lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak ... ... koadernoa lehenhezkuntzako...

Click here to load reader

  • date post

    07-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    6
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak ... ... koadernoa lehenhezkuntzako...

  • mezua zabaldu eskola-umeentzako lehiaketa ¡cli! ¡cla! ¡recicla! certamen escolar

    ir a k a sl

    e e n tz

    a k o

    k o a d e rn

    o a

    le h e n

    h e z k u n tz

    a k o

    b ig

    a rr

    e n

    e ta

    h ir u g a rr

    e n

    z ik

    lo a k

    !

  • mezua zabaldu

    eskola-umeentzako lehiaketa ¡cli! ¡cla! ¡recicla! certamen escolar

    irakasleentzako koadernoa

    lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

    !

  • Ikastetxeek eta hor lan egiten duten profesionalek funtsezko zeregina betetzen dute gizartean. Batetik, belaunaldi berriek ezinbesteko dute gure mundu aldakor honetara moldatzea, eta, hain zuzen ere, hezkuntza-prozesua dute horretarako oinarri; bestetik, berriz, ikastetxeetara joaten diren neska-mutilek eragin handia dute euren ingururik hurbilenean, eragile aktiboak dira eta.

    Ingurugiro-arazoei ekiteko orduan, ez da aski instituzioek neurriak hartzea arazo jakin batzuk konpontzeko, hala nola lehiaketa honen bidez guk aztertuko duguna, hau da, Hiri Hondakin Solidoak (HHS hemendik aurrera) kudeatzeko era. Horrez gain, ezinbestekoa da herritar guztiek parte hartzea. Eta horretarako, lehenik, hobetoxe ezagutu behar dituzte arazoaren alderdi guztiak, eta, bigarrenik, lanari ekin behar diote haien esku jarritako bitartekoak baliatuz, gaikako bilketari dagokionez batez ere.

    Gaur egun, etxean sortzen ditugun HHSen arazoa gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Baina, bestetik, baliabide didaktiko eta hurbila ere bada, ezin egokiagoa gure mundu honetako ingurugiro-arazoak gero eta hobeto ulertzeko: haien jatorria, ondorioak eta konponbideak.

    Arazoaren jatorriari dagokionez, honako hauek dira arrazoi nagusiak:

    1) Gure gizartearen garapen-eredua. Nekazaritzan oinarrituriko gizarte batetik gizarte industrializatu batera igarotzeak izugarri handitu du kontsumoa eta “erabili eta botatzeko” ohituraren kultura ezarri du; gaur, dena dela, zalantzan dago kultura hori, bideraezina eta eutsiezina baita.

    2) Biztanleria haztea eta hiriguneetan biltzea. Industrializazio-prozesuaren ondorioz, migrazio-olde handiak gertatu ziren industria nagusiak kokatu ziren lekuetarantz. Gure kasuan, prozesu horrek eragin handia izan zuen: besteak beste, izugarri hazi ziren Ibaizabalen itsasadarraren inguruak. Izan ere, gaur egun hor bizi dira Bizkaiak dituen ia 1.200.000 biztanleetatik 900.000 inguru.

    5

    lehiaketaren aurkezpena

  • Gauzak horrela lehen mutilei zuzendutako lehiaketa hau lehiaketan parte hartzen duen ikasgela bakoitzak informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egitea bere ingururik hurbilenean. Batetik, HHSen arazoa zertan den eta zenbaterainoko garrantzia duen aztertuko dugu, eta, bestetik, arazo hori konpontzen laguntzeko zer egin dezakegun ikusiko dugu. Horrela, ikasleek jarrera aktiboa hartuko dute ohitura eta jokabide osasungarrien zabalkundean. Mezua zabaldu!

    Kanpainaren bidez, norberaren inguruko pertsonek HHSen kudeaketari dagokionez duten jokabidea aldatu nahi dugu.

    Hauek dira, laburbildurik, lehiaketaren helburu espezifikoak:

    * Ikasleei haien bizi-ingurunean dauden ingurugiro-arazoen berri jakinaraztea. Euren ingurunea baloratzen eta errespetatzen ikastea.

    * Elementu eta multzo natural zein hiritarren (edo landa-hiritarren) funtzionamenduaren ondorioz gure jarduerarik ohikoenetan hondakinak sortzeko dugun ahalmenari buruzko gogoeta egitea.

    * Hondakinen ekoizpena kontrolatu, mugatu eta ordenatu beharraren kontzientzia hartzea, eta orobat konturatzea hondakin horietako batzuk aprobetxatzeko bideak aurkitu behar ditugula, eragin txikiagoa izan dezaten eta baliabideak aurrezteko.

    * Ulertzea gure zarama arazo dela eta, konponduko badugu, zarama hori modu egokian bildu, garraiatu eta tratatzeko bideak ezartzeaz gain, gure laguntza ere beharrezkoa dela.

    * Gure zakarrontziko zarama-mota bakoitzaren erabilerak, abantailak eta eragozpenak zein diren ikastea, gure bizimoduan duten benetako balioaz ohartzeko eta haiekin egiten duguna zalantzan jartzeko.

    * Positiboki baloratzea gutariko bakoitzak egin ditzakeen ekarpen guztiak, garrantzi handia baitute arazoa konpontzeko. Zaramaren gaikako bilketan buru-belarri parte hartu behar dela ikusaraztea.

    * Jokabide egoki jakin batzuk geureganatzea ingurua osasungarri eta atsegingarri iraunarazteko eta hondakin gutxiago sortzen laguntzeko.

    6

    lehiaketaren helburuak

    hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako neska- antolatu dugu. Hau da helburu nagusia:

  • * Eskola-erkidegoa gure gizartean nagusi den kontsumismoaren arazoarekiko sentikor bihurtzea eta arduraz kontsumitzen irakastea, gauzei berez duten balioa emanez eta zarrasteldu barik.

    * Eskola eta familia bateratzea, ingurune bakarra osa dezaten.

    Lehiaketak hiru fase izango ditu: 1) Lehen fasean lanean arituko gara ikasleekin, HHSen arazoaren alderdi nagusiez dakitena zabaltzeko. Hainbat baliabide eta laguntza-material diseinatu ditugu horretarako. Aurrerago azalduko dizkizuegu. Gainera -orientabide gisa- inplementatu beharreko lan-dinamikaren proposamen bat egingo dizuegu. Talde bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitu ahal duzue gure proposamen hori.

    2) Bigarren fasearen helburu nagusia da ohitura edo ekinbide positibo batzuk geureganatzea eta, orobat, hainbat ekintza proposatzea gure ingururik hurbilenean, HHSen kudeaketari dagokionez gure jokabideak ingurugiroan duen eragina apaltzeko. Labur esanda, ekintza-, informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egingo dugu. Kanpainaren edukiak, mezuak eta euskarriak askotarikoak izan daitezke, kontuan izanik nolako ingurua edo jendea aukeratu dugun, ikastetxearen ezaugarriak, ikasleen familien tipologia, etab. Hori dela eta, nahi izanez gero balia ditzakezuen ekintza eta mezu batzuk proposatu besterik ez dugu egingo.

    3) Hirugarren eta azken fasean kanpaina eta lortutako emaitzak ebaluatuko ditugu. Bi ebaluazio egitea proposatzen dizuegu: norberarena (ikasle bakoitzak egin beharrekoa) eta taldearena (ikasgela bakoitzak egin beharrekoa). Ebaluatu ahal dituzuen puntuetako batzuei buruzko iradokizunak aurkituko dituzue laguntza-materialean.

    7

    lehiaketaren nondik norakoa

  • 1. Saioa

    Helburua: Zer egingo dugun eta gure helburuak zein izango diren azaltzea. Zaramari buruz hitz egiten hastea. Ikasleek konturatzen hasi behar dute zaramara botatzen diren gauzak eta gaiak askotarikoak direla.

    Nondik norakoa: Egingo dugun jardueraren aurkezpena. Argi utzi behar dugu zein izango den gure lanaren helburua: gainerakoek, gurekin batera, zer edo zer egitea ingurugiroaren alde.

    Aurrena, lan-koadernoko 1. eta 2. orrialdeak irakurriko ditugu eta 3.a egiten hasiko gara. Lehen orrialde bi horiek jarduera zertan den azaltzeko balioko digute. Hirugarren orrialdean, berriz, dakitena idazteko eskatuko diegu. Zer edo zer ez badakite, baten bati galdetzeko esango diegu, hurrengo saioan orrialdea betetzen amaitu ahal izateko.

    Lan-saioan zehar, une egoki bat bilatuko dugu denon artean ikusteko zer dagoen paperontzian (jakina, zer edo zer egongo dela ziurtatu behar dugu).

    2. Saioa (3. or.)

    Helburua: Zarama zer den zehaztea eta sortzeak zein deusezteak ekartzen dituen arazoez konturatzen hastea.

    Nondik norakoa: Zaramara botatzen ditugun gauzen zerrenda egiten hasi ginen aurreko saioan. Saio honetan, lehenik, zerrenda hori osatuko dugu.

    Hori egindakoan, zaramari buruzko eztabaida txiki bat piztuko dugu. Ikasle bakoitzak, bere ondorioak atera, eta idatziz azaldu beharko du zer den zarama.

    Azkenik, lan-saioa amaitu aurretik, hurrengo saiorako etxetik zarama-poltsa bat ekartzeko eskatuko diegu pare bat ikasleri. Gainera, hurrengo saioan zarama sailkatzeko ontziak jarriko ditugula jakinaraziko diegu.

    8

  • 3. Saioa (4. eta 5. or.)

    Helburua: Zarama osatzen duten gaiak sailkatzea eta gaikako bilketa egiteko orduan izaten diren jokaera desberdinak aztertzea.

    Nondik norakoa: Saio honetarako, prest edukiko ditugu kristalezko 5 ontzi handi, bakoitzean zarama-mota bat sartzeko, lan-koadernoan adierazita dagoen bezala (materia organikoa, papera, beira, plastikoa eta dena batera). Aste bat edo bi edukiko ditugu ontzi horiek ikasgelan, eta haien barruan gertatzen diren aldaketen berri jasoko dugu idatziz.

    Ikasgelako lanari ekitean, lehenik eta behin, bost taldetan banatuko ditugu ikasleak. Talde bakoitza ikastetxeko toki batez arduratuko da, lan- koadernoko 4. orrialdean azalduta dagoen bezala (ikasgela, jolastokia, jantokia, fotokopiagailua eta zuzendariaren gela). Talde bakoitza dagokion tokia ikuskatzera joango da, eta toki horretan zaramara zer botatzen den apuntatuko du, eurek zuzenean begiratuta edo bertan diren pertsonei galdeturik.

    Lan hori burututakoan, etxetik ekarritako bi zarama-poltsak irekiko ditugu (eskularruak jantzita), eta barruan dauden gauzak sailkatzeari ekingo diogu. Gainera, eztabaida sortuko dugu, lan-koadernoko 4. orrialdean dagoen galdera abiapuntutzat harturik: nora botatzen da zarama-mota bakoitza?

    Azkenik, ikasgelako ontzietan sartuko ditugu zarama-poltsetatik atera ditugun gauzetako batzuk, irakasleak berak ekarri dituenekin batera. Ontzi bakoitzean zer sartu dugun eta nolako txartela jarri dugun idatziko dugu lan-koadernoan.

    Bukatzeko, eta hurrengo saioan egingo dugun lana prestatze aldera, auzoan dauden edukiontziei erreparatzeko eskatuko diegu ikasleei.

    4. Saioa (6. eta 7. or.)

    Helburua: Nolako edukiontziak dauden eta bakoitza zertarako den ikastea. Auzoko edukiontziak non dauden jakitea.

    Nondik norakoa: Aurrena, ontziak aztertu, eta bakoitzean atzeman d