Bilbo eta bertoko zubiak

5
BILBO ETA BERTOKO ZUBIAK Bilboko hiri-ereduan esanahi berezia daukate zubiek. Eskuinalde eta ezkerraldearen arteko lotura-elementuak dira, eta gizarteratzeko azpiegiturak dira ere bai.

description

Bilboko hiri-ereduan esanahi berezia daukate zubiek. Eskuinalde eta ezkerraldearen arteko lotura-elementuak dira, eta gizarteratzeko azpiegiturak dira ere bai.

Transcript of Bilbo eta bertoko zubiak

Page 1: Bilbo eta bertoko zubiak

BILBO ETA BERTOKO ZUBIAK

Bilboko hiri-ereduan esanahi berezia daukatezubiek. Eskuinalde eta ezkerraldearen artekolotura-elementuak dira, eta gizarteratzekoazpiegiturak dira ere bai.

Page 2: Bilbo eta bertoko zubiak

Uretan gora, Errontegi zubia, ibilgailuen

trafikorako, ez da inoiz oztopo izan bere

garaierari esker. Kontrara, Deustuko

Zubia, 1936an inauguratua, Eskuinaldea

Ezkerraldearekin lotzen zuen itsasadar mailako

zubi bakarra izan zen urteetan. Altxagarria

da, baina 1996an itxi zen ur trafikoa ekidinez.

Apur bat lehenago, Udaletxeko Zubia ere itxita

geratu zen betiko.

Orduz geroztik, itsasadarraren bi bazterrak

ez dira inoiz hainbeste hurbildu. 1997an Zubi

Zuri inauguratu zen, Santiago Calatravarena.

Sei urte beranduago, Pedro Arrupe pasabidea

ireki zen, biak ala biak oinezkoentzat. Azkenik,

Euskalduna Zubia dugu, izen bereko Jauregi

aurrean, oinezko eta trafikoarentzako

igarobidea. Hiru lotura horiei Saha Hadid

arkitektoak Zorrotzaurrerako diseinatutako

pasabide gehiago gehituko zaizkie. Baina

horrezaz gain, itsasadarrak aurki izango du

munduko zubi altxagarririk luzeena: 150metro

luzeko biaduktu mugikorra. Azken horrek,

Itsasadarraren bi bazterrak lotuko ditu EHU-

UPVra doan tranbia Sestaoko geltokira

hurbiltzeko. Eraikuntza 2012an hasiko da,

60 milioi euroko inbertsioarekin.

Itsasontziak kanpoko portutik sartzeak Itsasadarrahesiez libre edukitzeko beharra zeukan denboraluzez. Zubi gutxi behar zen, eta zeharkagarriakizan behar zuten, Bizkaiko Zubi ospetsuarenantzera, Portugaleteko Zubi Esekia bezalaezaguna dena. Zubi hori zen Itsasadar barnerasartzeko ataria.

Page 3: Bilbo eta bertoko zubiak

Zubi Zuri arku itxurako eraikina

da, 10metroko garaiera hartzen

duena Itsasadar gainetik, eta

75metro luzekoa. Estruktura

hodi-habean oinarritzen da,

eta handik, lau metro zabaleko

pasabidea osatzen duten

kristalezko plataformak eusten

dituzten estriboak jaisten dira.

Egitura horrek belaontzi zuri eta

ikusgarri baten itxura ematen dio.

Page 4: Bilbo eta bertoko zubiak

Pedro Arrupe Pasabidea arras ezberdina da.

José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak

egin zuen proiektua, eta bere heriotzaren ondoren,

bere semeak amaitu zuen, Lorenzok. Altzairuzko

hamahiru pieza ditu, sei sarrerarekin, 140metro

luze eta sai metro zabal. Egitura lapatxu-zur

tratatuzko estalkiarekin, labaindurak ekiditeko,

eta bibrazioen aurkako gailu batekin bukatu zen.

Page 5: Bilbo eta bertoko zubiak

Euskalduna Zubia itsasotik hurbileneko muturrean dago. JavierManterola ingeniari nafarrak oinezko eta ibilgailuentzako loturaberri bat asmatu zuen. Metalezko estruktura sendoarekin eraikita,zubiak 250metro luze eta 27metro zabal dauzka, itxura makurrekoaeta markesina batez babestua oinezkoentzako aldean. 1997aninauguratu zen, eta elementurik adierazgarriena 45 metroko garaieraduen iluminazio dorrea da.

Ireki zenetik, Euskalduna Zubiak Deustuko Zubiko eta Enekuri Morgankalearekin lotzen duen tuneleko trafikoaren parte handi bat xurgatzendu. Itsasadar gaineko apaingarria baino askoz gehiago da.