ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala ›...

26
1 Prozedura: Publizitaterik Gabeko Prozedura Negoziatuaren bidez Zerbitzuak emateko Kontratua Gaia: Ondasun Higiezinen Alokairua(TABERNAZARRA-Taberna-jatetxea) Alkateak sinatutako agiria ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA NEGOZIATUAREN BIDEZ ALOKATZEKO ADMINISTRAZIO- KLAUSULA KLAUSULA ZERRENDA LEHENENGO KLAUSULA. XEDEA ETA KALIFIKAZIOA Udalak ondare gisa kalifikatutako ondasun hau alokairuan ematean datza kontratuaren xedea: Katastroko erreferentzia U4029108Q zenbaki finkoa Localización Kokapena Ergoien auzoa 133 Azalera 155,46 m2 erabilera: komertziala (Taberna Jatetxea) Eraikitze urtea Antzinakoa Kargak edo zergak Ez dira jaso Ondasunaren erabilera Tarberna jatetxea Eraikunaren egoera Ezin hobea Beste gorabehera esanguratsu batzuk Eraikinaren lehen solairua erabili behar izanez gero, udalari baimena eskatu behar zaio, eta erabiltzeko baimena emango da, baldin eta udalak ez badu bere beharrizanetarako behar.

Transcript of ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala ›...

Page 1: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

1

Prozedura: Publizitaterik Gabeko Prozedura Negoziatuaren bidez Zerbitzuak

emateko Kontratua

Gaia: Ondasun Higiezinen Alokairua(TABERNAZARRA-Taberna-jatetxea)

Alkateak sinatutako agiria

ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA

NEGOZIATUAREN BIDEZ ALOKATZEKO ADMINISTRAZIO-

KLAUSULA KLAUSULA ZERRENDA

LEHENENGO KLAUSULA. XEDEA ETA KALIFIKAZIOA

Udalak ondare gisa kalifikatutako ondasun hau alokairuan ematean datza

kontratuaren xedea:

Katastroko erreferentzia U4029108Q zenbaki finkoa

Localización Kokapena Ergoien auzoa 133

Azalera 155,46 m2

erabilera: komertziala (Taberna Jatetxea)

Eraikitze urtea Antzinakoa

Kargak edo zergak Ez dira jaso

Ondasunaren erabilera Tarberna jatetxea

Eraikunaren egoera Ezin hobea

Beste gorabehera

esanguratsu batzuk

Eraikinaren lehen solairua erabili behar izanez gero,

udalari baimena eskatu behar zaio, eta erabiltzeko

baimena emango da, baldin eta udalak ez badu

bere beharrizanetarako behar.

Page 2: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

2

Ondasun hori Bilboko 9. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, Gamiz-Fika

udalerriari dagokion 9. liburuan (102. folioa, 226. finka).

Definitutako kontratua kontratu pribatutzat jotzen da, Sektore Publikoko

Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 9. artikuluan ezarritakoaren

arabera. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko

otsailaren 26ko 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten

da Espainiako ordenamendu juridikora.

Kontratu honen xedea udalak Taberna Zarra izeneko eraikinaren alokairua

prozedura ireki sinplifikatuaren bidez esleitzeko erabiliko dituen baldintzak arautzea

da. Alokairuan emango diren atalak honakoak dira taberna-jatetxea eta

otorduetarako estalpea, guztiak ere Ergoien auzoan kokatuak eta Gamiz-Fikako

Udalaren jabetzakoak ; baita hura osatzen duten, ustiatzera bideratuta dauden eta

ondasunen zerrenda jasota dauden instalazioak, tresnak, altzariak ere.

Esleipendunak bera jarduerarako beharrezkoak diren instalazioak, tresnak,

altzariak gehitu ahalko ditu jarduerak komenigarria izanez gero. Kasu horretan,

gastu guztiak esleipendunaren kontura izango dira eta esleipendunak kendu edo

eraman ahal izango ditu kontratua amaitzean.

BIGARREN KLAUSULA. HAUTATZEKO ETA ESLEITZEKO PROZEDURA

Kontratua esleitzeko modua publizitaterik gabeko prozedura negoziatua

izango da. Prozedura horretan, kontratuaren baldintzak hautagai batekin edo

batzuekin negoziatu ondoren kontratazio-organoak modu justifikatuan hautatutako

lizitatzaileari esleituko dio esleipena.

Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren erabileraren justifikazioa:

Prozedura ireki bidez egindako lizitazioko epe barruan eskaintzarik ez dela egin

kontuan hartu da.

Lizitatzaile interesdunek, lizitazio elektronikoari buruzko informazioa uneoro

eskatu dutenek, Kontratisten Erregistroan inskribatuta egoteko betebeharrak

dakarren arazoa aipatu dute, bai eta kontratazio-plataforman ezartzen diren

beharrezko eta nahitaezko izapideen arazoa ere. Izapide horiek atzeratu egiten

dute eskaintza egiteko aukera eta aholkularitza-kostu gehitu egiten dute.horrela

adierazi dute, behintzat, lizitazio honetan interesa agertu duten pertsonek.

Egindako lizitazioa hutsik geratu denez, udaleko erregistroan eskaintzak eskuz

aurkezteko beharrizana ikusi da.

Page 3: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

3

HIRUGARREN KLAUSULA. KONTRATATZAILEAREN PROFILA

Bere kontratu-jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna eta sarbide

publikoa bermatzeko, eta beste publizitate-bide batzuk erabiltzea eragotzi gabe,

udal honek kontratatzailearen profila du, eta bertara sartzeko, honako web-orri

honetan arautzen diren zehaztapenak bete beharko dira: http://www.gamiz-

fika.eus/es

[OHARRA: SPKLren 347.3 artikuluaren arabera, toki-administrazioetako kontratazio-organoek, bai eta

haiei lotutako edo haien mendeko erakundeek ere, modu baztertzailean eta esklusiboan aukeratu ahal

izango dute kontratatzailearen profilen argitalpena bere lurralde-eremuko autonomia-erkidegoak

horretarako ezarritako informazio-zerbitzuan ostatatzea edo Sektore Publikoaren Kontratazio

Plataforman ostatatzea.

Kontuan izan behar da SPKLren 63.1 artikuluak adierazten duela kontratazio-organoek beren

kontratatzaile-profila Internet bidez soilik zabalduko dutela, beren kontratu-jarduerari buruzko

informazioa eta dokumentuak taldekatzen dituen elementu gisa, gardentasuna eta haietarako sarbide

publikoa ziurtatzeko.]

LAUGARREN KLAUSULA. LIZITAZIORAKO OINARRIZKO AURREKONTUA

ETA KONTRATUAREN BALIO ZENBATETSIA

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 6.967,71 eurokoa da urtean, eta

kopuru honi dagokion BEZa 1.463,22 eurokoa, guztira 8.430,93 euro. Hilero,

lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 580,64 euro gehi 121,93 euroko BEZa da;

guztira,702,57 euro , zenbateko hau merkatuaren batez besteko balioak

zehaztutakoa da, Udal Zerbitzu Teknikoek egindako balorazioaren arabera.

Errenta kontratua indarrean dagoen urteko eguneratuko da, eguneratze

bakoitzea Euskadiko Kontsumoko Prezioen Indizearen urteko aldaketaren arabera

egingo da.

BOSGARREN KLAUSULA. KONTRATUAREN IRAUPENA

Alokairu kontratuaren iraupena bost urtekoa izango da, nahitaezko alokairu

kontratua sinatzen den egunetik kontatzen hasita, lehen urtea probarako izanik.

Urtero luzatuko da, baldin eta alderdietako batek amaiera baino bi hilabete

lehenago eteteko asmoa iragartzen ez badu.Bost urteko epa igarota, automatikoki

etengo da, gerora inolako errekerimendurik edo iraungitze-adierazpenik egin

beharrik izan gabe.

SEIGARREN KLAUSULA. KONTRATATZEKO GAITASUNAREN EGIAZTAPENA

Page 4: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

4

Espainiako edo atzerriko pertsona fisiko edo juridikoek aurkeztu ahal izango

dituzte proposamenak, baldintza hauek betetzen dituzten heinean: jarduteko

gaitasun osoa izatea, kontratatzeko debekurik ez izatea eta kaudimen ekonomiko,

finantzario eta tekniko edo profesionala egiaztatzea.

1. Enpresaburuen jarduteko gaitasuna honela egiaztatuko da:

A) Enpresaburuak pertsona juridikoak badira, jarduera arautzen duten

eraketa-eskrituraren edo -dokumentuaren, estatutuen edo sortze-egintzaren

bidezegiaztatuko dute. Dokumentu horiek kasuan kasuko erregistro publikoan

behar bezala inskribatuta egon beharko dira, pertsona juridikoaren motaren

arabera.

a '. Pertsona fisikoak diren enpresariak, Nortasun Agiri Nazionalaren

fotokopia etazerbitzua ematen hasi aurretik ekonomia-jardueren gaineko zergan

alta emateko konpromisoa, dagokion epigrafean, adierazi beharko dute.

b) Espainiarrak ez diren enpresaburuak Europar Batasuneko estatu

kideak badira edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu

duten estatuetako herritarrak badira, dagokien erregistroan inskribatuta

daudela egiaztatuko dute, ezarrita dauden estatuko legediaren arabera edo zinpeko

adierazpen bat edo ziurtagiri bat aurkeztuta. Zinpeko adierazpen edo ziurtagiri hori

kidegoko xedapenen arabera aplikatzen den araudia zehaztutakoa kontuan

hartutako egin beharko da.

C) Atzerriko gainerako enpresariek dagokion estatuko Espainiako Diplomaziako

Misio Iraunkorreko edo kontsulatuko bulegoko txostena ekarri beharko dute.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena

Lizitatzaileek jardueraren erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute,

gutxienez 150.000 eurokoa, edo, hala badagokio, poliza hori kontratatzeko

konpromisoa, baldin eta lizitazio honen esleipendunak badira. Esleipendunak

aseguru hori kontratatu eta bere kargura izango du Zerbitzuak dirauen bitartean

eta eta berme-epean.

Ekonimia- eta Finantza- kaudimena ziurtatzen duen finantza-erakunde baten

txostena ekarr ekarri beharko dute, behintzat. Txostenak ezagutzen duela esan

beharko du eta bezeroa dela, eta bere betebeharrekin erantzuten duela.

Page 5: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

5

Gaitasun teknikoa edo profesionala:

Elikagaiak maneiatzeko txartelaren fotokopia.

2. Enpresaburuek kontratatzeko debekurik ez dagoela frogatu beharko dute,

lekukotza judizialaren edo administrazio-ziurtagiriaren bidez, kasuan-kasuan.

Agiri hori ezin badu agintaritza eskudunak eman, erantzukizunpeko

adierazpen batengatik ordezkatu ahal izango da, administrazio-agintaritza baten,

notario publiko baten edo erakunde profesional gaitu baten aurrean.

ZAZPIGARREN KLAUSULA. PROPOSAMENAK ETA ADMINISTRAZIO

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA

7.1 Aurretiko baldintzak

Interesdunen proposamenak lizitazioa arautzen duten baldintza-agirietara

eta dokumentuetara egokitu beharko dira. Horiek erabiltzeak enpresaburuak

baldintzarik gabe onartzen dituela esan nahi du klausula edo baldintza guztien

edukia, salbuespenik edo erreserbarik gabe.

Erakunde lizitatzaile bakoitzak ezin izango du proposamen bat baino gehiago

aurkeztu, ezta beste batzuekin aldi baterako elkartzean proposamenik sinatu ere,

banaka egin badu edo aldi baterako elkarte batean baino gehiagotan agertu bada.

Arau horiek hautsiz gero, ez dira onartuko berak izenpetutako proposamenak.

7.2 Prozeduran parte hartzeko gonbidapenak

Kontratazio-organoak, prozedura izapidetzen duen unitatearen bidez,

eskaintzak eskatuko dizkie kontratuaren xedea gauzatzeko gaitasuna duten hiru

enpresari, gutxienez, ahal den neurrian, eta beraiekin negoziatuko ditu zortzigarren

klausulan adierazitako alderdi teknikoak eta ekonomikoak. Nolanahi ere, udalaren

webguneko kontratatzailearen profilean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko

ostalaritza-eskoletan argitaratuko du.

7.3 Eskaintzak ekartzeko lekua eta epea

Page 6: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

6

A aukera: eskuzko aurkezpena

Kontratu hau lizitaziorako eskaintzak ez dira bitarteko elektronikoak

erabilita bialdu behar, elektronikoki egindako lizitazioaren epe barruan ez delako

eskaintzarik egin.

Interesa duten lizitatzaileek, lizitazio elektronikoari buruzko informazioa

uneoro eskatu dutenek, Kontratisten Erregistroan inskribatuta egoteko

betebeharrak dakarren arazoa aipatu dute, bai eta kontratazio-plataforman

ezartzen diren beharrezko eta nahitaezko izapideen arazoa ere. Izapide horiek

atzeratu egiten dute eskaintza egiteko aukera eta aholkularitza-kostu gehitu egiten

dute.horrela adierazi dute, behintzat, lizitazio honetan interesa agertu duten

pertsonek.Egindako lizitazioa lehenago esleitu gabe geratu denez, beharrezkotzat

jotzen da eskaintzak eskuz aurkeztea Udaleko Erregistroan.

Eskaintzak udaletxean aurkeztu beharko dira (Erogien auzoa 62, Gamiz-Fika

kalea, 48113, Bizkaia), 09:00etatik 14:00etara, parte hartzeko gonbidapenean edo

Udalaren web-orriko kontratatzailearen profilean adierazitako epean, 2020ko

martxoaren 20a baino lehen.

Proposamenak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen

urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan

aurkeztu ahal izango dira.

Proposamenak postaz bidaltzen direnean, enpresaburuak posta-bulegoan

bidalketaren ezarpen-data justifikatu beharko du eta kontratazio-organoari iragarri

beharko dio egun horretan bertan bidali duela eskaintza, telexaren, faxaren edo

telegramaren bidez, espedientearen zenbakia, kontratuaren xedearen titulu osoa

eta lizitatzailearen izena adierazita.

Aipatutako telexa, faxa edo telegrama jaso izanaren egiaztapena udal-

idazkariak emandako eginbidearen bidez egingo da. Bi baldintza horiek betetzen ez

badira, proposamena ez da onartuko, kontratazio-organoak lizitazio-iragarkian

adierazitako epea amaitu ondoren jasotzen bada. Nolanahi ere, egun horretatik

hamar egunera dokumentazioa jaso ez bada, ez da onartuko.

7.4. Lizitatzaileei informazioa ematea

SPKLren 138. artikuluan aipatzen den informazio gehigarria edo osagarria

eskatu behar denean, administrazio kontratatzaileak eskaintzak aurkezteko

amaierako epea baino ,gutxienez, sei egun lehenago eman beharko du, betiere

eskaera hori ,gutxienez, hamabi egun lehenago egin bada. Eskaera hori fax-

zenbakian edo lizitazio-iragarkian aurreikusitako helbide elektronikoan egingo da.

7.5 proposamenen edukia

Page 7: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

7

Lizitazioan parte hartzeko proposamenak bi gutun-azal itxitan ekarriko dira,

lizitatzailearen sinadurarekin eta gutun-azalaren izenburu hau jarri beharko

“TABERNAZARRAren alokairu-kontratua kontratatzeko lizitazio proposamena".

Gutun-azalen izenburua honako hau da:

— "A" gutun-azala: administrazio-dokumentazioa.

— "B" gutun-azala: proposamen ekonomikoa eta dokumentazio teknikoa.

Gutun-azal bakoitzean sartu beharreko dokumentuak jatorrizkoak edo kopia

kautotuak izan beharko dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Gutun-azal bakoitzaren barruan, honako agiri hauek eta horien zerrenda

zenbakitua sartuko dira:

"A" GUTUN-AZALA

ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA

a) Administrazioarekin kontratuak egiteko legez ezarritako baldintzak betetzen

direla adierazten duen lizitatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.

Erantzukizunpeko adierazpena agiri honen eranskinean jasotako ereduaren

arabera aurkeztuko da.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren edo gaitasun tekniko eta

profesionalaren eskakizunak lote batetik bestera aldatzen badira, kaudimen-

betekizun berberak aplikatzen zaizkion lote edo sorta bakoitzeko erantzukizunpeko

adierazpen bat aurkeztuko da.

Eskatutako baliabideen atxikipena lizitatzaileaz kanpoko bitartekoekin

betetzen bada, lizitatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat gehitu beharko du

kontratua gauzatzeari dagokion bitarteko bakoitzeko.

Enpresa bat baino gehiago aldi baterako elkarte bat eratuz lehiatzen badira,

elkartea osatzen duen enpresa bakoitzak nortasuna, gaitasuna eta kaudimena

egiaztatu beharko ditu, eta guztiek aurkeztu beharko dute erantzukizunpeko

adierazpena.

Page 8: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

8

"B" GUTUN-AZALA

PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

A) Proposamen ekonomikoa.

Eredu honen arabera egingo da:

"_________________________(enpresa edo pertsonaren izena),

jakinarazpenetarako helbide hau duenak: _____________; IFZ: ___________;

IFZ: ___________; IFZ: ___________; IFZ: ___________), ________________

(IFZ: ___________). Horren bidez, jakin dut ezagutzen dudala kontratuaren oinarri

den plegua, eta osorik onartzen dudala, lizitazioaren zati bat eta konpromisoa

hartuta. ____________ euro eta ___________ euro, Balioaren gaineko Zergari

dagozkionak

____________ (e) n, 20__ (e) ko _______aren __ (e) (a) n.

Hautagaiaren sinadura,

Sin.: _________________ ".

b) Kontratazio Mahaiak eskaintzen baldintzak negoziazio-alderdien

arabera baloratu ahal izateko agiriak.

ZORTZIGARREN KLAUSULA. ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Proposamenak baloratzeko eta eskaintzarik onena zehazteko, hainbat esleipen-

irizpide hartuko dira aintzat, kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onenean

oinarrituta.

A. Automatikoki kalkulatu daitezkeen irizpideak, handienetik txikienera:

— Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu, gehienez.

Aurkeztutako eskaintzak baloratuko dira, eta, beraz, baxuenari gehieneko

puntuazioa emango zaio, baldin eta ausarkerian sartuta ez badago. Gainerakoak

modu proportzionalean baloratuko dira, formula honen arabera:

Page 9: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

9

(Gehieneko puntuazioa x Eskaintza merkeagoa)

Puntuak = ---------------------------------------------------------------------

Baloratzen den enpresa lizitatzailearen prezioa

Emaitza negatiboa bada, zero (0) puntu emango dira. Eskaintzak neurriz

kanpokotzat edo ausarkeriazkotzat jo ahal izango dira, Sektore Publikoko

Kontratuen Legean aurreikusitako kasuetan, Zortzigarren klausula. Esleitzeko

irizpideak.

Memoria: 25 puntu, gehienez.

Lizitatzaileek banan-banan proposatutako eskaintza gastronomikoa eta

berriztapen jarduera osagarriak baloratuko dira, honako irizpide hauen arabera :

- Bazkari eta/edo afarien eguneko menuaren zerbitzua: 15 puntu,

gehienez.

-Eguneko otordu eta/edo afarien menu-zerbitzua eta horien prezioa

baloratuko dira, baremo honen arabera: -

- Eguneroko menuaren konpromisoa: 4 puntu.

- Asteburuko menuaren konpromisoa: 4 puntu.

- Mota ezbardinetako pintxo egiteko konpromisoa: 4 puntu.

- Plater konbinatuak, oilasko erreak eta ogitartekoak eskaintzeko

konpromisoa. 3 puntu

- Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu.

Ostalaritza-jarduerarako jarduera osagarrien eskaintza, bisitak eta balizko bezeroak

sortzeko helburuarekin bultzatuko direnak

Langabezian dauden langileak kontratatzea: 10 puntu.

Lanbideko eta Mungialdeko Behargintzako zerrendetan obraren iraupen

osorako kontratatutako pertsona bakoitzeko, 2,5 puntu, gehienez 10 puntu.

Esleipendunari puntuak emateko kontratatutako pertsonaren batek

enpresarekin duen lan-harremana amaitzen badu, enpresak egoera bereko

pertsonak kontratatu beharko ditu.

BEDERATZIGARREN KLAUSULA. NEGOZIATU BEHARREKO ALDERDIA

Proposamenak baloratzeko eta eskaintzarik onena zehazteko, negoziatu

beharreko alderdi hauek hartuko dira kontuan:

Page 10: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

10

Eskaintza ekonomikoa, memoria eta langileen kontratazioa.

Honako prozedura hau jarraituko da: eskaintzak gutun-azal itxietan jasoko

dira, ireki egingo dira eta negoziazio-eremu bakoitzeko lehenengo hiru

pertsona/enpresa lizitatzaile onenei bidaliko zaizkie, enpresa/pertsona lizitatzaileek

txanda bakarrean egindako eskaintza "onenak" berdindu edo hobetu ahal izan

ditzaten.

Page 11: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

11

HAMAHIRUGARREN KLAUSULA. ALDAGAIEN ONARGARRITASUNA

Aldaerak onartzen dira, baina lizitazio-prezioak ez du inolako bajarik

onartzen eta ostalaritza-zerbitzua,gutxienez, hiru menu-aukerarekin eman beharko

da egunero.

HAMAIKAGARREN KLAUSULA. KONTRATAZIO MAHAIA

Kontratazio-mahaia izango da eskaintzen balorazioa egiteko eta

administrazio-dokumentazioa kalifikatzeko organo eskuduna, eta Sektore Publikoko

Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (Europako Parlamentuaren eta

Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen

transposizioa egiten duena) 326. artikuluan eta 817/2009 Errege Dekretuan

aurreikusitakoaren arabera jardungo du. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

urriaren 30eko 30/2007 Legea partzialki garatzen duena.

Kontratazio Mahaia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko

9/2017 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren 7. puntuan ezarritakoaren

arabera (lege horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta

Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da

Espainiako ordenamendu juridikora), korporazioko kide bat edo bertako

funtzionario bat izango da mahaiburu. Edo, hala badagokio, aholkularitza

juridikoaren eginkizuna esleituta duen organoaren titularra, eta kontu-hartzailea,

edo, hala badagokio, ekonomia- eta aurrekontu-kontrolaren eginkizuna esleituta

duen organoaren titularra, bai eta kontratazio-organoak korporazioaren zerbitzura

dauden karrerako funtzionarioen edo lan-kontratuko langileen artean, edo

korporazioko kide hautetsien artean izendatzen dituen beste batzuk ere. Guztira,

kopurua ez da hau baino txikiagoa izango: Kontratazio-mahaiko kide hautetsiak,

hala badagokio, mahaiko kide guztien herena baino gehiago ezin izango dira izan.

udal funtzionario batek jardungo du idazkari-lanetan.

Kontratatzailearen profilaren bidez argitaratuko da haren osaera lizitazio-

iragarkia argitaratzean, edo, bestela, eratu aurretik argitaratuko da, profil

horretako iragarki espezifiko baten bidez, SPKLren 140.1 artikuluan aipatutako

dokumentazioa kalifikatzeko egin behar den bilera baino gutxienez zazpi egun

lehenago.

Page 12: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

12

HAMABIGARREN KLAUSULA. NEGOZIAZIO-BATZORDEA

Kontratazio-organoak negoziazio-batzorde baten laguntza izango du.

Batzorde hori gutxienez bi teknikari eskudunek osatuko dute, kontratuaren

xedearen arabera, eta eskaintzen edukia aztertu eta negoziatuko dute,

korporazioko ordezkariekin batera.

Batzordeak egindako guztia espedientean jasoko da.

HAMAHIRUGARREN KLAUSULA. PROPOSAMENAK IREKITZEA ETA

NEGOZIATZEA

13.1 Administrazio-dokumentazioa neurketa

Hasierako eskaintzak egiteko epea amaitutakoan jakinaraziko zaie

kontratazio-mahaia enpresa eta pertsona lizitatzaileei.

Beharrezkoa izanez gero, mahaiak gehienez ere hiru egun balioduneko epea

emango dio lizitatzaileari ekarritako dokumentazioan hautemandako akatsak edo

zuzendu beharreko hutsuneak zuzen ditzan.

Ondoren, "B" gutun-azalak ireki eta aztertuko ditu, eskaintza ekonomikoa

eta dokumentazio teknikoa barne.

13.2 kontratuaren baldintzak negoziatzea

Dokumentazio orokorra baloratu eta antzemandako akatsak edo omisioak

zuzendu ondoren, Negoziazio Batzordeak onartutako lizitatzaile guztiekin

Page 13: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

13

negoziatuko ditu kontratuaren baldintzak, haiek aurkeztutako eskaintzak oinarritzat

hartuta.

Honako prozedura hau jarraituko da: eskaintzak gutun-azal itxietan

jasoko dira, ireki egingo dira eta negoziazio-eremu bakoitzeko lehenengo

hiru pertsona/enpresa lizitatzaile onenei bidaliko zaizkie,

enpresa/pertsona lizitatzaileek txanda bakarrean egindako eskaintza

"onenak" berdindu edo hobetu ahal izan ditzaten.

13.3 Azken eskaintzak

Negoziazio-fasea amaituta, kontratazio-organoak parte hartzen duten

enpresei eskatuko die beren azken eskaintza idatziz aurkezteko. Azken eskaintza

bidaltzeko epea komunikazioan zehaztuko da.

14.4 Balorazioa eta sailkapena

Kontratazio-mahaiak azken eskaintzak aztertu eta baloratuko ditu, eta

kontratazio-organoari eskaintza onena egin duen enpresaren aldeko esleipena

proposatuko dio.

HAMABOSGARREN KLAUSULA. DOKUMENTAZIO-ERREKERIMENDUA

Kontratazio-organoak eskaintza onena aurkeztu duen lizitatzaileari eskatuko

dio, hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik

zenbatzen hasita, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017

Legearen 140.1 artikuluan aipatzen diren aurretiazko betekizunak betetzen dituela

egiaztatzen duen dokumentazioa aurkez dezala. Lege horren bidez, Europako

Parlamentuaren zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira,

eta 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Kontseiluarena, bai eta

76.2 artikuluaren arabera kontratua gauzatzeko erabili edo adskribatzeko

Page 14: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

14

konpromisoa hartu duten bitartekoak benetan edukitzekoa ere, eta behin betiko

bermea eratzekoa ere.

Errekerimendua adierazitako epean behar bezala betetzen ez bada,

lizitatzaileak eskaintza erretiratu duela ulertuko da, eta lizitazioaren oinarrizko

aurrekontuaren (BEZ kanpo) ehuneko 3ko zenbatekoa eskatuko zaio, kalteordain

gisa. Zenbateko hori, lehenik eta behin, behin-behineko bermearen aurka

ordainduko da, hura eratu bada.

Aurreko paragrafoan adierazitako kasuan, dokumentazio bera eskatuko zaio

hurrengo lizitatzaileari, eskaintzak sailkatu diren hurrenkeraren arabera.

HAMASEIGARREN KLAUSULA.BEHIN BETIKO BERMEA

Kontratua egitean, gutxienez bi hilabeteko kanonaren fidantza eskudirutan

eskatu eta eman beharko da.

Bermea honela gordailutuko da:

— Gordailuen Kutxa Orokorrean edo Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzetako

sukurtsaletan, edo, eskudiruzko bermeak direnean, ondorioak izan behar dituzten

autonomia-erkidegoetako edo toki-erakunde kontratatzaileetako kutxa edo

establezimendu publiko baliokidean.

— Kontratazio-organoaren aurrean, idatzitako baloreak ibilgetzeko

ziurtagiriak, abalak edo kauzio-aseguruaren ziurtagiriak direnean.

HAMAZAZPIGARREN KLAUSULA.KONTRATUAREN ESLEIPENA

Eskatutako dokumentazioa jaso ondoren, kontratazio-organoak bost egun

balioduneko epean esleitu beharko du kontratua, dokumentazioa jaso eta hurrengo

egunetik zenbatzen hasita.

Lizitazio bat ezin izango da inola ere esleitu gabe utzi baldintza-agirian

agertzen diren irizpideen arabera onargarria den eskaintza edo proposamenen bat

baldin badago.

Esleipena arrazoitua izan beharko da, hautagaiei edo lizitatzaileei

jakinaraziko zaie eta kontratatzailearen profilean argitaratu beharko da 15 eguneko

epean.

Page 15: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

15

Esleipena egiteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, proposamenak

irekitzeko lehen egunetik kontatzen hasita.

[Oharra: baldintza-agirian ezer adierazten ez bada, esleipena egiteko gehieneko epea bi

hilabetekoa izango da]

HEMEZORTZIGARREN KLAUSULA.KONTRATUA FORMALIZATZEA

Kontratua formalizatzen denean, gauzatuko da kontratua.

Kontratua administrazio-agiri batean formalizatuko da, gehienez ere

lizitatzaile eta hautagaiei esleipena jakinarazi eta hurrengo hamabost egun

baliodunetan; dokumentu horreki edozein erregistro publikotan sartzeko nahikoa

titulu izango da.

Kontratistak kontratua eskritura publiko bihurtzeko eska dezake, kasu

horretan, bere kontura izango dira dagozkion gastuak.

Esleipendunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik kontratua epe horretan

formalizatu ez bada, lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren ehuneko 3 eskatuko

zaio, BEZik gabe, kalteordain gisa. Zenbateko hori, lehenik eta behin, zehaztutako

bermearen aurka ordainduko da.

HEMERETZIGARREN KLAUSULA. KONTRATUA GAUZATZEKO BALDINTZA

BEREZIAK

Kontratua gauzatzeko baldintza berezi hauek ezartzen dira, Sektore

Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 202. artikuluan

ezarritakoarekin bat etorriz:

Mota berezia

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten

pertsonen enplegua sustatzea

Langabeziari aurre egitea

Lantokiko prestakuntza erraztea

Lanaren Mundu Erakundearen funtsezko

konbentzioak betetzea

Page 16: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

16

Deskribapena

Langabeziari aurre egitea, bereziki gazteena,

emakumeei eragiten diena eta iraupen luzekoa; lantokiko

prestakuntza erraztea; lantokiko segurtasuna eta

osasunaren babesa bermatzea, eta aplikatzekoak diren

sektoreko eta lurraldeko hitzarmen kolektiboak betetzea.

[Oharra: kontuan izan, nolanahi ere, nahitaez ezarri beharko dela administrazio-klausula

zehatzen agirian SPKLren 202.2 artikuluan ezarritako exekuzio-baldintza berezietako bat, gutxienez.

Betearazteko baldintza horiek, bereziki, berrikuntzarekin zerikusia duten baldintza ekonomikoei

buruzkoak izan daitezke, ingurumenari edo gizarteari buruzkoak.

Bereziki, honako helburu hauek dituzten ingurumen-arloko gogoetak ezarri ahal izango dira,

besteak beste: berotegi-efektuko gas-isurpenak murriztea, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren

4ko 2/2011 Legearen 88. artikuluan ezarritako helburua betetzen lagunduz; kontratua gauzatzeak

eragin ditzakeen ingurumen-balioak mantentzea edo hobetzea; uraren kudeaketa jasangarriagoa;

energia berriztagarrien erabilera sustatzea; Produktuak birziklatzea eta ontzi berrerabilgarriak

erabiltzea; edo ontziratu gabeko produktuak entregatzea eta ekoiztea bultzatzea.

Gizarte-izaerako edo enpleguari buruzko gogoetak, besteak beste, honako helburu hauetakoren

batekin sartu ahal izango dira: desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen

Konbentzioan aitortutako eskubideak gauzatzea; legeria nazionalak eskatzen duena baino desgaitasun-

maila handiagoa duten pertsonen kopurua kontratatzea; lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak

dituzten pertsonen enplegua sustatzea, bereziki desgaitasunen bat duten edo desgaitasun-egoeran edo -

arriskuan dauden pertsonena. Gizarteratze-enpresen bidezko gizarte-bazterketa; merkatu horretan

gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerraraztea, emakumeen eta gizonen arteko

berdintasuna sustatzen duten neurriak aplikatzea erraztuz; emakumeak lan-merkatuan gehiago parte

har dezan eta lana eta familia-bizitza bateragarri egin daitezen bultzatzea; langabeziari aurre egitea,

bereziki gazteena, emakumeei eragiten diena eta iraupen luzekoa; tokian tokiko prestakuntza

bultzatzea. Lantokian segurtasuna eta osasunaren babesa bermatzea eta aplikatzekoak diren sektoreko

eta lurraldeko hitzarmen kolektiboak betetzea; laneko ezbeharrak prebenitzeko neurriak; Europar

Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 145. artikuluan definitutako enplegurako

estrategia koordinatuari erreferentzia eginez ezartzen diren beste helburu batzuk; edo ekoizpen-katean

oinarrizko lan-eskubideekiko errespetua bermatzea, honako eskakizun honen bidez: Lanaren

Nazioarteko Erakundearen funtsezko Konbentzioak betetzea, garapen bidean dauden herrialdeetako

ekoizle txikiei mesede egitea bilatzen duten kontsiderazioak barne, haiekin harreman komertzialak

izanez gero, hala nola ekoizleei gutxieneko prezio bat eta prima bat ordaintzea edo kate osoaren

gardentasun eta trazabilitate handiagoa. Hogeita hamargarren klausula. Errentariaren betebeharrak

HOGEITA HAMARGARREN KLAUSULA. ERRENTARIAREN BETEBEHARRAK

Page 17: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

17

Errentariak betebehar hauek izango ditu:

Alokairuan hartutako lokalaren negozioaren funtzionamendu egokiaz

zuzenean eta pertsonalki erantzutea udalari.

Eraikina ostalaritzarako erabiltzea, bere izaeraren arabera, eta ezin izango

du inola ere haren xedea aldatu.

Esleipenetik eratorritako kanona ordaintzeko, aurreratutako hileko lehenego

zazpi egunen barruan egingo dira, Gamiz-Fikako Udalak izendatzen duen banku-

kontuan.

Une oro, taberna-zerbitzuaren buruan, bezero izan daitezkeenei bi

hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz, arreta emateko gaitasuna duen pertsona

bat egon beharko da gutxienez, euskarari lehentasuna emanez. Menu, errotulu eta

idatzizko gainerako komunikazioen kartak, gutxienez, euskaraz egingo dira, baita

ikus-entzunezkoak ere.

Jendaurreko arretan euskara lehentasuna izango da eta arreta, erabiltzaileak

aukeratzen duen hizkuntzan egingo da.

Energia elektrikoaren kontsumoa, udal zerbitzuengatik dagozkion prezio

publikoak eta tasak eta Taberna Zarraren ustiapenari lotutako gainerako gastuak

ordaintzea.

Negozioaren ustiapena zergapetzen duten mota guztietako zergak eta

negozioa ustiatzeko ezartzen diren baimenen gastuak ordaintzea. Bereziki, taberna

ustiatzeagatik Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematera behartuta

egongo da.

Zerga-, lan-, gizarte-segurantza- eta laneko segurtasun- eta higiene-

arloetan indarrean dagoen araudia betetzeak, eta, oro har, jarduerari eragiten dion

guztia betetzeak, betebehar horiek ez betetzeak ez dakarkio inolako erantzukizunik

Administrazioari.

Errentan hartutako lokala eta bertan dauden instalazio guztiak erabilera-

eta kontserbazio-egoera onean mantentzea, errentan hartutako elementu guztiak

(pintura, argiaren eta uraren instalazioak, ateak, leihoak, altzariak, sukaldea,

aparatuak, etab.) kontserbatzeko, konpontzeko eta berrezartzeko beharrezkoak

diren obrak bere kontura eta bere kargura eginez. Esleipendunak, nolanahi ere,

Page 18: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

18

ezin izango du obrarik egin higiezin horretan Udalaren baimenik gabe, eta egiten

diren lanak udalaren esku geratuko dira, aparatuak izan ezik.

Gauza guztiak Udalari entregatu beharko zaizkio, ustiapenaren hasieran

aurkitu zuen izaera eta egoera berean.

Lokala eta ingurua kontu handiz zaindu, apaindu eta garbitu. Gamiz-Fikako

Udalaren jabetzako altzari, makina eta tresna guztiak birjartzea, suntsitu edo

hondatu direlako.

Agintari eskudunak horrelako lokaletarako ezarritako irekiera- eta itxiera-

ordutegia errespetatzea. Nolanahi ere, taberna jendearentzat irekita egon beharko

da gutxienez 09: 00etatik 22: 00etara astelehenetik ostegunera, eta 09: 00etatik

24: 00etara ostiraletik igandera.

Errentariak hala eskatuta, gehienez 24 orduko atsedenaldia ezarri ahal

izango da, astelehenetik ostegunera bitartean, eta jaieguna ez den eta Gamizko

Ergoien auzoan dagoen beste establezimenduaren atsedenarekin bat ez datorren

lanaldian.

Egutegiari dagokionez, ohiko ordutegiarekin emango da zerbitzua, eta urte

osoan egongo da irekita, urteko oporrak izan ezik; horiek ezin izango dira ekainetik

irailera bitartean hartu, ezta Aste Santuan, Gabonetan edo herriko jaietan ere. Udal

pilotalekuetako giltzak eta bertako argiteriarako fitxak Taberna Zarran egongo dira

erabiltzaileen eskura. Errentariak fitxengatik hitzartutako prezioa kobratu beharko

die interesatuei.

Era berean, udal jardueretarako beharrezkoa bada, sarrerak/tiketak

jendearen eskura egongo dira, interesatuei saltzeko.

Kontratistaren kontura izango da hirugarrenei egindako kalteak ordaintzea,

bata bere betebeharrak ez betetzeagaitik sortutako kalteak ere.

Gerta daitezkeen kalteei erantzungo dien aseguru-poliza bat sinatzea, eta,

bereziki, hirugarrenei eragindako kalteengatik , batik bat, langileen ekintzetatik

eratorritako erantzukizun zibila bermatzen dutenak, langileak finkoak, behin-

behinekoak edo mendeko iraunkorrak, gutxienez 450.000 eurokoa. Urtero horren

ordainagiria eman beharko da.

Aseguru bat izenpetzea dauden altzari eta makineria estaltzeko, eta urtero

horren ordainagiria ekartzea.

Page 19: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

19

Nolanahi ere, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko

Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan jasotakoa bete

beharko da.

Errentariak kontratua amaitu aurretik bertan behera utzi nahi badu, udalari

jakinarazi beharko dio, gutxienez hiru hilabete lehenago. Bestela, errentariak

jarritako fidantza galduko litzateke.

Udalak eskubidea du kontratua edozein unetan deuseztatzeko,

beharrezkotzat jotzen badu, zerbitzu txarragatik edo kontzeptu publiko onetik

kanpo geratzen diren arrazoiengatik. Gainera, errentariak jarritako fidantza eta

kalte-ordaina jasotzeko eskubidea galduko lituzke, hala badagokio.

Era berean, Udalak bere iragarki ofizialak Taberna Zarran jartzeko eskubidea

izango du.

Eraikina, gelak, altzariak, instalazioak, zerbitzuak eta tresnak egoera ezin

hobean eta gehieneko ordena- eta garbitasun-mailan kontserbatzea, baita barruko

pintura eta kanpoko ingurunea ere, baita otorduetarako estalpea ere.

Bezeroei zerbitzu egoki eta eraginkorra emateko behar diren giza

baliabideak ematea.

Despentsa bere kontura eta edarien, horniduren eta elikagaien arriskuarekin

egitea eta hornitzea.

Bezeroek eskatu ohi dituzten artikuluak eta edariak behar adina izatea.

Esleipen-aldian telefonia, elektrizitatea, aseguruak, kontribuzioak, zergak

eta negozioaren ustiapenak sortutako beste edozein karga kontzeptuetan sortzen

diren gastuen ordainagirien titular gisa datuak jasotzeko beharrezkoak diren

dokumentu guztiak formalizatzea.

Zerbitzuen prezioak erakunde eskudunak baimendutakoen araberakoak

izango dira, eta ageriko lekuan eta bezero guztien eskura argitaratu beharko dira.

Esleipendunak ezin izango du, inola ere, kontratutik sortzen den eskubidea

laga, azpierrentan eman edo beste eskubide batekin ordeztu, debekatutzat jotzen

baita eskubide hori eskualdatzea, heriotza-kausarik ezean, baldin eta oinordekoek

konpromisoa hartzen badute agiri honetan ezarritako baldintza berberetan

gauzatzeko, eta Gamiz-Fikako Udalak onartzen badu. Eskubide hori baztertuz gero,

ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

Page 20: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

20

Ezin izango ditu lokalak erabili kontratuan adierazitako helburuetarako ez

bada.

Emakidaren epea amaitutakoan, zerbitzua Administrazioari itzuliko zaio eta

emakidadunak emakidaren xede diren obrak eta instalazioak kontserbazio- eta

funtzionamendu-egoera egokian itzuli beharko ditu.

HOGEITA BATGARREN KLAUSULA. UDALAREN BETEBEHARRAK

Errentatzailearen betebeharrak izango dira:

— Horregatik, Udalak, errenta igotzeko eskubiderik gabe, higiezina

mantentzeko beharrezkoak diren konponketak egin beharko ditu, salbu eta

konponketa horren narriadura errentariari egotz dakiokeenean, Kode Zibilaren

1563. eta 1564. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Udalak mantentze-lan

egokiari buruz egindako ohar teknikoak edo ohiko konponketei edo birjarpenei

buruzkoak ez betetzea.

— Kontserbazio- eta hobekuntza-obrei dagokienez, Hiri Errentamenduei

buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legean xedatutakoa beteko da.

— Jarduera giza ingurunea eta ingurune naturala errespetatuz egitea

erraztea.

HOGEITA BIGARREN KLAUSULA. ARAU-HAUSTEAK, ZEHAPENAK,

ONDORIOAK ETA KONTRATUA BUKATZEA

ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK

ARAU-HAUSTEAK

Kontratua gauzatzean esleipendunak egin ditzakeen arau-hausteak honela

sailkatuko dira: OSO ASTUNAK, ASTUNAK ETA ARINAK.

ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK:

Page 21: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

21

1) Zerbitzua 24 ordutan geratuta edo etenda egonez gero, ezinbesteko

kasuetan izan ezik.

2) Salaketaren ondoren edo esleipendunaren ezohiko edo premiazko

jarduera eskatzen duen egoera baten berri izan ondoren, berehala ez esku hartzea.

3) Zerbitzua akastun edo irregularra nabarmentzen denean.

4) tabern-Jatetxea irekitzeko eta ixteko ordutegietan atzerapen sistematikoa

izatea, edo instalazioen, makinen, altzarien eta abarren garbitasun- eta

kontserbazio-egoera txarrean egotea.

5) Udalaren aginduei men ez egitea

6) Agiri honetan ezarritako edozein baldintza eta epe ez betetzea, horrek

ekar ditzakeen gainerako ekintzak kontuan izan gabe.

KALTE LARRIAK:

1) Zerbitzugintzan atzerapen ez-sistematikoa izatea.

2) Esleipendunaren eraginpeko langileen arteko eta bezeroekiko

gorabeherak, bai tratu desegokiari dagokionez, bai zerbitzua ematean izandako

urritasunari dagokionez.

3) Udalak eskatzen dizkion txostenak edo gainerako dokumentazioa ez badu

udalaren esku jartzen edo eta eskatutakoaren egiazkotasuna ez bada ziurtazen eta

informazio falta baldin badago.

4) Hutsegite arinak egitea. Hiru falta arin berdin eta larri bat gauza bera

izango dira.

ARAU-HAUSTE ARINAK:

Arinak izango dira aurrez aurreikusi ez diren gainerako guztiak, baldin eta,

nolabait ere, agiri honetan ezarritako baldintzak kaltetzen badituzte, zerbitzuari

kalte larria eragin gabe, eta langileen edo erabilitako bitartekoen edo elementuen

itxuran akatsak eragiten badituzte.

ZIGORRAK:

Udalak zigor hauek ezarri ahal izango ditu:

Page 22: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

22

• Arau-hauste oso larriak … … … … ….. 2.000€ arteko isuna eta/edo

kontratua deuseztatzea.

• Arau-hauste larriak … … … … … … … … … 700 € arteko isuna

• Arau-hauste arinak … … … … … … … … … … 150 € arteko isuna

Kontratua bertan behra geratuko da bete ez delako edo ebazpe bidez.

Horretarako, administrazio-klausula honetan jasotakoaz gain, Kode Zibila

eta aplikatzekoak diren zuzenbide pribatuko gainerako xedapenak ere aplikatuko

dira.

Kontratua suntsiarazteko arrazoitzat hartuko da prezioa ez ordaintzea, agiri

honetan ezarritako epean eta moduan.

Kontratua suntsiarazteko arrazoien aplikazioa, honen ondorioak, dagokion

prozedura eta kalte-galeren ordaina zuzenbide pribatuko xedapen aplikagarrietan

(Kode Zibila) xedatutakoaren araberakoak izango dira, agiri honetan ezarritako

salbuespenekin.

HOGEITA HIRUGARREN KLAUSULA. KONTRATUA FORMALIZATZEA

Kontratua administrazio-agirian formalizatuko da, lizitatzaileei eta hautagaiei

esleipenaren jakinarazpena egin eta hurrengo hamabost egun baliodunetan

beranduenik.

Hala ere, ondoren, eskritura publiko1 bihurtzeko izapideak hasiko dira, eta

esleipendunaren kontura sortutako gastuak izango dira.

Esleipendunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik kontratua adierazitako

epean formalizatu ez bada, lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren ehuneko 3

eskatuko zaio, zigor gisa, eta, lehenik eta behin, lizitatzaileak eratutako bermearen

aurka egingo da.

Kontratua ez formalizatzeko arrazoiak udalari egotzi ahal bazaizkio,

atzerapenak eragin diezazkiokeen kalte-galeren ordaina emango zaio

esleipendunari, kontratua vetan behera uztea eska dezakeen ala ez kontuan hartu

gabe.

HOGEITA LAUGARREN KLAUSULA. IZAPIDETZE-UNITATEA

Page 23: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

23

SPKLren 62.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Udalaren Zerbitzu

Teknikoa arduratuko da kontratuaren jarraipen eta exekuzio arruntaz.

1Errentamenduak eta higiezinak ustiatzeko gainerako negozio juridikoak, Jabetza Erregistroan inskribatzeko modukoak

direnean, eskritura publikoan formalizatu beharko dira, inskribatu ahal izateko, Herri Administrazioen Ondareari

buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 113.1 artikuluarekin, Kode Zibilaren 1280 artikuluarekin eta 1946ko

otsailaren 8ko Dekretuaren araberako testu bategina den Hipoteka Legearen 2.5 artikuluarekin bat etorriz.

Kontuan izan behar da Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 7.2 artikuluaren arabera, hiri-

finken gaineko etxebizitza-errentamendu itunduek beren eskubidea inskribatu duten hirugarrenen aurrean ondorioak

izan ditzaten, errentamendu horiek Jabetza Erregistroan inskribatu beharko direla.

HOGEITA BOSGARREN KLAUSULA. KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN

TRATAMENDUA

25.1 Konfidentzialtasuna²

Enpresa esleipendunak (datuen tratamenduaren arduraduna den aldetik) eta

haren langileek, osotasun- eta konfidentzialtasun-printzipioak betetzeko, eskura

dituzten datu pertsonalak tratatu behar dituzte segurtasun egokiz,baimenik gabeko

edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa eta tratamendu horren galera

barne, datuen suntsiketa edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa barne, Datu

Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera egokiak

diren neurri teknikoak edo antolakuntzakoak aplikatuko dira. Izaera pertsonala eta

datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez

pertsona fisikoen babesari buruzko 2016/679 araudiarekin bat etorriz ( Datu

Babesereko Araudi Orokorra)

Betebehar hori sekretu profesionalaren betebeharren osagarria da eta

indarrean jarraituko du, nahiz eta datuak tratatzeko arduradunarekin kontratua

amaitu (Udala).

25.2 Datuen tratamendua

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan eta Datuak

Babesteari buruzko Araudi Orokorrean xedatutakoa betez, lizitatzaileei jakinarazten

zaie, hala badagokio, beren eskaintza eta kontratazioa egiteko beharrezko

Page 24: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

24

dokumentazioa aurkeztuz jasotzen diren datu pertsonalak udal honek tratatuko

dituela, kontratuaren garapena behar bezala mantentzen, betetzen eta

kontrolatzen dela bermatzeko.

HOGEITA SEIGARREN KLAUSULA. KONTRATUAREN ARAUBIDE JURIDIKOA

Kontratu hau pribatua da, eta agiri honetan ezarritakoaren arabera prestatu

eta esleituko da. Bertan aurreikusten ez den gauzetarako, honako hauek aplikatuko

dira: Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Toki

²Kontratuaren xedea betetzeko datu eta informazio pertsonalak eskuratu eta tratatu behar badira,

enkargu-kontratu bat egitea gomendatzen dugu, karguduna (kontratista) arduradunarekin (Udala) lotzeko

eta tratamenduaren xedea, iraupena, izaera eta helburua, datu pertsonalen mota eta interesdunen

kategoriak eta arduradunaren betebeharrak eta eskubideak ezartzeko, Babeseko Araudi Orokorreko

28.artikulan xehaztutakoaren arabera.

Erakundeen Ondasunen Araudia (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren

bidez onartua) eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017

Legea. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko

2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak; osagarri gisa, administrazio-

zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira, eta, halakorik ezean, zuzenbideko

arauak.

Ondorioei eta azkentzeari dagokienez, zuzenbide pribatuko arauek arautuko

dute.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioak izango du eskumena kontratu

honen prestaketatik eta esleipenetik sortzen diren arazoen gainean.

Jurisdikzio zibilak izango du alderdien artean sortzen diren gatazkak

ebazteko eskumena.

ERANSKINA: ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA

[Oharra: Baldintza-agiriak jaso behar duen erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak Europar Batasunean onartutako

Europako kontratazio-dokumentu bakarraren imprimakia jarraitu beharko du.

Kontratazio-organoak EKAB aurkeztea eska dezake. Horretarako, EKAB agiriaren imprimaki normalizatua eskuragarri

dute lizitatzaileek honako helbide elektroniko honetan: https://visor.registrodelicitadores.gob.es/espd-web/filter? Lang

= es]

Page 25: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

25

_________________________ (e) k (jakinarazpenetarako helbidea:

_____________, ____________________; IFZ: _________; IFZ: ___________;

IFZ: ___________________), ________________________________ lizitazioan

parte hartzeko, ________________________

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU BERE ERANTZUKIZUNPEAN:

LEHENENGO. ___________________ (e) ko zerbitzu-emakidaren kontratazioan

parte hartuko duela.

BIGARREN. Azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuei

buruzkoak, 140. artikuluko lehen paragrafoan eskatzen dituen aurretiazko baldintza

guztiak betetzen dituela. Lege horren bidez, zerbitzu-kontratuaren esleipendun

izateko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko

2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako

ordenamendu juridikora. Zehazki:

Nortasun juridikoa duela eta, hala badagokio, ordezkaritza.

Hala badagokio, enpresa behar bezala sailkatuta dagoela edo ekonomia-,

finantza- eta teknika- edo lanbide-kaudimenaren baldintzak betetzen dituela.

Ez duela kontratatzeko debekurik, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 71. artikuluan jasotakoen artean, eta egunean

dituela indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte

Segurantzarekikoak.

Espainiako maila guztietako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen

dela, kontratutik zuzenean edo zeharka sor daitezkeen gorabehera guztietarako,

eta, hala badagokio, uko egiten diola lizitatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzio-

foruari. [Atzerriko enpresen kasuan bakarrik].

Page 26: ONDASUN HIGIEZINA PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA ... › eu-ES › Udala › Kontratatzaile...konpromisoa. 3 puntu - Jarduera osagarriak eta erabilitako zerbitzuak: 10 puntu. Ostalaritza-jarduerarako

26

Jakinarazpenak egiteko helbide elektronikoa

___________________________________ da.

[Oharra: kontuan izan, SPKLren 140.1.4.1 artikuluaren arabera, jakinarazpenak egiteko helbide elektronikoa,

hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera "gaitu" beharko dela, kontratazio-organoak

jakinarazpenak haren bidez egitea erabaki duen kasuetan.]

HIRUGARRENA. ___________ euroko behin-behineko bermea eratu izanaren

egiaztagiria aurkeztu dela [lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren% 3].

LAUGARRENA. Adierazpen honen bigarren paragrafoan aipatzen diren

dokumentuen edukitza eta baliozkotasuna egiaztatzeko konpromisoa hartzen duela,

kontratuaren esleipendun gisa proposatzen bada edo horretarako errekerimendua

egiten zaion edozein unetan.

Eta jasota gera dadin, adierazpen hau sinatzen dut.