Bagatoz - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-138.pdf · koadernoa?...

download Bagatoz - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-138.pdf · koadernoa? - Medikuan utzi dut, ... Urkizu ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta ... Eskolaz

If you can't read please download the document

Transcript of Bagatoz - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-138.pdf · koadernoa?...

  • 2013ko urria

    Bagatoz...

    138TXIKITTO

  • Nola deitzen da ETE-renaita? Donete

    Elene Oyarzabal

    Nola esaten da txakurraingelesez? Dog.Eta albaitaria? Dogtor

    Lorena Monasterio

    - Ama, gaur ez duteskolara joaterik nahi.- Zer gertatzen zaizu?- Logure naizelako,aspertu egiten naizelakoeta barre egitendidatelako.- Ba badakizu zer? Joanegin behar duzula. Zurebetebeharra delako, 32urte dituzulako etazuzendaria zarelako.

    Danel Maestre

    Aitona hilzorian:- Mariaaa, hor zaude?- Bai, bai, hemen nago.- Andreeeesss, hor zaude?- Bai, aitona, hementxenago.- Xabieeerrr, hor zaude?- Bai, lasai, aitona,hemen nago.- Denok zaudete hemen?- Baaaiiii- Eta denak hemenbazaudete, zer egiten dupasilloko argiak ixotuta?

    Nerea Garcia

    Arrantzale batekgaldetzen dio gizon batilakutik hurbil:- Arrantzatu al daitekehemen?- Noski baietz!- Debekatuta al dago?- Debekatuta? Ez, ez!Mirari bat izango da!

    Ainhoa Bizkarra

    - Nire jenerala, gudagaldu dugu.- Ba aurkitu!

    Irene E.

    Jaimito eskolara doa etaandereok:- Jaimito, matematikakokoadernoa?- Medikuan utzi dut,problema asko zituen-eta.

    Unai Marquez

    TXISTEAK

    Argitaratzailea...eta kitto! Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

    Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri, KoldoMitxelena eta Eibarko ikastetxeetakoordezkariak.

    AdministrazioaMarisol Uriarte.

    Erredakzioa eta maketazioa

    Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.

    Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

    Copyright-aTxikitto!

    Lege-gordailuaSS-1111/96

    Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

    GipuzkoakoForu Aldundia

  • Sekula baino lehenago hasi gara aurten JJA Mogel Ikastolan,irailaren 5ean hain zuzen. Urtero bezala 1go mailako ikasleak harreraberezia izan zuten, lehenengo aldiz hasten zirelako Iturburun. Etxekoenlaguntzarekin igo ziren autobusez, ondoren irakasle eta gela berriaezagutu zituzten. Goiza ondo bukatzeko, aretoan jaialdi eder batantolatu zen 1go mailako 75 ikasle berriei ongi etorria emateko. Bertan,6. mailakoen dantza eta bertsoen artean egin zitzaien harreratxikitxoei. Urduri baina pozik hasi dugu denok 2013-2014 ikasturteaeta urtean zehar eginiko hainbat ekintza eta gertakizun berri izangoduzue orrialde honetan.

    Urkizu ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleguztiak Arraten izan ziren irailaren 20an. Euri pixka bat eginarren, primeran pasatu genuen! Urriaren hasieran, 2. ziklo-koak Coliseon izan ziren Zarafa pelikula ikusten, Urriaren28,29 eta 30ean 3. ziklokoak Arantzara joango dira eta30ean, 2. ziklokoak Pagoetara joango dira.

    ikastetxeetako BERRIAK

    2013KO URRIA 3

    Kaixo lagunok! LLa Sal len ere, oporrak atzeanutzita, gogoarekin ekin diogu kurtso berriari etahemen gaude berriz zuekin gureesperientziak konpartitzeko prest! 1.go eta2. mailakoak Garaira joan ziren irailean.Herritik zehar ibili ondoren joko mordo bat eginzituzten. Eguraldi makala izan arren, ederto pa-satu zuten! 2. ziklokoak DonostiakoZinemaldira joan ziren eta iraila amaieran,Izartxo festa ospatu genuen eskolan. Joko ugariegin genituen eta primerako bazkaria prestatugenuen! 3. Ziklokoak Arratera igo ziren oinez. Ekin gogor eta hurrengora arte, lagunok!

    San Andres ikastetxeko 5. eta 6. mailakoak Zuhatzanizan ziren irailean. Argazkian ikus dezakezuen moduanprimeran ibili ziren.

  • DENBORAPASAK

    2013KO URRIA4

  • DENBORAPASAK

    2013KO URRIA 5

  • ezurra badirudi ere, Pirritx, Porrotxeta Marimototsen ikuskizun berriagain-gainean dugu. Aurten aldaketa-rekin etorriko dira pailazoak Eiba-

    rrera, baina ez pentsa, betiko umore, abestieta dantza dibertigarri eta politak ez dirafaltako. Prest zaudete? Bada, zuekin, Pi-rritx, Porrotx eta Marimotots!

    Azkeneko urteetan abenduan etorri izandira pailazoak Eibarrera eta kitto! Eus-kara Elkartearen eskutik, baina aurten,apuntatu ondo, azaroan etorriko dira. Etadataz gainera, egunek ere izango dute al-

    daketarik. Aurten ostiral eta larunbateanetorriko direlako, azaroak 15 barixakua etaazaroak 16 zapatua.

    Hilabete lehenago eta ostiral eta larun-batean, bizipozez etorriko zaizkigu Pirritx,Porrotx eta Marimotots Unibertsitate Labo-ralera, izen hori baitu ikuskizun berriak: Bi-zipoza. Hona hemen istorioaren laburpena:

    Pailazoak irripidean barrena abiatzeradoaz Panpoxa furgonetan. Txernobyl-dik da-torkien laguna jasoko dute aireportuan. Ma-rimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu

    Bizipoza, Pirritx, Porrotx etaERREPORTAJEA

    2013KO URRIA6

    G

  • ta Marimototsen eskutik!

    da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da,ke artean eztulka. Matxuratuta dago plaza-ren erdian. Arduratuta daude gure lagunak,aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazandaudela, handik eta hemendik, laguntza ez

    zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarraemanaz elkarri denok garela elbarri. Kan-tuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean,mundu berri bat dugu zain.

    eta kitto!-ko bazkideentzat sarreraksalgai daude egunotan (urriaren 31ra arte),eta kitto!-n, 7,5 eurotan. Bazkide bakoi-tzak 3 sarrera erosi ahal izango ditu (baz-kide-kuota irailaren 30erako ordaindutaeduki behar da). Azaroaren 1etik aurrera,berriz, E&M, Tio Palancas eta Gozokinegongo dira sarrerak salgai 8 eurotan.

    ERREPORTAJEA

    2013KO URRIA 7

    IKUSKIZUNA: AZAROAK 15, ostirala, 17.30etan eta 19.30etan.AZAROAK 16, zapatua, 16.30etan eta 19.00etan.SARRERAK:Bazkideentzat: urriaren 21etik 31ra arte,eta kitto!-n. 7,5 Gainerakoak: azaroaren 1etik aurrera, E&M,Tio Palancas eta Gozoki, 8

  • ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu.Baia zer gertauko zan galderabardia egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

    Zelan hasi dozuikasturte barrixa?

    Zelan gogoratzendozu umetakua?

    SILVIA ORTIZ DE LAZCANO,7 URTE

    Erdipurdi; lagunak ikusteko gogua nekan, baiagoiz esnatu bihar naiz, gabian lotara lehenagojuan Oporretan hobeto bizitzen da.

    CRISTINA SARASUA,44 URTE

    Ez dakat oroitzapen txarrik; ona zan bueltatzia,urduri egoten nitzan, baia klasiak ixa hillabeteosuan goizez baio eukitzen ez genittuan etarekuerdo ona dakat.

    MADDI FUBAO MAGUREGI,7 URTE

    Ondo hasi dogu, nahiz eta gogo askorik ez nekan;hobeto gaoz oporretan. Lagunekin batu eta jolastekogogua nekan, baia etxeko lan asko egitten dogueskolan eta hori ez jata horrenbeste gustatzen.

    ANGELICA ANITUA,47 URTE

    Ondo gogoratzen dot, pozik bueltatzen nitzaneskolara. Bai oi eta baitta lehen be antzerakuaizaten dalakuan nago. Oporretako lasaittasuna etaabar albo batera laga bihar izaten da etaegunerokotasunera bueltau, baiaegin biharrekua da.

    8 2013KO URRIA

  • IKASTURTE BERRIARI AURRE EGITENHonezkero atzean laga ditugu udako beroak eta oporretako oroitzapenak ere gero eta urrunago di-

    tugu, orain ikasturte berriari aurre egitea dagokigu; ordutegiak betetzea, jantzi eta liburuak erostea,eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea, etxekolanak

    Oporren osteko sindromeak helduen %15ari eragiten dion bezala, adituek diotenez, umeen %5-8 ar-tean ere sindrome honen sintomak izaten dituzte ikasturte hasieran: tristura, apatia, nekea, antsieta-tea, arretari eusteko zailtasunak eta suminkortasuna.

    Guzti honengatik gurasook babesa eta motibazioa eskaini behar diegu,ikasturte berriak eskainikodizkien aukera guztiak goraipatuz eta ahal dugun neurrian animatuz.

    Irakaslearekin hartu-emona izatea ere oso gomendagarria da, umeak eguna nola ematen duen ja-kiteko eta elkarrekin behar duen babes hori eskaintzeko.

    Eskolaz kanpoko jarduerek garrantzi handia hartzen dute seme-alabak nagusitzen doazen neurrian.Ez dugu inoiz ahaztu behar formazioaz gain, umeek ondo pasatzea bilatu behar dugula, gustora arit-zea. Umearen zaletasunak hartu behar ditugu kontutan eta ez horrenbeste guri gustatzen zaiguna.

    Eskolaz kanpoko jarduera hori euskaraz gauzatzea benetan garrantzitsua da, umeak eskola ez denbeste hainbat jarduera euskaraz egin daitezkeela bizi dezan, normaltasun osoz. Horregatik zure seme-alabak egitea nahi duen jardueraren bat euskaraz jasotzerik ez badu, eskaera hori egitera animatzenzaituztegu.

    Seme-alabek urteak betetzen dituzten heinean, etxekolanen pisuak ere gora egiten du. Ez duguahaztu behar, eskolaz kanpoko jarduerek etxekolanak egiteko denbora eta indarrak laga behar diz-kietela. Hau da umeak larregi ez kargatzea komeni dela, et-xekolanak lasai egin ahal izateko.

    Etxekolanen pisuaz ari garela, ikasleen motxilen pisuaz erearitu behar gara. Izan ere, adituek diotenez umeen motxilakezin du umearen pisuaren %10 gainditu.

    Amaitzeko, txoko honek eskaintzen digun lekua aprobet-xatu nahi dugu gurasoei ondorengo helbidean klik egitera gon-bidatzeko:http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=7zTytmaenEU

    gurasoenTXOKOA

    92013KO URRIA

  • 2013KO URRIA10

    Frisby-a

    etxekoARTISTA

    Udako sasoia pasatu bazaigu ere, aire libreanjolasteko moduko eskulana duzue orri honetan.Frisbi polita egin ahal izango duzue, etamendira, parkera zoaztenean primeranpasako duzue.

    ZER BEHAR DUGU? Errotulagailuak Artaziak Film transparentea Kartoizko platerrak Zeloa

    Nola egiten da?Lehen urratsaPlaterak mahai gainean ipini eta filmtransparentearekin estali.Bigarren urratsaApaindu platerak nahi dituzunmoduanHirugarren urratsaMoztu borobil bat plater bakoitzarenerdikaldeanLaugarren urratsaElkartu plater biakBostgarren urratsaZeloarekin ondo itsasi platerak.Soberan gelditzen zaizun zeloa moztuduzun borbil horretan tolestu.

  • 2013KO URRIA 11

    ARRAUTZONTZIAK

    etxekoSUKALDARIA

    Begira begira, zein arrautzontzi bereziakegin ditzakezuen oso osagai gutxi etaerrezekin. 30 minutu besterik ez duzuebeharko hain jaki goxo eta dibertigarriakegiteko.

    1.- Arrautzak jarri uretan gatz apurbatekin eta egosi 10 minutuz.2.- Behin arrautzak egosi eta gero,ur hotzetan sartu eta zuritu.3.- Moztu arrautzak erditik alde luzetiketa atera gorringoak.4.- Sardexka batez lagunduta, nahastugorringoak maionesarekin, purea osatuarte.5.- Moztu urdaiazpiko-xerrak triangeluformarekin, argazkian ikusten denmoduan. Hartu makiltxo bat eta sartuurdaiazpikoa goitik eta behetik.6.- Nahasketa sartu mahukan (mangapastelera) eta arrautzak bete. 7.- Azkenik, sartu urdaiazpiko-belakarrautzetan eta zerbitzatu pepino-xerren gainean.

    OSAGAIAK 4 arrautza 4 urdaiazpiko-xerra Maionesa koilarakada

    txikia

    Gatz apur bat Piperbeltz apur bat Pepino bat xerratan

    moztuta

  • INTERNETEN

    argitxo-sarean.blogspot.comGuztiok dakigu zein garrantzitsua den gure planeta zaintzea, ezta? Blog honetaningurumenari buruzko informazioa aurkituko duzue. Natura zaintzeko hainbat ar-gibide eta beste hainbat azpigai ere bai. Eta zuek, umeek, gure etorkizuna osatukoduzuenez, birziklapenean eta antzeko ekintzetan gustora parte hartzeko ideiak ereproposatzen dira, baina ez ahaztu naturaren osasuna dela munduko ondasuna etadenok laguntza eman behar dugula zeregin honetan!

    www.youtube.com/watch?v=7zTytmaenEVNatura eta ingurumena zaindu behar ditugun moduan, gure hizkuntzarekin, euska-rarekin ere berdin jokatu behar dugu. Entzungo zenuten esaldi ospetsu hau: Hiz-kuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ezdutelako baizik. eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan mintzapraktika programadauka martxan aspalditik, euskara ikasleei euskera praktikatzeko aukera eskaintzeko.Lotura honetatik parte-hartzaileekin egindako bideo bat ikusi ahal izango duzue.

    ARIESIkasturte hasiera gogorra izan duzu. Bainazaude lasai, laster hartuko diozu martxa eta ustebaino hobeto joango zaizu gainera. Hori bai,matematiketan gehiago saiatu zaitez.TAURUSIkasturte honetan ingelesak emango dizuburuhauste gehien. Asko gustatzen ez bazaizuere, gogor eman beharko diozu, garrantzitsuada-eta ingelesa menderatzea.GEMINISEuskaldun peto-petoa eta gazteleraz beti!Badakizu hizkuntza bat ez dela galtzen ezdakitenek ikasten ez dutelako, dakitenekerabiltzen ez dutelako baizik!CANCERMaitasuna zure buruaren bueltan ibiliko dadatozen asteotan. Sabelean igartzen dituzuntximeleta horiek zer direla uste duzu ba? Adiegon eta begiak ondo zabaldu.Zer gertatuko da?LEOLeo, Leo, txantxaten jardutea ez dago gaizki,baina muga non dagoen argi izan beharkozenuke. Baten bat mindu dezakezu eta lagunakez daude galtzeko, zaindu egin behar dira!VIRGOIkasturte honetan lan gehixeago egitea tokatukozaizu, baina ez estutu. Oso langilea zara eta horizure alde izango duzu. Animo!LIBRAKirola egitea zein garrantzitsua den badakizu,ezta? Sofan eserita egotea ere ondo dago, bainanoizean behin, ez egunero! Mugitu ipurdia,alperrontxi!SCORPIUSDatozen egunetan 7 zenbakiak zortea ekarrikodizu eta zure kolorea gorria izango da.Musikarekin lotura duen edozerrekinkonponduko zara ondo. Kontuz katarroekin.SAGITARIUSNegua etortzeko desiatzen zaude, ezta? Utziozuudari pixka bat luzatzen, udaberririk ere ezdugu izan-eta! Izango duzu txamarra potoloajartzeko aukera, izan pazientzia!CAPRICORNIUSItsasoko ura maite duzu, baina eguraldi honekinez dago uretara sartzerik. Zoaz igerilekura, hanederki ibiliko zara eta!ACUARIUSUrria hilabete polita izango da zuentzat.6 zenbakiak zortea ekarriko dizue, baita koloregorriak ere. Hala ere, kontuz etxeko-lanekin, ezzaitez larregi erlaxatu.PISCISBesteak iritzi ezberdina izan arren, ez ahaztuerrespetua dela garrantzitsuena. Denok ez duguberdin pentsatzen, eta gogoratu, altuago berbaegiteak ez duela arrazoia ematen.

  • ZER IRAKURRIKATANDERE ZAPIKATUEREN GAZTELUANork du mamuen beldur? Nik! Batez ere katu-mamuak baldin badira, Baso Ilunaren erdiko gaztelugaldu batean Hala ere, momia, sorgin, saguzar eta banpiro artean, Gazteluaren sekretu bitxia ar-gituko dut azkenik!

    EZEKIELEzekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumez inguratuta. Ha-malau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluakdaude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta neskak.

    PASIO KRIMENAXoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain suntsigarria bizi ondo-ren, kontaktua etetea erabaki zuten. Orain, Juneren familia obsesiboak heriotza mehatxuak jasoditu, eta neskak laguntza eskatzen dio. Xoel Ainitzerekin azalduko zaio, hura ere maitale ohia etafisikari berezi samarra.

    IZAR BAT ZOPANIzugarri gustatzen zait zopa. Fideo-zopa, letra-zopa, izartxo-zopa, berakatz-zopa, txitxirio-zopa, ba-razki-zopa, arrain-zopa edota arroz-zopa. Gustatzen zait nire izena: Mitxu. Izen labur eta gutxi ent-zuna.

    ELURRA IBARREANDuela urte asko, baina asko, Berta izeneko neskatila bat bizi zen Amaia ibarrean. Diotenez, urtehaietan hain izan ziren gogorrak hotzaldiak non ibai eta lakuak izotz bilakatu ziren, elurrak men-dietako gainak, ibaiak eta lautadak estali zituen.

    SARASara sei urteko neska alaia, barregarria, jolastia eta oso irudikorra da. Inoiz ez da aspertzen, aben-turen pertsonaia nagusia izaten da beti. Amonaren mantu beltza eta begietako mozorro beltza jarri-rik, El Zorro dela pentsatzen du.

    JUAN

    SAN

    MART

    IN LI

    BURU

    TEGIAN

    EIBAR

    KO LI

    BURU

    DEND

    ETAN

    2013KO URRIA 13

  • ONDO LO EGIN, MAITEA

    14

    Garai hartan Kriskitin-sugea zizarehandi bat baino ez zen, inori kal-terik egiteko gai ez zena. Gauregun ordea badakizue, harenpozoia hilgarria da oso, eta kon-tuz ibili behar da. Baina Kriski-tin-sugea maltzurra ez zen garaihartan edozeinek sartzen zionziria, batez ere izarrek. Badaki-zue zeruan egonda, beti disti-ratsu, nahiko harrotuta zeuden.Artizarra zen okerrena. Betisugea iraindu nahian:Hutsaren hurrengoa zara; ezduzu hankarik, ez duzu esku-rikSugearen ahulezia ikusirik,Ama Lurrak narrastiari laguntzea erabaki zuen: Bi hagin luze eta pozoia eman ziz-kion. Baina ez pentsa Artizarra kokildu zenik, ez horixe!! Adarra jotzen jarraituzuen:Ez duzu inoiz bururik jasoko. Lurreko txerrikeriak batzen jarraituko duzu.Burua ondo berotu zionean, sugeak kosk. Harrezkero Artizarrak ez du ikararik egin,geldirik dago, beti toki berberean. Argi geratu zen Kriskitin-sugea arriskutsua zelaeta izarrak asko apaldu ziren. Hala eta guztiz ere, ehiztariek sugearen atzetik ja-rraitzen zuten; makilaz, eskopetaz Borroka horretan jende asko hil zen, baina al-ferrikKriskitin-sugeari begirunerik ez ziotela ikusirik, Ama Lurrak mezu bat idatzi zuen

    zeruan. Artizarrari gainerako izarrei baino distira handiagoaeman zion. Begiratu zerura eta berehala ikusiko duzue. Kris-kitin-sugearen aurrean arretaz ibili behar dela diosku.

    KRISKITIN SUGEAREN POZOIA

    Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

    MEREZI DU...

    2013KO URRIA

  • ONDO LO EGIN, MAITEA

    2013KO URRIA 15

    Elezaharrak dioenez, joan ziren bi anaia mendira ehizan egitera, eta izugarrizkoekaitza etorri omen zitzaien gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan zegoenetxola handi batean gorde ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haie-kin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxizuen sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi anaiak barruan zeudela. Orduan, Tar-talok esan zien anaietan nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egu-

    nerako utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion burruntzia anaia zaharrenari, erre zuensutan, eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda, zerraldo geldituomen zen lotan. Hura ikusirik, Antimuok, anaia gazteak, burruntzia sutan goritu etabegi bakarrean sartu zion. Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia begian iltza-tua zuela, gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuenaurkitu anaia gaztea. Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hankazabalik. Ardiei banan-banan haien izenez deitu, eta hanka tartetik ardiak kanporatzenhasi zen, anaia gaztea harrapat-zeko asmotan. Gazteak, ardi larrubat bizkarrean zuela, lau hanka-tan, beste ardiekin batera, kanporaihes egin zuen artzainaren hankatartetik. Tartalok igarri zuen, etagaztearen hanka hotsa jarraituz,haren atzetik abiatu zen lasterka.Gazteak, osin batera jauzi egin,eta alde egin zion igerian. Tarta-lok igerian jakin ez, eta putzu sa-konean ito omen zen.

    TARTALO

    Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

    MEREZI DU...

  • zu margolari!