IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua...

5
Nondik datorkizu musika zaletasuna? Txikitan jada musika asko maite nuen baina nire buruan ez zen sartzen musika ene ogibi- dea izatea. Zaletasuna aittuna Urbanorengan- dik jaso nuen. Berak Etxarriko musika banda eratu zuen, beste lagun batzuekin batera, 1925ean, eta Etxarriko koroan ere baxua zen, kantaria. Iparragirreren kantuak abesten ziz- kidan. Lanbidez zurgina zen eta, jubilatutako- an, harekin eta amiñarekin ordu asko pasa- tzen nuen etxe berean bizi ginelako, haiek bigarren solairuan eta gu lehenean. Haiekin Haurtxo polita ikasi nuen, nire lehen abestia. Nire oroimena hori da: hizketan eta abesten batera hasi nintzela. Gero musika klaseak hartzen hasi nintzen 6 urterekin, Patxiku Urrestarazu aittunaren lagun batekin, eta gero solfeoa eta txistua. 10 urterekin Altsasu- ra joaten nintzen pianoa eta solfeoa ikastera. 15 urterekin Etxarriko abesbatzan hasi nin- tzen kantari eta 16rekin hona etorri nintzen ikastera. Eta zer dela eta ikasi zenuen Zuzenbidea? Musika betidanik izan da oso garrantzitsua niretzat, baina sekula ere ez nuen pentsatu profesionalki honetan aritzea eta horregatik unibertsitatera joan nintzen. Historia eta Geografiaren eta Zuzenbidearen artean zalantzan ibili eta azkenean bigarrena hautatu nuen. Deustun onartu ninduten Finantza Zuzenbidea egiteko, orduan modan zegoena. Baina ni hemen pianoa eta harmonia ikasten ari nintzenez, erabaki nuen hemengo Opuse- ko unibertsitatean ikastea. Zuzenbidean nen- bilelarik, Etxarriko abesbatzako zuzendariak utzi zuen eta niri esan zidaten postu hori har- tzeko beste bat etorri artio. Eta gaur egun arte. Egia da Zuzenbidearen hirugarren edo laugarren urtean esan nuela “hau ez da nire- tzako modukoa, baina bukatuko dut”; gura- soak hor ari ziren ordaintzen eta nik hasitako guztia bukatzen saiatu naiz beti. 20 urterekin konturatu nintzen musikatik bizi nahi nuela. Ikastaroak eta ikastaroak egiten hasi nintzen eta bitartean musika klaseak ematen Etxarri- ko Musika Eskolan. Kantu eta Solfeo irakasle tituluak lortu nituen baina ikusten nuen zuzendaritza formakuntza zehatzagoa behar nuela. Horregatik 2001ean Koru Zuzendari- tza ikasketak egitera joan nintzen Donostiara, Musikenera, 2006ra arte. Goi mailako zuzendari izateko formakuntza nola lortzen da? Musikenekoaz gain, ikastaro pila egin ditut Madrilen, Cartagenan, Hungarian, Alema- nian… Irakasle asko izan ditut. Munduko onenetakoak hainbatetan, baina ikastaro laburrak izan dira, gehienbat. Ez da berdina kontserbatorioan eskaintzen den formakun- tza, horregatik bost urtez Musikenen ikasi ahal izatea izugarria izan zen. Orain jarraitzen dut joaten batez ere Orkestra Zuzendaritza ikastaroetara. Apustu zaila da, batez ere zuzendaritzatik bizi nahi baduzu. Euskal Herrian eta Estatu osoan oso jende gutxi bizi gara honetatik. Ez dakit 25 bat lagun izanen garen osotara. 10 2013KO MARTXOAREN 3A NORTASUN AGIRIA Igor Ijurra, Etxarri Aranatzen sortua, 1973ko garagarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koru zuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 bat baino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea, hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko zuzendaritza ikastaroetako ohiko irakaslea. Zuzenbidean lizentziaduna eta lizentziarik ez duen irrati bateko kolaboratzaile fina: Iruñerriko Euskalerria Irratian musika klasikoari buruzko dibulgazio saioa egiten du. Eta gauza guztien gainetik, bi haurren aitatxo alaia. «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ahotsean, zegoen» Iruñeko Orfeoia Gaztelu Plazatik Europa eta AEBetara katapultatu duen zuzendaria. IGOR IJURRA | REYES ILINTXETA | Argazkiak: Dani Blanco PERTSONAIA

Transcript of IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua...

Page 1: IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua Estatuan. Baina orain lan handia egin behar da, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte

Nondik datorkizu musika zaletasuna?Txikitan jada musika asko maite nuen bainanire buruan ez zen sartzen musika ene ogibi-dea izatea. Zaletasuna aittuna Urbanorengan-dik jaso nuen. Berak Etxarriko musika bandaeratu zuen, beste lagun batzuekin batera,1925ean, eta Etxarriko koroan ere baxua zen,kantaria. Iparragirreren kantuak abesten ziz-kidan. Lanbidez zurgina zen eta, jubilatutako-an, harekin eta amiñarekin ordu asko pasa-tzen nuen etxe berean bizi ginelako, haiekbigarren solairuan eta gu lehenean. HaiekinHaurtxo polita ikasi nuen, nire lehen abestia.Nire oroimena hori da: hizketan eta abestenbatera hasi nintzela. Gero musika klaseakhartzen hasi nintzen 6 urterekin, PatxikuUrrestarazu aittunaren lagun batekin, etagero solfeoa eta txistua. 10 urterekin Altsasu-ra joaten nintzen pianoa eta solfeoa ikastera.15 urterekin Etxarriko abesbatzan hasi nin-tzen kantari eta 16rekin hona etorri nintzenikastera.

Eta zer dela eta ikasi zenuen Zuzenbidea?Musika betidanik izan da oso garrantzitsuaniretzat, baina sekula ere ez nuen pentsatuprofesionalki honetan aritzea eta horregatikunibertsitatera joan nintzen. Historia etaGeografiaren eta Zuzenbidearen arteanzalantzan ibili eta azkenean bigarrena hautatunuen. Deustun onartu ninduten FinantzaZuzenbidea egiteko, orduan modan zegoena.Baina ni hemen pianoa eta harmonia ikastenari nintzenez, erabaki nuen hemengo Opuse-ko unibertsitatean ikastea. Zuzenbidean nen-bilelarik, Etxarriko abesbatzako zuzendariakutzi zuen eta niri esan zidaten postu hori har-tzeko beste bat etorri artio. Eta gaur egunarte. Egia da Zuzenbidearen hirugarren edolaugarren urtean esan nuela “hau ez da nire-tzako modukoa, baina bukatuko dut”; gura-soak hor ari ziren ordaintzen eta nik hasitako

guztia bukatzen saiatu naiz beti. 20 urterekinkonturatu nintzen musikatik bizi nahi nuela.Ikastaroak eta ikastaroak egiten hasi nintzeneta bitartean musika klaseak ematen Etxarri-ko Musika Eskolan. Kantu eta Solfeo irakasletituluak lortu nituen baina ikusten nuenzuzendaritza formakuntza zehatzagoa beharnuela. Horregatik 2001ean Koru Zuzendari-tza ikasketak egitera joan nintzen Donostiara,Musikenera, 2006ra arte.

Goi mailako zuzendari izateko formakuntzanola lortzen da? Musikenekoaz gain, ikastaro pila egin ditutMadrilen, Cartagenan, Hungarian, Alema-nian… Irakasle asko izan ditut. Mundukoonenetakoak hainbatetan, baina ikastarolaburrak izan dira, gehienbat. Ez da berdinakontserbatorioan eskaintzen den formakun-tza, horregatik bost urtez Musikenen ikasiahal izatea izugarria izan zen. Orain jarraitzendut joaten batez ere Orkestra Zuzendaritzaikastaroetara. Apustu zaila da, batez erezuzendaritzatik bizi nahi baduzu. EuskalHerrian eta Estatu osoan oso jende gutxi bizigara honetatik. Ez dakit 25 bat lagun izanengaren osotara.

�10 2013KO MARTXOAREN 3A

NORTASUN AGIRIA

Igor Ijurra, Etxarri Aranatzen sortua, 1973kogaragarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koruzuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 batbaino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea,hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen Elkartekozuzendaritza ikastaroetako ohiko irakaslea. Zuzenbideanlizentziaduna eta lizentziarik ez duen irrati batekokolaboratzaile fina: Iruñerriko Euskalerria Irratian musikaklasikoari buruzko dibulgazio saioa egiten du. Eta gauzaguztien gainetik, bi haurren aitatxo alaia.

«Lehen musika norberaren baitan,batez ere ahotsean, zegoen»

Iruñeko Orfeoia Gaztelu Plazatik Europa eta AEBetara katapultatu duen zuzendaria.

IGOR IJURRA

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

PERTSONAIA

Page 2: IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua Estatuan. Baina orain lan handia egin behar da, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte
Page 3: IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua Estatuan. Baina orain lan handia egin behar da, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte

IGOR IJURRA

2005ean Iruñeko Orfeoira iritsi zinen, aldaketahandia?Bai, noski. Iruñeko Orfeoia eta Iruñeko Gan-bera Abesbatzari instituzio koru deitzen diet.Ez dira soilik abesbatzak, instituzio kulturalakbaizik. Hemendik bi urtera 150 urte betekoditugu eta Ganbera Abesbatzak ia 60 ditu.Honek ez du esan nahi besteak baino hobeakedo txarragoak direnik, desberdinak baizik.Beste dimentsio bat da. Aldizkarietan, telebis-tan, badugu tartetxo bat eta, tamalez, besteabesbatzek hori ez dute. Gure jarduerak ikus-mina sortzen du. Lan moldeak ere oso desber-dinak dira. Etxarrin ohituta nengoen koruertain batera, 50-55 lagunekoa, eta hau 100laguneko abesbatza da. Musikalki eta pertso-nalki eramateko zailagoa da. Errepertorioa ereoso desberdina da. Aipagarria da koru ez pro-fesionala garela, amateurra, eta Orkestra Profe-sionalen Sarean sartuta gaudela. Horrek esannahi du kantarien ogibidea ez dela musika,baina zuzendari batek zuzentzen gaituenmomentuan ez dela oroitzen hau argiketariadenik, bestea etxekoandrea edo abokatua. Kali-tate profesionala eskatzen digu eta gauza politabezain zaila da hori dena uztartzen saiatzea.

Zuzendari handiekin orpoz orpo lanean, zerikasi duzu?

Zuzendari handi horiek gehienetan psikolo-go onak direla. Musikaz jakitea bezain garran-tzitsua da hori. Eta ikasi dut, bestalde, zuzen-dari gorenak direnak oso pertsona umilak erebadirela, errespetu handikoak.

Zer falta zaizu ikasteko musika munduan?Gehiena. Zenbat eta gehiago jakin, are etagehiago ohartzen zara zeinen gutxi dakizun.Nik musikan errepertorio gehiena ezin dutegin. Zatitxo bat besterik ez. Zuzendari bezalaorain beharko nuke a capella piezak egitekodenbora gehiago. Eta berdin gertatzen zaitmusika barroko edo Berpizkundekoarekin.Hain da zabala errepertorioa! Milioika obrakoral daude. Musikariak beti ikasten egonbehar du, hil arte. Fonetikaren aldetik, adibi-dez, hizkuntza desberdinetan ahoskatzen ikasibehar duzu. Guk alemanez, euskaraz, gaztela-niaz, errusieraz, latinez… kantatzen dugu.Latinak, adibidez, ahoskera desberdinak dauz-ka: italiar, frantziar, espainiar, aleman erara…New Yorken eskaini genuen Carmina Buranaalemaniar erara egin genuen. Orain frantsesaikasten ari naiz. Eta gauza gehiago beharkonuke: harmonia eta kontrapuntua berriz ikasi,eta kantua ere bai. Badaramazkit zazpi urteikasi gabe eta beharko nuke hamabost eguneroedo, irakasle batengana joan eta ahotsa ongi

10-15“Kirolean bezala25 urterekinabesten hasteaberandu ibiltzeada. 10 edo 15urterekin hasibehar da etaozenki abestubehar da, laugarrasi bota,kalean jolastu…”.

Page 4: IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua Estatuan. Baina orain lan handia egin behar da, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte

landu beti fin eta prest izateko. Gorputz arike-ta bezalakoa da hori.

Zer nahiko zenuke egin Orfeoian?Musika garaikide gehiago. Bai orkestrarekin,bai a capella erara ere, baina horretarako den-bora gehiago beharko genuke. Bestalde, guribeti eskatzen digute betiko errepertorioa.Estandarra. Beti ari gara bueltaka egile eta lanberdinen inguruan: Beethoven, Mozart,Brahms… Asko gustatzen zaizkit egile hauek,baina interesgarria izanen zen, era berean, lan-tzen ez den errepertorioa hartzea. Eta EuskalHerriko eta Nafarroako konpositoreen obrakinterpretatzea. Horretan ari naiz. Azkenurteotan, adibidez, Lorenzo Ondarraren obradezente mustu ditugu eta aurten ere JoséAntonio Huarte, Orfeoiko zuzendaria izanda-koa omenduko du Nafarroako AbesbatzenElkarteak eta hori dela-eta kontzertua eskaini-ko dugu Katedraleko errefektorioan maiatza-ren 18an. Hainbat konpositore nafarren abes-tiak izanen dira eta Huarteren bi obra,gutxienez, mustuko ditugu. Horretaz gain gus-tatuko litzaidake konpositoreekin hitz egin etaobra berriak eskatzea, baina horretarako den-bora eta diru gutxi dugu. Orkestrek ere ez duteerrepertorioa berritu nahi. Hor sumatzen dutzuzendari eta kudeatzaileek egun daukatenpublikoa mantendu nahi dutela, eta publikohori, gehienbat, oso kontserbadorea da.

Murrizketek eragin handia izan dute Orfeoian?Beste batzuekin alderatuz, ezin kexa gaitezke,baina hala ere, Estatuko laguntzak, guretzakodiru sarreren %20 zena, desagertu egin dira.Gainerakoa, Nafarroako Gobernutik jaso-tzen dugun %60 eta Iruñetik hartzen dugun%20 mantentzen da, oraingoz, eta hau dagarrantzitsuena. Partiturak, diskoak edomateriala erosteko erabat murriztua duguaurrekontua, beraz obra berriak enkargatzea,momentuz, pentsaezina da.

Musika kontuetan aitzindaria izan da Nafarroaurte luzeetan.Bai, 1960ko hamarkadan Iruñeko Kontserba-torioa bide erakuslea izan zen, edota Orfeoiabera ere bai. Hau izan zen, adibide moduan,emakumeak onartu zituen bigarren koruaEstatuan. Baina orain lan handia egin beharda, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte batekmusika klasikora jotzea ez da gauza arruntena.Errazagoa da musika hori dastatzea 30 edo 40urte duzunean. Gainera gaur egun pop etakontsumorako musikaren bonbardaketa ikara-garria dugu. Kontua ez da klasikoa eta moder-noa lehian jartzea. Ni oso rockeroa naiz etaheavya asko gustatzen zait. Onena litzatekegazteei eskaintza zabalagoa ematea. Gure alde-

tik egin behar duguna da errepertorioak berri-tu. Haurrengan eta gazteengan gehiago pen-tsatu eta haientzako gauzak egin. Hor erronkahandia dugu. Argi dago zuzendariak abesba-tzetako eta orkestretako motorrak garela.Tamalez zuzendari batzuk oso lasai bizi diraeta bultzada handiagoa beharko luketela ikus-ten da. Zuzendaria izatea zaila da eta askotanmusu-truk egiten den lana da, baina aferamusikarion eskutan dago.

Garai batean asko kantatzen zen, orain zerga-tik ez?Hor min handia egin digu diskoak, batez ere60ko hamarkadatik hona. Lehen musika nor-beraren baitan, batez ere ahotsean, zegoen.Elizan kantatzen zen eta musika giro handiazegoen: XIX. mendean sortutako banda mili-tar asko zegoen, adibidez, hemen Iruñean,geroko txaranga eta orkestren jatorria izanzirenak. Oro har, Euskal Herrian asko kantatuizan da kalean, Eguberritan, Santa Agedan edoSan Juan bezperan. Etxean ere ohitura zegoen,bertsolaritza bizi-bizi egon da, jotak beste tokibatzuetan… Ahozko tradizio sendoa izandugu mendeetan. Baina diskoa iritsi zeneanikusi genuen guk gerorrek musika egin beha-rrean, aski dela botoitxo bat sakatzea musikaizateko. Horretaz gain estilo haustura ekarrizuen biniloak: doinu berri eta politak, rock androla eta abar. Bestalde, euskara galdu denherrietan galdu da kultura, aitona-amonengan-dik ilobetara datorren transmisioaren sokahori eten delako. Erronkari, Jaurrieta, Abau-rregainean… zenbat melodia jaso diren, orainbertako jendeak ezagutzen ez dituenak! Erre-

2013KO MARTXOAREN 3A 13�

Ametsa“Mundukoorkestra zuzendarionenetakobatzuekin aritzekoaukera izan duguazken urteotan.Buruz buru haiekinegon. Hitz egin.Nola zuzentzenduten ikusi, ikasi,entzun…Psikologikoki nolaegiten duten lan,nola kudeatzenduten hori guztia.Oso esperientziapolita da. RafaelFrühbeck deBurgos, New YorkPhilharmonic edoValery Gergievhandiekin aritugara lanean.Horiek guztiakdiskoetan dauzkat,eta haiekin lanegiteko aukeraizan dut!”.

Elkarrizketa Iruñeko Orfeoiaren egoitzan egin dugu, Iruñeko GaztelukoPlazan. Ijurrak azaldu digunez, torilen etxea omen zen eraikin hau:“Hemendik askatzen zituzten gero plazan toreatuko zituzten zezenak.Solairu honen azpian Café Vienés zegoen, Hemingwayk, besteakbeste, ederki ezagutzen zuena. A zer alea, Hemingway hori! Esatendutenez ez omen zuen inoiz ezer ordaintzen”.

Page 5: IGOR IJURRA «Lehen musika norberaren baitan, batez ere ...emakumeak onartu zituen bigarren korua Estatuan. Baina orain lan handia egin behar da, batez ere gazteak erakartzeko. Gazte

pertorioa, beraz, galdu egin da.Hemen harrobiak elizak izandira. Orain elizak hutsik daudeeta parrokietako koruetan eregero eta jende gutxiago. Musikaeskoletan badira abesbatzak edoeskolaniak, baina askotan dira“mariak”, baliorik gabeko ikas-gaiak. Instrumentuei garrantzihandiagoa eman zaie azken 20urteotan. Solfeoan ere irakurke-ta musikala asko egiten da bainaabestu gutxi. Haurrak edo gaz-teak garenean ez badugu abes-ten, ohitura hori ez dugu lortu-ko. Lehen haurrak etxeanzaletzen ziren, gero elizan, koa-drilan, kalean… abesten zuten.Eta noski, ahotsa lantzen ezbada, tresna hori ez da menpera-tzen. Nik askotan esaten dietabeslariei: “Nola nabari denzuek ez zaretela kalean jolaseanibili herrietan egiten den bezala.Ez dakizue garrasi egiten”.

Eta belarri ona izatea ere beha-rrezkoa da kantatzeko, ezta?Belarria ere lantzen da. Nik eza-gutzen ditut belarri kaskarrare-kin abesbatzan hasi zirenak etaorain oso ondo abesten dutenak.Badira kasuak eta kasuak, abesla-rien artean bada denetarik.

Gaur egun jendaurrean aritzekoeta komunikazio lanetan, ahotsaongi lantzeari garrantzia ematenzaio.Baina hori ez da berria. Grekoeketa erromatarrek erretorikabikain lantzen zuten. Aurreanduguna konbentzitzeko dugunteknika multzoa da erretorika eta horrenbarruan ahotsaren erabilera dago. Oso munduaberatsa da. Ahots baten kolorea eta musikaoso garrantzitsuak dira. Badira hizlariak, esata-riak, irakasleak, politikariak ahotsa ongi jorra-tzen dutenak. Azken urteotan grabeago hitzegiteko joera dago, ozenago baina grabeago.

Eta guk zergatik hitz egiten dugu horren ozenki? Ez dut ikerketa seriorik eginik horren ingu-ruan, baina nik uste dut hori gure sistemabokalikoarekin lotua dagoela. Gazteleran,euskaran, italieran bost bokal daude eta ire-kiak gainera. Joan toki hauetara eta neurtudezibelioak. Hizkuntzaz gain, faktore kultu-ralak, klimatikoak eta bestelakoak ere badira,noski. Guk, euskaldunok, -tz -ts eta halako

beste soinuak ditugu, aurreanegiten direnak, eta honek lagun-tzen digu soinua aurrera erama-ten eta ozenago hitz egiten.

Carmina Burana kantatarekinmuga guztiak hautsi dituzue. Carmina Burana proiektu hone-kin 2009an hasi ginen. Bosturteko egitasmoa da eta hirupartaide gaude: Fura dels baus,Kataluniako produktore batzuketa Orfeoia. Produkzio honetandiru inbertsioa egin genuen.Donostian hasi eta lehen biurteetan emanaldi askotxo egingenuen. Orain moteldu egin dakrisia dela eta. Honek izenaeman digu, mundu osoan ezagu-tarazi gaitu. Eta, era berean,bidea ireki zigun 2009an Gergie-vekin lan egiteko eta 2010ean, bialdiz, Estatu Batuetara joateko,Washington eta New Yorkera.Orfeoian sartu nintzenean plan-teatu nuen lehenbiziko bi urtee-tan korua sendotzea, jendegehiago sartzea eta maneiatzenikastea, gero Estatu mailakohemengo sarean postu bat har-tzea zen helburua eta, modunaturalean, Frantzian sartzenhastea. Baina proiektu honekingure pausoak jauzi bihurtu dira.Frantziara baino lehenago Esta-tu Batuetara joan gara. Denaden, nahiz eta Carnegie Hallenkantatu, ez dugu ahaztu beharnortzuk garen: koru amateur batgoraldi eta beherakadekin.

Eta une honetan zer duzue egu-tegian?

Abeslariz duela bi urte baino okerragogabiltza orain. Krisia dela-eta batzuek utziegin behar izan dute. Uste dut gazte abesba-tzatik zortzi-hamar lagun igoko direla urtebukaerarako eta hor berriro gora joanengarela pixka batean. Momentu larrian gaudeguztiok, baina momentu politean. AurtenFilarmonia Orkestrarekin arituko garaMadrilen, Esa-Pekka Salonen zuzendari fin-landiarrarekin ere lan eginen dugu, Bordele-ra joanen gara irailean, Oviedora Carminare-kin… Eta hemendik bi urtera gure 150.urteurrena. Horretarako proiek-tu politak ditugu, baina buruagaldu gabe, lurra ukituz eta jakin-da ez garela munduko korurikonena. n

�14 2013KO MARTXOAREN 3A

IGOR IJURRA

AZKEN HITZA

“Duela ez urte asko arte, udal askok organis-ta ordaintzen zuten. Zenbat idazkari organojotzaile izan dira? Edo apaiz berria beharzenean herrian, musika zekien bat bidaltzeaeskatzen zuten organoa jotzeko, koruazuzentzeko edota klaseak emateko. Gauregun musika eskolak daude, baina laguntzagehiago behar dute. Baina zer espero deza-kegu? Diru asko egon denean ez da egin,beraz orain krisiarekin gutxiago! Nik denaden zuzendariak animatu nahi ditut: lanaegin eta kementsuak izan daitezen, gu bai-kara koru baten %75a”.

Krisia