Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

21
KOADERNO DIGITALA Plastika eta ikus hezkuntza 2011/12 ikasturtea NEREA ZUBIZARRETA DBH 3D, ALMEN

description

Plastikako liburua

Transcript of Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Page 1: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

KOADERNO DIGITALA

Plastika eta ikus hezkuntza 2011/12 ikasturtea

NEREA ZUBIZARRETA DBH 3D, ALMEN

Page 2: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

1. Ariketa: Konposizio-eskema identifikatu

Argazki honetan gehien nabarmentzen dena mutikoaren aurpegia, belarri gorria eta sorbaldak dira, eta hori izan da lerro horiz markatutakoa.

Obaloak eta lerroak daude.

Page 3: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Hemen, aldiz, neska bat lehio batean ikus dezakegu bertatik begira, nire iritziz hemen neska bera nabarmentzen da, eta lehioa ere, hori delako neska nabarmentzeko erabiltzen den

objetua, gainera, argazkiaren erdialdean dago kokatuta eta horrek protagonismoa ematen dio.

L forma, eta triangelua egon daiteke baina L forma ikusgarriagoa da eta obaloa, andrea borobiltzeko

Page 4: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

2. Ariketa: Paisaia bat marraztu, eta konposizio eskemak erabiliz,

moldatu.

BOZETOAK

Page 5: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

BOZETOA GARBIAN

KONPOSIZIO ESKEMA

● Hausnarketa.

a. Zergatik aukeratu duzu gai hori? b. Nola erantzuten dio zure lanak egindako planteamentuari? c. Hasierako planteamendua hobetu dut? Zertan? d. Gaiak aportatu dizun gauza bat azpimarrratu. e. Berrikusi hasieran aukeratutako irudiak. Zer duzu esateko orain irudiaren gaia

eta konposizio/formatu arteko harremanean? Aurrez ikusi ez duzun zerbait dago?

Page 6: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

1. Lasaitasuna oso atsegina baita, eta uste dudalako guztiok lasaitasun mementu bat merezi dugula.

2. Orain garbiago ikusten dut markatu nahi dudan norabidea eta konposizioa. 3. Bai, lehen esan bezala garbiagoa delako. 4. Banekien irudien barruan hainbat forma topa genezakeela, baina ez nekien ez euren

sailkapena eta ezta ere zer zuten helburu edo euren izena esaterako. 5. Egia esan, aukeratutako irudietan nahiko garbi ikusten da konposizio eskema, baina

beste batzuetan adibidez, argi dago lehen eta orain egin nezakeen konparaketa desberdina dela, horregatik orain ikusten dut, aukeratutako bigarren irudian (lehioan dagoen neskarena) hiruki formako konposizio eskema soberan dagoela.

3. Ariketa: Konposizio eskemaren eraldaketa simetriara (bozetoa)

4. Ariketa: Konposizio eskemaren eraldaketa simetriara

Page 7: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

5. Ariketa: Konpsizio erritmoak (bozetoak)

Page 8: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

● Hausnarketa:

■Nola laguntzen dio planteatutako erritmoak adierazi nahi zenuenari? ■Hasierako irudiarekin alderatuz hobetu da irudia? nola? ■Hasieran aukeratutako bi irudietan, Nola laguntzen dio erritmoak adierazi

nahi denari? ■Egin zuon irudiaren iruzkina aurreko urteko planteamendua eta gai berriak

kontutan hartuta.

1. Lasaitasuna nabaria da, eta bakardadea ez dago ain markaturik. 2. Sentimenduak eta irudiaren helburua, onerako zein txarrerako baina aldatu egin da. 3. Kurbak eta lerro finagoak, lasaitasuna eskaintzen diote, aldiz, lerro zuzenak eta

ertzak ez. 4. Ikus dezakegunez, irudi honen helburua estetikoa, norbaiten sentimenduak

adierazten baititu, eta bere ikusmen pertzeptzioari dagokionez, nabarmentzea lantzen duela da nabaria. Erabiltzen duen osagai plastiko nagusi eta bakarra, puntu mugikorra, hau da, lerroa da, eta nire iritziz goxotasuna eskaintzen du.

6. Ariketa: GIMP-en egindako irudia.

Page 9: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

7. Ariketa: APUNTEAK

Azterketako argazkiaren inguruan, Mignola 1993 Hellboy.

Page 10: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Irudiaren mezua:

1. Alde objetiboa: egitura. ● Irudiaren helburua: edergarria, entretenitzea helburu. ● Ikusmen pertzeptzioa: nabarmentzea erabiltzen du. ● Estilo artistikoa: desitxuratzea eta sinplifikazioa, figurazioan. ● Osagai plastikoak: puntua, lerroa, planoa eta testura. (Kolorea, zuri

beltzezkoa da). ● Formak: Itxi hasi eta irekiak bihurtzen bukatu; ingerada, silueta eta barrua

landu; gainjartzea. ● Konposizio eskema: triangelua, diagonalak eta ziria, karratua. ● Erritmo-eskemak:

1. Formen arabera: zuzenak eta hautsiak. 2. Antolaketaren arabera: etenak.

2. Alde subjetiboa: adierazkortasuna. (Pertsona bakoitzarengan sentipen eta

sentsasio ezberdinak sor dezake). ○ Indarra, boterea, borroka, haserrea, beldurra, nagusitasuna.

IRREGULARTASUNA, honek, dinamismoa eskeintzen dio irudiari. Hemen, nahiko argia da, baina ez dauka zetan koinziditu.

KONPOSIZIO ESKEMAREN IRUDIA: DINAMISMOA

Triangeluak, irudi guztia batzen du, nagusitasuna nabaritzea egiten duelarik; ziriak aldiz, irregulartasuna eskaintzen du dinamismoarekin bat, esaterako ez zen berdina izango irudi horrela ikusiko bagenu:

Page 11: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

8. Ariketa: Kolorea

Sentsazioak sortzeko ahalmena du; kolore bakoitzak guregan eragin ezberdinak ditu. Horregatik, kulturetan sinbolikoa da. Herrialde garatuetan, kolore grisak, beltzak, marroiak... erabiltzen dira, eta ez garatuetan aldiz; biziagoak, horia, naranja urdin argia, gorria.. etab. esaterako. Kolorea bi eratara batu daiteke: RGB argiaren nahasketa gehigarria: gorria, berdea eta urdina. (Telebista eta ordenagailuetako pantailetan erabili). CMYK materiaren nahasketa kengarria: magenta, ziana eta horia. Garai ezberdinetan zehar arteak garrantzia hartu izan du, eta horien artean pintura kokatzen da. Aurrehistorian: Levanteko eskolan eta franko kanturiko eskolan banatzen ziren; ingerada erabiliz. Egipton: Hemen ere ingerada erabili, kolore lauez. Grezian: Irudiak pertsona biluziak ziren, edo erropa gutxikoak, errealistagoak eta mugimenduan. Erroman: Teknika berriak erabiltzen hasi, bolumena eta testura ageri. Erromanikoan: Xinpleagoa, argi gutxikoa eta kolore gutxirekin landua. Gotikoan: Oso konplexua, eta argi kolore ugari erabiliz.

GOTIKOA

Page 12: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

ERROMANIKOA

Renazimendua: errealismoa. (Grezian) Romantizismoa: Gai irekiagoak, ez bakarrik erlijioa besteetan bezala, burgesia agertu ez bakarrik nobleak. DIRUA LORTU. Barrokoa: elementuen ugaritasuna nabaria zen, arkitekturan batez ere. KAMERA ILUNAREN ERABILERA SORTU.

Page 13: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Inpresionistak: XIX. mende bukaeran. Osagarrien harmonia: kromatikoa. (Kolorearen erabilera aldaketa atmosferikoarekin lotuta zegoen; giroa sortzeko). (MONET)

Baloristak, koloreraen balioarekin jolastu.

Page 14: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Neoinpresionistak: puntillisten sorrera. (Paletan ez da kolorerik nahasten, puntuen nahasketaren bidez lortzen dira tonu ezberdinak). (JETTE)

Post inpresionistak:

Fauvistak: ( Fauve= fiera ); 1905-1907 Kolorea era bortitzean erabiltzen zuten margolariak ziren. Bere lanak ez zien baloratuegiak. Pintzelada lauez, eta kolore ugari erabiliz, testurak sortzea eragiten zuten. Naturaren interpretazio askea erabiltzen zuten: argitasuna-horia, naranja, gorria... (kolore beroak); iluntasuna-berdea, urdina... (kolore hotzak).

Page 15: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Espresionismoa: pintura subjetiboak. 1. Zubia 1905-1913 Ikoniztate maila baxua; sentimenduen adierazpena. 2. 1911-1912 Ikusterakoan sortzen diren sentimenduak ziren garrantzitsuena: ikonizitate maila baxukoak.

Supremismoa: espresionismo abstraktua. ABSTRAKZIOA

- Gutxinaka formak desagertu egiten dira. - Gaia: Koloreak + Formak - xx.mendeko arte eskolen sortzailea - Koloreek sortarazten duten erreakzioekin jolasten dute. - Aipatzekoak dira:

● ESPIRITUALA, KANDINSKY 1910.URTEAN ● MONDRIAN: FORMA+KOLOREA ● SUPREMATISMOA: Malevich, formak galdu ● ESPRESIORISMO ABSTRAKTUA:

- Formak desagertu - Koloreak sortzen dituen sentsazioak adierazi.

● MATERIKOAK:

- Kalera irten, naturako gauzak,...

Page 16: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

9. Ariketa: Aukeratutako irudia

Barrokoa asko gustatzen zaidan estilo bat da, oso errealista delako eta bere gaia ez delako soilik erlijioa, hainbat gauza agertzen direlako irudikatuta. Hala ere, estilo guztiek bere xarma daukatela iruditzen zait, Prehistoriatik hasi eta Pop Arteraino.

Barrokoaren barruan “Las meninas” Velazqueren kuadroa gustuko dut bereziki, 1656. urtean egindako koadroa da, gaur egun Madrileko Pradoan gordetzen dena. Koadro honetako ezaugarrietako bat, Velazquez bera dagoela margotuta da, koadroaren bigarren plano batean, neskatoen atzekaldean dagoen gizona da, pintzela eta paleta eskuan dituela. Horrez gain, une hartako erregeak ere irudikatuta daude, fijatzen bagara, atzeko plano batean ispiluan ikus ditzakegu (Felipe IV eta Mariana de Austria dira). Buakatzeko, eta honen inguruan biratzen du guztiak, “La infanta Margarita” da; hemen bost urte inguru edukiko zituen, eta margolari famatu honek, hainbat alditan irudikatu zuen bere artelanetan.

Page 17: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

10. Ariketa: Interbenzioa egiteko lekua, argazkia

Hau da nik aukeratu dudan interbeniteko lekua, eta nahiz eta bertan gauza asko egiteko posibilitatea izan, nik zenbait pertsona bertatik jausten egitea erabaki dut;

beharbada horrela azaltzerakoan ez da oso garbi gelditzen baina bozetoa ikusterakoan zerbait interesantea atera dezakedala uste dut.

Page 18: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Zenbait ikuspuntu eta angelu desberdin ditut ondo kaptatzeko, hurbilagotik eta hurrunagotik, piezaz pieza eta ura ere; irudikatzeko orduan guztia edukitzeko kontuan.

Hala ere, beste zenbait leku ditut interbenzio interesgarriak jasan ditzaketenak, hona

hemen irudi batzuk:

Page 19: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

11. Ariketa: BH-KLIP   Urtero bezala, BH‐KLIP lehiaketa heldu da; aurtengo gaia, bailara gaztea da bizikletaren objetuarekin batera, (beste urteetan bezala, hau ez da beharrezkoa baina erabiltzea baloratuko da). Bigarren pausoa, ideiak botatzen hastea izan zen, bailara gazteari buruzko ideiak, guk egiten  duguna  eta  adierazi  beharrekoa.  Prozesu  honek  denbora  luze  bat  eraman zigun. Azkenean,  ideia bat  izan  genuen: pertsona  gazte bat ez da  gustura  sentitzen   bere bailaran eta horreatik, bizikleta hartuz beste bailara batera, aintzinako bailara batea joatea erabakitzen zuen: ideia hau garatzea oso konplexua izateaz gain, ez zela ondo ulertuko  iruditu  zitzaigun,  ondorioz  bere  bailaran  gelditzea  egokiena  zela  esan ostean, jarraitu egin genuen, orain dugun ideia lortu arte. Horren  ostean,  planoak  nola  hartu,  zein  erropa  erabili,  protagonista  nor  izan,  non grabatu... pentsatu genuen, eta guzti hori hemen jaso genuen.  Istorioa:  gazte  bat  ez  da  gustura  sentitzen  bere  itxurarekin,  bailaran  hori  hartzen dutela kontuan pentsatzen baitu; ondorioz, besteak bezalakoa ez dela  ikusterakoan, bizikleta hartu eta ihes egin nahi du, baina zenbait denbora pasa eta gero, galdera bat egiten  dio  bere  buruari  “Benetan  bailara  gaztean,  itxura  da  garrantzitsuena?”  Eta horren ostean, neska talde bat ikusten da, protagonista hurbiltzen denik.

http://www.youtube.com/watch?v=Q6i50b-5vKE

Page 20: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

Pertsonalidadeak eta horretarako erabilitako erropa: 

1. Bera errealitatean: betaurrekoak, kamixeta zaharra, eta koleta baxua. 2. Ispiluko lehen pertsonalidadea: soineko txuria eta txaketa. 3. Ispiluko bigarren pertsonalidadea: praka motsak, eta kamiseta zuria. 4. Ispiluko hirugarren pertsonalidadea: gona, kamixeta eta txaketa beltza. 5. Ispiluko laugarren pertsonalidadea: kamixeta eta leggins beltzak.  

Bh‐klipera presentatu ginen youtubera igoz, eta gure modalitateko (DBH) finalistak 

izan ginen. Nahiz eta ez irabazi, pozik gaude gure lanarekin; hala ere gauza batzuk hobetu 

dezakegula badakigu.

Page 21: Plastikako koadernoa. 3D 2011-2012

12. Ariketa: Erretratoa

Erretratoa egin ahal izateko, lehenik eta behin, argazki bat aukeratu beharra zegoen; hainbat lerrorekin irudia zatituz gero, orrialde batean kopiatu ahal izateko.

Hau da nik aukeratutakoa, ondoren erretratoa egiteko:

“Lan honetan erabilitako irudien eskubieen jabetza dagokion pertsona edo erakundearenak dira”