Nire lehen koadernoa euskaraz - lehen...آ  Nire lehen koadernoa euskaraz 2 NIRE LEHEN KOADERNOA...

download Nire lehen koadernoa euskaraz - lehen...آ  Nire lehen koadernoa euskaraz 2 NIRE LEHEN KOADERNOA EUSKARAZ

of 114

  • date post

    11-Jan-2020
  • Category

    Documents

  • view

    14
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Nire lehen koadernoa euskaraz - lehen...آ  Nire lehen koadernoa euskaraz 2 NIRE LEHEN KOADERNOA...

  • EGILEAK:

    Ana Urkiza Ana Urkiza Ana Urkiza Ana Urkiza : LARREA LHI (Zornotza)

    Inma JuezInma JuezInma JuezInma Juez : LANDAKO LHI (Durango)

    Pilar Rodríguez Pilar Rodríguez Pilar Rodríguez Pilar Rodríguez : LANDAKO LHI (Durango)

    Josune AngoitiaJosune AngoitiaJosune AngoitiaJosune Angoitia : ELORRIO LHI eta TRAÑA-MATIENA LHI (Abadiño)

    Mª Victoria GallastegiMª Victoria GallastegiMª Victoria GallastegiMª Victoria Gallastegi : TRAÑA-MATIENA LHI (Abadiño)

    Eneritz BadiolaEneritz BadiolaEneritz BadiolaEneritz Badiola : BERRIZ LHI

    M. Carmen AiarzaguenaM. Carmen AiarzaguenaM. Carmen AiarzaguenaM. Carmen Aiarzaguena : ZELAIETA LHI (Abadiño)

    PilarPilarPilarPilar ArregiArregiArregiArregi : ANAITASUNA LHI eta ONGARAI LHI (Ermua) – ZALDIBAR LHI

    Marta MartínezMarta MartínezMarta MartínezMarta Martínez : S. ANTONIO–STA. RITA (Durango)

    Mertxe SagastizabalMertxe SagastizabalMertxe SagastizabalMertxe Sagastizabal : S. ANTONIO–STA. RITA (Durango)

    Leire HernándezLeire HernándezLeire HernándezLeire Hernández : SDO. CORAZÓN (Durango)

    Mila Arrieta Mila Arrieta Mila Arrieta Mila Arrieta : BEKOBENTA LHI (Markina)

    Roberto SarriugarteRoberto SarriugarteRoberto SarriugarteRoberto Sarriugarte : F. J. ZUMARRAGA– DURANGO

    Esti AstigarragaEsti AstigarragaEsti AstigarragaEsti Astigarraga : URRITXE BHI (Zornotza)

    Lourdes MadariagaLourdes MadariagaLourdes MadariagaLourdes Madariaga : BERRIZ BHI – J. OROBIOGOITIA BHI (Iurreta)

    Joana BadiolaJoana BadiolaJoana BadiolaJoana Badiola : J. OROBIOGOITIA BHI (Iurreta)

    Edurne BasozabalEdurne BasozabalEdurne BasozabalEdurne Basozabal : J. OROBIOGOITIA BHI (Iurreta)

    M. Carmen BidezabalM. Carmen BidezabalM. Carmen BidezabalM. Carmen Bidezabal : ONGARAI BHI – ANAITASUNA BHI (Ermua)

    Aster NavasAster NavasAster NavasAster Navas : ABADIÑO BHI

    Arantza AstigarragaArantza AstigarragaArantza AstigarragaArantza Astigarraga : ARRATIA BHI (Igorre)

    Begoña AnakabeBegoña AnakabeBegoña AnakabeBegoña Anakabe : BEKOBENTA BHI (Markina)

    DURANGOKO BERRITZEGUNEA: Jon LópezJon LópezJon LópezJon López, Joseba IbarraJoseba IbarraJoseba IbarraJoseba Ibarra eta Joseba EgurenJoseba EgurenJoseba EgurenJoseba Eguren

  • Nire lehen koadernoa euskaraz

    2

    NIRE LEHEN KOADERNOA EUSKARAZ

    Durangoko Berritzeguneko Kultura arteko Hezkuntza lan-taldearen helburu nagusia

    irakasleen prestakuntza izaki, hainbat gai jorratu ditugu azken urteotan: harrera, hasiera-ebaluazioa, gelako metodologia, baliabide didaktikoak... Zenbaitetan, geure lanak ezagutzera emate aldera, liburuxkak plazaratu ditugu edota formatu

    digitalean zabaldu.

    Oraingo honetan ikaslearen koaderno baterako bilduma bat egin nahi izan dugu,

    ikasle bakoitzak eskolako edukiak bakarka ere landu ditzan: esaldi arruntak eta

    testu errazak (elkarrizketak, narrazio laburrak, hitz jokoak...) irudi askoren laguntzaz

    landu ahal izango ditu.

    Bakarka egin beharreko lan hori gelako lanarekin zuzen-zuzenean lotuta egotea nahi

    izan dugu. Izan ere, irakaslearekin eta beste ikasle batzuekin batera gelangelangelangelan

    llllandutakoaandutakoaandutakoaandutakoa geroago bakarka finkatzeageroago bakarka finkatzeageroago bakarka finkatzeageroago bakarka finkatzea izan baita helburu nagusia; gelako jarduera

    arruntetatik aparte beste orduren batean erabiltzeko edota etxera eramateko

    koadernoa ere izan liteke.

    Beraz, koaderno honen ardatza gelako hizkuntz programazio berbera izango da.

    Horrexegatik hartu dugu oinarritzat duela bost urte egin genuen dokumentua:

    “Ahozko curriculuma: hizkuntz trataera ikasle etorkinekin”. Programazio hartan ikasle etorri berriek euskal hizkuntzaren hasi-masiak ikasteko landu behar dituzten

    hizkuntz funtzio eta adierazle linguistikoak azaltzen genituen. Hain zuzen ere, hizkuntz funtzio edo “topiko” horiek (agurrak, norberaren aurkezpena, pertsonen

    deskribapena, animaliak...) hartu ditugu abiapuntutzat oraingo lan hau egiterakoan.

    Dena dela, koakoakoakoaderno honek ez du gelako lana ordeztu beharderno honek ez du gelako lana ordeztu beharderno honek ez du gelako lana ordeztu beharderno honek ez du gelako lana ordeztu behar. Ez gaitezen jausi

    tentazio horretan. Ikasle berriak, gelan, irakaslearen laguntza izaten du, beste

    jarduera-mota asko egin behar ditu eta, batez ere, ahozkotasuna landu behar du.

    Koaderno honen xedea gelako jardueren jarraipena izatea da.

    Kulturarteko Hezkuntza lan-taldea

    DURANGOKO BERRITZEGUNEA - 2007ko abendua

  • Nire lehen koadernoa euskaraz

    3

    Bestalde, ikaslearen koaderno honen bokazioa paperezko material paperezko material paperezko material paperezko material izatea da, hau da, ikasleek eskuartean noiznahi eta noranahi erabiltzekoa. Izan ere, garrantzitsua

    da paperezko formatuari gutxienezko duintasuna ematea eta ikasleei liburuxka gisa

    aurkeztea: gure ustez, koaderno osoa eman behar zaie hasieran, kolorez eta ondo

    enkoadernaturik. Ez zaigu bidezkoa iruditzen gure ikasleek gaur fotokopia batzuk

    eramatea, bihar beste batzuk... eta beti orri solteekin ibiltzea.

    Formatu digitalean edukitzeak, ordea, itzelezko abantailak eskaintzen dizkio

    irakasleari: jarduera hau edo beste hura kendu egin daiteke, irudiak gehitu,

    ikasle batentzat testuren bat egokitu... informatikak aukera asko ematen dizkigu.

    Funtsezkoa iruditzen zaigu irakasleak horretan ere trebatzea, material digitalizatuak

    etengabe hobetzeko eta premien arabera moldatzeko aukera ematen baitu.

    Koadernotxo hau argitaratzean, oraintsu etorri zaizkigun ikasleak eta euren

    hasierako premia komunikatiboak izan ditugu gogoan, jakina. Orain arte izan ez

    duten baliabide bat jarri nahi izan dugu euren esku. Baina, horrez gain, tresna

    baliagarri bat eskaini nahi izan diogu HIPIari edota prozesu horretan lagunduko dion

    irakasleari. Hori da gure nahia, guretzat behintzat material erabilgarria izan da eta.

    Hauek dira ikaslearen koaderno honetan landu diren hizkuntz funtzioak:

    1. Hasierako agurrak eta ohiko esaldiak.................................. 7

    2. Nortasuna eta adina: “nire izena eta nire urteak” ................ 19

    3. Jatorria eta bizilekua: “Non bizi zara?" ................................ 29

    4. Familia................................................................................. 37

    5. Egoerak: "Zer moduz?" ....................................................... 45

    6. Gorputz atalak .................................................................... 53

    7. Animaliak ............................................................................ 59

    8. Eskolako gauzak ................................................................ 69

    9. Deskribapena: "pertsonak" ................................................. 77

    10. Gustuko gauzak: “gustatzen zait, ez zait gustatzen” .......... 89

    A. Ikastetxean kokatzen ........................................................... 105

    B. Zereginak gelan ................................................................... 109

    Kulturarteko Hezkuntza lan-taldea

    DURANGOKO BERRITZEGUNEA - 2007ko abendua

  • Nire lehen koadernoa euskaraz

    4

    GELAN

    HIZKUNTZ FUN TZIOAK:

    informazioa jaso / eman HIZKUNTZ ADIERAZLEAK

    (landuko diren esaldiak) HIZTEGIA / MORFOSINTAXIA

    EGUNEROKO

    AGURRAK ETA

    OHIKO ESALDIAK

    Egunon, arratsaldeon… kaixo…

    Agur (+izena), gero arte, bihar arte…

    Mesedez, eskerrik asko…

    Komunera joan naiteke?….

    Ikaskideen izenak ikasi, harremanak

    sustatu…

    Norberaren izena IDATZI

    NORBERAREN

    NORTASUNA

    Izena eta abizena(k)

    Ni . . . . . . . . naiz. (eta zu?)

    Nor zara zu?

    Nire izena ……. da. Eta zurea?

    Nola duzu izena? Zein da zure izena?

    IZAN aditza (lehen hiru pertsonak),

    Izenordainak: Ni, Zu, nire, zure.

    Galdetzaileak: Nor (zein, nola –

    geroago–)

    BAI / EZ

    NESKA / MUTIL

    ADINA Zenbat urte dituzu?

    - Nik . . .(zortzi, hamar…) urte ditut.

    GALDETZAILEA: Zenbat

    Zenbaki batzuk (7, 9 ...)

    Ditut / Dituzu

    JATORRIA ETA

    BIZILEKUA

    Nongoa naiz? Nongoa zara zu?

    Non bizi zara? Zein da nire / zure

    helbidea?

    Zein da zure telefono-zenbakia?

    – Nire telefono-zenbakia . . . . . . . . da.

    KALE / ZENBAKI

    ZENBAKIAK ( hasieran 0 – 10…)

    LEKU-IZENAK ikasi…

    - FAMILIAri buruzko

    datuak

    - Famili arazoez hitz egin

    Nola du izena zure aitak? .… zure amak?

    Zenbat neba-arreba zarete? Nola dute

    izena?

    Zure aitona-amonak (aitite-amamak) bizi

    dira?

    Aita, ama, aitona, amona,

    neba/arreba/anaia/ahizpa (euren

    ama-hizkuntzan??)

    EGOERA FISIKOA eta

    GOGO-ALDARTEAK

    ADIERAZTEA

    Nola nago? Zer moduz zaude?

    Nola sentitzen naiz?

    Ondo, txarto, pozik, triste / negarrez,

    gaixorik, haserre, nekatuta, aspertuta …

    Garrantzitsuenak bakarr