Oraina iraultza da!

2
Ikasle Abertzaleak [email protected] 1 Oraina iraultza da Oraina iraultza da Oraina iraultza da Oraina iraultza da Duela lau urte, abenduaren 4ean izan zen bozketa eguna eta abenduaren 2an hain juxtu, 30 bat ikaslek UPVko errektoretzan 24 orduko itxialdia burutu nahi izan genuen unibertsitate euskaldun, herritar, demokratiko eta askatzaile baten alde. Oroitzen? Gaurko egunez aldarrikapen horiek inoiz baino beharrezkoagoak izaten jarraitzen dute eta borrokatzeko arrazoirik ere ez zaigu falta. Orduko unibertsitatea aski ongi ezagutzen genuen, eta baita gaurkoa ere. Ezer gutxi aldatu baita, finean. Fatxadak garbitu, eraikin berriren bat eraiki eta logo erraldoiak, pin pon mahaiak edo egitura modernoak han-hemenka jarri dituzu; herrialde ezberdinetako ordua dioten erlojuak edota Laboaren kantua jotzeko Xilofono erraldoi bat. Aldaketak egin direla irudikatu edo unibertsitatearen biziberritzea saltzeko ahaleginean akaso? Argi daukagu ordea, itxura besterik ez dela. Unibertsitatearen barrenak orduan bezain ustela egoten jarraitzen du. Zeuen zilborrari so aurkitzen zarete, Europako eta mundu mailako unibertsitate “onenen” zerrendei begira. GO? Aurrera goazenaren ideia, modernitate eta aurrerapenaren mitoaz konbentzitu nahi gaituzue. Hitzek ez digute balio eta are gutxiago hitzak besterik ez direnek. Paperaren gainean edo hauteskunde kanpainako diskurtsoan ederrak izan daitezke, baina gero hor geratzen dira, paperean. Horra hor Bolognaren adibidea. Gutxi batzuen interesen araberako unibertsitateak sortzeko prozesuari alfonbra gorria jarri eta pedagogia berritzailearen aitzakiarekin justifikatu zenuten. UPV-k behar zuen aldaketa Bologna Prozesua zela salduz. Aldaketa pedagokikoa izanen zela esan zeniguten, ikasgeletan ordea, irakasleak autoritate eta jakintzaren jabe izaten jarraitzen du eta ikasleok aldiz hartzaile pasiboaren rolean etiketatzen gaituzue. Ikaslea ikasketa prozesuaren erdigune izango zela esan zeniguten, 70-100 pertsonako ikasgeletan, ordea, ezinezkoa da ikaslea erdigune bilakatzea, esertzeko lekurik ere ez duenean. Ikaslearen gaitasunak benetan kontuan hartuko zituen ebaluazio eredu berritzailea agindu zeniguten, eta guk, itotzen gaituen azterketa-sistema baten ordezkoarekin amets egin genuen. Baina berritze prozesua erdibidean utzi zenuten, eta guk... lanak, lanak, talde lanak, partzialak, azterketak eta lanak, proiektuak, praktikak, talde lanak eta tutoretzak. Ikasketak bilakatu nahi dituzue gure bizitza bakarra. Goizean goiz klasean sartu eta iluntzearekin batera atera. Eta ez bada zeldetan, etxean edo liburutegian, irakaslearen bulegoan... Iluntasuna besterik ez dugu ikusten ikasleok, entzerratuta egongo bagina bezala. Bologna Prozesuak ateak ixten dizkio ikasketez gaindiko bizitza bat eraikitzeko askatasun aukerari. Unibertsitatea lan mundura bideratu nahi zenutela esan zeniguten... eta agian hori da egiten ari zareten guztiaren arrazoia. Langile sumiso, obediente eta robotizatu izanen direnak hezten ari zarete eta sistemaren engranajean pieza bat gehiago bilakatu, besterik ez. Eta, zer gertatzen da ikasketak ordaindu ezin dituztenekin? Badakizu hainbat ikaslek ikasketak utzi behar dituztela ez dutelako baliabiderik hauek ordaintzeko? Eta zoritxarrez gero eta gehiago izango dira delako “krisi” honen aitzakian hezkuntzarako eskubidea ukatuko zaion ikasleen kopurua. Orain klaseak derrigorrezkoak dira eta hori neurtzeko gainera lista pasatzen dutenak ere badira; izena, abizena... eta DNI zenbakia! Unibertsitatean? Guk horri kontrola esaten diogu. Horri, eta segurtasun indar pribatuei, kamerei

description

UPVko Errektoretzako hauteskundeen harira, Iñaki Goirizelaiaren hautagaitza errefusatu eta ikasleok ABSTENTZIOA deitu nahi

Transcript of Oraina iraultza da!

Ikasle Abertzaleak [email protected] 1

Oraina iraultza daOraina iraultza daOraina iraultza daOraina iraultza da Duela lau urte, abenduaren 4ean izan zen bozketa eguna eta abenduaren 2an hain juxtu, 30 bat ikaslek UPVko errektoretzan 24 orduko itxialdia burutu nahi izan genuen unibertsitate euskaldun, herritar, demokratiko eta askatzaile baten alde. Oroitzen? Gaurko egunez aldarrikapen horiek inoiz baino beharrezkoagoak izaten jarraitzen dute eta borrokatzeko arrazoirik ere ez zaigu falta. Orduko unibertsitatea aski ongi ezagutzen genuen, eta baita gaurkoa ere. Ezer gutxi aldatu baita, finean. Fatxadak garbitu, eraikin berriren bat eraiki eta logo erraldoiak, pin pon mahaiak edo egitura modernoak han-hemenka jarri dituzu; herrialde ezberdinetako ordua dioten erlojuak edota Laboaren kantua jotzeko Xilofono erraldoi bat. Aldaketak egin direla irudikatu edo unibertsitatearen biziberritzea saltzeko ahaleginean akaso? Argi daukagu ordea, itxura besterik ez dela. Unibertsitatearen barrenak orduan bezain ustela egoten jarraitzen du. Zeuen zilborrari so aurkitzen zarete, Europako eta mundu mailako unibertsitate “onenen” zerrendei begira. GO? Aurrera goazenaren ideia, modernitate eta aurrerapenaren mitoaz konbentzitu nahi gaituzue. Hitzek ez digute balio eta are gutxiago hitzak besterik ez direnek. Paperaren gainean edo hauteskunde kanpainako diskurtsoan ederrak izan daitezke, baina gero hor geratzen dira, paperean. Horra hor Bolognaren adibidea. Gutxi batzuen interesen araberako unibertsitateak sortzeko prozesuari alfonbra gorria jarri eta pedagogia berritzailearen aitzakiarekin justifikatu zenuten. UPV-k behar zuen aldaketa Bologna Prozesua zela salduz. Aldaketa pedagokikoa izanen zela esan zeniguten, ikasgeletan ordea, irakasleak autoritate eta jakintzaren jabe izaten jarraitzen du eta ikasleok aldiz hartzaile pasiboaren rolean etiketatzen gaituzue. Ikaslea ikasketa prozesuaren erdigune izango zela esan zeniguten, 70-100 pertsonako ikasgeletan, ordea, ezinezkoa da ikaslea erdigune bilakatzea, esertzeko lekurik ere ez duenean. Ikaslearen gaitasunak benetan kontuan hartuko zituen ebaluazio eredu berritzailea agindu zeniguten, eta guk, itotzen gaituen azterketa-sistema baten ordezkoarekin amets egin genuen. Baina berritze prozesua erdibidean utzi zenuten, eta guk... lanak, lanak, talde lanak, partzialak, azterketak eta lanak, proiektuak, praktikak, talde lanak eta tutoretzak. Ikasketak bilakatu nahi dituzue gure bizitza bakarra. Goizean goiz klasean sartu eta iluntzearekin batera atera. Eta ez bada zeldetan, etxean edo liburutegian, irakaslearen bulegoan... Iluntasuna besterik ez dugu ikusten ikasleok, entzerratuta egongo bagina bezala. Bologna Prozesuak ateak ixten dizkio ikasketez gaindiko bizitza bat eraikitzeko askatasun aukerari.

Unibertsitatea lan mundura bideratu nahi zenutela esan zeniguten... eta agian hori da egiten ari zareten guztiaren arrazoia. Langile sumiso, obediente eta robotizatu izanen direnak hezten ari zarete eta sistemaren engranajean pieza bat gehiago bilakatu, besterik ez.

Eta, zer gertatzen da ikasketak ordaindu ezin dituztenekin? Badakizu hainbat ikaslek ikasketak utzi behar dituztela ez dutelako baliabiderik hauek ordaintzeko? Eta zoritxarrez gero eta gehiago izango dira delako “krisi” honen aitzakian hezkuntzarako eskubidea ukatuko zaion ikasleen kopurua.

Orain klaseak derrigorrezkoak dira eta hori neurtzeko gainera lista pasatzen dutenak ere badira; izena, abizena... eta DNI zenbakia! Unibertsitatean? Guk horri kontrola esaten diogu. Horri, eta segurtasun indar pribatuei, kamerei

Ikasle Abertzaleak [email protected] 2

edota Herrizaingo Sailarekin sinatuta duzuen konbenioari. Beste gauza askoren artean, unibertsitatean kolore ezberdinetako poliziaren presentzia ahalbidetzen dutelako. Ikusten ditugulako. Ikusi besterik ez dago zein den unibertsitatearen jarrera. Aurten irailaren 26ean 13 ikasle epaituak izatekoak ziren 2008ko urtarrilaren 31ean UPV-ko Klaustroan Bolognaren aurkako ikasleriaren aldarrikapenak aditzera emateagatik. Orduan, aurrez egin bezala, poliziari sartzeko baimena eman zenioten eta ikasleon aurka oldartzean beste aldera begiratu zenuten. Epaiketan bezalaxe. Urtarrilaren 23an berriz aurkeztu beharko dira eta ikasleon hitza aldarrikatzeagatik 4 hilabeteko espetxe zigorra eta isuna ezarri nahi diete.

Eta behin hasita, demokraziaz hitz egin genezake. Hauteskunde hauek unibertsitateko “demokraziaren” adibiderik argiena dira. Doktore eta irakasle finkoen bozen balioak %56,25koa duten bitartean, ikasleona %22,08a besterik ez da. Ikasleok unibertsitateko sektore zabalena gara, eta zapalduena. Parte hartzeaz mintzo zarete eta ikasleon inplikazioaren alde egiten duzuela diozue, baina zenbakiek bestelakoa erakusten dute.

Euskararen egoeraz hitz egitea bera ere lotsagarria izan daiteke. 30 urte baino gehiago dituen “Euskal Herriko Unibertsitateak” oraindik orain ez du euskaraz ikasi edo bizitzeko eskubiderik bermatzen. Nola justifika daiteke hau?

Ikusi bezala zuen hitzak ez datoz bat errealitatearekin. Hitzek ez digute balio, ez dugulako asmorik nahi, ekintzak baizik. Aldaketa aipatzen duzu behin eta berriz, baina azken lau urte hauek hitzak besterik ez direla erakusten dute.

Orain lau urte UPV-k egiturazko mugak zituela salatzen genuen, mugak herri honen euskalduntzeari erantzuteko, justizia soziala lortzeko, jendarte eredu patriarkala irauli eta ikasle burujabe eta askeak hezteko, hezkuntza jendarte eraldaketarako agente aktibo bilakatzeko, gure herriaren egituraketa soziopolitiko eta ekonomikoan laguntzeko... Gaurko egunez ikusi besterik ez dago, muga horiek indarrean egoteaz gain, ez dagoela inolaz ere hauek eraldatzeko asmorik. Azken lau urteetan muga hauetan sakondu besterik ez duzue egin. Egungo eredua biziraunarazteko sortua izan zen unibertsitatea eta horretara bideratzen du zuenak ere. Argi esan genuen orduan eta baita gaur ere. Ikasleok ez dugu itxurazko aldaketarik nahi, erroko eraldaketa bat baizik. Egoeraren aurrean ardura politikoz jokatu beharra dago Euskal Herri ezkertiarra, euskalduna eta feminista eraiki nahi badugu. Ikasleon nahiz Euskal Herriaren beharrak aseko dituen unibertsitate bat. Bide horretan ari gara ikasleok, eta urratsak txikiak izanagatik ere, gure alternatiba dira. 11X12ko Nazioarteko Ikasle Grebarekin erakutsi genuen zein de gure bidea, eta ez goaz atzera egitera. Oraina iraultza da. Eskubide guztiak zapaldu eta etorkizuna hipotekatu diguzuen honetan, dena dugulako irabazteko, ikasleok borrokan jarraituko dugu. Horregatik, datorren abenduaren 4ean ezkerreko ikasle abertzale eta feministok ez dugu bozkatuko. Ez dugu egungo eredua babesten duzuenekin bat egingo, ez eta zapaltzen gaituzuenak defendatuko edo benetako eraldaketa egin nahi ez duzuenak babestuko. Ikasleok unibertsitatea euskaldun, parekide, herritar, demokratiko eta askatzailea eta Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzera goaz. Ikasleok abstentzioa!