LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan...

56
LURZORUA IRAKASLEEN GIDA DIDAKTIKOA Lurzoruaren eta lurzorua babestu beharraren garrantzia eskola-komunitatean zabaltzea

Transcript of LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan...

Page 1: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

LURZORUAIRAKASLEEN GIDA DIDAKTIKOA

Lurzoruaren eta lurzorua babestu beharraren garrantzia eskola-komunitatean zabaltzea

Page 2: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

1. argitalpena 2016

ENEEK. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

Material hau NEIKER TECNALIAk egindako NEOT-en egokitzapen bat da

Testua: Landatur SL

Argazkiak: Haritz Mayora/ ENEEK (iturria aipatzen dutenean izan ezik)

Irudiak: Javier Etayo (iturria aipatzen dutenean izan ezik)

Itzulpena: Eskura SL

Diseinu grafikoa: Jumoux

Lege Gordailua: BI-1776-2016

Material honetako edozein zati kopiatu daiteke, betiere iturria aipatzen bada

2

Page 3: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

• AURKEZPENA ............................................................................................................................................. 5

• GIDA DIDAKTIKOA ................................................................................................................................ 6 - Nori zuzendua dago? ............................................................................................................................... 6 - Helburuak ................................................................................................................................................. 6 - Aplikazio-testuingurua. Inplikatutako eremuak ........................................................................................ 8 - Edukiak .................................................................................................................................................... 9 - Orientazio metodologikoak eta jardueraren egitura. .............................................................................. 10 - Tenporalizazioa ...................................................................................................................................... 12 - Ebaluazio-irizpideak ............................................................................................................................... 13

• NEKAZARITZA EKOLOGIKOA EUSKADIN. ............................................................................................ 14

• LURZORUAK ............................................................................................................................................. 17

• GURE LABORANTZA EKOLOGIKOAREN OSASUNA AZTERTZEN. JARDUERAK: ...................................................................................................................................... 24 - Zer dakigu lurzoruari buruz? Bisita egin aurreko lana ...................................................................... 25 - ENEEK – Jauregibarria Baserrira bisita ............................................................................................. 30 - Ibarra Baserrira bisita. Gure nekazal ekosistemaren osasuna aztertzen .......................................... 31 1.- Elikagaiak ekoiztea ................................................................................................................... 33 2.- Biodibertsitatea babestea. ....................................................................................................... 35 3.- Lurzorua zaintzea. .................................................................................................................... 39 4.- Klima-aldaketa leuntzea. .......................................................................................................... 44 - Amaierako diagnostikoa: Nolako osasuna du gure nekazaritza-ekosistemak? ............................... 46 - Jardunaldi honen ondoren: Zer egin dezakegu ................................................................................ 47

• KONTSULTARAKO GIDA BEREZIA ......................................................................................................... 49

• DATU PRAKTIKOAK ............................................................................................................................... 55

• BIBLIOGRAFIA .......................................................................................................................................... 56

AURKIBIDEA

3

Page 4: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Batzuek lurrari begiratzen diote eta lurra baizik ez dute ikusten”“Hay gente que mira la tierra y ve tierra nomás”

Atahualpa Yupanqui

Page 5: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

AURKEZPENA

Material hau ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak prestatu du “Lurzorua” Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programaren barruan.

Lurzorua baliabide didaktiko gisa erabiltzea proposatzen du Programa honek, lurzoru emanko-rra zaintzeak nolako garrantzia duen erakusteko; izan ere, lurzorua ondasun mugatua da, zaindu eta babestu behar duguna, epe luzera garapen benetan iraunkor bat lortu nahi badugu.

Ez da kasualitatea gure planetaren izena Lurra izatea. Lurreko bizitza oro erein daitekeen lur-geruza mehe bati esker dugu, eta hori gabe, planeta antzu bat besterik ez genuke izango giza-kiok. Lurzorua ezinbestekoa dugu lehengai-iturri gisa, elikagaien nahiz uraren biltegi gisa, karbo-noaren gordeleku gisa, baina baita beste hainbat eginkizunetarako ere. Gainera, gure ingurune fisiko eta kulturalaren oinarria ere bada.

Ekoizpen ekologikoaren berezitasun garrantzitsuenetako bat lurraren emankortasun naturala zaintzen eta indartzen duen ekoizpen-eredu bat izatea da. Kontuan hartu behar da elikagaiak ekoizteko lurzoru egokiaren azalera oso mugatua dela. Erabil dezakegun lurzorua oso urria da eta gero eta errealitate larriagoa da lurzoruaren hondamena. Horrexegatik, nekazaritza ekolo-gikoa bezalako ekoizpen-ereduak bultzatzeak sekulako garrantzia du.

Lurzoruaren eginkizunek, erabilerek eta osatze-faktoreek harreman estua dute ikasketa-planean jasota dauden helburu askorekin, eta oso baliagarriak izan daitezke hezkuntza arloko kontzeptu ugari barneratzeko orduan. Gai honi buruzko informazioa ematea (sarritan oharkabean igarotzen da) eta horren garrantziari buruzko ingurumen-kontzientzia berri bat eratzea dira programa ho-nen giltzarriak.

“Lurzorua” Hezkuntzarako eta Sentsibilizaziorako Eskola Programak lurzoruei eta lur-zoruek duten garrantziari buruzko informazioa ezagutarazten lagundu nahi du, gizakioi eskaintzen dizkigun onurak eta lur emankorra galtzeak dauzkan ondorioak azalduz. Ho-rren bitartez, halaber, eskola-komunitateari ezagutarazi nahi zaio nolako konpromisoa hartu duten ekoizpen-eredu ekologikoen aldeko hautua egin duten nekazariek, bai lurra-ren emankortasuna areagotuz eta, baita ere, elikagai osasungarriagoak, naturalagoak eta elikagarriagoak lortuz eta elikadura-sistema iraunkorragoa erdiesten lagunduz.

Programa horren baitan zenbait ikaskuntza-jarduera egin beharko dituzte ikasleek, betiere hur-bileko ingurune batean. Horretarako, erakusketa-eremu bat prestatu da ENEEKen Egoitzan, ikus-entzunezkoez eta eremu elkarreragileez osatua, eta bertan azaltzen da zer den nekazaritza ekologikoa eta nolako harremana duen lurzoru emankorra zaintzearekin.

Gainera, praktika aktiboaren bidez, material didaktiko honen bitartez eta hurbileko ustiate-gi ekologiko batera bisita eginez ikasleak eredu ekologikora benetan hurbiltzeko proposamen bat egiten zaie, eta horren barruan, nekazaritza-ekosistema baten osasunari buruzko oinarrizko diagnostiko bat egingo da, lurzoruaren eginkizunak eta ezaugarriak ikusarazteko eta Nekazaritza Ekologikoaren eguneroko jardunari buruzko ezagutzak erdiesteko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Neiker-Tecnaliako Mikrobiologia eta Edafologia Departamentuari, berak egin baititu jarduera honen oinarri diren Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak.

5

Page 6: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

GIDA DIDAKTIKOANori zuzendua dago? Proposamen didaktiko hau Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleei eta irakasleei zuzendua dago, eta halaber, Natura Zientzien Arloari, nahiz eta, dena den, proposatutako materialek izaera irekia eta malgua du-ten, eta horrenbestez, beharrezko egokitzapenak eginez gero, Hezkuntza Ziklo guztietan aplikatu daitezkeen.

HelburuakLurzoruei buruzko material honen bitartez ondorengo helburuak erdiesten lagundu nahi dugu

URRATSEKO HELBURUAK. NATURA ZIENTZIAK:

- Osasun, zainketa pertsonal eta bizimodu osasungarriarekin loturiko jokabide eta ohiturak erakustea, gi-zakion gorputzari buruzko ezagutza zientifikoetan oinarrituta, eta norbanakoen arteko desberdintasunak onartuz eta errespetatuz, bizimodu osasungarriak sustatzearren eta gizabanako nahiz kolektibo mailako arriskuak eragoztearren.

- Gizakiek ingurune fisikoan eta sozialean erakusten dituzten jarrera batzuk aztertzea, iraunkortasunaren eta bizi-kalitatearen parametroetatik modu kritiko batean balioetsiz, eguneroko bizitzan oreka ekologikoa ba-bestearen eta berreskuratzearen aldeko jokabide bat hartzearren.

- Ingurune naturaleko elementu garrantzitsuenekin harremana duten arazo eta zalantzak identifikatzea, pro-posatzea eta argitzea, metodologia zientifikoko estrategiak erabiliz, hala nola arazoa identifikatuz, infor-mazioa bilatuz eta aztertuz, hipotesiak eginez eta horiek praktikan jarriz, esperimentazio errealaren nahiz birtualaren bitartez, irtenbideak alternatiboak bilatzearren.

- Behatzea, nork bere buruari galderak egitea, ingurune naturalean agertzen diren ezaugarriak eta harrema-nak identifikatzea, sailkatzea eta azaltzea, eta horretarako, ikerketa material desberdina erabiliko da, natura ulertzeko eta Lurra zaindu eta errespetatzeak gure eta etorkizuneko belaunaldien bizitzetarako duen garran-tziaz jabetzeko.

- Banakako nahiz taldekako lanean aritzeko, ahalegintzeko eta erantzukizunak hartzeko ohiturak garatzea, eta halaber, nork bere buruan konfiantza izateko jarrera, zentzu kritikoa, ekimen pertsonala, ikasteko jakin-mina, interesa eta sormena sustatzea

MATERIAL DIDAKTIKOAREN HELBURU OROKORRAK:

- Lurzoruan gauzatzen diren harreman fisiko eta biologikoak eta, halaber, lurzoru emankorraren kontzeptua ulertzea.

- Lurzoru emankorrak baliabide natural mugatu gisa duen garrantzia ulertzea.- Euskadiko nekazaritza-lurzoruen ezaugarri nagusiak ezagutzea, eta horretarako, oinarrizko ikerketa-proze-

durak eta laborategiko jardunbide samurrak erabiliko dira, hurbileko ingurunearekin zuzeneko harremanak finkatuz.

- Lurzoru emankorra eta elikadura elkarrekin harremanetan jartzea, kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria eta lurzoruarekin duten lotura aztertuz.

- Nekazaritza ekologikoaren ezaugarriak eta gizartean eta ekonomian duen garrantzia ezagutzea.- Lurzoruen emankortasuna zaintzeko eta bere horretan mantentzeko orduan nekazaritza ekologikoak bete-

tzen duen eginkizuna ulertzea. - Lurzoruak dituen erabilerei dagokienez historian barrena gertatu diren aldaketak eta gizakiok horiekin izan

dugun harremana ulertzea.- Euskadiko lurzoruen arazo eta arrisku garrantzitsuenak aztertzea, gure ekintzek lurzoruetan eta ingurume-

nean dituzten ondorioak balioetsiz eta gure lurzoruak erabiltzeko alternatiba egokiak proposatuz.

6

Page 7: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

HELBURU BEREZIAK:

- Lurzoruaren eratze-prozesua eta funtzionamendua ulertzea. - Lurzoruen erabilera nagusiak zehaztea. - Lurzoruak baliabide natural mugatua direla onartzea eta gizakion bizitzarako duen garrantziaz jabetzea.- Lurzoruaren parte diren elementuak eta horien ezaugarri nagusiak ezagutzea.- Zuzenean edo zeharka lurzoruaren premia duten izaki bizidunak identifikatzea, baita premia hori nolakoa

den ere.- Lurzoruaren kate trofikoko osagaietako bakoitzak zer eginkizun burutzen duen ulertzea.- Ekosistema osatzen duten elementuen artean orekari eusteak nolako garrantzia duen hausnartzea.- Kate trofikoko katebegi bat hausteak zer ondorio dituen nabarmentzea.- Nekazaritza ekologikoaren oinarrizko ezaugarrietako batzuk ezagutzea, lurraren, ekosistemen eta pertso-

nen osasuna eta emankortasuna babesten eta hobetzen duten elikagaien ekoizpen-sistema gisa.- Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren eta konbentzionalaren arteko aldeak aztertzea.- Nekazaritza nahiz abeltzaintza ekologikoaren bidez lortzen ditugun elikagaien inguruan hausnartzea.- Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin

duten lotura aztertuz.- Baratze ekologiko bateko ekoizpen garrantzitsuenetako batzuk ezagutzea.- Lurzoruek jasaten dituzten arazo garrantzitsuenak zein diren jakitea.- Gure ekintzek eta gure elikadura-jarduerek lurzoruetan eta ingurumenean duten eragina ebaluatzea.

7

Page 8: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Aplikazio-testuingurua Proposatutako programa garatu ahala, Oinarrizko Hezkuntzari dagokion ikasketa-planeko alderdi batzuk lan-duko dira. Material hauek Lehen Hezkuntzako Natura Zientzien eremura zuzenduta daude nagusiki.

Material hori, halaber, komenigarritzat jotzen diren egokitzapenak eginez gero, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Biologia eta Geologiaren eremuetan erabili daiteke.

Proposatutako jardueraren izaera orokorra dela eta, oinarrizko konpetentzia gehienak garatzen lagunduko du, bai zeharkakoak eta bai diziplinakoak ere, baina dena den, material didaktiko honen bitartez, KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA landuko da bereziki: horrek esan nahi du ezagutza eta metodologia zientifikoak koherentziaz, egoki eta zuzen erabiliko direla sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko orduan, baita aplikazio zienti-fiko-teknologiko garrantzitsuenak ere testuinguru desberdinetan, ebidentzia zientifikotik errealitatea ulertzeko eta bizitzako eremu eta egoera guztietan erabaki arduratsuak hartzeko. Konpetentzia honen osagaien artean ondorengo hauek aurkitzen dira:

- Mundu naturalaren inguruan eta giza jarduerek eragiten dituzten aldaketen inguruan erabakiak arduraz, au-tonomiaz eta kritikoki hartzea, ezagutza zientifikoak bizitzako eremu eta egoera guztietan egoki erabiliz, pertsonen nahiz gizarteen bizitza hobetzeko eta ingurunea zaindu eta hobetzeko.

- Sistema eta fenomeno naturalak deskribatzea, azaltzea eta aurreikustea, eta halaber, aplikazio zientifiko-teknologiko garrantzitsuenak aztertzea, ezagutza zientifikoak testuinguru pertsonaletan eta sozialetan kohe-rentziaz egoki eta zuzen erabiliz, ebidentzia zientifikotik errealitatea hobeto ulertzeko.

- Zientzien oinarrizko kontzeptuak naturako sistema eta prozesuekin harremanetan jartzea, lege, eredu eta teorien bitartez antolatuz, horiek zentzu bat izan dezaten, eta bereiztea, batetik, errealitateari buruzko inter-pretazio zientifikoak eta, bestetik, zientifikoak ez direnak, zientziak enpirikoki egiaztagarriak diren aurreikus-penak egiten dituela kontuan izanik, bai zientziaren emaitzak eta bai natura ere ulertzeko.

8

Bioaniz

tasun landatua eta naturala Biodiversidad natural y cultivada

Page 9: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Edukiak KONTZEPTUAK

- Norbera bizi den udalerria eta bertan egiten diren jarduera ekonomiko desberdinak ezagutzea.- Lurzorua izaki bizidunen ekosistema eta habitat gisa. Lurzoruko izaki bizidunen eta beren habitataren arteko

harremanak ulertzea.- Euskadiko lurzoruen ezaugarri orokorrak eta osaera.- Gizakiek lurzoruekin duten harremana. - Lurzoruaren erabilerak. Gizakiek historian barrena lurzoruan eragin dituzten aldaketak. - Euskadiko lurzoruen arazo nagusiak: kutsadura, higadura... - Gure lurzoruen arazoentzako alternatibak eta irtenbideak, kontsumo arduratsua...- Laborantza iraunkorra eta elikagaiak erdiesteko orduan duen garrantzia.

PROZEDURAK

- Hurbileko ingurune fisikoarekin harreman zuzena izatea. - Hurbileko inguruneko lehen mailako ekoizpenarekin eta ekoizpen ekologikoarekin harreman zuzena izatea.- Oinarrizko ikerketa-prozedurak erabiltzea: ekoizpenaren, biodibertsitatearen, iragazkortasunaren eta materia

organikoaren adierazleak neurtzea lurzoruaren ezaugarriak aztertzeko. - Lurzoruak dituen ezaugarrien eta horien zaurgarritasunaren arteko harremana.- Nekazaritza konbentzionalaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko desberdintasunak eta nekazaritza-jar-

duerek lurzoruarentzat dituzten ondorioak konparatzea.- Kartografia xumea erabiltzea, udalerrian orientatzea eta paisaia interpretatzen jakitea.- Taldean lan egitea, erreminta, tresna eta material desberdinak erabiliz.- Iturri desberdinetatik datorren informazioa erabiltzea (taula zientifikoak, ikus-entzunezkoak, laborategiko es-

perimentuak), emaitzak erdiestea.- Eztabaidatzea eta gogoeta egitea. Gatazkak planteatu eta ebaztea.

JOKABIDEAK

- Natura eta izaki bizidunak errespetatzen eta babesten dituzten jokabideak garatzea.- Lehen sektorea eta ekoizpen ekologikoa udalerriko bizi-kalitatea hobetzen duen jarduera gisa balioestea,

elikagai osasungarriak eskaintzen dizkigulako eta gure lurzoruak eta gure ingurunea zaintzen dituelako. - Giza espezieak eragile geologiko gisa duen garrantzia eta garapen iraunkorraren premia ulertzea.- Lurzoruak duen garrantzia eta lurzorua zaindu beharra ulertzea.- Azaldutako arazoen aurrean alternatiba bideragarriak eta egokiak proposatzea.- Lurzorua hobeto erabiltzeko eta babesteko konpromisoa hartzea eta bizi-ohitura osasungarrien aldeko inte-

resa erakustea.- Laneko tresna eta erreminten erabilera eta segurtasunarekin loturiko arauak errespetatzea.- Norbera gogor saiatzea eta ahalegintzea, lantaldeetan jokabide aktibo, komunikatibo eta arduratsua

erakutsiz. - Gainerakoen iritziak eta talde-lana errespetatzen dituen gizarte-jokabide bat erakustea, kultura, gizarte eta

gaitasun aldetik egon daitezkeen desberdintasunak alde batera utzita.- Nork bere buruarekiko eta, oro har, gizartearekiko jokabide kritikoa izatea.- Balioen eskala propioa.

9

Page 10: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Orientazio Metodologikoaketa Jardueraren Egitura Egindako proposamen didaktiko hori, hain zuzen ere, ikasleak LURZORUA zaindu beharraz gehiago jabetu daitezen sustatzeko diseinatu da, kontuan izanik baliabide ez-berriztagarri eta mugatua dela, baina, aldi berean, gure janariaren % 99 eskaintzen diguna. Halaber, Nekazaritza Ekologikoari buruz sentsibilizatu eta informatu egin nahi du, lurraren, ekosistemen eta pertsonen osasuna eta emankortasuna babesten eta hobe-tzen duten elikagaien ekoizpen-sistema gisa.

Jardueraren edukiak arlo hauek jorratuko ditu: lurzoruaren eraketa, bere eginkizun eta erabilerak, jasaten dituen inpaktu desberdinek eragindako arazoak, lurzoru emankorrak babesten eta zaintzen laguntzen duten jokabi-deak, betiere horren erabilera iraunkorraren alde eginez.

Erabilitako metodologia, hain zuzen ere, metodologia zientifikoan oinarritua dago eta, horren arabera, jarduerak eta eginkizunak ikertu, horien plangintza egin eta gauzatu egiten dira, behaketak egin, informazioa tokian ber-tan jaso, sailkatu eta aztertu, eta amaitzeko, ondorioak aurkezten dira. Horrez gain, talde-lana sustatu nahi da, ikasleak talde bateko partaide izan daitezela, testuinguru informal baten barruan garatu daitezela eta hurbileko ingurunearen beste ikuspegi batzuk erdietsi ahal izan ditzatela.

Jarduera honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta-Etxanon egingo da, ondokoak bisitatuz:

¢ Jauregibarria baserria, alegia, ENEEKen egoitza (Euskadiko Nekazaritza eta Elika-dura Ekologikoaren Kontseilua).

¢ Ekoizpen ekologikoaren nekazaritza-ustiategi bat, Ibarra izeneko hurbileko auzoan kokatua, eta bertan egingo da jarduera honen praktika.

Jarduera guztiak ohiko eskola-ordutegiaren barruan egingo dira. Jardunaldi horretan, EKOIZTEN ARI DEN NE-KAZARITZA-EKOSISTEMA BATEN OSASUN-EGOERARI BURUZKO DIAGNOSTIKO ERREAL bat egingo dute ikasleek eta lortutako emaitza bertan nekazaritza ekologikoa egitearekin lotuko dute.

Jardunaldia garatzeko ezinbestekoa izango da:

¢ Taldeak aldez aurretik ikasgelan lan bat egitea.

¢ Nekazaritza Ekologikoari buruzko aurkezpen-saio bat, Jauregibarria baserrian (ENEEKen egoitzan) egin beharreko jarduera prestatzeko balio izango duena).

¢ Kanpo-irteera bat, nekazaritza ekologikoaren nekazaritza-ustiategia bisitatuz, eta bertan, laginketa eta diagnostiko-jarduera desberdinak egingo dituzte, eta horrez gain, nekazaritza ekologikoaren eguneroko jarduna ezagutuko dute.

¢ Laborategi-saio bat Jauregibarrian, bildutako laginen propietate desberdinak aztertzeko. Jarduera amaitzean, ikasleek azken emaitza batzuk lortuko dituzte eta atera ahal izan di-tuzten ondorioei buruzko txosten bat egingo dute.

10

Page 11: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Jarduera hori osatzeko, ikasgelan lan bat egin dezakete gero, edo diagnostiko berri bat ere presta de-zakete, ikasitako metodologia hori ikastetxeko baratzearen lurzoruan aplikatuz, eta horretarako, unitate ho-netako jardueren deskribapen zehatza gehitu da.

Ekoizle ekologikoaren ardura izango da taldeari arreta eskaintzea, eta hala, talde osoari harrera egingo dio ustiategian, eta ezagutaraziko dio nolakoa den bere bizimodua, nolako esperientzia izan duen jardunbide ekologikoan hasi berria den ekoizle gazte gisa, eta zein garrantzitsua den lurzorua zaintzea bere eguneroko eginkizunetan eta jardunbide ekologikoan.

Gainera, nekazaritza arloko heziketa jaso duten, ikasleekin lan egiten esperientzia duten eta jardunaldian aplikatu beharreko segurtasun-araudi guztia ongi ezagutzen duten monitoreen kopuru nahiko baten laguntza izango du une oro taldeak. Halere, irakasleen lanak sekulako garrantzia du, bai taldea motibatzeko eta an-tolatzeko, eta bai proposatutako materialak ikasgela bakoitzaren errealitatera eta premietara egokitzeko ere.

Unitateko une jakin batzuetan taldean lan egitea proposatuko zaie ikasleei, eta horrelakoetan ere irakasleen laguntza beharko da, taldeko lan horiek egoki koordinatzeko eta emaitzei buruzko ondorio bateratu bat ados-teko.

Goizean barrena ikasleek arreta handiz egin beharko dute lan, erdiesten dituzten emaitzak kontuan hartu eta amaierako taulan idatzi beharko dituzte, baina nahikoa denbora izango dute, halere, irteeraz eta txangoaz gozatzeko, horrek lagundu egingo dielako gure ingurunea eta gure lurzorua zaintzearen aldeko jokabide positiboak sustatzen.

Jauregibarria baserriaren ingurunea, gainera, oso toki egokia da beste jarduera didaktiko, kirol eta/edo aisialdiko ekintza batzuk egiteko. Ingurune natural hau ezin hobea da beste era bateko jarduera osagarriak egiteko, baldin eta ikastetxeak ingurune horretan denbora gehiago egoteko gogoa badu.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak www.eneek.eus webgunetik Dokumentazioa/Lurzorua Programa didaktikoa ataletik jaitsi ahal izango dute irakasleei eta ikasleei zuzendutako materiala, gero ikasgelan jardu-naldiaren aurreko eta ondorengo eginkizunak lantzeko. Ikasleekin egin beharreko lana errazte aldera, fotoko-piak erraz egiteko aukera eskaintzen duen formatu bat bilatu dugu, eta horri esker, ikasle guztiak mugiaraziko ditugu jarduera hauek egitera.

Unitate honen barruan zenbait behaketa-ekintza biltzen dira, laginak hartu behar dira, informazioa bilatu, la-ginak konparatu eta laborategiko saio txiki batzuk egin. Lan horiek guztiak azken diagnostiko bat erdiesteko helburuarekin loturik daude, eta horren baitan lortuko dute zentzu osoa. Horregatik gomendatzen dugu, horri ekin baino lehen, proposatutako jarduera guztiak berrikusi ditzatela, orokortasunaren ideia hori gogoan edu-kitzeko eta batzuen eta besteen artean loturak finkatu ahal izateko.

Nahiz eta ezinbestekoa den ikasleen koaderno osoa betetzea lurzoruaren osasunari buruzko diagnostikoa edukitzeko, proposatutako jarduera horiek osatu, murriztu, aldatu eta, are neurri batean, ezabatu ere egin dai-tezke ikastetxeko ikasketa-planaren, antolamenduaren eta ordutegiaren arabera eta irakasleek eta ikasleek dituzten interes berezien arabera.

11

Page 12: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Tenporalizazioa Lan-jardunaldi hori 10:00etatik 15:30era izango da eta hiru atal bereizi edukiko ditu; atal batetik bestera bi lekualdaketa egingo dituzte oinez, ENEEKen egoitzatik nekazaritza-ustiategira eta alderantziz (750 m-ra dau-de), eta bi atsedenaldi egingo dituzte, hamaiketakoa jateko eta bazkaltzeko. Ahal den guztietan, parte hartuko duen taldearen eskakizunetara moldatu ahal izango da ordutegia.

Jauregibarria baserrian taldeari harrera egin eta jardunaldiaren programa aurkeztu ondoren, monitoreek ikasleei azalduko diete zer material erabiliko duten eta nola erabili behar den egoki eta segurtasunez. Jaure-gibarrian Nekazaritza Ekologikoaren funtsezko oinarriak ezagutzeko eta beren testuinguruan kokatzeko jarduera batzuk egingo ditugu.

Hamaiketakoa egiteko, Jauregibarria Parkean atsedenalditxo bat hartu ondoren, taldea nekazaritza-ustia-tegira joango da oinez, eta bertan, laginak hartzeko eta diagnostikoa egiteko jarduera aktiboa egingo dute. Goizean barrena, ustiategiaren titularrak eta monitoreek informazioa eskainiko diete gai desberdinei buruz, eta jarduera batzuk proposatuko dizkiete, ikasleek ikusten ari direna interpretatzeko eta laborantza ekolo-gikoa osatzen duten elementu desberdinen arteko loturak ulertzeko balioko dietenak.

Jauregibarria baserrira itzuli ondoren, eta bazkaria egiteko atsedenaldia hartu ondoren, laborategiko jar-duerak eta jardunaldiari buruzko ondorioak eta balioespenak egingo dituzte.

10:00etatik – 11:00etara:

- Taldeari harrera egingo zaio Jauregibarria baserrian. - Jardunaldia eta Helburuak aurkeztuko dira. - Lurzoruaren eta Nekazaritza Ekologikoaren kontzeptuak aztertzea. Aurkezpenaren CD/Bideoa. “Nekazaritza ekologikoa geure eskura” - Nekazaritza-ekosistema baten diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren material eta tresnak. Taldeak egitea.

11:00etatik-11:30era:

- Hamaiketakoa eta atsedenaldia (Jauregibarrian).

11:30etik – 13:00etara:

- Ibarra auzoan ekoizpen ekologikoko nekazaritza-ustiategi batera bisita egitea. - Nekazaritza ekologikoko lurzoruari buruzko oinarrizko diagnostiko-esperientzia desberdinak egingo dira, ikasleen materiala erabiliz. (Ustiategiko titularrak eta programako monitoreek lagunduta)

13:30etik-14:30era:

- Bazkaria eta atsedenaldia (Jauregibarrian).

14:30etik-15:15era:

- Aztertutako lurzoruaren diagnostikoaren emaitzak erdiesteko beharrezkoak diren laborategi-saioak egingo dira Jauregibarrian.

15:15etik-15:30era:

- Emaitzei eta ondorioei buruzko ebaluazioa - Garbitzea eta taldea jasotzea - Taldeari agur esatea. Bisita ondorengo lanaren planteamendua eta horri buruzko ebaluazioa.

12

Page 13: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Ebaluazio-irizpideak Jarraian, “Lurzorua” materialarentzat proposatutako ebaluazio-irizpideak aipatzen dira modu orokor batean, material horretarako zehaztutako helburu bereziekin loturik.

¢ Lurzoruen arazoez kezkatzeko eta gai horiek aztertzeko gaitasunarekin loturik:

- Lurzoruen eginkizun eta osagaiei buruzko eta horien arteko harremanei buruzko oinarrizko ezagutzak ditu.

- Lurzoru emankorrak baliabide natural mugatu gisa duen garrantzia onartzen du.- Lurzorua zaintzeak dakartzan onurak eta gehiegi ustiatzeak, hondatzeak edo galtzeak dakartzan arris-

kuak ulertzen ditu.- Lurzoruaren osasunarekin loturiko parametro desberdinak neurtzeko erreminta eta informazio desberdi-

nak erabiltzen ditu.- Aztertu beharreko adierazle desberdinen eta lurzoruaren eta nekazaritza-ekosistemaren osasunaren ar-

tean dagoen harremana ulertzen du.- Gizakiok ingurune naturalean dugun jokabidearen eraginari buruzko azalpenak ematen digu, lurzoruaren

osasuna eta emankortasuna baldintzatzen duten eragin nagusiak identifikatuz.- Lurzoruaren emankortasunari eusten dioten nekazaritza-jarduera iraunkorrak balioetsi eta ezagutzen

ditu. - Lurzoruen erabilera iraunkorrari buruzko proposamenak egiten ditu, horren ondorio onuragarriak zehaz-

tuz.

¢ Parte hartzearekin eta talde-lanarekin loturik:

- Ikasgelan, bisitatutako ustiategian eta ingurune hurbilean egindako banakako nahiz taldekako lanetan esku hartu du.

- Talde-lanean aritzen da entzunez, eztabaidetan parte hartuz, bere ikuspegiak azalduz eta gainerakoen ikuspuntuak errespetatuz.

¢ Ideiak, sentimenduak eta bizipenak ulertu, adierazi eta komunikatzeko gaitasunarekin loturik:

- Adierazpide desberdinak erabiltzen ditu: ahoz, idatziz eta plastika bidez.- Behaketa, elkarrizketa edo ikerketa baten emaitzak argi eta garbi komunikatzen ditu.- Naturaren behaketak eragiten dizkion sentimenduak adierazteko gai da.

13

Page 14: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

NEKAZARITZA EKOLOGIKOAEUSKADIN

Zer da guretzatNekazaritzaEkologikoa? Lurzoruen osasuna, ekosistemak eta pertsonak babesten eta hobetzen dituen ekoizpen-sistema bat da nekazaritza ekologiko, biologiko edo organikoa. Pro-zesu ekologikoak, biodibertsitatea eta tokiko baldintzetara egokitutako zikloak dira horren oinarria, eta ez da erabiltzen ondorio kaltegarririk duen insumorik. Nekazaritza organikoak tradizioa, berrikuntza eta zientzia uztartzen ditu guztiona dugun ingurumena bultzatzearren eta bertan parte hartzen dugun guztion bizi-kalitate ona eta bidezko harremanak sustatzearren.

(IFOAM. International Federation of Organic Agriculture Movements)

Zer helburu lortu nahi dituNekazaritza Ekologikoak?

- Elikadura, ezaugarri organoleptiko, ingurumen eta gizarte aldetik kalitate handia duten elikagai eta nekaza-ritza-produktuen aukera zabal bat erdiestea.

- Nekazaritza-ingurunea eta ziklo naturalak errespetatzea, lurzoruaren osasuna, ura, laborantza, animaliak eta horien arteko oreka babestuz. Helburua, hain zuzen ere, elkarrekiko harremanean bizi diren lurreko organismoen, landareen, animalien eta gizakien komunitatearen osasun maila on bat eta emankortasuna erdiestea da.

- Sistema osoaren dibertsitate biologikoa areagotzea.- Energiaren eta baliabide naturalen erabilera arduratsua egitea.- Animalien ongizatea bermatzea eta espezie bakoitzaren berezko jokabidea errespetatzea.- Nekazaritza-produktuak manipulatzea, elaborazio-metodo arduratsuen erabileran arreta berezia jarriz, pro-

duktuaren ezaugarri organiko eta funtsezko propietateei eustearren.- Nekazaritza eta paisaia alorreko gure ondarearen aberastasuna babestea eta hobetzea.- Landa-garapen iraunkor bat erdiestea.

E L N U E V O L O G O T I P O E C O L Ó G I C O D E L A U E

ES-ECO-026-VAS

14

Page 15: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Ongi etorri ENEEKera! ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua-ren euskarazko akronimoa, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoa arautzen duen 10/2006 Legearen bitartez Eusko Legebiltzarrak sortutako entitate bat da, hain zuzen ere, ondorengo zerbitzu publikoa eskaintzeko xedea duena:

- Nekazaritza-eredu ekologikoa EZAGUTARAZTEA eta SUSTATZEA.- Europako araudiak babestutako izendapen ekologikoen bidez

etiketatutako produktuen KONTROLA eta ZIURTAGIRIAK egitea.

Gainera, Euskadiko nekazaritza-produktu ekologikoak ekoizten, prestatzen eta merkaturatzen dituzten sekto-reak ordezkatzen ditu Kontseiluak. Halaber, ekoizle eta kontsumitzaile ekologikoen elkarteekin, Foru Aldun-diekin, landa-garapenerako tokiko erakundeekin eta berarekin helburuak partekatzen dituzten beste erakunde batzuekin elkarlanean dihardu.

Jauregibarria Baserria Jauregibarria baserria, XVIII. mendean eraikia eta XIX. mendearen hasieran eraberritua, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza da. Bizkaian, Amorebieta-Etxanoko uda-lerrian dagoen izen bereko parkean kokatua dago baserria.

Egoitza horretan bi lan garrantzitsu betetzen dira: alde batetik, Euskadiko ekoizpen ekologikoaren kontrola eta ziurtapena egiten da, eta bestetik, produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa sustatzen da. Jauregibarria baserriko lehen solairuan, ENEEK erakundearen bulegoez gain, areto zabal bat ere badago, eta bertan, Nekazaritza Ekologikoari buruzko erakusketa iraunkor bat dago, jardunaldian barrena ikusiko dugu-na. Erakusketa hori Nekazaritza Ekologikoari buruzko hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak edo beste era bateko heziketa- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko erabiltzen da, eta doan bisitatu daiteke ENEEK erakundea-ren bulego-ordutegian.

Erakusketa iraunkorrak modu ulergarri eta di-daktiko batean azaltzen ditu nekazaritza, abel-tzaintza eta eraldaketa ekologikoaren ezaugarri nagusiak. Ekipamendu ho-nek ikus-entzunezko pane-lak eta materialak, formatu handiko argazkiak eta Eus-kadiko eragile ekologiko guztiak biltzen dituen mapa bat uztartzen ditu.

15

Page 16: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Erakusketaren helburua ikusgarria, erakargarria eta didaktikoa izatea da. Sarreran kokatuta dagoen ERAGI-LEEN MAPAn, ENEEK erakundearen barruan izena emanda dauden eragile guztien kokapena ikusi dezake bisitariak, eta mapa horrek Euskadiko ekoizpen ekologikoaren aniztasun eta garrantziaren nolabaiteko irudia eskaintzen dio bisitariari. Eragile bakoitza kolore desberdineko adierazle batez ordezkatua dago mapan, zein ekoizpen-sektoretan diharduen kontuan izanik.

Aretora sartzen den pertsonak, lehen-lehenik, bolumen eta ikusgarritasun handiko bi elementu topatuko ditu, lokalaren sabaitik zintzilik, eta izan dezaketen esanahiari buruz gogoeta egitera bultzatzen gaituzte be-rehala, eta ekoizpen ekologikoaren testuinguruan eta filosofian kokatuko gaituzte. Bi elementu horiek hauek dira:

¢ SAGAR handi bat, zenbait puskatan zatitua, nekazaritzarako lurzorua baliabide mugatua eta ez-berriz-tagarria dela adierazten diguna. Gizakion bizi-iraupenerako eta elikagaien ekoizpenerako ezinbesteko oi-narria da, eta hala eta guztiz ere, larriki mehatxatua dago. Nekazaritza ekologikoak lurzoruen osasuna babestu eta hobetu egiten du, lurzoruen higadura eragozten du eta egonkortasuna indartzen du. Sagar horren “desmuntaketak” erakusten digu gure planetaren zati txiki batetik erdiesten ditugula elikagaiak, eta horrexegatik errespetatu eta zaindu behar ditugula lurzoruak

¢ LUR-GLOBO handi bat antzeko neurriak dituena. Oraingo honetan, kontzeptua errazago geureganatu dezakegu. Uste duguna baino hauskorragoa da Lurra. Nekazariek eta abeltzainek (eta bereziki ekoizpen ekologikoan dihardutenek) gure planeta zaintzeko eta babesteko eginkizun garrantzitsua dute, baina de-nok jabetu behar dugu lurraren bizi-iraupena gure eskuetan dagoela, ezbairik gabe.

Bi elementu horiek oso arinak dira eta soka batetik zintzilik daude, zoruraino jaisteko aukera ematen duen txirrika txiki batez hornitua. Ikasleekin elkar eragitea ahalbidetzen du horrek, sagar hori “desmuntatu” bai-tezakete edo Lurra planetaren osaera adierazi, eta horrenbestez, ekoizpen ekologikoarekin loturiko gai eta eduki ugari jorratzeko aukera izango dute.

Erakusketa-eremuaren zatirik handiena lau panel handik okupatua dago, eta horien bitartez, ekoizpen ekolo-gikoaren ezaugarriak azaltzen dira. Ekoizpen-orientazioaren arabera antolatuak (nekazaritza, abeltzaintza eta elaborazioa), panel horiek Europako araudian jasotako puntu garrantzitsuenak gaingiroki aztertzen dituzte. Horretarako, barneratutako ikus-entzunezko euskarrietan ikus daitezkeen irudi eta bideo labur batzuk erabili daitezke. Laugarren panelean, berriz, ekoizpen ekologikoaren berme-sistemaren barruan sartzea era-bakitzen duten pertsonek beren gain hartzen duten konpromisoa (gardentasunarekin, pertsonekin eta plane-tarekin) islatu nahi izan da.

16

Page 17: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

LURZORUAKZer da lurzorua? Lurzorua esaten diogu lurraren goiko geruzari, eta harri amatik hasita lurrazaleraino doan geruza hartzen du. Lu-rraren azalera gehiena lurzoru-geruza batek estalia dago, eta horren lodiera zentimetro apur batzuetatik zenbait metrotarainokoa izan daiteke. Geruza mehe hori oso astiro osatzen joan da, mendeetan zehar, arrokak desegin ahala eta bertan bizi eta hazi diren animalia eta landareek eraginda.

Airez eta urez ez ezik, materia ez-organikoz (mineral eta arroka zatiak), materia organikoz (deskonposatzen ari diren landare eta animaliak) eta izaki bizidunez osatua dago lurzorua.

¢ Astiro desegiten ari den harri amatik datoz mineralak. Haizeak eta urak ere ekar ditzake horrelakoak, beste eremu batzuetatik herrestan ekarrita.

¢ Materia organikoa landare eta animalia hilen deskonposaketaren emaitza da. Ur kopuru handia biltegira dezake, eta mineraletan aberatsa da.

¢ Mikroorganismoak edo organismo txikiak bi eratakoak izan daitezke: materia organikoa zatitzen dutenak (intsektuak eta zizareak) eta hori deskonposatzen dutenak, nutrienteak askatuz (onddoak, bakterioak). Lurzoruaren barruan bizi dira eta, landareek materia organikoa berriro erabiltzearren esku hartzeaz gain, harriak apurtzen ere laguntzen dute. Zizareek eta intsektuek poroak osatzen dituzte, eta horri esker, lurra aireztatu, ura biltegiratu eta sustraiak hazi egin daitezke.

¢ Urak eta haizeak poro horiek beteko dituzte, hots, formaren eta tamainaren irregulartasunagatik sortzen diren lurreko partikulen arteko espazioak.

Zergatik da garrantzitsua lurzorua? Lurzoruak sekulako garrantzia du gure planetako izaki bizidun guztientzat eta, izan ere, GURE BALIABIDE-EKOSISTEMARIK BALIOTSUENA dela jotzen da, hainbat funtsezko eginkizun betetzen dituelako, hala nola:

- Elikagaiak eta ura atxikitzen ditu, landareak eta animaliak bizi daitezela ahalbidetuz. - Horri esker, elikagaiak, zuntzak, erregaiak, lehengaiak eta medikuntza-produktuak es-

kaintzen dizkigu. - Lurzoru osasuntsua elikagai osasungarriak erdiesteko oinarria da.- Planetaren biodibertsitate osoaren laurden bat du bere baitan, eta horrez gain, ezagutzen

dugun gainerako biodibertsitate guztiaren sostengu da. - Berebiziko garrantzia duen eginkizuna betetzen du ondare genetikoaren biltegi gisa.- Ura iragazi eta gorde egiten du, uholdeen eta lehorteen aurrean dugun erresistentzia

hobetuz.- Landareen sustraiek lurzoruari eusten diote eta haizeak edo urak herrestan eraman deza-

tela eragozten dute. - Eraikinak eta komunikazio-bideak eraikitzeko oinarri gisa erabiltzen da. - Lurzoruan topatzen dugu gizateriaren historia berreraikitzeko balio duen ondare arkeolo-

gikoa. - Lurzorua karbonoaren biltegi handi bat da. Atmosferara urtero igortzen den karbono an-

tropikoaren % 20 inguru atxikitzen duela jotzen da. Karbonoaren zikloan betetzen duen eginkizuna funtsezkoa da klima-aldaketari aurre egiteko eta egokitzeko.

17

Page 18: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Laburbilduz, lurzorua zaintzeak eta ba-besteak zuzenean eragiten dio uraren eta airearen kalitateari, dibertsitate bio-logikoari eta klima-aldaketari, eta lurzo-rua babestea erabakigarria da, baliabide EZ-BERRIZTAGARRIA eta funtsezkoa delako izaki bizidunen bizitzarako: 1 cm lurzoru eratzeko ehunka urte behar izan dira.

Lurzoruaren eraketa oso prozesu geldia da: ehunka urte behar izaten dira, elikagai gehienak hazteko beharrezkoa den gutxieneko lodiera erdietsi dezan lurzoruak.

1.- Hasieran, tenperatura-aldaketen eta uraren eraginez, harriak apur-tzen hasten dira: eguzkiaren berotasunak zartatu egiten ditu, ura artesietan sartzen da eta gaueko hotzarekin izoztu egiten da ur hori. Badakigu izotzak urak baino leku gehiago hartzen duela, eta ondorioz, harriek presio handiagoa jasaten dute eta zartatu egiten dira. Pixkana-pixkana hauts bihurtu eta euriak eta haizeak herrestan eramaten ditu. Gainazala aldapatsua denean, sedimen-tu hori behealdean jaulkitzen da.

2.- Gero, landare txikiak eta goroldioak agertzen hasten dira, eta beren sustraiak artesietan sartuz hazten dira. Hiltzen eta usteltzen direnean lur-zoruari materia organikoa gehitzen diote, eta azido samarra denez, harriak apurtzen laguntzen du. Sustraiek ere lurzorua babesten dute, haizeak edo urak herrestan eraman dezatela eragotziz.

3.- Landareen presentziak beste animalia eta organismo txiki batzuk erakartzen ditu, eta pixkanaka ugaritzen joango dira (zizareak, intsektuak, onddoak, bakterioak), baita landaretza zatikatzen eta eraldatzen ere. Anima-liak hiltzen direnean deskonposatu egiten dira, eta lurzorua aberasten duten mineralak gehitzen dizkiote. Horrela aberastutako lurzoru honek egitura hobea eta porositate handiagoa du. Landare handiagoak hazi daitezela ahalbidetzen du, itzala ematen dute eta landare eta animalia barietate handiago bat babes-ten eta elikatzen dute

Nola eratzen da lurzorua?

Bioaniz

tasun landatua eta naturala Biodiversidad natural y cultivada

18

Page 19: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Zenbat lurzoru mota daude? Lurzoruen sailkapena oso konplexua da: adituek 10.000 lurzoru mota baino gehiago identifikatu dituzte Europan eta 20.000 baino gehiago Estatu Batuetan.

Lurzoru bakoitzaren ezaugarriak zenbait faktoreren mende daude: horiek sortu zituen harri mota, antzinatasuna, erliebea, klima, eta bertan bizi diren landare eta animaliak. Giza jarduerek ere aldatu ditzakete lurzoruaren ezau-garriak. Lurzoruak beren propietate fisikoen arabera edo beren propietate kimikoen arabera sailkatu daitezke.

Lurzoru bakoitzaren PROPIETATE FISIKOAK (testura, egitura, ura drainatzeko gaitasuna, aireztapena...) lurzoru hori osatzen duten partikulen edo pikorren tamainaren mende daude.

- Lurzoru hareatsuek oso pikor handiak dituzte. - Lurzoru lohitsuek tamaina ertaineko pikorrak dituzte. - Lurzoru buztintsuak, berriz, oso partikula txikiz osatuak daude. - Lurzoru frankoak, azkenik, harea, lohi eta buztinen nahasketa dira.

Lurzoruaren PROPIETATE KIMIKOAK, berriz, lurzorua osatzen duten mineral eta substantzia desberdinen pro-portzioaren mende daude. Nitrogeno, fosforo, potasio, kaltzio eta magnesio edukiak ugaria eta orekatua izan behar du. Materia organikoan beti dago karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa, beste elementu batzuez gain. Hil-dako landareak eta animaliak zatikatu eta deskonposatzean, mikroorganismoek askatu egiten dituzte nutriente horiek guztiak, eta horri esker, berriro erabili daitezke.

Lurzoruaren propietate fisikoek eta kimikoek erabakiko dute, klima-faktoreekin batera, nolako landareak eta animaliak garatu daitezkeen eta lurra nola landu beharko den elikagaiak ekoizteko.

Zer ezaugarri eduki behar ditu lurzoruak elikagaiak ekoitzi ahal izateko? Elikagaiak ezin dira edozein lurzorutan ekoitzi; NEKAZARITZA-EKOIZPENERAKO BEHARREZKOA DA LURZORU EMANKORRA IZATEA.

Badakigu landareek airea, ura eta mineral jakin batzuk behar dituztela hazteko. Airetik eta uretik lortzen dituzte beharrezkoak dituzten elementu batzuk, hala nola karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa. Gainerako nutriente esentzialak lurzoruan aurkitzen dira. Lurzorua eratu zuten harrietatik eta mikroorganismoek deskonposatutako materia organikotik datoz. Lurzoru emankorra esaten diogu beharrezko nutrienteak dituen lurzoruari, hau da, landareak ongi garatzeko ezinbestekoak diren substantziak dituenari.

LURZORU EMANKORRAK:

- Nahikoa sakona eta trinkoa izan behar du landareen sustraiak ongi garatu eta errotu dai-tezen.

- Landareek behar dituzten nutrienteak ditu.- Nahikoa ur kantitate xurgatzeko eta atxikitzeko gai izan behar du, gero landareek erabil

dezaten.- Behar beste aireztatua egon behar du.- Ez du edukiko landareentzako substantzia toxikorik.

19

Page 20: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Landutako lursailek pixkanaka agortu egingo dituzte nutrienteak, eta gero eta errazago galdu ahal izango dira, urak herrestan eramaten dituelako edo higaduraren ondorioz. Gainera, lortutako landareak elikagai gisa erabil-tzeko jasotzen dira eta ez dira lurzorura itzultzen. Galdutako emankortasun hori berrezartzeko zerbait egiten ez badugu, zenbait urtez jarraian landu ondoren, lurra agortu egingo da. Horregatik zaindu behar dugu lantzen dugun lurra, eta ura, ongarriak eta materia organikoa gehitu.

¢ Zergatik bota behar diogu ura lurrari?

Lurzoruko organismoek eta landareek ura behar dute bizitzeko. Landareek beren ehunak mantentzeko, nutrien-teak garraiatzeko eta arnasa hartu eta elikatzeko erabiltzen dute. Lurzoruko ura agortu ahala, eten egiten da landareen hazkuntza, eta zimeldu eta hiltzeraino iristen dira.

¢ Zergatik gehitu behar diogu materia organikoa lurzoruari?

Lurzoruan milaka izaki bizidun ugaritzen dira, nahiz gehienak gure begientzat ikusezinak diren. Materia orga-nikoak eta mikroorganismoek nutrienteak gehitu edo askatu egiten dituzte, eta mineralen partikulak elkarrekin lotzen dituzte. Era horretan, landareek arnasa hartzeko, ura eta nutrienteak xurgatzeko eta beren sustraiak garatzeko baldintzak sortzen dituzte. Zizareek, bakterioek eta onddoek ere humusa sortzen dute, materia or-ganikoaren forma egonkor bat. Humus horrek ura eta nutrienteak atxikitzen ditu eta higadurari aurre egiten laguntzen du.

Laburbilduz, lurzoruaren erabilera iraunkorrak mikroorganismoen jarduera indartu behar du, materia or-ganikoaren kopuru egoki bat atxikiz edo gehituz.

Zergatik babestu behar dugu lurzoru emankorra?

Gure garapenaren oinarri den emankortasunari eutsi nahi badiogu, lurzorua babestu behar dugu.Pentsa daiteke gure planetan landu gabeko lur-azalera handiak daudela eta elikagaiak ekoizteko aprobetxatu genitzakeela, baina FAOren arabera, lurreko AZALERAREN % 6,5 BAKARRIK LANDU DAITEKE ERRAZ.

Gaur egun lantzen ez diren lur gehienetan lurzorua hezeegia, lehorregia edo hotzegia da, eta lur horiek ia beti elu-rrez edo izotzez estalita egon ohi dira. Beste lurzoru batzuk, berriz, sakontasun gutxikoak dira, ez dira emanko-rrak nahikoa nutriente mineralik ez dutelako, edo gatz kopuru handiegiak dituztelako, edo besterik gabe, alda-patsuegiak direlako nekazaritzan erabiltzeko.

Landu daitekeen lurzorua babestu egin behar dugu urria delako eta bertatik ONURA ugari erdiesten dugulako:

- Biodibertsitatea mantentzeko baliabideak eskaintzen dizkigu: janaria, ur freskoa, egurra, medikuntza-produktuak, beste osagai biologiko batzuk eta baliabide genetikoak.

- Ekosistemen prozesuak erregulatzen ditu: klima, karbonoaren eta uraren zikloa, ura gar-bitzen du...

- Ekosistemetarako beste zerbitzu askoren euskarria da: nutrienteak birziklatzen ditu, or-ganismo guztientzako habitatak eskaintzen ditu, planetako biodibertsitatearen sostengu da...

- Baliabide kultural ugari eskaintzen dizkigu: espiritualak, estetikoak, aisialdikoak, hezkun-tzakoak, kultura-ondarekoak, kidetasunekoak...

20

Page 21: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Zein mehatxu eta arrisku jasatenditu lurzoru emankorrak? Nekazaritzarako erabiltzen dugun lurzorua geruza mehe bat da, harrien oinarri baten gainean datzana. Geruza horrek mende ugari behar izan zituen eratzeko, baina urte gutxitan suntsitu daiteke, arretaz erabiltzen ez badu-gu. Ama harritik abiatuta sortzen diren lurzoruak zentimetro bat hazten dira zenbait ehunka urte iraun dezakeen epealdi batean. Baina oso denbora gutxi behar izaten da hondatzeko eta lurzoru antzu bilakatzeko.

LURZORUEN OSASUNERAKO MEHATXU nagusiak hauek dira:

- Lurzorua galdu izanaren arrazoi ohikoena higadura izaten da. Higadura esaten diogu lurreko partikulak higa-tu, herrestan eraman eta galtzeari. Uraren eta haizearen eraginez sortzen da, batez ere lurzoruari tinko eutsiko dion landaretzarik ez dagoen tokietan. Higadurak eragin nabarmena du ekosistemaren osasunean.

- Landaretza hazteko ezinbestekoak diren nutrienteak falta dituelako edo toxikoak gehitu zaizkiolako galtzen du lurzoruak bere emankortasuna. Landareek sustraietatik xurgatzen dituzte nutriente horiek, batez ere ni-trogenoa, fosforoa, potasioa, magnesioa eta kaltzioa. Mineral horiek gutxitzen doaz lurra jarraian landuz gero. Ongarriak eta materia organikoa gehituz ordezkatzen ez badira, lurzoruaren emankortasuna gutxitu egingo da, ahitzeraino.

- Kutsadura lurzoruaren beste hondamen mota bat da, landareentzat, animalientzat edo gizakion osasunaren-tzat kaltegarriak diren substantzia kimikoek sortua. Komunek eta putzu beltzek edo meategietako edo indus-trietako hondakinek kutsatutako ureztapen-urak sortua izan daiteke. Intsektizida edo herbizida batzuek ere kutsatu egiten dute, kaltegarriak ez diren espezieak suntsitzen dituzte eta are pertsonen osasunari ere kalte egiten diote.

- Beste mehatxu garrantzitsu batzuk dira hauek: lurra trinkotzea, gazitzea, azidotzea, biodibertsitatea gal-tzea, lurzorua zigilatzea horren gainean eraiki ahal izateko...

Zein GIZA JARDUEREK ERAGITEN DUTE lurzoruen DEGRADAZIOA?

Gure planetan dugun lurzoru emankorraren kantitatea egunez egun gutxitzen ari da, besteak beste, arrazoi hauengatik:

- Hiriak zabaldu egin dira, eta horrek aldaketa garrantzitsu bat ekarri du, nekazaritzarako egokiak diren lurzoru emankorrak hiritartu egin direlako. errepideak, industriak, etxebizitzak... eraiki dira.

- Hazkunde Demografikoa: osasun publikoan egindako aurrerapenen, industria-iraultzaren eta iraultza ber-dean ondorioz, modu ikusgarrian handitu da gizakion populazioa. Azkeneko 50 urte hauetan, gure populazioa nabarmen bikoiztu da, elikagaien eta uraren kontsumoa hirukoiztu egin da, eta erregai fosilena laukoiztu egin da. Horrek guztiak lurzoruak neurriz gain ustiatzea ekarri du.

- Sortzen ditugun era guztietako hondakinek ere areagotu egin dute lurzoruaren kutsadura.- Klima-aldaketak eta atmosferaren berokuntzak aldatu egin dituzte ereiteko garaiak, eta gutxitu egin dituzte

prezipitazioak eta eskuragarri dagoen ur kopurua, nekazaritzaren emankortasuna mugatuz.- Baso-galera: neurriz gaineko zuhaitz-mozketaren ondorioz basoak suntsitzen ari dira. Landare-estaldurarik

ez izateak higadurak aurrera egitea eragiten du.- Nekazaritza-jarduera sostengaezinak: lurzorurik aberatsenak ere azkar galduko ditu bere nutrienteak, elika-

gaien ekoizpen-lanetarako erabiltzen baldin bada. Tradizioz, ongarri organikoa gehitzen zuten lurra ongarri-tzeko, hala nola animalien gorotza eta landare-hondakinak. Ongarri horrek nutrienteak gehitzen zizkion eta lurraren egitura mantentzen zuen. Nekazaritza indartu izanaren ondorioz, ongarri mineralak gero eta gehiago erabiltzen hasi behar izan zuten, eta elikagaien ekoizpenean nabarmen laguntzen badute ere, horrelakoen gehiegizko erabilerak arazo ugari eragiten ditu: ibaiak kutsatu egiten dira, lurrak agortu eta lurzorua higatu. Azkeneko urte hauetan nekazaritza-eredu iraunkorrak berpiztu dira.

- Lurzoruaren beste erabilera-jarduera desegoki batzuk, hala nola, mendi-hegal malkartsuetan lurra lantzea, horietan lurzorua erraz higatzen delako, edo lurzoru agortu batean neurriz gaineko abeltzaintzan aritzea, lur-zorua gehiegi trinkotzen duelako.

21

Page 22: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Zer ONDORIO DITU LURZORUEN HONDAMENAK?

- Ur-eskasia. Erabilgarri dagoen ur kantitatea gutxiago da, lurzoruek ura atxikitzeko eta biltegiratzeko gaita-suna galtzen dutelako.

- Elikadura eta nutrizio aldetik segurtasun eza eragiten du, nekazaritzarako lurzoru egokiak urritzen dire-lako.

- Klima-aldaketa azkarra, lurzoruek biltegiratzen duten karbono kopurua txikiagoa delako.- Pobrezia eta gizarte-segurtasun eza, elikagaiak eta lehengaiak urriagoak direlako.- Baliabideen urritasunak gehien eragindako populazioek migratu egiten dute.- Ekosistemen zerbitzuak murriztu egiten dira, biodibertsitatea eta materia organikoa galdu, espezie inbadi-

tzaileak, uholdeak eta lur-higidurak ugaritu...

22

Lurzorua artifizial bilakatzea jarduera kritikoa da gure lurraldean. EAEko azaleraren %6,76 azpiegitura “grisek”, hiri-asentamenduek, ne-kazaritzarekin lotzen ez diren jarduera ekono-mikoek hartutako lurrek, sistema orokorrek eta zonalde urbanizatuek osatzen dute dagoeneko. 2005etik 2014ra, batezbeste 306 hektarea lur-zoru artifizialdu dira urtean

Lurzoru emankor gehiagoren galera saihesteko neurriak in-darrean jartzeko ordua da: area urbanizatuen hedadura mu-gatuko duten perimetroak ezarri, hiriko dentsitatea areagotu, jada eraikitakoa nola berrerabili pentsatu… Konpromiso hau nekazariok ere gureganatu behar dugu, lurzoruaren emankor-tasuna handitzen duten ekoizpen-eredu ekologikoen alde eginez. Horrela, elikagai naturalago, osasuntsuago eta elika-garriagoak lortzeaz gain elikadura-sistema iraunkorragoa izan dadin lagunduko dugu.

Page 23: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Zer egin dezakegu lurzorua zaintzeko eta bere emankortasuna mantentzeko? Gizarte gisa, lurzoru emankorra zaintzeko abian jarri behar ditugun neurrietako batzuk dira hauek:

- Energia-sistema eraginkor baterantz aurrera egitea, erregai fosilak erabiltzera behartzen ez due-na, horrelakoek atmosferara karbonoa igortzen dutelako.

- Basoen galera etetea, baita baso-espezieen mozketa masiboa ere gure planetan.- Lurzorua hondatzearen eta kutsatzearen aurkako neurriak hartzea.- NEKAZARITZA-JARDUERA IRAUNKORRAK EGITEA, lurzorua emankor mantendu eta babestuko

dutenak.

Laborantzarako erabil dezakegun lur kantitatea urria da eta kontu handiz erabili behar da. Lurra egoki erabil-tzeak lagundu egiten du lurra mantentzen, eraberritzen eta bere kalitatea hobetzen. Urte askoan uzta onak izango ditugula bermatzeko, garrantzitsua da:

- Lurzorua galtzea eragotziko duten eta higadurari aurre egingo dioten laborantza-teknikak era-biltzea: lurzoruaren landare-estaldura mantenduz, zuhaitz eta zuhaixkez osatutako hesi biziak erabiliz, ura labaindu dadila eta lurra herrestan eraman dezala eragozteko, aldapa handietan lurra landu gabe utziz, luberritu beharreko azalera mugatuz, euriak eta haizeak herrestan eraman dezatela eragozteko, eta abar.

- Garrantzitsua da gehiegizko abeltzaintza eragoztea, hau da, lur-azalera txiki batean bazkatzen du-ten animalien kopuru handi bat ez pilatzea. Abereek lurra zapaltzean trinkotu egiten dute, eta larreak mugaraino kontsumitzen badira, desagertu egingo dira pixkanaka, lurzorua estaldurarik gabe utziz.

- Emankortasunaren galerari aurre egitea: laborantzak eta higadurak eramaten dituzten nutrienteak eta materia organikoak lurzoruan berrezarriz, lursail berean txandakako laborantza erabiliz, edota nu-triente desberdinak xurgatzen dituzten espezie desberdinak ereinez, espezie horiek elkarrekin lehian aritu gabe.

23

Page 24: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

GURE LABORANTZA EKOLOGIKOAREN OSASUNA AZTERTZEN.

JARDUERAK ¢ Aldez aurreko jarduera Ikasgelan:

- Zer dakigu lurzoruari buruz? Ikasleek lurzoruari buruz dituzten aldez aurreko ideiak aztertzeko galdetegia.

¢ Testuinguruan kokatzeko jarduerak Jauregibarrian – ENEEKen egoitzan -

- Egin beharreko jarduerak aurkeztea eta azaltzea.- Lurzoruen marko teorikoari buruzko sarrera, eraketa, ezaugarri nagusiak eta ekosistemen garrantzia. Ikasleen koadernoan adierazitako jarduerak egitea. • Zenbat lurzoru dugu? • Nola eratzen da lurzorua? • Nor bizi da lurzoruan? - Nekazaritza Ekologikoaren ezaugarri nagusien marko teorikoari buruzko sarrera. Ikaslearen koadernoan adie-

razitako jarduerak egitea, aretoan dauden panel eta ikus-entzunezko euskarrien laguntzarekin.

• Konpromiso ekologikoa. • Nekazaritza-ekoizpena. • Abeltzaintza-ekoizpena. • Produktu eraldatuak.

¢ Nekazaritza-ustiategi ekologiko bateko jarduerak.

- Ekoizleak taldeari harrera egitea.- Bisitatuko dugun nekazaritza-ekosistemaren osasunari buruzko diagnostikoa egitea. Ikaslearen koadernoan

aurreikusitako jarduerak egitea eta analisirako laginak hartzea. Jarduera horiek lau multzo handitan banatuko dira, nekazaritza-ekosistema osasuntsu batek eskaintzen dizkigun zerbitzuen arabera:

1. Elikagaiak ekoiztea. 2. Biodibertsitatea babestea. 3. Lurzorua mantentzea. 4. Klima-aldaketa leuntzea

¢ Laborategiko jarduerak egitea eta ondorioak ateratzea Jauregibarrian.

- Laborategiko jarduerak • Kalitate biologikoaren indizea. Esperimentua prestatzea eta lurzoruko mesofauna behatzea. • Lurzoruko laginen pHa, materia organikoa eta kolorea zehaztea. - Amaierako emaitza. Bisitatutako laborantza ekologikoaren osasunari buruzko diagnostikoa.

¢ Jardunaldiko jarduera osagarriak

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

Aldez aurreko

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

24

Page 25: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

LURZORUARI BURUZ ZER DAKIGU ?(Iturria: Lur eta Ingurumen Zientziak. Unitate Didaktikoak. INGURUGELA/ CEIDA)

Helburua: Ikasleen lurzoruari buruzko ideiak aztertu

1.- Zer da lurzorua zuretzat? a) Ibiltzean zapaltzen dugun eremua. b) Izaki bizidunak bizi diren lurraren kanpo geruza. c) Nekazaritzan erabiltzen den lurra. d) Beste gauzaren bat. (Idatzi) ...................................................................................................................

2.- Zure ustez, nondik dator lurzoruaren masa nagusia? a) Behetik gora (Lurzoruan goikoaldean metatzen den lurraren ondorioz, loditzen da). b) Goitik behera (Behean dagoen harritik).

3.- Ondorengo faktoreetarik zeintzuk dira garrantzitsuenak lurzoruaren eraketan? (2 erantzun bakarrik eman). a) Klima. b) Nekazaritza. c) Aldapa. d) Harri–mota. e) Landare–mota. f) Beste bat. (Idatzi) .....................................................................................................................................

4.- Noiz sortu ziren gaur egun ikusten diren lurzoruak? a) 1.100 urte. b) 10.015.000 urte. c) 1.000.000 urte. d) Lurra eratu zenean.

5.- Zein da lurzoru heldu baten sakonera? a) 1 cm–10 cm. b) 1 m– 10 m. c) 100m–1 km. d) Beste bat (idatzi)…………………………………………………………………………………………

6.- Zeintzuk dira lurzoruaren osagaiak? a) Harri ama eta ura. b) Harri ama, ura eta landareak. c) Harri ama, ura, airea, animaliak eta landareak

7.- Zein da Euskadiko lurzoruen arazorik garrantzitsuena? a) Hondarrak. b) Desertifikazioa. c) Kutsadura. d) Nekazaritzarako lurzoru galera.

8.- Zein da lurzoruaren funtziorik garrantzitsuena? a) Lehengaiak ekoiztu. b) Elikagaiak ekoiztu. c) Bizidunak barnean hartu. d) Eraikinak eraiki.

ALDEZ AURREKO JARDUERA

251b, 2b, 3ad, 4a, 5b, 6c, 7d, 8a

Page 26: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

ZENBAT LURZORU DUGU?Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

Helburua:

- Nekazaritzako lurzorua baliabide mugatua eta ez-berriztagarria dela ezagutzea.- Nekazaritza ekologikoa lurzoruen osasuna babesten eta hobetzen duen eredu gisa identifikatzea.

Pentsa daiteke gure planetan landu gabeko lur-azalera handiak daudela eta elikagaiak ekoizteko aprobetxatu genitzakeela, baina FAOren arabera, lurreko azaleraren % 6,5 bakarrik landu daiteke nolabaiteko erraztasunez. Kopuru horrek zer esan nahi duen eta landu daitekeen lurzorua zenbat den ideia bat egin dezagun, imajinatuko dugu sabaitik zintzilik dagoen SAGAR HANDI hau Lur planeta osoa dela, eta pixkana-pixkana desmuntatzen joango gara.

¢ Gure planetako azaleraren % 75 itsasoek eta ozeanoek estalia dago. % 25 geratzen zaigu, eta hori litza-teke lurra.

¢ % 25 horren erdia (% 12,5 inguru) desertuei, poloei eta goi-mendiei dagokien lurzorua da, eta bertako lurra hezeegia, lehorregia edo ho-tzegia denez, lursailak elurrez edo izotzez estaliak egongo dira eta ezi-nezkoa izango da laborantzan ari-tzea

¢ Beraz, % 12,5 lur “laua” izango li-tzateke, baina lur lau horren erdia (% 6,5 inguru) ez da egokia laborantza-rako, harritsuegia edo sakontasun gutxikoa delakoa, ez da emankorra nutriente mineralik ez duelako edo gatz kopuru gehiegi duelako, edo besterik gabe, aldapatsuegiak dira nekazaritzan erabili ahal izateko.

¢ Lurzoru emankor gisa Lur planetako azalera osoaren % 6,25 bakarrik izango genuke. Nekazaritzarako erabili genezake, baina lurzoru hori beharrezkoa da eraikinak, etxebi-zitzak, errepideak, gure hondakinak metatuko dituzten zabortegiak, in-dustriak... eraikitzeko.

%12,5

%25

%6,25

%6,25

%12

,5

%75

Lurzoru emankorra baliabide mugatua da baina gure

elikagaien %99 ematen digu.

La tierra fértil es un recurso limitado, pero nos aporta el 99% de nuestra comida

Nekazaritza ekologikoa lurraren Emankortasunaeta, ekosistemen eta Gizakien osasuna mantendu eta indartzen duen elikagaiak ekoizteko eredua da

La agricultura ecológica es un sistema de producción de alimentos, que mantiene

y mejora la salud y la fertilidad de la tierra, los ecosistemas

y las personas.

ES-ECO-026-VAS

ITSASOAK ETA OZEAN

OAK

MARES Y OCÉAN

OS

LURZORU EMANKORRA SUELO FÉRTIL

LUR

ZOR

U H

ARRIT

SU, URRI E

DO HEZEA

SU

ELO

RO

COSO

, BAJ

O, P

OBRE o H

ÚMEDO

LUR LAUA

TIERRA

“LLA

NA”

LEHORRATIERRA FIRM

E

BASAMORTUAK, POLOAK EDO MENDIAKDESIERTOS, POLOS o MONTAÑAS

Zure ustez zenbat lurzoru izango genuke nekazaritzan erabiltzeko?

Sagarraren zati txiki horrek erakusten digu gure planetaren zati txiki batetik bakarrik erdiesten ditugula elikagaiak, eta horrexegatik errespetatu eta zaindu behar ditugula lurzoruak.

26

Page 27: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

NOLA ERATZEN DA LURZORUA?Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

Helburua:

- Lurzoruaren eratze-prozesua eta funtzionamendua ulertzea. - Izaki bizidunen bizitzarako funtsezko baliabide EZ-BERRIZTAGARRI gisa balioestea lurzorua:

Lurzorua pixkana-pixkana eratzen doa. Milaka urte behar ditu eratzeko. Gure koadernoan ondorengo eskema antolatuko dugu.

HUMUS

LURRAZALA

MANTUA

ERDIKO GERUZA

HARRI AMA

ORDENATU:Harri-zati txikiak

mantuarekin nahasten dira, eta lurzorua

sortzen dute.

Landareen sustraiek eta hainbat animaliek

harriak hausten dituzte zati txikiagoetan.

Hildako animalien eta landareen hondarrak

nahasten dira, eta mantua sortzen dute.

Haizeak, urak eta izozteek harria higatzen

eta hausten dute.

27

Page 28: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

NOR BIZI DA LURZORUAN?Lurzoruaren ekosistema

(Iturria: Lurzoru ekosistema. Ihitza 9 zk)

Helburua:

- Lurzoruaren ekosistemaren morfologia ezagutzea.- Materia organikoa birziklatzeko orduan lurzoruak duen garrantzia ezagutzea.

Lurzoruan ZER OSAGAI topatu ditzakegun aztertuko dugu: - Izaki bizidunak: bakterioak, onddoak, nematodoak, zizareak, barraskiloak, intsektuak, satorrak, satitsuak,

landare biziak...- Beste osagai batzuk: eroritako hostoak, zuhaitzen adarrak, belar lehorra, goroldioa, hildako animaliak, hu-

musa, partikula solidoak, poroak, artesiak, hezetasuna eta airea ¢ Marrazkitik abiatuta, lurzoruko osagaien artean egon daitezkeen harremanak topa itzazu: esate bate-

rako, lurrera erortzen diren hosto lehorrez elikatzen dira intsektuak, edo hezetasunak hosto lehorrak deskonposatzen laguntzen du.

¢ Adieraz ezazu izaki bizidun horietako bakoitza zein materia organikoz elikatzen den. Zer gertatzen zaio materia organikoari? Zure ustez, nola birziklatzen du lurzoruak materia hori?

¢ Azal ezazu zer ondorio edukiko lituzkeen inguru hori erreko lukeen sute batek.

NEMATODOAK

LIZUNAKINTSEKTUAK

ONDDOAK

LARBAK

ZIZAREAK

SATORRAK

BAKTERIOAK

SUSTRAIAK

NITROGENOAFINKATZEN

DUTENBAKTERIOAK

28

Page 29: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

EZAGUTU ITZAZU Nekazaritza Ekologikoaren ezaugarriak

Gu aurkitzen garen aretoaren parte handi bat betez, lau panel handi ikus ditzakegu. Panel horietan elikagai ekologikoen ekoizpenak dituen ezaugarri bereziak zehazten dira. Alde batetik, ENEEK erakundea osatzen duten pertsonek eta enpresek beren gain hartu duten konpromiso maila azaltzen da. Bestetik, nekazaritzaren, abel-tzaintzaren eta elikagai ekologikoen eraldaketaren jarduerek dituzten ezaugarriak zehazten dira.

Nekazaritza ekologikoaren berezko ezaugarri horiek guztiek lau printzipio handi dituzte ardatz:

OSASUNA, EKOLOGIA, BERDINTASUNA ETA ARDURA.

Panel horietako bakoitzak ikus-entzunezko euskarri bat du, hainbat informazio, marrazki eta bideorekin. Zen-bait multzotan banaturik, ikasleen koadernoak proposatzen dizkigun jarduerei erantzuteko nahikoa informazio bilatuko dugu horietan.

Euskadiko zenbat baserritar daude inskribatuta? ..............................................Elikagai ekologikoek dituzten berezitasunak bilatu behar ditugu. Geziekin lotu:

Nekazaritza-ekoizpenak ekologiko, biologiko edo organiko izendapenarekin merkaturatu ahal izateko, lursailak eta

azpiegiturak Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan (ENEEK) inskribatzen dira.

Kontseiluko langile adituek ustiategiak bisitatzen dituzte,

landaketak eta azpiegiturak ikuskatuz, eta beharrezkoa bada, analisiak

egiteko laginak jasotzen dituzte.

Guztia aztertzeko erraztasunakematen dira.

Kontseiluak uneoro daki zein plangintza duen baserritarrak.

LANDARE EKOIZPENAMarrazki bakoitzari

dagokion hitza azpian jarri

Baliabide naturalen erabilera arduratsua

Kalteen prebentzioa

Lurraren emankortasuna indartu

Bioaniztasuna (produktu aniztasun handia)

.............................................. ..............................................

............................................................................................

7

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

Nekazaritza ekologikoan ari diren pertsona eta enpresek KONPROMISO MAILA

handia dute.

Honek bermatzen du sektorearen gardentasuna eta kontsumitzailearen

konfiantza

Aukeratu abeltzaintzaren ekoizpen ekologikoaren ezaugarriakizan daitezkenak eta zirkulo batean sartu.

Erantzunak bilatu:

- Ganaduaren janaritik zati handi bat aziendan bertan ekoiztua izan behar du.

- Soberan dagoen simaurra baserriko lursailetan banatzen da.

- Abereak eredu ekologikora atxikitzen diren baserritan jaio eta hazi behar dira.

- Ahal den neurrian bertako arrazei lehentasuna emango zaie.

- Baldintza atmosferikoek eta lurraren egoerak posible egiten badute, abereak aire librean daude.

- Ukuiluan dagoen abere kopurua ez dago mugatua. Dagoen azaleran ahal diren guztiak sartu daitezke.

- Pentsuak lehengai ekologikoez osatuak daude. Ez da onar-tzen pestizidek, kontserbagarriek edo transgenikoek eragin-dako kutsadurarik.

- Hazkuntza edo ekoizpena bizkortzeko sustantzien erabilera onartua dago.

• Ziurtapena duten elikagai ekologiko eraldatuen osaketan, lehengaien % zenbat baino gehiago izan behar dira ekologikoak?

q�%50 q�%25 q�%100

• Produktu ekologikoen eraldaketan gehigarrien erabilera ahalik eta gehien murrizten da?

q BAI q EZ

8

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza ABELTZAINTZA

ERALDATUTAKO PRODUKTUAK

• Eraldatutako elikagaiak ekoiztean, non batzen dira erabilitako lehengaiak, kopuruak eta prozesuaren gorabeherak? - Prozedura fitxatan - Koaderno berezi batean - Ez dira jaso behar

• Eraldatutako hiru produktu aipatu: 1.- ..................................... 2.- ..................................... 3.- .....................................

Aukeratu abeltzaintzaren ekoizpen ekologikoaren ezaugarriakizan daitezkenak eta zirkulo batean sartu.

Erantzunak bilatu:

- Ganaduaren janaritik zati handi bat aziendan bertan ekoiztua izan behar du.

- Soberan dagoen simaurra baserriko lursailetan banatzen da.

- Abereak eredu ekologikora atxikitzen diren baserritan jaio eta hazi behar dira.

- Ahal den neurrian bertako arrazei lehentasuna emango zaie.

- Baldintza atmosferikoek eta lurraren egoerak posible egiten badute, abereak aire librean daude.

- Ukuiluan dagoen abere kopurua ez dago mugatua. Dagoen azaleran ahal diren guztiak sartu daitezke.

- Pentsuak lehengai ekologikoez osatuak daude. Ez da onar-tzen pestizidek, kontserbagarriek edo transgenikoek eragin-dako kutsadurarik.

- Hazkuntza edo ekoizpena bizkortzeko sustantzien erabilera onartua dago.

• Ziurtapena duten elikagai ekologiko eraldatuen osaketan, lehengaien % zenbat baino gehiago izan behar dira ekologikoak?

q�%50 q�%25 q�%100

• Produktu ekologikoen eraldaketan gehigarrien erabilera ahalik eta gehien murrizten da?

q BAI q EZ

8

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza ABELTZAINTZA

ERALDATUTAKO PRODUKTUAK

• Eraldatutako elikagaiak ekoiztean, non batzen dira erabilitako lehengaiak, kopuruak eta prozesuaren gorabeherak? - Prozedura fitxatan - Koaderno berezi batean - Ez dira jaso behar

• Eraldatutako hiru produktu aipatu: 1.- ..................................... 2.- ..................................... 3.- .....................................

Euskadiko zenbat baserritar daude inskribatuta? ..............................................Elikagai ekologikoek dituzten berezitasunak bilatu behar ditugu. Geziekin lotu:

Nekazaritza-ekoizpenak ekologiko, biologiko edo organiko izendapenarekin merkaturatu ahal izateko, lursailak eta

azpiegiturak Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan (ENEEK) inskribatzen dira.

Kontseiluko langile adituek ustiategiak bisitatzen dituzte,

landaketak eta azpiegiturak ikuskatuz, eta beharrezkoa bada, analisiak

egiteko laginak jasotzen dituzte.

Guztia aztertzeko erraztasunakematen dira.

Kontseiluak uneoro daki zein plangintza duen baserritarrak.

LANDARE EKOIZPENAMarrazki bakoitzari

dagokion hitza azpian jarri

Baliabide naturalen erabilera arduratsua

Kalteen prebentzioa

Lurraren emankortasuna indartu

Bioaniztasuna (produktu aniztasun handia)

.............................................. ..............................................

............................................................................................

7

Jauregibarria-Nekazaritza Ekologikoaren Egoitza

Nekazaritza ekologikoan ari diren pertsona eta enpresek KONPROMISO MAILA

handia dute.

Honek bermatzen du sektorearen gardentasuna eta kontsumitzailearen

konfiantza

29

Page 30: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

IBARRA BASERRIA.Ustiategian taldeari harrera egitea

Ibarra Baserrira iritsi gara, ENEEK erakundeak ziurtatutako nekazaritza ekologikoko ustiategi batera.

Ustiategi honen filosofiak nekazariak lurrari dion errespetua du abiapuntu. Nekazaritza naturala bizimodutzat duen kulturaren antzinako printzipiotik abiatuta. Bere jardueraren funtzionamendua balio jakin batzuetan oi-narritua dago, hala nola, etika, gardentasuna, konfiantza eta bezeroekiko hurbiltasuna, eta bezeroek beti dute zabalik bertan egiten diren jardueren atea.

Ibarra baserrian garaian garaiko produktu freskoen laborantzan aritzen dira, Amorebieta-Etxanon aurki-tzen den 2,5 hektareako lur-eremu batean. Laborantzarako erabiltzen dituzten teknikek errespetuz jokatzen dute ingurumenarekin, elikagaien zapore eta nutriente guztiak bermatzen dituzte eta horiek kontsumitzen dituztenei dieta osasungarri baten zaporeak, ohiturak eta moduak berreskuratzeko aukera eskaintzen diete.

Ekoizten dituzten barazki, fruta, egoskari eta fruitu lehorrak zuzenean saltzen dituzte ustiategian bertan, bai-ta kontsumo-saskietan ere garaian garaiko produktu desberdinekin beteta, eta aurrez adostutako topagu-neetaraino hurbiltzen dizkiete beren bezeroei, edo atez ateko zerbitzuaren bitartez bestela. Inguruko denda ekologikoetara, jatetxeetara eta etxeko janaria prestatzen duten establezimenduetara ere banatzen dituzte beren produktuak. Ibarra Baserrian konpromiso bat dute beren aztarna ekologikoarekin, eta horrexegatik, produktuek ez dute 35 kilometrotik gorako distantziarik egiten.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

Ibarra Baserriko produktuak kontsumitzen di-tuzten pertsonekin hartu duten konpromisoa jardunbide onen ondorengo adierazpenean laburbildu dezakegu:

¢ Bezeroek garaian garaiko produktu naturalak jasoko dituzte.

¢ Ereiteko prozesuan beti hazi autoktonoak erabiltzen dituzte.

¢ Landareen hazkuntza-prozesuan ez dute pestizidarik erabiltzen

¢ Lurra konpost naturalaz zaintzen dute eta tantakako ureztapen-teknikak erabiltzen di-tuzte.

¢ Ibarra Baserriko produktuak bezeroei eskaini baino 3 ordu lehenago biltzen dituzte.

¢ Elikagaiek ez dute 30-35 kilometrotik gorako distantziarik egingo

30

Page 31: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

GURE NEKAZAL EKOSISTEMARENOSASUNA AZTERTZEN

Iritsi da eskuak zikintzeko ordua!! Hemendik aurrera, Ibarra Baserriko lurzoruaren ezaugarriak neurtuko ditu-gu denon artean. GURE HELBURUA DIAGNOSTIKO BAT ERDIESTEA DA: NEKAZARITZA-EKOSISTEMA (AGROSISTEMA) HONEK OSASUN-EGOERA EGOKIA DUEN ALA EZ.

• Noiz esaten dugu nekazaritza-ekosistema bat osasuntsu dagoela?

Ekosistema osasuntsuak beren eginkizunak eta zerbitzuak iraunkortasunez betetzeko gaitasuna dute-nak dira. Eskaintzen dizkiguten funtsezko zerbitzuak lau dira:

1.- ELIKAGAIAK EKOIZTEN DITUZTE kopuru nahiz kalitate egokian.2.- BIODIBERTSITATEA BABESTEN DUTE landareen hazkuntzarako ingurune on bat eta ani-

malia eta mikroorganismo askorentzako habitat bat eskainiz.3.- LURRA ZAINTZEN DUTE lurra bizirik mantenduz, aireztapen, hezetasun eta materia orga-

nikoaren aldetik, kutsatu gabe. 4.- KLIMA-ALDAKETA ARINTZEN DUTE atmosferako karbonoa “bahitzen duten” eta lurzo-

ruan finkatzen duten nekazaritza-jardunbide egokiei esker.

• Nola diagnostikatuko dugu ekosistema honen osasuna?

Proba samur eta laborategiko analisi batzuen bitartez, adierazle desberdinak neurtuko ditugu, eta era horretan, bere egungo osasun-egoera ezagutu ahal izango dugu eta, ahal izanez gero, egoera hori hobetu, jardunbide hobeak erabiliz. Ekosistemaren osasuna neurtzen duten adierazleak zenbait eratakoak izan daitezke:

- Adierazle fisikoak eta kimikoak: dentsitatea, infiltrazioa, egitura, pHa, materia orga-nikoaren edukia.

- Adierazle biologikoak: uztan bildutakoaren kopurua, izurriteak dauden ala ez, lurzoruan dagoen fauna (makrofauna eta mesofauna), laboreen eta beste landare-espezie batzuen dibertsitatea.

• Zer dira Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak?

Urrats guztiak egoki betetzen laguntzeko, NEOT izenekoak erabiliko ditugu, hots, Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak. NEIKER Nekazaritzaren Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak garatutako erremin-ta bat da, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin eta beste elkarte eta erakunde batzuekin elkarlanean.

NEOT horiek eskuliburu praktikoak dira, eta modu ulerterraz batean azaltzen digute nola ezagutu dezakegun nekazaritza-ekosistema edo “agroekosistema” desberdinen osasun-egoera. Horien eginkizuna nekazariei la-guntzea da, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorragoak diren jokabide-alternatiba desberdinak balioetsi ditzaten.

NEOT horiek argituko digute zein osasun-adierazle neurtu dezakegun, zer esanahi duen adierazle horietako bakoitzak eta zein diren emaitza “onak”, “ertainak” eta “txarrak”, eta halaber, emaitza horiek hobetzeko gomen-dio batzuk eskainiko dizkigute, nahi genituen bezalakoak ez badira.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

31

Page 32: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

32

Jarduerako jarraibideen arabera adierazle bat neurtzen dugun bakoitzean, gure emaitzak erreferentziazko balioekin konparatuko ditugu datu-bilketarako tauletan, eta era horretan, adierazle bakoitzari 1etik 10era bi-tarteko balio bat eman ahal izango diogu.

Neurtuko ditugun adierazleak ekosistema osasuntsuek eskaintzen dizkiguten lau zerbitzuetan multzokatuta daude. 1. Elikagaiak ekoizten dituzte. 2. Biodibertsitatea babesten dute. 3. Lurzorua zaintzen dute. 4. Klima-aldaketa leuntzen dute. Zerbitzu hauetako bakoitzaren egoera ezagutzeko, bere adierazleen batezbestekoa kalkulatuko dugu. Horrela, gure agrosistemak zerbitzu hori zenbateraino betetzen duen jakingo dugu.

Azkenik, gure agroekosistemaren osasunari buruzko diagnostiko orokorra erdiesteko, lau zerbitzuen ba-tezbestekoa kalkulatuko dugu, eta 0tik 10era bitarteko nota edo Amaierako Nota bat lortuko dugu.

• Zer erreminta behar ditut?

- Pisua (0-10 kg): uzta pisatzeko.- Lupa (10X): mesofaunaren identifikaziorako.- Pala laua: lurreko makrofauna eta zizare kopurua neurtzeko.- Bonbilla, iragazkia eta inbutua: mesofauna neurtzeko.- Hagaxka markaduna: konpaktazioa neurtzeko.- Hodi zatia eta mailua : lurraren infiltrazio-ahalmena neurtzeko.- pH tirak eta ur oxigenatua: pH-a eta materia organikoa neurtzeko.- Ikaslearen koadernoa: pausoak jarraitu eta lortutako emaitzak idazteko.

Erabiliko ditugun erreminta guztiak Ibarre Baserrian izango ditugu gure esku. Guk gure koadernoa, boligra-foa eta aldatzeko oinetakoak besterik ez ditugu eraman beharko.

Page 33: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Gure nekazaritza-ekosistemara egin dezakegun lehen hurbilpenean azter dezakegu ea betetzen duen bere egin-kizun nagusia, hau da, ea ekoizten duen elikagaien uzta nahikoa eta ea elikagai horiek osasuntsu dauden edo izurriteren batek eraso egiten dien. 1.1.- Bildutako uzta

Helburua: landareen laborantzak lurzoruaren babesean nolako eragina duen egiazta-tzea.

Zergatik neurtzen dugu uzta?

Laborantzaren bidez bildu dugun elikagaien multzoari esaten diogu uzta. Lortzen dugun uzta horrek, berez ba-lio bat edukitzeaz gain, gure agroekosistemaren kemena adieraziko digu. Pertsonekin gertatzen den moduan, agroekosistema batek kemenik ez badu, osasun txar baten ondorio izaten da gehienetan.

Nola neurtuko dugu uzta?

Jakina, aukeratzen dugun laborantza motaren arabera egongo da uzta hori. Ekoizten ari den laborantza-ustia-tegi bat aukeratuko dugu, zein familiarena den galdetuko dugu eta metro koadro bakoitzeko zenbat landare dauden eta produktu bakoitzarentzako batez besteko pisua zenbatekoa den idatziko dugu.

Gida berezian (49. orr.) taula bat dugu, eta ohiko laboreetarako espero daitezkeen uztak adierazita datoz ber-tan, labore hori berotegi baten barruan edo kanpoan hazten den kontuan izanik.

Kalkulatu dugun uzta kopurua Erreferentziazko Taulako (48. orr.) balioekin alderatuko dugu eta adierazle horri 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu, eta gero, dagokion laukian idatziko dugu.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

33

ELIKAGAIAK EKOIZTEA1 AGROEKOSISTEMA BATEN 1. ZERBITZUA:

Page 34: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

1.2.- Izurriteek gure laboreetan duten eragina.

Zergatik neurtzen dugu izurriteen eragina?

Izurritea esaten diogu landareei eragiten dieten espezie bereko intsektu, animalia edo beste organismo batzuen eraso bat-bateko eta ugariari. Era askotako kalteak eragiten dizkiete landareei, eta horren ondorioz, jaitsi egiten da merkatuan duten prezioa, eta batzuetan uzta osoa suntsitzeraino ere iritsi daitezke.

Gainera, gure agroekosistemaren osasunari eragiten dioten eta, beraz, hobetu beharrekoak diren beste arazo batzuk daudela adierazi dezake izurrite bat agertzeak. Pertsonekin gertatzen den moduan, zaintzen ez diren agroekosistemek gaixotasunak jasateko arrisku gehiago izaten dute.

Nola neurtzen dugu izurriteen eragina?

Laborantza-ustiategian ikus ditzakegun landareen multzoa kontuan hartuta, landare osasuntsuen ehunekoa kalkulatu behar dugu begiz, hau da, izurrite baten eragina jasaten ari direla erakusten duen sintomarik ez du-tenak.

Ikasleei laborantza-ustiategietako izurriteak identifikatzen laguntzearren, izurriterik ohikoenetako batzuen iru-diak gehitu ditugu Gida berezian (50. orr.); agroekosistema horretan desoreka batzuk egon daitezkeela adiera-ziko lukete.

Emaitza hori Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu eta adierazle horri 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu, eta gero, dagokion laukian idatziko dugu.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

34

1.1 Datuak hartzeko lekua aukeratu behar dugu

Kultiboak kaltetzen dituzten izurriteak identifikatzen laguntzeko gaixotasun arrunte-nak gida berezian begiratu ditzakezu. Hementxe intsektu batzuk ikus ditzazkezu:

Onddoak, bakterioak, birusak, nematodoak eta gasteropodoek ere kaltetzen dituzte kultiboak.

1.2 Izurriteak

ZURRUPATZAILEAK (gehiegizko ongarritzea edo/eta eguzki izpien falta adierazi lezakete)

ZULATZAILEAK (errotazio falta edo/eta gehiegizko materia organikoa adierazi lezakete)

DEFOLIAZIOA ERAGITEN DUTENAK (errotazio falta adierazi lezakete)

Landare-zorriak(Afidoak)

Euli zuria(Aleurodidoak)

Armiarma gorria(Tetranychus urticae)

Tomatearen sitsa edo tuta(Tuta absoluta)

Azaren beldarrak(Pieris sp., Plutella sp.)

Ipurtsardeak(dermapteroak)

Patatako kakalardoa(Leptinotarsadecemlineata)

Zulatzaileak Agriotes sp.

Trips-a(Tisanopteroa)

11

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

INTSEKTUAK

Page 35: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

Nekazaritza-ekosistema batek eskaintzen digun zerbitzurik garrantzitsuenetako bat biodibertsitatea babesteare-na da, bai bertan egiten diren laboreena eta bai ustiategia kokatua dagoen inguruneko biodibertsitate osoarena ere.

2.1.- Gure laboreen dibertsitatea.

Zergatik neurtzen dugu laboreen dibertsitatea? Ustiategian ditugun laborantza-landare mota desberdinek duten biodibertsitatea berez balio bat da. Gainera, labore desberdinak egoteak nitxo ekologiko desberdinak sortzen ditu (bai airean eta bai lur azpian ere), eta mikroorganismo desberdin ugari bizi daitezke nitxo horietan, eta horrek areagotu egiten du inguruneko biodibertsitatea.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

35

BIODIBERTSITATEA BABESTEA2 AGROEKOSISTEMA BATEN 2. ZERBITZUA:

Nola neurtzen dugu laboreen dibertsitatea?

Gure lurzatian ditugun labore desberdinen kopuruari errepa-ratu behar diogu. Agian, labore horiek txandakako laborantza baten parte izango dira, eta beraz, nekazariari galdetu be-harko diogu lurzati horretan landuko dituen labore desberdin guztien kopurua zein den.

Gure emaitza Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu, eta gero, dagokion laukian idatziko dugu.

2.2.- Alboko landare-dibertsitatea (landare-estratuen kopurua)

Zergatik neurtzen dugu landare-estratuen kopurua? Nekazaritza-ustiategien alboko zuhaitz eta zuhaixkek, berez, biodibertsitate handiagoa gehitzen dute, eta horrez gain, ezin konta ahala organismoren babesleku dira, biodibertsitate handiagoa eskaintzen dute, eta askotan, landare-hazkuntzarako onuragarri izaten dira (polinizatu egiten dituzte, izurriteak kontrolatu, eta abar).

Nola neurtzen dugu landare-estratuen kopurua? Gure lurzatiaren mugen barruan hiru landare-estratuak (be-larrak, zuhaixkak eta zuhaitzak) ageri diren identifikatu beharko dugu, eta gure behaketari balio bat emango diogu: - 3 puntu, hiru estratuak baldin badaude. - 2 puntu, horietatik 2 bakarrik baldin badaude. - puntu 1, estratu 1 bakarrik baldin badago

Gure neurketaren emaitza Erreferentziazko Taulako ba-lioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu, eta gero, dagokion laukian idatziko dugu.

Page 36: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

36

2.3.- Espezie inbaditzailerik ez egotea

Zergatik neurtzen dugu espezie inbaditzaileen kopurua?

Espezie exotiko inbaditzaileek ahalmen kolonizatzaile handia dute, azkar egokitzeko eta ugaltzeko gai direlako, eta espezie autoktonoekin lehiatzen direnez eta, batzuetan, desplazatu egiten dituztenez, arriskuan jartzen dute gure biodibertsitatea.

Gainera, horrelakoen presentzia gure agroekosistemako desoreka baten edo osasun-egoera kaskarrago baten adierazle izan daiteke. Esate baterako, panpa-lezka (Cortaderia selloana) ohikoa da lur-mugimenduen-gatik edo herbizidak etengabe erabiltzeagatik bat-batean landaretzarik gabe geratu diren lurzoruetan.

Nola neurtzen dugu espezie inbaditzaileen kopurua?

Denon artean laborantzarako lurra begiz gainbegiratuko dugu, inbaditzailetzat har daitekeen animalia- edo landare-espezierik badagoen ikusteko. Bilaketa horretan laguntzeko, monitoreek fitxa batzuk dituzte Euskadin gehien hedatzen ari diren espezie inbaditzaileetako batzuenak, ikasleek lursailean bertan identifikatu ahal izan ditzaten.

Balio bat emango diogu gure nekazaritza-ekosistemari, ondorengo irizpidearen arabera

- 0 espezie inbaditzaile daude ustiategian = 2 puntu - 1-2 espezie inbaditzaile daude = puntu 1 - 3 espezie inbaditzaile edo gehiago daude = 0 puntu

Gure neurketaren emaitza Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu, eta gero, dagokion laukian idatziko dugu.

Buddleja davidii

Vespa velutina (Asiar liztorra)

Cortaderia selloana (Panpa-belarra)

2.3 Oinarrizko indikatzailea: espezie inbaditzailerik ez egotea (espezie kopurua)

Begi bistaz, ikerketa eremuan animali edo landare espezie inbaditzailerik duzun identifikatu. Horretarako IHOBEren Animali eta Landare Inbaditzaileen Euskal Autonomi Erkidegoko katalogoak baliagarriak izango zaizkizu. Dokumentuak beraien web-orrialdean debalde deskargatu ditzakezu (http://www.ihobe.net, argitalpenak atalean). Erkatu itzazu lortutako emaitzak oinarrizko diagnostikoaren laburpen taulako datuekin (51. or.) eta ondoren zenbakitu 0tik 10era, hurrengo baloraziok kontuan hartuz.

- 0 espezie inbaditzaile = 8,5 puntu- Espezie inbaditzaile 1 = 5 puntu- 2 espezie inbaditzaile = 1,5 puntu- 3 espezie inbaditzaile edo gehiago = 0 puntu

Katalogo horiek begiratzeko aukerarik izan ezean, behean, EAEan espezie inbaditzaile ohikoenak direnen irudiak atxikitzen dizkizuegu (IHOBE, 2009).

Zergatik da garrantzitsua espezie inbaditzaile desberdinen kopurua jakitea? Duten indar kolonizatzailea dela eta biodibertsitatean duten eragin kaltegarriaz gain, espezie inbaditzaileak nekazal-ekosistemetako oreka faltaren indikatzaileak izan ohi dira. Cortaderia adibidez, maiz agertzen da lur mugimenduak direla eta edo herbiziden erabilera bortitza dela eta landarerik gabeko lurrak dauden guneetan.

Oinarrizko Diagnostikoa 2. Agroekosistema baten zerbitzua: biodibertsitatearen kontserbazioa

Cortaderia selloana (Panpa-lezka)

Buddleja davidii

Vespa velutina (asiar liztorra)

12

2.3 Oinarrizko indikatzailea: espezie inbaditzailerik ez egotea (espezie kopurua)

Begi bistaz, ikerketa eremuan animali edo landare espezie inbaditzailerik duzun identifikatu. Horretarako IHOBEren Animali eta Landare Inbaditzaileen Euskal Autonomi Erkidegoko katalogoak baliagarriak izango zaizkizu. Dokumentuak beraien web-orrialdean debalde deskargatu ditzakezu (http://www.ihobe.net, argitalpenak atalean). Erkatu itzazu lortutako emaitzak oinarrizko diagnostikoaren laburpen taulako datuekin (51. or.) eta ondoren zenbakitu 0tik 10era, hurrengo baloraziok kontuan hartuz.

- 0 espezie inbaditzaile = 8,5 puntu- Espezie inbaditzaile 1 = 5 puntu- 2 espezie inbaditzaile = 1,5 puntu- 3 espezie inbaditzaile edo gehiago = 0 puntu

Katalogo horiek begiratzeko aukerarik izan ezean, behean, EAEan espezie inbaditzaile ohikoenak direnen irudiak atxikitzen dizkizuegu (IHOBE, 2009).

Zergatik da garrantzitsua espezie inbaditzaile desberdinen kopurua jakitea? Duten indar kolonizatzailea dela eta biodibertsitatean duten eragin kaltegarriaz gain, espezie inbaditzaileak nekazal-ekosistemetako oreka faltaren indikatzaileak izan ohi dira. Cortaderia adibidez, maiz agertzen da lur mugimenduak direla eta edo herbiziden erabilera bortitza dela eta landarerik gabeko lurrak dauden guneetan.

Oinarrizko Diagnostikoa 2. Agroekosistema baten zerbitzua: biodibertsitatearen kontserbazioa

Cortaderia selloana (Panpa-lezka)

Buddleja davidii

Vespa velutina (asiar liztorra)

12

2.3 Oinarrizko indikatzailea: espezie inbaditzailerik ez egotea (espezie kopurua)

Begi bistaz, ikerketa eremuan animali edo landare espezie inbaditzailerik duzun identifikatu. Horretarako IHOBEren Animali eta Landare Inbaditzaileen Euskal Autonomi Erkidegoko katalogoak baliagarriak izango zaizkizu. Dokumentuak beraien web-orrialdean debalde deskargatu ditzakezu (http://www.ihobe.net, argitalpenak atalean). Erkatu itzazu lortutako emaitzak oinarrizko diagnostikoaren laburpen taulako datuekin (51. or.) eta ondoren zenbakitu 0tik 10era, hurrengo baloraziok kontuan hartuz.

- 0 espezie inbaditzaile = 8,5 puntu- Espezie inbaditzaile 1 = 5 puntu- 2 espezie inbaditzaile = 1,5 puntu- 3 espezie inbaditzaile edo gehiago = 0 puntu

Katalogo horiek begiratzeko aukerarik izan ezean, behean, EAEan espezie inbaditzaile ohikoenak direnen irudiak atxikitzen dizkizuegu (IHOBE, 2009).

Zergatik da garrantzitsua espezie inbaditzaile desberdinen kopurua jakitea? Duten indar kolonizatzailea dela eta biodibertsitatean duten eragin kaltegarriaz gain, espezie inbaditzaileak nekazal-ekosistemetako oreka faltaren indikatzaileak izan ohi dira. Cortaderia adibidez, maiz agertzen da lur mugimenduak direla eta edo herbiziden erabilera bortitza dela eta landarerik gabeko lurrak dauden guneetan.

Oinarrizko Diagnostikoa 2. Agroekosistema baten zerbitzua: biodibertsitatearen kontserbazioa

Cortaderia selloana (Panpa-lezka)

Buddleja davidii

Vespa velutina (asiar liztorra)

12

Page 37: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

37

2.4.- Makrofaunaren dibertsitatea

Zergatik neurtzen dugu makrofaunaren dibertsitatea?

Makrofauna esaten diogu lurzoruan bizi diren eta gizakion begiek ikus ditzaketenen artetik tamaina handieneko organismoen multzoari (1 mm-tik gorakoak, hala nola inurriak, termitak, ehunzangoak, intsektu-larbak, zizareak, barraskiloak, bareak...).

Horiek eskaintzen duten biodibertsitateaz gain, lurzoruaren kate trofikoko goiko katebegia da makrofauna hori. Organismo hauek libreki mugitzen dira eta lurrean zuloak egin eta aireztatu egin dezakete, lurzoruaren ezauga-rriak hobetzen dituzten egiturak eta galeriak eraikiz, eta horrez gain, landareen hazkundea errazten dute. Gaine-ra, hondakin organikoen deskonposaketa-prozesua hasten dute, tamaina handieneko hondakinak zatikatuz eta, era horretan, mesofaunarentzat eta mikrofaunarentzat eskuragarri eginez, eta haiek, aldi berean, laboreentzako nutriente bihurtzen dituzte, zikloa itxiz. Horregatik guztiagatik, askotariko makrofauna bat egoteak gure lur-zoruaren osasun-egoera ona dela adieraziko digu.

Nola neurtzen dugu makrofaunaren dibertsitatea?

Lurzatian dagoen makrofauna osoa hartu behar dugu kontuan, bai lur gainean ikusten duguna eta bai lur azpian bizi dena ere.

1.- Lur gaineko makrofaunaren balioespen bat egiteko, denbora-tarte jakin batean (esaterako 5 minutu) ikus dezakegun makrofauna mota des-berdin guztiak zenbatuko ditugu.

2.- Gero, pala lau baten laguntzaz, lurzoru-bloke kubiko bat aterako dugu (30 cm inguruko sako-nera duena). Azkar egiten ahalegindu behar dugu, makrofaunak lurzoruaren beheko geruze-tara ihes egin dezala eragozteko!!

Lur-bloke hori arretaz aztertuko dugu, lehenik azalean, eta gero, zatitu egingo dugu, bertan dauden makrofauna mota desberdinak zenba-tzeko (Erne! Desberdinak direnak bakarrik...lur-zizareak izan ezik. Zizareei dagokienez, dauden guztiak zenbatuko ditugu).

Gida berezian (51. orr.) argazki batzuk ditugu, ikus genitzakeen organismoak errazago identi-fikatu ahal izateko.

Mota desberdinak (bai lurrean eta bai lurgainean ere ikusitakoak) gehitu egingo ditugu eta Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko ditugu, 0tik 10era bitarteko balio bat emanez.

Page 38: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

38

2.5.- Lurzoruko mesofaunaren dibertsitatea. Kalitate biologikoaren indizea

Zergatik neurtzen dugu mesofaunaren dibertsitatea?

Jarduera honen helburua, hain zuzen ere, gure inguruneko lurzoruan bizi den eta eskuarki ikusi ezin dezakegun fauna osoa hurbiletik ezagutzea da. Mesofauna esaten diogu makroorganismoen (> 1 mm, gizakion begiek ikus ditzaketenak) eta mikroorganismoen (< 0,1 mm, mikroskopio bidez ikusi daitezkeenak) arteko tarteko tamaina duten organismoen multzoari. Makrofaunaren beheko katebegi trofikoa da eta hark hasitako deskonposizio-lanarekin jarraitzen du. Ikusi ahal izateko, lupa bat beharko dugu Gure lurzoruan mesofauna aberatsa eta askotarikoa bizi baldin bada, osasun onaren adierazle izango da.

Nola neurtzen dugu mesofaunaren dibertsitatea?

Jarduera honek bi parte ditu: bat, lursailean, eta bestea, laborategian. Ustiategian lurraren lagin bat hartuko dugu zilindro baten laguntzaz (10 cm-ko diametroa eta 5 cm-ko sakonera duena, gutxi gorabehera).

Lagina laborategira eramango dugu eta iragazki baten gainean kokatuko dugu, bonbilla baten argipean. Meso-faunak ez du bonbillaren argia eta berotasuna atsegin, eta horrexegatik, ihes egingo dute inbututik beherantz, eta behean kokatuko dugun ontzi txiki alkoholdun batean jasoko ditugu.

Prozesu hau ez da azkarra eta aste oso bat be-harko dugu mesofauna alkohola dagoen tokiraino jaitsi dadin, eta horrenbestez, aurreko taldeak utzi digun lagina aztertuko dugu eta gure lagina hurren-go taldeak aztertu ahal izateko prestatuta utziko dugu.

Lupa baten eta Gida bereziko (52. orr.) irudien la-guntzaz mesofauna mota desberdinak identifika-tzen eta zenbatzen joango gara (Erne: desberdinak direnak bakarrik) eta multzo bakoitzaren izenaren ondoan gorriz ageri den balioa emango diegu. Go-rriz dauden balio guztiak gehitzen baditugu, kalitate biologikoaren indize esaten zaion balioa erdietsiko dugu.

Gure neurketaren emaitza Erreferentziazko Tau-lako balioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitar-teko balio bat emango diogu.

Zer gertatuko litzateke organismo hauekin guztiekin, lurzorua kutsatuko bagenu?

Page 39: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

3.1 Infiltrazioa.

Zergatik neurtzen dugu infiltrazio-gaitasuna?

Jarduera honen helburua lurzoruek duten atxikitze-gaitasuna eta lurzoruen osasunerako duen garrantzia balio-estea da. Osagai solidoek, likidoek eta gaseosoek eratzen dute lurzorua. Horiek guztiek, ekosistemetan bizitza garatzeko funtsezkoa eta ezinbestekoa den sistema bihurtzen dute lurzorua.

Gure lurzorua ez bada gai gure esperimentuan aplikatuko diogun ur kantitatearen antzeko kopuru bat infiltra-tzeko, horrek esan nahiko du, euria indar handiz egiten badu, ezingo duela euri-ur guztia xurgatu, eta soberako ur guztia lurrazaletik labainduko dela, lurzoruan gure laboreentzat biltegiratu ordez. Labaintzen den ur horrek, gainera, lurzorua ere herrestan eraman dezake, eta higadura-arazoak eragin.

Aldiz, ura azkarregi iragazten bada lur barnera, handitu egingo da lurra putzututa geratzeko arriskua, eta ondo-rioz, sustraiak ito egin daitezke, edo onddoak agertzeagatik gaixotu.

Nola neurtzen dugu infiltrazio-denbora?

10 cm inguruko diametroa eta 10 cm inguruko luzera duen hodi zati bat behar dugu, obretan edo eraikuntza-lanetan erabili ohi direnen antzekoa.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

39

LURZORUA ZAINTZEA3 AGROEKOSISTEMA BATEN 3. ZERBITZUA:

- Mailu batez eta egur tako batez lagunduta, hodi hori lurzoruan sartuko dugu 2 cm ingu-ruko sakoneran.

- Zulotik 235 ml ur botako dugu astiro-astiro.

- Ur hori desagertzen denean, beste 235 ml botako ditugu. Oraingoan, desagertu arte igarotzen den denbora neurtuko dugu.

Urak zenbat eta denbora gutxiago behar izan desagertzeko, orduan eta infiltrazio-gaitasun handiagoa izango du lurzoruak.

Gure neurketaren emaitza (urak zenbat minutu behar izan dituen desagertzeko) Erreferentziazko Taulako ba-lioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu.

Page 40: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

40

3.2 Trinkotasuna

Zergatik neurtzen dugu lurzoruaren trinkotasuna?

Nekazaritzarako lurzoru bat kondentsatuegia edo trinkotuegia baldin badago, oso zaila izango da gure la-boreen sustraiak egoki garatzea, ezingo direlako sakon barneratu eta nutriente berrietaraino eta ura dagoen tokiraino iritsi, eta ondorioz, landareen ekoizpena urriagoa izango da. Lurzoruaren trinkotasunak zaildu egiten du ura eta airea lurraren barruan sartzea, eta bi elementu horiek ezinbestekoak dira sustraientzat eta orga-nismoentzat. Lurzoru trinkoegiak, gainera, sustraietan gaixotasunak agertzearekin loturik egon ohi dira, eta horrexegatik, lurzoru osasuntsua nahi badugu ez du trinkotuegia egon behar.

Nola neurtzen dugu lurzoruaren trinkotasuna?

Neurketa hori egiteko, obretan eta eraikuntza-lanetan erabiltzen diren haga-txoen antzeko bat beharko dugu (8 mm. inguruko diametroa eta 1 m. ingu-ruko luzera). Neurketa errazago egin ahal izateko, hagatxo horri marra batzuk egingo dizkiogu 10 cm-ro.

Hagatxoa indarrez sartuko dugu lurzoruan (errazagoa egingo zaigu aurreko jardueran bustitako tokian egiten badugu) eta zein sakonerara iritsi garen neurtuko dugu.

Lortu dugun zentimetro-sakonera Erreferentziazko Taulako balioekin alde-ratuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu.

3.3 Lurzoruaren egoera kimikoa-azidotasuna/basikotasuna (pH)

Zergatik neurtzen dugu lurzoruaren pHa?

Lurzoru baten azidotasun edo basikotasuna bere pHak erabakiko du, hots, soluzio urtsuan dauden H+ ioien kontzentrazio-neurriak. pH hori 0 eta 14 artean egongo den indize bat da.

- Lurzoru azidoak pH<7 dutenak dira - Lurzoru basikoak pH>7 dutenak dira.

pH hori oso adierazle garrantzitsua da lurzoruaren osasunarentzat, zuzenean eragiten dielako nutrien-teen eskuragarritasunari, bertan bizi diren mikroorganismoen jarduerari eta lurzoruko mineralen disolbaga-rritasunari. Labore-hazkuntza gehienentzako neurririk egokiena 5,5 eta 7 artean kokatzen da. Gida berezian (53. orr.) topatuko dugun taula batek zehaztuko digu zein den pHrik onena nutriente desberdinen disolbagarritasunerako.

Nekazariek nekazaritza-jarduera desberdinak egin ditzakete lurzoru baten pHa hobetzeko. Lurzorua oso azidoa baldin bada, kare-medeapenak aplikatzen dira, eta basikoa baldin bada, lurzoruan bizi diren mikroorganismoen jarduera areagotzen ahalegintzen dira, materia organikoak eta/edo ongarriak aplikatuz.

Page 41: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

41

Nola neurtzen dugu lurzoruaren pHa?

pH hori zehaztasunez neurtzeko aparailu bereziak dauden arren, guk modu errazago batean neurtuko dugu gutxi gorabehera, pHaren arabera kolorez aldatzen diren zerrenda adierazle batzuk erabiliz.

Lurzoruaren lagin txiki bat hartuko dugu (10 gr inguru) eta 25 ml ur gehituko diogu. Nahasketa hori astindu egingo dugu eta 10 minutuz utziko dugu jalki dadin. Gero, zerrenda bat sartuko dugu likidoan eta zerrendak hartzen duen kolorea idatziko dugu.

Zerrendaren emaitza Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu.

3.4 Materia organikoaren edukia

Zergatik neurtzen dugu lurzoruak duen materia organikoaren edukia?

Jarduera honen helburua gure labore-hazkuntzarako lursailean zenbat materia organiko dagoen neurtzea da. Lurzoruko materia organikoa bertan dauden animalia- eta landare-hondakin guztiek osatzen dute. Lehena-goko uzta-hondakinetatik, laborantza-lurretan berez sortzen diren landareetatik, simaurretik eta gainerako ongarrietatik eta era guztietako animalia-hondakinetatik datoz.

Materia organikoa lurzoruaren osasunaren adierazlerik onenetako bat da. Lurzoruko nutrienteen bilte-gia da, horren baitan ezin konta ahala organismok dihardutelako, hura deskonposatuz eta laboreek asimila ditzaketen mineral bihurtuz. Gainera, materia organikoak hobetu egiten ditu lurzoruaren propietate fisiko-kimikoak eta biologikoak (egitura, iragazkortasuna, atxikipen hidrikoa, azidotasuna/basikotasuna, mikrobioen jarduera eta abar).

Nekazaritza intentsiboak edo labore bakarrek pobretu egiten dute lurzorua, eta oso azkar murrizten dute lur-zoruetako materia organikoaren edukia. Jarduera ekologikoek bere horretan mantentzen dute lurzoruko materia organikoaren edukia, eta are aberastu ere egin dezakete.

Nola neurtzen dugu lurzoruko materia organikoaren edukia?

Bi neurri desberdin erabiliko ditugu gure lurzoruan dagoen materia organikoa ugaria den edo ez balioesteko:

1.- Ur oxigenatuarekiko erreakzioa. Ur oxigenatuak (H2O2) materia organikoari eraso egiten dio eta, hori gertatzen denean, ura (H2O) eta CO2 molekulatan deskonposatzen da. Ur oxigenatuko tanta batzuk lurzoruaren lagin txiki baten gainera (10 g) botatzen baditugu, ikusiko dugu eferbeszentzia bat gertatzen dela, eta burbuila nabarmen batzuk sortzen direla. Erreakzio hori zenbat eta biziagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gure lurzoruan dagoen materia organikoaren edukia.

2.- Lurzoruaren kolorea. Materia organikoan aberatsak diren lurzoruak ilunagoak izaten dira berez. Gure lurzoru-laginaren koloreari erreparatuko diogu eta argia, ertaina edo iluna den erabakiko dugu.

Bi neurrien emaitza Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu, eta 0tik 10era bitarteko balio bat emango diogu.

Page 42: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

42

3.5 Pestizidak

Zergatik ebaluatzen dugu zenbat pestizida erabili den lurzoruan?

“Pestizida” hitzak, oro har, printzipioz gizakiarentzat kaltegarria den organismo bat suntsitzeko erabilitako edozein substantzia adierazten du. Baina produktu horiek, gainera, eragin kaltegarria izan dezakete onuragarriak diren eta suntsitu nahi ez ziren beste organismo batzuen gainean, eta horietako bat gizakia bera izan daiteke. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) produktu ho-rien arriskuari buruzko balioespena egiten du eta sailkapen bat egiten du gizakiontzat duten arriskuaren arabera.

Nola neurtzen dugu erabilitako pestizida kopurua?

Pestiziden antzeko substantzia kutsatzaileek gure lurzoruan izan dezaketen presentzia aztertzeko, beharrezkoa izango litzateke laborategiko analisi berezi bat egitea, baina hori oso lan zaila izango litzateke eta ikasleentzat arriskutsua ere izan liteke.

Gainera, ustiategi ekologiko batean aurkitzen gara, eta labore-hazkuntzaren eta/edo lurzoruaren osasuna babesteko egindako tratamendu guztiak ezin zorrotzago kontrolatuak daude. Alternatiba biologikoak, fisikoak edo aukeraketakoak, edo beste laborantza-jarduera batzuk organismo kaltegarri bat edo gaixotasun bat kon-trolatzeko nahikoak ez direnean, landare, animalia, mikrobio edo mineraletatik eratorritako prestakin fitosanita-rioetara jotzen da. Ez dira erabiltzen sintesi kimikoa duen produktu fitosanitariorik edo naturan aurkitzen direnak ez bezalako konposaturik.

Beraz, erabilitako pestiziden kopurua neurtzeko, bisitatzen dugun ustiategiko nekazariari puntu honen inguruan galdetzera mugatuko da gure taldea, ekoizpen ekologikoan izurriteen prebentzioak eta kontrolak zenbateko garrantzia duten uler dezaten ikasleek.

Kasu honetan, atal honetako baliorik handiena (10) gure Erreferentziazko Taulara eramango dugu, gure eran-tzunaren arrazoiak emanez.

3.6 Lurzoruaren egoera biologikoa

Zergatik neurtzen dugu lurzoruaren jarduera biologikoa?

Lurzoru osasuntsua lurzoru bizia da. Lurzoruan bizi diren organismoei esker “funtzionatzen” du, hondakin organikoak landareentzako mineral bihurtuz, sustraien eta uraren zirkulazioa ahalbidetzen duten agregatuak osatuz, eta abar.

Gure nekazaritza-lurrean zizareak aurkitzea albiste ona da, horrelakoen presentziak adierazten baitigu lur-zorua emankorra dela eta oso erasokorra ez den laborantza-sistema bat erabiltzen ari direla (nekazaritza-maki-neria labore-lurretatik gehiegitan igarotzeak asko murriztu dezake zizareen populazioa).

Zizareek areagotu egiten dute lurzoruaren emankortasuna: hildako materia organikoak, hostoak esaterako, irensten dituzte eta nutriente, mineral eta beste zenbait substantzia kimikoren kontzentrazio handiak dituzten gorozkiak egiten dituzte. Beraz, ukaezina da animalia horiek egundoko laguntza direla lurzoruaren eduki ki-mikoarentzat eta osasun biologikoarentzat.

Page 43: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

43

Gainera, zizareak elikagai-iturri baliotsua dira txori askorentzat eta beste animalia batzuentzat, eta funtsezko elementu bat dira elikadura-kateetan. Animalia harrigarri hauen beste eginkizun garrantzitsu bat horien mugi-mendua eta sortzen dituzten bideen sarea da, horrek nabarmen laguntzen duelako lurzoruaren aireztapenean eta sedimentuen nahasketa eta egokitzapenean.

Zizareen eskasiak adieraziko liguke gure nekazaritza-lurra estres kimikoa (pestizidak), fisikoa (gehiegizko lanke-ta) edo biologikoa (satorren edo karraskarien gainpopulazioa) jasaten ari dela. Halere, zizareen gehiegizko pre-sentzia batek esan nahiko luke materia organiko freskoa metatzen ari dela, mikroorganismo deskonposatzaileen jarduera ezaren ondorioz.

Nola neurtzen dugu lurzoruaren jarduera biologikoa?

Adierazle hau eta gure lurzoruan dagoen makrofaunaren dibertsitatea aldi berean neurtzen dira (aldez aurretik azaldu dugu 2.4 jardueran).

Palaren bidez jasotako lur-laginean ageri diren zizareen kopuru osoa zenbatu behar genuela adierazten zen jarduera horretan. Lortutako emaitza Erreferentziazko Taulako balioekin alderatuko dugu eta 0tik 10era bitar-teko balio bat emango diogu.

Page 44: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

4.1 Lurzoruko materia organikoa.

Zergatik daude lotuak klima-aldaketa eta lurzoruko materia organikoa?

Lurzoruan, batez ere, karbonoa biltegiratzen da materia organiko gisa. Izan ere, Lurreko bigarren karbono-biltegi garrantzitsuena da, ozeanoen atzetik. Zenbat eta materia organiko gehiago egon lurzoruan, hobeto funtzio-natzen du karbono-biltegiak. Horrenbestez, ongi kudeatutako lurzoru batek klima-aldaketaren motelgailu garrantzitsu gisa joka dezake.

Lurzoruko materia organikoaren karbonoa atmosferatik “bahitu” egin dute landare berdeek, algek eta zenbait bakteriok. Organismo horiek atmosferako CO2 molekulen parte den karbonoa erauzten dute eta, materia orga-niko bizi gisa finkatu ondoren, lurrera igarotzen da. Karbono organiko horren parte bat lurzoruan mantenduko da eta beste parte bat atmosferara itzuliko da, lurraren beroketan laguntzeko.

Beraz, klima-aldaketaren ikuspegitik, gure lurzoruetan zenbat eta materia organiko gehiago barneratu eta bertan kontserbatu, orduan eta osasuntsuagoa izango da gure ekosistema.

Nola neurtzen dugu lurzoruaren jarduera biologikoa?

Jada egin dugu arestian aipatzen genuen neurketa (3.4 jardueran. Lurzoruko materia organikoaren edukia). Beraz, ez da beharrezkoa neurketa hori errepikatzea, aski baita lehen lortutako emaitza aprobetxatzea eta Erre-ferentziazko Taulako balioekin alderatzea.

4.2 Ekoizpen-sistema. Karbonoa galtzea edo irabaztea

Zer lotura du gure ekoizpen-sistemak klima-aldaketarekin?

Jarduera honetan ezinezkoa da gure nekazaritza-lurrak sortutako CO2 emisioen neurketa zehatz bat egitea, baina halere, nolabaiteko balioespena egin dezakegu, erabiltzen dugun ekoizpen-sistema kontuan izanik, hots, ekoizpen ekologikoarena.

Ekoizpen ekologikoko jarduerek, oro har, lagundu egiten dute lurzoruak karbonoa irabazi dezan, galdu ordez. Adibide batzuk:

- Lurzorua makineria bidez sarritan lantzeak erraztu egiten du karbonoak atmosferara “ihes egitea”. Kontrako aldean, zuzenean ereitea, inolako lur-lantzerik egin gabe, karbono gehien “bahitzen” duen jarduera izango litzateke, eta CO2 emisioak gehien murriztuko lituzkeena.

- Ekoizpen ekologikoetan ongarri organikoen bidez (simaurra edo konposta) ongarritzea lurzoruan karbonoa barneratzeko modu bat da. Sintesiko ongarri mineralek ez dute eginkizun hori betetzen.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

44

KLIMA-ALDAKETA LEUNTZEA4 AGROEKOSISTEMA BATEN 4. ZERBITZUA:

Page 45: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

4 Klima aldaketaZergaitik neurtzen da lurzoruko materia organikoaren kontzentrazioa, klima-aldaketarekin erlazionatuta?

Ez dugu CO2-aren emisio zehatza neurtuko, baina gutxi gora-beherako neurketa bat egin genezake erabiltzen dugun produkzio-sistema kontuan hartzen badugu. Lur-lantzea, ongarritzeko era, uzta-hondakinekin egiten duguna, eta gure bezeroen etxera arte dagoen distantzia kontuan izango ditugu. Baserritarrari galdetu eta ea zenbat puntu lortzen dituen.

............................. puntu.

CO2-ak berotze globalean parte hartzen du?

q BAI q EZ

Lurzoruan zenbat eta materia organiko gehiago hobe

q BAI q EZ

Lurzoruko materia organiko gehiena landare berdeek, algek eta bakterio batzuek atmosferatik “bahitu” duten karbonoaren ondorioz sortu da. Organismo hauek aireko

CO2-aren osagai den karbonoa ateratzen dute. Karbono organikoaren zati bat, lurzoruan geratuko da eta beste zati bat berriz ere CO2 erara igaroko da eta atmosferara

itzuliko da berotze globalean parte hartuz. Laburbilduz, aldaketa klimatikoaren ikuspuntutik lurzoruan barneratu eta bertan mantendu

dezakegun materia organiko kopurua zenbat eta handiago izan, orduan eta hobe.

PUNTUAKETA -1 (C GALDU) 0 +1 (C IRABAZI)

Lur-lantzea Sarri. Goldea edo errotokultibadorea

Gutxitan (urtean 1-2 aldiz)Txisel edo kultibadorea

Lurra ez lantzea.Zuzeneko ereinketa

Ongarritzea Minerala edo bat ere ez Purina edo lohia Simaurra edo konposta

Uzta-hondakinak Erretzea Dena jaso Lurzoruari gehitu

Lurzoru biluzia Urte osoan Urtearen zati batetan Sekula ez (landare estaldura)

Uztaren helmuga Beste herrialde bat Beste estatu bat Tokian tokiko kontsumoa

16

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

Orain taulara pasatu

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

45

- Belar txarrak herbiziden bidez kontrolatzeak CO2 igortzen du, baina bestetik, ekoizpen ekologikoetan belar txar horiek ongarri berde gisa lurzoruari gehituz gero, karbonoa “bahitzen” du.

- Gure produktuak ekoizpena egiten den herri edo eskualdean bertan saltzeak gutxitu egiten du erregai fosilak erabili beharra, eta horrenbestez, gutxitu egiten ditu CO2 emisioak. Uzta beste herrialde batzuei saltzeak erre-gai fosilen kontsumo handiak eragiten ditu, eta areagotu egiten du atmosferara igortzen den CO2.

Nola ebaluatzen dugu ekoizpen-sistema?

Ekoizleari galdetuko diogu nolako jardue-rak egiten dituen aurreko esparru horie-tako bakoitzean, eta ohartuko gara labo-rantza-jarduera ekologikoek beste era bateko jarduera batzuek baino CO2 gu-txiago igortzen dutela atmosferara.

Ikasleen koadernoan ondorengo taula hau dugu, eta bertan, puntuak gehitzen edo kentzen joango gara eta Erreferentziazko Taulan amaierako emaitza idatziko dugu.

Page 46: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

AMAIERAKO DIAGNOSTIKOA: Nolako osasuna du gure nekazaritza-ekosistemak?

Goizean neurketa eta balioespen desberdinak egiten joan gara.

GURE NEKAZARITZA-EKOSISTEMAK OSASUN ONA DUEN EDO EZ JAKITEKO GARAIA DA ORAIN.

- Lehenik, gure Erreferentziazko Taulako zerbitzu bakoitzarentzako emaitza erdietsi beharko dugu. Horreta-rako, horietako bakoitzean erdietsitako emaitzen batezbestekoa kalkulatu beharko dugu.

- Gure ustez, agroekosistema bat osasuntsu egongo da baldin eta lau zerbitzu horietako bakoitza eskaintze-ko gai bada, eta beraz, balio partzial guztiek 5etik gorakoak izan behar dute gutxienez.

- Amaitzeko, azken laukitxoa beteko dugu, AMAIERAKO NOTA kalkulatuz, lau zerbitzuetan erdietsitako emaitzen batezbestekoa eginez.

Beste edozein azterketatan bezalaxe, gure amaierako nota 10etik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta hobea izango da gure lurzoruaren eta gure nekazaritza-ekosistemaren osasun-egoera.

Erdietsitako emaitzaren inguruan gogoeta egiteko unea da...

¢ Emaitza ona ala txarra iruditzen zaizu?¢ Lortu dugun emaitzak badu loturarik nekazaritza-ekosistema horretan nekazaritza

ekologikoa egitearekin ala ez?¢ Zein atalek lortzen dute notarik onena?¢ Zein ataletan hobetu liteke?¢ Ikusi dugun ekosistemaren osasun-egoera hobetzeko beste ideiaren bat burura-

tzen zaizu? Gure koadernoan Taula bat dugu (Gida berezia, 54. orr.), eta bertan, go-mendio batzuk ematen zaizkigu gure lurzoruaren osasuna hobetzeko, emaitzarik kaska-rrenak erdietsi ditugun esparruetan.

Denon artean AMAIERAKO TXOSTEN labur bat egingo dugu, eta bertan, erdietsitako emaitza, atera ditugun ondorioak eta topatu ahal izan ditugun hobekuntza-proposamenak jasoko ditugu.

“Eskuak Zikinduz, Gure Nekazal Ekosistemaren Osasuna Aztertzen”

46

Ez dugu etsi behar erdietsitako balioren bat behar bezain ona ez bada, balio horie-tako batzuk lurzoruak iraganean izandako erabileraren mende edo baldintza natura-len mende baitaude.

Denborak aurrera egin ahala gure agroeko-sisteman bilakaera positibo bat ikustea da benetan garrantzitsuena. Bertan jarduera egoki batzuk egiten ari garela adieraziko digu horrek.

Page 47: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

JARDUNALDIAREN ONDOREN: Zer egin dezakegu?

Jardunaldi honetan barrena ikasi dugun guztia aplikatu dezakegu:

¢ Jon eta herriko beste produktore batzuk bere produktuak saltzen ikusi ahal izateko Amorebieta Etxanoko igandeko merkatua bisitatu dezakegu.

¢ Etxean jaten ditugun elikagaien jatorria eta ekoizpen-sistema zein den ikertu de-zakegu (tokiko ekoizleengandik datozkigun ala ez, ekologikoak diren ala ez, nola etiketatuta dauden...).

¢ Jauregibarria familiarekin edota lagunekin bisitatu dezakegu.

¢ Gure eskola-baratzeko lurzoruaren diagnostikoa egin dezakegu berriro, Gida hau eta gure koadernoak laguntza modura erabilita.

¢ Gure inguruneko lurzoru emankorra nola babestu dezakegun azalduko duten propo-samenen zerrenda bat egin dezakegu.

¢ Elikagai ekologikoak kontsumitzeak ingurumenarentzat eta gure osasunarentzat no-lako garrantzia duen eztabaidatu dezakegu ikasgelan.

47

Page 48: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

ERREFERENTZIAZKO TAULA: NEKAZAL EKOSISTEMA BATEN OSASUN EGOERA

48

ZERBITZUA OINARRIZKOINDIKATZAILEAK

GAIZKI0...3

ERDIPURDI3...7

ONDO7...10

Indikatzaile Nota (0-10)

Zerbitzu Nota (0-10)

1EK

OIZP

ENA Ekoizpena 1.1.

(g/landareko) Gida azkarra kontsultatu

1.2. Izurriteak (landare osasuntsuen %) 0-45 45-85 85-100

2 BI

ODIB

ERTS

ITATE

A

2.1. Barazkien dibertsitatea (barazki kopurua) 0-3 3-7 7-10

2.2. Inguruko landare dibertsitatea (geruza kopurua)

1 2 3

2.3. Espezie inbaditzailerik ez egotea (espezie kopurua)

2 1 0

2.4. Lurzoruko makrofauna dibertsitatea (mota kopurua) 0-6 6-14 14-20

2.5. Lurzoruko mesofauna dibertsitatea (kalitate biologikoaren indizea)

0-30 30-70 70-100

3LU

RZOR

UA

3.1.Egoera fisikoa Infiltrazioa (min) 60-30 30-10 10-0

3.2. Egoera fisikoa Trinkotzea (zm) 0-10 10-20 20-40

3.3. Egoera kimikoa pH azidotasun/basikotasun maila

3-4,5>9

4,5-5,58-9

5,5-8

3.4. Egoera kimikoa Mat. Organikoa Kolore erreakzioa

EzArgia

AhulaErtaina

GogorraIluna

3.5. Egoera kimikoa kutsatzaileak/pestizidak (erabilera)

Gida azkarra kontsultatu

3.6.Egoera biologikoa zizareen ugaritasuna (kopurua)

0-3 edo>20

3-7 edo10-20 7-10

4KL

IMA

ALDA

KETA

4.1. Materia Organikoa (erreakzioa/kolorea)

EzArgia

AhulaErtaina

GogorraIluna

4.2. Ekoizpen sistema (Karbonoa irabazi edo galdu)

Galdu 0 Irabazi

OINARRIZKO EBALUAKETA - AZKEN NOTA

Page 49: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

GIDA BEREZIA

49

1.1. Jarduera.- Uzta

Taula honetan ohiko laboreetarako espero daitezkeen uztak adierazita datoz, labore hori berotegi baten ba-rruan edo kanpoan hazten den kontuan izanik.Esperotako Uzten Taula (g/landareko)

FAMILIA KULTIBOA 0 < 3 3 - 7 > 7 - 10

Solanazeoak

Tomatea (1,85 landare/m2) 0 - 1027 1027 - 2378 2378 - 3405

Tomatea negutegian (1,85 landare/m2) 0 - 2270 2270 - 5243 5243 - 7514

Piperra (2,86 landare/m2) 0 - 301 301 - 699 699 - 1014

Piperra negutegian (2,86 landare/m2) 0 - 455 455 - 1084 1084 - 1538

Patata (4,75 landare/m2) 0 - 421 421 - 968 968 - 1368

Lekariak

Baba beltza (1,5 landare/m2) 0 - 31 31 -73 73 - 100

Bazkarako baba (Habin) (7 landare/m2) 0 - 21 21 - 49 49 - 70

Ilarra (25 landare/m2) 0 - 18 18 - 44 44 - 60

Indaba (16 landare/m2) 0 - 25 25 - 58 58 - 81

Baina/Leka (16 landare/m2) 0 - 46 46 - 106 106 - 156

Baina/Leka negutegian (16 landare/m2) 0 - 75 75 - 175 175 - 250

Azakiak

Aza (4 landare/m2) 0 - 675 675 - 1550 1550 - 2225

Bruselas-aza (2,5 landare/m2) 0 - 840 840 - 1960 1960 - 2800

Brokoli-a (2,9 landare/m2) 0 - 207 207 - 483 483 - 690

Azalorea (2,4 landare/m2) 0 - 708 708 - 1625 1625 - 2333

Koltza (10 landare/m2) 0 - 15 15 - 34 34 - 48

Bazka-arbia (70 landare/m2) 0 - 20 20 - 47 47 - 67

Konposatuak

Uraza (13 landare/m2) 0 - 138 138 - 315 315 - 454

Uraza negutegian (13 landare/m2) 0 - 177 177 - 415 415 - 585

Ekilorea (6 landare/m2) 0 - 18 18 - 45 45 - 63

Liliazeoak

Tipula (15 landare/m2) 0 - 107 107 - 247 247 - 353

Tipula negutegian (15 landare/m2) 0 - 120 120 - 280 280 - 400

Porrua (25 landare/m2) 0 - 56 56 - 128 128 - 184

Kenopodiazeaoak

Beterraba (10 landare/m2) 0 - 380 380 - 890 890 - 1280

Zerba (6,5 landare/m2) 0 - 323 323 - 754 754 - 1092

Espinaka (20 landare/m2) 0 - 45 45 - 105 105 - 150

Unbeliferoak Azenarioa (40 landare/m2) 0 - 43 43 - 100 100 - 145

Kulkurbitazeoak Kuia (0,4 landare/m2) 0 - 3750 3750 - 8500 8500 - 12250

Gramineoak

Garia (300 landare/m2) 0 - 1,0 1,0 – 2,4 2,4 – 3,7

Garagarra (300 landare/m2) 0 - 1,0 1,0 – 2,3 2,3 – 3,3

Bazka-artoa (9 landare/m2) 0 - 322 322 - 744 744 - 1067

Ryegrass-a (300 landare/m2) 0 - 6 6 - 14 14 - 20

7

Page 50: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

50

1.2. Jarduera.- Izurriteen eragina

Izurrite ohikoenetako batzuen irudiak. Gure labore-hazkuntzan agertzeak desorekaren bat dagoela adierazi dezake.

Beste Batzuk

BIRUSAK NEMATODOAK GASTEROPODOAK

Sustraietan tumorea

(Meloidogyne sp.)

Barraskiloeta bareak

Satorrak(Microtus arvalis)

Beltzarantzea(TSWV)

Mosaikoa (TMv)

OnddoakAEREOAK (errotazio falta edo/eta landareen arteko aireztapen ezaren adierazle)

SUSTRAIKOAK (errotazio falta, gehiegizko hezetasuna edo/eta materia organikoa)Cladosporiosis-a

(Fulvia fulva)

Husteltze beltza

(Rhizoctonia solani) Husteltze zuria

(Sclerotinia sp.)

Husteltze leuna

(Fusarium oxysporum)

Husteltze grisa

(Botrytis cinerea)Mildiu-a

(Phytophthora infestans)

(Phytophthora capsici)

Roya (Puccinia sp.)

Bakterioak

Porruen koipea

(Pseudomonas syringae) Husteltze hezeak

(Erwinia sp. edo pseudomonas sp.)

Zurtoinean tumoreak

(Agrobacterium sp.)

9

Beste BatzukBIRUSAK NEMATODOAK GASTEROPODOAK

Sustraietan tumorea(Meloidogyne sp.)

Barraskiloeta bareak

Satorrak(Microtus arvalis)

Beltzarantzea(TSWV)

Mosaikoa (TMv)

OnddoakAEREOAK (errotazio falta edo/eta landareen arteko aireztapen ezaren adierazle)

SUSTRAIKOAK (errotazio falta, gehiegizko hezetasuna edo/eta materia organikoa)

Cladosporiosis-a (Fulvia fulva)

Husteltze beltza(Rhizoctonia solani)

Husteltze zuria(Sclerotinia sp.)

Husteltze leuna(Fusarium oxysporum)

Husteltze grisa(Botrytis cinerea)

Mildiu-a(Phytophthora infestans)

(Phytophthora capsici)

Roya (Puccinia sp.)

Bakterioak

Porruen koipea(Pseudomonas syringae)

Husteltze hezeak(Erwinia sp. edo pseudomonas sp.) Zurtoinean tumoreak

(Agrobacterium sp.)

9

1.2. Oinarrizko indikatzailea: izurriteak

(landare osasuntsuen %)

Neurtzen ari zaren kultiboa osotasunean begiratuz,

osasuntsu dauden landareen portzentaia estimatu,

hau da, begi bistaz izurrite (makro eta mikropatoge-

noek eragina) baten sintomak ez dituzten landareen

portzentaia kalkulatu. Kultiboak kaltetzen dituzten

izurriteak identifikatzen laguntzeko, jarraian, gaixo-

tasun arruntenen irudiak jartzen dizkizuegu. Landa-

re osasuntsuen % oinarriko diagnostikoko laburpen

taulako erreferentziekin konparatu ezazu (51. or.) eta

dagokion laukitxoan adierazi 0tik 10erako puntua-

zioaz.

Oinarrizko Diagnostikoa

Intsektuak

1. Agroekosistema baten zerbitzua: elikagai-ekoizpena

Zergatik neurtzen dugu izurriteen

eragina?

Kultiboetan izurriteak azaltzeak uzta-produkzioa

jeisteaz gain kalitatea galduarazten du, merkatu-

mailan produktuaren balioa jeitsiz edo produktua bera

mesprezatuz. Alabaina, izurrite hori agroekosistemak

pairatzen dituen arazoen indikatzailea ere izan daiteke

(konpaktazioa, lurzoruaren istiltzea, landa lana edo

landare tarte ezegokiaren erabilera…). Gizakiekin

gertatzen den moduan, zaintzen ez diren nekazal-

ekosistemek gaixotasunak pairatzeko erraztasun

handiagoa dute.

ZURRUPATZAILEAK (gehiegizko ongarritzea edo/eta eguzki izpien falta adierazi lezakete)

ZULATZAILEAK (errotazio falta edo/eta gehiegizko materia organikoa adierazi lezakete)

DEFOLIAZIOA ERAGITEN DUTENAK (errotazio falta adierazi lezakete)

Landare-zorriak(Afidoak)

Euli zuria(Aleurodidoak)

Armiarma gorria

(Tetranychus urticae)

Tomatearen sitsa edo tuta (Tuta absoluta)

Azaren beldarrak

(Pieris sp., Plutella sp.)

Ipurtsardeak(dermapteroak)

Patatako kakalardoa

(Leptinotarsa decemlineata)

ZulatzaileakAgriotes sp.

Trips-a(Tisanopteroa)

Ezinbestekoa!

8

GIDA BEREZIA

Page 51: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

51

2.4. Jarduera.- Makrofaunaren dibertsitatea

Gure lurretan ohikoenetakoak diren makrofauna-espezie batzuen irudiak.

2.4. Oinarrizko indikatzailea: lurzoruko makrofauna dibertsitatea (mota kopurua)

Lur azpiko eta lurrazaleko makrofauna-dibertsitatea edu-kiko ditugu kontuan:1. Lurrazala: Ikerketa eremuan zehar, ikusten dituzun makrofauna desberdinen kopurua kontatuz, 5 minutuko trantsektua egin ezazu. Gogoratu makrofauna begi bistaz ikusten diren animaliei deitzen diegula (>1 mm).2. Lurzorua: Pala lau batez 25 zm-ko luzera eta 30 zm-ko sakonerako lur-bloke kubiko bat atera ezazu. Minutu bat baino gutxiagoko denboran egiten saiatu, organismoak ez daitezen geruza sakonagoetara barneratu. Lehenbizi, lur-azala begiratu ezazu eta gero eskuz lur-zatiak puskatuz joan, makrofauna desberdinen familia kopuruak kontatuz (EZ indibiduo kopurua). Horretarako, beheko taulako iru-diez baliatu zaitezke.

Amaitzeko, konpara ezazu zure espezie-kopuru totala oi-narrizko diagnostikoko laburpen taularekin (51. or.) eta jar iezaiezu 0tik 10era bitarteko balioa.

Zergatik neurtzen da lurreko makrofau-naren dibertsitatea?

Makrofauna ez da dibertsitatearen adierazle soila, kate trofiko baten goi-mailan ageri da, materia organikoen des-konposaketa hasteaz arduratzen delarik. Materia orga-nikoaren puska handienak hartu eta zatitzeaz arduratzen dira, horrela meso eta mikrofaunarentzako eskuragarri jarriaz. Hauek, aldi berean, zati txiki horiek landareentzako eskuragarri jartzen dituzte.

1. Zizarea (Oligochaeta)

2. Labezomorroa (Dictyoptera)

3. Kukurutxa (Isopoda)

4. Milazangoa (Diplopoda)

5. Ehunzangoa (Chilopoda)

6. Ipurtsardea (Dermaptera)

7. Inurria (Hymenoptera)

8. Termita (Isoptera)

9. Matxinsaltoa (Orthoptera)

10. Kakalardoa (Coleoptera)

11. Zimitza (Heteroptera)

12. Armiarma (Arachida)

13. Marraskiloa (Gasteropoda)

14. Karraka (Homoptera)

15. Besteak (Larbak, etab.)

1

6

11

3

8

13

2

7

12

4

9

14

5

10

15

Ezinbestekoa!Oinarrizko Diagnostikoa 2. Agroekosistema baten zerbitzua: biodibertsitatearen kontserbazioa

13

GIDA BEREZIA

Page 52: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

52

2.5. Jarduera.- Mesofaunaren dibertsitatea

Gure lurretan ohikoenetakoak diren mesofauna-espezie batzuen irudiak. Horietako bat aurkitzen dugunean, multzo bakoitzaren izenaren aldamenean gorriz ageri den balioa emango diogu. Gorriz dauden balio guztiak gehitzen baditugu, kalitate biologikoaren indize esaten zaion balioa erdietsiko dugu, eta balio hori Erreferen-tziazko Taulan idatziko dugu.

1 32

13 1514

7 98

19 2120

4 65

16 1817

10 1211

22 2423

25 2726

1.Protura 20

2.Diplura 20

3.Collembola 10

4.Microcoryphia 10

5.Zygentomata 10

6.Dermaptera 1

7.Orthoptera 10

8.Embioptera 10

9.Blattaria 5

10.Psocoptera 1

11.Hemiptera 5

12.Thysanoptera 1

13.Coleoptera 10

14.Hymenoptera 3

15.Diptera (L) 10

16.Holometabolous(L)10

17.Holometabolous 1

18.Acari 20

19.Araneae 3

20.Opiliones 10

21.Palpigradi 20

22.Pseudoscorpion 20

23.Isopoda 10

24.Chiliopoda 15

25.Diplopoda 15

26.Pauropoda 20

27.Symphyla 20

Mesofauna-dibertsitatea lurzoruan

15

GIDA BEREZIA

Page 53: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

53

3.3. Jarduera.- Gure lurzoruaren pHa

Nutriente desberdin disolbagarritasuna pHaren arabera. Taulan ikus daitekeenez, pH neutroa da egokiena, landareen hazkuntzarako beharrezkoak diren lurzoruko nutriente guztiak lurzoruan bertan eskuragarri egon daitezen.

Elikagaien solubilitatea pH-aren arabera

41

GIDA BEREZIA

Page 54: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

54

Nola hobetu

Gure lurzorua eta gure labore-lurrak hobetzeko proposamen batzuk, erdietsitako adierazle horiek egokienak ez baldin badira.

ZERBITZUA OINARRIZKO INDIKATZAILEAGAIXOAK Zergatiak Konponbideak

1EK

OIZP

ENA

1.1.Ekoizpena Elikagai gutxiLurzoru konpaktatuapH-a oso baxua/altuaIzurriteak

Ongarritzea. Lur-lantze sakona eta ongarritzea. Azidoak (kareztatzea); basikoak (S eta amonioa). Ikus 1.2.

1.2. Izurriteak

XurgatzaileakLurzoruko onddo edo bakterioakNematodoakOnddo, birus edo intsektu aereoakGasteropodoak; karraskari eta satorrak

Ongarritzea gutxitu; ongarri helduak erabili. Putzuen sorrera saihestu; drenaia. Errotazioak; barietate erresistenteak. Kaltetutako zatiak kendu; fauna laguntzailea sustatu.

2 BI

ODIB

ERTS

ITATE

A

2.1. Barazkien dibertsitatea Monolaborantza Kultibo gehiago erabili. Errotazioa

2.2. Inguruko landare dibertsitatea Lursailen artean mugarik ez. Landatu gabeko ilarak mantendu

2.3. Espezie inbaditzaileak Lurzoru biluzia Landare-estaldura mantendu

2.4. Makrofauna dibertsitatea Habitat eskasia.Elikagai urritasuna.Lur-lantze intentsiboa.Pestizidak.

Babes guneak (heskaiak, habi kutxak)Materia organikoa gehituLur lantze minimoaPestizidarik ez erabili

2.5. Mesofauna dibertsitatea Elikagai urritasuna.Lur-lantze intentsiboa.Pestizidak.

Materia organikoa gehituLur lantze minimoaPestizidarik ez erabili

3LU

RZOR

UA

3.1.Egoera fisikoa ñ Infiltrazioa Lurrazalaren geruzen gogortzeaKonpaktazioa lurrazalean

Materia organikoa gehitu.Makinariaren gutxieneko erabilera.

3.2. Egoera fisikoa Trinkotzea Lurrazaleko trinkotzea Makinariaren gutxieneko erabilera. Lurpea lantzeko makina.

3.3. Egoera kimikoa Azidotasun/basikotasuna

Oso azidoaOso basikoa

Kareztatzea (errautsak)Materia organikoa eta sufrea.

3.4. Egoera kimikoa Materia Organikoa

Ongarritze minerala. Uzten soberakinen jasotzea edo erretzea.

Ongarritze organikoa (konposta, simaurra). Soberakinak lurzorura gehitu.

3.5. Egoera kimikoa Pestizidak Pestizida arriskutsuen erabilera. Prebentzio neurriak erabili.

3.6.Egoera BiologikoaZizareak

Estres fisikoak (lur lantzea).Estres kimikoak (pH, MO edo pestizidak)Estres biologikoa (sator edo karraskariak)

Errotokultiboaren erabilera murriztu.pHa kontrolatu; MO gehitu: pestizidarik ez.Izurriteen prebentzioa.

4KL

IMA

ALDA

KETA 4.1. Materia Organikoa (erreakzioa/

kolorea)Ongarritze minerala. Uzten soberakinen jasotzea edo erretzea.

Ongarritze organikoa (konposta, simaurra). Soberakinak lurzorura gehitu.

4.2. Produkzio sistema (Karbonoa irabazi edo galdu)

Lur lantze intensiboa.Ongarritze minerala.Soberakinen jasotze edo erretzea.Lurrazal biluzia.

Lur-lantze minimoa.Ongarritze organikoa (konposta, simaurra)Soberakinak lurzorura gehitu.Landare-estaldura.

GIDA BEREZIA

Page 55: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

55

DATU PRAKTIKOAK

Izen-emateak eta Informazioa:

- Ekainaren 01etik aurrera egin ahal izango dira erreserbak, 94 630 07 30 telefono-zenbakira deituz edo [email protected] helbide elektronikora idatziz.

- Izena ematen den hurrenkera errespetatuko da, erabilgarri dagoen jardunaldi kopurua osatu arte.

Kontuan hartu beharrekoak:

- Bisita-egun bakoitzeko pertsona kopuruak ez du 25etik gora izan behar.- Ikasleek bazkaria, aldatzeko oinetakoak (katiuskak, botak edo antzekoak) eta boligrafoa ekarri beharko dute

lan-koadernoan idazteko.- Arropa erosoa eta zira ekartzea gomendatzen da.- Ikastetxea arduratuko taldearen garraioaz.

Helbidea eta Nola iritsi:

ENEEK erakundearen egoitza Jauregibarria baserrian kokatua dago, izen bereko parkean, Amorebieta-Etxa-noko irteeran, Durangorako norabidean. Nekazaritza ekologikoari buruzko erakusketa iraunkor bat dago bertan, eta doan bisitatu daiteke ENEEK erakundearen bulego-orduetan.

Trenez nola iritsi: Euskotrenen Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineak erabiliz - Informazio gehiago eskuratzeko eta ordutegiak kontsultatzeko: 902 543 210; www.euskotren.es- Jauregibarriatik hurbilen dauden geltokiak Amorebieta-Etxanoko Geltoki nagusia (1 km-tara oinez)

eta Amorebieta-Etxanoko geralekua (1,4 km-tara oinez) dira.

Autobus publikoz nola iritsi: Bizkaibus- Amorebieta-Etxanon geltokia duten autobus-lineak bat baino gehiago dira.- Informazio gehiago eskuratzeko eta ordutegiak kontsultatzeko: 902 22 22 65; www.bizkaia.net.

Autobus pribatuz nola iritsi- A8 autobidean 100 irteera hartu (Amorebieta-Etxano). Eraikinak eremu zabal bat du autobusek

aparkatu ahal izateko.

Bisitaren jarduera osagarriak:

Jauregibarria baserriaren kokapena eta ingurunea oso egokiak dira beste jarduera didaktiko, hezkuntza eta/edo aisialdiko ekintza batzuk egiteko. Jatetxe bat du eraikinean bertan, eta horrez gain, haur-jolasak, kirol-ins-talazioak (pilotaleku irekia eta bolatokia) eta Jauregibarria Lorategi Botanikoak inguratzen du, zortzi hektarea baino gehiagoko azalera batean. Euskadiko hamar baso mota bereizgarri berregiten dituela. Ingurune egokia da paseatzeko, ariketa egiteko, kirolerako eta naturaz gozatzeko.

Harremanetarako:

ENEEK. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Jauregibarria Baserria Jauregibarria auzoa, 448340 Amorebieta-EtxanoTel: 946 271 [email protected] • www.eneek.eus

Page 56: LURZORUA - Landaturlandatur.com/files/documentos/83_2.pdf · - Osasuna eta elikadura harremanetan jartzea, kontsumitzen diren elikagaien jatorria eta horiek lurzoruekin duten lotura

BIBLIOGRAFIA eta SAREKO BALIABIDEAK

56

- ENEEK. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua. www.eneek.eus

- Nekazaritza ekologikoaren berezitasunak. ENEEK http://www.eneek.eus/eu/actualidad/argitalpenak

- NEOT. Nekazal Ekosistemen Osasun Txartelak. NEIKER-TECNALIA http://www.neiker.net/wp-content/uploads/2015/05/TSEA-Euskera.pdf http://www.neiker.net/wp-content/uploads/2015/05/TSEA-Castellano.pdf

- Nekazaritza Ekologikoa. Material Didaktikoa. Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. 2008

- Lur eta Ingurumen Zientziak. Unitate Didaktikoak. CEIDA. Eusko Jaurlaritza. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 2004.

- Begiratu gertugotik zure oinek zapaltzen duten lurrari. 2015. Lurzoruen Nazioarteko Urtea. IHOBE. Mate-riala FAOk Lurzoruaren Mundu Egunerako sortutakoa da.

- Ekolurra. 2017 Negua. 58. Zenbakia.

- Actividades. Departamento de Edafología y Química Agrícola. Universidad de Granada.

- Lurzorua: Izaki Bizia. IHITZA aldizkaria. 9. Zenbakia.

- Vivir en el suelo. Comic conmemorativo del Año Internacional de los Suelos. 2015. Pilar Jiménez Aleixandre, Estudio Tangaraño. 2015