Literatura unibertsala nire apunteak epl

37
Muduko literatura / Literatura Unibertsala 1 2014/2015. ikasturtea Literatura Unibertsala Literaturaz bi hitz: Literatura (littera, "letra", hitzetik eratorria) "idatzita dagoena" izendatzen zuen latinezko terminoa zen, edukiak kontuan hartu gabe. XVIII. mendean ere Garcilaso bezalako olerkariek eta Newton bezalako zientzialariek literatoak izena zuten. Gaur egun, ordea, kritikari batzuek edukia hartzen dute kontuan, literatur lana irudimenezko lana baita. Literatur tradizioa Literatur testu guztiak tradizio, genero, eredu teoriko -poetika jakin batetik etorriak- eta praktiko barruan sartzen dira. Horrela, mendebaldeko literatur tradizioa hogeita zortzi mendeetan entzundako edo idatzitako testu guztiek osatzen dute. Antzinateko poetika Aristotelesek (K.a. IV. mendean) Poetika idatzi zuen eta bertan literaturaren definizioa planteatu zuen, gai hori lantzen duen lehenengo testu teoriko garrantzitsuena da. Aristotelesek literatura hitzen bidez egindako imitazioa (grekeraz mimesis) dela erran zuen, eta gozamena duela helburu. Literatura osatzen duten elementu batzuk ere aipatu zituen. Aipatu zituen elementuak ondorengo hauek dira: Imitazio-maila: literaturak gauzak eta pertsonak diren baino hobeak (idealismoa), gaiztoagoak (satira, parodia) edo diren bezala (errealismoa) aurkeztu ahal ditu. Forma: imitazio poetikoa egiteko bi forma daude: prosa eta neurtitza. Generoak: idazlearen ahotsa obran agertzeak hiru literatur genero bereizten ditu: Epikoa: olerkariak istorioak kontatu egiten du, eta pertsonaiek hitz egiten dute. Dramatikoa: pertsonaiek bakarrik hitz egiten eta antzezten dute. Lirikoa: idazleak bakarrik hitz egiten du. Estiloa: imitazio mailaren arabera, eta harekin erlazionatutakoak, hiru estilo poetiko daude:

Transcript of Literatura unibertsala nire apunteak epl

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

1 2014/2015. ikasturtea

Literatura Unibertsala Literaturaz bi hitz: Literatura (littera, "letra", hitzetik eratorria) "idatzita dagoena" izendatzen zuen latinezko terminoa zen, edukiak kontuan hartu gabe. XVIII. mendean ere Garcilaso bezalako olerkariek eta Newton bezalako zientzialariek literatoak izena zuten. Gaur egun, ordea, kritikari batzuek edukia hartzen dute kontuan, literatur lana irudimenezko lana baita. Literatur tradizioa Literatur testu guztiak tradizio, genero, eredu teoriko -poetika jakin batetik etorriak- eta praktiko barruan sartzen dira. Horrela, mendebaldeko literatur tradizioa hogeita zortzi mendeetan entzundako edo idatzitako testu guztiek osatzen dute. Antzinateko poetika

Aristotelesek (K.a. IV. mendean) Poetika idatzi zuen eta bertan literaturaren definizioa planteatu zuen, gai hori lantzen duen lehenengo testu teoriko garrantzitsuena da. Aristotelesek literatura hitzen bidez egindako imitazioa (grekeraz mimesis) dela erran zuen, eta gozamena duela helburu. Literatura osatzen duten elementu batzuk ere aipatu zituen. Aipatu zituen elementuak ondorengo hauek dira: Imitazio-maila: literaturak gauzak eta pertsonak diren baino hobeak (idealismoa), gaiztoagoak (satira, parodia) edo diren bezala (errealismoa) aurkeztu ahal ditu. Forma: imitazio poetikoa egiteko bi forma daude: prosa eta neurtitza. Generoak: idazlearen ahotsa obran agertzeak hiru literatur genero bereizten ditu: Epikoa: olerkariak istorioak kontatu egiten du, eta pertsonaiek hitz egiten dute. Dramatikoa: pertsonaiek bakarrik hitz egiten eta antzezten dute. Lirikoa: idazleak bakarrik hitz egiten du. Estiloa: imitazio mailaren arabera, eta harekin erlazionatutakoak, hiru estilo poetiko daude:

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

2 2014/2015. ikasturtea

Bikaina: tragediari eta epikari dagozkio. Erdikoa: komediakoa (arrunta). Behekoa edo umila: satiretan aurkeztutakoa. Aristotelesengandik at, bertze poetika batzuk egon ziren antzinatean, Horaziorena (K.a.I. mendekoa) Pisonentzako epistola bezala, geroago Arte Poetikoa deitua. Batez ere, antzerkiarekin erlazionatuak diren bertze agindu batzuez gain, Horaziok literaturak erabilgarri eta atsegina ("gozatuz ikastea") izan behar zuela erran zuen. Agindu horrek eragin handia izan zuen, eta, orain arte, literaturaren helburua bi alde hauen artean ezarri da: artea artearengatik edo artea idearengatik. Poetika zer den adierazteko, I. Zalduak honelako metafora erabili izan du: “Egile bakoitzak bere meategia, poesia ateratzen den zuloa, nolakoa den erakusten du, baina horretarako oso linterna mota desberdinak erabil daitezke; batek linterna elektrikoa erabiltzen du, besteak gasezkoa, besteak kandela bat”. “Poeta bakoitzak bere poetika azaltzen duenean, ez dio “zer da poesia?” galderari erantzuten, “zer da poesia niretzat? itaunari baizik”.

LITERATUR GENEROAK

Literatur genero deitzen zaie obrak antzeko taldetan sailkatzeko aukera ematen diguten ereduei. Oinarrizko generoak hiru hauek dira: LIRIKA, NARRATIBA ETA DRAMATIKA. Bertze hauek ere generotzat hartzen dira: DIDAKTIKA, irakastea helburu duten obrek osatua; HISTORIA, iraganeko gertakariak argitzen dituena; eta ORATORIA, entzulea zerbaitetaz konbentzitzea helburutzat duten obraz osatua. GENERO LIRIKOA Autorearen sentimendu eta asmo bereenak nagusitzen diren testuetan egiten dugu topo genero lirikoarekin; pertsona, gauza eta gertaeren aitzinean idazleak erantzun propioak biltzen ditu. Poetaren barne munduaren adierazpena da eta, ondorioz, generorik subjetibo eta pertsonalena da. Lehenengo pertsonan emana etorriko da gehienetan, eta bertsoz nagusiki. Baina prosaz ere aurkitu ahal dugu lirika. Nahigabeak, pozak, tristurak, itxaropenak, beldurrak... bai guk, bai antzinako gizakiek ere bizi zituzten sentipenak dira.

Grezian, era honelako sentimenduen adierazpenak LIRA izeneko musika tresna batez lagundurik kantatu ohi zirelako hartu zuen izen hori. Gaur egun, lehen zuen bertsoarekiko lotura ez da hain estua. Lehengo erregulartasun eta hoskidetasuna gaindituz, bertze baliabide batzuen bila dira idazleak, bertso libreak ere eginez. Eta bertsoaren markoa bere ere gainditu dute prosaz ematen diren zenbait lan lirikok: prosa poetikoa, alegia. Lirika barrenean hiru poema-mota hauek nabarmentzen dira: ODA, EGLOGA eta ELEGIA.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

3 2014/2015. ikasturtea

ODA: Grezia klasikoan, musikaren laguntzaz, kantatzen edo errezitatzen zen olerki lirikoa da. EGLOGA: Artzain poema laburra da, elkarrizketa moduan eratua. ELEGIA: Poema lirikoa, gehienetan estilo samur eta tristean egiten dena. GENERO NARRATIBOA Gertaeretan oinarritutakoa, hau da, errealitate baten irudikapena da. “Epika” ere deitu izan zaio genero honi. Historian zehar herri guztiek izan dituzte guda gertaerak nahiz pertsonaia aipagarriak eta hauen berri eman izan dituzten kantariak eta idazleak. Ekintza horiek apropos exageratuak eta pertsonaiak mitifikatuak agertu ohi diren arren, genero narratiboaren eredu dira. Literatura epikoa, lehen nagusiki bertsoz emana bazetorren ere, gaur egun prosaz dator. Eta gaurko literaturan, gertaeren kontaketan zegoen elementu fantastiko eta literarioa ELEBERRIETAN eta IPUINETAN aurkitzen dugu batik bat. ELEBERRIA: Prosan idatzitako fikziozko narrazio lan luzea da. IPUINA: Prosan idatzitako fikziozko narrazio lan laburra, bereziki alegiazko gertaerak kontatzen dituena. ALEGIA: Narrazio laburrak eta moralizatzaileak dira. Pertsonaia nagusiak animaliak dira. GENERO DRAMATIKOA Oro har, “antzerkia” ere dei geniezaioke. Elkarrizketaz emana dator gehienetan eta ikusle-entzulearen erantzun eta parte-hartze zuzena bereganatu nahi du, bai irria eraginez, bai txaloa edo negarra sorraraziz. Betidanik ezagutu ditu gizakiak –lehen orain baino gehiago, noski- ehiza aurretik edo ondoren, eguzkiaren ohoretan, ilargiaren argitan, gaixotasunak uxatzeko edota uztaren emaitza eskertzeko, dantza saio eta antzezlanak. TRAGEDIA, KOMEDIA eta DRAMA dira antzerkiaren genero nagusiak TRAGEDIA: Gizakiaren eta honen destinoaren arteko gatazken antzezpena da. Obrak planteatzen dituen arazoek ez dute irtenbiderik; horregatik, amaierak ez du soluziorik, eta dohakabea izaten da. Heroiak bere askatasunaz baliarazi eta borroka egiten du ezarritako arauen kontra; jainkoek erabakitako horren aurkako transgresioak fatalitatea dakar. Ekintza horiek sortzen duten izularriak ikuslearen katarsia edo grinak baretzea dute ondorio. KOMEDIA: Komediak pertsonaia barregarrien eguneroko ekintzen bidez olgeta bilatzen du. Amaiera zoriontsua izaten dute. DRAMA: Gizakiek antzezturiko gatazken soluzioa bizitzen dute. Nahasten da komedia eta tragedia, eta pertsonaiak ez dira Jainkoen bizikide diren heroi idealizatuak, baizik eta errealitatetik hurbilago daudenak.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

4 2014/2015. ikasturtea

Safo, greziar olerkaria (K.a. 650-K.a 580)

LEHENENGO GAIA 1. Antzinatetik Erdi Arora: mitologien eginkizuna, literaturaren sorreran. 1.1 Literatura biblikoa. 1.2 Literatura grekoa. 1.3 Literatura latindarraren ikuspegi laburra 1.4 Erdi Aroko epika eta ziklo arturikoaren sorrera. Unitatearen eskema: 1.1 Literatura biblikoa (ikuspegi laburra)

1.1.1 Ezaugarri formalak Mendebaldeko oinarri espiritualak Biblian daude. Biblia bi atal handitan banatua agertzen zaigu: Itun edo Testamentu Zaharra eta Berria. Lehenengoan sartzen dira Jesukristoren aurreko judaismoak idatziak, eta Israelen historiari eta erlijioari bereziki lotuta daudenak

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

5 2014/2015. ikasturtea

(48 liburu, Elizen arteko Bibliaren banaketaren arabera). Horko liburuek bakarrik osatzen dute Juduen liburu sainduen kanona. Testamentu Zaharrean ere badira deuterokanonikoak deitutako liburuak, kristautasunak kanonikotzat hartzen dituenak, baina judaismoak kanonetik kanpo uzten dituenak. Itun Berria kristautasunaren lehen mendean idatziriko hainbat liburuk osatzen du (27, hain zuzen ere). Liburu horien artean badira labur-laburrak direnak ere. Itun Zaharreko liburu gehienak hebraieraz edota aramieraz idatzi zituzten. Jatorriz grekoz idatzitakoak deuterokanonikoak dira. Eliza katolikoaren terminologian horietako hiru (Esther Grekoa, Daniel Grekoa eta Jeremiasen gutuna) hebraierazko liburuen artean agertzen dira Biblia katoliko gehienetan. Itun Zaharraren grekerazko, lehen itzulpena, K.a.1go mendean egin zuten Alexandrian. Itun Berriko liburu guztiak grekeraz idatzi zituzten, jatorriz. Bibliak Europako garapen kulturalean eragin handia izan du. Biblia, zibilizazio grekoa (XIII-II K. a.) eta erromatarra (VIII. K. a. K. o. V.) Europako pentsamenduaren eta arte mendebaldarraren sorreran daude. Egileak, gaiak eta eredu klasikoak gaur egun arte iraundu dute literaturan. Era honetan, guk mundua eta artea ikusteko eta ulertzeko dugun eraren oinarria eta sorburua Antzinateko mundu klasikoan dago. Hizkuntza grekoak eta latindarrak literatura europarraren maisu-lanak sortu dituzte. Bibliaren transmisioa. Bere oinarri sakratua dela eta, testu biblikoak behin eta berriro aztertuak izan dira. Hala eta guztiz ere, arazo testual anitz daude Biblia osatzen duten liburuen artean. Egile ezberdinek idatzi zituzten, eta askotan zalantzan jartzen da sortzailea bera. Gainera, garai eta toki ezberdinetan idatzi ziren, batzuetan mendeetako diferentziekin euren artean. Idazteko ere hizkuntza ezberdinak erabili ziren: hebraiera, aramiera eta grekoa. Biblia hitzak grekeraz liburuak edo liburuen liburua erran nahi du. 1.1.2 Bibliaren gaiak 1.1.2.1 Aingeruak eta deabruak. Deabruak euren sorreran aingeruak ziren, Adan eta Eva sortu aitzinetik, eta Jainkoaren aurka oldartu ziren. Luzbel, “Eroritako Aingerua”, izan zen buruzagia. Oldartu ziren guztiak Zerutik bota zituzten. Lurrean, gizakiak tentatu edo konfunditu nahi izan zituzten. Biblian, Itun Zaharrean, deabrua gutxitan aipatu arren, forma ezberdinak hartzen ditu. Eva engainatu nahi izan zuen sugearen itxura hartuz, espiritu gaiztoaren formaz, izen propioarekin eta giza itxurarekin hilketak eta gaiztakeriak burutuz. Honen adibidea Asmodeo da, Sararen atzetik dabilen deabrua. Honek Sararen senarrak hil zituen, zazpi aldiz alargun utziz, baina Sara erruduna zela sinestaraziz. 1.1.2.2 Galdutako paradisua. Hasieran, Itun Zaharreko lehen liburuan, gauza guztien oinarria izan zenaz hitz egiten da. Liburu horretan, Mesopotamian kokatu zuten Eden lorategia. Mesopotamian kokatuta dagoen narrazio zaharrena: Gilgamesh-en

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

6 2014/2015. ikasturtea

Epopeya edo poema da. Bertan errege Gilgamesh-en eta bere laguna zen Enkiduren abenturak kontatzen dira. Galdutako paradisuaren mitoak literaturan badu, bere parekoa den topikoa: Urrezko Aroa. Topiko honen arabera garai batean lurrean bizitzea erraza eta gozoa zen, inork ez baitzuen deus behar bizitzeko. Agindutako Lurra bilatzea gai literario eta doktrinala garrantzitsua bihurtu zen. 1.1.2.3 Maitasuna eta Jainkoaren justizia. Kantarik Ederrena Judu nahiz kristau-tradizioan, inolako aipamen erlijiosorik gabe giza maitasuna hutsaz hitz egiten duen liburu hau txundigarri gertatu ohi da, baita berau Bibliaren baitan aurkitzea ere. Harridura leuntzeko, interpretazio alegorikora jo ohi da maiz, maitaleengan Jainkoa eta herria nahiz Kristo eta Eliza ikusiz, eta kanta osoa Jainkoaren eta gizakiaren maitasun-harremanen sinbolo gisa irakurriz. Hala ere, argi dago Kantarik Ederrenak giza maitasuna bere osotasunean kantatzen duela. Kantarik Ederrena maitasunezko kanta-bilduma, amodio-poema da. Ez dugu egilea ezagutzen, ezta noiz idatzia izan zen ere. Baina hori ez da hain garrantzitsua, maitasunaren betiko gai eta hizkera erabiltzen baititu liburu honek. Poema elkarrizketa modura eratua dago. Ez da beti erraza zati bakoitza solaskideen artean banatzea, ezta poema osoaren egitura eta zatien mozketak erabakitzea ere. Baditu, hala ere, barne-batasuna ematen dioten zenbait osagai: protagonista berberak txandatuz doaz hasieratik azkenera arte eta hainbat esaldi, irudi, gai eta atal oso errepikatzen dira. Maitasuna da liburuaren gaia, emakumea eta gizona elkarrekin lotzen dituen maitasuna. Maitasunaren mirariak, harriduraz eta xarmaz inguratua, bere argitan mundua antzaldatzen duen maitasunak dena bere sinbolo eta adierazpide bihurtzen du: baratza eta zuhaitzak, loreak eta fruituak, hiria eta landa, lurrinak eta zaporeak... Mundua maitasunaren inguruan bildua ematen digu poemak. Zentzumen guztiek parte hartzen dute maitasunaren festan. Atazak: Bibliatik lehen testua. Neskameak Sara iraindu (Tobit 3 1258) 7 Egun berean , Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raquelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen. 8 Izan ere, emakume hura zazpi aldiz ezkondua zen; baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egiten zion aldi bakoitzean senarra, ohi den bezala berarekin elkartu baino lehen. Neskameak, bada, esan zion emakumeari: «Zeuk hiltzen dituzu senarrak! Zazpi izan dituzu eta bakarraren izenik ere ez daramazu.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

7 2014/2015. ikasturtea

9 Zergatik zigortzen gaituzu haiek hil direla eta? Zoaz zeu ere beraiekin! Ez dezagula inoiz ere ikusi zure semerik, ez alabarik!» 10 Orduan, atsekabez beterik, negarrez hasi zen Sara eta gora igo zen, bere aitaren gelara, bere burua urkatzeko asmoz. Baina pentsatzen jarri eta esan zuen bere baitan: «Jendeak gure aita irainduko luke, esanez: “Hain maite zenuen alaba bakarra urkatu egin da, bere zoritxarraren handia ikusirik”. Eta, zahartzaroan, hilobira bidaliko nuke aita atsekabearen atsekabez. Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu; horrela, ez dut aurrerantzean irainik entzun beharrik izango». Erantzun itzazu galdera hauek: 1. Laburtu ezazu testua. Zure ustez, zer dela eta, aipatzen dira "irainak"? 2. Sara eragozten dizkioten hilketen errudun izanen balitz bezala, portatzen al da? Zergatik? 3. Biblian azaltzen den emakumeetako bat Sara da. Binaka bila itzazue Itun Zaharrean azaltzen diren bertze emakumeen biografia laburra. Atazak: Bibliatik bigarren testua Atazak: Bibliatik hirugarren testua. Hasieran Munduaren eta gizadiaren jatorria Jainkoaren agindua hautsi (3 -19) 7 Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten. 8 Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean. 9 Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari: –Non zara? 10 Gizonak erantzun: –Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako. 11 Jainkoak esan zion: –Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu? 12 Gizonak erantzun:

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

8 2014/2015. ikasturtea

–Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut. 13 Jainko Jaunak esan zion emakumeari: –Zer egin duzu? Emakumeak erantzun: –Sugeak engainatu nau eta jan egin dut. Atazak: Bibliatik laugarren testua. 14 Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion: «Hori egin dualako, madarikatua hi abere guztien artean eta basapiztia guztien artean! Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz eta hautsa jango duk heure bizitzako egun guztietan. 15 Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok». 16 Emakumeari esan zion: «Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak; irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi».

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

9 2014/2015. ikasturtea

17 Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan. 18 Sasia eta laharra emango dizkizu, basalandarez elikatu beharko duzu. 19 Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara». Erantzun itzazu galdera hauek: 1. Iker ezazu Hasieran Jainkoak Adani zergatik erran zion "Hautsa zara eta Hautsera itzuliko zara". Zer baliabide linguistiko eta logiko erabiltzen ditu esakune horren tonua lortzeko? 2. Nola interpretatzen duzu esaldi hau: "begiak zabaldu zitzaizkien". 3. Testuan azalden den Jainkoaren zigorra zertan oinarritzen da? Zer baliabide linguistiko azaltzen dira zigorraren maila eta honen betikotasuna adierazteko? Atazak: Bibliatik bortzgarren testua.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

10 2014/2015. ikasturtea

Maitasuna ospatuz Emakumeak 2 Eman biezat musu, bere ezpainez musu! Zure maite-laztanak ardoa baino gozoago, 3 zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago ! Zu zeu zara ukendu lurrintsu! Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu! 4 Har nazazu zeurekin, goazen bizkor; eraman nazazu zeure logelara, ene errege. Goza gaitezen, poztu zuregatik: zure maite-laztanak ardoa baino gozoago! Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu! Erantzun itzazu galdera hauek: 1. Aurki itzazu goiko pasartean hurrengo irudi erretorikoak: konparazioak, harridurak, hiperbatonak, aliterazioak, paralelismoak, metaforak eta anaforak. 2. Nola interpretatuko zenuke pasarte hori? Emaiozu alde batetik zentzu erlijiosoa, eta bertzetik erotikoa, eta adieraz ezazu parafrasi baten bitartez. 3. Salomon erregeaz hitz egiterakoan, berari buruz zer azpimarratzen edo erraten da?

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

11 2014/2015. ikasturtea

1.2 Literatura grekoa (ikuspegi laburra) Greziarrak, hebraitarrekin batera, mendebaldeko kulturaren sehaska izan dira. Beren politika, pentsaera, arte eta literaturaren bikaintasunak inongo kulturak baino eragin handiagoa izan du mendebaldeko garapenean. 1.2.1 Kultura greziarraren ezaugarriak: - Orekaren zentzua: Proporzioa, argitasuna... - Antropozentrismoa: gizakia ororen erdigunetzat. - Ulertzeko erraza: ekialdeko herrien fantasia, luxu eta handiostasunik gabe. - Mitologia: inspirazio iturririk nagusiena. - Hizkuntza: aberatsa eta garatua 1.2.2.- Epopeiak: - Arbasoen kontakizunak, errezitatzeko eginak. - Giro aristokratikoa. - Protagonistak ez izan arren, Jaungoikoek parte hartzen dute. - Denen gainean Hado (Patua) dago, gizakien gorabeherak maneiatzen dituen indar misteriotsua. - Poeta erabat objektiboa da. Ez du iritzirik edota sentimendurik azaltzen. - Hizkuntza kultua eta dotorea. - Konparazioak eta deskribapen zehatzak. 1.2.2.1.- Homero Homero, inoiz izan den poeta epiko bikainena, Grezian jaio eta hil zen. Herodotok dioenez, K.a. 850 urte inguruan bizi izan zen. Aedo (poeta) itsua zen, eta ospe handia izan zuen antzinate osoan. Grezia klasikoan eredutzat izan zuten. Iliada eta Odisea dira haren epopeia lan paregabeak.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

12 2014/2015. ikasturtea

• Iliada

- Pasio indartsuak (gorrotoa, amodioa, eskuzabaltasuna, laguntasuna. - Giro heroikoa. - Protagonistek herri greziarraren bertuteak islatzen dituzte. 1.- Laburbildu Iliadaren zati hau. “Cerca tengo la muerte funesta y no puedo evitarla, mas no quiero morir de una forma cobarde y sin gloria, sino haciendo algo grande que admiren los hombres futuros- dijo Héctor, blandiendo la espada afilada y potente. Se agachó para dar un gran salto como águila rauda que cae desde una nube sombría sobre la llanura y arrebata la tierna cordera o la tímida liebre; pero el Pelida Aquiles, henchido de ira,le hizo frente. Ondeaban las crines de oro, abundantes y bellas, que Efesto fijara en el yelmo de cuatro bollones. Como el Véspero, el astro más bello que hay en el cielo, resplandece de noche rodeado de miles de estrellas, tal brillaba la pica que Aquiles blandía en la diestra buscando un lugar vulnerable en el cuerpo de Héctor, que cubría la armadura de bronce que vistió Patroclo. Donde el cuello se junta a los hombros y es fácil el alma perderse, le hundió a Héctor la lanza Aquiles divino, y la punta pasó el fino cuello y salió por la nuca, y el héroe troyano cayó a tierra, herido de muerte. 2.- Bila ezazu informazioa testu honetan agertzen diren pertsonaien gainean, Mitologiari buruzko hiztegi batean. 3.- Homeroren estiloaren ezaugarririk nabarmenenak konparazioak dira. Aipa ezazu adibideren bat. • Odisea - Ulisesi gertatutako abenturen kontakizuna. - Tonu legendarioa eta miragarria: Polifemo, Circe aztia, Itsasneskak. - Errealismoa: bizimodu familiarra, marinelen bizimodu arrunta. Odisearen argumentua Iliadarena baino askoz konplexuagoa da, non islatzen baita gizartearen aurrerapena eta egilearen heldutasuna. Narrazio teknikak korapilatsuagoak dira gai batzuk aldi berean jorratzen direlako: istorioa in medias res (ekintzaren erdian) hasten da, heroiak berak kontatzen duelako bere abentura bukatzear dagoenean. Obra honetan hiru gune dira ardatz:

1. Telemakoren, Ulisesen semearen, gogoetak 2. Ulisesen abenturak, Troiako gudatik itultzerakoan. 3. Penelopeneren senargaien gaineko mendekua

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

13 2014/2015. ikasturtea

Abenturaren erresuman gaude bete-betean. Narrazio petoaren gailurra da liburu hori. Ulisesen aspaldiko ibilera haiek mendez mende hutsik egin gabe hunkitu dituzte entzule eta irakurleak. Mendebaldeak eman duen abenturazko eleberririk zoragarrienetakoa da.

“Penelopek Ulises ezagutzen du” kapitulua irakurri eta egin ezazu pertsonaien deskribapena. Egin beharreko lana: Literatur grekoa eta latindarraren ikuspegi laburra bukatutzat eman dezagun, ondorengo autore hauek egindako lana aztertzea: Sófocles: Antigona Virgilio: La Eneida Ovidio: Metamorfosis http://es.wikipedia.org/wiki/Pigmali%C3%B3n http://eu.wikipedia.org/wiki/Pigmalion_efektua Horazio: Odas 1.2.3.- Genero dramatikoa: Antzerkia 1.2.3.1.- Jatorriak Antzerki greziarra lirika koraletik sortu zen, zehatz-mehatz himno erlijiosoetatik. Himno hauek baserritarrek abesten zituzten Dionisio-ren ohorez, ardo eta lurraren emankortasunaren jainkoaren alde, alegia. K.a. VI. mendean, Tespis-ek pertsonaia berri bat asmatu zuen koroaren zuzendariarekin hitz egin zezan. Horrela jaio zen genero dramatikoa, literatura greziarraren adierazpiderik dotoreena, hala tragediari dagokionez, nola komediari. 1.2.3.2.- Tragedia: Eskilo, Sofokles, Euripides Tragedia: Giza grinei buruzko obra dramatikoa, non goi mailako pertsonaiek parte hartzen duten. Zorigaiztoko bukaerek beldur, egoneza edo errukia sortarazten dute ikuslearengan, tonua eta estiloa arranditsuak direlarik. 1.2.3.2.1.- Eskilo. K.a. V. mendean bizi zen. Tragediaren ezaugarri nagusiak, hala kanpokoak (apainketak, jantziak, mozorroak...), nola barnekoak (grinak, beldurra, errukia…) finkatu zituen. Pertsonaia gutxi baina goi mailakoak erabiltzen ditu; eta gaiak honako hauek izan ohi dira: arazo moralak eta erlijiosoak, patuarekiko gizakiaren menpekotasuna, indar ikustezin honek pertsonaiak menperatzen baititu. Eskiloren, guregana ailegatu diren zazpi obren artean, bi dira nabarmentzekoak: Orestiada (trilogia non Orestes protagonistak ama eta bere amorantea hiltzen dituen, aitaren hilketa mendekatzeko), eta Prometeo kateatua. 1.2.3.2.2.- Sofokles Sofoklesek (496-406 K.a.) tragedia greziarra hobetu egin zuen. 27 urte zituelarik, Eskilo gainditu zuen lehiaketa batean, harrezkero ospe eta aberastasun handia lortu zuen. Argumentuek Eskiloren ildo beretik jarraitzen dute. Hala ere, pertsonaiak gizatarragoak dira eta askoz hobeki garatuta, eta beti patuak menperatuta izan arren, berezko nahiarekin horniturik agertzen dira, beldurra baino gehiago errukia sortaraziz. Ondorioz, Eskiloren

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

14 2014/2015. ikasturtea

hizkera itzaltsu eta arranditsua baztertuz, beste bat xumeagoa aukeratu zuen pertsonaien izaerarekin egokitzeko. Obrarik famatuenak Antigona, Elektra eta Edipo Errege dira.

Edipo Errege

Sofoklesen arte lana eta antzerkigintza greziarraren tragediarik errepresentagarri eta sakonenetariko bat da. • Oso arazo larria aurkezten du: izadiaren kontra doana, nahita ala nahigabe, zigorrik merezi al du? • Ekintza gradualki garatuta dago. Protagonistak pausoz pauso desegiten du korapiloa, obrari egitura bikaina emanez. • Ediporen psikologia ederki islatzen da egia eta gezurraren arteko borrokan, zeinean murgilduta dagoen protagonista. • Haurtzarotik nerabezarora igarotzean haurrek jasan behar duten barneko urraduraren kontakizun aparta. EDIPO.- Mitologia grekoan, Tebasko Laio erregearen eta Yokastaren semea. Orakuluak Laiori jakinarazia zioenez, bere semeak hilko zuen bera, eta bere emaztearekin ezkonduko zen semea. Hori gerta ez zedin, Edipo jaio zenean aitak Ziteron mendian utzi zuen. Handik artzain batzuek jaso eta Korintoko errege Poliboren gortera eraman zuten. Handitu zenean, orakulu batengana joan zen Edipo Delfosera, bere jatorriari buruzko argitasun bila. Fozidan bidaiari batekin haserretu eta hil egin zuen: Laio zen, hain zuzen, hildakoa. Tebasera iritsi zenean, Esfingek jarritako enigmei erantzun zuzena eman zien. Esfinge sutan jarri eta, bere burua amilduz, hil egin zen, Tebastarrek errege izendatu zuten orduan Edipo. Yokastarekin ezkondu zen, horrela Orakuluak esandakoa betez. Emakumeak bere semearekin ezkonduta zegoela jakin zuenean, bere burua urkatu zuen, Edipok, berriz, bere begiak erauzi ondoren, Tebastik alde egin zuen, bere alaba Antigonak lagundurik. Istorio hau, literato eta artista askoren inspirazio-iturri izan da, Sofoklesen Edipo erregea tragediatik hasita; Corneille, Voltaire, I. Stravinsky, A. Gide, etab.ek Ediporen gaia hartuta obrak sortu zituzten. Bestalde, mito greko honi lotzen zaio psikoanalisiaren teoriaren oinarri den Ediporen konplexua. Ediporen konplexua. Umeak bere guraso bakoitzarekiko duen nahia oinarri duen konplexu-mota. Umeak, hiru eta sei urte bitartean, fase falikoan, beste sexuko gurasoarekiko atxikimendua eta sexu bereko gurasoarekiko aurkakotasuna ezaugarri dituen egoera psikikoa eta umearen garapen-prozesuan oinarrizko fasea da. Freuden arabera, estadio hau (Ediporen konplexua mutilarengan eta Elektraren konplexua neskarengan, -biak ere mitologia grekotik hartutako terminoak-) haurra sexu bereko gurasoarekin identifikatu eta bere sexu-irrikak erreprimitzen dituenean bukatzen da, latentzi periodoa hasten da orduan. Estadio honetan gurasoekiko harremana traumatikoa izan ez bada, bestelako arazorik gabe gainditzen dute umeek. Batzuetan, ordea, haurtzaroan ebazten ez diren sentimendu edipikoak pertsona helduarengan nortasun-arazoen iturri izan daitezke.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

15 2014/2015. ikasturtea

1.2.3.2.3.- Euripides Euripidesek (480-406 K.a.) goitik behera irauli zuen tragedia. Hala eta guztiz ere, bere obrak ez ziren jendearen gustukoak izan ezkorregiak zirelako eta hagitz berritzailea izan zelako. Euripidesek sortutako pertsonaiak benetako gizakiak dira, patuari eta jainkoei kasu handirik egiten ez dietenak, norberaren kontzientziari baizik. Kontserbatu diren 18 idazlanetatik, Medea eta Hipolito aipatzekoak dira. Azken honetan, Fedrak, Hipolitoren, semeordearen, mesprezuak minduta; bere buruaz beste egiten du honen kontrako sedukzio salaketa egin ondoren. Senarrak, Teseok, semearentzako zigorra eskatzen die jainkoei. Hipolito, errugabe zela aldarrikatu ondoren, zaldi batzuek zanpatuta hiltzen da. 1.2.4.- Komedia: Aristofanes Satira eta umorearen bitartez, entzule eta ikusleak dibertitzen saiatzen den azpigenero dramatikoa dugu komedia. Egunez eguneko bizimoduaren gorabeherak dira inspirazio iturririk nagusienak, giza akatsak pasio handiak baino emankorragoak baitira antzerki mota honetan. Jainko eta antzinako heroien ordez, pertsonaiak gizaki arruntak dira, kaletarrak, hizkera bizia, malgua eta dotoreziarik gabekoa darabiltenak dira.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

16 2014/2015. ikasturtea

1.2.5 Bertze topiko literarioa: CARPE DIEM Topiko literarioa, zeinak, bizitzaren iragankortasuna kontuan hartuz, unean unekoa gozatzera bultzatzen baitu. Grezia klasikoan jaio eta mundu osoko literaturan zabalduta dago. Epikuro (Samos edo Atenas, K.a. 314- Atenas 270) Filosofo grekoa. Atenasen filosofia eskola eraikirik, eragin handia izango zuen epikureismo izeneko eskola etikoa zabaldu zuen bertatik. Bere etikaren oinarria plazerraren bilaketa da, baina hedonismo hutsean erori gabe; oinazerik eza, izpirituaren lasaitasuna eta bertutea (sinpletasuna, zuhurtzia, justizia). Arima materiazkoa eta hilkorra dela eta sentimenek ezagutza-bide bakarra eta egiazkoa osatzen dutela uste zuen. Epikuroren obra idatziaren zatiren batzuk besterik ez dira geratu. Lukreziok De Rerum Natura poeman eman zuen epikureismoaren azalpena. Menezeori gutuna Epikurok Menezeori: Inork, gazte izanda ere, ez dezala filosofatzea alderatu; zaharra izanda ere, ez dadila filosofatzeaz nekatu, izan ere, lehenago edo beranduago, denok saiatzen baikara arimaren osasuna zaintzen. Eta filosofatzearen unea oraindik iritsi ez dela dion hark, edota momentu hori jadanik igaro dela dioenak, zoriontasunaz hitz egitean, momentua ez dela iritsi edota alde egin duela dioenaren antzekoa da. Beraz, gazte nahiz zahar garenean filosofatu behar da. Kasu batean, zahartzaroaren ondasunek gazte mantendu gaitzaten, igaro denarengatik eskerrona jasoaz; beste kasuan, berriz, aldi berean gazte eta zahar izan gaitezen, etorriko denaren beldurraz askatuta. Horregatik, zoriontasuna zerk sortarazten duen, horrexek kezkatu behar gaitu; izan ere, zoriontasuna edukiz gero, dena daukagu; faltan den bitartean edozer gauza eginen dugu berau lortzeko. Horixe egitea aholkatzen dizut etengabe, praktika ezazu, horretan aritu zaitez, elementu horiek ongizatearenak direla argi eta garbi ulertuz. Epikuro 1.3.- Latinezko literatura Greziako kultura maldan behera zihoanean, Erromako Inperioak erreleboa hartu zuen indarberritu eta lurralde ezezagunetan zehar zabaltzeko. Erromari esker, literatura, artea eta pentsakera klasikoak ezagunak izan ziren mundu osoan. Hiru dira ezaugarri nagusiak latinezko literaturan: • Greziarekiko menpekotasuna: Generorik garrantzitsuenek (epopeia, lirika eta antzerkia) eredu greziarren ildotik jarraitzen dute, kalitate eta handitasunik galdu gabe. Mitologia latindarra ere, greziakoarena kopia bat besterik ez da. Bigarren mailako generoetan bakarrik (oratoria, historia, satira) originaltasuna antzeman daiteke. • Denbora luze iraun zuen. Inperio Erromatarra indarrean izan zen bitartean (K.a.III- K.o.V. mendea) ekoiztutako obrez gain, Erdi Aroan (V-XV. mendeak) idatzitakoak ere literatura latindartzat har dezakegu, latina izan baitzen hizkuntza kultoa. Berpizkundeko humanistek ere euren obra batzuk idazteko latin klasikoa erabili izan zuten.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

17 2014/2015. ikasturtea

• Genero didaktikoekiko lehentasuna (moralari buruzko tratatuak, historia, oratoria, zientzia...) eta lengoaia latza eta neurrizkoa erabiltzeko beharra antzematen da. Edertasunari baino gehiago praktikotasunari ematen zioten garrantzia. Genero eta egilerik inportanteenak honako hauek izan ziren: Komedia: Plauto http://es.wikipedia.org/wiki/Plauto eta Terenzio http://es.wikipedia.org/wiki/Publio_Terencio_Africano Epika: Virgilio http://www.kalipedia.com/literatura-universal/tema/literatura-clasica/virgilio-eneida.html?x=20070418klplylliu_27.Kes&ap=1 Lirika: Horazio http://es.wikipedia.org/wiki/Horacio eta Ovidio http://www.kalipedia.com/literatura-universal/tema/literatura-clasica/ovidio-metamorfosis.html?x=20070418klplylliu_27.Kes&ap=2 1.3.1.- Komedia Etruskoen (http://eu.wikipedia.org/wiki/Etrusko) artean ahozko herri antzerkirik izan omen zen. Pertsonaia tipiko batzuk, hala nola “harroputza”, “sasijakintsua”, “agure barregarria”, “ergela”, etab., antzerki mota honetatik omen datoz. Hala ere, antzerkigile kultoek Greziako tradizioa hartu zuten inspirazio iturri beren obren argumentuak, pertsonaiak eta egiturak sortzeko. 1.4.- Erdi Aroko epika eta ziklo arturikoaren sorrera. 1.4.1 Ezaugarri orokorrak II. mendetik aurrera Erromako literatura maldan behera doa. Hala ere, latinak kulturazko hizkuntza izaten jarraituko du kristautasunak liturgiarako hizkuntzatzat hartu zuelako, idazle kristauek latinaren bizitza luzatuz Erdi Aroan zehar. V. mendean, Erromatar Inperioaren desagertzearekin batera, Mendebaldeak munduko erdigunea izateari utzi zion denbora luzez. Barneko gatazkek eta birmoldaketa sozialek kultura grekolatindarrak lortutako maila desagertarazi edo desagertzeko zorian jarri zuten, Elizaren babesari esker gune kultural gutxi batzuk geratu zirelarik. Europan ezarri zen erregimen politiko-soziala, Feudalismoa alegia, ezberdintasunean oinarrituta zegoen, hiru arlo edota estamentu sozial nagusik osatuta: Herria: Eskubide gutxi eta eginbehar asko. Noblezia: Eskubide asko eta eginbehar gutxi. Apezteria: Antzinako kulturaren babesleak. Latina zen euren hizkuntza.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

18 2014/2015. ikasturtea

Hala ere, kultur gunetatik aparte, herriak ahozko literatura sortu zuen (lirika tradizionala, gesta- kantak, herri antzerkia...) zeinen hizkuntza propioa ez zen latina hizkuntza erromantzeak baizik. Hauen egileak analfabetoak omen ziren. XIV eta XV. mendeetatik aurrera, egile kultuak latina baztertzen eta erromantzeak erabiltzen hasi ziren biztanle gehienek latina ez zekitela konturatu zirelako, honela Europako literatura nazionalak sortaraziz. Ekialdean, berriz, mendebaldean eragina handia izango duen beste literatura mota bat

sortuko da garai honetan, literatura arabiarra, hain zuzen. 1.4.2 Literatura europarra

1.4.2.1 Olerki epiko eta lirikoa

Erdi Aroak, Antzin Aroa eta Aro Modernoaren tarteko garaiak, erromatar inperioaren suntsiketatik (476) Konstantinoplako konkista arte (1453) irauten du. Garai honetako ekintza kulturalik nabarmenenak honako hauek dira: - Hizkuntza germaniarren jaiotza (Ingelesa, Alemanera, Daniera, Norvegiera, Suediera...) - Hizkuntza latindarren jaiotza (Italiera, Frantsesa, Proventzalera, Katalanera, Gaztelera, Galego-Portugesera...) - Nazio literaturen garapena. Oraingo honetan lantzen diren genero literarioek (epika, lirika, antzerkiak...) aro klasikoen generoekin alderatuta berdintsuak izan arren, ez dituzte haiek abiapuntutzat hartzen, aldez aurretiko inolako erreferentziarik gabe jaio ziren eta. Genero literario bakoitza harreman estuan jaio zen garai hartako gizartearen estamentuekin. Horrela bada: - Antzinako nobleziaren idealak Gesta-Kantuetan islatzen dira. Geroago, noblezia gorteetan bildu zenean, amodiozko lirika eta kontakizun fantastikoak sortu ziren, gizatalde honetako bizitzaren idealak azalduz. - Elizak literatura morala eta erlijiosoa aukeratuko du. - Burgesiak umore eta satiran oinarritutako kontakizunak nahiago izan zituen, praktikotasuna helburu zelarik. - Herri xumeak, aldiz, ohiko abestiak zituen gustuko.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

19 2014/2015. ikasturtea

1.4.2.1.1 Gesta-kantuak Ezaugarriak: olerki epikoak juglareek errezitatzen edo abesten zituzten, musikaren laguntzaz, eta Gesta-Kantak izena dute (latineko gestae, “ekintzak, garaipenak”). Horietan heroi baten garaipenak abesten ziren; jendeak herri edo aroaren bertuteak ikusten zituen heroi horrengan. - Poema luzeak. Gertakizun historikoak abesten zituzten. - Ahoz-ahozko transmisioa. - Taldekako ekoizpenak, ez bakarkakoak. - Fikzio literarioa historiaren gainean jarrita. - Obrarik inportanteenak: Nibelungoen Kantua (Alemanian), Errolan-en kantorea (Frantzian), Mio Cid-en Poema (Espainian). http://www.youtube.com/watch?v=rY6rk16Fv9w&feature=related - Poema hauek XI eta XIII. mendeen artean sortuak izan ziren.

1.4.2.1.1.1 Nibelungoen Kantua Epopeia germaniarra, Hego Alemanian idatzia. Hunoek burgundiarrak (ekialdeko tribu bat zen) sarraskitu zituzteneko gertaera historikoa (436), eta Nibelungoen altxorraren jabe izan eta Brunildaren maitasuna bereganatu zuen Sigfridoren istorioa kontatzen ditu. Eskandinavian, Italian eta frankoen artean alegia honek Alemanian hartu zuen behin-betiko forma XII. mendean.

1.4.2.1.1.2.- Errolanen Kantorea Frantziako gesta-kantarik zaharrena. Errolan, Karlomagnoren iloba, euskaldunek Orreagan hil zuteneko gertaera historikoa oinarri hartuta (778), gertaera egokitu eta kantu hau sortu zuten, non Errolan Sarrazenoen aurka borrokatzera joan zen. XII. mendeko idealak azpimarratzen ditu: menpekoek jaunarekiko zuten leialtasuna eta kristau fedea. Zenbait testu: “ Cuando la veo se me nota perfectamente en los ojos, en el semblante, en el color, pues así tiemblo de miedo como hace la hoja contra el viento. No tengo ni el juicio de un niño: tan sobrecogido me tiene el amor; y de un hombre conquistado de tal suerte, una señora bien puede tener gran misericordia. Excelente señora, nada os pido, tan solo que me toméis por servidor, que os servirá como a un buen señor, cualquiera que sea el premio que tenga.”

(Ventadorn en M. de Riquer, Los trovadores)

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

20 2014/2015. ikasturtea

1.4.3 Erdi Aroko olerkari ospetsuak: Dante, Petrarka, François Villon, Ausias March

1.4.3.1 Dante 1265ean jaio zen, Florentziako familia noble batean. Danteren lanik

garrantzitsuena Divina Commedia izan zen. Olerki epiko hau hiru zatitan banatuta dago

(infernua, garbitokia eta paradisua). Lan honen gaia Dante berak, Virgilio eta

Beatriceren laguntzaz, heriotzaren ondoko lurraldera egindako bidaia da. Virgiliok

infernuan eta garbitokian zehar gidatu zuen Dante, jentila zenez paradisuan ezin baitzen

sartu. Paradisuan Beatrice izango du lagun.

Leku bakoitzean goranzko bidea egingo du Dantek. Deskribapen zehatzak erabili zituen

infernuko sufrimentua, garbitokiko bekatu garbitzeak eta paradisuko zoriontasuna.

1.4.3.2 Petrarka: Kantutegia 1.4.3.3 François Villon: Lais edo Petit Testament (1456, Testamentu txikia); Grand Testament (1462,Testamentu handia); Ballade des pendus (1463, Urkatuen balada). 1.4.3.4 Ausias March: Maitasun-kantuak 1.4.4 Erdi Aroko narraziogile handiak (2. gaian: Pizkundea eta Klasizismoa): - Ramon Llul - Geoffrey Chaucer - Giovanni Boccaccio 1.4.5 Ziklo Arturikoa Mito arturikoarekin lotuta dagoen kondairak dionez, Ginebra ez zitzaion fidela izan Arturo Erregeari. Lancelot Ginebraren maitalea izan baitzen. Lancelot Mahai Borobilaren zaldunetako bat izan zen. Camelot erreinuaren gainbehera Ginebra eta Lanceloten arteko harremanaren ondoriotzat hartzen da. Arturoren mitoa aipatzerakoan Ginebrak bat egiten du Lurrarekin. Ginebraren osasun arazoek zerikusia zuten lurraren emankortasun eta uztekin. IX eta X. mendean poema galestar batzuk azaldu ziren, eta poema horietan Arturo, Ginebra eta Lancelot azaltzen ziren.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

21 2014/2015. ikasturtea

3. gaia: Pizkundea eta Klasizismoa 3.1 Ingurune orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiaren ikuskera berria. 3.2 Maitasunaren lirika: Petrarkismoa. Sorburuak: trobadoreen poesia eta Dolce Stil Novo. 3.3 Prosazko narrazioa: Boccaccio. 3.4 Europako antzerki klasikoa. Inglaterrako antzerki isabeldarra. 3.1 Ingurune orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiaren ikuskera berria.

3.1.1 Errenazimendua edo Pizkundea

Pizkundea, Berpizkundea edo Errenazimentua XV. eta XVI.

mendeetako mugimendu kulturala izan zen, Behe Erdi Aroan Florentzian hasi eta

geroago Europan zehar hedatuz joan zena. Hitz hau orduko garai historikoa izendatzeko

ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko aldaketak ez zirela Europa

osoan batera gertatu. Pentsamendu humanistari oso loturik dagoen mugimendu kultural

honen oinarria Antzinate Klasikoaren iturrietara itzultzea izan zen.

Pizkundea Erdi Aroa eta Aro Modernoaren arteko zubia izan zen. Hainbat arlotan

gertatu ziren aldaketa sakonek markatu zuten Aro Modernoaren hasiera: estatu

nazioen eratzea, feudalismoaren suntsitzea eta burgesiaren goraldia, merkataritza eta

kapitalismoaren hedatzea eta, esplorazio bidaiei esker, Europa Amerika eta

gainerako kontinenteekin lotzea.

XII eta XIII. mendeen artean ekonomiaren gorakada eman zen. Gorakada ekonomikoak eta merkatuaren biziberritzeak “burgu”-ak sortzea ekarri zuen ondorio gisa. Erdi Aroaren hasieran gaztelu txikiei ere burgu erraten zitzaien. Era berean gune feudalak desagertzen hasi ziren: gazteluak gorte zentralizatuak ordezkatzen hasi ziren. Estatu zentralisten sorrera honek berebiziko garrantzia izan zuen (Frantzia, Espainia eta Ingalaterra) bitartean, Estatu ttipiagoek (Italiak, Alemaniak eta Holandak) aipatutako Estatu Zentralistekin aliatzeko eta “paktatzeko” beharra ikusi zuten. Errenazimendu garaian monarkiak sendotu ziren mendebaldeko Europan, hauen izaera nazionala Inperioaren, Erdi Aroko ideien, aurkakoa baitzen. Hona hemen monarkia hauen funtsezko bi ezaugarri:

1. Boterearen kontzentrazioa subiranoan: botere guztiak, feudalak barne, Estatuaren menpe geratu ziren, eta azken hau erregeari loturik zihoan.

2. Lurraldeen bateratzea. Bi helburu horiek lortzeko, Errenazimenduko monarkek hurrengo tresnak erabili zituzten:

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

22 2014/2015. ikasturtea

a) Burokrazia, administrazioaren eta zerga-bilketaren arduraduna. b) Armada iraunkorra. c) Diplomazia egonkor bat, inguruko herrialdeetan monarken interesak

babesteko. Estatu modernoak Italiako hiri-estatuetan izan zuen bere jatorria, hau da, Florentzian, Milanen, Venezian eta antzeko hirietan. Hala ere, estatu honen behin betiko ezaugarriak Errege-erregina Katolikoak Espainian, Luis XI.aren Frantzian (1461-1483) eta Enrike VIII. Ingalaterran (1491-1547) egituratu ziren. Errenazimenduan izan ziren aldaketa nagusiak:

1. Noblezia erregearen mende jarri zen. 2. Kapitalismoaren garapena, merkataritza eta negozioen arrakastari eta zirkulazio

monetarioaren hedapenari esker. Amerikatik etengabe heltzen ziren urre eta zilarrak ere garapen hau sustatu zuten. XV. mende hasieratik Europaz haratago lurren “aurkikuntza” etengabea izanen da. Colonek Amerika “deskubritu” (zapaldu) zuenean, ezagutzen ez zituzten lur anitz zeudela konturatu ziren. Amerikaren existitzen zela konturatu ez ezik, bertan aberastasun handia zegoela ikusirik, aberastasun hori Europako potentzien artean banatzen hasi ziren.

3. Hizkuntzaren bateratzea eta normalizazioa. Bertze hizkuntza batez mintzo ziren lurraldeak “xurgatu” zituzten sortu ziren Estatu Berriek. Beharrezkoa ikusten baitzen lurralde bat politikoki elkartzeko bateratze linguistikoa izatea. Hori dela eta, kulturalki edo politikoki garrantzitsuena zen hizkuntza nagusitu zen: Espainian gaztelania, Frantzian frantsesa eta Italian toskanoa, Dante, Petrarca eta Boccaccioren hizkuntza. “Integratze” prozesu honek hainbat hizkuntzen desagerpena eta bertze zenbaiten atzerapena eragin zuen; bertzeak bertze, katalanarena, probentzalarena…

4. Erregearen boterearen indartzea larderiazko monarkietan. 5. Europako erlijiozko batasunaren haustura, Erreforma protestantearen ondorioz.

Martín Luterok hasi zuen mugimendu protestanteari aitzin egiteko, Eliza katolikoak kontra erreforma delako mugimendua martxan paratu zuen, honela Europa kristaua bi erlijio mugimendutan banatu zen: protestantismoa eta katolizismoa. Protestantismoak arrakasta handia lortu zuen Europa osoan barrena; izan ere, Eliza tradizionalak gizarte modernoari eman ezin ziona eman baitzion protestantismoak. Erlijioak ezarritako formen kritika eta Bibliaren interpretazioa izan ziren Luterorekin bat egiteko arrazoi nagusiak. Erreforma honek ez zuen sobera iraun, 1545. urtean TRENTOKO KONTZILIOA izenez ezagutzen den mugimendua martxan paratu baitzuen Elizak. Ordena erlijioso berriak sortu ziren (Jesuitak), liburuak erre zituzten, inkisizioa martxan jarri zuten (Zugarramurdiko sorginen erreketa 1610ean) …

6. Gizakia ikusteko modu berria: antropozentrismoak definituko du garai berria Erdi Aroko teozentrismoaren aitzinean. Erdi Aroan Jainkoa zen Unibertsoaren erdigunea, Errenazimenduan gizakia da gunea. Gizakia da bere gorputzaren eta etorkizunaren jabe. Pentsamolde hau Errenazimenduko bizimodu idealean islatuko da. Alde batetik, gozamen nahia, Errenazimenduko gizakia sentsualista eta hedonista baita. Mundua gozamenerako lekua da beraiendako, natura plazerraren iturri eta emakumea edertasunaren sintesia. Bertzetik, gizarte eredua

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

23 2014/2015. ikasturtea

gortekoa izanen da. Erdi Aroko gerlarien irudia gortekoa izatera pasatuko da, orain gortesauak soldadu ausartak izanen dira, letretan jakitunak.

7. Humanismoak garrantzi handia hartuko du. HUMANISMOA Erdi Aroan oso deformatuta zegoen kultura klasiko grekolatindarraren ezagutza zehatza berreskuratzeko sortu zen humanismoa. Berehala artea eta miretsitako antzinakoen pentsaera eta bizimodua berpizteko helburua zuen mugimendu zabala bihurtu zen. Honen ondorio nagusia munduak eta gizakiak berriro balioa hartzea izan zen. Erdi Aroan Jaungoikoa unibertsoaren gunea zela pentsatzen zen (teozentrismoa) eta munduko existentzia betiko bizitzara heltzeko izapide bat bertzerik ez zela. Orain gizakia munduaren erdian kokatuta geratuko da (antropozentrismoa) eta bizitza sakonki bizitzekoa del uste izanen da. XV. mendeko humanista italiarrak, C. Salutati eta P. Bracciolini erraterako, XIV. mendeko autore handien eredua jarraituz (Dante, Petrarka eta Boccaccio) antzinako eskuizkribu latindarrak aurkitzen eta beren forma eta edukiak imitatzen ahalegindu ziren. XVI. mendean, konkistatu berria zen Konstantinoplatik ihes egiten zuten jakintsu greko asko heldu ondoren, kultura grekolatindarra bere osotasunean berregitea lortuko da. Humanistarik nabarmenena Lorenzo Valla da.

HUMANISMOAREN EZAUGARRIEN LABURPENA

Antropozentrismoa, edo gizakia unibertsoaren muina dela uste dute. Antzinate greko eta erromatarraren kulturarekiko mirespena. Indibidualismoa egia bilatzerakoan, arrazoia eta ikasketa pertsonalaren bidez. Humanista eta idazle klasikoen obrek hedapen nabarmena izan zuten Johannes Gutenbergek 1440an, gutxi gorabehera, asmatu zuen inprentari esker. Izan ere, Errenazimendu garaian inprentaz gain iraultza zientifiko anitz eman ziren. Nikolas Kopernikok (1473-1543) bere

heliozentrismoaren teoria azaldu zuen. Horren arabera, Eguzkia unibertsoaren muina izango litzateke, eta Lurra bere inguruan biratuko litzateke.

Andrés Vesaliok (1514-1564) giza anatomiaren ikerketa bultzatu zuen, eta Miguel Servet (1511-1553) odolaren zirkulazioari buruzko teoria aurreratu baten egilea izan zen.

Aurkikuntza geografikoek bertze zientzia batzuk bultzatu zituzten, errate baterako, geografia, botanika, zoologia eta kartografia.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

24 2014/2015. ikasturtea

HITZ BATEAN: ZER DA ERRENAZIMENDUA? Europako mugimendu kulturala, (XV-XVI) gertakari eta aldaketa garrantzizkoek markatu zutena: filosofikoak (humanismoa), teknikoak (papera, inprenta, iparrorratza, bolbora), zientifikoak (iraultza astronomiko kopernikarra); sozialak (sistema feudalaren suntsitzea), ekonomikoak (merkataritzaren zabaltzea) eta politikoak (estatu nazionalen eratzea, beren hizkuntza eta guztiz). Gainera munduaren era guztietako ikuspegia zabaldu zion Europari Amerika eta bertze kontinenteen berri izan eta konkistatzeak. Literatura: Errenazimenduak Dante, Petrarka eta Boccaccioren bilaketa filosofikoa eta poetikoei segida eman zien eta eskuizkribu grekoen eta Bizantziotik alde egindako jakitunen bidez XV. mendean goren maila lortu zuen. Mugimendu hau Italian hasi zen.

3.2 LITERATURA ERRENAZENTISTA

Erdi Aroarekin alderatura, Errenazimenduak erabateko aldaketa dakar. Eraldatze historiko sozial nabarmenei (Estatu berriak agertzea, burgesia sendotzea, inprenta asmatzea, aurkikuntza geografikoak, eta abar) mundua ikusteko era berria gehitzen zaie. Emaitza zabaltze artistiko eta literario aparta izanen da, dagoeneko XV. mendean Italian eman zena, eta Europa osoan hedatuko dena XVI. mendean zehar. Italiako hiri estatuetan espiritu errenazentistak literatur formak berritzen ditu XV. mendetik aurrera. Alde batetik, literatura garrantzitsua dago latinez: horrela Marsilio Ficino (1433-1499) edo Pico della Mirandola (1463-1494) filosofoek ideia platonikoak zabaldu zituzten. Bestetik, genero eta lan klasikoak italierara egokitzen joanen dira. Errenazimendu garaian literaturan errepikatzen diren gaiak: 1.- CARPE DIEM: gaurko eguna aprobetxatu, gozatu momentukoa. (Mientras hablamos, huye el tiempo enemigo; Aprovecha el momento, sin fiar en absoluto en el mañana). IV. mendean Ausonio poeta latindarrak gai honi forma sinbolikoa eman zion larrosa baten bidez: larrosa baita gizakiaren aldibaterako edertasuna. (recoge, doncella, las rosas mientras este nueva flor de tu juventud, y ten presente que de la misma manera la vida se te va) Erdi Aroko kristau literaturan, bizitzaren laburtasuna ageri da, eta berau aprobetxatzearen beharra kristau gisa. Azkenik topiko hau Errenazimenduan berpizten da klasikoen ikuskera berriz hartuz. 2.- BEATUS ILLE: Zoriontsua hura, hiriko bizimodu frenetikotik ihes egin eta bakea landan aurkitu duena. Beatus Ille izena Horacioren poema baten lehendabiziko bertsoan ageri da: Feliz aquel que, sin negocio alguno, Como los hombres de antaño Los campos paternos con su yunta labra Libre de usura, al que nunca…

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

25 2014/2015. ikasturtea

Hiriaren (zibilizazio) eta mendiaren (bizitza naturala) arteko desberdintasuna nabarmen agertzen da XVI. mendeko literaturan. Beatus Illerekin loturik, aipatu behar da. Errenazimenduko literaturaren gai atseginetako bat artzaintzari buruzko izan zela, bukolismo gisa ezagutua. Artzainak lehenaldiko mundua irudikatzen zuen, adin ezberdinek oker bideratu zutena. 3.- LOCUS AMOENUS: Toki idilikoa. Virgilio oinarrizko eredu literario izan zen Bere Bucolicas edo Eglogas izeneko obrak elkarrizketen bidezko poemak izan ohi ziren eta bertan beren arazo sentimentalak azaltzen zituzten benetako pertsonaiak zeuden, artzaintza-goitizen batzuen atzean ezkutatuta.

3.2.1 MAITASUNAREN LIRIKA: PETRARKISMOA. PETRARKAREN CANZIONEROREN BERRIKUNTZA TROBADOREEN POESIA ETA DOLCE STIL NOVO.

Italiako Erdi Aroko poesia handia Italiako literaturak Europako Erdi Aroko kulturari eman zizkion hiru idazle nagusiek Errenazimenduko espiritu berria iragarri zuten. Hiru idazle horietako bi poetak ziren: Dante amaitzen ari zen garai osoa sartu zuen bere obra erraldoian; Petrarkak, berriz, poetika modernoaren sentikortasuna inauguratu zuen. Bestalde, Boccacciok Erdi Aroko genero baloratuenetako bat, narrazio laburra, alegia, bere puntu gorenera eraman zuen. Hiru idazle hauek, hala ere, bazuten aurrekaririk; izan ere, Danteren aitzinetik, bazegoen Italian tradizio poetiko luzea: Poesia erlijioso frantziskotarra: San Frantzisko Asiskoren Cántico de las

criaturas (1182-1226). Siziliako eskola: XIII. mendearen lehenengo erdian Gorteko poesia, trobadoreen

estilo atseginaren eragin handia zuena. Dolce stil novo: XIII. mendeko bigarren erdian Florentziako eskola poetikoa,

eskema atsegina analisi psikologiko handiago baten bidez gainditu zuena: Guido Guinizelli (1235-1276) eta Guido Cavalcanti (1250-1300).

1.- Dante: La Divina Comedia Erdi Aroko literaturako lan handi hau, gizakiaren patuaren kristau ikusmolde sakon batean oinarritzen da. Florentziako Dante Alighierik (1265-1321) bere garaiko borroka politikoetan hartu zuen parte era aktiboan eta horregatik, bere jaioterritik erbesteratu egin zuten. Italiako unitatearen defendatzaile sutsua izan zen. Latinez hainbat tratatu idatzi zuen literatura, politika edo filosofiari buruz. Italieraz maitasunezko poesia (Rime) eta Vita nuova idatzi zituen. Azken lan horretan poema batzuk tartekatu arren, prosaz adierazi zuen Beatrizenganako maitasuna haurtzaroan ezagututako neska eta oso gazte hil zena. Bere estiloarengatik eta ideiengatik (Beatriz donna angelicata da), lan horiek dolce sitl novoren barruan sartzen dira.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

26 2014/2015. ikasturtea

1307 eta 1321. urteen artean idatzitako Divina Comedia garai guztietako maisu lanetako bat da. Poemaren hiru zatiak hiruko kateatuetan idatzita daude, eta horietan Dantek hilobiaz haraindiko mundura egindako bidaia alegorikoa kontatzen du. Infernuan eta purgatorioan Virgilio poeta du gidari eta paradisuan, aldiz, Beatriz maitea. Bidetik topatzen dituen pertsona zigortu edo beatifikatuen bidez, Dantek gizadiaren historia laburtu eta Erdi Aroan munduari buruz zegoen ikuspegia adierazi zuen, bere arazo sozial, politiko eta erlijiosoekin. Horrez gain, ezin du ezkutatu bere hurkoen dramen aurrean sentitzen duen zirrara, Errenazimenduko humanismoa aurreratu zuena. 2.- Petrarca eta Canzionere Francesco Petrarca (Arezzo 1303 – 1374 Arquá). Florentziatik kanporatua izan zen notario baten semea zen. Petrarca beti florentziarra sentitu bazen ere, ez zen sekula han bizi izan. Izan ere, familia guztia Avignonera deserriratu zen 1327an. Han Petrarcaren maitasunezko poesia inspiratu zuen emakumea ikusi zuen, Laura. (Ez da bere egiazko izena, baina izen hori eman zion liburuan). Francesco Petrarca idazlea gizon modernoa izan zen, bere kezka intelektuala zela eta. Bere bizitzaren ezaugarri nagusia Frantzia eta Italiaren artean egin zituen bidaiak dira. 1340an erramuz koroatu zuten Erroman poeta gisa. Humanismoaren aitatzat hartzen da. Humanismoa Antzinaroa berreskuratzeko ahaleginean oinarrituko mugimendu kulturala izan zen eta horixe bera izan zen Errenazimenduko oinarri ideologikoa. Antzinako Erromako idazleak sakon aztertu zituen eta liburu asko idatzi zituen latinez: tratatu filosofikoak eta erlijiosoak, lan historiakoak eta poesia lirikoa eta epikoa. Hala ere, askoz garrantzitsuagoa da italieraz idatzitako lana. Bere Canzionerean Laurari zuzendutako maitasunezko poesiak bildu eta antolatu zituen. Danteri Beatrizekin gertatu zitzaion moduan, Petrarcari ere Laurarekiko sentitzen zuen ezinezko maitasuna zapuztu egin zitzaion, neska gazte hil baitzen. Sentimenduen barnean ikertzeko sakontasunak eta bere estiloaren perfekzio formal eta metrikoak eragin handia izan zuten Europako geroko lirikan; batez ere, Errenazimendukoan. Petrarcak Laurarengan izan zuen pasioa adierazteko moduak izugarrizko eragina izan baitzuen poeta europarren hurrengo belaunaldietan. Petrarcaren lanik inportanteenetarikoa Canzionere liburua izan zen, 1336 eta 1374. urteen artean idatzia. Liburuan 366 poesia biltzen dira, gehienak sonetoak, ez dagokion maitasun istorioez mintzo da (ezinezko maitasuna). Sufrimendua da nagusi. Canzionere obrak honako hau eman zion Urrezko Mendeetako poesiari: Maitasun-prozesuaren egitura. Maitasunezko sentimenduaren introspekzio arina. Hainbat motibo (maitearen irudia, deskribapen fisikoa…) Topiko batzuk, hala nola, “sua-hotza” aurkakotasunak. Metrika eta hizkuntza poetikoa.

CXXXII Sonetoa: Si so es amor, ¿qué es esto que yo siento? Mas si es amor, por Dios, ¿qué cosa y cuál? Si es buena, ¿por qué es áspera y mortal? Si mala, ¿por qué es dulce su tormento?

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

27 2014/2015. ikasturtea

Si ardo por gusto, ¿por qué me lamento? Si a mi pesar, ¿qué vale un llanto tal? Oh viva muerte, oh deleitoso mal, ¿por qué puedes en mí, si no consiento? Y si consiento, error es quejarme. Entre contrarios vientos va mi nave -que en alta mar me encuentro sin gobierno- Tan leve de saber, de error tan grave, Que no sé lo que quiero aconsejarme Y, si tiemblo en verano, ardo en invierno. Ataza: Petrarcak egiten duen hausnarketak zer inpresioa gailentzen da? Zer baliabide literario erabiltzen du gehien, eta zer harreman dauka gaiarekin? Zer ikuspuntu azaltzen da? Zer poema-mota da eta zer errima dauka?

CCXCVIII Cuando me vuelvo a contemplar los años Que han extinguido mi ilusión huyendo, Y el fuego en el que helado estaba ardiendo, Y acabado mi paz de desengaños Roto la fe de amorosos desengaños -mi bienestar en dos partes rompiendo, Que una en el cielo está, la otra yaciendo- Y perdido el provecho de mis años Yo me recobro, y me hallo tan desnudo Que mucho envidio a toda extrema suerte: Tal pena y miedo tengo de mí mismo. ¡Oh mi estrella, oh Fortuna, oh Hado, oh Muerte, Oh día para siempre dulce y crudo, Cómo me habéis hundido en el abismo! Francesco Petrarca Canzionere

MAITASUNAREN LIRIKA. PETRARKISMOA

Francesco Petrarcaren Canzionere ospetsuak maitasunezko poesia unibertsalerako adibide gisa balio izan zuen XVI eta XVII. mendeetan zehar. Petrarkismoak bere

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

28 2014/2015. ikasturtea

jatorria aitzineko bi tradiziotako liriketan izan du oinarri: Trobadoreen poesian eta Dolce Sitl Nuovon. 1.- Trobadoreen tradizioa: Trobadoreen poesia Frantziako Proventza eskualdean sortua da, eta garai hartako gizarte ereduei erantzuten die: poetak (morroi, menpeko) bere maitasuna “damaren” zerbitzura. Ezinezko maitasun bat zen, poetak eskuraezina zen emakume bat nahi baitzuen: ezkondua egoteagatik, edo gizarte maila altuago batekoa izateagatik… 2.- Dolce Stil Nuovo: Estilo berri honek morroi/menpeko erlazioa kendu zuen eta damaren botere beatifikatzailea sartu zuen. Emakumea Donna angelicata da, zerutiar mezularia. XIII. mende amaieran garatu zen mugimendu berri honetan aipagarria da Dante Alighieri; berari zor zaio eskolaren izena, nahiz eta bera stilnuovista konbentzitua ez izan. Petrarcaren Laurak eskola honetako emakumeek duten ezaugarri batzuk izanen ditu. PETRARCAREN CANZIONEREREN BERRIKUNTZA Petrarcak tradizio honi ordura arte ez zeuden elementu berritzaile gehituko dizkio. Europan barrena hedatu ziren poesia Petrarkistaren ezaugarri nagusiak ondoko hauek dira: 1.- Poetak maitasun prozesuaren azterketa zehatza egiten du, eta norbanakoaren maitasun gatazkaren ideia, sentimendu kontrajarriak agerian utziz: pena-gozamena, bizitza-heriotza… indartzen du. Paz no encuentro, y no tengo armas de guerra; Temo y espero; ardiendo, estoy helado; Vuelvo hasta el cielo, pero yazgo en tierra; No estrecho nada, al mundo así abrazado. 2.- Petrarcaren poesiak maitearen irudia eztitzen edo gizatiar bihurtzen du: fisikoki deskribatzen du, bere edertasuna nabarmentzen du, bertuteak agerian uzten ditu, perfekzio espirituala aipatzen du… Oro el cabello, el rostro nieve ardiente, Cejas de ébano y ojos como estrellas. 3.- Maitasun pasioan naturak parte hartzen du, egoera animikoaren isla gisa edo markoa zehazterakoan. Valle que de mis quejas hoy se llena, Río que con mi llanto amargo creces, Fieras silvestres, lindas aves, peces A los que una, y la otra, orilla frena.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

29 2014/2015. ikasturtea

4.- Petrarcak erabiltzen duen zintzotasun tonuari esker eta barne sentimenduen aitorpenari esker, ordu arte ezezagunak, irakurlea erraz identifikatzen da berarekin. No hay médula en mis huesos, sangre en fibra Que no hayan temblado cuando hei do Junto a la que en su peso suspendido Me tiene, y muerte y vida allí equilibra. Filosofia neoplatonikoaren elementuak Petrarkismoak jaso zituen; batez ere, XVI. mendean Europako bertze literaturetara hedatzean. Horrela azaltzen da erraterako sentsualismoaz gain, poesiaren gaia espiritualista eta idealista izatea. Petrarkismoaren ideologian agertuko diren ideia neoplatonikoak honako hauek dira:

Mundua, Jainkoaren jariatze den aldetik, jainkozko munduaren isla bihurtzen da.

Maitasunak indar garbitzailea du, maitearen edertasunean islatzen baita. Edertasun absolutu eta espirituala da.

Petrarca Aro Modernoaren lehenbiziko klasikoa bihurtu zen, eta baita herri hizkeraren sortzaile poetikoaren pizgarri ere. PETRARKISMOA EUROPAN Kontinenteko gainerakoak ez ziren sor agertu Italiatik etorritako berrikuntzen aurrean. XV. mendean jada aurrea hartzen duten ezaugarriak ikus badaitezke ere, bakarrik XV. mendean hitz egin daiteke Europako Errenazimendu bati buruz, oso bikaina izan zena herrialde erromanikoetan. Pietro Bembo (1470-1547) izan zen Petrarcarengan poesian herri hizkeraren ezaugarriak aurkitu zituena. 1501ean argitaratu zuen Petrarcaren Canzioneroa bere iruzkinekin. 1525ean, Prosas de la lengua vulgar liburuan, Italiako poesiaren paradigma klasiko gisa proposatu zuen Petrarca. Bemboren Errimak (Las rimas) liburuan Petrarcaren gaiak eta formak imitatzen dira. Egile hau bere garaikideendako maitasunaren poeta izan zen, Bigarren Petrarcaren fama lortu zuen. Frantzian hiru figura nagusi nabarmentzen dira: XVI. mendearen erdialdera, poesia errenazentista berria agertzen hasiko da. Petrarcarengan inspiratutako mugimendu modernoa La Pleyade taldearekin hasi zen. Talde honetan zazpi idazle zeuden, horien artean nabarmentzekoa: Pierre Ronsard. 1.- Pierre de Ronsard, (1524-1585), inspirazio petrarkista zuen olerkari emankorra izan zen. Sonetos para Helena lanean maitasun berantiarra islatu zuen. Bertze poeta nabarmen batzuk: Joachim du Bellay (1522-1560) eta Theodoren D’ Aubigne (1552-1630) dira, azken hau erlijio gerrari buruzko epopeia den Las trágicasen egilea da. Gaur egun, oraindik ere, Ronsard da frantziar poeten artean prestigio unibertsal handienetarikoa duena. Antonio Machadok berak poeta klasikoen artean maitatuenetarikoa poeta frantses hau zen. 2.- François Rabelais (1494-1553) mediku eta intelektual handia grekoan aditua, Gargantúa eta Pantagruel nobela komikoa eta nahasiaren egilea da. Bertan,

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

30 2014/2015. ikasturtea

protagonistak diren bi erraldoien ibileraren harian, garaiko gizartea satirizatzen da sormen linguistiko eta narratibo handiz. 3.- Michel de Montaignek (1533-1592) genero berri bat sortu zuen Ensayos lanarekin. Hauek ikuskera pertsonal batetik eginak dauden mota guztietako gaiei buruzko gogoetak dira. Portugalen ere Petrarkaren jarraitzaileak diren poetak aurkitzen ditugua: Francisco Sa de Miranda ( 1481-1558) errate baterako; eta, batez ere, portugaldar olerkaririk nagusiena den Luis de Camoens (1524-1580), O Lusiadas lanaren egilea. Epopeia landu eta aberkoia da, Vasco de Gamaren espedizioei buruzko ia bederatzi mila bertsoz osatua. Errenazimendu alemaniarra erlijio kutsuz betetzen da; izan ere, berritzaile handia den Martin Luterok (1483-1546), aleman literario eta jasoa sortzen du bere ideiak zabaltzeko. Ingalaterran, Thomas Wyattek (1503-1542) eta H. Howardek, Surreyko kondeak (1517-1547) Italiako kutsua duen poesia sartzen dute. Azken honekin poesia ingelesean hain ohikoa zen hamaika silabako bertso lerro zuria (errimarik gabekoa) finkatu zen. Olerkaririk nabarmenenak Philiph Sidney (1554-1586) eta Edmund Spenser (1552-1599) dira. Eragin klasikoak Isabelen garaiko eklosio handia aurreratzen duen antzerkiaren nolabaiteko garapena adoratzen du. Spenserrek ospetsu egin zuen Soneto Spenseriano deitutakoa, errimak tartekatu egiten dituen hiru kuarteto: abab/bcbc/cdcd.

PROSAZKO NARRAZIOA: BOCCACCIO

Giovanni Boccaccio italiarra (1313-1375) bankari baten semea zen eta hezkuntza arduratsua jaso zuen. Oso idazle kezkatsua izan zen eta hainbat genero jorratu zuen (gai klasiko, artzaintza, sentimendu, zaldun eta abarrei buruzko nobelak, bertsoz eta prosaz idatzitakoak). Humanista ere izan zen, Petrarcaren laguna eta Danteri buruzko lehenengo aditua. Bere maisu lana Decameron (1349-1351) da. Bertan gazte talde bat landan errefuxiatuta dago, 1348ko izurrite ikaragarritik alde egiteko eta bitartean, elkarri ipuinak kontatzen dizkiote, entretenitzeko asmoz. Kontaketak mota askotakoak dira, baina interesgarrienak garaiko gizartearen giro errealista duten ipuin komikoak dira.

Giovanni Boccaccioren aitari ez zitzaion batere gustatzen bere semeak zituen kezka literarioak, hori dela eta, Napolesera igorri zuen Zuzenbidea eta Komerzioa ikastera. Napolesen ezagutu zituen bizitzak eskain zitzaizkion gozamenak, plazerrak… eta Fiammetta izeneko neska batez maitemindu zen.

1340. urtean, Florentziara itzuli ondoren, bere bizitzan eta obran eragina izan zuten bi gertaera bizi izan zituen. 1348ko izurrite beltza, eta Petrarcarekin hasi zuen

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

31 2014/2015. ikasturtea

adiskidetasuna. Garai horretatik aitzina, Boccaccioren etxea jarduera humanistikoak egiteko elkarte bihurtu zen.

Giza maitasuna Boccaccioren literatura lanak bi hizkuntzetan daude: 1345. urte arte italieraz

idatziaz, eta urte horretatik aitzin latineraz. Lehendabizikoak maitasunaren ingurukoak dira, baina ez dira maitasun platonikoak Petrarcaren estilora; gorputzak eta arimak parte hartzen duten maitasuna da. Boccacciok haragizko gozamena lortu nahi duen maitasuna erakusten du.

Decameron Ipuin laburrez osatutako bilduma bat

da Decameron eta izenburuak “Hamar egunak” erran nahi du. Ipuin hauek 1349 eta 1351. urteen artean bildu zituen liburu gisa, iturri desberdinetatik hartutakoak dira: ipuin folklorikoak, anekdoktak, Erdi Aroko adibideen bildumak… Decameronek aitzinetik eginak ziren ipuinen kolekzioak gainditzen ditu, baita Mila eta bat gau ere. Egitura da liburuaren berrikuntza nagusienetakoa. Ehun nobelatxoak (novella-k italieraz ipuin laburra erran nahi du) hamar egunetan kontatuak daude, hamar narratzaile erabiliz: zazpi emakume eta hiru gizon. 1348. urtean Florentzian izan zen izurrite beltzatik ihesi doazen hamar gaztek, landa herri batean bilatuko dute babesa. Hemen denbora pasa gisa eta beldurrak atzentzeko asmoz, txandako istorioak kontatzea erabakitzen dute.

Izugarria izan zen Boccaccioren eragina eta arrakasta Europa guztian, imitatzaile anitz izan baitzituen bazter guztietan.

ARO BERRIKO KLASIZISMOA: EUROPAKO ANTZERKI KLASIKOA, INGALATERRAKO ANTZERKI

ISABELDARRA

XVII. mendearen erdialdera, absolutismoa gailendu zen sistema politiko gisa Europa guztian Ingalaterran izan ezik. Botere guztia monarkia absolutistak zuen, gorte eta instituzioen erranei jaramonik egin gabe. Noblezia eta Eliza ziren estamentu pribilegiatuak, beraien esku baitzeuden botere eta aberastasun politikoa. Burgesiak eta herri xeheak (nekazariak) berriz, zergak ordaindu behar zituen. Mende oso batez ia-ia (1559-1659) erlijio gerrak izan ziren Europan, Espainiak politikoki Europan zuen nagusitasuna galdu zuen, eta potentzia berriak agertzen hasi ziren: Holanda eta Ingalaterra.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

32 2014/2015. ikasturtea

EREDU POLITIKO BERRIA Hogeita hamar urteko gerran (1618-1648) bi gatazka elkartu ziren: Espainiako

Gerra Holandaren aurka, eta katolikoen eta protestanteen gatazka Alemanian. Austroen dinastiaren boterea zegoen jokoan (espainiarrak eta alemanak) Europan, horregatik hartu zuten parte Europako monarkia handiek XVII. mendean (Ingalaterra, Suedia, Dinamarka eta Frantzia). 1635. urtera arte gerra Espainiaren aldekoa izan zen, baina Frantziaren parte hartzeak (nahiz eta Frantzia katolikoa izan, Holandarekin eta protestanteekin bat egin zuen) Espainiaren garaipenaren amaiera ekarri zuen.

MONARKIA ABSOLUTISTA: Luis XIV.arekin (1643-1715) gobernu absolutistak bere maila gorena lortu zuen.

“Estatua ni naiz” zioen Luis XIV.ak. Erregearen esku zegoen Gobernua eta Justizia. Ingalaterran, Tudor-en monarkiapean erregeek parlamentuarekin batera

gobernatzen zuten. Baina Isabel I.a ondorengorik gabe hil zelarik 1603an, dinastia berria monarkia absolutista ezartzen saiatu zen, Europako gainerako herrialdeetan gertatu zen bezala. Carlos I.a erregearen eta parlamentuaren arteko enfrentamenduak gerra zibila izan zuen ondorio. Parlamentuaren ejertzitoaren garaipenak (Oliver Cromwell-en buruzagitzapean) Europako monarka baten lehenbiziko exekuzioa ekarri zuen. Exekuzioaz gain, feudalismoaren arrastoekin amaitu zuen aipatutako Parlamentuak. Modu honetan merkatuaren eta nekazaritzaren kapitalismoa martxan jarri zen. Iraultza industrialaren oinarri izanen zena XVIII. mendearen amaieran.

DEMOGRAFIAREN ETA NEKAZARITZAREN KRISIA Europak atzerakada demografiko handia izan zuen; batez ere, Alemanian, Italian

eta Iberiar Penintsulan. Atzerakada horren arrazoia hogeita hamar urteko gerra (1618-1648) eta izurriteak izan ziren. Honen guztiaren ondorioz, nekazal produktuek behera egin zuten, ez baitzen jenderik aski lurra lantzeko. Gosea herritarren artean zabaldu zen eta jende anitz Ameriketara emigratzen hasi zen.

METODO ZIENTIFIKOEN HASTAPENAK Ezagutza berriak eta metodo zientifikoak bizitza praktikoan sor zitezkeen

arazoak konpontzeko erabiltzen hasi ziren garai honetan. XVII. mendeko asmakuntza industrialaren adibide garbia erlojuetan sartzen hasi ziren penduluak izan ziren. Garai beretsuan asmatu ziren sakeleko erlojuak.

Teoriaren alorrean, matematikan izan ziren aurrerapenak. Newtonek egin zuen aurkikuntzarekin maila gorena jo zuen: grabitatearen legea. Unibertsoari buruzko datu berriek gizakiak munduari buruz zuen ikuskera aldatzera behar zuen. Testuinguru honetan Descartes aipatzea ezinbertzekoa da, bera baitugu arrazionalismoaren sortzailea.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

33 2014/2015. ikasturtea

ANTZERKI ISABELDARRA

XVII. mendean, Errenazimendu garaiko autoreek bultzatu zuten estetika klasizistaren kontsagrazioa ailegatu zen. Horrez gain, ezaugarri berriak sartu zituzten. XVII. mendea antzerkiaren mendea izan zen.

XVII. mendearen bigarren erdialdean, Isabel I.aren eskutik Ingalaterrak gorakada ekonomikoa nabarmena izanen du. Gorakada ekonomiko hau literaturan ere islatuko da; batez ere; antzerkigintzan. Garai honetan agertuko da Willian Shakespeare.

Garai honetako antzerkigintzaren loraldian eragin izan zuten arrazoietako

batzuk: 1.- Ingalaterraren potentzia ekonomikoaren nagusitasuna. 2.- Antzerki taldeen profesionaltasuna. Profesionaltasun hau lortzeko Gortearen

eta nobleziaren laguntza aipatzea beharrezkoa da. 3.- Antzezpenak egiteko lokalak eraikitzea. Antzerki isabeldarra bertsoz idazten zen, bertso zuria deiturikoa. Bertso luzeak

ziren, amaieran errimarik gabekoak, ia-ia prosa ziruditenak. Gaiak mota desberdinetakoak izan zitezkeen:

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

34 2014/2015. ikasturtea

Antzerki historikoak, Ingalaterraren goraldia erakusten zuten, sentimendu abertzalea erakusten zuen.

Komediak gaizki ulertuz betetako maitasunezko gaiak erakusten zituen (amaieran konpondu egiten zirenak)

Tragedia izan zen antzerki isabeldarraren prestigio handiena lortu zuen generoa.

Antzerki isabeldarra irakurtzeko unean, ezin ditugu dekoratuak, tresneriak, argiak… irudikatu. Izan ere, plataforma baten gainean oinez ibiltzen baitziren antzezleak. Aktoreek hitza zuten apaingarri preziatuena. Autoreen artean, nabarmentzekoa da Thomas Kyd (1557-1595), “mendeku tragediaren aita kontsideratzen den Espainiako tragedia (1592) lanarengatik. Kydek istorio honetan Jeronimoren mendekua aipatzen du, beldurra, etsipena, heriotza… Lan honen egilearen bizitza ez zen hobea izan; izan ere, Kyd atxilotu eta torturatu egin zuten. Kartzelatik ateratakoan idazten zuen konpainiatik bota egin zuten. Christopher Marlowe (1564-1593) antzerkigintzan garai berria sortu zuena izan zen. Marloweren elementu interesgarriena Heroi Marlowianoa sortzea izan zen. Gizon honek muga sozialak eta fisikoak gainditu zituen bere helburua lortzeko: jakinduria eta boterea. Dena den, jakinduriaren edo boterearen goren mailara igotzeak ez dio onik egiten, handinahikeria horrek Jainkoaren eta gizakiaren legeak haustea ekartzen baitio. Tragedia hauen heroiek garai hartako munduaren ikuskera nola aldatu zen ikusarazi nahi digute. Erdi Aroko tradizioa eta gizaki errenazentistaren arteko eztabaida sortzen du. William Shakespeare Bizitza William Shakespeare Stratforden, Warwick-ko konderrian, 1564. urtean jaio zen. Bere familia ohorezkoa, baina txiroa zen. Bere aita artile-merkataria zen, eta William Shakespeare hamar seme-alabeetatik zaharrena zenez, eta aitak bere lanbidearekin jarrai zezan nahi zuenez, horretarako soilik behar zuen heziketa eman zion, bertze helbururik edo ilusiorik izan ez zezan. Hori dela eta, oraindik hemezortzi urte bete gabe zituenean, bere aitak ezkonarazi zuen nekazari aberats baten alabarekin, Ann Athquayrekin. Berehala, alaba bat izan zuten, Susana; eta gero, bixkiak: Judit eta Hammet (Hammet, zortzi urte bete zituenean, hil zen). William Shakespeare, 1587an, Londresera ihes egin zuen. Uste denez, isilpeko ehiza zela eta, egin zuen delitu batengatik. Londresen antzerki giroan sartu zen; lehenik, ikusle nobleen zaldiak zaintzen, beranduxeago aktore gisa. 1594an, Shakespeare The Lord Chamberlains Men konpainian sartu zen eta enpresarikide izatera pasatu zen. Lord Chamberlains Men konpainian garai hartako aktore eta dramaturgo hoberenak zeuden. Arrazoi horrengatik beraien antzezpenak jendez gainezka egoten ziren. William Shakespearek, 1608an, bere sonetoak argitaratu zituen, haietako anitz beltzaran eder bati eskainiak (dark lady). 1610ean, bere herrira erretiratu eta jubilatu zen. 1616ko apirilaren 23an hil zen. Ingeles Barrokoaren antzerkigilerik garrantzitsuena izateaz gain, Shakespeare literatura unibertsalaren sortzaile handienetako bat ere bada. Bere idatzien bitartez antzerkiak modernitatea eskuratzen du; aldi berean, Erdi Aroan galdutako greziar antzerkiaren sakontasuna berreskuratu zuen. Gainera, bere

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

35 2014/2015. ikasturtea

obrak ahaztu ezinezko pertsonaia sorta utzi digu. Hala ere, anitz solastu izan da Shakespearen lanen egiletasunaren inguruan, zenbaitek uste baitu ez zela bera izan bere izena daramaten lanen egilea. Hau errateko bi arrazoi erabiltzen dituzte gehienbat: batetik, lan shakesperioanoak erakusten duen jakintza kulturala (gorteko hizkera, bertze hizkuntza modernoen ezagutza, legeak…) eta, bertzetik, William Shakespearen heziketa eta formakuntza. Bertzalde, dirudienez, ez da eskuizkribu bakar bat ere gorde bere izenarekin. Misterio honek ikerketa anitz eragin ditu, eta batzuek diote Francis Bacon edo Marlowe dramaturgoa izan daitezkeela Shakespearenak zirela erraten ziren lanen egileak. Antzerki modernoaren sorrera XVI. eta XVII. mendeen artean, antzerkiak bere ezaugarri modernoak eskuratu zituen Lope de Vega, Calderón de la Barca, Moliere eta Shakespearen eskutik. Hau lortu zen Berpizkundean sortu zen bizitzarekiko baliospen berriari esker. Antzinako literaturaren helburua mundu ideal bat irudikatzea zen, horregatik greziar antzerkian jainkoek pertsonaientzako hautatutako patua gatazka sorbide zen. Literatura modernoak, berriz, eguneroko bizitza irudikatzea du helburu, horrela pertsonaien gatazka pertsonalak, beraien sentimendu, bizio eta bertuteekin zerikusia izanen dute, baita bakoitzaren historia eta ingurunearekin ere. William Shakespeare idazlearen 37 antzerki lanak horren adibideak dira. Bertan bertsoa eta prosa tartekatzen dira. Bizitzan bezala, lan hauetan elkarren eskutik doaz ikuspegi erreala eta irreala, tragikoa eta komikoa, nahiz garrantzitsua nahiz axolagabekoa. Bere obra hiru multzotan sailkatzen da, izan ere, landu zituen genero guztietan zer errana utzi baitzuen: Drama historikoak Komediak Tragediak

1.- Drama historikoak Gai nagusia boterea eskuratzeko borroka da. Ohiko doinu elezahar eta mitikotik urrun, pertsonaia historikoak gizatartuak agertzen dira. Giroa kontuan hartuz, bi mota bereiz daitezke: Ingalaterrako Historia: Ingalaterrako histoiaren ia hiru menderi buruzko

hamar pieza dira, guda zibilek ekarritako gatazkei buruzkoak batik bat. Aintzinako Historia: giro grekolatinoa. Obrak hauek dira: Julio Cesar. Bruto pertsonaian oinarriturik dago,

honek, Erroma askatzeko asmoz, Cesar hiltzen duelarik. Azkenik porrot egiten du, gainontzeko azpikarien handinahiaren biktima bihurtzean.

Antonio eta Cleopatra. Erromatar jeneral bat eta erregina egipziar baten arteko maitasunak heriotzara bideratzen ditu, garaiko interes politikoen aurkako maitasuna baitzen.

2.- Komediak: errealitatea eta fantasia Shakespearen komedietan azpimarratzekoak dira nahaspilaren teknika ezin hobea eta sentimenduen hausnarketa. Obra ugari gortean girotutako italiar itxurakoak dira.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

36 2014/2015. ikasturtea

Adibidez: Mucho ruido y pocas nueces, La fierecilla domada eta Bien está lo que bien acaba. 3.- Tragedia handiak Gehienak lan helduak izanik, Shakespearen antzerki maila gorenaren adierazle dira. Gizakiaren pasioaren sinboloak ordezkatzen dituzten protagonisten bitartez, idazleak gizakiaren arima konplexuaren eta bizitzaren oztopo nagusien deskribapena egiten du. Romeo eta Julieta: bi senideen arteko gorrotoa eta zorigaitza batu egiten dira

protagonista gazteen arteko harremana oztopatuz, hauek maitale sutsuaren adibide direlarik.

Hamlet: Danimarkako printzeari eraildako aitaren mamua agertzen zaio, mendekuaren bila. Bakarrizketa ospetsuetan islatutako zalantzak eta ezbai jasan ezinak dira protagonista gaztearentzat, ama eta Hamleten maitalearen aita errudunetako bi direlako. Azkenik, eta bere bizitzaren kontura, gazteak mendeku odoltsua burutzea lortzen du.

Otelo: Yago maltzurrak Oteloren jelosia pizten du, eta ondorioz, honek Desdemona emazte errugabe bere eskuez itotzen du.

Macbeth: emazteak eragindako botere nahiak Macbeth noble eskoziarra krimena burutzera bideratzen du. Amaiera tragikoaren aurretik, bikoteak sufrimendu latzak jasanen dituzte koroa eskuratu izanagatik.

Lear Erregea: protagonista zaharrak, alaben maitasuna neurtu nahian, benetan maite duen gazteena erbesteratzen du, bertze bien hipokresiak bultzatuta. Azkenik, tronutik kentzen dute, eta bazterturik, erdi erotuta amaituko du.

Shakespearen ezaugarri bikainetako bat bere idazkerari ematen dion balio poetikoa da. Erabat moderno egiten duen bigarren ezaugarria fikzioaren haustura izanen litzateke. Ikusleari erakustarazten dio ikusten ari dena antzezlana dela soilik. Hona hemen bere baliabiderik erabilienak:

1. Antzerkia, antzezpenean sartzea. Pertsonaiek beraiek ere antzerkiaren antzezpena ikusten dute. Hamleten gertatzen den bezala.

2. Shakespearen lanen protagonistak antzerkiko pertsonaia gisa ikusten dute beraien burua.

3. Baliabide aipagarrienetako bat, bere lanetan txiste eta hitz joku bidez egiten duen erabilera da.

Muduko literatura / Literatura Unibertsala

37 2014/2015. ikasturtea