GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre...

21
GUÍA03 NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA ESKALADA

Transcript of GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre...

Page 1: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

GUÍA03NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

ESKALADA

Page 2: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki
Page 3: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

2

AURKIBIDEA

00 SARRERA 3

01 ALDEZ AURREKO SASOI FISIKOA 4

02 MATERIALA 6

03 NATURA INGURUNEAREN EZAGUTZA 11

04 METEREOLOGIA 12

05 LEHEN LAGUNTZAK 13

06 PRESTAKUNTZA FISIKOA 14

07 ELIKADURA ETA HIDRATAZAIOA ARIKETAN ZEHAR 15

08 LESIOEN PROFILAXIA 16

09 JOKABIDE KODEA 18

10 JARDUNAL DIAREN AURREKO ETA BITARTEKO SEGURTASUN

NEURRIEN LABURPENA 19

Page 4: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

00 SARRERAGidaliburu honek segurtasunez ez ezik, inguruarekiko eta beste eska-latzaileekiko errespetuaz ere eskaladan nola aritu irakatsi nahi du.

Eskalatzeko moduak ugari izan arren, oraingoan kirol eskaladaz ardu-ratuko gara.

Kirol eskalada gora egiteko lokarri naturalak besterik erabiltzen ez dituena dugu. Segurtasun guneak, horman aldez aurretik jarriak, soka eta mosketoiak, seguritate tresnak baino ez dira. Beraz, igotzeko ez dira erabili behar. Igoera “garbia” da, segurtasun guneetatik zintzilika-tu gabe eta erorketarik gabe egiten dena.

Gidaliburu honetan erabili beharreko materialari buruzko informazioa ez ezik, ingurunea eta hegaztien habiagintzarengatiko murritzaldiak errespetatzeko bidea ere aurkituko duzu.

idaliburu hau eskalatzaile berrientzat, kirol ekitaldietarako begirale-entzat eta kirol eskaladaren mundua ezagutu nahi duen ororentzat egokia da.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

3

Page 5: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

01 ALDEZ AURREKO SASOI FISIKOAEskalatzaileak aldez aurreko arazo fisikorik ez badu, ez da berariazko egoera fisikorik behar.

Pisuaren eta indarraren arteko erlazioa alde duten pertsonek eskaladan hasteko abantaila handiak izango dituztela jakin behar da. Oreka, keme-na eta gaitasun teknikoa ere garrantzitsuak dira.

Osasun azterketa egitea komenigarria da.

1. Edozein gaixotasun, lesio edo kardiopatia, aritzean eskalatzailearen-tzat eta beste taldekideentzat arriskutsua gerta litekeena ezagutzea. Askotan, arriskutsuak gerta daitezkeen egoerak esfortzu handiko aldie-tan suertatzen dira.

2. Medikuntzak jardun fisikorakoa aholkatzen ez dituen gaixotasunak, betierekoak zein iragankorrak, zehaztea.

3. Zenbait kiroletan arriskutsu gerta daitezkeen pertsonak baztertzea.

4. Egin beharreko ahaleginerako pertsonak duen gaitasuna eta egokit-ze maila ezagutzea. Honek eskalatzaileari horman gora egiteko dituen muga fisikoak ezagutzen lagun diezaioke.

5. Antolatutako kirol programetarako legezko eta segurtasun arauak betetzea.

Gazte osasuntsu eta kirolzaleentzat galdetegi arrunta nahikoa izan liteke.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

4

Page 6: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Halere, medikuak urtez urteko osasun azterketa egitea onena da.

Zure egoera fisikoa ezagutzekogaldetegia.

� Bihotzeko arazorik? � Bularreko minik? � Zorabiorik edo konorte galtzerik? � Hezurretako arazorik? � Arteri presio alturik?

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

5

Page 7: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

02 MATERIALA

ARNESA KASKOA

SOKA EXPRESS ZINTA

ASEGURATZEKO TRESNAK

Arnesa:

Arnesaren bidez eskalatzailea eta soka eroso loturik geratzen dira. Honek ez ditu eskalatzailearen mugimenduak oztopatu behar eta gorput-zaren alde sendoenen artean kolpea banatu behar du, erorketa gertatuz gero. Oso gaztetan arnes osoa (gerri eta bular arnesaren artekoa) erabili behar da, bular aldea babesteko eta erorketaren kolpea gehiago banat-zeko.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

6

Page 8: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Soka

Sokak eskalatzailea eta aseguratzailea kordada batean lotzen ditu. Eror-ketek sor litzaketen ondorio tamalgarriak galarazten ditu. Hortaz, soka dinamikoa, maniobratzen laguntzen duena, egokiena da. Soka aukerat-zerakoan, prezioa ez ezik, nolakotasuna ere kontutan hartzekoa da.

Kirol eskaladarako 9,2 mm-ko modernoak eta 10,5 mm-koak gomen-datzen dira. Sokaren iraupena erabileraren eta egilearen menpe dago. Zalantzaren bat izatekotan, egileari galdetzea zentzuzkoena da.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

7

Page 9: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Express zinta

Izen hau mosketoia+zinta+mosketoia taldeari dagokio. Zinta harkaitzaren tankerari egokitzen zaio, elementu zurrunentzat (mosketoiak) kaltegarriak izan litezkeen bihurdurak galeraziz. Eredu eta neurri diferenteak dau-de. Mosketoiei dagokienez, batak herstailu zuzena izango du, besteak, berriz, bihurtua. Herstailu zuzena duena horman ezarritako seguroetan lotzen da, bestean soka sartuko dugu.

Express zintak neurri ezberdinetakoak eramango ditugu, gehienak ertai-nak izango direlarik.

Segurtasun elementu guztiekin gertatzen den bezala, soka zintako mos-ketoitik nola pasatu behar dugun egileak emandako aholkuak kontutan hartuko dira..

Kaskoa

Eskaladan aritzeko derrigorrezko tresna dugu. Batzuetan denbora luzean erabiliko dugu. Hortaz, kaskoa erosoa eta arina izango da. Prezioa kaskoaren arintasunari dagokio.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

8

Page 10: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Aseguragailuak:

Aseguragailuek aseguratzaileari soka eskuetatik ez galtzen laguntzen diote, eskalatzaileak erorketaren bat izanez gero edota honek jaitsi nahi izanez gero.

Soka ematen edo biltzen utziko digu, behar dugunean. Eskukoak eta au-tomatikoak daude. Kirol eskaladan automatikoak egokienak dira. Gri-Gri izenekoa, horien artean zabalduena dugu.

Gri-gri eskalatzaile berriei aholkatzen zaie, erorketaren bat edukiz gero, soka automatikoki geldiarazten baitu. Bapateko trakzioa gertatzen denean, mekanismo batek soka blokeatzen du. Hauxe, berriz, ez da gertatzen, ekarpena neurtua denean.

Ondo erabiltzeko, soka behar den moduan Gri-Gri-an ezarriko dugu. Ar-nesarekin lotzeko mosketoi errokaduna erabiliko dugu. 10mm eta 11mm-en arteko soka arruntarekin eta dinamikoarekin erabil daiteke. Diametro txikiagoko sokekin erabil daitezkeen beste tresna autoblokeatzaile batzuk ere salgai daude.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

9

Page 11: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Katu oinak

Eskalatzeko zapatilak dira. Diseinu berezia dute. Oso fina eta atxikikorra den zola dutenez, leku txiki txikietan zapal daiteke lapras egin gabe.

Estu eraman behar dira, baina minik eman gabe. Oinaren tankera, eskalatzailearen maila eta egin nahi den eskalada modua (atxikiduraren bidezkoa, desplometakoa, pitzaduretakoa…) kontutan hartu beharrekoak dira hautaketa ona egiteko. Eredu eta prezio ezberdinetakoak salgai daude. Horregatik, saltzaile espezializatu baten laguntzaz erraz aurkituko ditugu ondoen dagozkigunak.

Magnesioa eta poltsa

Magnesioa eskuetako izerdia lehortzeko hauts zuria da, hormariko atxikimena hobetzeko balio duena. Gimnastek ere erabilitako hautsa bera da.

Magnesioa gerriari lotutako poltsatxo batean era-maten da, eskalatzean eskuak sartu ahal izateko.

KATU OINAK MAGNESIOA ETA POLTSA

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

10

Page 12: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

03 NATURA INGURUNEAREN EZAGUTZAEskalada bidea hormatik bertikalki doa. Luzea ala laburra, ekipatua ala ez, libreki ala artifizialki igotzekoa izan daiteke. Aukerak ugari direnez, kirol eskaladaz arituko garelarik, bidea aurretik ezarritako seguru lerroan ezarriko da eta honen bukaeran jaisteko ekipamendua aurkituko dugu.

Eskalada bidearen zailtasun maila zenbaki baten eta letra baten bidez adierazten da. UIAAren bidez bosgarren graduraino eta hortik gora frantziar eskalaren bidez. Eskalada bideen zailtasun maila graduatzeko penintsula osoan hauxe erabiltzen da.

Lokarrien tamaina eta beraien arteko distantzia, hormaren desnibela (maldatsua, bertikala ala extraplomatua) eta bidearen luzera eskalada bideen zailtasun maila zehazteko adierazleak dira. Horma maldatsua, lokarri onak eta hurbilak dituena, errazagoa izango da lokarri antzekoak, baina extraplomatua den horma bat baino. Grabitatearen indarrak eska-ladan nahitaezko garrantzia du.

Wikipediarekiko toki honetan klik egin zailtasun graduak eta hauen bihur-ketaren berri hartzeko:

http://es.wikipedia.org/wiki/Graduación_de_dificultad

Oro har, eskalatzera joan baino lehen, honako kontuak aztertu behar dira:

Lekutasun orokorra MapaHormarainoko bidea Lekutasun mapaBideen krokisa Krokisa

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

11

Page 13: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

04 METEREOLOGIAAskalada naturan egiten den kirola denez, eguraldiaren ezaugarriak aldatzen dira, askotan, arinegi. Beraz, eskalatzera joan baino lehen, eguraldia aurretik aztertu behar dugu, nahiz eta eskalatzeko tokia hiritik gertu egon.

Informazio honek eskalatzean izu ezatseginak ez izaten lagunduko digu. Informazio hau egunkarietan eta telebistan aurki dezakegu. Halere, gaur egun internet dugu informazio gehien eta onena ematen duen baliabidea.

Jarraian, eguraldi aurreikuspenak eta ordu batzuetarako mapak ematen dituzten web batzuen lotura duzue, hauen interpretazioa, berriz, zuen esku dago.

www.euskalmet.netwww.aemet.eswww.barrabes.com/eltiempo www.snow-forecast.com/maps/www.meteofrance.com

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

12

Page 14: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

05 LEHEN LAGUNTZAKLehen laguntzetarako teknikak ezagutu eta praktikatu behar dira, prest egoteko beharra izatekotan.

Eduki horiek jasotzeko Lehen Laguntzak ikastaroak daude eta baten bat egitea komenigarria da. Jakina, talde bat ardurapean daramaten begira-leek lehen laguntzarako teknikak ezagutu ez ezik, botikina ere eraman behar dute.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

13

Page 15: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

06 PRESTAKUNTZA FISIKOAAritze mailaren gainetik, osasuntsu bizi izatea edozein ekitaldi fisiko edo kirol ondo egiteko beharrezkoa da.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

14

Page 16: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

07 ELIKADURA ETA HIDRATAZAIOA ARIKETAN ZEHARElikaduran gluzidoek lehentasuna hartu behar dute. Azukre geldoez osa-tutako elikagaiak (zerealak, ogi integrala…), esnekiak eta frutak gosaltze-ko onenak dira. Afaria orekatua izango da. Egunean zehar gorputza ondo ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik

Erregularki edateaz ez ahaztu. Hidratazioa ariketaren aurretik, bitartean eta ostean egin behar da. Egarri izatearen zain ez ibili, honek gorputzaren sufri-mendua adierazten baitu. Orduro pixka bat edatea onena da, hobe oraindik, urak energia emango digun azukrea eta izerditan galdutako gatz mineralak baldin baditu. Horrela, ez duzu axubetarik izango, ezta tendinitisa ere

.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

15

Page 17: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

08 LESIOEN PROFILAXIAEskalatzea gogorra izaten da, goiko gorputz-adarretarako, batez ere. Horregatik, ahalegina handiegiarengatik lesioak gerta daitezke, tendiniti-sa hauetariko bat dugu.

Tendinitisak egoerarik latzenean traba handiak jartzen ditu, tendoiaren luzapen txikiek edo hezurreko presioak ere min handia sor dezakete. Kontuz ibili behar da, kirola egitean ez ezik, eguneroko gauzak ( pisua hartzea, bostekoa ematea edota kontserba ontzia irekitzea) egitean ere, traba horiek azaltzen baitira.

Hau dela eta, lehenbiziko sintomak azaldutakoan, lesioa zaindu behar dugu, betiko bihur ez dadin.

Atzamarretako flexoreen tendinitisa: atzamarren ahurreko aldeko mina, batean edo batzuetan. Atzamarrak flexionatzeak eta luzatzeak mina dakar.

Epikondilitisa, tesnilariaren ukondoa ere deitutakoa: Mina Epikon-dilon agertzen da, ukondoaren kanpoaldeko hezur-muturrean dago, eta bertan eskumuturraren eta atzamarren muskulu hedatzaileak daude.

Epitrokleitisa, golfaren ukondoa ere deitutakoa: Aurrekoaren kon-trakoa, mina Epitroklean dago; Epitroklea ukondoaren barrualdeko hezur-muturrean dago eta bertan eskumur eta atzamarren muskulu flexoreak daude.

besoko tendinitisa, eskalatuaren ukondoa ere detitutakoa: ez da au-rrekoak bezain ohikoa eta ukondoko min sakonagoa da, beraz, ukitzeko zaila; besoko muskuluen lotunean dago, ukondoaren barruko aldean.

Supraespiniosoko tendinitisa: Sorbaldaren kanpoko aldeko mina, sorbaldaren hezur erliebearen gain-lateralean dago. Besoa alboka jasot-zean agertzen da.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

16

Page 18: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

Aritzean mina sentituz gero, medikuarengana jo, diagnotiko egin dieza-zun eta tratamendua jar dezan. Ez utzi min hori betiko bihurtzen. Halere, gidaliburu honetan zenbait aholku emango dizugu:

• Ahalegin handiegiak sortutako lesioetarako atsedena hartu behar da, mina ematen dizuten keinuak ez eginez, behintzat. Gorputzari entzun eta minez ez eskalatu. Lesioa areagotuko da. ATSEDENA.

• Medikuak eman liezazkizukeen antiinflamatorio ez esteroideoak eta analgesikoak komenigarriak dira, baita fisioterapia ere.

• Hotzak mindutako tokian inflamazioa gutxitzen du.

PREBENTZIOA :

• Mugimenduak errepikatzeagatik sortutako lesioen prebentzioa: Mugi-mendua bera ez errepikatu behin eta berriro, keinuak aldatu, eskaladak sortzen dituen arazoei aurre egiteko aterabideak bilatu.

• Hastean, edota eskalatzeari luzaro utzita, eskalatzeko denbora ondo neurtu, poliki-poliki joan, pazientziaz. Gaztea bazara, ez ahaztu zure gorputza garatzen ari dela, agian, zure hezurrek eta tendoiek heldutasun maila handiagoa lortu dute, zure giharrek baino.

• Gogoratu gorputzak mugak eta egitura diferenteak dituela. Esaterako, giharrek entrenamenduari arinago erantzuten diote, tendoiek eta artikula-zioek baino. Presarik gabe.

• Beroketa ondo egin, progresiboki, orokorretik berariazkora, atzamarrak luzatuz eta zure maila zainduz. Eskalada bidea eginda, atsedena har-tu, beste batekin hasi baino lehen. Atzamarrak mugitu eta ondo luzatu. Bukatutakoan, atzamarrei eta eskumuturrari hotza eman. Honek prebe-nitzen lagunduko dizu.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

17

Page 19: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

09 JOKABIDE KODEA1. Eskalada naturan gertatzen denez, ahalik eta gehien errespetatu be-har dugu ingurunea.

2. Zaborra bildu eta zurea ez den baten bat eraman ahal baduzu, hobe guztiontzat.

3. Surik ez egin.

4. Informazioa jaso eta eskalada aldeek dituzten murrizketa arauei egin kasu. Zalantzarik izanez gero, informazioa zuzenik izan ezean, ez eska-latu.

5. Ez egin oihurik eta ez jokatu ingurukoen errespetuaren kontra. Zure in-guruan estu ta larri egon litezke eskalatzaileak, isiltasuna behar dutenak, aseguratzailearekin eduki beharreko komunikazioa ez galtzeko.

6. Eskalada bide batean sartzeko ilara egonez gero, heltzearen arabe-rako txandari itxaron behar diozu, gainontzeko eskalatzaileekin akordioa izan ezean.

7. Jende gehiegi erakartzen duten eskalada aldeetan ez ibili, eskaladan jendetza ez da komenigarria; gainera, bide horiek, oro har, erosionatuegi egoteagatik eskalatzeko zailak dira.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

18

Page 20: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

10 JARDUNALDIAREN AURREKO ETA BITARTEKO SEGURTASUN NEURRIEN LABURPENA1. Jende gutxi biltzen duen eskalada alde batera bazoaz, norbaitek jakin behar du non zauden, kordadak arazoak eduki litzakeelako edo laguntza beharrezkoa gerta litekeelako.

2. Eskalatu nahi duzun aldeko eguraldiaren iragarpena kontuan hartu behar da, batez ere, medialdeak edo itsas labarrak baldin badira. Ekaitza batek edo haizealdi batek gauzak konplika litzake.

3. materiala askotan aztertu behar da. Era berean, erabiltzeko eta zaint-zeko egileek emandako aholkuak errespetatu.

4. Sokadaren barruko bi kideen arteko komunikazioa nahitaezkoa da. Argia eta erreza izango da. Eskalatzaileak egindako mugimendu guztiak aseguratzaileak berehala eta zuzen kontrolatu behar ditu. Eskalatzaileak horman gora nahikoa du; soberan ditu aseguratzailearen zalantzak. Es-kalatzen hasi baino lehen hitz funtsezkoak adostu behar dira, eskalatzai-leak soka behar duenean edo erortzeko arriskuan dagoenean, hitz batek nahiko izan behar du, aseguratzaileak zer egin behar duen jakiteko.

5. Eskalada bideei buruzko informazioa (luzera, seguru kopurua, bukae-rako zintzilikatzeko gunearen nolakotasuna, etab) jaso beharra dago. Esaterako, zure sokak 65 m-koa bada, eskalatu nahi duzun bideak 35 metro luze badu, zure soka laburregia da gero beheraino jaisteko.

6. Ezustekorik ez izateko korapiloa (zortziko arrunta) aske geratzen den muturrean egin behar da, hau aseguragailuan trabatzako, soka bukatzen ari dela aseguratzailea konturatzen ez bada. Arnesa eta soka korapilo baten bidez lotuko dira. Korapilo hau zortzi tankerakoa izango da. Halere, honetarako korapilo batzuk daude, zortzikoa kirol eskaladan gehien erabiltzen dena izaten delarik. Nazioarteko Eskalada Federazioak lehiaketan hauxe erabiltzen du. Argazki batzuen bidez, pausuz pausu, korapilo hau nola egin ondo ikus daiteke.

7. Eskalatzaileak, nahigabean, zerbait (harriak edo materiala) eroriz gero, arin eman behar die abisua behetik egon litezkeen gainontzeko eskalatzaileei.

Esan “HARRIA” argi eta ozenki.

NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA

Eskalada

19

Page 21: GUÍA03 - kirolgela.net · ibiltzeko, batez ere, gluzidoak behar ditu, azukre motelak eta azukre arinak (txokolatea, zitu gailetak, fruitu lehorrak…) konbinatzen ditugularik Erregularki

GUÍA03NATURA INGURUNEAN KIROL JARDUERAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GIDA