Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako 4...

25
Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako oinarrizko konpetentzietan 4

Transcript of Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako 4...

  • Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako

    oinarrizko konpetentzietan4

  • 23

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEANEBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    EAEko Ebaluazio Diagnostikoen ereduaren egutegiaren arabera, oinarrizko konpetentzia batzuk (Hizkuntza-komunikazio-rako konpetentzia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Matematikarako konpetentzia) ebaluatzeko probak urtero egingo diraeta gainerakoak ebaluatzeko probak txandaka egingo dira (2009an Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpe-tentzia ebaluatu zen).

    Hurrengo lerroetan ED09 ebaluazioan ebaluatu diren konpetentzietako emaitzei buruzko informazio zehatza eskaintzenda, mailei begira batez ere. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik aipatu behar da talde bakoitzean finkatu diren ebaketa-puntuak elkarrengandik bereiziak direla. Ebaketa-puntu erlatiboak dira, proben ezaugarrietan eta ikasleek proba ezber-dinetan izan duten errendimenduan oinarriturik finkatu baitira. Horregatik, oinarrizko lau konpetentzietako puntuazioaketa mailak ez dira elkarrekin konparatu behar, zeharo apartekoak direlako.

    Agiri honetan jakinarazten diren itemek ez dute konpetentzia bakoitzaren matrizea adierazten. 2009ko Ebaluaziodiagnostikoan erabili ziren item batzuk baino ez dira. Horrexegatik, item horiek ez dute probak eduki zuten zailtasun-mailarik islatzen.

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentziari dagokionez, aurkezten diren item batzuk ez ziren 2009ko pro-ban erabili, baizik eta 2008ko proba pilotuetan. Azken egoera horretan dauden itemak ohar baten bidez seinalatzen dira.Dena dela, 2009ko proban erabili ez zirenez, ezin da zehaztu zein konpetentzia-mailari dagokien.

    Amaitzeko, azaldu nahi dugu item gehiago ere argitaratuko ditugula, datozen urteetako probak aplikatuko diren hei-nean.

    4.1. HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA EUSKARAZ

    Konpetentzia honen konpetentzia-markoak bost dimentsio ditu:

    • ENTZUMENA.

    • IRAKURMENA.

    • MINTZAMENA.

    • IDAZMENA.

    • AHOZKO ELKARREKINTZA.

    Hala ere, ikasle guztiei egin zitzaien ED09 zentsuko ebaluazioan entzumen, irakurmen eta idazmen probak bakarrik eginziren. Hurrengo eskema honetan konpetentziaren ebaluazioak izan zuen egitura (bi koaderno) azaltzen da.

  • 24 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    Hurrengo orrialdeetan konpetentziari buruzko honako informazio hau eskaintzen da:

    – Ikasleen banaketa maila ezberdinetan, dimentsioen arabera.– Hiru mailen deskribapen orokorra.– Dimentsioen adierazleak konpetentzia maila bakoitzean.– Item askeen adibideak.

    4.1.1. Ikasleen banaketa konpetentzia mailen arabera dimentsio ezberdinetan

    Jarraian Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen banaketa aurkezten da konpetentzia mailen arabera euskarazko hiz-kuntza-komunikaziorako konpetentzian:

    Konpetentzia honen errendimendu mailen banaketa kalkulatzerakoan, Ulermenaren eta Irakurmenaren emaitzak izandira kontuan; Idazmenaren emaitzak, aldiz, ez dira sartu.

    2. grafikoa. Ebaluazio diagnostikoaren egitura

    Entzumena

    Idazmena

    Irakurmena

    Entzumena

    Irakurmena etaidazmena

    DIMENTSIOAK EBALUAZIO KOADERNOAK

    3. grafikoa. Ikasleen portzentajezko banaketa konpetentzia mailen arabera.Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. Lehen Hezkuntzako 4. maila

    Irakurmena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    34,2 34,8 31,1

    Entzumena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    34,1 34,2 31,6

    Idazmena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    30,3 54,7 15

  • 25

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    4.1.2. Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren Lehen Hezkuntzako 4. mailako konpe-tentzia mailen deskribapena

    Jarraian, Lehen Hezkuntzako 4. mailarako zehaztu diren Konpetentziaren hiru dimentsioetako adierazleak eskaintzen dira,hiru konpetentzia mailen deskribapena osotzeko asmoz.

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Maila honetako ikasleak nolabaiteko zailtasunak ditu euskarazko testuak ulertzeko. Ahozko zein idatzizko testuhurbiletan (elkarrizketak, gutun laburrak) informazio garrantzitsua (datuak batez ere) ateratzeko gai da. Halaber,testu labur eta argietan zentzu orokorra eta ideia nagusiak identifikatzen ditu. Zenbait kasutan, eta irudien lagun-tzaz, edukia interpretatzen du, inferentzia zuzenak egiten ditu, eta ohiko erabilerako testuetan (ipuinak) testu-mota antzematen du.

    Beste alde batetik, maila honetako ikasleak euskaraz testu osatu gabeak idazten ditu, eta batzuetan ez du betetzeneskatutako komunikazio-helburua. Zenbaitetan datuak sartzen ditu, baina testu ez-egituratuetan eta akatsekin.

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Hasierako mailan deskribatutakoaz gain, erdi-mailan dagoen ikasleak aise egiten ditu entzumen, irakurmen etaidazmen lanak. Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gai da mota ezberdinetako ahozko zein idatziz-ko testuetan. Inferentziak egiten ditu eta testuaren edukia bere ideia propioekiko interpretatzen du. Bere irakas-mailari dagozkion ohiko hiztegia eta esapideak antzematen ditu eta, horrekin batera, igorlea eta testu-mota iden-tifikatzen ditu.

    Beste alde batetik, maila honetako ikasleak bere interesen inguruko testu sinpleak (gutunak adibidez) idazten ditu.Testuaren xedea kontuan izaten du, erregistro egokia aukeratzen du, informazioa oinarrizko eran egituratzen du,eta bere irakasmailari dagozkion gramatika, ortografia eta lexiko arau gehienak betetzen ditu.

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Hasierako eta erdi-mailan deskribatutakoaz gain, maila aurreratuan dagoen ikasleak lan konplexuagoak egiten ditu,eta gai da konplexutasun handiagoko testuak erabiltzeko. Xedea eta eduki zehatzak identifikatzen ditu eremu ezber-dinetako testuetan (familia, ikastetxea, komunikabideak). Era berean, inferentzia zuzenak eta zeharkakoak egoki egi-ten ditu, testuak laburtzen ditu, eta erabilitako hiztegia antzematen du.

    Testuak idazterakoan, maila honetako ikasleak testuaren xedea kontuan izaten du, erregistro egokia eta era asko-tako hizkuntza-baliabideak erabiltzen ditu. Gai da helburua betetzeari begira behar den informazio garrantzitsuahautatzeko, eta gramatika, ortografia eta lexiko arauak betetzen ditu.

  • 26 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    4.1.3. Dimentsioetako adierazleak Lehen Hezkuntzako 4. mailako konpetentzia maila bakoitzean

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Informazio garrantzitsua aurkitu.

    · Era ezberdinetako testuak(elkarrizketa, ipuina, albistea)entzun ondoren, informazioalaburtu.

    · Eremu ezberdinetako ahozkotestuetan testu-mota eta hiztegiaantzeman.

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Testuaren zentzu orokorraidentifikatu.

    · Ideia nagusiak eta bigarrenmailakoak antzeman.

    · Testu ezberdinen edukiari buruzkoinferentziak egin.

    · Batzuetan testu-mota (ipuina,albiste laburra) antzeman.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Testu laburrak entzun ondoreninformazio zehatza identifikatu.

    · Batzuetan testuko ideiakerlazionatu eta edukiari buruzkoinferentziak egin.

    · Batzuetan, oso ohiko testuetan(ipuina) testu-mota identifikatu.

    ENTZUMENATestuak: Elkarrizketa, ipuina, albistea.

  • 27

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Xedea identifikatu.

    · Testu laburretako ideien artekoerlazioa antzeman.

    · Inferentzia zuzenak etazeharkakoak egin.

    · Biografia-testu labur baten edukialaburtu (haurrentzako aldizkaribatekoa).

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Testu ezberdinetako informaziogarrantzitsua aukeratu (oharra,haurrentzako aldizkari batekoelkarrizketa).

    · Igorlea antzeman eta edukiariburuzko inferentziak egin.

    · Ber irakasmailari dagokion hiztegiaezagutu.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Idatzizko testu sinpleetan(elkarrizketa informala, postala)informazio zehatza identifikatu.

    · Ohiko testuetan zentzu orokorraidentifikatu.

    · Batzuetan haurrentzakoaldizkarietako testuetakoinformazio-edukia laburtu.

    IRAKURMENATestuak: Elkarrizketa informala, postala, oharra, prentsa elkarrizketa.

  • 28 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Testu egoki eta zuzenak (gutuninformala) idatzi planteatutakoxedea betetzeko.

    · Eskatutako datuak erabili etagaratu.

    · Ortografia, gramatika eta sintaxiaarauak bete.

    · Hiztegi egokia erabili, hitzakerrepikatu gabe.

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Informazio eta erregistro egokiakaukeratu, bere esperientziareninguruneko testu bat idazteko.

    · Eskatutako datuetako batzukbakarrik aipatu, behar bezalagaratu gabe.

    · Batzuetan akatsak egin, bainakomunikazioa oztopatu gabe.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleak, besteakbeste, honetako hau egiten du:

    · Proposatutako helburuazailtasunez bete.

    · Batzuetan gai zerrendak idatzi,baina ideiak garatu gabe.

    · Edukiak errepikatu, gutunarenegitura errespetatu gabe.

    · Hiztegi mugatua erabili; esaldiakbukatu gabe eta akatsekin.

    IDAZMENATestua: Gutun informala.

  • 29

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    4.1.4. Item liberatuen adibideak

    Jarraian, item edo galdera batzuen hainbat adibide aurkezten dira. Horiek Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpe-tentziaren ebaluazio probetan erabili dira.

    Galderari dagozkion testu osoa eta galderaren planteamenduaz gain, zein konpetentzia mailarekin lotzen den ere adie-razten da. Kasu batzuetan erantzun zuzena ematen da eta, galdera irekia denean, galdera hori ebaluatzeko erabili direnzuzentzeko-irizpideak.

    Kontuan izan adibideak baino ez direla. Entzumenaren itemei dagokionez, testu laburrak erabili ziren; horregatik, horie-xek aurkezten ditugu agiri honetan. Hala ere, datozen beste proba batzuetan iturri ezberdinetako testuak aplikatuko ditu-gu; hala nola, Internet-etik, irratitik, EITB-tik eta abarretatik hartuta.

  • 30 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ENTZUMENA LH-KO 4. MAILA

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 2. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko ahozko testuen (albisteak, solasal-diak, argibideak, deskribapenak, esperientzien kontakizunak, narrazioak...) helburua antzematea.

    • Itemaren helburua: Testuaren generoa antzematen du.

    • Erantzun zuzena: C. Entziklopedian.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    TRANSKRIPZIOA

    JOSU: Andereño, non topa dezakegu Egiptori buruzko informazioa?

    ANDEREÑOA: Ba Egipton motel! Beno, bromak aparte, zer da jakin nahi duzuena?

    J: Keops-eko piramidearen neurria.

    A: Norbaitek ba al daki informazio hori non topa dezakegu?

    Neska 1: Nire amak Egiptori buruzko nobelak irakurtzen ditu. Ziurrenik han agertuko da.

    A: Bai? Zer uste duzue?

    Neska 2: Ez, neska, nobeletan istorioak kontatzen dira. Amodiozkoak, abenturazkoak...

    Ikasle 3: Nik badakit. Entziklopedia batean.

    Ikasle 1: Eta bidaia agentzia batean?

    A: Seguru aski baina, ez zara orain agentzia batera joango, ezta? Eskolan barnean saiatu informazio hori topatzen.

  • 31

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 4. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko ahozko testuen (albisteak, solasal-diak, argibideak, deskribapenak, esperientzien kontakizunak, narrazioak...) edukia interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu.

    • Erantzun zuzena: C. Olagarroa.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    TRANSKRIPZIOA

    NESKA: Zeri buruz egin behar dugu idazlana?

    MUTILA: Hitz eta pitz ari zara eta ez duzu ezer entzuten. Irakasleak garbi esan du...

    N: Badakit! Etxeko animalia bati buruzko idatzi behar dugu!

    M: Animalia bati buruz bai, baina...

    N: Animalia basati bat! Lehoi bat! Arrain bat!

    M: Uretako animaliaren gainean egin behar dugu, bai, baina ez dizut esango zein den...

  • 32 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 1. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko ahozko testuen (albisteak, solasal-diak, argibideak, deskribapenak, esperientzien kontakizunak, narrazioak...) zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak antzematen ditu.

    • Erantzun zuzena: B.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    TRANSKRIPZIOA

    AMA: Kaixo, laztanak, zer moduz etxean?

    MILA: Ama! Nola zabiltza hortik? Gu hemen oso ondo... eta zu? Leku polita da? Nolako eguraldia duzu hor?

    A: Suitza osoa polita da, paisaje ederrak ditu eta negua izan arren, oso eguraldi ona izan dut heldu naizene-

    tik. Ostatutik paisaje zoragarria ikusten dut: aintzira ikusten dut eta mendiak elurrez estalirik. Zeruan eguzkia

    diz-diz dago.

    M: Zein polita, ezta? Aitorrek ere zurekin hitz egin nahi du, ama, oraintxe jarriko da. Gero arte...

    AITOR: Ama, zer moduz, noiz bueltatuko zara?

    A: Bihar bertan, Aitor, hemengo lana amaitu eta gero.

    AI: Zer moduzko eguraldia izan duzue?

    A: Oso ona, harrigarria badirudi ere, gainera tokia itzela da.

    AI: Atera argazki asko, ama!

  • 33

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 1. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko ahozko testuen (albisteak, solasal-diak, argibideak, deskribapenak, esperientzien kontakizunak, narrazioak...) zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuko ideien arteko harremana antzematen du.

    • Erantzun zuzena: C. Jatetxea.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    TRANSKRIPZIOA

    Asteburuan erosketak egitera joan ginen gurasoekin eta arrebarekin. Goizean dendarik denda ibili ginen, lau-

    rok oso pozik, baina bazkaltzeko ordua heldu zenean, a zer nolako eztabaidak!

    Amak sagardotegira joan nahi zuen eguneko menu ona zegoelako, baina aitak ez zuen sagardotegirik nahi

    eta jatetxe batera joatea nahiago zuela esan zuen. Gainera, ondo jan behar genuela esan zigun. Arreba eta

    biok ogitartekoak edo hanburgesak eta patata frijituak jateko irrikan geunden. Badakizue nora joan nahi

    genuen, ezta? Horretan tematu ginen eta ia-ia lortzekotan egon ginen..., baina ez genuen lortu. Aitak aukera-

    tutako lekura joan ginen, amak amore eman zuen eta! Han amak erabaki zuen zer jan, beldur zen, antza, oke-

    la eskatuko ote genuen, ezbait zuen horrelakorik nahi. Beraz, berak eskatu eta denok jan genuen... bapo gera-

    tu arte! Aizue, primeran bazkaldu genuen!

  • 34 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    IRAKURMENA LH-KO 4. MAILA

  • 35

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 7. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuen (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) helburua antzematea.

    • Itemaren helburua: Testuaren igorlea antzematen du.

    • Erantzun zuzena: C. Arantxa andereñoak.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 8. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelakoarauak, gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hez-kuntzako web orriak, albisteak, oharrak...) proposatutako helburuei erantzuteko garrantzizko informazioa hau-tatzea.

    • Itemaren helburua: Berariazko informazioa antzematen eta identifikatzen du. Eskatutako berariazko informa-zio gehienak aurkitzen ditu.

    • Erantzun zuzena: C. Veneziako San Marcos plazan.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 36 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 8. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelakoarauak, gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hez-kuntzako web orriak, albisteak, oharrak...) proposatutako helburuei erantzuteko garrantzizko informazioa hau-tatzea.

    • Itemaren helburua: Irakurketaren helburua identifikatzen du. Jasotako informazioa proposatutako helburura-ko erabiltzen du.

    • Erantzun zuzena: B. Otsailaren 22an.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 6. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuen (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren zentzu orokorra identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: C. Venezia oso polita da eta ondo pasatzen ari dira.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Maila aurreratua.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 37

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 9. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuen (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) edukia interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu. Testuaren osagai inplizitu gehienakberreraikitzen ditu.

    • Erantzun zuzena: C. Ikusten duena oso-oso polita iruditzen zaiolako.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 9. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuen (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) edukia interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu. Testuaren osagai inplizitu gehienakberreraikitzen ditu.

    • Erantzun zuzena: B. Neguan.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Maila aurreratua.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 38 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 6. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuen (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren zentzu orokorra identifikatzen du. Testuaren zentzu orokorra identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: D. Ezkondu denez, bidaiatzera eta ondo pasatzera.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 39

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

    1. Gaitasun soziolinguistikoa edo egokitasuna: hau da, testuaren helburua edo egoera komunikatiboanongi kokatu; kasu honetan Sahara dagoen lagun bati gutun bat idaztea. Erabili behar zuten erregistroa ez- for-mala izan behar zen —lagunen arteko gutuna baitzen—. Atal honetan, itemean eskatzen zen informazioaaztertzen zen (etxeko kontuak, eguraldia...).

    2. Gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioa): atal honetan informazioaren progresioa eta noladagoen antolatuta ebaluatzen zen; testuaren egitura gutun batena izan behar zuen: agurra, gorputza eta azkenagurra. Halaber, testuaren kohesio eta koherentzia ere aztertzen zen, eta horiek lortzeko erabiltzen ziren balia-bideak.

    3. Hizkuntza gaitasuna edo hiztegian, gramatikan, sintaxian eta ortografian erakusten zuten zuzentasun maila.Atal honetan, oinarrizko akats gramatikalak eta ortografikoak hartzen zirten kontuan, betiere ulergarritasunaeragozten bazuten.

    Idazkia zuzentzeko honako irizpideak erabili ziren:

    IDAZMENA LH-KO 4. MAILAHau izan zen ezarritako itema:

  • 40 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ZAILTASUN MAILAK

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetan dauden ikasleen idazteko gaitasuna eskasa da; ideiak ez dituzte ondo garatzen eta ez dituzte ego-ki erabiltzen errekurtso linguistikoak. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografikoak urriak dira.

    Datozen bi testuk ez dute proposatutako lana bete, edo ez dute eskatutakoa ulertu (Saharako lagun bati gutunaidaztearena, hain zuzen). Agertzen den informazioa nahasia da, edukia ez dago antolaturik eta, bigarren kasuan,gutunaren egitura ere ez dauka. Akats lexikoek, gramatikalek eta ortografikoek anitzak dira eta testuaren ulerga-rritasuna eragozten dute.

  • 41

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

  • 42 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ERDI-MAILA

    Maila honetan dauden ikasleek duten idazte maila egokia da, ideiak ongi garatzen dituzte, baita errekurtso lin-guistikoak ere. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografikoen maila onargarria da.

    Ikus daitekeen lez, ondorengo adibideetan, ikasleak gai dira testuak era egoki samarrean idazteko. Ideiak garatu-ta daude eta nahikoa egituratuta. Bestalde, akats gramatikal zein ortografiko batzuk agertzen dira, ulergarritasu-na eragozten ez dituztenak betiere.

  • 43

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

  • 44 L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetan dauden ikasleen idazte maila altua da; oso ongi garatzen dituzte ideiak eta ongi egitaratuta ere.Ikasleek badakite errekurtso linguistikoak egoki erabiltzen. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta orto-grafikoen maila ona da.

    Datozen adibideetan, bi testuek betetzen dute proposatutako helburua: lagun bati gutun bat idatzi, eta formatuhorretara egokitzen dira. Informazioa era koherentez azaltzen da eta horretarako behar diren baliabideak erabil-tzen dira (paragrafoak, konektoreak, etab.) Erabilitako erregistroa egokia da. Ez dira inkoherentziarik agertzen etainformazioa aurrera egiten du testuan. Lexiko, gramatika zein ortografiaren erabilera zuzena da.

  • 45

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    L E H E N H E Z K U N T Z A KO 4 . M A I L A

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice