Mateorekin otoitzean

191
Mateorekin otoitzean Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2007

description

A urteko domeketako irakurgaiak

Transcript of Mateorekin otoitzean

Page 1: Mateorekin otoitzean

Mateorekin otoitzean

Uribarriko Andra Mari ElizaDurango 2007

Page 2: Mateorekin otoitzean

© Uribarriko Andra Mari ElizaISBN: 978-84-96536-84-5Lege Gordailua:

Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.comInprimaketa:

Argitalpena: Uribarriko Andra Mari Eliza-2007Kanpatorrosteta, 9

48200 DURANGO BizkaiaTel.: 94 620 00 98

www.tabira.tk

Printed in UE.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozeinmodutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.

Page 3: Mateorekin otoitzean

Mateorekin otoitzean

Uribarriko Andra Mari ElizaDurango 2007

Page 4: Mateorekin otoitzean
Page 5: Mateorekin otoitzean

Aurkibidea

Abendualdia ....................................................................... 7

Abendualdiko I. domekea ............................................. 9

Abendualdiko II. domekea ............................................ 12

Abendualdiko III. domekea .......................................... 15

Abendualdiko IV. domekea ........................................... 18

Gabon aldia ....................................................................... 21

Familia Santua: Jesus, Maria eta Jose ............................. 23

Gabon osteko II. Domekea............................................ 26

Jaunaren Agerkundea .................................................... 30

Jaunaren Bateoa ............................................................ 33

Garizumea .......................................................................... 37

Garizumako I. Domekea ................................................ 39

Garizumako II. Domekea............................................... 42

Garizumako III. Domekea ............................................. 44

Garizumako IV. Domekea .............................................. 48

Garizumako V. Domekea ............................................... 52

Jaunaren Nekaldiko Erramu Domekea ........................... 56

Pazkoaldia .......................................................................... 69

Jaunaren Biztuerako Pazko Domekea. Pazko-Eguneko Meza .............................................................................. 71

Pazkoaldiko II. Domekea .............................................. 74

Pazkoaldiko III. Domekea ............................................. 77

Pazkoaldiko IV. Domekea.............................................. 81

Pazkoaldiko V. Domekea ............................................... 84

Pazkoaldiko VI. Domekea ............................................. 87

Jaunaren Igokundea ...................................................... 89

Pazkoaldiko VII. Domekea ............................................ 92

Pentekoste Domekea ..................................................... 94

Hirutasun Guztiz Santua. Pentekoste-Osteko Domekea . 97

Kristoren Gorputz-Odol Santuak.................................... 100

Page 6: Mateorekin otoitzean

Urtean zeharreko domekak ............................................. 103

Urtean Zeharreko II. Domekea ...................................... 105

Urtean Zeharreko III. Domekea ..................................... 107

Urtean Zeharreko IV. Domekea ..................................... 110

Urtean Zeharreko V. Domekea ...................................... 113

Urtean Zeharreko VI. Domekea ..................................... 115

Urtean Zeharreko VII. Domekea.................................... 118

Urtean Zeharreko VIII. Domekea................................... 120

Urtean Zeharreko IX. Domekea ..................................... 123

Urtean Zeharreko X. Domekea ...................................... 125

Urtean Zeharreko XI. Domekea ..................................... 127

Urtean Zeharreko XII. Domekea.................................... 130

Urtean Zeharreko XIII. Domekea................................... 133

Urtean Zeharreko XIV. Domekea ................................... 135

Urtean Zeharreko XV. Domekea .................................... 137

Urtean Zeharreko XVI. Domekea................................... 140

Urtean Zeharreko XVII. Domekea ................................. 143

Urtean Zeharreko XVIII. Domekea ................................ 146

Urtean Zeharreko XIX. Domekea................................... 148

Urtean Zeharreko XX. Domekea .................................... 150

Urtean Zeharreko XXI. Domekea................................... 152

Urtean Zeharreko XXII. Domekea ................................. 155

Urtean Zeharreko XXIII. Domekea ................................ 158

Urtean Zeharreko XXIV. Domekea................................. 160

Urtean Zeharreko XXV. Domekea .................................. 163

Urtean Zeharreko XXVI. Domekea ................................ 166

Urtean Zeharreko XXVII. Domekea ............................... 169

Urtean Zeharreko XXVIII. Domekea .............................. 172

Urtean Zeharreko XXIX. Domekea ................................ 175

Urtean Zeharreko XXX. Domekea.................................. 178

Urtean Zeharreko XXXI. Domekea ................................ 180

Urtean Zeharreko XXXII. Domekea ............................... 183

Urtean Zeharreko XXXXIII. Domekea ............................ 186

Jesu Kristo Gure Jauna, diran Guztien Erregea. Azkenengo Domekea Urtean Zehar ............................... 189

6

Page 7: Mateorekin otoitzean

ABENDUALDIA

Prestau gaitezan

badator jaunaABENDUKO 1. DOMEKEA

Page 8: Mateorekin otoitzean
Page 9: Mateorekin otoitzean

ABENDUALDIKO I . DOMEKEA

Jaunak herri guztiak batzen ditu bere erreinuan,betiko bakea gozatu dagien.

Isaias Profetearen liburutik (Is 2, 1-5)

Isaiasek, Amosen semeak, Judari eta Jerusalemi buruz izan-dako ikuskaria:Azken egunetan, Jaunaren etxea dagoan mendiamendi guztien buru ezarriko dau Jaunak,muino guztien gainetik jasoko da;nazino guztiek hara joko dabeeta herri asko joango da bertara, esanez:“Zatoze, igon dagigun Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera:Berak erakutsiko deuskuz bere bideak,eta gu Haren bidezidorretan ibiliko gara;Siondik urtengo dau-eta legeaketa Jerusalemetik Jaunaren berbeak”.Berak epaituko ditu nazinoak,auzira ekarriko herri guztiak.Golde bihurtuko dabez ezpataketa igitai lantzak.Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko,ez dira gudurako barriro trebatuko.Zatoz, Jakoben herri,gabilzan Jaunaren argitan.

9

Page 10: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 121, 1-2. 4-5. 6-7. 8-9

BAGOAZ POZIK JAUNAREN ETXERA.

Ha poza nirea, esan eustenean:

“Bagoaz Jaunaren etxera”.Oraintxe gure oinak heldu dira,Jerusalem, zure atarira. R/.Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira,Israelen lege danez, Jaunaren izena ospatzera.Han dago jarririk auzi-mahaia,Davideneko mahaia. R/.Eskatu egizuez Jerusalementzat bakerako diranak:“Nasai bizi beitez zu maite zaituenak.Izan bedi bakea zure harresietan,nasaitasuna zure jauregietan”. R/.Nire anaia eta lagunakaitik,hau dinot: “Bakea zugaz”.Jaunaren, gure Jaunaren, etxeagaitik,ondasunak opa deutsudaz zuri. R/.

Hurrean dogu gure salbamena.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 13, 11-14)

Senideok: Ohartu zaiteze zein sasoitan bizi zareen. Izan ere,ordua da lotatik esnatzeko, sinisten hasibarri haretan baino hu-rrago dogu-eta orain gure salbamena.

Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu dagiguzan, beraz,ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabilzan jator,egun-argiz lez: ez jan-edankerietan eta mozkorkerietan, ez lohi-kerietan eta neurribakokerietan, ez hasarre eta norgehiagokerian.Hartu egizue Jesu Kristo Jauna soineko, eta ez ibili grina txarrakasetu guran.

10

Page 11: Mateorekin otoitzean

Zagoze zuhur, prest egon zaitezen.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 24, 37-44)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Noeren sasoian lezjazoko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Uholde aurrekoegunetan, jan-edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten zirangizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zan eguneraino; eta ezziran konturatu, uholdea etorri eta guztiak eroan zituan arte.Holan izango da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Orduan,gizon bi izango dira soloan: bata hartu egingo dabe eta besteaitzi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabeeta bestea itzi.

Zagoze zuhur, ez dakizue-eta zein egunetan etorriko dan zuenJauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein or-dutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzateke eta ez leukebere etxea zulatzen itziko. Egon, bada, prest zuek ere, gitxienuste dozuen orduan etorriko jatzue-eta Gizonaren Semea”.

11

Page 12: Mateorekin otoitzean

ABENDUALDIKO II . DOMEKEA

Zuzen erabagiko dau apalaren auzia.

Isaias Profetearen liburutik (Is 11, 1-10)

Egun haretan, kimu bat sortuko da Jeseren zuhaitz-hondotik,muskil bat erneko haren zuztarretik.Haren gainean Jaunaren espiritua kokatuko da:jakituria eta adimen-espiritua,kontseilu- eta sendotasun-espiritua,ezaguera- eta Jaunaganako begirune-espiritua.Jaunaganako begirunea izango dau pozbide.Ez dau auzia itxuraz bakarrik erabagiko,ezta epaituko ere entzuten dauanaz.Zuzen erabagiko dau behartsuaren auziaeta zuzenbidez epaituko herriko apalak.Bere ahoko zigorraz joko ditu gogorrak,bere ezpanetako arnasaz hilgo gaizkileak.Zuzentasunak eta leialtasunak inguratuko dabe,gerrikoak gerria lez.Otsoa bildotsagaz biziko da,lehoinabarra bildotsagaz etzungo,txekorra eta lehoikumea alkarregaz larratuko dira,eta umetxo bat izango dabe artzain.Behia eta hartza batean larratuko dira,hareen umeak alkarregaz etzungo;lehoiak lastoa jango dau, idiak lez.Bularreko umeak suge-zulo gainean jolastuko dau,eta bularra itzi barriaksuge gorriaren zuloan sartuko dau bere eskua.Nire mendi santu osoanez dau inork kalterik, ez hondamenik egingo,Jaunaren ezagueraz beteko da-eta lurraldea,itsasoa urez beterik dagoan lez.Egun haretan, Jeseren zuztarreko muskila

12

Page 13: Mateorekin otoitzean

herrien ikurrintzat jasoko dabe;herriak haren bila etorriko dira,eta ospetsua izango da haren egoitza.

Erantzun-salmoa Sal 71, 1-2. 7-8. 12-13. 17

ZUZENTASUNA GARATUKO DA HAREN EGUNETAN, ETA BAKEA UGARI BETIEREAN.

Emoiozu, Jainko, zeure auzia erregeari,zeure zuzentasuna errege-semeari.Zaindu begi zure herria zuzentasunez,eta zure gizajoak zuzenbidez. R/.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,bakea ugari iretargia amatau artean.Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,Ibaitik lehor-mugaraino. R/.

Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xeheaeta laguntzailerik ez dauan dohakabea.Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,salbatuko dau behartsuen bizia. R/.Betiko izan bedi haren izena,eguzki-argia adina haren izenaren iraupena.Lurreko leinu guztiakharegan izango dira bedeinkatuak,herri guztiek dohatsu autortuko dabe ha. R/.

Kristok gizon-emakume guztiak salbatzen ditu.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 15, 4-9)

Senideok: Liburu Santuetan idatzita dagoan guztia gure ikasbi-derako idatzi eben, geure eroapenaz eta Liburu Santuek emotendeuskuen adoreaz itxaropena izan dagigun. Eroapenaren eta ado-rearen iturri dan Jainkoak emon deizuela alkarregaz iritzi berekoizatea, kristauei dagokien lez, bihotz batez eta aho batez goratudagizuen Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.

13

Page 14: Mateorekin otoitzean

Holan, bada, egiozue alkarri harrera ona, Kristok zuei harreraona egin deutsuen lez, Jainkoaren aintzarako. Hau dinotsuet: JesuKristo juduen zerbitzari egin zan, asabei egindako agintzariak be-teten dituan Jainkoaren leialtasuna egiaztatzeko, eta harrera onaegin eutsen jentilei, Jainkoari, beraren errukiagaitik aintza emondeioen. Honan dino-eta Liburu Santuak:

Ospatuko zaitut nazinoen artean, Jauna,

goratuko dot zure izena.

Bihozbarritu zaiteze,hurrean da-eta zeruetako erreinua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 3, 1-12)

Egun hareetan, Joan Bateatzailea Judeako basamortuan agertuzan, iragarriz: “Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetakoerreinua”. Joan honi buruz esan eban Isaias profeteak:

“Berba batek oihuka dihardu basamortuan:

Prestatu bidea Jaunari,

zuzendu bidezidorrak Hari”.

Joanek gamelu-narruzkoa eban jantzia, eta gerrian narruzkouhala; matxinsaltoak eta basaeztia ebazan janari.

Jerusalemetik, Judea osotik eta Jordan aldetik haregana joatenzan jentea, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek bateatu egitenebazan Jordan ibaian. Fariseu eta saduzear asko bateoa hartzeraetorkola ikusirik, esan eutsen Joanek: “Sugekumeok! Nork iraka-tsi deutsue, gainean dozuen hasarreari ihes egiten? Emon egizuezbihozbarritzeari jagokozan frutuak, eta ez esan zeuen barruan:"Guk Abraham dogu aita". Hara zer dinotsuedan: harri honeetatikere sortu deikeoz Jainkoak seme-alabak Abrahami. Ezarri deutsoedagoaneko aizkorea zuhaitz-hondoari: frutu onik emoten ezdaben zuhaitz guztiak hondotik ebagi eta sutara botako dabez.

Nik urez bateatzen zaituet, bihozbarritu zaitezen; baina nireondoren datorrena ni baino ahaltsuagoa da, eta ni ez naz inorHaren oinetakoak eroateko ere; Harek Espiritu Santuaz eta suzbateatuko zaitue. Eskuan dau sardea eta larraina garbituko dau;garia garautegian batuko dau; lastoa, barriz, amatau ez daitekensutan erreko”.

14

Page 15: Mateorekin otoitzean

ABENDUALDIKO III . DOMEKEA

Jainkoa bera etorriko da,eta salbatuko gaitu.

Isaias Profetearen liburutik (Is 35, 1-6a. 10)

Poztu beitez basamortua eta lur elkorra,alaitu bedi eremua eta lilia lez loratu,jantzi bedi lorezeta egin begi irrintzi eta jauzi pozaren pozez.Libano baizen zoragarrieta Karmel mendia eta Saron lautada baizen eder bihurtuko dira.Ikusiko dabe Jaunaren aintza,gure Jainkoaren edertasuna.Indartu egizuez esku ahulduak,sendotu belaun makalduak;esan bihotz-bildurtiei:“Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia daben zigorra arerioei emotera”.Orduan, itsuen begiak edegiko diraeta gorren belarriak zabalduko.Herrenak basahuntzak lez salto egingo daueta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.Jaunak askatuak ibiliko dira bide horretan,Harek libratuak bihurtuko handik.Pozez kantari etorriko dira Sionera:amaibako alaitasuna hareen aurpegian!Poza eta alaitasuna izango dabez lagun.Nahigabeak eta negarrak ihes egingo dabe.

15

Page 16: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10

ZATOZ, JAUNA, ETA SALBATU GAGIZUZ.EDOTA ALELUIA.

Leiala da betiren beti,emoten deutse eskubidea zapalduei,ogia gose diranei. R/.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.Konkor dagozanak Jaunak ditu zutunduarazoten,zintzoak Jaunak ditu maitatzen. R/.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,umezurtz eta alargunak laguntzen,gaiztoen asmoak eragozten.Errege izango da Jauna sekuletan,zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. R/.

Egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.

Santiago Apostoluarenetik (St 5, 7-10)

Senideok: Izan egizue pazientzia Jaunaren etorrera arte. Be-gira nekazariari: lurraren frutu ederraren zain egoten da eta pa-zientziaz itxaroten ditu goiz-euria eta berant-euria. Izan pazien-tzia zuek ere eta egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.

Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka, kondenatuez zagiezan; begira, epailea ate-atean da. Senideok, hartu egizuezsufrimentu eta pazientziaren eredutzat Jaunaren izenean berbaegin eben Profetak.

16

Page 17: Mateorekin otoitzean

Zu zara etortekoa,ala besteren baten zain egon behar dogu?

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 2-11)

Aldi haretan, Joan Bateatzaileak, kartzelan Kristoren egiteenbarri izanik, bere ikasle batzuk bialdu eutsozan itauntzera: “Zuzara etortekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?”

Jesusek erantzun eutsen: “Zoaze eta esan Joani entzuten etaikusten dozuena: itsuek ikusten dabe eta herrenak badabilz, le-genardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dabe, hilakbiztuten dira eta behartsuei Barriona iragarten jake. Eta zorione-koa Nigaitik jauspiderik hartzen ez dauana!”

Hareek alde egitean, Jesus Joani buruz berba egiten hasi jakonjenteari: “Zer ikustera urten zenduen basamortura? Haizeak astin-tzen dauan kanaberea? Edota zer ikustera urten zenduen? Apainjantzitako gizona? Apain janzten diranak errege-jauregietan ego-ten dira. Zer ikustera urten zenduen, bada? Profetaren bat? Baietzdinotsuet, eta profeta baino ere gehiago dana. Horretaz dago ida-tzita Liburu Santuan:

"Begira,

neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,

zuri bidea prestatzera".

Bene-benetan dinotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Ba-teatzailea baino handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuko txi-kiena ere ha baino handiagoa da”.

17

Page 18: Mateorekin otoitzean

ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA

Begira, birjinea umedun dago.

Isaias Profetearen liburutik (Is 7, 10-14)

Egun hareetan, mezu hau emon eutson Jaunak Akaz erregeariIsaias profetearen bidez: “Eskatu egiozu Jaunari, zeure Jainkoari,ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barrenean nahiz zeruen goie-nean”. Akazek erantzun eutson: “Ez dot ezaugarririk eskatuko, ezdot tentatuko Jauna”.

Orduan Isaiasek esan eban:“Entzun, Daviden etxe: Gitxi al deritzozue gizakientzat aspergarri izateari? Nire Jainkoarentzat ere aspergarri izan behar al dozue? Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria. Begira, birjinea umedun dago eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da, "Jainkoa gugaz"“.

Erantzun-salmoa Sal 23, 12. 3-4ab. 5-6

BADATOR JAUNA: BERA DA ERREGE OSPETSUA.

Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dabenak,lurbira eta bertan bizi diranak.Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,eta ibaiak sendogarri. R/.

Jaunaren mendira nork igongo?Haren toki santuan nor egongo?Eskuak errubage eta bihotza garbi dituana,huskerietara joten ez dauana. R/.

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik.Hau da Haren bila dabilzanen taldea,Jakoben Jainkoaren bila dabilzanena. R/.

18

Page 19: Mateorekin otoitzean

Jesu Kristo, haragiz Davidegandik jaioa,Jainkoaren Semea.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolearen hasierea (Erm 1, 1-7)

Ni Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria, Jainkoak deitu eta bereizininduan apostolu izateko eta Liburu Santuetan Profeten ahoz au-rrez aginduta eukan bere Barriona iragarteko. Barrion hau Jain-koaren Semeari buruz da, Jesu Kristo gure Jaunari buruz, hainzuzen ere: hau giza jatorriz Daviden hazitik jaio zan; baina hilenartetik biztu dan ezkero, santu egiten dauan Espirituak Jainkoa-ren Seme ahaltsu egin dau.

Jesu Kristogandik hartu genduan apostolu izateko dohaina,jentil-herriei sinismena eroateko eta hareekan fedezko erantzunasortzeko, beraren aintzarako. Hareetakoak zaree zuek ere, Erro-man bizi zareen guztiok, Jainkoaren maiteok eta Jesu Kristokbere herri santuko izatera deituok. Grazia eta bakea zuei, Jainkogure Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik.

Mariagandik jaioko da Jesus.Maria Daviden seme Joseren emaztea da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1, 18-24)

Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan: Maria, Jesusen ama, Jo-segaz ezkontzeko berbea emonda egoan eta, alkarregaz bizi izanbaino lehen, umedun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez.Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa zalako eta ez ebalakobere emaztea salatu gura, isilean iztea erabagi eban.

Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren aingerua azaldujakon amesetan eta esan eutson: “Jose, Daviden ondorengo hori,ez izan bildurrik Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko, honegansortua Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, etazuk "Jesus" ezarriko deutsozu izena, Berak salbatuko dau-etabere herria pekatuetatik”.

19

Page 20: Mateorekin otoitzean

Guzti hau Jaunak profetearen ahoz esandakoa bete zedin jazo zan:

“Begira, birjineak sabelean sortu

eta semea izango dau,

eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena”

(Emmanuel izenak "Jainkoa gugaz" esan nahi dau).

Josek, lotatik esnatu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eu-tson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.

20

Page 21: Mateorekin otoitzean

GABON ALDIA

21

Gaur salbatzailea jaio jatzueJAUNAREN NATIBITATEA

Page 22: Mateorekin otoitzean
Page 23: Mateorekin otoitzean

FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE

Jaunaren bildur danakgoratzen ditu bere gurasoak.

Siraken liburutik (Si 3, 3-7. 14-16.17b)

Jaunak seme-alaben gainetikohoratzen dau aita,eta amaren aginpidea ezartenbere umeen gainean.Aita ohoratzen dauanakbere pekatuak ezabatzen ditu,eta ama goratzen dauanakondasunak pilatzen.Aita ohoratzen dauanakpoza izango dau bere seme-alabengan,eta otoitz-egunean entzun egingo deutso Jaunak.Aita ohoratzen dauana luzaro biziko da,eta Jaunari obeditzen deutsonakatsegin emoten deutso amari.Ene seme, zaindu aita zahartzaroaneta ez emon nahigaberik bizi dan artean;burua galtzen badau ere,izan parkaberaeta ez gutxietsi bizi dan bitartean;aitari emondako laguntza ez da ahaztuko,pekatuen ordaina izango dozu.Atsekabealdiangogoan izango zaitu Jaunak.

23

Page 24: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 127, 1-2. 3. 4-5

DOHATSU JAUNAREN BILDUR DANA,HAREN BIDEETAN DABILENA!

Dohatsu Jaunaren bildur dana,haren bideetan dabilena!Zure eskuen lana dozu-eta jango,zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/.

Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,zure etxe barruan;zure seme_alabek badirudie olibo-kimu,zure mahai inguruan. R/.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,Jaunari bildur deutsona.Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. R/.

Familiako bizitza Jaunagan bizia.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 12-21)

Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez,apaltasunez, otzantasunez, eroapen onez, Jainkoaren herri auke-ratu, santu eta maitea zareen ezkero. Eroan egizue ondo alkar etaparkatu batak besteari, inork inoren aurka ezer baleu. Jaunakparkatu eutsuen lez, parkatu zuek ere.

Eta guzti horreen gainetik, izan maitasuna, hori da-eta alkar-tasun betearen lokarria.

Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretaradeituak zareen ezkero gorputz batean, eta izan esker oneko. Bizibedi oparo zuekan Kristoren berbea; irakatsi eta aholkatu jakitu-ria osoz; kantatu Jainkoari bihotzez eta esker onez salmoak, go-razarreak eta abesti inspiratuak. Edozer esaten nahiz egiten do-

24

Page 25: Mateorekin otoitzean

zuela, egizue dana Jesu Kristo Jaunaren izenean, Beraren bidezJainko Aitari eskerrak emonez.

Emazteok, zagoze zeuen senarren menpean, Jaunaren jarrai-tzaileei jagoken lez. Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak,eta ez izan gogor hareekin.

Seme-alabok, egin zeuen gurasoen esana gauza guztietan, horinahi dau-eta Jaunak.

Gurasook, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galdu ez da-gien.

Hartu umea eta ama, eta zoaz ihes Egiptora.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 13-15. 19-23)

Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu jakon amese-tan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta zoazihes Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes umea hil na-hian ibiliko da-eta».

Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama gauez, etaEgiptora joan zan. Han egon zan, Herodes hil arte. Holan betezan Jaunak profetearen bidez esandakoa: «Egiptotik etorteko deiegin neutson neure semeari».

Herodes hil zanean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetanJoseri Egipton eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama eta zoazIsrael lurraldera, hilak dira-eta umeari bizia kendu nahirik ebil-zanak». Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama, eta Is-rael lurraldera bihurtu zan.

Baina, Herodesen ondoren, Judean ere haren seme Arkelaoegoala jakinik, bildur izan zan hara joateko. Eta, amesetan albis-tea harturik, Galileara jo eban. Hara heldu zanean, Nazaret deri-tzon herrian gelditu zan bizitzen, profetek esan ebena bete zedin:«Nazaretarra deituko deutsoe».

25

Page 26: Mateorekin otoitzean

GABON OSTEKO II . DOMEKEA(urtarrilaren 2a eta 5a bitarteko domekea)

Jainkoaren jakituriabere herri aukeratuaren erdian bizi da.

Siraken liburutik (Si 24, 1-4. 12-16)

Jakituriak bere burua goratzen dau,bere herriaren erdian aintzaz beteten da.Goi-goikoaren batzarrean ahoa edegiten daueta haren ahalmenaren aurrean aintzaz beteten da.Bere herriaren erdian goratzen dabe,eta santuen batzar osoan miresten;aukeratuen taldeek goralpenak emoten deutsoezeta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean.Orduan, guztien Egileak agindu eustan,sortu ninduanak txabolea eregi eustan,eta esan: «Bizi zaitez Jakoben herrian,eta izan bedi Israel zure ondarea». Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduan,eta inoiz ere ez dot amairik izango.Txabola santuan, haren aurrean, egin dot zerbitzua, eta holan Sion mendian finkatu naz.Uri maitean emon deust atsedeneta Jerusalemen dago nire agintaritza.Izen handiko herrian bota ditut zuztarrak,Jaunaren arloan, haren ondarean.

26

Page 27: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20

HITZA HARAGI EGIN ZAN,ETA GURE ARTEAN JARRI EBAN BIZILEKUA.

EDOTA ALELUIA

Jerusalem, ospatu egizu Jauna;Sion, goratu egizu zure Jainkoa.Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta,zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu. R/.

Zure mugetan bakea ezarri dau-eta,gari-maminez ase zaitu.Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta haren berbea bizkor eta arin doa. R/.

Iragarri deutso bere berbea Jakobi,bere erabagi eta aginduak Israeli.Ez deutso egin horrelakorik beste herriri,bere aginduak ez deutsoz agertu besteri. R/.

Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,Jesu Kristoren bidez.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 1, 3-6. 15-18)

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,Espirituaren era guztietako bedeinkapenezzeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.Beragan aukeratu ginduzan,mundua sortu baino lehen,haren aurrean, maitasunez,santu eta errubako izan gaitezan.Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,Jesu Kristoren bidez,bere nahiaren onberatasunez,

27

Page 28: Mateorekin otoitzean

bere Seme maiteaganhain ugari emon deuskun graziaren aintzakBera goralpenez bete dagian.

Jesus Jaunagan dozuen sinistearen eta fededun guztienganakodozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitikeskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. JesuKristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezalaEspirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagi-zala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu eu-tsuen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan presta-tuta daukon aintza.

Berbea haragi egin zan,eta gure artean jarri eban bizilekua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 1-18)

Hasieran bazan Berbea,eta Berbea Jainkoagaz zan,eta Jainkoa zan Berbea.Berbea hasieran Jainkoagaz zan.Gauza guztiak beraren bidez eginak dira,eta egindakorik ezer ez da Ha barik egin.Berbeagan zan bizia,eta bizia gizakien argia zan;argiak ilunpetan argi egiten dau,baina ilunpeek ez eben onartu.

[Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Au-tormenerako etorria zan: argiaren autormena egitera, haren bidezguztiek sinistu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena eginbehar ebana baino.]

Berbea zan egiazko argia,mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituana.Munduan egoaneta mundua haren bidez egina dan arren,munduak ez eban ezagutu.

28

Page 29: Mateorekin otoitzean

Bereakana etorri zan,eta bereek ez eben onartu.Onartu eben guztiei, barriz,haren izenean sinisten dabenei, hain zuzen ere,Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen.Honeek ez dira giza odoletik sortu,ez eta giza nahieratik ere,Jainkoagandik baino.Eta Berbea gizon egin zan,eta gure artean jarri eban bizilekua,eta ikusi dogu haren aintza, Aitagandik graziaz eta egiaz beteadatorren Seme bakarrari jagokon aintza.

[Joanek Haretaz egin eban autormena, oihuka esanez: «Hauzan nik esan neban Ha: Nire ondoren datorrena nire aurretik jarrida, ni baino lehenagokoa zan-eta».

Eta haren betearen betetik guztiok hartu dogu, grazia graziaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez emon zan; grazia eta egia, barriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoan eta Jainkoa dan Seme bakarrak emon deusku haren barri.]

29

Page 30: Mateorekin otoitzean

JAUNAREN AGERKUNDEAUrtarrilaren 6a

(edota urtarrilaren 2a eta 8a bitarteko domekea)

Zure gainean agiri da Jaunaren aintza.

Isaias Profetearen liburutik (Is 60, 1-6)

Jagi zaitez, argitu, Jerusalem,badator-eta zure argia;zure gainean agiri da Jaunaren aintza.Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra,gau baltzak herriak;zure gainean, ostera, Jauna agertuko da,haren aintza zure gainean azalduko.Zure argitara etorriko dira herriak,zure egunsenti-disdirara erregeak.Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi:guztiak alkartu eta zugana datoz,urrundik datoz zure semeak,besoetan dakarrez zure alabak.Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara,bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula,itsasoko aberastasunak zugana etorriko diraeta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta.Gamelu-taldeek estalduko zaitue,Madiango eta Efako dromedarioek.Sabatik datoz guztiak,urrea eta intsentsua dakarrezala,eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.

30

Page 31: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13

AHUSPEZ GURTUKO ZAITUE, JAUNA, ATZERRI GUZTIEK.

Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,zure zuzentasuna errege-semeari.Zaindu begi zure herria zuzentasunez,eta zure gizajoak zuzenbidez.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,bakea ugari iretargia amatau artean.Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,Ibaitik lehor-mugaraino.

Tarsisko eta uharteetako erregeekekarriko deutsoez eskuerakutsiak,Arabiako eta Sabako erregeek opariak.Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,atzerri guztiek zerbiduko.

Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jende xehea,eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,salbatuko dau behartsuen bizia.

Orain agertua izan daondare beraren kide dirala atzerritarrak ere.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 3, 2-3a. 5-6)

Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen ar-tean zabaltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakina-razo deust-eta bere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken iraga-neko gizaldiei jakinarazo; orain, ostera, Espirituaren bidez bereapostolu santuei eta profetei agertu deutse Jainkoak. Eta hauxeda Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionari esker, jentilak Kristo Je-susegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz bat bera osotzen da-bela eta agintzari beraren partaide dirala.

31

Page 32: Mateorekin otoitzean

Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 1-12)

Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian.Aldi haretan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera,itaunka: «Non da jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusidogu sortaldean eta Bera gurtzera gatoz».

Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalemguztia haregaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak ba-turik, Mesias non jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzuneutsoen: «Judako Belemen, honan idatzi eban-eta profeteak:

"Eta zu, Judako Belem, ez zara, ez, Judako urietan txikiena;zugandik urtengo dau-eta buruzagiak,nire herri Israelen errege izango danak"».

Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz ager-tu jaken jakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan,esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzendozuenean, esaidazue niri, neu ere gurtzera joan naiten». Hareek,erregeari entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bat-batean, sortal-dean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuarengainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean, berealdiko poza hartueben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Maria bere amagaz, eta,ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren kutxak edegita,erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea.

Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik,beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.

32

Page 33: Mateorekin otoitzean

JAUNAREN BATEOAUrtarrilaren 6aren ondorengo domekea

Hona, nire zerbitzaria,atsegin jatan nire aukeratua.

Isaias profetearen liburutik (Is 42, 1-4. 6-7)

Hauxe dino Jaunak:«Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsodana,

33

Hau da nire Semea,

nire maitea;

berau dot atseginJAUNAREN BATEOAREN JAIA

Page 34: Mateorekin otoitzean

nire aukeratua, atsegin dodana.Honegan ipini dot neure espiritua:zuzenbidea ekarriko deutse herriei.Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,ez dau kaleetan entzunarazoko bere berbea.Kanabera arrakaldua ez dau hausiko,Ozta-oztaz biztuta dagoan argi-metxea ez dau amatauko.Zuzenbidea ekarriko dau leialki;ez dau etsiko, ez da hausiko,zuzenbidea lurrean ezarri arte;uharteak haren irakaspenen zain dagoz.Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut, eta eskutik heldu;Neuk eratu zaitut eta izendatu herriarentzat itun eta nazinoentzat argi izateko, itsuen begiak zabaldu dagizuzan,giltzapetuak espetxetiketa ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».

Erantzun-salmoa Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10

BERE HERRIA BEDEINKATUKO DAU BAKEA EMONEZ JAUNAK.

Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari,emon ospe eta indar Jaunari.Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,gurtu Jauna apainduria deunez. R/.

Horra Jaunaren berbea ur gainean,Jauna ur ugarien gainean.Jaunaren berbea indartsu,Jaunaren berbea ospetsu. R/.

Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,haren jauretxean danek dinoe: Gora!Jesarri da Jauna uholde gainean,Jauna errege jesarriko betierean. R/.

34

Page 35: Mateorekin otoitzean

Jainkoak Espiritu Santuaren indarrazigurtzi eban Jesus.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 34-38)

Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzennaz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begiruneadeutsona eta Beraren guraria egiten dauana onartzen dauala baino,edozein herritakoa dala ere. Harek bere berbea bialdu eutsen isra-eldarrei, guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barrionairagarriz. Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan,Joanek iragarri eban bateoaren ondoren: Nazareteko Jesusena,hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban,eta Harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaroeban bere bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta».

Jesusek bateoa harturik,Jainkoaren Espiritua ikusi eban bere gainera etorten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 3, 13-17)

Aldi haretan, Jesus Galileatik Jordanera etorri zan Joan Batea-tzaileagana, honek bateatu egian. Joanek, barriz, ez eutson itzinahi eta esaten eutson: «Neu naz Zuk bateatu beharrekoa, eta Zuzatoz nigana?»

Jesusek erantzun eutson: «Itzi oraingoz; holan bete behardogu-eta Jainkoak gura dauan guztia». Orduan, Joanek itzi egineutson.

Jesusek, bateatu eta bertan, uretatik urten eban. Horretan,zerua zabaldu zan, eta Jainkoaren Espiritua ikusi eban uso-iru-dian jaisten ete bere gainera etorten. Eta berba hau etorri zan ze-rutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; Berau dot atsegin».

35

Page 36: Mateorekin otoitzean
Page 37: Mateorekin otoitzean

GARIZUMEA

Gizakia ez da ogiz

bakarrik bizi.GARIZUMAKO 1. DOMEKEA

Page 38: Mateorekin otoitzean
Page 39: Mateorekin otoitzean

GARIZUMAKO I . DOMEKEA

Lehen gurasoen sortzea eta hareen pekatua

Hasiera liburutik (Has 2, 7-9; 3, 1-7)

Jainko Jaunak gizona moldatu eban lurreko hautsez eta bizi-ar-nasa bota eutson sudur-zuloetara, eta gizona bizidun egin zan.

Gero, Jainko Jaunak baratzea landatu eban Edanen, sortalde-rantz, eta han ipini eban Berak moldatutako gizona. Jainko Jaunakmota guztietako zuhaitzak sortu ebazan lurretik, begientzat eder etaahoarentzat gozo, eta baratzearen erdian biziaren zuhaitza eta ona-ren eta gaizkiaren ezagutza emoten eban zuhaitza landatu ebazan.

Sugea zan Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena. Su-geak esan eutson emakumeari: «Galerazo egin deutsue, beraz, Jain-koak baratzeko arbola guztietako frutuetatik jatea?»

Emakumeak erantzun eutson: «Baratzeko zuhaitzen frutuetatik jandaikegu; baratze erdian dagoan zuhaitzaz bakarrik esan deusku Jain-koak: “Horretatik ez jan, ezta ikutu ere hori, hil gura ez badozue”».

Sugeak esan eutson emakumeari: «Ez zaree hilgo, ez! Ondo dakiJainkoak, horretatik jan orduko, begiak edegiko jatzuezala eta Beralakoak izango zareela, onaren eta gaizkiaren ezagutzaren jabe».

Emakumeak, zuhaitza jateko gozoa eta begientzat ederra etaezaguerea jaristeko ona zala ikusirik, haren frutuetako bat hartueta jan egin eban; gero, senarrari emon eutson eta harek ere janegin eban. Orduan begiak edegi jakeezan eta narru gorri egozalaohartu ziran. Piku-orri batzuk josi eta estalki bana egin eben.

Erantzun-salmoa Sal 50,3-4.5-6ab.12-13.14 eta 17

ERRUKI, JAUNA, PEKATU EGIN DOGU-ETA.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz, kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz. Garbitu nagizu zehatz nire hobenetik, garbitu nire gaiztakeriatik.

39

Page 40: Mateorekin otoitzean

Nire bihurrikeria ezagutzen dot,nire hobena beti begien aurrean daukot. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik, zure begietan oker dana egin dot nik.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan, arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan. Ez nagizu urrundu zure aurretik, zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu,zure arnasa zabalez sendotu nagizu. Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,eta nire ahoak iragarriko dau zure goralpena.

Pekatua ugaritu bazan,askoz ugariago zabaldu zan grazia.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 12-19)

Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua mundura, etapekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana za-baldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. [Egia da legea baino lehenbazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezarten, le-gerik ez badago. Halan ere, Adamegandik Moisesenganaino nagusiizan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen an-tzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adam etortekoa zanarenirudia da.

Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten. Izanere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariagozabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizonbakar bati esker, hau da, Jesu Kristori esker. Eta ondorioei jagoke-nez ere, Jainkoaren dohainagaz ez da gizon bakarraren pekatuagazlez jazoten. Izan ere, pekatuak, bakarra izan arren, guztien gai-tzespena izan dau ondorio; graziak, barriz, pekatuak asko izanarren, guztien parkamena.]

Gizon bakarraren pekatuagaitik heriotzea nagusitu bazan, zen-batez gehiago ez ete dira bakar bategaitik, Jesu Kristogaitik, nagusiizango betiko bizitzan salbamenaren grazia eta dohain oparoa har-tzen dabenak!

40

Page 41: Mateorekin otoitzean

Beraz, baten pekatuak gizaki guztiei gaitzespena ekarri eutsenlez, baten leialtasunak gizaki guztiei salbazinoa eta bizia ekartendeutsez. Eta baten obedientzia ezagaitik guztiak pekatari eginziran lez, baten obedientziagaitik guztiak zuzen izango dira.

Jesusek barau egiten dau berrogei egunez,eta tentaldiak jasaten ditu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 1-11)

Aldi haretan, Espirituak basamortura eroan eban Jesus, dea-bruak tentatu egian. Berrogei egun eta berrogei gau baraurik egonondoren, azkenean gosetu egin zan.

Hurreratu jakon tentatzailea eta esan eutson: «Jainkoaren Semebaldin bazara, esaizu harri honeek ogi bihurtu daitezala».

Jesusek erantzun eutson:

«Liburu Santuan idatzirik dago: "Gizakia ez da ogiz bakarrikbizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan berba guztitik baino"».

Orduan, deabruak uri santura, Jerusalemera, eroan eban etatenpluaren goreneko ertzean ipinirik, esan eutson: «JainkoarenSeme baldin bazara, bota egizu zeure burua goitik behera, idatzi-rik dago-eta: "Bere aingeruei agindu deutse zu zaintzeko", eta "es-kuetan eroango zaitue, harriekin estropezu egin ez dagizun"».

Jesusek erantzun eutson:

«Beste hau ere idatzirik dago: "Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa"».

Orduan, deabruak mendi handi batera eroan eban eta, mun-duko erreinu guztiak eta hareen edertasuna erakutsiz, esan eutson:«Guzti hori emongo deutsut, ahuspez gurtzen banozu».

Orduan Jesusek esan eutson:

«Alde hemendik, Satanas! Idatzirik dago-eta: "Jauna, zeure Jain-koa, gurtuko dozu, eta Ha bakarrik zerbiduko"».

Orduan, deabruak itzi egin eban, eta aingeruak hurreratu jako-zan zerbitzera.

41

Page 42: Mateorekin otoitzean

GARIZUMAKO II . DOMEKEA

Deia, Jainkoaren herriaren aita Abrahami.

Hasiera liburutik (Has 12, 1-4a)

Egun hareetan, Jaunak esan eutson Abrami:«Itzi zeure lurraldea,zeure tartekoak eta zeure aitaren etxeaeta zoaz Nik erakutsiko deutsudan lurraldera.Herri handi egingo zaituteta bedeinkatuko,izen handia emongo deutsuteta bedeinkapen-iturri izango zara.Bedeinkatuko ditut zu bedeinkatzen zaituenaketa madarikatuko zu madarikatzen zaituenak.Zure bitartez bedeinkatuko ditutlurreko herri guztiak».Holan, joan egin zan Abram, Jaunak agindu eutson lez.

Erantzun-salmoa Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22

BETOR GUGANA, JAUNA, ZURE MAITASUNA, ZEUGAN DOGU-ETA GURE USTE ONA.

Zuzena da Jaunaren Hitza,leiala Harek egin dauan guztia. Zuzen eta bidezko dana dau maite, Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,Haren maitasuna itxaroten dabenakana; heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,lagun eta babes Bera dogu.Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,Zeugan dogu-eta gure uste ona.

42

Page 43: Mateorekin otoitzean

Jainkoak dei egiten deusku,eta argitzen gaitu.

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 1, 8b-10)

Anaia maite hori: Jainkoaren indarraz fidaturik, eroan egizuznekeak nigaz batean Barri Onaren alde. Berak salbatu ginduzaneta dei egin euskun biziera santura, ez gure egiteakaitik, bereerabagiagaitik baino eta gizaldi guztiak baino lehen Kristo Jesu-segan emon euskun graziagaitik.

Grazia hau orain agertu da, Kristo Jesus gure salbatzaileamunduan azaldu danean; Honek heriotzea ezereztu dau eta biziaeta hilezkortasuna argitara atara, Barri Onaren bidez.

Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 17, 1-9)

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago etahonen anaia Joan eta mendi goi batera eroan zituan aparte. Etaantzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen dis-diratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moi-ses eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.

Orduan, Pedrok esan eutson Jesusi: «Jauna, bai ederto gago-zala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zure-tzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».

Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, etaahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea,berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrerajausi ziran ikasleak, bildurraren bildurrez.

Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ezizan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, besteinor ez.

Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esaninori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetikbiztu arte».

43

Page 44: Mateorekin otoitzean

GARIZUMAKO III . DOMEKEA

Emoiguzu ura edateko.

Urteera liburutik (Ur 7, 3-7)

Egun hareetan, herria egarri zan, eta Moisesen kontra mar-marka ziharduan: «Honetarako atara al gaituzu Egiptotik gu geu,gure seme-alabak eta abereak egarriz hilteko?» Moisesek deadaregin eutson Jaunari: «Zer egin behar dot nik herri honegaz? Ha-rrika egingo deuste laster».

Jaunak erantzun eutson Moisesi: «Jarri zaitez herriaren aurreaneta eroan zeugaz herri-arduradun batzuk. Hartu eskuan Nilo ibaiajoteko erabili zenduan makilea, eta zoaz. Han zure aurreanizango nozu Ni, Horeb mendiko harkaitz gainean. Harkaitza joeta ura sortuko da handik, herriak edan dagian».

Halan egin eban Moisesek Israelgo arduradunen aurrean. Tokihari Masa eta Meriba —hau da, Tentaleku eta Auzileku— ezarrieutson izena, han berari aurpegia emon eta Jauna tentatu ebe-lako, esanez: «Gure artean al dago Jauna, bai ala ez?»

Erantzun-salmoa Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9

ENTZUN, GUZTIOK, JAUNAREN HITZAK…

Zatoze, kanta Jainkoari, osasun dogun Harkaitzari, Goazen eskerrak emotera,soinu eta kantuz goratzera.

Zatoze, jarri belauniko,gure Egilea gurtzeko.Gu Haren herri txit maitea,Bera Artzain dauan artaldea.

44

Page 45: Mateorekin otoitzean

Jainkoaren maitasuna gure bihotzetara isurita dago,Emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 1-2. 5-8)

Senideok: Fedearen bidez Jainkoak zuzentzat hartu gaituanezkero, bakean gagoz Beragaz, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Be-roni esker, sinismenaren bidez emon deusku Jainkoak grazi ego-era honetan bizitzea, eta harro gagoz Jainkoaren aintza jadetsikodogun itxaropenez.

Itxaropenak ez dau huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isurideusku-eta bihotzetara, emon deuskun Espiritu Santuaren bitar-tez. Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo,Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onar-tuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hiltea; halan erepertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest egotea.

Baina Kristo gu oraindino pekatari gineala hil zan gure alde:honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna.

Betiko bizia darion iturburubihurtuko da ur hau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 4, 5-42)

Aldi haretan, Jesus Sikar deritzon Samariako urira heldu zan,Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-arlo ondora. Hanegoan Jakoben putzua. Jesus, bideaz nekaturik, putzu ertzean je-sarri zan. Eguerdi ingurua zan.

Ikasleak urira joanak ziran, jatekoak erostera. Horretan, Sama-riako emakume bat etorri zan ura ataratera, eta Jesusek esan eu-tson:

«Emoidazu edaten».

Emakume samariarrak esan eutson: «Zelan zuk, judua izanik, es-katzen deustazu edatekoa niri, samariarra nazan honi?» (Jakin beharda juduek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartuemonik).

Jesusek erantzun eutson:

45

Page 46: Mateorekin otoitzean

«Jainkoaren dohaina zein dan eta edatekoa nork eskatzen deu-tsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko zeunskio berari, eta Harekur bizia emongo leuskizu».

Emakumeak esan eutson:

«Jauna, ez dozu ura zegaz atara, eta putzua sakona da; non-dik atara behar dozu ur bizi hori? Gure aita Jakobek emon eus-kun putzu hau eta hemendik edan eben harek, haren seme-ala-bek eta abereek. Ha baino handiagoa al zara Zu?"

Jesusek erantzun eutson:

«Ur honetatik edaten dauana, barriro ere egarritu egiten da;Nik emoten deutsodan uretik edaten dauana, ostera, ez dagehiago egarrituko sekula; izan ere Nik emongo deutsodan ura,betiko bizia darion iturburu bihurtuko da-eta Haregan».

Orduan, emakumeak:

«Jauna, emoidazu ur hori, barriro egarritu ez naiten, eta honaur bila etorri beharrik izan ez dagidan».

[Jesusek esan eutson:

«Zoaz, deitu zeure senarrari eta bihurtu hona».

Emakumeak erantzun eutson:

«Ez dot senarrik».

Eta Jesusek:

«Ondo esan dozu ez dozula senarrik; bost izan dozuz, etaoraingoa ez dozu senarra; horretan egia dinozu».

Emakumeak esan eutson:]

«Jauna, ikusten dot profeta zareala. Gure gurasoek mendi ho-netan emon eutsoen kultua Jainkoari; zuek, juduok, barriz, Jeru-salemen emon behar jakola dinozue».

Jesusek erantzun eutson:

«Sinistu egidazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan,ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez dozuena. Zuek ez dakizue zeradoratzen dozuen; guk badakigu zer adoratzen dogun, salbamenajuduokandik dator-eta. Baina badator ordua —hobeto esan, helduda— egiazko adoratzaileek Aita espirituz eta egiaz adoratuko da-bena. Izan ere, Aitak honako adoratzaileak gura ditu. Jainkoa espi-

46

Page 47: Mateorekin otoitzean

ritua da, eta Ha adoratzen dabenek espirituz eta egiaz adoratubehar dabe».

Emakumeak esan eutson:

«Badakit Mesias, hau da Kristo, etortekoa dala, eta Harek,etortean, gauza guztiak agertuko deuskuz».

Eta Jesusek:

«Neu nozu, zugaz berbetan diharduan hauxe».

[Une haretan etorri ziran ikasleak eta harritu egin ziran ema-kume bategaz berbetan zihardualako. Halan ere, ez eutson inorkitaundu zer gura eban edo zertaz ziharduan emakumeagaz.

Emakumeak ur-ontzia han itzi, urira joan eta jenteari esan eu-tson: «Zatoze egin dodan guztia esan deustan gizona ikustera. Ezete da bera Mesias?»

Jentea uritik urten eta Jesusegana joan zan.Bitartean, ikasleak arrenka hasi jakozan: «Maisu, jan egizu!» Baina Harek esan eutsen:«Badot Nik beste janari bat, zuek ez dakizuena».Ikasleek itaundu eutsoen alkarri: «Norbaitek ekarri ete deutso, bada, jatekorik?» Jesusek esan eutsen:

«Nire janaria bialdu nauanaren guraria egitea da eta haren sal-bamen-egintza burutzea. Ez al dozue esaten zuek: Lau hilabetebarru uztaroa dogu? Horra, bada, Nik esan: Jaso begiak eta ikusigari-soloak, uztarako horituak. Eta dagoaneko dihardu igitariaklansaria hartzen eta betiko bizitzarako frutua batzen, zelan erei-lea halan igitaria, biak poztu daitezan. Honetan bai beteten dalaesaerea: “Batek erein, besteak batu”. Zeuek landu ez dozuena ba-tzera bialdu zaituet Nik: beste batzuek egin dabe lana eta zuekhareen lanaren saria jasoten dozue».

Uri haretako samariar askok sinistu eben Jesusegan [emaku-meak egindako autormenagaitik: «Egin dodan guztia esan deust».]

Samariarrek, Jesusegana etorri ziranean, eurakaz gelditzekoeskatu eutsoen, eta egun bitan egon zan han. Jesusen berbea en-tzutean, askoz gehiagok sinistu eben. Eta emakumeari esaten eu-tsoen: «Orain ez dogu zure esanagaitik sinisten; geuk entzun deu-tsogu, eta badakigu Hau dana benetanmunduaren Salbatzailea».

47

Page 48: Mateorekin otoitzean

GARIZUMAKO IV. DOMEKEA

David, Israelgo errege igurtzitakoa.

Samuelen lehenengo liburutik (1 Sm 16, 1b. 6-7. 10-13a)

Egun hareetan, Jaunak esan eutson Samueli: «Bete adarra oriozeta zoaz. Belemeko Jeseregana bialtzen zaitut, haren semeen ar-tean begiz jo dot-eta nire errege izango dana».

Jese eta beronen semeak heldu ziranean, Samuelek Eliab ikusieta esan eban berekautan: «Zalantza barik, aurrean dau Jaunak bereigurtzia». Baina Jaunak esan eutson Samueli: «Ez begiratu horrenitxura eta luzereari, alde batera itzia dot-eta. Jainkoak ez deutso be-giratzen gizakiek begiratzen deutsoenari, gizakiek itxureari begira-tzen deutsoe-eta; Jainkoak, barriz, bihotzari».

Jesek bere zazpi semeak eroan zituan Samuelen aurrera; bainaSamuelek esan eutson: «Jaunak ez dau horreetatik inor aukeratu».Orduan, Samuelek itaundu eutson Jeseri: «Honeek al dozuz semeguztiak?» Harek erantzun: «Txikiena gelditzen da; artzain dabil».Samuelek esan eutson Jeseri: «Agindu ekarteko; ez gara jaten ha-siko, bera etorri arte». Ekarriarazo eban, beraz, mutila: ule-gorriazan, begi-ederra, itxura bikainekoa. Jaunak esan eutson Samueli:«Jagi eta igurtzi egizu; horixe da».

Hartu eban, bada, Samuelek orio-adarra eta igurtzi egin ebanbere anaien aurrean. Egun haretan Jaunaren espiritua Davidegansartu zan eta haren jabe izan zan aurrerantzean.

Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4. 5. 6

JAUNA DOT ARTZAIN: EZ DOT NIK BESTE EZER BEHAR

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean: Larra gurietan etzunarazoten nau, atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua. Ba naroa bidezidor zuzenetatik, bere izenagaitik.

48

Page 49: Mateorekin otoitzean

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur, zu neugaz zagoz-eta;zure zigorra eta makilea,honeexek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurzten deustazu burua: gainezka dago nire edontzia.Zoriona eta grazia ditut aldean,nire bizitza guztiko egunetan;eta Jaunaren etxean naz bizi izango luzaroen luzaro.

Jagi zaitez hilen artetik,eta Kristok argituko zaitu.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 5, 8-14)

Senideok: Sasoi batean ilunpe zineen; orain, barriz, argi zareeJaunari esker. Ibili zaiteze, beraz, argiaren partaide lez; zuzentasuneta egi guztia dira argiaren frutu on. Aztertu zer jakon Jaunari atse-gin eta ez parte hartu ilunpean bizi diranen egintza usteletan; sa-latu egizuez, ostera, lotsagarria da-eta horreek ezkutuan egiten da-bena aitatzea ere. Baina argiak salatzen dauan guztia agirian geldi-tzen da, eta agirian gelditzen dana argi bihurtzen da.

Horregaitik esaten da:«Itzartu zaitez, lo zagozan hori,jagi hilen artetik,eta Kristok argituko zaitu».

Joan zan itsua, garbitu,eta ikusten ebala bihurtu zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 9, 1-41)

Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon batikusi eban. [Eta ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, nork egin ebanpekatu, hau itsu jaioteko, honek ala honen gurasoek?»

49

Page 50: Mateorekin otoitzean

Jesusek erantzun eutsen: «Ez honek, ez honen gurasoek, ezeben pekatu egin, Jainkoaren egintzak honegan agertu daitezanjaio zan itsu eta. Egun-argi dan bitartean egin behar ditut bialdunauanaren egintzak; badator gaua, eta orduan inork ez daike lanikegin. Munduan nagoan bitartean, munduaren argia naz».

Hau esanik,] txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin etalohiaz begiak igurtzi eutsozan itsuari; gero, esan eutson: «Zoazeta garbitu zaitez Siloeko uraskan». (Siloek "Bialdua" esan guradau). Joan zan, bada, itsua, garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan.

Auzokoek eta lehen eskean ikusten ebenek esaten eben: «Ezal da hau jesarrita eskean egoten zana?» Batzuek inoen: «Bai, berada». Beste batzuek: «Ez, ez da ha, haren antzeko bat baino».Berak, barriz, inoan: «Bai, haxe naz».[Orduan itaundu eutsoen:«Zelan edegi jatzuz, bada, begiak?» Eta harek erantzun: «Jesus da-lakoak lohia egin dau, begiak igurtzi deustaz eta agindu: "ZoazSiloera eta garbitu"; joan, garbitu eta ikusten hasi naz». Itaundueutsoen: «Non da gizon hori?» Harek erantzun: «Ez dakit».]

Zapatua zan Jesusek lohia egin eta begiak edegi eutsozaneguna. Horregaitik, fariseuakana eroan eben itsua izandakoa, etafariseuek barriro itaundu eutsoen zelan hasi zan ikusten. Harekerantzun eutsen: «Lohia jarri eustan begietan, garbitu nintzan etaikusi egiten dot».

Fariseuetako batzuek inoen: «Gizon hori ez dator Jainkoagan-dik, ez dau zapatuko atseden-eguna errespetatzen-eta». Beste ba-tzuek, barriz, inoen: «Zelan egin daike pekatari batek holakoezaugarririk?» Eta ez etozan bat euren iritzietan. Barriro itaundueutsoen itsuari: «Eta zuk zer dinozu begiak edegi deutsuzanaz?»Harek erantzun: «Profetea dala».

[Halan ere, juduek ez eben sinistu gura gizon ha itsua izan etaikusten hasi zanik. Beraz, haren gurasoei deitu eta itaundu eu-tseen: «Hau al da zuen semea, itsua jaio zala dinozuena? Zelanikusten dau, bada, orain?» Gurasoek erantzun eutseen: «Guk ba-dakigu gure semea dala eta itsua jaio zala; baina orain zelan ikus-ten dauan edo begiak nork edegi deutsozan, hori ez dakigu.Itaundu berari, badau adina-eta bere buruaren barri emoteko». Ju-duen bildurrez berba egiten eben gurasoek honan, ordurako

50

Page 51: Mateorekin otoitzean

agintariek erabagita eben-eta Jesus Mesias zala autortzen ebanaeuren alkartetik botatea. Horregaitik esan eben gurasoek: «Badauadina, itaundu berari».

Juduek bigarren aldiz deitu eutsoen itsua izanari eta esan eu-tsoen: «Autortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon horipekataria dala». Harek erantzun eutsen: «Pekataria dan ala ez, ezdakit. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsua nintzala eta orainikusi egiten dodala».

Hareek barriro: «Zer egin deutsu? Zelan edegi deutsuz begiak?»Harek erantzun eutsen: «Esan deutsuet lehen ere, eta ez deusta-zue jaramonik egin. Zergaitik entzun gura dozue barriro? Zuekere haren ikasle izan gura dozue ala?»

Hareek irainez bete eta esan eutsoen: «Zeu izango zara horrenikasle; gu Moisesen ikasle gara. Guk ziur dakigu Jainkoak Moisesiberba egin eutsola, baina Hori nongoa dan ere ez dakigu».

Harek orduan: «Hori bai harrigarria! Zuek nongoa dan erejakin ez, eta Harek niri begiak edegi. Jakina da Jainkoak ez deu-tsela pekatariei entzuten, jainkozale danari eta beraren gurariaegiten dauanari baino. Egundo ez da entzun itsua jaiotako batiinork begiak edegi deutsozanik. Gizon honek, Jainkoagandik ezbaletor, ezin izango leuke ezer egin».] Hareek erantzun eutsoen:«Goitik beheraino pekatari jaio zinan, eta zu guri irakatsi guran?»Eta kanpora bota eben.

Jakin eban Jesusek bota egin ebela eta, aurkitu ebanean,itaundu eutson: «Sinisten al dozu Gizonaren Semeagan?» Harekerantzun: «Esaidazu nor dan, Jauna, sinistu dagidan». Jesusek esaneutson: «Ikusi dozu; zugaz berbetan diharduana bera da». Harekorduan: «Sinisten dot, Jauna». Eta aurrean ahuspeztu jakon.

[Ondoren, Jesusek esan eban: «Epai baterako etorri naz Nimundu honetara; ondorioz, ikusten ez dabenek ikusi dagien, etaikusten dabenak itsu bihurtu daitezan». Jesusegaz egozan fariseubatzuek, hori entzunik, esan eutsoen: «Gu ere itsuak ete gara,bada?» Jesusek erantzun eutsen: «Itsuak bazinee, ez zeunkee pe-katurik. Baina ikusten dozuela dinozuenez, zeuen pekatuan irau-ten dozue».]

51

Page 52: Mateorekin otoitzean

GARIZUMAKO V. DOMEKEA

Neure espiritua ezarriko dot zuekan,eta bizibarrituko zaree.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 37, 12-14)

Honan berba egiten dau Jaunak: «Neuk edegiko ditut zuen hi-lobiak, atararazoko zaituet zuen hilobietatik, nire herri, eta Isra-elgo lurraldera eroango.

Eta zuen hilobiak edegi eta horreetatik atararazoko zaitueda-nean, nire herri, orduan jakingo dozue Neu nazala Jauna. Neureespiritua ezarriko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Zeuen lu-rraldean ezarriko zaituet, eta jakingo dozue, Nik, Jaun honek,esandakoa bete egiten dodala». Holan dino Jaunak.

Erantzun-salmoa Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8.

ERRUKI HUTSA DOGU JAUNA, ERRUKIA ETA MAITASUNA.

Barru-barrutik Zeuri dagitsut oihu, Jauna, entzun, Jauna, nire deadarra. Begoz adi zure belarriak, nire oihu-eskarira.

Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna, nor dagoke zutik, Jauna?Baina parkamena Zeugan daukazu, Israel-en Jainko,Zu begirunez zerbidu zagiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,nire barrua Haren hitzaren zain dago.Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau-mutila goiz-argiaren zain dago Israel Jaunaren zain holan bego. Jaunagan dago errukia, Beragan askatasun ugaria. Berak itziko dau Israel askaturik, egin dituan hoben guztietatik.

52

Page 53: Mateorekin otoitzean

Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espirituazuekan bizi da.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 8, 8-11)

Senideok: Grina txarren menpean bizi diranak ezin izan go-goko Jainkoari. Zuek, ostera, ez zaree grina txarren menpeanbizi, Espirituaren menpean baino Jainkoaren Espiritua zuekanbizi da-eta.

Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena.Kristo zuekan baldin badago, barriz, gorputza pekatuagaitik hilikegon arren, espirituak badau bizia Jainkoaren salbamen-indarrariesker. Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekanbizi bada, Kristo hilen artetik biztu ebanak berak biziarazoko dituzuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan Espirituaren bitartez.

Neu naz biztuerea eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 11, 1-45)

Aldi haretan, [gizon bat, Lazaro izenekoa, gaixo egoan. Beta-niakoa zan, Maria eta honen ahizta Martaren herrikoa. (Maria hau—gaixo egoan Lazaroren arrebea— Jesus ukenduz igurtzi etaoinak bere ule-adatsez xukatu eutsozana zan)]. Lazaroren arrebabiek albiste hau bialdu eutsoen Jesusi: «Jauna, zure adiskidea gai-xorik dago». Jesusek, hori entzutean, esan eban: «Gaitz hau ez dahilteko gaitza, Jainkoaren aintza azaltzeko baino, gaitz honenbidez Jainkoaren Semearen aintza azaldu daiten».

Jesusek oso adiskide zituan Marta, honen ahiztea eta Lazaro.Hau gaixorik egoala jakinda ere, egoan lekuan gelditu zan Jesusbeste egun bitan. Ondoren, esan eutsen ikasleei: «Goazen barriroere Judeara».

[Ikasleek esan eutsoen: «Maisu, oraintsu juduek harrika egingura eutsuen, eta hara joan behar al dozu barriro?» Jesusek eran-tzun eutsen: «Ez al ditu egunak hamabi ordu? Egunez dabilenakez dau estropezu egiten, eguzkiak argitzen deutso-eta bidea;gauez dabilenak, ostera, estropezu egiten dau, argirik ez dau-eta».Eta jarraitu eban: «Lazaro gure adiskidea lo dago; baina banoa es-natzera».

53

Page 54: Mateorekin otoitzean

Ikasleek esan eutsoen: «Jauna, lo badago, osatuko da». (Jesu-sek Lazaroren heriotzaz esan eban hori; baina ikasleek ohiko loazziharduala uste eben).

Orduan, Jesusek garbi esan eutsen: «Lazaro hil egin da etapozten naz han ez izanaz, zuen onerako izango da-eta, holan si-nistu dagizuen. Goazen, bada, haren etxera». Tomasek, Bikia eri-tzonak, esan eutsen ikaskideei: «Goazen gu ere, Beragaz hiltera».]

Jesus heldu zanean, ordurako lau egun eroiazan Lazarok hilo-bian. [Betania hurrrean dago Jerusalemdik, hiru bat kilometrora.Eta judu asko etorri zan Marta eta Mariagana, nebeagaitik dolu-minak emotera.]

Martak, Jesus etorrela entzun orduko, bidera urten eutson;Maria, barriz, etxean gelditu zan. Martak esan eutson Jesusi:«Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo. Halan ere,badakit eskatu deiozun guztia emongo deutsula Jainkoak».

Jesusek erantzun eutson: «Biztuko da zure nebea». Eta Martak:«Badakit biztuko dala azken egunean, hildakoen biztuerakoan».

Jesusek esan eutson orduan: «Neu naz biztuerea eta bizia;Nigan sinisten dauana, hilda ere, biziko da, eta bizi dana, Nigansinisten badau, ez da betiko hilgo. Sinisten al dozu hori?» Martakerantzun eutson: «Bai, Jauna, sinisten dot Zeu zareala Mesias,Jainkoaren Semea, mundura etortekoa zana».

[Ondoren, bere ahizta Mariari deitzera joan zan Marta, etaesan eutson isilka: «Maisua hemen dago eta dei egiten deutsu».Hori entzutean, bat-batean jagi eta Jesusegana joan zan. Jesus ar-tean herrian sartu barik egoan, Martak topatu eban lekuan bertan.Etxean Mariari nahigabean laguntzen egozan juduek, harek bat-batean jagi eta urten egin ebala ikustean, jarraitu egin eutsoen,negar egitera hilobira joialakoan.

Mariak, Jesus egoan tokira heltzean, ikusi ebaneko, oinetanahuspez jarri eta esan eutson: «Jauna, hemen izan bazina, gurenebea ez zan hilgo».]

Maria eta haregaz etorritako juduak negarrez ikusirik, barruakzirrara egin eutson Jesusi eta, zehatz hunkiturik, itaundu eban:

54

Page 55: Mateorekin otoitzean

«Non ipini dozue?» Erantzun eutsoen: «Jauna, zatoz eta ikusi». Je-susek negarrari emon eutson.

Han egozan juduek esan eben: «Begiratu zein maitea eban!»Baina hareetariko batzuek esan eben: «Itsuari begiak edegi eu-tsozan Honek, ez al eikean hau hiltea galarazo?»

Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurreratu zan. Haitzuloazan, harlauzaz estalduta. Jesusek esan eban: «Kendu harlauzea!»

Hildakoaren arreba Martak esan eutson: «Jauna, kiratsa botakodau, lau egun baditu-eta». Jesusek erantzun eutson: «Ez al deutsutesan, sinisten badozu Jainkoaren aintza ikusiko dozula?»

Kendu eben, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik,esan eban: «Aita, eskerrak Zuri, entzun deustazulako. Nik badakitbeti entzuten deustazuna; baina inguruan dodan jenteagaitikdinot, Zuk bialdu nozula sinistu dagien».

Hau esanda, oihu egin eban sakon: «Lazaro, zatoz kanpora!»Eta hildakoak urten egin eban. Esku-oinak oihal-zerrendaz lotu-rik eta aurpegia zapiz estalduta zituan. Jesusek esan eutsen: «As-katu egizue eta itzi joaten».

Jesusek egina ikusi ebenean, Maria ikustera joandako juduaskok sinistu eban Haregan.

55

Page 56: Mateorekin otoitzean

JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA

Erramu-bedeinkatzea eta elizbira

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 1-11)

Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfageherritxora heldurik, ikasle bi bialdu zituan Jesusek, esanez:«Zoaze aurreko herritxo horretara; bat-batean asteme bat aurki-tuko dozue lotuta, eta astakume bat haregaz; askatu eta ekarriniri. Eta inork ezer esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak beharditu, baina bat-batean bihurtuko ditu"».

Hori jazo zan Jainkoak profetearen bidez esana bete zedin:

«Esan Sion uriari:"Hara, bajatortzu zeure erregea,apal eta asteme baten gainean,zamari baten umearen gainean"».

Joan ziran, bada, ikasleak eta Jesusek agindu eutsen lez egineben; ekarri ebezan astoa eta astakumea, eta euren jantziak biz-karrean ezarri eutseezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Jenteaskok bere jantziak zabaldu eutsozan bidean; beste batzuek, ba-rriz, zuhaitzei adarrak moztu eta bidean zabaltzen ebezan. Aurre-tik eta ondotik joian jenteak honan inoan oihuka:

«Hosanna Daviden Semeari!Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Hosanna Goi-goikoari!»

Jesus Jerusalemen sartu zanean, uri osoak, harriturik, itaun-tzen eban: «Nor dogu Hau?» Jenteak erantzuten eban: «Hau Jesusprofetea da, Galileako Nazaretekoa».

56

Page 57: Mateorekin otoitzean

Meza

Ez deutset aurpegia alboratu irainei,eta badakit ez nazala lotsagarri izango.

Isaias Profetearen liburutik (Is 50, 4-7)

Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau,bihotz-jausiei adore-berbea emoteko.Goizero deust belarria ernearazoten,ikasle onak lez entzun dagidan.Jainko Jaunak belarria edegi deust,eta nik ez deutsot aurka egin, ez atzera jo.Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei.Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.Jauna dot laguntzaile;horregaitik, ez naz kikildu;horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,badakit-eta ez nazala lotsagarri izango.

Erantzun-salmoa Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24

ZURE ESKUETAN DOT BIZIA…

Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka, ezpan-keinuka eta buru-eraginka: «Jaunagan dau uste on, salbau begi; maite badau, onik atara begi».

Txakur-taldeak nauka inguraturik, gaizto-taldeak erdian harturik. Esku-oinak zulatu deustez, hazur guztiak bat-banatu daikedaz.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez, nire soinekoa zotz egin dabe. Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun, Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun.

57

Page 58: Mateorekin otoitzean

Nire senideei zure izena deutset iragarriko, batzarraren erdian zaitut goratuko.«Goratu egizue Jauna, bildur deutsozuenok, Jakob-en seme guztiok, ospatu egizue,izan Haren bildur, Israel-en seme guztiok».

Apaldu egin eban bere burua;horregaitik, Jainkoak goratu egin eban.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei (Flp 2, 6-11)

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;bestela baino, bere izaeraz hustu egin zanmorroi-izaerea hartuz,eta beste edozein lez azalduz.Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua,menpeko eginez heriotzaraino,kurutzeko heriotzaraino.Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutson,Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,guztien belaunak makurtu daitezan,zeruan, lurrean eta lurpean,eta mihin guztiek autortu dagien:Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Irakurgai laburragoa egin gura bada, [ ] kako artean emotendiran zatiak itzi daitekez.

Laburdurak, alkarrizketa-moduan irakurri gura danerako jarridira: † = Jesus; K = “Kronikaria;

S = “Sinagoga” eta beste alkarrizketa-lagunak.

58

Page 59: Mateorekin otoitzean

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Mateoren liburutik(Mt 26, 14-27, 66)

K Aldi haretan, [Hamabietako batek, Judas Iskariote eritzonak,abadeburuakana joan eta esan eutsen:

S «Zenbat agintzen deustazue, Jesus zuen eskuetan izteagaitik?»

K Hareek zidarrezko hogeita hamar txanpon agindu eutsoezan. Ha-rrezkero, Jesus hareen eskuetan izteko egokiera bila ebilen Judas.

Non prestatzea gura dozu pazko-afaria?

Legamina bako Ogien jaiaren lehen egunean, ikasleek Jesuse-gana hurreratu eta itaundu eutsoen:

S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»

K Jesusek erantzun eutsen:

† “«Zoaze urira, halakoagana, eta esaiozue: "Maisuak dino hu-rrean dala beraren ordua, eta zuen etxean ospatu gura daualaPazkoa ikasleekin"».

K Jesusek agindu eutsen lez egin eben ikasleek, eta pazko-afariaprestatu eben.

Zuetako batek saldu egingo nau.

Ilunabarrean, mahaian egoan Jesus hamabi ikasleekin eta,afaltzen ziharduela, esan eban:

† “«Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau».

K Ikasleak, oso goibeldurik, itaunka hasi jakozan banaka:

S «Nik ete, Jauna?»

K Harek erantzun:

† “«Nigaz plater beretik jaten diharduan batek salduko nau. Gi-zonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez;baina zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana! Hobeeukean jaio izan ez balitz».

K Orduan, Judasek —salduko ebanak— itaundu eutson:

S «Ni al naz, Maisu?»

59

Page 60: Mateorekin otoitzean

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk esan dozu».

Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.

K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta ikasleei emon eutsen, esanez:

† «Hartu egizue, jan: hau nire gorputza da».

K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza eginez, emon eu-tsen, esanez:

† «Edan guztiok honetatik: hau nire odola da-eta, itunaren odola,pekatuak parkatzeko guztien alde isuria. Hau dinotsuet: He-mendik aurrera ez dot gehiago ardorik edango, neure Aitarenerreinuan zuekaz ardo barria edango dodan egunera arte».

K Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.

Joko dot artzaina,eta sakabanatuko dira artaldeko ardiak.

Jesusek esan eutsen:

† «Gaur gauean zuen guztion sinismenak huts egingo Neu na-zala-eta, honan dago-eta idatzita Liburu Santuan: "Joko dot ar-tzaina eta artaldeko ardiak sakabanatu egingo dira". Baina Ni,biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara».

K Orduan, Pedrok esan eutson:

S «Beste guztiek Zugaitik huts egiten badabe ere, nik ezelan ereez».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak jo baino lehen,hiru aldiz ukatuko nozu».

K Pedrok esan eutson:

S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».

K Eta gauza bera esaten eben ikasle guztiek.

60

Page 61: Mateorekin otoitzean

Nahigabetzen hasi zan eta larritzen.

Jesus ikasleekin Getsemani eritzon landa batera heldu zan, etaesan eutsen:

† «Zagoze hemen, Ni hara otoitz egitera noan bitartean».

K Pedro eta Zebedeoren seme biak eroan zituan Beragaz. Tristuraeta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:

† Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze zuhurNigaz batera».

K Eta aurreratxoago joanik, ahuspez jarri zan eta otoitz egineban, esanez:

† «Ene Aita, ahal bada, urrundu egizu Nigandik kaliza mingotshau. Baina ez bedi egin Nik gura dodan lez, Zuk gura dozunlez baino».

K Joan zan ikasleakana eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eu-tson:

† Beraz, ordu bete ere ezin izan zaree Nigaz erne egon? Zagozeerne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsuizan arren, ahula da-eta gizakia».

K Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez:

† «Ene Aita, kaliza mingots hau derrigorrez edan behar badot,egin bedi zure guraria».

K Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astun ebe-zan-eta. Hareek itzita, barriro ere aldendu eta hirugarren aldizotoitz egin eban, lehengo berba berak esanez. Gero, ikaslea-kana joan eta esan eutsen:

† Egin lo eta hartu atsedena. Hara, heldu da ordua GizonarenSemea pekatarien eskuetan itzia izateko. Jagi, goazen, hurreanda salduko nauana».

Eskuak jarri eutsoezan Jesusi, eta lotu egin eben.

K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Hama-bietako bat; jente-talde handia etorren haregaz, abadeburueketa herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetanzituela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:

61

Page 62: Mateorekin otoitzean

S «Nik musu emongo deutsodana, haxe da; atxilotu egizue».

K Bat-batean Jesusegana hurreratu eta esan eutson:

S «Agur, Maisu!»

K Eta musu emon eutson. Jesusek esan eutson:

† «Adiskide, egizu egitekoa»

K Orduan, besteek, Jesusegana hurreraturik, heldu eta atxilotuegin eben. Jesusegaz egozanetariko batek, eskua luzatuz, ez-patea atara eban, abade nagusiaren morroia jo eta belarriamoztu eutson. Jesusek esan eutson:

† «Bihurtu ezpatea bere lekura; ezpatea darabilana ezpataz hilgoda. Zer uste dozu? Ezin deutsodala neure Aitari dei egin laguntzaeske? Hamabi aingeru-talde eta gehiago ipiniko leukez bat-bateannire esku. Baina zelan beteko litzatekez orduan Liburu Santuak,honan jazo behar dauala dinoe-eta».

K Une haretan, Jesusek jenteari esan eutson:

† «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilekin, Ni ha-rrapatzera. Egunero jesarten nintzan tenpluan irakasten, eta ezninduzuen atxilotu. Baina guzti hau Profetek idatzitakoa betedaiten jazo da».

K Orduan, ikasle guztiek Jesus itzi eta ihes egin eben.

Ikusiko dozue Gizonaren Semea,Ahalguztidunaren eskumaldean jarten.

Jesus atxilotu ebenek Kaifas abade nagusiaren etxera eroaneben, han egozan-eta batuta lege-maisu eta herriko zaharrak.Pedro, Jesusi urrunetik jarraituz, abade nagusiaren jauregirainojoan zan eta, barrura sarturik, morroiekin jesarri zan, ha guztiazertan amaitzen zan ikusteko.

Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontra guzu-rrezko testigantza bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ezeben aurkitzen, guzurrezko testigu asko azaldu arren. Azkenean,bi aurkeztu ziran, esanez:

S «Honek esan eban: "Jainkoaren santutegia desegin daiket etahiru egunetan barriro eregi"».

62

Page 63: Mateorekin otoitzean

K Zutundu zan orduan abade nagusia eta esan eutson:

S «Ez al deutsezu ezer erantzun behar zure kontrako salaketa horrei?»

K Baina Jesus isilik. Abade nagusiak esan eutson:

S «Jainko biziagaitik eskatzen deutsut: Esaiguzu Zu zarean Mesias,Jainkoaren Semea».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk esan dozu. Eta gehiago dinotsuet: Oraindixe GizonarenSemea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita eta zerukohodei gainean etorten ikusiko dozue».

K Orduan, abade nagusiak bere jantziak urratu zituan, esanez:

S «Biraoa esan dau. Ba al dogu lekuko beharrizanik? Zeuek en-tzun dozue biraoa. Zer deritzazue?»

K Hareek erantzun:

S «Heriotzea merezidu dau».

K Orduan, aurpegira txistua bota eta ukabilkadak emon eutsoezan;beste batzuek matrailakoak emoten eutsoezan, esanez:

S «Asmau egik, Mesias: nork jo hau?»

Zin eginez ukatu eban:«Nik ez dot ezagutzen gizon hori!»

K Pedro kanpoan egoan jesarrita, patioan; neskame batek hurre-ratu eta esan eutson:

S «Zu ere Jesus Galilearragaz ibilten zinan».

K Pedrok guztien aurrean ukatu eban:

S «Ez dakit zertaz diharduzun».

K Atarira urten eban, eta beste neskame batek ikusi eta esan eu-tsen ingurukoei:

S «Hau Jesus Nazaretarragaz ibilten zan».

K Pedrok barriro ukatu eban, zin eginez:

S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»

63

Page 64: Mateorekin otoitzean

K Handik laster, han egozanek Pedrogana hurreratu eta esan eu-tsoen:

S «Bai, zu ere horreetarikoa zara; hizkeran ezagun dozu».

K Orduan Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:

S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»

K Eta bat-batean oilarrak jo eban. Pedrori Jesusek esana gogoratujakon: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu», eta,kanpora urtenda, negarrari emon eutson samintasunez.

Pilato agintariagana eroan eben Jesus.

Eguna argitu ebanean, abadeburu eta herriko zahar guztiekbatu eta Jesusen aurkako erabagia hartu eben, heriotzara konde-natzeko. Eta loturik eroan eta Pilato gobernadorearen eskuetanjarri eben.

Ez da zilegi diru hau atabakara botatea, odol-saria da-eta.

Judas saltzaileak, Jesus kondenatu ebela ikusirik, damu izaneban eta zidarrezko hogeita hamar txanponak abadeburu eta he-rriko zaharrei bihurtu eutsezan, esanez:

S «Pekatu egin dot errubakoa heriotzara emonez».

K Baina hareek erantzun eutsoen:

S «Eta guri zer? Hor konpon!»

K Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, handik urten eta bere buruaurkatu eban. Abadeburuek dirua jaso eta esan eben:

S «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatea, odol-sariada-eta».

K Eta, alkarregaz erabagia hartu ondoren, «Lapikogilearen Soloa»erosi eben, kanpotarren hilerritarako. Horregaitik, gaur egunere, solo hari «Odol Solo» deritzo. Honan bete zan Jeremiasprofeteak esana: «Zidarrezko hogeita hamar txanpon hartuebezan; hori izan zan israeldarrek ezarri eutsoen salneurria.Eta Lapikogilearen Soloa erosteko erabili ebezan, Jaunakagindu eustan lez».]

64

Page 65: Mateorekin otoitzean

Zu al zara juduen erregea?

Jesus Gobernadorearen aurrera aurkeztu eben. Gobernado-reak itaundu eutson:

S «Zu al zara juduen erregea?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk dinozu».

K Abadeburuak eta herriko zaharrak salatu eta salatu ziharduenJesusen aurka, baina harek ez eban berbarik erantzuten. Pila-tok esan eutson:

S «Ez al dozu entzuten zenbat gauza ataraten daben zure kontra?»

K Jesusek salakuntza bakar bati ere ez eutson erantzunik emoten-eta, zehatz harriturik egoan Gobernadorea. Pazko-jai guztietanpreso bat askatzeko ohiturea eban Gobernadoreak, herriakgura ebana. Bazan orduan preso sonatu bat, Barrabas eri-tzona. Herria batu zanean, Pilatok itaundu eutsen:

S «Nor gura dozue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias dalakoa?»

K Baekian-eta bekaitzez emon eutsoela Jesus. Auzitegian jesarri-rik egoala, emazteak mandatu hau bialdu eutson:

S «Ez zaitez sartu errubako Horregaz; asko sufridu dot bart ame-setan Hori dala-eta».

K Baina abadeburuek eta herriko zaharrek jentea berotu eben,Barrabasen askapena eta Jesusen heriotzea eskatu egiezan.Gobernadoreak barriro itaundu eutsen:

S «Bietako zein gura dozue askatzea?»

K Hareek erantzun:

S «Barrabas».

K Pilatok esan eutsen:

S «Eta zer egin behar dot Jesusegaz, Mesias dalakoagaz?»

K Danek erantzun eben:

S «Josi kurutzean!»

K Eta harek:

65

Page 66: Mateorekin otoitzean

S «Zer oker egin dau, bada?»

K Hareek, gero eta deadar handiagoz:

S «Josi kurutzean!»

K Pilatok, dana alperrik zala eta gainera iskanbila sortzera joialaikusirik, ura hartu eta eskuak garbitu ebazan jentearen au-rrean, esanez:

S «Ez naz gizon honen heriotzearen erantzule. Zeuek ikusi!»

K Herri osoak erantzun eban:

S «Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzearenerantzule!»

K Orduan, Barrabas askatu eutsen eta Jesus, zigortarazo ondoren,hareen eskuetan itzi eban, kurutzeratu egien.

Agur, juduen erregea!

Gobernadorearen gudariek jauregira eroan eben Jesus eta gu-dari-talde osoa batu eben haren inguruan. Soinekoak erantzi etapurpurazko kapea jantzi eutsoen. Arantzaz eginiko koroia ezarrieutsoen buruan eta kainaberea eskuan. Eta, aurrean belaunikatu-rik, iseka egiten eutsoen, esanez:

S «Agur, juduen erregea!»

K Txistua botaten eutsoen eta, kainaberea kendurik, buruan joteneben. Nahiko iseka egin ondoren, kapea kendu eta bere soi-nekoak jantzi eutsoezan. Gero, kurutzean jostera eroan eben.

Haregaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan.

Urtetean, Zireneko gizon bat aurkitu eben, Simon eritzona, etaJesusen kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko lekuraheldu ziranean —Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau—, beha-zunez nahastautako ardoa emon eutsoen edatera; Jesusek txas-tatu eban, baina ez eban edan gura izan. Kurutzean josi ebenean,gudariek Jesusen jantziak banatu ebezan, zotz eginez, eta hangelditu ziran jesarrita Ha zaintzen.

Buruaren gainekaldean kondenazinoaren arrazoia ipini ebenidatzita: HAU JESUS DA, JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz batean

66

Page 67: Mateorekin otoitzean

gaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman eta bestea ezke-rrean.

Jainkoaren Seme baldin bahaz, jaitsi hadi kurutzetik!

Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruarieragin eta esanez:

S «Santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten ei hoanhorrek, salbau egik heure burua, Jainkoaren Seme baldinbahaz! Jaitsi hadi kurutzetik!»

K Era berean, abadeburu, lege-maisu eta herriko zaharrek ereburla egiten eutsoen, esanez:

S «Besteak salbatu jozak, eta bere burua ezin salbatu. Israelgoerregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, eta sinistukojoagu Beragan. Jainkoagan jarri jok uste ona; libratu dagialaorain, maite baldin bajok; ez joan, bada, Jainkoaren Seme zalaesaten?»

K Beragaz kurutzean josirik egozan gaizkile biek ere irain egiteneutsoen.

Eli, Eli, lema sabaktani.

Eguerditik hirurak arte, ilundu egin zan lurbira osoa. Hirurakinguruan, Jesusek oihu handiz esan eban:

† «Eli, Eli, lema sabaktani»,

K —hau da:

† «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—

K Hau entzutean, bertan egozan batzuek esan eben:

S «Eliasi deika jabilk».

K Bat-batean, hareetako batek, lasterka joan, ozpinetan bustitakobelakia hartu eta, kainabera bati muturrean jarriz, edateraemon eutson. Besteek, ostera, inoen:

S «Egon, ea jatorkon Elias salbatzera».

K Baina Jesusek, barriro deadar handia eginez, azken arnaseaemon eban.

67

Page 68: Mateorekin otoitzean

Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik behe-raino; lurrikarea izan zan eta harkaitzak zartatu egin ziran; hilo-biak edegi eta hilda egozan santu asko biztu egin ziran. Honeek,euren hilobietatik urten eta, Jesus biztu ondoren, uri santuansartu ziran eta jente askori agertu jakezan. Lurrikara eta jazoeraguztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta haregaz Jesus zaintzenegozan besteek, bildurrak jota, esan eben:

S «Benetan, Jainkoaren Semea zan Hau».

[K Baziran han emakume asko ere, urrunetik begira; Jesusi ja-rraituz Galileatik etorriak ziran, beraren zerbitzari; hareen artean,Maria Magdalena, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeo-ren semeen ama.

Josek beretzat zulatutako hilobi barrianipini eban Jesusen gorpua.

Ilunabarrean, Jose eritzon Arimateako gizon aberats bat etorrizan, bera ere Jesusen ikaslea. Pilatogana aurkeztu eta Jesusengorpua eskatu eutson. Orduan, Pilatok emoteko agindu eutsen.Josek, Jesusen gorpua harturik, izara garbi batean batu eta har-kaitzean zulatutako bere hilobi barrian ipini eban. Gero, harrihandi bat irauliz, hilobiko sarrerea itxi eban eta joan egin zan.Maria Magdalena eta beste Maria hilobi aurrean jesarrita egozan.

Badozuez zeuen guardiak;zoaze eta zaindu dakizuen eran.

Pazko-jaia prestatzeko egunaren ondoren, zapatuan, abadebu-ruek eta fariseuek Pilatogana alkarregaz joan eta esan eutsoen:

S «Jauna, gogoratu gara guzur-saltzaile Harek, artean bizi zala,esan ebala: "Hiru egunen buruan biztu egingo naz". Aginduegizu, beraz, hilobia zaintzeko hirugarren egunera arte; ezdaitela jazo haren ikasleek gorpua ostu eta gero "Biztu dahilen artetik" herriari esanez etortea. Azken engainu hau lehe-nengoa baino okerragoa izango litzateke».

K Pilatok erantzun eutsen:

S «Badozuez zeuen guardiak. Zoaze eta zaindu dakizuen eran».

K Joan ziran, bada, eta hilobia segurtatu eben, harria zigilatuz etaguardia ipiniz.]

68

Page 69: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIA

69

Piztu da, Aleluia!JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA

Page 70: Mateorekin otoitzean
Page 71: Mateorekin otoitzean

JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEAPAZKO-EGUNEKO MEZA

Hilen artetik biztu ondoren,Beragaz jan eta edan genduan.

Apostoluen Eginak liburutik (10, 34a. 37-43)

Egun hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zerjazo zan Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarritako ba-teoaren ondoren, Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: JainkoakEspiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten etadeabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitzea,Jainkoa beragaz eban-eta.

Eta gu gara Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindakoguztien testigu. Jesus hau egur batetik zintzilik hil eben; bainaJainkoak biztu egin eban hirugarren egunean eta agertzeko ahal-mena emon eutson; ez, ostera, herri guztiari, Jainkoak aurrez tes-tigutzat aukeratutakoei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen arte-tik biztu ondoren Beragaz jan eta edan dogunoi.

Jesusek berak agindu euskun herriari predikatzeko, eta autor-tzeko Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana.Profeta guztiek autormen hau egiten dabe Haretaz: Haregan si-nistu dagien guztiek pekatuen parkamena hartuko dabela, bera-ren izenean».

Erantzun-salmoa Sal 117, 1-2. 16bc-17. 22-23

HAU DA JAUNAK EGIN DAUAN EGUNA, GU POZTEKO ETA ALAITZEKO EGUNA.

EDO ALELUIA, ALELUIA, ALELUIA.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,Haren maitasuna betikoa da-eta.Israel etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».

71

Page 72: Mateorekin otoitzean

«Jaunaren eskumeak nau jaso,Jaunaren eskumeak bizkor dau jokatu».Hil ez, bizi egingo naz,Jaunaren eginak nik iragarriko.

Etxegileek baztertutako harria,berori da giltzarria.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri.

Bilatu egizuez zeruko gauzak,han dago-eta Kristo.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik (Kol 3, 1-4)

Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez ze-ruko gauzak, han dago-eta Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesa-rrita. Bilatu egizuez goiko gauzak, eta ez lurrekoak, hilda zago-zelako, eta zuen bizia Kristogaz dagoalako Jainkoagan gordeta.Kristo, zuen bizia, agertuko danean, zuek ere aintzatsu agertukozaree haregaz batera.

* * *

Edo

Baztertu egizue legamina zaharra eta izan ore barri.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epis-tolatik (1 Ko 5, 6b-8)

Senideok: Ez al dakizue legamina apur batek ore guztia ha-rrotzen dauala? Baztertu egizue legamina zaharra eta izan orebarri, legamina bako pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree,Kristo, gure Pazko Bildotsa oparitzat eskeinia izan dan ezkero.Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamina zaharragaz, pe-katu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legamina bako pazko-ogie-kin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.

72

Page 73: Mateorekin otoitzean

Biztu egin behar eban hilen artetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 1-9)

Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joanzan goizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kendutaikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite ebanbeste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroanegin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».

Urten eben, orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobiraabiatu ziran. Biak batera joiazan lasterka, baina beste ikasleaPedro baino arinago joian, eta lehenago heldu zan hilobira. Ba-rrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zi-tuan, baina ez zan sartu.

Heldu zan haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartuzan. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua ba-tzen egoniko zapia ere; baina hau ez egoan oihal-zerrendakin ba-tera jarrita, beste toki batean batuta baino.

Orduan, sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo helduzana. Ikusi eta sinistu egin eban. Izan ere, ordurarte ez eben ikas-leek ulertu Liburu Santuak dinoena, Jesusek hilen artetik biztubehar ebala, hain zuzen ere.

73

Page 74: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO II . DOMEKEA

Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran,

eta dana danentzat euken.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 42-47)

Senideek zintzo irauten eben apostoluen irakaspenak entzuteneta alkarte bizitzan, ogia zatitzen eta otoitzean.

Jente guztia izuturik egoan apostoluek egiten ebezan hain-beste mirari eta ezaugarrigaz. Sinistedun guztiak batasunean biziziran eta dana danentzat euken: euren lur eta ondasunak saldueta guztien artean banatzen eben dirua, bakoitzaren beharrizanariegokionez.

Egunero batu ohi ziran alkarregaz tenpluan, eta etxeetan zati-tzen eben ogia, jatorduak pozik eta bihotz apalez eginez. Jainkoagoratzen eben, eta herri osoak begi onez ikusten zituan. Eta Jaunakegunetik egunera gehitzen eutsozan alkarteari salbatzen ziranak.

Erantzun-salmoa Sal 117, 2-4. 13-15. 22-24

ESKERRAK JAUNARI, ONA DA-ETA,HAREN MAITASUNA BETIKOA DA-ETA.

EDO ALELUIA.

Israel etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».Aaron etxeak hau esan begi:«Haren maitasuna betikoa».Esan begie Jaunaren bildur direnek:«Haren maitasuna betikoa».

Gogor bultzatu ninduen jausteko,han egoan Jauna niri laguntzeko.Nire indar eta nire kemen Jauna,Ha da nire salbamena.

74

Page 75: Mateorekin otoitzean

Poz eta garaipen-oihuakzintzoen txabolan.

Etxegileek baztertutako harria,berori egin da giltzarria.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri.Hau da Jaunak egin dauan eguna,gu pozteko eta alaitzeko eguna.

Itxaropen bizira sortu gaitu barriro,Jesu Kristo hilen artetik biztuz.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 3-9)

Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bereerruki handiaz itxaropen bizira sortu gaitu barriro, Jesu Kristohilen artetik biztuz. Holan, hondatu, zikindu edo zimeldu ez dai-teken ondarea itxaroten dogu, zuentzat zeruetan gordeta dago-ana. Jainkoaren indarrak zaintzen zaitue sinismenari esker, azkenaldian agertuko dan salbamena heldu dakizuen.

Horregaitik, pozik zagoze, nahiz eta oraindino alditxo batezprobaldi batzuk sufridu behar izango dozuezan. Holan zuen si-nismenak bere jatortasuna erakutsiko dau, galkorra izan arrensutan garbitzen dan urreak lez; eta urrea baino askoz baliotsua-goa dan zuen sinismenak goralpena, aintza eta ohorea lortukoditu, Jesu Kristo agertuko danean.

Maite dozue Jesu Kristo, ikusi ez badozue ere. Eta ikusi barikBeragan sinisten dozuela, esan ezin ahaleko pozez, poz disdira-tsuz, alaitzen zaree eta zeuen sinismenaren helburua, zeuen sal-bamena, lortzen dozue.

75

Page 76: Mateorekin otoitzean

Handik zortzi egunera, barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-31)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe batean batu-rik egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesuseta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, es-kuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran,Jauna ikustean.

Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauanlez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz,esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parka-tzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuekparkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».

Tomas, Hamabietako bat, Bikia eritzona, ez egoan hareekinJesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusidogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloakikusten ez baditut, neure atzamarra haren untze-zuloetan etaneure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dot sinis-tuko».

Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, etaTomas ere hareekin zan. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, etaerdian jarririk esan eutsen: «Bakea zuei». Gero esan eutson To-masi: «Ekarri atzamarra, begiratu nire eskuak; ekarri eskua etasartu nire saihetsean, eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».

Tomasek erantzun eutson: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesu-sek esan eutson: «Ikusi nozulako sinistu al dozu? Zorionekoakikusi barik sinisten dabenak».

Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek ikasleen aurrean,liburu honetan idatzirik ez dagozanak; hemen idatziak Jesus Me-sias, Jainkoaren Semea, dala sinistu dagizuen idatzi dira eta, si-nistuz, haren izenean bizia izan dagizuen.

76

Page 77: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO III . DOMEKEA

Heriotzeak ezin eban-eta Ha bere menpean euki.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 14.22b-33)

Pentekoste-egunean, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutu-nik, ahotsa jasoz, honan berba egin eban: «Juduok eta Jerusale-men bizi zareen guztiok, entzun arretaz nire berbak: Guztiok da-kizuenez, Jainkoak Nazareteko Jesus sinisgarri egin eban zuenaurrean, haren bidez egintza ahaltsuak, mirariak eta ezaugarriakeginez. Jainkoak zuen eskuetan itzi eban, bere asmoaren eta au-rrez hartutako erabagiaren arabera, eta zuek hil egin zenduen, si-nisbakoen eskuz kurutzean josiz; baina Jainkoak biztu egin eban,heriotzearen lokarrietatik askatuz, heriotzeak ezin eban-eta Habere menpean euki.

Izan ere, honan dino Davidek Haretaz:“Begi aurrean ikusten neban beti Jauna;Eskuman dodala, ez naiteke dardara.Horregaitik alai dot bihotza, pozik mihina,eta nire gorputzak ere itxaropenean dau atsedena.Ez dozu-eta nire bizia Heriotz-leizera jaurtiko,ezta zeure fededuna hilobian usteltzen itziko.Bizirako bidea erakutsiko deustazu,zeure aurrean alaitasunez beteko”.

Senideok, itzi egidazue argi eta garbi esaten gure aita Davidhil egin zala eta hobiratu egin ebela, eta haren hilobia geure ar-tean dogu gaur arte. Baina profetea zan eta baekian Jainkoakzin eginez agindu eutsola beraren odoleko bat jesarriko zala be-raren tronuan. Beraz, aurrez ikusi eban Mesias biztuko zala, etahonetaz berba egin eban hau esatean: haren bizia ez ebala He-riotz-leizera jaurtiko eta ez zala haren gorputza hilobian ustel-duko. Jesus hori biztu egin dau Jainkoak, eta gu guztiok garahorren testigu». Jainkoak bere eskumaldera jaso dauala, agindu-tako Espiritu Santua hartu dau Aitagandik eta guri isuri; hauxeda zuek ikusten eta entzuten diharduzuena.

77

Page 78: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 15, 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11

BIZIRAKO BIDEA ERAKUTSIKO DEUSTAZU, JAUNA.ALELUIA.

Zaindu nagizu, Jauna,babes bila nator-eta Zugana.Honan dinotsot Jaunari: <<Zu zaitut neure jabe>>.Jauna da nire ondare eta edontzia;Zuk dozu eskuetan nire zoria.

Onesten dot Jauna, aholkua emon deustalako,gauez ere neure bihotzak oharrarazoten naualako.Begi aurrean ipinten dot beti Jauna;eskuman dodala, ez naiteke dardara.

Horregaitik, alai dot bihotza, pozik barrua,haragi honek ere bakean dau atsedena.Ez dozu-eta nire bizia Leizera jaurtiko,ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu:alaitasun betea zeure aurrean,betiko atseginak zeure eskuman.

Bildots garbi eta akats bakoa dan Kristoren odol ederraz izan zaree erosiak.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 17-21)

Senide maiteok: Nor bere egintzen arabera, bereizkeria barik,epaitzen dauanari "Aita" deitzen deutsozuen ezkero, jokatu egi-zue begirunez munduko erbestealdian bizi zareen bitartean. Ba-dakizue zuen gurasoakandik hartutako biziera zentzun bakotikaskatuak izan zareela, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez,bildots garbi eta akats bako lez zuen alde bere burua eskeinidauan Kristoren odol baliotsuaz baino. Mundua mundu izan au-rretik egoan Kristo Jainkoaren asmotan eta azken sasoi honeetanagertu da zuen onerako. Eta zuek beronen bidez sinisten dozue

78

Page 79: Mateorekin otoitzean

hilen artetik biztu eta aintzaz bete eban Jainkoagan; holan, zeuensinismena eta itxaropena Jainkoagan jarriak dozuez.

Ogia zatitzean ezagutu eben.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 13-35)

Jesusen ikasle bi Emaus izeneko herritxo batera joiazan, Jeru-salemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen jazotako guztiez ber-betan egiten eben alkarregaz. Eta, berbetan eta eztabaidan zihar-duela, Jesus berbera hurreratu jaken eta eurekin joian; hareen be-giak, ostera, itsu egozan eta ez eben ezagutu.

Jesusek esan eutsen: «Zeri buruz zoaze bidean alkarregaz ber-betan?» Hareek gelditu egin ziran, aurpegia ilun, eta bietakobatek, Kleofas eritzonak, erantzun eutson: «Zeu izango zara Jeru-salemen egun honeetan jazo dana jakin ez dauan kanpotar baka-rra!» Jesusek itaundu eutsen: «Zer jazo da, ba?»

Hareek erantzun eutsoen: «Jesus Nazaretarrarena; profeta ahal-tsua zan egitez eta hitzez Jainkoaren eta herri guztiaren aurrean;baina gure abadeburuek eta agintariek heriotzara kondenatudabe eta kurutzean josi. Guk uste genduan Berak askatuko ebalaIsrael; baina badira hiru egun hori jazo dala. Egia da gure artekoemakume batzuek harriturik itzi gaituela: goizean goiz joan dirahilobira eta ez ei dabe gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dalaesan deutseen aingeruak agertu jakezala esanez etorri jakuz.Gutar batzuk ere izan dira hilobian, eta emakumeek esan dabenlez aurkitu dabe; baina Bera ez dabe ikusi».

Orduan, Jesusek esan eutsen: «Bai zentzun bakoak zareela, baimotelak profetek esana sinisteko! Ez al eban, bada, Mesiasekguzti hori sufridu behar, bere aintzan sartzeko?» Eta, Moisesegan-dik hasi eta profetarik profeta, Liburu Santuek berari buruz inoenguztia azaldu eutsen.

Joiazan herritxora hurreratu ziranean, Jesusek aurrera jarrai-tzeko keinua egin eban. Baina hareek arren eta arren eskatu eu-tsoen: «Gelditu zaitez gugaz, berandu da eta iluna gainean dogu».Eta herrian sartu zan hareekin gelditzeko.

79

Page 80: Mateorekin otoitzean

Hareekin mahaian egoala, Jesusek, ogia harturik, bedeinka-pen-otoitza esan, zatitu eta emon egin eutsen. Orduan begiakedegi jakezan eta ezagutu egin eben; baina Jesus desagertu eginjaken.

Hareek alkarri esan eutsoen: «Ez al genduan bihotza sutan, bi-dean berba egiten euskunean eta Liburu Santuak azaltzen eusku-zanean?» Eta berehala jagi eta Jerusalemera bihurtu ziran. HanHamaikak eta honeen lagunak batuta aurkitu ebezan, honan ino-ela: «Biztu da Jauna egiaz eta Simoni agertu jako».

Ikasle biek bidean jazotakoa kontatu eutseen eta zelan ogiazatitzean ezagutu eben.

80

Page 81: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO IV. DOMEKEA

Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus.

Apostoluen Eginetatik (Eg 2, 14a. 36-41)

Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei:«Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egindauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».

Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta besteapostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»

Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guz-tiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, etaEspiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat etazuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baitaJaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».

Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigan-tza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuenburuak gizaldi galdu honegandik».

Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egunharetan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.

Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei:«Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egindauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».

Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta besteapostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»

Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guz-tiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, etaEspiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat etazuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baitaJaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».

Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigan-tza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuenburuak gizaldi galdu honegandik».

81

Page 82: Mateorekin otoitzean

Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egunharetan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.

Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4 .5. 6

JAUNA DOT ARTZAIN, EZ NAZ EZEREN BEHARRIZANEAN.EDO ALELUIA.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean:larre gurietan etzunarazoten nau.Atsedenezko iturrira naroaeta berbizten deust barrua.Banaroa bidezidor zuzenetatikbere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur,Zu nigaz zagoz-eta:zure zigorra eta makilea,honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia,arerioak ditudala begira;orioz igurtziten deustazu burua,gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,neure bizi guztiko egunetan;eta Jaunaren etxean naz bizikoluzaroen luzaro.

82

Page 83: Mateorekin otoitzean

Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 20b-25)

Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez,hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deu-tsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zue-kaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen.Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik.Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ezeban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren es-kuetan jarten eban bere burua.

Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu,pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; harenzauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orainzeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

Neu naz ardien atea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 1-10)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Bene-benetan dino-tsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurrada eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honiedegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren aho-tsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu.Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek ja-rraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari,ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arro-tzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzen».

Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertuzer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek:«Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik eto-rritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik,ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatiksartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, etaaurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hon-datzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta biziaugari izan dagien».

83

Page 84: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO V. DOMEKEA

Zazpi gizon aukeratu ebezan,Espiritu Santuaz beteak.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 6, 1-7)

Egun hareetan, ikasleak ugaritu zirala, marmarra sortu zangreko hizkuntzakoen artean hebreera hizkuntzakoen aurka, ha-reen andra alargunak eguneroko janari-banaketan bazterturikizten ebezalako.

Hamabiek, ikasleen batzar orokorra baturik, esan eben: «Ez dabidezko guk Jainkoaren berbearen predikua alde batera iztea, ja-nari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukeratu egizuezzeuen artean izen oneko zazpi gizon Espiritu Santuaz eta jakitu-riaz beteak, eta hareei emongo deutsegu egiteko hori; guk, holan,otoitzean eta berbearen zerbitzuan jardungo dogu».

Batzar osoak ontzat emon eban proposamena, eta honeek au-keratu ebezan: Esteban —sinismenez eta Espiritu Santuaz beterikegoan gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas etaNikolas, Antiokiako judu barria; aurkeztu eutseezan apostoluei,eta honeek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri eutseezan.

Jainkoaren berbea zabaltzen ziharduan; ikasleen taldea gero-ago eta gehiago ugarituz joian Jerusalemen, eta abade asko eresinistedun egiten zan.

Erantzun-salmoa Sal 32, 1-2. 4-5. 18-19

BETOR GUGANA, JAUNA, ZURE MAITASUNA, ZUGAN GOGU-ETA GURE USTE ONA.

EDO ALELUIA.

Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan,zuzenak direnei jagoke Ha goratzea.Ospatu egizue Jauna kitaraz,egiozue soinu hamar hariko salterioaz.

84

Page 85: Mateorekin otoitzean

Zuzena da-eta Jaunaren berbea,leiala Harek egin dauan guztia.Zuzen eta bidezko dana dau maite,Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,Haren maitasuna itxaron dabenakana;hareek ditu-eta heriotzatik atarako,eta gosetean aseko.

Zuek jatorri hautatua zaree eta errege-abadetza.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 4-9)

Senide maiteok: Harri bizia da Jauna, gizakiek baztertua,baina Jainkoaren begietarako aukeratua eta bikaina; Hareganahurreratzen zareela, zuek ere, harri bizi lez, espirituzko tenplua-ren eregintzan parte hartzen dozue eta abadetza santu zaree,Jainkoari atsegin jakozan espirituzko opariak Jesu Kristoren bi-tartez eskeintzeko.

Hau dino, izan ere, Liburu Santuak:«Hona Nik Sionen harria ipini,giltzarri aukeratu eta bikaina.Horretan sinisten dauanikez da lotsaturik geldituko».

Zuentzat, beraz, sinisten dozuenentzat, harri hori aintzagarrida; sinisten ez dabenentzat, barriz, «etxegileek baztertutako ha-rria giltzarri bihurtu da, eta baita oztopo-harri ere, jausiarazotekoharkaitz». Berbea onartzen ez dabenek egiten dabe oztopo: horida ezarri jaken zoria.

Zuek, ostera, jatorri hautatua zaree, errege-abadetza, nazinosantua, Jainkoak beretzat eskuratutako herria, ilunpetatik bereargi zoragarrira deitu deutsuen Jainkoaren egintza bikainak ira-garri dagizuezan.

85

Page 86: Mateorekin otoitzean

Neu naz bidea, egia eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 1-12)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez izan kezkarik:sinistu Jainkoagan eta sinistu Nigan ere. Nire Aitarenean bizitokiasko dago; holan izan ez balitz, esango neuskizuen. Orain zuen-tzat tokia atontzera noa. Joan eta tokia atondu ondoren, barriroetorri eta Neugaz eroango zaituet, Ni nagoan tokian zuek ereegon zaitezen. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea».

Tomasek esan eutson: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, etazelan jakin bidea?» Jesusek erantzun: «Neu naz bidea, egia etabizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik.

«Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutukozeunkee. Are gehiago, ezagutzen dozue dagoaneko, eta ikusi ereikusi dozue».

Orduan, Felipek esan eutson : «Jauna, erakutsi egiguzu Aita,eta nahikoa dogu».

Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, Felipe, eta eznozu ezagutzen? Ni ikusten nauanak Aita ere ikusten dau. Zelandinozu: "Erakutsi egiguzu Aita"? Ez al dozu sinisten Ni Aitagannagoala eta Aita Nigan? Nik esaten deutsuedana ez deutsuetneure kabuz esaten. Nigan bizi dan Aita da bere egintzak buru-tzen diharduana. Sinistu egidazue: Ni Aitagan nago eta AitaNigan. Besterik ez bada ere, sinistu egintzakaitik.

Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak Nik egiten di-tudan egintzak burutuko ditu berak ere, eta are handiagoak, NiAitagana noa-eta. Nire izenean eskatu dagizuen guztia emongodeutsuet, Aitaren aintza Semeagan azaldu daiten. Nire izenean ze-redozer eskatzen badozue, emongo deutsuet Nik».

86

Page 87: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO VI . DOMEKEA

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 8, 5-8. 14-17)

Egun hareetan, Felipe Samaria urira jatsi eta Mesiasen barriemoten hasi zan. Jenteak, Felipek esaten ebana entzun eta egitenzituan mirariak ikustean, gogo batez onartzen eban haren predi-kua; izan ere, deabrudun askogandik urteten eben espiritu gaiz-toak deadarka, eta elbarri eta herren asko osatzen ziran. Poz han-dia izan zan uri haretan.

Jerusalemen egozan apostoluek, Samariak Jainkoaren berbeaonartu ebala jakitean, Pedro eta Joan bialdu ebezan hara. Helduziranean, hareen alde otoitz egin eben, Espiritu Santua hartuegien. Izan ere, artean hareetako inorengana jatsi barik egoan Es-piritua; Jesus Jaunaren izenean bakarrik izan ziran bateatuak. Or-duan, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri eutseezan eta Es-piritu Santua hartu eben.

Erantzun-salmoa Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20

LUR OSOA, EGIOZU IRRINTZI JAINKOARI.EDO ALELUIA.

Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,egin eresi Haren izen ederrari,emon goralpen eder Berari.Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai dirala harrigarriak!»

Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez,zure izenari eresi eginez.Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak,harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak.

Itsasoa lehor bihurtu dau,oinez igaro dira ibaiaren erditik;beraz, poztu gaitezan Haregaz.Nagusi da ahal izatez betiko.

87

Page 88: Mateorekin otoitzean

Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok,esango deutsuedaz nire alde Harek eginak.Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria,ez deust-eta ukatu bere grazia.

Heriotzea jasan eban bere gorputzean,baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 3, 15-18)

Senide maiteok: Goratu egizue Jauna, Kristo, zeuen bihotzetan,eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia emoteko eskatzendeutsueen guztiei; baina egizue apaltasunez eta begirunez, kon-tzientzia garbiz jokatuz. Holan, kristau lez dozuen jokabide onaztxarto esaka diharduenak lotsatu egingo dira zuen kontra esaten da-benaz. Hobe da, izan ere, ondo egiteagaitik sufritzea, Jainkoakholan nahi izan ezkero, txarto egiteagaitik sufritzea baino.

Kristok heriotzea jasan eban pekatuakaitik behin betiko –Erru-bakoak errudunakaitik–, zuek Jainkoagana eroateko. Gizakiazanez, heriotzea jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espi-rituagandik.

Nik Aitari eskatuko deutsot,eta beste laguntzaile bat emongo deutsue.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 15-21)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Maite banozue, be-teko dozuez nire aginduak. Nik Aitari eskatuko deutsot, eta bestelaguntzaile bat emongo deutsue, beti zuekin egon daiten, egiarenEspiritua. Munduak ezin dau hartu, ez dau ikusten-eta, ez ezagu-tzen; zuek, ostera, ezagutzen dozue, zuekan bizi da eta zuekinegongo da-eta betiko.

Ez zaituet umezurtz itziko, bihurtuko naz zuekana. Lastermunduak ez nau ikusiko; zuek, ostera, ikusiko nozue, Ni bizi nazeta zuek ere biziko zaree-eta. Egun haretan ulertuko dozue Ni Ai-tagan nagoala, eta zuek Nigan eta Ni zuekan. Nire aginduakonartu eta beteten dituanak, horrexek nau maite, eta Ni maitenauana nire Aitak maite izango dau, eta Nik ere maite izango doteta agertuko natxako».

88

Page 89: Mateorekin otoitzean

JAUNAREN IGOKUNDEA

Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 1-11)

Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerurajasoa izan zan egunerarte Jesusek egin eta irakatsi eban guztiaidatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginezaginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesusapostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoa-naren froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere buruaikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez.

Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen:«Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deu-tsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuekEspiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».

Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain eza-rriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen:«Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuenesku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain ja-tsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire le-kuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurra-ren azken mugaraino».

Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean,hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerurazelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme biazaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan za-goze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesushori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».

89

Page 90: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9

OIHU ALAIEN ARTEAN IGON DAU JAINKOAK, TURUTA-SOINUZ, JAUNAK.

EDO ALELUIA.

Herri guztiok, txalo jo egizue,Jainkoari irrintzi egiozue.Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,lurbira osoan errege handi.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,turuta-soinuz, Jaunak.Eresi Jainkoari, eresi;eresi gure erregeari, eresi.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,egiozue jator goratzarre.Jainkoa errege da atzerrietan,jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan.

90

Page 91: Mateorekin otoitzean

Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 17-23)

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak,emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagu-tzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zeritxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oi-nordekotzan prestatu dauan aintza.

Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak,Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarria-razo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guz-tien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, dato-rren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.

Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarridau danen gainetik Elizaren buru. Haren gorputza da Elizea, uni-bertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea.

Aginpide oso-osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 28, 16-20)

Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusekadierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk,ostera, zalantzan egozan.

Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpideosoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta eginherri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu San-tuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia bete-ten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren az-kenera arte».

91

Page 92: Mateorekin otoitzean

PAZKOALDIKO VII . DOMEKEA

Guztiak bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 12-14)

Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak Jerusalemera bihurtuziran Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurrean dago, kilo-metro batera eskas—.

Etxera heldurik, bizi ziraneko goiko gelara igon eben. Honeekziran: Pedro, Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Barto-lome eta Mateo, Santiago Alfeoren semea eta Simon Zelote, etaJudas Santiagoren semea. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesu-sen ama Maria eta senideekin, bihotz batez otoitzari emonak biziziran.

Erantzun-salmoa Sal 26, 1. 4. 7-8ab

JAUNAREN ONTASUNA IKUSI USTEAN NAGO BIZIEN LURREAN.EDO ALELUIA.

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?Jauna biziaren babes, nork ni izutu?

Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari,horren bila nabil ni:bizi nadila Jaunaren etxeanneure bizitzako egun guztietan;Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan,Haren jauretxea begiz ikusi dagidan.

Jauna, nire deadar-hotsa entzun egizu,erruki zakidaz eta aditu nagizu.Zuk esana bihotzean dot entzuten:«Bilatu egizue nire aurpegia.»

92

Page 93: Mateorekin otoitzean

Zorionekoak zuek,kristau izateagaitik iraintzen bazaituee.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 4, 13-16)

Senide maiteok: Poztu zaiteze, Kristoren sufrimentuan par-taide zareenean, Ha aintzaz beterik agertzean pozez gainezkaegon zaitezen.

Zorionekoak zuek kristau izateagaitik iraintzen bazaituee,honek Jainkoaren Espiritu aintzatsua zuekan dagoala esan guradau-eta. Ez dagiela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaiz-kile izateagaitik edo bazterrak nahasten ibilteagaitik; baina, kris-tau izateagaitik bada, ez bedi lotsatu eta goratu begi Jainkoa izenhori daroalako.

Aita, emoidazu aintza zeure ondoan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 17, 1-11a)

Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan eban: «Aita,heldu da ordua. Azaldu egizu zeure Semearen aintza, Semeak zureaintza agertu dagian. Gizon-emakume guztien gain aginpidea emondeutsozun ezkero, betiko bizia emon deiela Harek Zuk Berari emon-dakoei. Hau da betiko bizia: Zu, egiazko Jainko bakar Hori, eta Zukbialdutako Jesus Mesias ezagutzea.

Nik zure aintza azaldu dot munduan, Zuk emon zeunstan egite-koa betez. Orain, Aita, emoidazu aintza zeure ondoan, emon mun-dua mundu izan baino lehen zure ondoan neban aintza.

Agertu deutset zure izena mundutik bereiztu eta emon zeuns-tazan gizon-emakumeei. Zeureak zenduzan, Zuk neuri emonzeunstazan, eta hareek onartu dabe zure berbea. Badakie orainZuk emon deustazun guztia Zugandik datorrela. Zuk Niri emonzeunstazan berbak emon deutsedaz Nik, eta honeek onartu egindabez. Eta benetan jakin dabe Zugandik urten nebala, eta sinistuZeuk bialdu ninduzula.

Honeen alde erregutzen deutsut; ez dot munduaren alde erre-gutzen, Zeuk emon deustazuzanon alde baino, zeureak diralako.Bai, dodan guztia zeurea da eta Zuk dozuna nirea, eta honeekanazaldu da nire aintza. Ez naz aurrerantzean munduan egongo; ho-neek, bai, munduan jarraituko dabe. Ni, barriz, Zugana noa».

93

Page 94: Mateorekin otoitzean

PENTEKOSTE DOMEKEA

Guztiak Espiritu Santuaz bete ziraneta berba egiten hasi.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 1-11)

Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozanikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako za-ratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia beteeban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, ba-natuz, bakoitzaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuazbete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakoitza Es-pirituak eragiten eutson lez.

Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, ze-rupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetzahandia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzanberba egiten entzuten eutsen-eta.

Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al diraguztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzakgeure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar etaelamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton etaAsian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto etaZirane inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok,judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetanentzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».

Erantzun-salmoa Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34

BIALDU EGIZU, JAUNA, ZEURE ARNASEA, ETA BARRITUARAZO LUR-AZALA.

EDO ALELUIA.

Ene arima, goratu egizu Jauna!Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,zuhurtasunez eginak zeharo,lurra zure sorkariz betea dago!

94

Page 95: Mateorekin otoitzean

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,arnasea kentzen badeutsezu, hilten,euren hautsetara dira bihurtzen.Zure arnasea bialtzen badozu,izatea emoten deutsezu;lur-azala barriarazoten dozu.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,poztu bedi Jauna, Berak eginetan.Atsegin bekio nire olerkia,nire poza da Jainkoa.

95

Espiritu Santuaz bete ziran danak

PENTEKOSTE DOMEKEA

Page 96: Mateorekin otoitzean

Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara bateatuak,gorputz bat bakarra egiteko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 12, 3b-7, 12-13)

Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu San-tuak eraginda ez bada.

Era askotakoak dira dohainak, baina bat bakarra Espiritua; eraaskotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoakeginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egitendauana. Bakoitzari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Es-pirituaren dohainak.

Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak,asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera ja-zoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabonahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat ba-karra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.

Aitak Ni bialdu nauan lez,holantxe bialtzen zaituet Nik zuek:

Hartu egizue Espiritu Santua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-23)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batutaegozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesuseta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, es-kuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran,Jauna ikustean.

Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauanlez, Nik zuek bidaltzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz,esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parka-tzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuekparkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».

96

Page 97: Mateorekin otoitzean

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAPENTEKOSTE-OSTEKO DOMEKEA

Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua.

Urteera liburutik (Ur 34, 4b-6. 8-9)

Egun hareetan, goizean goiz, harlosa biak harturik, Sinai men-dira igon eban Moisesek, Jaunak agindu eutsonez.

97

Aintza Aitari eta Semeari

eta Espiritu SantuariHIRUTASUN SANTUA

Page 98: Mateorekin otoitzean

Orduan, Jauna hodeian jatsi zan, eta Moisesegaz gelditu. Moi-sesek Jaunaren izenari dei egin eutson. Moisesen aurretik igarozan Jauna, honan oihu eginez: «Jauna, Jauna, Jainko bihozberaeta errukitsua, hasarregaitza eta ondoguraz eta leialtasunezbetea!»

Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zan Moises eta esan eban:«Jauna, gogoko banozu, zatoz, arren, gugaz! Herri hau burugogo-rra da, bai; baina parkatu Zuk gure gaiztakeriak eta pekatuak, etahartu gagizuz zeure ondaretzat».

Erantzun-salmoa Dn 3, 52-56

KANTA JAUNARI LUR GUZTIA… EDO GORATUA ZU, ESKERRAK ZURI, GIZALDIZ GIZALDI!

Bedeinkatua, Zu, gure gurasoen Jainko Jauna,Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.Bedeinkatua, zure ospea eta izena:Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.Bedeinkatua, Zure etxe santu eta ospetsuan:Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.Bedeinkatua, Zure Errege-aulki argitsuan: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.Bedeinkatua, zerutik leize aztertzaile:Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.Bedeinkatua, zeru-gain horretan hor zagoz-eta:Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.

98

Page 99: Mateorekin otoitzean

Jesu Kristo gure Jaunaren grazia,Jainkoaren maitasuna

eta Espiritu Santuaren batasuna.

San Paulo apostoluak Korintoarrei egindako bigarren eskutitzetik (2 Ko 13, 11-13)

Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izanadorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren etabakearen Jainkoa zuekin izango da.

Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzenzaituee.

Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Es-piritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.

Jainkoak bere Semea bialdu eban,haren bitartez mundua salbatzera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 3, 16-18)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: Hain maiteizan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson,Haregan sinisten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izandagian baino.

Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kon-denatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan si-nisten dauana ez dago kondenatua; sinisten ez dauana, barriz,kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izeneansinestu ez daualako».

99

Page 100: Mateorekin otoitzean

KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK

Hirutasun Guztiz Santuaren ondorengo eguena

Mana emon eutsun jaten,ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria.

Deuteronomio liburutik (Dt 8, 2-3. 14b-16a)

Honan berba egin eutson Moisesek Israel herriari: «GogoratuJaunak, zeure Jainkoak, basamortuan berrogei urte honeetan egi-narazo deutsun bidea: atsekabetu egin zaitu eta probatu, zure ba-rruko asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenduzan alaez jakiteko. Behar gorrian jarri zinduzan, gosea pasau arazo etamana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzenez zenduen janaria, zuri jakinarazoteko gizakia ez dala ogiz ba-karrik bizi, Jaunak esaten dauanetik bizi dala baino.

Ez ahaztu Jauna, zeure Jainkoa. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atara zaituana; Bera, suge pozoitsu eta eskorpioiz be-tetako basamortu handi eta ikaragarritik, ur bako eremu elkor ho-rretatik, eroan zaituana; Bera, sukarritik ura atara eta edatenemon deutsuna; Bera, zure gurasoek ezagutu ez eben mana jatenemon deutsuna basamortuan».

Erantzun-salmoa Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20

JERUSALEM, OSPATU EGIZU JAUNA. EDO ALELUIA.

Jerusalem, ospatu egizu Jauna,Sion, goratu egizu zure Jainkoa. Zure ateen morroiloak indartu ditu,zure semeak zure barruan bedeinkatu ditu.

Zure mugetan bakea ezarri dau, gari-maminez ase zaitu.Bialtzen dau lurrera bere berbea,eta Haren hitza bizkor eta arin doa.

100

Page 101: Mateorekin otoitzean

Iragarri deutso bere hitza Jakob-i,bere erabagi eta aginduak Israel-i. Ez deutso egin holakorik beste herriri,bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.

Ogia bat danez,guztiok gorputz bat gara.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 10, 16-17)

Senideok: Jainkoa bedeinkatuz hartzen dogun esker oneko ka-lizak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen odolean? Eta zati-tzen dogun ogiak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen gor-putzean? Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarre-tik hartzen dogu-eta danok.

Nire haragia egiazko janaria daeta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 51-58)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Neu naz zerutikjatsi dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da.Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daitenemona».

Juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon dei-kegu Honek bere haragia jaten?»

Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Se-mearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ezdozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odolaedaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azkenegunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria da eta, eta nireodola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edatendauana Nigan dago eta Ni Haregan.

Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era be-rean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsidan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil eginziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».

101

Page 102: Mateorekin otoitzean
Page 103: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO DOMEKAK

Page 104: Mateorekin otoitzean

104

Hau da nire Semea,

nire maitea;

berau dot atseginURTEAN ZEHARREKO 1. DOMEKEA

Page 105: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO II . DOMEKEA

Atzerrien argi egiten zaitut,nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten.

Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 3. 5-6)

Jaunak esan eustan:«Zu nire zerbitzaria zara, Israel,zure bidez agertuko dot neure ospea».Orain honan berba egiten dau Jaunak,amaren sabelean eratu ninduanakbere zerbitzari izateko,Jakoben leinuak Beregana bihurrarazotekoeta Israel herria batzeko.Ohorez jantzi nau Jaunaketa neure Jainkoa izan dot indar.Jaunak esan deust:«Ez da nahiko zu nire zerbitzari izatea,Jakoben leinuak berreregitekoeta Israelen bizirik geldituak bihurarazoteko.Nazinoen argitzat ezarriko zaitut,nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten».

Erantzun-salmoa Sal 39,2 eta 4ab.7-8a.8b-10

HEMEN NOZU,JAUNA, ZURE NAHIA EGIN DAGIDAN.

Itxaron dot Jaunagan, itxaron,makurtu jat eta nire oihua entzun dau.Ahoan eresi barri bat ipini deust,gure Jainkoarentzat goralpena.

Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,baina belarriak edegi deustazuz.erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu;orduan esan dot nik: «Hemen nozu».

105

Page 106: Mateorekin otoitzean

Liburuan nitaz hau dago idatzita:egin dagidala zure nahia.Ene Jainko, gogozko jat hori,eta bihotz-maminean dot zure legea.Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna.

Grazia zuei eta bakeagure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolearen hasierea (1 Ko 1, 1-3)

Nik, Paulok, Jainkoak holan nahirik eta berak deiturik, JesuKristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak, Korintondagoan Jainkoaren eliz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure AitaJainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik

Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak bere herri santu iza-teko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egitendeutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat bera onartzendogu-eta.

Hona hemen, Jainkoaren Bildotsa,hona munduko pekatua kentzen dauana.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 29-34)

Hurrengo egunean, ikusi eban Joan Bateatzaileak Jesus beraganaetorten eta esan eban: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona mun-duko pekatua kentzen dauana. Honi buruz esan neban nik: "Nireondoren badator gizon bat, niri aurrea hartu deustana, ni baino le-henagotik zan-eta". Neuk bere ez neban ezagutzen; baina ni urezbateatzera etorri banaz, Ha Israeli agertu ekion izan da».

Eta autormen hau egin eban Joanek: «Espiritua ikusi dot uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Neuk bere ezneban ezagutzen; baina urez bateatzera bialdu ninduanak esaneustan: "Espiritua jaisten eta gainean gelditzen jakola ikusten do-zuna, Ha da Espiritu Santuaz bateatzen dauana". Neuk ikusi doteta autortzen Hauxe dala Jainkoaren Semea».

106

Page 107: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO III . DOMEKEA

Jentilen Galileanargi handi bat ikusi eban herriak.

Isaias Profetearen liburutik (Is 8, 23b—9, 3)

Sasoi batean, lotsagarri itzi zituan JaunakZabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea;azken aldian, ostera, ospetsu egin dauitsaso ondoko bidea,Jordanez bestaldeko lurraldea,eta Galilea, Jentilen eskualdea. Ilunpetan ebilen herriakargi handia ikusi eban;heriotz-kerizpean bizi ziraneiargiak egin eutsen disdira.Gehitu zenduan poza eta handitu atsegina;pozetan dabilz zure aurrean,uzta batzean izaten dan pozaz,harrapakinak banatzean izaten dan atseginaz.Apurtu dozu-eta lepoan eroien buztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarostea apurtu zenduan lez.

Erantzun-salmoa Sal 26,1.4.13-14

JAUNA DOT ARGI ETA SALBAMEN.

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?Jauna biziaren babes, nork ni izutu?

Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari,horren bila nabil:

Bizi naitela Jaunaren etxean,nire bizitzako egun guztietan;

107

Page 108: Mateorekin otoitzean

Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan,Haren jauretxea begiz ikusi dagidan.

Jaunaren ontasuna ikusi usteannago biziaren lurrean.Itxaron Jaunagan eta kemen izan,Bizkortu bekizu bihotza, eta itxaron Jaunagan.

Izan zaiteze iritzi bereko,eta ez ibili banatuta.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 10-13. 17)

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren izenean arren eskatzendeutsuet: etorri zaiteze bat guztiok eta ez bedi izan zatiketarikzuen artean; bizi alkar ondo harturik, ikuspegi eta iritzi bat beradozuela.

Izan ere, ene senideok, Kloeren jenteagandik jakin dot ezta-baidak dozuezala zeuen artean: hau da, hor ei diharduzue norbere aldetik esaten: "Ni Paulorena naz", "Ni Apolorena"; "Ni Pe-drorena", "Ni Kristorena".

Zatituta al dago, bada, Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben zue-kaitik? Edota Pauloren izenean bateatu ete zinduezan?

Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barriona iragarterabaino, eta hau, ez giza jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeakbere indarra galdu ez dagian baino.

108

Page 109: Mateorekin otoitzean

Kafarnaumera joan zan bizitzera,Isaias profeteak esana bete eiten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 12-23)

Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela jakin ebanean, JesusGalileara baztertu zan. Baina Nazaret itzirik, itsasbazterrean da-goan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lu-rraldean. Holan bete zan Isaias profeteak esana:

«Zabulonen lurraldeaeta Neftaliren lurraldea,itsasbidea, Jordanez bestaldean,Jentilen Galilea.Ilunpetan bizi zan herriak argi handia ikusi eban;heriotz-kerizpean bizi ziraneiargiak egin eutsen disdira».

Ordutik hasi zan Jesus iragarten: «Bihozbarritu zaiteze, hu-rrean da-eta zeruetako erreinua».

Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusizituan, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsa-soan botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «ZatozeNigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sa-reak itzi eta jarraitu egin eutsoen.

[Aurreratxoago, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta honenanaia Joan, Zebedeoren semeak, aitagaz ontzian sareak konpon-tzen; eta dei egin eutsen. Hareek, bat-batean, ontzia eta aita itzi-rik, jarraitu egin eutsoen.

Jesus Galilea osoan zehar ebilen, hango sinagogetan irakas-ten, erreinuaren Barriona iragarten eta herrian gaitz eta gaixota-sun guztiak osatzen].

109

Page 110: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA

Herri apal eta behartsu bat itziko dot Nik,zure erdian.

Sofonias Profetearen liburutik(So 2, 3; 3, 12-13)

Bilatu egizue Jauna, zuek, lurraldeko apalok,haren aginduak beteten dozuezanok;bilatu egizue zuzentasuna, bilatu apaltasuna.Eta beharbada aurkituko dozue babesaJaunaren hasarre-egunean.Herri apal eta behartsua itziko dot Nik zurean;Jaunaren izena izango dabe babesa Israelen bizirik geldituek.Ez dabe bidebakokeriarik egingo,ezta guzurrik esango ere;hareen ahotan ez da mihin maltzurrik aurkituko;inork izutu barik larratuko dira eta etzungo».

Erantzun-salmoa Sal 145,6c-7ab.7c-8.9-10

ZORIONEKOAK GOGOZ BEHARTSU DIRANAK,EURENA DABE ETA ZERUETAKO ERREINUA.

EDOTA ALELUIA.

Leiala da betiren beti,emoten deutse eskubidea zapalduei, ogia gose diranei.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.Konkor dagozanak Jaunak ditu zutiarazoten,zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,umezurtz eta alargunak laguntzen,eta gaiztoen asmoak eragozten.

110

Page 111: Mateorekin otoitzean

Errege izango da Jauna sekuletan,zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan.

Munduko argalak aukeratu ditu Jainkoak.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 26-31)

Senideok: Begira zeintzuk zareen Jainkoak deituak: zuen ar-tean ez dira asko munduak jakintsutzat hartzen dituenetakoak,ezta ahaltsu nahiz handikietakoak ere. Bestetara, munduak zoro-tzat dauana aukeratu dau Jainkoak, jakintsuak lotsarazoteko, etamunduak argaltzat dauana, indartsuak lotsarazoteko; munduakbaliobakotzat eta mesprezagarritzat dauana aukeratu dau Jain-koak, munduaren begietan ezer ez dana, zeredozer dirala ustedabenak ezerezteko; holan, ez dau inork Jainkoaren aurrean ha-rrotzerik.

Berari zor deutsozue izatea Kristo Jesusegan, Berau egin dau-eta Jainkoak guretzat jakituria, Berorren bidez askatu gaitu, sal-batu eta santu egin. Holan beteten da Liburu Santuak dinoana:«Harrotu nahi dauana, harrotu bedi Jaunagan».

111

Page 112: Mateorekin otoitzean

Zorionekoak gogoz behartsu diranak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 1-12)

Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Je-sarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken ira-kasten:

«Zorionekoak gogoz behartsu diranak,eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.Zorionekoak atsekabetuak,Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak.Zorionekoak apalak,eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare.Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak,Eurak aseko ditu-eta Jainkoak.Zorionekoak errukitsuak,eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak.Zorionekoak bihotzez garbi diranak,eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa.Zorionekoak bakegileak,Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta.Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak,eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.

Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, era-soka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zai-teze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».

112

Page 113: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA

Egunsentia lez zabalduko da zure argia.

Isaias Profetearen liburutik (Is 58, 7-10)

Honan berba egiten dau Jaunak:Emon zeure ogitik gose danarieta hartu etxean aterperik bako behartsuak;jantzi biluzik dagoana,eta ez egin entzungor zeure gizakideari.Orduan zure argiaegunsentia lez zabalduko daeta zure osasuna bat-batean erneko;justizia izango dozu aurretik gidarieta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;zuk oihu egin, eta Harek esango:"Hemen nozu!"Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateakbaztertzen badozuz,gose danari zeure ogitik emoteneta behartsuaren preminea asetzen badozu,zure argia ilunpetan zabalduko daeta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.

Erantzun-salmoa Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9

ZINTZOENTZAT ILUNPETAN ARGIA LEZ SORTZEN DA.EDOTA ALELUIA.

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;onbera da, errukitsua eta zuzena.Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,bere gauzak zuzen atontzen dituana.

113

Page 114: Mateorekin otoitzean

Ez da koloka ibiliko behin ere,haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.Barri txarrak ez dau bildurtzen,bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.

Sendo dau bihotza bildur barik,zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,beti irautekoa da haren esku zabala,ospez jagiko da haren ahalmena.

Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 1-5)

Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragar-tera joan nintxatsuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazkohizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakingura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik.

Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar agertu nintzan zuenaurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argu-diotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinis-mena Jainkoaren indarrean oinarritu eitean eta ez giza jakiturian.

Zuek zaree munduaren argia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik(Mt 5, 13-16)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurrarengatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dago-aneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.

Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gai-nean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipin-teko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argiegin deioen.

Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi,zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».

114

Page 115: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA

Inori ez deutso pekatu egiteko agindu.

Siraken liburutik (Si 15, 16-21)

Nahi badozu, gordeko dozuz aginduak,eta zintzo beteko Jaunaren nahia.Harek sua eta ura jarri deutsuz aurrean;Nora nahi, hara eroan daikezu eskua.Bizia eta heriotzea dagoz gizakiaren aurrean jarriak;zer dauan aukeratzen, haxe emongo jako.Handia da, bai, Jaunaren jakituria,handia da haren ahalmena eta dana ikusten dau.Begirunea deutsoenakan ditu jarriak begiak,gizakiak egindako guztia ezagutzen dau.Ez deutso inori fedebakoa izateko agindu,ezta inori pekatu egiteko baimenik emon ere.

Erantzun-salmoa Sal 118,1-2.4-5.17-18.33-34

DOHATSU JAUNAREN LEGEAN DABILZANAK.

Dohatsu zintzo bizi diranak,Jaunaren legean dabilzanak.Dohatsu Harek iragarria egiten dabenak,Ha bihotz-bihotzez bilatzen dabenak.

Zuk emon dozuz arauakarretaz gordetekoak.Nire bideak izan beitez sendo,Zuk ezarriak beteteko.

Morroi honi egiozu esker bizitzeko,zure berbak gordeteko.Edegi egizuz nire begiak,ikusi dagidazan zure legearen mirariak.

Jauna, Zuk ezarrien bidea irakatsi egidazu,jarraituko natxako zeharo.

115

Page 116: Mateorekin otoitzean

Argitu nagizu zure legea bete dagidan,bihotz-bihotzez gorde dagidan.

Jainkoak gizaldien aurretik aukeratuta eukan jakituriagure aintzarako.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 6-10)

Senideok: Jakituria irakasten deutsegu guk kristau helduei;baina jakituria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galdukodiran mundu honetako agintariena ere. Guk Jainkoaren jakituriamisteriotsua irakasten dogu, Harek ezkutuan eukitakoa eta betida-nik gure aintzarako erabagia eukana. Mundu honetako agintarie-tako inork ez dau ezagutu jakituria hori, izan ere, ezagutu izan ba-lebe, ez eben kurutzeratuko Jainkoaren aintza beragaz eban Jauna.

Baina, Liburu Santuak dinoan lez, «inork ikusi eta entzun ezdauana, gizakiari inoiz bururatu ez jakona, Jainkoak Bera maitedabenentzat prestaturik eukana», horixe agertu deusku JainkoakEspirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen dau,baita Jainkoaren barru barrua ere.

Honan agindu jaken antzinakoei;Nik, ostera, hau dinotsuet.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 17-37)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:[ «Ez uste izan Moi-sesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorri nazanik; eznaz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino.

Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Le-gearen letra edo zeinurik txikienak ere ez dau baliorik galduko,guztia bete arte.

Beraz, agindurik txikienetako bat hausi eta hausten irakastendauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta betetenirakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan». ]

Jesusek esan eutsen ikasleei: «Jainkoaren nahia lege-maisueketa fariseuek baino hobeto beteten ez badozue, ez zaree sartukozeruetako erreinuan.

116

Page 117: Mateorekin otoitzean

Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez hil inor", eta norbaithilten dauana errudun izango da auzitegian. Nik, ostera, hau di-notsuet: bere senideagaz hasarratzen dana errudun izango da au-zitegian; [senideari zoroa esaten deutsona errudun izango da ba-tzar nagusian, eta sinisbakoa esaten deutsona infernuko sutarakoerrudun izango da.

Beraz, zeure oparia altaran eskeintzean, gogoratzen bajatsuzure senideak badauala zerbait zure aurka, itzi oparia han bertan,altara aurrean, eta zoaz lehenengo senideagaz bakeak egitera;etorri orduan eta eskeini zeure oparia.

Konpondu zaitez lehenbailehen zeure arerioagaz, haregaz au-zitegira zoazan bitartean, arerioak epailearen esku jarri ez zagi-zan, eta epaileak ertzainaren esku, eta giltzapean sartu ez zagie-zan. Benetan dinotsut: Ez dozu handik urtengo, azken txanponaordaindu arte».]

Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez egin adulteriorik". Nik,ostera, hau dinotsuet: Emakume bati gurari biziaz begiratzen deu-tsonak egin dau dagoaneko adulterioa bere bihotzean.

[Eskumako begia galbide bajatsu, atara eta bota zeugandikurrun: hobe dozu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernurajaurtia izan baino. Eskumako eskua galbide bajatsu, moztu etabota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz atal bat galdu, oso-oso-rik infernura joan baino.

Agindua dago hau ere: "Emaztea izten dauanak emon deioladibortzio-agiria". Nik, ostera, hau dinotsuet: Bere emaztea iztendauanak —legez kontra alkartuak ez badira behintzat—, adulte-riora bultzatzen dau emaztea; eta itzitako emakumeagaz ezkon-tzen danak adulterioa egiten dau.]

Entzun dozue antzinakoei agindu jakena: "Ez egin guzurrezkozinik", eta "bete Jaunari egindako zinak". Nik, ostera, hau dino-tsuet: Ez egin ezelango zinik, [ez zeruagaitik, Jainkoaren tronuada-eta; ez lurragaitik, haren oinaulkia da-eta; ezta Jerusalemegaitikere, Errege handiaren uria da-eta. Ez egin zinik zeure buruagaitikere, ez daikezu-eta zeure ule bakar bat ere zuri edo baltz bihurtu.]

Zuek esan egizue "bai", bai danean, eta "ez", ez danean; gai-nerakoa gaiztoagandik dator».

117

Page 118: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO VII . DOMEKEA

Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez.

Levitarrak liburutik (Lv 19, 1-2. 17-18)

Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: Esan israeldarren alkarteosoari: "Izan zaiteze santu, Ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naz-eta.

Ez izan bihotzean gorrotorik zeure senidearentzat; baina zentza-razo zeure herritarra, haren pekatuen erantzunkizunik izan ez dagi-zun. Ez egin mendekurik, ez izan erresuminik zeure herritarrarentzat.Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez. Neu naz Jauna".

Erantzun-salmoa Sal 102,1-2.3-4.8 eta 10.12-13

ERRUKIOR DA JAUNA, ETA GUPIDABERA.

Ene arima, goratu egizu Jauna,neure barru osoak Haren izen deuna.Ene arima, goratu egizu Jauna,eta ez ahaztu Harek zuri egina.

Harek parkatzen ditu-eta zure hobenak,Osatzen zure gaitz danak;begiratzen dau heriotzatik zure bizia,emoten deutsuz buruntzat grazia eta errukia.

Errukiorra da Jauna, eta gupidabera,berant-hasarre eta guztiz onbera.Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,ez deusku ordaintzen geure erruen harira.

Sortalde-sartaldeak urrun dira-eta alkarregandik,hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.Aita bere seme-alabez errukitu ohi dan lez,bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.

118

Page 119: Mateorekin otoitzean

Dana zeuena da, zuek Kristorenak,eta Kristo Jainkoarena.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 3, 16-23)

Senideok: Ez al dakizue, Jainkoaren tenplu zareela eta Jainko-ren Espiritua zuekan bizi dala? Jainkoaren tenplua hondatzendauana, hondatu egingo dau Jainkoak, Jainkoaren tenplua santuada-eta: tenplu hori zeuek zaree.

Ez begi inork bere burua engainatu. Zuetako norbait, munduhonen arabera jakitun dala uste badau, egin bedi zoro, benetan ja-kitun izateko. Izan ere, mundu honetako jakituria zorakeria daJainkoaren aurrean, Liburu Santuak dinoan lez: “Euren maltzurke-rian harrapatzen ditu jakitunak”. Eta beste hau ere badino: “BadakiJaunak jakitunen asmoak ustelak dirala”.

Beraz, ez bedi inor gizakiez harrotu, dana zuena da-eta: Pau-lo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotzea, oraingoa eta gero-koa; guztia zuena da. Zuek, ostera, Kristorenak zaree, eta KristoJainkoarena.

Maitatu egizuez zeuen arerioak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 38-48)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Entzuna dozue an-tzinakoei agindutakoa: "Begia begiaren ordain, agina aginaren or-dain". Nik, ostera, hau dinotsuet: Gaizkileari ez erantzun txarto;bestela baino, eskumako matrailan joten zaituanari eskeini bestematrailea ere; soinekoa kentzeko auzitara eroan gura zaituanariemon soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzenbazaitu, egin bi mila beragaz. Eskatzen deutsunari emon, etadirua izteko eskatzen deutsunari ez ukatu.

Entzun dozue antzinakoei agindutakoa: "Maitatu egizu zeurelagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa". Nik, ostera, hau dino-tsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz erasotendeutsuenen alde zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme eta alabaizan zaitezen, Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataraten dau-eta eguzkia eta zuzenentzat eta zuzenbakoentzat egiten euria.

Izan ere, maite zaituenak bakarrik maite badozuez, zer sari zorjatzue? Zergalariek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Etazeuen senideak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue be-rezirik? Jentilek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Izan zai-teze, beraz, guztiz onak, zeruetako zuen Aita guztiz ona dan lez”.

119

Page 120: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO VIII . DOMEKEA

Ni ez naz zutaz ahaztuko.

Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 14-15)

Sionek esaten eban:Baztertuta nauka Jaunak,ahaztuta nire Jabeak.Ahaztu ete daike amak bere umetxoaedota bere sabeleko umeari errukia ukatu?Bada, amak umea ahaztuko baleu ere,Nik ez zaitut zu ahaztuko!

Erantzun-salmoa Sal 61,2-3.6-7.8-9

NIRE BARRUAK

JAINKOAGAN BAKARRIK DAU BERE ATSEDENA.

Nire barruak Jainkoagan bakarrik atsedena,Haregandik nire salbamena.Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,nire babes: ez naiteke koloka.

Jainkoagan bakarrik izan egizu atseden, ene barrua,Haregandik datorkit-eta itxaroten dodana.Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,nere babes: ez naiteke koloka.

Jainkoagan ditut edertasuna eta salbamena,Jainkoa da nire harkaitz sendo, nire iheslekua.Itxaron egizu Haregan eten barik, herria,Isuri egizue Haren aurrean gogoa,guk ihesleku Jainkoa.

120

Page 121: Mateorekin otoitzean

Jaunak agertuko ditu bihotzeko asmoak.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 4, 1-5)

Senideok: Hartu gagiezala danek Kristoren zerbitzaritzat etaJainkoaren misterioen administratzailetzat. Eta administratzailearieskatzen jakona leiala izatea da.

Niri dagokidanez, gitxi ardura jat zuek edota edozein giza au-zitegik ni epaitzea. Neuk ere ez dot epaitzen neure burua. Egiada kontzientziak ez nauala ezertan salatzen; baina horrek ez dauesan gura neure burua errubakotzat joten dodanik, Jaunak nau-eta epaitzen.

Ez dagizuela, beraz, ordua baino lehen epaitu. Itxaron Jaunaetorri arte. Harek argituko dau ilunpean ezkutaturik dagoana,Harek agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta, orduan, bakoitzakmerezi dauana jasoko dau Jainkoagandik.

Ez zaiteze kezkatu biharko egunaz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 6, 24-34)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Ezin da inornagusi biren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango dau etabestea maite, edota bati leial izango jako eta bestea ez dau ain-tzat hartuko. Ezin zaree Jainkoaren eta diruaren morroi izan.

Horregaitik dinotsuet: Ez kezkatu biziteko zer jango edo gor-putza zerez jantziko. Ez ete da bizia janaria baino gehiago, etagorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dabeereiten, ez uztarik batzen, ez garautegietan pilatzen; halan ere,zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al dozue zuek hareek bainoaskoz gehiago balio?

Asko kezkatuta ere, zuetako nork luzatu leike apurtxo bat bi-zitza? Eta jantziaz, zergaitik kezkatu? Begiratu zelan hazten diranlorak zelaietan: ez dira lanean nekatzen, ez dabe goruetan egiten;baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zan jaz-ten horreetako bat baizen apain.

121

Page 122: Mateorekin otoitzean

Beraz, gaur bedartzan dagoan eta bihar sutan erreko dan be-darra Jainkoak holan jazten badau, zenbatez gehiago zuek, sinis-men gitxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jan-tziko dozuen pentsatuz. Jentilak arduratu ohi dira guzti horreetaz.Zeruko zuen Aitak badaki guzti horreen beharrizana dozuela. Bi-latu lehenengo Jainkoaren erreinua eta beronen zuzentasuna, etabeste guzti hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.

Ez kezkatu, bada, biharko egunaz, biharko egunak ere eka-rriko dau-eta bere kezkea. Nahiko ditu egun bakoitzak bere bu-ruhausteak.

122

Page 123: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA

Horra, bedeinkapena eta madarikapenaeskeintzen deutsuedaz.

Deuteronomio liburutik (Dt 11, 18. 26-28)

Honan berba egin eutson Moisesek herriari: “Ezarri nire berbahoneek zeuen buru-bihotzetan; lotu egizuez seinale lez eskumu-turretan eta gomutagarri lez bekokian.

Hara, aukeran jarten deutsuedaz gaur bedeinkazinoa eta ma-darikazinoa; bedeinkazinoa, gaur nik emoten deutsuedazan Jau-naren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen badozuez; madarika-zinoa, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen ez bado-zuez, eta gaur nik erakusten deutsuedan bidetik alboratzenbazaree, ezagutzen ez dozuezan jainko arrotzei jarraituz.

Erantzun-salmoa Sal 30,2-3ab.3cd-4.17 eta 25

IZAN ZAKIDAZ HARKAITZ, JAUNA,NI GORDETEKO.

Zugana noa, Jauna,ez nadila behin ere lotsatu:zeure zuzentasunez onik nagizu atara.Belarri hori hurreratu egidazu;zatoz laster, askatu nagizu.

Izan zakidaz harkaitz, ni gordeteko,gaztelu sendo, ni salbatzeko.Zu zaitut-eta harkaitz eta gaztelu,zeure izenagaitik eroan nagizu, eta gidatu.

Aurpegi argia irakatsi morroi honi,salbatu nagizu zeure errukiaz.Bizkortu zaiteze, izan bihotz,Jaunagan uste on dozuen guztiok.

123

Page 124: Mateorekin otoitzean

Gizakiak fedearen bidez lortzen dau zuzentasuna,Legeko egintza barik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 3, 21-25a. 28)

Senideok: Orain, legea alde batera itziz agertu dau Jainkoakbere salbamen-indarra, Moisesen legeak eta profetek adierazota-koa. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinisme-naren bidez heltzen da fededun guztiakana. Jainkoak ez dau be-reizkuntzarik egiten, guztiek egin eben-eta pekatu eta Jainkoarenaintza barik aurkitzen dira-eta. Baina Jainkoak bere ondonahiazeta dohain hutsez hartzen ditu zintzotzat, Jesu Kristoren bidezburutu dauan askapenari esker.

Jesu Kristok bere odola isuri eban, eta Jainkoak parkamen-bide egin dau Beragan sinisten dabenentzat. Ziur dakigu-eta fe-dearen bidez hartzen dituala zintzotzat Jainkoak gizon-emaku-meak, eta ez legea beteteagaitik.

Haitz gainean eregitako etxea,eta are gainean eregitakoa.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 7, 21-27)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Ez da nahiko Niri"Jauna, Jauna" esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hauxe da be-harrezkoa: zeruan dagoan nire Aitaren nahia egitea. Epai-egu-nean askok esango deuste: "Jauna, Jauna, ez al genduan zure ize-nean berba egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izeneanmirari asko egin?" Baina nik erantzungo deutset: "Ez zaituet inoizezagutu; alde Nigandik, gaizkileok!"

Beraz, nire berba honeek entzuten eta beteten dituana bereetxea haitz gainean eregi eban gizon zentzundunaren antzekoada. Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak etaeraso eutsoen etxe hari; baina ez zan jausi, haitz gainean oinarri-tuta egoan-eta.

Nire berba honeek entzun bai, baina beteten ez dituana, bereetxea are gainean eregi eban gizon burubakoaren antzekoa da.Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak eta erasoeutsoen etxe hari; eta jausi egin zan eta guztiz hondatuta gelditu.

124

Page 125: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA

Opariak barik, leialtasuna gura dot Nik.

Oseas Profetearen liburutik (Os 6, 3b-6)

Ahalegindu gaitezan Jauna ezagutzen:egunsentia baizen ziur helduko da,neguko euria lez etorriko jaku,udabarriko euria lur-hondora lez.Zer egingo dot zugaz, Efraim?Eta zer zugaz, Juda?Zure maitasuna goizeko lainoa lakoa da,Bat-batean kentzen dauan goizeko iruntza lakoa.Horregaitik zauritu zaituet profeten bitartez,horregaitik emon deutsut heriotzea ahoko hitzez.Nire epaiak argiak lez egiten dau disdira.Gurago dot maitasuna sakrifizioak baino,Jainkoaren ezaguerea erre-opariak baino.

Erantzun-salmoa Sal 49,1 eta 8.12-13.14-15

ZUZEN DABILENARI DEUTSOT JAINKO SALBAMENA ERAKUSTEN.

Jainkoen Jainko Jaunak berba egiten dau:Sortaldetik sartalderaino lurrari deika.Ez zaitut salatuko zure opariak dirala-eta,zure erre-opariak beti aurrean ditut-eta.

Ez neuskizu esango gose banendi,neurea dot-eta lurbira, bertan dagozan guztiekin.Jango ete dot, bada, zezen okelik?Edango ete dot aker odolik?

Eskeini egiozu gorapen-oparia Jainkoari,bete zure zin hitza Goi-goikoari.Estualdian dei egidazu,askatuko zaitut, eta edertuko nozu.

125

Page 126: Mateorekin otoitzean

Sinismenean indartu egin zan,aintza emonik Jainkoari.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 4, 18-25)

Senideok: Abrahamek sinistu egin eban, ezelako itxaropiderikez egoanean itxaropenari eutsiz; holan, herri askoren aita eginzan, Jainkoak esan eutsonaren arabera: “Horrenbeste izango dirazure ondorengoak”.

Ez jakon moteldu sinismena, bere gorputza ia hila ebala -hu-rrean ebazan-eta ehunurteak-, eta Sararen sabela ere agorra zalaikusi arren. Jainkoaren agintzariaren aurrean, Abraham ez zan si-nisgogorra izan, ezta zalantzan ibili ere, bestetara baino: indartuegin zan sinismenean; holan, Jainkoak egia inoala autortu eban,ziur ekian-eta Jainkoak badauala ahalmena agindutakoa beteteko.Horrexegaitik, hain zuzen, zintzotzat hartu eban Jainkoak.

Baina Liburu Santuak ez dau hori haregaitik bakarrik esaten, gu-gaitik ere badino; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik biztuebanagan sinisten dogunok, sinismenari esker zintzotzat hartukogaitu-eta Jainkoak: gure pekatuakaitik emon eban-eta Jesus herio-tzara eta gure salbamenerako izan zan biztua.

Ez naz zintzoei dei egitera etorri,pekatariei baino.

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik (Mt 9, 9-13)

Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, Mateo eritzon gizon batikusi eban zergak batzeko mahaian jesarririk, eta esan eutson:“Jarraitu Niri”. Mateok zutundu eta jarraitu egin eutson.

Geroago, Jesus mahaian egoan Mateoren etxean; beste zerga-lari eta pekatari asko ere etorri eta mahaian jesarri ziran Jesuse-gaz eta honen ikasleekin.

Fariseuek, hori ikustean, esan eutseen ikasleei: “Zelan jatendau zuen Maisuak zergalari eta pekatariekin?”

Hori entzutean, Jesusek esan eutsen: “Ez dabe osasundunekbehar osagilea, gaixoek baino. Hobe zeunkee Jainkoak esandakohonetaz jabetuko bazinee: "Gurago dot errukia sakrifizioakbaino". Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino”.

126

Page 127: Mateorekin otoitzean

127

URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA

Zuek abade herri eta herri santu izango zaree Niretzat.

Urteera liburutik (Ur 19, 2-6a)

Egun hareetan, israeldarrek Sinai basamortura heldu eta hanipini eben kanpalekua, mendiaren aurrez aurre.

Moisesek Jainkoagana igon eban. Jaunak menditik dei egin etaesan eutson: “Berba egin Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta

Hamabi ikasleei dei eginik,

bialdu egin ebazanURTEAN ZEHARREKO 11. DOMEKEA

Page 128: Mateorekin otoitzean

adierazo hau: "Ikusi dozue zer egin deutsedan egiptoarrei, etazuek arrano-hegaletan zelan eroan zaituedan eta Nigana ekarri.Orain, beraz, nire esana beteten badozue eta nire ituna gordeten,zuek izango zaituet herri guztien artean neure jabetza berezia,nirea da-eta lur osoa; abade-erreinu izango zaituet eta Niri saga-raturiko herria"“.

Erantzun-salmoa Sal 99,2.3.5

JAUNAREN HERRI GARA ETA HAREN LARREKO ARTALDE.

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,Jaunari zerbitzu alai egiozue,Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,Berak egin gaitu, Berarenak gara,Beraren herri eta larreko artalde.

Onbera da-eta Jauna,Haren maitasuna betidaino,Haren leialtasuna gizaldien gizaldietaraino.

Jainkoagaz adiskidetuak izan baginan,Bere Semearen heriotzeari esker,

askozaz gehiago salbatuak izango gara Haren biziari esker.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 5, 6-11)

Senideok: Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengo-zala, Kristo, Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan.Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hil-tea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hiltekoprest egotea.

Baina Kristo gu oraindino pekatari ginala hil zan gure alde:honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna.

Orain Jainkoak Kristoren odolaz zintzotzat hartu gaituala, zen-batez gehiago ez ete gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez.

128

Page 129: Mateorekin otoitzean

129

Arerio ginala, Jainkoak beragaz adiskidetu baginduzan bereSemearen heriotzeari esker, zenbatez gehiago, behin adiskidetuezkero, ez ete gaitu salbatuko beraren biziari esker. Askozazgehiago, harrotu ere egiten gara Jainkoaz Jesu Kristo gure Jaunariesker, beronen bitartez Jainkoagaz adiskidetzea lortu dogu-etadagoaneko.

Jesusek bere hamabi ikasleei dei egin eta bialdu egin ebazan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 9, 36-10, 8)

Aldi haretan, Jesus herriz herri eta auzorik auzo ibili zan, si-nagogetan irakasten. Jainkoaren erreinuagaz Barriona iragarteneban eta gaitz eta gaixo guztiak osatzen. Gizataldeak ikustean,errukitu egin jaken, nekaturik eta lur jota egozan-eta, artzainbako ardiak lez.

Orduan, ikasleei esan eutsen: “Uzta ugaria da, baina langileakgitxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bereuztara”.

Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena emon eutsenespiritu txarrak botateko eta gaitz eta gaixo guztiak osatzeko.

Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenengo Simon,Pedro deritzona, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorenaeta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zer-galaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Is-kariote, Jesus saldu ebana.

Hamabi horreek bialdu ebazan Jesusek, ohar honeek eginez:“Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere.Joan, ostera Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoazela, iraga-rri hurrean dala zeruetako erreinua. Osatu egizuez gaixoak, biztuhildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Hutsean hartudozue, emon hutsean”.

Page 130: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XII . DOMEKEA

Harek askatu dau gaiztoaren eskutik behartsuaren bizia.

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 20, 10-13)

Honan berba egin eban Jeremiasek:«Jentearen mehatxuak entzuten ditut,bildur-ikara edonon:"Salatu, salatu dagigun".Adiskideak berak ere begira ditut,nik noiz huts egingo:"Ea engainatzen dogun —dinoe—;orduan menperatuko dogueta mendekatuko gara haretaz".Baina neugaz dot Jauna, gudari indartsu;jausiko dira nire arerioak,ezin izango nabe garaitu;hareen asmoek porrot egingo dabe,hareen lotsea sekulakoa izango da,behin ere ahaztu ezina.Jaun ahalguztiduna, zuzen aztertzen dozuna,gizakiaren buru-bihotzak ikusten dozuzana,zure esku itzi dot neure auzia:ikusiko ahal dot zure mendekua arerioen lepotik!Kanta Jaunari, goratu egizue Jauna,Harek askatu dau-eta gaiztoen eskutik behartsuaren bizia».

130

Page 131: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 68

JAUNA DOT ARGI ETA SALBAMEN.

Zeugaitik jasan dot lotsa gorria,lotsaz estaldu jat aurpegia. Arrotz naiake nire senideei, atzerritar, nire amaren semeei. Maite-minez jaten nau zure etxeak,eta Zuri egindako irainak hemen datorkidaz gainera.

Nire otoitza, ostera, Zeugana, Jauna,zure grazi-egunean, ene Jainko; hain leiala zara-eta, entzun egidazu, zure laguntza leiala emoidazu.Entzuidazu, Jauna, samurra dalako zure grazia, zure erruki handiz nire begira.

Ikusi, apalok, eta poztu zaiteze,bilatu Jainkoa, eta bihotza birbiztu bekizue. Izan ere, behartsuari deutso Jaunak aditzen,eta bere adiskide atxilotuak ez ditu gitxiesten. Goratu begie zeru-lurrak, itsasoak eta han bizi diran guztiak.

131

Page 132: Mateorekin otoitzean

Graziagaz ez da pekatuagaz lez jazo.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 5, 12-15)

Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua munduan, etapekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakanazabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. Egia da legea baino le-henago bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inoriezarten, legerik ez badago. Holan ere, Adamegandik Moisesega-naino nagusi izan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hu-tsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adametortekoa zanaren irudia da.

Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten.Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askozugariago zabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina,beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, hain zuzen ere.

Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 10,26-33)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere apostoluei: «Ez izan gi-zakien bildurrik. Ez da-eta ezer ezkuturik, agertuko ez danik; ezezer gorderik, jakingo ez danik. Gaueko ilunpetan esaten deu-tsuedana, esaizue eguneko argitan, eta belarrira entzuten do-zuena, iragarri etxe gainetatik.

Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arima ezin hildaikeenei; izan bildur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-lei-zean galdu daikezanari. Ez al dira, txanpon batean saltzen txoribi? Eta hareetako bakar bat ere ez da lurrera jausten zuen Aitarenbaimen barik. Zuen buruko ule guztiak ere kontauta dagoz.Beraz, ez izan bildurrik; txori guztiak baino gehiago zaree zuek.

Gizakien aurrean nire alde urteten dauanak, bere alde izangonau Ni ere, zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean. Gizakien au-rrean Ni ukatzen nauana, ostera, ukatu egingo dot Neuk ere ze-ruan dagoan nire Aitaren aurrean».

132

Page 133: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XIII . DOMEKEA

Jainkoaren gizon hori santua da;gurean gelditu daitela.

Erregeen bigarren liburutik(2 Erg 4, 8-11. 14-16a)

Behin baten, Eliseo Xunemetik igaro zan. Bazan han andra han-diki bat, eta bere etxera eroan eban Eliseo bazkaltzera. Harrezkero,handik igaroten zan bakoitzean, bertan gelditu ohi zan Eliseo baz-kaltzen. Halako baten, andreak esan eutson senarrari: «Begira, ba-dakit gure etxera etorri ohi dan hori Jainkoaren gizon santua dala.Egin deiogun goian gela txiki bat; ohea, mahaia, aulkia eta argion-tzia ipiniko deutsoguz, gurera etortean bertan gelditu daiten».

Etorri zan behin Eliseo eta, goiko gelara sarturik, bertan etzunzan. Eliseok Gehazi bere morroiari esan eutson: «Zer egin dai-kegu andra honen alde?» Gehazik erantzun eutson: «Begira, ezdau umerik eta senarra zahartuta dauko». Eliseok esan eutson mo-rroiari: «Dei egiozu».

Dei egin eutson eta andrea atean agertu zan. Eliseok esan eutson:«Datorren urtean, sasoi honetan, semea izango dozu besoetan».

Erantzun-salmua Sal 88, 2-3. 16-17. 18-19

JAUNA, ZURE MAITASUNA ABESTUKO DOT BETIREN BETI.

Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti, zure leialtasuna adierazoko gizaldiz-gizaldi. Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi», zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri.

Bai dohatsu, Zuri pozez oihu egiten dakian herria;Jauna, zure aurpegiko argitan dabil ha. Zure izenaz dira beti pozten, zure zuzentasunaz arrotzen.

Zeu zaralako haren indarraren dedua,eta zure maitasunez jasoten dogu burua.

133

Page 134: Mateorekin otoitzean

134

Jauna da gure babeskin, izan ere, Israelgo Santua, gure Errege.

Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izangara, biziera barri batean ibili gaitezan.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 6, 3-4. 8-11)

Senideok: Ez al dakizue bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin do-gunok, haren heriotzeagaz egin dogula bat? Bateoaren bitartezBeragaz heriotzean hobiratuak izan gara, Aitaren aintzaz Kristohilen artetik biztu zan lez, guk ere bizi barria bizi dagigun.

Beraz, Kristogaz hil bagara, sinisten dogu bizi ere Beragaz bi-ziko gareala. Badakigu Kristo, hilen artetik biztu zan ezkero, ezdala barriro hilgo: heriotzeak ez dau haregan gehiago aginterik;haren hiltea pekatuarentzat behin betiko hiltea izan zan, etaharen bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da-eta. Bardin zuek ere:hartu kontuan pekatuarentzat hilda zagozela eta Jainkoarentzatbizirik, Kristo Jesusegan.

Bere kurutzea hartzen ez dauana, ez da Niretzat gai.Zuek hartzen zaituenak Neu hartzen nau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik(Mt 10, 37-42)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Aita nahiz amaNi baino maiteago dauana ez da Niretzat gai; semea nahiz alabeaNi baino maiteago dauana ez da Niretzat gai. Bere kurutzea hartueta jarraitzen ez deustana ez da Niretzat gai. Bere biziaren jabeizan nahian dabilenak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik gal-tzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau.

Zuek onartzen zaituenak Neu onartzen nau, eta Ni onartzennauanak bialdu nauana onartzen dau.

Profeta bat profeta dalako onartzen dauanak profeteari zorjakon saria izango dau, eta pertsona zuzen bat zuzena dalakoonartzen dauanak pertsona zuzenari zor jakon saria izango dau;eta txiki honeetako bati, nire ikasle dalako, baso bete ur freskobesterik ez bada ere emoten deutsona, benetan dinotsuet ez dalasari barik geldituko».

Page 135: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA

Hor jatortzu apal zure erregea.

Zakarias Profetearen liburutik (Za 9, 9-10)

Honan dino Jaunak:«Poztu biziro, Sion uri eder!Egin irrintzi, Jerusalem uriburu!Hara, bajatortzu zeure erregea:zuzen eta garaile dator,apal eta asto baten gainean,astakume baten gainean.Berak hondatuko ditu Efraimeko guda-gurdiaketa Jerusalemeko zaldiak;hausiko ditu guda-uztaiak,eta bakea iragarriko deutse nazinoei.Itsasotik itsasora aginduko dau,Eufrates ibaitik lurraren azken mugetaraino».

Erantzun-salmoa Sal 144, 1-2. 11-9. 10-11. 13-14

ENE JAINKO, ENE ERREGE, BEDEINKATUKO DOT ZURE IZENA BETIERE.EDO ALELUIA.

Goratuko zaitut, ene Jainko, ene Errege,bedeinkatuko dot zure izena betiere. Egunero zaitut bedeinkatuko,zure izena gizaldiz gizaldi dot goratuko.

Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat,errukior, Berak egin dituanentzat.

Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala, zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.

135

Page 136: Mateorekin otoitzean

Zure erregetza ze bikain dan autortu begie, zure ahal-izateaz hitz egin begie.

Leiala da Jauna hitz guztietan, zintzoa bere lan guztietan.Jaunak jausi-zorian dagozan guztiak ditu sendotzen, eta makurtuak zutitzen.

Espirituagaz gorputzaren egiteak hilarazoten badozuez,biziko zaree.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 8, 9. 11-13)

Senideok: Zuek ez zaree grina txarren menpean bizi, Espiri-tuaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta.Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena.Jesus hildakoen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekanbizi bada, Kristo hildakoen artetik biztu ebanak berak biziara-zoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan berarenEspirituaren bitartez.

Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez grina txarrakaz, ho-rreen arabera biziteko. Holan bizitzen bazaree, hil egingo zaree;baina Espirituaren bidez giza egintza txarrei uko egiten badeu-tsezue, bizi egingo zaree.

Bihozbera naz eta apala.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 25-30)

Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde etajente apalari agertu deutsozuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu go-goko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea eza-gutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeakagertu nahi deutsonak baino.

Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arindukozaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa etabihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzakoatsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».

136

Page 137: Mateorekin otoitzean

137

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA

Euriak beratu egiten dau lurra.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 10-11)

Hau dino Jaunak:«Euria eta edurra zerutik jaisten diraeta ez dira barriro hara bihurtzen,lurra ase, beratu eta emonkor egin barik,lur horrek ereiteko haziaeta jateko ogia emon dagizan;holan izango da nire ahotik urtendako berbea ere:ez da Nigana hutsik bihurtuko,Nik gura dodana egingo dau, ostera, eta beteko nik ezarritako helburua».

Erantzun-salmoa Sal 64

LUR ONEAN JAUSI ZAN HAZIAK UGARI EMON EBAN FRUTUA.

Agertu zatxakoz lurrari eta euriz beratu dozu,ugari aberastu dozu.Jainko-ibaia urez da betea,emon deutsozu gari-alea.

Zeuk atondu dozu, bai, lurra holan.Urez ase dozuz erretenak, lurrak bardindu,euriz bigundu eta erne-kimuak bedeinkatu.

Zeure ontasunez burutu dozu urtea,guritasuna dariela dagoz zure bideak.Mendiko larrak hor dagoz guri,eta mendi-bizkarrak atseginez apaindurik.

Landak artaldez estaldu dira,ibarrak gariz jantzi,txaloka eta kantari.

Page 138: Mateorekin otoitzean

Izadia bera ere zain-zain dago,Jainkoaren seme-alaben agerkunde beteari itxaroten.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 8, 18-23)

Senideok: Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gitxi dira gerogugan azalduko dan aintzaren aldean. Izadia bera ere gurari bizizdago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko bere seme-alaba izateazer dan. Izadiak bere benetako helburua galdua izan arren —ezbere gogoz, horretara behartu ebanagaitik baino—, badau itxaro-pena, esklabotzatik eta hondamenetik askatua izan eta Jainkoarenseme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.

Badakigu, jakin ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoalaorain arte. Eta ha ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohain lezhartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz as-katuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain.

Urten eban ereileak ereitera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 1-23)

Egun haretan, Jesus, etxetik urten eta, itsasertzean jesarri zan.Eta hainbeste jente batu jakonez inguruan, txalupa batera igoneta bertan jesarri zan. Jente-taldea, barriz, hondartzan egoan.Gauza asko esan eutsen parabola bidez berba eginez:

«Behin batean, urten eban ereileak hazia ereitera. Ereitean, alebatzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan eginebezan. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zanlekuan, eta azaleko lurra izanik, bat-batean erne ziran; bainaeguzkiak jo orduko, erre egin ziran eta, zuztarrik ez ebelako,ihartu.

Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, itoegin ebezan haziak. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta frutuaemon eben: bateko ehun, hirurogei nahiz hogeita hamar. Belarri-rik dauanak, entzun begi».

Ikasleek hurreratu eta itaun hau egin eutsoen Jesusi: «Zergai-tik berba egiten deutsezu parabolen bidez?»

138

Page 139: Mateorekin otoitzean

Jesusek erantzun eutsen: «Zuei emon jatzue zeruetako errei-nuaren misterioak ezagutzea; horreei, ostera, ez. Izan ere, dau-konari emon egingo jako eta gainezka izango dau; ez daukonari,ostera, daukon apurra ere kendu egingo jako. Hona zergaitikberba egiten deutsedan parabolen bidez: begiratu bai, baina ikus-ten ez dabelako; entzun bai, baina aditzen ez dabelako, ezta uler-tzen ere. Holan, Isaias Profeteak esana beteten da horreekan:

"Entzungo dozue, bai, baina ulertu ez;ikusiko dozue, bai, baina ohartu ez.Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak,gortu belarriak, itsutu begiak.Ez begie begiz ikusi, ez belarriz entzun,ezta buruaz ulertu ere,holan Nigana bihurtu ez daitezaneta salbau ez dagidazan".

Zorionekoak, ostera, zuen begiak, ikusten dabelako, eta zuenbelarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet: profeta eta zin-tzo askok ikusi nahi izan eban zuek ikusten dozuena, baina ezeban ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eban en-tzun».

Jesusek esan eutsen ikasleei: «Entzun ereilearen parabolearenesanahia: Erreinuaren berbea entzun bai, baina ulertzen ez daua-nari, Gaiztoak etorri eta kendu egiten deutso bihotzean erein ja-kona. Hori da bide-bazterrean ereindakoa.

Harri artean ereindakoa hauxe da: berbea entzutean, bat-ba-tean pozik hartzen dauana; baina, zuztar bakoa eta iraupen gitxi-koa izanik, berbea dala-eta estutasun edo erasoaldiren bat sortuorduko, bat-batean huts egiten dau.

Sasi artean ereindakoa hauxe da: berbea entzun bai, bainamundu honetako ardurak eta diru-goseak ito egiten deutsoe ber-bea, frutu barik itziz.

Lur onean ereindakoa, barriz, hauxe da: berbea entzun etaulertzen dauana. Honek frutua emoten dau: bateko ehun nahizhirurogei nahiz hogeita hamar».

139

Page 140: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA

Pekatuen ondoren damu bidea emoten dozu.

Jakituriaren liburutik (Jkd 12, 13. 16-19)

Ez da gauza guztiez arduratzen dan Zu beste jainkorik,ez dozu zure epaia zuzena dala inori frogatu beharrik.Zure indarra da justiziaren oinarria,eta gauza guztien nagusi izateakguztiekin errukior izatera zaroaz.Guztiz ahaltsu zareala sinisten ez dabeneizeure indarra erakusten deutsezu,eta, nahiz eta zure indar hori autortu,ausardiaz jokatzen dabenak salatzen (nahasten) dozuz;baina Zuk, zeure indarraren nagusi zarean Horrek,neurritasunez epaitzen dozueta bihozberatasun handiz gobernatzen;zeure esku dozu nahi dozunean indarraz baliatzea.Holan jokatuz erakutsi deutsozu zeure herriarigizon zuzenak gizakiaren adiskide izan behar dauala,eta, pekatariei bihozbarritzeko aukera emonez,itxaropenez bete dozuz zeure seme-alabak.

Erantzun-salmoa Sal 85

ERRUKI HUTSA DOGU JAUNA, ERRUKIA ETA MAITASUNA

Ona zara, Jauna, eta errukiorra,deitzen deutsuen guztientzat maitasunez betea. Entzun, Jauna, nire otoitza,aditu nire eskariaren hotsa.

Egin dozuzan atzerri guztiak etorriko dira, Jauna, Zeu gurtzera, eta zure izena ospatzera. Handia zara eta mirarigilea, Zeu bakarrik zara Jainkoa.

140

Page 141: Mateorekin otoitzean

Zu, ostera, Jauna, Jainko errukior zaitut eta onbera, hasarre-gatxa, guztiz maitekor eta leiala. Begiratu egidazu eta erruki zakidaz.

Espirituak eskatzen dau gure alde,esan ezin ahalako intziriz.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 8, 26-27)

Senideok: (((Badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagoalaorain arte. Eta ha ez ezik, gu geu ere bai: Espiritua lehen dohainlez hartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz as-katuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain.

Salbatuak gagoz, bai, baina itxaropenean bakarrik. Eta itxarondoguna ikusiko bagendu, hori ez litzateke itxaropena. Izan ere,zelan itxaron ikusten doguna? Baina ikusten ez doguna itxarotenbadogu, iraupenez behar dogu itxaron.)))

Era berean, Espiritua jatorku geure makaltasunean lagun, gukez dakigu-eta behar dan lez otoitz egiten; baina Espirituak berakerregutzen dau gure alde, esan ezin ahalako intziriz. Eta bihotzakaztertzen dituan Jainkoak ezagutzen dau zein dan Espirituarengogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen dau-eta fe-dedunen alde.

Itzi biak batera hazten uzta arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 24-43)

Aldi haretan, parabola hau esan eutson Jesusek jenteari: «Ze-ruetako erreinuagaz gizon batek soloan hazi ona erein ebaneanlez jazoten da. Jentea lo egoala, etorri zan arerioa eta gari arteangalbedarra erein eta alde egin eban.

Garia hazi eta burutu zanean, han azaldu zan galbedarra ere.Joan ziran, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan eu-tsoen: "Jauna, ez al zenduan hazi ona erein soloan? Nondik dau,bada, galbedarra?" Nagusiak erantzun eutsen: "Arerioaren lana dahori". Morroiek, orduan: "Joango al gara galbedarra batzera?" Eta

141

Page 142: Mateorekin otoitzean

nagusiak: "Ez! Ez daitela jazo, galbedarra batzean garia ere atara-tea. Itzi biak batera hazten uztaroa heldu arte; orduan, igitarieiesango deutset: Batu lehenengo galbedarra, lotu eta erre; garia,barriz, jaso nire garautegira"».

Jesusek parabola hau esan eutson jenteari: «Zeruetako erreinuagizon batek soloan ereiten dauan mostaza-haziaren antzekoa da.Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten danean, beste barazki guz-tiak baino handiagoa bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorrieta haren adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».

Beste parabola hau ere esan eutson jenteari: «Zeruetako errei-nua legaminaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-urune-tan nahasten dau, eta oraldi guztia harrotzen da».

Irakaspen guztia hau parabolen bidez emon eutson Jesusekjenteari, eta ez eutsen ezer irakasten parabolen bidez izan ezik.Honan bete zan Jainkoak profetearen bidez esandakoa:

«Parabolen bidez berba egingo dot,

munduaren hasieratik gordeta egoana azalduko».

Orduan, jentea agurturik, etxera joan zan Jesus. Orduan, ikas-leak hurreratu jakozan, esanez: «Argitu egiguzu soloko galbeda-rraren parabolea».

Jesusek erantzun eutsen: «Hazi ona ereiten dauana GizonarenSemea da, soloa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira; gal-bedarra, barriz, gaiztoarenak; galbedarra erein dauan arerioa dea-brua da; uzta munduaren azkena, eta uzta-batzaileak aingeruak.

Galbedarra batu eta sutan erreten dan lez, holan jazoko damunduaren azkenean ere. Gizonaren Semeak bere aingeruakbialduko ditu, eta haren erreinutik bereiztu egingo dabez gaizki-leak eta besteentzat gaizpide izan diranak, eta su-labara botakodabez. Han izango dira negarra eta agin-karraska! Orduan, zin-tzoek eguzkiak lez egingo dabe disdira, euren Aitaren erreinuan.Belarririk dauanak entzun begi».

142

Page 143: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XVII . DOMEKEA

Zuzen erabagiteko jakituria eskatu dozu.

Erregeen liburutik (1 Erg 3, 5. 7-12)

Egun hareetan, Gabaonera joan zan Salomon erregea opariakeskeintzera, ha zan-eta kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-oparieskeini ebazan Salomonek altara gainean. Gau haretan Jaunaagertu jakon amesetan Gabaonen, eta esan eutson: «Eskatu guradozuna, eta emongo deutsut».

Salomonek erantzun eutson: « Jauna, ene Jainko, nire aita Da-viden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege. Ni, ostera,gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zukaukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariarenugariz ezin konta ahalakoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adi-men argia, zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereiz-teko. Bestela, zelan gobernatu zure herri handi hau?»

Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen eskaria, eta esan eu-tson: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko, aberasta-sunak edota zeure arerioen heriotzea, zuzen gobernatzeko jaki-turia baino, beteko dot zuk eskatutakoa: zure aurretik inork izanez dituan eta zure ondoren ere inork izango ez dituan adinako ja-kituria eta adimena emongo deutsudaz. Gainera, eskatu ez do-zuna ere emongo deutsut: aberastasunak eta ospea, zure egune-tan inongo erregek izango ez dituan neurrian».

143

Page 144: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 118

JAUNA, ZURE MAITASUNA, ABESTUKO DOT, BETIREN BETI

Hau da, Jauna -esan dot-, nire ondarea, zure hitzak betetea.Niretzat zure ahoko legea,urre eta zidar asko baino hobea.

Betorkit zure maitasuna nire pozgarri, holan agindu deutsozu zeure morroiari. Betorkidaz zure errukiak, bizi nadin, zure legea jatalako atsegin.

Horregaitik ditut zure aginduak urrea baino, urre garbia baino maiteago.Horregaitik hartzen ditut zure arauen bideak, eta gorroto ditut bide guzurtiak.

Zuk aginduak harrigarri dira,horregaitik beteten ditu nire arimeak. Zure hitzen adierazteak argia dau ekarten, ez-ikasiei deutse irakasten.

Jainkoak aukeratu ginduzan,bere Semearen irudiko izan gaitezan.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 8, 28-30)

Senideok: Badakigu Bera maite dabenen onerako bideratzendituala Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz deitu eutse-nen onerako, hain zuzen ere.

Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu ere egin ebazan Jainkoak,bere Semearen irudiko izan zaitezen eta, holan, Semea senide as-koren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazaneideitu ere egin eutsen; deituak, barriz, zuzentzat hartu ebazan: etazuzentzat hartutakoak aintzaz bete.

144

Page 145: Mateorekin otoitzean

Saltzen ditu daukozan gauza guztiak,eta soloa erosten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 44-52)

Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako errei-nuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Nor-baitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutatu egiten dau eta, pozarenpozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau.

Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilenmerkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen daua-nean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.

[Era berean, zeruetako erreinuagaz itsasora bota eta mota guz-tietako arrainak batzen dituan sareagaz lez jazoten da. Beterikdagoanean, bazterrera ataraten dabe eta, jesarririk, onak otzararabatzen dabez eta txarrak kanpora botaten. Holan jazoko da mun-duaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetikbereiztu egingo dabez eta su-labara botako. Han izango dira ne-garra eta agin-karraska!» Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertual dozue guzti hau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Beraz,zeruetako erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretikzahar eta barriak ataraten dituan etxeko jaunaren antzekoa da».]

145

Page 146: Mateorekin otoitzean

146

URTEAN ZEHARREKO XVIII . DOMEKEA

Zatoze, eta jan ordaindu barik.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 1-3)

Hau dino Jaunak:«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,etorri, dirurik ez dozuenok ere;erosi garia eta jan ordaindu barik,ardoa eta esnea hutsean.Zergaitik eralgi diruagoserik itziko zaitueen janaritan,eta lansariaaseko ez zaitueen gauzatan?Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,janari gozo mamintsuz elikatuko zaree.Etorri Nigana eta egon adi,entzuidazue eta biziko zaree.Betiko ituna egingo dot zuekin,Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.

Erantzun-salmoa Sal 144, 8-9.15-16. 17-18

ZABALTZEN DOZU ZURE ESKU HORI, JAUNA, ETA ASEA EMOTEN DEUSKUZU.

Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat,errukior, Berak egin dituenentzat.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria. Zabaltzen dozu zure esku hori, pozik emoten asea bizidun danei.

Page 147: Mateorekin otoitzean

147

Zuzena da Jauna bere bide guztietan,zintzoa, bere lan guztietan.Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik, zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.

Ezin izango gaitu ezerk aldenduKristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 8, 35. 37-39)

Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun maitasune-tik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arris-kuak, ezpateak? Guzti horreetan erraz urteten dogu garaile, maiteizan gaituan Hari esker.

Ziur dakit: ez heriotzak eta ez biziak, ez aingeruk eta ez goikobeste indarrek, ez oraingokok eta ez gerokok, ez ezelako agin-tek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako iza-kik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunaganagertu deuskun maitasunetik.

Jan eben danek, asetu ziran arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 13-21)

Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean,Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartuzan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urte-tean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; erruki izan ebazan etagaixoak osatu eutsezan.

Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku baz-terra da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzo-etara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabezertan joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez doguhemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».

Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu eba-zan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedein-kapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, etaikasleek jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutakohondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon in-guru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.

Page 148: Mateorekin otoitzean

148

URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA

Zagoz mendian, Jaunaren aurrean.

Erregeen liburutik (1 Erg 19, 9a. 11-13a)

Egun hareetan, Elias Horebera, Jainkoaren mendira, etorri etahango leize-zulo batean gelditu zan. Jaunak esan eutson: «Urteneta zagoz zutunik mendian, Jaunaren aurrean; Jauna igaroko da».

Jaunaren aurretik haize zakar indartsuak jo eban, mendiak urra-tzen eta harkaitzak zartatzen ebazala; baina Jauna ez egoan hai-zean. Haizearen ondoren, lurrikarea izan zan; baina Jauna ez egoanlurrikaran. Lurrikararen ondoren sua; baina Jauna ez egoan suan.Suaren ondoren zurrumurru fin baten hotsa.

Entzun ebanean, Eliasek aurpegia estaldu eban soingainekoaz;gero, urten eta zutunik gelditu zan leizearen aurrean.

Erantzun-salmoa Sal 84

JAUNARI KANTA, ONA DA-ETA, HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRU-KIA!

Entzungo dot Jaunak dinoan hitza:“Bakezkoa da Haren hitza.Hurrean jake Haren bildur direnei salbamena: gure lurrean Haren aintza biziko da”.

“Maitasunak eta leialtasunk alkarren bidera urtengo dabe, zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.Lurretik erneko da leialtasuna, zerutik begira egongo zuzentasuna”.

Jainkoak on dana emongo dau, gure lurrak bere frutua ekarriko dau.Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean, eta salbamena Haren lorratzen bidean.

Page 149: Mateorekin otoitzean

149

Anatema izan gura neuke nik,nire senideen alde.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 9, 1-5)

Senideok: Egia dinot —Kristo dot lekuko—; ez dinot guzurrik,neure kontzientziak ere, Espiritu Santuak argituta, holan autortzendeust: handia da nire nahigabea, eten bakoa nire bihotzaren mina.

Ni neu madarikatua, Kristogandik aldendua, izatea ere onar-tuko neuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako ba-litz. Israelen ondorengoak dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartuebazan; eurek dabez Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak,Legea, kultua eta agintzariak; eurenak dira asabak eta, giza jato-rriari jagokonez, eurakandik dator Kristo, gauza guztien gainetikdagoan Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi gizaldietan. Amen.

Agindu egidazu Zeugana joateko ur gainean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 22-33)

Jentea asetu ondoren, Jesusek bere ikasleak ontzian sartua-razo ebazan eta bere aurretik bestaldera joateko agindu eutsen,Berak jenteari agur egin bitartean. Jentea bialdu eta gero, men-dira igon eban Jesusek bakarrik, otoitz egitera. Ilundu ebanean,han egoan bakarrik.

Txalupea, ordurako, lehorretik urrun joian, olatuek astinduta,haizea kontra eban-eta.

Goizaldera, Jesus hareekana joan zan ur gainean oinez. Ikas-leak, ur gainean ibilten ikusi ebenean, ikaratu egin ziran, mamu-ren bat zalakoan, eta bildurraren bildurrez deadarka hasi ziran.Baina Jesusek bat-batean berba egin eutsen: «Izan bihotz! Neunaz; ez izan bildurrik!» Orduan Pedrok esan eutson: «Jauna, be-netan Zeu bazara, agindu egidazu ur gainean Zugana joateko». Je-susek erantzun: «Zatoz!»

Pedro ontzitik jatsi eta Jesusegana abiatu zan ur gainean oinez.Baina, haizearen indarra nabaritzean, bildurra sartu jakon eta, ur-peratzen hasi zala, deadar egin eban: «Jauna, salbatu nagizu!»

Bat-batean Jesusek, eskua emon eta heldu egin eutson, esa-nez: «Sinismen gitxiko hori! Zergaitik izan dozu zalantza?»

Ontzira igon ebenean, haizea gelditu egin zan. Eta ontzianegozanak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziran, esanez: «BenetanJainkoaren Semea zara Zu!»

Page 150: Mateorekin otoitzean

150

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA

Batuko ditut arrotzak nire mendi santuan.

Isaias Profetearen liburutik Is 56, 1. 6-7

Hau dino Jaunak:«Gorde zuzenbidea, egin justizia,Bereala helduko da-eta nire salbamena,agertuko nire garaipena.Jaunaren kultu-zerbitzurako, haren izena maitatzekoeta haren morroi izateko,zapatua profanatu barik gordeteneta nire itunean leial irauten daben guztiaknire mendi santura ekarriko ditut,eta pozez beteko nire otoitz-etxean;onartuko ditut nire altara gaineanhareen erre-opariak eta sakrifizioak;nire etxea otoitz-etxe da-eta,eta holan deituko dabe herri guztiek».

Erantzun-salmoa Sal 66, 2-8

KANTA JAUNARI, LUR OSOA, EGIN ALAITSU HAREN NAHIA.

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gagizala, agertu deigula aurpegi alaia; ezagutu dagien lurrean zure bidea, herri guztietan Zugandiko salbamena.

Poztu beitez kantari atzerriak, zuzenbidez daroazulako izadia; zintzo dozuzalako gidatzen herriak, eta zaintzen lurrean atzerriak.

Lurrak bere frutua emon dau,Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu. Jainkoak bedeinkatu gagizala, lur-bazter guztiak bildur izan deioela.

Page 151: Mateorekin otoitzean

151

Ezin aldatuak dira IsraelentzatJainkoaren dohainak eta deia.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 11, 13-15. 29-32)

Senideok: Zuei, jentiloi, dinotsuet: «Jentilen apostolu nazanez,ospetsu egin gura dot neure zerbitzu hau, ea neure jatorrikoen je-losia biztuten dodan eta horreetako batzuen batzuk salbatzen do-dazan. Israeldarrak baztertzetik Jainkoagaz baketzea etorri baldinbajako munduari, zer ete jatorko Jainkoak hareek barriro onar-tzetik? Heriotzatik bizira bihurtzea izango litzateke hori!

Behin betikoak dira Jainkoaren dohainak eta deia. Zuek, sasoibatean Jainkoagaz errebelde zineenok, orain, israeldarren erre-beldiari esker, errukia dozuenez, era berean hareek ere: orainerrebelde bihurtu dira zuei egin jatzuen errukiari esker, errukialortu dagien. Jainkoak errebelde izaten itzi eutsen-eta gizon-ema-kume guztiei, danei erruki izateko».

Emakume, handia da zure sinismena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 15, 21-28

Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan.Halako baten, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar batdeadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oi-naze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eu-tson berbarik erantzun.

Ikasleak, hurreraturik, erreguka hasi jakozan: «Jaramonegiozu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera:«Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».

Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez:«Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzuneutson: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohidabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak».

Orduan, Jesusek esan eutson: «Emakumea, handia da zurefedea! Jazo bekizu nahi dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditujakon alabea.

Page 152: Mateorekin otoitzean

152

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA

Hari ipiniko deutsot lepotikDaviden etxeko giltza.

Isaias Profetearen liburutik (Is 22, 19-23)

Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregikoarduradunari:

«Bota egingo zaitut kargutiketa zagozan lekutik kendu.

Zu Pedro zara, “harkaitza, eta

harkaitz horren gainean eregiko

dot Nik neure EleizeaURTEAN ZEHARREKO 21. DOMEKEA

Page 153: Mateorekin otoitzean

153

Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,Hilkiasen semeari, egingo deutsot dei;zure soingainekoa jantziarazo,zure gerrikoa ezarrieta zure aginpidea emongo deutsot.Aita baten pareko izango daJerusalemeko bizilagunentzateta Judako herriarentzat.Daviden jauregiko giltzakjarriko deutsodaz lepoan;harek edegitakoa ez dau inork itxiko;harek itxitakoa ez dau inork edegiko.Untzea egur gogorrean baizen sendoezarriko dot,bere senitartearen harrogarriizango da».

Erantzun-salmoa Sal 137, 1-8

JAUNARI KANTA, ONA DA-ETA, HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRU-KIA.

Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz eskerrak emongo, nire hitzak entzun dozuzalako. Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean, ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.

Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari, ona eta leiala zara-eta:Goratu dozuzalako handikirozure hitza eta zure izena.

Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.

Page 154: Mateorekin otoitzean

Haregandik dira gauza guztiak,Haren bidez eta Harentzat.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 11, 33-36)

Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituriaeta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezi-nak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak?Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo,gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak,beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.

Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudazzeruetako erreinuaren giltzak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 13-20)

Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaunhau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jen-teak?»

Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste ba-tzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».

Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Simon Pe-drok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasensemea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zerukonire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”,eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta he-riotzearen indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko gil-tzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan erelotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere as-katua».

Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Je-susek ikasleei.

154

Page 155: Mateorekin otoitzean

155

URTEAN ZEHARREKO XXII . DOMEKEA

Jaunaren izena lotsakizun eta iseka zanniretzat egun guztian.

Jeremias Profetearen liburutik Jr 20, 7-9

Liluratu egin nozu, Jauna,eta ni zure lilurapean jausi;indartu egin nozu eta menperatu.Barregarri izan naz egun osoan;burlaka ibili jataz danak.Berba egiten dodan bakoitzean,garrasi egiteko da;indarkeria eta zapalkuntza salatuziragarri behar dot;Jaunaren berbea irain- eta iseka-bide daniretzat egun guztian.Esaten neban neure barrurako:«Gogoratu ere ez dot egingo;ez dot gehiago haren izenean berba egingo».Baina, orduan, sua lako zeredozersentitzen neban barruan,hazurretaraino erreten ninduana;ahalegintzen nintzan itoten, baina ezin!

Erantzun-salmoa Sal 62, 2. 3-4. 5-6. d-9

ZURE EGARRIZ DAUKAT GOGOA, JAUNA, ENE JAINKOA.

Jainko, neure Jainko zaitut,goizetik bilatzen zaitut,zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia, lur legor, egarri, urbaga iduria.

Page 156: Mateorekin otoitzean

156

Egona nozu Zuri begira jauretxean, zure ospea eta indarra ikusi nahiean.Bizia baino hobea bai da zure maitasuna, ezpanok egingo dabe zure gorapena.

Goratuko zaitut bizi nazan artean,jasoko ditut eskuok zure izenean.Gurinez eta gantzuz lez beteko jat gogoa, ezpan-ikaraz goratuko zaitu nire ahoak.

Zeu izan zaralako nire laguntzailea, pozez oihu egiten dot zure hegapean. Nire gogoa Zeuri lotuta dago, zure eskumeak eutsita nago.

Eskeini egizuez zeuen buruak,opari bizi.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 12, 1-2)

Senideok: Jainkoaren errukiagaitik eskatzen deutsuet eskeinidagizuezala zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atse-gingarri; hori da benetako zuen kultua. Ez egokitu mundu honeniritzietara; erabarritu zaiteze, ostera, zeuen pentsaerea aldatuz;holan bereiztu ahal izango dozue zer dan Jainkoak gura dauana,zer dan ona, atsegingarri jakona eta bikaina.

Nigaz etorri gura dauanakuko egin begio bere buruari.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 21-27)

Aldi haretan Jesus bere ikasleei azaltzen hasi jaken beharrez-koa zala berak Jerusalemera igotea, eta han asko sufridu beharebala abadeburu eta lege-maisuen aldetik; hil egingo ebela etahiru egunen buruan biztu egingo zala. Orduan, Pedro, Jesusaparte harturik, gogor egiten hasi jakon: «Ezelan ere ez, Jauna! Ezjatzu holakorik jazoko!»

Page 157: Mateorekin otoitzean

Baina Jesusek, bihurturik, esan eutson Pedrori: «Alde nire on-dotik, Satanas! Jauspide zara Niretzat, zure asmoak ez dira-etaJainkoarenak, gizakiarenak baino».

Jesusek esan eutsen, gainera, ikasleei: «Nire ondoren etorrigura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kuru-tzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanakgaldu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, es-kuratu egingo dau.

Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia gal-tzen badau? Eta zer emon daike gizakiak barriro bizia eskura-tzeko? Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beteriketorriko da aingeruekin, eta orduan bakoitzari bere jokabidearenarabera ordainduko deutso».

157

Page 158: Mateorekin otoitzean

158

URTEAN ZEHARREKO XXIII . DOMEKEA

Gaiztoari berba egiten ez badeutsozu,haren odolaren kontua zuri eskatuko deutsut.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 33, 7-9)

Honan berba egin eustan Jaunak: «Gizaseme, Israel herriarenbegirale (jagole) izendatu zaitut. Nik esandakoa entzutean, ohar-tuarazo egin behar dozuz nire izenean. Gaiztoren bati hil eginbehar dauala esaten badeutsot, eta zuk ez badozu ohartuarazotenbere jokabidea aldatu dagian, gaiztoa bere erruz hilgo da, bainazuri eskatuko deutsut haren heriotzearen kontua. Bestetara, zukohartuarazoten badozu gaiztoa, bere jokabidea aldatu dagian, etaharek ez badau aldatzen, gaiztoa bere erruz hilgo da, baina zukonik atarako dozu zeure bizia».

Erantzun-salmoa Sal 94, 1-9

ENTZUNGO AL DOZUE GAUR JAUNAREN AHOTSA: «EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZA».

Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari.txalo deiogun Salbamen dogun Harkaitzari. Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin, jai egin dagigun txalo eta eresiekin.

Zatoze, ahuspez gurtu dagigun,egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan. Bera da-eta gure Jainkoa, gu, barriz, Haren larrako herria, Haren zainpeko artaldea.

Entzungo al dozue gaur Haren abotsa!«Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez, Masa egunean basamortuan lez. Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».

Page 159: Mateorekin otoitzean

159

Maitatzea da Lege osoa betetea.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 13, 8-10)

Senideok: Ez izan zorrik inogaz, alkar maite izatekoa izanezik, izan ere lagun hurkoa maite dauanak bete dau-eta legea.Izan ere, harako «ez adulteriorik egin, ez hil inor, ez ostu, ez ino-renik gura izan eta beste edozein agindu, esaera honetan batzendira: «Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez».

Lagun hurkoa maite dauanak ez deutso txarrik egiten. Maitedauanak, beraz, guztiz beteten dau legea.

Entzuten badeutsu, irabazi dozu zeure anaia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik(Mt 18, 15-20)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zure senideak pe-katu egiten badau, zoaz beragana eta zentzatuarazo bakarrean.Jaramon egiten badeutsu, irabazi dozu senidea. Jaramonik egitenez badeutsu, barriz, hartu egizuz zeugaz lagun bat edo bi, auziguztiak bi edo hiru lekukoren autorpenaz erabagi behar dira-eta.Honei ere jaramonik egiten ez badeutse, esaiozu alkarteari, etaalkarteari ere jaramonik egin nahi ez badeutso, izan bedi zuretzatjentil edo zergalari baten pareko.

Benetan dinotsuet: zuek mundu honetan lotutakoa, zeruan erelotuta geldituko da, eta zuek mundu honetan askatutakoa, zeruanere askatuta.

Beste hau ere esaten deutsuet: zuetako bik alkar hartzen ba-dabe mundu honetan Jainkoari zeredozer eskatzeko, emonegingo deutse zeruko nire Aitak. Izan ere, nire izenean bi edohiru lagun nonbaiten batzen badira, han izango naz Ni euren er-dian».

Page 160: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA

Parkatu zeure lagun hurkoari berak huts eginaeta, zuk eskatzean, parkatuko jatzuz zeure pekatuak.

Siraken liburutik (Si 27, 33—28, 9)

Amorrua eta hasarrea higuingarriak dira;horreetan maisu da gizon pekataria.Mendekatzen danak Jaunaren mendekua jasan beharko dau,pekatuen kontu zorrotza hartuko deutso.Parkatu lagun hurkoari egin deutsun iraina,eta, zuk erregutzean,parkatuko deutsuz Jainkoak ere zeure pekatuak.Gizaki batek, amorrua badeutso beste bati,zelan eskatu daikeo Jaunari osasuna?Bere kidekoari errukirik ez deutsonak,zelan eskatuko dau bere pekatuen parkamena?Gizaki huts baino ez danak amorruari eusten badeutso,nork lortuko deutso bere pekatuen parkamena?Gogoratu amaierea eta egin uko gorrotoari;gogoratu ustelkeria eta heriotzea,eta jarraitu leial aginduei.Gogoratu aginduak,eta ez izan gorrotorik lagun hurkoari;gogoratuu Goi-goikoaren itunaz,eta ez hartu iraina kontuan.

160

Page 161: Mateorekin otoitzean

Erantzun-salmoa Sal 102

ERRUKI HUTSA DOGU JAUNA, ERRUKIA ETA MAITASUNA.

Ene arima, goratu egizu Jauna, nire barru osoak Haren izen deuna. Ene arima, goratu egizu Jauna,eta ez ahaztu Harek zuri egina.

Berak parkatzen ditu zure hobenak,osatzen zure gatxak danak; askatzen dau heriotzatik bizia,emoten deutsu koroitzat grazia eta errukia.

Ez da beti auzitan ibiliko,ez da hasarratuko betiko.Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,ez deusku ordaintzen gure erruen harira.

Zerua lurretik goi dagoan hainean,goi dago Haren maitasuna bildur deutsoenen gainean; sortalde-sartaldeak urrun dagoz alkarregandik, hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.

Bizitzan nahiz heriotzean, Jaunarenak gara.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik(Erm 14, 7-9)

Senideok: Gutariko inor ez da beretzat bizi, ezta beretzat hiltenere. Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hilten bagara, Jauna-rentzat gara hilten. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.

Honetarako hil eta biztu zan Kristo: hildakoen eta bizienJauna izateko.

161

Page 162: Mateorekin otoitzean

Zazpi bider ez,zazpitan zazpi hamar bider baino parkatu behar dozu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 18, 21-35)

Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi eta itaundu eutson:«Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust, zen-bat bider parkatu behar deutsot? Zazpi bider?»

Jesusek erantzun eutson: «Zazpi bider ez, zazpitan zazpi milabider baino.

Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu gura izan eba-zan erregeagaz lez jazoten da zeruetako erreinuagaz. Kontuakgarbitzen hastean, dirutza izugarria zor eutson bat ekarri eutsoen.Eta nondik ordaindurik ez eban-eta, bera eta emaztea, seme-ala-bak eta ebazan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra or-daintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik,arren eta arren esaten eutson: "Emoidazu astia eta dana ordain-duko deutsut". Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzieban morroia.

Baina morroiak, urten orduko, diru apur bat zor eutson beremorroi-laguna topatu eban, eta, lepotik heldu eta ito beharrean,esan eutson: "Ordaindu egidazu zor deustazuna". Lagunak, oine-tan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: "Emoidazu astiaeta dana ordainduko deutsut". Baina besteak ezetz, eta joan etakartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.

Beste morroiak, jazotakoa ikusirik, biziro atsekabetu ziran, etanagusiagana joan eta jazotakoaren barri emon eutsoen. Orduan,nagusiak morroiari deitu eta esan eutson: "Morroi gaizto hori! Ho-rrenbesteko zorra parkatu deutsut nik, eskatu deustazulako; ez alzan bidezkoa zu ere zeure morroi-lagunaz errukitzea, ni zutazerrukitu nintzan lez?" Eta nagusiak, hasarre bizitan, borreroenesku itzi eban, zor guztia ordaindu arte. Zuei ere gauza beraegingo deutsue zeruetako nire Aitak, senideok alkarri bihotzezparkatzen ez badeutsozue».

162

Page 163: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA

Nire asmoak ez dira zuen asmoak.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 6-9)

Bilatu egizue Jauna, aurkitu daikezuen artean,dei egiozue, hur dagoan artean.Itzi begi gaiztoak bere bidea,gaizkileak bere asmo txarrak.Bihurtu daitela Jaunagana,errukiz hartuko dau-eta;bihurtu gure Jainkoagana,guztiz parkabera da-eta.Hau dino Jaunak:"Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,ezta zuen jokabideak ere nireak lakoak.Zelan zerua lurraren gainetik garai,holantxe nire jokabideak zuenen gainetiketa nire asmoak zuenen gainetik".

Erantzun-salmoa Sal 144, 2-18

ERRUKI HUTSA DOGU JAUNA, ERRUKIA ETA MAITASUNA.

Egunero zaitut bedeinkatuko,zure izena gizaldiz gizaldi dot goratuko.Handi da Jauna, guztiz goresgarri. Haren handitasuna ez daiteke igarri.

Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat,errukior, Berak egin dituenentzat.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan, zintzoa, bere lan guztietan.

163

Page 164: Mateorekin otoitzean

Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik, zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.

Niretzat, bizitzea Kristo da.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 1, 20c-24. 27a)

Senideok: Ni bizi nahiz hil, Kristok bere handitasuna agertukodau nigan. Izan ere, niretzat, bizitzea Kristo da eta hiltea irabaz-pide. Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal badot, ezdakit nik zer aukeratu.

Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin gura neuke, Kristogazegoteko; niretzat hau askoz hobea dala; baina bestetik bizitzenjarraitzea beharrezkoagoa da zuentzat.

Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi zaitezala Kristoren Ba-rrionari jagokon lez.

Bekaizti izan behar al dozu zuk,ni eskuzabala nazalako?

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 1-16a

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Ze-ruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizeangoiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zida-rrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazanlangileak.

Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste ba-tzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen: "Zoaze zuek ere niremahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana". Eta hareek erejoan egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurakaldera, eta gauza bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera ereurten eban eta, beste batzuk oraindino geldi aurkiturik, esan eu-tsen: "Zertan zagoze hemen egun osoan lanik egin barik?" Hareekerantzun eutsoen: "Ez gaitu inork lanerako hartu". Harek, orduan:"Zoaze zuek ere nire mahastira".

164

Page 165: Mateorekin otoitzean

Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson arduradunari: "Deitulangileei, eta emoiozu bakoitzari bere soldatea, azkenengoetatikhasi eta lehenengoetara". Etorri ziran, bada, arratsaldeko bosteta-koak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordu-koek, txandea heldu jakenean, besteek baino gehiago hartukoebela uste eben; baina hareek ere zidarrezko txanpon bana hartueben.

Orduan, nagusiaren kontra txarto-esaka hasi ziran, eta esaneutsoen: "Azkenengo honeek ez dabe ordubete besterik lan egin,eta gugaz bardindu dozuz, egun guztiko nekea eta beroa jasandogunokin". Baina nagusiak erantzun eutson hareetako bati:"Adiskide, ez deutsut bidebakokeriarik egiten. Ez al ginan zida-rrezko txanpon batean berbatu? Eutsi jagotzuna eta zoaz. Zuribeste emon gura deutsot azkenengo honi ere. Ezin ete dot neurediruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?"

Holan, bada, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehe-nengoak azkenengo».

165

Page 166: Mateorekin otoitzean

166

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA

Gaiztoak, egindako pekatua damu dauanean,berak biziarazoten dau bere burua.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 18, 25-28)

Honan berba egiten dau Jainko Jaunak:«Zuek dinozue: "Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea".Entzun, bada, israeldarrok:Nire jokabidea bidezkoa ez dala?Ez ete da zuena bidezkoa ez dana?Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu,txarkeria egin eta hilten bada,egin dauan txarkeriagaitik hilten da.Eta gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendueta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badau,bizirik iraungo dau.Egindako txarkeriez ohartueta hareetatik aldentzen bada,biziko da, bai, eta ez da hilgo».

Erantzun-salmoa Sal 24, 4-9

JAUNA, ZURE MAITASUNA…EDOTA GOMUTAU ZAITEZ ZURE ERRUKIAZ, JAUNA.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,adierazo zure bide-zidorrak.Eroan nagizu zure egi-bidetik, eta argitu, Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna, gomutau zure maitasunaz, betidanik dira-eta.Ez gomutau, Jauna, nire gazte-aldiko hobenetaz,

Page 167: Mateorekin otoitzean

ezta nire pekatuetaz;gomutau zaitez nitaz zure maitasunean, Jauna, zure ontasunean.

Ona eta zuzena da Jauna,horregatik erakusten deutse hobendunei bidea. Apalak zuzenbidez daroaz, erakusten deutse apalei bere bidea.

Izan egizuez zeuekanKristo Jesusi jagokozan asmoak.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 2, 1-11)

Senideok: Egia bada Kristok adorea emoten deutsuela eta mai-tasunak kementsu egiten, egia bada Espirituagan bat eginik bizizareela eta bihozbera eta errukitsu zareela, bete nagizue pozez,danok iritzi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondohartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apalta-sunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; eznorberaren onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baino.Izan egizuez zeuekan Kristo Jesusi jagokozan asmoak:

Harek, Jainkoaren izaera berekoa izanik,ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;bestela baino, bere izaeraz hustu egin zanmorroi-izaerea hartuz,eta beste edozein lez azalduz.Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua,menpeko eginez heriotzaraino,kurutzeko heriotzarainoHorregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutson,Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,guztien belaunak makurtu daitezan,zeruan, lurrean eta lurpean,

167

Page 168: Mateorekin otoitzean

eta mihin guztiek autortu dagien:Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Damutu eta joan egin zan. Zergalariak eta emagalduakzuek baino lehenago datoz Jainkoaren erreinura.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 28-32)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko za-harrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta ba-tegana joan eta esan eutson: "Seme, zoaz gaur mahastira, lanera".Harek erantzun: "Ez dot gura". Baina gero damutu eta joan eginzan. Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutson. Eta harekerantzun: "Banoa, jauna"; baina ez zan joan. Bietan zeinek egineban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.

Orduan, Jesusek esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Zergalariaketa emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoarenerreinuan. Izan ere, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoarennahiari jagokon jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zer-galariek eta emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, os-tera, ikusi eta gero ere, ez zineen bihozbarritu, hari sinisteko».

168

Page 169: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXVII . DOMEKEA

Israel etxea da diran guztien Jaunaren mahastia.

Isaias Profetearen liburutik (Is 5, 1-7)

Nire adiskidearen izenean nator kantatzeraadiskidearen eta beraren mahastiaren kantua.Nire adiskideak baeban mahasti bat,mendi-malda gizenean.Lurra harrotu, harriak kendueta landare aukeratuak landatu ebazan.Erdian torrea eregi ebaneta dolarea egin.Mahats ona itxaroten ebaneta sasimahatsa emon eutson.Orain, bada, Jerusalemeko bizilagunok,Judako gizon-emakumeok,erabagi zeueknire eta nire mahastiaren arteko auzia.Zer egin neikion neure mahastiari,egin deutsodanaz gainera?Mahats ona itxaroten neban:zergaitik emon deust sasimahatsa?Esango deutsuet, bai,zer egingo deutsodan neure mahastiari:hesia kenduko deutsot,larre bihurtu daiten;harresia zulatuko,zapaldu dagien;lugorri bihurtuko dot:ez dabe inausiko, ez jorratuko,eta sasiek eta laharrek hartuko dabe;bertan euririk ez egiteko aginduko deutset hodeiei.Horra, bada: Israel daJaun ahalguztidunaren mahastia,

169

Page 170: Mateorekin otoitzean

Judako herriaharen landare-arlo kuttuna.Zuzenbidea itxaroten eban Jaunak haregandik,eta horra: zuzenbakokeria!Justizia itxaroten eban,eta horra: aieneak!

Erantzun-salmoa Sal 79, 9-20

JAUNAREN MAHASTIA ISRAELGO ETXEA DA.

Ejiptotik mahatsondo bat atara zenduan, atzerriak jaurtirik landatu zenduan. Zabaldu ditu adarrak itsasoraino, eta muskilak Ibairaino.

Inguruko ormea zergaitik zulatu deutsozu, bidez doazan guztiak dagien hutsitu? Basurdeak muzturkatu dagien, basa-piztiak jan dagien?

Bihurtu zakiguz, gudari-taldeen Jainko,begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi, agertu zakioz Zeure eskuz aldatu dozun aldaska honi, Zeuk indartu dozun landareari.

Ez gara Zugandik urrunduko,emoiguzu bizia eta zure izena dogu deituko.Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, birbiztu gagizuz, salbau gaitezan, zure begia leun agertu egizu.

Bakearen Jainkoa zuekin izango da.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 4, 6-9)

Senideok: Ez izan ezeren kezkarik; gorabehera guztietanagertu zeuen eskabideak Jainkoari, otoitz eta erregu eginez etaeskerrak emonez. Eta guk pentsatu daikeguna baino handiagoadan Jainkoaren bakeak gordeko ditu zuen gogo-bihotzak KristoJesusen bidez.

170

Page 171: Mateorekin otoitzean

Gainerakoan, senideok, hartu egizue aintzakotzat egiazko, gi-zabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goragarri, bertutetsu etaonargarri dan guztia. Ikasi egizue nigandik, hartu eta entzun zen-duena eta nigan ikusitakoa. Eta bakea emoten deuskun Jainkoazeuekin izango dozue.

Beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 33-43)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaha-rrei: «Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia lan-datu eban eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta torrea eregieban; gero, nekazari batzuei errentan itzirik, urrunera joan zan.

Mahatsa batzeko sasoia heldu zanean, bere morroiak bialduebazan nekazariakana, frututik egokion partea jasotera. Nekaza-riek, ostera, morroiei heldu eta bata jo, bestea hil eta besteari ha-rrika egin eutseen. Barriro beste morroi batzuk bialdu ebazan,aurrekoan baino gehiago, eta hareei ere beste hainbeste egin eu-tseen. Azkenean, bere semea bialdu eutsen, berekautan esanez:"Izango deutsoe begirunea nire semeari".

Nekazariek, ostera, semea ikustean, esan eutsoen alkarri: "Oi-nordekoa da. Hil dagigun eta geuretzat izango da ondarea".Heldu, mahastitik kanpora bota eta hil egin eben".

Jesusek itaundu eutsen: "Zer egingo deutse nekazari horreeimahasti-jabeak bihurtzean?»

Erantzun eutsoen: «Erruki barik hilgo ditu, eta bere sasoianfrutua emongo deutsoen beste nekazari batzuei itziko deutse ma-hastia».

Jesusek esan eutsen: «Ez al dozue Liburu Santuan behin ereirakurri:

"Etxegileek baztertutako harriagiltzarri egin da.Jaunak egin dau hori,gure begien harrigarri"?

Horregaitik dinotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fru-tua atarako deutson herri bati emongo jako».

171

Page 172: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXVIII . DOMEKEA

Jai jatordu bat emongo dau Jaunak,eta legortuko ditu aurpegi guztietako negar-malkoak.

Isaias Profetearen liburutik (Is 25, 6-10a)

Egun haretan, jai-jatordua emongo deutseJaun ahalguztidunakmendi honetan herri guztiei,janari guri eta edari bikainekin,haragi mamintsu eta ardo zahar finekin.Mendi honetan kenduko dauherri guztien gainean zabalduta dagoan estalkia,nazino guztiak estaltzen dituan oihala.Betiko hondatuko dau heriotzea;legortuko ditu Jainko Jaunakaurpegi guztietako negar-malkoaketa lur osotik aldenduko daubere herriaren lotsakizuna,Jaunak berba egin dau-eta.Eta egun haretan esango da:«Hara gure Jainkoa!Itxaropena genduan salbatuko ginduzala;Jauna da, Beragan genduan itxaropena.Poztu gaitezan eta alaitu,salbatu gaitualako.Jaunaren eskua mendi honetan kokatuko da».

Erantzun-salmoa Sal 22, 1-6

JAUNA DOT ARTZAIN, EZ DOT IZANGO NIK GOSERIK. HARK EMONGO DEUST ZER JAN ONIK.

Jauna dot Artzain, ez naz ezeren beharrean:larra gurietan entzunazoten nau.

172

Page 173: Mateorekin otoitzean

Atsedenezko iturrira naroa,eta bizkortu egiten deust barrua.Banaroa bidezidor zuzenetatik,bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur,Zeu neugaz zagoz-eta:Zure zigorra eta makilea,honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia,arerioak daukadazala begira;orioz igurtziten deustazu burua,gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,nire bizi guztiko egunetan;eta Jaunaren etxean naz bizikoLuzaroen luzaro.

Danetarako badot indarra,indartzen nauan Haregan.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 4, 12-14. 19-20)

Senideok: Badakit urritasunean nahiz ugaritasunean bizitzen;edozein egoeratako zaildua eta edozertara jarria nago: asetutanahiz goseak egotera, ugari eukitera nahiz beharrizanera. Danadaiket indartzen nauan Kristogan. Edozelan ere, ondo egin zen-duen nire atsekabean zeuen alkartasuna agertzean.

Ordainetan, nire Jainkoak oparo beteko dau zuen urritasunguztia, bere aberastasunen arabera Kristo Jesusegan. AintzaJainko gure Aitari gizaldien gizaldietan. Amen.

173

Page 174: Mateorekin otoitzean

Aurkitzen dozuezan guztieidei egiezue ezteguetara.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 1-14)

Aldi haretan, Jesusek, barriz ere paraboletan, esan eutsenabade nagusi eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinua, bere se-mearen ezteguak ospatzen ebazan errege baten antzekoa da.Bialdu ebazan morroiak ezteguetarako deituei hots egitera; baina,honeek ez eben etorri gura izan.

Barriz ere bialdu ebazan beste morroi batzuk, esanez: "Esaie-zue deituei: prest daukot nire jai jatordua; zekorrak eta haragita-rako gizenduak hil ditut, eta dana prest dago; zatoze eztegue-tara". Hareek, ostera, ezentzun egin eben, eta bata bere lurretarajoan zan; bestea bere salerosketara; gainerakoek, barriz, morroieiheldu eta txarto erabili ondoren, hil egin ebezan.

Hasarratu zan erregea, eta bere gudamutilak bialdu ebazan,hiltzaile hareek galtzera eta hareen herriari su emotera.

Gero, honan berba egin eutsen bere morroiei: "Ezteguak prestdagoz, baina deituek ez eben merezi. Zoaze, beraz, bidekurutze-etara, eta aurkitzen dozuezan guztiei dei egiezue ezteguetara".Urten eben morroiek bideetara, eta batu ebezan aurkitutako guz-tiak, txar eta on. Eta, holan, bete zan bazkaltarrez eztegu lekua.

[Sartu zan erregea bazkaltarrak ikustera, eta eztegu-jantzi bakobat ikusi eban han, eta esan eutson: "Adiskide, zelan sartu zarahemen, eztegu-jantzi barik?" Eta harek berbarik ere ez. Erregeak,orduan, esan eutsen bere zerbitzariei: "Esku-oinak loturik, botaegizue kanpoko ilunpeetara. Han izango da negarra eta agin-ka-rraskadea!"

Asko dira-eta deituak; baina gitxi aukeratuak».]

174

Page 175: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA

Eskutik daroat Ziro,eta honek herriak menperatuko ditu.

Isaias Profetearen liburutik(Is 45, 1. 4-6)

Honan berba egiten deutso Jaunak Ziro erregeari,Berak aukeratu eta sagaratuari:«Eskutik heldu deutsut,nazinoak zure menpean jarrieta erregeei soinetik armak kentzeko;zure aurrean urietako ateakguztiz zabaltzeko.Jakob neure zerbitzariagaitik,Israel neure aukeratuagaitikdeitu deutsut zeure izenazeta ohorez bete zaitut,zuk Ni ezagutzen ez nozun arren.Neu naz Jauna, eta ez da besterik;ez da jainkorik, Ni baino.Aginpidez jantzi zaitut,zuk Ni ezagutzen ez nozun arren,sortaldetik sartaldera jakin dagienez dala inor Ni besterik.Neu naz Jauna, eta ez da besterik».

Erantzun-salmoa Sal 95, 1-10

JAUNARI KANTA ONA DA-ETA,HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRUKIA.

Kanta Jaunari kantu barri,kanta, lur osoa, Jaunari.Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,

175

Page 176: Mateorekin otoitzean

176

iragarri egunerik egunera, Haregandiko salbamena.Zabaldu Haren ospea atzerrietan,Haren mirariak herri guztietan.

Handia da Jauna, eta guztiz goresgarri,jainko guztien aldean bildurgarri.Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak,Jaunak, ostera, zeruak egin ditu.

Herrietako sendiak, emon Jaunari,emon Jaunari ospe eta goraldi.Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.

Ahuspez gurtu Jauna jantzi gurenean,ikaratu zaitez, lurbira guztia, Haren aurrean.Esaizue atzerrietan: «Jauna errege da,herriak zuzenbidez epaitzen ditu».

Gogora ekarten doguzzuen sinismena, maitasuna eta itxaropena.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengoepistolearen hasierea (1 Ts 1, 1-5b)

Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitagaz eta Jesu KristoJaunagaz bat eginik dagoan Tesalonikako eliz alkarteari: graziaeta bakea zuei.

Eskerrak emoten deutsoguz beti Jainkoari zuek guztiokaitik,gure otoitzetan gogoan zaituegula. Jainko gure Aitaren aurreangogora dakartzagu eten barik zuen sinismen ekintzailea, zuenmaitasun fina eta Jesu Kristo gure Jaunagan dozuen itxaropeniraunkorra.

Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, Berak aukeratu zai-tuela. Izan ere, guk zuei iragarritako Barriona ez jatzuen berbahutsez emon, Espiritu Santuaren indar beteaz baino. Ondo daki-zue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala.

Page 177: Mateorekin otoitzean

Emoiozue Zesarri Zesarrena,eta Jainkoari Jainkoarena.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 15-21)

Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat egi-nez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Hero-desen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zare-ala eta Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozula, Zuk ezdeutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada,zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»

Jesusek, hareen maltzurkeria igarriz, esan eutsen: «Zergaitikzatorkidaze zirika, itxurazaleok? Ea, erakutsi zerga-txanpona».Hareek denario bat aurkeztu eutsoen. Jesusek itaundu eutsen:«Norenak dira irudi eta izen honeek?» Hareek erantzun: «Zesarre-nak».

Jesusek, orduan: «Emon, bada, Zesarrena Zesarri, eta Jainkoa-rena Jainkoari».

177

Page 178: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA

Alargunari eta umezurtzari kalterik egiten badeutsezue,sutuko da nire hasarrea zuen aurka.

Urteera liburutik (Ur 22, 20-26)

Honan berba egiten dau Jaunak: «Ez txarto erabili, ez zapalduetorkina, zuek ere etorkin izan zaree-eta Egipton.

Ez egin kalterik alargunari eta umezurtzari; izan ere, kalte egi-ten badeutsezue, hareek Nigana laguntza eske deadar egitean,entzun egingo deutset-eta, sutuko da nire hasarrea eta ezpatazhilgo zaituet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun, etazuen seme-alabak umezurtz.

Zuekin bizi dan nire herriko behartsuren bati dirua maileguzemoten badeutsozu, ez izan zekena beragaz, ez ezarri interesik.Zeure lagun hurkoari soingainekoa hartzen badeutsozu bahituran,bihurtu egiozu eguzkia sartzerako; ez dau-eta hori beste estalkirik.Zegaz babestuko da, bestela, lo egiteko? Laguntza eske deadar egi-tean, entzun egingo deutsot, errukiorra naz-eta Ni».

Erantzun-salmoa Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab

ERRUKI HUTSA DOGU JAUNA: ERRUKIA ETA MAITASUNA.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile. Zugana batzen naz, harkaitz zaitudan Jainko, nire babes, salbamen, indar, nire gordeleku.Egiten deutsot dei Jaun goresgarriari,eta salbau naiteke arerioakandik.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!Jaso begie gorapenez Jainkoa, nire Salbatzailea! Garaipen handiak emon deutsoz bere erregeari, eta maitasuna agertu bere Igurtziari.

178

Page 179: Mateorekin otoitzean

Sasijainkoetatik bihurtu zineen,Jainkoaren morroi izateko

eta bere Semearen zain egoteko.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengoepistolatik (1 Ts 1, 5c-10)

Senideok: Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztiazuen onerako izan zala. Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari ja-rraitu zeuntsoen, Espiritu Santuaren pozez onartu zenduen-etaJainkoaren mezua, atsekabe askoren artean izanda ere. Holan,eredu zaree Mazedoniako eta Akaiako fededun guztientzat.

Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedoniara eta Akaiara Jauna-ren mezua; eta eskualde horreetara ez ezik, bazter guztietaraheldu da Jainkoagan dozuen sinismenaren entzutea, guk ezeresan behar barik. Izan ere, eurek kontetan dabe zelako harrereaegin zeuskuen zuekana joan ginanean eta zelan, sasijainkoak itzi-rik, Jainko bizi eta egiazkoagana bihurtu zineen, Berau zerbi-tzeko eta zerutik etorriko dan beraren Seme Jesusen zain ego-teko. Jainkoak hildakoen artetik biztu eban Jesus, eta Honek as-katu gaitu etortekoa dan hasarre-zigorretik.

Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa,eta zure lagun hurkoa zeure burua lez.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 34-40)

Aldi haretan, Jesusek saduzearrak berba barik itzi ebazala ja-kitean, alkarregaz batu ziran fariseuak, eta euren arteko lege-gizon batek azpikeriaz itaundu eutson Jesusi: «Maisu, zein da le-geko agindurik nagusiena?»

Jesusek erantzun: «Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz". Hau da agindurik nagu-siena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da: "Maitatu lagunhurkoa zeure burua lez". Agindu bi honeetan oinarritzen dira Li-buru Santu guztiak».

179

Page 180: Mateorekin otoitzean

180

URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA

Urten egin dozue bidetik,eta traba eginarazo deutsozue askori Legean.

Malakias Profetearen liburutik (Ml 1, 14b—2, 2b. 8-10)

«Errege handia naz Ni —dino Jaun ahalguztidunak—, eta be-girunea deutsoe herriek nire izenari.

Orain, abadeok, hona hemen zuentzako oharpena: Entzungura ez badozue eta nire izenari aintza emoteko ardurarik ez ba-

Esan, esaten dabe, baina egin ezURTEAN ZEHARREKO 31. DOMEKEA

Page 181: Mateorekin otoitzean

dozue —dino Jaun ahalguztidunak—, madarikazinoa bialdukodot zuen gainera.

Zuek, abadeok, okertu egin zaree bidetik eta asko eta askojausiarazo dozue zeuen irakaspenaz. Hausi egin dozue Levigazneban ituna —dino Jaun ahalguztidunak—. Horregaitik, Nik ereiguingarri eta kaxkar egingo zaituet eta zirtzil herri guztiarentzat,nire bideak jarraitu ez dozuezalako eta erabagiak nor zein danbegiratuz hartu dozuezalako.

Ez al dogu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainkoberak egin? Zertan gabilz, bada, alkar engainatzen, Jainkoak guregurasoekin egin eban ituna hausiz?»

Erantzun-salmoa Sal 130, 1. 2. 3

ZAINDU EGIZU NIRE BIZIA BAKEAN, ZEUGAN, JAUNA.

Jauna, nire bihotz hau ez dago harro,begiok ez daukadaz behar baino gorago. Ez nabil gauza handien atzetik,ni baino gorago dagozan harrigarrien atzetik.

Ostera, batu-batu egin naz neugan, arimearen bakean, umetxoa lez amaren altzoan; umetxoa lez da nire arimea nigan.

Zagoz Jaunaren zain, Israel-herri, orain eta beti.

181

Page 182: Mateorekin otoitzean

Ez Ebanjelioa bakarrik,baita geure bizia ere zuei emoteko prest gengozan.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengoepistolatik (1 Ts 2, 7b-9. 13)

Senideok: Maitasun samurrez jokatu genduan zuekin, bereumeak maitekiro zaintzen dituan amak lez. Hain bihotzeko zin-dueguzanez, prest gengozan, Jainkoaren Barriona ez ezik, baitageure bizia ere zuei emoteko. Hainbesteraino maite zindueguzan.Izan gogoan gure neke eta ahaleginak; gau eta egun egin gen-duan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik, Jainkoaren Ba-rriona iragarri geuntsuenean

Horregaitik, eskerrak emoten deutsoguz eten barik Jainkoari;izan ere, haren berbea iragarri geuntsuenean, onartu egin zenduen-eta, ez giza berba huts lez, Jainkoaren berba lez baino; holan da,izan ere, eta lanean dihardu zuekan, sinisten dozuenokan.

Esan, esaten dabe, baina egin ez.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 23, 1-12)

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzeari etaikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aurkian je-sarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia;baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina eginez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei le-poratzen; baina eurek atzamar bat ere ez dabe mugitzen. Egitendaben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalakerabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barre-nean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurrenekoaurkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek"maisu" deitzea.

Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuenmaisua, eta zuek guztiok alkarren senide zareelako. Eta ez deitulurrean inori "aita”, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi"gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.

Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua gora-tzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua behe-ratzen dauana goratu».

182

Page 183: Mateorekin otoitzean

URTEAN ZEHARREKO XXXII . DOMEKEA

Erraz aurkitzen dabe jakituriaharen bila dabilzanek.

Jakituria liburutik (Jkd 6, 12-16)

Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira;Neke barik ikusten dabe maite dabenek,baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek.Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutseeta bere burua ezagutzera emoten.Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea;haregaitik gauak beilan emoten dituanalaster izango da kezka barik,izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta honaberaren duin diranen bila;ondoguraz agertzen jake bideetaneta euren gogoeta bakoitzean aurkezten.

Erantzun-salmoa Sal 62, 2-8

ZURE EGARRIZ DAUKAT GOGOA, JAUNA, ENE JAINKOA.

Jainko, neure Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut,zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia, lur legor, egarri, urbaga iduria.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,zure ospea eta indarra ikusi nahian.Bizia baino hobea da eta zure maitasuna, ezpanok egingo dabe zure gorapena.

183

Page 184: Mateorekin otoitzean

Goratuko zaitut bizi nazan artean,jasoko ditut eskuok zure izenean.Gurinez eta koipez lez beteko jat gogoa, ezpan-ikaraz goratuko zaitu nire ahoak.

Zutaz gomutatzen naz ohe-gainean! Zeu zaitut gogoan gauean.Zeu izan zaralako nire laguntzailea, pozez oihu dagit zure hegapean.

Jesusegan hil diranakJainkoak Haregaz batean Beraganatuko ditu.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengoepistolatik (1 Ts 4, 13-18)

Senideok: Ez dogu gura hildakoen zoriari buruz zuek ezjaki-nean egoterik, atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenenantzera. Jesus hil eta biztu zala benetan sinisten badogu, Jesuse-gaz bat eginik hil diranak ere Jainkoak beragaz hartuko ditu.

[Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etor-tean bizirik egongo gareanok, ez deutsegu hil diranei aurrea har-tuko. Izan ere, goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsezseinalea emonik, Jauna bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo,Kristogaz bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizi-rik izango gareanok, hareekin batean eroango gaitue hodeietan,airean, Jaunagaz topo egitera. Eta holan, beti Jaunagaz egongogara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.]

184

Page 185: Mateorekin otoitzean

Badator senargaia; urten egiozue bidera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 25, 1-13

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Ze-ruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senarezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazotenda. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundu-nak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu;zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu ebenontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak etaloak hartu ebazan.

Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egio-zue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak pres-tatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei:"Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta". Zen-tzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat etazuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".

Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest zi-ranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.

Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben:“Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan di-notsuet, ez dakit nortzuk zareen”.

Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».

185

Page 186: Mateorekin otoitzean

186

URTEAN ZEHARREKO XXXIII . DOMEKEA

Eskulanetan trebe jardungo dau.

Esaera Zaharrak liburutik (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)

Nork aurkituko etxekoandre jatorra?Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau.Konfiantza osoa dau senarrak haregan,eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra,bizitzako egun guztietan.Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.Eskuaz goruari heltzen deutsoeta atzamarrez ardatzari eragiten.Dohakabeari eskua zabaltzen deutsoeta behartsuari laguntza emoten.Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna;goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea.Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.

Erantzun-Salmoa Sal 127, 1-5

DOHATSU, JAUNAREN BILDUR DANA.

Dohatsu, Jaunaren bildur dana,Haren bideetan dabilana.Zeure eskuen lana dozu jango,zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango.

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean, zure etxe-barruan;zure semeak orio-kimuen antzean, zure mahai-inguruan.

Page 187: Mateorekin otoitzean

187

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona, Jaunari bildur deutsona.Jaunak Sion-dik bedeinkatu zagizala, Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

Ez zagiezala Jaunaren egunaklapurrak lez harrapatu.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengoepistolatik (1 Ts 5, 1-6)

Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzibeharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste bariketorriko dala, lapurra gauez lez.

Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, or-duan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun da-goanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, os-tera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dauzuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egu-naren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko.Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera,zuhur eta izan gaitezan neurritsu.

Page 188: Mateorekin otoitzean

188

Gitxian zintzo izan zarealako,sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 14-30)

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei:«Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin etabere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan,beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunarenarabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hare-ekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bihartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabaziebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta hangorde eban bere nagusiaren dirua.

Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kon-tuak garbitzen hasi jaken.

Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroaneutsozan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira,beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroizintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagiegingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".

Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson:"Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut".Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxianzintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zai-tez zeure nagusiaren pozetara".

Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eu-tson: "Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun to-kian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen do-zuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zuretalentua. Hor dozu zeurea!"

Nagusiak erantzun eutson: "Morroi gaizto eta alperra! Bazen-kian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta za-baldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzibehar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kenduegiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emonegingo jakolako, gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukonha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpokoilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"»

Page 189: Mateorekin otoitzean

189

JESU KRISTO GURE JAUNA, DIRAN GUZTIEN ERREGEA

AZKENENGO DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Zuek, nire ardiok, entzun:Epaia egingo dot Nik ardien eta ardien artean.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 34, 11-12. 15-17)

Hau dino Jainko Jaunak: «Ni neu egingo naz artaldearenkargu, neu arduratuko haretaz. Artzaina, artaldea sakabanatu ja-konean, ardiakaz arduratzen dan lez, holantxe arduratuko naz Nineure ardiakaz; egun lainotsu eta ilunean sakabanatutako tokiguztietatik atarako ditut.

Nik neuk larratuko ditut ardiak eta Neuk hartuarazoko deutsetatsedena –dino Jainko Jaunak–. Ardi galdua bilatuko dot, desbi-deratua artaldera bihurtuko, hankea hausita dauana lotuko, gai-xoa indartuko; gizen eta indartsuak zaindu egingo ditut. Behardan lez larratuko ditut ardiak.

Zuei, ene ardioi, hau dinotsuek nik, Jainko Jaunak: Neuk epai-tuko dot ardi batzuen eta besteen artean, aharien eta akerren ar-tean».

Erantzun-salmoa Sal 22

JAUNA DOT ARTZAIN.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:larra gurietan etzunarazoten nau. Atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua. Banaroa bide zidor zuzenetatik, bere izenagaitik.

Page 190: Mateorekin otoitzean

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur, Zu neugaz zagoz-etaZure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurtziten deustazu burua, gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean, nire bizi guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.

Jainko Aitari bihurtuko deutso erreinua,eta, holan, guztia izango da Jainkoa guztientzat.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 15, 20-26. 28)

Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko di-ranetan lehen-frutu. Izan ere, heriotzea gizon baten bidez etorrizan lez, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuerea ere. EtaAdamegaz daben alkartasunagaitik gizaki guztiak hilten diran lez,Kristogaz daben alkartasunagaitik guztiak bihurtuko dira bizira.Baina, bakoitza bere sasoian: lehenengo Kristo, lehen-frutu lez;gero, Kristorenak, Hau barriro etortean. Gero, azkena izango da,Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiakezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emongo deutsonean.Kristok errege izan behar dau-eta, Jainkoak arerio guztiak harenoin azpian ipini arte. Azkena ezereztuko dan arerioa heriotzeaizango da.

Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko deutsozanean, Semeabera menpean jarriko jako gauza guztiak menpean jarri eutsoza-nari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.

190

Page 191: Mateorekin otoitzean

Bere jaun-aurki ospetsuan jesarriko da,eta batzuk besteakandik bereiztuko ditu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 31-46)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea–eta aingeru guztiak Haregaz– aintzaz beterik etortean, bere erre-ge-aurki ospetsuan jesarriko da, eta herri guztiak haren aurreanbatuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiztuko ditu, artzai-nak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere eskumal-dean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.

Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: "Zatoze,nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetikzuentzat prestaturik dagoan erreinua. Gose nintzan, eta jatenemon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartuninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik,eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen".

Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zin-duguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta eda-ten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edotabiluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espe-txean, eta ikustera joan?"

Eta erregeak erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: nire seni-derik txikien honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten."

Gero, esango deutse ezkerrekoei: "Alde nigandik, madarika-tuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestaturik dagoanbetiko sutara. Gose nintzan, eta ez zeunsten jaten emon; egarri,eta ez zeunsten edaten emon; arrotz, eta ez ninduzuen etxeanhartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixorik eta espetxeannengoan, eta ez zineen ni ikustera etorri".

Hareek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan go-serik edota egarri, arrotz edota biluzik, gaixorik edota espetxean,eta guk lagundu ez?"

Harek erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: txikien honee-tako bati egin ez zeuntsoena, neuri ez zeunsten egin".

Eta honeek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, barriz,betiko bizitzara».

191