Nota de prensa Eresoinka -...

5
PRENTSA OHARRA NOTA DE PRENSA ERAKUSKETA – EXPOSICIÓN:

Transcript of Nota de prensa Eresoinka -...

Page 1: Nota de prensa Eresoinka - bizkaikoa.bizkaia.eusbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_4_114... · de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen

PRENTSA OHARRA NOTA DE PRENSA ERAKUSKETA – EXPOSICIÓN:

Page 2: Nota de prensa Eresoinka - bizkaikoa.bizkaia.eusbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_4_114... · de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen

APIRILAREN 25ean EUSKAL HERRIA MUSEOAK “Aranoa eta Guezalaren Gernikak. Eresoinka kasua /Los Gernika de Aranoa y Guezala. El caso

Eresoinka” ERAKUSKETA ZABALDUKO DU

24/04/2014 Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)

Euskal Herria Museoak, Xabier Sáenz de Gorbeak komisariatutako “Aranoa eta Guezalaren Gernikak. Eresoinka kasua” erakusketa aurkezten du. Erakusketa hau, Gernikako bonbardaketa ikuspuntu desberdinetatik gogoratzen eta ezagutarazten jarraitzeko Euskal Herria Museoak orain zazpi urtetik ona prestatzen duen erakusketa proiektuari batu zaio. Aurreko edizioetan protagonistak hain gertaera lazgarriaren lorratzean lan egin duten gaur egungo artistak izan dira; orain, aldiz, hondamendiaren garai berbereko artista bi dira erakusketaren ardatzak: Juan de Aranoa eta Antonio de Guezala. 1937ko apirilaren 26 ko Gernikaren bonbardaketaren ostean, asko izan ziren izugarrikeria irudikatu eta gezurraren umilazioa nabarmendu zuten erantzun artistikoak. Obra famatuena, Pablo Ruiz Picassok egindako gerraren aurkako alegatua da, izugarrikeria ankerraren eta babesgabeenen sufrikarioaren ikur unibertsal bilakatu zena. Egoera hartan, Eusko Jaurlaritzak Eresoinka enbaxada kulturala eratu zuen (1937-1939) eta, talde honek ere gertakarioi egiten die erreferentzia hainbat koadro eszenikotan: Gernika, Aker-Landa (Sabbat), Aintza’ko Ereserkia eta Eriotz-Eran (Honela joan ziren hiltzera…). Testuinguru honetan lan egin zuten hainbat euskal artista bikainek. Euren artean, Antonio de Guezalak (1889-1956) edo Juan de Aranoak (1901-1973) emanaldietarako eszenografiak margotu eta jantzi figurinak marraztu zituzten. Erakusketak, etendura-puntu, alegoria, sinbolo eta metaforaz beteriko gidoiek ematen duten babesa agertzen du. Foru-hiribilduko gertakariak daude denen gogoetan. Zornatuta dirauten eta ixtera iritsi ez diren zauriak bezalakoak dira, ahaztu ezin direnak. Horrela, 1972an, hil baino urte bete lehenago, Juan de Aranoak momentu horretako biolentzia margotzen du, tragedia bera disimulurik gabe irudikatuz. Ihesbiderik gabeko dramatismo gordinaren biluztasuna. Erakusketan ondorengo piezak izango dira ikusgai: Antonio de Guezalak 1939an sortutako eta Bilboko Arte Ederretako Museoak aldi honetarako apropos utzitako olio-pintura bi: “Eresoinka 8h 45” eta “Eresoinka 20h. 45”, inoiz lehenago ikusgai egon ez direnak; Juan de Aranoak 1972an egindako “Guernika” koadroaren erreprodukzioa jatorrizko tamainan; Guezalak sortutako “Aker-Landa” eta “Aintza’ko Ereserkia” eszenografien erreprodukzio bi eskala handian; Aranoak “Aintza’ko Ereserkia” lanerako egindako sei figurinen erreprodukzioa eta “Gernika”, “Aker-landa”, “Aintza’ko ereserkia” eta “Eriotz-era” obren koadro eszenikoen sinopsia. Guzti hau, 11’ 42”ko ikusentzunezko batez lagunduta, Francisco Escudero maisuaren Gernika Operaren musikarekin. Erakusketa apirilaren 25an, arratsaldeko 19:30etan irekiko da prentsaurreko eta Xabier Sáenz de Gorbea komisarioak gidatutako bisita baten bidez. Bestalde, erakusketak irauten duen bitartean ere, bisita gidatuak egiteko aukera egongo da, aldez aurretik erreserba eginez 946255451 telefonoan edota [email protected] helbide elektronikora idatziz. Erakusketa hau ibiltaria izango da. Itinerantziari buruzko zehaztasun gehiago izateko, BizkaiKOArekin harremanetan jarri beharko da 944068755 telefonora deituz.

Page 3: Nota de prensa Eresoinka - bizkaikoa.bizkaia.eusbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_4_114... · de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen

MUSEOAREN INFORMAZIO OROKORRA:

Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igandeak: 10:30-14:30. Jaiegunak: 10:30-14:30 eta 16:00-19:30. Astelehenak: Itxita, urriko azken astelehena izan ezik.

Tarifak Normala: 3 € Gutxitua: 1,50 € Larunbatak: DOHAINIK

EUSKAL HERRIA MUSEOA c/ Allendesalazar 5 - 48300 Gernika-Lumo

Tfno. 946255451 – Fax. 946257415 [email protected]

http://bizkaikoa.bizkaia.net

Page 4: Nota de prensa Eresoinka - bizkaikoa.bizkaia.eusbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_4_114... · de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen

EL 25 DE ABRIL EL MUSEO EUSKAL HERRIA ABRE LA MUESTRA “Aranoa eta Guezalaren Gernikak. Eresoinka kasua /

Los Gernika de Aranoa y Guezala. El caso Eresoinka” 24/04/2014 Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)

El Museo Euskal Herria presenta la exposición “Los Gernika de Aranoa y Guezala. El caso Eresoinka”, comisariada por Xabier Sáenz de Gorbea. Esta muestra se suma al proyecto expositivo que comenzó el Museo Euskal Herria hace siete años para seguir recordando y conociendo desde perspectivas concurrentes el bombardeo de Gernika. Si en otras entregas los protagonistas han sido artistas contemporáneos que han trabajado en la estela de ese trágico acontecimiento, esta vez son dos artistas coetáneos del desastre quienes centran la exposición: Juan de Aranoa y Antonio de Guezala. Tras el bombardeo de Gernika el 26 de abril de 1937 fueron muchas las respuestas artísticas que plasmaron el horror y aludieron a la humillación de la mentira. La más famosa obra es la que realizó Pablo Ruiz Picasso, cuyo alegato contra la guerra fue símbolo universal frente al horror y los padecimientos de los más indefensos. En aquellas circunstancias el Gobierno Vasco organiza la embajada cultural de Eresoinka (1937- 1939), cuyo grupo alude a los sucesos en diversos cuadros escénicos, como Gernika, Aker-Landa (Sabbat), Aintza´ko Ereserkia (Coral heroica) o Eriotz-Era (Así fueron a la muerte…). En este contexto trabajaron notables creadores vascos. Entre ellos, autores como Antonio de Guezala (1889-1956) o Juan de Aranoa (1901-1973) que pintan escenografías y dibujan figurines de vestuario para las actuaciones. La exposición muestra cómo arropan unos guiones repletos de puntos suspensivos, alegorías, símbolos y metáforas. Los sucesos de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen supurando, no han llegado a cicatrizar y tampoco pueden olvidar. Así, en 1972, un año antes de morir, Juan de Aranoa pinta la violencia de aquel momento con una representación que manifiesta la tragedia sin tapujos. La desnudez de un dramatismo descarnado y sin escapatoria. En la exposición se podrán ver dos óleos creados por Antonio de Guezala en 1939 y cedidos por el Museo de Bellas Artes de Bilbao para esta ocasión: “Eresoinka 8h 45” y “Eresoinka 20h. 45”, nunca antes expuestos; una reproducción a tamaño original del cuadro “Guernika” creado por Juan de Aranoa en 1972; dos reproducciones a gran escala de las escenografías de “Aker-Landa” y “Aintza´ko Ereserkia” creadas por Guezala; la reproducción de seis figurines para la obra “Aintza´ko Ereserkia” creadas por Aranoa; la sinopsis de los cuadros escénicos de las obras “Gernika”, “Aker-landa”, “Aintza´ko ereserkia” y “Eriotz-era”. Todo esto irá acompañado de una audiovisual de 11´ 42´´ arropado por la música de Francisco Escudero, concretamente de la Ópera Gernika. La apertura de esta muestra tendra lugar el día 25 de abril a las 19:30 con una rueda de prensa y posterior visita guiada del comisario Xabier Sáenz de Gorbea a la misma. Además, mientras dure la exposición, se podrán realizar visitas guiadas con previa reserva en el teléfono 94 625 54 51 o escribiendo a la dirección electrónica [email protected]. Esta exposición será itinerante. Todos aquellos que quieran saber más detalles de la itinerancia tendrán que ponerse en contacto con BizkaiKOA llamando al teléfono 944068755.

Page 5: Nota de prensa Eresoinka - bizkaikoa.bizkaia.eusbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_4_114... · de la villa foral están en la mente de todos. Son como heridas que siguen

INFORMACIÓN GENERAL DEL MUSEO:

Horario: Martes a sábado: 10:00 a 14:00 y 16:00 a 19:00. Domingos: 10:30 a 14:30. Festivos: 10:30 a 14:30 y 16:00 a 19:30. Lunes: Cerrado, excepto último lunes de octubre.

Tarifas Normal: 3 € Reducido: 1,50 € Sabados: GRATIS

EUSKAL HERRIA MUSEOA c/ Allendesalazar 5 - 48300 Gernika-Lumo

Tfno. 946255451 – Fax. 946257415 [email protected]

http://bizkaikoa.bizkaia.net