UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako...

6
2013KO EKAINAREN 23A 4 Urteroko ohitura bihurtu da kasik: ibaiek gainezka egin eta kalte andana uzten dute inguruko etxe, garaje, errepide edo baratzeetan. Adituei ez zaie harritzekoa iruditzen, bere eremu naturala jan diogu ibaiari, eraikinez eta azpiegiturez bete ditugu urari dagozkion bide eta hezeguneak. Behin-behineko hormek eta dragatzeek ez dute arazoa konpontzen, eta garaia da ganorazko neurriei heltzeko. | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | Adabakietatik neurri eraginkorretara ASTEKO GAIA UHOLDEAK

Transcript of UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako...

Page 1: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

2013KO EKAINAREN 23A4 �

Urteroko ohitura bihurtu da kasik: ibaiek gainezka egin eta kalte andana uzten duteinguruko etxe, garaje, errepide edo baratzeetan. Adituei ez zaie harritzekoa iruditzen, bere

eremu naturala jan diogu ibaiari, eraikinez eta azpiegiturez bete ditugu urari dagozkion bideeta hezeguneak. Behin-behineko hormek eta dragatzeek ez dute arazoa konpontzen, eta

garaia da ganorazko neurriei heltzeko.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Adabakietatikneurri eraginkorretara

ASTEKO GAIA

UHOLDEAK

Page 2: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

� 52013KO EKAINAREN 23A

IRUÑERRIAN inoiz erregistraturiko ur-emarihandiena jasan berri dute bizilagunek, Argaketa Ultzamak gainezka egin ostean –urakinguratuta eta traktorean harrapatuta zegoengizon bat helikopteroz erreskatatu behar izanzuten–. Senperen, Ezpeletan eta Azkainenere kalte ugari eragin zuen Urdazubi ibaiak.Pasa den urtarrilean, 2.000 hektarea bainogehiago hartu zituen gainezka egindako urakErriberan. 2012ko urrian ere Nafarroa izanzen gaztigatuena eta 2011ko azaroa gogoanizango dute oraindik Getxoko Faduran edoDonostiako Txomin Enean eta Martutenenbizi direnek. Zodiak ontzietan atera beharizan zituzten azken horietako hainbat herri-tar. Etxetik irten ezinik eta argindarrik gabegeratu ziren herri ugaritan, errepideak moztuzituzten, tren zerbitzuak bertan behera utzi,Hernanin Elorrabiko zubia erauzi zuen urak,

eta bi lagun hil ziren, ibaiak eramanda: 76urteko gizon bat Irunen eta 66 urteko ema-kumea Derion.

Adibide bakanak baino ez dira, eta etorki-zunean euri-jasak %10 ugarituko direlaaurreikusi du Azti-Tecnalia ikerketa zentroak;alegia, uholdeak sarriago jasango ditugulaEuskal Herrian, klima aldaketaren ondorioz.Ez da ahaztu behar fenomeno naturala direlaeuriteak eta hauek eragindako uhaldiak.“Ibaien ekosistemak dinamika propioa daukaeta bere oreka naturala mantendu ahal izate-ko, aldizkako uholdeak ezinbesteko fenome-noak dira. Ur-goraldiek landarediaren haz-kuntza mugatzen dute ibaietan eta ubideakgarbitzen dituzte”, diosku Iratxe GarridoTejedor Eguzki talde ekologistako kideak.Arazoa da, ordea, aipaturiko ekosistemakeraldatuak izan direla, urak gainezka egiteko

Ibaien oreka naturalamantentzekoezinbestekofenomenoak diraaldizkako uholdeak.Hala ere, klimaaldaketaren ondoriozugaritu egingo direladiote adituek.Irudian, hilabetehonetan bertanAtarrabian izandakour-ateraldia.

IDO

IAZ

AB

ALE

TA

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Page 3: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

UHOLDEAK

behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulakoibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak,hesiak…) ur-emaria mugatzea dute helburueta beste batzuek (urtegiak, presak…) ura bil-tegiratu nahi dute –argitu du Garridok–.Horri lurzoruaren artifizialtzea gehitu behardiogu, ura xurga dezaketen lurrak gero etaeskasagoak baitira”. Asfaltatu-riko ibaiertzetan, gainera, azka-rrago iristen da euria ibaietara.

1950eko hamarkadan bizkor-tu zen ibaiertzen okupazioa, etaordutik gero eta uholde-esparrugehiago eraldatu eta geuregana-tu ditugu. Euskal Herriko oro-grafia malkartsuaren ondoriozlautada gutxi dagoenez, “azkenbi hamarkadetako etxegintzabasatiak ibaien uholde-lautade-tan eraiki du”, azaldu diguGarridok. Errepideak, aparkalekuak, zubiak,etxeak eraiki dituzte hezeguneetan eta ibaienubidea estutzea ekarri duten obrak ere egindira. Areago, Espainiako Estatuko CambóLegeak sustatu egiten zuen padurak idortu etaokupatzea, gune antzuak zirela argudiatuz.Ekosistema hauen garrantziaren eta arriskuenjakitun ez zirelako, gai honetan agintariek osogeldo eboluzionatu dutela baina azken urtee-tan administraziotik ikuspegia aldatzen ari

direla uste du Jose Maria Sanz de Galdeanok,URA Uraren Euskal Agentziako Plangintzeneta Lanen zuzendariak.

Hala, gaur egun, urak gainezka egin deza-keen gunea urbanistikoki garatzea galarazidezake Agentziak, Sanz de Galdeanok gogora-tu duenez, eta EAEko Plan Hidrologikoak eta

Ibaiertzen Babeserako Lurralde-ko Arlo-Planak filosofia horrieusten diotela aipatu digu. Uhal-diak egon daitezkeen eremuetaneraikuntza saihestea da URArenhelburuetako bat. Aldiz, kontra-ko adibideak ere ikus ditzakeguinguruan. Hernanin esaterako,ibaiak gainezka egin ohi duenKarabel auzoan, uholdeen aurka-ko arauak ezarri dituzte, bainaaldi berean etxe berriak eraiki-tzen ari dira. Ondarroan, Alleri

auzoan, herritarrek sortutako plataforma izanzen hezegunean 500 etxe eraikitzeko proiektuagelditzea lortu zuena: Auzitegi Gorenak ebatzizuen babestutako padura ezin dela lur urbanoaizan eta legez kanpokoa zela administrazioakaurrera eraman nahi zuen proiektua. Sarri planurbanistiko hauek udalen esku daudela eta inte-res ekonomikoak gailentzen direla uste du Ira-txe Garridok: “Zonalde jakinetan eraikitzeadebekatzen duen araudia nahiko berria da eta

“Urak gainezka egiteko behardituen eremuak lapurtu dizkioguibaiari, hezeguneak artifizialduditugu, eta ez da nahikoa horiekhustea, ekosistemen dinamikaulertzea ere ezinbestekoa da”

Iratxe Garrido, Eguzki

Goiko irudietan, Hernani eta Elizondo 2011ko azaroan; behean ezkerrean, Azkaine, duela aste pare bat; eta eskuinean,erreskatea Passau hirian (Alemania): Europa erdialdean sekulako hondamendia eragin dute izan berri diren uholdeek,hogei hildakotik gora eta milaka eta milaka ebakuatu izan dira, batez ere Alemania, Austria eta Hungarian.

TE

NG

RI5

55-C

CK

AZ

ET

A.IN

FO

JAG

OBA

MA

NT

ER

OLA

/ A

.P.

AFP

Page 4: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

� 72013KO EKAINAREN 23A

UHOLDEAK

kasu ugaritan gobernuek ez dute behar bezalabetetzen; eraiki berri diren azpiegitura eta etxe-bizitza asko eta asko legez kanpokoak dira”.

Padurak ibaiari bueltatzeaIbaiertzean gehiago ez eraikitzea da lehenurratsa, bai, baina zer egin dagoeneko eraikiden guneetan? Konponbide egokiena eremuhoriek erabat hustea dela uste du Garridok,baina gehienetan toki horien artifizialtzemaila hain da handia, “ezen jada ezinezkoa dajatorrizko egoera naturalera itzultzea. Denaden, zenbait zonaldetan hezeguneak berres-kura daitezke, plan estrategikoak jarraituz, ezbaita nahikoa ibaiei urtetan kendutako lurrakbueltatzea, ekosistemen dinamika ulertzeaezinbestekoa da, etorkizun hurbilean sor dai-tezkeen arazoei aurre egiteko”.

Uraren Euskal Agentziak lehentasunezko30 proiektu ditu, tartean etxeak eta industrial-deak lekuz aldatzea, kanalizazioak hobetzea,ubide paraleloak sortzea (ur-emari handiadatorrenean jatorrizko ubideari laguntzeko),edota babes-azpiegiturak eraikitzea, alternati-ba hoberik ez dagoenean. Antzerako egitas-moak ari dira lantzen Nafarroan eta Ipar Eus-kal Herrian. Prebentzioaren garrantzia ereazpimarratu du Sanz de Galdeanok, euri-jasakgaraiz iragarri eta aurreikustea ezinbestekoabaita behar bezala erantzuteko. Babes Zibila-rekin koordinatuta egiten du lan agentziak etaUHATE iragarpen eta alerta goiztiar sistema(zehazki, Uholdeen Aurreikuspen Ta Erabaki-tzeko Sistema) probatu dute aurtengo ur-ate-raldietan. Aurreikuspenen hutsegiteak, ordea,baliabide falta eta saihestu zitezkeen kalteakeragin ditu Nafarroan, azken uholdeetan.

Zeintzuk dira, dena den, gaur gaurkozuraldiei aurre egiteko herri askotan hartzendiren neurriak? Hormak edo barrerak altxa-tzea izaten da aukera nagusietako bat, bainasarri ez da hautu zuzena. Nekazal guneetanoso zabaldua dago urari oztopoa jarri nahianeta inguruko soroak babesteko asmoz barre-rak ezartzea, Araba eta Nafarroan bereziki.Horma gainditu edo apurtuz gero, ordea,emariaren erosio maila eta indarra handituegiten da, kalteak areagotuz, eta gainera, ordugutxitan ubidera bueltatuko litzatekeen urakegunak iraungo ditu zelaietan geldi, hormakgalarazi egiten diolako ibaira itzultzea. Ozto-poa gainditzea lortzen ez duenean ere, hor-mek estututa presio eta abiadura handiagozjaisten da ura eta aurrerago bortitzago egindezake gainezka.

Dragatzea ez da soluzioDragatzea da udalek erabaki ohi duten besteneurrietako bat. Baina ibaiak eurak bakarrikgarbitzen eta dragatzen direla azaldu digu

Sanz de Galdeanok, eta guk dragatzen baditu-gu, hurrengo uhaldian ibaia aurreko egoeraraitzuliko dela berriz, sedimentu berriek betekobaitute hutsik geratu den lekua: “Halako ekin-tzak, beraz, guztiz alferrikakoak dira eta gai-nera landaredia kentzeak edo ubidea draga-tzeak ibaiak andeatzen ditu”. Horregatik,otsailean Gasteizko Udalak Errekaleor etaSanto Tomas ibaietan sasitza kendu eta garbi-keta lanak egiteko aurkezturiko milioi bateuroko proiektua diru-xahutze hutsa dela kri-

IBAIA DRAGATZEAK ez du balio uholdeak saihesteko,baina naturala ez den edozein trabak ur-emaria ozto-patzen du, eta beraz, garrantzitsua da ibaiak gizakionzikinkeriatik garbi mantentzea. Urgarden kolektiboa(urgardenbai.blogspot.com) 2012 hasieran sortu zen;Urumea ibaiaren egoera tamalgarria ikusita, zazpilagun bildu eta ibaia garbitzeari ekin zioten Hernanin.Ordutik, auzolanean 19 garbiketa egin dituzte dagoe-neko Gipuzkoan (Urumea, Oria, Deba, Oiartzun etaMolinaok bustitzen dituzten hainbat eremutan). 10-15 kidek osatzen dute Urgarden, bizpahiru ordukogarbiketak antolatzen dituzte eta bakoitzean ingurukoherritar boluntarioak batzen dira, 20 eta 55 lagunartean guztira. Kideen esanetan, administrazioak biz-karra eman dio ibaiak garbi mantentzeari, ez du isu-rien kontrol egokirik egiten, baina ardura eta erantzu-kizuna herritarrona ere bada.

Denetik aurkitu dute ibaietan: auto zatiak, motoak,bizikleta asko, plastiko pila bat, komunetik beherabotatakoak –“izugarria da zenbat konpresa daudenibaietan”–, hozkailuak, obretako hondakinak, arropa,ume-kotxeak, 150 bat pneumatiko, jostailuak, altza-riak, ordenagailu zatiak, irratiak, txatarra, koltxoiak…“Duela gutxi 1,2 tona zabor bildu genituen Oria ibai-ko 100 metrotan”. Hain juxtu, Oria ibaia berezikikutsatuta eta zaborrez betea dagoela nabarmendudute Urgardenekoek.

Zaborrez betetako urak

Usurbilen, Oria ibaia garbitzeko lanetan, joan den apirilean.

UR

GA

RD

EN

Page 5: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

UHOLDEAK

2013KO EKAINAREN 23A8 �

tikatu du Eguzkik. Garridoren arabera, sedi-mentu naturalak ezabatuz bidearen sakoneraeta zabalera handitzeak ez du ezer konpon-tzen, biodibertsitatea suntsitzen du eta albo-ondorioak sortzen ditu: hala nola, draga buru-tzen den eremuetatik gora erosioa, ubideahondoratzea eta irregulartasunak hondoan,azal freatikoa jaistea (eta ondorioz ureztatze-putzuak lehortzea), zubi eta harri-lubeten eus-karriek egonkortasuna galtzea, eta abar.

Kontuak kontu, esku-hartze gehienakibaiertzetan egiten direla eta ur-ateraldienondorioak gutxitzeko mantentze-lanak ibai-

arroetan burutzea komeniko litzatekeela gai-neratu du Garridok, “ibai-arroak artifizial-tzen direnean ondorioak ibaiak berak paira-tzen ditu-eta”. Berdin iturburuekin: ezbaditugu behar bezala zaintzen, sorburuko urbiziek dakartzaten elementuak pilatuz joangodira eta aurrerago, hiriguneetan esaterako,ibaiak gainezka egitea eragin dezakete.

Urtegiak, mesedegarri ala arrisku?Urtegiek ere badute zeresanik honetan guz-tian. Oso urtegi txikiak badira, ez dute gaita-sunik emarian eragiteko. Aldiz, urtegi handia-

1330EKO ZANGOZAKO UHOLDEETATIK HASITA, maki-na bat aldiz egin du gainezka urak gurean. Data esan-guratsuenetatik adibide batzuk hautatu ditugu.

1380, apirilak 15. Bilbon, Galdakaon eta Arrigo-rriagan nabaritu zuten batez ere. Hiriburuko zubiatxikitu zuen urak eta Nerbioi eta Ibaizabal ondokoerrotak suntsitu zituen.

1593, irailak 22. Historialariek Uholde Handiaizendatu zuten. Itsasontziak, amarrak puskatuta, Bil-boko kaleetan barna ibili ziren eta ibaiak San Antonzubiko arkua eta udaletxeko etxeak eraitsi zituen.Herritarrak Begoñako santutegira igo ziren babes bila.

1787, irailak 24-25. Euskal Herrian inoiz jazotakouholderik larriena izan omen zen. Presioak eraginda,Esako harrizko zubia apurtu eta Zangoza hartu zuenurak. Bi metroko altuerara iritsi zen herriko kaleetan,465 eraikinetatik 428 birrindu zituen eta guztira 556bizilagun hil ziren (biztanleriaren %18).

1834, ekainak 30. Gipuzkoa mendebaldean sufri-tu zituzten ondorio larrienak eta 39 herritar hil ziren–gehienak Debabarrena eta Debagoienan–.

1913, ekainak 2. Baztan eta Errobi ibaiaren hara-na izan ziren kaltetuenak, bereziki Erratzu herria.Hiru hildako utzi zituen Elizondon, bat Bidarrain etabeste bat Itsasun.

1933, ekainak 16. Oiartzun ibaiak Errenteria izanzuen jomuga. Ura 5 metroko altuerara ailegatu zeneta fabrika eta instalazio ugari txikitu zuen. Urrianuholde bortitzagoa jasan zuten eta Oiartzun ibaia

behar bezala bideratzeko proiektua agindu zuten;obrak urtetan luzatuko ziren ordea.

1953, urriak 14-15. Truxuak bota zituen ordugutxian eta Gipuzkoan izan zuen eraginik handiena:300 litro ur baino gehiago pilatu zen hainbat tokitaneta bizpahiru metroko altuera lortu zuen. 27 pertsonahil ziren, gehienak Zestoan, autobusean harrapatuta.Trenbide, zubi eta tunelak birrindu zituen urak etahorren ondorioz Plazaolako eta Bidasoako trenakbehin betiko itxi zituzten.

1983, abuztuak 26-27. Ia Euskal Herri osoari era-gin zioten uholdeok, baina Bizkaia izan zen kaltetue-na, bereziki Etxebarri eta Galdakao. 28 hildako eta laudesagertu izan ziren Bizkaian, sei hildako Araban etabost hildako eta lau desagertu Lapurdin. Bilboko AsteNagusi betean, urak hiru eta lau metroko altuerahartu zuen alde zaharrean eta triskantza eragin zuenhainbat auzotan; etxe ugari erabat deseginda geratuziren. Euriak 6.000 hektarea hartu eta 1.500 milioitona ur bota zituen. Kostaldeko herri ugari inkomuni-katurik geratu ziren, azpiegitura asko birrinduta, eta200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoa eraginzuten uraldiek. Ehun udalerri baino gehiago honda-men eremu izendatu zituzten Euskal Herrian. Uhol-deei aurre egin nahian, Deustuko kanala zabaltzeaerabaki zuten Bilbon.

1988, uztailak 19. Deba bailara (bereziki Elgoibar)eta Arabako hainbat zonalde eraso zituen. 16 hildakoutzi zituen.

Uraldi historikoak Euskal Herrian

Irudietan, Bilbo 1983ko uholdeetan; 30 urte beteko dira abuztuan (José Luis, Joseba Ballesteros eta Tamararen argazkiak).

Page 6: UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretaraUHOLDEAK behar dituen eremuak lapurtu dizkiogulako ibaiari, azpiegiturak eraikiz: “Batzuek (zubiak, hesiak…) ur-emaria mugatzea dute

2013KO EKAINAREN 23A 9�

UHOLDEAK

goek, Zadorrakoa edo Añarbekoa kasu,ibaien gainezkatzea txikitu eta hein bateangelditu dezakete, kudeaketa eraginkorra egi-nez gero. Presari esker uraren jarioa eten etamodu kontrolatuan emari txikiagoa ateratzenuztea litzateke konponbidea, URAko kideakargitu digunez. “Baina urtegiak muga batdauka eta ur gehiago bildu ezin duen mailarairitsiko balitz, sartzen ari den emari guztiaaskatu beharko luke; ondorioz, presa azpikouholde-eremuetan azpiegiturak eraiki badira,benetako tranpa bihur daitezke lekuok”. Urte-giak euriari eusteko gai ezbadira, sortzen den arazoaoso larria izan daiteke, hor-tik aurreikuspenen garran-tzia, euri-jasak hasi aurretikurtegia behar adina hustueta lekua egin aldera.

Gestio onaren adibidebat jarri digu Sanz de Gal-deanok: joan den urtarrila-otsaileko euriteetan, Gas-teiztik igarotzen den tarteanZadorrak gehienez 125 metro kubikoko ema-ria eraman zuen segundoko eta 2,90 metrokoaltuera hartu zuen. Hori lortzeko, urtegienkudeaketa funtsezkoa izan zen, bestela segun-doko 375 metro kubikoko emaria eta 5,5metroko altuera hartuko zukeen Zadorrak etakalteak seguruenik askoz handiagoak izangoziratekeen. “Hainbat administrazio eta era-kundek hartzen dute parte urtegien kudeake-tari buruzko erabakietan, URAren koordina-ziopean. Esperientzia, orain arte, oso ona izanda”. Kritikoagoak dira Eguzki talde ekologis-tan; haien hitzetan, urtegien funtzionamendua–jabetza pribatua nahiz publikoa izan– enpre-

sa pribatuen esku dago, “eurek erabakitzendute konportak noiz zabaldu eta noiz itxi, etairizpidea energia-eskaeran oinarritzen da”.

Azkenik, zubiek ere rol esanguratsua duteuhaldietan. Ur-jarioari trabak jartzen dizkionedozein egiturak eragina du eta horregatik,eragozpenik ez sortzeko bezain zabal eta altuizan behar du zubiak, Sanz de Galdeanorenarabera. “Hori ere arautu egin dugu orain,baina dagoeneko eraikita dauden zubi zaharasko benetako arazo dira eta sarri babestuta-ko ondarea da, duten balio historikoagatik”.

Urumea, Kadagoa,Zadorra, Ebro…Puntu beltz ugari dituguEuskal Herrian. Ebrok tris-kantza bat baino gehiagoutzi du Nafarroan –Bidasoaeta Arga ere aintzat hartze-koak dira–; Gipuzkoan Uru-mea eta Oria dira arriskugehien sor dezaketen ibaiak,Deba eta Urola ahaztu gabe;

Araban Zadorrari begiratu behar zaio batezere; Bizkaian Ibaizabal, Nerbioi (honekAraba ere ukitzen du), Kadagoa, Butroe etaGobela ditugu; eta Lapurdin kontuz ibilibehar gara Aturri eta Errobirekin (azkenhonekin baita Nafarroa Beherean ere). Oro-korrean, Eguzkiko kideak gogoratu diguuholde-lautadarik ez duen eta ibai-arro euri-tsua daukan edozein ibaik egin dezakeela gai-nezka. Euskal Herrian, dakigu-nez, euria sarri dugu lagun etaneurri eraginkorrak hartu ezean,ezusteko desatseginak izan ditza-kegu etorkizunean. n

Barrerak jartzeagatik, abiadurahandiagoz jaisten da ura eta aurreragobortitzako egin dezake gainezka.Dragatzea ere “guztiz alferrikakoa”dela dio Jose Maria Sanz de GaldeanoURAko kideak, sedimentu berriekbeteko baitute hutsik geratu den lekua

Goian, Kadagoa hazita, Alonsotegin. Ur-jarioa ez eragozteko bezainzabal eta altu izan behar dute zubiek, eta zubi zahar asko arazo dira.Eskuinean, Añarbeko urtegia. Ondo kudeatuta, ibaien gainezkatzeagelditu dezakete urtegiek, baina euriari eusteko gai ez badira, benetakotranpa bihur daitezke presa azpiko herritarrentzat.

JUA

NC

AR

LOS

RU

IZ/

A.P

.

L UIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/

A.P

.