Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek...

24
Elodie De Zutter Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera: Bruselako pinturaren adierazpen txiki bat

Transcript of Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek...

Page 1: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

Elodie De Zutter

Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera: Bruselako pinturaren adierazpen txiki bat

Page 2: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

2

Ezin dira irudiak erabili eta erreproduzitu, argazkien eta/edo lanen egile-eskubideen jabeek berariazko baimena eman ezean.

© Testuenak: Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa-Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao

Argazki-kredituak© Archivo fotográfico de la Capilla Real de Granada: 7. ir.© Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao: 1.-2., 12.-13., 15.-16. eta 18. ir.© bpk / Gemäldegalerie, SMB / Jörg P. Anders: 5. ir. (esk.)© bpk / Staatsgalerie Stuttgart: 8. eta 19. ir.Elisabeth Dhanens. Hugo Van der Goes. Antwerpen: Mercatorfond. Courtesy of Elodie De Zutter: 5. ir. (ezk.)© Gallerie degli Uffizi. Gabinetto Fotografico: 6. ir. (ezk.)© KIK-IRPA, Brussels: 6. ir. (esk.)Lefebvre & Gillet. Editions d’Art, 1985, fig. 124b: 14. ir. Musea Brugge © www.lukasweb.be - Art in Flanders vzw, photo Hugo Maertens: 4. ir.© RMN-Grand Palais (musée du Louvre): Michel Urtado: 11. ir. (ezk.) / Tony Querrec: (esk.)Royal Collection Trust / © Her Majesty Queen Elizabeth II 2016: 3. ir.Su concessione della Regione Siciliana, Assessorato dei Beni Culturali e della Identità siciliana – Dipartimento dei Beni Culturali e della Identità siciliana – Museo interdisciplinare regionale di Messina: 9. ir.

Testu hau Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu–EzKomertziala-LanEratorririkGabe) argitaratu da (by-nc-nd) 4.0 international. Beraz, berau banatu, kopiatu eta erreproduzitu daiteke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak http://creativecommons.org/licenses/by-ncnd/4.0/legalcode webgunean kontsultatu daitezke.

Argitalpena:

Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 10. zenb., 2016, 237.-249. or.

Babeslea:

Page 3: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

3

Azterketa honen xedea den Bilboko Arte Ederren Museoko margolanean [1. ir.], gurutzetik jaisteko unea agertzen da, San Joanen arabe rako Ebanjelioan agertzen den moduan1. Kristoren gorputza lu-rrera jaisten da, Nikodemok eta Jose Arimateakoak heldutako hil-oihal zuri garbi-garbi batean bildu-

ta. Nikodemo, jantzi ilunez apainduta, margolanaren goiko ezker angeluan dago. Irudian agertzen ez bada ere, gurutzean bermaturik egongo den eskailerari eusten dio ezkerreko besoarekin, eta une batzuk lehenago exekutatutakoaren gorputzari eusten zioten hiru iltzeak ditu eskuan. Hil-oihal zuriaren azpian disimulaturik dagoen eskuineko eskuaz, Kristori eusten dio besapetik. Jose Arimateakoak, bizar luze eta sarri griseko gi-zon burusoilak, margolanaren eskuinaldeko zati gehiena hartzen du, eta salbatzailearen beheko gorputz-ata-lari eusten dio. Lepoan eta mauketan larruzko bazterkiak dituen kapa gorri purpura eder batez atonduta, hil-oihalari eusten dio ezkerreko eskuaz eta kanpoko munduari begiratzen dio.

Aipatu behar da Jose eta Nikodemo alderantziz kokatuta daudela, Gurutzetik jaitsiera gaiaren tradiziozko ikonografiarekin erkatuta2. Lau ebanjelio kanonikoek Jose aipatzen dutenez, eta Markosek eta Lukasek «Sanedrineko aholkulari gailena» zela esan zutenez, garrantzi handiagoa eman ohi zaio Nikodemori baino. Horregatik, normalean, Josek hartzen du Kristoren goiko gorputz-atala, eta Nikodemok oinak3. Kristoren gorputzak beheranzko diagonal bat markatzen du, eta bereizi egiten du Nikodemo eta Jose Arimateakoa dituen goiko erregistroa behekotik. Beheko erregistro horretan, San Joanen soina dago irudikatuta, nega-rrez ari den Birjinari lepoetatik eusten. Jainkoaren ama, tunika urdinez eta burua belo zuri batez estalita, aurrealdean dago, eta Joan, Jesusen dizipulurik gogokoena, albora begira agertzen da, bere ohiko tunika gorriz apaindurik.

1 Lau ebanjelio kanonikoek eta Pedroren ebanjelio apokrifoak kontatzen dute Kristoren pasioko pasarte hori, baina San Joanek baizik ez du aipatzen Nikodemo zegoela Jose Arimateakoaren ondoren gurutzetik jaistean: Boskovits/Jászai 1970,590 zut.; La Bible de Jérusalem, Paris, 1998, 1832. or. (Jerusalengo Ecole biblique et archéologique françaisek zuzendutako frantsesezko itzulpena). Gurtzetik jaitsieraren ikonografiaz, ikus hau ere bai: Réau 1957, 513.-515. or.; Schiller 1968, 177.-181. or.

2 Ikonografia tradizionalaren inbertsio hori Colyn de Coterri egozten zaizkion Gurutzetik jaitsieraren gorputz erdiko beste irudikapen batzuetan ere agertzen da.

3 Réauren arabera, «dans la plupart des monuments figurés du Moyen Age, la scène de la Descente de Croix [...] s’ordonne ainsi : Joseph d’Arimathie et Nicodème appliquent deux échelles sur la traverse de la croix et y montent pour extraire les clous des mains. Puis, pendant que Joseph soutient le poids du torse, Nicodème descend et décloue les pieds« («Erdi Aroan irudikatutako monumentu gehienetan, Gurutzetik jaitsieraren eszena [...] honela antolatzen da: Jose Arimateakoak eta Nikodemok bi eskailera bermatzen dituzte gurutzeko langan, eta gora igotzen dira eskuetatik iltzeak ateratzeko. Gero, Josek soinaren pisuari eusten dion bitartean, Nikodemo behera jaitsi, eta oinetako iltzeak ateratzen ditu»; Réau 1957, 515. or.). Gainera, egilearen ustez, jantzien aberastasunak ere bi pertsonaiak bereizten ditu, Joseren jantziak luxuzkoagoak baitira Nikodemorenak baino. Hala ere, irizpide hori ez zaigu oso garrantzitsua iruditzen, Rogier van der Weyden-en Gurutzetik jaitsiera lanean (Museo Nacional del Prado, Madrid, 2825 inbentario-zenbakia), Nikodemoren brokatuzko tunika bikaina askoz ere dotoreagoa baita Joseren jantzi ilunak eta motzak baino. Gure ustez, Jose Arimateakoaren fisionomia –bizarraz eta Nikodemok baino urte gehiagoz irudikatua beti– zantzu fidagarria da, Kristo gurutzetik jaisten dutenak zuzen identifikatzeko.

Page 4: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

4

1. Colyn de Coterren tailerra (jardunean Bruselan, 1480. eta 1525. urteen artean)Gurutzetik jaitsiera, 1520. urtearen osteanOlioa haritz-oholean. 97,5 x 64,5 cmBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/69

Page 5: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

5

Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako urre-koloreko atzealdeko zati batzuk baizik ezin dira ikusi goiko erregistroan. Espazioaren an-tolakuntza horrek ez du loturarik obraren egoera osatu gabearekin, ertzak margotu gabe baitaude eta bizarrak baititu4. Margolariaren hautu estetikoaren emaitza da, ordea: close-up ikuspenak monumentalizatu egiten ditu jainkozko pertsonaiak eta ikuslearengana hurbiltzen ditu.

Status quaestionisKoadroa 1927an sartu zen Bilboko Arte Ederren Museoan, Laureano de Jadoren legatuaren zati bezala5. Diru-dienez, 1907an erosi zioten Gasteizko Francisco de Morales antikuarioari. Garai hartan margolan flandestarra zela uste zen, baina egilea nor izan zen berariaz adierazi gabe, nolabait Flemalleko Maisuarekin, Rogier van der Weydenekin, Hugo van der Goesekin edota «Colin» (de Coter?) izeneko batekin ere lotuta6.

Museoko bildumara iritsi zenetik, margolana bi alditan zaharberritu dute: 1978an eta 2013an. 1978ko ana-lisian agertu zenez, badirudi lehenagoko beste esku-hartze bat izan zela gutxienez. Horrela, esate baterako, Arimateako Joseren aurpegiak eta Kristoren aurpegiko eskuin aldeak duten erre itxura aldez aurretik egindako garbiketa desegoki batek eragingo zuen. Beste alde batetik, Hagan Max J. Friedländerren artxiboetan gorde den antzinako argazki batean7 ikus daitekeenez, margolanak hutsune batzuk zituen, eta 1978ko zaharberri tze-lana baino lehenago Bilbon egin zioten argazkiaren arabera [2. ir.], berniz lodi batekin estali zituzten. Beraz, museoan sartu baino lehenago «tratatu» zituzten. Lehenengo zaharberritze-lanean, xylophene SOR injektatuz berrindartu zen euskarria, intsektu xilofagoek eraso egin baitzuten, eta geruza piktorikoa altxatuta zuten zati garrantzitsu batzuk finkatu egin ziren. Horitutako berniza ezabatu eta garbiketa egin ondoren, junturetan zehar eta Joseren aurpegian zeuden hutsuneak osatu ziren8. 2013ko bigarren zaharberritze-fasean9, batik bat ant-zinako konponketak ordezkatu ziren, zahartzean kaltea hartutakoak. Orduko hartan, antzinako estiloko marko berria10 eta plexiglasezko kaxa klimatizatua11 jarri zizkioten koadroari.

Mota honetako jaitsieraren gorputz erdiko ale batzuk badira. Horietako gehienen konposizioa oso an-tzekoa da, XV. mendearen bukaera aldean eta XVI. mende osoan margotutakoa. Bruselako Rogier van der Weyden maisuak pintatutako galdutako prototipo baten kopiatzat jotzen dira12. Aipatutako Gurutzetik jait-

4 Taulak kalitatezko haritzez egindako hiru panel ditu. Junturak oihalezko zerrendekin eta ziriekin indartu dira. Atzealdean, taularen ertzeetan jatorrizko alakatuaren hondarrak agertzen dira. Gero, taularen lau angeluak zeihar ebaki, eta ertzak findu ziren, ziurrena marko berrian txertatu ahal izateko. Jatorrizko markoa ez da gorde. Taulak 1 cm-ko lodiera du batez beste, eta 0,7 cm-koa findutako zatietan.

5 Laureano de Jado ingeniaria eta arte-bildumagilea Bilboko Arte Ederren Museoaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zen. 1927an hil zenean, bilduma pertsonala utzi zion oinordetzan erakundeari. Museoaren muin nagusietako bat izan zen hirurehun eta berrogei obra inguruko bilduma hori. Muñoz Fernandez 2009, 4. or.

6 Bilboko Arte Ederren Museoko Bildumen Saileko Buru Javier Novo Gonzálezi esker ona adierazi nahi diogu, obraren jatorriari buruz eskaini dizkigun ikerkuntzengatik.

7 RKDko webgunean (Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie) aipatzen denez, argazki horren atzealdean M. J. Friedländerrek eskuz egindako ohar hau dago: «Pol de Mont / 1.I.1910». Beraz, litekeena da argazkia 1910eko urtarrilean Anbereseko Koninklijk Museum voor Schone Kunsteneko kontserbatzailea zen Pol de Montek (1857-1931) egin izana. Obran ageri diren hutsuneak 1919ko testu bateko ilustrazioan ere sumatzen dira; testu horretan margolana Rogier van der Weydenek egin zezakeela aipatzen da. Bilbao 1919a.

8 2012ra arte Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea izandako Ana Sanchez-Lassak 1978ko apirilaren 10ean idatzi zuen zaharberritze-txostenetik jasotako datuak.

9 Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko teknikari José Luis Merino Gorospek egin zuen zaharberritze-lana. Eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiogu Merino jaunari, obrari eta bere zaharberritze-lanari buruz helarazi dizkigun informazio tekniko guztiengatik.

10 Markoa José Ramón Garcíak egin zuen.11 José Luis Merino Gorospek 2013ko azaroan idatzitako zaharberritze-txostenean jasotako informazioa.12 Margolan horien neurriak aldatu egiten dira batetik bestera. Esate baterako, Brujaseko Salbatore Deunaren katedralean dagoen bertsioa 60 cm

luze eta 46 cm zabal da; Okzitaniako Tolosako Musée des Beaux-Artsekoak, berriz, 90 x 57 cm neurtzen ditu. Rogier van der Weydenen araberako Gurutzetik Jaitsierei buruz, ikus Friedländer 1967, 78.-80. or.; Reinach 1923, 214.-221. or.; Salin 1935, 15.-26. or.; Ringbom 1965, 118.-126. or.; Bermejo 1980, 124.-131. or.

Page 6: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

6

siera horien ehun ale baino gehiago kontserbatu dira13, eta bi taldetan bereiz daitezke: hiru pertso naiakoak [3. ir.] edo lau pertsonaiakoak [4. ir.]; bigarren taldekoak dira gehienak14. Lehen taldeko obretan, ustez Arimateako Jose den pertsonaiak jaisten du Kristoren gorpua gurutzetik15. Mariak jasotzen du, eta hark eusten dio semearen gorpuari besoen artean. Eszena atzealde beltz ilun baten gainean aurkezten zaigu, edo pintzelkada beltzekin nabarmendutako urre-koloreko atzealde batean, bestela. Bigarren taldeko pin-turetan, San Joanen irudia sartzen da konposizioaren ezkerretara, Andre Mariaren ondoan, eta beste bi pertsonaien kokapena aldatu egiten da pixka bat. Batzuetan, eszena urre-koloreko atzealde baten gainean

13 Vackova 1985, 71. or.14 Bi formuletako bat bestea baino lehenagokoa izateak, eta, beraz, galdutako jatorrizko lanaren osaerak nolabaiteko polemika eragin du. Autore

batzuek hasierako konposizioa murrizteko prozesua izan dela uste dute, lau izan beharrean hiru pertsonaia izatera murriztu dela (Friedländer 1967, 80. or.). Beste zenbaitek uste du bi tipologiak Van der Weydenen bi sorkuntza desberdin direla, 1440ko hamarkadan zehar egindakoak, eta bata ez dela bestetik eratortzen (Ringbom 1965, 122.-123. or.; Panofsky 1953, 266 or.). Marlier aurrerago joan, eta adierazi zuen jatorrizkoak urre-koloreko atzealdea zeukala, «A en juger d’après les copies de la Déposition qui accusent le mieux le style de Roger» («Rogerren estiloa zintzoen erakusten duten Gurutzetik eraistearen kopiak aintzat hartuta»; Marlier 1966, 198. or.). Azkenik, Dirk de Vosen iritziz, lehenengo mota Van der Weydenen inguruan XV. mendean pintatutako hiru pertsonaiako konposizioa da. Lau pertsonaia dituen bigarren mota XVI. mendean sortutakoa da, eta lehenengoaren hedapena izango litzateke (Vos 1999, 369 or.).

15 Bermejok Joseren pertsonaia ikusten zuen bertan, eta Reinachek Nikodemorekin identifikatu zuen. Marlierri ere Jose iruditu zitzaion, triptikoaren kasuan izan ezik, «le vieillard barbu qui soutient le Christ sous les aisselles ne saurait plus être désigné comme saint Joseph d’Arimathie, puisque celui-ci figure sur l’un des volets. Il faut donc y voir Nicodème, bien que sa place près de la tête du Christ ne soit pas conforme à la tradition» («Kristori besapeetatik heltzen dion agure bizarduna ezin baita Arimateako Jose izan, hori atexketako batean irudikatuta dagoelako, hain zuzen. Beraz, Nikodemo izan beharko du, nahiz eta bere kokapena, Kristoren buruaren ondoan, ohikoa ez izan»; Marlier 1966, 198. or.).

2. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/691978an zaharberritu aurretik ateratako argazkia

Page 7: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

7

irudikatzen da bakartuta, eta beste batzuetan paisaia baten aurrean kokatzen da. Tipologia bakoitzaren barruan, ezagutzen diren bertsioetan, berdin-berdinak dira konposizioaren antolaketa espaziala eta per-tsonaien kokapena. Espainian kontserbatu den ale bateko atexkan margotuta dagoen otoitza oinarritzat hartuta16, Ringbomek proposatu zuen Gurutzetik jaitsieraren irudikapen horiek lotura izan lezaketela indul-jentziak eskatzeko otoitzekin. Horrek nolabait azalduko luke formularen arrakasta17. Jan Provostek, Odol Santuaren maisuak eta Brujaseko beste artista batzuek ustez egindako bertsio asko daudenez, jatorrizko margolana hiri horretan egongo dela babestu da sarritan. Hala ere, badira Pieter Coeckeren edo Quentin Metsysen erara Anberesen pintatutako ale ugari ere.

XV. mendeko flandestar pinturako beste maisu handi batzuek, hala nola Hugo van der Goesek, Hans Memlin-gek eta bien jarraitzaileek ere narrazio-eskema hori ustiatu zuten. Inondik ere Van der Weydenek hasitako eskema zen, haren hiztegi plastikoaren arabera egina. Autografoa izan daitekeen obra bat eta kontserbatu diren ale urriak aintzat hartuta Van der Goesek gorputz erdiko Gurutzetik jaitsieraren gaia garatu zuen [5., 6. eta 7. ir.]. Haren proposamena Memlingek egin zuen bere gero, eta konposizioa espazioan berrantolatu zuen

16 Lázaro Galdiano Museoa, Madril, 3015. inbentario-zenbakia. XVI. mendearen lehenengo erdia (arku-eran, 88 x 63 cm).17 Ringbom 1965, 20. or.

3. Rogier van der Weydenen (Santa Katalinaren Elezaharreko Maisua?) araberaGurutzetik jaitsiera, XV. mendeko azken laurdenaOlioa haritz-oholean. 77,5 x 50,2 cmBuckingham Palace, Londres. The Royal CollectionInb. zenb.: 405721

4. Rogier van der Weydenen araberaGurutzetik jaitsiera, XVI. mendeko lehen erdiaOlioa haritz-oholean. 84,8 x 64 cmMemling museum, Sint-Janshospitaal, Brujas, BelgikaInb. zenb.: 0000.SJ0186.I

Page 8: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

8

[7. ir.]18. Gainerakoei dagokienez, hiru bertsio [8., 9. eta 10. ir.]19 Colyn de Coterrek egindakotzat jotzen dira modu sinesgarrian; 1480 eta 1525 bitartean jardunean aritutako Bruselako pintorea izan zen20. Gurutzetik jaitsiera horietako konposizioa nabarmen bereizten da Rogier van der Weydenen irudiarekiko; Stuttgarten21 eta Messinan gordeta dauden bertsioei dagokienean, Memlingen interpretazioaren antzekoagoa da askoz ere pertsonaiak antolatzeko moduari begira22. Azkenik, De Coterren konposizioek bakarrik aurkezten dute eszena egiazko close-upean. Hain zuzen, Ringbomek era berean erabiltzen ditu close-up eta half-lenght

18 Van der Goesen eta Memlingen prototipoen datazioaren inguruan, ikusi Ringbom 1965, 129.-130. or. Van der Goesen gorputz erdiko Gurutzetik jaitsieren gaiari dagokionean, Dhanens ere ikus daiteke, 1998, 183.-185. or. Memlingek egindakoei buruz, ikusi Van Schoute 1963, 65.-73. or.

19 Bada Colyn de Coterrek egindakotzat jotzen den laugarren Gurutzetik jaitsiera bat, 1522an datatutakoa, eta Bruselako Musées royaux des Beaux-Artsetan gordeta dago (355. inb. zenb.). Nolanahi ere, triptiko formako erretaula monumentala da, eta bere osaera ez dator ezertan bat saiakera honen esparruan interesatzen zaizkigun gorputz erdiko Gurutzetik jaitsierekin. Beraz, ez dugu aztertuko hemen. Lau Gurutzetik jaitsieren historiografia eta analisi tekniko eta estilistiko osoa egiteko, ikusi Périer-D’Ieteren 1985, 110.-120. or.

20 Dokumentuen arabera, Colyn de Coter pintorea 1493 eta 1511 bitartean aritu zen margotzen. Catheline Perier-D’Ieterenek uste duenez, jarduera-epe hori 1480tik 1525era arte zabaldu daiteke. Haren ekoizpenaren Bruselako jatorria ondo egiaztatzen du maisuak sinatutako hiru artelanetan errepikatzen den aipamenak: «COLYN (o COLLIN) DE COTER PINGIT ME IN BRABANCIA BRUSELLE (o BRUCCELLE)». Colyn de Coterri buruz informazio gehiago eskuratzeko, Périer-D’Ieterenen argitalpen guztiak ikus daitezke, eta bereziki margolari horri buruz idatzi zuen monografia (Perier-D’Ieteren 1985). Pintoreari buruz dakigunaz laburpen eguneratua osatzeko, ikus, halaber, Périer-D’leteren 2013.

21 Pinturaren gaur egungo formatua ez da jatorrizkoa. Panel bana erantsi zen koadroaren lau zatietako bakoitzean; jatorrizko koadroak borobildutako goialdea baitzeukan. Horrenbestez, pintatutako hurrengo elementuak ez zeuden jatorrizko konposizioaren barruan: paisaia, Nikodemoren ezkerreko eskua, Joseren gorputza eta eskuaren zati handi bat, Andre Mariaren eskuen gainetik dagoen koadroaren behealdeko zati osoa, San Joanen eskuineko besoa, eskaileraren behealdea eta Nikodemoren eskuineko ukalondoa. Eranskinak garbi erakusten dituen argazki bat hemen agertzen da: Périer-D’Ieteren 1985, 249. ir.

22 Egokia iruditzen zaigun Ringbomen oharra (Ringbom 1965, 132. or.).

5. Ustez, Hugo van der Goesek (Gante, Belgika, 1440-Auderghem, Belgika, 1482) eginaJaitsieraren diptikoa; Jaitsiera txikia izenarekin ere ezagutzen da, XV. mendeaTenpera oihalean (sarga). 53,3 x 38,5 cm (bakoitza)Kokapen ezezaguna (ezkerreko panela); Staatliche Museen Preussischer Kulturbesitz, Berlin, inb. zenb.: 1622 (eskuineko panela)

Page 9: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

9

izenak, gorputz erdiko Gurutzetik jaitsierak oro har definitzeko. Hala eta guztiz ere, egileak De Coterren ber-tsioetako bati buruz aritzean dioenez, «Irudia close-up bat da, hitzez hitz hartuta, eta era mingarrian hurbil-tzen du ikuslea Pasioaren xehetasun beldurgarrietara: odol zurrustak Salbatzailearen aurpegi minberan eta gorpu zaurituan, Andre Mariaren zorabioa eta beste protagonisten agonia. Horietako elementu bakar batek ere ez dakar berrikuntzarik XV. mendeko Flandesko artean [...], baina Rogierrek berak ere, gai horren inguruan egindako gorputz erdiko bertsioetan, ez zituen bildu irudikatze bakarrean: giza irudiak dira ia erabat, bizitasu-nez modelatuak kontraste indartsuekin eta ‘Stoffwirkung’ [ehun-efektu] aberatsarekin»23.

Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsierari dagokionez, lehenengo unean, XV. mendeko Flandeseko eskolako pintura anonimo bezala jaso zuten erakundeko katalogoetan24. Gero, Friedländerren iritziari ja-rraituz25, Colyn de Coterrek 26 egindako Messinako Gurutzetik jaitsieraren erreplika asketzat hartu zuten, baina Rogier van der Weydenen estilokoa gehiago zen beste esku batek egina27. 1968an, Colyn de Cote-rren hiru Gurutzetik jaitsiera autografoak aztertu zituen Ringbomek, eta iritzi landuagoa eman zuen Bilboko

23 Ibid., 131. or.24 Plasencia 1932, 64. or., 284 zenb.; Roda 1947, 41. or.25 Friedländer 1934, 148. or.; Friedländer 1969, 84. or., 101.a zenb., 93. lam.26 Lasterra 1969, 31.-32. or., 69.27 Aditu alemaniarraren iritzi hau hainbat alditan aipatu izan da. Maquet-Tombu 1937, 50 or.; Carandente 1968, 38. or., 23. zenb.

6. Hugo van der Goesen araberaGurutzetik jaitsiera, XV. mendeko azken laurdenaDiptiko baten ezkerreko panela. Olioa haritz-oholean. 26,5 x 19,8 cmMuseo Nazionale del Bargello, Florentzia, Italia Inb. zenb.: 2054 KIK-IRPA, Brusela (zuri-beltzeko argazkia)

Page 10: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

10

7. Hans Memling (Seligenstadt, Alemania, 1430/1440-Brujas, Belgika, 1494)Gurutzetik jaitsiera diptikoa, XV. mendeaOlioa haritz-oholean. 53,6 x 38,2 cm (ezkerreko panela); 53,8 x 38,3 cm (eskuineko panela)Errege Kapera, Granada

koadroaren inguruan: maisu horren obran interesa pizten duen kopia duin bakarra iruditu zitzaion. Bere iritziz, taula «hein batean Rogierrengan inspiratuta dago (cf. San Joanen ) eta beste hein batean Hugorengan (cf. Nikodemo eta Arimateako Jose); berregokitzapen horretan Colyn De Coterren berezko argia eta egitura ez da, Flemalleko maisuen gisa, arkaismorako joerarekin landu»28. Gure ustez, erabat nabaria da Hugo van der Goesen eragina, eta horretan bat dator Bermejo ere: dioenez, Nikodemorekin identifikatu zuen aurpegia29 Andre Mariaren heriotza margolanean ageri den tipologia batean inspiratuta dago, eta, batik bat, New Yorken kontserbatuta zegoen Van der Goesen Gurutzetik jaitsieran30. Bertan pertsonaia bera konposizioaren eskuineko aldean aurrez aurre ikus daiteke [5. ir.]. Gainera, egileak proposatu zuen aitortzea Bilboko koadroa, Messinako koadroaren bertsioaren kopia izan beharrean, Colyn de Coterren artelan autografoa dela, XV. mendea bukatu baino lehenago bere ibilbideko estreinako garaietan egindakoa. Iritzi hori justifikatzeko, xehetasun batzuk gauzatzeko moduan oinarritu zen, esate baterako, ustez maisuaren estiloa egiaztatuko luketen drapeatuen tolesturak eta pertsonaien aho mamitsuak31.

28 Ringbom 1965, 133. or.29 Bere deskribapenean, badirudi Bermejok alderantziz egin zuela Nikodemoren identifikazioa, eskaileran, goian ezkerretara, eta Arimateako

Joserena eskuinetara.30 Wildenstein & Co, New York, 1958.31 Bermejo 1980, 191.-192. or.

Page 11: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

11

10. Colyn de Coter (Brusela, c. 1450-1539/1540)Gurutzetik jaitsiera, 1515. urtearen osteanOlioa haritz-oholean. 94 x 74 cmKokapen ezezaguna; lehenago, Justus Herman Wetzel doktorearen bilduman (Berlin)

8. Colyn de Coter (Brusela, c. 1450-1539/1540)Gurutzetik jaitsiera, c. 1520-1522Olioa haritz-oholean. 89 x 58 cm (jatorrizko neurriak)Staatsgalerie Stuttgart, AlemaniaInb. zenb.: 741

9. Colyn de Coter (Brusela, c. 1450-1539/1540)Gurutzetik jaitsiera, c. 1520-1522Olioa haritz-oholean. 97 x 69,5 cmMuseo Regionale di Messina, ItaliaInb. zenb.: A1024

Page 12: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

12

11. Colyn de Coter (Brusela, c. 1450-1539/1540)Graziaren Tronua edo Hirutasun Santua eta Emakume Santuen negarra, c. 1510-1515Triptiko baten erdiko eta eskuineko panelak Olioa haritz-oholean. 167 x 118 cm (erdiko panela); 167,5 x 62,3 cm (eskuineko panela)Musée du Louvre, ParisInb. zenb.: RF 534 eta RF 1482

Page 13: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

13

1995ean Castañerrek32, dirudienez obra De Coterrek egindakotzat jotzea onartu zuelarik33, konposizioko des-berdintasun batzuk adierazi zituen Bilboko bertsioaren eta haren antzekoena den Messinakoaren artean; bereziki, pertsonaiek burua makurtzeari dagokionez. Edonola ere, Castañerrek ohartarazi zuenez, Kristoren ezkerreko eskuaren kokapena Flemalleko maisuaren Hirutasuna margolanean Kristoren eskuak duen kokapen berbera da34. Aintzat hartzekoa da Colyn de Coterrek Louvre Museoko bere Hirutasunean ere erantsita duela xehetasun hori [11. ir.]35. Castañerrek honako ondorio hau atera zuen: xehetasunak aldatzeak agerian jartzen du artistak aske jokatu duela zenbaitetan, baina lehenagoko konposizioekiko leialtasuna hautsi gabe, eta Bilboko taulak Ars Novaren lorpenak oso-osorik bermatzen dituela36.

Bilboko Arte Ederren Museoak Laureano de Jadok utzitako ondareari eskainita 1998an antolatu zuen erakus-ketan ikusi ahal izan zen margolana. Orduko hartan ere Colyn de Coterrek egindakotzat eman zen, ziur aski Bermejoren eta Castañerren iritziei jarraiki37. Pintura egiletza berarekin argitaratu zen 1999an, baina galdera ikur bat jarri zioten38.

2006an Sanchez-Lassak adierazi zuen beti Colyn de Coterrek egindakotzat ematen zen artelana zehaztasun tekniko handiz pintatua zegoela, eta Van der Weydenen galdutako prototipotik eratorritakoa izan zitekeela39. Horrez gain, erantsi zuen Andre Mariak Pradoko Van der Weydenen Gurutzetik jaitsieran zuela inspirazioa; aldiz, Arimateako Joseren irudia Hugo van der Goesen eredu batean inspiratuta zegoen, ziur aski Berlingo Gemaldegalerieko40 Artzainen gurtza margolanean errezelari eusten dion bizardun gizonarengan oinarrituta.

Bruselako erreferentzia batzuk Gu baino lehenagotik beste egile batzuek adierazi izan duten bezala, nabarmena da Bilboko Jaitsiera Colyn de Coterrek pintatu zituenetatik eratorritakoa dela, Messinan gordeta dagoen koadrotik eratorria bereziki. Pertsonaiak eremu piktorikoan kokatzeko era antzekoa da. Nikodemoren jarrera berdin-berdina da: beso batekin eskailerari heltzen dio, eta beste besoarekin Jaunaren gorpua sostengatzen du, hil-oihal zuri baten azpian ezkutatuta, eskua ez ikusteko moduan. Kristok jarrera erabat antzekoa dauka bi obretan: ezkerreko eskuaren ahurra zerurantz jarrita. Xehetasun horrek Colyn de Coterren Hirutasunera eta bere inspirazio-iturri flemalletarrera garamatza. Bustoan egindako Andre Mariaren eta San Joanen irudikapena hautatu da bi koadroetan, bai eta Stuttgarteko bertsioan ere. Hirurak berdin zipriztindu ditu horror vacuiak. Bestalde, ertz tolestua duen Andre Mariaren beloa ere, agian Pradoko Jaitsieran inspiratutakoa, hiru bertsioetan dago errepikatuta. Azkenik, Arimateako Joseren ezkerreko eskua uzkurtuta ageri da, min handiagoa edo txikiagoa

32 Castañer 1995, 29.-31. or.33 Hain zuzen, egileak inon ere ez zuen aipatu kopia bat izan zitekeenik, eta Bilboko margolanaren irudi-oin bezala «Colijn de Couter» ezarri zuen.34 M-Museum, Lovaina, Belgika, S/13/F inb. zenb.35 Hirutasunaren erretaula da Colyn de Coterrek sinaturik gordeta dirauten hiru artelanetako bat. Horren harira, erreferentziazko elementua

da analisi estilistikoetan eta teknikoetan oinarrituta pintoreak egindakotzat jotzen diren lanei dagokienez. Périer-D’Ieterenek proposatutako sailkapenaren arabera, Hirutasun horrek ere osatzen du bolumena flemalletarra lortu izanak markatutako obra-taldea. Périer-D’Ieteren 1985, 60.-65. or.

36 Horrez gain, egileak aipatu zuen badirela Prado Museoko Van der Weydenen Gurutzetik jaitsiera artelanean oinarritutako bi grabatu; hala ere, bere iritziz Colyn de Coterrek egindako ereduetatik abiatutakoak dira (Banderatxoen Maisua, Gurutzetik jaitsiera, Kunsthalle, Hamburg, Kupferstichkabinett; eta Cornelis Cort, Gurutzetik jaitsiera, Kunstsammlung der Veste Coburg). Ez dugu Colyn de Coterrekiko lotura berezirik hauteman. Belgikako Errege Liburutegiko Estanpen Kabineteko langileei benetan eskertu nahi diegu grabatu horietako irudiak ikertzeko garaian eman ziguten laguntza, bai eta eskaini ziguten harrera atsegina ere.

37 Bilbao 1998, 2. or. Bestalde, Périer-D’Ieterenek ez zuen margolana aipatu 1985an Colyn de Coterri eskaini zion monografian.38 Logroño 1999, 132. or., 92.39 Sánchez-Lassa 2006. Egilearen fitxa berbera berreginda dago 2011n eta 2012an argitaratu ziren museoko gidaren eguneratutako bi bertsiotan.40 Gemäldegalerie, Berlin, 1622A.

Page 14: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

14

azalduz margolanaren arabera, hil-oihalaren gainean. Antzeko bi elementu horiek aipatutako Gurutzetik jait-siera lanen artean nolabaiteko uztardura finkatzeko aukera ematen badute ere, hautatze ikonografikoak eta estetikoak daude batik bat, azpimarratzeko modukoak.

Lehenik eta behin, Bilbokoa da urre-koloreko atzealdearen aurrean irudikatzen den bakarra; Messina, Stutt-gart eta Berlingo bertsioak, berriz, paisaia baten aurrean nabarmenduta daude41. Urre-kolorea azalera osoan bizituta dago, pertsonaiek eta markoak proiektatutako itzalak zatika ttantta marroi ilunekin nabarmenduta. Pertsonaien jarrerari eta espazio-integrazioari dagokienez, Stuttgart eta Messinakoarekin alderatuta, Bil-boko Kristoari makurtze-aldaketa bat eragin zaio planoan, eta ikuslearengana itzularazi da, ia aurrez aurreko jarreran utzita. Hori dela eta, Alemaniako eta Siziliako bertsioetan iradoki bakarrik egiten den gerri inguruko perizoniuma askoz nabarmenago ageri da, eta tolestura puztuta dauzka; efektu hori areago sendotzen du Kristoren gorputzean zehar diagonala osatuz konposizioa gurutzatzen duten drapeatu zuriak nonahi azalt-zeak. Bestalde, drapeatuak nonahi azaltzea eta drapeatuen gauzatze plastikoa zalantza izpirik gabe Colyn de Coterren estiloaren ezaugarri badira ere, honako honetan muturreraino behartu dira. Esate baterako, De Coterren bi taula autografoetan, Nikodemoren sorbalda gainean margotutako hil-oihal zuri luzea, fina eta estu samarra izanik, Bilbokoan drapeatu astunak ordezkatu du; tolestura ugari eta nabarmenekin, tapaki lo-dia dirudi hil-oihal leuna baino gehiago. Era berean, Andre Mariaren belo arinaren ordez, tolestura metatuko apainduraz osatutako buruzapi itzela ageri da. Azkenik, aurrez aurreko konposizioa are gehiago sendotzen du Joseren eta Mariaren jarrerak: erabat aurrera begira irudikatuta daude. Beraz, multzo osoa formen egiazko uztardura bezala ageri da, elkarren artean nekez bereizten diren planoetan, sakontasunean mailakatu gabe.

Castañerrek lehenago adierazi zuen moduan, pertsonaien buruen orientazioa desberdina da Messinako eta Bilboko bertsioetan. Azter dezagun aldaketa horrek konposizioan nola eragiten duen. Siziliako koadroan, Mariaren eta Arimateako Joseren aurpegiak Kristoren aurpegiaren kide dira. Era horretan, compassio ize-nekoaren ideia gauzatzen dute, Salbatzailearen sufrimenduetan parte hartuz42, Nikodemok eta San Joanek begirada beregana zuzentzen duten bitartean. Adierazteko nahi sinboliko hori Stuttgarteko bertsioan ere ikus daiteke: Andre Mariaren, San Joanen eta Kristoren aurpegiak kidetuta ageri dira, eta Nikodemoren eta Joseren aurpegiek goibel begiratzen diote haren minari. Ikuslea protagonistekin batera Kristoren sufri-menduan parte hartzera bultzatzen duen aukera estetiko hori ez dago jasota Bilboko koadroan. Nikodemok Messinako obran daukan jarrera berbera ageri badu ere, hemengo honetan eremu piktorikoa baino harago bideratzen du begirada. Andre Mariaren aurpegiaren orientazioa aldatu egin da erabat Kristoren aurpegia-rekiko, eta desegin egiten da compassioaren ikus efektua. Azkenik, Joseren burua gehiago altxatuta dago. Horrela, ikuslearengana zuzentzen da bere arreta osoa, kanpoko munduarekin lotura indartsua sortuta, baina parte hartzen ari den pasarte dramatikoarekiko lotura galduta.

Desberdintasun horiek indarrez aldatzen dute gaiaren adierazpen-indarra Colyn de Coterren Gurutzetik jai-tsiera autografoekin alderatuta. Beste hainbestean, Andre Mariaren eta San Joanen min-adierazpena ere mugatuagoa dela ikus daiteke. Bilboko bertsioan, bi pertsonaien aurpegi neutro samarrean behera doazen malko batzuen bitartez irudikatzen da samina. Stuttgartekoan eta Messinakoan, berriz, tristura gorputzean

41 Ez dugu Berlingo bertsioarekin gehiago konparatuko, hainbat arrazoirengatik. Orain dela urte askotatik margolanaren berririk ez denez, ezin izan da Stuttgartekoa eta Messinakoa bezain xeheki aztertu, eta ezin izan da laborategiko teknikekin analizatu. Gainera, aditu guztiak ez datoz bat Colyn de Coterrek egindakotzat jotzerakoan. Azkenik, Stuttgart eta Messinakoekin alderatuta, konposizioa oso desberdin antolatuta dago, eta estiloa ere ez da berdina, askoz ere espresionistagoa baita. Bilboko koadroarekiko lotura, beraz, hain ahula izanik, gure ustez, ez du merezi konparazioan gehiago sakontzerik.

42 Andre Mariaren zorabioaren gaia eta compassioaren kontzeptuaren analisi xehatua, interpretazioa eta bistaratzea hemen aurki daiteke: Neff 1998, 255. or.

Page 15: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

15

gauzatzen da, batetik, betzulodun aurpegi ernegatuekin, eta, bestetik, Bernard van Orleyren motibo oso era-ginkor baten egokitzapenarekin: San Joanek bere esku artean eusten dio Andre Mariaren buruari. Bilboko koadroan, eskuak Mariaren sorbaldetan jar tzera mugatzen da; efektua, noski, ez da besteetan bezain drama-tikoa. Van Orleyk43 Messina eta Stuttgarteko koadroetan izandako eragina Andre Mariaren aurpegieraraino iristen da44: matrail handiek Hanneton triptikoa45 gogorarazten dute bereziki. Bilboko Andre Mariak, bes talde, Rogierren estilotik hurbilago dagoen fisionomia ageri du, Sánchez-Lassak iradoki zuen moduan Pradoko Jai-tsieran inspiratuta, agian; ez du Colyn de Coterren beste Andre Marien antzik. Van der Weydenen eragina, dirudienez, Nikodemoren pertsonaian ere sumatzen da. Bruselako maisu handiarengan inspiratutako gorputz erdiko Jaitsiera batzuetako Arimateako Jose gehiago gogorarazten du, De Coterrek margotutakotzat jotzen diren lanetako izenkidea baino46. Aitzitik, San Joanek, Rogierren motatakoa izanagatik ere, duen jarrerare-kin, maisu horren Hirutasuna laneko talde nagusiaren ezkerretara kokatutako aingerua ekartzen du gogora. Bilboko Arimateako Joseren pertsonaiari dagokionez, Colyn de Coterrek proposatutakotik aldendu egiten dela iruditu zaigu, goesiarragoa den profila ekartzen digu gogora. Bestetik, Hugo van der Goesen lanetan oinarritutako bertsio guztietan ere ageri da Bilboko taulan daraman gerrikoa, eta beste koadroetan Josek eskuan dauzkan iltzeak Nikodemoren ezkerreko eskuan ageri dira Bilbokoan47. Xehetasun hori ez da Colyn de Coterren Gurutzetik jaitsiera lanetan azaltzen. Ohar horiek berretsi egiten dituzte Bruselako pinturan Hugo van der Goesen arteak duen eragin garrantzitsua egiaztatzera bideratu diren azkenaldiko ikerketak. Maisuak Auderghemeko Rouge-Cloîtrean izandako bost urteko jarduera eta, gero, bere tailerreko funtsen sakaba-naketa inspirazio-iturri izan dira Bruselako artistentzat, denbora askoan gutxietsi badira ere48.

Laburtzeko, Bilboko Arte Ederren Museoko obra gehienbat Colyn de Coterren Gurutzetik jaitsiera autogra-foetan inspiratu da, baina, hala eta guztiz ere, jatorria Bruselako eskolan daukaten eredu batzuk biltzen ditu. Bilduma hori Bilboko koadroa egin zuen artistaren asmakuntza originala al da ala kate-begi galdua izan daitekeen bat berregin al zuen? Nor izan zen pintorea? Galdera horiei erantzun ahal izateko, azter dezagun artelana gauzatzeko teknika.

Azterketa teknikoa Azpiko marrazkia, 2013ko zaharberritzea zela eta egindako erreflektografia infragorriari esker ikus daiteke [12. ir.]; ugari samarra da, eta lehorreko teknikaz egin zen. Formak ahokatzeko marrek eta itzalen kokapena adierazten duten marradurek osatzen dute marrazkia. Espazio erregularra banatzeko era jakin baten arabera zehatz-mehatz jarrita, bilbea trinkotuz marradura zaindu horiek ez dute, beraz, modelatua aurre-irudikatzen margotze-fasean. Dirudienez, marrazkiaren eta pinturaren arteko aldaketek nabarmendu egiten dute pinta-

43 Bernard van Orleyren erreferentzia hau honek agerrarazi zuen lehen aldiz: Maquet-Tombu 1937, 50. or.44 Périer-D’Ieterenen oharra 1985, 111. or.45 Musées royaux des Beaux-Arts de Belgique, Brusela, 358.46 Esate baterako, ikusi Parisen saldu ziren bertsioak (Orloff, 1920ko apirilaren 29a-30a, 41. zenb., gaur egun haren berririk ez) eta Londresen

saldutakoak (Phillips, 2008ko abenduaren 8a, 63. zenb., gaur egun haren berririk gabe).47 Baliteke Bilbokoaren egileak hor prototipo goesiarra zuzendu izana, ia beti Nikodemo izaten baitzen iltzeak eskuan zeramatzana: tradizioaren

arabera, hura izan zen Kristori gurutzeko iltzeak kendu zizkiona. Horrez gain, aipatzekoa da iltze horiek gero ez direla ageri Van der Goesek egindakotzat jotako New Yorkeko tüchleinean, ezta gaizki kontserbatutako bi kopiatan ere (Staatliche Lindenau-Museum, Altenberg, Alemania, 182 kat.; eta Fogg Art Museum, Cambridge, 1939.99 inb. zenb.). Baina bertsio horietan Joseren eskuaren jarrerak, eta bi kopiatan gutxienez iltzeak eskuan izateak (8. ir. eta Voormalig Klooster Zusters karmelietessen, Gante) bide ematen dute prototipoan ezin hobeto irudikatuta zeudela arrazoiz pentsatzeko.

48 Horri dagokionez, ikusi Campbell 2013, 36.-47. or. Bruselan L’Héritage de Rogier van der Weyden [Rogier van der Weydenen herentzia] izenburuarekin egindako erakusketan aurkeztu ziren obra batzuetan –jatorriz Bruselakoak, markek adierazten dutenez–, hain da handia Van der Goesen eragina, lehengo garaietan egile horrek egindakotzat jo baitziren. Zehazkiago, erakusketako katalogoko 28. eta 29. fitxak ikus daitezke.

Page 16: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

16

tzeko unean konposizioko elementuak ahokatzeko ekintza harmonizatzeko nahia. Esate baterako, Andre Ma-riaren begiak jaitsi egin dira apur bat, eta bere buruzapiko tolesduretako batzuk ere txikiago ageri dira. San Joanen eta San Joseren hatzen kokapenean ere aldaketa batzuk izan dira. Bukatzeko, San Joseren buruaren kokapena ere aldatu egin da49. Aldiz, pentimentu gutxi batzuk bakarrik hauteman ditugu marrazkian; sor-tze-lana baino gehiago kopia-lana izan dela adierazten du horrek. Izan ere, marrazki ugaria eta arduratsua da, ikasle batek egina: origi naltasunak ez du lekurik hor. Andre Mariaren beloan eta San Joanen tunikan marra etenda dago, eta horrek are gehiago pentsarazten digu eskua altxatuta eredu bat kopiatuz egindako marrazketa dela, erreproduzitzeko bitarteko mekanikoen aplikazioa baino50. Litekeena da aipatutako eredua

49 Aldaketa hori gardentasunagatik ikus daiteke, zati horretan pintura-geruza estaltzeko gaitasuna galdu delako; izan ere, garbiketa urratzaileak egin ziren bertan.

50 Bestetik, Périer-D’Ieterenen arabera, ez Colyn de Coterrek, ez eta bere tailerrak ere, ez zuten marrazketa pikatua erabili. Périer-D’Ieteren 1985, 46. or.

12. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/69Erreflektografia infragorria

Page 17: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

17

13. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/69Nikodemoren ezkerreko masaileko haragi kolorearen xehetasuna

14. Colyn de Coter (Brusela, c. 1450-1539/1540)San Pedro eta aukeratuak; Saint-Albaneko Azken Judizioaren Erretaulako zatia, c. 1510Olioa haritz-oholean. 130,5 x 57 cmBayerische Staatsgemäldesammlungen–Alte Pinakothek, Munich, Alemania Wittelsbacher Ausgleichsfondsek mailegatuaInb. zenb.: WAF 163Aukeratuetako baten haragi koloreen xehetasuna, konposizioaren eskuinean

paperaren gainean altxatutako eskuz berregindako marrazki independentea izatea, pintatzeko unean egin-dako doikuntzekin; horrek argi azalduko lituzke fase horretako pentimentuak. Itzuliko gara gero gai horretara.

Gauzatze piktorikoari dagokionez, estratigrafia soilean oinarritutako teknika azkarra erabili da hemen, bere-halako efektuak lortzeko. Oro har, pintoreak hondoko tonu ertaina aplikatu du, eta ñabardurak erantsi dizkio, kolore ilunak edo argiak elkarren gainean ezarriz. Pintzelaren arrastoa nabaria da materian. Nikodemoren eta Joseren aurpegietan, itzalak eskuratzeko tonu ertainaren gainean kolore marroi-arrosa margotu da. Pin-tzelkada txikien bitartez aplikatzen da, eta pintzelkada horien trinkotasuna lortu nahi den itzalaren gradua-ren araberakoa da. Argiei dagokienez, berriz, kolore arrosa argiko enpastatzeen bitartez lortu dira. Haragi- koloreak eraikitze horrek Colyn de Coterrek Saint-Albaneko erretaulan erabilitakoa gogorarazten du [13. eta 14. ir.]. Pintura honen egileak ez zituen beti formen profilak zehaztu, eta sarritan gainezka eginez aritu zen, Nikodemoren eskuan bereziki, bere buruaren goialdeko zatian: ertzak hondoko urre-kolorean barneratzen dira era zakarrean. Kristoren haragi-koloreetan, argi-ñabardurak azaleko geruza piktorikoaren bitartez lortzen dira, grisaxka itzaletan eta zuria argi-guneetan. Pintzelaren puntak zati batzuetan agerian uzten duen hon-doko tonuaren gainean nabarmentzen da [15. ir.]. Teknika hori bera nabaritzen da Andre Mariaren aurpegian ere. Drapeatu zurien modelatua txandakatze sistema xume baten bitartez lortzen da, atzealde lau grisaren gainean, itzal bizietan pintzelkada beltzekin eta argietan enpastatze zuriekin [16. ir.]. Andre Mariaren beloari dagokionez, berriz, badirudi pintoreak pigmentu urdin kopuru jakin bat ere erantsi zuela. Drapeatuen erai-kuntza hori bat dator De Coterrek Louvreko Hirutasuneko erretaulan erabili zuen antzeko prozedura batekin51. Beste hainbeste gertatzen da haragi-koloreen modelatuarekin; biak ala biak barrutik kanpora eraikita daude. Hala eta guztiz ere, nola haragi-koloreetan, hala drapeatuetan, Hirutasuneko argia kontrasteen menpe dago;

51 Hirutasunaren erretaula gauzatzeko teknika analizatzeko, ibid., 60.-65. or.

Page 18: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

18

Bilboko Gurutzetik jaitsiera lanean, aldiz, inguratzailea eta mailakakoa da. Hirutasunak ezaugarri duen ar-gi-iluna dagoeneko prestatuta dago azpiko marrazkian, lortu nahi den itzaleztatze-graduaren arabera gurut-zatu edo biziagotutako marradura-sare ugariaren bitartez. Horren harira, Gurutzetik jaitsieraren marrazkia ere marraduraz osatuta dago, formen ahokatzea adierazten duten marrez gain; marradura horiek urriagoak dira eta paralelismo zorrotza dute elkarren artean. Oro har, formen zentzuari jarraitzen diote, egiaz trinkoak izatera iristen ez badira ere. Hala eta guztiz ere, ahokatzeko marrazkia borobilagoa da drapeatuen tolesdura sakon batzuetan. Azkenik, Colyn de Coterren marrazketa autografoaren «tik» batzuk –hala nola, aingeruaren masaileko olatutxoak– ez dira agertzen ikaslearena gehiago den Bilboko koadroan [17. eta 18. ir.].

Bilboko Gurutzetik jaitsieran haragi-koloreen modelatu progresiboagoak harago darama Colyn de Coterrek Messinakorako aurkeztutako gogoeta. Bertan, Quentin Metsysen eraginpean Périer-D’Ieterenek esan-dakoaren arabera, neurri txikiko itzalak argiekin gehiago batzen dira, era zakarrean elkarren ondoan jarri be-harrean52. Horrenbestez, Colyn de Coterrek bere azken obra batzuetan lortu nahi dituen trantsizio argi tsuen modulazioan izan ezik, Bilboko bertsioko teknika piktorikoan De Coterren joera flemalletarreko pinturen ez-augarri diren prozeduretako batzuk biltzen dira; Louvreko Hirutasunean –maisuak sinatu zuen koadroetako bat izanik– bereziki ageri dira prozedura horiek. Gainera, gure ustez, Bilboko artelaneko «bolumen-espazioa arazoa» Hirutasuneko koadrokoak duenaren antzekoa da: «les personnages paraissent se situer dans un même plan, parce que les différents niveaux de profondeur sont à peine perceptibles, sensation qu’accroît encore l’étalement des formes sur toute la surface de la composition»53. Beharbada Gurutzetik jaitsieraren atzealde urrezkorako ideia obra beretik hartuko zen, konparatzeko moduko espazialtasunari eusteko.

Dirudienez, hautemandako prozedura piktorikoak De Coterrek garatutako gauzatze-teknikatik eratorriak izan arren, hala ere, nabarmena da Bilboko pintorearen teknika astunagoa eta arduragabeagoa dela. Buruko ileak eta bizarrak egiteko era, esate baterako, Stuttgarteko koadrokoarekin konparatuz gero, tentsio grafikoa eta xehetasun bakoitzaren zehaztasuna askoz ere handiagoa da azken horretan, aztertzen ari garenaren aldean:

52 Messinako koadroa gauzatzeko teknika analizatzeko, ibid., 114.-115. or.53 «...pertsonaiak plano berean kokatuta daudela dirudi, sakontasun maila desberdinak ia ezin direlako hauteman, eta sentsazio horrek areago

handitzen du formak konposizioaren gainazal osoaren gainean hedatzeko prozesua»; Ibid., 64. or.

15. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren Museoa Inb. zenb.: 69/69Kristoren eskuineko betazaleko haragi kolorearen xehetasuna

16. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/69Ama Birjinaren beloko drapeatuen xehetasuna

Page 19: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

19

honetan, ileak atzealde ertain baten gainean iraunkortasun gutxiko eta zehaztugabeko eitea duen grafismoz pintzelkada ilunen edo argien bitartez eginda daude [19. ir.]. Gainera, Stuttgartekoari dagokionez, Joseren aurpegiaren gauzatze trinkoa eta egikera plastikoak isla ahul bat baino ez dauka Bilboko Nikodemorengan; hala eta guztiz ere, gure iritziz, horixe da koadro osoan ongien egindako pertsonaia. Erabilitako kolore-pa-leta aztertuz gero, nola Stuttgarteko bertsioan, hala Messinakoan ere, dirudienez, De Cotterrek pigmentu desberdinak nahastu zituen berariazko tonu zurbilak lortzeko, Nikodemoren izokin-koloreko turbante arrosa, adibidez. Pintore garaikideen eragina azaltzen duten efektu kromatiko berritzaile horiek ez dira Bilboko tau-lan agertzen; bertan, artistak sorta kromatiko tradizionalari eutsi zion. Bestalde, artista hori ez zen ausartu Joseren eta Nikodemoren jantzietako brokatuetako motiboak berregiten. Azkenik, ikuspuntu teknikoa aintzat hartuta, Bilboko taulako urre-koloreko atzealdea dekoratzen duen guilloché bitartez osatutako puntukatzea ezin da konparatu, esate baterako, Hirutasuneko obrakoarekin. Lehenengoan, urre-koloreko atzealdea ma-rroi ilun ia beltz koloreko kalibre bereko puntu distantziakideekin dekoratuta dago; gauzatze ia mekanikoa erakusten du horrek. Itzalak puntukatzearen gainetik aplikatutako berniz marroi baten bidez sortu dira. Lou-vreko koadroan, bernizarekin bateratutako puntuek tamaina eta trinkotasun desberdina dute, lortu nahi diren efektuen arabera. Trataerako desberdintasun hori beste zantzu bat da, artelan autografo bat eta tailerreko ekoizpen bat bereizi ahal izateko54. Analisi hau bukatzeko, azkenik, Joseren gerrikoak egikera zorrotza eta zaindua du, oinarrizko tonu marroi baten gainean hainbat kolore elkarren gainean jartzen dituen teknika erraza erabili arren.

Laburbilduz, XV. mende bukaerako eta XVI. mende hasierako obrek bereizgarri duten teknika piktorikoa da, baina alderdi askotan Colyn de Coterren ekoizpenaren antza du. Pintzelkadaren adierazkortasuna indartzen duten azaleko efektuek zuzentzen dute, eta ez hainbeste egikeran inolako efekturik lortu gabe sakontasuna

54 Maisuak pintatutako guilloché bat eta bere tailerrak pintatutako beste bat konparatzeko, ikusi Albrecht Boutsen Ecce Homo (Notre-Dame de la Cambre et Saint-Philippe Néri eliza, Ixelles, Belgika, IRPA X043310 klixea) eta bere tailerrean egindakoa (Humbeek bilduma, Belgika, IRPA Y006711 klixea). Pinturan urre-koloreko atzealdearen eginkizuna eta trataeraren eboluzioa sintetizatzeko, ikusi Frère 2014.

17. Graziaren Tronua edo Hirutasun SantuaMusée du Louvre, ParisInb. zenb.: RF 534Erreflektografia infragorria. Aingeruaren aurpegiaren xehetasuna, behean, ezkerraldean

18. Gurutzetik jaitsieraBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 69/69Erreflektografia infragorria. San Joanen buruaren xehetasuna

Page 20: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

20

indartzen duten elkarren gainean ezarritako lausodura zeharrargiak. Hala eta guztiz ere, artean ere enpas-tatzeak lau samarrak dira.

Autorearen iritziaKonposizioa eraikitzean eta emozioa azaltzerakoan eta zenbait iturri biltzerakoan pobreagoa izateak auzitan jartzen zuen aztergai dugun lan hau Colyn de Coterren obra autografoa izatea. Hala ere, bere corpus auto-grafoarekin edo halakotzat emandakoarekin egin diren konparazio urriei esker, ondorio gisa adieraz daiteke Bilboko koadroaren pintorea Bruselako artistaren estiloan eta teknikan inspiratu zela, zalantzarik gabe, ha-ren maisutasunik lortu ez bazuen ere. Bruselako ereduen metaketak eta Colyn de Coterren obrak eta teknika piktorikoa berariaz ezagutzeak55 aukera ematen digute, gure ustez, Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik Jaitsiera artista horren tailerrean lan egiten zuen pintore batek egin zuela adierazteko56. Obra Messinan kontserbatu den alean inspiratu da zuzenean, eta, horrenbestez, 1520-1522 baino geroago gauzatuko zuten57.

55 Horrez gain, Bilbao, Stuttgart eta Messinako koadroen neurriak ere oso antzekoak dira; eta hori beste argudio bat izan liteke bi artelanak tailer berean egin zirela ondorioztatzeko.

56 Hala eta guztiz ere, Colyn de Coterrek edo bere tailerrak egindakotzat hartutako koadroetan ez dugu aurkitu gorde diren Van der Goesen obretatik mailegatuta artistak bere egindako antzeko elementuen adibiderik. Horrek ere sendotu egiten digu maisuaren tailerrean egindako pintura dela baieztatzeko dugun hipotesia. Badirudi Van der Goesek De Coterrengan izandako eragina ez dagoela motibo ikonografikoak erabiltzearekin lotuta, baizik eta konposizioaren adierazkortasunarekin eta dinamismoarekin. Haren argi-ilunean inspiratu zen argia irudikatzerakoan, eta prozedura tekniko jakin batzuk kopiatu egin zizkion.

57 Horri dagokionez, Périer-D’Ieterenek proposatutako datazioa mantentzen dugu; izan ere, lehenagoko autoreek ez bezala, haren argudioak ez dira estilistika arloko iritzietan bakarrik oinarritzen, ezpada margotzeko teknikari lotutako oharretan, pintorearen bilakaera orokorraren barruan. Périer-D’Ieteren 1985, 110.-115. or. Orri hauetan beraietan jasota daude lehenagoko espezialisten datazio-proposamenak.

19. Gurutzetik jaitsieraStaatsgalerie Stuttgart, AlemaniaInb. zenb.: 741Jose Arimateakoaren aurpegiaren xehetasuna

Page 21: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

21

Pintatzerakoan ageri diren hutsuneak eta marrazkiaren ikasle-kutsua aintzat hartuta, ez zaigu iruditzen Bil-boko koadroaren egileak hainbat iturriren laburpen hori sor zezakeenik. Aitzitik, gure iritziz, bere tailerreko ereduen errepertorioan zegoen jatorrizko konposizio bat kopiatu zuen, eta gero, pintatzen ari zen heinean, xehetasun batzuk zuzendu zituen58. Nolanahi ere, ezin dugu baztertu pintore baino sortzaile hobea izatea, eta azkenean asmatzailea bera izatea. Kontu zaila da erabakitzeko. Dena dela, eredu ospetsuen batura berezi hori tailerreko merkataritza-estrategia izango zen ziur aski, erosleak erakarri ahal izateko. Izan ere, tokiko izaera erabatekoa duen obra da, eta Bruselako pintura eskolako adar bat sustatzera bideratuta dagoen ma-nifestu moduko zerbaiten eginkizuna betetzen du. Didier Martensek adierazi zuenez, pintura bateko tokiko arrastoak estilo jakin bat aldarrikatzeko aukera ematen du, beste ekoizpen-zentro batzuekin lehiatzeko hel-buruarekin59. Ezohiko obra da gainera; maisu handiei erreferentzia eginda ere, konposizio originalak bereizi egin zuen XVI. mendearen hasieran arte-merkatuak gainezka betetzen zituzten kopia kaskarretatik.

Erdi Aroaren bukaeran jainkozaletasuna pribatizatu eta banakako bihurtzearekin batera, gero eta handiago izan zen meditatzeko irudi sakratuen eskaera, ikus euskarri gisa. Irudi horien helburu nagusia ikuslearen enpatia zen: irudikatutako pertsonaiarekin identifikatzera eta haren sufrimendua partekatzera gonbidatzen zen60. Testuinguru horretan, Gurutzetik jaitsierako gaia61 ezin hobeto kokatuta dago, bateratu egiten baititu Kristoren min fisikoak, eta bere maiteen sufrimendu morala, bereziki, bere amarena. Close-up62 baliabideari esker Pasioaren pasarte dramatiko horretara asko hurbilduta, ikuslea ezin da sorgor gelditu Kristoren sakrifi-zioaren aurrean, urre-koloreko atzealdeak denborarik gabe eta betiereko bihurtzen duen bitartean. Gertaera horrela gelditu da: «dégagé de son contexte spatial et temporel pour en cristalliser l’essence autour du thème»63. Gainera, urreak obraren izaera transzendentea sendotzen du, eta hura ikusten duena pixka bat ge-hiago hurbiltzen du jainkotasunera. Bilboko Arte Ederren Museoko taula, jainkozaletasun pribatuko artelana izateko neurri handi samarrekoa izanik, ziur aski kapera partikular bateko aldarea dekoratzeko erabiliko zen64, eta Andre Mariaren begi malkoz beteak otoitzari emandako pertsonaren begietan iltzatuko ziren65.

58 Eredua beste tailer batean egindakoa izateko aukera murritza iruditzen zaigu. Berregina izateko, sona nahikoa izan beharko zukeen; hori gertatu izan balitz, ziur aski beste ale batzuk ere kontserbatuko ziren.

59 «Le choix d’un modèle iconique apparaît ainsi lié au lieu, mais aussi au temps et à ses modes. Le recyclage de têtes de la Descente de croix de Louvain dans l’atelier de Colyn de Coter correspond à un mouvement de ‘retour à Rogier’ dans la peinture bruxelloise de la fin du XVème siècle, lequel s’observe également dans la production du Groupe au Feuillage brodé et chez le Maître de la Légende de sainte Catherine. Ce mouvement paraît bien avoir visé à affirmer, dans une dynamique d’école, une spécificité stylistique locale face à la concurrence exercée par d’autres centres artistiques» («Eredu ikoniko bat aukeratzea, beraz, lekuari lotuta ageri da, bai eta garaiari eta hari dagozkion modei lotuta ere. Colyn de Coterren tailerrean Lovainako Gurutzetik jaitsiera lanean buruak birziklatzea XV. mende bukaeran Bruselako pinturan ‘Rogierrengana itzultzeari’ dagokio, eta Hostotza Brodatuaren Taldeak ekoitzitakoan eta Santa Katalinaren Elezaharreko Maisuan ere ikus daiteke. Dirudienez, eskola-dinamika baten barruan, mugimendu horren helburua tokiko espezifikotasun estilistiko bat sendotzea zen, beste zentro artistiko batzuekiko lehiaren aurrean»; Martens 2009-2011, 30.-31. or.).

60 Jainkozaletasun pribatuaren eta irudi erlijiosoen aurkezpen enpatiko horri buruz, ikus bereziki Ringbom 1965; Smeyers 1991, 219.-236. or.; Belting 1998, 555.-575. or. Jainkozaletasun pribatura bideratutako irudiak eta euren ekoizpeneko espezifikotasunak garatzeari buruz osatutako sintesi eraginkorra aurkitu daiteke hemen: Henderiks 2010, 101.-109. or.

61 Jainkozaletasun pribaturako Gurutzetik jaitsieraren gaia egokitzeari buruz, ikusi Ringbom 1965, 124. or.62 Debozio pribatuko obren artean gorputz erdiko formulen arrakastaren inguruan, ibid., 48. or.63 «bere espazio- eta denbora-testuingurutik isolatuta, gaiaren inguruko esentzia gauzatzeko helburuarekin»; Smeyers 1991, 223. or.64 «The bedroom images were apparently, if of a smaller format, hung in the beds [...]. For compositions on a larger scale there were other

possibilities; either the image was hung on the wall, often in a niche or bay which could be shut off from the rest of the room with a curtain, or if an altarpiece, it could be placed on a domestic altar, or in wealthy houses even in a domestic chapel» («Dirudienez, irudiak, neurri txikikoak baldin baziren, oheetan zintzilikatzen ziren [...]. Konposizio handiagoetarako, bestelako aukerak izaten ziren; irudia horman zintzilikatzen zen, sarritan errezela baten bitartez gainerako gelatik bereiz zitekeen horma-hobi edo hutsarte batean, edo, erretaula bat izanez gero, etxe-aldare batean koka zitekeen, edo, etxe handiak baziren, etxeko otoiztegi batean»). Ringbom 1965, 38. or.

65 Azken lerro hauetan, nire esker onik zintzoena adierazi nahi diet Catheline Périer-D’Ieteren eta Valentine Henderiksi, eurek eman baitidate margolan interesgarri honi buruzko ikerketa gauzatzeko aukera. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiot Bilboko Arte Ederren Museoari, eta bereziki José Luis Merino Gorospe eta Javier Novo González jaunei koadroa in situ aztertzerakoan egin zidaten harrera atseginagatik. Era berean, Jean-Luc Pypaerti eskertu nahi nioke bere irudiak nirekin partekatzea. Azkenik, eskerrik beroenak Valentine Henderiksi, Elisabeth Van Eycki eta Mathieu De Gandi egonarri handiz testu hau berriz irakurtzeagatik.

Page 22: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

22

BIBLIOGRAFIABelting 1998Hans Belting. Image et culte : une histoire de l’image avant l’époque de l’art. Paris : Cerf, 1998.

Bermejo 1980Elisa Bermejo Martínez. La pintura de los primitivos flamencos en España. 2 ale. Madrid : Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Instituto Diego Velázquez, 1980.

Bilbao 1919aRecuerdos artísticos de Bilbao. [Bilbao] : J. E. Baranda Icaza, 1919.

Bilbao 1998Laureano de Jadoaren ondareko pintura flandestarra = Pintura flamenca en el legado Laureano de Jado. [Erak. guida, 277]. Bilbao : Bilboko Arte Eder Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998.

Campbell 2013Lorne Campbell. «Hugo van der Goes et Bruxelles», Véronique Bücken ; Griet Steyaert (arg.). L’héritage de Rogier van der Weyden : la peinture à Bruxelles 1450-1520. [Erak. kat., Bruxelles, Musées royaux des Beaux-Arts de Belgique]. Tielt (Belgique) : Lannoo, 2013, 36.-47. or.

Carandente 1968Giovanni Carandente. Sicile : collections d’Italie, I. (Les Primitfs flamands, II. Répertoire des peintures flamandes du quinzième siècle, 3). Bruxelles : Centre national de recherches «Primitifs Flamands», 1968.

Castañer 1995Xesqui Castañer. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995.

Dhanens 1998Elisabeth Dhanens. Hugo van der Goes. Anvers : Fonds Mercator, 1998.

Frère 2014Wendy Frère. Entre tradition et innovation : l’usage des fonds dorés au XVe siècle et en particulier dans les peintures de Dirk Bouts, de ses fils et de leur atelier (Louvain, ca. 1457-1549). Bruxelles : Université Libre de Bruxelles, 2014 [argitaratu gabeko master amaierako lana].

Friedländer 1934Max J. Friedländer. Die Altniederländische Malerei, IV. libk.: Hugo van der Goes. Berlin : Paul Cassirer, 1934.

Friedländer 1967—. Early Netherlandish Painting, II. libk. : Rogier van der Weyden and the Master of Flémalle. New York : Frederick A. Praeger, 1967.

Friedländer 1969—. Early Netherlandish Painting, IV. libk. : Hugo van der Goes. New York : Frederick A. Praeger, 1969.

Henderiks 2010Valentine Henderiks. «Aura et standardisation des images flamandes de dévotion au tournant du XVe siècle», Alain Dierkens ; Gil Bartholeyns ; Thomas Golsenne (arg.). La performance des images. Bruxelles : Éditions de l’Université de Bruxelles, 2010, 101.-109. or.

Lasterra 1969Crisanto de Lasterra. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de Arte Antiguo. Bilbao : [s.n.], 1969.

Logroño 1999Las tablas flamencas en la Ruta Jacobea. [Erak. kat, Logroño, Claustro de la Iglesia de Palacio; catedral de Santo Domingo de la Calzada]. Fernández Pardo... [et al.] (arg.). Logroño : Diócesis de Calahorra y La Calzada-Logroño, 1999.

Marlier 1966Georges Marlier. La Renaissance flamande : Pieter Coeck d’Alost. Bruxelles : Robert Finck, 1966.

Page 23: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

23

Martens 2009-2011Didier Martens. «Modèle(s) et traduction(s) : autour de deux Primitifs brabançons du Museo de Zaragoza», Annales de la Société royale d’archéologie de Bruxelles, LXX. libk., 2009-2011, 9.-54. or.

Maquet-Tombu 1937Jeanne Maquet-Tombu. Colyn de Coter : peintre bruxellois. Bruxelles : Nouvelle Société d’Éditions, 1937.

Muñoz Fernández 2009Francisco Javier Muñoz Fernández. «Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1908-2008 : cien años de coleccionismo», Congreso Internacional Imagen Apariencia, noviembre 19, 2008 - noviembre 21, 2008. Murcia : Universidad de Murcia, 2009.

Neff 1998Amy Neff. «The Pain of Compassio : Mary’s Labor at the Foot of the Cross», The Art Bulletin, New York, LXXX. libk., 2. zenb., Juin 1998, 254.-273. or.

Panofsky 1953Erwin Panofsky. Early Netherlandish painting, its origins and character. 2 ale. Cambridge : Harvard University Press, 1953.

Périer-D’Ieteren 1985Catheline Périer-D’Ieteren. Colyn de Coter et la technique picturale des peintres flamands du XVe siècle. Bruxelles : Lefebvre & Gillet, 1985.

Périer-D’Ieteren 2013—. «Colyn de Coter», Véronique Bücken ; Griet Steyaert (arg.). L’héritage de Rogier van der Weyden : la peinture à Bruxelles, 1450-1520. [Erak. kat.]. Bruxelles : Musées royaux des Beaux-Arts de Belgique ; Lannoo, 2013, 323.-337. or.

Plasencia 1932Antonio Plasencia. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Imprenta provincial, 1932.

Réau 1957Louis Réau. Iconographie de l’art chrétien, II. alea: Iconographie de la Bible, 2. libk.: Nouveau Testament. Paris : Presses universitaires de France, 1957.

Reinach 1923Salomon Reinach. «A lost picture by Rogier van der Weyden», The Burlington Magazine for Connoisseurs, London, 43. libk., 248. zenb., 1923ko azaroa, 214.-221. or.

Ringbom 1965Sixten Ringbom. Icon to narrative : the rise of the dramatic close-up in fifteenth century devotional painting. Abo (Finlandia) : Abo Academi, 1965 (Acta Academiae Aboensis, Ser. A: Humaniora, 31. kibk., 2. zenb.).

Roda 1947Damián Roda. Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Caja de Ahorros Municipal de Bilbao, 1947.

Salin 1935Edouard Salin. «Copies ou variations anciennes d’une œuvre perdue de Rogier van der Weyden», Gazette des Beaux-Arts, Paris, XIII. alea, 1935, 15.-26. or.

Sánchez-Lassa 2006 Ana Sánchez-Lassa. «Gurutzetik jaitsiera», Bilboko Arte Ederren Museoa : guida. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006, 24. or. (gaztelerazko ed.: Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía; ingelezezko ed.: Bilbao Fine Arts Museum : guide).

Schiller 1968Gertrud Schiller. «Die Kreuzabnahme und das Begräbnis Jesu Christi», Ikonographie der christlichen Kunst. 2. Die Passion Jesu Christi. Gütersloh : Gütersloher Verslaghaus Gerd Mohn, 1968, 177.-181. or.

Smeyers 1991Maurits Smeyers. «Prière et ostentation : dévotion et images XVe-XVIe siècle», Jan Van der Stock (arg.). La Ville en Flandre : culture et société, 1477-1787. [Erak. kat.]. Bruxelles : Crédit Communal, 1991, 219.-236. or.

Page 24: Bilboko Arte Ederren Museoko Gurutzetik jaitsiera ... · Konposizioa oso trinkoa da, pertsonaiek margotutako gainazal gehiena hartzen baitute. Puntu marroi ilunez zipriztindutako

24

Vackova 1985Jarmila Vackova. Collections de Tchécoslovaquie. Micheline Comblen-Sonkes (col.). (Les Primitifs flamands, II. Répertoire des peintures flamandes du quinzième siècle, 4). Bruxelles : Centre national de recherches «Primitifs Flamands», 1985.

Van Schoute 1953Roger Van Schoute. La chapelle royale de Grenade. (Les Primitifs flamands, I. Corpus de la peinture des anciens Pays-Bas méridionaux au quinzième siècle, 6). Bruxelles : Centre national de recherches «Primitifs Flamands», 1953.

Vos 1999Dirk De Vos. Rogier van der Weyden : l’œuvre complet. Paris : Hazan, 1999.