Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

11
Kuetoko laguntza gela Mineralak, harriak eta lurzorua 4 Euria egiten duenean, ura haitzuloaren goiko aldetik sartzen da. Orduan, ur tantak lurrera erortzen badira, tantetan disolbatuta dagoen kareharriak dorre antzeko batzuk sortzen ditu, estalagmitak. Eta tantak goian zintzilik geratzen badira, kareharriak zutabe moduko batzuk sortzen ditu, estalaktitak. Harrigarria, ezta? Denboraren poderioz urak kareharri izeneko harrian Izandako eraginak

Transcript of Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Page 1: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Kuetoko laguntza gela

Mineralak, harriaketa lurzorua

4

Euria egiten duenean, urahaitzuloaren goiko aldetiksartzen da. Orduan, ur tantak lurrera erortzen badira, tantetan disolbatuta dagoen kareharriak dorre antzeko batzuk sortzen ditu, estalagmitak.

Eta tantak goian zintzilikgeratzen badira, kareharriakzutabe moduko batzuk sortzen ditu, estalaktitak.Harrigarria, ezta?

Denboraren poderioz urak kareharri izeneko harrianIzandako eraginak sortu ditu forma miresgarri horiek.

Page 2: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Kuetoko laguntza gela

Page 3: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Harriak

1.Zer dira harriak?

2. Nolakoak dira harriak? Harri guztiak mineralez osaturik daude.

Harriak naturan egoten dira eta Lurraren zati solidoa dira.

Harri batzuek, mineralez gain, maskorrak eta animalien beste hainbat hondar izan ditzakete. Kareharria da halako harri bat.

Beste harri batzuk hainbat mineralezosatuta daude. Adibidez, granitoa;izan ere, kuartzoa, feldespatoa eta mika ditu.

Harri batzuk mineral bakar batez osatuta daude. Esaterako, marmola kaltzitaz eratuta dago.

Harri batzuk gogorrak dira; marmola, esaterako. Beste batzuk, bigunak; buztina, adibidez. Likidoak ere badira; petrolioa, kasu.

Page 4: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

3. Nondik ateratzen dira harriak?

Hobi deitzen zaie harriak ateratzeko erabiltzen diren tokiei.Lurraren gainazaletik edo oso sakonera handitik ateradaitezke harriak.

4. Zertarako erabiltzen dira harriak?

Pertsonok gauza askotarako erabiltzen ditugu harriak:

Energia lortzeko. Petrolioa harria da; eta gasa, gasolinak eta gasolioak lortzen dira petroliotik. Erregai gisa erabiltzen dira.

Eraikuntzarako. Buztina erabiliz, adreiluak eta teilak egiten dira. Marmola, granitoa eta arbela eraikinak eraikitzeko erabiltzen dira.

Industria-erabilerarako. Petrolioa erabiliz, plastikoak, pinturak eta ongarriak egiten dituzte fabriketan.

Harrobiak: harriak ateratzeko aire zabalean dauden lekuak dira, adib: granitoa.

Meategiak: lurpean egiten diren zuloak edo tunelak dira. Mineralak eta harriak ateratzen dituzte, adib: ikatza.

Page 5: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Mineralak

1.Zer dira mineralak?

Naturan, mineral batzuk harrien osagai dira. Beste batzuk, berriz, solte egoten dira, beste ezerekin nahasi gabe.

Mineralak material naturalak dira eta osagai bakar batez osatuta daude.

2.Nolakoak dira mineralak?

Mineral bakoitza besteetatik desberdina da. Hauek dira mineralen zenbait propietate:

Kolorea. Mineral batzuek kolore jakin bat eduki ohi dute beti; malakita (berdea). Beste batzuk kolore batekoak edo bestekoak izan daitezke; kaltzita (zuria, laranja edo berdea).

Forma. Mineral batzuek forma erregularrak dituzte; piritak, adibidez. Forma irregularrekoak ere badira; malakita, kasu.

Gogortasuna. Mineral bat gogorra da, marratzen zaila bada. Diamantea da mineralik gogorrena; igeltsua, berriz, oso biguna da, azazkalez ere marra daiteke.

Distira. Mineral batzuk oso distiratsuak dira –pirita, esaterako–, eta beste batzuek ez dute distirarik –talkoak, adibidez–.

Pirita malakita

Page 6: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

43. Mineralak eta harriak

Lurraren gainazaleko harri guztiak mineralez osatuta daude.

4. Mineralen erabilerakPertsonok hainbat gauzatarako erabiltzen ditugu mineralak:

Eraikinak egiteko. Igeltsua erabiltzen da, besteak beste.

Metalak lortzeko. Magnetita erabiltzen da, esate baterako, burdina ateratzeko. Kalkopirita ere erabiltzen da, kobrea ateratzeko.

Bitxiak egiteko. Diamantea, errubia eta esmeralda erabiltzen dira, adibidez.

Page 7: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

LURZORUA

1. Zer da lurzorua?

Harrien gainean dagoen lur-geruzari lurzoru deritzo.Lurzoruak harri zatiak, ura, airea eta beste hainbat material ditu; besteak beste,animalien eta landareen hondarrak.

2. Nola osatzen da lurzorua?

Lurzorua oso astiro osatzen da. Hasieran, haizeak, izotzak etaeuriak harriak higatzen eta apurtzen dituzte.

Landareen eta animalien sustraiek harria zati txikitan apurtzen laguntzen dute.

Pixkanaka-pixkanaka, harrien zatiak animalien eta landareen hondarrekin nahasten dira. Izaki bizidunen hondarrek nahaste ilunbat osatzen dute: lurrustel izeneko nahastea.

Oso harri zati txikiak lurrustelarekin nahasten direnean, lurzorua osatzen da.

Lurzorua hauen bidez osatzen da: harria, haizea, euria, animaliak etalandareak.

3. Lurzoruak hainbat geruza ditu

Page 8: Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4

Lurzoruan, hainbat material dituzten hiru geruza hauek daude:

Lurzoruaren goiko geruzan, harea, buztina,ura, airea eta lurrustela daude.

Lurzoruaren tarteko geruzan, harriak, harea,buztina eta ur apur bat dago.

Lurzoruaren azpiko geruzan, harriak daude,eta ia ez dago urik.

4. Lurzoruaren zaintza

Lurzorua zaintzeko, hura estaltzen duten landareak babestu behar dira, landareen sustraiek eutsi egiten baitiote, eta horri esker, haizeaketa urak ezin baitute herrestan eraman.

Gainera, hostoek eta adarrek euri-ura geratzen dute, eta indar gutxiagoz iristen da.