MUNDUKO...* Literatura Unibertsala ikasgaia lantzeko jarduera nagusiak irakurketaren, entzuketaren...

2
Asmo nagusia, beraz, literaturarekin asko ikasteaz gain itzel goza daitekeela irakastea da helburua. Eta literatura ez dago liburuetan soilik. Literatura ez da liburuetan sortzen, gizartean sortzen da eta beronen isla da. Bestalde, munduko beste hizkuntza batzuetako literatura euskaraz landu ahal izatea gehigarri konparaezina da. AIXERROTA BHI Euskal Hizkuntza eta Literatura Mintegia Imanol Goienaga https://sites.google.com/site/mundukoliteratura/ Gai honetan literatura irakurriz, lireratura gozatuz, literatura era aktiboan landuz asko ikas daitekeela ikasiko dugu. Literatura gizartearekin eta gizakiaren sormenarekin lotuta dago, gizakiaren pentsaera mendez mende garatzen, aldatzen joan da. “Literatura, azken finean, bizitzeko modua besterik ez baita”, Joseba Sarrionandiak dioen bezala. MUNDUKO LITERATURA Gai hau literaturan oinarrituta dago, mendebaldeko literaturan batez ere; sortu zenetik gaur egunera arte. MUNDUKO LITERATURA I.G.

Transcript of MUNDUKO...* Literatura Unibertsala ikasgaia lantzeko jarduera nagusiak irakurketaren, entzuketaren...

Asmo nagusia, beraz,

literaturarekin asko ikasteaz gain

itzel goza daitekeela irakastea da

helburua. Eta literatura ez dago

liburuetan soilik. Literatura ez

da liburuetan sortzen, gizartean

sortzen da eta beronen isla da.

Bestalde, munduko beste

hizkuntza batzuetako literatura

euskaraz landu ahal izatea

gehigarri konparaezina da.

A I X E R R O T A B H I Euskal Hizkuntza eta Literatura Mintegia

Imanol Goienaga https://sites.google.com/site/mundukoliteratura/

Gai honetan literatura irakurriz, lireratura gozatuz, literatura era

aktiboan landuz asko ikas daitekeela ikasiko dugu.

Literatura gizartearekin eta gizakiaren sormenarekin lotuta

dago, gizakiaren pentsaera mendez mende garatzen, aldatzen joan da.

“Literatura, azken finean, bizitzeko modua besterik ez baita”, Joseba

Sarrionandiak dioen bezala.

M U N D U KO L I T E R AT U R A

Gai hau literaturan oinarrituta dago, mendebaldeko literaturan

batez ere; sortu zenetik gaur egunera arte.

MUNDUKO LITERATURA

I.G.

* Irakasgai honen helburu nagusia Literatura Unibertsaleko testu txatalak, antologiak eta testu osoak irakurtzea da, beraz, mugatu egingo da literaturari buruzko informazioa transmititzeko jarduerei emango diegun denbora.

* Literatura Unibertsala ikasgaia lantzeko j a rduera na gus iak i r akurketaren , entzuketaren eta testuen gaineko iritziak ematearen inguruan ardaztuko dira, irakurri, entzun edo ikusitako lanei buruzko iritziak elkarrekin partekatzeko eta testuen ezaugarri literario nagusiak eta bereziak azaltzeko.

* Beste zenbait arte-adierazpide —zinema, mus ika , p intura— l antzen d i tuzten espresabideekin erlazionatuta landuko da.

E TA DA N T Z A N A R I Z I R E NA K E R O T Z AT H A RT U Z I T U Z T E N M U S I K A E N T Z U T E KO A H A L M E N I K E Z Z U T E N E K F. N I E T Z S C H E

Literatur lanekiko gustua izan eta atsegina hartzeaz gain, oso garrantzitsua da ikasgelan euskaraz parte-hartzea, pertsonen arteko harremanak euskaraz garatzea, elkarrekin ikastea eta lanak eta gaiak

elkarren aurrean sasoiz aurkeztea.

1. EBALUAZIOA ANTZINAROTIK ARO MODERNORA

1. Tragedia grekoa 2. Errenazimentua eta Klasizismoa: testuinguru orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiari buruzko ikuspegi berria 3. Maitasunaren lirika: trobalarien olerkiak eta Dolce Stil Nuovo. Petrarkaren Kantutegiak ekarritako berrikuntza. 4. Prosazko narrazioa: Boccaccio. 5. Europako antzerki klasikoa. Ingalaterrako isabeldar antzerkia.

2. EBALUAZIOA ARO GARAIKIDEA (XIX. MENDEA)

6.Erromantizismoa: kontzientzia historikoa eta zientziaren zentzu berria. 7. Poesia erromantikoa. 8. XIX. mendeko bigarren erdia: narratiba erromantikotik errealismora Europan. 9. Poetikaren moderni-tatea: Baudelaire-tik sinbolismora. 10. Europako antzerkiaren berrikuntza.

3. EBALUAZIOA ARO GARAIKIDEA (XX. MENDEA)

11. XIX. mendeko pentsamenduaren kri-sia eta mende amaie-rako kultura. 12. Elaberriak idazteko bide berri baten sendotzea. Narrazio teknika berriak, existentzialismoa, errealismoaren forma berriak.13. Europako abangoardiak. Surrealismoa. Poesia puruaren bilaketa. 14. AEBko literatura handiaren gailurra. Belaunaldi galdua. 15. Hispanoamerikako literatura. Poesia soziala eta errealismo magikoa.

Gehiengoa beti dago oker, gutxiengoa gutxitan zuzen. H. IBSEN.

Atsekabeak datozenean ez datoz banaka, gudarosteka baizik. W. SHAKESPEARE.

Historiarako emakumea beti izan da anonimoa. V.WOOLF

Edertasuna ikusteko gaitasuna gordetzen duena ez da inoiz zahartuko. KAFKA

Monstruorik ikaragarrienak arima barruan atezuan ditugun horiek dira. POE.

Gizaki batek imajina dezakeena beste batek sortu ahal du. J. VERNE.