Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

42

description

1959. urteko urtarrilaren 1ean, Iraultza Kubatarrak Batistaren diktadura garaitu zuen. Gobernu iraultzaile berriaren lehenengo erabakietako bat ICAIC (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficas) sortzea izan zen. Lan honetan zine kubatarraren bilakaera historikoa egin da, Iraultza Kubatarra zinea egiteko modu berri baterako inflexio-puntu gisa hartuta

Transcript of Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

Page 1: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria
Page 2: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

2

AURKIBIDEA

SARRERA ................................................................................................................ 3

TESTUINGURUA.................................................................................................. 5

Nazioarteko egoera .......................................................................................... 5

Latinoamerika ................................................................................................... 6

Kuba Iraultzaren aurretik (1492-1953) ............................................................ 8

Kuba Iraultzaren bidean (1953-1959) .............................................................. 9

Zine kubatarra Iraultza baino lehen .............................................................. 10

KUBAKO IRAULTZA ETA ZINE BERRIA ................................................ 16

1959: ICAICen sorrera, zine kubatar berriaren jaiot za................................ 17

1959-1969: Zine berriaren eztanda ............................................................... 18

1970-1981: Norabide berri baten bila ........................................................... 22

1982-1990: Zine kubatarraren berpizkundea ............................................... 24

1991-1999: Bloke sozialistaren gainbehera eta Epeal di Berezia ............... 26

2000tik aurrera: Belaunaldi berriak .............................................................. 29

ZINE KUBATARRAREN INDUSTRIA GAUR EGUN .......................... 31

EICTV. La Escuela Internacional de Cine y TV ............................................ 31

Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano .............................................. 34

ICAIC eta Industria ......................................................................................... 35

ONDORIOAK: ZINE IRAULTZAILEAREN ETORKIZUNA ............................... 39

BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK ETA MATERIAL OSAGARRIA .......... 41

Page 3: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

3

0. SARRERA Hurrengo orrialdeetan zehar, Kubako Iraultzaren osteko (1959) zine kubatarraren

inguruan arituko gara. Mende erdi bat baino gehiago pasa da urte horretako

martxoaren 24an, iraultzaren garaipenetik aste eskas batzuen burura, zazpi pertsona

inguruk La Habanako Atlantic Eraikineko bosgarren solairuko bulego batean ezarri eta

zinea ikuspegi berri batetik egiten hasteko ahaleginetan ICAIC martxan jarri

zutenetik (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos).

Ordutik aurrera, ICAICen proiektuan parte hartu duten artistak (aktoreak,

gidoilariak, soinu-teknikariak, musikagileak, zuzendariak,...), kontinente bereko

auzokide nagusiaren Hollywoodeko zine komertzialaren eta Europako zinegileen zine

artistikoaren itzalpean (gaur egun ere, bertatik dator Latinoamerika osoko aretoetako

emankizunen %90a, Latinoamerikan mundu osoko %7a soilik ekoizten den bitartean),

balore berrien hedapenerako zine iraultzaile bat eg iteko espazioa lortzen

ahalegindu dira.

Ibilbide hori ez da erraza izan, eta beti nazioarteko merkatu komertzialaren

oztopoarekin topatu behar izan da. Baliabide urriekin egindako eta helburu

ekonomikorik gabeko zinea, logikoki, muga batzuk aurkituko ditu askoz baliabide

ugariagoekin egindako zine komertziala nagusi den merkatu horretan. Kritikak ere ez

dira falta estatu sozialistaren egiturak baldintzatutako industriaren monopolio

publikoarekiko; izan ere, ICAICi zentsura eta disidentzia kulturala mugatzea leporatu

zaio behin baino gehiagotan (bertatik aldendu diren zinegileen ahotik ere).

Hala ere, zailtasunak zailtasun, ugariak izan dira urte luze hauetako

lorpenak , eta gaur egun, esperientziaren oinarriarekin, zine kubatarra nazioarteko

erreferentzia bilakatu dela esan genezake, batez ere Latinoamerikari dagokionez,

eredu berritzaile eta herritarrago baten ildoan eskualde horretako herrien eta kultura

zinematografikoen integrazioa lortzeko helburuarekin jaiotako 'Fundación del Nuevo

Cine Latinoamericano' (FNCL)-ren sustatzaile nagusia delarik.

Modu berean, zinearen sustapenaren bidean egindako aportazioari dagokionez

esanguratsua da Kubak bultzatutako nazioarteko ikusentzunezko erakunde (besteak

beste, EICTV -Nazioarteko Zine eta Telebista Eskola-, edo Zinemateka Kubatarra) eta

festibalen (Latinoamerikako Zine Berriaren Nazioarteko Festibala, Zine Pobrearen

Nazioarteko Festibala edo Santiago Álvarez in Memoriam Festibala, beste batzuen

artean) kopurua eta ospea.

Azpimarragarria da modu berean, Kubako zine industriaren hazkundea urte

guzti hauetan zehar, Gobernuaren (Kultura Ministeritzaren bitartez) sustapen politikari

Page 4: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

4

esker: zine areto berrien sorrera, ikuslegoaren hazkundea, zinegileen formakuntza,

produkzioen kalitatearen hobekuntza,...

Behin Kubako zinearen garrantzia azalduta (bai Latinoamerikako industriaren

sustapenari dagokionez, bai zine eredu berri baten alde egindako lanari dagokionez),

lan honetan aztertuko ditugun elementuak laburbilduko ditugu.

Ezer baino lehen, edozein herrialdeko zine industria, testuinguru historiko,

ekonomiko, kultural, sozial eta politiko jakin batek baldintzaturik bilakatzen dela jakin

beharko genuke. Hortaz, Kubako ikusentzunezkoen industria aztertu ahal izateko,

gaur egungo industriaren izaera eta egoeraren sustr aiak aztertu behar ditugu, zine

kubatarraren bilakaera historikoa kontuan hartuz, bereiziki 1959ko Iraultzarekin batera

industria zinematografiko kubatarra kudeatzeko ICAIC sortu zenetik aurrera.

Gainera, Iraultza hori testuinguratzen duen nazioarteko egoera politiko istilutsua

aztertzea ezinbestekoa da ere, mundua bitan banatutako Gerra Hotzak epealdi

historiko oso baten tendentzia sozialak, politikoak eta batez ere kulturalak baldintzatu

zituelarik. Latinoamerikako errealitate politikoa, bai Iraultza Kubatarra eman zen

urteetan, bai horren osteko hamarkada luzeetan zehar ere, etengabe astinduko zuten

gatazka sozial eta nazionalez (diktadurak, gerrilak,...) beteriko testuinguru horretan,

AEBen nagusitasuna hedatzen zen edonon, baita arlo kulturalean ere; eta zine

industriari dagokionez, Hollywood-eko (eta maila txikiago batean Europako)

produkzioek menperatzen zuten merkatua.

Urteak pasa ahala, Kubako Iraultzaren bilakaera historikoarekiko paral eloki

bilakatu da zine kubatarra , ikuspegi kultural eta industrialetik garapen handia bizi

duelarik. Eta horrekin batera, zine eredu berri bat sortu nahian, ibilbide kontraesankor

horren azterketa egitea ezinbestekoa da kasu honetan ere, 50 urteko iraultza politiko

eta kultural horretan zehar, ikuspegi eta fase ezberdinak bizi izan dira-eta.

Eta ibilbide horrek, noski, gaur egungo industriara ekarri gaitu. Industria

latinoamerikarrean espazio garrantzitsu bat eskuratzea lortu du Kubako zineak,

industria latinoamerikar berari ere berebiziko ekarpena eginez (FNCL - Fundación del

Nuevo Cine Latinoamericanoren proiektua, besteak beste). ICAICen zentralizatutako

ikusentzunezko industriaren aberastasuna azpimarratzekoa da: zinegile berrien

formakuntzatik hasita (EICTV), nazioarteko merkatuetan posizioa lortuz joan den

produkzio industria aztertuko dugu (pelikulak, generoak, datu komertzialak...).

Merkatuari dagokionez esanguratsuak dira Kubako zinearen bereizitasunak, ohiko

komertzialtasunetik aldendu baina ihes egin ezin duelarik: zine kubatarraren banaketa

munduan, Latinoamerikan eta Kuban bertan, alde batetik, eta bestetik munduko eta

Latinoamerikako zinearen banaketa Kuban aztertuko ditugu. Azkenik, edozein

Page 5: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

5

zinearen industriaren oinarri den erakusketaren egituraketaren azterketari ekingo

diogu, ikuslego kubatarretik hasita, eta festibal ezberdinek jokatzen duten berebiziko

papera ahaztu gabe.

Amaitzeko, zine kubatarraren industriarekin zerikusia duten beste elementu

batzuk birpasatuko ditugu, osagarri bezala: teknologia berriak, Internet,

komunikabideak, musika, antzerkia,...

Eta ondorio moduan, behin aipatutako elementu guzti hauekin amaitu ostean,

zine kubatarraren ibilbidearen balorazioa eta etork izunerako hausnarketa egingo

dugu, bai Kuban eman beharko liratekeen aldaketak eta bai munduak Kubatik hartu

beharko lituzkeen irakaspenak kontuan hartuz.

1. TESTUINGURUA Aurretik esan dugun bezala, 1959ko Iraultzaren osteko zinea, kultura bezala eta

industria bezala, behar bezala ulertu ahal izateko, berebiziko garrantzia du urte

horietako Kuba baldintzatzen zuen testuinguru politikoa, sozioekonomikoa,

kulturala eta zinematografikoa aztertzea .

NAZIOARTEKO EGOERA

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) amaitu ostean, Erroma-Berlin-Tokyo

Ardatzaren aurkako bloke aliatua bitan zatitu zen, aldi berean mundua bi bloke

nagusietan bereiztuz : alde batetik, AEBen inguruan bildutako mundu kapitalista;

bestetik, SESBen inguruan antolatutako bloke sozialista.

Nazioarteko egoera oso hauskorra zen, bloke bakoitzaren aldeko interesek

gatazkak leherrarazi zitzaketen edozein momentutan. AEBek euren influentzia eremua

handitzeko neurri ezberdinak hartu zituen (Marshall plana Europan edo Israel-en

hedapena Ekialde Hurbilean, adibidez), nolabait bloke sozialistaren erreferentzia duten

mugimendu iraultzaileak pil-pilean dauden bitartean : alde batetik, askapen

nazionaleko prozesuak (Argelia, Libia, Palestina,...), eta bestetik, iraultza sozialistak

(Txina, gerraosteko Ekialdeko Europa,...). Askotan, bi tendentzia horiek nahasten

ziren, Kubako prozesu iraultzailean bezala, hasieran askapen nazionaleko iraultza

independentista bat izanik, boterea eskuratu eta hurrengo urtean bertan Sobietar

Batasunarekin lerrokatu baitzen.

Kultura eta zineari dagokionez, modu berean, kontrajarritako bi eredu

nagusitzen ziren : alde batetik, Hollywooden erreferentzia zuen zine komertziala

daukagu; bestalde, bloke sozialistan garatutako tendentzia kultural berriak (hasiera

batean, aniztasun kulturalaren erakusle diren Eisenstein, Vertov edo Pudovkin zinegile

Page 6: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

6

sobietarren zinea; hurrengo urteetan, Stalin-en garaian bultzatutako errealismo

sozialista nagusituko da). Hala ere, beste erreferentzia bat izango du zine kubatarrak

bere eredu propioa garatzeko orduan -gogoratu behar dugu Kuba bloke sozialistaren

parte izan arren Lerrokaturik Gabeko Herrialdeen artean zegoela-: Europako

zinegileen zine artistikoa (batez ere Frantziako nouvelle vague hausturatsuari lotuta:

Godard, Truffaut...; hala ere, Kubako zinean eragin zuzenagoa izango zuen Rossellini-

ren neorrealismo italiarra hartuko genuke erreferente gisa).

LATINOAMERIKA

Paradoxa bat da Latinoamerikaren testuingurua azaldu nahi izatea, errealitate

politiko gisa existitzen ez den heinean (gaur egungo mugimendu bolibarianoaren -

edo FNCLrena ere, besteak beste- oinarria den arren, edota zenbait kasutan -zineari

dagokionez, adibidez- industria-eremu edo merkatu erreferentzia gisa hartzen bada

ere). Ipar-amerikako errealitatetik bereizten diren herrien edo hizkuntza latinoak

erabiltzen dituzten herrien multzoa izendatzeko erabili daitekeen Latinoamerika horren

egoera politikoa eta kulturala oso bitxia da Kubako Iraultzaren urteetan, baina

berebiziko garrantzia du horren bilakaera politiko eta kulturalarentzako.

Nahiz eta XX. mendearen erdialdean kontinente osoko herrialde gehienak

independienteak izan deskolonizazio prozesu ezberdinei esker, polarizazio bat eman

zen, iparralde zibilizatu, demokratiko eta aberatsaren eta hegoalde diktatorial,

esplotatu eta pobrearen artean. Dena den, maila handi batean, hegoaldearen

miseria iparraldearen erantzunkizuna izan zen, interbentzionismoaren bitartez

hegoaldeko herrien garapena mugatuz, eta Latinoamerikako baliabide naturalak

AEBen garapen industrialaren mesedetan ustiatuz.

Testuinguru horretan, Latinoamerikako egoera atzerapen ekonomikoarekin

lotu beharko genuke, horrek esparru guztietan ondorio latzak eragiten zituelarik: bizi-

baldintzetatik hasita produkzio industrialera arte (zine industria barne). Hortaz, botere

politikoaren egituraketa guztiz baldintzaturik agertzen zen, gutxiengo aberatsen

mesedetan eta nekazal gehiengo pobreen aurka, askotan diktadura militarren eta

estatu-kolpe etengabeen testuinguruan. Latinoamerikako herrien arteko

desberdintasunak ere oso esanguratsuak ziren (aberatsak -bertan ere oso pobre ziren

asko egon arren- eta pobreak -bertan ere oso aberats ziren gutxi batzuk egon arren-),

ostera bai demokrazia iraunkorragoak ezartzeko aukerei dagokionez, eta baita

industria -zinematografikoa barne- garatzeko aukerei dagokionez ere: ez da

kasualitatea Latinoamerikako zine produkzio gehienak Brasilgoak, Argentinakoak

eta Mexicokoak -biztanleriaren tamaina kontuan hartuta ere-, baliabide ekonomiko

handienak dituzten herri latinoamerikarrak, alegia.

Page 7: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

7

Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, zorionez, Europa, Asia eta Afrikako

suntsipenetik at mantendu zen Latinoamerika, milaka errefuxiatuen babeslekua

bilakatuz (XX. mende erdialdeko kultura europearraren lekukoak). Aipagarria da

Latinoamerikaren integrazio prozesurako mingarria izan zitekeen OEAren

(Organización de Estados Unidos) sorrera, 1948an, AEBen mesedetan (urte batzuk

geroago -1962tik 2009ra arte- Cuba bertatik kanporatuko zuten). Urte batzuk geroago,

modu berean, Kubako Iraultzaren eta 'Misilen Krisia'-ren harira (mundua III. Mundu

Gerra batera hurbildu zuena), diktadura militarrak ugaritu ziren Latinoamerika osoan,

kapitalismoa eta estatubatuarren dominazioa zalantzan jartzen zuten mugimenduak

neutralizatu nahian: Brasil (1964), Argentina (1968 eta 1974), Chile (1973), Uruguay

(1973) edo Bolivia (1980). Guzti horren ondorioak oso latzak izan ziren kultur ari

eta kulturaren industriari dagokionez .

Zehazki zine latinoamerikarrari dagokionez, ezer baino lehen Hollywoodeko

merkatuarekiko menpekotasuna azpimarratu beharko genuke, bertako produktuen

nagusitasuna kontuan hartzen badugu (munduko errekaudazioaren %50a AEBetakoa

da eta produkzioa -Indiako Bollywooden atzetik- munduko bigarrena, 200 filme

ingururekin -munduko %32a-; gainera, mundu osoan lortutako etekinen heren bat

Latinoamerikatik lortzea nahiko adierazgarria da). Aipatzekoak dira, baita ere, 30.

hamarkadara arte, zine sonoroaren lehenengo urteetan, bikoizketaren ordez, Joinville

eta Hollywooden egiten ziren bertsio (remake) latinoak; kalitate txarrekoak ziren arren,

hurrengo urtetako zine autoktonoaren haziak erein zituzten (star system propioa

barne).

AEBetako produktuak inportatzeaz eta kopiatzeaz aparte, Latinoamerikako

zinearen tendentziak anitzak ziren, mendeko bigarren herenaren hasieran: Mexicon

zine nazionalista iraultzailea ('¡Vámonos con Pancho Villa!', Fernando de Fuentes,

1935), melodramak ('La Casa del Ogro', Fernando de Fuentes, 1938), 'Cantinflas'

bezalako komediak, edo musikalak ('Allá en el rancho grande', Fernando de Fuentes,

1936); Brasilgo chanchadak edo ihauterietako komedia musikalak; Argentinako

tangoari buruzko filmeak ('Luces de Buenos Aires', Adelqui Millar, 1931; edo 'El tango

de Broadway', Luis Gasnier, 1932); etab. Industria sendoak garatu zuten herri

bakarrak ziren Mexico (estudios Azteca, Churubusco edo Cuauhtémoc), Argentina

(Laboratorios Alex edo Estudios de Argentina Sono Film) eta Brasil (Cinedia edo

Atlántida), aurretik esan bezala; hiru herri hauetan ekoiztu izan dira, hamarkada

luzeetan zehar, gaur egun ere, Latinoamerika osoko ekoizpenen %90 inguru.

Integraziorako bidean aurrerapauso ugari emango ziren, batzuk sendoagoak

eta beste batzuk gutxiago, horien artean garrantzitsuena, FNCL (Fundación del Nuevo

Page 8: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

8

Cine Latinoamericano) 1985an agertu zen arte. Aurrerago sakonduko badugu ere,

interesgarria da 1958an, Montevideon (Uruguay) ospatu zen Latinoamerikako Zinegile

Independienteen Lehenengo Batzarra1 ezagutzea. Horrek, berezko garrantziaz aparte,

Latinoamerikan garatzear dagoen zinegintza independiente eta berritzaile baina

isolatuen integrazio kultural zein industrialaren h astapenak definitu zituen,

1960ko hamarkadan Europa -eta oro har mundu osoa- astintzen zuten korronte

abangoardistekin indarra hartuko zuten tendentziak ugaritzen ziren bitartean: Brasilgo

'Cinema Novo' (adibidez, Glauber Rocha-ren 'Antonio das Mortes'; edo Nelson Pereira

dos Santos-en 'Rio 40 graus; biak 1953an), Argentinako 'Grupo Cine Liberación'

(adibidez, Fernando Solanas-en 'La hora de los hornos. Notas y testimonios sobre el

neocolonialismo, la violencia y la liberación', 1968an),...

Kontzepzio berri hauek, eta beste herri batzuen (Kolonbia, Cuba, Chile, Bolivia,

Perú edo Venezuela) zine industrien pixkanakako hazkundeak, paradigma berriak

ezarriko ditu Latinoamerikako zinean -eredu artistikoei eta merkatuen definizioari

dagokionez-: hasierako Hollywood-en dominaziotik eta horren itzalpean garatzen ziren

"zine nazionaletatik", 'Zine Latinoamerikar Berria' izenaz ezagutzen hasiko den

korronte berritzailea, aurrerakoia, militantea eta -aniztasunaren baitan- integratzailea

eraikitzen hasiko da: zine-klubak, formakuntza ikasketak, aldizkariak, zinematekak (La

Habanakoa, adibidez, 1951an sortu zen), zikloak, kongresuak, festibalak, etab.

KUBA, IRAULTZAREN AURRETIK (1492-1953)

1959ko Iraultzaurreko egoera politikoa ezin da ordutik aurrera eraikitzear zegoen

industria zinematografikoaren norabidetik bereiztu. Eta egoera hori ulertzeko, 1492an

hasitako kolonizazio prozesua ezagutu beharko genuke, baina gehiegi ez luzatzeko,

Amerikan XVIII. eta XIX. mendeetan zehar eman ziren deskolonizazio prozesuetako

azkena Kubakoa izan zela argituko dugu. Izan ere, mende luzeetan zehar Espainiako

koroaren menpean egon ostean -AEBek irla menperatzeko saiakera ugari egin

zituelarik-, 1867. urte inguruan, okupatzailea kanporatzeko lehenengo mugimendu

sendoak antolatzen hasten dira, lurjabe aurrerakoi eta iraultzaile batzuen eskutik

(Carlos Manuel de Céspedes buru zutela): Kubako independentzia eta esklabutzaren

abolizioa ziren helburu nagusiak.

Hamar urteko gerra baten ostean (1868-1878) , Arsenio Martínez Campos

jeneral espainiarrak, matxinatuen aurkako presio militarra areagotuz eta errendizioa

bultzatzeko bake eskaintzak luzatuz, Zanjon-eko Paktua lortuko du 1878an,

nolabaiteko hobekuntza politikoak onartuz. Antonio Maceo jeneralak Baraguáko

1 Latinoamerikako Zinegile Independienteen I. Batzarraren ebazpenak: http://www.cinelatinoamericano.org/assets/docs/SODRE.pdf

Page 9: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

9

Protesta burutuko du, Zanjoneko bake faltsua ukatuz eta independentzia lortu arte

borrokan tinko mantentzeko konpromezua hartuz.

Hala ere, borroka armatua mantentzeko ahalmen eskasa dela-eta, epealdi

baketsu bat irekitzen da, mende amaierara arte, AEBen inbertsio finantzieroak

areagotzen diren bitartean, kanpo-dependentzia handituz. Gainera, 1886an,

beharrizan ekonomikoei aurre egiteko, esklabutza ezabatu eta proletargo eta

nekazalgo nazionalak ekonomiaren oinarri bilakatzen dira. Horrela, baldintza

objektiboek, independentziaren aldeko askapen nazionalerako gerr a berri bat

irekitzea bultzatu zuten.

Eta testuinguru honetan, José Martí-ren figura agertzen da, zeinek 1892an,

Partido Revolucionario Cubano (PRC) sortuz, independentista kubatar guztiak

borrokan biltzeko ahaleginean, altxamendu berri bat aldarrikatzen hasi zuen. 1895eko

otsailaren 24an, Kubako Independentzia Gerra hasten da, borroka armatua irla osora

hedatuz, 1898an independentzia eskuratzeko balio izan zuena. Hori bai, AEBen

laguntza militarrarekin; horrek aurrerantzean AEBekiko menpekotasun berria

suposatuko zion Kubari. Hamarkada batzuetan zehar gobernu ezberdinak

txandakatuko dira, 1940an Konstituzioa adosten den arte (AEBekiko subordinazioa

bermatzen zuen 1901eko Konstituzioa ordezkatuz).

Fulgencio Batista izango da epealdi konstituzional berri honetako lehenengo

presidentea, errepresioaren eta korrupzioaren areagotze progresibo baten

testuinguruan. Partidu Ortodoxoak (Partido del Pueblo Cubano), Kubako

independentziaren aldeko borrokaren balore tradizionalak defendatu eta korrupzioari

kritika indartsua egiten zionak, 1952ko hauteskundeak irabaziko zituela uste zenez,

egoera geldiarazi nahian, Fulgencio Batistak estatu kolpe militar bat burutu zuen,

diktadura bat ezarriz. Egoera berriari aurre egiteko asmoarekin, Fidel Castro gazte

ortodoxoak, Fulgencio Batistaren aurkako borroka armatua antolatzeko bidea hartu

zuen.

KUBA, IRAULTZAREN BIDEAN (1953-1959)

1953ko uztailaren 26an, Fidel Castrok, iraultzaile talde batekin batera ,

Santiago de Cubako Moncada eta Bayamoko Carlos Manuel de Céspedes kuartelak

erasotu zituen. Ofentsibaren porrotak (hamarnaka hildako eta atxilotu -horien artean

Fidel, zeinek bere epaiketaren baitan "La Historia me absolverá" hitzaldi famatua egin

zuen-) ez zituen bidetik atera, eta Batistak 1955ko amnistiarekin askatu zituenean,

Mexicora erbesteratu eta 'Movimiento 26 de Julio' (M-26-7) sortuko dute , Kubara

bueltatu eta borroka armatua berpizteko gerrila bat berrantolatu nahian.

Page 10: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

10

Horrela, 1956ko azaroaren 26an, 'Granma' itsasontzia Mexicotik atera zen, 82

iraultzailez (horien artean Fidel Castro bera, bere anaia Raul Castro, Juan Almeida,

edo Ernesto Ché Guevara) osatutako gerrila Kubara eramateko. Abenduaren 2an,

oztopo handiak gaindituz, 82 iraultzaileetako 20k Sierra Maestrara ailegatzea lortzen

dute, bertatik iraultza hasteko. Bitartean, Mugimendua irla osoan zehar hedatzen da

eta Sierra Maestrako gerrilaz aparte, herri protestak, sabotaiak eta altxamenduak

ugaritzen dira. 1958ko abuztuan, gerrilaren ekintzengatik bere ejerzituaren galeren

areagotzea ikusita, Batistak Sierra Maestrako frontea bertan behera uztea erabakitzen

du, bere ahulezia agerian utzita. Ordutik aurrera iraultzaileen behin-betiko erasoaldia

martxan jarriko da, beste indar politiko batzuekin batera, hiri nagusiak (Santa Clara -

eta bertatik La Habana- eta Santiago de Cuba) okupatzeko helburuarekin.

Azkenik, 1958ko abenduaren 28an, Ernesto Guevararen zutabeak Santa Clara

hiriaren aurkako erasoa burutu zuen. 31an, Batista diktadorea Kubatik ihes egiten

zuen bitartean, Guevara eta Camilo Cienfuegosen tropek La Habana okupatu zuten.

Hurrengo egunean bertan, 1959ko urtarrilaren 1ean, Fidel Castro Santiago de

Cubara ailegatzen zen, Iraultzaren garaipena aldarr ikatuz .

ZINE KUBATARRA IRAULTZA BAINO LEHEN

Iraultzaren garaipenak, 1959tik gaur egun arte ekarriko zituen aldaketak eta

berrikuntzak (baita ikuspegi kultural eta zinematografiko batetik ere) aztertu baino

lehen, testuinguratzerako ezinbestekoa den beste elementu bat deskribatu beharko

dugu: Iraultzaren aurreko zine kubatarraren industriaz ari gara, zine kubatarraren

zimenduak.

Latinoamerikako herrien artean, AEBen azpian kokatuta dagoen irla txiki hura

zinematografoaren teknologia ezagutu zuen lehenengo herrietako bat izan zen,

1897ko urtarrilean, Lumière anaien laguntzailea zen Gabriel Veyre frantsesaren

eskutik. Urtarrilaren 24an, La Habanako Teatro Tacón-en ondoan, lau laburmetraiez

osatutako lehenengo emankizuna egon zen: 'Partida de cartas', 'El tren', 'El regador

y el muchacho' eta 'El sombrero cómico'. Kubako industria zinematografikoaren

lehenengo forma primitibo honen erakuslea: sarreraren prezioa 50 zentabokoa zen (20

ume eta militarrentzat).

Izan ere, asmakizuna munduan zehar ezagutarazteko helburuarekin ailegatu zen

Veyre Cubara, eta urte horretan bertan herri honetan egindako lehenengo pelikula

ekoizteko aprobetxatu zuen: 'Simulacro de incendio'.

Hasiera batean, zenbait espazio moldatu ziren zine emankizunetarako: aretoak,

plazak,... Forma modernoen lehenengo hurbilpena antzokien erabilera izan zen

Page 11: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

11

(Teatro Irioja, adibidez), lehen zine aretoa sortu zen arte: 'Floradora' (aurrerago

'Alaska').

Mende hasieran, Latinoamerika osoan gertatzen zen bezala, laister

Hollywoodeko eta Europako ekoizpenek eta konbentzioek guztiz menperatuko zuten

merkatu bati aurre egin behar izan zion zine kubatarrak, momentu hartan existitu ere

ez zen arren. Hala ere, pixkanaka zine industria kubatarra, ikuspegi abertzale eta

aurrerakoi batetik bultzatzeko prest zeuden lehenengo zinegileak -urte batzuetan

zehar bakarra- agertu ziren, Enrique Díaz Quesadare n kasua ('Zine Kubatarraren

Aita') den bezala. Zinegile honek 1905ean sortu zuen 'The Moving Pictures Company',

albistegi baten forma izan zuen lehenengo emankizunak ekoiztuz eta Martí eta Albisu

antzokietan aurkeztuz ('Cuba al Día'). Berari esker etorriko ziren lehenengo

laburmetrai dokumentala -minutu batekoa, jolas parke bati buruz; Díaz Quesadaren

kontserbatzen den filme bakarra- ('El Parque de Palatino', 1906), lehenengo fikziozko

laburmetraia ('El cabildo de Ña Romualda', 1907),... Díaz Quesada filme gero eta

luzeagoen eta sakonagoen -gaur egun gehienak galdu dira, zoritxarrez- produkzioan

murgilduko zen hurrengo urteetan zehar, baita Kubako lehenengo estudioa sortu ere,

1908tik aurrera Santos y Artigas (Pablo Santos eta Jesús Artigas jabeen izenagatik)

enpresa produktore eta banatzailearekin lortutako akordioari esker (finantziazioa

lortzea, ordea, benetako odisea batean bihurtuko da urte horietan hain arriskutsua zen

negozio horretarako).

1913an estreinatuko zuen Kubako isileko lehenengo fikziozko luzemetraia ,

'Manuel García, el rey de los campos de Cuba', nahiko arrakastatsua izan zena.

Ondorengo proiektua ('El capitán mambí' edo 'Libertadores y guerrilleros', 1914koa)

4000 $-ko aurrekontuarekin ekoiztu zen, garaiko inbertsioaren ideia bat egiteko.

Industriaren egoeraz jabetzeko beste datu bat: 'La Manigua'-ren (1915, isileko zine

kubatarraren filmerik arrakastatsuena) estreinuan, sarreraren prezioa 80 zentabokoa

izanik, 3225 ikusle egon ziren. Paraleloki, beste proiektu asko eramango zituen

aurrera, 1923an hil zen arte. Balantzea: 1907-1921 epealdian egindako fikziozko 40

filmeetatik 17 Díaz Quesadarenak ziren (sute baten ondorioz desagertu eta

berreskuratu ezin izan direnak).

Ramón Peón zinegileak, 1920an bere lehenengo filmea ('Realidad') egin zuena -

aurrerago beste asko-, hartuko zuen lekukoa. Arturo del Barrio eta Antonio

Perdicesekin batera BPP Pictures Company enpresa sortu zuen 1930an, zine

industria autoktonoa bultzatu nahian. Konpainia horrek ekoiztutako 'La Virgen de la

Caridad' (1930) filme arrakastatsuak, iraultzaurreko zine komertzialaren obra

garrantzitsuena kontsideratu ohi da.

Page 12: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

12

Beste zinegile batzuekin batera hauexek izan zen 1897-1930 isileko zinearen

epealdian filmatutako pelikula guztiak (guztira 79 inguru, laburmetrai eta luzemetrai

dokumentalak edo fikziozkoak denak kontuan hartuta -serieak unitate gisa zenbaturik-,

garaiko industriaren tamainaren irudia egiteko: urtean batez besteko 2 pelikula baino

gehiago egiten dira, 1920-1922an oparoaldi bat bizitzen delarik):

1897 ·Simulacro de incendio

1898 ·El brujo desaparecido

1906 ·El Parque de Palatino ·La Habana en agosto de 1906 ·Cine y Azúcar

1907 ·Un duelo a orillas del ·Almendares ·Un turista en La Habana

1908 ·El cabildo de Ña Romualda ·Los festejos de la Caridad en la ciudad de Camagüey

1909 ·La leyenda del charco del güije

1910 ·Criminal por obcecación ·Juan José

1912 ·El epílogo del Maine

1913 ·Manuel García o El Rey de los campos de Cuba ·Riquezas de Cuba

1914 ·El capitán mambí o Libertadores y guerrilleros

1915 ·La manigua o La mujer cubana ·La pelea de Johnson y Willard

1916 ·Duelo como en París ·La camisa del hombre feliz ·Fin de año ·El rescate del brigadier Sanguily

1917 ·La careta social ·La hija del policía o El poder de los ñáñigos ·El tabaquero de Cuba o El capital y el trabajo

1918 ·Los apaches cubanos ·La ley del timbre ·Los matrimonios salvavidas ·Quesitos de crema

1919 ·La zafra o Sangre y Azúcar ·Acebal se saca el gordo ·La brujería en acción

1920 ·Dios existe ·Entre flores ·El genio del mal

·Inexperiencia ·Realidad ·El soldado Juan ·El hábito no hace al monje

1921 ·Frente a la vida ·Alto al fuego ·Ambición, oro y amor ·Los apuros de Güerito ·Aves de paso ·Las cosas de mi mujer ·La insurrección de la carne ·La maldita ·Mamá Zenobia ·La perla del mar

1922 ·Arroyito ·Casados de veras ·Desdichas y recompensas ·Entre col y col ·¿Por qué se casan las mujeres?

1923 ·La parcela

1924 ·Al aire libre ·Camagüey histórico y legendario ·Documental de la Cuba de tiempos de Machado

1925 ·Entre dos amores ·Intriga de amor

1926 ·El amante enmascarado ·Amor y arena ·Cha-chez-cha ·Casi varón ·La chica del gato ·El cobarde valeroso ·El inocente

1927 ·Con los ojos del alma ·Justicia moral

1928 ·El traficante

1929 ·El alma güajira ·Gustavo el calavera ·El veneno de un beso ·Conozca a Cuba

1930 ·Varona Suárez y el Baile de las Naciones ·La última jornada del Titán de Bronce ·El caballero del mar ·Una lección provechosa ·La Virgen de la Caridad

Page 13: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

Soinudun zinearen agerpenarekin , hasiera batean zine kubatarraren ekoizpenak

nolabaiteko geldiunea bizi izan zuen (Ramón Peón bera Cubatik atera zen, batez ere

Mexicon aukera industrial hobeen bila). 1932an, Max Tosquellak -AEBetan soinudun

zinearen teknikak ezagutu zituena- lehenengo soinudun laburmetraia egingo du,

'Maracas y bongó'; 1937an, Kubako lehenengo soinudun luzemetraia, 'La Serpiente

Roja', ekoiztuko da, Tosquellaren laguntzailea izandako Ernesto Caparrós-en eskutik.

Hainbat ezaugarriekin laburbildu daiteke Iraultzara arteko zine kubatarraren

industria: alde batetik, produkziorako aukeren eskasia (baliabide ekonomiko urrien

eta industria propio baten garapen ezaren ondorioz, zinegile ugari -aldi berean

industria hori bera indartu zezaketenak- Mexicora eta AEBetara ihes egin zuten); eta

beste aldetik, egiten ziren produkzioen kalitate txarra (produkzio-etxe eta enpresa

banatzaile mexikar eta estatubatuarrek salmenta-negozio hutsa ikusten zuten Kuba,

eta horregatik industria propioa sustatu ordez, kalitate urriko bi produkzio edo

koprodukzio motetan murgildu ziren: alde batetik, Kubako errealitate folklorikoa

adierazten zutenak -"pobreak baina alaiak"; bertan, garaiko musikari eta abeslari

nagusiak agertzen ziren-; eta bestetik, industria sendoagoen -Mexico, Hollywood,

Argentina- produkzioen kopiak). Soilik bi filmeek apurtu zuten kaskarkeriaren ibilbide

horrekin: 'Siete muertes a plazo fijo' (1950) eta 'Casta de roble' (1953), biak Manuel

Alonso monopolistaren produkzioak; beste ideia bat egiteko, jakin behar da tipo horrek

bultzatu zituela urte hauetan zehar egindako proiektu gehienak, eta hala eta guztiz ere,

helburu nagusia ekonomikoa zen. Industriaren garapena atzekoz aurrera zihoan, eta

inbertsioak gero eta urriagoak ziren testuinguru horretan.

Horretaz aparte, proiektu bakan batzuk beste zine mota bat egiteko

ahaleginetan hasiko dira. Adibidez, esanguratsua da 1938an Kubako garaiko Alderdi

Komunistak eratutako Cuba Sono Film, Hoy egunkari eta Mil Diez irratiarekin batera,

Noticiario Periódico Hoy albistegi periodikoaz aparte dokumental ugari eta bi fikziozko

laburmetrai ekoizten hasi zena. Baina benetan epealdi honetan Kubako zinemagintzan

eman zen inflexio punturik handiena, Sociedad Cultural Nuestro Tiempo-ren sorrera,

1951ean, izan zen; horretan artista eta pentsalari ugariek parte hartu zuten, horien

artean, hurrengo urteetan, 1959ko Iraultzarekin batera ICAIC bultzatuko zuten zinegile

batzuk. Julio García Espinosak, adibidez, 1955ean 'El Mégano' 20 minutuko

laburmetrai dokumentala egingo zuen Tomás Gutiérrez Alea, Alfredo Guevara eta José

Massip-en laguntzarekin, berrikuntza eta aurrerapauso tematiko erradikala izango zena

(Zine Latinoamerikar Berriaren hazi garrantzitsuenetariko bat ereinduz), problematika

sozialak tratatzeko modu kritikoari dagokionez.

Page 14: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

14

Dokumentu interesgarria da. Hala ere, iturrien aniz tasuna dela-eta

lanean eskainitako zenbait datuekiko kontraesankorr a izan daiteke.

Page 15: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

15

Tendentzia, eragozpen eta ahulezi guzti hauek kontuan hartuta ere, 1937-1958

soinuzko zinearen epealdian (1947, 1950 edo 1954 urte emankorrak barne) urteko

batez besteko fikziozko produkzioak -luzemetraiak e ta laburmetraiak barne- gora

egin zuela jakin behar da (urteko ia 5 pelikula egiten ziren, guztira 100 produkzio

nazional inguru egon zirelarik):

1937

·La serpiente roja 1938

·Ahora seremos felices ·El romance del palmar ·Sucedió en La Habana

1939 ·La canción del regreso ·Cancionero cubano ·Estampas habaneras ·Mi tía de América ·Prófugos ·Siboney ·La última melodía

1940 ·El deshaucio ·Manuel García, el Rey de los campos de Cuba ·Cuba ·Yo soy el héroe

1941 ·Luna sin miel ·La Quinta Columna ·Romance musical

1942 ·La que se murió de amor (o La niña de Guatemala)

1943 ·Cosas de Cuba ·Dos cubanos en la guerra ·Fantasmas del Caribe ·Ratón de velorio

1944 ·Un desalojo campesino ·Hitler soy yo

1945 ·Embrujo antillano ·Sed de Amor ·La tremenda corte

1947 ·Garrido gaito ·Levanta parejo ·María la O ·Oye esta canción ·El paso de la jicotea ·Piñero limosnero ·¡Qué clase de niños! ·El robo del brillante

1948 ·El ángel caído ·Ecce Homo ·Hermanos siameses ·El vigilante Chegoya

1949 ·A la Habana me voy ·Cecilia Valdés

·Chicharito alcalde ·El diablo fugitivo o La Ley contra el crimen ·Escuela de modelos

1950 ·Una gitana en La Habana ·Hotel de muchachas ·Ídolo de multitudes ·Música, mujeres y piratas ·Príncipe de contrabando ·Qué suerte tiene el cubano ·La rumba en televisión ·Siete muertes a plazo fijo ·Sin otro apellido (SOA)

1951 ·Cuando las mujeres mandan ·Cuba canta y baila ·Nudismo en el trópico (o Bajo el cielo habanero) ·La renegada

1952 ·Paraíso encontrado ·Honor y gloria (o La vida de un ídolo) ·Samson rifle en La Habana ·La única ·Yo soy el hombre

1953 ·Ángeles en la calle ·Bella, la salvaje ·Casta de roble ·Hotel tropical ·Martí, mentor de juventudes ·Más fuerte que el amor ·Los zapaticos de rosa

1954 ·Un extraño en la escalera ·Frente al pecador de ayer ·Golpe de suerte ·Misión al norte de Seúl (o Cuando la tarde muere) ·Morir por vivir ·La mujer que se vendió ·Mulata ·La rosa blanca ·Sandra, la mujer de fuego ·El sindicato del crimen (o La antesala de la muerte)

1955 ·La fuerza de los humildes ·Una gallega en La Habana ·La mesera del café del puerto ·El tesoro de la Isla de Pinos ·Tres bárbaros en un jeep ·El Mégano

1956 ·De espaldas ·No me olvides nunca ·Tropicana

Page 16: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

16

·Yambaó ·Y si ella volviera

1957 ·El árbol de la fiebre ·El farol en la ventana ·Olé, Cuba

1958 ·Cargamento blanco (o Santo contra hombres infernales) ·Cerebro del mal (o Santo contra cerebro del mal) ·Con el deseo en los dedos ·¡Qué mujer! (o Una chica de Chicago) ·El señor Salomón y la Reina Cleopatra ·Tahimí (o La hija del pescador)

Zaila da Iraultza aurreko urte guzti hauetako industriari buruzko datu zehatz

eta fidagarriak eskuratzea, Kuban 1959ra arte ez baitzen egon dokumentazio eta

artxibo funtzioak bete zituen ekimen formalik. Adibidez, irlan zeuden zine areto

kopuruari buruzko bertsio ezberdinak daude: 400-600 areto inguru zeudela diotenak

badaude (orokorrean Iraultzaren osteko beherakada frogatu nahian), baina iturri

ofizialagoek -Kubako Zinematekako Mª Eulalia Douglas ikerlariak, adibidez- 1910ean

200 areto zeudela diote; 350ra ailegatu omen ziren 1920 hamarkadan, eta hurrengo

urteetan emandako beherakadak kopuru hori gehiegi handituko ez zuela pentsa

genezake. Fausto, El Encanto edo Campoamor zine aretoak ziren La Habanako

ospetsuenak, bertan estreinu garrantzitsuenak egiten zirelarik. Dena den, kontuan

hartu beharreko faktorea da areto guzti horietan, gehienbat enpresa banatzaile

atzerritarrek (estatubatuarrak batez ere) kudeatutako produktuak emititzen zirela:

Paramount, United Artists, First National Pictures, Metro Goldwyn Mayer... Hala ere,

produkzio eta banaketarako konpainia nazionalak badira ere, emaitza oso onak ez

lortu arren: B.P.P. Pictures, Compañia Cinematográfica Cubana (C.C.C.), Compañía

Habana Industrial Cinematográfica (CHIC) edo Películas Cubanas S.A. (PECUSA),

besteak beste.

2. KUBAKO IRAULTZA ETA ZINE BERRIA Gaur egun Kubako zine industriaren egitura eta egoera aztertu baino lehen,

testuingurua birpasatuz horren oinarriak identifikatu ditugun bezala, ezinbestekoa da

Kubako Iraultzarekin batera bilakatuz joan den kultura zinematografiko berria

birpasatzea. Kuba 1959. urtea baino lehen ia existitzen ere ez zen industria izatetik,

gaur egungo zine latinoamerikarraren bultzatzaile nagusia bilakatu den industria

propioa izatera eraman duen ibilbidea ezagutuko dugu hurrengo orrialdeetan zehar.

Ezin dugu ahaztu, gainera, ibilbide hori zine eredu berri batekiko maitasunak

bultzatutako gizon eta emakumeen ezinbesteko esfortzuari esker eraiki dela.

Page 17: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

17

1959: ICAIC-EN SORRERA, ZINE KUBATAR BERRIAREN JAIO TZA

1959ko urtarrilaren 1ean, Fidel Castrok zuzendutako indar iraultzaileek

Iraultzaren garaipena aldarrikatu zuten, eta laister hasi ziren (beste indar politikoekin

konpartitutako Gobernutik) lehenengo erreformak egiten: diktadurako karguen aurkako

epaiketak eta exekuzioak, nekazal erreforma,... Hurrengo urteetan zehar Sobietar

Batasunarekiko hurbilketa ekonomiko eta politikoa emango zen arren, lehenengo urte

hauetan Iraultza Kubatarraren izaera nazionalista eta aurre rakoia da batez ere

(José Martí-ren herentzia ideologikoa erreferentziatzat hartuz, baina komunismoaren

printzipio marxista-leninistak bereganatu gabe), eta zeinu horretakoak izango dira

hasiera batean hartutako erabaki politiko gehienak.

Esanguratsua da egun horietan Ramón Peón bezalako zine kubatar nazional

tradizionalaren pertsona garrantzitsu batek Fidel Castrori, "Revista Cinema"-ren

bitartez, idatzitako eskutitza (Iraultza Errusiarrean zineak izandako garrantzi politiko-

pedagogikoa gogora ekartzen du, urte horietan analfabetismoa Kubako biztanleriaren

%25era hedatzen zelarik):

“La educación audiovisual, doctor Fidel Castro, puede ser el más eficiente y

poderoso aliado del Gobierno, para hacer llegar al campesino cubano las

orientaciones, la ayuda cultural que le es tan necesaria para lograr mejor su

propósito de superación y elevación de su nivel de vida. Su mensaje a través

del cine, será mejor comprendido. El lenguaje de las imágenes, con la adición

del sonido, hará que el guajiro comprenda mejor la lección; esa lección que le

es tan necesaria para que pueda sacar el mejor partido de la tierra… esa tierra

que ahora va a ser suya, a través de la nueva Ley Agraria de la Revolución

Redentora.”

Testuinguru horretan, beste erabaki eta erreforma askoren artean, 1959ko

martxoaren 20an, Gobernu iraultzaileak 169. Legea2 sinatu zuen, horren bitartez

Instituto Cubano del Arte e Industria Cinematográfi cos (ICAIC) sortzen zuelarik:

Iraultzak sortutako lehenengo instituzio kulturala eta industria zinematografiko nazional

bat garatzeko oinarri sendoa. Lau egun geroago, La Habanako 23. kaleko Atlantic

Eraikinaren bosgarren solairuko bulego bat okupatu eta ICAICen egoitza ezarri zuten

Kubako zine iraultzaile berria sortzeko prest zeuden lehenengo zinegileak.

Alfredo Guevara izan zen proiektua aurrera eramatek o Fidel Castrok

proposatutako pertsona garaipena lortu bezain laster. Berak idatzi zuen ICAICen

oinarriak finkatu zituen 169. Legea (legea baino, abiaburuen adierazpen bat izan zela

esan ohi da), eta honako hauek dira bertan ezarritako oinarri ideologikoetako batzuk:

2 Ley nº169, de creación del ICAIC: http://cinelatinoamericano.org/biblioteca/assets/docs/documento/431.pdf

Page 18: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

18

"[El Cine] es un instrumento de opinión y formación de la conciencia individual

y colectiva. (...) Es el cine el más poderoso y sugestivo medio de expresión

artística y de divulgación y el más directo y extendido vehículo de educación y

popularización de las ideas."

Baina ondoren ikusiko dugun bezala, ICAICen funtzioa orduko gobernu

iraultzailearen legitimazioaz haratago joango zen, Europako abangoardia

zinematografikoek inspiraturik ("egileen zinea"), izpiritu berritzaile eta abertzalea oinarri

izanik, zine industria nazional berri bat bultzatzeko .

Guevarak berak bilduko zuen ere proiektu hura bultzatzeko osatu zen lehenengo

ekipoa: zuzendariak (Alfredo Guevara bera) eta hiru kontseilarik (Guillermo Cabrera

Infante, Tomás Gutiérrez Alea eta Fernando Bernal S ánchez ) osatutako

Zuzendaritza Kontseilua, alegia. Beste pertsona batzuk gehituko ziren proiektura:

Eugenio Vesa (soinu-teknikaria), Pablo Epstein (kimika ingeniaria), Aracelo Herrero

(idazkaritza lanetan), Juan H. Ramos Valdés doktorea edo Fausto Canel , besteak

beste. Julio García-Espinosa buru zuen Ejerzitu Errebeldearen Kultur Zuzendaritza

Nazionaleko Zine Atalarekin harreman estua garatu zen ere.

Iraultzaren aldeko jarrera orokorra izanik, ideologia ezberdinetako jendeak osatu

zuen lehenengo ekipo hau, beraz. Eta Iraultzaren aldeko lan ideologikoa egiteaz

aparte, beharrizan handiago batetaz kontziente ziren artista guzti hauek: kulturarekiko

betebehar iraultzailea, ordura arte erdipurdiko produkzio zinematografiko nazionala

berpiztu eta bultzatzea exijitzen zuena, etengabeko ikuspegi kritiko eta autokritiko

batetik, 169. Legean esaten zen bezala:

"El cine es un arte (...) debe conservar su condición de arte y, liberado de

ataduras mezquinas e inútiles servidumbres, contribuir naturalmente y con

todos sus recursos técnicos y prácticos al desarrollo y enriquecimiento del

nuevo humanismo que inspira nuestra Revolución"

1959-1969: ZINE BERRIAREN EZTANDA

Behin ICAIC sortuta, zinearen ekimen industrial guztia bertan zentralizatuko

da. Ekonomiako beste sektore guztietan gertatzen ari den bezala, zine industriako

enpresa pribatuak (aurretik aipatutako ekoiztetxeak edo enpresa banatzaile

atzerritarrak, adibidez) dejabetuko dira, ICAICen kudeaketaren menpean jarriz. Baina

Tomás Gutiérrez Aleak baieztatuko duen bezala, horrek ez du inolako trabarik

suposatuko askatasun artistikoarentzako:

Page 19: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

19

"El cine cubano se produce solo en el ICAIC, que es una dependencia del

Estado. Sin embargo el Instituto siempre ha estado dirigido por cineastas con

inquietudes estéticas e ideológicas, por gente abierta y no por funcionarios de

afuera. No ha sucedido lo mismo en otras dependencias estatales, con las que

de hecho resulta más difícil trabajar. Aquí, existe el peligro de que el Estado al

monopolizar la producción limite las posibilidades de desarrollo. En una

sociedad capitalista el riesgo reside en que la producción responda solo a

intereses comerciales y acuda a las fórmulas ya conocidas de la violencia, el

sexo..."

Ez zen txikia izango aurrera eraman beharreko proiektua, egindako

planteamenduak edukiz betetzeari begira, eta hiru izango dira lehenengo urte hauetan

erabiliko ziren generoak: didaktikoa, dokumentala (horren adierazle nagusiak Santiago

Álvarez eta bere 'Noticiero ICAIC Latinoamericano' izango dira) eta fikzioa.

Dokumentala eta fikzioa etengabe nahasten dira, fikziozko filme batzuetan elementu

historiografikoak sartzeko ('Memorias del Subdesarrollo', adibidez) edo gertaera

historikoak fikzionalizatzeko ('Historias de la Revolución', adibidez)

Hamarkada osoan zehar, zinegile ugari abian jarriko dira industria nazionalari

aportazio propioa egiteko. Ezberdinak izango dira landutako generoak, jorratutako

gaiak, erabilitako aukera estetiko-formalak edota jasotako inspirazio ideologikoak, eta

bakoitzaren obra, jaioberria den zine kubatarraren industria bera definitzeko

prozesuaren pieza bat izango da. Baina denok amankomunean izango dutena ICAICek

irekitako aukera aprobetxatuz, zine kubatarra, nazionala, berritzailea eta aurrerakoia

egitea: Zine Kubatar Iraultzailearen aurrean gaude.

1960ko hamarkadako, eta oro har, zine kubatarraren historiako zinegilerik

bikainetariko bat, Tomás Gutiérrez Alea dugu. ICAICen eskutik ekoiztutako lehenengo

fikziozko luzemetraiaren ("Historias de la Revolución", 1960) arduraduna izan zena,

Erromako Centro Sperimentale di Cinematografía-n ikasi zuen, italiar neorrealismoaren

berebiziko influentzia eragingo ziona, bai dokumentalen produkzioan, bai fikzioaren

tratamenduan. Beste obra batzuk 'Las doce sillas' (1962), 'Muerte de un burócrata'

(1966), edo 'Memorias del subdesarrollo' (1968 - zine latinoamerikarreko obrarik

garrantzitsuena kontsideratuta3). Hurrengo urteetan 'Los sobrevivientes' (1978), 'La

Última Cena' (1976), 'Hasta cierto punto' (1983), edo 'Fresa y Chocoloate' (1993 - oso

ospetsua eta Oscar sarietarako nominazioa lortzeko balio zitzaiona). Beti Iraultzarekiko

konbentzimendu eta errespetu osoz, gizartearen eta gizabanakoaren kontraesanekiko

etengabeko ikuspegi kritikoa mantendu zuen bere filmografia osoan zehar, 1995ean

'Guantanamera', bere azken filmea koproduzitu zuen arte.

3 2009. urtean NOTICINE.COM webguneak burututako hautaketa: http://www.rebelion.org/noticia.php?id=80274

Page 20: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

20

Nabarmendu beharreko beste zinegile bat, aurretik aipatutako Santiago Álvarez

izango litzateke, bere karrera osoan zehar sari eta errekonozimendu ugari jasi zituena

(bai Kuban eta bai nazioartean). 'Noticiero ICAIC Latinoamericano'-arekin batera, ehun

dokumentalen ekoizpenean murgildu zen (irudiak eta soinua konbinatzeko zuen

maisutasunagatik, bideo-klipen asmatzaileetariko bat bezala hartu izan ohi da), betiere

garaiko testuinguru politiko eta sozialarekiko konpromezu militantearekin, besteak

beste: Playa Girón-eko inbasioa ('Muerte al invasor', 1961), Kuba astintzen zuten

ezbehar klimatologikoak ('Ciclón', 1963), AEBetako arrazakeria ('Now', 1965),

Vietnameko Gerra ('Hanoi. Martes 13' 1967an, 'L.B.J' 1968an eta '79 primaveras'

1969an), etab. Bere azken lanak 1998an egin zituen, urte horretan bizitza galdu zuen-

eta.

Ahaztu ezin dugun beste zinegile garrantzitsu bat, dudarik gabe, Humberto

Solás izango litzateke. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu honek ere. Bere obra

osoan zehar ikuspegi kritiko batetik eraiki beharreko humanismo berri baten tematika

aurkitzen dugu, identitate nazioanala eta latinoamerikarra sendotzeko bidean: 'Lucía'

(1968), 'Cecilia' (1982), 'Un hombre de éxito' (1986), 'El Siglo de las luces' (1992), 'Miel

para Oshún' (2001) edo 'Barrio Cuba' (2005), Solás-ek planteatutako zine ereduaren

erakusleak dira. Izan ere, zine komunitario bat garatzeari begira edo zinegile berrien

aukerak zabaltzeari begira, baliabide gutxirekin egindako "zine pobrea"-ren

demokratizazioa eta esperimentazioa planteatzen du, Nazioarteko Zine Pobrearen

Festibala sustatu duelarik.

Iraultzaren aurreko urteetan zinegintza berri honekin konprometitutako zinegileen

artean dugu, adibidez, Julio García-Espinosa ('El Mégano', 1955). Modu berean,

aitzindari irudi hori sendotuz, Iraultzaren osteko lehenengo filmearen ('Cuba baila',

1960) arduraduna izan zela jakin beharko genuke; geroago egingo zituen 'El joven

rebelde' (1961) edo 'Aventuras de Juan Quinquín' (1967). Oso pertsona garrantzitsua

izan da ICAICen barnean (lehendakaria izan zen 80ko hamarkadan zehar), eta baita

'Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano'-aren bilakaeran ere; kontuan hartuta bere

idatzien artean 'Por un cine imperfecto' manifestua dagoela, horrek zine industria

honen definizio artistikoa ulertu dezakegu -"zine pobre" horren ildoan-.

Zinegile nagusi horiekin batera zine kubatar berri hau aurrera eraman zuten

beste zinegile asko egon ziren: Manuel Octavio Gómez, Nicolasito Guillén Landrián

(1973tik aurrera erbesteratuko zena), Guillermo Cabrera Infante (hasieran ICAICen

zuzendaritzan egon arren, ere erbesteratuko zena) edo Sara Gómez (lehenengo

emakume zinegilea, eta beltza gainera; arrazismoa, marjinazioa edo matxismoa dira

jorratutako gai nagusiak), beste askoren artean.

Page 21: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

21

Atzerritik inportatutako materialari dagokionez , testuinguru politikoak guztiz

baldintzatutako egoeran dago Cuba. Hamarkadaren hasieran Sobietar Batasunarekiko

hurbilpenak eta AEBekin harremanak apurtzeak (1962an zehazki, Misilen Krisiaren

harira) egoera berri bat ekarri zuten: Hollywoodeko filmeak ez ziren inportatzen, eta

SESBarekin batera, ordea, proiektuak aurrera eramaten ziren; horren adibidea, garai

hartan arrakasta gutxikoa izan zena, baina urte batzuk geroago Martin Scorsesek

berreskuratutako koprodukzio kubatar-sobietarra (Mijaíl Kalatozov-en 'Soy Cuba',

1964).

ICAICen sorrerarekin etorri ziren urte hauetako (1960-1969) fikziozko

produkzioaren bolumena 26 filme ingurukoa izanik, batez bestean urteko ia 3

produkzio egiten zirela badakigu (1963an bat ere egin ez zen arren). Egoera berria

objektiboki kontuan hartzen badugu, Iraultzaren aurreko urteekiko produkzioen

kopuruaren beherakada txikia nabarituko dugu; baina egoera berriaren hasierako

zailtasunak (ekonomikoak, teknikoak, komertzialak,...) ikusita, etorkizun itxaropentsua

egon zitekeela esan dezakegu, batez ere zine industria propioa sendotzeari begira

(formakuntza, zinegile berriak, industria propioaren definizioa, kalitatea...).

1960 Cuba baila Historias de la Revolución

1961 El joven rebelde Realengo 18

1962 Cuba 58 Las doce sillas Historia de un ballet (Suite Yoruba)

1964 Cumbite En días como estos La decisión Tránsito Un poco más de luz

1965 Desarraigo

El robo La salación

1966 La muerte de un burócrata Papeles son papeles

1967 Aventuras de Juanquinquín El bautizo El huésped Tulipa

1968 La ausencia La odisea del General José Lucía Memorias del subdesarrollo

1969 La primera carga al machete

Aldi berean, beste zenbait aurrerapauso esanguratsuak eman ziren Iraultzaren

lehenengo urte hauetan: adibidez, zine aretoak biderkatu egin ziren (120 inguru sortu

ziren eta pantaila mugikor ugari instalatu ziren). Gainera, Kubako Zinemateka sortu

zen (aurretik izen hori zeukan zine-klub bat bazegoen, baina instituzio gisa 1960ko

otsailaren 6an jaio egingo da), zine kubatarraren ondare nazionala kontserbatzeko eta

filmeen artxiboa osatzeko helburuarekin; gaur egun, Federación Internacional de

Archivos Fílmicos (FIAF) eta Coordinadora Latinoamericana de Archivos de Imágenes

en Movimiento (CLAIM)-ko kidea da Kubako Zinemateka. Horretaz aparte, zine-kluben

Page 22: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

22

(bertan apreziazioa eta sorkuntza uztartzen direlarik), aldizkarien, zine zentru

probintzialen eta etengabeko eztabaida kritiko baten garaia da hau.

1970-1981: NORABIDE BERRI BATEN BILA

Hasierako urte emankor horiei jarraitu zion 1971-1976 bosturtekoari, bosturteko

grisa deitu ohi zaio, zine kubatarra krisian sartu zelako (1970an, adibidez, luzemetrai

bat ere ez zen ekoiztu), eta hamarkada osoan zehar, izaera historizistako filmeen

produkzioa areagotzen da (izaera nazionala sendotzeko ahalegin orokorrean -bai

politikan, bai kulturan, bai zinean-): 'Páginas del diario de José Martí' (1971, José

Massip); 'Los días del agua' (1971, Manuel Octavio Gómez); 'Una pelea cubana contra

los demonios' (1971, Tomás Gutiérrez Alea), 'La última cena' (1976, Tomás Gutiérrez

Alea) edo 'Los sobrevivientes' (1978, Tomás Gutiérrez Alea); 'Maluala' (1979, Sergio

Giral), 'El otro Francisco' (1974, Sergio Giral) edo 'Rancheador' (1976, Sergio Giral),

'Mella' (1975, Enrique Pineda Barnet), 'El hombre de Maisinicú' (1973, Manuel Pérez),

'El brigadista' (1977, Octavio Cortázar), beste askoren artean.

Lehenengo urteetako zine kritiko eta hausnartzailearen adibideak ere badaude,

Kubako Errepublikaren konstituzioa (1976) onartzen den urte hauetan: 'Un día de

noviembre' (1972, Humberto Solás), 'Ustedes tienen la palabra' (1973, Manuel Octavio

Gómez), 'Retrato de Teresa' (1979, Pastor Vega) edo 'De cierta manera' (1974, Sara

Gómez), adibidez.

Hamarkada honetan, aurrekoan bezala, zine kubatarraren industriaren bilakaeran

berebiziko papera jokatuko zuten zinegile berri batzuk agertu ziren. Hori da Juan

Padrón -en kasua, adibidez, ordura arte genero marjinala ziren marrazki bizidunak

lehen planora eraman zituena. Gaur egun, jadanik kubatar belaunaldi ezberdinak

liluratu dituen Elpidio Valdés izeneko pertsonaiarekin -XIX. mendeko nekazari kubatar

iraultzailea-, ICAICek ekoiztutako marrazki biziduneko lehenengo seriea sortu zen,

laburmetraiez ('Una aventura de Elpidio Valdés', 1974an; 'Elpidio Valdés asalta el

convoy', 1976an; 'Elpidio Valdés contra la policía de Nueva York', 1976an; 'Elpidio

Valdés está rodeado', 1977an; 'Elpidio Valdés encuentra a Palmiche', 1977an) eta

luzemetraiez ('Elpidio Valdés', 1979an; 'Elpidio Valdés contra dólar y cañón', 1983an)

osatuta. Gainera, '¡Vampiros en La Habana!' (1985) izeneko fabula anti-inperialista

sortu eta 'Mafalda' (1994) pertsonaiaren luzemetrai animatua ere egingo zituen

beranduago.

Garai honetan eta aurrerantzean garrantzia hartuko zuten beste zinegile batzuen

artean, Fernando Pérez dugu, adibidez. Lehenengo urteetan zehar batez ere

produkzio laguntzaile lanetan aritzen den arren, hurrengo urteetan garrantzia hartuko

du kubatar industria zinematografikoaren barruan, bai dokumentalgintzan (dokumental

Page 23: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

23

propioak egiten eta 'Noticiero ICAIC Latinoamericano'-aren baitan ere), bai fikzioan

(1988tik aurrera, 'Clandestinos' filmearekin hasitako ibilbidean; aurrerago, 'Hello

Hemingway', 1990ean; 'Madagascar', 1994n; edo 'Suite Habana', 2003an), eta baita

formakuntza arloan (EICTVn).

Zehazki alor industrialari dagokionez , 1976ko Konstituzioarekin Kultur

Ministeritzaren sorrera aipatu beharko genuke, aldaketa errealik suposatu ez bazuen

ere, ICAICen autonomiaren galera ekarriko zuena. Zinegile kritiko bakan batzuk

erbestearen bidea hartu zuten: Nestor Almendros, Ernesto Manet, Alberto Rodán,

Fernando Villaverde edo Fausto Canel.

Fikziozko luzemetraien produkzioaren bolumenari dag okionez, 1970-1981

hamarkadan (1970an bat ere ez zen ekoiztu) 26 produkzio inguru egin zirela dakigu -

dokumentalak, laburmetraiak eta marrazki bizidunak zenbatu gabe-, urtean batez

besteko 2 pelikula baino pixkat gehiago ekoiztu zirela esan nahi duena. Aurreko

epealdiarekiko beherakadatxo bat ematen da, fase baten amaiera heldu dela iragarriz

(hurrengo urteetan emango da aldaketa):

1971

·Los días del agua ·Una pelea cubana contra los demonios ·Páginas del diario de José Martí

1972 ·Un día de noviembre

1973 ·El extraño caso de Rachel K ·El Hombre de Maisinicú ·Ustedes tienen la palabra

1974 ·El otro Francisco ·De cierta manera

1975 ·Cantata de Chile ·Mella

1976 ·Rancheador

·La última cena ·Patty Candela

1977 ·El Brigadista ·Río Negro

1978 ·Una mujer, un hombre, una ciudad ·Los sobrevivientes

1979 ·Maluala ·No hay sábado sin sol ·Aquella larga noche ·Retrato de Teresa

1980 ·Son... o no son ·Guardafronteras

1981 ·Leyenda ·Polvo Rojo

Ekoizpenari buruzko beste datu batzuk (ONE -Oficina Nacional de Estadísticas- eta

ICAICen eskutik):

URTEA LABURMETRAIAK MARRAZKI BIZIDUNAK NOTIZIEROAK

1960 28 2 30

1965 36 11 51

1970 29 5 38

1975 41 15 55

1980 45 15 51

Page 24: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

24

Zine kubatarreko filmerik arrakastatsuenak (1959-19 82)

1982-1990: ZINE KUBATARRAREN BERPIZKUNDEA

Aurreko hamarkadan, zine industriaren produkzioa beherakada argi batean

zegoen, eta akats nagusia ikuslegoarekiko harremanaren usteltzea izan zen (pelikula

eta genero erakargarrien eskasiak bultzatuta, ikusentzunezko produktu nazionalaren

kontsumoa beherakada gordinean murgiltzen hasi zen). Krisiaren puntu gorena

Humberto Solás-en 'Cecilia' (1981-1982)-rekin etorri zen (bi ataleko oso produkzio

garestia -ia urte osoko ICAICen aurrekontua jaso zuena- eta luzea izan arren, ez zuen

ikuslegoaren erantzun positiboa lortu); eta orduan inoiz baino argiago geratu zen

paradigma aldatzeko beharra . Zine kubatarraren izaera kritiko, iraultzaile eta

berritzailea erakustea inoiz baino beharrezkoagoa zen, eskema tematiko eta

produktiboak birdefinitzeko. Honekin batera, esanguratsua da Julio García-Espinosak

ICAICen zuzendaritza hartuko zuela urte horretan; bere metodoa sinplea zen:

produkzioen aurrekontuak murriztea baina dibertsifi katzea, zinegile berrien

agerpena bultzatzeko eta ekoizpenak ugaritzeko .

Testuinguru honetan nabarmenduko dira Juan Carlos Tabío bezalako zinegileak

(urte batzuk geroago Tomás Gutiérrez Alearekin batera 'Fresa y Chocolate', 1993an,

eta 'Guantanamera', 1995an, bezalako filme arrakastatsuak egingo zituena). 1983.

urtean bertan, 'Se Permuta' filmea zuzenduko du, bere lehenengo fikziozko

luzemetraia (ordura arte, zuzendaritza laguntzaile bezala eta dokumentalgintzan ibili

ondoren), bide berriaren nondik norakoak definitzen hasiko dituena: genero

herrikoiagoen aldeko apustua (komedia, kasu honetan) egiten da, eta gizarte sozialista

berriaren kontraesanekiko kritika berreskuratzen da.

Gizartearekiko eta gizabanakoarekiko kritika egiteko komedia erabiltzeko apustua

mantenduko da, adibidez, Rolando Díazen 'Los pájaros tirándole a la escopeta'

(1984) bezalako filmeetan.

Urte hauetan, zinea arte herrikoi gisa duen garrantzia berpiztuko da, eta

laister zine aretoak gainezka egongo dira berriro ere, nazioarteko balorazioa

Page 25: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

25

berreskuratuz (sariak ugarituko dira): 'Una novia para David' (1985, Orlando Rojas),

'Plaff' edo 'Demasiado miedo a la vida' (1988, Juan Carlos Tabío) eta 'La bella del

Alhambra' (1989, Enrique Pineda Barnet), adibidez, aurrekoekin batera, zine

kubatarraren historiako filme arrakastatsuenen artean egongo dira. Hausnarketa eta

kritika bultzatu (adibidez, Orlando Rojasen 'Papeles secundarios', 1989an edo Tomás

Gutiérrez Alearen 'Hasta cierto punto', 1983an) edo Kubako historia berreraiki

(Humerto Solásen 'Amada', 1983an; ere Humerto Solásen 'Un hombre de éxito',

1986an edo Fernando Pérezen 'Clandestinos', 1987an) zituzten filme berriak ere

agertu ziren. Gainera dokumentalgintzaren berpizkundea ere bizi zen (Marisol Trujillo,

Enrique Colina, Jorge Luis Álvarez, Oscar Valdéz, edo Santiago Álvarez bera, beste

batzuen artean).

Jarrera berritzaile batetik, 1982-1990 epealdi honetan Iraultzaren lehenengo

urteko izpiritua berreskuratzen dela esan dezakegu, eta horrek industriaren

funtzionamenduan eragin zuzena izan zuen: ikuslegoaren berezko hazkundearekin

batera, produkzioaren eztanda berria eman zen. Fikziozko 46 luzemetrai inguru

ekoiztu ziren -dokumentalak zenbatu gabe-, hau da, urtean batez besteko ia 6

pelikula, aurreko hamarkadako eskasiarekin konparatuta.

1982

·Cecilia I y II ·Techo de vidrio ·Patakin (¡quiere decir ¡fábula!)

1983 ·Los refugiados de la Cueva del ·Muerto ·El señor Presidente ·Tiempo de amar ·Amada ·Se permuta ·Hasta cierto punto

1984 ·Los pájaros tirándole a la escopeta ·Jíbaro ·La segunda hora de Esteban ·Zayas ·Habanera

1985 ·El corazón sobre la tierra ·De tal Pedro tal astilla ·Como la vida misma ·En tres y dos ·Lejanía ·Una novia para David

1986 ·Otra mujer ·Plácido ·Capablanca ·Baraguá ·Un hombre de éxito

1987 ·Clandestinos ·Amor en campo minado ·Gallego ·Hoy como ayer

1988 ·Vals de la Habana Vieja ·Cartas del Parque ·Plaff o Demasiado miedo a la vida ·En el aire

1989 ·Bajo presión ·La vida en rosa ·La inútil muerte de mi socio Manolo ·La Bella del Alhambra ·Papeles secundarios ·Venir al mundo

1990 ·Alicia en el pueblo de Maravillas ·María Antonia ·Hello Hemingway ·Mujer transparente ·Caravana

Page 26: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

26

Horretaz gain, ICAICen eta ONEen datuen arabera, produkzioa ez zen arlo

guztietan tendentzia berdina mantendu (luzemetraien datuetan dokumentalak ere

zenbatzen dira), aurreko urteekin konparatuz:

URTEAK LUZEMETRAIAK LABURMETRAIAK MARRAZKI BIZIDUNAK NOTIZIEROAK

1975 8 41 15 55

1980 6 45 15 51

1985 13 40 5 52

1990 8 21 10 26

1991-1999: BLOKE SOZIALISTAREN GAINBEHERA ETA EPEAL DI BEREZIA

1989an, Berlineko Harresia bota zen, Europako eta Asiako lurralde zabaletan

hedatutako bloke sozialistaren behin betiko gainbeherari hasiera emanez (larriena

Sobietar Batsunaren desintegrazioa 1991n). Urte hauetan zehar, domino partida

bateko fitxak bezala, herrialde sozialisten kolapsoa eman zen, Gerra Hotzaren eta krisi

ekonomiko eta politiko larrien eraginez sortutako desegonkortasun egoeran murgilduta:

Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Polonia, Errumania, Sobietar Batasuneko

errepublika gehienak, Yugoslavia,...

"Sozialismoaren porrota" aldarrikatzen hasi ziren batzuk, Kuba bezala sistema

sozialista mantendu zuten herrien aurkako gerra psikologikoaren barnean; dena den,

egia da urte horietan kapitalismora bueltatu ez ziren herriek, sistema ekonomiko

sozialistaren erreforma sakonak egin behar izan zituztela, behin bazkide komertzial eta

ekonomiko nagusiak (batez ere SESB) desagerturik. Kubaren kasuan (kanpo-

merkatuaren %85a inguru galdu zuela), gainera, AEBek 60ko hamarkadatik aurrera

ezarritako blokeo ekonomikoaren eraginez krisia larriagotu zen, eta ekonomiaren

esparru guztietara -baita zinearen industriara ere- hedatu zen "Epeald i Berezia"

aldarrikatu zen: 1992-1994 epealdian, urteko aurrekontu nazionala 2000 milioi

dolarretakoa izan zen (11 milioi biztanleentzako); elikagaien gaineko arrazionamendua

larriagotu zen; eta neurri garrantzitsuen artean, finantziazioaren molde berriak bilatu

behar ziren (sektore pribatuarekiko nolabaiteko onarpena, atzerriko inbertsioak

sustatzea, industriaren eta nekazaritzaren autosufizientzia indartzea, turismoaren

sektorea bultzatzea,...), etab.

Zinearen industria ez zen "Epealdi Berezi" honen er aginetatik kanpo geratu ,

ezer baino lehen bazkide komertzial nagusien galerarekin, eta jarraitzeko,

finantziazioaren ia erabateko geldiunearekin. ICAICek bi jarduera moduak indartu

zituen egoera larria gainditu nahian, eta estatu kubatarraren ildoan mantenduz

Page 27: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

27

(zailtasunen gainetik, erreformak onartu baina printzipio iraultzaileetan tinko

mantentzea): koprodukzioa (batez ere Europa eta Latinoamerikako herrialdeekin) eta

autofinantzaketa bultzatzea. Hala ere, kolpea oso gogorra izan zela argi geratzen

da 1985ko datuak eta 1995ekoak konparatzen baditugu. Latinoamerikako herri

gehienen tendentzia (Peru, Venezuela edo Bolivia kenduta) orrokorrean positiboa den

bitartean, Kuban arlo guztietan (urteko luzemetraien ekoizpena; produkzioen batez

besteko kostua; zine aretoen kopurua; urteko ikusle kopurua; sarrera baten prezioa -

diruaren balioaren beherakadarekin lotuta-; errekaudazioa; etab.) beherakada izugarria

ematen da, krisialdi latzaren ondorioz:

Page 28: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

28

Garai honetako zailtasunek eta krisialdi ekonomiko, politiko eta sozialek ere, bere

eragina izango dute egindako zinearen tematikan: pentsamendu kritikoaren eta

iraultzaren defentsa uztartuko dira, zine kubatar iraultzailearen tradizioari jarraipena

ematen. Ildo horretatik, alde batetik, zine historikoaren bidea jarraituko dutenak

(Humberto Solás-en 'El siglo de las luces', 1992an; edo Fernando Pérez-en 'Hello

Hemingway', 1990ean), eta bestalde, komedia kritikoaren bidetik joango direnak

(Gerardo Chijonaren 'Adorables Mentiras', 1991n, adibidez).

Desenkantua zabaldu eta iraultzaren arazoekiko kritika sendoagoa egingo duten

filmeak ere agertuko dira urte hauetan, eta horien inguruan sortutako tentsioa oso

handia izango da, momentu zail eta gatazkatsu horre tan martxan jarriko den

borroka ideologikoaren baitan batzuetan gehiegikeriak emango direlarik. Testuinguru

horretan, adibidez, 1990an estreinatutako Daniel Díaz Torres-en 'Alicia en el pueblo de

las maravillas', zentsuraren biktima bihurtuko da, askoren iritziz pelikula

"kontrairaultzailea" baitzen. Erabaki horrek kritika ugari jaso zituen, batez ere, hurrengo

urteetan zehar nazioarteko festibal ezberdinetan saritua izan ostean.

Oso filme garrantzitsuak ere agertu ziren hamarkada honetan zehar: 'Fresa y

Chocolate' (1993an, Tomás Gutiérrez Alea eta Juan Carlos Tabíoren eskutik; ko-

produkzioa: ICAIC -Kuba-; IMCINE eta Tabasco Films -México-; TELEMADRID eta

SGAE -Espainia-), 'Madagascar' (1994, Fernando Pérez) edo 'Guantanamera' (1995,

Tomás Gutiérrez Alearen azken filma, Juan Carlos Tabíorekin batera ere; ko-

produkzioa: ICAIC -Kuba-; Tornasol Films S.A. eta Prime Films -Espainia-; Road

Movies Dritte Produktionen -Alemania-).

Fikziozko luzemetraien ekoizpenaren bolumena (dokumentalak kontutan hartu

gabe) 19 pelikula eskasekoa izan zen, hau da, urtean batez bestean fikziozko 2

luzemetrai inguru egiten direla (1996an, adibidez, bat ere ez). Europarekin eta

Latinoamerikarekin lortutako koprodukzio harremanek berebiziko garrantzia izango

dute, baina ez da izango 2000. urtera arte aurreko urteetako maila berreskuratzen

hasiko dela:

1991

·Adorables mentiras ·Mascaró, el cazador americano ·Sueño tropical

1992 ·Vidas paralelas ·El siglo de las luces

1993 ·El plano ·Fresa y Chocolate

1994 ·Derecho de asilo ·Reina y Rey

·El elefante y la bicicleta ·Madagascar

1995 ·La ola ·Pon tu pensamiento en mí ·Guantanamera

1997 ·Amor Vertical ·Kleines Tropicana

1998 ·La vida es silbar

1999 ·Las profecías de Amanda ·Un paraíso bajo las estrellas

Page 29: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

29

ONEren eta ICAICen datuen arabera, orokorrean, aurreko urteekiko

beherakada nabaria izango da, batez ere bigarren mailako sektoreetan

(laburmetraiak, marrazki bizidunak eta notizieroak -desagertuko dira urte hauetan-),

baina genero dokumentalari esker (bai luzemetraiak, bai laburmetraiak) mantenduko

da produkzioa nolabait:

URTEAK LUZEMETRAIAK LABURMETRAIAKMARRAZKI BIZIDUNAK NOTIZIEROAK

1990 8 21 10 26

1994 7 5 4 -

1995 8 10 - -

1996 5 7 2 -

1997 6 13 6 -

1998 7 7 4 -

1999 6 9 7 -

2000 6 15 4 -

2000. URTETIK AURRERA: BELAUNALDI BERRIAK

"Epealdi Berezia"-ren urte larrienak pasatu ziren, baina epealdi hura ez zen

amaitu. Urte hauetako finantziazio arazoek produkzioen eskasia eta, orokorrean,

kalitatea baldintzatu zituzten, baina benetan fase baten amaiera, eta berri baten

hasiera baldintzatuko duena zine kubatarraren zinegile tradizional eta

erreferentzialen heriotza izango da: Tomás Gutiérrez Alea eta Santiago Álvarez,

besteak beste.

Testuinguru horretan, belaunaldi berrien erreleboa bermatzeko neurri

erabakigarria hartuko da: Proiektuen Komitea sortzen da, eta horrekin batera,

Errealizadore Berrien Erakustaldi Nazionalak martxan jartzen dira, zinegile berriei

aukerak zabaltzeko. Zailtasunez beteriko errealitate soziala jorratzen da, "Epealdi

Berezi"-ko fase berriak (batez ere, Latinoamerikako egoera politikoarekin aldatzen hasi

dena) ireki duen ikuspegi itxaropentsu batetik.

Koprodukzioaren politika mantenduko da , lortutako emaitza onak ikusita (Juan

Carlos Tabíoren 'Lista de Espera' -[Tornasol Films S.A -Espainia-, ICAIC -Kuba-,

DMVB -Frantzia-, Tabasco Films -Mexiko-, Producciones Amaranta -Espainia-, Road

Movies Filmproduktion -Alemania-], 2000. urtean; edo 'Aunque estés lejos', 2003an,

adibidez); gainera, aurrekontu txikiekin ondo moldatzen diren zinegileek garrantzi

berezia hartuko dute hamarkada honetan zehar: Fernando Pérez ('Suite Habana',

2003an), edo Humberto Solás ('Miel para Oshún', 2001ean; edo 'Barrio Cuba',

Page 30: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

30

2005ean), besteak beste. Aipamen berezia merezi duen beste filme bat sari eta

nominazio ugari jaso zituen 'Viva Cuba' (2005, Juan Carlos Cremata).

Urte hauetan teknologia berriek (bideo digitala, ordenagailuen

modernizazioa edota Internet) aukera paregabea irekiko diote kubatar industriari

aurretik planteatzen zuen baliabide gutxiko zinearen ideia sendotzeko. Dudarik gabe,

aipatutako belaunaldi berriak integratzeko elementu erabakigarria izango da hau; baita

etorkizunean ere.

Produkzioaren bolumenak berpizkunde izugarria bizi du azken hamarkada

honetan zehar, orotara fikziozko 47 luzemetrai egin direlarik, 2000-2009 epealdian ;

hau da, urtean 5 baino gehiago egingo dira (aurreko hamarkadarekiko gorakada argia

dago). Gainera, generoen dibertsifikazioa nabaria izan da (laburmetraien produkzioa -

batez ere dokumentalena- handitzen da; marrazki bizidunena ere bai; zer esanik ez

luzemetraiei dagokionez -beheko taulan ONEk eskainitako datuen eta ICAICen

filmografian zenbatutakoen arteko kontraesana badago ere-)

2000 ·Hacerse el sueco ·Lista de espera

2001 ·Al atardecer ·Miradas ·Nada ·Miel para Oshun ·Las noches de Constantinopla

2002 ·Doble Juego ·Santa Camila de la Habana Vieja ·El sueño y un día

2003 ·Roble de olor ·Aunque estés lejos ·Entre ciclones ·Más vampiros en La Habana ·Suite Habana

2004 ·Hormigas en la boca ·Tres veces dos ·Perfecto amor equivocado

2005 ·Viva Cuba ·Mi Caballero de París ·Espectros ·La memoria de los árboles ·Santa Cecilia

·Barrio Cuba ·Bailando Cha cha cha

2006 ·El Benny ·Freddie ·Mañana ·La pared ·Viaje de un largo día hacia la noche ·Páginas del diario de Mauricio

2007 ·Camino al Edén ·La edad de la peseta ·Madrigal ·La noche de los inocentes ·Miranda regresa

2008 ·Kangamba ·El viajero inmóvil ·Omertá ·Personal Belongings

2009 ·La Anunciación ·Los dioses rotos ·El premio flaco ·Ciudad en rojo ·El cuerno de la abundancia ·Lisanka ·¡Ay mi Amor

Page 31: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

31

URTEAK LUZEMETRAIAK LABURMETRAIAK

MARRAZKI BIZIDUNAK NOTIZIEROAK

2000 6 15 4 -

2001 8 18 13 -

2002 1 8 4 -

2003 6 10 - -

2004 5 5 39 -

2005 3 10 76 -

2006 5 24 115 -

2007 3 11 66 -

3. ZINE KUBATARRAREN INDUSTRIA GAUR EGUN Gaur egunera arte ekarri gaituen ibilbidea, ikusi dugunez, zailtasunez eta aldaketez

beteriko ibilbidea izan da zine kubatarrarentzat.

Gaur egun, dudarik gabe esan dezakegu Kubakoa Latinoamerikako zine

industriarik sendoenetakoa dela, eta ez soilik orain arte ikusi dugun -eta berebiziko

garrantzia duen- tinkotasun ideologikoagatik (baloreetan, apustuetan, helburuetan,...),

baizik eta objektiboki, oinarri sendoak dituen industria bat eraikitzeko ahalmena izan

duelako: formakuntza (San Antonio de los Bañoseko 'Escuela Internacional de Cine y

Televisión' delakoaren bitartez), merkatuaren definizioa (Latinoamerikako industria

integratzeko sortutako 'Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano' delakoaren

bitartez), industria propioaren garapena (koprodukzioaz aberastutako ICAICen

ekimenaren bitartez),... Eta ezin dugu ahaztu Kubako industriatik bultzatutako ekimen

eta festibal ezberdinek bere nazioarteko erreferentzialtasuna sendotzeko duten

garrantzia.

EICTV: la Escuela Internacional de Cine y Televisió n de San Antonio de los

Baños

"Esta Escuela será de todos o de ninguno; es decir: o de todos o no será."

EICTVren fundazio akta

Kubako zine industriaren sendotze prozesuan aurretik aipatu ditugun faktoreen

artean zinegileen formakuntzari emandako garrantzia dago, estatuak kulturaren

sustapenari dagokionez aurrera eramaten duen politika orokorraren baitan. Izan ere,

ONEren datu-baseetatik lortutako ondorengo taulek Kubako eskaintza kulturala

islatzen dute (lehenengoak maila nazionalean, eta bigarrenak -2008. urteari

dagokiona- probintziaka):

Page 32: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

32

KONTZEPTUA 2003 2004 2005 2006 2007 2008

35 mm zine aretoak 380 374 368 337 296 307

16 mm zine aretoak 222 193 169 138 100 65

Bideo gelak 536 532 504 507 514 501

Museoak 260 255 251 260 262 263

Antzokiak eta antzerki-aretoak 62 59 60 58 60 60

Liburutegiak 384 391 382 379 377 389

Liburu-dendak 365 375 321 333 333 326

Kultur etxeak 310 319 326 314 328 317

Trovako etxeak 22 20 21 19 20 19

Arte galeriak 112 106 129 131 121 117

Zirkuak 2 2 2 3 3 3

PROBINTZIAK

35 mm zine

aretoak

16 mm zine

aretoak Bideo gelak Museoak Liburutegiak

Liburu-dendak

Cuba 307 65 501 263 389

326 Pinar del Río 28 - 22 17 25 20 La Habana 33 - 35 22 33 23 Ciudad de La Habana 33 - 42 23 17 47 Matanzas 30 - 37 22 41 30 Villa Clara 35 14 60 18 52 22 Cienfuegos 22 1 28 13 26 15 Sancti Spíritus 20 - 32 18 30 11 Ciego de Ávila 20 - 23 12 17 14 Camagüey 9 6 33 17 31 24 Las Tunas 13 - 19 13 12 15 Holguín 23 25 31 21 31 35 Granma 20 9 42 21 31 23 Santiago de Cuba 14 6 42 24 31 27 Guantánamo 5 4 54 17 11 17 Isla de la Juventud 2 - 1 5 1 3

PROBINTZIAK

Antzokiak

Antzerki aretoak

Kultur etxeak

Trovako etxeak

Arte galeriak

Cuba

23

37

317

19

117

Pinar del Río 1 2 13 - 9 La Habana 1 - 23 - 8 Ciudad de La Habana 10 17 34 4 28 Matanzas 2 2 25 - 10 Villa Clara 1 2 40 - 6 Cienfuegos 1 3 13 1 6 Sancti Spíritus - 3 13 2 2 Ciego de Ávila 1 1 18 2 2 Camagüey 1 3 30 2 7 Las Tunas - - 14 1 9 Holguín - - 28 1 14 Granma 4 1 24 2 4 Santiago de Cuba - 1 20 2 10 Guantánamo 1 1 18 2 1 Isla de la Juventud - 1 4 - 1

Page 33: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

33

Formakuntza horren zutabe nagusia, dudarik gabe, San Antonio de los

Bañoseko Escuela Internacional de Cine y Televisión dugu. 1986ko abenduaren

15ean, Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano (aurrerago azalduko duguna)

ekimenaren baitan sortua, ‘La Escuela de Todos los Mundos’ edo ‘Mundu Guztietako

Eskola’ izena jaso izan ohi du. Izan ere, urte luze hauetan zehar, hasieran

Latinoamerika, Africa eta Asiako herritarrei zuzenduta egon arren, 50 herrialde baino

gehiagotik etorritako milaka ikasle eta profesionalek proiektua euren esperientziarekin

eta partehartzearekin aberastu dute. 1993an, Canneseko Roberto Rossellini saria jaso

zuen, humanismoa eta progresoa bultzatzen duten obra, sortzaile eta instituzioei

eskaintzen zaiena.

Hasierako proiektua (esan bezala FNCLren sortzaileek –Gabriel García Márquez

kolonbiarra, Fernando Birri argentinarra eta Julio García Espinosa kubatarra, besteak

beste- bultzatuta), laister Kubako Gobernuaren babesa lortu zuen, Fidel Castro

berarekin egindako bilera batzuen ostean, eta bertan ezarri zen Eskolaren egoitza

nagusia.

EICTVko zuzendariak Fernando Birri (1986-1991), Orlando Senna (1991-1994),

Lisandro Duque (1994-1996), Alberto García Ferrer (1996-2000), Edmundo Aray

(2000-2002), Julio García Espinosa (2002-2007) eta Tanya Vallette (gaur egun) izan

dira. Zuzendaritza kontseilua eta kontseilu akademikoa dira zuzendaritza organo

nagusiak.

Urtero kurtso erregularrak antolatzen dira , hautespen prozesu zorrotz baten

ostean. Ikasleek (gaur egun arte 616 inguru pasatu dira eskolatik) urtero nazioarteko

300 irakasle inguruk eskaintzen dituzten irakasgai ezberdinetan parte hartzen dute,

eduki teorikoak eta garrantzi berezia duten jarduera praktikoak uztartuz. Guztira, 17

ikasle belaundaldi pasatu dira EICTVtik, horrek nazioarteko zinegintzarekiko duen

garrantzia kontuan hartzeko. Ezer baino lehen, ikasleek Kurtso Erregularra egiten dute,

hiru programaz –bakoitza urte batekoa- osatua dagoena: orokorra, espezializazioa eta

tesia. Eskaintzen diren espezializazioak honako hauek dira: zuzendaritza, edizioa,

gidoia, produkzioa, dokumentala, fotografia, soinua eta orokorra.

Bestalde, kurtso erregularretatik aparte, Formakuntza Iraunkorreko programak

badaude, arlo ezberdinetan formatutako pertsonei ikusentzunezko formakuntza

eskaintzen dietenak: tailer internazionalez eta ikusentzunezko goi-ikasketetaz osatuta.

EICTVk bultzatzen duen sorkuntza / formakuntza proz esu bera indartzeko,

proiektu ezberdinak martxan jarri ditu, besteak beste: ‘André Bazin’ mediateka,

‘Ediciones EICTV’ argitaletxea, ‘Nuevas Miradas/EICTV’ proiektuen topaketak, ‘EyTV’

telebista katea, etab.

Page 34: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

34

FUNDACIÓN DEL NUEVO CINE LATINOAMERICANO

"Nuestro objetivo final es nada

menos que lograr la integración del cine latinoamericano. Así de simple, y así de desmesurado"

Gabriel García Márquez, FNCLren sortzailea

Kubako zinearen industriarekin harreman zuzena duen beste proiektua

‘Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano’ da. Fundazioaren jatorria, 1967ko

martxoan kokatu beharko genuke, orduan antolatutako Viña del Mar-eko (Txile) Zine

Festibalean, eta horrekin batera burututako Zinegile Latinoamerikarren I Topaketetan.

Bertan sortu zen Zine Berriaren Zentru Latinoamerikarra, Latinoamerikako industria

zinematografikoaren integrazioa ezinbestean zine eredu berri batekin harremanduta

zegoela argi utziz. Urte batzuk geroago, 1974ko irailean beste aurrerapauso bat eman

zen, Caracasen, Comité de Cineastas de América Latina (C-CAL)4 sortu zenean.

Bitartean, 1979an, La Habanako Festival Internacional de Nuevo Cine

Latinoamericano ospatzen da, eta bertan oso partehartze aktiboa izango dute C-

CALeko kideek. Baina 1985eko apirilean, C-CALek aukera erabakigarria hartuko du:

Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano (FNCL) 5 sortu zen, Latinoamerika eta

Karibeko herrialdeetako zine industrien integrazioaren helburuarekin. Hauek izan ziren

FNCLren sortzaileak, horien artean aurreko urteetan bilakatutako Latinoamerikako zine

korronte berrien artean aski ezagunak:

• Presidentea: Gabriel García Márquez.

• Argentina: Edgardo Pallero, Fernando Birri.

• Bolivia: Beatriz Palacios, Jorge Sanjinés.

• Brasil: Cosme Alves Netto, Geraldo Sarno, Nelson Pereira Dos Santos, Silvio Tendler.

• Colombia: Carlos Álvarez, Lisandro Duque.

• Cuba: Alfredo Guevara, Daniel Díaz Torres, Julio García Espinosa, Manuel Pérez

Paredes.

• Chile: Miguel Littín, Pedro Chaskel, Sergio Trabucco.

• Ecuador: Ulises Estrella.

• AEB: Jesús Treviño.

• México: Jorge Sánchez, Paul Leduc.

• Nicaragua: Ramiro Lacayo.

• Panamá: Pedro Rivera.

4 C-CALen fundazio akta: http://cinelatinoamericano.org/texto.aspx?cod=45 5 FNCLren fundazio akta: http://cinelatinoamericano.org/viewfncl.aspx?cod=21

Page 35: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

35

• Perú: Alberto Durant, Nora de Izcue.

• Puerto Rico: Ana María García, José García.

• Uruguay: Walter Achugar.

• Venezuela: Edmundo Aray, Tarik Souki.

Gaur egun, sortzaile hauetako askok zuzendaritza organoak osatzen dituzte,

proiektuaren iraunkortasunaren seinale dena.

Urte guzti hauetan zehar egindako ibilbidearen balantzea egiterakoan, aurrera

eraman diren proiektu ezberdinak aurkitu ditzakegu: EICTVren sorrera,

UNESCOrekin batera martxan jarritako ‘Las Cámaras de la Diversidad: Audiovisual

Comunitario e Indígena’ (kultura lokal eta indigenen kontserbaziorako

ikusentzunezkoen aportazioa), etab.

Baina batez ere, egindako lana zuzena baino zeharkakoa izan da ,

Latinoamerikako industria zinematografikoa herrietatik bertatik sortu behar dela

kontuan hartuz. Horregatik, euren lana ikusentzunezko proiektuen eta instituzioen

promoziora bideratu dute gehienbat, ikuspegi integratzaile batetik: festibalak,

produkzioak, nazioarteko produkzio eta banaketa erakundeen direktorioak, artxiboak...

Bide horretan oso garrantzitsua da Interneten irekitako ataria: Portal del Cine y el

Audiovisual Latinoamericano y Caribeño (http://www.cinelatinoamericano.org/).

Eta horrekin batera, Observatorio del Cine y el Audiovisual Latinoameric ano -ak

jokatzen duen papera oinarrizkoa da. FNCLren proiektu gisa, Latinoamerikako zine

industria ezberdinei buruzko datuak, informazioak, ikerketak, etab. jaso eta izaera

publikoan hedatzeko lana burutzen du (aurretik aipatutako webgunean aurkitu daiteke).

ICAIC ETA INDUSTRIA

Lan honetan zehar, ICAICen bilakaera historikoa birpasatu dugu, baina gaur

eguneko zine kubatarraren industriari dagokionez aipatu beharreko elementu

ezberdinak badaude ere: erakundeak, ekimenak, datuak, festibalak,...

Gaur egun, ICAIC (bere presidentea Omar González izanik), Kultura Ministeritzaren

menpean dago, eta Kubako ekimen zinematografikoaren kudeaketaz arduratzen

da; ez aurreko hamarkadetan bezalako modu hain zentralizatuan, baizik eta industria

osatzen duten erakunde ezberdinen koordinazio eta sustapen lana eginez. Horregatik,

Latinoamerikako industriarik egonkorrenetarikoa da Kubakoa.

Koprodukzioa jarraitzen du izaten, aurreko urteetan bezala eta

Latinoamerikako beste herri askok bezala, ICAICek e gindako aukera nagusia ,

iada ez soilik ekonomikoki eraginkortasun handiena duena delako (baliabideen eskasia

ikusita), baizik eta bultzatzen den nazioarteko kooperazioa –batez ere Latinoamerikan,

Page 36: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

36

baina baita Espainiarekin ere- bultzatzeko beste elementu garrantzitsu bat delako.

Adibidez, 2005-2006an, Espainiak 46 koprodukzio bultzatu zituen Latinoamerikako

industriekin, eta horietatik 4 Kubarekin izan ziren. Gainera, 2005-2007 tartean, Kubak

14 koprodukzio bultzatu zituen (hau da, bere produkzio propio gehiena; horretaz aparte

produkzio ez-nazionaletan koprodukzioa ere bultzatu da, adibidez, Benito

Zambranoren ‘Habana Blues’ 2005ean):

Kubako barne merkatuaren egoerari buruzko datu esanguratsuenak honako

hauek dira (2005. urtekoak): 365 pantaila zeuden, 23 estreinu egon ziren (%20a

Kubako industriatik; %30-35 AEBetatik; eta beste %35-40 inguru Europatik), 1’08 milioi

ikusle egon ziren, 0’052 milioi dolarreko errekaudazioa egon zen eta sarrera baten

prezioa 0’05 dolarrekoa zen. Gainera, azken urte hauetan arrakasta handienak lortu

dituzten pelikulak honako hauek dira:

• ‘El Benny’ (Jorge Luis Sánchez, 2006; Kuba, Espainia eta Ingalaterraren

arteko koprodukzioa): 435.000 ikusle / 32.000 $

• ‘Barrio Cuba’ (Humberto Solás, 2005; Kuba eta Espainiaren arteko

koprodukzioa): 105.700 ikusle / 8.000 $

ICAICekin batera (gehienbat produktore funtzioa betetzen duena, baina banaketa

nazional eta internazionalaz ere arduratzen dena), nazioarteko merkatuari

dagokionez , jakin beharrekoen artean, Latinoamerikako zinea gehien inportatzen

duen erregioa Europar Batasuna dela dugu (AEBetan blokeo ekonomikoaren baitan

Kubatik datorren edoizein inportazioari ezarritako debekua kontuan hartu behar dugu).

2000-2006 tartean, Latinoamerikako 279 pelikula (ekoiztutako guztiaren %30a inguru)

Page 37: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

37

inportatu ziren Europan, 37 milioi ikusle baino gehiago lortu zutelarik; gainera, ikuslego

horren %50a espainiar estatuan kokatzen dela jakin behar dugu:

Europan estreinatutako koprodukzio horietan, emaitzarik onenak produktore

nagusia bertakoa zenean lortu ziren:

Page 38: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

38

Aurretik esan bezala, ICAICek betetzen duen funtzio nagusiaz aparte, kubatar

zinearen industriaren egitura osatzen, edo maila ha ndi batean eragiten duten

beste zenbait erakunde eta ekimen ezberdinen garrantzia ezin dugu ahaztu, besteak

beste:

• Kubako zinemateka. 1960tik aurrera Kubako artxibo zinematografikoa

sortzeko lana burutu du.

• FNCL. Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano.

• EICTV. Escuela Internacional de Cine y Televisión de San Antonio de los

Baños.

• Productora Internacional ICAIC. ICAICen nazioarteko jarduera eta

proiektuak kudeatzen dituen erakundea.

• Estudios de animación ICAIC. 1960an Kubako marrazki bizidunen

industria, nazioarteko beste estudioekin batera, sustatzeko eta kudeatzeko

jaio zen.

• Cinematografía Educativa . La Habanako formakuntza zentrua.

• Trimagen. La Habanan kokatutako produkzio-etxea

• Probintzietako zine zentruak. Probintzia ezberdinetan ICAICen jarduera

koordinatzeko, eta baita tokian tokiko ekimen zinematografikoak bideratzeko

sortutako zentruak.

• Aldizkariak. Ugariak dira Kubako kultura eta zineari buruzko aldizkariak

(horietako asko digitalak eta Interneten bitartez hedatuak), adibidez: ‘Miradas’

(EICTV), ‘Revista Cine Cubano’ (ICAIC), ‘Revista Digital del Nuevo Cine

Latinoamericano’ (FNCL), ‘Temas’, etab.

Eta, amaitzeko, nola ez, Kuba, Latinoamerika eta nazioarteko zinearen

sustapenari hain ekarpen garrantzitsua egin dioten Kubako festibal garrantzitsuenak

aipatuko ditugu :

• Festival Internacional de Cine de La Habana. 1979tik aurrera, La

Habanan, urtero kultur identitate latinoamerikarra aberasten dituzten proiektu

zinematografikoak hedatzeko eta saritzeko. Aurten XXXI. edizioa ospatuko da

(2010eko abenduan).

• Festival Internacional de Cine Pobre Humberto Solás . Humberto Solás

zinegile kubatarrak sortua, baliabide ekonomiko eskasekin egindako

proiektuak saritzeko. Aurten VIII. edizioa ospatu da (2010eko apirilean).

Page 39: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

39

• Cubanima. Festival Internacional de animación para la Niñez y la

Adolescencia. Nazioarteko umeei eta nerabeei zuzendutako marrazki

biziduneko proiektuak saritzeko, Estudios de Animación ICAIC-ek antolatuta.

Aurten IV. edizioa ospatuko da (2010eko ekainean).

• Festival Internacional Santiago Álvarez in Memoriam . Santiago Álvarez

dokumentalgile kubatar ospetsuaren ohorez egindako festibala, nazioarteko

dokumental aurrerakoiak saritzeko. Aurten X. edizioa ospatu da (2010eko

martxoan).

• Muestra de Nuevos Realizadores del ICAIC. Zinegile belaunaldi berrien

proiektuak sustatu nahian, urtero ospatzen den festibala, bertan lan ugari

proiektatu eta onenak saritzen direlarik. Hurrengo urtean (2011ko otsailean)

X. edizioa ospatuko da.

4. ONDORIOAK: ZINE IRAULTZAILEAREN ETORKIZUNA Informazioaren, teknologia berrien, kulturaren, eta guri bereziki dagokigunez,

ikusentzunezkoen demokratizazioaren kontzeptua edonon entzuten dugun garai

honetan, ezinbestekoa da kontzeptu horien inguruko hausnarketa kritiko bat egitea. Eta

horretarako, lan honetan aztertu dugun Kubako zine berriaren eredua, eraikuntza

kritiko horren oinarrietako bat izan beharko litzateke, ez modu identiko eta integral

batean kopiatzeko, baizik eta ideologikoki suposatzen duen aurrerapausoa kontuan

hartzeko.

Izan ere, ICAICen sorreratik, zinegile kubatarrek, oztopo politiko eta batez ere

oztopo ekonomiko guztien gainetik, kalitatezko zine eredu berri batekiko konpromezu

iraultzailea mantendu dute. Eta ez soilik Iraultza Kubatarraren defentsa egiteko, baizik

eta benetako iraultza bat definitzen duen kritikotasuna eta etengabeko berrikuntza

sustatzeko.

Zine kubatarraren ekarpena, gainera, Kubako industria beratik haratago doa, eta

munduan, eta batez ere Latinoamerikan erreferentzia izatea lortu du. Garrantzitsua

izan da, noski, zinegile hauek Iraultzari egindako ekarpen ideologikoa eta politikoa, eta

ukaezina da, modu berean, Kubako historia gordetzeko suposatu duen ikusentzunezko

ondarea.

Baina guk, Mendebaldeko gizarte honetatik atera dezakegun irakaspen nagusia,

nire ustez, produkzio ereduan dago. Hasiera-hasieratik mantendu den izpiritua

baliabide ekonomikoen eskasiari aurre egiteko irudimen mugagabearena da, eta hori

Page 40: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

40

galtzeko arriskuan agertu den bakoitzean, bai ikuslegoaren eragina, eta bai zinegileen

beraien kritikotasuna bultzatu dira eredu berriak sortu ahal izateko.

Gakoa ez da, beraz, tamaina izugarriko aurrekontuetan egon (Hollywooden edo

honen imitazio hutsera mugatzen diren industrietan gertatzen den bezala), baizik eta

etengabeko berrikuntzen aurrean jarrera irekia mantentzean, beti ikuspegi herritar eta

aurrerakoi batetik.

Belaunaldi berrien aportazioa eta integrazioa bermatzeko esfortzua izugarria izan

da (EICTV horren adierazle nagusia izanik); baita nazioartean zine eredu honen aldeko

uholdea sortzeko ere (hor daude ICAICetik, beste askorekin batera aurrera

eramandako ekimen ezberdinak: FNCL, festibal ezberdinak,...). Kubako zineak, azken

urteotan ematen hasi diren, eta batez ere, datozen urteetan zehar emango diren

aldaketak barneratu behar ditu, bere industriaren izaera eta filosofia indartu

ditzaketelako. Gainera, Internetek eskaintzen dizkion baliabideak (bere eredua

zabaltzeko eta bere produkzioa hedatzeko) ezin dira ukatu, eta badirudi eginbehar hori

ez dutela ahaztu Kuban, betidanik izandako ahalmen berritzailea erakutsiz.

Beraz, gure gizartean hain desitxuratuta jasotzen ditugun kontzeptu batzuk

(informazioa, kultura edo demokratizazioa), benetako gakoak bilakatu beharko

genituzke, Kubaren eredua -eta beste asko ere- erreferentziatzat harturik, hain

ahaztuta dugun Euskal Zinea garatu ahal izateko. Zine iraultzailearen bidea hartu

duten horietaz ikasiz, zaila dena posible bilakatu ahal izateko: ezarritako paradigma

komertzialak zalantzan jartzen hasi eta herritik eta herriarentzat egindako, eta denon

eskura egongo den euskal zinearen bideari hasiera ematea. Zaila dela? Beno, Kuban

lortu zuten, Inperioaren muturren aurrean. Zergatik ez Euskal Herrian?

Page 41: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

41

BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK ETA MATERIAL

OSAGARRIA

DOKUMENTUAK

• ‘Coordenadas del cine cubano 1’ (Reynaldo González) : Editorial Oriente

• ‘Historia del Cine. Teoría y géneros cinematográfic os, fotografía y televisión’

(José Luis Sánchez Noriega) : Alianza Editorial

• ‘La Cultura del Cine’ (Vicente J. Benet) : Paidós Comunicación 152

• ‘Cine Cubano y Revolución’ (Garazi Erdaide Cervigón) : Klaseko Lana

• ‘Enfoco. Nº 16 Año 03 Abril 2009: 50 años de cine r evolucionario’ aldizkaria

(EICTVren laguntzarekin osatutako dokumentua)

WEBGUNEAK

• El Portal del Cine Cubano (ICAIC):

http://www.cubacine.cult.cu/

• Portal del Cine y el Audiovisual Latinoamericano y Caribeño (FNCL):

http://www.cinelatinoamericano.org

• Observatorio del Cine y el Audiovisual Latinoamericano (OCAL – FNCL):

http://cinelatinoamericano.org/estudios2.aspx?cod=92

• Cuaderno 01: Producción, Coproducción, Distribución y Exhibición del Cine

Latinoamericano en América Latina y Otras regiones (OCAL - FNCL):

http://cinelatinoamericano.org/assets/docs/cuaderno01.pdf

• Cuaderno 02: Cine Latinoamericano y Nuevas Tecnologías (OCAL – FNCL):

http://cinelatinoamericano.org/assets/docs/cuaderno02.pdf

• Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericano:

http://www.habanafilmfestival.com/

• Festival Internacional del Cine Pobre Humberto Solás

http://www.cubacine.cult.cu/cinepobre/index.html

• Cubanima. Festival Internacional de Animación para la niñez y la adolescencia:

http://www.cubacine.cult.cu/cubanima/index.htm

• Festival Internacional de Documentales Santiago Álvarez in Memoriam:

http://www.cubacine.cult.cu/festivalsantiagoalvarez/index.html

• Muestra de Nuevos Realizadores del ICAIC:

http://www.cubacine.cult.cu/muestrajoven/index.html

• Escuela Internacional de Cine y Televisión de San Antonio de los Baños:

http://www.eictv.org

• Oficina Nacional de Estadísticas de la Republica de Cuba (ONE):

http://www.one.cu/

• Blog: Cinemateca de Cuba, Películas Cubanas:

Page 42: Iraultza Kubatarra eta Zine Berria

42

http://cinecuba.blogspot.com/

• Blog: Cine Cubano, la pupila insomne

http://cine-cubano-la-pupila-insomne.nireblog.com/

• Noticine.com

http://noticine.com/iberoamerica.html

• Kubako zinearen DVD bilduma

http://www.cubacollectibles.com/cuba-videos-dvd.html