komunismoraino’. Merezi duen garrantzia eman ote diote filosofoek Darwinen obrari? Orokorrean, ez. Gutxi batzuek bai, Nietzschek esate baterako. Baina gaur Darwinen berrira-kurketa kritiko bat egiten da, eta Nietzschek egin zuen haren irakurketarena ere bai. Ez Dar-win eta ez Nietzsche bihurtu genitzake Biblia berri bat. Naturaren eta egoismoaren identifikazioa erabi-li izan da aldarrikatzeko gizakioi kapitalismoa eta inperialismoa berezkoak zaizkigula. Lehiari eta borrokari ukoa azken batean gizatasunari ukoa litzateke, eta kooperazio sozialista berriz anti-naturala. Gerran gizonek elkar akabatzea betikoa eta natu-rala al da? Platonen arabera, hiru arima mota daude eta arima haserrekorra nagusi duten gizo-nen jarduera naturala gerran jardutea da. Erdi Aroan odol bat laborantzarakoa zen, beste bat otoitzeko jendearena, eta odol urdinekoen natu-rala beste guztien jaun izatea eta gerra egitea

MARKOS ZAPIAIN

Morala, naturatik abiatuz, auto-kontzientzia-rekin eta kontzientzia pertsonalarekin has-ten da, hots, askatasunarekin eta erantzukizu-narekin. Orokorrean naturari segitzeko, eta batzuetan naturaren aurka joateko, natura gainditzeko alegia. Gurasoek haurren ardu-ra izatea naturala da, eta askotan bertute morala bihurtzen da. Arrotzaren mesfidak eta arbuioak asko dauka naturala, eta mora-lak gaindi lezake. ‘Gizabere kooperatiboaz’ lanean aipatzen dituzun biologoek morala altruismoarekin eta koopera-zioarekin identifikatzen dute, bestelako mora-

zen. Sistema sozial bakoitzak bere naturaltasu-naren legitimazioak asmatzen ditu. Bere burua justifikatzeko, Kapitalismoak, kristaua deri-tzon kulturan hozitua izan arren, egoismoa, lehia, klase-borroka eta inperialismoa natura-lak deklaratzen ditu eta progresoaren kausa printzipalak. Zerbait naturaltzat ematea bidezkotzat ematea bezala hartzen da. Inurriak eta erleak kooperatzaileak dira. Mora-la deituko zenioke inurri eta erleen jarrera natu-ral kooperatiboari? Morala zer da gehiago, natu-raren ukoa ala naturaren zenbait ezaugarriren giza garapena?

Darwin eta beste egile batzuen pentsamenduei tiraka aritu da Azurmendi bere lan berrian. Iru

Page 7: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

Ortzadar // 07Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

lik ez balego bezala; esaterako, moral indibidua-listak, edota gerlariak. Ez dirudi berdin erabiltzen denik ‘moral’ hitza filosofian eta biologian. Gerra bera moralaren frakasoa da. Jokaera moral indibidualistak, biologoarentzat funtsean egoismoaren formak dira, eta filoso-foarentzat ere ongiaren eta gaizkiaren hara-indi daudela esan beharko genuke. Alta, egois-ta hutsa denik ez dago, ezta altruista hutsa denik ere. Kontraesanezko izakiak gara, eta elkarri kontraesaten dioten balioekin orien-tatzen gara gure bizitzan. Justizia, errukia, etab. Erich Frommi behin irakurri nion, men-debaleko gizartearen bitxikeria bat kontrae-san moralean lasai-lasai bizitzea dela. Ez izan egoista, irakasten diogu hau-rrari, eta nolabait denok hori barneratu dugu. Izan egoista, agintzen diogu eko-nomiari, eta hori da gure sis-tema. Eta filosofoak ez dira eskandalizatzen. Darwinek giza moral natura-la norberaren komunitatera mugatzen du. Arrotzarekin inmoral jokatzea da sarritan gutarren artean morala iza-tea. Ordea, gaur egungo mehatxu anitz globalak izaki, besteak beste ekonomikoak eta ekologikoak, naturala dirudi mundu mailako kooperazioa bilatzeak. Unibertsaltasuna lehenbizi exijentzia erlijio-so bezala agertu da, Israelgo profetekin. Exi-jentzia moral bezala gero sofista batzuekin eta estoikoekin. Eta gaur denok onartua dagoela esango nuke, teorian behintzat, arriskuak ere unibertsalak direnez. Biologoek gogorarazten digutena da norbere komunitatearekiko eras-pen moralak gizadi osoarekikoak ez bezalako sustrai emozional naturalak dituela eta, mun-du mailako kooperazioak, moralki funtsatua izango bada, landua izan behar duela. Hautespen naturalak zibilizazioa ekarri du, eta zibilizazioan, hezkuntzari esker, besteak beste, hautespen naturalak nolabait bere burua ukatu eta ahula babestera garamatza, jarrera zaintzai-le anti-selektibo batera. Hezkuntzaren garran-tzia nabarmendu duzu, nola Darwinengan hala Arizmendiarrietarengan. Hezkuntzaren garrantziak bi alderdi ditu bai Darwin eta bai Arizmendiarrietarengan. Bate-tik, moral primitiboa eta instintu tribalak berak, maila batean oso positiboak, politzeko balio du. Gaixoen ardura, esate baterako, natu-ran ere badagoena, erantzukizun kolektibo publikoa bihurtzeko. Eta, bestetik, haiek uka-tu gabe, moral unibertsal baterantz gaindi-tzeko. Komunitatearekiko moralak sustrai emozional sakonak ditu. Zenbat eta handia-goa komunitatea, hainbat eta ahulagoa eras-pen morala. Gaur gaurkoz moral unibertsala aspirazio bat da batez ere. Aldakorra eta korapilatsua izan zen Darwinen harremana erlijioarekin, ezta? Bai, zalantzan zegoelako. Baina arrazionalis-ta batentzat erlijioarekin zalantzan egotea da seguru asko jarrera posible erlijiosoena, erli-jioa bera dogmatikoa bada batik bat. Spinoza-rengan gauza bera nabaritzen duzu: erlijioa-rekin txit kritiko, eta azkenean dena Jainko bihurtzen dizun ateista. Einstein, berdin: ateis-tak nardagarri zaizkio, baina Yahve biblikoa onartu ezinezkoa.

Darwin Espainiaz

O saba Sabin txiolariaren aitzindari bat bailitzan, Darwinek sakonki hausnartu zuen nazio

espainolaren gainbeheraz eta porrotaz, eta hauxe idatzi zuen: “Inkisizio Sainduak tentu

handiz aukeratzen zituen gizakirik libre eta ausartenak, hauek erretzeko edo espetxeratzeko.

Soilik Espainian, hiru mendeetan zehar, proportzio honen arabera eliminatu zituen gizakirik

onenak –zalantzak dituztenak, eztabaidatzen dutenak, eta zalantza egin gabe ezin da aurre-

rapenik izan–: urtero mila gizaki. Neurgaitza da Eliza Katolikoak eragin duen kaltea. Izan ere,

hilketa selektibo horrek ezinbestez jaitsarazi du batez besteko inteligentzia maila eta gero eta

gehiago joan da hondatzen segidako belaunaldi bakoitza.”

(‘Gizakiaren jatorriaz’, V. atala. Darwin).

udian, liburuaren aurkezpenean. RUBEN PLAZA

Auskalo ez ote den burutazio natural samarra Wilberforce gotzainak ‘Darwinen bulldog’ ezi-zeneko Huxley-ri jendaurreko eztabaida iskan-bilatsu hartan egin zion galdera ospetsua; ale-gia, amonaren aldetik ala aitonaren aldetik ote zetorren Huxley bera tximinotik. Alaba bati Dar-winen teoria kontatu nionean, ‘baina orduan amatxi txikitan tximino bat zen?’ galdetu zidan… Oso polita anekdota. Eta arrazoi du gainera, denboraren kontuagatik ez balitz. Alabatxoa-ren errealismo plastikoz imajinatuta, gure txi-ki-txikitan denok tximinoak izan gara, orain dela milioi batzuk urte, eta tximino hark bizi-rik dirau gure barruan.

Hautespen naturala da ebo-luzioaren oinarrizko legea. Zein da ordea eboluzioaren subjektu nagusia: genea, banakoa, tal-dea? Talde hautespenaz ere hitz egiten baita... Hori hobe duzu biologoren bati galdetu, Joan Ignacio Perez Iglesiasi, adibidez. Gai hauei buruz oso informazio interesgarri eta argigarriak argitaratzen ditu bere un tal Perez blogetan. Gaur, mono-subjektu batez baino, esan-go nuke gehiago faktore ezberdinen konbinaketaz mintzatzen direla ikerlariak.

Filosofian aspalditik nagusitu da egoismoaren susmoa, jarrera kooperatzaileen oinarrian ezku-taturik. Norberari ere ihes egin diezaioke interes inkontzienteren batek, norberaren portaera ustez desinteresatu aratzenaren atzean bultzaka. Koo-perazioa susmagarri bilakatu da, ‘zera’-ren edo ‘supernia’-ren menpeko despistatuen onkeria. Izan ere, halaxe da. Nahiko miserableak gara. Edozeini gertatu zaigun anekdota: parking-eko atarian edo kale bazterrean eskean dago norbait. Txanpon batzuk eman eta aurrera segitzen dugu. Gutxitxo iruditu nonbait, eta marmarka entzuten dugu atzean, eta indigna-tu egiten gara. Ez al genion ba guztiz desinte-resatuki lagundu gura? Inkontzienteki gure karitatean ere egoismo apur bat ezkutatzen da askotan. Ez beti. Eta ez egoismoa soililk. Izaki ongaizto nahastuak gara. ‘Ongaizto’ horretan ordea gure filosofiak eta lite-raturak ez al dute gaiztoa neurriz gain nabarmen-du eta ona sistematikoki gutxietsi? Ez al da dei-garria kontrastea, jende gehienaren eguneroko eskuzabaltasunaren eta mendebaldeko idazle eta pentsalariek etengabe azpimarratzen dituzten miserien artean? Liburuan aipatzen duzunez, Alemanian hiru milioitik gora lagunek dute bizka-rrezurreko muina eskainia, beharrean legokeen edozein leuzemikori emateko, alemanak ez dire-nak barne. Aldiz, Michel Terestchenkok erakutsi du mendebaldeko literaturak ez dituela sortu lau protagonista benetan zintzo baizik: Mixkin prin-tzea, Pickwick, Jean Valjean eta Billy Budd. Edozein westernetan ikusten duzu: bat edo bi on beti gaizto pila baten aurka. Azkenean beti onak irabazten du. Pentsaraziko luke, Ipar Amerikarrek euren nazioaren gehien-goaren kontzeptu eskasa dutela, baina wes-tern-en mezu modua ez ulertzea litzateke hori. Azkenean ongiak irabazten du, ordena zuzena salbatua geratzen da. Literaturan, zineman, efektu dramatikoak bilatzen dira, eta eszenan denak on-onak badira zaila da dramatismorik lortzea.

Kontraesanezko iza-kiak gara, eta elkarri kontraesaten dioten balioekin orientatzen gara gure bizitzan”

ZEGAMA

Page 8: ortzadar · 2016. 9. 14. · dira, hain zuzen, pirata-dantzariak. IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. ... rrean gelditzen

Larunbata, 2016ko irailaren 10a 08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean... Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

ikus: www.joncazenave.com

Donostia, 1978Jon Cazenave

Datorren astean... Inma Barrio