JAUNGOIKOAREN BERBEA RI ABEGI ONA EGIN, GURE … · Maria, sinisdunak, gurekin otoitzean dogu. Bere...

11

Transcript of JAUNGOIKOAREN BERBEA RI ABEGI ONA EGIN, GURE … · Maria, sinisdunak, gurekin otoitzean dogu. Bere...

aberrizbeitia
JAUNGOIKOAREN BERBEARI ABEGI ONA EGIN,
aberrizbeitia
GURE ALKARTEAK ERABARRITU,
aberrizbeitia
2009ko ABENDUA
aberrizbeitia
GIZADIARI DEUTSON MAITASUNAREN LEKUKO IZATEKO.
aberrizbeitia

Abenduko kristaua:1. Bizkortu sasoi barria!

HITZA GAUR: Jeremias 33,14-1624. Salmoa1 Tesalonikarrei 3,12-4,2Lukas 21,25-28.34-36

IRAKURRI ETA ULERTU TESTUAIragarri behar dogun testuak atal bi nabarmenak ditu. Lehenengoan, Jainko Semea-ren etorrera iragarten da (25-28. vv.) eta bigarrenean, zain egotera gonbitea zabal-tzen dau jarraitzaileei (34-36. vv.). Ebanjelariaren berbak arraroak egiten dira, bainaeskeintzen daben mezua gaur ere esanguratsua dogu.

Lk 21, 25-28.34-36 Atala iragarri ondoren, beren esanahia jaso dagigun.

Pasarte honetan Jesusek ohituta ez gagozen berbak erabilten ditu. "Apokalipsi"azken denporetan zer gertatuko dan esateko idazkeran erabilten zan modua, igarten da, beste ezaugarri batzuen artean, irudi misteriotsuak dabizelako, eurenesangura bat-batean jaso ezinekoa eta adierazi beharrekoa. Zeintzu dira Jesusekerabilten dituen irudiak pasarte honetan? Naturako ezaugarrien artean zeintzuk?

Lukasen ebanjelioa zabaldu eta pasarte bat irakurtzen hasten gara,gaur hasiera emoten deutsagun Abendu aldian. Testu honen idazkerak, harrigarria da eta keskatzen gaitu. Esangura nagusia hau da: zelanJainkoaren salbamena giza historian egia egiten dan eta honekkristinauen bizitzarako konpromezu sendoa eskatzen dauala.

aberrizbeitia

Hemen aitatzen diren «seinaleak» izadi osoan eragina dauka (zerua -eguzki,ire-targi eta izarrak—, lurra eta itsasoa). Honekin hau esan nahi da: unibertso osoadardaraka dago. Azken aldia iragarten da, bidezko ez dan gizarte bizitza eten eginda. Jesus dator, Gizonaren Semea, epaile izatera, aurretik iragarritakoa profetenesanetan (Dn 7,13-14). Ze eragin dauka etorrerak jarraitzaileengan? Zelan gertatu behar dabe etorrerarako?Bildurra barik, Lukasek gertakizuna barri ona dala dino. Jesus, Salbatzailea dogu, eta haren etorrerak betirako askatasuna dakarrela:Jaungoikoaren Erreinuaren he-datzea (Lk 21,31). Aurretik agerian dagozen «seinaleak» —gaurko heriotzen adi-bide— horregaitik sinisdunak ez dabe zertan esturaldian bizi, adorean baino.Aurrean dogun denpora "aditasun bizkorrean" bizi izatera indartzen gaitu. Bestela,«egun hori iruzur antzekoa izango da» bizitza azalkerian eta nagikerian bizi dabe-nen gainera igarri barik jausiko dana.

GOGOETA EGIN ETA GUARKOTUMunduan eragina daben jazoeren aurrean ezin dogu ez konformismo utzean bizi ezeta larritasunean. Bildurrari haizea emonez edo harrokerian bizi bagara, ezer barririk itxaron barik, ez gagoz Gizonaren Semearen etorrera askatzaileari bideak errezten.

Zure arpegi bila: Fedea «Gizonaren Semea ikusiko dabe...»: Zeintzu dira pasarte honetan ikusten ditu-zuzan Kristoren misterioaren ezaugarriak? Zeuretzako, zein da esanguratsuena?

Zoaz eta egin zeuk bardin: Bidezko karitatea Prest egotea nahi badogu, ezin gara «lozorroan» bizi inguratzen gaituen mun-duan: Eguneroko bizitzan zerk baldartzen dosku bihotza, eta galarazo aurrean doguna jarrera baiezkor batekin bizi, Jesusek eskatzen daben eran? Ze jokabidehartzera gonbidatzen gaitu gaurko ebanjelioak?

Datorrela zure Erreinua! : Itxaropena «Seinaleak izango dira...»Zeintzu dira gizartean ikusten dozuzan itxaropen seinaleak?

OTOITZA eta ospakizuna

«Egon gaubelan, eta egin otoitz denpora guztian», esan dosku Jesusek. Otoitzak laguntzen deusku fedea biztuta eukitera, gure itxaropena eta gure maitasuna bizirik Jauna etorri arte. Denpora honetan gure otoitza «Abenduko koroarekin laguntzen dogu.Lehenengo asteko kandelaren alboan, lelo hau jarriko dogu:«Bizkortu sasoi barria!

Taldean komentatzen dogu otoitza.

Askatasuna ez daukate egarririk ez dabenakRafael Alberti

Abenduko kristaua:2. Bideak urratu, itxaropenean !

HITZA gaurBaruk 5,1-9125.SalmoaFilipotarrei 1,4-6.8-11Lukas 3,1-6

IRAKURRI ETA ULERTU TESTUA Aurreko astean Jesusek bere ministeritzaren amaieran esaniko berbak entzun gen-duzen, gaur liturgiak haren iragarpen egunetako hasieran ipinten gaitu. Joan Batea-tzailearen abotsa entzuten da, historiako Kristoren misinoa agertzeko eta gonbitea e-giten dau Jaunari bideak prestatzera badatorrelako.

Lk 3,1-6 iragarri ondoren, danon artean testuaren esanahia aztertuko dogu.

Lukasek, Joanen ministeritza, Jesusena bera dana, jentil giroan kokatzen dau, eta Israel herriaren historia konkretuan jarten dau. Baina haren helburu nagusiafede bizitzan dauka esangura edo teologi esparruan: argi azaldu nahi dauJainkoaren salbamena ez dala abstraktu edo denporaz kanpokoa, gizakiarekin bateginikoa baino. Zeintzu dira sarreran aitatzen diran pertsonaiak? Euretariko bakoi-tzak ze gizarteko indar taldean kokatzen ditugu, zein lekutan dabe eurek eragina?

Aurreko domekaren antzera, gaur Abenduko bigarrenean irakurgaiakbarri onaren iragarpena egiten dau, bizitza eta jarrerak aldatzeko,Jaunaren esanetara jarteko. Beharrezkoa dogu, datorren Jainkoari bidea erreztea, edozelako trabak albo batera itzita, datorren Jainkoarensalbazioari uko ez egiteko, lurreko mugetaraino heldu daiten.

Jainkoaren salbamena zelan ageri dan kontatu aurretik, Jesusen izate, egite etairagarpenean, ebangelistak Bateatzailearen aurkezpen berezia egiten dau. Zeintzuk dira eskeintzen diran nortasun ezaugarriak?Zein eratakoa da haren misinoa, egitekoa?Lukasek azpimarratzea nahi dau, Bateatzailea batez ere Jesusen aitzindari dalahari bidea prestatzem dotzana. Jordan inguruko basamortu ibarrean ebilela bihoz- barritzera behartzen gaitu eta damubide bataiora.Profeta honekin «Israelen denpora» amaitu da, agintzen denpora, eta denporabere betera eroana hasi «Jesusen denpora». Indarka agertzen dan denpora betea «Jainkoaren salbamenarekin betea». Eta ez judutarrentzat bakarrik. Lukasek azal-tzen dau Jesusek dakarren osasuna gizaki guztientzat dala: Jainkoa danon aldeko.

GOGOETA EGIN ETA GUARKOTU

Jesusek dakarren salbazinoa danontzat da; baina gure esku dagoela onarpena bideakekintzekin urratzeko. Bide pertsonal eta alkartekoa, oraindino arlo asko gelditzen dire-nak «urratzeko», «betetzeko», «txikitzeko», «zuzentzeko» eta «bardintzeko».

Zure aurpegi bila: Fedea «Eta danak ikusiko dabe Jainkoaren salbamena»: Zeure fede bizitzarako zer dakaresakera honek? ¿Zein da agertzen daben Jainko izatea?

Zatoz eta egin zeuk bardin: Bidezko karitatea Jauna salbatzera dator, eta beharrezkoa da prest egotea: Zeintzuk dira pertsonal edo alkarte mailan «urratu», «bete», «txikitu», «zuzendu» edo «bardindu» behar doguzan bideak?

Datorrela zure Erreinua!: Itxaropena Batzuetan etorkizuna beltz ikusten dogu. Abenduak, edozelan be, begirunea alda-tzera gonbidatzen gaitu: Gaurko ebanjelioan agertzen diren esanetatik, zeintzudira zure itxaropenari indarra emoten deutsenak? Zergaitik?

OTOITZA eta ospakizuna S

Gure egiteak ez dira nahiko Jainkoa salbamena heldu daiten. Jainkoa bera dogulagun bide zidorrak urratzeko eta berdintzeko. Horrexegaitik ezin dogu otoitz so-lasaldiei uko egin.Gure erreguak Abenduko koroiaren ondoan ipinten ditugu.Bigarren asteko kandelaren alboan idazten dogu:«Bideak urratu, itxaropenean!».Taldean komentatzen dogu otoitza.

Negu guztien bihotzean udaberri taupada bizi da,eta gau bakoitzaren sorbaldatik dator goizargi irribarretsua.

Khalil Gibran

aberrizbeitia
aberrizbeitia

Abenduko kristaua:3. Pozaldia eta ekintzak tarteka bizi ! !

HITZA gaurSofonias 3, 14-18Salmoa: Is 12,2-6Filipotarrei 4,4-7Lukas 3,10-18

IRAKURRI ETA ULERTU TESTUA

Gaurko ebanjelioan, Joan Bateatzaileak eskenaren erdigunea betetzen dau. Haren berbak bihozbarritze deia indartzen dabe eta ekintzarako adibideak eskeini,Jaunaren etorrera, gertu dagoena, aurreratzeko.

Lk 3,10-18 iragarri ondoren, haren esanahia aurkitu danon artean.

Gaurko txatalean ez da gaitza atal nagusi bi dituela konturatzea.Lehenengoan,Joanek berarengana bataiatzera etorri direnen galdera batzuei erantzuna emotendeutsela. Bigarrenean, argitzen dau zein dan bere nortasuna, Jesusi begiratuta.Jakingo zenduke testuari begiratuta non hasi eta amaitzen diran goian aitatuta-ko atal biak?Aurreko domekan ikusi genduan, Lukasek aurkeztu dau Joan Israelgo azkenen-go profeta dala, bihozbarritzera deitzen dabena. Orduan, ez da harritzekoa, harendeia entzun dabenak berak iragarritako mezuak dakarren ondorena.

Abenduko hirugarren domeka honetako liturgiak poza dariola dakar.Erantzun apraposa Jainkoaren salbamena martxan dagoela dakienenartean. Barriro Joan Bateatzailea barri onaren bozeramaile da, eta go-gora ekarten ditu horren ondorenak: bakoitzaren bizitzan onartzeaketikan, jarreretan daukan eragina

Atentzinoa deitzen dau zelan Joanek bizitza aldatzeko deia egiten daben, eta ez fede giroko edo erlijino inguruko betebeharrik ez aitatzea.Zein da Bataiatzalearen erantzuna berarengana galdezka urreratzen diren taldeei? Badauke zeozelako loturarik erantzunak eta galdetzaileen izatearekin? Joanen erabarritzeko iragarpenak honek dira: anaiartekotasuna, zuzentasuna, in-darkeri eza eta lan inguruko etika; ezaugarri honek gizaki osoari begira dagoz, etadinoe salbazinoa danontzat eskeini dala. Haren deia entzun ondoren, askok esaten da- be: Bateatzailea ez ete da itxaroten gagozan Mesias? Joanek ostera, berba lauekin esaten dau bera etorteko danaren menpe dago-ela, Jesus dala Mesias. Joanek zer dino Mesias dala eta? Eta zelan jabetzen bereizatearekin Jesus nagusi izanik?

GOGOETA EGIN ETA GAURKOTU

Jauna datorrela benetan sinisten badogu, ez da nahiko pozik egotea. Beharrezkoa da bideak erreztea. Erabarritzerako desioak ezin dira gelditu berba hutsean; egu-neroko egitekoetan agertu behar dira. Horregaitik geure buruari egin behar deutse- gun galdera honenbesteko zuzena izan behar dau: Zer egin behar dogu?

Zure arpegi bila: Fedea «Ni baino ahaltsuagoa dana dator...»: Zelan izan daitekez lagungarri Joan Ba-teatzailearen berbak, aurtengo Abenduan Jaunarekin harremanak sendotzeko?

Zatoz eta egin zeuk bardin!: Bidezko karitatea «Zer egin behar dogu?»: Zeure bizitzako arloen artetik (pertsonal, famili, fede, gizarte giro edo lan esparrukoa) saiatuko zinateke Bateatzaileari galderaren bat egitea? Antza emongo zeunke haren erantzunei?

Datorrela zure Erreinua!: Itxaropena «Herria erne egoan»: Zeintzu dira zure bizitzako desioak gaur? Lagungarri dira kristau itxaropena indartzeko edo aurrera egiteko bakarrik?

OTOITZA eta ospakizuna

Espirituaren eraginaz bateatuak gara, itxi deiogun gugan otoitz egin dagian,bihotzera eta bizitzara eroan dagigun entzun eta aztertu doguna gaurko eban-gelioan.Gure erreguekin batera irudikapena jarten dogu "Abenduko koroia". Hirugarren asteko kandelaren ondoan idatzi daikegu: "Zer egin behar dogu?"

Taldean komentatzen dogu otoitza.

Kontzientzia egokia izan ezkero poza nagusituko da. Munduan neurri bateko alaitasuna balego, egon zihur bihotz oneko gizakiak izango dabela.

Thomas de Kempis

Abenduko kristaua:4. Zoriontsuak, adimen ernekoak !

HITZA gaurMikeas 5, 1-479. Salmoa Hebertarrei 10, 5-10 Lukas 1, 39-45

IRAKURRI ETA ULERTU TESTUA

Pasarte hau, Lukasen barri onaren «haurtzaroko ebangelioa» deitzen dan atalekoa da. Osatzen daben kapituluak, pazko jazoerako argia, Jesusen haurtzaro aldira zu-zentzen dau, halan Jesusen bizitza osoan Jainkoa misterioaz beteta dagoela esate- ko kristau alkarteari.

Lk 1,39-45 Iragarri ostean, testuak zer esan nahi daben aztertuko dogu.

Mariak, ama izateko barria jaso barri, bere senitarteko Isabelengana doa «arineketan», Ga-briel aingeruak iragarria. Mariaren erantzun baikorrak Jainkoaren asmoak beteteko prest dagoela agertzen dau. Jainkoagandik «albistea» jaso dabena hor doa laster barri ona zabaltzera. Ze eragin dauka Mariaren agurrak Isabelengan? Zer dino Mariaren alde bere etxean onartzen dabenak? Eta sabelean daroan umeagaitik?Kontakizunak irakurketa bi eskeintzen ditu. Lehenengo maila, seindun dagozanandra biren arteko bat egitea. Isabelek autortzen dau Mariak bere sabelean «Jau-

Abenduko laugarren domekak Gabon giroko airea dauka.Horregaitik, gaurko irakurgaiak gertakizunen eskena tokian jartengaitue, pertsonai nagusiak aurkezten dira eta laster ospatuko dogunjaiaren barruko esangura agerian ipini berarekin jabetu gaitezan.

na» daroala eta zorionak agertzen deutsaz haren fedeak Jainkoaren asmoak egiizango direlako. Neskatila biak euren semeen misinoa aurreratzen dabe eta semeen ar- tean izango dituen harremanak barri ona agertzeko ekintzetan.Maria, salbamenbarriaren eramaile; Isabel, Mesiasen etorrerak dakarren poztasuna agertzen dau, eta apaltasuna «bere Jaunaren amak» ikustera etorteagaitik. Non agertzen da hau gaurko irakurgaian?Bigarren irakurketa, oraingoa ezkutuan, jaio bako ume bien arteko alkartzea a-gertu nahi dau, eurak eskenaren pertsonaia nagusiak direlako. Pozaren saltuakegiten dituela Joanek Jesusen Mesias izatearen barria entzun eta bera haren al- deko egin dalako.

GOGOETA EGIN ETA GAURKOTU

Abenduko pertsonaia behinenen artean dogu Maria. Hari esker, Jesusek lehenengomisiolari ibilbidea egiten dau. Berari esker, salbamenaren barria heldu jaku. Ordutikhona, gure bizitzarako sinisdunen eredu bihurtu da.

Zure arpegi bila: Fedea Isabelek Maria zoriontzen dau «sinistu dabelako»: Eta zu, pozik aurkitzen zara si- nisdun zarelako? Mariaren fedea, zertan izan daiteke EREDU guretzat?

Zoaz eta egin zeuk bardin!: Bidezkio karitatea Maria autorle eta lekuko zintzoa izan zan Barri Onaren iragarpenean:¿Zer egin leike gaur Jainkoaren salbamena gure artean agertu daiten makaltasu-nean dagozanei poza emoteko?

Datorrela zure Erreinua: Itxaropena «Jaunak esanikoa beteko da»: Jaunak bere esanak beteko dituela zenbateraino- ko konfiantza emoten deusku? ¿Noiz izan da niretzat nekezago Jaunagan konfian-tza izatea eta itxaropenari eutsi?

OTOITZA eta ospakizuna

Maria, sinisdunak, gurekin otoitzean dogu. Bere alboan Jauna ageri dala ikusten dogu eta gure eskaria hau da: lagundu eiguzu zure Semearen etorrera onartzen, alaitasun eta bihotz zabalarekin.Gure erreguekin batera irudikapena jarten dogu, "Abenduko koroia". Ondoan Mariaren irudia jarri daikegu. Laugarren asteko kandelaren gainean esaten dogu: «Zorionekoa zu, sinisdun jarrera agertu dozulako!». Taldean komentatzen dogu otoitza.

Ez ibili kanpotik, zatoz zeure senera. Gizakiaren barrenean bizi da eta egia.San Agustín

Gaur, Gabon eguna !Salbatzailea etorri da !

HITZA gaurIsaias 9,1-3.5-6 95. Salmoa Tito 2,11-14Lukas 2,1-14

IRAKURRI ETA ULERTU TESTUA

Lukasen ebajelioak Gabon eguna kontatzen dau. Idazki honek, agertzea nahi dabena, batez be, Jesusen jaiotzaren esanahia da, Jaun eta Salbatzaile, gizadi osorako.

Lk 2, 1-14 iragarri ostean, testuak zer esan nahi daben aztertuko dogu.

Jesusen jaiotza hiru txataletan azaltzen da. (Lk 2,1-20). Eurak irakurten dira Ga-beko mezan eta urtarrilaren 1ean azkena. Lehenengokoan, Lukasek bere denpo- ran gertatutako jazoerekin lotuta doan jaiotza azaltzen dau, hauxe esateko: jaiobarri honen eragina ez da bakarrik Israel herrian daukan jazokundea, gizadi osoaneragina izango daben gertakizuna. Bigarrena, (Lk 2,8-14), Jesusen jaiotzarenbarri artzainei iragarten da. Zer dino aingeruak Jesusen barri? Galdera honi erantzuna emoteko, kontutan hartu aitatzen diran izengainekoak.

Gabon gabeko meza irakurgaiak, Jainkoa gizon egitearen misteriorabegira ipinten gaitu. Agertu da eskeintza, orain gutariko bakoitzak eta kristau herriak onarpena egitea da erronka: haragi egin dana, gureartean bizi dana, munduari jakitera emon, Jesús, osasuna dogula..

Lukasen intentzinoa agerian da: argi dago nor dan jaio barria eta esanahia. Aingeruak umeari emondako izengainekoetan agertzen da. Egoki aitzeko izen-gaineko horrek, jakin behar dogu erromatar enperadoreari hola esaten jakola«salbatzaile», judutarren artean Mesias baten zain egozala aspalditik, eta Jaun-goikoari «Jauna» deitzen eutzela. Ohar honekin, Jesusi jarritako izengaineko-ekin jaso dogu zer esan nahi daben? Zelan aurreratzen dau esandakoare-kin Jesusen bizitza zelakoa izango dan? Jesusen jaiotzaren idazti hau ez da oroimen eder bat bakarrik, guretzako me-zua dakarren fede idatzia baizik. Iragarpen hau lagungarri izan daiteke aurtengoGabon jaia ospatzeko, artzainen jarrera berarekin, eta egunero agertzen dirangertakizunetan, begiak zabalik eta bihotza erne egonda bakarrik ikusi daitekeena.

GOGOETA EGIN ETA GUARKOTU

Jainkoa haragi egin da, gure izate ahula onartuta, jaio barri baten inoren beharra-ren barruan. Arduragabe izan ezik, jazoera hau guretzako dei barria bihurtzen da: gaur eguneko denporan Jesukristo ezaguna izan daiten, gizakiarentzako Salbatzai- le, itxaroten gagozan Mesias eta munduaren Jauna.

Zure arpegi bila: Fedea «Gaur, Salbatzailea jaio jaku», Jainkoaren dohaina agertu da.Autortzen dot, gaur, orain, Jaunaren askatasun bidea? Non? Zelan?

Zoaz eta egin zeuk bardin!: Bidezko karitatea Jesus gutariko bat izaten jarraitzen dau, barriro jaioten. Non aurkitzen ditut honen seinaleak? ¿Zeintzu dira eratzen ditugun seinale askatzaile eta salbatzaileak?

Datorrela zure Erreinua!: ItxaropenaLukasen jaiotza iragarpenean poztasuna da nagusi. Nire bizitzan poztasunak badauka nagusitasunik? Nondik dator Gabon jaiak ospatzeko adorea?

OTOITZA eta ospakizuna

Gabonetako Jaunaren Hitzak, gonbidatzen gaitu ez bakarrik gertatutakoa onartzen,gure bizitza haren argiarekin argitzen, esku hartzera bialtzen, baita Jainkoa gi- zon egitearen misterioa behatzen. Holan, mira eginda, hartu leike Belenera joateko erabakia, artzainen erara. Gure erreguekin batera irudikapena jarten dogu, "Abenduko koroia".Haren erdian Jesus umearen irudia ipinten dogu. Ondoan txartel baten idatzita: «Gaur Salbatzailea jaio jaku». Taldean komentatzen dogu otoitza.

Giza ezagupen betea eta askatasun ugaria Jesusengan aurkitzen dira.Laga Berari zuen zuzentasun gosearen parte izatea,baita gizadiaren onerako dogun konpromezuaren eredu.

Juan Pablo II