Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

14
atoki Soziala Bake-prozesuaren Mugimendu txikiek "zerbait" dakartelako 2009ko Neguko Txostena Bake-prozesuaren egoeraren azterketa.

description

2009ko Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatoki Soziala

Transcript of Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Page 1: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

atoki SozialaBake-prozesuaren

Mugimendu txikiek "zerbait" dakartelako

2009ko Neguko TxostenaBake-prozesuaren egoeraren azterketa.

Page 2: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Egilea: Lokarriren Koordinazio BatzordeaArgitaratzen duena: Lokarri

Jaso ditugun ekarpen guztiak helbide honetan daude hitzez hitz bilduta eta jende guztiaren eskura:

www.lokarri.org

Bake prozesuaren begirale izateko, eta hurrengo txostenak eta galdetegiak jasotzeko sartu Behatoki Sozialaren atalean: www.lokarri.org

Page 3: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

1

Aurkezpena

2009ko uztailean, Lokarrik, hau da, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak herritarrek partehartzeko bide berri bat sustatu eta erraztearen aldeko konpromisoa hartu zuen. Bide horri bakeranzko prozesuarenBehatoki Soziala deritzo. Hasieran bezala orain ere ekimenak helburu du interesa duten herritar guztiek bakeari etabizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Horrez gain, gizartean gai horren inguruko gogoeta bat ere eraginnahi du ideia eta proposamen eraikigarri berriak sortzen laguntzeko; hau da, gure harri-koskorra jarri nahi dugubakea lortzeko aukera berriak sortzeko.

Orain arte, guztira, lau txosten aurkeztu ditugu, hau barne. Txosten honek 2010eko neguan bakeranzko prozesuazer egoeratan dagoen aztertu du eta, txostena lantzearekin bat, aukera txiki bat ireki berri da bake-prozesu berri batahalbidetuko duten baldintzak sortzeko. Hori dela eta, galdetegi honetako galdera gehienek gai hori izan duteardatz, parte-hartzaileek egoera berriak eskaintzen dituen aukerei buruz nahiz oztopoei buruz zer iritzi dutenjakiteko.

Argitu beharra dago galdetegiko galderak idatzi genituela Jon Anzaren gorpua Tolosako Gorputegian agertu bainolehen eta ETAk Jean-Serge Nérin frantses polizia hil aurretik. Galdetegiari emandako erantzun asko, gainera,aipatu gertakarien aurretik jaso genituen; baina bi gertakizunen garrantzia ikusita, garrantzitsu iritzi geniongaldetegian beste hiru galdera sartzeari. Azkenean, beraz, galdetegiak guztira hamalau galdera izan ditu.

Galdetegiari emandako erantzunez gain, aurrez aurreko eztabaidak ere egin dira Tokiko Behatokietan; joan denudaberrian sortutako taldeak dira, eta aldian behin biltzen dira. Helburuetako bat bizikidetzaren inguruan akordioaklortzea denez, etorkizunean zer akordio lor litezkeen aztertzeko eskaera egin zaie Tokiko Behatokiei; zer akordio,batetik, ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-mahai batean eta, bestetik, alderdi politikoen artekobalizko elkarrizketa-mahai batean. Txostenak ETAren eta Gobernuaren artean egin litezkeen akordioen ingurukoondorioak bildu ditu; udaberrian, aldiz, alderdien arteko elkarrizketan izan litezkeen akordioak aztertuko dira.

Azkenik, jendearen partaidetza-datuei dagokienez, martxoan 1.044 lagunek eman diote erantzuna galdetegiari, eta91 lagunek parte hartu dute Tokian Tokiko 13 Behatokik egindako eztabaida saioetan.

Agiri hau lau atal handiz osatua dago:

1- Bakeranzko prozesuaren egoera. Galdetegiak emandako emaitzen azterketa2- Tokiko Behatokietan ateratako ondorioak3- Bakeranzko prozesuaren egorearen azterketa4- Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake-prozesu berri bat bultzatzeko

Aurreko txostenetan bezalaxe, Lokarrik haren edukiak zabaltzeko konpromisoa hartu du. Helburua da edukiakekarpen baliagarria izatea, erakundeek, alderdiek eta gizarte-eragileek indar handiagoz joka dezaten bakearekikoduten konpromisoaren alde eta bizikidetza anitzaren alde, eta era berean, bide berriak eskain ditzaten prozesu berriaahalbidetuko duten baldintzak sortzen laguntzeko.

Page 4: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

2

Bakeranzko prozesuaren egoera

Galdetegiak emandako emaitzen azterketa

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoeraz?

Batez besteko balorazioa udazkeneko txostenean ageri zen 3,7tik 4,2ra igo da; beraz, bakeranzko prozesuarenegoerari hala-moduzkoa iritzi zaio. Baina %57k egoerari 4ko kalifikazioa edo hortik beherakoa eman badio ere,nabarmendu behar da %43ren iritziz bakeranzko prozesuak 5eko puntuazioa edo hortik gorakoa merezi duela. Aldiberean, lehenbiziko txostenetik hona mailaka igo da ona/oso ona balorazioa; zehazki, udaberrikoan %4 izan zen,udakoan %2, udazkenekoan %8, eta negukoan %12ra iritsi da.

Hona hemen, besteak beste, zer arrazoi aipatu dituzten galdetegiari erantzun diotenen %57k, gehienez 4ko puntua-zioa emateko: ETAren indarkeria, Ezker Abertzaleari egozten zaion sinesgarritasunik eza, borondate eta sinesgarri-tasun politikorik eza egungo egoera aldatzeko, errepresio bideen aldeko apustua, eta eskubideak nahiz askatasunakmurrizteko estrategia (atxiloketa gehiago, ilegalizazioak), gidaritza politikorik eza, alderdi politikoen artekomesfidantza handia, bai eta ETArekikoa ere, garaileen eta garaituen hizkera, jarrera itxiak daude eta ez dira esku-zabalak, keinu hutsez haratago doan elkarrizketarako egiazko borondaterik eza, gatazka politikoa dagoenik ere ezaitortzea.

Bakeranzko pauso batzuk ematen ari direla edo itxaropenerako arrazoirik egon badagoela deritzotenen %43 horienartean, gehienek hiruhileko honetan batez ere Ezker Abertzaleren “Zutik Euskal Herria” adierazpena azpimarratudute. Haien iritziz, adierazpenean demokrazia-bide hutsen alde aritzeko egiazko borondatea ageri da, baina ñabar-dura batzuk ere badaude: adibidez, kritikatu da ETAk adierazpena bere egin ez izana, eta Ezker Abertzaleari argiagoizatea eskatu zaio indarkeriaz mintzatzerakoan, eta lidergo handiagoa ETAren aurrean. Beste arrazoi nabarmenga-rri batzuk ETAren azken hilabeteotako jarduerarik eza (1), eta ETAren ahuldadea izan dira, bai eta poliziareneraginkortasuna ere. Azkenik, aipatu behar da zenbait lagunek agertu duten desioa: isilpean pausoak ematen aridirela sinesteko desioa, hain zuzen.

(1): Gehienek galdera honi erantzun zioten ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

2. Duela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?

Galdera honetan jasotako ekarpenen artean, baikortasuna gora doa; izan ere, erantzun dutenen erdiek uste duteduela urte bat baino aukera gehiago dagoela bakea lortzeko. Udazkenean % 3k esaten zuten hori, eta udan % 8k.Aldiz, %37k dio orain ez dagoela aukera gehiago (%54k, udazkenean, eta %84k, udan). Orain aukera gehiagodagoela diotenen artean, gehien-gehienek nabarmendu dute Ezker Abertzalea ematen ari den azken pausoek ekarriduten aukera hasiberria: batetik, Mitchell Printzipioak bere egin dituelako eta, bestetik, bake-bideekin konpromi-soa hartu duelako. Halaber, errepikatu da ETAk azken hilabeteotan atentaturik egin ez izana (2) eta ahulago dagoenpertzepzioa, poliziaren eraginkortasunaren eraginez eta sostengu soziala eta politikoa gero eta txikiagoak direlako;era berean, oro har itxaropena zabaldu da “gauzak mugitzen ari direla” ikusterakoan; esaterako, nazioarteko sostengumugimendua.

Duela urte bat baino aukera gehiago ez dagoela erantzun dutenek hainbat gauza hartu dituzte oinarri: alderdipolitikoen arteko elkarrizketarik eza eta immobilismoa, ez da batere gauza segurua eta sinesgarria ETAk armak utzinahi izatea, alderdikeriak bakerantz jotzeko borondatearekin kontrajarrita egotea, Ezker Abertzalearen bake-bideenaldeko apustuaren argitasunik eta sinesgarritasunik eza, eta Estatuko segurtasun indarren gehiegikeriak.

Page 5: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Galdera horri “ez daki/ez du erantzuten” erantzundakoen %13k argudiatu du oroz gain ziurgabetasun handiadagoela batzuen eta besteen jarrerek izan dezaketen eboluzioaz; batez ere, ETAri, Espainiako eta GasteizkoGobernuei dagokienez eta, hein txikiagoan, Ezker Abertzaleari dagokionez. Era berean, esan dute oraindik ere osoaurrerapauso txikiak ematen ari direla, eta konponbidea oraindik oso urrun dagoela. Azkenik, erantzunen kopurubatek dio ez dutela behar hainbateko informaziorik egoera horri buruzko iritzia emateko.

(2): Gehienek galdera honi erantzun zioten ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

3. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak

Aurretik bezalaxe, bakea lortzeko aurrerapenak trabatzen dituzten oztopo nagusiak ETAren indarkeria (%63) etaelkarrizketa gabezia (%60) dira, galdetegiari erantzuna eman dioten lagunen iritziz. Hirugarren arazoa ilegaliza-zioak dira; arazo horrek, gainera, garrantzia hartu du mailaka (horrela, 2009ko udaberrian %30 zen, eta orain aldiz,%40). Presoen sakabanaketak, torturek eta kargu publikoei zuzendutako mehatxuek %10en inguruan segitzen dute.Emaitzak ez dira nabarmen aldatu aurreko galdetegiekin alderatuta.

4. Uste duzu Ezker Abertzalearen azken adierazpenek argi erakustendiotela gaitzespena indarkeriari?

Erantzuleen iritzia bi aukeraren artean zatitua dago: batzuek diote Ezker Abertzalearen adierazpenek argiagoakizan behar dutela, eta ez direla nahikoa; aldiz, besteek diote nahikoa direla, Mitchell Printzipioei agertutakoatxikimendua indarkeria ezaren aldeko apustua baita. Bi erantzunak galdetegiari erantzun diotenen %47kaukeratu ditu. Aldiz, %6k soilik uste du Ezker Abertzalearen adierazpenak ez direla argiak eta ETA kondenatubehar duela.

5. Uste duzu Michell Printzipioen onarpena nahikoa izango dela EzkerAbertzalea legeztatzeko?

Galderari erantzun dioten gehien-gehienak baikor eta itxaropentsu agertu dira. %49k dio dagoeneko ez dagoelaaitzakiarik Ezker Abertzalearen ilegalizazioari eusteko. %45ek uste du lehendabiziko urrats bat dela, baina gehiagoeman beharko dituztela legeztatuak izateko. %6k soilik uste du legez kanporatuak egon behar dutela ETAkondenatzen ez duen bitartean edo ETA bera desagertzen ez den bitartean.

6. Zer egin beharko luke Gobernuak bakerako aukera sendotzenlaguntzeko?

Jende gehienak, %61ek eta %60k, bi ideia hauek aukeratu ditu, hurrenez hurren: Arnaldo Otegi eta EzkerAbertzaleko beste buruzagi batzuk askatzea, eta Gobernuak Mitchell Printzipioak bere gain hartzea: Azpimarratudiren beste bi ideia, biak %26rekin, preso batzuk hurbiltzea eta tortura kasuak ikertzea izan dira.

Parte-hartzaileen %5ek uste du Gobernuak ez lukeela ezer ere egin behar ETA desagertzen ez den bitartean, eta%4,5ek pentsatzen du ez lukeela deus egin behar Ezker Abertzaleak indarkeria kondenatzen ez duen bitartean.

3

Page 6: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

7. Uste duzu ETAk bake prozesu berri baten alde egin eta su-etenairagarriko duela?

Zalantzarik gabe, azpimarratu behar da bi lagunetatik bat zalantzan dagoela galdera horren aurrean: ez daki edo ezdu erantzuten. Erantzun dutenen %25ek uste dute ETAk ez duela su-etenik iragarriko eta indarkeriari eutsiko diola.Ia portzentaje berberak, %23k, uste du ETAk Ezker Abertzalearen erabakia onartuko duela, eta horrela bake-prozesu berri baten alde egingo duela.

8. Zer egin beharko lukete alderdiek?

Ia erantzun guztiek jarrera irekiak agertu dituzte. Erantzun erdiek diote alderdiek elkarrizketan jardun behar dutela,betiere baldintza izanik indarkeriari uko egitea. Erantzun dutenen %48k pentsatzen du alderdiek lagundu behardutela, jadanik bake-prozesu berri baterako baldintzak baitaude. %2k soilik uste du ezin dela elkarrizketarik gauzatuindarkeria desagertzen ez den bitartean.

9. Garrantzitsua iruditzen zaizu nazioarteko sostengua jasotzea?

Erantzunetatik (den-denak jasoak Brian Currinek eta nazioarteko hogeiren bat eragile ezagunek ETAri benetanegiaztatzeko moduko su-eten bat eskatu baino lehen) nabarmendu behar da ia lagun guztiek nazioartekosostenguaren garrantzia azpimarratu dutela. Horrela, %64k pentsatzen du beste leku batzuetako esperientzialagungarri izan dakigukeela, eta %33k pentsatzen du beharrezkoa dela Gobernua estutzeko, bake-prozesu berribatean parte har dezan. Bere aldetik, %3k soilik uste du nazioarteko sostengua ez dela lagungarria izango bakerakoaukera bat sendotzeko.

10. Sinesgarri irudituko litzaizuke batzorde independente batekegiaztatutako ETAren su-eten bat?

Lau lagunetatik hiru oso baikor agertu dira galdera horren aurrean. Parte-hartzaileen %49k ñabartu du su-etenhori sinesgarria izango litzatekeela, baldin eta batzordea izen handiko pertsonek osatua balego. Parte-hartzaileen%27 baikorrago agertu da, haientzat balizko su-eten hori sinesgarria bailitzateke, baita egiaztatua ez bada ere,ETAk gatazkari amaiera emateko borondatea erakutsiko bailuke.

Bere aldetik, lau lagunetatik batek dio su-etena ez litzatekeela sinesgarria, ETAk publikoki indarkeria uztekoerabakia adierazi behar duelako.

11. Bakea lortzeko aukera sendotuz gero, parte hartzeko prest egongozinateke ondo irteteko?

Nabarmentzekoa da, bakea lortzeko aurreko saioek nekatua eta atsekabetua badago ere, %87k oraindik ereezinbestekotzat eta beharrezkotzat jotzen duela gizartearen lana, etorkizuneko elkarrizketa-prozesu baten bidezatzera egiterik ez duen behin betiko bake-akordio iraunkorra lor dadin bermatzeko. Desberdintasunak ageri diraparte-hartze motari dagokionez.

Galdetegiari erantzun diotenen %57 mobilizatzeko prest dago, bakerako aukera berriak aurrekoek bezala porrot eginez dezan. Gehienek antzeko argudioak ematen dituzte: “Guztion erantzukizuna baita” esaten dute askok,mesfidantza handia dagoelako politikariek eta ETAk bakea lortzeko duten gaitasunaren eta borondatearen

4

Page 7: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

inguruan; uste baitute aurreko bake-prozesuan gizartea ikusle hutsa izan zela, hartan parte hartu zuten eragileen-gan konfiantza jarrita, eta hori izan zen prozesuak porrot egiteko arrazoietako bat; orain, beraz, prozesuko subjektuaktibo gisa aitortuak izatea aldarrikatzen dute, aurrerapausoen inguruko gardentasun eta informazio handiagoaeskatzen dute, behar den presioa egin eta ongi ateratzeko. Azkenik, gizartearen ahotsa zinetan hartua izan dadilaeskatzen dute, eta ETAren tutoretza oro eta alderdikeria oro errefusatzen dute.

%30ek erantzun du gutxienez gertatzen den guztiaren berri izan nahiko lukeela, eta ez du bazterrean uzten eraaktiboagoan parte hartzeko eta mobilizatzeko aukera, baldin eta aurrerapausoak ematen badira; baina, oraingozeta hainbat arrazoi direla medio, gutxienez jakin nahi du zer egiten ari diren prozesuan ari diren eragileak.

Dena dela, galdetegiari erantzun diotenen %10ek uste du beharbada parte hartuko lukeela, baina argi utzitabakerako aukera berria ongi irtetearen erantzukizuna ez litzatekeela inola ere euskal gizartearena izango, ETArena,Gobernuarena eta alderdi politikoena baizik. Pertsona horiek uste dute gizarteak gauza bakarra egin dezakeela:hots, ETAri su-etena eskatu, eta Gobernuari eta alderdi politikoei elkarrizketan aritzeko eskaria, eta haien iritzizhori askotan egin izan da.

Azkenik, %3k uste du dagoeneko atsekabe nahiko izan dituela, eta oztoporik handiena ETA eta bakea lortzekoborondaterik eza direla. Haien iritziz, gizarteak ez dezake ezer egin bi oztopo handi horien aurrean, eta mesfidan-tza agertu dute egungo egoerari bukaera emateko egiazko borondatea ote duten.oluntad real de acabar con la actual situación.

12. Zer iritzi duzu ETAk Frantzian polizia bat hil izanari buruz?

Erantzun dutenen %33k uste dute ustekabeko gertakaria izan zela eta ez zela aurretik pentsatutako atentatu bat izan.%28k dio Giza Eskubideen urraketa larria izan zela. % 18rentzat, ETAk indarkeria baliatzen jarraitzeko asmoaduela erakusten du. Gainerako erantzunek diote ezinezkoa zaiela gertakari hori juzkatzea, gertatutakoaz behar adinadaturik ez dagoelako; haien iritziz, aurreko aukera guztien batuketa bat da; nabarmentzen dute ustekabekogertakaria izan zela baina aldi berean gaitzesgarria, edo aurretik pentsatutako atentatutzat hartu ezin bada ere,aurreikusteko modukoa dela halako zer edo zer gerta daitekeela, armak eramaten badira.

13. Zer iritzi duzu Ezker Abertzaleak agertutako jarreraz aipatuhilketaren aurrean?

Denetariko iritziak jaso ditugu, eta guztiek ia antzeko sostengua izan dute. Erantzuleen %35ek uste du EzkerAbertzalearen erantzuna ez dela nahikoa izan, baina ateak zabalik utzi dituela etorkizunean indarkeria gaitzesteko.%23k uste du ETAri egin dion deia berritzailea eta garrantzitsua dela; eta beste hainbestek uste dute EzkerAbertzalea betiko moduan aritu dela eta ez direla argi mintzatu indarkeriaren gaitzespenaz.

Azkenik, %5ek uste du Ezker Abertzalearen erantzuna gatazka gainditzeko duen borondatearen erakusgarria dela.

14. Zein da zure iritzia Anza auziaz?

Hamar lagunetatik zazpik uste dute zalantza ugari dagoela gertatutakoaren gainean eta sakonago ikertu beharkoliratekeela. Galdera horri erantzun diotenen %30ek uste du zuzenean gerra zikinarekin lotutako auzia dela. %2kbakarrik bat egiten du bertsio ofizialarekin; hau da, Jon Anza arrazoi naturalek eraginda hil zela.

5

Page 8: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

6

Biolentziaren bidea agorturik dago eta bakearena gertuago

Denon parte hartzea ezinbestekoa da. Gure etorkizuna dago jokoan, ezalderdiena.

Nire bilobek nik hainbat aldiz amestutako Euskal Herria ezagutdezaten.

Gizarte osoa inplikatu behar garelako. Gizarteak du indarra, etaalderdiek hortik abiatuta egin behar dute bultz.

Sukalde lanetan ari direlakoan nago, ez dakit hala den baina izaten bada,ona da.

Bakea lortzeko herritarron hitza entzutea ezinbestekoa delako

ETAzaleak oraindik ez dira pasa bakearen aldeko hitzetatik ekintzetara.Hori erakusten dutenean agian hasiko gara bakerantz hurbiltzen

Egindako ekarpen batzuk

Page 9: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Tokiko Behatokietan ateratako ondorioak

Martxoan, Tokiko Behatokiak bildu dira; zehazki, 13 Behatoki, eta guztira 91 lagunek parte hartu dute. BilerakBilbo-Abandon, Bilbo-Santutxun, Bilbo-Indautxun, Getxon, Galdakaon, Barakaldon, Portugaleten, Irunen,Tolosan, Donostian, Antzuolan, Iruñean eta Gasteizen egin dira.

Hiruhileko honetako Toki Behatokien gai nagusia ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-prozesuaaztertzea izan da. Horretarako, eztabaidagai izan da aurrez zer baldintza jarri beharko liratekeen ETAren etaGobernuaren arteko elkarrizketak garatzeko; zer gai jorratu beharko liratekeen elkarrizketa horietan, eta zerakordio zehaztu beharko liratekeen elkarrizketa-mahai horretan.

1. Aurretiazko baldintzak ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketarako

Parte-hartzaile batzuek esan dute ez lukeela aurretiazko baldintzarik egon behar elkarrizketa hori gauzatzeko; bainahala ere, Tokiko Behatokiek ia aho batez hiru betebehar adierazi dituzte.

1.1. ETAren indarkeriarik ez izatea

Ekarpen gehienak bat etorri dira ETAren indarkeriarik egon behar ez dela esaterakoan. Dena den, era askotakoformulak aipatu dira hori zehazteko: deklaratu gabeko su-etena baina egiazkoa edo formula berme-emaileagoak,adibidez armak era egiaztatuan entregatzea. Bi aukera horien artean, termino hauek erabili dira: su-etenmugagabea, su-eten aldebakarra, borroka armatua uzteko konpromisoa eta su-eten iraunkorra.

1.2. Gobernuaren jarduketa-neurriak

Parte-hartzaileen iritziz, gobernuak keinuen bidez elkarrizketaren aldeko jarrera erakutsi beharko luke argi etagarbi, zalantzarik gabeko borondatearen erakusgarri. Adostasunik handiena lortu duten gobernu-ekintzak hauekizan dira: Mitchell printzipioak onartzea, Alderdien Legea ezabatzea, presoak hurbiltzea eta sakabanaketaribukaera ematea, eta Ezker Abertzaleko buruzagiak askatzea.

Era berean, nabarmendu da gobernuak Espainiako eta euskal parlamentuen sostengua bilatu beharko lukeela,elkarrizketari ekiteko.

1.3. Elkar ulertzearen aldeko jarrera

Elkarrizketari aurre egiteko hainbat jarrera eta modu adierazi dira bi aldeentzat; esaterako, seriotasuna prozesuanzehar, bi aldeetan erabakimena duten mintzakideak aritzea, elkarrizketarako benetako borondatea izatea,bestearen esanak entzun eta errespetatzea, bakea posible dela sinestea, bi aldeek helburuetan eta helmugetan amoreematea, eta akordioak onartzeko konpromisoa agertzea.

Azkenik, era berean, suminik eta tentsiorik gabeko gizarte ingurunearen beharra azpimarratu da, eta elkarrizketa-prozesuaren aldeko gizarte sostengua. Tokiko Behatoki batzuetan iradoki da aldez aurretik alderdi politikoen artekoelkarrizketa-mahaia osatu beharko litzatekeela.

7

Page 10: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

2. Jorratu beharko liratekeen gaiak eta akordio posibleak

2.1. ETAk borroka armatua uztea eta armak entregatzea

ETAren eta gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-mahaian jorratu beharko litzatekeen gai nagusietako bategutegi bat ezartzea litzateke, ETAk jarduera armatua uzteko, bai eta desarme-prozesua ere, berariazko batzordeindependente batek egiaztatu beharko lukeena.

2.2. ETAko presoen, militanteen eta erbesteratuen egoeraren gaineko erabakiak

Parte-hartzaileek hainbat neurri proposatu dituzte ETAko presoen etorkizuna erabakitzeko. Neurriak mailaka hartubeharko lirateke: preso gaixoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak espetxetik ateratzea; preso guztiakjaiolekuetara hurbiltzea, eta akordio zehatzak bai odol-deliturik gabeko presoen gainean, bai ETAko kideakgizarteratzearen gainean, eta erbesteratuak itzultzea.

2.3. Prozesua blindatzeko neurriak

Oso garrantzitsutzat jo dute, behin bake-prozesua hasita dagoela, behar adina neurri har daitezela berriz ereindarkeria-egoerarik ez errepikatzeko, eta era berean, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen urraketa-egoera-rik ez errepikatzeko. Horretarako, nazioarteko adituak bitartekari aritzea proposatu da, akordioak bermatzeko; eraberean, elkarrekiko konpromiso bat hartzea, atzera ez egiteko, eta Alderdien Legea indargabetzea.

2.4. Berradiskidetzea

Era berean, parte-hartzaileek lehentasuna eman diote bi aldeek sortu duten kalte guztia aitortzeari, biktimaguztientzako ordaina emateari eta berradiskidetzea sustatuko duten prozesuak garatzeari.

2.5. Gai politikoak kanpo uztea

Tokiko Behatokien eztabaidetan egin diren ekarpen askok nabarmendu dute elkarrizketa-mahai horretan ez delagai politikorik jorratu behar, negoziazioa bakar-bakarrik alderdi politikoen artean egin behar baita, gizartearenbermearekin. Aldiz, baten batek aipatu du aitortu egin beharko litzatekeela, batetik, benetako arazo politiko,identitario eta sozial bat dagoela, eta bestetik, herritarren borondatearen errespetua.

8

Page 11: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Biktima guztiak aitortzeko akordioa, inor bazterrean utzi gabe. Indautxu

Zigor Kodea aplikatzea, gainerako presoei egiten zaien bezala. Abando

Gai politikoak alderdi politikoen eskuetan utzi behar dira. Tolosa

Elkarrizketa eta negoziazioaren arteko desberdintasuna. Negoziazioa alderdipolitikoei dagokie. Portugalete

Amore ematearen aldeko eta akordioa egitearen aldeko jarrera. Santutxu

Beharrezkoa da prozesuaren aurrerapenari bermeak emango dizkioten mintzakideenbitartekaritza. Iruña

ETAk su-etena eskaini behar du, nazioarteko bitartekariek egiaztatzeko modukoa.Galdakao

Eskubide zibilak berrezartzea: hauteskundeetan parte hartzeko eta hautagaitzakaurkezteko askatasuna. Barakaldo

ETAk eta Gobernuak euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatu eta onarditzatela. Antzuola

Bi aldeetako mintzakideek erabakimena izan dezatela. Irun

Proiektu guztiek tokia izateko moduko esparru bat irekitzea. Donostia

Indarkeriaren biktimen sufrimenduari buruzko deklarazioa. Vitoria-Gasteiz

Beste herrialde batzuetako prozesuen antzekotasunak onartzea. Adibidez: IRA.Getxo

Egindako ekarpen batzuk

9

Page 12: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

10

Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa

Bake Prozesuaren Behatoki Sozialaren txosten hau egiteko zabaldu zen galdetegiaren bidez jasotako erantzuenazterketak bi joera handi erakusten ditu erantzun duten pertsonen artean. Bake prozesuaren egoeraz agertzendituzten pertzeptzioak ez dira bateraezinak, baina alde handiak agertzen dituzte.

Osagai komun batzuk ageri dira bi jarreren artean. Egoeraz pertzeptzio baikorragoa da horietako lehendabizikoa.Bakeranzko prozesuaren egoeraren balorazioa nahikoa hobetu da, txarra dela iriztetik erregular iriztera pasaz. Oztoponagusien artean ikusten dira ETAren indarkeria eta elkarrizketa gabezia, aurreko txosten guztietan bezala, bainaorain ilegalizazioak ere azpimarratzen dira bakea lortzeko oztopo nagusi bezala. Hala eta guztiz ere, bakea lortzekoduela urte bat baino aukera gehiago dagoela uste da.

Gobernuaren jarrerari dagokionez, aukerak finkatzen laguntzea proposatzen zaio, Arnaldo Otegi eta EzkerAbertzaleko beste buruzagi batzuk aske utziz eta Mitchell Printzipioak bere gain hartuz. Komunean agertzendituzten azterketa osagai hauetatik hasten dira iritzi ezberdinak.

1. Ematen dira bake prozesu berri baterako baldintzak

Herri partaidetzan oinarrituriko esperientzia honetan beren iritzia eman duten pertsonen zati batek uste du jadaematen direla bake prozesu berri baterako baldintzak. Azterketa horretarako oinarritzat hartzen dituzte zehaztenari diren eta etorkizunari itxaropen handiagoz aurre emateko aukera berriak:

- Ezker Abertzalea Mitchell Printzipioetara atxiki izana prozesu demokratiko bat indarkeriarik gabe garatzekosektore politiko horren borondatea erakusten duen lehendabiziko urratsa da. Are gehiago, behin bere atxikimen-dua ezagutzera emanda, jada ez dago aitzakiarik legez kanporatua egoten jarraitzeko eta, horrenbestez, jarduerapolitikoan aukera berdintasunean parte hartzeko aukera izan behar dute.

- Aurreikus daiteke ETAk bere gain hartzea Ezker Abertzalearen erabakia (1), bake prozesu berri baten aldekoapustua eginez, indarkeriak dakarren oztopoa eraginez eta su-etena iragarriz, baina oraindik zalantzak ikusten diragai honetaz. Halaber, desiragarria litzateke izen handiko pertsonek osatutako batzorde independiente batekegiaztatzea, baina dena den, egiaztapena ez onartuta ere, su-etena iragartzea jada urrats garrantzitsua litzateke.

- Aukera berri hau bultzatzeko beharrezkoa da alderdi politikoek kolaboratzea, jada ematen baitira bake prozesuberri bat hasteko baldintzak.

(1) Kontuan hartu behar da gehienek galdetegi honi erantzun ziotela ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

2. Bakerako prozesua bultzatzeko beharrezkoa da aukerak zehaztea

Beste pertsona zati bat eszeptiko ageri da egoerari buruz. Bakerako prozesuaren egoera aurreko hilabeteetan bainohobe dagoela uste dute, aukera berriak igartzen dituzte, baina zehazten ari direnik, ordea, ez dute hautematen:

- Ezker Abertzaleak oraindik ez dio adierazi gaitzespen argia indarkeriari. Bere atxikimendua agertu die MithcellPrintzipioei, baina ez da nahikoa legeztatuak izateko, urrats gehiago eman beharko dituzte hori lortzeko.

- ETAri buruz zalantza ugari dago. ETAk aurki su-eten bat ez duela iragarriko uste da eta, horrenbestez, eutsi egingodiola indarkeriari. Baldin eta su-etena iragarriz gero, adostasuna ageri da batzorde independiente batek egiaztatuaizateko beharrarekin.

- Sostengua ematen zaio alderdi politikoen arteko elkarrizketari, baina aurre-baldintza izanik indarkeria errefusatzea.

Page 13: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Ondorio bat

Gizarteak konfidantza gabezia hondar handia duela erakusten du iritzi-desberdintasun honek. Aurreko aukeretannahikoa zen indarkeriaren amaieraren eta elkarrizketaren aldeko borondateen adierazpena herritarren itxaropenakgora egiteko. Orain, aldiz, pertsona askorentzat ez da nahikoa, baita indarkeriaren amaiera eta elkarrizketa gatazkahau konpontzeko printzipio bezala ikusten dutenentzat ere. Jarrera horren erakusgarri da bakea bultzatzekoahaleginean aktiboki lanean ari diren pertsonek ere, hala nola Behatokiaren galdetegiari erantzun diotenek,errezelo asko agertzen dituztela bakerako aukera sendotzearen alde mobilizatzeko orduan.

Gizartearen zati bat ilusioak hartu du eta berrikuntza handiak hautematen ditu, bereziki ETA eta EzkerAbertzalearengan. Aldiz, beste zati batek ekintza zehatzak eskatzen ditu. Baina polizia frantziar bat ETAreneskuetan hil ondoren Ezker Abertzaleak egindako deklarazioak nahikoa ez direla eta indarkeriaren gaitzespenazargiak izan ez direla adieraztean bat-etortze handia ikusten da.

Horregatik guztiarengatik, ondoriozta daiteke orain arte emandako pausoak itxaropentsuak direla, ate batzabaltzen diotela bakerako aukera berri bati, baina ibilbide luzea geratzen dela oraindik aukera horiek zehazteko etabake prozesu atzeraezin baterako bidea garbitzeko.

11

Page 14: Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

12

Lokarriren gomendio eta konpromisoakbake prozesu berri bat bultzatzeko

Parte-hartzaileek erantzundako galdetegiko eta Tokiko Behatokietako proposamenei erantzunez, eta behinbakerako prozesuaren egoera aztertuta, Lokarrik hurrengo ekintzak gomendatzen ditu bakerantz aurrera egitekobaldintzak sortzea ahalbidetzeko eta elkarbizitza hobetuko duen prozesu bat irekitzeko.

1. Su-eten adierazpena eta erantzun egokia

Txosten hau egin ahala bi berri garrantzitsu agertu direla nabarmendu behar da atal honetan. Joan zenmartxoaren 29an nazioarteko aditu talde batek “Bruselako Adierazpena” delakoa aurkeztu zuten, zeinetan EzkerAbertzaleak emandako pausoak era positiboan baloratzen dituen. Gainera, bi pauso zehatz gomendatzen dituztebake prozesu berri bat bultzatzeko: 1) ETAren su-eten iraunkor eta guztiz egiaztatu baten adierazpena eta 2) Gober-nuaren erantzun egoki bat iragarpen posible horri.

Bi eskakizun horiek betetzeak bakerako prozesuaren egoeraren txosten honetan hautemandako oztopo etamesfidantza asko gainditzea ahalbidetuko luke eta nabarmendutako aukerak zehaztuko lituzke.

Lokarrik bi eskakizunak babestuko dituen herritar-kanpaina jarriko du abian, izan ere, nazioarteko eta euskalgizartearen ahaleginen batuketak bake prozesu berri baten sendotzean modu erabakigarrian laguntzeko gaitasuna du.

2. Argitasun gehiago Ezker Abertzalearen adierazpenetan

Indarkeriarik gabeko prozesu demokratiko baten garapenarekiko konpromisoa eta Mitchell printzipioen onarpenaaldebakarreko pauso garrantzitsuak dira. Honen isla eraginkorra ETAk Frantzian eragindako hilketaren ondorenez da nahikoa izan konpromiso hauek azkeneko ondorioetaraino onartuak izan direla era praktikoan frogatzeko.Beraz, Ezker Abertzaleak indarkeriaren gaitzespenarekiko jarrera argiago bat azaltzea beharrezkoa da.

2009ko udazkenari dagokion Behatokiaren txostenean, Lokarrik eskakizun bat zuzendu zion Ezker Abertzaleariindarkeriaren erabilpenari eta berau erabiltzeko ahalegin edo mehatxuei uko egiteko konpromisoa har zezan erazehatzean eta momentutik bertatik indarrean egonik.

Lokarrik eskakizun hau errepikatzen du euskal gizartean konfidantza nahikoa sor dadin estrategia politiko berri bateratzeko ahaleginekiko. Berau indartzeko asmoz, Lokarrik agiri bat argitaratuko du eta bertan azalduko ditu bereproposamenak era onuragarrian bukatzeko aukerak dituen bake prozesu bat ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko,2006an gertatu ziren akatsetatik ikasiz.

3. Anza kasuaren ikerketa

Arrazoizko zalantzak daude Anza kasuaren azalpen ofizialarekiko. Lokarrik batzorde independente baten eraketaproposatu zuen dagoeneko, eta oraingoan, txosten bat idatziko du alderdi politiko guztiei, instituzioei (euskal etaespainiar Gobernuak, Arartekoa, Fiskaltza) eta giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeei zuzentzeko, galderaguztiak erantzungo dituen ikerketa sakon baten eskakizunarekin batera.