tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin...

10
2017 | azaroa | 18 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak P asa den astean eman zuen argitara GARAk “Bat bi hiru, Egin 1977-1998. Garai baten soi- nu banda” izeneko bilduma: folketik abiatu- ta lehen rock-and-roll taldeetara eta 80ko hamarkadako eztandan punkarekin eta bes- telakoekin tril eginda, 90eko hamarkadako estilo zabalkunderako bidea egiten du. Hain zuzen ere, zabalkundearen hamarkadaren hari- ra, duela gutxi euskal musikara beste estilo batzuk gure artean gelditzeko ekarri dituen Glaukoma taldearen kontzertu batean, lagun dudan Eneko handiak esan zi- dan Euskal Herriko musika panoramara benetako iraul- tza ekarri zuena 90eko hamarkada izan zela. Nik ere bat egiten dut berarekin. Hala bizi izan zuen berak, irakas- pen biziko garai baten parera, eta zin dagit niretzat ere hamarkada hori ezbairik gabe aberatsena izan zela. Au- rrekoaren kutsu gris eta iluntasuna faltan, eta, eszena hain zabala izanik, ez ziren talde bakar batzuk bakarrik gailendu. Horren ondorioz, ez da han gertatutakoa miti- fikatu eta, ondorioz, gutxia- go azpimarratu da bere ga- rrantzia. Bere neurri eta tamainan ere hala jaso du Jon Maiak garai hori “Berriak jaio gi- nen” liburuan. Bere bizipe- nez ari da, bertsolaritzaz eta horren zabalkundeaz, baina esentzia bera da: desberdi- nak parera jarrita, gauza berriak probatu eta emaitzak biderkatzeaz, alajaina. Aldiz, beste muturra ere erakutsi digu Alberto Irazuk argitaratu berri duen “Rocka puntua” entseguan: Basa- rri bertsolaria ekarri du gogora; eta horrekin hark eta bere sasoiko askok euskara ezerk “kutsatu” ez zezan izandako izu eta prebentzio jarrera sutsua, beste ba- tzuek euskal ye-ye-en kontra egin zuten bezalaxe. Alfe- rrikakoa izan zen ahalegina; hala erakutsi du denbora- ren pasoak, “kutsatze” horrek aberastu, biderkatu eta indartu egiten duelako emaitza. Baina Basarriren garaikoa izan gabe, nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare pun- kien eta heavyen taberna bana zeudela; eta elkar gorro- tatzen zutenez, behin baino gehiagotan borroka latzak izaten zituzten. Ez baita asmatuta nire nerabezaroan punkia edo heavya izan zintezkeela, bata ala bestea, zu- ria edo beltza, ez zen erdibiderik onartzen, ezin bietatik edan. Izan ere, heavya espainiarra zen, eta arrotza, gai- nera. Gerora etorri ziren Estigia –ia oharkabean–, Su Ta Gar eta Metallicaren “Kill’em all”, eta heavyarekiko mu- ga eta aurreiritzi negatiboak apurtu ziren. Baina ordura arte bi munduen arteko loturarik ez zegoen. Eta, funtse- an, horrek eragin zuen, besteak beste, 90eko hamarka- dako ikuspegi eta musika estiloen irekieran eta fusioan. Eta jada, gaur da eguna non, adibidez, Azkena Rock jaialdian, gai diren heavyaren ikonoen zaleak zein pun- karen eta bestelako musiken zaleak 48 orduz gune bere- aren aterkipean egoten. Edo har dezagun adibide hurbi- lagotzat pasa den asteburuan ospatu zen Gasteiz Calling punk-hardcore eta Oi! jaialdia. Bi egunez zezen plaza eraldatuan batu dira gangarra buruan daramaten azken mohikanoak, skin headaren patroiari eusten die- ten neska-mutilak eta adindunak, zein hardcorea zaine- tan daramaten hainbat eta hainbat izaera gazteko la- gun. Seguruenik horiek guztiak Azkena Rocken elkarrekin izaten direnak baino oldarkor edo gutxienez muturrekoagoak. Eta, sinesgaitza badirudi ere, hainbes- te tribu desberdin batuta –hauek bai, tribuak, azpilerro- ak ondo markatuta– ez zen horien artean inolako istilu ezta tirabirarik izan; kontrakoa. Argi eta garbi: ezingo genuke gauza bera esan ez beste herrialde askotan ez gurean bertan denboran atzera egingo bagenu. { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien eta heavyen taberna bana zeudela; eta elkar gorrotatzen zutenez, behin baino gehiagotan borroka latzak izaten zituzten Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin...

Page 1: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Pasa den astean eman zuen argitara GARAk“Bat bi hiru, Egin 1977-1998. Garai baten soi-nu banda” izeneko bilduma: folketik abiatu-ta lehen rock-and-roll taldeetara eta 80kohamarkadako eztandan punkarekin eta bes-telakoekin tril eginda, 90eko hamarkadako

estilo zabalkunderako bidea egiten du.Hain zuzen ere, zabalkundearen hamarkadaren hari-

ra, duela gutxi euskal musikara beste estilo batzuk gureartean gelditzeko ekarri dituen Glaukoma taldearenkontzertu batean, lagun dudan Eneko handiak esan zi-dan Euskal Herriko musika panoramara benetako iraul-tza ekarri zuena 90eko hamarkada izan zela. Nik ere bategiten dut berarekin. Hala bizi izan zuen berak, irakas-pen biziko garai baten parera, eta zin dagit niretzat erehamarkada hori ezbairik gabe aberatsena izan zela. Au-rrekoaren kutsu gris eta iluntasuna faltan, eta, eszenahain zabala izanik, ez zirentalde bakar batzuk bakarrikgailendu. Horren ondorioz,ez da han gertatutakoa miti-fikatu eta, ondorioz, gutxia-go azpimarratu da bere ga-rrantzia.Bere neurri eta tamainan

ere hala jaso du Jon Maiakgarai hori “Berriak jaio gi-nen” liburuan. Bere bizipe-nez ari da, bertsolaritzaz etahorren zabalkundeaz, bainaesentzia bera da: desberdi-nak parera jarrita, gauza berriak probatu eta emaitzakbiderkatzeaz, alajaina. Aldiz, beste muturra ere erakutsi digu Alberto Irazuk

argitaratu berri duen “Rocka puntua” entseguan: Basa-rri bertsolaria ekarri du gogora; eta horrekin hark etabere sasoiko askok euskara ezerk “kutsatu” ez zezanizandako izu eta prebentzio jarrera sutsua, beste ba-tzuek euskal ye-ye-en kontra egin zuten bezalaxe. Alfe-rrikakoa izan zen ahalegina; hala erakutsi du denbora-ren pasoak, “kutsatze” horrek aberastu, biderkatu etaindartu egiten duelako emaitza.Baina Basarriren garaikoa izan gabe, nik oso presente

daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare pun-

kien eta heavyen taberna bana zeudela; eta elkar gorro-tatzen zutenez, behin baino gehiagotan borroka latzakizaten zituzten. Ez baita asmatuta nire nerabezaroanpunkia edo heavya izan zintezkeela, bata ala bestea, zu-ria edo beltza, ez zen erdibiderik onartzen, ezin bietatikedan. Izan ere, heavya espainiarra zen, eta arrotza, gai-nera. Gerora etorri ziren Estigia –ia oharkabean–, Su TaGar eta Metallicaren “Kill’em all”, eta heavyarekiko mu-ga eta aurreiritzi negatiboak apurtu ziren. Baina orduraarte bi munduen arteko loturarik ez zegoen. Eta, funtse-an, horrek eragin zuen, besteak beste, 90eko hamarka-dako ikuspegi eta musika estiloen irekieran eta fusioan.Eta jada, gaur da eguna non, adibidez, Azkena Rock

jaialdian, gai diren heavyaren ikonoen zaleak zein pun-karen eta bestelakomusiken zaleak 48 orduz gune bere-aren aterkipean egoten. Edo har dezagun adibide hurbi-lagotzat pasa den asteburuan ospatu zen Gasteiz

Calling punk-hardcore eta Oi! jaialdia. Bi egunez zezenplaza eraldatuan batu dira gangarra buruan daramatenazken mohikanoak, skin headaren patroiari eusten die-ten neska-mutilak eta adindunak, zein hardcorea zaine-tan daramaten hainbat eta hainbat izaera gazteko la-gun. Seguruenik horiek guztiak Azkena Rockenelkarrekin izaten direnak baino oldarkor edo gutxienezmuturrekoagoak. Eta, sinesgaitza badirudi ere, hainbes-te tribu desberdin batuta –hauek bai, tribuak, azpilerro-ak ondo markatuta– ez zen horien artean inolako istiluezta tirabirarik izan; kontrakoa. Argi eta garbi: ezingogenuke gauza bera esan ez beste herrialde askotan ezgurean bertan denboran atzera egingo bagenu. •

{ koadernoa }

Elkarbizitzarekin kutsatu

Nik oso presente daukat nire herrian,gaztetxoa nintzela, parez pare punkien etaheavyen taberna bana zeudela; eta elkargorrotatzen zutenez, behin bainogehiagotan borroka latzak izaten zituzten

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

herritarrak

Saio batzuk etxekosofatik segitu di-tu, bakarrik, be-giak eta belarriakzorrotz. Asko poz-tu izan denean

edo asko haserretu izan dene-an emozio hori inorekin ezinpartekatua da sofaren trabahandienetakoa Andoni Egaña-ren ustez. Txapelketa oso ger-tutik ari da segitzen eta goza-mena da bidean josi dituengogoetak entzutea, behatzailefina eta kontalari aparta dela-ko Euskal Herriko lau txapelajantzi dituen bertsolaria.

Nola ari zara bizitzen txapel-keta?Nire azkenengotik zortzi urtepasatu dira. Orain dela lau ur-tekoa beste era batera ikusinuen, oraindik utzi berria nin-tzelako. Orain ja distantzia ba-tetik ari naiz ikusten; adi etamiresmenez. Distantziak ema-ten duen talaia honetatik begi-ra, neure burua ez nuke hor ja-rriko orain, erakusleihohorretan, sekulako bertigoaemango lidake. Zurrunbilo ho-rretan nenbilen garaian eznintzen jabetzen nolako era-kusleihoa den, zer arrisku dau-den, zenbatek epaitzen zaituz-ten... ez nintzen horren jabe,edo ez nuen izan nahi. Orain,zortzi urteko distantziarekin,hor egote hutsa harrigarriairuditzen zait.

Oholtzan ez dira igartzen,baina oholtzapean ikusten di-ra erupzio txikiak eta gorriu-neak bertsolari batzuen aur-pegietan. Estres fisikoahandia da, ezta?Normalean ez da gertatzentxapelketan ari zaren bitarte-an, baina gero bai. Nik psoriasiagerraldi bakarra izan dut, az-ken txapelketatik hamabostegunera. Urduritasunagatik ez

zen, baina bai emozioengatik.Emozio pilaketa bat gertatu zi-tzaidan; azken finala, hurbile-ko pare bat hiletatan kantatubeharra... Gorputzak ere sufri-tzen du.

Inbidiarik?Ezta batere ez. Aurrekoan Itu-rriagarekin komentatu nueneta hari ere ez omen dio inbi-diarik ematen.

Txapelketak ez al du ba plaze-rik ematen?Plazer handiak ematen ditu.Baina txapelketaren alde onakparte hartu gabe ere lor zeni-tzake; bertso asko entzun, ber-tso on asko entzun, zure buruajarri gai horren parean... entre-namendu hori egin daiteke iaparaleloki, baina gero azaldugabe. Eta hori sekulako pago-txa da.

Plazako martxan, igartzen alda txapelketaren itzala?Gehiena autoa partekatzendugunean, atze-aurreetan, afa-losteko elkarrizketetan... horbeti dago presente txapelketa. Egia da kantuan ere zeozer

igartzen dela. Sumatu izandut bertsolariren bat orain ar-te baino estuago, bere buruatxapelketako oholtzan aurrei-kusi eta hilabete lehenago ola-tuan igota bezala. Aurrekoan,Ermuan, Odei Barrosok bakar-kako lan ikaragarria eginzuen, eta denon burura etorrizena komentatu genion buka-eran; «Odei, pena, hori eginizan bahuan hiru aste lehena-go Zallan, oso goian egongohintzan». Baina txapelketa mundu bat

da eta plaza beste bat. Etaesango nuke, zorionez, publi-koaren aldetik txapelketa ga-raian hauspoaldi izaten denarren, plazek berez funtziona-tzen dutela.

Oholtzara igo izan zaren az-ken finaletan kantukideakeusten eta bultzatzen igarrizaitugu. Orain ere bai?Kanpoan dagoenaren guraso-keria ez da zilegi. Barruan bal-din bazaude eta adinez nagu-siagoa bazara –azken nirefinaletan bigarren zaharrenabaino 11 urte zaharragoa nin-tzen–, nahi gabe ere atera egi-ten zaizu guraso punturen batberriekiko eta gazteekiko. Bai-na kanpotik ez da zilegi.

Gatozen txapelketara. Nagu-sia da, baita adinez ere. Txapelketa Nagusi hau oso na-gusia da eta orain aurreikus li-tekeenez, finala are nagusiagoaizango da. 86ko finala bainozaharragoak izan dira finalerdihauek; Amuriza, Lopategi, En-beita, Lizaso, Peña, Murua, Sa-rasua eta ni, batez besteko adi-nez ez ginen iristen 34 urtera.Gizartea aldatu egin da. Lehenaskoz azkarrago egiten zirengauzak, askoz gazteago. Nik 24urte neuzkan eta orain NereaIbarzabalek bakarrik dauzka 23urte, beste denak zaharragoakdira. Ordurako urtebete nera-man Gasteizko Udalean lane-an, eta gaur egun zaila da nor-baitek adin horretan horrelakolanpostu bat lortzea. SebastianLizaso guraso zen, nahiz eta 28urte eduki.

Zergatik zahartu da txapelke-ta?Belaunaldi oso indartsu bategon da, orain 40 urte jiradauzkatenak, eta txapelketansegitzen dutenak; Elortza,Maia, Lujanbio, Mendiluze, Sa-rriegi... belaunaldi oso indar-tsua da. Eta, pentsa, 2001ekofinala hartuz gero, lauzpabostizen errepikatuak izango dirasegur aski. Eta bakoitzak ha-maseina urte gehiago dauzka.Gainera, 2001eko hartan bede-

«Orain sekulakobertigoa emango

lidaketxapelketaren

erakusleihohorretan jartzeak»

ANDONI EGAÑA

Lau aldiz Euskal Herriko txapelduna.

Gertutik ari da segitzen aurtengo

txapelketa, leihotik begira dagoenaren

lasaitasunetik eta gozamenetik.

[email protected]

BERTSOLARIA

Page 3: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 22 / 23

ratzigarren Amets Arzallusgertatu zen eta Sustrai Colinaere han zegoen. Pentsa.

Lurraldetasunari begira ereinteresgarria aurtengoa. Bai. Ez dakit gero horrek fina-lean islarik izango ote duen,baina finala, azken batean, fi-nala bakarrik da. Piramidea-ren benetako zentzua final-laurdenek eta f inalerdiekematen dute eta alde horreta-tik ikusi ditut gauza interesga-rriak. Adibidez, Odei Barrosoeta Maddalen Arzallus iritsiizana, bertsotan Ipar EuskalHerrian heziak. Nafarroari be-gira, Julio Soto hor dabil, bainaEneko Lazkoz ere ibili da, nahi-ko ondo nire ustez. Bertsolari-tzaren sozializazioak ez du ba-karrik generoa harrapatu,baita lurraldea ere.

Emakumearen presentzia na-barmendu da txapelketan. Harrigarria da nola aldatu denplaza. Esaten da txapelketak,ahal dela, plazan gertatzen aridenaren isla izan behar duelaeta, alde horretatik, plazetangertatzen ari zen ja. Plazetangabiltzanak ohitu gara geroeta emakume gehiagorekinabestera. Egia da 2000. urtetikhona salto egin izan bagenu,tartean gertatu denik gertatugabe, erabat harrituko ginate-keela plazaren gaur egungokonposizioa ikusita. Baina,erabat logikoa iruditzen zaittxapelketara emakume askoeta indartsu iritsi izana, pla-zan ere horrela dabiltzalako.

Presentzia ez ezik, gai etaikuskera propioak ekarri di-tu emakumeak oholtzara.Horrek gizonezko bertsola-riak mugiarazten al ditu? Mugiarazi gaitu dagoeneko,bestela oso tontoak ginateke.Guk zorte handia daukagu.Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

«Harrigarria da

nola aldatu den

plaza. Esaten da

txapelketak, ahal

dela, plazan

gertatzen ari

denaren isla izan

behar duela eta,

alde horretatik,

plazetan gertatzen

ari zen ja. Erabat

logikoa iruditzen

zait txapelketara

emakume asko eta

indartsu iritsi izana,

plazan ere horrela

dabiltzalako»

Page 4: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

herritarrak

Bertsolariok igurtzi handiadaukagu elkarrekin; saioetaraelkarrekin bidaiatzen dugu,otordu asko egiten ditugu el-karrekin... ez da oholtza baka-rrik. Eta hor ikasiz joaten zara.Igual ez zara konturatzen zerari zaren ikasten edo zenbate-ro ari zaren ikasten, bainaetengabe elkarrengandik ikas-ten ari gara.

Genero ikuspegia txertatzea,inor ez mintzeko moduan ari-tzea... baldintza asko jartzenzaizkio bertsolariari. Baina,gaiak horiek guztiak salta-tzea eskatzen badu? Hori da, nire ustez, eztabaida-ren muina. Behin Harkaitz Ca-nok bota zuen kontzeptua ga-rrantzitsua da; bertsolarienamaskara gardena da.

Pentsa hurrengo gaia jartzendidatela: “Andoni, polizia batzara eta emakume bati araketabat egiten ari zara”. Nik jakinbehar dut maskara bat badu-dala, polizia bat naizela, bainapublikoak entzun nahi due-la –maskara hori gardena de-nez– Andoni Egañak zein in-terpretazio egiten duenpolizia horrena. Eta hori osokontu zaila da, bai bertsolaria-rentzat eta baita ulertu nahiduenarentzat ere.

Jakin behar duzu maskarabatekin ari zarela, paperaren

maskara, baina kontzienteizan behar duzu maskara horigardena dela eta horren atze-an dagoen pertsona ere ikusiegiten duela publikoak. Bienarteko jolas hori da. Bertsoza-leak beti ulertu izan du hori.Bertsozalea ez den bati azal-tzea ez da hain erraza. Orekazaila da.

Kritika oso zorrotzak irakur-tzen ari gara. Batzuetan pers-pektiba galdu eta ahaztu egi-ten al zaigu oholtzarainprobisatzera igotzen dena,arriskatzen dena, bertsolariadela?Kritikak zorrotzak izan daitez-ke, baina ez da ahaztu beharbertsolaria inprobisatzen aridela eta inprobisazioak beremugak dituela, bai artistikokieta baita ideologikoki ere. Ezgenuke ahaztu behar bertsola-ria bat-batean aritzen dela; de-na ez da barkagarri, baina uler-garri bai.

Beti hain exijentea eta zorro-tza izan al da bertsozalea?Ez dut uste beti hala izan de-nik. Baina egia da gizarte guti-ziatsu baten aurrean gaudelaeta hori ere igartzen da bertso-tan. Esaterako, Sustrai Colinaksekulako bakarkakoa eginzuen “ez zaituzte gonbidatu,baina joan egin zara” gaiaren

aurrean. Sekulako saioa, bainagizarte oso gutiziatsu batenaurrean jartzen gaituena; ur-tebeteko umea dauka eta ja di-bortziatuta dago. Ondo, ondodago hori egiteko askatasuna,baina begira ze gizarte erakus-ten digun. Jon Martinen per-tsonaiak, bakarkakoan, behinegiten du larrutan beste bate-kin eta haren ezkontza eta biziproiektua kolokan jartzeko es-kubidearekin sentitzen da.

Gizarte oso gutiziatsuan sar-tzen ari gara eta hori oholtzanikusten da eta baita beheanere.

Normala da bertso saio bate-ra joan eta tope gozatu nahiizatea, nik ere hala nahi izatendut futbol partida batera noa-nean, film bat ikusten dudane-an edo liburu bat irakurtzera-koan. Baina badaude mugaketa bat-batekotasunarena mu-ga handia da. Hor ibili beharda, inor mindu gabe. Minaeman behar zaio, ahal dela,ahaldunari, ez ahulari. Horiideologikoki garbi utzi beharda ahal bada.

Maialen Lujanbioren Irungokartzelako lanak puntu askoez ezik, zeresan asko emandu, baita bertsogintzaren es-feratik kanpo ere. Oso pozgarria da eta ez naizharritzen. Nik badakit Maia-

len nolako bertsolaria den etabadakit kulturalki zer-nolakoerreferentea den, baita nire-tzat ere. Bertsotan hain ondoegin du, azkenerako ariketasoziologiko bihurtu dela, bai-na bertsoetatik abiatuta. Ezdu tesi bat idatzi, edozein te-siren maila duten bertsoakinprobisatu ditu. Hori Maia-lenek egiten du, eta beste gu-txik egin dezakete horrelako-rik. Ez bakarrik bertsotan,denean.

Oso ekarpen propioa da be-rea. Arrasto handiko lana. Zalantzarik gabe. Maialen Lu-janbiok begirada periskopikoaekarri du, ostrukek-eta dauka-tena. Maialenek begiak dauzkaertzean, atzean, kokotsean...edozein gairen ertzak harrapa-tzen ditu. Aspaldidanik, gaine-ra, badira 15-16 urte hori egi-ten duela. Arrastoa, eskola...denetarik utzi du bidean.

Jendartearen begietara kora-pilatsuak diren errealitateakhitz xumeetan kabiaraztenditu. Ahozkotasunari estu lo-tzen saiatzen da beti. Hori da bere meritu nagusia.Gauza bat da ideologia eta bes-tea ideologia hori irudikatzekogaitasuna. Ideologiarik ertzdu-nena ere xume agertzeko gaida Maialen.

«Bertsolariak jakin

behar du maskara

batekin ari dela,

gaiaren edo

paperaren maskara,

baina kontziente

izan behar du

maskara hori

gardena dela eta

horren atzean

dagoen pertsona ere

ikusi egiten duela

publikoak. Bien

arteko jolasa da eta

bertsozaleak beti

ulertu izan du hori»“

Page 5: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 24 / 25

Esan duzunez, txapelketa ho-netan bertsolariak gaiei er-tzak topatu nahian sumatzendituzu nabarmen. Bai. Eta ertzak bilatu nahi ho-rretan, bertsolariak borobilta-sun handirik gabeko bertsoal-diak egiten ikusi ditut. Susmohori daukat. Edozein gai jarri-ta ere, ertzik ertzena topatzensaiatzeko ahalegina ikustendut. Baina ertzetan ez bada as-matzen, ez dago ez ertzik ezborobiltasunik. Elkarrizketa zailtzen duen

orori lokatza deitzen diot nik;bai bertsolarien arteko elka-rrizketa eta baita publikoare-kin elkarrizketa ere. Horrela-koetan “ulertu bezala” egitendiren bertsoak izaten dira, se-kulako ahalegina egin eta geroulertzera gerturatzen delakobertsozalea.

Bertsozalea, baina, askotari-koa da, gero eta anitzagoa.Ikusgarria da txapelketa pla-za bezala. Ariketa zaila izanbehar du hain anitza den pla-zari kantatzea.Ariketa oso zaila eta oso poli-ta. Horregatik ere aldatu dabertsogintza. Publikoak baliobatzuk partekatzen zitueneaneta balio horiek mugiezinakzirenean, errazagoa zen kanta-tzea, eta bukaerak ere borobi-lagoak ziren. 60ko hamarraldian publiko-

aren %95 sinestuna zela etapublikoaren %95arentzat“ama” eta “euskara” hitzekgauza bera esan nahi zutelabaldin bazenekien, bukaerabat izan zitekeen Uztapidekesana: «beste ze esanik ez daesatean ama». Baina gaur egun publikoa

askoz ere askotarikoagoa da,printzatuagoa dago. Batek ge-nero ikuspegia ez daki osoondo zer den eta besteak osolandua dauka berdintasuna-

ren aldarria; batek sexu eti-ketak soberan dauzka etabeste bati ez zaio buruan ka-bitu ere egingo bet ikoazaparte beste ezer egon liteke-enik .. . Orduan, denentzatkantatzeko ertzak bilatzerajoan behar duzu. Baina betiertzak bilatzera jotzen badu-zu, diskurtsoa oso goian ge-ratzen da, oso kresal pinpor-ten estilokoa.

Esaterako, Aitor Sarriegi iritsizen Irungo finalaurrekora etaoso lurretik kantatuz plazakonkistatu zuen. Sekulako lana eginda. Esatera-ko, basozainaren paperean bo-robil aritu zen, argumentazioborobilarekin baina ekologia-ren ertz guztiak ukituta. Eta,gainera, basozainaren botakjantzita. Hori egitea oso zailada. Ideala hori da eta gutxitangertatzen da, askotan gertatu-ko balitz emoziorik ere ez lukeizango.

Maddalen Arzallus, Dorae-mon eta Puigdemont. Zeresa-na eman duen agurra izan da,gaztelaniazko albistegietaraeta hedabide espainoletaraere iritsi dena.Maddalen Arzallusek eginda-koa ondo iruditzen zait, arra-tsaldeari txispa bat eman zion.Euskaldunok badaukagu pozbaten beharra eta ondo dagohori kantatzea. Maddalenekmomentuan ondo egindakogauza bat dela uste dut.Gero, horren erabilpenak

zalantzak sortzen dizkit .ETB2ko albistegian eman zu-tenean, etxeraka tiraka ari zi-rela iruditu zitzaidan. Dorae-mon beharrean, ETBk ematenez duen marrazki bizidun batbalitz, ez zen azalduko. Eta,bigarrenik, hori albiste mo-dura ematean, zera esaten aridira: normalean aspertu egi-ten gaituzten euskaldunhauek tarteka dibertigarriakizan daitezke.

Ez zuten azaldu hori ez delagure jardunaren muina, horianekdota bat dela. Anekdotarialbistearen muina eman zio-ten hain justu horregatik, ustedutelako gu anekdota hutsagarela. ETB2n ger tatzen dena

esanguratsua da. Programaikus ienetan , aud ientz iagehien dutenetan, parte har-tzaile gehienak euskaldunakdira eta gazteleraz hizketanjartzen dituzte. Gero, saioa-ren bukaeran , i rabaz leakbertso bat kantatzen du etagrazia egiten die. Eta bertso-laritzaz ezer ez dakien jen-deak uste du plato hartanegiten ari dena eta BECenIgor Elortzak, esaterako, egi-ten duena gauza bera direlakalitatez, ahaleginez... horigezur handi bat da eta horiesan egin behar da. Gauzaberd intsuak ba i l i ran a r iza izkigu sa ltzen . Hor i dakezkagarria.

Zein asmo daukazu abendua-ren 17rako? Ez daukat asmorik. Oraindikez dakit zehatz zer egin behar-ko dudan. Bezperatik joangonaiz Barakaldora, aulkiak jar-tzera edo egin behar dena egi-tera.

Zer egin beharko du irabazle-ak txapela janzteko? Aurten buruz burukoa irabazibeharko du, estu dagoelako.Gertatu izan da buruz burukoairabazi arren, bertsolari horrektxapela jantzi ez izana, besteakaurretik abantaila zuelako. Ni-ri gertatu zitzaidan. Maialenekegurra eman zidan buruz bu-rukoan, baina aurretik aban-taila handi samarra neramangoizetik. Hori gertatu izan da.Baina aurten buruz burukoairabazten duenak irabaziko dutxapela, parean iritsiko direla-ko. Sekulako maila egongo daeta ez dakit bi horiek zeinizango diren.

Page 6: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Zer da Inguruko Hegaztiakproiektua? Janlekuen bitar-tez hegaztiei neguko janarieskasiari aurre egiten la-guntzen dien proiektua da.Urdaibai Bird Center zen-

troak kudeatzen du eta jatorria Ingalate-rran sakonki erroturik dagoen GardenBirdwatch proiektuan aurki dezakegu.Iazko urtean gutxi gorabehera 600.000familiak hartu zuten parte proiektuaneta urtetik urtera gero eta ekimen arra-kastatsuagoa da. Esan bezala, UrdaibaiBird Centerrek bultzatutako eta koordi-natutako proiektu pilotua da eta gureetxeen inguruan bizi diren hegaztiei bu-ruzko ezaguera handitzea du helburu.

Ezaguera hori handitzeko asmotanpartaideei astean behin taula bat bete-tzea eskatzen zaie. Taula horretan aste-ko egun bat hartzen da, demagun osti-rala, eta egun horretan janlekuetarazein espezie hurbildu diren eta zein ko-purutan apuntatzea eskatzen da. Moduhorretan inguruko hegaztien gutxi go-rabeherako errolda egiten da, eta, oste-an, lortzen diren datu horiek batu, ku-deatu eta emaitzak aztertu egiten diraUrdaibai Bird Centerren.

Hegaztiek nahikoa elikagai izaten di-tuzte eskura udan eta udaberrian ze-har, horregatik, urtaro horietan ez dabeharrezkoa izaten aparteko elikagai-rik ematea. Hegaztiek nahiago dutebaia eta intsektuz elikatzea, eta udaneta udaberrian ez dute euren habitate-tan elikagai iturriok aurkitzeko arazo-rik. Baina, udazkenean, eta bereziki ne-gu hasieran, tenperaturak izugarrijaisten dira eta elikagaien eskuragarri-tasuna nabarmen murrizten da. 

Baldintza horietan hegazti txikiakedozein motako karbohidrato edo

gantz iturrien bila abiatzen dira tenpe-ratura baxuei aurre egiteko asmoz. Ze-hazki esateko, momentu horretan be-tetzen dute hegaztien janlekuek eurenfuntzioa, mota desberdinetako hegaz-tiak egiturotara erakarriz. Janlekuakjartzeko sasoirik egokiena abendutikmartxo hasiera bitartekoa da,  Inguru-ko Hegaztiak proiektua indarrean iza-ten den sasoia hain zuzen.

Janlekuetan hegaztientzat hainbateta hainbat janari mota desberdin jardaitezke: gatzik ez daukaten kakahue-teak eta pipak, gantz bolak, alpistea, ar-tatxikia… Espezie bakoitzak gustukoenduen janaria jaten du, esaterako, tari-nek oso gustuko dute pipak zuritu etabarrukoa jatea, bestalde, txorru arrun-tak kakahueteak jaten ikustea nahikoarrunta da gure inguruan… Orokorre-an, baina, hegaztiek jarritako janarimota gehienak jaten dituzte.

Azken urteotan, Urdaibai Bird Cente-rrek Euskal Herriko ortu eta lorategie-tan txorien presentzia sustatzeko akor-dio bat sinatu du ENEEK EuskadikoNekazaritza eta Elikadura Ekologikoa-ren Kontseiluarekin. Akordio horri es-ker, Urdaibai Bird Centerren salgaidaude nahi duenarentzat ekologikokiekoiztu diren zenbait hegazti jan (pi-pak, kakahueteak eta artatxikia) .Proiektuan zenbat eta jende gehiagomurgildu, orduan eta aukera gehiagohegaztientzat janari eskasia handikonegu gogorra baldintza egokiagoetanpasatzeko.

Aurtengoa, proiektua martxan jarrizenetik bosgarren urtea izango da. Iaz,100 partaide inguru izan ziren eta es-pero da urtetik urtera zenbaki horihanditzen joatea. Partaideen artean in-formazioa elkartrukatzeko eta argaz-

kiak zein bideoak elkarbanatzeko Ur-daibai Bird Centerrek badu bere web-gunean atal bat “Inguruko Hegaztiak”deiturikoa (www.birdcenter.org). Bloghorretan nahi duenak eskuragarri dituaurreko urteetako txostenak eta jende-ak partekaturiko argazki zein bideodesberdinak.

Bestalde, proiektuan parte hartunahi izanez gero, bi modutan egin dai-teke izen ematea: Internet bidez edozentrora bertara hurbilduz. Dena den,

nahitaezkoa da zentrotik pasatzea, ber-tan eskuratu behar direlako bai erabili-ko diren janlekuak bai hegaztientzako janari mota desberdinak. Apuntatunahi izanez gero, telefono honetaradeitu eta informatuko zaitugu:699839202. Argi ibili eta zuen espero-an geratzen gara!

Inguruko hegaztiak

HUTSA

ENEEK

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 7: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Urrun, urrunera oso egin dutekataluniarrek errepublikar Es-tatua eraikitzeko bidean.Orain urte batzuk atzera ge-

nuen begiratzen haiek ikusteko. Gaur,eskua bekain estutuan paratuta ere, ge-ro eta txikiagoak dakusagu zerumuganpausoek harrotutako lanbropean ia gal-duta. Eta guk hemen jarraitzen dugubiraoka batak besteari, ezgaitasunak jo-ta aulki geldoan biraka arraun bakarra-rekin eragiten nola. Bihotzek soilik ne-kez dezakete lor independentzia ,ezinbestekoa dute alboan mende batez

demonizatu dugun praxia. Ez dut si-nesten salto bakarrean burututakoiraultzan. Nago brankara egiteko modubakarra dagoela: pauso bi aurrera etabat atzera, bihotza eta praxia lagun. Handia da Europaren erdian errepu-blikar Estatu berri bat. Baina espainiarbotereak ez du mendeak atzera inda-rrez eta odolez menperatutako lurrengiltzarrapoa birrintzeko aukerarikakordatuko, indar osoz kolpatuko bai-zik. Beraz, errepublikaren apustua bu-ruraino eramango badute, nahi etanahi ez epikak blaitutako bidea ibili be-

harko dute, konpromisoak, elkarlanak,izerdiak eta, bai ala bai, odolak zizelka-tuko bidea. Urrunera oso egin dute katalunia-rrek, eta lurraldea Espainiatik banatze-ko independentziaren ontziak indarkolperik handiena jo duenean Estatua-ren herio kanoikadak jaso ditu etaizuek eta mesfidantzek arraunketa etenegin dute. Epikaren atarian daude etaontzia hondoratuko ez bada, 10 urtenola, herritarrek gidatu beharko dutebrankara ordezkari politikoen eskuetandagoen lema. •

Epikarik gabe ez da errepublikarik

Xabier MikelErrekondo

hutsa

Epaiketa ateak itxita egiteak (bik-timaren eskariz, baina baita era-sotzaileen galdez ere) ez du era-gotzi kaka zabaltzea. Eta

bortxatua ari da zikintzen bortxatzaile-ak beharrean. Asteazkenean, azkenik,neskaren abokatuek isiltasuna hautsibehar izan zuten hedabideek bere dekla-razioa berreraiki zutelako defentsareniturriekin. Gaztearen deklarazioa betibera izan dela eta transmititutako lasai-tasuna egia erraten ari den seinale delaargitu beharrean izan dira. Hedabide etasare sozialen erabiltzaile aunitzentzat

bazka ederra izaten ari da berriro ema-kume baten sufrimendua. Behin injusti-zia jasatearekin aski ez eta bigarren al-diz erasotzen ari dira gaztea, beraepaitzen ari direlako bortxatzaile talde-aren ordez.Zaborra zabaltzen duten bozgorailuberak gertatzen ari dena salatzeko etalana ongi egiteko tresna ere izan daitez-ke, ordea. Eta neska epaitzen hasi ordu-ko agertu dute jendearen sumina (Oiha-na Llorente lankideak ederki jasotzen duNAIZen, Zirimolatzen blogean). Etxeraoinez itzultzen ahalko naiz? Noiz liga-

tzen ahalko dut berriz? Bakarrik bidaia-tzeko moduan izanen naiz? Gustukokantuarekin dena ematen ahalko dut?Halako galderak egiten azaltzen da, adi-bidez, hainbat emakume bideo batean,bortxatutako neska gaztearen azaleanjarriz eta zauriak sendatu eta ongi bizi-tzeko duen eskubidea epaitzen ari direlaohartaraziz. Beti eskatzen zaio erasoa ja-san duenari salaketa jartzeko, baina ho-rrek ekartzen duen txar guztia ageriangelditzen ari da Iruñeko kasu honetanere. Hipokrisiak utzi eta jar gaitezenemakumearen lekuan behingoz. •

0hutsa

Bortxatzaileen ordez bortxatua epaitzen ari dira

Maider Iantzi

Page 8: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

herritarrak

Ezjakintsunarenadrenalinak ha-rrapatua du Ain-hoa Tolosa 36urteko donostia-rra, eta emozio

horrekin gozatuta itzuli daIpar Irlandako Portrush herri-tik. Itsaso aldakorrak hartu zi-tuen Munduko Txapelketan.Eguraldia ere halaxekoa zen:«Euria, eguzkia, haizea… De-nak izaten ziren egun berean.

Ez dago mendirik eta hodeiakabiadura bizian pasatzen zi-ren. Sentsazioa hotza zen, gai-nera, bustita geunden». Bostegun eman zituzten lehiatzenurri amaieran, banaka eta tal-deka. Bietan urrea lortu du To-losak, eta horrek ireki dio he-dabideetako atea. «Manga dezente ziren egun

berean. Pasatzen badituzu, au-rrera zoaz. Hogei minutukotxandak dira mangak. Launa-

ka sartzen gara, likra kolore ez-berdinekin. Taldekakoan, taldebakoitzeko bat gaude eta egi-ten dugun postuak puntuakematen dizkigu. Lehenengopostua lortzen badugu puntubat daukagu eta hori ona da,puntu gutxien dituenak ira-bazten baitu», azaldu digu be-re auzoko, Groseko, kafetegibatean elkartu garenean.Bi garaipenak ezberdinak di-

rela ere kontatu digu: «Indibi-

dualki lehiatzen zarenean zu-retzako da eta urte osoko lana-ren ordain gisa jasotzen duzu.Taldekakoa ere oso berezia da,denok egin behar baitugu gureesfortzurik handiena emaitza-rik hoberena lortzeko norberemangan, horrek eragiten due-lako taldeak garaitzea. Politada, taldekide guztiak dituzuitsasertzean animatzen». Lau neskatan (bi piragua lu-

zetan eta bi motzetan), lauopen kategorian (denak na-hastuta, mutilak eta neskak),eta beste lau 35 urtetik gorako-en master kategorian. Dozenabat ziren guztira taldean. «In-dibidualetan gran master ka-tegoria ere badago, 50 urtetikgorakoena, eta harrituta geldi-tzen zara uretan nola mugi-tzen diren ikusita, batzuk lu-rrean baino hobeto!». Guretzat ezezagun samarra

izan arren, herrialde aunitze-tan egiten da kayak surfa, geroeta gehiago. «Piraguismoakdaukan handicapa bueltaematen ikastearena da. Behinhori ikasita, olatuak eramatenzaitu eta sentsazioa badauka-zu. Taula batean zutik jartzenzarenerako, berriz, ordu etafrustrazio pila bat jan dituzu.Piraguan iraultzen zara ala ez,baina sentsazioa askoz azka-rragoa da eta horrek asko era-kartzen du jendea». Taldekide aunitz gerrikoare-

kin doaz, baina Tolosak ez dujartzen errespetua ematendiolako lotuta egoteak. «Esa-ten dute gerrikoarekin mugi-mendu erradikalak egitean pi-ragua askoz hobeto mugitzendela. Nik, oraingoz, ez dut be-har. Kortxoak dauzkagu ondoenkajatzeko. Kaskoa eta txale-koa bai, eramaten ditut, arau-diak esan bezala. Beroaz gain,segurtasuna ematen didate».Surfaren antzeko mugimen-

duak egiten dituzte. «Pareta

infraganti

Bizi eta alai solastatzen da Ainhoa Tolosa munduko kayaksurf txapelduna, lehertzen diren olatu indartsuenabiaduran. Sumatzen zaio izugarri disfrutatzen duela. «Zuremomentua da, itsasoa eta zu», deskribatu du. «Uretan sartueta urduri nago, ez dakit zer gertatuko zaidan». Hurrengohelburuak irribarrea ateratzen dio: Peru 2019.

AINHOA TOLOSA

Munduko kayak surf txapelduna, Donostiako Gros auzoan. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 9: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 28 / 29

berdean egindako mugimen-duek ematen dituzte puntuak.Aparrean egindakoek gutxia-go. Orduan, igo eta jaitsi eginzaitezke, floterrak egin ditza-kezu, mutilek hegaldiak egitendituzte… Neskoi gehiago kos-tatzen zaigu, beraiek abiaduragehiago ematea lortzen dute.Gu saiatzen gara eta batzuetanateratzen zaizkigu baina gu-txiagotan. Niri floterrak egiteagustatzen zait, alegia, olatuangora joan, ertzean irrist egineta jaistea».Irlandan epaileek surf tradi-

zionala baloratu dute gehien.Maniobra erradikalak ez hain-beste. «Hori guretzat kaltega-rria izan da, batez ere mutileknahiko erradikal bukatzen di-tuztelako bueltak. Baina lortugenuen egokitzea». Erakunde pribatu bat da an-

tolatzailea, eta horrek EuskalSelekzioarekin lehiatzeko au-kera ematen die. Bosgarren ga-raipena ekarri dute etxera. Ga-

lizia, Eskozia, Gales, Jersey,Ipar Irlanda… Herri pilo bategon ginen. Nahi dugun beza-la parte har dezakegu eta gure-tzat ohore bat da hori». Gutxi ateratzen da kayak

surfa hedabideetan eta gehia-go zabaltzea nahiko luke do-nostiarrak. «Kirol minorita-rioa izateak hori dauka etapena da, jendeak gehiago eza-gutuko balu probatuko lukee-lako eta gehiago izango gina-tekeelako. Maila ere gehiagoigoko litzateke».Bide horretan, txapelketa

streaming bidez ematea zora-garria litzatekeela dio. «Orainfamilia eta lagunek hartzengenuen olatu bakoitzarenpuntuazioa zuzenean jarraizezaketen Interneten. Bainairudiak falta ziren eta horiekikustea da jendeari gustatzenzaiona. Datorren mundialaribegira antolatzaileei esan die-gu ondo egongo litzatekeelastreaming bidez jartzea». Kirol

ikusgarria da, emozioa suma-tzen da, uretako giroa eta ten-tsioa. «Lau pertsona gaude etaolatuan ondo kokatu beharduzu lehentasuna izateko. Ho-rretarako itsasoa ondo irakur-tzen jakin behar duzu. Zortefaktoreak ere garrantzia daukabatzuetan, batez ere Portrus-hen eduki genituen bezalako baldintzak izanez gero». Bi urtean behin da Munduko

Txapelketa eta hurrengoanpentsatzen ari da jada: Peru2019. Hagitz erakargarria daberarentzat, herrialdea ezagu-tzen baitu eta familia baitaukabertan. Kulturak, janariak, se-kulako olatuak izateak... eta,txapelketa udan izanik, etxe-koekin bidaiatzeko aukerakere tentatzen du.Bertara iristeko Euskal Liga

jokatuko du. Bost proba dira,martxotik azarora. AurtengoMunduko Txapelketa urrianizan da eta «logistika aldetikeromena. Bi urteko alaba baten

ama naiz eta bikotekideak bienlana egin behar izan du. Amanaizenetik intentsu eta eragin-korragoak izan behar dute en-trenamenduek. Gutxi horrekona izan behar du. Bikotekide-ak asko laguntzen dit. Bera erekirolaria da eta txandaka egi-ten dugu». Andoainen heziketa fisikoa

irakasten dabil, egun osoanpatioan haurrekin, eta hor eresaiatzen da eurekin bateramugitzen. Uretan normaleanasteburuetan sartzen da. «Bi-kotekidea Lekeitiokoa da etabertako klubean nabil. Urte as-kotan Atletico San Sebastia-nen egon naiz, baina beraiekslaloma egiten dute. Udaberripartean Hendaian ere ibiltzennaiz. Zurriolan aritzea nahikonuke baina ez naiz eroso senti-tzen surflari asko dagoelako». Donostiako Real Club Nauti-

co klubak eskola dauka eta Zu-rriolan ibiltzen dira haurrekin.Neskak ere badaude. «Gero etagehiago. Ezin gara lokartu!»,dio kontent. Kayak surfean gi-zon-emakumeak paretsu ibil-tzen dira. Erran bezala, openkategorian elkarrekin lehia-tzen dira eta horrek neskeimaila igotzen laguntzen die. Ahal izatearen sentsazioak

betetzen du. «Beti ari naiz zer-bait egiten. Orain errepidekobizikletan ibiltzen hasi naiz».12 urterekin deskubritu zuenpiragua. Irlandako txapelketakizan behar zuen azkena, baina«emaitza ikusita eta hurren-goa Perun dela, bikotekideariesan nion: ezin dut utzi!». •

hutsa

Maider Iantzi Goienetxe

Ainhoa Tolosa, kayak surf egiten. Marc BOYD

«Piraguismoak daukan handicapa bueltaematen ikastearena da. Behin hori ikasita,olatuak eramaten zaitu eta sentsazioabadaukazu. Horrek erakargarri egiten du»

Gutxi ateratzen da kayak surfa hedabideetaneta gehiago zabaltzea nahiko luke. «Jendeakgehiago ezagutuko balu probatuko luke etamaila ere gehiago igoko litzateke»

Page 10: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Elkarbizitzarekin kutsatu · { koadernoa } Elkarbizitzarekin kutsatu Nik oso presente daukat nire herrian, gaztetxoa nintzela, parez pare punkien

2017 | azaroa | 18

GAUR8• 30 / 31

EMAKUMEAK MEATZARITZAKO LAN GOGORRETAN

Juantxo EGAÑA

MACC LENNAN FUNTSA. MUSKIZEKO UDALEKO ARGAZKI ARTXIBOA

Meatzaritzan emakumeak egindako lana oso garrantzitsua izan da. Etxeko lanaz eta zaintzaz aparte, maiz beste-lako enpleguak ere bilatu beharra izaten zuen emakumeak familiaren bizi baldintzak hobetzeko: besteen etxeakgarbitzea, meatzeetan mineralak garbitzea, baztertutako mineralak miatzea, mineral saskiak garraiatzea... Langogorrak egokitzen zitzaizkien askotan emakumeei, eta, gainera, jasotzen zituzten soldatak gizonek jasotzen zi-tuztenen azpitik izaten ziren beti. Egile ezezaguneko argazki hau 1900. urte ingurukoa da eta Pobeñako zama-tzeko tokian dago eginda, Muskizen (Bizkaia). Irudiak ondo jasotzen du emakumeek egin behar izaten zituztenlanen gogortasuna. Irudian emakumeak pikotxarekin minerala txikitzen ikusten dira, El Pobaleko burdinolara era-man baino lehen. Argazkia Macc Lennanen funtsekoa da. Jatorri eskoziarreko enpresaria zen Macc Lennan, Biz-kaian hainbat meatzeren gidaritza izan zuena. Gaur egun argazki funts hori Muskizko Udalean dago.