Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

154
Curriculum Anitzeko taldeentzako Unitate Didaktikoa HIRIAK HISTORIAN ZEHAR: Bilbo, Kasu berezia Ana Basterra, Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea

description

Lan proiektua gizarte hizkuntza eremurako. DBH-ko 3. eta 4. mailarako

Transcript of Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Page 1: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Curriculum Anitzeko taldeentzako Unitate Didaktikoa

HIRIAK HISTORIAN ZEHAR: Bilbo,

Kasu berezia

Ana Basterra, Leioako BerritzeguneaAdela Fernández, Getxoko BerritzeguneaMarimar Pérez, Abandoko Berritzegunea

Page 2: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

1. Justifikazioa

Unitate didaktiko honek oinarrizko bi ardatz ditu: hirien bilakaera eta testu-mota narratiboak. Hiri jakin baten garapena lanerako fokutzat hartzeak ikasleengandik gertu dagoen eta ikasleentzako ezaguna den inguru bat abiapuntu hartzea ahalbidetzen du; hiria alegia. Hiriaren bilakaera eta garapena aztergai hartuz, gainera, mendebaldeko gizarteetako bilakaeraren oinarrizko uneetara hurbil gaitezke.

Hiria aztergai hartuz, kasu jakin honetan Bilbo hain zuzen ere, garai ezberdinei buruzko gogoeta egin dezakegu: Erdi Aroko hirien jatorriak mia ditzakegu, baita XXI. mendeko hiriak izan daitezkeena antzeman ere. Bilakaera honek gizarte- eta politika-mailako eraldakuntzak, arkitektura-ereduak, bizimoduen aldaketak aztertzeko... aukera ematen du.

Hiriak, hortaz, gurutzaturik aurkezten zaigun eduki-multzo zabala ikusteko aukera eskaintzen digu interrelazioz. Eduki hauek gurutzaturik aurkezten direnez zentzu aberatsagoa hartzen dute. Unitatean zehar eguneroko bizitzari eta hirigintza-garapenari loturiko aldaketei ematen zaie garrantzia, baita ezaugarri soziokulturalei ere.

Bestalde, Gizarte Zientziei loturiko edukiek hiriekin eta hauen garapenarekin zerikusia badute ere, unitate honetan lantzen diren hizkuntza-mailako edukiek testu narratiboekin dute zerikusia funtsean.

Denboran zehar iraganiko ekintzen adierazpide gisa ulerturiko testu narratiboak, ikasleek unitate hauetan gauzaturiko bilaketen emaitzak aditzera eman ditzaten tresna egokia dira. Testu narratiboen baitan komunikabideetatik heldu diren testu informatiboak nabarmenduko dira bereziki; hauek, gure ikasleentzako etengabeko informazio-iturri baitira.

2

Page 3: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

2. Unitatearen helburuak

2.1. Esparruko helburu orokorrekiko zerrenda

Ahozko eta idatzizko mezuak ulertzea, komunikazio-egoera ezberdinetan dituzten ezaugarriak ezagutuz eta erabilitako zenbait hizkuntza-mekanismori buruzko gogoeta eginez.

Ahoz nahiz idatziz koherentziaz eta zuzentasunez hitz egitea, komunikazio-egoera bakoitzari egokitzen zaizkion baliabideak gaitasunez eta autonomiaz erabiliz.

Irakurketa eta idazketa mintzaera eta ulermena hobetzeko bitarteko gisa balioztatzea, baita kultura eta norbanakoaren atsegina aberasteko iturri gisa ere.

Hizkuntza gauza berriak ikasteko eta errealitatea ulertzeko eta aipaturikoari buruzko azterketa kritikoa egiteko bitarteko gisa erabiltzea, baita jarduera bera arautzeko ere.

Jarduerak modu autonomoan eta orekatuan garatzea.

Ondare kulturala eta naturala egoera soziohistoriko baten adierazpen eta isla gisa balioztatzea eta bere erakusgarririk nabarmenenak interpretatzea; hauek mantentzeak eta hobetzeak duen interesari buruzko kontzientzia hartuz eta norbanakoaren atseginerako bitarteko direla kontuan hartuz.

Iturri ezberdinak, batez ere komunikabideak erabiliz, ahozko informazioa, informazio ikonikoa, estatistikoa, kartografikoa... lortu eta interpretatzea; trataera autonomoa ematea, hauek ematen dituzten mezuen aurrean jarrera kritikoak garatuz eta aipaturiko mezuak behar bezala antolaturik eta ulertzeko moduan aditzera emanez.

Giza talde ezberdinek espazioa erabiltzerakoan eta baliabide naturalak aprobetxatzerakoan beren lurraldeekin ezartzen dituzten elkarreraginak identifikatzea eta aztertzea eskala ezberdinetan; ekonomia-, gizarte-, politika- eta ingurugiro-mailan dituzten ondorioak balioztatuz.

2.2. Helburu didaktikoak

Esparru akademikoko, literaturaren esparruko eta komunikabideen esparruko ahozko nahiz idatzizko testuak ulertzea; aipaturikoen ezaugarri diren zenbait hizkuntza- mekanismori buruzko gogoeta eginez.

3

Page 4: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

Testu narratiboak ahoz nahiz idatziz sortzea.

Esparru akademikoko, literaturaren esparruko eta komunikabideen esparruko ahozko nahiz idatzizko testuen irakurketa kultura- eta ikasketa-mailako aberastasun-iturri gisa erabiltzea.

Talde-lanean ahozko hizkuntza erabiltzea, jarduera bera arautzeko bitarteko gisa.

Lanerako eta ikasteko ohitura autonomoak garatzea.

Ondare kulturala egoera soziohistoriko jakinen isla gisa balioztatzea.

Grafikoak eta planoak abiapuntu hartuz informazioa interpretatzea, informazioa koherenteki komunikatuz, eta aipaturikoak egiteko urratsak ezagutzea.

Idatzizko iturrietatik, komunikabideetatik batez ere, informazioa lortzea, eta informazio hau kritikoki interpretatzea.

Giza taldeen eta inguruaren arteko harremanak aztertzea eta interpretatzea, hirien bilakaeraren bidez.

Hirien bilakaeran izan diren gertaera gogoangarriak ezagutzea, eta aipaturikoak ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalei lotzea.

4

Page 5: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. Edukiak

3.1. Unitateko edukiak

PROZEDURA EDUKIAK JARRERA EDUKIAK KONTZEPTUZKO EDUKIAK- Ikasleen inguruko gizarte-komunikabiderik eta

informazio-iturririk ohizkoenak bilatzea, identifikatzea eta bereiztea.

- Garai ezberdinetako zenbait artelani buruzko azterketa egitea, ezaugarriak bilatuz.

- Esparru honetan erabilitako testuetan teknika ezberdinak aplikatzea: azpimarratzea, ertzetan ideien oharrak hartzea, eskema, koadroak, kontzeptuzko mapak, irakurketa adikorra,...

- Norbanakoaren eta besteren testuak ulertzea eta aztertzea: ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bilatzea, gaia eta egitura identifikatzea.

- Ikasketa-eginkizunetan ahozko hizkuntza erabiltzea.- Egokiak, koherenteak eta zuzenak diren idatzizko testu

narratiboak egitea edukia aldez aurretik zehaztuta.- Testuak berrikusteko prozedurak.- Eskala ezberdinetako planoak eta mapak irakurtzea eta

interpretatzea, eta aipaturikoetan toki eta gertaerak bilatzea.

- Iturri ezberdinak erabiliz informazio esanguratsuak lortzea eta hautatzea; batez ere komunikabideetatik, gai ekonomiko, sozial, kultural, etab.-i buruzko informazioa alegia.

- Inguruaren eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzaren arrazoiak eta ondorioak aztertzea: laburpenaren planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri demografikoei buruzko ikasketa edo ikerketa errazak, herrietako gizarte- edo ingurugiro-mailako arazoak.

- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko mapekin, dosierrekin, etab.-ekin batera.

- Ongi informatua egoteko interesa eta gizarte-komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoa garatzea.

- Gizarteetako adierazpen kulturalak eta artistikoak balioztatzea eta errespetatzea, heziketa pertsonalean duten garrantzia aintzat hartuz.

- Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza pentsamendua, adierazpena eta komunikazioa antolatzeko bitarteko on gisa balioztatzea.

- Irakurtzeko interesa eta zaletasuna informazioa eskuratzeko, ikasteko eta atsegin hartzeko bitarteko gisa balioztatzea.

- Informazio jakina lortzeko iturrien erabilpen zuzena balioztatzea.- Sistema produktiboetan sortzen diren gizarte-,

ekonomia- eta ingurugiro-mailako esku-hartzeen aurrean jarrera zuhurra mantentzea.

- Ekoizpen-prozesuan gizarte-sektoreek betetzen duten egiteko ezberdina ezagutzeko interesa.

- Gizarteek bizirik iraun dezaten eta mantentzeko eta hobetzeko joera izan dezaten baliabide naturalak zentzuz aprobetxatzeak duen beharraz kontzientzia hartzea.

- Komunikabideen ezaugarriak.- Informazio-generoak: albistea, kronika eta erreportajea.- Masen gizartean iritzia sortzerakoan eta bideratzerakoan duten egitekoa.- Arkitektura-estiloak: gotikoa eta barrokoa.- Komunikazio-egoera testuetan: igorlea.- Testu narratiboetako xedea.- Denbora-elementu deiktikoak - Testu narratiboen antolakuntza: albisteen eskema- Denbora-lokailuak.- Aditz-jokoa. - Euskal Herriko laborantza-alorrak eta paisaiak. Hauek Erdi Aroko hirietan duten isla.- Industria: lehengaien eta energiaren kontsumoa. Euskal Herriko industria-espazioak.- Hirugarren sektoreko jardueren aniztasuna eta garapena hiri modernoetan.- Demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak.- Eraldaketa politikoak, ekonomikoak, teknikoak, kulturalak eta sozialak, eta hauek hirien bilakaeran duten isla.

5

Page 6: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3.2. Unitateko edukiek eduki-multzoekin duten harremana

I. MULTZOA: KULTURA, HIZKUNTZA ETA GIZARTEA

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak- Ikasleen inguruko gizarte-komunikabiderik

eta informazio-iturririk ohizkoenak bilatzea, identifikatzea eta bereiztea.

Garai ezberdinetako zenbait artelani buruzko azterketa egitea.

- Ongi informatua egoteko interesa eta gizarte-komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoa garatzea.

- Gizarteetako adierazpen kulturalak eta artistikoak balioztatzea eta errespetatzea, heziketa pertsonalean duten garrantzia aintzat hartuz.

- Komunikabideen ezaugarriak.- Informazio-generoak: albistea, kronika eta erreportajea.- Masen gizartean iritzia sortzerakoan eta bideratzerakoan duten egitekoa.

- Arkitektura-estiloak: gotikoa eta barrokoa.

II. MULTZOA: AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA: ERABILERAK ETA FORMAK

Prozedura-edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak- Esparru honetan erabilitako testuetan teknika ezberdinak

aplikatzea: azpimarratzea, ertzetan ideien oharrak hartzea, eskema, koadroak, kontzeptuzko mapak, irakurketa adikorra,...

- Norbanakoaren eta besteren testuak ulertzea eta aztertzea: ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bilatzea, gaia eta egitura identifikatzea.

- Ikasketa-eginkizunetan ahozko hizkuntza erabiltzea.- Egokiak, koherenteak eta zuzenak diren idatzizko testu

narratiboak egitea, edukia aldez aurretik zehaztuta.- Testuak berrikusteko prozedurak.

- Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza pentsamendua, adierazpena eta komunikazioa antolatzeko bitarteko on gisa balioztatzea.

- Irakurtzeko interesa eta zaletasuna informazioa eskuratzeko, ikasteko eta atsegin hartzeko bitarteko gisa balioztatzea.

- Informazio jakina lortzeko iturrien erabilpen zuzena balioztatzea.

- Komunikazio-egoera testuetan: igorlea.- Testu narratiboetako xedea.- Denbora-elementu deiktikoak - Testu narratiboen antolakuntza: albisteen eskema- Denbora-lokailuak.

- Aditz-jokoa.

6

Page 7: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

III. MULTZOA: ANTOLAKUNTZA SOZIOEKONOMIKOA ETA ESPAZIOAREN ERALDAKUNTZA

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak- Eskala ezberdinetako planoak eta mapak irakurtzea eta

interpretatzea, eta aipaturikoetan toki eta gertaerak bilatzea.

- Iturri ezberdinak erabiliz informazio esanguratsuak lortzea eta hautatzea; batez ere komunikabideetatik, gai ekonomiko, sozial, kultural,etab.-i buruzko informazioa alegia.

- Inguruaren eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzaren arrazoiak eta ondorioak aztertzea.- Laburpenaren planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri demografikoei buruzko ikasketa edo ikerketa errazak, herrietako gizarte- edota ingurugiro-mailako arazoak.- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko mapekin, dosierrekin, etab. –ekin batera.

- Sistema produktiboetan sortzen diren gizarte-, ekonomia- eta ingurugiro-mailako esku-hartzeen aurrean jarrera zuhurra mantentzea.

- Ekoizpen-prozesuan gizarte-sektoreek betetzen duten egiteko ezberdina ezagutzeko interesa.

- Gizarteek bizirik iraun dezaten eta mantentzeko eta hobetzeko joera izan dezaten baliabide naturalak zentzuz aprobetxatzeak duen beharraz kontzientzia hartzea.

- Euskal Herriko laborantza-alorrak eta paisaiak. Hauek Erdi Aroko hirietan duten isla.- Industria: lehengaien eta energiaren kontsumoa. Euskal Herriko industria-espazioak.- Hirugarren sektoreko jardueren aniztasuna eta garapena hiri modernoetan.

IV. MULTZOA: EGUNGO ERAKUNDE SOZIALAK, POLITIKOAK ETA KULTURALAK

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak- Laburpenaren planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri demografikoei buruzko ikasketa edo ikerketa errazak, herrietako gizarte- edota ingurugiro-mailako arazoak.- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko mapekin, dosierrekin, etab. –ekin batera.

- Eraldaketa politikoak, ekonomikoak, teknikoak, kulturalak eta sozialak, eta hauek hirien bilakaeran duten isla.

7

Page 8: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

4. Edukien antolakuntza

Unitate didaktikoa Bilboko hiriaren garapen historikoaren inguruko lan-proiektu gisa egituratzen da. Horrek, denboran zehar gertatu diren eta hirietan isla izan duten aldaketa historiko, sozial, kultural eta ekonomikoak berrikusten joateko bidea ematen digu.

Gizarte Zientzietatik datozen edukiak eta hizkuntza-mailakoak batzeko testu-mota bat hautatzen da, narratiboa hain zuzen, baita testu-genero batzuk ere; albisteak, egunkariak... Izan ere, hauek dira denboran zehar gertaturiko garapenari oso loturikoak diren gizarte-edukiak hedatzeko egokienak.

Unitatea, irizpide kronologikoaren arabera ordenaturiko hiru lan-sekuentziatan banaturik dago. Sekuentzia hauek independenteki eta bereiz landu daitezke; horietariko bakoitzak zentzu propioa baitauka eta azken emaitza duen lan-proiektu errazagoa osatzen baitu. Aitzitik, zentzu orokorra hobeto antzematen da hiru sekuentziak batean landuz gero.

Lehenengo sekuentziak “Egun bat Erdi Aroko Bilbon” du izenburu, eta bertan Behe Erdi Aroko eguneroko bizitzari hertsien loturiko alderdiak ikertzea proposatzen da. Alderdi hauek irudikatzeko, ikasleek zenbait jarduera gauzatu ostean egunkaria idatzi beharko dute taldeko kide guztien artean.

Bigarren sekuentzia, “Garai berria: XIX. mendea”, mende honetan gertaturiko eraldakuntza ekonomiko eta sozialetan murgiltzen da, eta bere hizkuntza-eginkizuna egunkarian eta albisteak eta erreportajeak egiteko eran oinarritzen da. Azken emaitza XIX. mendeko egunkari bat osatzea da.

Hirugarren sekuentziak “Gorabehera handiko mendea” du izena eta XX. mendea du oinarri. Mende honetako gertaera historikoei eta Bilboko hiriak jasaniko gorabeherei buruzko ikuspegi orokorra ematea da helburua. Sekuentzia honetan, literaturaren esparrutik datozen testuei ematen zaie sarrera. Sekuentzia honetako azken emaitza mendeari buruzko erakusketa bat da, jarduerak aurrera doazen heinean antolatuz doana eta ardatz kronologiko bati jarraitzen diona.

Page 9: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5. Jarduerak

5.1. 1. Sekuentzia

EGUN BAT ERDI AROKO BILBON

Aldez aurretiko jarduera: Unitatearen eta sekuentziaren zentzuaren azalpena. Azken emaitza zein motatakoa den. Egunkariaren kontzeptura hurbiltzea.

1. jarduera: Hiriaren kontzeptuaren inguruko aldez aurretiko ezaguerak, baita hiriaren jatorriari buruzkoak ere. Erdi Aroko hiriari buruzko oinarrizko definizioa, bikoteka eginiko gogoetaren bidez.

2. jarduera: Hiriaren hazkuntzaren adierazgarri diren irudien bidez Bilboko hiriak hirigintza-mailan izan duen bilakaerari buruzko informazioaren bilaketa. Garrantzizko informazioa biltzen duen laburpena. Denbora-lokailuei buruzko lana.

3. jarduera: Bilboko hiriaren etengabeko hazkuntza identifikatzea planoan. Lexikoari buruzko lana.

4. jarduera: Informazio-testu bateko kontalariei buruzko lana. Testuen manipulazioa kontalaria aldatuz. Kontalari ezberdinei buruzko ikerketa.

5. jarduera: Eguneroko bizitzako alderdiak aztertzea oinarri duen jarduera. Taldekako lana eta emaitzen aurkezpena. Idatzizko informazio-testu bat sortzeko kontrol-orria. Ahozko aurkezpenerako kontrol-orria eta ohar-orria.

6. jarduera: Eraikin handiak. Gotikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko jarduera.

7. jarduera: Azken emaitzaErdi Aroko Bilboko biztanle bati buruzko egunkari txiki bat idaztea. Ikasle bakoitzak Erdi Aroko Bilbon bizi den pertsonaia bat hautatuko du eta bere bizitzako egun batean gertatutakoa kontatu beharko du. Kontakizun guztiak batuz gizarte-talde ezberdinak bizi ziren erari buruzko ikuspegi orokorra lortuko da.

Page 10: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ALDEZ AURRETIKO JARDUERA : ZER DA EGUNKARIA?

Sekuentzia hau amaitutakoan Bilboko historiari loturiko alderdi ezberdinak islatuko dituen egunkaria osatu beharko duzue. Zuetako bakoitzak garai hartako pertsonaia jakin baten papera hartuko du; modu honetan, banaka idatziriko atalen bidez Erdi Aroko Bilboko bizitza islatzen duen liburua egin ahal izango baitugu.

Lehen urrats gisa, nahiz eta egunkarien berri aski ongi dakizuen, egunkari-mota ezberdinei buruzko ikerketa egingo dugu aipaturikoei buruzko ezaugarririk garrantzitsuenak ateratzeko.

Egin beharko duzuen lehen bilaketa-lana, egunkari diren edo egunkariaren teknika erabiltzen duten hiru liburu bilatzea izango da. Behin lortuta, orri hau bete beharko duzue egunkariaren eta eleberriaren arteko ezberdintasunak azpimarratuz, ondorengo alderdiei dagokienez:

ELEBERRIAREN ETA EGUNKARIEN ARTEKO

EZBERDINTASUNAK

ADIBIDEAK

ARGUMENTUA

KONTALARIA

FORMATUA

Jarraian, José Luis García Martín idazlearen testua irakurriko duzue. Honek, bere ustez egunkariak eduki beharreko ezaugarriei buruzko arrastoak emango dizkigu. Nabarmendu itzazue garrantzitsuenak. Lortutako datuen bidez, idatz ezazue egunkaria zer den eta bere ezaugarriak zein diren azalduko duen testu labur bat.

Page 11: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

EGUNKARI INTIMOARI BURUZKO OHARRAKJosé Luis García Martín

Egunkari intimo mota hainbat egunkari-idazle dago; generorik malguenaz ari gara, norberaren nortasunera gehien egokitzen den generoaz. Kasurik okerrenean, egunkari intimoa ez da ausarkeria-ariketa lausoa baino izaten; ondoen eginikoa, berriz, irakurlearengan bizitza-ilusioa sortzea ondoen lortzen duen literatura-generoa da.

Nik nahiago dudan egunkari intimoa —idazle nahiz irakurle gisa— ez da inoiz intimoa bakarrik izaten (ezta nagusiki ere), nerabeenak izan ohi diren bezala. Nik nahiago dudana pribatuak nahiz publikoak garrantzia duen egunkaria da, munduari irekirik dagoen egunkaria, izen eta abizenak dituzten pertsonaiak gurutzatzen diren tokia... Erreferentziak egilearen zilborretik haratago doazen egunkaria.

Eman dezakeenaz bestela bada ere egunkaria intimoa da, eta kontalariak bere buruaz gutxi hitz egitea komeni da: hobea da zeharka ezagutu dezagun uztea, besteek kontatzen digutenaren bidez. Hautatzea, kontatzea, ordenatzea ere sortzea da.

Egunkarian eguneroko bizitzako kontraesan guztiak sartzen dira: badira gehien maite ditugunak ere jasaten ez ditugun egunak, eta badira biharamunean gogoratzen ez ditugun betiko maitasunak ere. 

Egunkariak literatura-generorik askeena dela badirudi ere (eta baliteke hala izatea ere), horrek ez du esan nahi bere eskakizun propioak ez dituenik. Egunkarigile batek bere ametsak amets direla nabarmendurik baldin badaude bakarrik egin dezake amets.

Literatura-egunkaria literatura da, ez ordea fikziozkoa, nahiz eta batzuetan fikzioak ere sartzen dituen: irudizko bidaiak, ipuinak, eleberri-zatiak...

Egunkari intimoak ez du iskanbilatsua izan beharrik, baina bai zuhur samarra. Egunkari intimorik onenak hezibide oneko ingelesek idatzi zituzten ordain gisa: beren gizarte-bizitzan eguraldia ez zen ezertaz hitz egiten ausartzen ez ziren haiek, alegia.

Egunkaria asmo txarreko ukiturik gabe distilaturiko ura bezalakoa da: zaporegabea eta digeritzen zaila.

Egunkari on batek osagai guztiak onartzen ditu, bat izan ezik: gogaitasuna (balio fetixista edo dokumental hutsa duten zenbait egunkaritan gehien aurki daitekeena, hain zuzen ere).

Egunkari on bat, bertako orrialdeetan aipatzen den inor ezagutzen ez dutenei interesgarri zaielako ezagutzen da.

Oviedo, 1997ko azaroaren 19a

Page 12: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. JARDUERA: ZER DAKIGU HIRIEI BURUZ ?

Jarduera honetan, unitateari hasiera emateko, hiriei buruzko oinarrizko kontzeptuak argitu beharko dituzue bikoteka. Horretarako bi galdera hauei eman beharko diezue erantzuna:

a) Identifika itzazue aurkezten dizkizuegun hiriak, bakoitzari dagokion idazkuna jarriz eta kronologikoki ordenatuz. Beharrezkoa bada bila ezazue informazioa entziklopedia batean.

Antzinaroko HiriaErromatar Hiria

Erdi Aroko HiriaGaur Egungo Hiria

Page 13: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

b) Saia zaitezte Erdi Aroko izarrari buruzko galderak erantzuten, bikoteka oraingoan ere. Ondoren, zuen erantzunak bateratuko ditugu Erdi Aroko hiria definitzen duen testu txiki bat idazteko.

Aipa itzazu horietako batzuk

Zergatik garatu ziren Europan?

Zertatik bizi ziren bertako biztanleak?

Nolakoak ziren beren eraikinak?

ERDI AROKO HIRIA

Zein gizarte-talde bizi ziren haietan?

Zein lanbide zituzten bertako biztanleek?

Zeintzuk sortu zituzten?

Zergatik joaten zen jendea haietara

bizitzera?

Erdi Aroko hiriak Europan garatu ziren eta izan zuten abiapuntu Hauen garapenak -rekin du lotura

Hiri hauen garapena gehien sustatu zuen gizarte-taldea -ena izan zen

Hiriko eraikinak zireneta bertako biztanleen lana izaten zen

Jendea hirietara joaten zen bizitzera -elako

Ezagunenetarikoak dira

Euskal Herrian sortu ziren garai hartan

Page 14: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

2. JARDUERA: BILBOREN JATORRIA ETA HEDAPENA XIX. MENDERA ARTE

Informazio-dosierraren laguntzarekin berreraiki ezazue Bilboko historia jatorritik hasi eta XIX. mendera bitartean. Laburpen-testua idazteko lagungarri izango zaizuen kontrol-orria duzue hemen.

Bilbo XV. mendea

Page 15: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Bilbo XVI. mendea

Bilbo XVII. mendea

Page 16: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

.

LABURPEN TESTUA IDAZTEKO KONTROL ORRIA

Informazio-dosierra arretaz irakurtzea.

Informazio garrantzitsua hautatzea, horretarako beharrezkoa azpimarratuz.

Hautaturiko informazioarekin eskema egitea. Eskema ordena kronologikoaren arabera taxutu behar da.

Koadroko zenbait lokailu erabiltzea.

3. pertsona erabiliz idaztea.

Aditzak lehenaldi burutuan jokatzea.

Alderdi formalak zaintzea.

DENBORA LOKAILUAK

Testuko atal ezberdinetan zehar denboraren joana adierazteko baliagarri diren elementuak dira. Hasieran, Hasiera batean, Ondoren, Beranduago, Jarraian, Gero, Bien bitartean...

Page 17: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

3. JARDUERA: NOLA ARI DA HAZTEN BILBO

a) Irakur ezazue arretaz “Planoa nola interpretatu”

b) Bila ezazue ondorengo kontzeptuen esanahia: planoa, eskala, topografia, zabalgunea, demografikoa, koadrikula.

c) Gaur egungo plano bat erabiliz identifika ezazue XIV eta XIX. mendeen artean Bilboko hirian gertatu den etengabeko hazkundea.

Erabil itzazue kolore ezberdinak, Bilboren jatorria eta zabalkuntza bereizteko.

- “Planoa nola interpretatu”

Planoaren formak eta kaleen trazatuak herriaren jatorriari buruzko argibideak ematen dizkigu, baita herriaren lehenaldi historikoaren berri ere. Planoa eskalara eginiko irudikapen grafikoa da, eta bertan kaleen trazatua eta eraikinen, parkeen, plazen... antolamendua ikus dezakegu. Praktikan, hiriaren marrazki bat da, hegazkin batetik ikusiko bagenu bezala.

Planoa interpretatzeko, lehenik egin behar duguna kokalekuari, topografiari erreparatzea da, erliebea baita bere baldintzatzaile nagusia (muinoa, ibaiertza, itsasertza)

Planoetan erraz bereizten dira hiriko ingurune ezberdinak. Horietako bakoitza hazkuntza-garai jakin bati dagokiona izaten da.

Hirigune historikoa. Zatirik zaharrena da. Forma erregularra edo irregularra izan dezake hiria kokaturik dagoen tokiaren ezaugarri fisikoen arabera eta hiriak planifikaturiko jatorria izatearen edo ez izatearen arabera. Hirigunea, askotan, harresiek mugatzen zuten.

Zabalgunea. XIX. medeko bigarren erdialdean hirietan gertaturiko hazkunde demografikoak antzinako harresiak behera botatzea eragin zuen eta hiri-lurzoru berria sortu behar izan zen. Koadrikula plano ezaguna ikus daiteke bertan; angelu zuzena mantenduz elkarren artean gurutzatzen eta mozten diren kaleekin.

- Hiri modernoa. Zabalgunetik haratago hazi da. Bizileku-guneek eta industrialdeek osatzen dute. Hiri modernoaren trazatua planifikaturikoa izan ohi da, baina bat-baten eta ilegalki sorturiko auzoak dituzten trazatu irregularrekoak ere badira. Auzo hauek hiri funtzionalaren hirigintza-eredua jaraitzen dute; hauetan, auzo bakoitzak kale-sare propioa izan ohi du eta etxeak blokeka eta dorreka multzokatzen dira.

Page 18: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

d) “Planoa nola interpretatu” dokumentuan erro greko eta latindarrak dituzten terminoak agertzen dira, hala nola demografia, topografia, etab. Hau hizkuntzek hitz berriak sortzeko erabiltzen duten prozeduratako bat da.

Hiruko taldeak egingo dituzue hitzak eratzeko mekanismoak laburtzen dituen koadro bat betetzeko. Horretarako, koadroan agertzen diren hitzak nola osatu diren azaldu beharko duzue. Halaber, adieraz ezazue hitzen eraketa-prozeduraren izena (aurrizki-sistema, atzizki-sistema, hitz-elkarketa, maileguak, akronimoak) eta definizioa. Bila ezazue informazioa Euskal Hizkuntzari buruzko testu-liburu edota hiztegiren batean. Ez ezazue ahaztu adibide gehiago gehitzea.

HITZEN OSAERA

DESEGIN

SUDURLUZE

FUTBOL

D.B.H.

TXORITXO

Osagaiak Mekanismoa

Des + egin Aurrizki-sistema

ADIBIDEAK

Page 19: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

4. JARDUERA: NORK KONTATZEN DITU ISTORIOAK?

Jarduera honetan kontalariaren kontzeptua landuko duzue. Ongi dakizuenez, testu bateko kontalaria elementu narratibo bat da; kontakizun bateko egileak istorioa kontatzeko erabiltzen duen baliabidea, hain zuzen. Kontalari-mota asko dago eta jarduera honetan zehar hauek bereizten eta erabiltzen ikasi beharko duzue. Binaka, ondorengo bi urrats hauek jarraitu beharko dituzue:

A) testu bakoitzari dagokion kontalari-mota zein den adierazi. B) kontalari orojakilea eta kontalari protagonista dituzten testuak erabili.

Horretarako, kontalari-mota aldatu eta berridatzi egin beharko dituzue.

KONTALARI MOTAKKontalari protagonista: Bere istorio propioa kontatzen du 1. pertsonan Kontalari orojakilea: 3. pertsonan kontatzen du istorioa eta pertsonaietatik at nahiz pertsonaien baitan gertatzen diren gertakarien berri osoa du. Kontalari behatzailea: 3. pertsona erabiltzen du eta ekintzaren ikusle agertzen da. Ikusten duena kontatzen du soilik.

Page 20: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. testua

2. Testua

3. Testua

“Onofre Bouvila Bartzelonara iritsi zen urtean hiria berrikuntza-sukarrak harturik zuen bete-betean (...) Batzuek eta besteek eztabaidatu egiten badute ere, gehienen iritziz Bartzelonaren lehen eta bigarren fundazioa feniziarrei zor zaie (...) Feniziarren atzetik grekoak eta layetanoak etorri ziren. Lehendabizikoek artisau-hondakinak utzi zituzten pasaeran; bigarrenei arrazaren bi bereizgarri zor dizkiegu etnologoen ustez; kataluniarrek entzuten ari diren itxura egiten dutenean burua ezkerralderantz okertzeko duten joera eta gizonezkoen sudur-zuloetan ileak hazteko joera.

Eduardo Mendoza

“Zerua nahikoa garbi zegoen hilabete hura izateko... Tranbia hartu zuen eta bertatik jaitsi zen Institutuko plazara iritsitakoan. Hareatzara irten zen. Ordu biak laurden gutxi ziren San Nikolasen ordularian. Jendearen erritmoa eta ibilera mantsoa zen, jaiegunetakoa bezalakoa...”

Juan Antonio Zunzunegui

“Kezkagarria iruditu zitzaidana, hasieratik, kale zibilizatuetatik jaitsi beharrean Iturrizatik San Frantziskorako aldapa ilunean gora egin genuela izan zen; Palancaren paralelotik gora, infernuko gizakien barneko ghettoen artean mundu barneko ghetto bihurturiko Bilboko auzo txinotik hain zuzen.Behin San Frantzisko kalerako bidean jarrita, Linaje tabernaren aurretik igaro ginen, jaiotza bizidunaren itxura zuena: junkiez, gameluz, beltzez eta mairuz... josirik zegoen. Ibaira ematen duen kale perpendikular batetik San frantzisko utzi eta maldaren erdialdean kokaturiko taberna “bitxira” iritsi ginen.

Juan Bas

Page 21: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5. JARDUERA : EGUNEROKO BIZITZA

Unitatean aurkituko duzuen laguntza-materiala eta zuek ekarririko materialak erabiliz, idatzizko lana egin beharko duzue. Ondoren, zuen ikaskideen aurrean aurkeztu beharko duzue ahoz. Lanerako gaia Erdi Aroko eguneroko bizitza izango da. Talde bakoitzak giza talde bati buruzko lana egin beharko du, koadroan aipaturiko eguneroko bizitzari buruzko alderdi guztiak azalduz.

ALDERDIAK GIZA TALDEAK-ETXEA ETA JATEKOA-JANTZIA ETA GARBITASUNA-OGIBIDEAK-DIBERTIMENDUAK-EMAKUMEAREN EGITEKOA

Boteretsuak, nobleak eta burgesak.Mesprezaturikoak, nekazariak, langileak, arrantzaleak.Erlijiosoak, apaizak, monjeak, apezpikuak.

Lehendabiziko urratsa, informazio osoa irakurtzea eta zuen lanerako garrantzizkoa iruditzen zaizuena hautatzen hastea da. Jarraian, landuko dituzuen puntuak bilduko dituen eskema bat egin beharko duzue, eta hori abiapuntu hartuz zuen lana idazteari ekingo diozue. Lana gidoi baten laguntzaz aurkeztu beharko duzue zuen ikaskideen aurrean, giza talde ezberdinek Erdi Aroan zuten bizimoduari buruzko ikuspegi orokorra lortu ahal izateko.

KONTROL ORRIA

Informazio osoa irakurri Garrantzizko informazioa hautatu Eskema egin Zirriborroa egin Zirriborroa berrikusi ondorengoak kontuan hartuz:

paragrafo bakoitzean ideia ezberdina garatu 3. pertsona erabili Aditz-denboren erabilera Lokailuak erabili

Behin betiko testua erabili Alderdi formalak zaindu: azala, orrialde-zenbaketa... Erabilitako informazio-iturria aipatu ondorengo ereduari jarraiki:

AZNAR F. (1994), España medieval, Madril, Anaya.

Page 22: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Ahozko erakusketa bati buruzko oharrakBAI EZ

Informazioa ordenaturik dago

Erakusketak interesa pizturik mantentzen du

Intonazioa egokia da

Lexikoa hartzaileari egokiturikoa da

Jarrera eta keinuketa egokiak dira

Ahozko aurkezpena egiteko kontrol-orria

Egin ezazu kontatu behar duzunari buruzko eskema Saia zaitez zure aurkezpenari interesa emango dion adibide edo

bitxikeriaren bat sartzen Berrikus ezazu hiztegia zure ikaskideei terminoren bat azaltzea

beharrezkoa den frogatzeko Saia zaitez ahotsaren tonua kontrolatzen Zaindu itzazu zure jarrera eta keinuak

Page 23: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

6. JARDUERA: HIRIA ETA BERE ERAIKINAK

Hona hemen Bilboko zenbait eraikinen irudiak. Behatu ostean, indentifikatu egin beharko dituzue eta beren arkitektura-estiloari eta apaindura-elementuei buruzko ezaugarriak aipatu. Honez gain, saia zaitezte eraiki zireneko garaia ere zehazten. Erabil ezazue gotikoari buruzko informazioa.

Page 24: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 25: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 26: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Espainiako arte gotikoa

Estilo gotikoa XII. mendearen erdialdetik aurrera Mendebaldeko Europan garatu zen nazioarteko estiloa ere bada. Arte gotikoaren sorrera ez da teknika berrien garapenaren ondorio,

gizarte berri baten, bizitza-ikuskera berri baten, erlijiozkotasun berri baten, gustu eta interes berrien beharrei erantzuten diena

baizik.  

Hiri-gizartearen garapena

Bide garrantzitsuetako portu eta gurutzeetan merkatari eta artisauak bilduz joan ziren, denbora iragan ahala garrantzia handiagoa hartuz joan ziren hiri edo burguak osatuz.

Merkataritzak lan-antolaketa ezberdinaren beharra zuen.

Gizarte feudalean jopuak nobleari bere burua eskainiz babesa bilatzen bazuen ere, hiriko gizartean merkatari eta artisauak korporazioetan (kofradiak edo gremioak) bildu ohi ziren beren interesak babesteko.

Hiriek jaun feudalekiko independentzia eskatu zuten denbora gutxiren buruan.

Arkitektura

Katedrala, arkitektura gotikoaren adierazgarri osoena bada ere, arkitektura zibila garrantzia handiagoa irabazten hasiko da.

Arkitekturaren beharrak asetzeko sorturiko arte plastikoak ere gero eta garrantzia handiagoa hartzen hasiko dira, harik eta arkitekturatik

Page 27: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

independizatu arte.

Aurrerapen teknikoak aprobetxatuz, oso mintzaira adierazkorra sortuko da. Katedral gotikoa erlijio-kontzepzioaren sinbolo bihurtuko da eta gaur arte mantenduko da kristau elizaren sinbolo gisa.

Ezaugarriak:

Ondorengoak dira katedral gotikoaren ezaugarriak:

Bertikaltasuna, altuera, lerdentasuna eta argitasuna.

Arku zorrotz edo ojiba-arkuaren erabilera

Gurutze-gangaren erabilera: 2 arku zorrotzek (nerbioak) gangaren euskarria osatzen dute. Hauen pisua zutabeek eusten dute (nerbio-sortak). Hormek ezin dute pisua jasan, eta beraz beirateek estaliriko leiho handiak egin daitezke.

Arbotanteen erabilera: arku zorrotzek sorturiko saihetseko indarra kanpo-kontrahormak erabiliz orekatzen da; pinakuluz erremataturiko ostikoen gain finkatzen diren arbotanteak hain zuzen.

Hona hemen elizaren goranzko joera azpimarratzen duten elementu gehiago:.

Kanpandorreak; fatxada nagusia estutzen duten orratzez amaitzen direnak nagusiki.

Gurutzadurari buru ematen dion orratza kanpoko aldean.

Ojiba-arkuaren erabilera leihoetan, barnealdeko arkuetan eta klaustroetan.

Tenpluaren barnealdean:

3 edo 5 nabeko basilika-oinplanoa edo latindar gurutzea erabiltzen jarraitzen da; erdiko nabea aldamenekoetakoak baino askoz ere garaiagoa izaten da.

Beirateek aldamenetako eta gurutzadurako leihateak eta fatxadako erdiko hormataleko arrosa-leihoa estaltzen dituzte. Leihate handiek argiaren sarrera ahalbidetzen dute eta beirateen erabilerak argi hori iragaziz giro jakina sortzeko aukera ematen du.

Euskarri faszikulatu edo zutabeak luzatu egiten dira altuera handia lor dezaten.

Pobleteko Monasterioa (Tarragona)

Cuencako Katedrala

Leongo Katedrala

Burgosko Katedrala

Toledoko Katedrala

Santa María del Mar

Bartzelonako Katedrala

 Leongo katedraleko beirateriak

Page 28: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 29: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

7. JARDUERA: NIRE EGUNKARIA

Sekuentziako azken jarduera honetan Erdi Aroko Bilboko bizitzari buruzko egunkaria idatzi beharko duzue guztion artean. Ikasle bakoitzak pertsonaia bat aukeratu beharko du eta Erdi Aroko Bilboko bere bizitzan gertatzen zaion guztiaren berri eman beharko du. Kontakizun guztiak batuta gizarte-talde ezberdinek zuten bizimoduari buruzko ikuspegia lortu ahal izango dugu. Azken emaitza gisa lortuko duguna ikastetxeko liburutegirako liburu bat izango da.

Jarduera hau urratsez urrats egin beharko duzue, orain arte agertzen joan diren edukietariko asko biltzea eta laburtzea eskatzen baitu. Hona hemen eredu bat idatzizko lana egiteko lagungarri.

EGUNKARIA IDAZTEA

Lehenik eta behin, hauta ezazu ahotsa emango diozun pertsonaia.Ordena ezazu Bilbori, Erdi Aroko hiriari eta testu narratiboei buruz duzun informazio guztia. Egin ezazu kontatuko duzunari buruzko eskema bat.Hauta ezazu zure egunkariarentzako tonua: tristea, malenkoniatsua, alaia...Egin ezazu lehenik zirriborro bat.Berrikus ezazu zirriborroa ondorengoak kontuan hartuz:1. pertsonaren erabileraAditzak iraganaldian erabiltzeaTokiari eta garaiari loturiko elementu deskribatzaileen agerpenaMintzaira arrunta eta adierazkorra erabiltzeaAnakronismoak erabiltzea

Idatz ezazu behin betiko testua.

Page 30: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

EGUNKARIAREN MAKETAZIOA

Zuen ekarpen guztiak batu Alderdi tipografikoak erabaki:

letraren neurria, letra-mota, kolorea, izenburuak...

Testuen ondoan jartzeko irudiak bilatu

Aurreko eta atzeko azalaren diseinua aukeratu

Aurkibidea egin Atal guztiak batu eta liburu bat

prestatu

Page 31: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5.2. 2. Sekuentzia

GARAI BERRIA: XIX. mendea

Aldez aurretiko jarduera: XIX. mendeko oinarrizko zenbait ezaugarriri buruzko aldez aurretiko ezaguera. Binaka, garai horretako datu adierazgarriak bilatzea zerrenda bat abiapuntu izanik. Datuak bateratzea. Definizioa idaztea.

1. jarduera: Testu laburrak landuz XIX. mendeko aldaketei buruzko lana egitea. Aipaturiko ezaugarriak laburtuko dituen kontzeptuzko mapa egitea.

2. jarduera: Prentsaren hastapenak aztertzea. Testu bat irakurri eta laburtzea.

3. jarduera: Informazio-generoei buruzko lana egitea. XIX. mendeari buruzko albistea idaztea. Kontrol-orria.

4. jarduera: XIX. mendean zehar Bilbon izandako hazkuntzari buruzko azterketa egitea. Hazkuntza horren arrazoiei buruzko gogoeta egitea. Azalpen-testu bat idaztea.

5. jarduera: Pentsamolde kontserbadorearen eta liberalaren arteko ezaugarriak alderatzea.

6. jarduera: Literatura-testu bat irakurtzea. Narratibaren edukiari eta egitura-elementuei buruzko iruzkina egitea.

7. jarduera: Eguneroko bizitzako alderdiei buruzko azterketa egitea. Erreportajeari eta erreportajea idazteari buruzko lana egitea.

8. jarduera: Azken emaitza. XIX. mendean Bilbon argitaraturiko egunkari bateko atal bat idaztea.

Page 32: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ALDEZ AURRETIKO JARDUERA: ZER GERTATU ZEN XIX. MENDEAN?

XIX. mendeari buruz dituzuen ideiak bateratzeko binaka lan egingo duzue eta emango dizkizuegun irudiekin lotu beharko dituzue ondorengo zerrendako ezaugarriak. Irudi batek XIX. mendea aurkezten du eta besteak aurreko garaia.

Ondoren emaitzak bateratuko dituzue, eta horiek abiapuntu izanik laburpen-testu txiki bat idatzi beharko duzue lehenaldi burutua erabiliz.

EZAUGARRIEN ZERRENDA

Jaiotze-tasa altua , Sozialismoa, Animali bidezko garraioa,

Bapore-makina, Feudalismoa, Hilkortasun-tasaren beherakada,Gesta-kantuak, Argazki-kamera,

Errekonkista, Langile-mugimendua, Erromantizismoa,Eleberria, Aurerapen zientifikoa, Gosea eta izurritea,Velázquez, burgesiaren goraldia, Industria-iraultza,Absolutismoa, Barrokoa, Amerikaren Kolonizazioa,Errealismoa, Telefonoa, Independentziaren Gerra,

Errenazimendua, Liberalismoa, Eusko Alderdi Jeltzalearen Sorrera,

Goya, Trenbidearen sorrera, Nobleziaren goraldiaGurutzadak

Page 33: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

EMAITZEN ORRIA

XIX. MENDEA AURREKO GARAIA

**************

***************

XIX. MENDEARI BURUZKO LABURPEN TESTUA EGITEKO EREDUA

XIX. mendearen ezaugarriak honakoak dira:

Gizarteko alderdi asko aldatu egin ziren; ondorengoak esaterako:

. Honez gain, XIX. mendean...

Page 34: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. JARDUERA: GIZARTE BERRI BATERANTZ

A) Hona hemen arretaz irakurtzeko zenbait testu. Atera itzazue testu bakoitzeko ideiarik garrantzitsuenak eta jar iezaiozue atal bakoitzari dagokion argazkia.

NEKAZARITZA ALDAKETAK

XIX. mendearen 2. erdialdean nekazaritzaren alorrean gertatu ziren aldaketak handiak izan ziren. Ekoizpena handitu egin zen arrazoi ezberdinek eraginda: laborantza-lurrak lantzeko era berriek eta lurrak lantzeko makineria berriek eraginda. Espainian patataren eta artoaren laborantza finkatu egin zen.

Halaber, ganaduaren hazkuntzan ere aurrerapen handiak izan ziren.

Elikagaien ekoizpena handitu zenez, nekazari kopuru handi batek hirietara jo zuen lan bila eta modu honetan, hirietako industria-garapena erraztu zuten.

XIX. mendeko lehen urteetan, ordura arte gizateriaren historia osoan zehar inoiz gertatu ez zen eraldaketa ekonomiko bat gertatzen hasi zen Mendebaldeko Europan. Aldaketa hauen eragilea Industria Iraultza izan zen. Industrializazio azkarraren fenomeno hau, XVII. mendearen bigarren erdialdean hasi zen Britainia Handian, eta bapore-makina (indar mekaniko bat) ekoizpenean eta garraioan barneratzean zetzan. Industria Iraultza Britainia Handian hasi bazen ere, fenomenoa mendebaldeko beste tokietara ere zabaldu zen. XVIII. mendean fabrikek urak sorturiko energia erabiltzen zuten funtsean. Bapore-makinak meatze- eta metalurgia-industria eraldatu zituen lehenik, eta batik bat ehunaren industria. Baina eraldaketarik sakonena garraioaren alorrean egin zuen.

INDUSTRIA IRAULTZA INDUSTRIAL

Page 35: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

GARRAIOEN IRAULTZA

ASMAKARIAK

Lurreko garraioaIndustria-iraultzak gure esku jarritako teknologia berriek, ekoitziriko produktuak

kantitate handitan eta distantzia luzeetan garraiatzea ahalbidetu zuten.

Trenbideak industrializazioa sustatu zuen eta komunikazio azkar eta errazak ahalbidetu zituen. Trenbideak garatzearekin batera tunelak eta zubiak eraikitzeko aurrerapen handiak jarri ziren abian. Tunel gutxi zegoen XIX. mendea baino lehen eta zubiei dagokienez, ordura arte eraiki zirenak pisu handiegirik ez zuten oinezkoak eta gurdiak igarotzeko eginak izan ziren batik bat. Lehen trenbideak abian jarrita, benetako ingeniaritza-lanak eraikitzen hasi ziren hala nola tunelak edota zubi zintzilikariak.

Itsas garraioaItsas garraioak ere modernizazio-prozesu sakona izan zuen. Portuetan hobekuntzak egin ziren eraikuntza eta azpiegitura berriak eginez, hala nola faro-sarearen eraikuntza eta sakonera handitzea.Itsasontziak bapore-makinez baliatzen hasi ziren.

Asmakari garrantzitsu asko da XIX. mendean kokatzekoa. Garrantzitsuenen artean josteko makina, hozkailua, bizikleta, argazki-kamera, latak irekitzekoa, elektrizitatea, telefonoa, irratia, zinematografoa, trolebusa eta autoa dira aipatzekoak.

Page 36: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. argazkia 2. argazkia

IRAULTZA DEMOGRAFIKOA

Badirudi berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik izan zen oparotasunak bere isla izan zuela demografian; hazkundea finkatu egin baitzen. Europa osoa hartuta, 1850. urtean 262.000.000 biztanle izatetik 325.000.000 biztanle izatera igaro zen 1880. urtean.

Hazkunde honen arrazoi erabakigarria ordea, hilkortasun-tasaren beherakada baino gehiago, mendearen hasieratik antzematen zena eta etengabe beheraka zihoana, jaiotze-tasaren hazkuntza eraginkorra izan zen. Agi denez, lan-aukera gehiago zegoenez bikoteak goizago ezkontzen ziren eta haur gehiago izaten zituzten.

Industriaren garapenak nekazaritza-guneetatik industria berria kokatzen ari zen hirietaranzko migrazioa eragin zuen. Garai honetan, industria-populazioari gero eta gehiago ziren zerbitzu-sektoreko (merkataritza, garraioa, bankua, irakaskuntza, administrazio publikoa, etab. ) langileak gehitu zitzaizkion. Lan hauetarik gehienak hirian egiten ziren; hau dela eta, aldi honetako fenomeno demografikorik adierazgarriena urbanizazioa dela esan daiteke.

Hirietan, bizitza-kalitatea hobea izaten zen; gas bidezko argia eta ur korrontearen hoditerien instalazioa gisako aurrerapenen onurak izan zituzten lehenak izan baitziren.

Page 37: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

3. argazkia 4. argazkia

5. argazkia

Page 38: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

6.argazkia 7. argazkia

8. argazkia 9. argazkia

B) Bila ezazue Bilbori buruzko informazioa lehendabiziko sekuentziako dosierrean. Testuetan aipaturiko alderdietan jarri behar duzue arreta. Jarduera honetan zehar jaso duzuen informazioa erabiliz kontzeptuzko mapa egin beharko duzue. Kontzeptuzko maparen izenburua “XIX. mendeko bigarren erdialdeko Bilboko ekonomia eta gizartea” izan daiteke. Gogora ezazue 1. sekuentziako 1. jarduerako kontzeptuzko mapa.

2. JARDUERA: INFORMAZIOA

Page 39: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Jarduera honetan prentsarekiko lanari hurbilduko gatzaizkio, Gizarte Komunikabideek garapen eta zabaltze handia izan baitzuten XIX. mendean. Prentsaren hastapenei buruzko ondorengo testuko urratsak jarraitu beharko dituzue segidan:

Irakur ezazue binaka prentsaren garapenari buruzko testua Azpimarra itzazue oinarrizko datu guztiak Eman ezazue aditzera paragrafo bakoitzeko edukia, aditzik gabeko esaldi

baten bidez Aipa itzazue XIX. mendeko prentsaren garapena sustatu zuten sei faktore

Prentsaren sorrera

Egunkaria, gaur egun ezagutzen dugunaren gisakoa, Ingalaterran jaio zen XVIII. mendean. Dena den, horren aurretik ere badira egungo prentsaren aurrekaritzat jo daitezkeen argitalpenak. XVII. mendean, adibidez, Kazetak argitaratzen hasi ziren astero-astero. Espainiako lehena Madrilgo Kazeta izan zen (1661).

Lehen egunkaria Ingalaterran sortu zen XVIII. mendean. Egunkariak kafetegietan izaten ziren; bertan biltzen baitzen jendea hauek irakurri eta albisteei buruzko nondik norakoei buruzko aipamenak egiteko. Prentsaren garapenak iritzi publikoaren sorrera ekarri zuen. Kazetaritzako enpresek, denboraren joanean, berrikuntza teknikoak sartu zituzten, albisteak jasotzeko informazio-azpiegitura ezarri zuten eta zabaltze-sistemak hobetu zituzten. Hau guztia, trenbide-sareak garatzen ari ziren bitartean gertatu zen.

Espainian egunkariak oso garestiak ziren eta gutxi batzuek eskura zitzaketen soilik. Irakurle ilustratuei zuzendurik egunero argitaratzen ziren paperez gain, burgesek herri-izaera zuten argitalpenak sortu zituzten. Era askotariko edukiak aurkezten zituzten argitalpen hauek XVIII. mendean zehar garapen handia izan zuten.

XIX. mendearen erdialdean albiste- eta publizitate-agentziak sortu ziren. Trenbidearen garapenak egunkariak azkar zabaltzea erraztu zuen. Informazioa zabaltzeko, berriz, agentziak telegrafoaz baliatu ziren. Modu honetan, “kazetaritza berria” izenekoa gailendu zen eta aipaturikoan mezuek argiak, zehatzak eta objektiboak izan behar zuten.

XIX. mendearen bukaera aldera kazetaritza-

Page 40: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

enpresek berrikuntza teknikoak sartu zituzten eta albisteak jaso eta zabaltzeko sistemak hobetu zituzten. Horretan, inprentaren mekanizazioa, papera eta tintaren fabrikazio hobea, trenbidearen zabalkuntza... lagungarri izan ziren. Helburu nagusitzat entretenimendua zuten egunkari hauek, hilketei buruzko kontakizunak eta abentura iskanbilatsuak, herri-literaturako eleberri-ipuinak, denbora-pasako orrialdeak (jokoak, gurutzegramak), idatzi edo grabaturiko umorea... izaten zituzten. Hori guztia irakurtzen ohiturik ez zegoen irakurle bati zuzenduriko mintzaira ulerterrazean egiten zen. Dominikarrek behe-mailako jendea irakurtzera ohitu zuten, herri-literatura sortzea ahalbidetu zuten XIX. eta XX. mendean eta masen prentsa anitzaren merkatua sortu zuten.

Espainian 1835. urtea baino lehenagoko egunkariek ez zuten ia informaziorik barneratzen. Gai politiko edota zientifikoak jorratzen zituzten soilik. Formatu txikikoak izan ohi ziren, zutabe bakarra erabiliz idatzi ohi ziren eta itxuraz aspergarri samarrak izaten ziren. Baina data honetatik aurrera, egungoen tankera handiagoa duten egunkariak sortzen hasi ziren. Egunkari hauen kanpoko itxura atseginagoa zen eta edukia ez zen gai politikoetara mugatzen; literatur kritikari, denbora-pasei, gertakariei eta umoreari eskainiriko tarte berriak ere izaten baitzituzten. Publizitateari tarte handiagoa eskaini ohi zitzaion eta foileto txikiak barneratu ohi ziren (atalkako eleberriak). Foileto hauek oso harrera ona izan ohi zuten irakurleen artean.

Tiradak oso txikiak izaten ziren; inoiz ez 1.500 ale baino gehiago, baina zabalkuntza handia izaten zuten ahots altuko irakurketak zuen tradizioari, irakurketa-kabineteei eta kafetegietan, ateneoetan eta solasaldietan irakurtzeko zegoen ohiturari esker. Madrilen eta probintzietako hiriburuetan hezkuntza zabaldu ahala irakurleak ere gehituz joan ziren.

Bilbo argitalpen-sektoreko aitzindari izan zen XIX. mendean zehar; inprenta eta argitalpen handiak izan baitzituen. Bilbon ideia ezberdinez hornituriko kazetaritza garatu zen; kazetaritza politikoa, ekonomikoa eta kirolari loturikoa. Bilboko kazetaritza bere gizartearen isla izan da beti eta XIX. mendearen bukaeran bizi izan zuen bere urrezko aldia. Garai hartan, ezin kontatuzko argitalpen

Page 41: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

mordoa editatzen zen.

3. JARDUERA: ALBISTEAK IDAZTEN

Jarduera honetan kazetaritza-generoaren kontzeptua landuko duzue. Horretarako, entziklopedia edo testu-liburu batean informazioa bilatu eta ondorengo koadroa bete beharko duzue:

Kazetaritza-generoak honakoak dira:

Oinarrizko bi kazetaritza-genero bereiz ditzakegu:

Kazetaritza-generoen ezaugarriak honakoak dira

Ondoren, XIX. mendeko egunkari batean agertu ahal izango zen albiste bat idatzi beharko duzue bikoteka. Aldez aurretik albisteen ezaugarriak ikusiko ditugu.

ALBISTEA informazio argia eta zehatza da.

Ustekabekoa da eta ez da egun batetik bestera errepikatzen.

Objektiboa izan behar du.

Ez du sinadurarik

Agentziaren izena eta albistea igorri den tokiaren berri ematen da.

Oinarrizko bi zati dauzka:

LEADa, hasiera edo sarrera. Irakurlearen arreta bereganatzen saiatzen da eta informazioaren oinarrizko datuak laburtzen ditu. Datu hauek zer?, nor(k)?, noiz? zergatik? galderei erantzunak dira. Leada batzuetan azpimarraturik agertu ohi da, bi zutabeetan eta letra lodiz idatzirik,

INFORMAZIOAREN GORPUTZA: garrantzia gehien duenetik gutxien duenera ordenaturiko gainerako informazioak osatzen du.

Albistean leadaz eta informazioaren gorputzaz gainera, tipografikoki bereizirik ager daitezkeen izenburua eta azpi-izenburua ere ager daitezke.

Page 42: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ALBISTEA IDAZTEKO kONTROL ORRIA

Hauta ezazu izenburu deigarri bat eta idatz ezazu aditzik gabeko esaldia osatuz.Egin ezazu igorriko duzun informazioari buruzko eskema.Era ezazu leada oinarrizko bost galderei erantzunez. Ordena ezazu informazioa paragrafoka daturik interesgarrienak hasieran jarriz. Bila ezazu zure albistearen informazioaren lagungarri izango den grafiko bat.Idatz ezazu argazki-oin labur bat irudiaren azpian jartzeko.Idatz ezazu albistea lehenaldia erabiliz.Kontrola itzazu formatuari dagozkion alderdiak: tipografia, zutabeak, etab.

Page 43: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

4. JARDUERA: BILBO ZABALDU EGIN DA

Jarduera honetan Bilbon izandako hiri-hazkuntza aztertuko duzue: “zabalgune” izenez ezagutzen dena hain zuzen. Horretarako, ondorengo urratsak jarraitu beharko dituzue:

A) Identifika itzazue ondoren agertzen diren eraikinak:

Page 44: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

B) XIX. mendearen bukaera aldera eraikitako eraikuntza hauek identifikatu ostean, eskuartean duzuen Bilboko planoan kokatu beharko dituzue. Marraztu ezazue Bilboko Gran Via kalea. Gran Via eta planoan azaldu dituzuen eraikinak ikusita XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean zehar hiribildua handitzen joan zen modua irudika dezakezue.

Page 45: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

C) XIX. mendean Bilboren hazkundea eta garapena eragin zuten arrazoietariko batzuk aztertuko dituen testu labur bat idatzi beharko duzue segidan. Horretarako, ondorengo prozedura jarraituko duzue:

GRAMATIKA ARIKETAKTestua idatzi aurretik arrazoi eta ondorioei buruzko hizkuntza-adierazpena lantzeko

ariketa batzuk egitea proposatzen dizuegu.1) Ordezka ezazu ondorengo esaldi hauetan “-elako” atzizkia esanahi berbereko beste adierazpideren bat erabiliz:Ez da hondartzara joan euria ari duelakoEzin du diskoa erosi dirurik ez duelakoMutil hori oso gustuko du jatorra delako Beti gose da gutxi jaten duelako2) Osa izazu esaldi hauek ongi datorkien arrazoi egokiren bat hasieran jarriz. Saia zaitezte hizkuntza-molde ezberdinak erabiltzen:Pozik nagoBerandu iritsi da Arropa busti egin daEz du erosiEztabaidan aritu ziren 3) Ordezka ezazu ondorengo esaldietan “ondorioz” partikula esanahi berbereko adierazpideak erabiliz:

Uda da, ondorioz eguraldi ona egiten duOso ongi abesten du, ondorioz disko asko saltzen dituOso mutil jator eta atsegina da, ondorioz asko egiten du neskatan Oso ona da lanean, ondorioz laster igoko dute postuz

4) Osa itzazu ondorengo esaldiak adieraziriko arrazoiari ondorio bat erantsiz. Saia zaitezte lokailu ezberdinak erabiltzen.Hamarretan irten zenEguna libre daukaUholdeak izan zirenHotzeriak jota daudeEz ziren etsaminean aurkeztu5) Guztien artean idatziriko esaldiak alderatuz, osa ezazue arrazoiak eta ondorioak adierazteko erabilitako esamoldeak biltzen dituen zerrenda bat.

GRAMATIKA ARIKETAKTestua idatzi aurretik arrazoi eta ondorioei buruzko hizkuntza-adierazpena lantzeko

ariketa batzuk egitea proposatzen dizuegu.1) Ordezka ezazu ondorengo esaldi hauetan “-elako” atzizkia esanahi berbereko beste adierazpideren bat erabiliz:Ez da hondartzara joan euria ari duelakoEzin du diskoa erosi dirurik ez duelakoMutil hori oso gustuko du jatorra delako Beti gose da gutxi jaten duelako2) Osa izazu esaldi hauek ongi datorkien arrazoi egokiren bat hasieran jarriz. Saia zaitezte hizkuntza-molde ezberdinak erabiltzen:Pozik nagoBerandu iritsi da Arropa busti egin daEz du erosiEztabaidan aritu ziren 3) Ordezka ezazu ondorengo esaldietan “ondorioz” partikula esanahi berbereko adierazpideak erabiliz:

Uda da, ondorioz eguraldi ona egiten duOso ongi abesten du, ondorioz disko asko saltzen dituOso mutil jator eta atsegina da, ondorioz asko egiten du neskatan Oso ona da lanean, ondorioz laster igoko dute postuz

4) Osa itzazu ondorengo esaldiak adieraziriko arrazoiari ondorio bat erantsiz. Saia zaitezte lokailu ezberdinak erabiltzen.Hamarretan irten zenEguna libre daukaUholdeak izan zirenHotzeriak jota daudeEz ziren etsaminean aurkeztu5) Guztien artean idatziriko esaldiak alderatuz, osa ezazue arrazoiak eta ondorioak adierazteko erabilitako esamoldeak biltzen dituen zerrenda bat.

AZAlpen testua idazteko kontrol orria Dosierrean informazioa bilatzea.

Informazio garrantzitsua azpimarratzea.

Informazio hau arrazoia/ondorioa egitura duen eskema batean laburtzea.

ONDORIOA 1. ARRAZOIA 2. ARRAZOIA AZKEN ONDORIOA

Ondorengo puntuak kontuan hartuz testua idaztea:

hirugarren pertsonaren erabilera lehenaldi burutua erabiltzea Arrazoiak eta ondorioak aditzera emateko lokailu eta juntagailu egokiak

erabiltzea. Beharrezkoa bada ondoren proposatzen ditugun ariketak egitea aldez aurretik

Page 46: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5. JARDUERA: PENTSAMOLDE KONTSERBADOREA ETA PENTSAMOLDE LIBERALA

Ondorengo testu hau irakurrita pentsamolde kontserbadorearen eta pentsamolde liberalaren arteko ezberdintasunak atera beharko dituzue. Jarraian, ezberdintasun horiek datu-bilketarako orrian adierazi beharko dituzue.

DATUAK BILTZEKO ORRIA

Page 47: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

KARLISTAK LIBERALAK

GERRA KARLISTAK

Fernando VII.ena Erregea semerik utzi gabe hiltzeak ondorengotza-arazo handiak sortu zituen Espainian, eta arazo honi politika ezegonkortasunarena ere batu zitzaion.

Ondorengo izateko emakume bakarra zegoenez, Isabel alegia, erregeak 1705. urteaz geroztik Espainian ezarririk zen eta emakumeei tronua hartzea galarazten zien Lege Salikoa indargabetu zuen. Erregearen anaia zen Carlos María Isidrok, ordura arte haren ondorengo izan zenak,

Page 48: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Portugalen hartu zuen aterpe eta ez zuen bere iloba ondorengo izateko onartu. 1833. urtean erregea hildakoan, artean adin gutxikoa zen Isabel II.enak hartu zuen tronua bere ama María Cristinaren erregeordetzapean. Hori gertatu bezain laster Carlos printzearen aldekoak altxatu egin ziren Espainiako probintzia askotan eta Lehenengo Gerra Karlistari eman zioten hasiera.

Baina gerra hau ez zen dinastikoa bakarrik, absolutista eta liberalen arteko ezberdintasun sakonak ere bazituen oinarrian. Hala, altxamendu karlistaren helburua ez zen Carlos Maria Isidrok tronua eskuratzea bakarrik, gero eta gehiago handitzen ari zen liberalen eraginaren aurrean monarkia tradizionala defendatu ere egin nahi zuten. Liberalek Isabel II.aren alde eginda, Fernando VII.ena baino atzerakoiagoa izango zen erregea tronura iristea ekidin nahi zuten.

Kontuan hartzeko moduko beste alderdiak erlijioari eta foruei zegozkienak ziren. Tesi liberalek irabazteak, Elizaren boterearen galera eta Espainiako zenbait tokitako antolakuntza-pribilegioei (foruei) kaltea eragiten zien erregimen politiko homogeneoa ezartzea ekarriko zuen. Hori dela eta, altxamendu karlista, kleroak indarrik handiena zuen tokietan eta foru-pribilegioak ziren edota Espainiako Suzesio Gerraren (1700-1714) ondoren pribilegio horiek galdu ziren tokietan gailendu zen.

Karlismoa indartsua zen Galizian, Nafarroan, euskal probintzietan (joera liberaleko probintzietako hiriburuetan izan ezik), Aragoiko Antzinako Koroako eskualde batzuetan, hala nola Katalunian eta Aragoiko bertako inguru batzuetan eta, noiz edo noiz, Gaztela eta Leongo zenbait tokitan.

Gerrak hiru aldi izan zituen. Lehenengoan, 1833 eta 1835 urteen artean izan zen hartan, Zumalakarregi jeneral handiaren gidaritzapean aritu ziren karlistak. Dena den, aldi honetan bi taldeen artean ezberdintasunak sortzen hasi ziren. Karlistak bitan banatu ziren; itunaren aldekoak batzuk eta aldeko ez zirenak besteak. Isabeldarren artean ere, moderatuak eta muturrekoak bereizi ziren.

Taldeen baitako ezberdintasun hauek gerraren egoeraren geldiunea sorrarazi zuten. Karlistak ez ziren matxinada beren inguruetatik haratago zabaltzeko gai eta isabeldarrek ezin zuten errebolta menderatu. Karlisten porrota, 1835. urtean Bilboko setioan Zumalakarregi hil izanaren ondorio izan zen hein handi batean.

Hirugarren aldiak 1837 eta 1940 bitarteko urteak hartzen ditu bere baitan. Aldi honetan Aragoiko eta Kataluniako eragin karlista gogortu egin zen Cabrera jeneralaren eskutik; militar handia hau ere. Gerrak amaierarik gabea zirudien, baina talde bakoitzaren baitan itunaren aldekoak eta moderatuak indarra hartzen hasi ziren eta akordio batera iristea lortu zuten. Akordio honetan elkarrekiko kontzesioak egiten ziren, foruak onartuz batasun konstituzionalari kalterik eragin gabe. Karlisten Nagusi zen Maroto Jeneralak eta Espartero Jeneral Liberalak “Bergarako Besarkada” sinatzeak iparraldeko gerrari amaiera eman zion; baina aipaturikoak segida izan zuen Katalunian, harik eta Cabrerako behin betiko porrota gertatu zen arte. Altxamendu karlistak Katalunian jarraipena izatearen arrazoia Bergarako besarkada traiziotzat hartu izana izan zen. Izan ere, besarkada honek foruak zituzten probintzietan aipaturikoak mantentzea adosten zuen eta foruak ezartzeko eskaera egiten zuten probintziak ahazten.

Page 49: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Liberalek agindutakoa bete ez izanaren ondorioz beste bi gerra karlista sortu ziren. Bigarrena 40ko hamarkadan gertatu zen eta garrantzia eta iraupen gutxikoa izan zen. Hirugarrena, berriz, 1872 eta 1876. urteen artean izan zen eta antolaturiko indar gisa ulerturiko Karlismoaren gainbehera ekarri zuen.

6. JARDUERA: BADATOZ FRANTSESAK...Guztion artean Barojaren ipuina irakurriko dugu ahots altuan. Irakurri ostean

ondorengo gaiak landuko dituzue binaka:a) identifika ezazue ekintza gertatzen ari den garaia.b) azal ezazue pertsonaia nagusiak zein diren eta gerra karlistetako taldeekin duten

harremana. Erabil itzazue testuko aipamenak zuen azalpenak frogatzeko.c) egin ezazue inguruari buruzko mapa, testuan aipatzen diren zenbait toki kokatuz.d) ipuinean “Independentzia Gerra” terminoa agertzen da. Aipaturiko gerrari eta

gerra hau bere koadroetan irudikatu zuen Espainiako pintore bati buruzko informazioa biltzen duten hiru edo lau lerro bilatu.

e) testuko aipamenak erabiliz, liberalen eta karlisten ezaugarririk aterako al zenukete?

f) testuko zatiak erabiliz azal ezazue ipuinean zein kontalari mota agertzen den. Froga ezazue.

g) bila itzazue testuan denbora-lokailuak, hau da, denboraren joana aditzera emateko erabiltzen diren terminoak.

h) Irudika ezazue ipuinari ongi datorkion bukaera eta gara ezazue orrialde erdi batean.

Page 50: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

KONTRAKO FAMILIAK PÍO BAROJA

I. AURREKARIAK

XIX. mendearen hasieran, Elizondon, Baztango Haranaren erdialdean, Nafarroan, herriko kale zaharrean, arkuak zituen kalean, bizilagun ziren eta aurkakotasun handia zuten bi etxe zeuden: Ursua etxea bata, eta Sanjuanena bestea.

Elizondo kaleko Ursuatarren eta Suanjuanenatarren arteko etsaitasunaren arrazoia inguruko errota bat erostea izan zen. Sanjuanenatarrek errota beraientzat nahi zuten beren jabetza borobiltzeko; baina Ursuakoak gailendu egin zitzaizkien eta lehenago erosi zuten. Orduz geroztik batzuek eta besteek ez zioten elkarri agurrik zuzentzen.

Independentzia Gerra izan zen bitartean, Ursuatarrek eta Suanjuanenatarrek galera handiak izan zituzten. Ursuatarretako bat, gainerakoak baino ausartagoa izan zena, Ignacio

Almandoz, Mexikora joan zen, hogei urte eman zituen han, irin-negozio batez bidez aberastu zen eta diru asko zuela itzuli zen Elizondora.

Bien bitartean, Goienetxetarrak, edota Sanjuanenatarrak gainbehera etorri ziren. Batek denda zuen arkuak ziren kaleko etxean, hiru edo lau bider hipotekatua, eta zaharrena, Martin, Independentzia Gerran eta 1820tik 1823rako gorabehera-garaian hondoa jotakoa, Lekaroz izeneko herrixka bateko baserri batera joan zen bizitzera, huraxe baitzen geratzen zitzaion jabetza bakarra.

Gerra karlista hasi zenean, Sanjuanenatarretako bi fakziora joan ziren. Horietako bat, gizon ezkongabea zen Rosario Goienetxe, Guibelalderen indar armatuetan sartu zen, teniente izatera iritsi zen, bala batez zauritu zuten eta hanka bat moztu behar izan zioten; bestea, Martinen bilobatariko bat zen, alabatariko baten semea, Esteban Urroz izena zuena, guztiek Sanjuanena sarjentu izenez ezagutzen zuten Nafarroako Kintoa.

Logikoa denez eta gerra guztietan gertatzen den bezala, karlistek aurkakoak espoliatzen zituzten, nahiz eta ez zituzten beti beretarrak errespetatzen. Gauza berbera egiten zuten beren

etsaiek ere. Eskualdeko herrietan, Elizondon batez ere, gertuko eskualde eta zelaietan lursailak zituzten liberal ugari zegoen. Lur eta baserrietan guztia lapurtu zuten.

Ursua etxeko indiano zaharrak, on Ignacio Almandozek, bere jabetzan izandako ebaste eta suteak Nafarroako Kintoaren tropek egin zituztela jakin zuen. Aipaturiko Kintoko sarjentu zen Esteban Urroz, hots, Sanjuanena goitizenez ezagutzen zena. Suteetariko batean, Almandozen ahaidetako bat zauritu zuten, baina miraria bailitzan ihes egitea lortu zuen. On Ignazio bera, baserri bati bisita egitera zihoala tirokatu zuten karlistek, su-etena zen garaian.

Ursuatarren artean aurkako familiarekiko etsaitasuna asko handitu zen okerkeria hauen ostean eta mendeku basatia hartzeaz mintzatu ziren euren artean. Almandoz zaharraren bilobetako bat, hemeretzi urteko Jose, boluntario liberal egin zen.

Jose Almandoz (Josetxo) bere herrira bueltatu zen gerrako zoritxarrak ezagutu ostean. Gaztea eta oro har langabea izatean, soto aurretan eta dendetan ematen zuen denbora hizketan. Halako batean, arkuen kalean, Sanjuanena etxeko azoka txiki batean, Gabriela Urroz ezagutu zuen, Goienetxe zaharraren biloba, bere familiaren etsai zena eta Nafarroako Kintoko Esteban sarjentuaren arreba.

Gabriela Lekaroztik Elizondora joaten zen josten ikastera eta denbora-epe laburrak

Page 51: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

igarotzen zituen bere familiartekoen etxean. Oso neskatila liraina, gatzduna eta atsegina zen.

Josetxok eta Gabrielak elkar ezagutu zuten, lagun egin ziren eta senar-emaztegai bilakatu. Gazteak zirenez garai lasaiagoren batean ezkontzeko aukera izango zutela pentsatzen zuten, beren etxeen artean zen ezinikusi ospetsuari amaiera emateko.

Josetxok aurkako familia gerra aurretik ezagutzen zuen, baita Gabrielaren anaia zen Esteban Urroz ere, betidanik iluna eta setatsua iruditu zitzaiona. Gerora, bere andregaiaren osabatariko bat ere ezagutu zuen, Trinidad Goienetxe, Rosarioren anaia zena; gizon atsegina, ulerkorra eta aiurri bizikoa.

Askotan Trinidadek ondorengoa esaten zion Josetxori bere ilobarekin hizketan ikusten zuenean:

-Ez dut uste nire kontra ezer duzunik.-Nik, ez.-Orduan adiskideak izan gaitezke.-Niregatik, gustu handiz.Eta biek, topo egiten zutenean edota agurtzerakoan eskua ematen zioten elkarri

adeitasunez.

II. MINAREN ETORRERA

Udaberriko egun ilun eta triste hartan, Baztango Udaletxeak herriko txistulariei kalera ateratzeko agindua eman zien, arratsaldeko lehen orduetan Elizondora iristekoa zen Mina jeneralaren etorrera ospatzeko. Txistulari birtuosoek, horietarik bi danbolina joz eta danborrarekin besteak, bira bat eman zioten herriari, eta euri-zaparrada hasi zenean Gobernadoreen jauregiko arkuetan babestu ziren, plazaren atzealdean. Arkuak eusten zituzten zutabeetako batean sostengatuta bi zahar ari ziren hizketan, karlista bata eta liberala bestea. Eltzaburu eta Doneztebe artean egun gutxi batzuk lehenago Zumalakarregik eta Minak izandako topaketari buruz ari ziren; Elizondon ezagutzen hasiak ziren xehetasunei buruz.

-Zumalakarregi Mina baino militarragoa da- ziurtatzen zuen karlistak.-Bai, baliteke; baina Mina igaro egin da eta besteak igaroko ez zela zioen- erantzun

zuen liberalak.-Baina, zergatik igaro da? Ziria sartu diolako, Elio engainatu duelako, Zumalakarregik

bidalia zirudien gutun faltsua bidali diolako, eta Eliok, aurrera egin beharrean, atzera egin zuen eta bidea libre utzi.

- Hortxe dago bada koska! Ergela izaki. Gerran guztia da zilegi; batzuetan indar handiagoa edukitzea eta trebetasun handiagoa edukitzea besteetan.

Trebetasuna euskaldunak oso atsegin duen hitza da.- Eta horrelako gauza bat ongi eginikoa dela uste al duzu? Hori egitea ez dagokio jeneral bati- zioen karlistak.

- Ah! Nondik begiratzen den. Jenerala ez da bera bakarrik, bere soldaduak ere hor daude, mila edo bi mila. Mendien artean ez aurrera eta ez atzera baldin badago, zer egin behar du? Bere jendea galtzen utziko al du? Ez. Ahal duen moduan egin behar dio aurre egoerari.

Karlistak kontrako arrazoiak ematen zituen eta bere argudioei heltzen zien berriz ere. Bi gizonengandik hurbil beste bi pertsona zahar zeuden eta hauek ere Minaz hizketan ari ziren.

- Gizon hori gaiztoa da, fedegabea da- zioen bietako batek, oso apaindurik zegoen eta oso adierazkorra zen serora itxurako batek-. Bere odolari uko egin dio erlijioaren aurka joanez. Barren txarreko etsaia bezalakoa da.

- Bada, jende oso jakitunari entzun diodanez liberala eta kristau ona izan daiteke

Page 52: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

pertsona bera- baieztatzen zuen itxura txiroagoa eta zarpailagoa zuen besteak.- Ah! Gezurra dirudi zuk halakorik esatea, Kataliñ; hori ezin daitekeena da, liberal

guztiak galdurik daude, denak; guztiek izango dute zigorra eta guztiak joango dira infernura.- Eta karlistak ez, Madalen?- Ez.- Horien artean ere badira, bada, gaizto askoak.- Bai, baina ez da gauza bera, Kataliñ; ez da gauza bera; izan ere, karlistek zeinahi

pertsonaren akatsak izan ditzakete, baina liberalek horiez gain Elizaren aurkako bekatuak ere badituzte. Inoiz ez dugu euskaldunen artean liberalik izan denik entzun. Lotsagabekeria galanta da hori. Gauza santuak gaitzeste hori lotsagabekeria handia da.

Orduantxe zerua lainotu egin zen berriro, more koloreko laino iluna agertu zen eta danbor- eta turuta-soinua entzun zen.

- Badatoz, badatoz- hasi ziren esaten.Herriko zinegotziak, on Ignacio Almandoz haien artean, tropei ongi etorria egitera atera ziren plazaren sarrerara, eta atzetik jakin-minak jotako pertsona-talde bat joan zitzaien. Gastadoreak azaldu ziren beren buru-babes eta guzti, eta nazionalen ereserkia jotzen ari zen banda ondoren. Soldaduek itxura nekatua, zikina eta basatia zekarten.

Ondoren Mina jeneralak mando baten gainean jarririk eta nagusi eta laguntzaileez inguraturik egin zuen agerrera plazan. Oso gaixorik zegoen itxura zuen. Begirada tristea zuen. Kalerako lebita bat, kapa nabar bat sorbalda gainean, eta kopa altukoa, borobila, hulez forraturikoa zen kapela zuen buruan bilduriko koloretako zapiaren gainean. Mina, Gobernadoreen jauregiaren aurrean jarri zen bere Estatu Nagusiarekin eta tropek bere aurrean egin zuten desfilea.

- Gora Mina! Gora Erregina! Gora askatasuna!- egin zuten oihu amorruz Charandajako frankoek eta herriko liberal gutxi batzuek. Desfilearen amaieran, musikak Riegoren Ereserkia jotzeari ekin zion, eta babeseko ofizialek agurra egin zuten ezpatak altuan zituztela. Herriko aipamenak handiak ziren. Frankoetariko batzuek azalpenak ematen zituzten.

III. JENERALAREN GAUA

Minak, bere emazte Juanitarekin batera plazako jauregietako batean hartu zuen ostatu, Arizkuneakoan. Ez du gonbidapenik onartzen; gaixorik zegoenez bere burua zaindu behar zuen, eta Iruñeko bere medikuak erregimena eginarazi zion.

Afari arina egin ondoren buruzagi nafarra, kapotean bildurik, su ederra zuen tximiniatik gertu kokaturiko aulkian eserita isilik eta pentsakor zegoen. Gertuko mahai batean, olio-lanpararen argitan, mapak, paperak eta tintontzia ikusten ziren.

Bere emaztea, Juanita anderea, gaua igarotzeko prestaketa-lanetan ari zen. Hizketan ari zirela Ros de Olano sartu zen gelan eta txantxetan aritu zen Juanitarekin pixka batean. Kaleetan entzun zuenari buruz aritu zitzaion eta bere pasadizoekin entretenitu zuen. Jeneralak Ros de Olanori hots egin zion.

- Zer diote hor zehar?Ofizial poetak herrien izpirituaren, herrietako esames eta txutxu-mutxuen eta solasaldietan zabaltzen ziren albiste eta gezurren berri izateko ahalmen berezia zuen, ahalmen literarioa inondik ere. Juanitak lagun handia zuen bere senarraren laguntzaile hau; aipaturikoak, zenbaitetan bere bertsoak eta zenbaitetan Esproncedarenak irakurtzen zizkion, azken honen lagun baitzen eta maitasun-abenturak kontatzen baitzizkion.

Ros de Olanok karlistek Lekarozen gorderiko kanoien kontura bideratu zuen elkarrizketa trebetasun handiz, herriko jendearen interesekoa zen arazoa zela argudiatuz. Minak

Page 53: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

entzun zuenean, pentsakor gelditu zen. - Bai.., badut gertakariaren berri...; nik ez nuke jarrera bortitza hartu nahi

nekazariekin...; amore ematen badute, ez dut ezer egingo...; baina behartzen banaute, geldiezina bilakatuko naiz... eta nitaz gogoratuko dira.

- Ni modu ofiziosoan Lekaroza joaterik nahi al du jeneral horrek; bertan gertatzen ari denari buruzko xehetasunen berri jakin dezadan?

- Bai, ongi deritzot... Joan zaitez.- Agian nekazariren batek dakiena esan dezan lor baitaiteke partikularki. - Bai, ongi deritzot. Hortaz joan zaitez eta ekar iezadazu hango berri.

IV. LEKAROZENHurrengo egunean, goizeko zazpietan, Eros de Olano eta Josetxo Almandoz zaldi

gainera igo ziren Urtsua etxearen atarian eta trosta luzean abiatu ziren Lekarozera. Herrixkara iritsitakoan Josetxok Martin zaharraren etxera jo zuen. Zalditik jaitsi zen, Eros ofiziala bezalaxe, eta zaldiak ukuiluan sartu zituzten. Ondoren sukaldean sartu ziren. Sutondoan zaharra, bere emaztea, Andre Mari eta sehaskan zegoen haur bat zeuden.

Josetxok Martin zaharra aurkeztu zion ofizialari. Ofizialak Martinekin hitz egin nahi zuen eta Gabrielaren bila joan zen bere aitona konbentzitzen saia zedin. Martin zaharrak eta Eros de Olanok karlistek ezkutaturiko armen eta kanoien gainean hitz egin zuten. Zaharrak behin eta berriz esan zuen ez zekiela ezer. Ez zegoen hura konbentzitzeko modurik. Ez zen inolako emaitzarik lortu. Inork ez zuen ezer aitortzen. Kanoien kontuari buruz ezer ez zekitela esaten eta errepikatzen zuten.

V. MINA ETA ZAHARRAK

Gauez, Ros de Olano Mina bisitatzera joan zen Arizkuneara.- Zer berri dakarzu Lekaroztik?- galde egin zuen jeneralak.- Hango jendeak ezkutaturiko armen berri ez duela ziurtatzen du.- Ezin liteke.- Hala diote.- Oso ongi. Ikusiko dugu nor den setatiagoa: haiek edo ni.Hurrengo egunean soldaduek eta ofizial batek deklarazioa hartu zieten auzotarrei. - Non daude gorderik kanoiak? Egiten zuten galde.

- Nik ez dakit- erantzuten zieten.

Inork ez zekien ezer. Gazteak ihes eginak ziren edota aldez aurretik fakzioan zebiltzanak ziren. Ez zegoen zaharra besterik; zaintzaileak jarrita herriko etxe nagusietariko batean itxi zituztenak. Horien artean zen Martin Goienetxe. Guztiek ukatu egiten zuten; inork ezin zuen daturik txikiena ere eman. Ziurrenik zenbaitek armen ezkutalekuaren inolako berririk ez zuen izango eta harriturik eta txunditurik agertzen zen; beste batzuek bazekiten zerbait baina ez zeuden hitz egiteko prest.

Gauean, prozesuaren arduradun zen kapitainak, Elizondora iritsitakoan, jenerala zegoen ostatura jo zuen eta auzotarren adierazpenak irakurri zizkion.

Minak, haserre, ez zuen ezer esan, eta bere erabaki izugarrietako bat hartu zuen. Ofizial bati konpainia hartu eta goizean goiz herrixkara joan eta preso guztiak bil zitzan agindua eman zion. Bera ondoren joango zen.

Aginduak bete egin ziren. Goizaren erdialdera, jenerala bere laguntzaileak hartuta agertu zen. Plazan Lekarozko gizon guztiak zeuden, hogei hain justu; guztiak zaharrak ziren.

Mina bere astoaren gainetik jaitsi zen eta haien aurrez aurre jarriz karlisten kanoiak gorderik zeuden tokiaren berri eman zezaten beharrezkoa zela esan zien gaztelaniaz.

- Non daude lurperatutako kanoiak?.- Ez dakigu.Gaztelaniaz ia batere hitz egiten ez zutenek hala esaten zuten:

Page 54: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

- No saber.Minak euskaraz errepikatu zuen galdera, eta zaharrek erantzuna errepikatu zuten:-Ez dakigu.

Zenbaitek sorbaldak makurtu zituen. Minak kopeta ilundu zuen eta auzotar guztiak zaharrak zirela konturatu zen.

- Eta gazteak?- galdetu zuenEz zen ulertzen zaila. Gazteak fakzio batean zeuden. Zaharretako batek ironiaz egin zuen irri. Mina suak hartu zuen. Berriz ere aurrez aurre jarri zitzaien eta hala esan zien:

- Nire azken galdera da. Erantzuten ez baduzue, fusilatu egingo zaituztegu berehala. Non daude kanoiak?- Ez dakigu.Jeneralak, asaldaturik, sarraskia eragin zuen. Bosnaka kontatzeko agindua eman zuen

eta bosteko bakoitzeko bosgarrena preso geldituko zen, heriotza-zigorrera kondenatua. Bost izan ziren aukeraturikoak eta horien artean Martin Goienetxe.

-Orain fusilatu behar al dira, jeneral hori?- galdetu zuen laguntzailetariko batek.- Zer bada?

- Konfesatzeko denbora eman beharko zaie. Bestela, itxura txarra emango du eskualde osoan zehar.- Bai, ongi da. Eraman ditzatela egon diren etxe berera. Bihar goizean fusilatu egingo ditugu.

Bostak baserrira joan ziren soldadu artean. Atea zaintzen zentinelak jarri zituzten. Arratsaldean, apaizak konfesatu egin zituen eta absoluzioa eman zien. Bost zaharrak lasai zeuden, heriotzaren zain etsia hartuta. Guztiek ere beren familiartekoak halako axolagabetasunez hartu zituzten.

VI: GOIZEZ

Gaua luzea eta astuna izan zen haientzat. Eguna argituz zihoan. Soldadu-talde bat gurutzatu zen oinkadei jarraiki. Dudarik gabe, exekuziorako prestakuntzak hasiak ziren. Eta orduan Ros de Olano agertu zen baserriaren aurrean eta zalditik jaitsi zen azkar batean. Josetxo gerturatu zitzaion. Presoak zeuden etxera hurbildu ziren. Zentinelek sartzen utzi zieten. Zaharrak bukaeraren zain zeuden lasai. Apaizak aholkatu egiten zituen.

-Oraindik bada denbora- esan zien Ros de Olanok- oraindik bada denbora. Nahikoa duzue kanoiei buruz dakizuena esanda jeneralak heriotza-zigorra barka diezazuen.

Josetxok euskarara itzuli zuen esaldia, eta entzun zutenaren berri emate hutsarekin heriotza-zigorra barkatuko zitzaiela errepikatu zuen.

- Ez dakigu ezer- erantzun zuten zaharrek.- Ezer ez!- egin zuen oihu Martinek harrokeriaz- eta nik jakinda ere ez nuke esango.Alferrikakoa zen saiatzea.- Hau izugarria da- egin zuen deiadar Ros de Olanok- zahar gizagaixo horiek akabatzea izugarrikeria da.Etxetik irten ziren eta etxeko atarian soldadu-patruila aurkitu zuten. - Koadroa osaturik al dago?- galdetu zion Ros de Olanok sarjentu bati.- Bai, teniente jauna.Presoak jaitsi egin ziren eta haiek inguratzen zituen patruila abian jarri zen danborraren

erritmoari jarraiki. Une hartan, Gabrielaren amona kalera irten eta oihuka hasi zen. Ukabila erakutsiz, ilea harroturik, haserre eta itxura tragikoz irten zen.

- Badaramatzate! Badaramatzate! Dohakabeak! Madarikatuak!Soldadu batek baionetaz mehatxatu zuen, eta emakume zaharra oihu bizia eginez sartu

zen atzera etxean. Ros de Olano eta Josetxo exekuzioa izango zen tokiranzko bidea hartu nahi ezik zalantzati gelditu ziren. Martin zaharraren baserriko atea atzetik itxi zen. Denbora gutxiren buruan deskarga itxiaren soinua entzun zen. Tiro bakanak ondoren.

- Grazia-kolpea-esan zuen Josetxok.

Page 55: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

- A zer ankerkeria! Egin zuen oihu Ros de Olanok- A zer lanbidea gurea!.- Bai, izugarria da.Fusileriaren burrunbaren ondoren isilunea eta barealdia etorri zen. Emakume bat ate-

jota eta oihuka igaro zen.- Zer gertatzen da? – galde egin zioten han eta hemen-- Herria erretzera doazela.Etxeetatik emakume, zahar eta mutilak irten ziren beldurturik, arropa-fardelak eskuetan

zituztela eta norabide guztietan korrika egiteari ekin zioten. Handik denbora gutxira ke zurizko zutabe lodiak irteten hasi ziren teilatuen gaineko aldeetatik.

- Zer egingo duzu?- galdetu zion Ros de Olanok Josetxori.-Hemen itxarongo dut emakume horiek nire beharrik izango balute ere.- Ondo da, ni Elizondora itzuliko naiz.Ofiziala zaldiaren gainean jarri zen eta herriaren irteeran osaturiko konpainiarekin egin

zuen bat berriz ere.-Gora erregina! ¡Gora Mina!- egin zuten soldaduek amorruz.

Kornetak entzun ziren eta danborrak arradak egiten hasi ziren. Abian jarritakoan, Riegoren ereserkia jotzeari ekin zioten. Josetxo bakarrik geratu zen bere andregaiaren etxeko ate itxiaren aurrean suteek eragindako keari so.

Page 56: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

7. JARDUERA: EGUNEROKO BIZITZARI BURUZKO ERREPORTAJEA

Jarduera honetan erreportajea deritzan kazetaritza-generoa landuko dugu. XIX. mendeko Bilboko eguneroko bizitzari buruzko informazioarekin gai honi loturiko erreportajea idatzi beharko duzue. Horretarako ondorengo urratsak jarraitu beharko dituzue.

LANAREN PROZEDURA

1- Aukera ezazue lanerako gaia: demografia, kultura edo teknologia.2- Irakur ezazue informazio-dosierra eta hauta ezazue XIX. mendeari dagokion informazioa.3- Erreportajearen ezaugarriei buruzko informazioa jarraituz idatz ezazue erreportaje labur bat.4- Egin itzazue zuen erreportajearen fotokopiak gainerako lan-taldeei emateko.5- Egin ezazue erreportaje berria, landu gabe utzi dituzuen alderdiak eta zeuenak barneratuz. Horretarako, izan itzazue kontuan ondorengo irizpideak:

Zuen ikaskideek emaniko informazioaren irakurketa arretatsua.Testuari zuen estiloa ematea, zatien artean lotura eta koherentzia mantentzen duen testua egitea lortuz. Informazio grafikoa bilatzea (argazkiak, grafikoak...).Zirriborroak berrikustea, zuzenketa mofosintaktiko eta ortografikoa egitea kontuan izanik.

Page 57: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ERREPORTAJEA

Zentzu hertsian albiste ez diren, nahiz eta zenbaitetan izan daitezkeen, uneko gertaeren azalpen zabala da.Gertakari baten azalpena ematea du helburu, gertakariaren inguruko egoera guztien berri emanez. Erreportajea aldi batekoa da, ez da errepikatzen.Kazetariak, betiere objektiboa denaren barruan, bere iritzia eman dezake aditzera.Kazetariak erreportajea egiteko datuak ikertzen ditu eta gaiari buruzkoak sakontzen ditu pertsonalki. Erreportajeak bere egileak sinatzen ditu beti.Argazkiak, grafikoak... izan ohi ditu normalean. Luzeak izan ohi dira.Bi zati izan ohi dituzte: LEADa eta GORPUTZALEAD: Irakurlearen arreta bereganatzen saiatzen da, gaia interesekoa izan dakion ahalegintzen da, lehen lerroetan informazioaren funtsa agertzen baino gehiago. Horregatik lead-mota asko dago (azalpen laburra, albistean esaterako), galdera, deskribapena, aipamena... GORPUTZA: Erreportajearen edukia hartzen du.Bi erreportaje-mota garrantzitsu inkesta eta elkarrizketa dira.

Page 58: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

8. JARDUERA: EGUNKARIA EGINGO DUGU

Jarduera honek lantzen ari garen sekuentzia itxiko du; hori dela eta, sekuentzian barna garaturiko edukiaren zati handia gogoratu eta erabili beharko duzue.

Gogoratuko duzuenez hiruko talde bakoitzak egunkari bat egin beharko du (bi aldetakoa). Bertan XIX. mendeko bizitzako alderdiei buruzko informazioa eman beharko duzue. Gogora ezazue dagoeneko albiste eta erreportaje bat idatzirik dituzuela eta biak ere lagungarri izango zaizkizuela azken lan hau prestatzeko.

Zuen egunkariak egiteko ondorengo pausuak proposatzen dizkizuegu:

EGUNKARI BAT EGITEKO JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK

Egunkariari emango zaion tonua zein izango den erabakitzea: serioa, kritikoa, umorezkoa...

Gaia hautatzea: politikoa, ekonomikoa, bariatua... Egunkariarentzako izen egokia bilatzea eta goiburuaren diseinua

aukeratzea Talde-lana planifikatzea eta garatuko dituzuen gaiak eta erabiliko

dituzuen kazetaritza-generoak hautatzea.

Informazioaren ondoan jartzeko baliabide grafikoak eta orrialde bakoitzeko publizitatea hautatzea.

Orriak erabiliz lehen maketazioa egitea eta informazio bakoitza bere tokian jarriz espazioa banatzea.

Informazio ezberdinak idaztea:o informazioaren gorputzaren zirriborroa egitea o informazioaren edukia islatuko duten goiburu egokiak bilatzea o LEADean agertzen diren datuak laburtzea

Beharrezko alderdiak hobetuz zirriborroak berrikustea Azken bertsioa egitea:

o DINA4 erabiltzea (ordenagailua) edo DINA3 (eskuz)o Informazioak bereizteko prozedurak erabiltzea o Hiru zutabe erabiliz idaztea

Page 59: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5.3. 3. Sekuentzia

GORABEHERA HANDIKO MENDEA

Aldez aurretiko jarduera: Azken emaitza izango den erakusketaren azalpena. Gerra Zibilaren gatazkaren inguruko aldez aurretiko ezagutzak lantzeko jarduera. Gertakariekin harremana duen film bat ikusi aurretik informazio-testu txiki bat irakurtzea. Filmari buruzko galdeketa egitea, taldean erantzuteko eta erantzunak bateratzeko.

1. jarduera: Gerra Zibila gertatu izanaren arrazoiak eta gerraren beraren garapena sakontzea. Informazio-testu baten ulermena. Laburpen bat egitea. Zenbait terminori buruzko informazio gehigarria bilatzea.

2. jarduera: Gerra Zibilari buruzko ezagutza handitzea. Gatazkan zehar emakumeek izandako bizitza-baldintzak aztertzea oinarri duen taldekako jarduera. Literatura- eta informazio-testuak irakurtzea eta laburpen-testu bat idaztea. Erakusketaren lehen atala egitea.

3. jarduera: 60ko hamarkadaz geroztik izandako garapen ekonomikoari buruzko taldekako jarduera. Bilboko industria-sektoreen, garapen ekonomikoaren eta hirigintza-garapenaren arteko harremanaren azterketa. Arrazoia-ondorioa motako testua egiteko eredua.

4. jarduera: Bilboko hiriaren planoari buruzko lana. Gerra ondorengo urteetan hasitako hiriaren hazkuntza irudikatzea. Grafikoen ulermena jorratzen duen lana.

5. jarduera: 70eko hamarkadako eguneroko bizitzako alderdiak aztertzea. Ahozko elkarrizketak egitea. Iritziak bateratzea eta informazioa hautatzea. Erakusketaren bigarren atala egitea.

6. jarduera: Demokrazia ezartzeak berarekin dakartzan aldaketa politikoak ezagutzeko jarduera. Euskal Herriko erakunde politikoak aztertzea.

7. jarduera: 80ko krisi ekonomikoa eta hiria berreskuratzeko urratsak ditu oinarri. Industria-hiritik zerbitzuen hirirako aldaketa.

8. jarduera: Bisita gidatua Bilboko hirian zehar, hiriaren berrikuntza urbanistikoa azpimarratuz. Bisitaren alderdirik garrantzitsuenak jasoko dituen banakako narrazio-testua egitea.

9. jarduera: XX. mendeari buruzko erakusketa egitea taldeka. Material grafikoa eta soinudun materiala biltzea horretarako. Horma-irudietarako idatzizko testuak egitea.

Page 60: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ALDEZ AURRETIKO JARDUERA: ZER DA GERRA?

XX. mendeko garapenari buruzko lanari hasiera emateko mendearen lehen aldira hurbiltzeko jarduera egingo duzue. Lehen aldi honetan geldialdia egingo dugu: Gerra Zibilean, alegia.

Jaime Chavarri zuzendariaren LAS BICICLETAS SON PARA EL VERANO filma ikusiko duzue. Pelikula hau gatazka-garaian dago giroturik. Ikusi aurretik, gerraren arrazoiei buruzko informazio labur bat irakurri beharko duzue filmean aurkezten den testuinguru soziopolitikoaren nondik norakoak ulertzeko. Amaitutakoan, hiruko taldeetan bildurik emango zaizuen galdeketari erantzun beharko diozue. Ondoren, pelikularen edukiari buruz duzuen iritziaren berri emango diozue elkarri.

OINARRI HISTORIKOA

1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hasi zen. Hiru urtez nazionalak edo erreboltariak Francisco Francoren zuzendaritzapean aritu ziren borrokan (Alemania, Italia eta Portugaleko gobernu faxisten laguntzaz), gobernu errepublikanoa defendatzen zuten errepublikano edo leialen aurka (Sobietar Batasunaren eta Brigada Internazionalen laguntza zutenak). Gerra hau Bigarren Mundu Gerraren atarikoa izan zen, bietan ere indar ideologiko berberak izan baitziren aurrez aurre: faxismoa demokrazia eta komunismoaren aurka. Gerra hartan milioi bat espainiar baino gehiago hil zela uste da. Gerra Zibila sortu izanaren arrazoiak nahikoa konplexuak dira. XX. mendearen hasieran Espainiak oinarrizko 4 arazo zituen: Lehendabizikoa, lurra eskuratzeko ezberdintasun izugarriek eragindako pobrezia handia zen. Bigarrena Eliza Katolikoa zen. Honek, Armadari eta eskuineko partiduei laguntza emateko botere politiko eta ekonomiko handia erabiltzen baitzuen. Hirugarren arazoa autonomia erregionala zen. Izan ere, Espainiako zenbait eskualdek, hala nola Kataluniak edota Euskal Probintziek Madrildik agintzen zuen gobernu zentralarekiko autonomia handiagoa lortu nahi zuten. Laugarren arazoa etengabe handitzen ari zen langileen masa zen. Masa honek soldata eta lanerako baldintza hobeak eskatzen zituen.

1931. urtean, Alfontso XIII.ena erregeak, espainiar herriaren babesik ez zuen uste osoa zuenez erregetzari uko egitea erabaki zuen eta Bigarren Errepublika deituriko sistema errepublikanoa ezarri zen gobernuan. Bigarren Errepublikako lehen gobernuak herrialdean ziren lau arazo haiei halako konponbidea emateko berrikuntza mugatu batzuk egiteko erabakia hartu zuen. Berrikuntza hauek, alde batetik, boteretsuak haserrarazi zituzten, hala nola Eliza, Armada eta eskuineko errepublikanoak; eta bestetik, ez zuten berrikuntza handiagoen zain zen herria asebete. Espainiako gizartea muturretara ari zen jotzen gero eta gehiago, eta 1933. urteko hauteskundeetan eskuineko partiduek irabazi zuten. Aipaturikoek berrikuntza guztiak kendu zituzten. Horrek atsekabe handiagoa eragin zuen herriarengan, baita bortizkeria ugaritzea ere. Bortizkeria hori ezker muturreko taldeetatik zetorren hala nola anarkistengandik eta komunistengandik, baita eskuineko talde muturrekoagoengandik ere, Falangearengandik hain zuzen. Ezkerreko partiduak elkartu egin ziren berriz ere Fronte Popular zeritzana sortzeko eta hauxe izan zen, hain zuzen ere, 1936. urteko hauteskundeak irabazi zituena. Handik gutxira, ordurako gobernu errepublikanoaren aurka altxamendua egitea antolatzen hasiak ziren armadako jeneral batzuk matxinatu ziren. Horien artean zen Francisco Franco. Franco, joera faxistak jarraitzen zituen militarra, Marokon altxatu zen eta Gibraltargo itsasartea zeharkatu zuen. Altxaturikoen mende zen Espainiako zatiak “gune nazionala” izena hartu zuen eta gobernu errepublikanoaren esku zenak "gune errepublikanoa".

Errepublikako gobernuaren alde borroka egiten zuen errepublikanoen edo leialen taldearen baitan errepublikazale leiala zen armadaren zati bat, milizianoak (armak ematen zaizkien herritar boluntarioak), komunistak, anarkistak eta brigada internazionalak (beste herrialdeetako boluntarioak; hala nola Frantziakoak, EEBBetakoak, Ingalaterrakoak eta bestelako herrialde demokratikoetakoak) zeuden. Hauek izendatzeko erabiltzen zen mesprezuzko termino orokortua “gorriak” zen.

Page 61: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

FILMARI BURUZKO GALDEKETA

“Las bicicletas son para el verano”

1. Nolakoa da Luis? Zein dira bere interesak? Nolakoa da bere familia (On Luis, Dolores Anderea, Manolita, Maria)? Zein dira, zertan aritzen dira?

2. Nolakoa da Antonia Anderearen familia (Julio, Pedro)? Zein dira beren kezkak, arazoak?

3. Labur ezazu ekintzaren garapena.

4. Zein da pertsonaien jarrera ideologikoa?

5. Nola eragiten dio gerrak pertsonaien eguneroko bizitzari?

6. Nola amaitzen da gerra eta zein esanahi dauka bukaera honek On Luisen familiarentzat?

7. Zein eszenak iruditzen zaizkizu dramatikoenak, intentsitate handiena dutenak?

8., Zer adierazten du izenburuak?

Page 62: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. JARDUERA: ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-1939)

Ondoren, Espainiako gerra zibila ezagutzeko lehen pausoak emango dituzue eta gerra honetan zehar gertatu zena ulertzeko ondorengo urratsak jarraitu beharko dituzue:

Defini ezazue “gerra zibila” terminoa. Irakur ezazue gerra zibilari buruzko ondorengo testua eta hori oinarri hartuta:

Bila ezazue azpimarraturiko terminoen esanahia. Osa ezazue glosario bat.

Identifika itzazue ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Egin ezazue laburpena. Osa ezazue kontzeptuzko mapa bat irakaslearen laguntzaz.

Page 63: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ESPAINIAKO GERRA ZIBILA 1936. urtean Franco buru izan zuen altxamendua izan zen Bigarren Errepublikako gobernuaren aurka

eta hiru urte inguru iraun zuen gerra zibil ankerraren ondoren, herrialdearen botere absolutua hartu zuen bere gain Francok. Espainian grina politiko mordoa batzen zen. Espainia, kulturari eta politikari dagokionez, gainerako Europaren atzetik zihoan. Elizak ia-ia Erdi Arokotzat jotzekoa zen boterea mantendu zuen gizartearengan, baina askok, txiroak batez ere, eragin hori baztertzen hasiak ziren eta bazen denbora puska bat antiklerikalismo militante bat sortu zela. Industria-gune handietan ezkerraldeko sindikatuek milaka afiliatu berri erakartzen zuten beren zerrendetara eta lanuzteak ohikoak izaten ziren. Oinarri honen gain hartu zuen Espainiak gerra zibileranzko bidea.

Giro politiko asaldatu honetan Alfontso XIII.aren gobernua gainbehera zihoan pixkanaka. 1923. urtean, Primo de Rivera jenerala diktadore bilakatu zen eta sei urte eta erdiz izan zen boterean. 1927. urtean Marokoko gerrari amaiera eman zion Frantziaren laguntzaz. Primo de Riverak prentsari zentsura ezarri eta Gorteak desegin bazituen ere, historialari ugariren iritziz borondate oneko diktadorea izan zen, betiere erlatiboki, Espainian modernizazioa sartzeko bere esku izan zuen guztia egiten ahalegindu baitzen.

Krisi ekonomikoak eta Gobernuak herrialdeko indar ezberdinekin zituen gatazkek Primo de Riveraren erorialdia azkartu zuten. Bi urte beranduago Errepublikanoek irabazi zituzten hauteskundeak eta erregeak herrialdea utzi behar izan zuen. 1931. urteko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta Niceto Alcalá Zamora izan zuen lehen presidente. Manuel Azaña, hilabete gutxi batzuk beranduago izendatu zuten gobernuko buru eta garaiko irudirik aipagarriena bilakatu zen. Azaña, armadaren altxamenduaren beldur izaki, efektiboak murrizten saiatu zen. Bere botereetatik bananduriko militar asko Errepublikaren aurka konspiratzen aritu ziren eta 1932. urteko abuztuan Sanjurjo jeneralaren altxamendua gertatu zen Sevillan. Altxamenduak porrot egin zuen eta sustatzailea preso sartu zuten.

1933. urtearen amaiera aldera, elizaren eta lur-jabeen babesa zuen koalizio moderatu-kontserbadoreak garaitu zuen Azaña. Gobernuko buru berria zen Alejandro Lerrouxek atzera egin nahi izan zuen nekazaritza-banaketari bukaera emanez eta bestelako berrikuntzei sabotajea eginez. Modu honetan izan zuen hasiera “biurteko beltzak”. Biurteko honetan lanuzte ugari izan ziren, Gobernuak gero eta errepresalia gogorragoak egin zituen eta armada bidali zuen Kataluniako eta Euskal Herriko mugimendu separatistak zapal zitzan. Altxamendurik bortitzena Asturiasen gertatu zen 1934. urteko urrian. Ezkerraldeko militante zen 30.000 lagunek, meatzariak gehienak, ia eskualde osoaz jabetzea lortu zuen. Gobernuak tropa mairuak eta Legioa bidali zituen altxamendua menderatzera; meatzariek amore emanagatik ere tropak ez ziren erretiratu eta milaka zibil hil zen altxamendua guztiz zapaldu ondoren ere.

Monarkikoek eta Falangeko kideek osaturiko talde armatuak Errepublika uzkailtzeko ari ziren prestatzen. Oposizioko partidu politikoak Fronte Popularra osatzeko bildu ziren, eta 1936. urteko otsaileko hauteskundeak irabazi zituen. Handik gutxira, Azañak Errepublikako Presidentetza hartu zuen eta “biurteko beltzari” erantzuna eman zion, eta Espainiar asko aldaketa iraultzailea azkartzeko indarra egiten hasi ziren. Lanuzteak eta tenpluen erretzea gogortu egin ziren; nekazariak lantzeko lurrez jabetu ziren Azañaren gobernuak nekazaritza-banaketaren programa berriz hasi baino lehen eta zenbait hiritan, gainera, erregimeneko Guardia Zibil ezatseginari aurre egiteko “milizia sozialistak” sortu ziren.

Hau gertatzen ari zen bitartean hiru jeneral estatu-kolpea prestatzen ari ziren. Altxamendua piztuko zuen txinparta, falangistek erasorako gorputzeko (guardia errepublikanoa) teniente bat hiltzea izan zen. Mendeku gisa, erasorako guardia-talde batek Partidu Kontserbadoreko nagusietariko bat zen Calvo Sotelo hil zuen. Altxamendua Marokon hasi zen uztailaren 17an, nahiz eta Franco ez zen bertaratu hilaren 19ra arte. Hilaren 18an Kanariar Irletatik zabaldu zuen erreboltaren adierazpena, eta egun hartan bertan, Espainia osoan zehar, goarnizioetako komandante guztiak, altxamenduarekin bat eginik, kaleetara irten ziren borroka egitera beren tropak zuzenduz. Baina espainiar askok erantzun indartsua eman zuen eta Gobernuaren aldeko jarrera hartu zuen.

Page 64: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Uztailaren bukaeran, Azaña sinetsita zegoen, ordurako Franco buru zuen altxamendua menderatzeko modukoa izango zela. Populazioaren gehiengoa lurralde errepublikanoan zegoen. Katalunia eta Bizkaiko gune industrialak Errepublikaren boterepean zeuden. Espainiako Bankuaren urre-erreserba baliotsuak Gobernuaren esku zeuden. Baina ordurako frankistak kanpoko laguntza jasotzen hasiak ziren: Alemaniako eta Italiako garraio-hegazkinak Afrikan biltzen ziren Espainiara iristeko; hala, Errepublikak tropa mairu beldurgarriei eta Atzerriko Legioetakoei ezarririko blokeoa ekidinez. Frantziak, Ingalaterrak eta Estatu Batuek beren politika “esku hartuko ez zuena” izango zela eman zuten aditzera. Alemaniak eta Italiak, berriz, ez esku hartzeko ituna sinatu bazuten ere abuztuan Franco militarrari laguntza gero eta handiagoa eman zioten. Altxamendua sasoi hartarako benetako gerra zibila zen; gerran ohikoak diren arrazoi eta ondorioekin, eta atzeguardian indarkeria zen nagusi. Espainia errepublikanoko nekazariek eta langileek apaizak, fabriketako jabeak hiltzen zituzten eta borrokaldian zehar beren esku gelditzen ziren soldaduak sakrifikatzen. Lurralde frankistan langileen buruzagiak eta ofizial errepublikanoak epaitu gabe fusilatzen zituzten, eta tropa mairuak akabatzeko deia egiten zuten.

Ingalaterrak eta Frantziak Errepublikari lagunduko ez ziotela agerikoa izan zenean, Errepublikak SESBra jo zuen laguntza bila. Hala, Sobietar laguntza Espainiara iristen hasi zen. Laguntza honen ondorioz Partidu Komunistak jarraitzaile asko irabazi zuen. Aste batzuen buruan, urrian, gobernu militarreko buru zen Emilio Mola jeneralak Francisco Franco Jeneral Goren izendatu zuen. Frankistek atzerriko tropa ugari zuten beren zerrendetan.

Alemaniako Condor Legioko Heinkel eta Junker bonbaketariek Gernikako hiria birrindu zuten; Bigarren Mundu Gerraren adierazgarri izango litzatekeen aireko sarraskiaren atariko tragikoa izan zen hartan 2.500 hildako eta zauritu izan ziren. 1937. urteko maiatzean altxamendu anarkista izan zen Katalunian. 1938tik 1939rako neguan tropa frankistek iparralderantz bultza zituzten errepublikanoak, Frantziako mugarantz. Bartzelona 1939. urteko urtarrilaren 26an erori zen eta milaka errepublikanok erbesterako bidea hartu behar izan zuen; asko ez zen inoiz bueltatuko. Horietako askok Mexikon aurkitu zuten aterpe. Madril erresistentzia errepublikanoaren azken gotorlekua zen. Apirilaren 1ean Franco jeneralaren kuarteleko jakinarazpen batek gerra amaiturik zela eman zuen aditzera.

Fronte Popularra behera etorri zen isolamenduak eta porrotak eraginda; bien bitartean Francoren prestigio pertsonala handituz zihoan. Eduki zezakeen aurkako bakarra, Mola jenerala, aireko istripu batean hil zen Sanjurjo bezalaxe. 1937. urtean, Francok berria zen erakunde bakar batean bildu zituen eskuineko talde ezberdinak; frankisten garaipenaren ostean Espainiako partidu nagusia (eta bakarra) bilakatuko zena. Bigarren Mundu Gerran zehar, Franco zuhurtziaz Hitler eta Mussolinirengandik banandu zen, eta División Azul delakoa Alemaniako armadekin errusiar frontean borroka egitera bidali bazuen ere, Alemaniako arma-fabrikatzaileei agindu zizkien mineralak, arrazoiren batengatik ezin izan ziren haien esku jarri, nahiz eta beranduago portu ingelesetan agertu ziren.

Gatazkan zehar Espainian aterpe harturik zeuden nazio aliatuetako hiritarrei beren jatorrizko herrialdeetara itzultzen utzi zitzaien. Espainian gelditu ziren garaituriko errepublikanoentzat, atxiloketa- eta epaiketa-prozesuek aurrera jarraitu zuten. Milaka lagun sartu zuten preso. Francok “balio tradizionalak” ezartzeko promes egina zuen; balio horiei buruz berak egin zuen interpretazioa diktadura absolutua izan zen, inoiz Espainiako historiak ezagutu ez zuen bezalakoa.

Iturria: http://netcall.com.mx/milenio/la_guerra_civil_espa%F1ola.htm

Page 65: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

2. JARDUERA: GERRA ETA BERE PROTAGONISTAK: EMEAKUMEAK

Jarduera honetan, Gerra Zibila izan zen garaiari buruzko ezagutza sakonduko duzue. Horretarako, emakumeek gerra zibilarekiko zuten ikuspuntua islatuko duen horma-irudia osatu beharko duzue. Horma-irudiak XX. mendeari buruzko erakusketa osatuko du. Erakusketa hau, lanaren hirugarren sekuentzia honetako azken emaitza izango da.

Horma-irudia egiteko ondorengo urratsak jarrai ditzakezue:

HORMA IRUDIA EGITEKO JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Irakur itzazue testu literarioak eta erantzun itzazue ondorengo galderak:

Zein sentimendu igortzen du poema bakoitzak?. Arrazoitu.Olerki bakoitzak gizarteari buruzko zein alderdi islatzen du?Garaiari buruzko zein datu agertzen dira kontakizunean?Zein sentimendu sortzen ditu kontakizunaren irakurketak? Arrazoitu.

Irakur itzazue informazio-testuak.Hauta ezazue informaziorik garrantzitsuena.Bila ezazue horma-irudiarentzako material grafikoa.Idatz itzazue marrazki edo argazki bakoitzaren ondoan jarri beharreko testuak.Bila ezazue deigarria izango den eta horma-irudiaren edukia islatuko duen izenburua.Confeccionad el mural.

Page 66: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

EMAKUMEA: INFORMAZIO TESTUA

EMAKUMEA GERRA ZIBILEAN

Mendearen hasieran, Espainiako emakumea gizarte matxista haren baitan bere bidea irekitzen hasia zen; izan ere, Bigarren Errepublikan zehar bere eskubideetako asko onartu ziren.

Boto-eskubidea 1931. urtean onartu zitzaien emakumeei. Eskubidea izan arren, oso gutxi izan ziren politikaren munduan bete-betean sartu ziren emakumeak. Errepublikako urteetan zehar emakumezkoen sail ugari sustatu ziren partidu politikoetan, baina haien guztien adierazgarri partiduko egiturekiko menpekotasuna izan zen. Gerrako hiru urteek aldaketa handia eragin zuten Espainiako emakumeen eguneroko bizitzan. Gizonezkoak frontean zeudenez, agintari politikoek

emakumeengana jo zuten gizonezkoek jada egin ezin zituzten lanetan parte har zezaten eta bandoetako bakoitzak defendatzen zituen idealen alde egin zezaten.

Familia-hausturak ohikoak izaten ziren; gizonezkoak frontera joaten baitziren eta emazteak atzeguardian geratzen, hornikuntza-eskasiak eraginda gero eta zailagoak ziren bizitza-baldintzei aurre egin beharrean. Emakume hauen eguneroko bizitzak aldaketa handiak izan zituen: hala, ardurak areagotu zitzaizkien heinean independentzia handiagoa lortu zuten, “familia-buru” bilakatu baitziren.

Gerra Zibilean zehar, ingurune Errepublikanoan, emakumeengandik jasoriko tratuan berehalako aldaketa gertatu zen. Izan ere, diskurtso berria ez ezik emakumeari buruzko irudi berria ere sortu zen.

Gerra izan zen lehen hilabeteetan, emakumeek izugarrizko mobilizazioa egin zuten frontearekiko eta barrikadak egiten, zaurituak zaintzen, atzeguardian laguntza ematen, munizio-fabriketan... aritu ziren. Bestalde, emakumeak Faxisten Aurkako Emakumeen Taldea gisako erakundeetan antolatu ziren, ideal antifaxistak, bakea, kultura eta askatasuna defendatzeko.

Dena den, faxismoari kontra egiteko borrokan emakumeek eginiko ekarpenik garranzitsuena atzeguardian egin zutena izan zen. Emakumea ekoizpena mantentzea ahalbidetu zuen eskulana izan ziren, nahiz eta askotan beren gizonezko kideen gaitzespena jasan behar izaten zuen.

Espainia nazionalean mantentzen zen emakume-eredua aginduak betetzen zituen emakume pairamentsu eta otzanarena zen. Inguru honetan, Falangearen Emakumezkoen Sailean antolatzen ziren emakumeak. Beren ikurritza ondorengoa izaten zen: “emakumearen funtsezko helburua gizonaren osagarri gisa erabilgarri izatea da”. Emakumezkoen Saileko ideiek esaneko amaren eta emaztearen irudiaren balio tradizionalak islatzen dituzte. Haurrak zaintzen, gaixoei laguntza ematen eta edadetuak zaintzen aritu ziren.

Page 67: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

EMAKUMEA: IPUINA

-Kaixo . Rosa andereñoa hor al da?-Nor zara?- Feda naiz. Federica Vega.Besarkada eta musuak minutu askoz luzatu ziren. Rosa oso polita dago. Parisen igaro du gerra osoa, eta ez du ez gosea eta ez beldurra ezagutu. Haren aitak, Francoren aldekoekin batzeko aukera izan bezain pronto itzuli denak, zorte handia izan du negozioetan eta oso ondo atera zaizkio gauzak. Berari, ordea, Fedaren itxura dohakabeak harridura sortzen dio. Zurbil eta argal dago, eta jantzirik duen soineko ilun itsusiak dena baino askozaz ere zaharragoaren itxura ematen dio. Baina ez du ezer esaten. Kotoi artean bizi bada ere, gertatzen ari dena ikusteko gai da; Castrollano suntsitu zuen hondamendi eta miseria guztia eta bere inguruan pixkanaka gertatzen ari direnak, (...)-Ba al duzu Simonen berririk?Fedaren galderak harritu egin du.-Bada... ez, egia esan ez. Zuk ere ez?-Ez, beno, ezer gutxi. Francoren armadarekin joan zen. Eta gaur bere amarekin Madrilen dagoela esan didate. Benetan al diostazu ezer ez dakizula?-Benetan diotsut, Fedita(...)...Baina jakingo dut horren berri, noski jakingo dudala, ez zaitez kezkatu.(...)-Berriak ditut. Egia da Madrilen dagoela, kargudun, Justizian, uste dut. - Helbiderik lortu al didazu?-Ez zehazki...Beno, eman didate, baina emango ez nizula agindu behar izan diet.-Fedaren aurpegia ahuldu egin zen-. Ez zaitez kezkatu, Fedita, nik idatzi diot zure izenean. Bere izendapenarena dela eta zorionduz igorri diot gutun bat, eta bide batez, ikusi zaitudala, zure aita hilik dela kontatu diot eta helbide honetara idatz diezazun eskatu diot arren. -Askorik gustatuko ez zaizun gauza bat ere esan behar dizut.Simoni buruz?-Ez, Simoni buruz ez, niri buruz. Beno bada... aitak lehen bezainbat elkarrekin egon ez gaitezen hobea dela uste du, aitak ez du elkarrekin egon gaitezen nahi. Orain gorriak zaretenez... badakizu.(...)

Hilabete baten buruan, Fedak igortzailerik gabeko eta Madrilgo zigilu-marka zuen eskutitza jaso zuen. Dar-dar batean ireki zuen, behatzekin ezin irekirik ari zen gutunazala hautsiz.

Feda maitea:Neroni ere arrotz egiten zait izen hau idaztea horrenbeste denboraren buruan; aitzitik, zenbat bider xuxurlatu ote dut borrokaldien osteko gauetan! (...)Ahaztu egin nahi zintudan, baina ez nuen inoiz lortu. Izugarri desio izan zaitut urte hauetan guztietan eta zenbaitetan nire bizitza honetan garrantzizkoa zen bakarra zinela pentsatzera iritsi nintzen. (...).Baina gauzak ikaragarri aldatu dira, ene maite hori... Orain, behar bada jakingo duzu, kargu garrantzitsu baten jabe naiz. Karrera politiko bati eman diot hasiera eta ziur naiz urrutira iritsiko naizela. Gustuko dut. Horretan sinesten dut. Gerra egiteko izan ditudan ideietan sinesten dut, baita nire buruarengan ere.Orain gauzak asko zaindu behar ditudala ulertu behar duzu. Ezin naiz zuregana itzuli. Hori

Page 68: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

nire hilobiko zuloa egitea litzateke. Hemen ez da arinkeriak onartzen. Hortaz, zurekin itzultzeari uko egin beharrean naiz. (...)

Urrun zaitez ahalik eta gehien zuretarrengandik. Zure onerako ari natzaizu: dituzten ideiak izateagatik markaturik daudenentzat gauzak ez dira errazak izango. Zuri ez zaizu inoiz politika axola izan eta hala behar du gainera. Baina amari eta ahizpei loturik jarraitzen duzun bitartean, gainontzekoek ez dute zuri buruzko iritzi hori izango. Egin ezazu borroka zure bidea jarraitzearren, eta ez iezaiezu utzi bide hori lohiztatzen. (...)Geldi, isilik geratu zen Feda eta gutuna bere jakako poltsikoan gorde eta hondartzaraino joan eta harea hezearen gainean eseri zen (...)Fedak, orduan, gutuna poltsikotik atera eta gero eta zati txikiagotan egin zuen pixkanaka-pixkanaka. Zutik jarri, uretan sartu eta eskua ireki zuen.

Un largo silencio, Ángeles Caso

EMAKUMEA: POESIA

SENAR SOLDADUAREN KANTA

Maitasunez eta ereintzaz bete dut zure sabela,Bultzatzen nauen odolaren oihartzuna dut luzatu,

eta zain nago, gurdia ildo gainean bezala:barruraino naiz sartu.

Dorre , argí eta begi garaiko beltzarana,Nire azaleko emazte, nire bizitzako hurrupa zarena,

Zure bular eroak jauzika datoz nigana eginez orein sortuarena(... )

Nire haragiaren ispilu, nire hegalen euskarri,Bizirik zaitut damaiten eta hartzen ez dudan herioan.

Emazte, emazte, maite zaitut naizelarik balen pizgarri,naizelarik plomuaren ahoan (...)

Borroka –eremuan gogora ekartzen zaitudanean ez dut zure irudia ez hozten, ez sosegatzen,

aho ikaragarria izaten duzu niregana hurbiltzean gose amorratuzko hortzak zaizkit iruditzen .

Idatz iezadazu borroka, senti nazazu lubakian:fusilarekiko honek zure izena du gogoratzen eta esaten,

eta zain dudan sabel txiroa dut babesten,eta zure seme-alaba dut defendatzen.

Gure ondorengoa ukabila itxita da jaioko,Garaipen eta gitarren aldarripean bildurik

Eta soldadu-bizitza atarian dut utzikoLetagin eta atzaparrik gaberik(...)

MIGUEL HERNÁNDEZ Antologia

IRUDI GALERIA

Page 69: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 70: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

3. JARDUERA: 60KO HAMARKADAKO GARAPENAREN HASIERA

Jarduera honetan 60ko hamarkadatik aurrera ekonomia-mailan izan zen garapenaren hasierari buruzko gogoeta egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, zenbait testu identifikatu eta Bizkaiko industriari buruzko irudi adierazgarriei lotu beharko dizkiezue.

Hau egin ostean, garapen ekonomikoak Bilboko garapenean sortu zituen ondorioetariko batzuk islatuko dituen testu labur bat idatzi beharko duzue.

SEKTORE EKONOMIKOAK

1960ko hamarkadan zehar eta hirurogeita hamarreko hamarkadako azken urteak bitartean Bizkaiko ontzigintza-industriak hazkuntza ikaragarria izan zuen. Ekoizpen-kopurua 1978. urtera arte bere horretan mantendu zen, eta data hartatik aurrera beheranzko joera hartu zuen. Bizkaiko ontziolek sektore honen %20 hartzen zuten Espainian, eta probintziako industria-jardueraren %7 hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran. Ontziolak, garai honetan, neurri ertaineko itsasontziak eta itsasontzi bereziak (frigorifikoak) egiten espezializatu ziren. Produkzioaren heren bat, gutxi gora-behera, kanpoko merkatuetan saldu zen.

Bizkaiko industria-garapenak hiru hitzen bidez aditzera eman daitezkeen hiru oinarri izan zituen: meatzaritza, burdingintza eta metalurgia. Meatzaritza abiapuntu izanik, Bizkaiko industria-garapenaren euskarri izango ziren kapitalen oinarriak osatuz joan ziren. Metalurgiaren alorreko Bizkaiko enpresa enblematikoa Altos Hornos de Bizkaia izan da, honek sustatu baitzuen Euskal Herriko industrializazio-prozesua.

Bizkaia, bere orografia dela eta, ez da eraikuntzahidrografikoak egiteko leku egokia. Aitzitik, Bizkaiko ondasunek ekimenak sortu zituzten beste latitudeetan eta hala sektore honetako enpresa garrantzitsuak sortu ziren. Horien artean Iberduero, SA nabarmendu zen; denboraren joanean Hidroeléctrica Española deritzanarekin batu eta ekoizpen elektrikoari dagokionez (hidro, termiko eta nuklearra) penintsulako enpresarik indartsuenetakoa bilakatu zena: Aipaturikoaren izena Iberdrola zen eta Bilbon zuen egoitza.

Page 71: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Oinarri elektriko indartsuaren emaitza gisa makinaria- eta material elektrikoaren industria handia jaio zen hala nola General Eléctrica Española, Eguren-Kone, etab.

Garapen ikaragarria izan duen Bizkaiko industriarik modernoena da. Lehen industriak ongarriak, lehergailuak eta industriarako produktu kimikoak fabrikatzeko sortu ziren. Gerora, kautxuarekin eta petroliotik eratorririko produktuekin loturikoak etorri ziren.

Enpresa kimikorik zaharrena 1.896. urtean sortu zen Unión Española de Explosivos deritzana da. Modernoena (1.972. urtean inauguraturikoa) eta dudarik gabe garrantzitsuena, berriz, Petronor da; Muskizetik Bilboko porturako sarbide ona duen findegi garrantzitsuena duena.

Bilbon izan den merkataritzarako joerak finantza-erakunde ugariren sorrera ahalbidetu du. Horietariko asko, hala nola Banco de Bilbao, XIX. mendean sortu ziren industria-garapenak sorturiko oparotasunaren babesean. Joera hau XX. mendean zehar ere mantendu egin zen. Balio Burtsaren jarduera finantza-jarduera izugarriari loturikoa zen. XX. mendeko azken hamarkadak erakundeen arteko batze-dinamikaren aldekoak izan dira, ekonomia-erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Page 72: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Jarraian 60ko hamarkadaz geroztiko Bilboko garapenari loturiko esaldi mordoa aurkeztuko dizuegu. Esaldi hauek koherenteki antolatuz urte hauetan gertatutakoa islatuko duen testua osatu beharko duzue.

TESTURAKO EREDUA

60ko hamarkadatik aurrera, Bilboko hiriak izugarrizko garapena izan zuen. Garapen hau ondorengo alderdiotan antzeman daiteke:

Garapen hau eragin zuten arrazoietariko batzuk honakoak izan ziren:

Ondorioz, hiria

GERTAKARIEN ZERRENDAGerra ondoko eskasiaren ondoren industria-ekoizpena handitu egin zen Jendea landatar inguruetatik hirira aldatu zen Ekonomiak hobera egin zuen eta horrek bizi-baldintzetan eragina izan zuen Gerrak eraginiko suntsiketaren ondoren, hiriak ez ezik industria- nahiz ekonomia-geruza ere berreraiki egin behar izan ziren.Hiria hazi egin zen, lan bila zetorren biztanle-uholde handiaren eraginez

Adierazle demografikoek gorantz egin zuten bortizki gerra amaitu ostean.Industriak modernizatu egin ziren Industria- eta ekoizpen-sektore berriak sortu ziren Aberastasuna sortu zen berriz ere eta finantza-sektorea indarberritu egin zen Ongizatea gizarte-geruza gehiagotara iritsi zen

Page 73: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

4. JARDUERA: BILBO HAZIZ DOA

Aurreko jardueran ikusi ahal izan duzuenez Bilbok garapen ekonomiko garrantzitsua izan du; industriari loturikoa batez ere. Horren eraginez hiria handitu egin zen eta zabaltzeko izan zitzakeen oztopoak gainditu zituen.

Beha ezazue Bilboko planoa eta margo ezazue hiribildua 60-70eko hamarkadetan zabaldu zen ingurua.

Bila itzazue atlas batean Bilbori bultzada eman zioten industria garrantzitsuenak kokaturik zeuden tokiak. Horretarako, balia zaitezte aurreko jardueran landutako testuaz.

Beha ezazue Euskal Herriko herrien araberako biztanleen banaketari buruzko ondorengo grafikoa.Guztion artean, irakaslearen laguntzaz, azal itzazue datu hauek eta atera itzazue ondorioak.

EUSKAL HERRIKO DATUAK

Page 74: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

5. JARDUERA: EGUNEROKO BIZITZA

Jarduera honetan kazetaritza-ikerketa lan bat egin beharko duzue. Ikerketa honen helburua 60-70eko hamarkadetako bizimoduari buruzko nondik norakoak ezagutzea izango da. Ikerketa egiteko, zuen familiartekoei eginiko inkestak hartuko dituzue oinarri. Jarduera hau egiteko jarraian deskribatuko ditugun urratsak kontuan hartzea komeni da:

ELKARRIZKETA EGITEKO JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

GALDEKETA

OTORDUAK

Zein izaten zen eguneroko gosaria, bazkaria eta afaria?Gaur egun ohikoak diren zein elikagai ziren luxuzkoak garai hartan?Ba al zen litxarreriarik? Zein motatakoak?Non egiten ziren erosketak? Ba al zen supermerkaturik, hipermerkaturik eta merkataritza- gunerik?Familia osoa batzen al zineten otorduetan?

Elkarrizketatuko ditugun pertsonak hautatzea. 60-70eko hamarkadetako bizimodua gogoratu beharko dute.Erabil ezazue galdeketa osagarria, lan-talde bakoitzeko gai bat hautatuz.Elkarrizketaren grabazioa.Datu-bilketa.Elkarrizketako emaitzak ikasgelan aurkeztea.Sekuentziako azken emaitza osatuko duten edukiei buruzko eztabaida egitea eta azken emaitzarako beharrezko edukiak hautatzea.

Page 75: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

JANTZIAK ETA MODA

Zein arropa zen ohikoena emakumeen artean? Bakerorik edo oro har bestelako galtza-motarik erabiltzen al zuten emakumeek? Zein zen minigonari buruzko iritzia? Zein modutan janzten ziren mutil gazteak? Zeintzuk izan ohi zuten ile luzea?

EKIPAMENDUA ETA ETXEA

Zein ziren etxetresna elektrikorik ohikoenak?Zein prezio zuen garbigailu batek? Eta telebista batek? Noiz sartu zen telebista zuen etxean?Etxeetan telefonoa egotea ohikoa izaten al zen? Zer zen katalitiko bat? Zer zen “pikú” bat? Zer esan nahi zuen “Entxufa ezazu Askar-a” esaldiak?

DIBERTIMENDUAK ETA AISIALDIA

Zein zen zure jostailurik gustukoena?Zein zen gehien atsegin zenuen telebista-saioa?Gogoan al dituzu saioen izenak eta hauek jorratzen zituzten gaiak?Nora joan ohi zinen oporretan? Kalean jolasten al zinen? Zein jolasetan ibili ohi zinen? Zer ziren goatekeak? Ba al zenuen autorik?Zein auto ziren ohikoenak? Zinemara joaten al zinen?

Azkenik, aipa ezazu 60-70eko hamarkadetako gauza positibo bat eta gauza negatibo bat, eta egin ezazu gauza bera gaur egungo garaiari buruz ere.

Page 76: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

6. JARDUERA: HELDU DA DEMOKRAZIA

Jarduera honetan, urrats ezberdinen bidez, Francoren heriotzaren ondoren ezarririko demokraziaren bidez gertaturiko aldaketa politikoak aztertuko dituzue.

A) Espainiar Konstituzioa (hitzaurrea)

Espainiako Nazioak justizia, askatasuna eta segurtasuna ezarri nahi duenak eta aipaturikoa osatzen dutenen ongizatea sustatu nahi duenak, bere subiranotasunaz baliatuz, ondorengo bere borondateak aldarrikatzen ditu: Bidezko ordena ekonomiko eta sozial baten arabera Konstituzioaren eta legeen baitako bizikidetza demokratikoa bermatzea.Legearen inperioa herri-borondatearen adierazpide izatea ziurtatuko duen Zuzenbidezko Estatua finkatzea. Espainiar guztien eta Espainiako herri guztietako giza eskubideak, kulturak eta ohiturak, hizkuntzak eta erakundeak babestea. Kulturaren eta ekonomiaren garapena sustatzea, guztiei bizitza-kalitate duina ziurtatzeko. Gizarte demokratiko aurreratua ezartzea, eta Lurreko herrialde guztien arteko harreman bakezaleak eta lankidetza eraginkorra indartzen laguntzea. Ondorioz, Gorteek onartutakoaren arabera eta espainiar herriak berretsirikoaren arabera ondorengoa ....

Modu honetan hasten da Francoren heriotzaren ondoren osatu zen Espainiako Konstituzioa.

Defini ezazue Demokrazia terminoa.

Defini ezazue Konstituzioa terminoa.

Bila ezazue ondorengo puntuei buruzko informazioa:

Konstituzioa onartu zeneko urtea

Nork egin zuen.

Konstituzioan jorratzen diren alderdi nagusiak.

B) Mapa politiko berria

Hona hemen mapa mutu bat.

Page 77: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Azal ezazue kolore ezberdinek aditzera ematen dutena.

Osa ezazue mapa toki bakoitzari dagokion izena jarriz

Froga ezazue eginikoa atlas baten bidez eta zuzen itzazue akatsak.

C) Estatutua

“Euskal Herriak, bere herritartasunaren adierazpide gisa, Komunitate Autonomoa osatzen du Estatu espainiarraren baitan, eta Euskadi edo Euskal Herria izena hartzen du, Konstituzioaren eta bere oinarrizko arau instituzionala den Estatutu honen arabera”. Modu honetan hasten da Gernikako Estatutu gisa ezagutzen den Euskadiko Autonomia Estatutuaren atariko titulua.

Bila ezazue ondorengo puntuei buruzko informazioa:

Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartu zeneko urtea.

Komunitate Autonomo hau osatzen duten Lurraldeak.

Hizkuntza ofizialak.

D) Euskal erakundeak

Page 78: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Identifika itzazue argazki hauek

Gezi bat erabiliz lotu itzazue ezkerreko zutabean agertzen diren terminoak eskuineko zutabean agertzen diren definizioekin.

Page 79: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ESTATUTUA

ALDUNDIAK

EUSKO LEGEBILTZARRA

UDALETXEAK

Euskadiko errepresentazio-organo gorena da, eta bere funtzio nagusiak legeak egitea Eusko Jaurlaritzaren ekintzak sustatzea eta kontrolatzea dira, baita Komunitate Autonomoko aurrekontuak onartzea ere.

Euskadiko eskumenak definitzen dira, bai berari bakarrik dagozkionak bai eta Estatuaren oinarrizko egintza eskatzen dutenak ere. Honez gain, Lurralde Historiko bakoitzeko erregimen pribatiboen eskumen esklusiboak lortzen dira.

.

Funtzio exekutiboa garatzen dute; Lurralde Historikoetako gobernuak dira.

Alkateak eta hainbat zinegotzik udal jakin bateko interesak administratzeko osaturiko korporazioa da.

7. JARDUERA: INDUSTRIA KRISIA ETA KONPONBIDEAK

Identifika itzazue jarraian agertzen diren argazkiak.

Page 80: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Bila ezazue dosierrean industria-krisiari buruzko informazioa, baita krisiari aurre egiteko pixkanaka bilatu behar izan diren irtenbideei buruzko informazioa ere.

Dosierrean Bilboko krisiari eta honen etorkizunari buruzko informazioa hautatu ondoren, “Nola egin zion aurre Bilbok 80ko krisiari?” izenburu izango duen testua idatzi beharko duzue. Bertan, krisiaren arrazoiak, ondorioak eta, azkenik, irtenbideak

Page 81: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

eman beharko dituzue aditzera. Ekar ezazue gogora azalpen-testuei buruz dakizuena eta aurreko aldietan erabilitako kontrol-orriak. Izan ezazue arreta informazioa paragrafoka banatzerakoan eta ideia ezberdinak lotzeko erabilitako lokailuak erabiltzerakoan.

TESTUA EGITEKO EREDUA

8. JARDUERA: TXANGOA HIRIAN BARRENA

Jarduera honen helburua azken hamarkadako Bilboko hirigintza-garapenari buruzko gertaera garrantzitsuak gertutik ezagutzea da. Horretarako, hirian barrena egingo den bisita gidatuan hartuko duzue parte.

Azken hamarkadetako Bilboko garapenaren ezaugarria krisia izan da

Krisi honen arrazoiak asko izan ziren. Lehenik eta behin,

Ondorioz,

Egoera honi irtenbidea emateko neurri ezberdinak hartu ziren. Horietako bat

Azken ondorio gisa

Page 82: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Bisitan zehar, ikusitakoari buruzko oharrak hartu beharko dituzue, ondoren txangoaren garapenari buruzko kontakizuna idazteko. Testu honek banaka eginikoa izan beharko du.

Kontrol-orria

Bisitan zehar arreta piztu dizun zeinahi gauzari buruzko oharrak har itzazu

Antola ezazu bilduriko informazioa, ordena kronologikoari jarraitzen dion eskema koherentea osatuz.

Idatz ezazu sarrera-paragrafo bat eta ondorioak bilduko dituen bestea.

Hautaturiko kontalaria izan dadila 1. pertsonakoa Erabil itzazu lehenaldiko aditzak Erabil itzazu denbora-lokailu ezberdinak paragrafoei

hasiera emateko Barnera itzazu balorazio-elementuak, iritziak... Errepasa ezazu lexikoa, bariatua izan dadin saiatuz Zuzen itzazu arazo ortografiko eta morfosintaktikoak

9. JARDUERA: GURE MENDEA Jarduera honetan sekuentzian zehar prestatzen aritu zareten erakusketa amaitu

beharko duzue. Hiruko taldeetan egin beharko duzue lan eta talde bakoitzak mendeari buruz duen bere ikuspegi propioa emango du.

Page 83: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Lana ondorengo aldietan banatu beharko duzue: gerra zibila, 60ko hamarkada, 80ko krisia eta egungo egoera. Hona hemen lana antolatzeko orientabide zenbait:

LANAREN PLANGINTZA EGITEKOA NORK NOIZ NON

ERAKUSKETA EGITEKO URRATSAKEgitekoak banatzeko eta epeak zehazteko lanaren plangintza egitea eredu osagarria erabiliz.

1, 2, 5, eta 7 jarduerak oinarri hartuz informazioa bilatzea

Informazio grafikoa eta soinuduna biltzea

Horma-irudien lagungarri izan daitezkeen objektuak (arropa, txanponak, tresnak, prentsa...) bilatzea

Informazio grafikoa idatzizkoarekin lotzea azalpen-testu txikiak idatziz

Horma-irudia prestatzea

Erakusketa ezagutzera emateko gonbidapen-gutun bat idaztea

Page 84: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

7. ANIZTASUNAREN TRATAMENDUA

7.1. Iritzi orokorrak

Curriculum Anitzeko taldea osatze hutsa, aniztasuna tratatzeko indar handiko baliabidea da. Taldea txikia da, irakasle-kopurua murriztu egiten da eta hortaz baita hezkuntza-estiloak ere, curriculuma aldatu egiten da, etab. Baina ezaugarri hauek dituzten taldeetan ere, ikasteko erritmo eta estilo guztiak ez dira berberak eta zenbait ikaslerekin lan egiteko neurriak aurreikusi egin behar izaten dira.

Gure iritziz beharrezkoa da aniztasuna era eraginkorrean tratatzeko metodologiak garrantzia handia duela adieraztea. Parte-hartzaileak, kooperatiboak, komunikatiboak, etab. diren metodologiak hautatzen diren unetik, metodologia igortzaileak erabiliz proposaturiko ikasketa-maila lor ezin dezaketen ikasleei aukera gehiago eskaintzen ari gara.

Arrazoi hau dela eta, unitate hau diseinatzerakoan garrantzia handia eman zaie alderdi metodologikoei. Unitatearen antolaketa-eredua “proiektukako lana” da; hau dela eta, ikasleek ezagutzen duten helburu eta zentzua daukate jarduera guztiek. Jarduerak, azken emaitza lortzeko beharrezko direlako egiten dira. Txosten bat, egunkari bat, erreportaje bat...

Unitatea ardatz kronologiko baten arabera antolaturiko hiru sekuentzia didaktikotan dago banaturik eta hauetako bakoitzaren azkenean ikasitakoa jasoko duen idatzizko lana egin beharko dute ikasleek. Hiru sekuentziak unitateko gaiaren araberako ardatz kronologikoa jarraituz ordenaturik daude, baina hauetariko bakoitza zentzu osoa duen jarduera-ziklo osoaren adierazgarri da.

Diseinaturiko jarduerek talde-lanari ematen diote lehentasuna; hartara, gisako pertsonen arteko lankidetza sustatzeko eta taldeko kide guztiei parte hartzeko aukera emateko. Jarduerak mota askotakoak dira (aldez aurretiko ezagutzak abian jartzekoak, informazioa biltzekoak, hizkuntza-produkzioari buruzkoak, ezagutzak aplikatzekoak...) eta horrek ikasketa-estilo ezberdinetara egokitzeko aukera eskaintzen du. Halaber, material grafiko kopuru handia sartzeko ahalegina egin da idatzizko informazioaren osagarri gisa; ikusmenari loturikoa, ikasle askorentzat ezagutza eraikitzeko laguntza handikoa den iritziari jarraiki.

7.2. Helburuak lortu ez dituzten ikasleentzako jarduera indargarriak

1 . Sekuentzia

*Planoak interpretatzerakoan ikasle batzuek jarduera indargarrien beharra izan dezakete. Jarduera hauetariko bat Bilboko tokien (kaleak, monumentuak, etab. ) zerrenda bat ematea izan daiteke, ikasleek aipaturikoak aurki ditzaten. Testurik ez duen planoaz ere balia gaitezke, ikasleek kale nagusien izenak jarriz bete dezaten. Nola iritsi...-ra? galderan oinarrituriko ibilbide bat ere eman ahal litzaieke, aipaturiko tokira iristeko biderik egokiena aurkitu eta planoan marka dezaten.

Page 85: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

* Kontalariak bereiztea ere lan osagarria izan daiteke. Horretarako, ikasgelako liburutegian kontalari mota ezberdinak dituzten eleberri edo ipuinak bila ditzaten eska geniezaieke ikasleei. Horren froga izango den zati bat kopiatu beharko dute eta kontalaria mota jakin batekoa zergatik den azaldu.

5. jarduera lantzeko beste aukera bat ikasleei informazio-iturri bakarra ematea izan daiteke; informazioa hautatu eta berridatzi egin daiteke iturri ezberdinen arteko laburpena egin beharrik izan gabe; betiere, zailagoa den lana. Oinarri gisa, Ken Folleten “Lurraren Euskarriak” eleberritik ateratako testu bat proposatzen dugu.

Atea zeharkatu eta hiriaren barruan kausitu zuten beren burua. Plaza eraikinez josirik zegoen, eta pertsonak nahiz animaliak harresi zirkularra gainditu eta zulora erortzeko arriskuan zeudela zirudien. Egurrezko etxeak batzuk besteen kontra zeuden, batzuek besteak bultzatuz, urkatze-unean ikusleak aritu ohi diren bezala. Lur-zatirik txikiena ere hartuta zegoen. Kale txiki batek bananduriko bi etxe eraiki ziren tokian, hala-moduzko etxea eraikirik zuen norbaitek; leihorik gabekoa, ateak ia aurrealde osoa hartzen baitzuen. Etxerik meharrenarentzat espazioa txikiegia zen tokian ere, txoko horretan bertan, garagardoa, ogia edo sagarrak saltzeko postua zegoen jarrita. Eta horretarako tokirik ere ez bazen, ukuilua, txerritokia, simaurtegia edo ur-depositua zegoen. Zarata handikoa zen gainera. Euriak ez zuen askorik arintzen artisau-tailerretatik heltzen zen iskanbila. Saltzaile ibiltariak beren merkantziak aldarrikatzen ari ziren eta jendea elkar agurtzen, tratua egiten edo eztabaidan ari zen. Honez gain, irrintzika, zaunkaka edota borrokan ari ziren animaliak ere baziren.

-Zergatik dago hain usain txarra? –galdetu zuen Marthak soinuaren gainetik entzun zedin ahotsa ozenduz. Tomek irribarre egin zuen. Bi urte ziren Martha hirian egon ez zela. -Jendearen usaina da –esan zion. Kalea idi-parearekiko gurdia baino zertxobait zabalagoa zen, baina gurdizainak ez zien animaliei gelditzen utzi, berriz ere abian jarriko ez ote ziren beldurrez. Zigorraz xaxatu zituen, zeinahi oztopori kasu axolagabea eginez, eta animaliek itsu egin zuten aurrera jendartean, borrokarako zaldi baten gainean zen zaldun bat, arku eta guzti zen guardazain bat, poni baten gainean zen monje lodikote bat, arma-gizonak eta behartsuak, etxeko andreak eta emagalduak indarrez eta inolako bereizkuntzarik egin gabe erditik kenduz. Gurdia, bere artaldea batuta mantentzeko ahaleginetan ari zen artzain zahar baten atzean pausatu zen. Tomek azoka-eguna behar zuela pentsatu zuen.

Gurdia iragaten ari zela, ardietariko batek atea zabalik zuen garagardotegi batera egin zuen jauzi eta istant batean artalde osoak lokala hartu zuen, izuturik marraka eginez eta mahaiak, aulkiak eta garagardo-txarroak hautsiz pasaeran.

HIRIA ERDI AROAN“Lurraren Euskarriak”. Egilea: Ken Follet.

Page 86: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Oinpean zuten lurra zikinkeriaz betetako benetako basatza zen. Tomek ondo zekien teilatu gainera eror zitekeen euria eta hura arintzeko gai izango zen erretenaren zabalera neurtzen. Eta hiriaren alderdi hartako teilatuen gainera erortzen zen euri guztia kale hartan bertan jausten zela konturatu ahal izan zuen. Esan zutenez, ekaitz gogorren bat eginez gero ontzia beharko zen hura zeharkatzeko. Kalea, mendixkaren gainean kokaturiko gaztelura hurbildu ahala zabaldu egiten zen. Han baziren harrizko etxeak; bat edo bi konponketa txiki batzuen beharrean zirenak. Beheko solairuan denda eta biltegiak zituzten eta haien gainean etxebizitza zuten artisau eta merkatarienak ziren. Tom, salmentan zen guztia jakitun-begiratuz behatzen ari zela, hiri oparoa zela jabetu zen. Guztiek behar zituzten labainak eta lapikoak, baina jende dirudunak baino ez zituen brodaturiko xalak, apaindurak zituzten gerrikoak eta zilarrezko paparrekoak erosten.

Gazteluaren parean, gurdizainak eskuinetara zuzendu zituen idiak eta Tom eta bere familia atzetik joan zitzaizkion. Kaleak zirkulu-laurdena osatzen zuen, gazteluaren harresiak inguratuz. Beste ate bat zeharkatu zutenean, sartu ziren abaila berean utzi zuten atzean hiriko zalaparta, eta bestelako iskanbilan barneratu ziren: eraikuntza-kokaleku baten aniztasun gogor nahiz ordenatuarenean.

Hiri zirkularraren ipar-mendebaldeko laugarren zatia hartzen zuen katedralaren harresiztaturiko esparruaren barnealdean zeuden. Tom gelditu egin zen une batez, guztia xurgatzeko ahalegina eginez. Ikusi, entzun eta usaindu hutsarekin pozik sentitzen zen, egun eguzkitsua izaten denetan bezala. Harriz zamaturiko gurdiari jarraitzen zioten bitartean, hutsik aldentzen ziren beste bi ikusteko aukera izan zuten. Elizaren harresietako estalduretan, burdinazko zizelak eta egurrezko mailuak erabiliz harrizko blokeak zizelkatzen ari ziren igeltseroak ikus zitezkeen; blokeei forma ematen ari zirenak eta haiek batu ostean plintoak, zutabeak, kapitelak, fusteak, kontrafuenteak, arkuak, leihoak, erremateak, karelak eta parapetoak osatuko zituztenak. Gainerako eraikinetatik oso urrutiraturik zegoen barrutiaren erdialdean, errementeria zegoen: irekirik zegoen atean zehar suaren bristadak ikusten ziren. Eta barruti osoan, ingudearen gaineko mailuaren txilin-hotsa entzuten zen; igeltseroen eskuek higaturiko erremintak ordezkatzeko berriak egiten ari zen arotzak ateratzen zuena. Jende askorentzat eszena kaotikoa izango zatekeen hura, baina Tomek ikusi zuena kontrolatzeko irrika sentitu zuen mekanismo izugarri eta konplexua izan zen. Gizon bakoitza egiten ari zena ikusi zuen eta lanek zenbaterainoko aurrerapena izan zuten jabetzeko aukera izan zuen.

Kale hark plaza batean kokaturiko azoka bateraino eraman zituen. Bertan, akre erdiko buztin-itsaso hartan, inguruko nekazariek soberan izan zezaketen haragi edo bihi, esne edo arrautza apurra aldatzen zuten behar zituzten eta beraiek egin ezin zituzten gauzen truke: eltzeak, golde-muturrak, sokak eta gatza. Oro har, azokak koloretsuak eta zaratatsu samarrak izaten ziren. Tratu asko egiten zen adeitsuki, aldamenean jarririko postuen artean halako itxurazko norgehiagoka izaten zen, bertan izaten ziren haurrentzako opil merkeak, zenbaitetan juglare bat edota titiritero-talde bat, aurpegia margoturiko emagaldu asko eta agian baita ekialdeko basamortuei eta burua galduriko tropel sarrazenoei buruzko istorioak kontatzen zituen elbarrituriko soldadu bat ere.

Harresiaren helburua arrisku-egoera denean etsaia ahalik eta gehien atzeratzea, eta defendatzaileari, behar bezala babesturik dagoela, aipaturikoa erasotzeko aukera ematea izaten da. -Eraso egitea? –galdetu zuen Alienak-. Zer erabilita?

Page 87: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

-Harriak, olio irakina, geziak.... Hiriko etxerik gehienetan arku bat dago. Hiritarrek, arkuak izango zituzketen gizon eta emakumeek, harresietan jarririk prest egon beharko zuketen etsaien aurka arkuak jaurtikitzeko. Armarik izango ez zuketenek, harriak jaurtikiko zituzketen eta harri-multzo handiak izango zituzketen horretarako prest. Ur irakina bestelako arma eragingarria zen; pertzak bero mantentzen ziren, puntu estrategikoetatik etsaien kontra jaurtikitzeko prest. Hiritar asko ezpaten jabe ziren; baina hauek eraginkortasun gutxiagoko armak ziren. Gorputzez gorputz borroka egitera iristen zirenetan etsaia sartu zen seinale izaten zen; eta hortaz, harresia eraikitzea alferrikakoa izan zen.

Kingsbridge haziz zihoan. Denbora zen bere jatorrizko harresiak gainditu zituela, eta harresi hauek hiriko etxeen erdiak baino gutxiago babesten zituzten dagoeneko. Komunitateak harresietatik kanpora sortuz joan ziren auzo pobreak hartzen zituen harresi berriak eraiki zituela ere baziren bost urte. Eta une hartan harresi berrietatik kanpora ere behe-auzo berriak sortzen hasiak ziren.

-Hiriari su ematen ari dira! –egin zuen oihu Jackek. -Uste nuena baino okerragoa izango da –esan zuen Tomek- . Jaitsi berehala. Biek lurrera egin zuten jauzi. -Ama eta Martharen bila joango naiz. -Eraman itzazu klaustroetara –adierazi zion Tomek presa aditzera ematen zuen tonuaz -. Leku seguru bakarra izango da. Monjeek eragozpenik jartzen badizute, bidal itzazu pikutara. -Eta atea azpiratzen badute? -Morroiloa hautsi dut oraintxe. Ibil zaitez azkar! Edo Alfreden bila joango naiz. Goazen bada! Jackek azkar batean ekin zion bideari. Tomek oilarren ukuilurantz jo zuen, bidea ukondokadaz irekiz. Gizon batzuk bere jokamoldeaz kexatu ziren baina ez zien jaramonik egin, eta isildu egin ziren haren neurria eta zehaztasun-adierazpen ikaragaitza ikusitakoan. Berehala iritsi zen prioretza-esparrura etxe erreen usaina.

2. Sekuentzia

* Bete gabeko kontzeptuzko mapa bat edota XIX. mendearen adierazgarri diren alderdirik garrantzitsuenak biltzen dituen izar bat eman geniezaieke, 1. jarduerako informazioa erabiliz bete dezaten.

* Edozein egunkaritako albiste bat ekar dezaten eta hori erabilita ondorengo jarduerak gauza ditzaten proposa geniezaieke:. albistearen zati guztiak bereiztea.. paragrafo bakoitzeko edukia laburtzea.. oinarrizko sei galderen erantzuna bilatzea.. beren intereseko edozein gairi buruzko albistea idaztea, 3. jarduerako kontrol-orrian ematen den laguntzaz baliatuz.

Page 88: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

* 4. jardueran azalpen-testua idazteko agertzen den prozedura jarraituz, beren intereseko gaiari buruzko testua idatz dezakete (adibidez, ingurugiroaren kutsadura), hautaturiko gaiari buruzko arrazoiak azalduz.

* XIX. mendeko eguneroko bizitzaren alderdiei loturik, egitura konparatiboa duen azalpen-testua idatz dezakete, XIX. mendeko alderdiak egungo bizitzakoekin alderatuz. Testu-mota honek egitura arruntagoa dauka eta erreportajea baino errazago egin dezakete. Ondorengo formatua jarrai dezakete

3. Sekuentzia

* Behar duten ikasleei, hiriaren auzo jakin bateko planoa egin dezaten proposa geniezaieke, xehetasunak bilduz eta aldez aurretik zehazturik dauden elementuak markatuz: kaleak, zerbitzu publikoak, plazak, parkeak, etab.

Izaera orokorreko beste jarduera indargarria hiriari buruzko foileto turistikoa erabiltzea izan daiteke, foiletoan bertan Bilboren bilakaerari buruz agertzen diren datu historikoak oinarri hartuz informazioa biltzeko.

7.3. Helburuak lortu dituzten ikasleentzako zabaltze-jarduerak

1. Sekuentzia

* Hona hemen Bilboko zenbait eraikinen irudiak

Egungo bizitzaren eta XIX. mendeko bizitzaren arteko ezberdintasunak

GAUR EGUN XIX. MENDEA

TEKNOLOGIA TEKNOLOGIA

EKONOMIA EKONOMIA

ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA

Page 89: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

a) Eraikinak behar bezala behatu ostean, saia zaitezte aipaturikoak identifikatzen. b) Barroko-estiloari buruzko ezaugarriak irakurri ostean, adieraz itzazue eraikin

bakoitzeko elementu arkitektoniko eta apaingarriak.

Page 90: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Barrokoa

XVI. mendearen amaieran Italian jaio zen eta XII. mendean eta XVIII. mendeko zati handi batean Europan zehar zabaldu zen mugimendua izan zen. Mugimendu honek ezaugarri bereziak garatu zituen herrialde bakoitzean.

Espainiar testuinguru historikoaHerrialde katolikoetan, Espainian esaterako, Monarkia eta Eliza artearen bezerorik garrantzitsuenak izan dira behin baino gehiagotan eta propagandarako bitarteko erabili izan dute artea. Horrexegatik deitu izan zaio barrokoari Kontraerreformaren artea, nahiz eta barroko protestante bat ere izan den.

Monarkia

pintura-kopurua handia egitea agindu izan du, bereziki erregeen erretratuak, errege-familienak eta gai historikoei buruzko koadroak.

Eliza

Estilo barrokoak bere dotrina zabaltzeko beharrezko bitarteko plastikoak eman izan dizkio elizari. Erabiltzen dituenak

Arkitektura: oparo apainduriko elizak, eliza katolikoaren irakaspenak zabaltzeko eta dotrina protestanteei aurre egiteko antzoki bilakatuko ziren. Eliza berriak eraiki zituzten, eta batez ere aurretik eraikitako elizak eta katedralak apaindu, urre-koloreko aldareak, aulkiteriak dituzten koroak, erretaula berriak... gehituz.

Aldareetan eskulturak edota Aste Sainduan prozesioan ateratzen ziren pausoak izaten ziren erakusgarri. Errealismo handikoak izaten zirenez erraza izaten zen ikusleengan sortzen zuten mirespen handia ulertzea.

Pintura: elizak gai erlijiosoei buruzko koadro ugari egiteko eskaera egin ohi zuen, (santuen bizitza, martirioak)

Barrokoaren ezaugarri orokorrak

Arkitektura gidari izanik arte plastiko guztien arteko batasuna

Arte plastiko bakoitzaren baitako batasuna

Argi-jokoak, argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak; bai arkitekturan eta bai pinturan

Mugimendua: linea makurren nagusitasuna

Errealismoa.

Azkenean Rococóren sorrera eragingo duen aberastasun dekoratiboa.

Sentsazioari baino gehiago arrazoiari zuzenduriko artea. Ez da arte intelektuala herri-artea baizik.

Page 91: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Espainiako arkitektura barrokoa

Ezaugarriak: Ez da aldaketa handirik egitura-

mailako elementuetan (eliza berrietako oinplanoak klasikoak dira gehienean )

Apaingarriak izugarri ugaritu ziren

Obrak: Salamancako Plaza

Nagusia

Santiagoko katedralaren obradoiroa

Toledoko Katedraleko transparentea

Bi Uretako markesaren jauregia

Valladolideko Unibertsitateko Fatxada

Santiago

Erromako Santa Ines Eliza

Eskultura barrokoa

2. Sekuentzia

Page 92: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

* Goia eta bere obrari buruzko lana egitea da proposamena.

Ondoren agertzen diren koadroei buruzko iruzkina egiteko ikerketa-lana egin beharko duzue. Koadro hauek XIX. mendean egin zituen pintore espainiar batek.

Jarraitu beharreko urratsak ondorengoak dira:

Bila ezazue koadro hauen egilea zein den

Zein pintura-teknika erabili duen.

Bere pinturaren ezaugarririk esanguratsuenak zein diren.

Artelan hauek zeren adierazgarri diren.

Urrats hauek gauzatu ostean lortutako informazio osoarekin, artelan hauei buruzko iruzkina egin beharko duzue. Beharrezko jotzen baduzue, zuen iritzi pertsonala ere eman dezakezue.

Page 93: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 94: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia
Page 95: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Koadroa ulertzeko era

Artelan bat ulertu ahal izateko elementu ezberdinak bereiztea beharrezkoa da.

Pinturan erabilitako materialak (freskoa, tenpera, akuarela, olio-pintura...) eta pinturaren euskarria (horma-iztukua, lurra, egurrezko ohola, ehun-mihisea, papera...).

Arte abstraktuan gaiak ez du garrantzirik baina figuratiboan zehaztu egin behar izaten da: naturako paisaiak, ehizako eszenak, hiriko bizitza, ohiturak, erlijio-gaiak edo gai mitologikoak, erretratuak, biluziak, natura hilak, eguneroko bizitza...

Pertsonaia protagonistak estalgabetu egin daitezke eta deskripziorako objektu izan behar dute.

Objektu erreal edo sinbolikoak plano ezberdinetan irudikatzen dira espazio-perspektiba sortzeko. Sinbolismoa eta perspektiba aipatzea merezi duten bi alderdi dira.

Artistak irudiak eta objektuak modelatu eta eratzerakoan erabilitako moldeek eta lerroek (linealak, diagonalak, zirkularrak) helburu jakina dute.

Artelanaren argiak eta koloreak (objektiboa) eta ikuslearen ikuskerak (subjektiboa) pintura batean deskriba daitezkeen sentsazioak sortzen dituzte edota sortzen saiatzen dira.

Pinturan ikus daitezkeen elementuen ondoan, iruzkina egiteko beharrezkoak diren beste batzuk ere hartu behar izaten dira kontuan: Egilea, kronologia eta koadroa sortu den tokia: egileari, oro har bere estiloari, eta

bereziki herrialdeari dagozkion ezaugarriak zehazteko. .

Artelana mugatu duten eraginak: artistaren edota egiteko agindua eman duenaren ideiak; artelana jaio den gizartea edo giroa; beste artisten, beste zibilizazioetako, beste garaietako koadroak edo irudiak inspirazio-iturri hartu izana.

Page 96: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

3 Sekuentzia

* Bere edukiak 6. zenbakia duen jarduerarekin du zerikusia.

Eskema honetan Euskal Herriko gobernu-organoak ikus ditzakezue.

Jaso duzuen informazio guztiarekin azal ezazue organo hauetako bakoitzaren egitekoa zein den.

Azal ezazue nork eta nola hautatzen dituen organo hauen ordezkariak.

Page 97: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

6. Orientabideak

1. Sekuentzia: EGUN BAT ERDI AROKO BILBON

Aldez aurretiko jarduera

. Jarduera honetan ikasleak sekuentziaren zentzua ulertzen hasiko dira. Irakasleak, landuko dutenari buruz eta landutako horrek duen helburuari buruz hitz egin beharko du ikasleekin. Lehen jarduera honetan motibazioak funtsezko egitekoa izango du. Hori dela eta, irakasleak ahalik eta bizitasun handienaz azaldu beharko die ikasleei azken emaitza nolakoa izango den. Honen helburua ikasleengan interesa piztea izango da.

. Jarduerak, hortaz, bi atal izango ditu: bata azken emaitzari buruzko azalpenek osatua izango da eta besteak sekuentzia honetan landuko den testu-generoaren, hots, egunkariaren ezaugarriei buruzko ezagutza hartzea izango du oinarri.

. Ikasleek taldean egingo dute lan eta liburutegiaz baliatuko dira egunkari-aleak bilatzeko. Idatzi beharko duten testuan garrantzitsua da egunkariaren ezaugarriak azaltzea; hortaz, berrikustea egiterakoan azaldutako ideien gardentasuna eta aipaturikoen garrantzia hartu beharko dira kontuan.

1. jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek hiriei buruz dituzten aurretikako ezagutzak lantzea da. Lehenik eta behin, irudiak ikusiz, landuko dugun hiri-mota zehaztuko dugu, gaia finkatze aldera. Bigarrenik, berriz, Erdi Aroko hiriari buruzko izar-formako kontzeptuzko eskema bat egitea proposatuko da.

. Jarduera honen helburua ez da ikasleek eskemako galderei hasieratik zuzen erantzutea, guztien artean Erdi Aroko hiriak zirenari buruzko lehen ikuspegia eraikitzen joatea baizik.

Jardueraren lehen atala bikoteka egin beharko da eta kontzeptuzko mapako emaitzak ikusi ondoren, ikasle bakoitzak ikusitakoa islatuko duen testu labur bat osatu beharko du bakarka.

2. jarduera

. Jarduera honek Bilboko hirira hurbiltzen gaitu eta irudiak erabiliz XIX. mendera arte hiri-mailan izan duen garapena erakusten digu. Irakaslea eta ikasleak irudi hauei buruz arituko dira, eta ondoren ikasleek hazkuntza honi buruzko informazioa hautatu, laburtu eta berregin beharko dute. Ikasleei informazio-dosier bat emango zaie eta horren gain egin beharko dute lan.

. Era berean, jarduera honek testu narratiboen ezaugarrietako batera hurbilduko gaitu, hots, denboran zehar izan ohi duen garapenera. Ikasleek laburpen-testua idatz dezaten kontrol-orria emango diegu eta testua antolatzeko denbora-lokailuak erabil ditzaten errepikatuko diegu.

Page 98: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

. Lana binaka egingo dute. Lorturiko testua, aldez aurretiko jardueran eginikoa bezalaxe, ikasleen idazlanen karpeta osatzera igaroko da.

3. jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek plano baten interpretazioaren prozedura mendera dezaten da. Horretarako, jarraitu beharko dituzten urratsen berri emango dien orientabide-dokumentu bat eta Bilboko plano bat emango zaizkie. Plano honetan Bilboko hiribilduan XIX. mendera bitartean hurrenez hurren gertatutako hazkuntza ezberdinak nabarmendu beharko dituzte kolore ezberdinak erabiliz.

. Jarduera hau aprobetxatuz, hitz-elkarketari buruzko gogoeta linguistikoko lan bat egingo dute ikasleek. Adibideak erabiliz hitzak eratzeko prozedurak ondorioztatu beharko dituzte eta prozedura horiek izendatzeko termoni egokiak bilatu. Bilatu beharko dituzten gutxieneko terminoak honakoak izango dira: hitz-elkarketa, mailegua, akronimia, aurrizki-sistema eta atzizki-sistema.

. Ikasleek bikoteka egin beharko dute lan.

4. jarduera

. Jarduera hau elementu narratiboetariko batean oinarritzen da: kontalarian. Kontalari-mota batzuei buruzko oinarrizko informazioa emango diegu, kontalari hauen arteko ezberdintasunak ondoriozta ditzaten. Ondoren, testu ezberdinetako kontalariak identifikatzea eta maneiatzea izango da beren lana.

. Ikasleek binaka egin beharko dute lan. Jarduera egin ostean maneiatutako testuen emaitzak ahots altuan irakurtzea komeni da aditzen erabileran, pertsona izenordainetan... gertatu diren aldaketez jabetu ahal izateko.

5. jarduera

. Jarduera hau luzea eta konplexua da. Erdi Aroko eguneroko bizitzako alderdi ezberdinak ezagutzera bideraturikoa da, eta informazio-laburpen baten bidez emaitzak gelakideei transmititzea du helburu.

. Lana hiru taldetan egingo da eta horietako bakoitzak giza talde jakin baten azterketa egingo du. Informazio-dosier batetik abiatuz laburpen-testu bat egin beharko dute eta horretarako kontrol-orri bat ere izango dute lagungarri. Idazlan hau ere ikasleen karpetan sartzekoa izango da.

. Ondoren, idatzizko lana ahoz aurkeztu beharko dute ikaskideen aurrean. Hori egiteko badira bi aukera gutxienik: talde bat aurkezpena egiten ari den bitartean gainerakoak behatzaile izango dira. Aurkezpena egiteko kontrol-orria emango zaie eta aurkezpena ebaluatzeko behaketa-txantiloia. Beste aukera talde bat aurkezpena egiten ari den bitartean ikaskideek oharrak hartzea izango litzateke. Bigarren aukera honek aurkezpenaren eraginkortasun-maila frogatzeko oso testu erabilgarria utziko luke gure

Page 99: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

esku. Irakasleentzat material osagarri gisa oharrak hartzeari buruzko aipamenak gehituko dira.

6. jarduera

. Jarduera hau arteari loturiko zenbait eduki ezagutzean datza. Bilboko eraikinak behatzea proposatzen da, eraikin hauek gotikoko ezaugarriekin lotzeko. Irudiez gain, estilo honen ezaugarriei buruzko laburpen bat ere badute jarduera egiteko. Jarduera binaka egingo dute, emaitzak guztien aurrean aurkeztuz.

7. jarduera

. Jarduera hau sekuentziako azkenekoa denez, sekuentzian barna azterturiko edukiak ordenatzea du helburu. Aipaturikoaren xedea kooperazio-lan bat egitea da, eta lan horren emaitza liburu baten edizioa izango litzateke. Liburu hau ikastetxeko liburutegira eramango da eta ahalik eta tokirik gehienetan emango da ezagutzera.

. Liburua bi pausutan egingo da. Lehenik eta behin, egunkaria idazteko bakarkako lana egin beharko da. Horretarako, egunkari bat idatzi ahal izateko kontuan eduki beharreko datuei buruzko kontrol-orria emango zaie. Hau guztia egiteko, sekuentzian barna biltzen joan diren datuez baliatu beharko dira.

. Atal bakoitza egin ostean liburua osatzeko garai iritsiko da. Irakasleak ikasleekin batera prozesuari buruzko orientabide ezberdinak eman ahal izango ditu. Formatu erraza aukeratu daiteke; eskuz idatzitakoa. Halaber, landuagoa den formatua ere aukera daiteke; ordenadore bidez eginikoa, azalen diseinua eginik duena... Informatika-gela ere eska daiteke lanerako. Garrantzitsuena ikasleek prozesuan esku har dezaten da, azken emaitza beren ahaleginaren eta lankidetzaren fruitu izan dela senti dezaten.

Page 100: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

1. sekuentziako 5. jarduerarako material osagarria

OHARRAK HARTZEKO

Hasi aurretik idatz itzazu data, ikasgaia, gaiaren izenburua, etab.,

Utzi itzazu tarte zabalak ondoren har ditzakezun oharrak eta argibideak idatzi ahal izateko.

Nabarmen itzazu azalpenaren zati nagusiak, baina ez ezazu gehiegikeriarik egin azpimarratzerakoan eta koloreztatzerakoan.

Eman itzazu aditzera gauzak labur.

Antola ezazu idazkera murrizteko sistemaren bat.

Idatz itzazu literalki definizioak eta formulak bakarrik.

Hauta ezazu laburduren sistema-kode pertsonal bat denbora aurrezteko.

Ez ezazu guztia kopia. Ideia garrantzitsuak, aurkezpeneko funtsezko zatiak, datak, erreferentzia garrantzitsuak, etab. bakarrik.

Normalean irakaslearen ahotsaren tonua eta bere adierazpideak lagungarri izaten dira aurkezpeneko zatirik garrantzitsuenak edota ideia nagusiak nabarmentzeko.

Adibidez, honako esaldiren bat entzutean arreta jartzea komeni da; irakaslea garrantzitsu jotzen duen zerbait esaten hastekotan baita :

- “Funtsezko alderdietako bat...”- “Honen guztiaren arrazoia...”- “ Lehenik eta behin...”- “ Hortaz, ondoriozta daitekeena da...”- “ Nabarmentzea komeni da...”- “ Kontuan hartu beharrekoa da...”- “ Arreta jarri behar da...”- “ Ikus dezagun bada...”

Ongi harturiko oharrek irakurtzen errazak izan behar dute. Aitzitik, ez itzazu garbira pasa. Denbora galtzen da. Har itzazu oharrak ikasgelan, behar adinako argitasunez, berriz kopiatu beharrik izan ez ditzazun. Erabil itzazu ertzak hartu ez dituzun eta garrantzitsuak diren oharrak osatzeko eta gaineratzeko.

Ahal dela, oharrak harturiko egun berean irakurri behar dira ulergarriak ote diren edota zerbait falta ote den frogatzeko. Honek, gure oharrak gainerako ikaskideenekin alderatuz, garrantzitsuena dena nabarmentzen jakin ote dugun frogatzeko aukera emango digu.

Mikel Pando Gaztelueta

Page 101: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

2. Sekuentzia: GARAI BERRIA: XIX. mendea

Aldez aurretiko jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek garai honi buruz dituzten aurretikako ezagutzak aktibatzea da. Horretarako, ezaugarriak jasotzen dituen zerrenda bat emango diegu eta XIX. mendeari dagozkion ezaugarriak eta ez dagozkionak bereizi beharko dituzte.

. Jarduera bikoteka egin beharko dute, eta orri bat emango diegu garai hartako ezaugarriak jar ditzaten. Emaitza, guztien aurrean aurkeztu beharko dute sortutako zalantzak eta zenbait terminoren esanahia argitzeko, kontzeptuak edo gertakariak lotzeko, etab.

. Jarduera honetan, ikasleek beren lanak aurkeztu ondoren, irakaslearen egitekoa gogoeta behar bezala bideratzea izango da; ikasleek garai horretan elkarri eragiten dioten alderdi ezberdinek (kultura, teknologia, politika) osotasun bat osatzen dutela uler dezaten. Gogoeta horren emaitza gisa ikasleek laburpen-testu txiki bat idatzi beharko dute. Testu hau bere idazlanen karpetan gorde ahal izango dute.

1. jarduera

. Jarduera hau XIX. mendea ezagutze horretan aurrera pauso bat gehiago da. Informazio-izaera duten testu labur batzuk emango zaizkie; irakurri eta dagozkien irudiekin lotu beharko dituztenak. Euskarri grafikoak ezaugarriak ulertzea eta barneratzea erraztu behar du, eta aipamenak, kontrasteak, etab. egiteko baliagarri izan.

. Irakasleak informazio-iturri osagarriak erabiltzea komeni ote den baloratu beharko du jardueraren bigarren zatian. Iturri hauen artean Bilbori buruzko informazio-dosierra erabil daiteke, XIX. mendeari dagokion informazioa hautatuz.

. Jardueraren bigarren zatiaren helburua garai honi buruzko kontzeptuzko mapa bat egitea da, aldi honi buruzko karakterizazio konplexuagoa egiteko. Kontzeptuzko mapa taldean egin daiteke, informazio-iturriak landu ostean.

2. jarduera

. Sekuentzia honetan, hautatu den azken emaitza dela eta, idatzizko prentsaren testu-generorik bereizgarrienak lantzen dira. Sekuentzia honetan hizkuntzaren erabilera-esparru hau hautatu izanak, XIX. mendeko idatzizko prentsaren garapenarekin du zerikusia.

. Jardueran idatzizko prentsaren historiari buruzko informazio-testu bat irakurri eta ulermen-lan bat gauzatu beharko dute. Garrantzitsua da testuaren edukiaz jabetzeko urratsak jarraitzea, nominalizazioei arreta berezia eskainiz. Teknika honek izaera nominaleko esaldi baten bidez paragrafo bateko eduki semantikoa laburtzea ahalbidetzen die, eta hau ezinbesteko urratsa da testuko informazioaren garapenari eta honek islatzen duen egiturari buruzko ikuspegi orokorra hartzeko.

Page 102: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

. Nominalizazioak eskemak egiteko ere ezinbestekoak dira. Normalki, ikasle gehienentzat lan nekeza izan ohi da; entrenamendu berezia eskatzen baitu. Badirudi beharrezkoa dela jarduera-mota hau behin baino gehiagotan egitea.

. Binaka eginiko laburpenak, berriz, ikasleek beraiek zuzenduko dituzte aipaturikoak beren artean trukatuz. Balizko bestelako zuzentze-teknika, irakasleak horietako baten fotokopia egin eta guztien artean zuzentzea izango litzateke, harik eta adostasunera heldu arte.

3. jarduera

. Lan linguistikoa oinarri duen jarduera honek, albistearen testu-ezaugarriak bilatzen ditu, ondoren albiste bat egin ahal izateko. Lehenik eta behin, ikasleek informazio-bilaketa egingo dute, bi kazetaritza-genero mota garrantzitsuak bereizteko.

. Ondoren, albisteari buruzko lana osatzeko, etxetik albisteak ekar ditzaten eskatuko diegu, testu-genero honen ezaugarriak agertzen direla aztertzeko eta frogatzeko.

. Honen guztiaren ondoren, eta aurreko jardueratan eskuraturiko ezagutzaz baliatuz, XIX. mendeko albiste bat idatzi beharko dute bikoteka. Horretarako, kontrol-orria emango diegu. Idatziriko albisteak ikasgelako taulan jar daitezke gainerakoek ere irakur ditzaten eta ikasleen idazlanen karpetan sartuko dira azkenik.

4. jarduera

. Jarduera honek Bilboko hirigintza-hazkuntzaren azterketa egiten du, aipaturiko hazkuntza ahalbidetu zuten arrazoiak azalduz. Atal ezberdinak dituenez, lanerako denbora nahikoa eskatzen du.

. Hasieran, garai hartako data duten Bilboko eraikinei buruzko argazki ezberdinak erabiliko dira. Eraikinak ezagutu ostean, planoan kokatu beharko dituzte eta lehendabiziko sekuentziaz baliatu beharko dira hiria mugarik gabe zabalduz joan dela frogatzeko.

. Ondoren, hazkuntza honen arrazoiak aztertuko dituen azalpen-testu bat idatzi beharko dute. Kontrol-orria emango zaie, testu-mota honen ezaugarriak eta egiturak gogora ekarriz. Baliteke testu hau egiteak arrazoiak eta ondorioak azaltzeko prozedura linguistikoei buruzko lan berezi bat egiteko beharra sortzea, Arrazoi hau dela eta, material osagarria den ariketa-sorta bat aurki daiteke; irakasleak komenigarri jotzen baditu erabiliko dituenak.

5. jarduera

. Jarduera honek Euskal Herriko XIX. mendeko gertakaririk garrantzitsuenetakoak diren gerra karlistetara hurbiltzea du helburu. Jarduera egiteko ikasleek gerra karlistei buruzko informazio-testu bat irakurri beharko dute.

. Testua irakurtzerakoan ulermen-irakurketa lana egiteko urrats egokiak jarraitu beharko dira. Irakasleak ikasleekin batera irakurriko du testua, terminoen ulermena, esaldien

Page 103: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

zentzua eta paragrafo bakoitzaren esangura ulertzen dutela ziurtatuz. Beharrezkoa da formulazio berriak egiten joatea, aipaturikoak ikasleen ezagupenekin lotzeko eta testua behar bezala ulertu dutela ziurtatzeko.

. Irakurketa-lanaren ostean, ikasleek ideiarik garrantzitsuenak bildu beharko dituzte datu-bilketarako orrian. Jarduera honen garapenaren osagarri gisa, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museorako bisita ere antola daiteke. htpp://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/zm/01zmc.htm

6. jarduera

. Jarduera honetan literatura-testu bat irakurtzea proposatzen da. Testu honetako ekintza, lantzen ari garen garaian eta inguruan gertatzen dena da. Barojaren ipuinak aurreko jarduerarekin lotzen gaitu zuzenean eta 5. jardueran atera diren gerra karlistei buruzko ideiak indartzeko baliagarri da.

. Bestalde, ipuinak orain arte proposatu ez den irakurketa adierazkorrari buruzko lan bat egiteko aukera ematen du. Lehendabiziko sekuentzian narratibako zenbait elementu ukitu dela aprobetxatuz, elementu horiez baliatuko gara berriz ere jarduera honetan, eta narrazioaren testu-ezaugarri batzuei buruzko aipamena egin dezaten eskatuko diegu ikasleei.

. Era berean, idazlan bat egin beharko dute, kasu honetan, izaera libreagoa eta sortzaileagoa duena, gainerako bilbeari ongi datorkion ipuinaren amaiera bilatu ahal izateko. Narrazio hau irakurri beharrekoa da; izan ere, elementu berbera oinarri izanik, hots ipuina, bikote bakoitzak bere interpretazio propioetatik abiatuz amaiera ezberdina eman diola ikus dezakegu.

7. jarduera

. Jarduera hau lantzeko, ikasleek XIX. mendeko Bilboko eguneroko bizitzari buruzko dosier berezia maneiatu behar dute. Horretarako, hiru esparrutako informazioak hautatu dira: demografia-esparrukoa, kultura-esparrukoa eta teknologia-esparrukoa.

. Jarduera honen xedea garai hartako Bilbori buruzko ezagupena handitzea eta ezagupen hauek erreportaje batean islatzea da. Horretarako, komenigarria da, 3. jardueran bezalaxe, ikasleek erreportajeen adibideak etxetik ekartzea, aipaturikoen ezaugarriak aztertzeko eta beren idazlanetan isla ahal izan ditzaten.

. Honez gain, erreportajea idazteko prozedura jasotzen duen gida bat emango zaie informazio bereziko dosierretik, baita testu-genero honen ezaugarriak jasotzen dituen koadroa ere. Komenigarria da azken testua ikasgelaren barneko tokiren batean agerian jartzea edota gainerako taldeetako ikaskideei irakurtzea, motibazio handiagoa bilatzeko eta komunikazio-zirkuitua ixteko.

8. jarduera

. Jarduera honetan sekuentzian zehar ikusitako edukirik gehienak bildu, batu eta landu behar dira. Jardueraren amaieran, produktu linguistiko bat egin beharko dute; bertan,

Page 104: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

aurreko jardueratan XIX. mendeari buruz jorratu diren eduki tematikoak islatu beharko dituzte.

. Jarduera honetara heldu aurretik, idatziriko prentsari dagozkion alderdi linguistikoak nahiz testu-generoei dagozkien alderdiak landu ditugu, baita XIX. mendeko karakterizazioari eta garai honetako hirien garapenari buruzko alderdi tematikoak ere. Hortaz, jada landutakoa sakontzean eta berrantolatzean datza lana.

. Egunkaria egiteko kontrol-orri bat emango zaie. Bertan, aipaturikoa egiteko jarrai ditzaketen pausoen berri emango zaie. Jardueran zehar, taldeetako lana behatu beharko du irakasleak eta zirriborroak berrikusi beharko ditu azken bertsioa egin aurretik.

3. Sekuentzia: GORABEHERA HANDIKO MENDEA.

Aldez aurretiko jarduera

. Lehendabizi, sekuentzia bukatutakoan XX. mendeko une batzuei buruzko erakusketa egingo dela azaldu behar da. Erakusketa honetarako materiala grafikoa, soinuduna eta linguistikoa izango da eta sekuentziako jarduera ezberdinetan zehar joango da osatuz.

. Jarduera honetan gerra zibilari buruzko film bat ikustea proposatzen da, Espainiako XX. mendeko historiako gertakaririk garrantzitsuenetako bat izan dena kokatzen hasteko.

. Informazio-testu labur bat emango zaie; filma ikusi aurretik irakurri egin beharko dutena. Irakasleak oinarrizko informazio hori zabaltzeko beharrik baden balioztatuko du, eta komenigarri iruditzen bazaio zenbait kontzepturi buruzko argibideak emango ditu.

. Filma ikusi ondoren edukiari buruzko iritziak trukatuko dituzte ikasleek. Iritzi-trukaketa hau errazteko binaka landuko duten galdeketa bat emango zaie. Irakasleentzako material osagarri gisa Gerra Zibilari buruzko pelikulen zerrenda bat izango da eskuragarri, eta horien artean egokiena iruditzen zaiona hauta dezake irakasleak.

1. jarduera

. Jarduera honek irakurketa-ulermena du oinarri. Gerra Zibilari buruzko informazio-testu bat erabiliz egingo dute lan binaka, gatazkaren arrazoiei eta garapenari buruz duten ezagutza sakontzeko.

.Ikasleek laburpen bat egin beharko dute; eta horretarako, 2. sekuentziako 2. jarduerako urrats berberak jarraitzea gomendatzen da. Irakasleak ikasleekin batera irakurriko du testua, paragrafoz paragrafo. Testuko edukia zerekin lotzen duten galdetuko die ikasleei; hala, testuko informazioa ikasleek gaiari buruz duten ezagutzarekin lotzeko.

.Lehen urrats honen ostean testuko informaziorik garrantzitsuena hautatzen saiatuko dira, azpimarratzeaz baliaturik. Azpimarratzea lantzeko komenigarria da paragrafoz paragrafo azpimarraturiko testua alderatzea eta aukerarik egokiena zein den erabakitzea.

Page 105: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Bigarren urrats honen ondoren, paragrafo bakoitzeko edukia esaldi nominal bat erabiliz laburtzeko garaia izango litzateke eta prestaketa-lan honen ondoren ikasleak testuaren laburpena idazteko prest egongo dira.

. Termino ezezagunak entziklopedietan bilatu beharko dira edota irakasleak argitu beharko ditu.

2. jarduera

. Jarduera honek gatazka politiko baten atzean izan ohi diren errealitate eta giza gertakariei buruzkoak hurbildu nahi dizkie ikasleei. Horretarako, Gerra Zibilaren gaia sakondu nahi da, baina oraingoan giza talde baten ikuspuntutik: emakumeenetik.

. Jarduera honek jarrera-osagarri garrantzitsua dauka eta horregatik egokitzat jo da sentimenduak, emozioak... pizten dituzten literatura-testuak sartzea. Ikasleei emakumeei buruzko hiru testu emango zaizkie: informatiboa bata, poema bestea eta eleberri baten zatia azkena. Testu hauek oinarri hartuta galdeketa bati erantzun beharko diete.

. Galdeketa erantzun ostean, ikasleak Gerra Zibilean emakumeen egoerari buruzko laburpen-testua egiteko moduan dauden arte itxaron beharko da. Testu hau, jardueran agertzen den material grafikoarekin eta bildu daitekeen materialarekin batera manipulatuko da lan-talde bakoitzeko horma-irudi bat osatzeko. Horma-irudi hauek XX. mendeari buruzko lehendabiziko erakusketa-materiala izango dira.

3. jarduera

. Jarduera honek, 60 eta 70eko hamarkadetako garapen ekonomiko eta industriala Bilboko hiriaren hazkuntzarekin lotzea du helburu. Horretarako hiru urrats proposatzen dira.

. Lehenik eta behin, ikasleek, binaka, informazio-testu labur batzuk lotu beharko dituzte Bilbo Handiko jarduera industrial eta ekonomikoari buruzko irudiekin. Testu hauek irakurrita, garai hartako industriarik garrantzitsuenei buruzko eta hiri industriala zen Bilboren karakterizazioari buruzko halako nozioa hartuko dute.

. Bigarrenik, arrazoi/ondorio harremanaren bidez euren artean lotu daitezkeen esaldiak emango zaizkie. Taldeak esaldien zerrenda osatu ahal izango du irakaslearen laguntzaz. Esaldi hauek aztertu ondoren, ikasleek aipaturikoak erabiliz zentzu osoa duen testua osatu beharko dute. 2. sekuentziako 4. jardueran erabilitako kontrol-orria eta lokailuak ekarri beharko dira gogora.

4. jarduera

. Mendean zehar Bilbon izandako hazkundea plano batean adieraztea. Jarduera honen bidez, lehen sekuentziatik hasita ikasleek erabili duten planoa osaturik geldituko da. Kolore ezberdinak erabiliz hiriko auzo berriak nabarmentzeko eskatuko zaie.

Page 106: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

. Interesgarria da, bereziki, gerra ondoren sortu ziren inguruak nabarmentzea, eta hiriko hazkundea bere eragile izan ziren arrazoi ekonomiko, sozial, demografiko,etab.-ekin lotzea jardueran zehar.

. Era berean, populazioaren hazkuntzari buruzko grafiko batekin lan egin beharko dute ikasleek. Jarduerako urratsak egin ondoren, eginikoa jende aurrean aurkeztu beharko da garapen ekonomikoak Bilboko hirian sorturiko aldaketen ideia sakontzeko.

5. jarduera

. Jardueran zehar ikasleek azken aurkezpenerako materiala biltzeko urratsak eman beharko dituzte. Jarduera honen xedea, garapenarekin eta hazkunde ekonomikoarekin bat datozen 60 eta 70eko hamarkadetako eguneroko bizitzari buruzko alderdiei buruzko gogoeta egitea da.

. Datuak biltzeko beren familiako kideei ahozko elkarrizketa egin diezaien da proposamena. Hala, bildutako informazioaren berri emango dute ikasgelan, erakusketaren zati izango diren edukirik garrantzitsuenak hautatzeko. Jardueran zehar idatzizko informazioari bizitasuna emango dion material grafikoa eta soinuduna batzea ere garrantzitsua izango da.

. Irakasleak informazioaren hautaketari buruzko argibideak eman beharko ditu, eta egungo eta garai hartako bizimoduaren arteko alderaketa egiteko baliagarri izango diren gaiak sustatzen saiatuko beharko du, ordutik hona gertaturiko aldaketei buruzko gogoeta egin ahal izateko.

6. jarduera

. Jarduera honek Demokraziaren etorrerak eraginiko aldaketak azpimarratzen ditu. Lehenik, bikoteka, Autonomien mapa ezagutzea proposatzen du, mapa mutu baten erabileraren bidez.

. Ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde politikoen egoitza diren zenbait eraikin identifikatu eta hauen nondik norakoen berri eman beharko dute. Azkenik, berriz, zenbait lege-testuren definizioak landuko dituzte.

. Jarduera hau egungo gizartearen testuinguru politikoaren ezaugarriak ulertzera bideraturikoa da eta ezagutza hauek identifikatzea eta aplikatzea du helburu. Irakasleak, ongi irizten badio, jarduera zabal dezake, garai frankistan zen erregimen politikoari eta gaur egun denari buruzko ezberdintasunei buruzko gogoeta eginez.

7. jarduera

. Jarduera honetan hiriaren bilakaerari buruzko alderdi sozioekonomikoak lantzen dira. Irudi-kontrastearen bidez Bilboko hiriaren bilakaerari buruzko gogoeta sustatzea da helburua; industria-gizarte izatetik zerbitzuen gizartea izatera igaro den hiriarena.

. Gertaturiko aldaketa ikusteko, hiriko industria enblematikoen irudiak eta hauek gerora izandako birmoldaketa erabiliko dira. Hauek identifikatu ostean, ikasleek informazio-

Page 107: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

bilketa egin beharko dute Bilbori buruzko informazio-dosierrean. Ondoren, informazio horren berri eman beharko dute binaka eginiko testu batean.

. Testuak prozesu osoa islatu beharko du, hau da, krisiaren arrazoiak aztertu beharko ditu, krisiaren ondorioak azaldu beharko ditu eta krisi horretatik ateratzeko pixkanaka hartu diren irtenbideen berri eman beharko du. Testua paragrafoka banaturik duen eskema emango zaie. Testuaren eskema unitatean barrena landu dutena izango da.

8. jarduera

. Proposaturiko jarduera hirian zehar egiteko bisita gidatua da. Irakasleak ibilbide ezberdineko bisita gidatuak eskaintzen dituen Turismo Bulegora jo dezake. Garrantzitsua da 90eko hamarkadan zehar Bilbon gertaturiko aldaketaren adierazgarri diren eraikuntza eta erakundeak ikusteko aukera emango duen ibilbidea aukeratzea.

. Zentzu honetan, Abaindoibarra ingurua bisitatzea gomendatzen da, kontzeptuzko aldaketa honen eredu baita. Baina Acería Compactako, Superportuko edota Zamudioko Parke Teknologikoko instalazioak ere bisita daitezke; izan ere, 60ko hamarkadan Bilbon nagusi zen industria-jardueraz bestelakoa aurkezten baitute.

. Emaitza gisa, ikasleek, bakarka, txangoan ikusitakoa kontatzen duen testu narratiboa egin beharko dute. Testu-mota hau egiteko alderdi nagusiak biltzen dituen kontrol-orria emango zaie horretarako.

9. jarduera

. Jarduera honen ezaugarri berezia sekuentziako azkena izatea da, eta hortaz sekuentzian barrena ikasitakoa bildu beharko da bertan. Ikasleek jada badakite zein emaitza-mota sortu behar duten eta erakusketako ataletariko batzuk lantzen aritu dira 1., 2., eta 5. jardueretan.

. Une honetan alderdirik garrantzitsuena lanaren antolaketa egitea da, batez ere egitekoei eta egiteko horien banaketari buruzko zerrenda gauzatzea. Horretarako, lan-plangintza egiteko orria bete beharko dute. Erakusketa prestatzeko prozesuan irakaslearen egitekoa ikasleek emandako urratsak berrikustea da, baita materialaren bilaketa erraztea ere, horren beharrik balego.

. Idatzizko testuen osagarri material grafikoa eta soinuduna jartzeak duen garrantziaz jabearazi behar dira ikasleak, baita horma-irudian jartzeko landutako aldiei buruzko alderdi garrantzitsuak hautatzeak duen garrantziaz ere. Modu honetan, ikusleek erakusgai jarritakoa hobeto ulertuko baitute.

. Irakasleak erakusketa zein tokitan jarriko den eta erakusketa horretako hartzaileak zein izango diren hautatuko du. Erakusketa ikustera joango direnei zuzenduriko gonbidapen bat idaztea ere komenigarria da lanaren azken atal gisa.

Page 108: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

MATERIAL OSAGARRIA

3. SEKUENTZIA. ALDEZ AURRETIKO JARDUERA

Filmen zerrenda

LIBERTARIAS Vicente Aranda 1995

LA VAQUILLA Luis García Berlanga 1985

TIERRA Y LIBERTAD Ken Loach 1994

LA NIÑA DE TUS OJOS Fernando Trueba 1998

MORIR EN MADRID Frederic Rosif 1962

LOS OJOS DE CAROL Imanol Uribe 2002

Page 109: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

8. EBALUAZIOA

8.1. Ohar orokorrak

Unitatean zehar izaera hezitzailea duen eta ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko baliagarri izango den ebaluazioa islatu nahi izan da jarduerak diseinatzerakoan.

Hau dela eta, azken produktua bukatu aurretik esku hartzen duen prozesuzko ebaluazioari garrantzia handia eman zaio. Eskemak, zirriborroak, etab. zuzentzea ikasleen idatzizko produktuen heziketa-ebaluazioa aurrera eramateko ezinbesteko bitartekoa da. Helburu bera du azken produktuen planifikazioaren eta egituraketaren garrantzia azpimarratzeak ere, egintza hau ikaskuntza arautzeko faktore baita berez.

Autoebaluazioa eta koebaluazioa faboratuko duten uneak ere barneratu dira, ikasleek beraien testuak nahiz beren ikaskideenak zuzentzeko erabil ditzaketen txantiloiak aurkeztuz.

Bestalde, azken produktu ezberdinak egiteak aurreikusiriko ikaskuntzen gauzatze-maila ebaluatzeko nahikoa aukera zabala eskaintzen du.

8.2. Ebaluzio-irizpideak

1. SEKUENTZIA

Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.

Testu narratiboen berezko zenbait hizkuntza-mekanismori buruzko gogoeta egitea: denbora-lokailuak, pertsona eta aditz-denbora, etab...

Testu-mota narratiboak sortzea, aurretik zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, edukia ordenatuki egituratuz eta zuzentze-irizpideak errespetatuz.

Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.

Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, informazio hau eduki informatiboak jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz eta kontzeptuzko mapak erabiliz aurkeztuz.

Gertuko ondare artistikoaren erakusgarri garrantzitsu zenbait identifikatzea eta aztertzea, ondare honetako adierazpen esanguratsu zenbait identifikatuz.

Erdi Aroko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea taldean, ikerketa-metodoaren aldi ezberdinak garatuz (antolakuntza eta diseinua, informazioaren bilaketa eta tratamendua, ondorioak ateratzea...)

Bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarri eta balioak identifikatzea kasu jakin baten bidez, hots, hiriaren bidez.

Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea. Erdi Aroan Euskal Herriak zituen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalik aipagarrienak

identifikatzea, Bilboko hiriaren bilakaeraren bidez. Planoak behar bezala interpretatzea.

.

2.SEKUENTZIA

Page 110: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.

Kazetaritza-generoen... berezko testu-ezaugarri zenbaiti buruzko gogoeta egitea. Gizarte Komunikabideen erabilera-esparruari dagozkion testuak sortzea; testu hauek aurretik

zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, eta hizkuntza- nahiz formatu-mailan dituzten ezaugarriak errespetatuz.

Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.

Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea; informazio hau, eduki informatiboak jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz eta kontzeptuzko mapak erabiliz aurkeztuz.

Gertuko hirigintza-ondarearen erakusgarri garrantzitsu zenbait identifikatzea eta aztertzea, hauen ezaugarriak sortzen dituzten arrazoiak zein diren aztertuz.

XIX. mendeko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea taldean, ikerketa-metodoaren aldi ezberdinak garatuz (antolakuntza eta diseinua, informazioaren bilaketa eta tratamendua, ondorioak ateratzea...)

Bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarri eta balioak identifikatzea kasu jakin baten bidez, hots, hiriaren bidez.

Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea. XIX. mendean Euskal Herriak zituen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta

kulturalik aipagarrienak identifikatzea, Bilboko hiria aztertuz. XIX. mendeko Bilboko eraikinik aipagarrienetarikoak plano batean kokatzea.

3. SEKUENTZIA

Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.

Testu-mota narratiboak sortzea, aurretik zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, edukia ordenatuki egituratuz eta zuzentze-irizpideak errespetatuz.

Azalpen-testuak sortzea arrazoia-ondorioa egitura jarraituz, edukia ordenatuki egituratuz eta zuzentze-irizpideak errespetatuz.

Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.

XX. mendeko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea taldean, datu-bilketarako ahozko teknikak garatuz; elkarrizketa esaterako.

XX. mendeko bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarriak eta balioak identifikatzea, kasu jakin bat aztertuz, hots, hiria.

Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea. XX. mendeko Bilboko hiriko ekonomiaren bilakaeran islatzen diren egitura ekonomikoen

funtzionamendua aztertzea. Espainia demokratikoko ezaugarri politikorik aipagarrienak identifikatzea, batez ere Euskal

Herrikoak. Planoak behar bezala interpretatzea. Mapa mutuak interpretatzea.

8.3. Ebaluazio-baliabideak

Page 111: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

ULERMENA EBALUATZEKO ADIERAZLEAKIkasleak: 1.testua 2. testua 3. testua 4.testuaOngi adierazten du testu osoaren zentzua

Badaki testuaren zatiak eta zati bakoitzaren garrantzia bereizten

Badaki ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten

Paragrafo bakoitzaren oinarrizko edukia identifikatzeko gai da. Testuaren egitura birsortzen daki ondorengo teknikak erabiliz: eskema, kontzeptuzko mapa...

Laburpenak egiteko azpimarratze-baliabidea erabiltzen du

Testuan agerian agertzen ez diren datuak ondorioztatzeko gai da

Hitz ezezagunei zentzua bilatzeko estrategiak erabiltzen ditu

Iturri ezberdinetatik datorren informazioaren baitako puntu komunak eta kontraesanak identifikatzen ditu

Datuak eta iritziak bereizten ditu

Laburpen-testua egiten daki

Ebaluazio-eskala:1- ongi2- nahikoa ongi3- nekez

HISTORIARI ETA GEOGRAFIARI LOTURIKO GAITASUNAK EBALUATZEKO ADIERAZLEAK

Page 112: Hiriak Historiaren Zehar. Bilbo, Kasu Berezia

Ikaslea 1 2 3

Eskatzen zaion informazioa biltzen daki iturri ezberdinak erabiliz

Ulertzen ez dituen hitz edo terminoak bilatu egiten ditu

Badaki testuko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten

Testuko ideiak eskema edo kontzeptuzko maparen bidez lotzeko gai da

Badaki zein iturritara jo informazio gehiago lortzeko

Denboran zehar paisaiak eta gizarteak mantendu nahiz aldatu egiten direla hautemateko gai da

Badaki une historiko bakoitzeko gizartea ulertzen. Enpatia dauka.

Planoan informazioa bilatzeko gai da

Badaki planoan orientatzen

Badaki grafikoak interpretatzen

Irudiak, argazkiak identifikatzen ditu

Badaki ezagutzen ez dituen irudiak eta argazkiak identifikatzeko informazioa non bilatu

Balorazio-eskala:1- ongi2- nahikoa ongi3- nekez