NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti...

21

Transcript of NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti...

Page 1: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 2 21/10/13 11:48

Page 2: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Parkean

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 3 21/10/13 11:48

Page 3: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 4 21/10/13 11:48

Page 4: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Ombúa zuhaitz bitxia da. Zuhaitz gisa hazten da, baina, egiaz, zuhaixka erraldoia da. Euri gutxi egiten duen leku batekoa denez (Argentinako Pampakoa, hain zuzen ere), bere auzokideetatik aparte bizi da, inguruan duen ur guztia berarentzat bakarrik behar duelako; hori horrela, sustraietan eta enborrean pilatzen du ura.

Oso handia izatera heltzen ez bada ere, arin hazten da, eta, mende bat baino gehiagoko zuhaitzak bezainbeste bizi ez bada ere, oso gazterik izaten du zuhaitz zahar eta jakintsuaren itxura.

Bere sustrai handi eta lodiak lurretik irteterainoko indarrez hazten dira. Hobe da ombúrik ez landatzea etxeetatik hurbil, bere sustraiek hormak ere altxa ditzakete eta.

Parkeko ombúak hogei urte eskas ditu, baina zaharragoa dirudi. Bisitatzen badugu, hori guztia ikusi ahal izango dugu eta bere adar lodietan gora joan ahal izango gara, eta lurraren barrualderantz sartzen diren forma arraroak ikusterik eta ukitzerik ez

badugu ere, imajinatu egin ditzakegu

“Eta hain harmonia atseginean, arima

lasai sentitzen dut, beti ombúaren itzalpean kantatzen

dizut eta.”*

Ombúa

“Ombú guaranierazko hitza da, eta itzala edo koskor iluna esan nahi du.”

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 5 21/10/13 11:48

Page 5: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Bere fruitu toxikoak ez dira txorientzat jangarriak, eta bere egurra ez da erabilgarria eraikitzeko edo sua egiteko, oso biguna da eta. Bere jatorrizko herrialdean, sustrai leunen gainean atseden hartzeko eta bere freskotasunaz gozatzeko baino ez da erabiltzen. Horrexegatik deitzen diote “Itzal ederra”.

* Félix Garci­Arcelus. El Roble y el Ombú. Buenos Aires, 1909

Phytolacca dioica

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 6 21/10/13 11:48

Page 6: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Atlaseko zedroaren hostoak orratz berde txikien modukoak dira, zilar koloreko puntutxoz beteak; hain justu, horrexek ematen die berdearen eta errauts­kolorearen arteko tonu berezia. Gainera, udazkenean ez dira erortzen. Gogor eusten diote hotzari eta beroari, oso elkartuta daudelako sorta trinko eta zorrotzetan.

Atlaseko zedroa Atlaseko mendietan bizi da, Afrikako kontinentearen ipar­mendebaldean; bertan, gailur garaien babespean, Saharako haize epelak saihesten ditu.

Gibraltarko tximinoen zuhaitzik gogokoena da; hain zuzen ere, tximino horiek Aljeria eta Marokoko basoetan ere bizi dira, zuhaitz honen adarren artean itzala eta jatekoa aurkitzen dute eta. Zedroak upel formako pinaburu batzuetan ditu haziak, eta pinaburu horiek janari freskoaren biltegi gisa funtzionatzen dute. Haziak helduta eta jateko prest daudenean, pinaburuak apurka­apurka desegiten hasten dira haizearen laguntzarekin; modu horretan, fruituak askatu egiten dira eta zuhaitzen adaburuen azpian sakabanatzen dira.

Atlaseko zedroa

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 7 21/10/13 11:48

Page 7: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Parkean dagoen Atlaseko zedroak denbora asko eta hezetasun handia izan ditu hazi ahal izateko, ia ehun urte ditu eta. Horrexegatik da hain handia eta dotorea. Bere azal lodian, bizitzan zehar erori zaizkion adar guztien orbanak ikus ditzakegu. Zuhaitzaren inguruan adi­adi bagabiltza, zenbatu ahal izango ditugu.

Cedrus atlantica

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 8 21/10/13 11:48

Page 8: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Pagoa zuhaitz ausarta da, hirurehun urtez ere egin baitiezaieke aurre negu hotzari, elurrari eta bizileku dituen mendietako ekaitzei. Horrexegatik hartzen du behar duen denbora guztia hazteko, indartsua izan behar duelako.

Aterpe ezin hobea da muxar grisarentzat. Hain zuzen ere, muxarrak pagoaren fruituak jaten ditu gauez, eta bere adarren artean egiten du lo egunez; lo seko egoten da, gainera!

Pagoaren egurra hain ona eta erabilgarria denez guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak.

Egur horrekin itsasontziak eta zubiak eraikitzen ziren, baina, gainera, adarrekin ikatza egiten zen. Hori dela eta, mendian eta herrietatik hurbil ikusten ditugun pagoetako askok oso forma bereziko adaburuak dituzte, zutargiak edo tiragomak balira bezala; izan ere, adarrak lortzeko, adaburuak moztu behar ziren, eta gero berriro ere hazten ziren.

Pagoa

“Espezie ahula naiz eta zuhaitz zaharren beharra dut negua igarotzeko, bertan zuloak eta hutsuneak daudelako

babesean lo egin ahal izateko.”

Fagus sylvatica

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 9 21/10/13 11:48

Page 9: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Pagoa zuhaitz ausarta da, hirurehun urtez ere egin baitiezaieke aurre negu hotzari, elurrari eta bizileku dituen mendietako ekaitzei. Horrexegatik hartzen du behar duen denbora guztia hazteko, indartsua izan behar duelako.

Aterpe ezin hobea da muxar grisarentzat. Hain zuzen ere, muxarrak pagoaren fruituak jaten ditu gauez, eta bere adarren artean egiten du lo egunez; lo seko egoten da, gainera!

Pagoaren egurra hain ona eta erabilgarria denez guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak.

Egur horrekin itsasontziak eta zubiak eraikitzen ziren, baina, gainera, adarrekin ikatza egiten zen. Hori dela eta, mendian eta herrietatik hurbil ikusten ditugun pagoetako askok oso forma bereziko adaburuak dituzte, zutargiak edo tiragomak balira bezala; izan ere, adarrak lortzeko, adaburuak moztu behar ziren, eta gero berriro ere hazten ziren.

Parkeko pagoek ez dute tiragoma­formarik, hemen libre hazi direlako; ondorioz, euren forma naturala erakusten digute. Gainera, oso garaiak dira eta oso enbor lodiak dituzte, dagoeneko ehun urte bete dituzte eta. Parkearen adin berbera dute; izan ere, horiek izan ziren landatutako lehenengo zuhaitzetako batzuk.

Pagadi lepatua. Gorbeiako parke naturala

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 10 21/10/13 11:48

Page 10: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Bisitatutako zuhaitzei buruz jakin ditzakegun beste gauzetako batzuk dira zenbat hazi diren eta zenbat denbora behar izan duten hazteko. Horretarako, altuera proportzio­metodo sinple baten bitartez neurtzen dugu; hori lortzeko, arkatza eta zinta metrikoa baino ez ditugu behar.

1. Neurtu nahi dugun zuhaitza identifikatuko dugu. Zenbat uste dugu neurtzen duela? Egin dezagun apustu.

2. Distantzia apur batetik begiratuta, zuhaitzaren altuera eta arkatzarena parekatuko ditugu.

3. Zuhaitzaren oinarriaren puntua eta arkatzaren muturra elkartuta mantenduz, azken horri bira emango zaio horizontalean.

4. Zuhaitzarekin eta arkatzarekin, triangelu isoszele baten (aldeak berdinak dituen triangelu

bat, alegia) marrazki imajinarioa proiektatuko da.

5. Zinta metrikoarekin, arkatzak punta batetik bestera adierazten duen distantzia neurtuko dugu lurrean.

Ekin lanari

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 11 21/10/13 11:48

Page 11: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Zuhaitzaren altuera lurrean neurtutako distantziaren baliokidea da. Lurrean neurtzen duguna da zuhaitzak etzanda neurtuko lukeena, edo bere itzalak neurtuko lukeena, baldin eta eguzkia horizontetik 45 gradura egongo balitz.

Perimetroa ere neurtu dezakegu.

Neurtutako zuhaitzek altue­ra­unitatearen ideia ematen digute. Hori erabilgarria izan daiteke beste zuhaitz batzuen edo hiriko eraiki­nen altuera konparatzeko eta zenbatesteko. Urtean zenbat metro edo zentimetro haz­ten den ere adierazten digu.

Erabilgarriak al dira zuhaitz zaharrak?

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 12 21/10/13 11:49

Page 12: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Museoan

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 13 21/10/13 11:49

Page 13: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 14 21/10/13 11:49

Page 14: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Natura oso presente dago Remigio Mendibururen lan artistikoan. Hainbesteko interesa zuen zuhaitzekiko eta basoarekiko, egun batean hauxe esan baitzuen: “Zuhaitza da gizakiaren antz handiena duena”.

Eskulturari begira eta duen izenburuarekin pentsatuz (Txori askeentzako kaiola), ondorioztatu dezakegu zuhaitza “kaiola apurtua” dela, eta bere barruan inor ez dagoela gatibu. Bere adarren forma irekiaren eta hedatuz doan hazkundearen ondorioz, hegaztiek modu librean aukeratzen dituzte zuhaitzak atseden­gune gisa, aterpe gisa eta habiak eraikitzeko etxe gisa.

Eskultura honekin, gainera, esan nahi digu naturan ez dagoela kaiolarik txorientzat, bertan ezin izango luketelako hegan egin; baina, aitzitik, badaudela leku seguru eta atseginak, zuhaitzek eskaintzen dituztenen modukoak; izan ere, zuhaitzak “etxe irekiak” bezalakoak dira, aldi baterako igarobide aldakorrak, aukera ematen dutenak bidaiatzen jarraitzeko, bilatzeko eta bizitzearen abentura esperimentatzeko. Artistak, obra honen bitartez, esan diezaguke gu guztiongan dagoen abentura­nahia eta espiritu librea ezin dela hazi espazio itxietan. Eskultorearen lagun batek hauxe idatzi zuen:

Txori askeentzako kaiola

“Pertsona pentsamenduak sortzen dituen landarea da, arrosondoak arrosak sortzen dituen moduan eta sagarrondoak sagarrak sortzen dituen moduan.”*

1960 eta 1970. urteen artean, Remigio Mendiburu euskal artearen berrikuntzarako Gaur taldeko kidea izan zen, Oteiza eta Chillida bezalako beste zenbait eskultoreren artean.

“Bizitzari ‘blokea

n’ aurre egiten dion txori librearen hezigaiztasuna kontuan hartuta,

bera ezkutuko txoria da.” **

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 15 21/10/13 11:49

Page 15: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Remigio Mendiburu Hondarribia, Gipuzkoa, 1931­Bartzelona, 1990Txori askeentzako kaiola, 1969Haritz eta hurritz egurra. 122 x 110 x 120,7 cm

Zure ustez, zertan dute antza zuhaitz batek eta pertsona batek?

Zein ideia sorrarazten dizkizu eskulturaren izenburuak?

Imajinatu eskultura­kaiola honetatik pasatuko diren eta bertan biziko diren beste animalia batzuk.

Remigio Mendiburuk pago motzarekin egin zituen bere eskultura gehie­nak. Forma bihurriko egurra, makur hazten den zuhaitz batetik atera­takoa, izan zen bere eskulturan aprobetxatu zuen materiala. Egurra bere obraren bitartez jariatu zen. Ez zen egurra menperatzen saia­tu; aitzitik, egurraren forma or­ganikoen zentzua ulertu zuen, eta bere lan artistikoan sartu zuen.

* Antoine Fabre d’Olivet. Histoire philosophique du genre humain, 1824.

**

Pedro Manterola. El jardín de un caballero. La escultura vasca de la posguerra en la obra y el pensamiento de Mendiburu, Oteiza y Chillida, 1993.

“Etxe­kaleratze gehiagorik ez.”

“Bizitzari ‘blokea

n’ aurre egiten dion txori librearen hezigaiztasuna kontuan hartuta,

bera ezkutuko txoria da.” **

Zuhai tzak izaki aldakorrak dira; haziz eta zahartuz joan ahala, hainbat forma eta material eskain­tzen dituzte animalia askori babe­sa emateko. Hiltzen direnean ere, oso garrantzitsuak dira hegaztien, intsektuen eta izaki txiki­txiki

askoren bizitzarako. Alabaina, moztu eta gure paisaietatik

ezabatzen dira, balio­rik ez dutela ematen

duelako.

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 16 21/10/13 11:49

Page 16: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Baso bateko zingira iluntzean

Jacob van Ruisdael XVII. mendeko margolari paisaia­egile holandarra izan zen. Bere gairik gogokoenak basoetako eszenak dira; bertan, basoetako bakardadea irudikatzen du. Bere garaiko beste artista erromantiko batzuen moduan, zentzu poetikoa eman zion bere obrari,

paisaietan naturaren indarra adieraziz.

Baso bateko zingira iluntzean museoko obran hodeiz betetako eta gutxi argiztatutako paisaia zingiratsua ikusten dugu. Basoko zuhaitzek enbor bihurrituen forma erakusten dute, eta adaburuak makurtuta dituzte haizearen eraginez. Beren sustrai eta enborrek oreka bilatzen dute, eror ez daitezen. Zuhaitzak inguru naturalera egokitzen dira. Naturan hartzen duten forma haizearen eta euriaren eraginaren araberakoa da. Sumatzen dugunagatik, paisaia honetan, biziraupenaren aldeko borroka eta indarra modu berean ematen dira.

Kontraargiak sendotu egiten du indar dramatikoa, eta, ondorioz, zuhaitzen silueta ilunek itxura mehatxagarria dute, hastear den ekaitzak bezala.

Gauaren iluntasunean desagertzeko puntuan dagoen paisaia basotsu hau pintatzerakoan, badirudi Ruisdaelek bere sentimenduak, bere aldarte pertsonala, bere barne­paisaia adierazi nahi zituela.

Zuhaitzak modu irekian hazten dira, hau da, inoiz ez dira geratzen, eta hainbat forma har ditzakete, egokitzeko eta bizirik jarraitzeko. Gurea, animaliena bezala, hazkunde itxia da. Aldatzen ez diren forma jakinak ditu; esate baterako, hor daude gure eskuak: soilik bost atzamar izan ditzakete, eta ez dira modu mugagabean garatzen zuhaitz baten adarrak bezala.

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 17 21/10/13 11:49

Page 17: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Jacob Isaacksz van Ruisdael Haarlem, Herbehereak, 1628­Amsterdam, 1682Baso bateko zingira iluntzean, c. 1660Olioa mihisean. 77,7 x 92,2 cm

Zintzilikatuko al zenuke zabu bat zuhaitz hauen adarretatik?Ausartzen zara zingiraren ertz batetik bestera pasatzen?

Zein motatako animalia imajinatzen duzu agertu daitekeela zingiraren ur barrutik?

Zein desberdintasun ikusten dituzu basoko eta parkeko zuhaitzen artean?

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 18 21/10/13 11:49

Page 18: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Badaude erle­multzoak, baina badaude pertsona­multzoak ere, eta azken horiek aurki daitezke José Arrúeren obran.

José Arrúe Bilbon jaiotako margolaria izan zen; nolabaiteko umorez erretratatu zituen euskal herritarren ohiturak, zehaztasun eta xehetasun osoz pintatuz eszenan agertzen diren elementu guztiak: dantza mota, arropak, objektuak… Gizarte zoriontsua deskribatzen du, bere inguru naturalarekin harmonian bizi dena.

Museoaren jabetzakoa den Aurreskua eliza aurrean artelanak erromeriaren osteko jaia irudikatzen du. Bertan, baserritar ugari aurreskua dantzatzen ari dira ermita batetik gertu.

Arrúek, bere obran, zuhaitzek herrietako bizitzarako duten garrantzia jasotzen du. Pagoak topaketarako eta ospakizunerako tokia ziren, babesa ematen zieten animaliei, eta, gainera, baliabide natural garrantzitsuak ziren.

Pertsonen lagun diren zuhaitz- talde batek inguratzen eta babesten du eszena. Pago motzak dira, hau da, adaburuak moztuta dituzten pa­goak. Horrexegatik dute hain forma bitxia, tiragoma baten antzekoa. Baserri giroko Euskal Herrian, zuhaitz honen adarrak erabil tzen ziren txondorra izeneko pirami­de bat eraikitzeko; bertan, su motelean, ikatza egiten zen.

Aurreskua eliza aurrean

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 19 21/10/13 11:49

Page 19: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

José Arrúe Bilbao 1885­Laudio, Araba, 1977Aurreskua eliza aurreanGouachea paperean. 49 x 65 cm

Txakurtxo batek adi begiratzen dio dantzaldiaren eszenari.Noren bastoia ari da zaintzen?

Zer uste duzu eskuratu dezakeela Olentzerok pagotik?

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 20 21/10/13 11:49

Page 20: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

Adarretatik joango gara(hazkundea / zabalkundea)

Adarretatik joango gara ekimenak gure imajinazioko ibilbide harrigarrieta­tik joateko proposamena egiten digu.

Gonbidapena ere bada, museoaren bil­dumako hiru artelanen bitartez jakin ahal izateko zuhaitzek lehentasunezko tokia izan dutela hainbat artistaren obran; izan ere, artista asko zuhai­tzen forma konplexuetan oinarritu dira euren lanerako, zuhaitzak zeinen gogo­rrak eta funtsezkoak diren erakutsiz.

Parkean egingo dugun ibilbidean, euren historia kontatuko diguten hiru zu­haitzen bizitza esploratuko dugu. Eu­ren izaera basatia deskubrituko dugu, eta euren hazkuntzaren eta altueraren pultsua neurtuko dugu, beraien gainera igo beharrik gabe.

Koadernotxo honen barruan dagoen fi­txan, jarduera bat proposatzen dizugu.

NOS VAMOS POR LAS RAMAS_Eusk V2_6.indd 1 21/10/13 11:48

Page 21: NOS VAMOS POR LAS RAMAS Eusk V2 6.indd 2 21/10/13 11:48 · guretzat, Euskal Herriko mendietan beti egon izan dira pagadietara doazen bidexkak. Egur horrekin itsasontziak eta zubiak

”Adarretatik joango gara”, eta ombúaren sustraietatik ere bai!Imajinatu nolakoa den bere lurrazpikobizitza eta gainazalekoa.

· Fotokopiatu ezazu fitxa honetan agertzen den ombúaren irudia, eta itsatsi ezazu paperezko orri handi baten erdian.

· Marraztu ezazu, sustraien forma luzatuz, imajinatuz noraino barneratzen diren eta nolako formak hartzen dituen lurpean (imajinatu sustraiak eraldatu egiten direla eta izaki fantastiko bihurtzen direla; era berean, irudika ezazu nolakoa ote den izaki horien lurpeko mundua).

· Gero, marraztu ezazu ombúaren gai-nazalean egotea gustatuko litzai-zukeena: zabu bat, etxe bat... Era berean, ombúaren adarrei dagokienez, zuhaitzetan bizi diren animaliak ma-rraztera animatzen zaitugu. Koader-notxoan aurkituko dituzu (txoriak, muxarrak, tximinoak...).