ONTZIEN IKERKETA

2

Click here to load reader

description

Aniturrik utzitako materiala

Transcript of ONTZIEN IKERKETA

Page 1: ONTZIEN IKERKETA

Praktika Etiketarik gabeko ontzien ikerketa

Kurtsoa: 2007-2008 2. Batx

B.H.I. Aniturri

Ikasgaia: Kimika

Gaia: Azido-base

1. HELBURUA:

Substantzia batzuen azido-base propietateetan oinarrituta etiketarik gabeko ontzietan dauden konposatuak identifikatzea

2. LABURPEN TEORIKOA: (Osatu)

3. MATERIALA ETA ERREAKTIBOAK - pH-metroa (pH sentsorea eta data-base programa) - Tornasol papera

- Irakasleak emandako laginak

4. SEGURTASUNERAKO JAKIN BEHARREKOAK

! Ezer egin aurretik, irakurri arretaz erabiltzen diren substantzien segurtasun fitxak.

5. PROZEDURA pH-metroaren kalibrazioa Jarraitu pH sentsorearen kalibraziorako txostena. Datuen bilketa 1.- Neurtu lagin bakoitzaren pH-a. 2.- Busti tornasol papera lagin bakoitzaren tanta batzuekin eta konparatu lortzen den kolorea pH eskalarekin. Saiakuntza 1.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: HCl, NaOH eta ur distilatua. Identifikatu ontzi bakoitza. 2.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: azido azetiko, ura eta amoniakoa. Identifikatu ontzi bakoitza. 3.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: NaCl, amonio kloruro eta sodio azetato. Identifikatu ontzi bakoitza.

Page 2: ONTZIEN IKERKETA

6. EMAITZAK ETA KALKULUAK 1.- Bete ondoko taula: 1A 1B 1C 2A 2B 2C 3A 3B 3C

Tornasol

PH-metro

Substantzia

* Kolorea eta pH balioa 2.- Idatzi aurreko substantzia bakoitza uretan ematen dituen azido-base erreakzioak eta ondorioztatu izango duen pH-a.