MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer...

16
6. ABESTI GUSTUKOA 7. JOLASAK 8. LUDOFIT 9. HOROSKOPOA 10. ERRONKA 11. ERREZETA 12. JARRAITZAILEEN MARRAZKIAK 1. BERRIA: Vigoko itsasadarratik Atlantikora hegan egin zuen ametsa 2. XERPAREN ISTORIOA 3. ELKARRIZKETA 4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK 5. AHO-KORAPILOA

Transcript of MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer...

Page 1: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

6. ABESTI GUSTUKOA7. JOLASAK8. LUDOFIT9. HOROSKOPOA10. ERRONKA 11. ERREZETA12. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK

1. BERRIA: Vigoko itsasadarratik Atlantikora hegan egin zuen ametsa2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. AHO-KORAPILOA

Page 2: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

2003ko ekainaren 15an, Vigo (Galizian dagoen

hiria), gaueko 11k aldera. Epailearen txistuaren

soinuarekin garrasi ozenak entzuten dira

gutxienez handik 5 kilometrotara. 90 minutuko

sufrimenduarekin jende askoren ametsek

hegan egiten dute. Tristura, pena, harrotasuna,

ausardia… Emozio ugarien nahaste borrastea

guztion barruan.

8000 txuriurdin Balaidos futbol zelaiko

harmailetan garrasi egiten, abesten,

animatzen. 24 jokalari eskerrak ematen txalo

zaparrada baten erdian, hunkituta, batzuk

negarrez eta besteak negar egiteko prest.

Bitartean, Celtak, txapeldunen ligarako

sailkatzea gertuago ikusten zuen eta hori izan

zen partidu berezi horren xarma. Bi taldeek

asko zuten jokoan eta euren helburuak lortu

nahi zituzten.

Borroka estua zen, 5 gol guztira, jokaldi

paregabeak, tentsio handiko momentuak,

baina amaieran markagailuan zera jartzen

zuen: Celta 3-2 Erreala. Bertakoek 3 gol

sartzea lortu zuten. Txuriurdinek, aldiz, 2 gol

bakarrik lortu zituzten; egun hartan gorriz

jantzita zihoazen, agian hori izan zen zorte

txarra eman ziguna.

Gure ludotekako astekari honetan, azken

urteetan zuetako askoren taldea denaren

momenturik garrantzitsuena gogoraraztea

gustatuko litzaiguke.

Zuetako asko ez zineten jaioak oraindik, baina

2003.urtean gure talderik

garrantzitsuenetarikoak, Errealak, Ligako

txapeldunak izateko aukera izan zuen. 80ko

hamarkadan gertatu zen bezala, Gipuzkoara

titulu garrantzitsu bat ekarri nahi zuten Raynald

Denoieuxen kuadrilak. Talde horren lana

txalotzekoa izan zen denboraldi guztian zehar,

joko eta sentsazio ia egunero oso positiboekin,

Anoetako harmailak ematen zuten

berotasunarekin babestuz eta lorpen handi

horren oinarriak jarriz.

Gure gurasoek Arconada eta abarren

hamaikakoa, buruz zekizkiten bezala, 2002-

2003 denboraldiko 11 gudari horien izenak

gure oroimenean egongo dira betirako:

Westerveld, Lopez Rekarte, Schurrer, Jauregi,

Aranzabal, Karpin, Xabi Alonso, Aranburu, De

Pedro, Nihat eta Kovacevic. Sekulako

jokalariak!!!

Page 3: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

Egun horretan gertatutakoa laburtuko dugu:

partidu polita ikusteko aukera izan genuen

baina emaitza ez zen hoberena izan.

Erreala partidu horretara iritsi zenean Real

Madrilen aurretik sailkapenean, puntu bat

gehiagorekin, hain zuzen ere. Errealak ez zuen

bere partidurik hoberena jokatu, oso indartsu

hasi zuten harren, izan ere, urduritasunaz jota

zeuden eta bere aurkariek asko zuten jokoan.

Lehenengo zatian bertako taldearena gol

bakarra ikusi genuen, hala baina, jokalari

askok ez zuten bereien mailarik hoberena

eman partiduaren garrantzia zela eta.

Bigarren zatiaren hasieran kolpe gogorra jaso

zuten jokalari txuriudinek, Celtakoak

markagailuan 2-0 jarri baitziren aurretik.

Errealaren jokalaririk biziena, Nihat zen, eta

berak sartu zuen itxaropenaren gola 65.

minutuan! Amesteko gola!

Denbora asko falta zen partidua bukatzeko eta

markagailua aldatzeko aukera zuten gure

jokalariek; baina 70.minutan 3.n gola sartu

zuten Celtakoek. Errealaren itsaropena bertan

behera gelditu zen eta bertakoen festa hasi

zen, lortuko zuten sariaren dimentsioa ikusita.

Emozio puntua mantentzeko, Nihat-ek bere

bigarren gola sartzea lortu zuen azkeneko

minutuetan, baina epailearen txistuak ametsak

amets-gaizto bihurtu zituen.

Vigoko zorigaitz horren ondorioz eta Real

Madrilen garaipenarekin, sailkapenean

aldaketa bat egon zen. Orain ez zegoen gure

esku titulua irabaztea. Izan ere, Errealak

garaipena behar zuen eta, gainera, Madrilek,

Athletiken aurka huts egitea ere beharrezkoa

zuen.

Errealak azken jardunaldi hori Anoetan jokatu

behar zuen eta bertan izugarrizko festa

antolatu zen. Bazekiten Titulua lortzea oso

zaila zela baina, ilusio handiarekin agertu

zuren. Egundoko partidua jokatu eta 3-0

irabazi zuten baina Madriletik zetozen

albisteek ez zuten festa borobiltzen lagundu

eta beraz, Errealekoentzako bertan behara

gelditu zen Ligan jokatzeko aukera.

Aurten, Kopako finala jokatzeko aukera zuen

Errealak; urte asko pasa ondoren titulu bat

lortzeko beste erronka handi bat zuen begi

bistan. Euskal derbia jokatuko zuten Athletiken

aurka, Sevillako Cartuja futbol zelaian.

Gure gaur egungo egoera ikusita, eta birus

honen garrantzia dela eta, partidu hori bertan

behera utzi dute. Ez dakigu zehazki noiz

jokatuko den, baina Gipuzkoako jarraitzaileak

beste kopa bat lortzeko ametsa izan dezakete

berriz ere. Vigotik Sevillara, ametsak egi

bihurtzen direlako!!

Page 4: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

Iepa lagunok! Gaur izugarrizko logalearekin nagoela esan beharra daukat. Zer gertatu zaidan

jakin nahi duzue? Ba berehala kontatuko dizuet, baina, ez esan ezer ere ez Naiarari, bestela

errieta egingo dit agian eta!

Gaur gauean, denak lotara joan zirenean, ni ere lotaratu egin nintzen, baina Ilargiaren argi

handiarekin, ezin nuen lorik hartu. Bueltaxka bat eman nuen nekatzeko eta errazago lo

hartzeko. Funtzionatu zuen noski, baina ez nuen lo askorik egin.

Lo nengoela, soinu bitxiak sumatzen nituen nire inguruan. Esnatu, nagiak atera eta ingurura

begira hasi nintzen, soinu hori nondik zetorren jakiteko asmoz. Baina, ez nuen ezer ere ez

desberdinik ikusten nire inguruan, aurreko gauean ez zegoenik.

Berriro ere lotara sartu nintzen eta, orduan, nire belarrietan

xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez

ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina

berriro ere, ezer ere ez. Berriz ere burua burukiaren gainean

jarriz, begiak itxi nituen. Lo hartu baino lehen, berriz ere soinuak

sumatu nituen, beraz begiak ireki eta nire sudur gainean zerbait

beltza zegoel ikusi nuen!

Izutu, zera beltz hori lurrera bota nuen eta zaunkaka hasi nintzen. Zer ote zen nire sudurrean

zegoen gauza beltz hori? Lurrera begiratu eta hantxe ikusi nuen zomorro beltz txiki bat;

kilkerra zen niri errietaka. Lasaiago nengoenez, beregana hurbildu eta lurrean etzanda jarri

nintzen, hain zen txikia!

Kaixo txiki, nor zara zu? Galdetu nion, baina ez nuen erantzunik entzuten. Zer egin nezakeen?

Orduan, ondoko zuhaitzetik osto bat hartu nuen eta turuta modura biribildu nuen. Txikitxoari

eman nion eta bertako zulo txikienetik hitz egiteko eskatu nion. Orduan bai, hori da hori buila

festa! Txikitxoa haserre zegoen lurrera bota eta bere ohearen gainean burua jarri nuelako.

Antza denez, bere ohea nire burukia zen eta!

Bat batean, txikitxoa negarrez hasi zen. Bere familia galdu zuela esan zidan eta bilatzen

lagunduko ote nion galdetu zidan, izan ere, ni bilatzailea nintzela eta inguruko mendiak ondo

ezagutzen nituela zuen entzuna. Gainera, nire izena zergatik dudan ere bazekien. Antza

denez, ospetsu egiten ari nintzen inguruko parajeetan.

Kilkerrak bere istorioa kontatu zidan: zelaiko zulotxo

batean bizi zen eta belar artean saltoka eta jolasean

ibiltzen zela bere senitartekoekin batera, kri-kri-kri

eginaz. Bat batean, ordea, bi gizon etorri eta bere

familia eta bera zeuden belardi guztia moztu zuten.

Izan ere, behiek neguan janaria edukitzeko belar

bolak egin behar zituzten.

Page 5: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

Kilker gehienek denbora izan zuten beraien zuloetan sartzeko eta gizaki horiek zapal ez

zitzaten saihesteko. Nire aurrean neun kilkerrak, aldiz, ez zuen horrelako zorte onik eduki eta

traktore baten gainean surfeatzen bukatu zuen, alde batera eta bestera. Berarentzat, zelaia

izugarrizko mundu zen eta, beraz, traktoretik jaitsi zenean, ez zekien non zegoen eta guztiz

galduta sentitu zen.

Bere familia aurkitzen lagunduko niola adierazi nion, baina, lehenik eta behin, bere izena esan

behar zidala esan nion. Bere izena, Anttoni zela esan zidan, beraz, Anttoni txikia sudur

gainean jarri eta zelaira abiatu ginen, bere familia bilatzeko asmoz.

Zelaira iritsitakoan, Anttoni kri-kri-kri eginez hasi zen,

bere familiaren erantzuna jasotzeko soinu eginez; baina

ez zegoen bere familiaren erantzunik. Bat batean,

erantzun bat entzun genuen, zelaiaren beste aldetik

zetorrena, sagarrondo baten azpitik. Korrika abiatu

nintzen bere familia zelakoan, baina, iritsi ginenean,

Anttoniren familia izan beharrean, bere lagun Anttonena

zela konturatu ginen.

Handik buru makur atera ginen eguzkia iadanik ateratzen ari zen heinean. Gure itxaropen

guztiak amaitzen ari ziren eta Anttoni geroz eta tristeago zegoen, ia negar zotinka hastear.

Etxera iristen ari ginenean, Mixu katua azaldu zitzaigun gure aurrean, bera ere buru makur;

bere sudur gainean, zomorro beltz batzuk zituelarik.

Mixurengana hurbildu ginen eta, bat batean, ohiu

mordoak entzun genituen. Nire sudur gaineko

Anttoni txikiaren familia Mixuren sudur gainean

zegoela konturatu ginen. Anttoniren bila atera eta

Mixuri laguntza eskatu ziotela konturatu ginen.

Hori da hori musu eta besarkada festa izan

zutena gure sudurren gainean; gu berriz, kilimak

aguantatzen ari ginen.

Anttoni eta familia elkartu zenean, beraien

zulotxora abiatu ziren, guri eskerrak eman

ostean. Mixu eta ni doministiku artean agurtzen saiatu ginen, baina zail xamarra egin

zitzaigun. Baina horiek dira horiek barre algarak egin genituenak!

Zorionez, Naiara, egun horretan berandu jaiki zen eta lotarako denbora

izan genuen! Hemendik aurrera, kilker bat entzuten dudan bakoitzean,

Anttoni txikia eta bere familia etorriko zaizkit burura, eta baita beraien

kilimak ere! Ondo izan Anttoni!! Zure kantuekin hartzen dut eta lo

gauero!

XERPA

Page 6: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

NAIARA ZUMETA: 26 urte, Errenteriako kobazulo batean

1.ZEIN LUDOTEKETAN EGITEN DUZU LAN?

Ni Gabierrotako Ludotekan egoten naiz,

goiko solairuan. Behekoan, ordea, Charo eta

Alex egoten dira, Gaztelekuko begirale

2. GUSTURA ARITZEN ZARA LUDOTEKAN

LANEAN?

Oso gustura aritzen naiz, batzuetan haserretu

edo errietak egiten ditudan arren, oso ondo

pasatzen dut, haurrek bizipoza ematen

didatelako, batez ere.

3. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?

ZERGATIK?

Duela urte bete, lagun batek, harri jasotzea

probatu behar zuela esan zidan eta

lagunduko ote nion galdetu zidan, bera

bakarrik ez sentitzeko. Lehenengo gauza

esan niona honakoa izan zen: ados, baina nik

ez dut probatu ere ez egingo. Oriora iritsi

ginenean, Joseba Ostolaza

entrenatzailearekin elkartu ginen. Pare bat

hitz egin eta gero, txalekoak ematen hasi

zen. Nik segituan esan nion ez nuela behar,

ni laguntzera bakarrik joana nintzela. Berak,

aldiz, janzteko eta janzteko esan zidan, eta

aspertu ninduenean, txalekoa jantzi nuen.

Biok egin genuen proba eta bioi gustatu

zitzaigun. Hori duela urte bete izan zen, eta

oraindik ere entrenatzera joaten naiz. Berriro

ere talde giroan sentitzea izugarria da eta,

gainera, nire burua zerbait lortzera behartzea

edo askotan zirikatzea ere, izugarria izaten

da. Zenbaitetan, talde kideek ere zirikatu

egiten naute, gehiago egiteko edo beraiek

bezala astakeriak egiteko.

Izugarri giro ona dago

taldekideon artean eta horregatik dut

gustuko.

4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?

ZERGATIK?

Mahai jolasak izugarri gustatzen zaizkit eta ez

dakit bakar bat aukeratzeko gai izango

nintzatekeen. "Ligretto" oso jolas polita iruditzen

zait, azkartasuna erabiltzeko eta burua lanean

jartzeko modu bikaina baita. Arazo bakarra

egoten da ni jolasetan hasten naizenean: asko

pikatzen naizela jeje eta, noski, ludotekako

haurrek hori badakite eta nahita zirikatzen naute

jejeje.

5. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?

Abesti kuttun bakarra aukeratzea ezinezko

egiten zaidala aitortu beharra daukat. Oso

musika talde onak ditugu Euskal Herrian, bai

euskaraz eta baita gaztelaniaz kantatzen

dutenak ere. Hala ere, esan beharra daukat,

Gozategi taldeak niretzako esanahi berezia

duela. Nire gurasoen garaian hasi ziren musika

egiten eta ni txikia nintzenean beraien abestiak

entzun eta kantatzen nituen. Gaur egun, ia

kontzertu guztietara joaten naiz lagunekin talde

hau entzutera. Taldeko kideak ere ezagunak

ditugu dagoeneko eta, beraz, kontzertuak eta

gero, beraiekin hitz egiten igarotzen ditugu

orduak. Niretzako esanahi berezia du, nire

gurasoek ezagutzen eta maitatzen zuten talde

bat delako eta niri ere sentimendu berdinak

sorrarazten dizkidalako.

Page 7: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

6. ZEIN DA ZURE KOLORERIK

GUSTOKOENA? ZER BURURATZEN

ZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLORE

HORRETAN PENTSATZEN DUZUNEAN?

Niri kolore ilunak gustatzen zaizkidala esan

daiteke, beltza eta morea, batez ere. Bietatik

bat aukeratu beharko banu, morea

aukeratuko nuke, baina zaila egiten zait

erabakia hartzea. Bi kolore hauen inguruan

pentsatzen dudanean burura datorkidan

lehenengo gauza nire izeba da; berak

eramaten zuen niki bat, hain zuzen ere: nikia

morea zen eta erdian, beltzez margotutako

maitagarri bat zegoen ilargi batean eserita.

7. GUSTUKO AL ZENUEN IKASTEA?

Ez, ez zitzaidan ikastea gustatzen. Gainera,

izugarri kostatzen zitzaidan gauzak ulertzea,

hizkuntzekin zerikusia zutenak, batez ere.

Ondoen egiten nuena matematika izaten zen.

Hala ere, nire amaren laguntza mordoari

esker gainditu nituen maila guztiak. Geroztik,

irakasle izatea da nire ametsa, niri bezala

kostatzen zaien ikasleei laguntzeko eta

motibatzeko arrazoiak ematen saiatzeko.

8. ETA ESKOLAKO ANEKDOTAREN BAT?

Bertan ere, denbora asko pasatzen genuen

eta kontakizun ditut. Gehien gustatzen

zaidana, ordea, honakoa da: Batxilergoko

lehenengo mailan geunden eta irteera bat

egin genuen eliza batzuk ikusteko. Atetik

lehena sartzen ni izan nitzen eta, hanka bat

sartu orduko, lurrera erori nintzen. Nire

atzekoak bakarrik ikusi ninduen, irakasleez

gain. Geroztik, gertaera hori gogoratzen

dugun aldiro, honela esaten dit nire lagunak:

"Eso si que fue llegar y basar el santo!"

9. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?

Ba espero nuena baino hobeto, egia esatea

nahi baduzue. Niri ez zait gustatzen lanetik

atera eta etxean sartzea. Niri, lagunekin

egotea gustatzen zait, orduak eta orduak; eta

etxera joaten naizenean, oso triste egoten

naiz. Horregatik espero nuen gogorragoa

egingo zitzaidala hau dena, baina, azkenean,

inork ezin du atera eta hori jakitea ere

laguntza bat da. Gainera, mendian bizi

naizenez, zelaietan edo etxe ondoko errekara

ere joan naiteke, Xerpa lagun hartuta. Beraz

oso ondo daramakidala esan nezake.

10. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?

IDEIARIK?

Nire kasuan, Xerpa dut ondoan eta baita

atera ahal izateko inguru aske bat ere; ez

dakit zer egingo nukeen hori guztia gabe.

Bestalde, etxetik lanean ari gara, bai

blogarekin eta baita astekariarekin ere. Nire

lana astekaria sortzea denez, aste guztirako

lana edukitzen dut gehienetan, berriak

bilatzen eta Xerpari bere istorioak idazteko

entzuten, batez ere, berak bere hanka

handiekin ezin baititu ordenagailuko teklak

behar bezala zapaldu eta! Ideiarik? Noski,

ideia mordo bat ditut! Oraingoz blogean

jartzen ari gara guztiak, zuek ere egin ahal

izateko!

Page 8: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

11. ZER DA GEHIEN BOTATZEN DUZUNA

FALTAN?

Amona eta lehengusu txikiak ikustera joatea!

Baita lagunekin egotea ere! Bestalde,

mendian lasai-lasai egotea ere faltan

botatzen dut, eguraldi ona egiten duenean,

batez ere. Izugarrizko planak genituen

egiteko eta, bat batean eten egin zirenez,

horiek botatzen ditut faltan gehien.

Ingurukoak besarkatzea da, ordea, gehien-

gehien faltan botatzen dudana, dudarik egin

gabe.

12. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETA

HERRIKOENTZAKO?

Errenteriako eta inguruko haur guztiei mezu

bakar bat helaraztea zaila da, baina, animo

asko bidali nahiko nieke, irakasleek bidaltzen

dizkieten lan mordoak egiteko, batez ere.

Gainera, konfinamenduko arauak oso oso

ondo errespetatzen ari direla eta bukaera arte

berdin jarraitzeko esan nahiko nieke. Zuei

esker, kutsatu gutxiago daudelako, mila

esker! Eta muxu handi bat Xerpa eta

Naiararen partez!

ETA AURREKO ASTEANITZIARREK ASKO HITZ EGITEN

ZUELA ESATEN NUEN…NAIARA OKERRAGOA DELA

ONARTZEN DUT BAI!!!

Page 9: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

• Umea bere aitari:

- Aita, aita! Utziko didazu telebista ikusten?

- Bai, noski! Baina pizten ez!!

• Ibaien hilobia, arrainen habia, igartzeko

errazegia. Zer da?

ERANTZUNA: Itsasoa

Bitxilore lorebitxi

patxi pitxi

bitxilore

batzen biltzen

zortzi lore

Page 10: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

ZARENA ZARELAKO

Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako

Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu

Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu

Zuk, zeure kabia hornituzHitz merke ta txiroez at

Jaten eman buruari, ez inori, zeuri betiJakin zuloan topatzen

Barnetik ateratzenZeharko, itzuliko, garrasika

Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako

Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu

Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu

Segi, zuzen bide ertzeanGaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko

Atzera ez begiratzekoEgunez egun zihur

Nahi hura ikusten duguEz arduratu, irtenbiderik ez badu

Ustez jakin badakizuNolakoa zaren zu

Galdetuz gero akabo, mututa, ixilik, zeroJaklin ezean onartuUste ere ezin dela

Izan, sinestu, aitortu, ezagutu

Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako

Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu

Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu

Segi, zuzen bide ertzeanGaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko

Atzera ez begiratzekoEgunez egun zihur

Nahi hura ikusten duguEz arduratu, irtenbiderik ez badu

https://www.youtube.com/watch?v=lw-5_-6Jl9E (SUGAN)

https://www.youtube.com/watch?v=1gfZ-huXlYU (GOAZEN)

Page 11: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,
Page 12: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

SASKIBALOIA ETXEAN

Oraingo honetan saski, ontzi edo kaxa bat eta etxean dugun baloi edo pilota bigun bat

beharko ditugu. Biguna? Bai, biguna erabiliko dugu. Etxean gaudenez, kontu handiz ibili

beharko dugu eta!

Saskia guk nahi dugun gelako iskina batean jarriko dugu. Gu, ordea, 5 pausu atzerago

kokatuko gara eta distantzia honetatik botako dugu baloia. Minutu batean zenbat aldiz izango

zara gai baloia saskiratzeko?

• Aukera badugu (inguruan ez badugu puskatu daitekeen ezer) eta zailagoa izan

dadin nahi badugu, begiak zapi batekin estaliko ditugu. Saiatuko al gara ezer ere ez

ikusi gabe baloia saskiratzen?

Page 13: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren18ra

Zure makilarekin kontuz ibili beharko zenuke,izan ere, badakizu zuk baino begi gutxiagodituela, ezta? Norbait jo ezkero, haserretuegingo zaizu.

GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20ra

Beti txapela erabiltzen duzunez, ez duzu orraztubeharrik izango eta beraz, ile-apaindegietandiru gutxiago gastatzen duzula esan daiteke.

HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20ra

Zu eta Sugaarren arteko harrapaketa jolasaikusi nahiko nuke, kobazuloetako zulo txikiguztietatik barrena sugeen antzera ibiliko zareteeta.

LAMIA

Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra

Udara jada ate joka dugu. Nik ere zure inguruanbizi nahiko nuke, beti erreka iskinetan, itzaletan,fresko-fresko egongo zara eta!

BASAJAUN

Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra

Eguraldi txarra dagoenean, trumoiartean zure oihuak entzuten dira.Eztarria urartu dadin ekiditeko,eztia ona dela diote askok;probatu egin beharko zenuke.

BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra

Herensugea eta Sugaar kontrolatu beharkodituzu, harrapaketetan jolasten hasten direneankobazuloko iskina guztiak erre eta haustendituzte eta!

GAUEKO

Uztailaren 21etik abuztuaren21era

Kontuz eguzkilorearekin, zu uxatzekojarritakoak dira eta. Horrelako batekintopatzen bazara, Galtzagorriei laguntzaeskatu kentzeko, beren txikitasunean ez dituinork ikusiko eta,

JENTILAK

Abuztuaren 22tik irailaren 22ra

Zure larrua potoloegia da azkenaldian egiten duen beroa kontuan

hartuta. Eskatu Mariri udararako arropafreskoagoa egiteko laguntza, bestela kiskalikozara eta!

AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra

Mari gaixo dagoenean, ingurukoak zuremenpe jartzen dira eta ardura hau osogarrantzitsua da. Pentsatu ondo zer egitenduzun une oro, hanka ez sartzeko.

MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra

Eguzkia eta euria nahastean,ortzdarra ateratzen da eta hau zure lana delauste dut. Mila esker egun horiek politagoakegiteagatik. Zure magiak beti harritzen nau.

ZIRIPOT

Azaroaren 23tik abenduaren20ra

Herritarrek ematen dizuten janari mordoarekinkontuz ibili beharko zenuke, azken aldianizugarrizko betekadak egiten dituzu etaazkenean tripako minak jota bukatuko duzu.

SUGAARAbenduaren 20tikurtarrilaren 19ra

Gauetan, iluntasunean, izar uso bat ikustendudanean, batzuetan zu zarela iruditzen zait,zure hegan egiteko ahalmenarekin eta duzunsuarekin, kometa dirudizu eta!

Page 14: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

TXAPA TXAPELKETA EZBERDINAK

Materiala:

• Txapak (5 pertsona bakoitzeko)

• Komuneko tutuak

• 2 ur-botila

• Lurrean marrak markatzeko zinta edo igeltsua

• Edalontzi bat

1. Erronka: Bakoitzari 5 txapa banatu eta gero, komuneko tutuaren aurrean kokatuko gara

(tutua etzanda egongo da kokatuta). Tutuaren atzean bi botilak porteria baten antzera

jarriko ditugu. Txapa hatzarekin joko dugu eta komuneko tutuaren barrutik pasa behar du

porteriara sartu aurretik. Jokalari bakoitzak 5 saiakera izango ditu. Animo ekipo!!!

2. Erronka: Bakoitzak 5 txapa izango ditu eta bere

aurrean edalontzi bat kokatuko du, metro erdiko

distantziarekin. Txapa lurraren kontra botako dugu

eta txapak lurraren aurka salto bat egin ondoren,

edalontzi barruan sartu beharko du. Ea zenbat

aldiz saskira dezakezun jarraian!!

3. Erronka: Punteria jolas honetan, txapa bakoitza marra baten gainean jarriko dugu.

Aurreko jolasean bezala, txapa hatzarekin jotzean, marra gainean uzten saiatuko gara.

Marra gainean uzten dugunean, puntua lortuko dugu.

Aldaera: Binaka jolasten badugu, jokalari

bakoitzak bere txapak margotu edo markatuko

ditu. Marrak markatu beharrean borobilak

egingo ditugu bata bestearen barruan, irudian

ikus daitekeen moduan. Txikiena puntuazio

handiena izango duena da, eta besteek balio

txikiagoa edukiko dute.

Page 15: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

ZEINEN GOZOA!! ON EGIN!

Page 16: MARRAZKIAK - WordPress.com · 2020. 5. 22. · xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina berriro ere,

ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,

[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE,

ZUEN IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!