Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973)...

106
dokumentuak 4 MANU ROBLES-ARANGIZ INSTITUTUA Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina Igor Ahedo Gurrutxaga

Transcript of Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973)...

Page 1: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

dokumentuak 4

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

Iparraldekoabertzaletasunareniragana eta oraina

Igor Ahedo Gurrutxaga

Page 2: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo,1973) Soziologian eta ZientziaPolitikoetan lizentziatua da, etaZientzia Politikoetako doktore.Hainbat liburu idatzia da: Iparralde,entre la frustración y la esperanza, IVAP,2003, eta Los Demo y la Nueva CocinaVasca (Desobediente), Alberdania, 2004(argitaratzear). Orain, berriz,Iparraldeko nortasun aldaketez iker-keta bat egiten ari da. ‘Partehartuz’demokrazia partehartzaileari buruzkoikerkuntza-taldeko partaide da, etaBilboko Errekalde auzoko kulturekintzailea.

Edizioa Manu Robles-Arangiz InstitutuaBarrainkua, 1348009 BILBOwww.mrafundazioa.org

Imprimaketa Bilbo Graf (Bilbo)ISBN 84-688-6340-8Lege gordailua BI-929-04Euskarazko itzulpena X. Aranburu «Artzai» 4. dokumentua - 2004ko ekaina

MANUROBLES-ARANGIZ

INSTITUTUA

Page 3: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Iparraldeko abertzaletasunareniragana eta oraina

Igor Ahedo Gurrutxaga

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

3

Page 4: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

IGOR AHEDO

4

Page 5: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Edukia

AURKEZPENA .......................................................................................................7

HITZAURREA: IPARRALDE, LURRALDE EGITURATU GABEA ETA MUGATUA ...........11

1. ESTATUAREN ERAIKUNTZA ETA PERIFERIAREN ERANTZUNA ...........................17

2. EZKERREKO ABERTZALETASUNAREN SORRERA ...............................................21

3. ABERTZALETASUNAREN AHULEZIA ................................................................23

Ezkerreko Abertzaletasuna .......................................................................25

Euzko Alderdi Jeltzalea (PNB) eta Eusko Alkartasuna (EA) ...............32

Zatiketa mugimendu abertzalean ............................................................36

4. MUGIMENDU ABERTZALEA SENDOTZEAREN ARRAZOIAK ...............................38

Abertzaleen arteko batasuna: Abertzaleen Batasuna ...........................39

Garapen-Politikak ......................................................................................43

Bertako erakundeen aldeko politika .......................................................48

Desobedientziaren estrategia: Demokrazia Euskal Herriarentza .......54

5. GARAI BERRIAK MUGIMENDU ABERTZALEARENTZAT .....................................58

Nortasun-sentimenduak aldatzen ...........................................................59

Pays Basque nortasun berria ....................................................................62

Mugimendu abertzalearen sendotzea .....................................................66

Mugimenduu abertzalearen banalerro berriak ......................................67

Abertzale moderatuen mugak .................................................................72

Beste mobilizazio ziklo bat .......................................................................75

Abertzaleen estrategia ...............................................................................83

6. HAINBAT OHAR DISKURTSO ALDAKETA DELA ETA ..........................................90

7. EPILOGOA .......................................................................................................94

OHARRAK .........................................................................................................100

BIBLIOGRAFÍA ....................................................................................................103

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

5

Page 6: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

IGOR AHEDO

6

Page 7: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Aurkezpena

Fernando Iraeta QuintelaManu Robles-Arangiz Institutuko Zuzendaria

“Iparraldek ba ote historiarik?” galdetzen zuten Beltzak,Xarritonek eta beste zenbait intelektualek 1970eko hamarkadan.Izan ere, sekula ezer gertatzen ez den herritzat daukagu IparraldeHego Euskal Herriko jende askok, leku lasai, lasaiegitzat. Bainabadira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ezkutuko hain-bat mugimendu eta korronte. Azkeneko hamarkada hauetan gogo-tik higatu dute korronte horiek Iparraldeko egitura politikoa, etadinamika bizi-biziak sortu dituzte. Horien guztien ardatza, berriz,hauxe: nortasun politikoaren aldarrikapena.

Horrenbestez, Iparraldeko politikagintzaren bazterretik erdigu-nera pasatu dira abertzaleak, horko gatazken muin-muinean dabilt-za aspaldian. Bide luzea egin du Iparraldeko mugimendu abertza-leak, helburu berberarekin beti: bere buruaren jabe izatea EuskalHerria, bere historiaren subjektu eta egile. Azken batean, mugi-mendu abertzalea egokitu egin da, egoera berrietara moldatu da,eta Iparraldeko aldaketa sakonen giltzarri bihurtu da. Aldaketahoriek gero eta gehiago hurbiltzen ditu elkarrengana mugaren aldebietako euskal herritarrak, elkarri zor dioten errespetuari bizkarraeman gabe.

Igor Ahedok informazio eta gako ugari dakarzkigu lan honetan,Iparraldeko iragana eta oraina hobeto ulertzeko lagungarri izangozaizkigunak. Ahedoren iritziz, aldatzen ari dira gauzak Iparralden,eta iragarpen hau egitera ere ausartu da: mugimendu abertzaleasendotu egingo omen da Ipar Euskal herrian epe ertainera, indartuegingo omen da euskal nortasuna eta bertako nortasun berezi batsortuko omen da. Hegoaldeko herritarrok ez ahal gara ikusle hut-sak izango etorkizun horren eraikuntzan!

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

7

Page 8: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

IGOR AHEDO

8

Page 9: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Agian, agianegün batez,jeikiko dira

egiazko eskualdunak...

1963ko Pazko igandez, Enbata mugimendu politikoko hainbatgazte elkartu ziren Itsasun: Iparraldeko abertzaletasun modernoa-ren sorrera izan zen. Handik ia hogeita hamar urtera, EuskalHerriko zazpi herrialdeetako bi mila lagunek ospatu zuten AberriEguna Nafarroa Behereko hiriburuan, Donibane-Garazin.Hegoaldeko hainbat erakunde txikik eta Iparraldeko talde abertza-le garrantzitsuenak (Abertzaleen Batasuna) egin zuten egun harta-ko deialdia. Ibilaldi luzea eta zaila egin zuen Iparraldeko mugi-mendu abertzaleak Itsasuko deklaraziotik Garaziko agirira, zatike-taz josia. Zatiketa haiek zirela medio, ezinezkoa izan zen alternati-ba sendorik aurkeztea Iparraldeko sistema politikoari, Frantziakoeskuindarrek eta zentristek estu kontrolatua betiere. Itsasuko dekla-razioa izan zen Euskal Departamendua sortzearen aldeko lehenbi-ziko aldarrikapena, Herrien Europaren baitan Euskal Herria batze-ko lehen urrats gisara; Donibane-Garaziko agiriak, berriz, borrokaarmaturik gabeko bide soberanista aldarrikatu zuen euskal gataz-karen konponbidetzat.

Horrenbestez, hainbat galderari erantzunez aztertu behar daIparraldeko mugimendu abertzalearen bilakaera historikoa, etaerantzunen arabera argitu etorkizunean jorratu beharreko bideak.

- Lehenik eta behin, argitu beharra dago zer dela-eta errotuzen Iparralden Hegoalden baino beranduago mugimenduabertzale antolatua. Hegoalden, izan ere, XIX. mendearenamaieratik dago politikoki eratuta mugimendu abertzalea.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

9

Page 10: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

IGOR AHEDO

10 - Bigarrenik, eta aurrekoari estu lotuta, argitu beharra dago zerdela-eta daukan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakomugimendu abertzaleak ezkerreko kutsu nabarmena, EAEnez bezala, non zentro-eskuina den jaun eta jabe abertzaleta-sunaren eremuan (Nafarroan eskuina ez da nagusi mugi-mendu abertzalean).

- Hirugarrenik, eta azkenik, argitu beharra dago zer dela-etaez den sendotu ezkerreko abertzaletasuna Bidasoaz iparral-dera. Argitu behar da, halaber, Iparraldeko mugimenduabertzalearen ahultasuna horko sistema politikoaren ezauga-rriek eragina den, Hegoalden sortutako dinamika politikoakIparraldera hedatzearen ondorio, edo bi faktore horienemaitza.

Mugimendu abertzalearen muga edo zama horiek kontuan har-turik, eta azkenaldi honetako joerak ikusik –garapen-politika, IparEuskal Herrirako Departamendua eskatzea, abertzaleen artekobatasun-aldarrikapena– politika-fikzioa egitera eta honako hau ira-gartzera ausart gintezke: epe ertainera, sendotu egingo da mugi-mendu abertzalea Ipar Euskal Herrian. Zabal-zabalik dauka etorki-zuna Iparraldeko mugimendu abertzaleak, oinarritzat baitauzkaeuskal nortasunaren sendotzea eta nortasun espezifiko baten sorre-ra (Euskal Herria edo Pays Basque). Hainbat eta hainbat hamarka-datan krisi gorria pairatu duen euskal nortasuna berpizteko zorianda.

Page 11: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Hitzaurrea:Iparralde, lurralde egituratu

gabea eta mugatua

Ipar Euskal Herria (Iparralde) –edo Euskal Herri frantsesa–Frantziako hego-mendebaleko muturrean dago, 260.00 biztanleinguru ditu, eta horietatik erdiak –gutxi-asko– Atlantikoko kostal-dean bizi dira. Aspalditik, hiru probintziatan banatuta dago:Lapurdi (hiriburua, Baiona), Nafarroa Beherea (hiriburua,Donibane-Garazi) eta Zuberoa (Maule). Frantziako Iraultza arte,bazituzten antolaketa politikorako egitura autonomoak: Biltzarraketa Silbietak. 1789ko Iraultzak erakunde horiek deuseztatuz geroz-tik, ordea, ez daukate hiru herrialdeok berezko izaera administrati-borik: Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren parte dira,Biarnoko lurralde okzitaniarrekin batera (1).

Bertako instituziorik ezaz gain, beste zenbait faktorek ere eragindute Iparraldeko krisi sakona 1980ko hamarkadaz geroztik.Honako hauek, besteak beste: 1) lurraldeen arteko desoreka. Izanere, kostaldean pilatzen da aberastasuna, hirugarren sektorea nagu-si den ingurunean alegia; nekazaritzatik bizi dena –barrualdea–,berriz, gainbehera ari da etengabe; 2) krisi ekonomiko sakona, gara-pen endogenorako aukerarik ezak eragina; 3) arazo demografikolarria: batetik, immigrante asko bertaratzen da Frantziatik; bestetik,gazte jende askok alde egiten du kanpora; 4) euskal kulturaren etahizkuntzaren ahulezia nabarmena, gero eta handiagoa (abiadabizian ari da gutxitzen euskararen erabilera); eta 5) biztanleria lekujakin batzuetan soilik pilatzea: 157 udalerri ditu Iparraldek, etahorietatik zortzik bakarrik dute 3.500 biztanletik gora. Gainera,zortzi horietatik sei kostaldean daude.

Alabaina, izaera administratiborik ez eduki arren, nortasun han-dia dute euskal herrialdeek. Horren adierazle da bi buru izateaDepartamenduak (‘probintzia’), non Biarnorekin batera daudeneuskal probintziak. Hona hemen Ipar Euskal Herriaren ezaugarrinagusiak, Biarnotik bereizten dutenak: 1) autonomia, aspaldidanikgainera (horren erakusle dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

11

Page 12: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Zuberoako biltzar probintzialak); 2) egitura ekonomikoa: Baionakoportuaren jarduerari lotua kostaldean, eta nekazaritza barrualdean(lursail txikiak); Biarnok, aldiz, gas-ekoizpenaren inguruan garatudu ekonomia; 3) bertako hizkuntza (euskara); Biarnon, berriz, okzi-taniera; 4) industrializazio-prozesu berankorra. Hori dela eta, ez dalangile-klaserik sendotu, eta zentro-eskuinaren esku egon ohi dasistema politikoa. Biarnon, aitzitik, sozialistek agindu ohi dute; 5)etengabeko aintzatespen instituzional eskea, 1792tik aurrera.Aldian-aldian, berretsi egin izan da eskaria: 1836, 1945, 1981, 1999eta 2003an, besteak beste.

▼ Lapurdiko Biltzarra

Frantziako Iraultzaren ondoren, Euskal erakunde historikoakbaliogabetu zituzten gau berean egin zuen Domingo J. Garatdiputatu lapurtarrak bere hitzaldi historiko hura, EuskalDepartamendua sortzea aldarrikatzen zuena. AsanbladaNazionalak ez zuen onartu eskaria. Tinko egin zuen protestaGaratek, bere izenean eta ordezkatzen zuen probintziarenean.Desobedientzia zibilaren aldeko ‘Demoak’ kolektiboaren eskudaude gaur egun gertakari historiko hari buruzko LapurdikoBiltzarraren aktak. Euskal Herriko departamendu-artxibategiasortzen denean itzuliko omen dituzte aktak, diote ‘demoek’.

Ipar Euskal Herriko sistema politikoaz egin dugun laburpenhonek adierazten digunez, eskualde oso desegituratua eta mugatuadugu Iparralde. Garapen ekonomikoan antzematen da desegitura-keta hori, nabarmena baita kostaldearen eta barnealdearen artekodesoreka: kostaldean dago industria gehiena, eta badirudi ekono-miak suspertzeko joera duela; barrualdean, aldiz, nekazaritza dajarduera nagusia, eta gainbehera ari da ekonomia. Bestalde, hiruga-rren sektorearen menpe dago egitura ekonomikoa, mikroenprese-tan oinarritua eta kanpoko erakundeekiko mendekotasun handia-rekin (zerbitzu meteorologikoak edo hondartzen garbiketa ere kan-poko erakundeen esku daude). Azkenik, Iparraldeko ekonomiak ezdu apenas gaitasunik bere baitatik suspertzeko (suspertze endoge-noa) (2).

Kulturari dagokionez, bertako hizkuntza dute ezaugarri berezie-na hiru herrialdeok. Ordea, euskararen kemena eta hizkuntzarengarapena ezberdinak dira kostaldean eta landa-ingurunean –eko-

IGOR AHEDO

12

Page 13: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

nomian gertatzen den bezalaxe–, kanpoko eraginei zenbaterainozabalik dauden. Landa-eremuaren gainbeherak eta EuskalHerriarekin inongo loturarik (paisaia eta klima hobestea izan ezik)ez duten immigrante frantses askoren etorrerak ere badu zerikusi-rik euskal kulturaren egoerak. Azkenik, batik bat hizkuntza norma-lizazioaren aldeko politikarik ezaren ondorioz dago hilzorian eus-kara, Administrazioak ez baitu euskara ofizialki aintzat hartzen.

▼ Errepublikaren hizkuntza

Frantziako konstituzioaren 2. artikuluak dioenez, “frantsesa daErrepublikako hizkuntza”. Horregatik ez da ofiziala Frantzianinongo hizkuntza gutxiturik, eta horregatik jartzen dira horrenhaserre hainbat funtzionario epaiketetan euskara erabiltzendenean, errepideetako seinaleak bi hizkuntzetan jartzen direne-an...

Politikari dagokionez, eskuinaren gotorleku bilakatu da IparEuskal Herria, eta kostata ematen ditu ezkerrak sendotzeko pau-soak. Jauntxoek (notableek), berriz, funtsezko zeregina duteIparraldeko politikan: bertako eremuaren eta zentroaren artekolotura-lana egiten dute, baita elkarren menpeko bihurtu ere harre-man hori. Lotura bikoitza dute, izan ere, jauntxo hautetsiek: berenhauteskunde-barrutiarekin, batetik; Estatuaren botereekin, bestetik.Jauntxoen agintaldiaren denbora- eta lurralde-mugek, bestalde, bal-dintzatu egiten dute hainbat politika publiko. Karguan iraun beharhorrek epe laburrerako dinamikan jardutera bultzatzen dituztejauntxoak. Garapen-estrategiek, ordea, epe ertaineko edo luzekoikuspegia eskatzen dute. Horregatik, kontrajarriak dira sarritanjauntxoen irizpideak eta garapen-premiak. Aginte oso lokala dute-nez, ahalik eta emaitza hoberenak lortu nahi izaten dituzte jaun-txoek bere kantonamendu, udalerri edo barrutian; ez daukate,beraz, Ipar Euskal Herri osorako ikuspegirik, Iparraldea egituratze-ko estrategiarik.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

13

Page 14: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Jauntxoak

Hona hemen, labur adierazita, zer diren jauntxoak: Frantziakobotere zentralaren eta eskualdeen arteko bitartekaritza-lana egi-ten duten hautetsiak. Hainbat kargu politiko izan ohi dituztegehienek, eta/edo hamarkada luzez irauten dute kargu horietan.Jean Jaques Lasserre, adibidez, Pirinio Atlantikoetako KontseiluNagusiko presidentea da, Ipar Euskal Herriko HautetsienKontseiluko presidentea, Bidaxuneko alkate ohia... Jean MichelInchauspe, berriz, lau hamarkadaz izan da diputatu, barnealdekobarrutian hautatua.

Azkenik, egonkortasun nekagarria du sistemak, handia daabsentismo politikoa eta txikia, aldiz, gizartearen mobilizazio-gogoa. Abertzaletasuna, berriz, beste mugimendu politikoak bainoberanduago iritsi da plazara, eta sortze beretik astindu (eta ahuldu)izan dute barne-borrokek. Geroxeago azalduko dugunez,Hegoaldetik Iparraldera eraman diren hainbat estrategiak, irizpi-dek eta jokaerak ahuldu dute mugimendu abertzalea.

Eraketa instituzionala eta administratiboa da, bestalde,Iparraldeko desegituraketaren adibide garbiena: ez du aintzatespenofizialik, eta elkarrekin loturarik ez duten bi egituratan dago bana-tua –suprefetak Baionan (Lapurdi eta Nafarroa Behererako– etaOloroen (Zuberoa eta Biarnoko hainbat kantonamendutarako)–.Banaketa horrek areagotu egiten du kostaldearen eta barnealdearenarteko desoreka. Nolanahi dela ere, Biarnotik nabarmen ezberdinakdira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Hortaz, bi buru estal-tzen ditu txapel bakarrarekin Pirinio Atlantikoetako Depar-tamenduak, eta nabarmen bereiziak daude Estatuaren egiturak.Azkenik, 1970eko hamarkadan abiarazitako eskualdeen artekoelkarlan-egiturek ez dute lurralde osoa aintzat hartzen, edo egoera-ren diagnosia egitea beste eskumenik ez dute, politika praktikoakaplikatzeko batere gaitasunik ez baitaukate.

IGOR AHEDO

14

Page 15: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Iparraldeko hauteskunde-sistema

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 51 kantonamenduetatik22 dagozkio Iparralderi. Kantonamenduetan hautatzen diraDepartamenduetako kontseilari nagusiak, bi itzuliko hauteskun-deetan (gehiengoa behar da hautatua izateko). Hauteskunde-barrutia da, aldiz, Asanblada Nazionalerako diputatuak hautatze-ko eremua. Kostaldeko bi barrutiak Iparraldeko udalerriek baka-rrik osatzen dituzte; hirugarren barrutian, ordea, Iparraldeko etaBiarnoko kantonamenduak daude. 1990eko hamarkada arte ezzegoen Ipar Euskal Herri osoa biltzen duen inongo hauteskunde-edo administrazio-esparrurik. Horra hor hautetsien jokabide loka-listaren zioa.

Erretratu ilun horretan ageri da, baina, gerorako hainbat aukeraeta bide ere, gaur egungo Ipar Euskal Herrian itsasten hasiak jada.Nongotasun-sentimendua sendotze-bidean izan daitekeela adieraz-ten dute aukera eta bide horiek, eta dagoeneko nabari da horiabertzaleek Iparraldeko politikan dute garrantzi gero eta handia-goan. Dena den, hipotesi hori sakonago jorratu eta abertzaletasuna-ren sendotze-prozesuaren nondik norakoak azaldu aurretik, ezin-bestekoa dugu galdera hauei erantzutea, idazlan honen hasierakoeialegia: “Zer dela-eta sortu da horren berandu mugimendu abertza-lea Iparralden?”. “Zer dela-eta dauka ezkerreko kutsu horrennabarmena?”. Eta, batez ere, “Zer dela-eta da horren ahula mugi-mendu abertzalea –politikoki eta hauteskunde-emaitzetan– Iparral-deko gizartean, kulturan eta ekonomian sektore euskaltzaleak ga-rrantzitsuak izan arren?”

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

15

Page 16: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

IGOR AHEDO

16

Page 17: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

1Estatuaren eraikuntza

eta periferiaren erantzuna

Mugek zatituta bizi diren komunitateetan (Euskal Herrian,kasu), inguru bakoitzari suertatutako estatuaren eraikuntzak bal-dintzatzen ditu herritarren nongotasun-sentimenduaren ezauga-rriak eta bilakaera. Frantziari dagokionez, bat datoz zentro ekono-mikoa eta politikoa, Parisen baitaude biak. Estatu espainiarrean,aldiz, Madrilen dago zentro politikoa, baina garapen ekonomikoa-ren bi gune nagusiak periferian daude (Euskal Herrian etaKatalunian). Beraz, ezin hobeak dira (Estatuarentzat, alegia)Frantziako baldintzak, ez baitago apenas eragozpenik estatua erai-kitzeko (LETAMENDIA, 1997). Parisek zorrotz kontrolatzen dituprozesu horiek guztiak, eta ez die uzten periferiako herrialdeeiberen kasa jarduteko batere ahalmenik.

Iraultzaren ondorio praktiko eta ideologikoek tinkotu egin zuteneraikuntza bikoitz hori Frantzian. XVIII. mendetik aurrera, ‘boterelegitimoaren’ eta herritarren arteko ‘bitarteko erakundeen’ deusez-tatzea izan zuen ezaugarrietako bat Estatuaren eraikuntzak.Erregimen Zaharreko erakundeen arrastorik ere ez uztea zuen hel-buru prozesu hark. Horrekin batera, ordea, deuseztatu egin zituenFrantziako herrialdeetako gizarte-, nortasun- eta kultura-erakundegehienak. Departamendutan banatu zen Frantzia, irizpide ‘mate-matikoak’ eta ‘zientifikoak’ oinarritzat hartuta. Banaketa horrek,baina, ez zuen errespetatu kolektibitate historikoen kultura; gaine-ra, lehenago banaketarekin inongo antzik ez zuen Iraultzarenak(LOUGHLIN, 1999). Hartara, ordura arte bere kasako egitura poli-tikoak izan zituen Ipar Euskal Herria Pirinio BehereakDepartamenduaren (Pirinio Atlantikoak, gaur egun) muga admi-nistratiboetan sartu zuten, Biarnorekin batera (3).

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

17

Page 18: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Departamenduak nola eratzen diren

Egitura administratibo berriak –departamenduak– eratzeko erabi-litako irizpidea ustezko objektibotasun horren araberakoa da:garai hartako komunikabideak hartu ziren aintzat departamen-duen eraketarako. Irizpide hark zioenez, departamenduko lekuurrunenetik gehienez ere egun beteko bidea (zaldiz) egon beharzuen haren hiri nagusiraino (LOUGHLIN, 1999).

Estatu unitarioaren eta Estatu sendoaren arteko lotura horretatiksortu zen eraketaren arabera, lurralde berean bizi diren guztiekosatzen dute nazio-komunitatea, eta guztiak dira berdinak legearenaurrean. Gizarte zibilari bizkarra emanda, eta haren gainetik, sortuzen aipatu eraketa, gizarte zibil berriaren hazia izan zedin.Gizabanakoaren eskubideak ziren, bada, gizartearen ardatza.Horrenbestez, ez ziren zilegitzat jotzen Estatua aintzat hartzen ezzuten ekimen kolektiboko erak, herri-subiranotasunaren printzi-pioa zela medio hain justu. Nazioaren batasuna, zentralizazioa etauniformetasuna ziren, bada, demokraziaren euskarriak (KEATING,1996).

Laburbilduz, hainbat faktorek eragin zuten ez sortu izanaIparralden mugimendu nazionalista orori dagozkion lurralde- etapolitika-aldarrikapenak sustatzeko elementu etnikoak (hizkuntza,memoria historikoa, sinbologia, lurraldearekiko atxikimendua...)suspertzeko behar ziren elite ekonomikoak, aldarrikapen etniko-kulturaletatik politikoetara (lurraldetasuna) igarotzeko behar zenelitea alegia: Parisen egoteak zentro ekonomikoa eta politikoa,Iparralde erabakitze-zirkuluetatik kanpo geratzeak, Estatuaren sen-dotasunak eta hura eraikitzeko eredu zentralistak.

Euskal elizak XX. mendearen erdialdera arte izandako eragozpe-nak dira adibiderik onena ondo ikusteko zer zailtasun izan zirenmugimendu abertzalea sendotzeko, baita Bigarren Mundu Gerrazgeroztiko Iparraldeko euskal gizartearen nortasun-krisi sakonaulertzeko ere.

Katolizismoak sustrai sendoak zituenez Iparralden Iraultzarenondoren ere, elite erlijiosoek eliztarren kulturarekin lotura estuakhartu behar izan zituzten. Izan ere, euskal hizkuntza eta ohiturabereganatu beharra zeuzkan eliza katolikoak, herritarren arteanbatere legitimotasunik izango bazuen. Hori zela eta, Iraultza nagu-

IGOR AHEDO

18

Page 19: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

situ orduko sendotu egin zen elite erlijiosoen eta herritar xeheenarteko lotura estua: elite erlijiosoek beren pribilegioei eutsi nahi zie-ten; herritar xeheek, berriz, bere ohiturei eta hizkuntzari. Estatuberriaren espiritu laiko eta zentralistarekin tupust egin zuten baielite erlijiosoek bai herritarrek (JAMES, 1985, 1994; ORPUSTAN,1980). Horrekin batera, ispilu-jokoa bailitzen, Parisko agintearenjarrera antiklerikalari beste hau gehitu zitzaion: euskal nortasunaeta kultura erabat zokoratzea, Errepublikaren aurkako printzipioaketa fedea bere egiten zituela eta.

Alabaina, modernitatearen etorrerak ahuldu egin zuen elite kato-likoen eta kultura eta nortasunaren arteko lotura. Sentimendu erli-jiosoen krisiarekin batera, euskal nortasunaren krisia gertatu zenXX. mendeko bigarren erditik aurrera, ez baitzegoen nortasun horigidatzeko elite berririk. Elizaren eragin soziopolitikoak behera eginzuen, eta Estatu berriak sendotu egin zuen periferia kontrolatzekosistema. Elite erlijiosoek beste era bateko koadro politikoei utzi zie-ten protagonismoa: jauntxoei. Horiek bihurtu ziren Parisekikobitartekari berriak.

Baina jauntxo asko jatorri katolikokoak zirenez –gehienak semi-narioan hezitakoak–, eliza katolikoak aldarrikatzen zituen balioeuskaltzaleetako asko ere bereganatuak zituzten. Horregatik, nahizeta jauntxoak izan botere zentralaren bermatzaileak periferian, eus-kal ohiturei eusteko ere ahalegin handia egin izan dute. Sufragiounibertsalaren ezarpenak, bestalde, irmotu egin zuen elite berrieneginkizun bikoitza: zentroarekin bitartekaritza egitea, batetik; ber-tako ohiturei eustea, bestetik. Estatuko burokrata edo administra-tzaileak ez bezala, herritarren babesa behar du jauntxoak. Estatu-burokratak bere agintariei bakarrik zor die agintea; jauntxoari,ordea, herritarrengandik datorkio, eta ezinbestekoa du haienlaguntza. Horregatik, bere herritarren balio eta ohiturei atxikitzenzaie hautetsia. Horra hor Iparraldeko jauntxoen eta kulturaren arte-ko loturaren zergatia (FOURQUET, 1988).

XX. mendearen erdialdera, baina, aldatu egin zen egoera.Frantzia osoko hazkunde ekonomikoak izan zuen isla Ipar EuskalHerrian ere: nolabaiteko industrializazio-prozesua kostaldean, eta,horren eraginez, produkzio-harremanen aldaketa landa-eremuan.Kostaldearen garapena ekarri zuen lurralde- eta geografia-egitura-ketak (5) azpigarapenera kondenatu zuen barnealdea. Horrenbes-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

19

Page 20: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

tez, areagotu egin ziren modernizazioaren ondorio desegituratzai-leak.

Ohiko botere-harremanak aldatu egin ziren, pixkanaka. Garaibateko ‘jauntxo-familietatik’ (gizarteko aginteari eustearren euskalnortasunaz baliatzen zirenak) ‘jauntxo-alderdietara’ igaro zen pix-kanaka Iparraldeko politikagintza. Jauntxoen alderdiek Estatu oso-rako printzipio politiko eta ideologikoak erabiltzen zituzten gizar-tea mobilizatzeko, hau da, bertako gaiak ez ziren jada nagusi haienpolitikan. Hortaz, aurreko agintari-belaunaldiko tradizio katoliko-kontserbadorearekin bat eginik, soro egokia aurkitu zuen eskuinakIparralden hazia ereiteko, batez ere kristau-demokraziak (UDF) eta,maila apalagoan, gaullismoak (RPR) (IZQUIERDO, 1998).

Laburbilduz, hona hemen 1950eko hamarkadako egoera IparEuskal Herrian: a) euskal kulturari lotutako elite erlijioso eta politi-koen krisia, b) industrializazio-prozesuaren eraginez, hankaz gorajarri ziren nagusiki nekazaritzari loturik bizi zen Iparraldeko gizar-tearen egiturak, c) derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egitekoaginduak ondorio larriak ekarri zituen, eta d) Iparraldeko gazteasko bi mundu-gerratan parte hartuak ziren; beraz, Frantziagatikeuskal jende askok isuri zuen (edo isurarazi) zuen odola. Faktorehoriek guztiek frantses-nortasun sentimendu berria eraiki zutenIparralden. Modernitatearekin lotzen zen frantses-izaera; euskara-ren eta euskal kulturaren inguruan landutako euskal nortasuna,aldiz, iraganari eta tradizioari itsatsirik ageri ziren, zentzu negati-boan betiere.

Iparraldeko euskaldunak modernitatera iristean, bada, ez zireneroso sentitu nortasun bikoitz horrekin. Gehienek gutxiagotasun-egoeran ikusten zituzten euskara eta euskal kultura frantses hiz-kuntzarekin eta kulturarekin alderatuta, eta barneratu egin zutengutxiago izate hori (FOURQUET, 1988). Bestalde, estatu errepubli-karreko hautetsiek zioten euskara eta euskal ohiturak “iraganekokontua zirela, gizarte modernoari ez dagokion anakronismoa”, etahalaxe zela sinetsi zuten herritar askok (JAUREGUIBERRY, 1994:47). Horra bada, euskal nortasuna modernitatearen ikuspegi bakareta jakin batetik begiratua: eraginkortasunaren, arrazionaltasun ins-trumentalaren eta errentagarritasunaren ikuspegitik.

IGOR AHEDO

20

Page 21: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

2.Ezkerreko abertzaletasunaren

sorrera

Azaldu ditugu, bada, Iparralden abertzaletasuna horren beranduazaltzearen zergatiak: euskal hizkuntza eta kultura sustatukozituen eliterik eza, Estatuaren sendotasuna, eta euskal nortasunarenkrisia. Alabaina, mugimendu abertzalea eratu zenean (1963) ezke-rreko kutsu nabarmena zeukan, Hegoaldekoak ez bezala, non kon-tserbadorea den jatorrizko mugimendu abertzalea (eta bera danagusi).

Hainbat ikertzailek –SEILER (1990) eta LETAMENDIA (1997),besteak beste– aztertu izan dute paradoxa hori. Aipatu historiala-riek diote hiru erreakzio-mota bereiz daitezkeela mendebaldekoEuropan estatuen periferiako taldeen nortasunari dagokionez.Legitimista-erreakzionarioa izan zen horietatik lehenbizikoa, etairaultza industrialarekin eta nazionalarekin bateratsu agertu zenEuropako estatuetan, nazio-komunitateen erakuntza bultzatu zuteniraultzekin alegia. Bigarrena, berriz, nazionalismo populista izanzen, alderdi nazionalista-autonomisten sorrera ekarri zuena.Hirugarrena, azkenik –nazionalista-progresista– beste faktore ba-tzuek sortu zuten: deskolonizazio-prozesuak eta horrek eragindakomugimenduek, nazionalismo arrazistaren desprestigioak,Europako hazkunde ekonomikoak eta mugimendu sozial berriaksortzeak.

Garbi ikusi izan dira hiru erreakzio horiek Hego Euskal Herrian:foralismoa, Euzko Alderdi Jeltzalea eta ETA. Iparralden, ordea,estatu-eraikuntzaren ondorioek erabat itxi zioten atea mugimenduabertzale antolatuaren sorrerari 1960ko hamarkada arte.Horregatik, periferiaren hirugarren erreakzioarekin batera gertatuzen abertzaletasunaren adierazpide politikoa (6). Bi gertakari histo-rikok moldatu zuten behin betikoz Iparraldeko mugimendu aber-tzalearen jite aurrerakoia: 1968ko maiatzak eta Aljeriaren indepen-dentziak.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

21

Page 22: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Iparraldetik kanpoko faktore batek sendotu zuen, azkenik,hango mugimendu abertzalearen kutsu ezkertiarra: 1960ko hamar-kadaren erdialdera Hegoaldetik ihes egindako ETAko errefuxia-tuek. Miresmen handiz begiratzen zioten aipatu erakundeariIparraldeko abertzale askok, eta frankismoaren errepresioak area-gotu egin zuen miresmena.

IGOR AHEDO

22

Page 23: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

3Abertzaletasunaren ahulezia

Horra hor, bada, zer dela-eta plazaratu den horren berandumugimendu abertzalea Euskal Herri frantsesean; horra hor, halaber,zergatik duen Iparraldeko abertzaletasunak ezkerreko kutsu nabar-mena. Ekin diezaiogun orain beste gai bati, mugimendu abertzalehorren ahultasunari. Bada Iparraldeko mugimendu abertzalean1960ko hamarkadatik 1990ko hamarkadaren hasiera arte eten ezden soka bat: barne-zatiketa.

Sarreran genioenez, 1963ko Aberri Egunez aurkeztu zuen Enbatamugimendu sortu berriak ‘Itsasuko Gutuna’ deritzona. Idazki hurahartu zuten abiapuntu Iparraldeko abertzaleek, sortze-manifestumoduko bat izan zen. Haren inguruan elkartu ziren herrienEuropan Euskal Herri batua nahi zutenak, eta euskal departamen-duaren sorrera aldarrikatu zuten independentziarako lehen urratsgisara.

▼ Itsasuko gutuna

«Euskal nazioa bitan zatiturik dago egun, estatu espainiarrareneta frantsesaren menpe. Hilzorian dago euskara. Atzeraka ari daIparraldeko hiru probintzietako ekonomia; hori dela eta, popula-zioa galtzen ari dira, gazteria bereziki (...) Horrenbestez, honakohau proposatzen dio Euskal Herriari Enbata mugimenduak, api-rilaren 15ean Itsasun (Lapurdi) eginiko biltzarrean: lehen fasebatean, Euskal Departamendu bat sortzea Zuberoa, Lapurdi etaNafarroa Behererako, Frantziako Errepublikan indarreanKonstituzioa eta legeria errespetatuz betiere. Euskararentzakoestatutu bat izango luke aipatu Departamenduak. Bigarren fasebatean, berriz, Euskal Herria Europa Batuaren herrialde autono-moa izatea aldarrikatzen dugu, zazpi herrialdeak bat eginik.Autonomia politikoa, administratiboa eta kulturala izango lituzkeaipatu herrialdeak».

Irizpide horiek oinarri zituela, 1964ko eta 1967ko departamendu-hauteskundeetan parte hartu zuen Enbatak, baita 1967ko hautes-kunde parlamentarioetan ere. Botoen % 5 jaso zuten Enbatako hau-tagaiek. Emaitza etsigarriak iruditu zitzaizkien mugimenduko mili-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

23

Page 24: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

tanteei, eta haietako asko liluratu zituen mugaz bestaldera ekineanhasi berria zen erakundearen mistikak, Euskadi Ta Askatasuna-renak (ETA) alegia. Ordurako hasiak ziren ETAko militante ihesla-riak Iparralden gordetzen, frankismoaren errepresiotik babestunahirik.

ETAk Iparraldeko egoera politikoan zeukan eragina ikusirik,kristau-demokraziaren inguruko zenbait sektore deseroso zebiltzanEnbatan, eta horrexek sortu zuen lehenbiziko krisia mugimenduan.Enbataren diskurtso berritzaileak erakarrita arrimatu ziren aipatusektoreak mugimendu hartara, baina ETAren eraginak uxatu eginzituen. Azkenik, alde egin zuten Enbatatik kristau-demokraziareninguruko militanteek, eta zentroko talde euskaltzale bat osatuzuten: Mouvement Démocrate Basque (Euskal MugimenduDemokrata).

▼ Euskal Mugimendu Demokrata

Euskal kulturaren eta Iparraldeko elite politiko jakin batzuen arte-ko lotura izan zuen jatorri talde hark. Kristau-demokratak zirenideologiaz aipatu eliteak. Mouvement Républicane Populaire(MRP) erakundea (haren baitakoa zen MDB) krisi larrian zebilen,gaullismoak aurrea hartu baitzion, eta krisiari aurre egitearrensortu zuten Iparraldeko militanteek talde berria. Horrenbestez,boterean irauteko Iparraldeko eliteko jauntxo eta sektore batzuenahalegina izan MDB (edo Indar Berri). Horretarako, ideologiakristau-demokrata eta euskaltzaletasun antolatua (duela bi urteEnbatak plazaratua) uztartu nahi izan zituzten. Urte gutxirenburuan egin zuen porrot saiakuntzak, baina bere horretan iraunzuen kristau-demokraziaren euskal kulturarekiko jarrera irekihark UDFko hainbat hautetsirengan. Haietako batzuk harremanestuak hasi zituzten PNBrekin 1990eko hamarkadaren amaieraaldera. Hala, bada, zegokion baino garrantzi kualitatibo handia-goa eman zioten PNBri aipatu sektoreek (emaitza eskasak izatendituzte Iparraldeko jeltzaleek hauteskundeetan, eta nahikoberandu plazaratu ziren lehia politikora).

Beste zatiketa bat ere izan zuen Iparraldeko mugimendu aber-tzaleak sasoi hartan, 1968ko maiatzeko ezker-ekarraldia zela medio:moderatuak, batetik, eta sozialismoaren ortodoxia aldarrikatzenzutenak, bestetik.

IGOR AHEDO

24

Page 25: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

EZKERREKO ABERTZALETASUNA

Klase-kontzeptuaren etorrerak zatiketa eragin zuen, bada,Iparraldeko abertzaletasun modernoan (Enbata), eta hiru ikuspegiideologiko nabarmendu ziren: dagoeneko aipatu dugun korrontefederalista-zentrista (MDB), Enbata astekariaren inguruko korronteindependentista eta klaseartekoa (astekariak hartu zuen erakun-dearen izena, 1970eko hamarkadan legez kanpo jarri ondoren), etakorronte independentista eta klasekoa (EHAS).

Mugaz bi aldeetako bi alderdi antzekoren (HAS eta EAS) bategi-tetik sortu zen azkena aipatu dugun erakundea (EHAS). HASalderdia sortu zuten abertzaleek ETAren eragin nabarmena zuten–ordurako errefuxiatu ugari zegoen Iparralden– eta, helburueizegokienez, Enbataren antzekoak zituzten. Ideologiaren alorrean,ordea, sozialismo erradikalagoa aldarrikatzen zuten. EASen bategin ondoren (1975), Enbatak utzitako hauteskunde-eremua ‘bete’zuen erakunde berriak (EHAS). 1978an Iparraldeko alderdia des-egitea erabaki zuten, iritzi baitzioten Hegoalde bakarrik zuelaborrokarako esparru estrategikoa.

▼ Iparralden jaioa ote Ezker Abertzalea?

Baietz esango genuke, mugaz bi aldeetako bi talde marxistarenbategitetik jaio baitzen EHAS. Alabaina, 1978an desagertu zenEHAS, eta HASI sortu zen, segituan, haren ordez (EAEn etaNafarroan bakarrik, ordea). 1980ko hamarkadan, Euskal NazioAskapen Mugimenduaren (ENAM) abangoardiatzat jo zuen bereburua HASIk, eta KAS blokearen zuzendaritza eskuratu zuen.Bloke hartan zeuden, HASIz gain, beste zenbait erakunde ere:Jarrai (gazte-mugimenduaren zuzendaritzaz arduratzen zen),Egizan (emakumeen mugimendua), LAB (sindikatua) eta ASK(mugimendu sozialak).

Testuinguru hartan sortu zen Iparraldeko ezkerreko mugimenduabertzalean eztabaida gehien eragin zuen bigarren zera: borrokaarmatua. 1973ko abenduan ekin zion Iparretarrakek (IK) indararmatua erabiltzeari. Hasieran, turismoaren alorreko ondasunenaurkako atentatuak egiten zituen; gerora, polizia-erakundeen etaadministrazioaren kontrakoak.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

25

Page 26: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Estrategiari zegokionez, bi ziren Iparretarraken oinarriak: inde-pendentismoa eta mugaz bi aldeetako euskal lurraldeen batasun-aldarrikapena, batetik; bestetik, ideologia sozialistaren eragin han-dia, ETAko V. Biltzarretik jasoa (JAMES, 1994).

▼ Iparretarraken estrategia

«Euskal Herria zatiturik dago, bi estaturen menpe. Horrenbestez,eskubidea du Iparraldek egokien deritzen borroka-erak erabiltze-ko Estatuaren aurka hiru probintzien biziraupena ziurtatzeko,Estatuak ez baitu aitortzen existitzen direnik ez Euskal Herria ezeuskal hizkuntza. Horregatik, lehenbiziko urratsa izan behar duIparralderen lurralde-izaera onartzea, garapen ekonomiko,sozial, politiko eta kultural integrala bultzatzeko. Hortaz, borrokaarmatuak gobernu frantsesari presioa egiteko bide izan behar du,baita Iparraldeko herritarrak kontzientziatzeko bitarteko ere».

«Desegiten ari da gure herria; urte gutxiren buruan eman dezakeazken hatsa. Frantziako erretiratuen paradisu bihurtuko da, gai-xoen eta atzerritarren egonleku... Gure eskubideak, gure askata-

IGOR AHEDO

26

IKren biolentziarekiko kritika eza IKren biolentziari kritikaFR

ON

TE

BA

KA

RR

AL

EH

EN

TASU

NE

ZK

OFR

ON

TE

A

IK 1973-

EHAS 1975-1978

Herri Taldeak 1980-1985

Enbata 1974-

EMA 1985-2001 EB 1986-2001

HASI 1978-1993

KAS-MLNV 1981-

1973

1980

1994

Page 27: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

suna izateko, bide hau besterik ez dugu: borroka. Aurrerantzean,ez gara isilduko, ez gara geldirik egongo, ez dugu bakerik izangoburgesak eta haien lagunak Euskal Herritik bota arte ».

Horrenbestez, bitan banaturik egon zen Iparraldeko mugimenduabertzalea 1970eko hamarkadaren amaiera aldera arte: batetik, arra-zoi etikoengatik indarkeria gaitzesten zutenak (Enbatako zenbaitkide); bestetik, IKren jarduera begi onez ikusten zutenak (EHASingurukoak, batik bat). JAMESek eta LARRONDEk (1998) diotenez,betidanik egon da mugimendu abertzalean zatiketa hori, indarke-riaren eta moderazioaren arteko auzia alegia.

Hasieran, begi onez ikusi zuten Hegoaldeko abertzale erradika-lek Iparretarraken sorrera, garbi erakusten baitzuen horrek «EuskalHerriaren berezko batasuna, esplotazio kapitalista bera bi estaturenzapalkuntzan mamitua (estatu espainiarra eta frantsesa) eta herriberak hari aurre egiten ». Patrick CASSANek dioenez (1998: 97),‘fronte bakar’ ikuspegi hura zela medio (JAMES, 1994; MORUZZI& BOULAERT, 1988) harreman estuak izan zituzten elkarrekin(hasieran) bi euskal erakunde armatuek. Harreman haren adierazleda ETAk IKri eman zion laguntza logistiko eta materiala.

1980ko hamarkadatik aurrera, ordea, aldatu egin ziren gauzak,berrikusketa estrategikoa egin baitzuen ENAMek Iparraldeko ego-eraz. EHAS Iparraldetik erretiratzea izan zen ikuspegi berriarenadibide garbiena. 1978tik aurrera nagusitu zen ikuspegi hura EzkerAbertzalean. Hona hemen zer zioen: mugimendu abertzaleaklehentasuna eman behar zion Hegoaldeko borrokari.

▼ Ezker Abertzalea Iparraldetik erretiratuzenekoa

HASIren III. Biltzarreko ebazpenek argiro ageri zuten jada dis-kurtso berria. Ebazpenen 5. artikuluak zioenez, «Euskadi naziobat da, eta nazioa du berezko lekua klase-borrokak. Alabaina,Prozesuaren fase honetan, kontuan harturik estatu espainiarraketa frantsesak Hegoaldeko eta Iparraldeko Euskal Herriei ezarridizkieten martxa politiko eta ekonomiko ezberdinak, eta kontuanizanik ENAMen Zuzendaritza Blokeak (KAS) erabakitako aska-pen-estrategia eta haren lehentasunak, HASIk erabaki du estatuespainiar zanpatzailearen pean dagoen Euskal Herriko zatiaduela bere egituratze- eta jardute-eremua» (HASI, 1988: 36).

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

27

Page 28: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Irizpide horiek ardatz harturik, Hegoaldean aritu da nagusikiEzker Abertzalea orain gutxi arte, eta kritikatu egin izan ditu IKrenekintza armatuak, Iparralden indarkeria erabiltzeko kondizio ego-kirik ez zegoela eta (ez objektiborik, ez subjektiborik). Hortaz,1980ko hamarkadan alde batera utzi zen ‘fronte bakarraren’ estra-tegia eta ‘lehentasunezko frontearena’ nagusitu zen. Estrategiaberriak agintzen zuenez, aldi baterako bertan behera utzi beharziren ekintza armatuak Iparralden, harik eta mugaz bestalde kon-dizio egokiak izan arte.

Iparretarrakek, ordea, entzungor egin zien ETA eta HASIreneskariei, eta atentatuak egiten jarraitu zuen. Herri Taldeak zeritze-nen laguntza izan zuen IKk sasoi hartan, hots, gerora EMA sortu-ko zuten taldeena. IKren jardueraren aurka ziren, baina, Enbatareninguruko mugimendu abertzalea eta mugaz bestaldekoa, baita EBerakundea ere. Ñabardurak ñabardura, EB ere bat zetorren ETA etaHASIren ‘lehentasunezko frontearen’ teoriarekin.

IGOR AHEDO

28

Enbata ETA

MPR MDBEHAS

HASI

HB

Abertzaleen Batasuna

Mug. alternatiboa

Patxa Oldartzen

Herriarenalde

Iparretarrak

Herri Taldeak

EMA EuskalBatasuna

Iparralde EAE-NFE

Page 29: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ENAMen estrategia eta alde bakoitzaren jarrera 1994a arte

Iturria: gure kasako ikerketak (7)

Borroka armatuaren egokitasun-desegokitasun eztabaidarekinbateratsu izan zen aipatu zatiketa ideologikoa, lehentxeago aipatuduguna. 1980ko hamarkadan, honela zegoen zatituta Enbatak sor-tutako mugimendu abertzalea: (a) sektore kristau-demokrata.Hasieran MDBren inguruan bildu zen sektore hori; gerora, berriz,EAJ eta EAren inguruan; (b) eremu marxista, IK eta haren ingurukoerakundeak batez ere (Herri taldeak, hasieran; EMA, gerora), etaEHASeko militante batzuk; eta (c) ideologia sozialdemokratatikgertu zebilen beste jende-multzo bat (Enbatako buruzagi historiko-ren batzuk eta Euskal Batasuneko militante batzuk).

Horrekin batera, ikuspegi estrategikoen araberako zatiketa erebazegoen abertzaleen artean: sektore batek (Euskal Batasunako jen-deak, batik bat) euskal departamendua aldarrikatzen zuen inde-pendentziarako lehen urrats gisara; gainerako erakundeek, aldiz,jarrera erradikalagoak zituzten, eta Autonomia Estatutu bat eska-tzen zuten –esparru juridiko-politikoaren haustura, beraz– buruja-betzarako lehen pausotzat.

Europar eraikuntza-prozesuari buruzko eztabaidak are gehiagozatitu zuen mugimendu abertzalea. Ezkerreko abertzale batzukeuropazale ageri ziren, ‘herrien Europan’ euskal herrialde guztiakbat egiteko aukera izango zela uste baitzuten. Sektore ezkertiarre-nek, ordea, utopiatzat jotzen zuten uste hori, eta honako hau zioten:europar eremu berriaren sorrerak ez zuela bermatuko herrien gara-pena, bere horretan eutsiko ziela kapitalismoaren zapalkuntza-egi-turei.

Mugimendu abertzalea, bada, indarkeria zela-eta zatikatu zen:arrazoi etiko edo taktikoengatik ekintza armatuak onartzen ezzituztenak, batetik; bestetik, haiekin bat zetozenak. Iparraldekoabertzaletasun erradikalaren garapenak eta bilakaerak ez zion utziIparretarraki ezkerreko abertzaleen erreferentzia sinboliko gisarasendotzen, Hegoalden ETArekin ez bezala..

Francisco LETAMENDIAk (1997:285) lau etapatan bereizten duperiferiako talde armatu nazionalista ororen sortze- eta sendotze-prozesua: «Lehenbiziko etapan ‘erantzute-indarkeria’ soziala deri-tzona sortzen da, defentsibo-agresiboa; bigarrengoan, talde arma-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

29

Page 30: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

tuaren muina sortzen da, bategite- eta orokortze-prozesu bikoitzbaten ondorioz. Hirugarren eta laugarren etapak elkarrekiko para-leloak izaten dira: talde armatua estatu-talde bihurtzen da, nazio-estatuaren antzekoa; horrekin batera, kutsu antierrepresiboa duenkomunitate soziopolitiko nazionalista bat sortzen da, estatu-taldealegitimatzen duena ».

IGOR AHEDO

30

Page 31: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Ezkerreko mugimendu abertzalearen bilakaera 1986a arte

Iturria: gure kasako ikerketak

Gure iritziz, erakunde armatu bat kontraestatu bihurtze horitalde bakoitzak bere buruaz egiten duen definizioaren ondorio da.ETA militarraren indarkeriaren ezaugarriak geroko estatu baterakoerreferentziatzat hartzen ditu erakunde hori legitimatzen duenkomunitateak. Izan ere, ENAMen egiturako zuzendaritza sinboli-koaren ereduak planteamendu abangoardista-piramidala izan duoinarri. Piramide horren gailurrean zegoen erakunde klandestinoa.Iparralden, aitzitik, Iparretarrakek ez zuen lortu kontraestatu izate-ko behar hainbateko garapenik; ondorioz, komunitate abertzaleerradikala ez zen makurtu erakunde armatuaren estrategiara.Borroka armatuarekin ez zetorren bat komunitate abertzaleko jendegehiena, ezta sistemaren aurkako abertzale asko ere. Horra hor zer-gatik ez zuen lortu IKk erreferentzia izatea. Bestalde, IKk bereburuaz egiten zuen definizio berak ere galarazi egiten zuenLETAMENDIAk dioen prozesuaren hirugarren eta laugarren faseakgauzatzea:

a) Iparretarrak ez zen abangoardia bihurtu, nahiz eta sektoreabertzale batzuentzat ‘erreferentzia sinboliko’ bazen;

b) IKren jarduera armatua beste borroka-mota batzuen euskarrizen, ‘masa-borrokaren’ mendekoa. ETA politiko-militarrarenargudio ‘frontistak’ nabari dira estrategia horretan;

c) Indarkeriaren atalaseak ez zuen ‘propaganda armatutik’haratago jo. IKren ekintzak Korsikako talde armatuek1970eko hamarkadan egiten zituztenen antzekoak ziren (8).

1968ko Maiatzeko jarrera antiautoritarioen oinordeko zen, nola-bait, Iparretarrak, hamarkadako hartako mugimendu sozialen iturriberberetatik hornitzen baitzen ideologiaz. Hortaz, IKren erreferen-tziatzat ETA ez baizik eta Bretainia eta Korsikako talde armatuak jobehar genituzke, haien hasierako ekintzak batez ere.

Iparretarrakek kontraestatu bihurtzeko izan zituen eragozpenenbeste adierazgarri bat honako hau dugu: Hegoalden, HerriBatasunak onartu egin zituen ETAren aldarrikapenak; Iparralden,aldiz, Abertzaleen Batasunak departamendua aldarrikatzen du(Pays Basque) 1997tik, Iparretarraken ‘orientabideei’ muzin eginez.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

31

Page 32: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Era berean, Iparralden ez da egon IKren legitimitate-komunitaterik,stricto sensu bederen. Erakunde batzuk (EMA, adibidez) IKren hur-bileko ageri arren, beste batzuek kritikatu egiten zuten Iparraldenindarkeria erabiltzea, Hegoalden erabiltzea onartu egiten bazuten,hainbat ñabardurarekin. Denboraren poderioz, ordea, sektorehorrek (Enbata eta EBren ingurukoa) ere gaitzetsi egin zuen baiETAren bai IKren indarkeria 1990eko hamarkadaren amaiera alde-ra. Indarkeriaren erabilera zela-eta sistemaren aurkako abertzaleenarteko zatiketak, batetik, eta horren ondorioz kidekotasunik ez ego-teak talde klandestinoaren legitimatzaileen eta abertzale erradikalgehienen artean, bestetik, berretsi egiten du –gure ustez–Iparraldeko ezkerreko abertzaletasunaren eta ENAMen artekobereizgarri nagusietako bat: Iparralden, jarduera politikoa lehenetsizen militarraren gainetik.

Horrenbestez, Iparraldeko ezkerreko talde abertzaleek eurenarteko diferentzia taktikoak gainditu, hauteskundeetarako elkartueta jarraian mugimendu politikoa osatu zutenean (AbertzaleenBatasuna), libre zegoen inongo erakunde armaturen presioetatik.Hala, estrategia bikoitza hasi zuten Iparraldeko abertzale erradika-lek 1997tik aurrera: (a) euskal departamenduaren aldeko mugimen-du taktiko posibilista, aldarrikapen hori eztabaida politikoarenardatz bihurtu zuena; eta (b), gatazka armatua gainditzearen alde-ko apustu garbia. Horretarako, mugaz bestaldeko sektore abertzaleguztiekin harremanak estutzen saiatu ziren, enfrentamendu politi-koa eta indarkeria puri-purian zebiltzanean hain justu.

EUZKO ALDERDI JELTZALEA (PNB)ETA EUSKO ALKARTASUNA (EA)

1930eko hamarkadaz geroztik dago EAJ (PNB, frantsesez)Iparralden, Espainiako Gerra Zibila eta gero alderdiko zuzendari-tzak eta militante askok alde egin behar izan baitzuten erbestera.Militanterik eduki arren, Iparraldeko sistema politikotik at zegoenalderdi gisara funtzionatzen zuen EAJk. Eusko Jaurlaritzako alder-di nagusia izaki, Frantziako gobernuak ez zion enbarazurik jartzenEAJren lanari, betiere, Iparraldeko politikagintzan muturrik ez sar-tzearen truke. Baionan euskal kontsulatua zabaldu zuenean ere,

IGOR AHEDO

32

Page 33: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Francoren diktaduraren aurkako presio-neurri gisara egin zuen, ezIparraldeko politikagintzan aritzeko asmoz.

Baina porrot sinboliko sonatuak izan zituen euskal agintariek(EAJ buru zutela) Frantzian zerabilten frankismoaren aurkako pre-sio diplomatikoak 1950eko hamarkadan. Euskal ordezkaritza botaegin zuen bere egoitzatik Frantziako gobernuak, eta erregimen fran-kistaren ordezkarien esku geratu zen berehala etxea. Radio Euska-dik Iparralden zuen irrati-instalazioa, berriz, itxi egin zuenFrantziako barne ministroak 1954an. François Mitterrand zen mi-nistroa.

Jeltzaleek galdu egin zuten, bada, Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoako mugimendu abertzalean izan zuten nagusitasuna.Aitzitik, nagusi bihurtu ziren handik urte batzuetara EuskalAutonomia Erkidegoan (IZQUIERDO, 1998). Ondorioz, bestemugimendu batzuk (Enbata, adibidez) izan ziren hainbat hamarka-datan Iparraldeko mugimendu abertzalearen erreferentzia. ETAkdiktaduraren aurka zerabilen borrokaren mistikak eragin handiazuen garai hartako aipatu mugimenduetan.

EAJk, berriz, bere borondatez egin zion uko Iparraldeko politi-kagintzan aritzeari (alderdien siglapean, bederen). Alderdia zatitueta Eusko Alkartasuna sortu zenean egituratu ziren ofizialki jeltza-le ohiak Pirinio Atlantikoetako euskal lurraldean.

Nolanahi dela ere, bi hamarkada lehenagotik ere bazuten ahotsikIparralden nazionalista moderatuek, Ager aldizkariaren bidez (9).1981ean sortu zuten astekari hori, Iparraldeko jendeari euskalauziaz informazioa helarazteko asmoz. Mugaz bestaldera hedatzensaiatu zen, bada, EAJ, zeharka eta erakunde antolatu gisara ezbazen ere, bai baitzekien zein ahulak ziren bere indarrakIparralden. Aldizkariaren helburua zen EAJk EAEn eta Nafarroanaldarrikatzen zituen iritziak plazaratzea, baita Iparretarrakenindarkeria-ekintzen aurka gogor jardutea ere.

Jean Marie IZQUIERDOk dioenez (1998), 1990eko hamarkadarenhasieran antolatu ziren jeltzaleak alderdi gisara Iparraldeko hiruprobintzietan. 1990eko apirilaren 7an jakinarazi zuen EAJk IparBuru Batzarra sortua zuela, alderdiaren Ipar Euskal Herriko adargisara. Alabaina, hauteskundeetan lehiatzea ez zuen helburu sasoihartan alderdi jeltzaleak, ez baitzeukan behar besteko oinarri sozia-lik alderdi egituratu modura jarduteko, nahiz eta zenbait buruzagi

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

33

Page 34: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

abertzale historikoren laguntza izan (Baigorriko diputatu izandakoJean Etcheverry-Ainchartena eta Enbatako kide izandako XimunHaranena, besteak beste). PNV-PNBk ez zituen aurkeztu 1996a artealderdiaren estatutuak Baionako suprefetaren egoitzan, 1990eanbere burua jendaurrean aurkeztua zuen arren. Beraz, ez zen ofizial-ki existitu 96a arte.

Hasierako asmoak bestelakoak bazituen ere, hauteskundeetaraaurkeztu egin zen azkenik PNB, bere sigla eta guzti. Aldaketa takti-ko horretara bultzatu zuen, batik bat, ezkerreko mugimendu aber-tzaleari (HBren ingurukoa, sasoi hartan) eta jeltzaleen baitatik aldeegindako EAri aurre egin beharrak. EA, izan ere, EAJ baino hamarurte lehenago egituratu zen Iparralden.

Eusko Alkartasunako hainbat buruk berehala ekin zioten–Hegoalden alderdia sortu orduko– Iparraldeko zentro politikokohainbat jenderekin harremanetan jartzeari. 1986ko azaroan, jendau-rrean esan zuen Carlos Garaikoetxeak mugaz bestaldera ere nahizuela eduki ordezkaritza politikoa. Hala sortu zen, bada, mugarenalde bietara aritzen zen lehenbiziko alderdia. Ramuntxo Camblong(10) eta Jean Claude Larronde ziren, besteak beste, orduko buruza-giak. Iparraldeko EAk hasiera-hasieratik adierazi zuen honako hau:(a) metodo demokratikoen aldeko zela erabat eta inongo zalantza-izpirik gabe arbuiatzen zuela indarkeria; (b) Euskal Herria askatzeazuela helburu; eta (c) horrekin batera, xedea lortzeko urratsakzehaztu zituen: euskal departamendua sortzea eta estatu bat egiteaeuskal hizkuntza eta kultura babesteko. Hazparnen egin zuenIparraldeko EAk Biltzar Eratzailea, 1987ko martxoaren 2an, 80 batlagunek parte hartu zutelarik. Harrezkeroztik, Iparraldeko EAkordezkaritza izan zuen alderdiaren zuzendaritza-organoetan, etaBatzorde Eragile Nazionaleko kide izendatu zituzten hainbat mili-tante (IZQUIERDO, 1998).

Bai jeltzaleek bai EAkoek oztopo handiak izan zituztenIparralden hedatzeko. Alabaina, zentro-eskuineko zenbait jendere-kiko kidetasuna zela medio (kristau-demokraziaren inguruko jen-dea betiere, euskal nortasunaren eta euskararen aldekoak), harre-manak estutu egin zituzten PNBk eta Iparraldeko hainbat haute-tsik, UDFkoak besteak beste. Horietako batzuk PNBko kide eginziren azkenik.

IGOR AHEDO

34

Page 35: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

35

Page 36: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ZATIKETA MUGIMENDU ABERTZALEAN

Laburbilduz, 1970eko eta 80eko hamarkadetan izugarri zatituzen Iparraldeko mugimendu abertzalea, bai bertako bai kanpokoeragileak zirela medio.

▼ Mugimendu abertzalearen banalerroak

Bertako eragileei dagokienez, bilakaera politiko logikoak sortuta-koak izan ziren, Ipar Euskal Herria jarduera-eremu autonomotzatjotzerik balego behintzat. Aitzitik, ‘kanpotik eragindako zatiketak’honako hauek lirateke: Hegoaldeko mugimendu abertzalearendiskurtsoa eta estrategia Iparraldera hedatzeak sortutakoak.

Barne gorabeherek eragin zuten, bada, ezkerreko mugimenduabertzalea hainbat zatitan banatzea:

a) estrategia moderatuagoa, europazaleagoa, nahi zuen sektorebatek. Era berean, ez zuen onartzen Iparretarraken borrokaarmatua. Hori zela eta, HBren babesa izan zuen hasieran sek-tore horrek (Euskal Batasuna, batik bat);

b) beste talde batek bereizi egin nahi zituen Iparraldeko politi-kagintza abertzalea eta Hegoaldekoa, eta bat egiten zuenIparretarraken borroka armatuarekin; hots, ENAMen irizpi-deen aurka jarduten zuen. Europarekiko konpromisoa ezzuen begi onez jotzen sektore horrek, eta taktika erradikala-goak, ideologia-zama handiagokoak, aldarrikatzen zituen(EMA, batik bat);

c) Enbatak nolabaiteko eragina izaten jarraitu zuen mugimen-du euskaltzalean, nahiz eta erakunde politikoa ez izan jada,baita aipatu alderdietatik haratago ere;

d) azkenik, independente ugari zegoen (Herriaren Aldereninguruko gazte-mugimendu alternatiboan, batez ere), etahoriek egin zuten Abertzaleen Batasuneko sektoreen artekolotura-lana. Bazegoen, halaber, lekuan lekuko militanteabertzale autonomo ugari ere, aipatu erakundeekiko inolakoloturarik gabea.

IGOR AHEDO

36

Page 37: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Hegoaldeko abertzaleen metodologiak Iparraldera hedatzeaksortutako kanpo gorabeherek, berriz, ondorio hauek ekarri zituz-ten:

a) ENAMek zioena onartzen zutenen eta ez zutenen arteko zati-keta mugimendu abertzale erradikalean. Horren adibideaipagarriena EBren eta EMAren arteko enfrentamenduakditugu;

b) Eusko Alkartasunaren sorrera Iparralden, EAJtik banatu etaberehala, alderdi horretatik bereizteko asmoz. EA izan zenEuskal Herri osoko lehenbiziko indar abertzalea;

c) EAJ indar politiko gisara egituratzea Iparralden. Ager aldiz-karia izan zuen ernamuina; gero, Ipar Buru Batzarra sortuzuen, EArekin eta ezkerreko abertzaleekin lehiatzearren (11).

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

37

Page 38: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

4Mugimendu abertzaleasendotzearen arrazoiak

Aurreko ataletan geniona laburbilduz, estatu frantsesaren erai-kuntza-sendotasunagatik sortu zen horren berandu Iparraldenmugimendu abertzalea. 1960ko hamarkadan azaldu ziren IparEuskal Herrian Europako beste herrialde batzuetan entzuten zirenahotsen oihartzunak, nazio gutxituen aldekoak alegia, ikuspegiaurrerakoietatik eginak. Orduan sortu zen Iparralden mugimenduabertzale egituratua.

Genionez, zatitu egin zen mugimendua, prozesu politiko ororidagozkion banalerroak zirela tarteko:

a) batetik, sozialdemokrata kutsuko sektore bat zegoen, euro-pazalea, eskakizun taktikotzat Iparralderako departamenduaaldarrikatzen zuena;

b) bestetik, ideologia-eduki handiagoko sektore bat, Europarieszeptizismoz begiratzen ziona, esparru juridikoa aldatzea-ren aldekoa: autonomia-estatutua aldarrikatzen zuen.

Ekintza armatuek zatitu egin zuten, hasieran, mugimendu aber-tzalea: arrazoi etikoengatik borroka armatua gaitzesten zutenak,alde batetik; bestetik, Iparretarrak babesten zutenak, bat zetozelakoerakunde armatuaren estrategiarekin. Alabaina, Hegoaldeko mugi-mendu abertzale erradikalaren jokabideak areagotu egin zituenIparraldekoaren berezko zatiketak. Horrenbestez, Hegoaldekoenirizpideak (indarkeria erabiltzeari buruzkok, bereziki) aintzat har-tzearen (edo ez) arabera sakondu egin ziren Iparraldeko sektoreabertzaleen arteko lubakiak. Euskal Batasunak, esate baterako,onartu egin zituen ENAMek ‘lehentasunezko fronteaz’ zituen plan-teamenduak, eta ez zuen ontzat jotzen Iparralden indarkeria era-biltzea (Hegoalden, aldiz, bai, hainbat ñabardura tarteko betiere).EMAk, berriz, bereganatu egin zuen IKren estrategia.

Hori zela eta, Iparraldeko erakunde armatuak ezin izan zituenbere ingurura bildu sistemaren aurkako abertzale guztiak.Horregatik, indar handiagoa izan zuen Iparralden irizpide politiko-

IGOR AHEDO

38

Page 39: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ak militarrak baino, denboraren poderioz abertzaleen arteko ezini-kusiak baretu zirenean.

ABERTZALEEN ARTEKO BATASUNA:ABERTZALEEN BATASUNA

Abertzaleen Batasunaren (AB) sorrera izan zen erakunde aber-tzaleen arteko hurbiltze-prozesuaren emaitza. Hauteskundeetarakoplataforma zen AB, eta han elkartu ziren EB, EMA eta EA, hasieran;gerora, EB eta EMA bakarrik. 1990eko hamarkadaren lehen erdian,gora egin zuen boto abertzaleak hauteskunde kantonaletan etalegegileetan, eta koalizioa sendotu egin zen. Dena den, udal-hau-teskundeetarako herri-plataforma bateratuen esperientziak sakon-du zuen EB eta EMAren arteko bat egite prozesua. Esperientziahorrek erakutsi zuenez, mugimenduaren indarra bi alderdi horienabaino askoz handiagoa zen, ‘independente’ ugari baitzegoen herri-taldeetan lan egiteko prest, baina ez alderdien arteko liskarretanaritzeko gogoz. Pixkanaka, itsatsi egin zen koalizioko erakundeenartean “egitura iraunkorra sortzeko premia, abertzaleen artekolotura iraunkorra gauzatu ahal izateko, alderdien egitura estuegiagaindituko zuen lotura”.

Horrekin batera, gazte-belaunaldi berriek ere (Patxa etaOldartzenen ingurukoek, batetik; Gazteriakoek, bestetik) azalduzuten ordura arteko joera sakabanatzaileak gainditzeko gogoa.Lehenbizi aipatu ditugunek hauteskunde-plataforma osatu zuten1994aren amaieran. Handik aurrera, Abertzaleen Batasuneko koor-dinazio-bileretara joaten hasi ziren Herriaren Aldeko ordezkariak.Gazteriak, bestalde, ezkerreko gazte-mugimenduaren erreferentzianagusi bihurtu zen –zeukan barne-kohesio handiagatik, batik bat–,mugimendu abertzaleko diferentzia historikoetatik kanpo aritzenbaitziren politikagintzan erakunde horretako militanteak.

1990eko hamarkadaren erdialdera egin zuten bat faktore horiekguztiek. Alde batetik, 1994ko Iparralde Egunean EMAk adierazizuen “ezker abertzalearen batasuna ezinbestekoa du Iparraldek,euskal gizarteari bere alternatiba politikoa aurkezteko” (EMA,1994). Bestetik, Euskal Batasunaren Biltzar Orokorrak ebatzi zuen«EMArekin ditugun lehentasunezko loturak sendotzen jarraitzea,alor kulturalean, sozialean, ekonomikoan eta, batez ere, politikoan”

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

39

Page 40: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

(EB, 1994). Bi erakunde horiek bat egin zuten talde berri baten(Piztu) lanarekin. Pizturen helburua zen “Ezker Abertzalearenestrategia bateratuaz eztabaidatu nahi duten abertzale guztiakelkartzea, bai talde antolatuak bai gizon-emakume independente-ak, mugimendu politiko bateratua eraikitzeko asmoz”. Horreta-rako, estrategia bikoitza proposatzen zuen Piztuk:

a) bi alderdiek (EMAk eta EBk) bat egitea, baita antolatu gabe-ko sektoreak biltzea ere, banakako atxikitze-sistemarenbidez.

b) hauteskundeetan parte hartzeaz gain, mugimendu berriakbeste zenbait kanpaina eta ekimenetan ere hartu behar lukeparte –zioen Piztuk–, ezkerreko erakunde abertzale guztiekonartzeko modukoetan betiere (12).

Hori guztia eta alderdi, talde eta udal-hauteskundeetako zerren-den hausnarketak oinarri harturik, gutxieneko adostasuna erdietsizen koalizioaren helburuei eta barne-egituraketari zegokienez. BiBiltzar Orokor egin zituen Abertzaleen Batasunak (1994ko aben-duaren 11n eta 1995eko urtarrilaren 29an) aipatu adostasuna lortzealdera.

▼ Abertzaleen Batasunaren antolakuntza

«Iparraldeko abertzaleek abiarazitako konbergentzia-plataformada AB, haiek ahalik eta sendoen elkartzeko asmoz eratua, hau-teskundeetan lehiatzeko batez ere.

Norberaren atxikimendua da ABko partaide egiteko bidea. BiltzarNazionala du zuzendaritza-erakunde gorena, eta haren kide diraABko partaide guztiak »..

IGOR AHEDO

40

Page 41: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Abertzaleen Batasunaren helburuak

«Euskal Herria behin betiko aintzatestea dugu ABren estrategia-ren oinarri, baita Euskal Herriaren aitortza juridikoa lortzea ere.Horretarako, euskal kultura eta hizkuntza babesteko erakundeberezi bat sortu behar da, dagokien estatutua emanez batari zeinbesteari. Gaur egun Departamenduari, Erregioari eta Estatuaridagozkien eskumenak behar ditu izan aipatu erakunde bereziak,batez ere trebakuntza- eta hezkuntza-alorretan » (AB, 1995).

Aipatu bi Biltzar Orokorretako ebazpenak zirela medio, gaindituegin zuen koalizioak hasierako epe laburreko filosofia hura (hau-teskundeetarakoa, alegia). Hortaz, barne-egituraketari ekin zion,pixkana-pixkana. Lehenbiziko urratsa militanteen koordinazioaizan zen. Unean uneko arrazoiengatik sortutako herri-batzarrakhartu zituzten horretarako oinarri. Horrekin batera, irizpide taktikobateratua erabiltzeak (Iparralderako erakunde bereziaren aldekokanpainan gauzatu zen) bide eman zuen handik bi urtera erakun-deak bizirik irauteko borondate politikoa adieraz zezan.

Hala, 1996ko abenduaren 14ko Biltzar Orokorrean onetsitako tes-tuak sendotu egin zuen koalizioaren barne-egitura, haren funtzio-namendua “Iparralde osoan diharduten herri-taldeen koordina-zioan oinarritzen” baitzen. Bestalde, berretsi egin zuen Biltzarrakbanakako atxikimendu-sistema, abertzale independenteei ere koali-zioan parte hartzeko aukera ematen baitzien. Koalizioaren barne-sendotze horrek koaliziokide bakoitzaren ahultzea ekarri zuen.ABk, adibidez, bertan behera utzi zuen sorrera-definizioa (“jada ezgara alderdi eta erakunde politikoen federazioa edo konfedera-zioa”). Dena den, bere horretan iraun zuten alderdiek koalizioarenbaitan, militantzia bikoitzak horretarako aukera ematen baitzien.Gehiengo handiagatik (botoen %75) bota zuen atzera Biltzarrakkoalizioaren zuzendaritzan alderdiek parte hartzea proposatzenzuen zuzenketa. Azkenik, Abertzaleen Batasunak honako hau eba-tzi zuen: “AB ez da ez eskuin ez ezker abertzalea; alderdi politikoeidagokie partaidetza ideologikoa”. Bat zetorren ebazpen hori ABrendefinizioarekin: “abertzaleak elkartzeko egitura, edozein alderdinahiz ideologiatakoak direla ere” (AB, 1996a).

Hainbat urtetako lanaren uzta jaso zuen, bada, ABk, Iparraldekomugimendu abertzalearen erakunde nagusia bilakatu baitzen.Halaber, alderdi-izaeratik mugimendu-izaerarako bidea egin zuen:

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

41

Page 42: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

AB sendotu ahala, ahuldu egin ziren haren baitako alderdiak (EMA,EB eta EA). Hala eta guztiz ere, ez ziren desagertu diferentzia ideo-logiko, taktiko eta estrategikoak, eta bere horretan iraun zutenindarkeriari, Europaren eraikuntzari, definizio ideologikoari etajarduera taktikoari buruzko banalerroek, sistemaren aurkako mugi-mendu abertzalea hasieratik zatikatu zuten haiexek hain justu.

a) Euskal Batasunak ordezkatzen zuen sektoreak utzi egin zionETAren borroka armatuari begi onez begiratzeari –alde bate-ra utzitik gai horrekiko hasierako zehaztasunik eza– eta, pix-kanaka, kritikatzen ere hasi zen (13). 1990eko hamarkadarenamaieran, berriz, honako hau proposatu zuen: ABk gaitzetsiegin behar zuela ETAren indarkeria.

b) militantzia bitan zatitu zen: alde batetik, eskakizun taktiko-tzat departamendua aldarrikatzen zutenak zeuden; bestetik,autonomia-estatutua eskatzen zutenak.

c) europazaleen eta Europaren aurkakoen aspaldiko zatiketakoalizioaren diskurtso estrategikora hedatu zen 90ekohamarkadan. Horrenbestez, sektore batek bide ofizialista(Hegoaldeko ENAMenaren antzekoa) aldarrikatzen zuenburujabetza eta lurralde-batasuna eskuratzeko; beste sektorebatek, ordea, Europaren eraikuntza-prozesua eta euskaleuro-lurraldea hartu zituen eredu soberanistaren ardatzat.

d) azkenik, onartu eta handik sei hilabetera koloka zebilenABren definizio ideologikoa (edo definiziorik eza): zuzenke-ta aurkeztu zuten EBko ordezkariek ABren BiltzarOrokorrean, 1997ko ekainaren 26an, aipatu planteamendueiburuzko baiezko adierazpenaren eske. Militanteen % 50ekbakarrik onartu zuten proposamena.

Laburbilduz, gutxieneko adostasunei eta militanteen boronda-teari esker sendotu zen AB mugimendu politiko gisara. Dena dela,barne-ahulezia nabarmena izan zuen sorreratik bertatik, eta inoiz ezzen desagertu zatitzeko arriskua, 1997tik aurrera arrakasta etenga-bekoak izan arren (hauteskundeetako emaitzak, departamenduarenaldeko mugimenduaren bizitasuna...).

IGOR AHEDO

42

Page 43: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

GARAPEN-POLITIKAK

Azaldua dugu jada zergatik diren horren garrantzitsuak haute-tsiak Frantziako sistema politikoan (zentroaren eta periferiarenarteko bitartekaritza-lana). Hautetsiak izugarrizko itzala izaten dubere hauteskunde-barrutian, bezero-saltzaile moduko harremanakeratzen dira haren eta bere hautesleen artean, eta jauntxo-modukobat bihurtzen da hautetsia. Hautetsiaren jarduerak, ordea, baduepemugarik, eta hurrengo hauteskundeak irabazten saiatu beharradauka. Alde batetik, zentroarekin duen zuzeneko harremanari eutsibehar dio, eta emaitzak eskuratu epe laburrera. Bestetik, bere hau-tesleen kultura politikoa onartu behar du, diputatu, lurralde-kon-tseilari edo kontseilari nagusi izaten jarraitzeko gizartearen kon-fiantza (botoak) ezinbestekoa baitu. Horrenbestez, diskurtso bikoi-tza erabili ohi dute hautetsiek bere hautesleekiko eta Estatuarekikoharremanetan: diskurtso errealista erabakiak hartzen diren ingu-ruetan, eta hurbiltasun-diskurtsoa herritarrekin.

Denborarenaz gain, ordea, badu jauntxoak beste muga bat ere:hauteskunde-esparruarena. Beraz, hautetsiaren ikuspegia ez da iris-ten bere ‘ehiza-eremutik’ (udalerria, kantonamendua edo, gehienezere, barrutia) kanpo iristen. Hautetsien izaera horrek eragin du,hain justu, lurraldeen arteko lankidetza-politikak garatzeko ezinta-sun kronikoa. Erakunde propiorik gabeko herrialdeetan (Iparral-den, kasu), oztopo handia jartzen dio barne-egituraketari aipatuezintasunak. Horra bada, laissez faire politikaren ondorioak aipatuherrialdeetan: garapena balaztatu besterik ez du egin.

1990eko hamarkadan, ordea, Iparralde osorako politika publikoaadosteko hainbat ekintza-sare sortu ziren, hainbat faktoreren bate-giteari esker. Ordezkari politikoen arteko adostasunak sortu zituensareak, baita haien eta gainerako eragile sozial, ekonomiko eta kul-turalen artekoak ere.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

43

Page 44: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Ikuspegi-aldaketa

Garapen-politika exogeno hori gainditzen lagundu zuten fakto-reak hauek ditugu, besteak beste: a) Europaren eraikuntza-pro-zesua sendotzea. Prozesu horrek mugaz gaindiko elkarrekikoharreman-era berriak ekarri zizkien Iparralderi etaHegoalderi.(EAE eta NFEri); b) herritarrak ohartzea departamen-duak eta herrialde arteko lankidetza-organoak ezinbestekoakdirela lekuko garapena bultzatzeko eta lurralde-antolakuntzara-ko; c) sozialistek 1980ko hamarkadan martxan jarritako deszen-tralizazio-prozesuaren sakontzea. Eskumen gehiago ematen diz-kie herrialdeei deszentralizazioak; d) beste ikuspegi bateko hau-tesleak heltzea, pixkanaka, politikagintzara, bezero-saltzailegisako harremanak etenarazten saiatzen dena; eta e) agintariakjabetzea Iparraldeko egoeraren larritasunaz...

Faktore horien guztien eraginez hasi zen, 1992an, Iparraldekoegoerari buruzko azterketa –Informe Pays Basque 2010–, agintariekeurek bultzatuta. Txostenaren amaieran, bi organo parainstituzio-nal sortu ziren, lurralde-garapen eta -antolamendu politikak eratueta ikuskatzeko: Garapen Kontseilua (1994) eta HautetsienKontseilua (1995).

Dinamika horri esker, 500 bat ordezkari sozial, politiko, kulturaleta ekonomikok onartu egin zituzten, 1993an, ordura arte sektoreabertzaleek (bakarrik, zenbaitetan) aldarrikatzen zituzten hainbatgai:

a) onartu egin zen Iparralderen berezitasuna eta lurralde-bata-suna, nahiz eta administrazio aldetik bi subprefeturatanbanatuta egon eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduanizan, Biarnorekin batera;

b) mugaz gaindiko lankidetza sendotzea erabaki zuten (EuskalAutonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoare-kikoa, alegia). Hegoaldeko bi komunitate horiei eman zietenlehentasuna zenbait sektorek, erreferentziatzat baitzeuzka-ten;

c) onartu egin zen ‘Pays Basque’ nortasun-deitura, arrazoihauengatik: kohesioa ematen zuelako, elkartasuna eragiteneta tokiko garapena bermatzen zuelako, eta euskal kulturaeta hizkuntzaren alde egiten zuelako; eta

IGOR AHEDO

44

Page 45: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

d) Euskal Herriarentzat ordezkaritza-sistemak martxan jartzekoexijitu zen.

▼ '’Pays Basque’ 2010 txostena

Urtebeteko lana eta gero, Baionako Merkataritza eta IndustriaGanberako foro batean aurkeztu zuten ‘Pays Basque 2010’ txos-tena. Han ziren Pirinio Atlantikoetako Departamenduko hiruministroak: Michelle Alliot Marie, Alain Lamassoure eta FrançoisBayrou.

Idazkiak 500 orrialdetik gora zituen, hiru txostenetan banatuta.Hamar lan-talderen ekarpenek osatu zituzten txostenak (ados-tuak eta bateratuak):

1. Iparraldeko hiru herrialdeen egoera ekonomiko, kultural, sozialeta administratiboari buruzko diagnostikoa;

2. euskal sistemaren egiturazko ezaugarri nagusiei buruzkoazterketa, bai unean uneko ezaugarriei bai epe ertainera eraba-kigarri izan daitezkeenei buruzkoa;

3. eta, azkenik, Iparralderen etorkizunari buruzko azterketa, kon-tuan hartuta bai aurreko azterketetako egoera eta joerak, baiordenamendu orokorra eginez gero letozkeen aukerak. Sei etor-kizuneko testuinguru aurreikusten zituen txostenak: lehenbizi-koak, ordura arteko joerek 2000ra arte izango zuten bilakaeraaztertzen zuen; hurrengo hirurek, berriz, 2010era arteko joerakzituzten aztergai, eta etorkizun benetan iluna aurreikusten zuten.Azkenik, azkeneko biak balizko testuinguruak ziren, eta etorkizunaskoz hobea aurreikusten zioten Iparralderi, baldin eta martxanipintzen bada garapen-estrategiarik eta Iparralde Europaren erai-kuntza-prozesuan txertatzen.

Hiru txosten horiek irizpìde berberari jarraiki eginak ziren: lehen-bizi, egoera aztertzea; bigarrenik, Iparraldeko garapenari buruz-ko aldagai aipagarrienak jorratzea; azkenik, aurreko txostenenondorioak elkarrekin gurutzatuta sor daitezkeen etorkizunekoegoerak aztertzea.

Helmuga finkatu ondoren, bete beharreko baldintzak zehaztuziren. Honako bi hauek, besteak beste: Hautetsien Kontseilua etaGarapen Kontseilua sortzea, biak ere tokiko garapen-sareak.

1994an eta 1995ean sortu ziren, bada, Garapen Kontseilua(CDPB) eta Hautetsien Kontseilua (CEPB). Politikagintzako ekin-tza-sare bilakatu ziren bi erakunde horiek. Garapen KontseiluakIparraldeko eragile sozial, kultural, ekonomiko eta politikoa ia guz-tiak elkartzen zituen. Haren eginkizun nagusia: proposamenakprestatzea. Hautetsien Kontseilua, berriz, udaletako, kantonamen-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

45

Page 46: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

duetako, herrialdeko eta Estatuko hautetsiak elkartzeko sortu zen,eta hari zegokion erabakitzeko ahalmena.

Ingeniaritza politikoa egin zen, zinez, horrelako ekimenen aurkaerrezelo gehien zuten bi sektoreen adostasunetik sortu baitzirenerakunde horiek. Abertzaleek ez zuten onartzen egitura hori, ustebaitzuten departamendu bat sortzeko gobernuak emandako hitzajatea zekarrela (14) eta ez zuela izaera instituzionalik. Azkenik,ordea, onartu egin zuten, Iparralderen nortasuna ere aldarrikatzenzuelako. Izan ere, ordura arte erabat bazterrera utzia zuten norta-sunaren gaia hautetsi gehienek. Bestalde, hautetsiak beti agertuizan ziren eredu horren aurka, hautesleek botoen bidez erakutsita-ko borondatearen ordezkotzat baitzeukaten. 1990eko hamarkadan,ordea, onartu egin zuten, bi arrazoirengatik: euskal departamen-duaren aldarrikapena zokoratzeko adostasuna zuelako oinarri,batetik; bestetik, Garapen Kontseilua Hautetsien Kontseiluarenmenpe zegoelako. Eta, jakina, hautetsiek kontrolatzen zutenHautetsien Kontseilua.

Iparraldeko euskal herrialdeen diagnostiko gordina egitea, horiizan zuen lehenbiziko eginkizuna buru biko egitura berriak. Lanharen emaitza izan zen Lurralde Antolamendurako Eskema (1997):Ipar Euskal Herriaren garapen koherentea bermatzeko 94 neurri. Ezzegoen, ordea, neurri haiek aplikatzeko ez bitartekorik ez eskume-nik. Hori zela eta, agintariekin negoziatu behar izan zuten sare biek,proposatutako proiektuak martxan jartzeko bitartekoak eman zitza-ten. Garapen Proiektua onartu egin zuten bai Departamenduak, baiErregioak, bai Estatuak; alabaina, horietako inork ez zuen eman2000ko amaiera arte programak finantzatzeko behar beste dirurik.

IGOR AHEDO

46

Page 47: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Herri-agintea / Aginte-ituna Iparralden

Iparraldeko eragileek Garapen Kontseiluaren eta HautetsienKontseiluaren bidez sustatutako garapen-estrategia arduradunpolitikoen eta sozialen arteko elkarlanaren edo aginte-itunarenadibide garbia da.

Hona hemen zer deitzen diogun aginte-ituna: politika publikoakarduradun politikoek edo teknikariek bakarrik ez erabakitzea, pre-sio-taldeak isilpeko lagun dituztela, baizik eta herritarren iritziakere aintzat hartzea, hau da, elkarteena, sindikatuena, enprese-na...

Iparralden, Garapen Kontseilua da aginte-itunaren adibide.Haren originaltasuna eta ahalbideak ikusirik, Frantzia osorahedatu zuten Iparraldeko eredua 1999an pays-ei buruz eginikolegediaz baliaturik.

▼ Iparraldeko gobernagarritasun-arazoak

Erakundeen arteko harremanei dagokienez ere, bizitasun-eredubihurtu ziren, Garapen Kontseiluan adostutako proiektuakDepartamenduan, Erregioan eta Estatuan negoziatzen ziren eta,Hautetsien Kontseiluak onetsi eta gero.

Eredu sui generis horrek badu, ordea, akatsik: aipatu erakundeekez dute ahalmenik aurkeztutako proposamenak martxan jartze-ko. Hartara, finantza-baliabiderik ez dute, eta daudenak, berriz,gainerako administrazioek nahierara banatzen dituzte.

Azken batean, Iparraldeko garapen-eredua Hegoaldekoarenalderantzizkoa dela esango genuke: Iparralden badago garapen-estrategietan gizarteak parte hartzeko biderik, baina ez estrate-gia horiek abiarazteko erakunderik; Hegoalden, aldiz, erakundeahaltsuak dituzte bai EAEk bai NFEk ekonomia eta gizartea sus-tatzeko, baina elite politiko eta ekonomikoek zehazten dituzteestrategiak, herritarren iritzia apenas kontuan hartu gabe.

Beraz, politika publikoekin lotura estuena duten sektoreek berri-ro heldu zioten erakundeak aldarrikatzeari, hots, ordura arte lozo-rroan zegoen eskaria plazaratzeari. Horrenbestez, hautsi egin zenhasierako adostasuna, jauntxo nagusiek garapen politikari baiezkoaematea ekarri zuena. Ondorioz, krisi larria pairatu zuen garapen-politikak 1997tik 2001era bitartean, eten egin baitziren elkarrekikokonfiantza-loturak, ez baitzegoen Antolamendu Eskeman adostuta-ko proiektuak martxan jartzeko modurik. Pixkanaka, aldatu eginzen eztabaida politikoaren noranzkoa: garapena nola bermatu

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

47

Page 48: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

(politika publikoa) zen lehentasuna ordura arte; aurrerantzean,ordea, garapena nork gidatu (erakunde-aldarrikapena) zen eztabai-dagai nagusia.

Laburbilduz, 1992az geroztik agintariek bultzatutako garapen-politikek zabaldu zioten atea eztabaidari, Iparraldeko hiru herrial-deen etorkizunari buruzkoari alegia. Sektore abertzaleak izanikprozesuan gogotsuen zebiltzanak, ez zen harritzekoa haien eskuegotea Garapen Kontseiluaren zuzendaritza eta haien diskurtsoa-ren hainbat osagai agertzea eztabaidan. 1960eko hamarkadazgeroztik baztertuta eduki zituen isolamendua apurtu ondoren, etaikusirik agintariek ez zutela borondaterik proiektuak abiarazteko,legitimaturik sentitu ziren abertzaleak eskari erradikalagoak egite-ko. Zeharka bada ere, aspaldiko eskabide baten erdigunean kokatuziren abertzaleak: departamendua Iparralderako.

BERTAKO ERAKUNDEEN ALDEKO POLITIKA

Aspaldikoa da Iparralderako departamendu propioaren aldarri-kapena, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea Pirinio BehereenDepartamenduan (Pirinio Atlantikoak, gaur egun) Biarnorekinbatera sartu zituzten garaikoa. Azkeneko berrehun urteotan, bada,etengabe aldarrikatu izan da bertako departamendua, honakolurraldetasun-irizpide hauek oinarri hartuta:

a) hasteko, Iparraldeko hiru herrialdek badute ezaugarri etnikoeta kultural berezirik. Ezaugarri horien adierazpide politikoahartu zuen abiapuntutzat mugimendu abertzalearen erakun-de-aldarrikapenak 1963az geroztik;

b) lurraldetasunari buruzko bigarren ikuspegiaren arabera,garapen ekonomikoaren eragile da ingurune lokala. Horre-gatik, burgesia aurrerakoi eta modernoak, Merkataritza Gan-berakoak, aspalditik (1836tik) lotu izan ditu elkarrekin de-partamenduaren sorrera eta Iparralderen kohesioa eta berre-gituraketa ekonomikoa;

c) hirugarrenik, Alderdi Sozialista, hedatze-prozesuan zebilela,ohartu zen departamenduaren aldarrikapena mobilizazio-iturri garrantzitsua zela (CHAUSSIER, 1997).

IGOR AHEDO

48

Page 49: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

d) Azkenik, ikuspegi instrumental hura ikuspegi politiko bila-katu zen, eta alderdi sozialistaren estrategia deszentraliza-tzailean (edo deskontzentratzailean) hezurmamitu zen.

1994-1997 epean hainbat prozesu plazaratu ziren, zenbait eragi-lek beren kasa bultzatuak baina gainerakoei ere aukerak zabalikuzten zizkietenak. Lehenbizikoa, sektore politiko guztietako (FrontNational izan ezik) ehun hautetsi elkartu zituen talde batek–Hautetsien Elkartea (AED)– estrategia bateratua adostu zuen.Elkarteko kide guztiek egin zuten bat harekin. Hala, ideia berareninguruan elkartu ziren lurraldetasunari buruzko hiru irizpideak,ekonomikoa bazen ere nagusi (departamendua=garapena), norta-sun-ikuspegiaren (departamendua=euskal kulturaren babesle) etapolitikoaren aurretik (departamendua=lurralde-ordezkaritza).Horrekin batera, hautesleak erakartzeko prozesuari ekin zionAEDk, diskurtso bateratuaren jabe bazelarik ordurako. Honahemen zertan gauzatu zen erakartze-prozesua: 1) departamendua-ren aldeko botoa eman zuen Ipar Euskal Herriko AuzapezenBiltzarrak (1996); 2) emaitza positiboak izan zituen udal-kontzejueieginiko galdeketak (1997-1999), eta, 3) bat egin zuen eskariarekinGarapen Kontseiluak (1999).

Alderdi Sozialistak (PS), berriz, bere egin zuen departamendua-ren aldeko eskaria, Iparralden nagusitasun politikoa eskuratzealdera. Sasoi hartan PSko buru nagusi eta Frantziako presidentegaizen Lionel Jospin departamenduaren alde azaldu zen 1995ean,“hautetsi gehienek hala eskatzen badute”. Konpromiso horri esker,diputatu-aulkia eskuratu zuen Nicole Peryk (PS) 1997an, inortxokespero ez bazuen ere hala gertatzerik.

Abertzaleen Batasunak, azkenik, departamenduaren alde ager-tzea erabakia zuen, eztabaida sakona egin ondoren. Bazterrera utzizuen, hortaz, zenbait militanteren jarrera (Iparretarraken irizpidee-kin bat zetorren), Iparralde egituratzeko lehenbizi autonomia-esta-tutu bat eskatzen zuena. Aldaketa benetan interesgarria eta zuhu-rra, zehatzago jorratzea merezi duena.

Ikertzaile batzuek diotenez (IBARRA & LETAMENDIA, 1999),nazionalismoen izaerak mugimendu-kutsu nabarmena itsasten diehaien erakunde politikoei. Nortasun-ezaugarriei dagokienez, ongibereizten ditu ABk honako gai hauek: a) lurralde-irizpideak, taldeaingurune etnikoarekin lotzen dutenak, b) denbora-irizpideak, uto-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

49

Page 50: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

pia gisara aldarrikatzen direnak, eta, c) irizpide kulturalak, euskalhizkuntza berezitasunean oinarrituak. Irizpide horiek guztiek bategiten dute helburu estrategiko batean: independentzia, eta Ipar etaHego Euskal Herrien Batasuna. Erakundetik kanpora begira jarri-rik, ordea, irizpide instrumental-arrazionalak nahitaez aintzat hartubeharra zeuzkan ABk. Hori dela-eta, ikuspegi etnikoak (estuegiak)gainditu eta gizarte osoa hartu zuen kontuan bere aldarrikapene-tan, eta bestelako taktika bat hasi zen erabiltzen AB, bai baitzekienez zeukala eragin izugarririk Iparraldeko gizartean: gutxieneko hel-buru batzuk aldarrikatzeari ekin zion, departamendua eskatzearialegia. Bestalde, gizartean eragiteko ahalmena erakundearen barne-sendotzearen araberakoa izan zuen, nahiko geldoa betiere.Erakundetze horrek joera sistemikoak areagotu zituen, baita elka-rren aurka jarri ere mugimendu abertzalearen barne-izaera (inde-pendentzia helburutzat izatea) kanpo-jarduerarekin (mobilizazioinstrumental-arrazionala, departamenduaren aldarrikapena oinarriharturik) (15).

▼ ABren estrategia 1997tik aurrera

Ikuspegi instrumental-arrazionalak behartuta, ikuspegi etnikoagainditu egin behar izan zuen ABk. Hortaz, departamenduarenaldeko estrategia zehaztu zuen. Hiru fase/helburu zituen estrate-gia horrek, ongi bereiziak hirurak:

a) AB bihurtzea departamenduaren aldeko aldarrikapenaren ar-datz; b) mugimendu zabala eratzea, eskaria gizarteratzeko etadepartamenduaren aldeko gehiengoa lortzeko gizartean; c) des-obedientzia zibileko estrategia bultzatzea, egungo statu quoarieustea ezinezkoa egingo lukeena.

IGOR AHEDO

50

Page 51: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

1999ko urtarrilaren 30ean, sei mila lagun elkartu zituen ABkBaionako kaleetan, departamenduaren aldeko lehenbiziko manifes-tazio handian. Beraz, lortua zuen aldarrikapenaren erreferentzianagusi bihurtzea iritzi publikoaren aurrean. Aldi berean, gainerakoeragileekin harremanetan hasi zen AB, eta ‘Ehun lagunen agiria’plazaratu zuen mugimendu soziala bultzatu zuen. Talde politikogehienetako ordezkariak zituen aipatu mugimenduak (AB, UDF,RPR, PS, Berdeak, PNB, EA), baita ekonomiko-sozialetakoak ere(Merkataritza Ganbera, CFDT eta ELB sindikatuak, Ofizialeak) etaIparraldeko kultur elkarte ia guztiak.

Aipatu eragileek mobilizazio-dinamikari ekin zioten. 1999kourriaren 9an izan zuen unerik gorena dinamika hark, nazien oku-pazioa amaituz geroztiko manifestazio handiena egin baitzen egunhartan Baionako karriketan: 13.000 lagunek eskatu zutenIparralderako departamendua. Inkesta bat ere plazaratu zen sasoibertsuan, honako hau zioena: Iparraldeko biztanleen % 67 zetozelabat Iparralden departamendua sortzearekin (CSA, 1999).

Nola liteke, baina, soilik hogei urteren buruan horrelako aldake-ta gertatzea, Iparraldeko erakunde lokalak, departamenduarenaldeko eskariei erabat bizkarra ematetik justu kontrako jarrerarapasatzea, 1980ko etsipen-girotik eta desmobilizazio ia erabatekotikigarotzea 1990eko amaierako mobilizazio masiboetara? Are gehia-go, nola liteke elkarrekin bat egitea, XX. mendearen amaieran,abertzaleen, sektore ekonomiko eta sindikalen, sozialisten eta zen-tro-eskuineko hainbat hautetsiren interesek? Nola liteke urriaren9ko deialdia egin zuen mugimendu sozial zabala eratzea? Galderahoriei erantzuteko, nahitaezkoa dugu 1997-1999 bitarteko egoerapolitikoari begiratu bat egitea.

Bi faktorek egin zuten bat bilakaera hartan: departamenduarenaldeko eragile bakoitzak 1994tik 1999ra bitartean bere kasa bultza-tzen zituen ekimenak, batetik, eta alor lokalean aukera politikorakoabagunea (APA) irekitzeak, bestetik.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

51

Page 52: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Aukera Politikorako Abagunea

Faktore ugariren bat egiteak eragiten du une jakin batean mugi-mendu sozial batek lortzea bere estrategiak aurrera egitea, eta,beste testuinguru batean, beste mugimendu sozial batek porrotegitea, nahiz eta bestearen diskurtso berbera erabili eta harenantolakuntza-indar berbera izan. TARROW (1997) eta KRIESIren(1999) azterketa-eskemak abiapuntu harturik, hona hemen APAharen ezaugarriak:

a) lurraldetasunari buruzko hausnarketa-eremuetara (GarapenKontseilua) sartzeko aukerak ugaldu egin ziren, baita Iparraldekoordezkaritza-erakundeetara sartzekoak ere (Auzapezen Biltza-rra);

b) garapen-politika publikoak aplikatzeko erabateko ezintasuna.Ezin horrek indartu egin zituen bertako departamendua sortzea-ren aldeko jarrerak;

c) mugimenduaren aldeko indar-proportzioa, gero eta gehiagoeta gero eta garrantzitsuagoak baitziren departamenduaren alde-ko erakundeak;

d) zentro-eskuineko eliteen jarrera finkorik eza. Gero eta ahula-goak ziren zentro-eskuineko hautetsien departamenduaren aur-kako jarrerak, bi arrazoirengatik: sozialisten barne-kontraesanaksustatu nahi zituztelako, eta herritarrengandik urrundu nahi ezzutelako, bai baitzekiten departamenduaren aldeko eskariak geroeta oihartzun handiagoa zuela Iparralden;

e) zatiketa nabarmena zegoelako Iparraldeko eta Frantziako eli-teen artean.

Alabaina, jarrera itxirik ere izan zen aukera-abagune hartan,hainbat jauntxo eta erakunde parainstituzionalen aldetik batez ere(Hautetsien Kontseilua). Batzuek zein besteek ahaleginak eta biegin zituzten departamenduaren aldeko ekimenak zapuzteko.Frantzia mailan ere muga asko jarri zizkioten eskariari. Estatu fran-tsesaren izaerak berak (ahaltsua, gutxiengoen baztertzailea) agin-tzen du, izan ere, liskarbiderik lekarkeen ekimen kolektibo oro ber-tan behera uzteko (DUYVENDAK, 1995).

Beraz, kontraesanean murgildurik zebilen APA: batetik (a),Iparralden, nabarmen hedatu ziren aukerak; gero eta eragile gehia-gok egiten zuten bat eskariarekin, (b) zabalik zegoen Iparraldekogizartea aldarrikapena bereganatzeko, eta (c) Frantziako erakundepolitiko ia denek entzungor egiten zioten aldarrikapenari.Iparraldeko alderdi sozialistaren jarrera gero eta departamenduza-leagoa zen salbuespen bakarra. Horrenbestez, 1994tik bakarka ari

IGOR AHEDO

52

Page 53: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ziren eragileak ohartu egin ziren elkarlanean aritzearen premiaz,Frantzian ere indar-proportzioa aldarazteko. Elkarlanerako boron-date horrek bat egin zuen, azkenik, ABk aldez aurretik eratutakoestrategiarekin.

Emaitzak eskasak izan ziren, dena den, ‘Ehun lagunen agiriak’deitutako manifestazioa jendetsua izan zen arren. Ez da harritze-koa, bada, jarrera erradikalagoak nagusitzea mugimenduan.Parisko agintariei honako hau ere jakinarazi zitzaien: desobedien-tzia zibil masiboa bultzatzeko estrategia abiarazteko prest zeudelahainbat sektore. Desobedientziaren lekukoa, ordea, beste erakundebatek jaso zuen (ABren baitan antolatua): ‘Demoen’ mugimenduak.

ABren estrategiak aurreikusten zuen hirugarren fasea alderdihorrek nahi bezala gauzatu ez zen arren (16), testuinguru egokiaizan zuten hasiera-hasieratik ‘Demokrazia Euskal Herriarentzat’taldearen ekintza ikusgarriek, eta oihartzun handia izan zutengizartean. Alde batetik, bazuten legitimotasun bat desobeditzaileek:‘Ehun lagunen agiria’ plazaratu zutenena. Kolektibo horretan, izanere, abertzalez gain beste zenbait jende ere bazen (zentro-eskuinekohautetsiak, edo PSkoak). Beraz, jarduera politiko konbentzionaletikdesobedientzia zibilerako jauzi kualitatiboa egin zuen taldeak.Bestetik, aldarrikapenak herritarren artean zuen onespen-mailariesker, etekin bikainak atera zizkieten ‘Demoek’ ekintza ikusgarrihaiei (TARROW, 1997). Desafio garbia izan ziren agintarientzat‘Demoen’ zenbait ekintza: euskal hautetsien 21 aulkiak ostea PirinioAtlantikoetako Kontseilu Nagusitik, bi dozena ‘Marianne’ ‘bahi-tzea’; frantses hutsean zeuden hainbat trafiko-seinale euskaraz erejartzea. Egonezin nabarmena eragin zuten ekintza haiek Estatuan;aitzitik, txalotu egin zituzten euskal departamenduaren aldekojende askok eta askok.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

53

Page 54: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

DESOBEDIENTZIAREN ESTRATEGIA:DEMOKRAZIA EUSKAL HERRIARENTZA

Bazegoen alderik ‘Demoen’ eta mugimendu abertzale konben-tzionalen artean! Abertzale moderatuek (hauteskundeak, manifes-tazioak, biltzarrak...) eta erradikalek (ekintza armatuen onespena)ez bezala, ekintza ikusgarriak egiten zituzten ‘Demoek’. Euren hi-tzetan esanda, ‘helburu lorgarriak’ erdiestea zuten xedetzat. Helbu-ru horien artean zeuden euskararen ofizialtasuna eta Iparraldekerakunde politiko propioak izatea.

- Alde batetik –sobera dakizuenez–, Frantziako Konstituzioakdio frantsesa dela Frantziako hizkuntza ofizial bakarra. Horidela eta, ez da onartzen euskara erabiltzerik administraziopublikoan, oztopoak jartzen zaizkio eskola estataletan ira-kasteari...

- Bestetik, herritar gehienen iritziarekin bat zetorren bigarrenaldarrikapena (erakunde propioak Iparralderentzat). Garran-tzitsua zen mugimendu abertzalearentzat eskari hori gauza-tzea, departamendua lortzea lehen urratsa bailitzateke esku-men gehiago eskuratzeko bidean.

Lehenbiziko atalari dagokionez, Garapen Kontseiluaren etaHautetsien Kontseiluaren eskariekin (Antolamendu Eskemarekin)bat zetorren ‘Demoen’ aldarrikapena, bi erakunde horiek eskatuabaitzuten bide-seinaleak bi hizkuntzetan jartzea, baita zerbitzupublikoetan euskara sustatzea ere. Iparraldeko hautetsiek etaordezkari sozial, ekonomiko eta kulturalek onetsitako eskari haiek,ordea, ez zituen gauzatu administrazioak. Horregatik, agintarienborondaterik eza ikusirik, ‘Demoek’ beren kabuz ekin zioten eska-tutakoa betetzeari. Errepideetan, dozenaka bide-seinale elebakarkendu eta elebidunak jarri zituzten. Bestalde, Frantziako trenbide-konpainian (SNCF) euskara bultzatzeko ahaleginean buru-belarriaritu ziren ‘Demoak’ 2001az geroztik. Mailakatu egin zituzten,nolabait esatearren, ekintzak: bide-seinaleak aldatzetik tren-gelto-kiak okupatzera; gero, tren-zirkulazioa etetera, trenbidean kateatu-ta; 2003ko martxoan, berriz, ehunka lagun ibili ziren manifestaritrenbidean, poliziaren mehatxuei entzungor eginez, eta eten eginzuten tren-zirkulazioa.

IGOR AHEDO

54

Page 55: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Departamenduaren aldeko bi ekintza ikusgarri ere egin zituzten‘Demoek’. 2001eko hasieran, hogei bat ‘Demo’ sartu ziren PirinioAtlantikoetako Kontseilu Nagusian (han dauka egoitza Iparraldeketa Biarnok osatzen duten Departamenduak) eta eraman egin zituz-ten 21 euskal hautetsien aulkiak. “Euskal departamenduak behardituen aulkiak” dira, zioten ‘Demoek’. Handik hilabete batzuetara,Frantziako Iraultzaz aurretiko erakunde baten aktak eraman zituz-ten Paueko liburutegi batetik. Akta horietan ageri zen euskal hau-tetsiek 1790ean Frantziako Gorte Konstituziogileei eginiko eskaria:departamendua Ipar Euskal Herriarentzat. Iparraldeko dokumentuhistorikoak bertan gordetzeko artxibategi bat eskatzea zuen helbu-ru Paueko ekintzak. Artxibategi hori sortu arte ez dutela dokumen-tua itzuliko diote ‘Demoek’.

Ekintza horien bidez nabarmendu zituen aipatu taldeak erahorretako ekimen kolektiboei garrantzi berezia ematen dieten hirualderdiak (Tarrow, 1998):

- Agintariei desafio egiteko ahalmena garbi ikusten da aipatuditugun ekintzetan. Abildade berezia erakutsi zuten‘Demoek’ Iparraldeko erakunde entzutetsuenetako bi barre-garri uzteko: Kontseilu Nagusia eta Departamenduko artxi-bategiak.

- Bestalde, eurenganako elkartasuna bultzatzeko gaitasuna ereerakutsi zuten ‘Demoek’, begi onez ikusi baitzituen jendeaskok haien ekintzak. Horren erakusle dugu Biltzarrekoaktak lapurtzeagatik epaitu behar zituzten hamabost militan-teen aldeko prentsaurrekoa, haien aldeko agiria izenpetubaitzuten Iparraldeko 24 historialarik, abokatuk, notariok etaunibertsitate-irakaslek.

- Azkenik, egonezina sortzeko ahalmen horren zergatia daindarkeriaren mehatxua ekartzen dutela gogora ekintza ikus-garri horiek. Iparretarrak erakundeak ia 30 urtez eginikoekintza armatuek gogorarazten dute, izan ere, badagoelaIparralden giro egokirik ekintza erradikalagoetara jotzeko,baldin eta agintarien itxikeriak jendearen frustrazioa etaamorrua areagotzen badute.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

55

Page 56: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ ‘Demoen’ garrantzia

Garrantzi izugarria dute ‘Demoek’ iparraldeko testuinguru poli-tikoan. Disidentziaren sugarra piztuta eduki zuten 2000tik 2003rabitartean, departamenduaren aldeko mugimendua berregituratuzen garaian hain justu. Horrez gain, abertzaletasuna gizarteratzekoezinbesteko talde bilakatu zen, eta hainbat gazte erakarri zituenekintza gero eta erradikalagoetara. Azkenik, baldintzatu egin zutenIparraldeko gainerako eragileen estrategia (Euskal Herri osokoenaere esango genuke), bi alderditatik baldintzatu ere: batetik, desobe-dientziaren ahalak erakutsi zizkien ohiko estrategietan zihardutenerakundeei (Baterari, adibidez); bestetik, desobedientziaren ahalakerakutsi zizkien indarkeria-estrategia onartzen zutenei, eta alterna-tiba berri bat plazaratu zuten, ordura arte apenas ezagutzen zena.

Laburbilduz, 2000ko erdialdera jo zuen gailurra 1994-1997 bitar-tean abiatutako protesta-zikloak: a) gatazka biziagotu egin zen, b)nabarmen geratu zen departamenduaren aldarrikapena oso zabal-duta zegoela gizartean, c) hedapen geografiko handia zuen aldarri-kapenak, ez zen soilik hiri barruko auzia. Mobilizazio-ziklo hazkorhorren adibide nabarmenena azkenik, hau izan zen: d) UDF etaRPRko zuzendaritzek bultzatutako kontra-mugimenduen sorrera.

Departamenduaren aldarrikapenak arrakasta izan zuen arren,haren aldeko mugimendu bateratuak ez zuen lortu jarduerari eus-tea, mugatuta zegoelako egitura aldetik, eta hainbat aldaketa izanzirelako aukera-egituran. Nolanahi dela ere, beste mobilizazio-ziklobat abiatu zen 2003ko hasieran, Raffarinen gobernuak deszentrali-zazioaz bultzatutako eztabaidaz baliatuta.

IGOR AHEDO

56

Page 57: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Ondorio gisara

Azpimarratu beharrekoa da abertzaleak izan zirela aldarrikape-naren bultzatzaile nagusiak. Alderdi sozialistako hautetsiek, baitazentroko eta eskuineko askok ere, euskal nortasunaren alorrekohainbat eskakizun bereganatu behar izan zituzten, departamen-dua eskatzearekin batera; besteak beste, euskararen ofizialtasu-na. Iparraldeko sektore ia guztiek onartzen dute gaur egun eska-ri hori (baita Hautetsien Kontseiluko Lehendakaritzak ere,Iparraldeko erakunde politiko gorenak!). Alde horretatik, nabar-mena da orain hamarkada batzuk zegoen egoerarekiko diferen-tzia.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

57

Page 58: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

5Garai berriak

mugimendu abertzalearentzat

Dagoeneko aztertu dugunez, hirugarren erreakzio periferikoaagertu arte ez zen eratu –1960ko hamarkadan– mugimendu aber-tzalearen erantzun antolaturik. Dena dela, hegoaldeko abertzaleeneraginak, indar eta garapen ideologiko handiagoa zituenez, aregehiago nahastu zuen berez ere nahiko konplexua zen mugimenduabertzalea.

Beraz, ezkerra/eskuina ohiko banaketaz gaindi, Iparraldeko era-kunde abertzaleek beste banalerro bat ere bazuten: ENAMen irizpi-deak onartzea edo ez. Genioenez, Iparraldeko mugimendu abertza-learen izaera aurrerakoia zela medio eragin zuen ENAMen aipatuzatiketa: a) batetik, Euskal Batasuna. Erakunde horrek onartu eginzuen hasieran ‘lehentasunezko frontearen’ teoria, hau da, gaitzetsiegiten zuen IKren jarduera armatua, baina onartu egiten zuen ETAkHegoalden zerabilena; eta, b) bestetik, EMA. Alderdi horrek ezzuen onartzen ENAMek Ipar Euskal Herrian muturra sartzea,Iparraldea borroka-eremu autonomoa zela baitzioen. Hortaz, IKrenjarduerarekin bat zetorren EMA, ENAMen estrategiari jaramonikegin gabe. Are konplexuagoa bihurtu zuen egoera beste faktorebatek: alderdi abertzale moderatuak ere –EA eta EAJ– Iparralderahedatzeko ahaleginetan zebiltzan.

Dena dela, bateratze-prozesuari ekin zion Iparraldeko mugimen-du abertzaleak 1990eko hamarkadaren erdialdera. ENAMen auto-kritikak (Iparraldearekiko jokabidea zela eta) erraztu egin zionbidea bateratze horri. Hortaz, Abertzaleen Batasuna sendotu zen,pixkanaka, Iparraldeko abertzaleen erreferentzia-mugimendutzat.ABren jarrera posibilistari esker, Ipar Euskal Herriko aspaldiko bieztabaida nagusien erdi-erdian aritu da erakunde hori: garapen-estrategiei eta erakunde propioak sortzeari buruzkoetan.Hamarkada luzeak eman ondoren kanpotik etorritako estrategiaketa diskurtsoak lantzen, ABren sendotzeak erabat aldatu zituengauzak, gizartean onespen handia zuten dinamikak jorratzen bait-

IGOR AHEDO

58

Page 59: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

zituen. Dinamika horiez baliatuz, abertzaletasun-dosiak –gutxikaeta pixkanaka– gizarteratzen saiatu zen AB. Ez zen lantegi erraza,duela gutxi arte ez baitzuen ezer jakin nahi Iparraldeko gizarteakgai horietaz. Horrenbestez, garapen-politika publikoei eta erakun-de propioei buruzko eztabaidaguneetan sartu ziren abertzaleaklehenbizi; ondoren, gauzatu beharreko zeinahi dinamikaren ezin-besteko osagai bihurtu ziren.

Orain arte idatzitakoa errepasatu ondoren, saiatuko gara azter-tzen mugimendu abertzaleak Ipar Euskal Herrian izan dezakeenbilakaera. Lehenik, 1) 2001eko hauteskunde kantonaletako emai-tzak aztertuko ditugu, mugimendu abertzaleak hauteskundeetaninoiz izan dituen emaitza hoberenak izan baitziren; 2) abertzaleenarteko azken zatiketak aztertuko ditugu (AB eta Batasunaren arte-koa); 3) mugimendu abertzale moderatuaren mugak behatuko ditu-gu (Elgar-Ensemble erakunde euskaltzalearen sorrera); eta, 4)departamenduaren aldeko Batera plataformaren inguruan taldeabertzaleek eratu duten estrategiaren ardatz nagusiak azaldukoditugu.

Ezinbestekoa deritzogu, bestalde, aztertzeari nongotasun- edonortasun-sentimenduek azken hamarkada hauetan izan dituztenaldaketak. Gure iritziz, nortasun-sentimenduen aldaketa da egoeraberri honen euskarria.

NORTASUN-SENTIMENDUAK ALDATZEN

Orain arte jorratu duguna berriro aztertuz, hainbat aldaketa atze-maten dira Iparraldeko sistema politikoan. Aldaketa horiek direlamedio, honako hau aurreikustea balegoke, gure ustez: euskal nor-tasun-sentimenduaren sendotzea epe labur edo ertainera.

Bertako araubide kulturaletan oinarritutako harreman-ereduaizan zuten Iparraldeko herrialdeek XX. mendearen erdialdera arteedo. Frantziako Iraultzaren ondoren ez zen sortu Ipar EuskalHerrian elite ekonomikorik, ikuspegi abertzalean oinarriturik sin-bolo etnikoetatik mobilizazio etniko-politikorako jauzia bultzatukozuenik, Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala. Dena dela, Frantziakoestatu-eraikuntzaren sendotasuna ikusirik, espero zitekeena bainogehiago iraun zuten euskal kulturak eta hizkuntzak. Elizaren

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

59

Page 60: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

–indar handia zeukan herrietan– eta herri xehearen arteko loturariesker biziraun zuen euskal izaerak Iparralden.

XX. mendeko lehen hamarkadan, ordea, hainbat faktore gehituzitzaizkion gizarte tradizionalaren krisiari: a) derrigorrezko hez-kuntza eskola guztietan frantsesez emateko aginduaren ondorioak,b) zentroaren eta periferiaren arteko harreman-eredu berria.Estatuaren ikuspegi zentralistarekin bat zetozen hainbat jauntxorenesku geratu ziren harreman horiek, c) desoreka sakona Iparraldekokostaren eta barrualdearen artean: bizitasun ekonomiko handiazeukan kostaldeak; barrualdea, berriz, gainbehera zihoan, d) neka-zaritza nagusi zuen garapen ekonomikoko ereduaren amaiera, eta,e) gazte ugarik hartu zuten parte bi mundu-gerratan, hau da,Frantziagatik hil zuten edo hil ziren euskal gazte asko, ordura arteurrun samarretik ikusten zuten nazio bategatik.

Hortaz, modernitatean sartzeak beste nortasun bat aurkitzeaekarri zien Iparraldeko euskaldunei: frantses nortasuna. Euskalnortasun-sentimenduari kontrajarria zen nortasun berria.Tradizioarekin, ideia zaharkituekin uztartzen zuen euskaltasunafrantses modernitateak. Ondorioz, erabat eten ziren ordura artekogizarteratzeko moduak. Horren adibide dugu gurasoengandikseme-alabenganako euskararen transmisioak izan zuen krisia, zen-bait kultur adierazpenen desagertzea (maskaradak...), eta abar.Laburbilduz, arrazional-instrumental kutsu nabarmena zuenmodernitateak Ipar Euskal Herriko euskaldunentzat, baita frantses-kutsua ere.

Oso bestelakoa da egungo egoera, ordukoarekin alderatuta, eus-kal nortasun-sentimenduaren berpizkundea nabari baita, ordezkarisozial, kultural, ekonomiko eta politikoen artean batik bat, bainabaita herritar arrunten artean ere. XXI. mendearen hasierako egoe-ra eta duela bi hamarkadakoa arras ezberdinak dira, itxura bateanbederen:

Garai batean gainbehera ari ziren hainbat festa berpizten ari diraegun (Itzaina & Ikardo, 1998). Bestalde, ospakizun horien eduki sin-bolikoa (pastoralena, adibidez) frantses nortasun-sentimendua sen-dotzeko erabiltzen zen orain gutxira arte; gaur egun, aldiz, euskal-dun izatearen ‘harrotasuna’ aldarrikatzen da ospakizun horietan.Horrez gain, garai bateko kutsu probintzialista utzi eta mugaz gain-diko euskal komunitatea irudikatzen da egun aipatu ospakizunetan

IGOR AHEDO

60

Page 61: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

(Haritschelhar, 1986; Fourquet, 1990; Fernández, 1993, Etchecopare,2001).

1980ko hamarkadan ez hautetsiek ez Iparraldeko gizarteak ezzuten euskal departamendua aipatzerik ere nahi. Gaur egun, aitzi-tik, gero eta hedatuagoa dago Biarnotik bereizteko gogoa eta euskaldepartamendua sortzekoa, zatiketa politiko, ekonomiko eta kultu-ralez gaindi egon ere (Chaussier, 1997, 1998, 2002; Ahedo 2003).

Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua (“Frantsesa da Errepu-blikaren hizkuntza”) inork gutxik jartzen zuen zalantzan duelahamarkada batzuk; gaur egun, berriz, adostasun handia dago IparEuskal Herrian honako honetaz: koofizialtasuna behar du euskarakbizirik irauteko (Garapen Kontseilua, 2003; Hautetsien Kontseilua,2002 eta 2003).

Politikagintzari dagokionez, ikuspegi lokalista zen nagusi oraingutxi arte (udalerria, kantonamendua, barrutia gehienez ere); egun,ordea, Ipar Euskal Herri osoa hartzen da kontuan, 1992an abiarazi-tako garapen-ekimenei esker (Chaussier, 2002; Ahedo, 2003; Ahedo,2003b).

Urte hartatik aurrera Iparraldeko elite lokalek, sozialek, kultura-lek eta politikoek eginiko hausnarketa kolektiboa dela-eta, onartuegin zen, azkenik, nortasun-sentimenduak daukan garrantzia, eus-kal lurraldeen arteko zatiketa gainditzeko funtsezko tresna baita: a)kostaldearen eta barrualdearen arteko ardatza egituratzen du, b)mugaz bestaldeko erakundeekiko elkarlana erraztu egiten du, c)Iparraldeko sinergiak sustatzen ditu, d) erakunde propioa (depar-tamendua) aldarrikatzeko oinarri da, e) Biarnotik eta Akitaniakogainerako herrialdeetatik bereizteko Ipar Euskal herria, edo, f) ber-tako garapen-dinamika bat justifikatzeko arrazoitzat erabil daiteke,Parisko agintariek bultzatu zain egon beharrean (GarapenKontseilua, 1997, 2000, 2003).

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

61

Page 62: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Euskal nortasunaren berpizkundea

1990eko hamarkadan hasi zen gainditzen krisia euskal nortasu-na, hainbat faktore zirela medio. Honako hauek, besteak beste:1) bertako erreferentziak behar zituzten herritarrek, globaliza-zioak zekarren uniformizazio kulturalari aurre egiteko; 2) mugazbestaldeko erakundeekiko elkarlana, horri esker ohartu baitzirenIparraldeko eragileak oso ingurune mugatua dutela, batetik, etalurraldetasuna aldarrikatzeak badakarrela hainbat onura, beste-tik, 3) garapenaren bultzatzaile unitate lokalak sendotu izanaFrantzian.

Baina, batez ere, bertako antolamendua eta erakundeak lortzekoestrategiak eragin zuen aldaketa, alderdi ekonomikoa nortasun-alderdiarekin elkartu baitzuen. Bai antolamenduari bai erakundepropioak izateari dagokienez, Iparraldeko eragile guztiek jotzendute euskal onuragarritzat nortasun-sentimendua, Iparralderengarapena bultzatzen baitu, baita erakunde propioak izateko justi-fikazioa ematen ere.

Bi oinarri horiek kontuan harturik, eta euskal mugimendu aber-tzaleak bietan egindako lana ikusirik, errazago ulertzen da zerdela-eta berpiztu den euskal nortasun-sentimendua festa-ospaki-zunetan, euskal kulturaren eta hizkuntzaren aldeko ekimenetan,departamenduaren aldeko jarreran, edo alderdi abertzaleek hau-teskundeetan aspaldian izan duten boto-hazkundean.

PAYS BASQUE NORTASUN BERRIA

Baina, euskal nortasunaz gaindi, bada Iparralden fenomeno bitxibat. Normalean, periferiako gatazka guztietan, bi nortasunen arte-ko polarizazioa eta enfrentamendua sortzen da: nortasun bat insti-tuzionalizatua egoten da (frantses nortasuna – estatu frantsesa), etabestea, berriz, politikoki nola gauzatuko ibili ohi da (euskal norta-suna – euskal estatua – autonomia / departamendua). Ipar EuskalHerrian, ordea, bada bi nortasun horien arteko beste nortasun-sen-timendu bat: Pays Basque nortasuna. Euskal kultura eta hizkuntzaditu oinarri aipatu nortasunak, eta horiez baliatzen daIparralderentzat bertako erakundeak eskatzeko. Hirugarren norta-sun-sentimendu horrek, baina, onartu egiten ditu Errepublikarenprintzipioak, baita, ondorioz, Iparralde Frantziaren parte izatea ere.Hortaz, honela moduz laburtuko genuke ‘Pays Basque nortasuna’:“Euskaldunak Frantzian, frantsesak Iparralden”.

IGOR AHEDO

62

Page 63: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Pays Basque nortasuna

Normala da nortasun-sentimendu hori beste batekin parekatzea,hots, Hegoalden “euskaldun bezain espainol” sentitzen direnena-rekin. Ez dugu uste, ordea, konparaketa egokia denik. Alde bate-tik, euskal-espainol nortasun bikoitz horrek nortasunaren biga-rren aldea (espainola) azpimarratzen du gehienetan; PaysBasque nortasunak, aldiz, euskal nortasuna hartzen du oinarri-tzat. Bigarrenik, nortasun anizkuna sendotutako bi nortasun abia-puntu dituela sortzen da; Pays Basque nortasuna, ordea, fran-tses nortasuna nagusi den testuinguruan agertu da. Hirugarrenik,eta aurrekoari loturik, nortasun anizkunak nortasun espainolare-kin nahasteko joera du Hegoalden; Iparralden, aldiz, PaysBasque nortasuna euskal nortasunarekin nahastea gerta liteke,eta hura sendotzea.

Zertan gauzatzen den ‘Pays Basque nortasuna’? Hainbat dikoto-mia gainditzen laguntzen du: Iparralderen desegituraketaren aurkaegiteko, lurralde-batasuna aldarrikatzen du; bertako administrazio-rik ezari aurre egiteko, departamendua eskatzen du; Errepubli-karen uniformetasunaren kontra, euskal nortasuna lehenesten du.Jakina denez, Iparralderen lurraldetasuna aitortzea, kostaldeareneta barrualdearen arteko egituraketa eta euskal nortasuna onartzeaalderdi abertzaleen eskakizunetako batzuk dira, edo, zentzu zaba-lagoan, euskaldun sentitzen diren Iparraldeko herritarrenak.Iparraldeko ordezkari politiko askok, ordea, onartzen dituzte eska-kizun horiek, abertzale ez diren arren; besteak beste, Inchauspek(RPR), Maitiak (PS), Gimenezek (UDF) edo Lissarrek (Berdeak).Nekez uler daiteke aipatu politikarien jarrera Iparraldeko nortasun-auzia dikotomiaren ikuspegitik begiratuz gero, hau da, euskal nor-tasuna frantses nortasunaren aurka. Hortaz, erdibideko eremurikbehar du egon, bitariko nortasuna alegia. Nortasun euskaltzale etaerrepublikazalea.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

63

Page 64: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Nortasun euskaltzale eta errepublikazalea

Errepublikazalea diogu, zeren eta Iparralden nortasun-sentimen-du horren aldeko direnek ez dute Frantziako statu quoa ukatzen;euskaltzalea, berriz, departamendua eta euskararen ofizialtasu-na eskatzen dutelako euskal nortasuna babesteko, beren alder-dietako zuzendaritzei aurre eginez zenbaitetan.

Gure iritziz, lehendik ere bazen Iparralden ‘Pays Basque norta-sunik’ –gogoratu kristau-demokraziaren eta euskal kulturaren arte-ko lotura aztertu dugun atala–, baina 1990eko hamarkadan hasi zennabarmentzen, hainbat arrazoi zirela medio.

Lehenik eta behin, garapen-dinamikak objektibo-izaera ematendio lurraldeari (Ipar Euskal Herria), hasieran erakunde propiorikaldarrikatzen ez bada ere. Objektibo bihurtze horren ondoren, jar-duera politikorako esparrua zehaztu zen: Ipar Euskal Herria.Erakundeei zegokienez hutsaren pareko izaten jarraitzen zuenarren, eragile guztiek (gobernu-ordezkariek, abertzaleek, haute-tsiek...) onartu zuten Iparralde zela politika publikoak gauzatzekolurralde-esparrua. Pérez-Agotek dioenez (1999), eragileek izaki batiizaki sozial izaera (Iparralde) aitortzeak sortze-bidean jartzen duhura (garapen-politika publikoak), eta bultzatu egiten du nortasun-sentimendua (‘Pays Basque nortasuna’).

Baina ez zuten eragile lokalek bakarrik bultzatu esparru lokalaIpar Euskal Herria izate hori, eta beste pauso bat ere eman zen bidehorretan: administrazioak berak sustatu zuen dinamika hori: lehen-bizi, ‘Pays Basque 2010’ prozesua abiarazi zuen; ondoren,Hautetsien Kontseiluaren eta Garapen Kontseiluaren sorrera onetsizituen, baita garapen-estrategia arautu ere; azkenik, izenpetu eginzituen 1997ko CIADT, 2000ko Plan Kontratua eta 2001ko HitzarmenBerezia (117).

Aipatua dugunez, 1995ean jarri zen martxan gizarte zibilaren(Garapen Kontseilua) eta politikarien (Hautetsien Kontseilua)asmoak biltzen zituen egitura bikoitza. Bi erakunde horiek zehaz-ten dituzte Iparralderen garapenaren ardatzak. Kasualitatez edo,ardatz horien inguruan oinarritu zuen mugimendu abertzaleakaurreko hamarkadetan euskal nortasuna sendotzeko estrategia:euskal kulturaren eta hizkuntzaren alde jardutea, kostaldearen eta

IGOR AHEDO

64

Page 65: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

barrualdearen arteko harremanak egituratzea, eta mugaz bestalde-ko euskal herrialdeekin harremanak sendotzea.

Baina, erakundeetatik kanpo begiratuta ere antzematen da ‘PaysBasque nortasunaren’ indartzerik: euskal kultur adierazpenenberrindartzean (18), herritarren jarrera-aldaketan euskararen ira-kaskuntza dela eta, komunikazio-alorrean (‘La Semaine du PaysBasque’ sortu zen, ‘Sud-Ouest’ egunkariaren Pays Basque edizioansartzea eskatu zuen Zuberoak, Radio France Pays Basque...), eragi-le politiko eta ekonomikoen egituraketan (Baionako Merkataritzaeta Industria Ganbera, ELB, CFDT Pays Basque, PS Pays Basque...),kontzejuen arteko egituraketan (Ipar Euskal Herriko AuzapezenBiltzarra, Euskal Kulturaren aldeko Kontzeju Arteko Sindikatua),alor ekonomikoan (Herrikoa, Hemen, Euskal Herriko Kola Alter-natiboa, IparLait, Akerbeltz...), kirol-alorrean (Biarritz Olympique-Pays Basque, Tour de France).

Azter dezagun, bestalde, Iparraldeko hautetsi ezagunen diskur-tsoa, eta ikus dezagun zer dela-eta aldatu zuten irizpidezInchauspek, Lamassourek, Grenetek... euskal departamenduaz,euskararen ofizialtasunaz eta Baiona hiriburu izateaz. Gure ustez,‘Pays Basque nortasunak’ eragin zuen hautetsi horien iritzi-aldake-ta (19)

Goiztxo da oraindik ‘Pays Basque nortasunaren’ osagaiak zehaz-teko, ez baitauka oraingoz bideratuko duen mugimendu politikosendoturik, euskal eta frantses nortasunak ez bezala. Alabaina, bali-teke laster aldatzea egoera hori, orain sortu baita Iparralden era-kunde politiko berri bat, Elgar-Ensemble, UDFko hainbat hautetsikristau-demokratek bultzatua. Hegoalden ez da oharkabean pasatuerakunde horren sorrera.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

65

Page 66: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Elgar-Ensemble: ‘Pays Basque nortasuna-ren’ adierazpide politikoa

Hona hemen alderdi horrek dakarren nobedadea: ohiko irizpidepolitikoen arabera bereizi beharrean, Iparraldeko kultura eta era-kundeak aintzatestea duela oinarri. Martxoko hauteskunde kan-tonaletara aurkeztekoa den erakunde horretako buruzagi batek(Peio Labegerie) dioenez, Elgar-Ensembleren helburua daIparraldeko politikagintzako bi alderdi-motaren arteko hutsuneabetetzea, frantses nortasuneko alderdien eta euskal alderdiabertzaleen artekoa alegia. Labegeriek dioenez, “zubi-lana eginnahi dugu Ipar Euskal Herriko bi zibilizazioen artean: frantse-sen/euskaldunen eta frantses eta euskaldun sentitzen direnenartean”. Oker ez bagara, Iparralden sortzen ari den nortasunberriaren lehenbiziko adierazpide politikoa jaioa da.

Laster mintzatuko gara berriro gain horretaz.

MUGIMENDU ABERTZALEAREN SENDOTZEA

Nortasun euskaltzalearen eta mugimendu abertzale antolatua-ren sendotzeaz jarduteko onena, beharbada, hauteskundeetakoemaitzak ditugu. 2001eko hasierako hauteskunde kantonalek aber-tzaleen gorako joera nabarmendu zuten; izan ere, udal hauteskun-deetan eta Kontseilu Nagusirakoetan ordura arte sekula eskuratu-tako boto-kopuru handiena bereganatu zuten abertzaleek urte har-tan: 10.000 hauteslek baino gehiagok bozkatu zituzten AbertzaleenBatasunaren zerrendak, hautesle-erroldaren %12k (20).

▼ 2001eko hauteskunde kantonalak

Alde kualitatibotik begiratuta, aurreko legealdian baino askoz ereudal-ordezkari gehiago lortu zituzten Iparraldeko abertzaleekhauteskunde haietan. Halaber, hautsi egin zuen ABk aspaldikouste bat (“abertzaleak ez dira gai erakundeak kudeatzeko etahaien buru aritzeko”), Baionako zerrenda abertzaleko bi ordezka-ri sartu baitziren Udal Kontseiluan. Horiez gain, beste bi hautatuzituzten Greneten zerrenda bateratuan. Hortaz, Iriart bihurtu zenmandatari nagusi 3.500 biztanletik gorako Iparraldeko herri baka-rretako batean (Hiriburu), eta Jean Michel Galantek Baigorrikokantonamenduko kontseilari nagusi kargua bereganatu zuen,departamenduko hauteskundeen bigarren itzulian gehiengo kua-lifikatua lortu baitzuen.

IGOR AHEDO

66

Page 67: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Badirudi, bada, hainbat aukera ari zaizkiela agertzen Iparraldekoabertzaleei. Alabaina, egia ematen duen arren euskaltzaletasunasendotzen ari dela Ipar Euskal Herrian, urruti dago oraindik ereabertzaleen arteko erabateko elkarlana. Lan honek ez ditu aztertu-ko abertzaleen sendotzea muga dezaketen hainbat faktore (ETArenindarkeriak Iparralden izan duen eragina, edo azkeneko hautes-kunde presidentzialetan sortutako egoera berezia). Nolanahi delaere, kontua da aurreko hamarkadarekin alderatuz gero egoera kua-litatibo oso bestelakoa duela egun Iparraldek. Horren adibide esan-guratsuenetakoa hauxe dugu: mugimendu abertzaleak pribilegioz-ko lekua bereganatu du Ipar Euskal Herriko sistema politikoan etahauteskundeetan.

MUGIMENDUU ABERTZALEAREN BANALERRO BERRIAK

Bi helburu jarri zizkion bere buruari Abertzaleen Batasunak1990eko hamarkadaren amaieran. Oraintsu aztertu dugunez, lortuzuen ABk Iparraldeko garapenari buruzko eztabaidaren erdi-erdiankokatzea, baita Ipar Euskal Herriko gizartearen aldarrikapen han-dienetako baten bultzatzaile izatea ere: bertako erakundeak. Baina–genioen– bazuen ABk beste egitasmo bat ere: indarkeriaren garaiaamaiaraztea.

1990eko hamarkadaren amaieran, artean, hainbat joera zeudenABn indarkeria zela eta. Sektore historiko batzuek arbuiatu egitenzuten bai ETAren bai Iparretarraken borroka armatua arrazoi etiko-engatik. Beste sektore batzuek kaltegarri zeritzoten Iparretarrakenborrokari, abertzaleek sostengu eskasa ematen ziotela eta. Alabaina,nahiko begi onez ikusten zuten ETAk Hegoalden zerabilen jardue-ra. Azkenik, beste abertzale batzuek zioten borroka armatua mugazbi aldetara zela tresna eraginkorra. Horrenbesteko jarrera-aniztasu-na ikusirik, ABk alde batera utzi nahi izan zuen indarkeriaren legi-timotasuna bai/legitimotasuna ez eztabaida, eta ez zuen horretazirizpide garbirik azaldu jendaurrean. 1998tik aurrera, ordea, aldatuegin ziren gauzak.

Urte horretan izenpetu zuten Hegoaldeko indar abertzaleek, IU-EBk eta beste zenbait erakunde eta taldek Lizarrako Ituna. “Badagatazka politiko bat Euskal Herriaren eta Espainia zein Frantziarenartean”, zioen Itunaren agiriak. Indarkeria ere gatazka horren adie-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

67

Page 68: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

razle litzateke, itunkideek ziotenez, eta, horregatik, konponbidepolitikoa behar zuen izan. Itun hura sinatzearekin batera su-etenaaldarrikatu zuen ETAk. Handik egun batzuetara, bat egin zuen IKkere su-etenarekin. Hiru hamarkadatan indarkeria jasan ondoren,itxaropenari leiho bat zabaldu zioten euskal herritarrek. Mila batlagun hil zituen alde batekoen zein bestekoen indarkeriak hiruhamarkada horietan, ehunka izan ziren torturatuak, milaka etamilaka atxilotu zituzten polizia-indarrek, eta milaka bizi izan zirenETAren mehatxupean (Ormazabal, 2003).

Baina 1999ko amaiera aldera zapuztu ziren euskal herritarrenitxaropenak, su-etena hautsi egin baitzuen ETAk. Erakunde arma-tuak zioenez, abertzale moderatuen (EA eta EAJ) epeltasunagatik ezzen behar besteko aurrerapausorik eman (21). HBko hainbat mili-tantek ez zuten batere ongi ikusi ETAk berriro armei ekitea. IkusirikHBren zuzendaritza isilik zegoela eta ez ziola beste su-eten bateskatzen ETAri, HBtik alde egin eta Aralar sortu zuten aipatu mili-tanteek. Iparralden, ordea, are larriagoak izan ziren su-etena hautsiizanaren ondorioak.

Izan ere, ETAren jarrerak ABko militanteengan eragindako ego-nezinaz gain, beste faktore batek ere esku hartu zuen Iparraldekogiroan. Hegoaldeko abertzale erradikalak Iparraldeko kidekomugimenduei hurbiltzen hasi ziren 90eko hamarkadan, 80koanIKren jardueraren aurka azaldu izanaz autokritika egin ondoren.Bat egin zuten mugaz alde bietako hainbat gazte-erakundek, pre-soen aldeko elkarteek, talde kulturalek... Horrekin batera, 1999tikaurrera gero eta nabarmenagoak ziren ETAren joan-etorriakFrantzian, eta, aldian behin, enfrentamendu armatuak ere izatenziren frantses poliziaren eta ETAkideen artean. Zurrumurruek zio-tenez, beste talde armatu bat sortzekoa zen Iparralden, edo –agian–ETA Iparralden ekintzak egiten hastekoa (22).

IGOR AHEDO

68

Page 69: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Beste zatiketa bat

Momentu hartantxe, hain justu, proposatu zion HBk Iparraldekoezkerreko mugimendu abertzaleari (AB) biak bat egitea. Aipatuberri ditugun gertakariak zirela medio, ezezkoa eman zioten pro-posamenari ABko biltzarkide gehienek. Honako kontraproposa-men moduko hau egin zuten ABko militanteek: a) AB eta HB poli-tikoki ongi bereiztea erabaki zuten, eta b) ETAri su-etena eskatuzioten, eta Lizarrako prozesuak zabaldutako bideari berriro ekite-ko deialdia egin zuten. ABren erabaki hori zela eta, erakundetikjoan egin zen Batasunatik hurbilen zegoen sektorea. Hortaz, han-dik aurrera libre zituen eskuak ABk bere kasako estrategiari eki-teko.

Testuinguru horretan, gero eta gutxiagotan izaten zen IKrenberririk. Azkenik, 2000ko amaiera aldera, egin zuen azken atenta-tua. ABk, berriz, hautsi egin zuen indarkeriarekiko nolabaitekoanbiguotasunak eragiten zion isolamendu soziala, eta departamen-duaren aldeko mugimendu zabala bultzatzen jarraitu zuen PS, UDFeta RPRko hainbat hautetsirekin batera.

Zatiketaren ostean ABk harturiko jarrerak (militanteen % 80konetsia) baditu kontuan hartu beharreko hiru alderdi:

- Batetik, AB bihurtu zuen Iparraldeko mugimendu abertza-learen erreferentzia nagusi. ABn geratzea erabaki zuten mili-tanteek ENAMekin lotura sinboliko estuak izan arren, gazteaskok eta militante dinamikoenetako zenbaitek ere ezinbes-teko ikusi zuten haustura. Militantziaren %20 galtzea kolpehandia izan zen, baina, hala eta guztiz ere, aurrera egitekoadina giza baliabide bazuen ABk. Bestalde, ABn segitu zutenhainbat militante historikok: Abeberry, Galant eta Iriartek,besteak beste.

- ABren Biltzarrak erabakitako ildo estrategikoak ETArekikolotura sinbolikoekiko haustura ekarri zuen, prozesu sobera-nista zibilaren alde agertu baitziren militanteak, Lizarra-Garaziko bideari jarraiki. Amaitua zen, bada, ABren betikojarrera hartzerik eza borroka armatua zela eta. Hartara, inon-go erakunde armaturen zeharkako menpekotasunik ez zuenjada ABk, eta behin betiko nagusitu zen estrategia politikoa,inoren eragin militarraren gainetik..

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

69

Page 70: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

- Hortaz, mugimendu abertzalearen betiko esparrutik harata-go hedatzeko moduan zen AB, hau da, beste sektore aurrera-koi eta euskaltzale batzuk bereganatzeko moduan. Sektorehoriek ez zuten ordura arte bat egiten ABrekin, indarkeriariburuz jarrera garbirik ez zuelako erakunde abertzale horrek.

Dena den, ABren hausturak eta Batasunaren sorrerak beste bana-lerro bat sortu zuen Iparraldeko ezkerreko mugimendu abertza-lean. ABko militanteak aurreko hamarkadetan baino trinkoagoageri ziren, 2001eko Biltzarrak onetsitako estrategia soberanistazibila zela eta, baina harrezkeroztik ere izan zuen barne tirabirarikhauteskundeetarako aliantzak zirela medio.

2004ko hauteskunde kantonaletarako estrategiak, adibidez,hautsak harrotu zituen ABn. Hasieran, abertzale guztien arteko pla-taforma bateratua zuen lehentasuna ABk. Autodeterminazio-esku-bidea eta Bateraren aldarrikapenekin bat egitea izan behar zituenardatz –besteak beste– aipatu plataformak. Proposamen horiek, gai-nera, erraz onar zitzaketen PNBk, EAk eta Batasunak. ETAri su-etena eskatzeak ekarri zuen, baina, eragozpen handiena.

Abagune horretan, ikusirik PNBk ez zuela eztabaidetan partehartzeko asmorik (alderdien arteko elkarrizketen emaitza jakinondoren erabakiko zuela bere jarrera esan zuen PNBk) etaBatasunak ez zuela ETAri su-etenik eskatzeko asmorik, agiri-zirri-borro bat prestatu zuten alderdietako ordezkariek. Alderdi bakoi-tzaren biltzarrak eman behar zion onespena agiriari. ABk, ordea, ezzuen bat egin zirriborroarekin eta hauteskundeetara bere kasa aur-keztea deliberatu zuen.

Berehala ekin zioten alderdietako propaganda-sailek porrotarenerrua besteari bizkarreratzeari. ABk jaso zituen zaplazteko handie-nak. Izan ere, ez dirudi oso zentzuzkoa ABko ordezkariek onartzeaETAren su-etenaren gaia saihesten zuen konpromisoa eta ABkomilitanteek ez berrestea. Ezin jakin zer barne-eztabaida izan zituenABk hori gertatzeko, baina erabakiaren arrazoi batzuk bederenbadakizkigulakoan gaude.

Alde batetik, bistakoa da zatiketaren zauriak ongi orbaindu gabezeuzkala artean ABko zenbait militantek (23). Nolanahi dela ere,nolabaiteko alderdikeria taktikoaren ondorio izan zen –gure ustez–hauteskunde kantonaletarako adostasunik eza. Alderdiek elkarre-kin adostutako formulak (ETAri su-etena eskatzea anbiguotasunez

IGOR AHEDO

70

Page 71: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

saihesten zuen) haserretu egingo zituen ABko hainbat sektore his-toriko, ez baitzuten inoiz onartu eskari hori. Sektore horiek konfor-me ziren 2001eko konponbidearekin. Bestalde, plataforma batera-tuan aritzeak ABren ondare politikoa hipotekatzea zekarren, PNBkzer erabakiko zuen ez baitzekien artean. Izan ere, PNBk bere kasaaurkeztea erabakitzen bazuen, hura izango zen Iparraldeko ‘markapropiodun’ indar abertzale bakarra; ABk, aldiz, Batasunarekin etaEarekin ‘partekatu’ beharko zituen emaitzak. Beraz, baliteke ABk eznahi izatea bere ahalmen elektorala (PNB, EA edo Batasunarenabaino zortzi bider handiagoa) plataforma bateratu batean urtzerik,PNBk bere kasako emaitzak erakusten zituen bitartean.

Frustrazioa eragiteaz gain, barne-tirabirarik ere sortu zuenABren jokabideak. Matalaz deituriko korronteak –besteak beste,Bidart eta Ttotte Etxebeste militante historikoak kide ditu– kritika-tu egin zuen ados jartzeko ABren borondaterik eza.

Laburbilduz, nahiz eta AB bihurtu mugimendu abertzalearenerreferentzia nagusi, barne-tirabirak ez dira desagertu eta aldianbehin krisiren bat sortzen da.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

71

Page 72: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Duela 20 urte bezala

Okerrena, ordea, krisi horien jatorria da, hots, Hegoaldeko hain-bat diskurtso eta jokabide Iparraldera hedatu izana: EAJk su-etenaeskatzen dio ETAri Batasunarekin ezer adosteko aurrebaldintzagisa; Batasunak dio, berriz, ez duela horrelakorik egingo. Bi jokabi-de horiek ez dira Iparraldeko egoeraren ondorio, Hegoaldekoarenabaizik. Alabaina, duela 20 urte bezalaxe, oztopatu egiten duteIparraldeko mugimendu abertzalearen batasuna. Batzuk galdetzenhasiak gara geure buruari Iparralderen lagun arriskutsuenaHegoalde ez ote den...

ABERTZALE MODERATUEN MUGAK

Ohartuko zinetenez, abertzale moderatuak (PNB eta EA) ez ditu-gu apenas aipatu azterketa honetan. Izan ere, indar txikia dute bialderdi horiek Iparralden. Hala eta guztiz ere, ezinbestekoa duguhorien azterketa ere egitea, PNBrena batez ere, azkenaldi honetanEAk baino egonkortasun handiagoa duela baitirudi. Gure iritziz,Iparraldeko mugimendu abertzalea sendotu egin zuen AB sortuizanak, baina badu gabezia nabarmen bat oraindik ere: ez dagoabertzale moderatuen alternatibarik.

Hamabost urte paseak dira EA sortu zela; handik urte batzueta-ra, berriz, PNB eratu zen. Denbora iragan arren, ordea, ez duteabertzale moderatuek sustrai sakonik Iparraldeko baratzean; areokerrago, azken hauteskunde legegileen emaitzak ikusirik, badiru-di atzeraka ere ari direla, pixkanaka. Zer dela-eta kostatzen zaienhorrenbeste abertzale moderatuei Iparralden erroak botatzea?Lehendik ere esana dugunez, Iparraldeko mugimendu abertzalea-ren sorrera-testuinguruak badu horretan eragina. Baina badu horre-tan zerikusirik beste faktore honek ere: Hegoaldeko abertzalemoderatuek ez dute batere hausnarketarik egin Iparralden abertza-letasuna bultzatzeko leudekeen bideei buruz. Gure iritziz, zuhaitzaoker jaio zen, Iparraldean ezkerreko abertzaletasunak duen nagusi-tasunari aurre egiteko sortua baitirudi abertzaletasun moderatuak.Hala, logika horren araberakoa da PNBren eta EAren estrategia:ABtik nola edo hala bereizi beharraren araberakoa, alegia. Hortaz,

IGOR AHEDO

72

Page 73: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ABn dabiltzan abertzaleengana hurbildu nahi horrek beste eremubatzuk baztertzea ekarri die abertzale moderatuei, PNBri bereziki.

Baditu alderdi horrek ABk ez dauzkan hainbat aukera.Iparraldeko zentro-eskuineko hainbat hautetsiren jarrera euskaltza-leak abertzaletasun moderatua sendotzea ekar lezake, baldin etaelite horiek erakartzeko gai balitz. Oraindainokoan, frantses-norta-suneko alderdietan jardun dute elite horiek. 1990eko hamarkadanagertu ziren horren aztarna batzuk, eta Iparraldeko eliteko hainbatmilitantek abertzaletasun moderatura jotzeko asmoa azaldu zuten.‘Pays Basque nortasunaren’ sorrera PNBrentzat mesedegarri zate-keen, berez, alderdi horrek jakin izan balu sektore haiek beregana-tzen. Frantses errepublikanoak izan arren, Iparraldeko kulturgintzaeta garapen politikoarekin gero eta konprometituagoak zebiltzanaipatu sektoreak.

Horregatik, gure ustez, Elgar-Ensembleren sorrera PNBrenmugen sintoma litzateke. Jeltzaleek ez dute asmatu Iparralden, ezdute jakin helarazten horko sektore euskaltzale eta kontserbadoreeiabertzaletasunaren ondare politikoa. Izan ere, PNB ez da AB: jeltza-leek badute erakusleiho bikain bat (EAEn abertzale moderatuekeginiko kudeaketa) Iparralden azaltzeko. Gure ustez, jeltzaleak ezdira ohartu daukaten erantzukizunaz, ez dira jabetu eurak direlaegokienak Iparraldeko zentro-eskuinari honako hau erakusteko:lurraldearekin lotura estuena duenak kudeatzen du hobekienkomunitatea. Jeltzaleak ez dira konturatu Frantzian izan den bila-kaeraz. Erregioen aldeko mugimenduak –mugatua izan arren–beste garapen-gune batzuk (tokian tokikoak) badaudela erakutsidie herritarrei. Pixkanaka, erregioek indarra hartu dute, tokikoantolamenduaren organo bihurtuz joan dira. Testuinguru horretan,EAJ baino egokiagorik ez zegoen herritarrei erakusteko nola ku-deatu den Atlantiko aldeko komunitate ekonomiko nagusia.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

73

Page 74: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Aukera galduak

EAJk eskura zeukan baliabide politiko hori, baina apenas eginduen ezer Iparraldeko gizarteari egindako lana azaltzeko. Izanere, Ipar Euskal Herriko gizarteari Hegoaldeko egoeraren bestealdea bakarrik erakusten diote, nahita erakutsi ere: giro iluna,gatazkatsua, gizarte egituratu gabea, beti liskarrean dabilena...Hegoaldearen irudi hori saldu nahian ari dira hainbat alderdi etaforo Iparralden. Lehendakaria, berriz, Londresen, Parisen,Madrilen, Hego Amerikan... ibili da bere proposamena plazara-tzen. Alabaina, ez du oraindik aurkeztu bere Plana Ipar EuskalHerrian, agiriaren hitzaurreak berariaz aipatzen dituen arrenIparraldeko probintziak. Planaren bozeramaileak, orain artekoanbehintzat, Savater eta Sarkozy izan dira Iparralden.

Iparralden, bien bitartean, beste mugimendu bat ari zen sortzen:Elgar-Ensemble. PNBren ‘bezero’ izan behar luketen haiexek bere-ganatu ditu, hain justu, erakunde berriak. Horregatik uste duguabertzaletasun historikoak Iparralden gerora izan dezakeen eraginaez dagoela soilik PNBren esku. Jeltzaleek erakutsi egin behar dieteIparraldeko herritarrei gizarte bat gobernatzen duen alderdia dire-la, abertzaleek badakitela ongi kudeatzen, Madrilera edo Pariserabegira daudenek baino hobeto eta ilusio handiagoz, gainera. Epelaburrera, Elgar-Ensembleren bilakaeraren araberakoa izango daPNBren etorkizuna. Elgarrek porrot egiten badu, beste aukera batizango du PNBk bere ingurura erakartzeko hainbat sektore euskal-tzale, oraindik ere frantses sentitzen direnak alegia. Elgar-Ensemblek aurrera egiten badu, aldiz, ona izango da hori euskalhizkuntza eta kulturarentzat, baina aukera handirik ez da izangoABz kanpo alternatiba abertzalerik sendotzeko.

IGOR AHEDO

74

Page 75: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

BESTE MOBILIZAZIO ZIKLO BAT

Alderdi abertzaleen estrategia izan da, bada, erdi-erdian koka-tzea Iparralden 90eko hamarkadaz geroztik izan diren bi eztabaidanagusietan. Dena den, gaur egun bertako erakundeak sortzea dutehelburu nagusi abertzaleek, ikusirik garapen-estrategien mugak.Hurrengo lerrootan labur jorratuko dugu 2002az geroztiko mobili-zazio-zikloari; ondoren, Iparraldeko abertzaleen estrategiak azter-tuko ditugu, bai Ipar Euskal Herriaren ezagutza instituzionalari baigainerako euskal herrialdeekiko harremanei dagokienez.

1. 90eko mobilizazio-zikloa (1994-1999)

Komeni da, agian, 90eko hamarkadako mobilizazio-ziklo aipaga-rrienak berriro aztertzea, beste kapitulu batean horretaz aritu garenarren. 1994tik 1999ra bitartean, departamenduaren eskaria izan zennagusi. Aldarrikapen horren euskarriek aldatu egin zuten azken bimendeetako testuinguru politikoa.

Lehenik eta behin, lurraldetasunaren hiru interpretazioak –eko-nomikoa, politikoa eta kulturala– bateratu egin zituzten eragilepolitikoek, garapen-estrategiak zekarren legitimotasunaz baliatu-rik. Lehenbiziko aldia zen Iparralden horrelakorik gertatzen zena.Hala, ‘Pays Basque 2010’ eta Antolamendu Eskemak sortutako itxa-ropena (‘aurrera doan herria’) oinarri hartuta, ikuspegi ekonomikoa(departamendua=garapena) ikuspegi kulturalarekin elkartu zen(departamendua=euskal kultura eta hizkuntzaren babesle), baitapolitikoarekin ere (departamendua=politikagintza herritarrei hur-biltzeko bidea).

Ikuspegi bateratu hori zela medio (AED, 1997; APPEL, 1999),herritar askok egin zuten bat departamenduzaleekin eta beregana-tu egin zuten aldarrikapena, arrazoi batekin edo bestearekin adoszetozelako. Hortaz, aukera politikorako egitura martxan jarri zenIparralden. Frantziaren itxikeriak, berriz, areagotu egin zuen mugi-mendu bateratu baten premia. Ondorioz, aurreko mende amaiera-ko mobilizazio-zikloak diskurtsoak ez ezik estrategiak ere elkarga-natu egin zituen. Urriaren 9ko Deialdia mugimendu sozial batenernamuina bihurtu zen, geroago sortuko zen Bateraren sorburua.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

75

Page 76: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Diskurtso bateratua, mugimendu berri baten ernamuina etaaukera ugari eskura, horra hor statu quoa aldatzearen eta Iparraldedepartamendu bihurtzearen aldekoak elkarrengana bildu zituztenfaktoreak 90eko hamarkadaren amaieran. 1999ko urrian 13.000lagunetik gora ibili ziren manifestari Baionan euskal departamen-duaren alde. Nazien okupazioa amaituz geroztik ez zen izanIparralden horren manifestazio jendetsurik.

Alabaina, bere gorenean zebilenean desegin zuten mugimenduafaktore hauek: barne-tirabirek, hauteskunde-garai luze baten eto-rrerak, agintarien erantzun ezak eta aukera politikorako egituranizandako aldaketek.

▼ Lehenbiziko mobilizazio-zikloa (1994-1999)

Urriaren 9ko Deialdia izan zen lehenbiziko mobilizazio-zikloarenispilu. Hona hemen ziklo haren euskarriak:

1) aukera berriak sumatzen ziren Iparralden; Estatuak, aldiz,jarrera erabat itxia zerabilen

2) aldarrikapenaren ikuspegi politikoa, ekonomikoa eta kulturalabateratzen zituen diskurtsoa, ikuspegi ekonomikoa nagusi bazenere. Lehenbiziko aldia zen hiru ikuspegi horiek bat egiten zutelaIparralden

3) aldarrikapena gizarteratzeko mobilizazio-ziklo bat. Iparraldekoerakunde eta herritar gehienek egin zuten bat aldarrikapenarekin

2. Berregituratze-garaia (2000-2002)

2000ko hasieratik 2002ko amaiera aldera arte iraun zuen bigarrenzikloak, berregituratze-garaia deituko dugunak.

Aurreko sasoian baino jarduera publiko dezente gutxiago eginzuten bigarren horretan departamenduaren aldeko erakundeek.Bada, hala ere, zer azpimarraturik bigarrengoan ere, hor zizelkatubaitziren ziklo berrirako (iaz hasi zen) ezaugarri nagusiak.

Alde batetik, ekinbide konbentzionaletan jardun zuen Urriaren9ko deialdiaren inguruko mugimenduak. Baina talde horrek bestebati utzi zion errelebua 2000n. Abertzaleengandik askoz ere hurbi-lago zegoen mugimendu berria aurrekoa baino, eta ekintza ikusga-rriak egiteari ekin zion. 2000tik 2003ra bitartean desobedientzia-

IGOR AHEDO

76

Page 77: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ekintza ugari egin zituzten ‘Demoek’ (Demokrazia EuskalHerriarentzat) Iparralden, bi eskari hauek aldarrikatzeko betiere:bertako erakunde politikoak Ipar Euskal Herriarentzat, batetik; bes-tetik, Antolamendu Eskeman erabakitako hizkuntza-estrategia gau-zatzea. Dozenaka ekintza egin zituzten ‘Demoek’, ikusgarriakhorietako batzuk. Agintariei desafio egiteko eta urduri jartzekoahalmen handia erakutsi zuten ekintzaileek, baita herritarren elkar-tasuna bereganatzeko ere. Hiru urte iraun zuen ‘Demoen’ jardueraerradikal eta ez-biolento hark, eta lortu zuten Iparraldeko gizarteakonartzea ordura artekoa baino gatazka-giro handiagoa, mobilizaziokonbentzionalek eragindakoa baino biziagoa. Hala, ordura artemanifestaldiak, bilerak..., ohiko mobilizazioak besterik egiten ezzituzten hainbat eragilek hasi ziren pixkanaka estrategiak erradika-lizatzen agintarien itxikeriari aurre egiteko. ELB sindikatua, adibi-dez, laster hasi zen egoitzak okupatzen, José Bovéren laguntza sin-bolikoa zuelarik (globalizazioaren aurkako mugimenduko etaEuropako nekazarien elkarteko buruetakoa da Bové) (DEMO, 2002;AHEDO, 2004).

Urriaren 9ko Deialdiaren arazoetako bat zen Iparraldeko zenbaitjende ezagunen (hautetsi asko tartean) konpromiso pertsonalazuela euskarritzat. Konpromiso horrek, ordea, ez zien apartekogorabeherarik eragiten beren alderdietan. Adibide bat jartzearren,sozialisten idazkaria (Frantxua Maitia) departamenduaren aldekoazen; haren alderdikide Jean Espilondo, berriz, aurkako amorratua.Horixe bera gertatzen zen RPRn (Inchauspe, aldekoa; MichèleAlliot Marie, aurkakoa) eta UDFn ere (Beñat Gimenez, alde;Lasserre, aurka). Azken batean, hautetsien konpromisoak bazuenmuga jakin bat: norberaren alderdiaren estrategia. Ez da harritze-koa, beraz, Uriaren 9ko Deialdiaren gainbehera hauteskunde-garaiarekin batera hastea, Iparraldeko kontseilari nagusiak, auza-pezak eta diputatuak hautatu behar ziren sasoiarekin alegia.

2001eko senaturako hauteskundeetan, ordea, apurtu egin zendinamika hori, eta departamenduaren aldeko zerrenda bateratu bateratu zen, alderdi guztietako ordezkariekin, alderdien zerrendekinlehiatzeko. Barruti bakarreko hauteskunde haiek bi gauza nabar-mendu zituzten:

Alde batetik, departamenduaren aldeko mugimenduak urte-erdieraman arren lozorro taktikoan, alderdietako hautetsiek eutsi egiten

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

77

Page 78: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ziotela aldarrikapenari. Departamenduaren aldeko zerrendak ezzuen ordezkaritzarik lortu Frantziako Parlamentuan, baina ia 200hautetsik eman zioten botoa. Iparraldeko zerrenda bozkatuena izanzen.

Bestetik, emaitza onez gain, bazuen zerrenda hark azpimarratze-ko moduko beste alderdi bat ere: hautetsi guztiek (abertzaleek izanezik) hautsi egin zuten beren alderdien diziplina eta haien (PS, RPR,Berdeak eta UDF) zerrenda ofizialekin lehiatu ziren. Lehenbizikoaldiz Iparraldeko historian, departamenduaren aldarrikapena nor-beraren alderdiaren gainetik jarri zuten hautetsiek.

2001eko amaiera aldera hausnarketari ekin zioten ‘urriaren 9koDeialdiaren’ ordezkariek, departamenduaren aldeko zerrendarenarrakasta zela medio. Hausnarketa hartatik beste mugimendu bate-ratu bat sortu zen. Ez zen jende ezagunaren edo alderdien artekoplataforma hutsa mugimendu berri hura. Pays BasqueDepartamenduaren Aldeko Biltzarra (ADPB) 2002ko urtarrileansortu zen ofizialki, eta hauek zituen, egiturari eta estrategiari zego-kienez, helburu nagusiak: a) mugimendu autonomoa izatea, b) berebarne-egitura edukitzea, c) gainerako erakunde eta alderdi politi-koetatik independente izatea, d) departamenduaren aldeko herri-plataformak izatea egituraren oinarri, eta, e) bi aldarrikapen haueklortzea: Pays Basque departamendua, batetik; euskararen eta gas-koiaren ofizialtasuna (ADPB, 2002). Urte hartako maiatzeko etaekaineko hauteskundeetan (presidentziarakoak eta legegileak)parte hartu zuen erakunde berriak, eta saiatu zen plazararaztenhautagai guztien jarrerak mugimenduaren aldarrikapenak zirelaeta.

Hala, egitura klasikoago baten bidez hasi zen gainditzen mugi-mendu berria (Iparraldeko ordezkari aipagarrienak biltzen zituen)‘Urriaren 9ko Deialdiaren’ gabeziak. Barne-nortasun sendorik ezazuen hutsune handiena Deialdiak. Aipatzekoa da, bestalde, lehen-bizikoz aldarrikatu zela ordura arteko mobilizazio-zikloetan apenasaipatu ere egiten zen gai bat: euskara. Horrenbestez, beste norta-sun-ardatz bat gehitu zitzaion mugimenduaren estrategiari. Izanere, alderdi administratiboa (ekonomikoa, batez ere) izan zen 1999aarte mugimenduaren ardatz. Euskararen aldarrikapena gero etagehiago hasi ziren onartzen Iparraldeko herritarrak eta hautetsiak.

IGOR AHEDO

78

Page 79: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Horren adibide dugu, besteak beste, Hautetsien Kontseiluak 2003anhartutako erabakia.

▼ Berregituratze-garaia (2000-2002)

Laburbilduz, 2000-2002 garaiak beste fase baten oinarriak jarrizituen. Honako hauek:

1) estrategia erradikalagoak (desobedientzia zibila) erabili zituz-ten departamenduaren aldeko sektoreek,

2) gainditu egin zen alderdien estrategia. Ezinbestekoa zen bal-dintza hori betetzea alderdi frantsesetako hautetsiek estrategiaerradikalagoei ekiteko,

3) gizarte-erakunde konbentzional gisara eratu zen mugimendua,hau da, ‘Urriaren 9ko Deialdiaren’ mugak gainditu egin zituen.Izan ere, hautetsiek eta bestelako jende ezagunek osatzen zutenDeialdia, baina ez zuten euskarri militanterik, eta

4) departamendu-eskaria beste batzuekin lotu zen, hizkuntzaaldarrikapenekin batez ere.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

79

Page 80: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

3. Ziklo berria:beste fase bat aintzatespenerako bidean

2001eko hauteskunde kantonaletan emaitza onak lortu arrendepartamenduaren aldeko sektoreek, atzera egin zuten 2002ko hau-teskunde legegileetan. 1997an hautatutako hiru diputatuetatik bidepartamenduaren aldekoak ziren; 2002an hautatutakoetatik,berriz, bakarra ere ez. Bestalde, Jospinek esana zuen 1995ean depar-tamendua sortu egingo zuela “baldin eta hautetsi gehienak batbazetozen”; Chiracek eta Raffarinek, ordea, garbi esan zuten inolaere ez zutela onartuko euskal departamendurik.

2002ko amaiera aldera, baina, berriro ere itxaropenak itzuli zenIparraldera, deszentralizazio-prozesua martxan jartzeko asmoaazaldu baitzuen lehen ministroak. Horrenbestez, estrategia aldatuegin zuten bai Hautetsien Kontseiluak bai departamenduaren alde-ko sektoreek.

1. Raffarinen gobernuaren estrategia zen lurralde jakin batzueieskumen batzuk ematea, proba gisara edo. Kontsulta bidezkometodologia erabili zuen horretarako (bilerak gobernuko ordezka-rien eta lurralde bakoitzeko eliteen artean). Hori zela-eta, aho batezonartu zuen Hautetsien Kontseiluak 2002ko azaroan agiri bat,Assises des Libertés Locales de Sailles-de Bearnen (Biarno) aurkez-teko.

IGOR AHEDO

80

Page 81: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Hautetsien Kontseiluaren jarrera-aldaketa

Berebiziko garrantzia izan zuen agiri hark, lehenbiziko aldia bai-tzen hautetsien erakundeak departamenduaren premia plazara-tzen zuena. Lamassourek hainbat ministroren aurrean adierazizuenez, Frantzia osoari jakinarazi behar zitzaion “antolakuntzalokaleko esperientzia berezi horren berri. Berezitasun politikoa,kulturala eta nortasun propioa ditu oinarri antolakuntza horrek,eta aintzatetsi egin behar da nortasun berezi hori” (CEPB, 2002).

Hautetsiek, bada, erantzuteko eskatu zioten administrazioari,hainbat hamarkadatan Iparraldeko politikagintza baldintzatu zuengaiaz erabakiren bat hartzeko. Are gehiago: HautetsienKontseiluak bat egin zuen betidanik euskaltzaleek aldarrikatuta-ko hainbat eskaerarekin. Besteak beste, bertako NekazaritzaGanbera sortzea eskatu zuen, euskara hizkuntza ofizial izateaeta goi-mailako hezkuntza kudeatzeko erakunde publiko bat era-tzea.

2. Ilusioa eta itxaropena ekarri zien departamenduaren aldekoeihautetsiek bere eskariekin bat egin izanak. Hala, Batera plataformasortu zuten, lau eskari hauek xede harturik: departamendua IparEuskal Herriarentzat (Pays Basque departamendua), euskararenofizialtasuna, Nekazaritza Ganbera eta jarduera osoko unibertsita-tea (BATERA, 2002). Baterak bereganatu egin zituen HautetsienKontseiluaren eskakizunak, eta mobilizaziorako tresna bihurtuzituen.

Administrazioaren erantzunak ez zuen inor harritu: departa-mendurik ez, ezta aldaketarik ere Frantziako Konstituzioaren 2.artikuluan, hots, euskarari ez zitzaion ofizialtasunik aitortuko.Gobernuak, hortaz, bizkarra eman zien hautetsiei eta legitimatuegin zuen Bateraren erradikalizazioa. 2003ko urrian deitu zuenBaterak bere azken mobilizazio ‘konbentzionala’.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

81

Page 82: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

▼ Departamenduaren aldekoBateraren estrategia berria

Hurrengo urteetarako estrategiari buruzko hausnarketari ekinzion Baterak urriko manifestazioaren ondoren (7.500 lagun).Ordurako antolakuntza-sistema berria zeukan Baterak, oinarrisozial sendoduna, eta ez hautetsiek eta jende ezagunek soilikosatua. Hona hemen zer proposatzen zuen 2004ko hasieranBaterak plazaratutako programak: 1) ‘Demoen’ ekintzen antze-koak egitea, 2) departamenduari buruzko erreferenduma deitzea2005erako, eta, 3) departamendu- eta nekazaritza-erakundeparaleloak sortzea 2007-2010erako (BATERA, 2003).

Ohartuko zinetenez, eragileen diskurtsoa aldatu egin zen pixka-naka. Kontua ez zen jada nola bermatu Iparralderen garapena(aurreko lan batean aztertu genituen politika publikoak lurraldebakoitzean nola aplikatu, alegia), baizik eta nork gidatu behardituen politika horiek. Iparralderen aintzatespen politikoa da ezta-baidaren mamia. Alderdien eta gainerako eragileen arteko banale-rroak gainditu eta hautetsienganaino iritsi da eztabaida. Aliantzakzabaltzearekin batera, antolakuntza sendoagoa dute orain departa-menduaren aldeko taldeek. Departamenduaren aldeko zerrendabateratua osatu zen 2000ko hauteskundeetan (senatua berritze-koak), eta ekimen hari esker hasi ziren gainditzen alderdien artekoika-mikak. Bestalde, estrategia erradikalago eta eraginkorragoakerabiltzen hasi ziren departamenduzaleak, ‘Demoek’ hasitako bide-tik joz.

Aldaketa horien adierazle da Garapen Kontseiluko ZuzendaritzaKontseiluko hamalau kidek egin zuten greba, garapen-estrategiarenjarraipena arriskuan zegoela salatzeko. Kinka larrian ipini zuenadministrazio frantsesa greba hark (25). Laburbilduz, asko aldatudira gauzak Iparralden. Bertako erakundeak izateko nahia da alda-ketaren eragilea, nortasun propioa baduela uste duen lurraldebaten berezitasun-sentimendua.

Egoera berria dela-eta, berehala egokitu dituzte alderdi abertza-leek ildo estrategikoak eta taktikoak.

IGOR AHEDO

82

Page 83: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ABERTZALEEN ESTRATEGIA

1. Euzko Alderdi Jeltzalea

EAJk 2002ko urriaren 8an aurkeztu zuen lurralde-egitura berribat sortzeko proposamena. Erregioaren eta departamenduen hain-bat eskumen eskuratuko lituzke egitura berriak, proposamenakzioenez. Kontuan harturik Raffarinen “proba edo esperimentu gisa-ko lurralde-egiturak sortzeko” proiektua, EAJk proposatutako era-kundeak “lurralde-egitura esperimental gisakoa izango litzateke,eta bereganatu egingo lituzke Erregio Kontseiluaren eta KontseiluNagusiaren eskumenak eta eginkizunak. Hau da, departamen-du/erregio bat izango litzateke”. EAJren proposamenaren arabera,erakunde berriak a) lurralde-asanblada edo parlamentu bakarraizango luke, hautaketa-sistema proportzional baten arabera aukera-tua, b) autonomia finantzarioa izango luke, eta, c) eskumen bere-ziak izango lituzke –esperimentazio arautzaile gisara– mugaz gain-diko lurraldeekiko lankidetzan eta hizkuntza politikan.

Lurralde-egitura berri horrek berekin ekarriko luke: a) PirinioAtlantikoetako Departamendua erdibitzea, haren baitako lurral-deetan horretaz erreferenduma egin eta gero; b) eskubide osokolurralde-egitura eratzea gaur egungo Ipar Euskal Herriko hiruherrialdeetan, eta, c) Akitaniako Erregiotik kanpoko erakunderenbat sortzea.

Azkenik, EAJk proposatzen du egungo Garapen Kontseilua era-kunde berriko Kontseilu Ekonomiko eta Sozial bihurtzea (26), etamartxan jartzea hainbat ganbera, Nekazaritzakoa bereziki.

Beste hiru atal ere baditu jeltzaleen proiektuak:

- Erregio-mailako estatutua euskararentzat eta esperimenta-tzeko eskubidea hizkuntza alorrean. Horrek berekin lekarke:a) Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua aldatzea eta eus-kara hizkuntza ofizialtzat onartzea, “Okzitaniako kulturarengarapenari zor zaion begirunearekin betiere, eta, b)Konbentzio Berezian agindutakoak berehalakoan zehaztea.

- Esperimentatzeko eskubidea mugaz gaindiko harremanetan.Erakunde berriak erabateko eskumenak behar lituzke eduki

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

83

Page 84: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

alor horretan, baita Europako egitura Funtsak kudeatzekoerabateko ahalmena ere.

- Aldatzea gaur egungo hauteskunde-barrutiak. Horretarako,kendu egin behar lirateke kantonamenduak eta laugarrenbarrutia (euskal-biarnotarra), besteak beste.

Azkenik, Frantzia osoari dagokionez, honako hau proposatzendu EAJk, deszentralizazio-prozesua dela eta: 1) onartzea herriak etanazionalitateak badituela Frantziak, 2) deszentralizazioaErrepublikaren zutabeetakotzat jotzea, 3) autonomia ematea eska-tzen duten erregio guztiei, 4) esperimentatzeko eskubidea “autono-mia legegilearen” alorrean, 5) Lurraldeen ganbera bihurtzeaSenatua, eta zuzeneko sufragioa izatea senatariak hautatzeko siste-ma, eta, 6) aintzatestea Frantziako hizkuntza gutxituak eta herrial-deetakoak (PNB, 2002).

Proposamenak proposamen, EAJk dio departamenduaren alde-ko ekinean bildu behar direla indar guztiak, aldarrikapen horrekin“bat baitatoz Iparraldeko sektore politiko eta sozial gehienak” (27).

2. Eusko Alkartasuna

EAk, berriz, prentsa-agiria plazaratu zuen 2002ko azaroan.Agiriak zioen “Frantziako ministro-kontseiluak Konstituzioarenhainbat erreforma onartu izanak estatu frantsesaren deszentraliza-zio-prozesu bat abiaraz dezake. Euskal Departamenduaren eska-riak –erabat zilegia–, bada, aurki lezake agian lege-biderik aurreraegiteko”. Kontuan izanik Frantziako lehen ministroaren (Jean-Pierre Raffarin) konstituzio-aldaketa proposamenak aukera ematendiela erakunde lokal eta erregionalei erreferendum bidez erabaki-tzeko nahi duten antolakuntza-sistema, EAk dio “PirinioAtlantikoetako Kontseilu Nagusiak egin dezakeela erreferendum-deialdia. EAk aspaldi egin zuen horretarako eskaria, eta beste alder-di batzuk bat egin dute gerora eskariarekin”.

EAren oharrak dio, azkenik, “erreferenduma da bide demokrati-ko egokiena Iparraldeko herritarren nahia egiazki jakiteko eta ber-tako departamendua sortzeari buruz zer deritzoten argitzeko” (EA,2002).

IGOR AHEDO

84

Page 85: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

3. Abertzaleen Batasuna

Urriaren 15ean jakinarazi zuen ABk zer lehentasun taktikodituen Frantziako gobernuak eginiko proposamenak irekitakoaukerak direla eta. Deszentralizazio-prozesuaz iritzia ematekogobernuak Hautetsien Kontseiluari eginiko gonbitari erantzunez,ABk dio lau ardatz hauen inguruan osatu behar dela Iparralderakoordezkaritza-organoa:

- Nekazaritza Ganbera sortu behar da Iparralden. Jean MichelGalanten iritziz (ABko kontseilari nagusi Baigorriko kanto-namenduan eta ELB sindikatuko buruzagia), berehala sortubehar du Ganbera lehen ministroak, dekretu sinple batenbidez. Galantek zioenez, “erabaki horrek gobernuaren boron-date ona adieraziko luke” azaroaren 16an egitekoa denDezentralizazioari buruzko Biltzar Erregionalaren atarian.Era berean, Galantek dio bide legegilea ere erabil daitekeelaNekazaritza Ganbera sortzeko. ELBk egina du lehendik erehorretarako eskaria, eta Hautetsien Kontseiluak eginiko txos-ten juridiko batek berretsi egin du bide horren balioa.

- Konstituzioaren 2. artikulua aldatu egin behar da. Sasoi har-tan Hizkuntza Kontseiluaren lehendakari zenak –ErramunBachoc– aurkeztu zuen bigarren puntu hau. “Frantziako hiz-kuntza frantsesa da” dioen artikulua aldatzea premiazkoadela zioen Bachocek, artikulu hori erabiltzen baitu aitzakia-tzat Auzitegi Konstituzionalak hizkuntza gutxituen sustape-na eragozteko. Hizkuntzalari ezagun honen ustez, aprobe-txatu egin behar litzateke Konstituzioaren 2. artikulua alda-tzeko eztabaida (28) artikulu hori zabaldu eta euskararen ofi-zialtasunari bidea irekitzeko. Euskara Sustatzeko EskubidePublikoko Institutu bat ere eskatzen du ABk, baita ingurukoherrialdeekin lankidetzan jarduteko bitartekoak hobetzeaere. Gogoratzekoa da Iparraldeko erakundeek ere bat eginzutela eskari horiekin. Bestalde, euskararen irakaskuntzahezkuntza-sistema osora hedatzen uzteko eskatzen du ABk,Korsika eta Alsaziako sistemak adibidetzat jarrita. Azkenik,hizkuntz alorreko esperimentazioari dagokionez, “adminis-trazioan elebitasuna bultzatzea” izan daitekeela moduetakobat, zioen Bachocek.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

85

Page 86: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

- Goi-mailako Irakaskuntzarako Erakunde Publiko Adminis-tratibo bat sortu behar da, ikusirik gero eta ikasle gehiagodutela hezkuntza-zentro autonomoek (IUT, ESTIA...) etaPaueko unibertsitatearen baitakoek, aldiz, 1.369 ikasle galdudituztela. Beraz, aipatu Erakunde Publikoa eskatzen du ABk,edo “kudeaketa-autonomia duen unibertsitate-poloa, gero,pixkanaka, jarduera osoko unibertsitate bihurtzeko”.

- Erreferenduma egin behar Iparralderako departamenduaz.Gobernu-proiektuak aukera ematen dienez lurraldeetakoerakundeei erreferendum lotesleak deitzeko, ABk dio PirinioAtlantikoetako Kontseilu Nagusiak erreferenduma deitubehar lukeela Iparralden, 2003an, herritarrek galdera honierantzun diezaioten: “Iparralderako departamendua (PaysBasque departamendua” sortzearen aldekoa zara?” (AB,2002a).

Dena den, proposamen taktiko horri (geroago azalduko dugu-nez, ia osorik onartu zuen Hautetsien Kontseiluak) zehaztapenestrategikoa gehitu zion ABk, azaroaren 16ko Biltzar Orokorra etagero: Autonomia Estatutua. Biltzarrean onetsitako testuak dioenez,“Departamenduaz gain (hori da gure lurraldetasuna aintzat hartze-ko gutxieneko urratsa), aintzatespen juridikoa eta politikoa beharditu Iparraldek, Euskal Herriaren berreraikuntza nazionalarenbidean betiere”.

Aintzatespen hori gauzatzeko Ipar Euskal Herriko Biltzarrasortu behar litzateke, ABren ustez. Horretarako, “lege organiko batprestatu eta onartu behar litzateke, Konstituzioaren gehigarri gisa-ra”, “Frantziaren agindupeko” hiru euskal probintziek izango lituz-keten erakundeen xehetasun nagusiak finkatzeko. ABren iritziz,“Lege organiko horren hitzaurreak adierazi behar luke EuskalHerriak baduela autodeterminatzeko eskubidea eta hura librekierabiltzekoa, eta Biltzarrak izango duela autodeterminazio-errefe-rendumak antolatzeko eskubidea”.

ABren iritziz, Iparralderen “kudeaketa politiko eta administrati-boaren benetako agintea” izateko behar besteko eskumenak beharlituzke eduki Biltzarrak, Europako hainbat herrialde autonomok(Eskozia, Alemaniako landerrak, EAE, Nafarroako Foru Erkide-goa...) dituzten eskumen fiskal, legegile eta exekutiboen antzekoak.Eskumenen banaketa-sistemak kontuan hartu behar luke eskumen

IGOR AHEDO

86

Page 87: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

horietako zenbait euskal erakundeari dagozkiola soilik; beste bat-zuk, berriz, bai Estatuarenak bai Biltzarrarenak izango lirateke,‘zaintza-sistema’ deritzonaren baitakoak.

Biltzarrak izango lituzkeen eskumen legegile eta exekutiboakzehazten ditu txostenak. Asanblada legegileari legozkioke esku-duntza horiek. “Biltzarraren eskumenei aplikagarri zaizkien legeakbozkatuko lituzke Asanbladak, eta berretsi egingo lituzke Estatua-rekin partekatzen dituen alorretako ebazpenak”. Biltzarraren legeespezifikoak, bestalde, Frantziako zuzenbide arruntekoen ordezerabiliko lirateke, dio ABren proposamenak.

“Autonomia-erkidegoekin harremanak izateko eskubidea ere”izan behar luke Biltzarrak. Euskal euro-eremuaren esparruan gau-zatuko lirateke lankidetza-harreman horiek. “Herrialdeen Ganbe-ra” izango luke izena eremu horren Asanbladak, eta hor batzartukolirateke Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako foru-ordezkariakIparraldeko Biltzarrekoekin”.

ABren txostenak administrazioaren berregituraketa nola eginbehar litzatekeen ere zehazten du:

- Lehenik eta behin, udal-kontzejuek edo -partzuergoek uda-lak kudeatzeko eskumenak izaten jarraituko lukete. Bestetik,udalak beren borondatez elkartzeko aukera bermatu egingolitzateke. Biltzarrak onartu beharko luke udalen elkartzea.

- Bermatu egin behar litzateke kontzejuen arteko erakundeekBiltzarrean parte hartzea, eta ordezkariak izateko bidea emanbehar litzaieke. Halaber, egungo kontzeju arteko egituraaldatzea balegoke, lurraldeen arteko batasun- edo hurbilta-sun-irizpideak direla medio.

- Hauteskunde-barruti bakarra izango litzateke Iparralde hau-teskunde legegile eta presidentzialetarako. Biltzarreko ordez-kariak hautatzeko ere barruti bakarra erabiliko litzateke.

- Akitaniatik banandu egingo litzateke Iparralde, eta erregiobilakatu.

- Azkenik, Europako Parlamenturako ere hauteskunde-barrutibakarra izango luke Iparraldek (‘Pays Basque euro-herrial-dea’), zazpi probintzia historikoek osatua.

ABren autonomia-estatutu proposamenak eskualdeetako ahol-ku-kontseiluak (EAK) sortzea ere aurreikusten du. Biltzarrak eraba-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

87

Page 88: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

kiak hartu aurretik hari aholku ematea izango litzateke erakundehorien zeregina. Kontzeju arteko sindikatuekin lotura zuzena izan-go lukete aipatu aholku-kontseiluek, haien proposamenak eta kon-traproposamenak Biltzarrera eramateko. Sektoreetako Aholku Kon-tseiluak sortzea ere proposatzen du ABk, Garapen Kontseiluarenbaitan betiere. Sektore sozial eta ekonomikoen proposamenak etazuzenketak jasoko lituzkete aipatu Sektore-kontseiluek eta GarapenKontseiluak, Biltzarrari helarazteko.

Biltzarreko kideak hautatzeko sistema ere zehazten du ABrentxostenak: zuzeneko hautaketa, eta proportzionala. Biltzarrekohainbat aulki (zehaztu gabe) gorde behar litzaieke, ABren iritziz,Kontzejuen Elkarteei.

Bestalde, ABk dio “euskal nazioaren eskubide ukaezina” delaautodeterminazio-eskubidea, baina kontuan izan behar dela histo-ria, baita “Euskal Herria hiru egitura administratibo ezberdinetandagoela banatuta”. Banaketa hori aintzat hartu beharrekoa da, dioABk, “autodeterminazio-eskubideak prozesu desberdinak izangobailituzke hiru lurralde horietan, baita abiadura ezberdinak ere”.Desberdintasunak ez areagotzearren, Udalbiltzaren eginkizunaksendotzea proposatzen du ABk, “ekimen bateratuak bultzatzeko “eta “nazio-kontzientzia sustatzeko”.

Laburbilduz, “prozesu soberanista ez-armatua, Euskal Herriaosatzen duten herrialdeen berezitasun sozial eta administratiboakaintzat hartzen dituena” proposatzen du ABk» (AB, 2002b).

Dena den, helburu estrategikoen programa hori aurkeztu arren,ABk uste du (PNBk bezala) “Iparraldeko sektore guztiekin laneanjarraitu behar dela denen arteko gutxieneko adostasun-gaiareninguruan, hau da, Ipar Euskal Herrirako Departamendua”.Pixkanaka, dio ABk, aldarrikapen hori beste baterantz bideratubehar da: estatutu berezia Iparralderentzat, EAEk eta Nafarroakdutenaren antzekoa.

IGOR AHEDO

88

Page 89: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

89

Page 90: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

6Hainbat ohar

diskurtso aldaketa dela eta

Horrenbestez, erabat berria dugu Iparraldeko egoera, lau hai-zeetara irekia, lau ardatz hauen inguruan gauzatua: (a) bertako nor-tasun-sentimendua indartu egin da, (b) sendotu egin dira EAE etaNafarroarekiko lotura sinbolikoak, (c) sendotu egin da ezkerrekomugimendu abertzalea hiru alor hauetan: garapen-politika, era-kunde publikoak eta hauteskundeak, eta, (d) abertzaletasun mode-ratuak ere baditu sendotzeko aukerak, garapen-politikan eginikolanagatik, eta, epe ertainera, hedatzeko moduan izan daiteke,Iparraldeko zentro-eskuineko hautetsien eta hautesleen euskaltza-letasuna dela medio.

Hainbat hausnarketa egingo ditugu, bada, egoera hori oinarriharturik.

Lehendik ere esan dugunez, zenbat eta gehiago hedatuIparralden Hegoaldeko mugimendu abertzalearen jokabideak etadiskurtsoa, orduan eta ahulagoa Iparralden mugimendu abertzalea.Hortaz, Iparralde barruko banalerroez gain, beste egoera politikobatetik (Hegoaldetik) eramandakoak ere baditu horko mugimenduabertzaleak.

Urrutirago ere jo genezake, eta honako galdera hau egin:Iparraldeko mugimendu abertzalea ez ote da izan, duela gutxi arte,testuinguru jakin batean (Hegoalden) sortu eta garatutako mugi-mendu abertzalearen isla, ez ote da Hegoaldetik Iparraldera (kultu-ra politiko oso bestelakoa duen herrialde batera) ia bere horretaneraman abertzaletasuna? Aitzitik, Iparraldeko mugimendu abertza-lea bere kabuz pentsatzen hasten denean, horko egoera historikoeta politikoari egokitutako taktikak erabiltzen hasten denean, mapapolitikoaren giltzarri bihurtu da.

IGOR AHEDO

90

Page 91: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

A)Gure iritziz, hiru faktore hauek –gutxienik– izan behar ditu kontuan Iparraldeko mugimendu abertzaleak sendotzen jarraitzeko:

1. Alde batetik, mugimendu abertzaleak aldatu beharra daukaIparralden abertzaletasunaren definizioa. Euskal Herriaren bilakae-ra historikoa izan behar du kontuan abertzaletasunaren birdefinitzehorrek, baina, batez ere, Iparralderen bilakaera. Kontua ez litzatekeabertzaletasunaren funtsak zalantzan jartzea edo ‘merkatzea’, bai-zik eta egoera jakin batera egokitzea, nortasun-sentimendua berres-kuratu ahala euskaltzaletasuna berreskuratzeko, eta, horren bitar-tez, abertzaletasuna, betiere, Iparraldeko ikuspegitik begiratua, etaez Hegoaldetik esportatutako betaurrekoekin.

2. Alderdi praktikoei dagokienez, bi aukera dituzte Iparraldendiharduten Hegoaldeko alderdi abertzaleek (denak, aspalditxohonetan):

- Alderdi-egiturei eutsi, orain arte bezala, ‘zazpiak bat’ birtua-la bailiren; hots, barne-organigrama duten alderdiak izatenjarraitu, baina gizartean eraginik apenas dutenak;

- Iparraldeko hauteskunde- eta politika-esparrutik erretiratu,boto abertzalea alferrik sakabana eta gal ez dadin, nahaske-tarik sor ez dezan abertzaleen arteko lehia zentripetoak. Har-tara, indar abertzaleak alternatiba bakar baten inguruanelkartuko lirateke (gaur egun, AB), edo besteren bat sortukolukete militante abertzale guztien artean.

3. Azkenik, Iparraldeko mugimendu abertzaleak ezin dio eziku-siarena egin alderdien arteko lehiari. Euskal nortasuna duten hau-tesle horiei guztiei programa bat eskaini behar diete abertzaleek, ezbakarrik gai abstraktu eta ideologikoei buruzkoa, baizik eta haieieragiten dieten arazo jakin eta zehatzei buruzkoa ere. 2001eko hau-teskunde kantonalen emaitzek erakutsi dutenez, boto abertzaleasendotu da bi faktore elkarrekin uztartu diren lekuetan: euskarareneta departamenduaren aldeko eskakizunak eta errepresioaren aur-kakoak, batetik; bestetik, hautesleen eguneroko bizimoduko ara-zoak konpontzeko gaitasuna.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

91

Page 92: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

B) Alabaina, eragin handia (ona ala txarra) izan dezakeIparraldeko mugimendu abertzalearen sendotze-prozesuanHegoaldekoak lurraldetasunari buruz hartzen duen jarrerak:

1. Gure iritziz, Hegoaldeko mugimendu abertzaleak zehaztubeharra dauka eraikuntza nazionalerako estrategia: a) herritarren%40 kanpora uzten dituen hiritartasun-eredua, edo, b)dinamikasoberanista hedatzea, besteak beste, euskaltzaletasun-kontzeptuberri batean oinarriturik (Iparralden sortzen ari denaren antzekoa).

2. Hegoaldeko nazionalismo instituzionalak aukeratu beharradauka: a) lurraldetasuna hitzaldi hutsaletan oinarritu, adierazpeninstituzionalen hitzaurretan, edo, b) lurralde jakin batean (EAE)abertzaleen kudeaketak ekarritako onurak eta alderdi positiboakjakinarazi Iparralden, hau da, ‘propaganda politikoari’ ekiteamugaz gaindi. Izan ere, sektore antieuskaldunen (frantses zeinespainol) esku dago erabat gaur egun propagandaren alor hori.

3. Iparraldeko ezkerreko abertzaleek, berriz, aukeratu beharradaukate: a) euskal herritarren zati jakin baten –herrialde jakin ba-tzuetan bizi direnak– gatazka estrategia (arrazoi sozial eta histori-koetan oinarritua) beste herrialde batzuetara hedatu, edo b) besteestrategia bati ekin, oinarri dituena benetako aurrerapausoakEuskal Herriaren lurralde-egituraketan. Horretarako, erakundenazionalak behar dira, herrialde bakoitzaren berezitasunak kon-tuan hartuko dituztenak betiere.

IGOR AHEDO

92

Page 93: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Laburbilduz, bi jarrera hauek ditu egun Hegoaldeko mugimenduabertzaleak Iparraldearekiko: a) Euskal Herriaren ikuspegi‘paneuskalduna’, Iparralde marketin-tresna huts gisara erabiltzenduena, horko berezitasunei jaramonik egin gabe, edo b) estrate-gia autista bat, lurraldetasuna adierazpen hanpatuetan bakarrikaipatzen duena, baina eguneroko jarduera politikoan bere eran-tzukizun historikoei bizkarra ematen diena.

Euskal Herriaren egituraketari buruzko hausnarketak, azkenbatean, zehaztapen estrategikoa behar du, desberdintasunerakoeskubidean oinarritua, batasunari uko egin gabe: eredu federala,alegia, estatuei eskatzen zaien modukoa. Horrez gain, jakina, apal-tasuna, zintzotasuna eta autokritika ere ezinbestekoak ditu haus-narketa horrek.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

93

Page 94: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

7Epilogoa

Bistakoa da gauzak aldatzen ari direla Iparralden.

Itxuraz egonkorra eta sinplea da Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoako egoera politikoa; badira, ordea, hainbat barne-korronteezkutu, oraindik erabat azaleratu gabeak. Korronte horiek erakus-ten dizkigute Iparralderen paradoxa eta azken hamarkada haueta-ko kontraesan sakonak, sarritan bizitasun eta konplexutasunezbeteak. Zalantzan bezala dabil Ipar Euskal Herria: batetik, ez daukabertako administraziorik eta erakunde politikorik; bestetik, aldirosortzen da aintzatespen edo ezagutza instituzionalaren aldeko alda-rrikapena; batetik, jauntxo handien boterea dago, Parisen etaIparralderen arteko bitartekariena; bestetik, Iparraldeari lotutakoelite berriak ari dira sortzen; baikortasunez ekiten dio euskaltzale-tasuna berpizteari, nortasun frantsesa bakarrik onartzen duen esta-tu kementsuaren uniformetasunaren aurrean, eta etsipenaren etsi-penez dakusa administrazioak ez duela deusik egiten euskara zulo-tik ateratzeko.

Azken batean, lehengo berean jarraitu ala aldatu, horixe izan daIparralderen zalantza azken hamarkada hauetan. Eskuin frantsesa-ren menpeko betiko sistema politikoaren bidetik jarraitu, ala alda-ketari ekin (sozialismoaren sorrera eta sendotzea, abertzaletasunaeta euskaltzaletasuna); aintzatespen politiko, administratibo etainstituzionalik gabe jarraitu, ala departamenduaren aldeko mugi-mendu sozial zabalari ekin, betiko barne-tirabirak alde batera utzi-ta; euskararen gainbeherari so jarraitu, ala euskara ikasi eta erabilinahi duten herritarren nahiari jaramon egin; euskal eta frantsesnazionalismoaren arteko gatazkari eutsi, ala estrategia aldaketariekin euskal abertzaleek, Hegoaldetik Iparraldera zabaldutakogatazka-estrategia gainditzeko... horiek dira, finean, Iparralderenzalantzak.

Badirudi, baina, aurrera ari dela Iparralde, behin-behinekotasu-netik irteteko gogoa duela, ez duela betiko bizi nahi etsipenaren etaitxaropenaren arteko eremu horretan. Behin-behinekotasuna gain-ditzeko, berriz, itxaropen egonkorra behar da. 2004ko martxoko

IGOR AHEDO

94

Page 95: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

hauteskunde kantonaletan daukagu egonkortze horren adibideonena.

Lau gauza azpimarratuko genituzke hauteskunde horietatik:jauntxoen sistemaren krisiaren hasiera, eskuinaren betiereko agin-tearen akabera, mugimendu abertzalearen sendotzea eta euskaltza-letasunaren berpizkundea.

Lehenago aztertu dugunez, jauntxoa ez da goi-hautetsi hutsa:zentroaren (Paris) eta periferiaren arteko bitartekaria izan da (etada), Iparralde eta Parisen arteko kultur zubi moduko bat. Hanka batParisen eta bestea Ipar Euskal Herrian edukitzeaz baliatzen dirajauntxoak bere eskualdeetako garapenaren bermatzaile izateko.Grenet familiak, adibidez, V. Errepublikaren hasieratik daukaBaionako agintea; Miarritzen, berriz, Alliot-Marietarrek;Iparraldeko barrualdean, Inchauspe hilezkorrak... Azkeneko hau-teskunde kantonaletan, ordea, lehenbiziko itzulian igartzen zenhaize berriak zetozela Iparraldeko giro politiko egonkor eta alda-gaitz horretara. Hogeita hamar urtez gehiengo absolutuz aginduondoren, boto-emaileen %30 galdu zituen Coumetek Hazparnen,eta erretiratu egin zen bigarren itzulitik, porrota are mingarriagoagerta ez zekion. Jauntxoen sistemaren lehenbiziko gotorlekua erai-tsia zen, eta denok jarri ginen beste kantonamendu bati begira, lehiabiziena izango zuenari: Garazi. Inchausperen agindupean egon daGarazi ia berrogeita hamar urtez. Hauteskunde horietako bigarrenitzulian, berriz, sozialisten indarrak eta jauntxoen sistemaren krisiazenbaterainokoak ziren neurtzeko leku apropos-aproposa zenGarazi.

Hautagai sozialistaren (Maitia) garaipenak edo porrotak, bestal-de, Iparralde barruko ‘aliantza’ berrien erakusleiho izan beharzuen. Izan ere, Maitiak irabaztea (edo ez) ABko boto-emaileen eskuzegoen, besteak beste. Azkenik, ABk bigarren itzulitik erretiratzeaerabaki zuen, nahiz eta kontseilari-kargua eskuratzeko aukerarikizan zezakeen, boto-portzentaje handia eskuratu baitzuen lehenbi-ziko itzulian. Garaziko kantonamenduko lehia bizia izan zen zinez,eta garaipena, berriz, biribila sozialistentzat, porrot bikoitza eraginbaitzioten jauntxoen sistemari: jauntxoa kendu egin zuten agintetik,baita hark urte luzez eraikitako klientelismo-sareak ezabatu ere.Baina, genioenez, abertzaleen botoek eman zioten garaipenaMaitiari. Euskal departamenduaren aurkako Jean Espilondo sozia-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

95

Page 96: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

lista eta jakobino ezaguna (Angelu), berriz, kate motzean lotzensaiatu ziren abertzaleak, azkenik garaile suertatu zen arren.

Iparraldeko beste zenbait lekutan ere egin zuten behera hainbatpolitikari entzutetsuk. Gehiengo-sistemaren ondorioak kaltegarriakizan zaizkie azken kantonaletan betidanik haren abantailak jasodituztenei; Baionan, adibidez, 83 botoren aldeagatik irabazi zutensozialistek. Iparraldeko beste hautetsi historiko batek, Millet-Barbe,galdu egin zuen Baionako iparraldean. Hor ere ezkerraren alde boz-katu zuten boto-emaileek, eta PCFtik PSra pasatu zen agintea.Lapurdiko hiriburuko hirugarren kantonamenduan, azkenik,porrot egin zuen beste hautetsi historiko batek (Etxegarai), etaFrantzia osoa astindu zuen uhin gorriak irentsi zuen hura ere.Miarritzen, berriz, Iparraldeko RPRko idazkariak (Brisson) irabazizuen. Sozialistek, dena den, boto asko bereganatu zuten (lehenbizi-ko itzulian, % 22; bigarrengoan, % 40).

Hortaz, Iparralderi buruzko mito oso zabaldu bat (“gizarte atze-rakoia da, oso kontserbadorea”) hankaz gora utzi zuten emaitzahaiek. Frantziako hauteskunde-sistemaren ondorio da mito hori.Gehiengo-sistemak, izenak berak dioenez, gehiengo sendoak etazabalak eraikitzea du helburu. “Irabazten duenak, dena beretzat”litzateke sistema horren leloa. Boto bakar baten aldeagatik eskuradezake irabazleak kantonamenduko kontseilari-kargua. Galtzaileenbotoek, berriz, ez dute ezertarako balio. Eskuinaren itxura ahalguz-tidunaz landa, bazegoen Iparralden ezkutuko hainbat korronte,ezkerreko alderdien indarra erakusten zutenak baina bigarren itzu-lian inoiz gailentzen ez zirenak.

Aipatu hauteskundeetan, ordea, garaile suertatu dira ezkutukoindar horiek. Abertzaleen botoak erabakigarriak izan ziren horreta-rako, Garazin ez ezik (bigarren itzulian erretiratu eta Maitiari bidealibre utzi zioten) Baionan ere, seguruenik. Izan ere, boto abertzaleugari jasoko zituzten hautagai sozialistek Baionan. Beraz, nahiagoizan zuten abertzaleek hautagai progresisten alde bozkatu, eskui-neko hautagairen bat Batera plataformako kide izan arren.Horrenbestez, beste indar-proportzio bat sumatzen da Iparralden.Hurrengo udal-hauteskundeetan Baionako alkatetza irabaztekoitxaropenik ere badute sozialistek. Hala balitz, akabo Grenet fami-liaren aspaldiko agintea. Baina ongi dakite batzuek –sozialistek– etabesteek –jauntxoek, Baionako alkatea kasu– ezinbestekoak dituzte-

IGOR AHEDO

96

Page 97: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

la abertzaleen botoak garaipena lortzeko. Horregatik, denak dabil-tza aspaldi honetan abertzaleak gorteiatzen, inguruko neskatxarikederrena bailitzen. Hainbat aldaketa eragin ditzake alde bien boto-premia horrek, eta hobe lukete abertzaleek horretaz azkar ohartzea.Departamenduaren gaia ez aurrera ez atzera dagoen honetan, hiz-kuntza eta garapen-politikek eraman ditzakete alde batera edo bes-tera abertzaleen botoak.

Zatituta aritu ziren abertzaleak hauteskunde horietan, bainapositibotzat joko genituzke emaitzak. AB da, zalantzarik gabe,Iparraldeko indar abertzale nagusia: Batasunak ez dio apenas boto-rik kendu, ezta Elgar-Ensemble erakunde euskaltzale berriak ere.Abertzale moderatuei dagokienez, ia erabat desagertu dira mapapolitikotik: PNB ez zen aurkeztu, eta EAko bi zerrendek 200 botoeskas jaso zituzten. Batasuna, azkenik, ez da mugitzen 1.200 boto-ren mugatik. Zatiketak zatiketa, sumatzen da bestelako girorikIparraldeko mugimendu abertzalean, laster batean mugimendua-ren batasuna ekar lezakeen giroa hain justu. Hauteskundeen aurre-ko bileretan alderdi abertzale guztiek hartu zuten parte, baita elka-rrekin ados jarri ere, ABren biltzarrak onetsi ez bazuen ere. Denadela, ahaleginak egin zituzten ABk (maila sinbolikoan, bederen) etaBatasunak hauteskunde haietarako zerrenda bateratua aurkezteko.Izan ere, hauteskunde-sistema dela-eta, alderdi txikiek ez daukatezer eginik hauteskunde horietan. Hala, euskal presoak EuskalHerrira ekartzea eskatzen zuten bi mila boto azaldu ziren hautes-tontzietan. Azkenik, AB, Batasuna eta EAko ordezkariek urtebeteluze eman dute estrategia bateratua eztabaidatzen, Iparralderakoerakunde propio baten beharraz hausnartzen, departamenduarenaldeko borroka baztertu gabe betiere. Badirudi elkarlanerako giroaari dela nagusitzen, aldian aldiko diferentziak salbu. Ea Iparraldekoabertzaleak gizarteari ahots bakar batez mintzatzeko gai diren las-ter, pluraltasunari uko egin gabe.

Azkenik, mugimendu politiko berri bat lehiatu zen hauteskundekantonaletan, Elgar-Ensemble. Lehendik ere adierazi dugunez,hainbat sektore euskaltzale bildu ditu alderdi berriak, ordura artealderdi frantsesetan zebiltzanak. 2004ko hasieran sortu zen Elgar-Ensemble, Batera plataformako hainbat buruzagi zituela buru.Helburua: euskal nortasunaren eta kulturaren alde egitea, Errepu-blikaren printzipioei eutsiz. Horrenbestez, euskal kulturaren etaIparraldeko kristau-demokraziaren hainbat sektoreren arteko lotu-

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

97

Page 98: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

ra historikoa berriro adostu nahi izan du Elgar-Ensemblek. Sektoreeuskaltzale horiek, orain arte, UDFn eta gisa bereko alderdietan ibiliizan dira. Azpimarratzekoa da, bada, orain beren kasako mugimen-dua sortu izana. Baina, zer berrikuntza dakar, zer garrantzi du sek-tore horien nortasun bikoitzaren aldarrikapenak (“euskaldunakFrantzian, frantsesak Euskal herrian”)? Gogoan izan duela hamar-kada batzuk nabarmena zela frantses nortasunaren nagusitasunaIparralden, eta krisi garbian zebilela euskal nortasuna. Estatuareneraikuntza-prozesuaren ondorio zen hori. Nortasun bikoitz horipolitikoki egituratu izanak adierazten du amaitzen hasia dela nor-tasun bakarraren eredua. Baina, aldi berean, euskal nortasunarensendotzea ere adierazten du, Elgar-Ensembleren programa politi-koa ez baita aseptikoa: zuzen-zuzenean egiten dio aurre Iparralderinortasun instituzionala ukatzen dion frantses estatuari. Hortaz, etakontuan izanik Elgar-Ensemble Batera plataformako kide dela,aurrea hartzen dio euskal nortasunak ikuspegi errepublikazalearierakunde haren baitan. Ez ahantzi Bateraren estrategiak desobe-dientzia zibila duela euskarri, eta laster ekingo diola erakundeparaleloak sortzeari. Egia da Elgar-Ensembleren boto-emaileak ezdirela abertzaleak, baina egia da, halaber, alderdi kristau-demokra-tetakoak (Elgarren iturburu politikoa) baino dezente euskaltzalea-goak direla.

Kontuan izan beharreko beste datu bat: botoen % 4 besterik ezzuen eskuratu Elgarrek 10 kantonamenduetan, baina ia % 9 aurkez-tu zen 4 kantonamenduetan. Beraz, oso litekeena da hurrengo hau-teskundeetan berrikuntzak izatea, eta ez mugimendu abertzalearenkalterako.

Jakina, Elgar-Ensemblek protagonismoa ken diezaieke alderdiabertzaleei (Batasuna, AB, PNB eta EA), orain arte jarrera berberabaitzuten Batera Plataformaren aldarrikapenei zegokienez.Ondorioz, abertzaleen protagonismoa departamenduaren aldekomobilizazioetan ez litzateke erabatekoa izango. Nolanahi dela ere,dudarik ez berri ona izan dela Elgar-Ensemble sortzea, bai mugi-mendu abertzalearentzat bai euskal kulturarentzat. Duela 40 urte,Mouvement Démocratique Basque alderdiak ez zuen sendotzeriklortu. Gaur egun, aldiz, kristau-demokraziaren inguruko alderdieuskaltzale batek hartu du MDBren lekua. Zergatik duela berrogeiurte ez, eta gaur egun bai? Iparralden gertatzen ari diren aldakete-tan dago gakoa.

IGOR AHEDO

98

Page 99: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Azken batean, Batera plataforman ordezkaritza dute nortasunbiek, eta, epe ertainera, Iparraldeko egituraketa politikoa astintzekomoduko ‘ententea’ eraiki lezakete. Sozialistak eta eskuineko haute-tsi asko ere ez lirateke itun horretatik urruti ibiliko. Iparraldeko sis-tema politikoa, izan ere, ezkutuko korronte kementsuek higatzendute, egonkortasun goxoan bizi direla diruditen arren.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

99

Page 100: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Oharrak

1. Departamendua izan zen Iraultzak abiarazi zuen lehenbiziko erakun-deetakoa. Mugaz bestaldeko probintziaren baliokidea litzateke departa-mendua, bien arteko aldeak ere handiak diren arren. Erakunde deszentra-lizatua izaki, hautetsien Kontseilu Nagusia du aginte gorena. Aldi berean,ordea, zentroak periferian duen boterearen ordezkari ere badira. Prefeta(gobernu-ordezkaria) da Estatuaren ordezkaria lurralde-unitate horietan.

2. Ikus, gai honetaz, Manu Robles Arangiz Institutuak argitaratutako etaMari Cruz Solangek gidatutako lana.

3. Ikus, gai honetaz, GOYHENETCHE, M. (1999-2002): Historia General delPaís Vasco, 4 liburuki, Donostia, Ttarttalo (frantsesez ere badago: HistoireGénérale du Pays Basque. Donostia, Elkar).

4. Horrek argitzen du zergatik inongo organismo deszentralizatuk (udal,departamendu, erregio...) ez duen orain arte eskumen legegilerik izan.Asanblada Nazionaleko diputatuei –“herri-soberaniaren ordezkari zilegibakarrei”– dagokie legeak egiteko eskumena.

5. Kostaldeko Pirinioak batere malkartsuak ez direnez, Espainia etaEuropako gainerako herrialdeen arteko komunikazio-ardatz estrategikobihurtzen dute Lapurdi. Barrualdean, aldiz, mila metrotik gorako gailurrakdaude. Beraz, isolatuago daude barruko lurraldeak, Zuberoa bereziki.

6. Lehenbiziko etapan, mugimendu kontserbadore bat izan zen Iparralden(Aintzina). Gutxi iraun zuen, eta desagertu egin zen Bigarren MunduGerraren ondoren. Ikuspegi autonomista, berriz, Enbataren sorrerarekinlotu ohi da. Agintariek Enbata legez kanpo jarri ondoren, ordea (1974),ezkerreko kutsua zuten erakunde abertzale antolatu bakanek: EHAS lehen-bizi, Euskal Batasuna ondoren, Euskal Mugimendu Abertzalea azkenik.

7. Pixkanakakoa izan zen fronte batuaren estrategiatik lehentasunen estra-tegiarako bidea. 1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen planteatzen estra-tegia-aldaketa (gutxi gorabeherakoa da urtea, erreferentzia gisa erabiltze-koa). Enbata eskema horretatik kanpo geratu zen, zenbait militantek IKrenindarkeria-ekintzei egiten zizkieten kritikak gehiago baitziren gai etikoen-gatik irizpide taktikoengatik baino.

8. 1980tik 1987ra bitartean IKko bost militante eta segurtasun-indarretakobost kide hil ziren, halabeharrez gertatutako enfrentamenduetan betiere.

9. Ager: ‘agertu’ aditzaren erroa.

10. Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakari izan zen 1994tik1998ra.

11. Vid. Infra.

12. Jean Noël Etcheberry, ‘Txetx’, «Ezker Abertzalea batu dezagun!», Enbataaldizkarian, 1994ko urtarrilean.

IGOR AHEDO

100

Page 101: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

13. Batez ere ENAMek egin zuen aldaketa estrategikoaren ondoren, KASek‘Txinaurri’ txostenean zehaztua. Txosten hori izan zuen oinarri HBren‘Oldartzen’ ponentziak.

14. 1981ean F. Mitterrandek eginiko adierazpenak. Presidentegai zen sasoihartan Mitterrand.

15. 2001eko amaiera aldera, ABko militanteen % 20 inguruk alde egin zutenerakundetik eta HBren Iparraldeko atala eratu zuten. ABko biltzarkidegehienek ezezkoa eman zioten HBn sartzeari. Handik aurrera, ETAri su-etena eskatzeko libre sentitu zen AB. Biziki haserretu zuen ETAABren eska-riak.

16. Vid supra.

17. CIADT: Lurralde Antolamendurako Ministerio arteko Batzordea.Hainbat ministeriotako ordezkariak elkartzen dira erakunde horretan,lehen ministroak deituta. 1997an, 4 milioi euro eman zizkion IparralderiCIADTek. Plan Kontratua da, bestalde, erregioetako estrategiak Estatuarenestrategiari egokitzeko bitartekoa. Akitaniako CPERek bazuen kapitulujakin bat Iparralderako. Itun Berezia, berriz, estatuak, KontseiluErregionalak eta Kontseilu Nagusiak sinatzen dute, alde batetik, etaIparraldeko Hautetsien Kontseiluak, bestetik. Kontratu hari esker, 400milioi euro eskuratu ziren Ordenamendu Eskemako proposamenak mar-txan jartzeko.

18. Nola adierazi zenbateko lan kolektiboa egin behar izaten den, urtezurte, pastoral bat antolatzeko? Ikuspegi arrazionalista batetik begiratuta,aipatzekoak lirateke Zuberoako herri txikiei pastoralek dakarzkieten onuraekonomikoak ere. Ikuspegi politikotik begiratuta, berriz, eta maskaradenazken urteotako kutsu euskaltzalea ikusirik, ekitaldi borondatezkoak,aurrez prestatuak eta ideologikoak direla esango genuke. Erantzun batazein bestea partzialak direlakoan gaude. Gure iritziz, pastoralak edo mas-karadak prestatzeko behar den ikaskuntza-prozesu gogorraren zergatiahonako hau da: nortasun jakin bat dela medio elkartzen dira herritar horiekbatzuek besteekin eta adierazten duten eremu sinbolikoarekin. Nortasunhori ez da frantsesa (estetika begiratzea besterik ez dago), ez da abertzaleaere (hauteskundeen emaitzak ikusi besterik ez dago). ‘Pays Basque norta-sunaren’ ikuspegitik begiratuta bakarrik uler daiteke, gure ustez, ahaleginkolektibo hori.

19. 1980ko hamarkadan, Inchauspe zen departamenduaren aurkari amo-rratuenetako bat. 1990ko hamarkadaren erdialdera, ordea, departamen-duaren aldeko egin zen. Bere bankuaren diruarekin ordaindu zuenInchauspek departamenduaren aldeko sentsibilizazio-kanpaina bat: Biarnoeta Euskal Herriko 100.00 etxetara heldu zen kanpaina. Pentsatzekoa dajokabide arrazionala izan zela Inchausperena, goi-hautetsia izaki. Handiklau urtera, ordea, berriro ekin zion gaiari, eta tirabirak izan zituen berealderdiarekin (RPR). Porrot egin zuen berriro. Zein ote Inchausperen sako-neko aldaketa horren zergatia, ez bada bere burua eta bere lurraldea ikus-teko beste modu baten jabe egin zela, beste nortasun baten jabe alegia?

20. Boto-kopuru horri gehitu behar zaio abertzaleen boto-kopuru garran-tzitsu bat, beste alderdi batzuetako ordezkariekin batera aurkeztu baitziren

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

101

Page 102: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

abertzaleak hainbat zerrendatan. Miarritzen, adibidez, Jaques Abeberryabertzale historikoa Borotrarekin batera aurkeztu zen; Baionan etaAngelun, berriz, PNB eta EAko zenbait ordezkari hautatuak izan ziren udalkontseiluetako zerrenda bateratuetan.

21. Sakonago aztertzeko, ikus Zalloren El País de los vascos, Fundamentosargitaletxea, eta Letamendia et al., Redes políticas en la CAPV e Iparralde,Erein.

22. Agiriak atera zituen horretaz IKk.

23. Ikus, gai honetaz, Irazusta eta Colinak Gara egunkarian argitaratutakoartikulua (2004ko urtarrilak 17).

24. Iparraldeko lau kantonamendutan aurkeztu zituen zerrendak taldehonek 2004ko martxoko hauteskundeetan. PNBk, berriz, ez aurkeztea era-baki zuen.

25. 2004ko urtarrilaren 8an amaitu zuten protesta 14 grebalariek, zuzenda-ritzarekin hitzarmena adostu ondoren. Garapen Kontseiluak hitzemanzuen buru-belarri arituko zela Nekazaritza Ganberaren, euskararen ofizial-tasunaren eta goi-irakaskuntza sustatzeko erakunde publikoak sortzearenalde. Halaxe amaitu zen krisi hura. Ikusi egin behar zer urrats ematendituen Baterak aurrerantzean.

26. Kontseilu ekonomiko eta sozialak erregioetako erakundeak dira, gaisozial eta ekonomikoak aztertzen dituztenak, noski.

27. LJPB, 2002ko urriak 9.

28. Vid. Infra.

IGOR AHEDO

102

Page 103: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Bibliografía

AB (1996a): Biltzar Nagusia, 1996-6-26.AB (2002a): Calendrier proposé dans le débat sur la décentralisation

lancé par le Gouvernement. 15 Octubre.AB (2002b): Ipar Euskal Herriko Biltzarra. Octubre 2002.ADPB (2002): Declaración de la Asociación por el Departamento

Pays Basque.AED (1997): Pourquoi un Départament Pays Basque.AHEDO, Igor (2003), Iparralde: entre la frustración y la esperanza.

Políticas de desarrollo y movimiento pro-departamento PaysBasque. Oñati: IVAP.

AHEDO, Igor (2004): Gobierno y territorio en Iparralde, Inédito.AHEDO, Igor (2004): Los Demo y la nueva cocina vasca (desobediente),

Alberdania: Irun (en prensa).APPEL (1999): Allocution en fin de Rassemblement pour le DPB du

9 octubre 99.BATERA (2002), La charte de BateraBATERA (2003), Quelle stratégie pour les années à venir au Pays

Basque Nord?CASSAN, P. (1998): Francia y la cuestión vasca. Tafalla: Txalaparta.CDPB (1997), Schéma d´Aménagement et de Développement du

Pays Basque. Orientations Générales. Baiona.http://www.lurraldea.net

CDPB (2000), Evaluation du Schéma d´Aménagement et deDéveloppement du Pays Basque. Rapport d´évaluation 27juin 2000. Baiona.

CDPB (2003), Lurraldea. 10 ans déjà, 10 ans aprés. Mars 2003.CEPB (2002), Contribution aux Assises des Libertés Locales.

Novembre 2002. http://www.lurraldea.netCHAUSSIER, J. D. (1997): Quel territoire pour le Pays Basque: les car-

tes d´identité. París: L´Harmattan.CHAUSSIER, J. D. (1998): "La question territoriale en Pays Basque

de France (exception irréductible ou laboratorie de pluralis-me?)", en LETAMENDIA, F (coord.): La construcción del espa-cio vasco-aquitano. Un estudio multidisciplinar. Leioa: UPV.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

103

Page 104: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

CHAUSSIER, Jean-Daniel (2002), "Le projet d´un département auPays Basque. Réalités d´un mythe local", in Perrotin,Claude, Pays Basque. Un departement?. 100 reponses. Anglet:Atlántica.

CSA (1999): Sondage exclusif CSA – Sud Ouest. 29 août 1999.CSA (2000): Sondage exclusif CSA – La Semaine du Pays Basque –

France 3 Aquitaine. 9 septembre 2000.Demo (2002), Demokrazia Euskal Herriarentzat – Democratie pour le

Pays Basque, Baiona: Gatuzain.DOUGLASS, W. A. (ed.): Basque politics: a case study in ethnic

nationalism. Reno: Basque Studies Program OccasionalPapers Series, nº 2.

DUYVENDAK, Jan Willen (1995), New social movements in France.San Francisco: Westriew Press.

EMA (1994): Rassemblement abertzale, Iparralde Eguna, 1994koUrtarrilak.

FOURQUET F. (1988): Planification et developpement local au PaysBasque. Baiona: Ikerka.

HASI (1988): HASIko Aparteko Kongresuari irtetzen den KomiteZentralaren Informea. Informe del Comité Central Salienteal Congreso Extraordinario de HASI. Diciembre de 1988

IBARRA, P. & LETAMENDIA, F (1999): "Los movimientos sociales",en CAMINAL, M. (ed.): Manual de Ciencia Política, 2ª edi-ción. Madrid: Tecnos.

IZQUIERDO, J. M. (1998): Le Pays Basque, la difficile maduration d´unsentiment nationaliste. Bordeaux: Memoiré, IEP.

JAMES, E. J. (1994): Hills of Conflict, Basque nationalism in France.Reno: University of Nevada Press.

JAMES, E. J. (1999): "The future of basque nationalism in France" enDOUGLAS, W.A., URZA,C., WHITE, L. & ZULAIKA, J.(1999): Basque Politics & nationalism on the eve of the millen-nium. Reno: Basque Studies Program. University of Nevada.

JAMES, E. J., & LARRONDE, J. C. (1998): "Violence et moderationen Pays Basque nord", en LABORDE, D. (ed.): La questionbasque. París: L´Harmattan.

JAUREGUIBERRY, F. (1994): "Europe, langue basque et modernitéen pays basque français", en BIDART, P. (ed.): Le pays Basqueet Europe. Baigorri: Izpegi.

IGOR AHEDO

104

Page 105: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

KEATING, M. (1996): Naciones contra el Estado. El nacionalismo deCataluña, Québec y Escocia. Barcelona: Ariel.

KRIESI, H. P.: (1999): "La estructura organizacional de los nuevosmovimientos sociales en su contexto político", enMcADAM, D., McARTHY, J.D. & ZALD, M. (eds.):Movimientos sociales, perspectivas comparadas. Madrid: Istmo.

LETAMENDIA, F. (1997): Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia. Madrid: Trotta.

LOUGHLIN, J. (1999): La democracia regional y local en la Unión euro-pea. Bruselas: Comité de las Regiones.

MORUZZI, J.F. & BOULAERT, E. (1988): Iparretarrak: séparatisme etterrorisme en Pays Basque Français. París: Plon.

ORPUSTAN, J.B. (1980), "Rôle et pouvoirs de l´Eglise", in BIDART,P. (éd.), La nouvelle société basque: ruptures et changements.Paris: L´Harmattan.

PÉREZ-AGOTE, A. et al. (1999): Institucionalización política y reen-cantamiento de la sociedad. Las transformaciones del mundonacionalista. Gasteiz: Gobierno Vasco.

PNB (2002): PNV: Motion institutionelle d´EAJ-PNB. Octobre 2002.SEILER, D. L. (1990): Sur les partis autonomistes dans la CEE.

Barcelona: ICPS.TARROW, S. (1997): El poder en movimiento. Los movimientos sociales,

la acción colectiva y la política. Madrid: Alianza Universidad.TARROW, S. (1999): "Estado y oportunidades: la estructuración

política de los movimientos sociales", en Mc ADAM, D;McARTHY, J. & ZALD, M. (1999): Movimientos Sociales: pers-pectivas comparadas. Madrid: Istmo.

ABERTZALETASUNA IPARRALDEAN: ORAINA ETA GEROA

105

Page 106: Iparraldeko abertzaletasunaren iragana eta oraina€¦ · Igor Ahedo Gurrutxaga (Bilbo, 1973) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta Zientzia Politikoetako doktore.

Oharrak

IGOR AHEDO

106