Lizarragabengoko hizkera -...

36
Lizarragabengoko hizkera JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON* PATXI FLORES LAZKOZ** L izarragabengoa herria Sakana erdialdean dago eta, administrazioari dago- kionez, Etxarri-Aranazko udalaren barnean dugu, kontzeju moduan eus- ten diolarik bere izaerari. Geografiari erreparatzen badiogu, aldiz, Arbizu he- rritik askoz ere hurbilago dago eta, egun, bertako biztanlegoak harreman gehiago ditu herri honekin, aipatu gertutasuna dela eta, seguru asko. Harre- man hauek (administraziokoa eta gizartekoa), seguruenik, zer ikusi nabarme- na izan dute bertako hizkeraren bilakabidean, eta honi guztiari bertako bizi- lagunen jatorria gehituz gero uler daiteke etxarriera eta arbizuera hizkeren ar- teko nahasmendua gertatu izana Lizarragabengoko hizkeran, lan honen bu- kaeran ikusiko dugun moduan. Dena den, hiru dozena pertsona baino ez dira bertan bizi direnak, ia guz- tiak euskaldunak 1 , eta, lan honek, hauen hizkera zertan den ikusteko balio ba- du, era berean suerta daiteke baliagarri aipatu ditugun aldameneko bi herrie- takoa ere ezagutzeko, ezaugarri gehienak azaltzerakoan egiten baitzaie errefe- rentzia zuzena hauei. Bestalde, Lizarragabengoko euskara aztertzeko ezinbesteko suertatu zaiz- kigu Patxiren gurasoek, Juan Flores (77 urte) eta Merzedes Lazkoz (73 urte), pazientzia handiz esan eta erantzun dizkigutenak eta baita Patxiren beraren li- zarragabengoerarekiko ezagutza. Gainera, bilduak zituen honek aditz lagun- tzailearen forma eta deklinabidearen emaitza gehienak, modu honetan aitaren batean osatu ditugularik paradigmak. Horrela, beraz, beste kasu batzuetan baino askoz ere arinagoa egin zaigu hizkera honen azterketa. [1] 53 * Euskal filologian doktorea. ** Euskerako irakasle. 1 Azken urteotan bertaraturiko bikotea (gizonezkoa Huescakoa eta emakumezkoa kolonbiarra) izan ezik gainerako guztiek erabiltzen dute euskara komunikazio hizkuntza moduan Lizarragabengo- an.

Transcript of Lizarragabengoko hizkera -...

Page 1: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

Lizarragabengoko hizkera

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON*PATXI FLORES LAZKOZ**

Lizarragabengoa herria Sakana erdialdean dago eta, administrazioari dago-kionez, Etxarri-Aranazko udalaren barnean dugu, kontzeju moduan eus-

ten diolarik bere izaerari. Geografiari erreparatzen badiogu, aldiz, Arbizu he-rritik askoz ere hurbilago dago eta, egun, bertako biztanlegoak harremangehiago ditu herri honekin, aipatu gertutasuna dela eta, seguru asko. Harre-man hauek (administraziokoa eta gizartekoa), seguruenik, zer ikusi nabarme-na izan dute bertako hizkeraren bilakabidean, eta honi guztiari bertako bizi-lagunen jatorria gehituz gero uler daiteke etxarriera eta arbizuera hizkeren ar-teko nahasmendua gertatu izana Lizarragabengoko hizkeran, lan honen bu-kaeran ikusiko dugun moduan.

Dena den, hiru dozena pertsona baino ez dira bertan bizi direnak, ia guz-tiak euskaldunak1, eta, lan honek, hauen hizkera zertan den ikusteko balio ba-du, era berean suerta daiteke baliagarri aipatu ditugun aldameneko bi herrie-takoa ere ezagutzeko, ezaugarri gehienak azaltzerakoan egiten baitzaie errefe-rentzia zuzena hauei.

Bestalde, Lizarragabengoko euskara aztertzeko ezinbesteko suertatu zaiz-kigu Patxiren gurasoek, Juan Flores (77 urte) eta Merzedes Lazkoz (73 urte),pazientzia handiz esan eta erantzun dizkigutenak eta baita Patxiren beraren li-zarragabengoerarekiko ezagutza. Gainera, bilduak zituen honek aditz lagun-tzailearen forma eta deklinabidearen emaitza gehienak, modu honetan aitarenbatean osatu ditugularik paradigmak. Horrela, beraz, beste kasu batzuetanbaino askoz ere arinagoa egin zaigu hizkera honen azterketa.

[1] 53

* Euskal filologian doktorea.** Euskerako irakasle.1 Azken urteotan bertaraturiko bikotea (gizonezkoa Huescakoa eta emakumezkoa kolonbiarra)

izan ezik gainerako guztiek erabiltzen dute euskara komunikazio hizkuntza moduan Lizarragabengo-an.

Page 2: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

EZAUGARRI FONETIKO-FONOLOGIKOAK.BOKALEI DAGOZKIEN EZAUGARRIAK

� Bukaera ezberdineko hitzei mugatzailea eransterakoan sortutako buru-tzapenak:

-a + -a(k) > -a(k)Inguruko herrietako hizkeretan bezala burutzen dira –a organikodun

hitzak mugatzailea eransten zaienean Lizarragabengoko hizkeran: alaba(k),bezpera(k), arropa(k), festa(k), banda(k), plaza(k), aldapa(k), gerra(k), den-bora(k), punta(k), meza(k)...

-e + -a(k) > -ia(-iek)Arbizun, Dorraun, Unanun eta Arruazun bezala burutzen dira Liza-

rragabengoan -e bokalaz amaituriko lexemak mugatzailea eransten zaiene-an, hots, singularrean nola pluralean bokal erdia itxi egiten da, baina mu-gatzailea berean mantentzen da singularraren kasuan, pluralaren morfemaeransterakoan, berriz, asimilatu egiten delarik bokal irekia: etxia(etxiek)/itxia(itxiek), semia(semiek), belia(beliek), umia(umiek)...

Etxarrin, Lizarragan, Lakuntzan, Uharten eta Irañetan, bi kasuetanasimilatzen da mugatzailea: etxie(k), semie(k), belie(k), umie(k)...

SATen2, dena den, Merzedes Lazkozek, azken herri multzo honen an-tzera, ondorengoak esaten ditu: gurie, jendie (51). Eta bere semea Patxik,aldiz: jendia (51), erriya (52).

-i + -a(k) > -iya(-iyek)Aurrekoan bezala gertatzen da, baina oraingoan [j] sabaiko igurzkari

ahostunaren epentesia gertatzen delarik: mendiya(-yek), arriya(-yek), erri-ya(-yek), ziriya(-yek), txikiya(-yek), iriya(-yek)...

Etxarrin, Lizarragan, Lakuntzan, Uharten eta Irañetan: mendiye(k),arriye(k), erriye(k)...

-o + -a(k) > -ua(-uek)Berriro ere, Arbizuko hizkeraren eremura lerratzen zaigu Lizarragaben-

goko hizkera -o bokalaz bukaturiko hitzei dagokienean: jitua(-uek), besua(-uek), zulua(-uek), motua(-uek), ollua(-uek), borrua(-uek), mandua(-uek),astua(-uek)...

Etxarriko hizkeraren eremuan, aldiz: jitue(k), besue(k), zulue(k), be-sue(k)...

-u + -a(k) > -uba(-ubek)Mugatutako hitza -u bokalaz bukatzen denean, Arbizun, Dorraon,

Unanun eta Arruazun bezala suertatzen dira Lizarragabengoko burutzape-nak, [b] kontsonante ezpainetako herskari ahostunaren epentesia eta guz-ti: munduba(-bek), katuba(-bek), eskuba(-bek), zeruba(-bek), neguba(-bek),pensuba(-bek)...

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

54 [2]

2 Sakanako Ahozko Tradizioa, Sakanako Mankomunitatearen dirulaguntzaz 2001 urtean eginda-ko herriz herriko grabaketa bilduma dugu.

Page 3: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� Asimilazio aurrerakaria: a > e / V[+goi] (C)__C 3:Kasu honetan ere, Lizarragabengoko hizkerak Arbizu, Dorrao, Unanu

eta Arruazuko hizkeren modura egiten du, hau da, /a/ beheko bokalakkontsonante bat, gutxienez, behar du ondoren edo atzetik, beheko boka-laren asimilazioaren erregela aplikatu ahal izateko. Horregatik, absolutibosingularreko morfemak ez du erregela aplikatzen eta bai, ordea, pluralakedota ergatiboak: izendu (izan), ikesi (ikasi), izurretu (izorratu), egunbet(egun bat), bizer (bizar), lizer (lizar), arrimetu (arrimatu), mendiyek, zeru-bek, txikiyek, mutillek, lurrek... baina mendiya, zeruba, txikiya, mutilla, lu-rra... Gauza bera gertatzen da adlatibo kasuko singularreko morfema, -ra,-i bokalaz bukaturiko lexemari eransterakoan, hau da, ez da asimilaziorikgertatzen eta arbizueran, arruazueran, dorraoeran eta unanueran bezalaburutzen da Lizarragabengoan4: Etxarri(r)a5 (Etxarrira), mendi(r)a (men-dira), erri(r)a (herrira)...

� /e/ bokalaren itxiera eta ondorengo diptongazioa:

-e + K + -o > [jó]Bilakabide hau sistematikoki gertatzen da Lizarragabengoko hizkeran,

Sakana erdialdean eta Burundan bezala, ondorengo burutzapenak barra-barra erabiltzen direlarik: gio (gero), egunio (egunero), biotu (berotu), bio-rra (behorra), merkio (merkeago), tentio (tenteago), luzio (luzeago)...

Ikusten denez, bi bokalen arteko kontsonantea erori eta bokal erdia itxi egiten da kasu guztietan, diptongo bigarrenkaria sortzen delarik.

-e + K + -a > [já]Sakana erdialdean eta Burundan ohi den moduan bokalen arteko

kontsonante erorkorra galdu eta diptongoa sortzen da erdiko bokalaren itxierarekin, bokal erdia bihurtzen delarik. Bilakabide hau, bat zenbatzailezehaztuarekin sortutako sandhien kasuetan eta deklinabideko adlatibo ka-suaren morfema kontsonantez edo -e bokalaz amaitzen diren lexemeieransterakoan gertatzen da: kalia (kalera), aurria (aurrera), itxia/etxia (etxera), etxiat/itxiat (etxe bat), semiat (seme bat), arrekaldia (aurrealdera),atzia (atzera), batia (batera), urtiat (urte bat)...

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[3] 55

3 HUALDE, J. I., (1991, 40): As the examples in (37a) show, the final /-a/ of singular absolutive forms do-es not undergo the rule (hauxe da berak proposatzen duen erregela: V � [-behe] / [+goi] C0 __: /mutil –a/ [mutile]), but the plural absolutive/ergative forms show the application of the rule. Singular ergative forms,where the ergative marker /-k/ follows the /-a/ of the absolutive forms, are identical to the plural absolutive/er-gative forms, showing that the addition of the /-k/ suffix makes singular /-a/ into a target of the rule.

Eta oharrean aipatzen diren adibideak (37a), ondorengoak dira: (a) abs. sing. abs/erg pl & erg sing.(asto) [astua] [astuek](mendi) [mendija] [mendijek](esku) [eskuba] [eskubek](txakur) [tsaku?a] [tsakurek](alaba) [alaßa] [alaßak](gizon) [gisona] [gisonak]4 Etxarrin, Lizarragan, Lakuntzan eta Uharten Etxarri(r)e, mendi(r)e, erri(r)e ...5 Mercedes Lazkozek adlatiboko morfemako dardarkaririk gabe burutzen ditu, diptongo biga-

rrenkaria sortuz: Etxarriá, mendiá, erriá... Bere senarra Juan Floresek, aldiz, mantendu egiten du dar-darkari samurra: Etxarrira, mendira, errira... Begi bistakoa da zein herritan duen bakoitzak jatorria.

Page 4: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� Hasierako e- bokalaren burutzapenak:Egoera nahasia erakusten du Lizarragabengoko hizkerak hasieran e-,

erdiko bokala, eta jarraian kontsonante erorkorra duten lexemen burutza-penei dagokien neurrian. Batzuetan, Arbizuko joera da nagusi, hau da, er-diko bokala eta hurrengo silabako bokalaren arteko kontsonantea galdueta bigarren bokala geminatu egiten da (ooz(e)in < eoz(e)in < edoz(e)in);eta bestetan, berriz, Etxarrikoa, erdiko bokala eta hurrengo silabako boka-laren arteko kontsonantea galdu, erdiko bokala itxi eta kontsonantizatuegiten da, hots (yozin < ioz(e)in < eoz(e)in < edoz(e)in).

Horrelako burutzapenak ditugu, beraz, Lizarragabengoan: aakusi (era-kutsi), yosi (erosi), eosi (egosi), yanion (herenegun), yan (edan), yantzi(erantzi), yozin (edozein), oon (egon), aauntsi (erauntsi)...

Bestalde, badira beste zenbait burutzapen, zeinetan hasierako bokal er-dia itxi egiten den, nahiz eta arteko kontsonanterik ez egon edo ez erori,Sakana erdialde osoan bezala: iñere (enara), io (eho), iya (ea). Eta Arbizungertatzen den moduan: irui 6 (edugi).

� Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-elabilakabidea:

Da eta zen aditz formei -en eta -ela menderagailuak eransten zaizkie-nean, egoera nahasia erakusten du Lizarragabengoko hizkerak, hiztun ba-tzuek arbizueraren moduan eta gehienek etxarrierarenean moldatzen baiti-tuzte burutzapenak. Lehenek erdiko bokalaren alde egiten dituzte eta bes-teek, berriz, behekoaren alde: etor dena dek gui itxekua / etor dana dek guiitxekua, fan dela aittu ñau / fan dala aittu ñau...

SATen (51), berriz ere Merzedesen semeari, Patxiri, horrela jaso diz-kiote: Fan dan mendien badao Silveira Zubizarreta… ...ta oi Mejikoa fanzan: Marques de Aguaio....

Zenbatzaile orokorrari dagokionez, Sakana osoan bezala burutzen da:dena (guztia, dena).

� /o/ �� /u/ / __n bilakabidea:Kasu gehienak inesiboko galdetzailetik eratorriak dira Sakana osoan

gertatzen den moduan. Erdiko bokala itxi egiten da kontsonante sudurka-riaren aurrean: nun (non), nundi (nondik), nungo (nongo), nunbeitt (non-bait), trunku (‘tronco’)...

� ai > ei diptongo itxiera sistematikoa:Sakana erdialde osoan bezala, sistematikoa da Lizarragabengoan ere ai-

patu diptongo itxiera, hurrengo burutzapen sortak erakusten duen mo-duan: bei (bai), jei (jai), mei (mahai), nei (nahi), izein (izain), neiz (naiz),meiz (maiz), lasei (lasai), usei (usain), lenbeilen (lehen bailehen), beita (bai-ta)...

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

56 [4]

6 Burutzapen hau Arbizun eta Lizarragabengon gertatzen da soilik eta hauxe litzateke bere bilaka-bidea: edugi > edui (bokal arteko herskariaren galera) > erui (d/r txandaketa) > irui (hasierako erdikobokalaren itxiera).

Page 5: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� /ei/ diptongo bigarrenkariaren irekiera:Bi kasutan baino ez bada ere, Etxarriko hizkeraren antzera burutzen du

Lizarragabengoko hizkerak /ei/ diptongo bigarrenkaria (e C i > ei): aizien(ehizan) eta axai (azeri).

Gainerako kasuetan, arbizueraren modura burutzen ditu, hots, dip-tongo bigarrenkaria sortu bi bokalen arteko kontsonantearen erorketarenondorioz, baina ondoren ireki gabe geratzen delarik erdiko bokala: irei (< iregi, irai Etxarrin), izei 7 (<irazegi, izerai Etxarrin), irui (<edugi, urai Etxa-rrin), nei (<neri, nai Etxarrin)...

Bestalde, behin gutxienez, /ei/ diptongo bigarrenkaria monoptongatuegiten da bokal itxia soilik geratzen delarik: bintzet (<behintzat). Ez dagauza bera egiten Etxarrin monoptongatutako ondorengo burutzapenarenkasuan: (i)oozein (<edozein, yozin Etxarrin).

� o > au diptongazioa eta eu > au diptongo irekiera:Kontsonante sudurkariaren aurrean doanean beheko erdiko bokala, o,

soilik diptongatzen da, ondorengo bilakabidea agertzen duelarik, o > au / _n:aungi (ongi), auntzi (ontzi). Baina ospel (auspel Etxarrin). Ez da, bestalde,diptongatzen beheko bokal itxia, u, hurrengo burutzapenean: utzi (autziEtxarrin).

Sakana erdialdean bezala, erabat sistematikoa suertatzen da /eu/ > /au/diptongo irekiera: auskias (euskaraz), aun (ehun), auri (euri), auli (euli),aultxo (eultxo), auntzi (eultzi), laun (leun), laurri (neurri), nauke (< neu-ke < nuke), yauke (< heuke < huke), lauke (< leuke < luke)...

� /au/ > o, a, u monoptongaketak:Kasu honetan ere, Sakana erdialdean bezala, /au/ diptongoa sarritan

monoptongatu egiten da, burutzapen ezberdinak suertatzen direlarikemaitzetako bokalei dagokienez: itturriko (itaurreko), baruik (baraurik),Jangoiko (Jaungoiko), alki (aulki), dakat (daukat), arrontza (arraultza), iyo-te (ihaute), intxor (intxaur)...

� e > a / _ r bilakabidea:Lizarragabengoko hizkeran erdiko bokala ireki egiten da kontsonante

dardarkariaren aurrean, baina ez Etxarrin gertzaten den modura alboka-riaren aurrean, hau da /l/ kontsonantearen aurrean: baztar (bazter), asarre(haserre). Baina elkarreki (alkarreki Etxarrin).

� /on/-ez bukaturiko maileguak:Sakana osoan eta Nafarroako hizkeretan gertatzen den moduan, inon-

go aldaketarik gabe burutzen dira gaztelaniatik hartutako -on-ez bukaturi-ko mailegu asko eta asko: jabona, balona, kamiona, montona, balkona, ser-mona, pantalona, klariona…

Mailegu zaharretan, Arbizun gertatzen den moduan, ez da bukaeragorde eta -ore (kasu batean bakarrik -oi) bilakatu da hauxe: arrazore (‘ra-zón’), matore (‘matón’), arratore (‘ratón’), sasoi (‘sazón’).

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[5] 57

7 Ondorengoa litzateke bere bilakabidea: irazegi >irazei (bokal arteko herskariaren erorketa) > iza-rei (metatesia) > izaei (bokal arteko dardarkariaren erorketa) > izei (bokal irekiaren erorketa).

Page 6: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

Bestalde, -ción-ez bukaturiko maileguek -ziyo aldaketa burutu dute:arraziyo (‘ración’), deboziyo (‘devoción’), maldiziyo (‘maldición’), afiziyo(‘afición’)...

� Bokal itxien zenbait txandaketa:Txandakatuta edo aldatuta burutzen dira zenbait kasutan bokal itxiak,

/i/ eta /u/, lizarragabengoeran Sakana erdialdean egiten denaren antzera: bi-lixkorriko (biluzgorrian), irruti (urruti), atximixka (atximurka).

Erakusle eta bat zenbatzailearekin sortutako sandhiak.Erabat sistematikoak dira, Etxarrin eta Arbizun bezala, erakusleak eta

bat zenbatzailearekin sortzen diren sandhiak, morfema moduan burutzendirelarik izen edo izenondoari atxikirik: mundubontan (mundu honetan),izebura (izeba hura), kalioi (kale hori), itxiura (etxe hura), emakomiat(emakume bat)…

� Bokal edo kontsonante galtze, gehiketa eta metatesiak:Apokope, sinkopa eta aferesiak ditugu bokal edo kontsonante galtze-

ak, aipatu galtzea hitzaren bukaeran, barruan edo hasieran, hurrenez hu-rren, gertatzen den kontuan harturik. Eta hiru modutakoak ditugu Liza-rragabengoan: jito (ijito), txikoria (‘achicoria’), ttut (ditut), zazu (ezazu), toz(zatoz), txertxei (txerrizain), erleju (erreloju), bedratzi (bederatzi), libruu (li-buru), pezta (pezeta), amerjiña (amabirjina), etorneiz (etorri naiz), ikusdet(ikusi dut)...

Dena den, ikus daitekeenez, ez dira ondorioak ateratzeko modukoak,hauexek nahiko hedatuak baititugu Euskal Herri gehienean.

Epentesia, hots, bokal edo kontsonante gehiketa, behin ere ez dugu ja-sotzea lortu horrelako burutzapenik, bokalei dagokienean behintzat.Kontsonante epentesiak, hurrengo atalean aztertuko ditugu. Ergoienen etaBurundan ageri zaigu honen lekukotasuna: esene (esne). Eta Irañetan ai-patu burutzapenaz gain, asenei (‘aznahi’, azkura) ere bai.

Metatesiei dagokienez, ugari dira Lizarragabengoan Sakana erdialdeosoan bezala: ikutu (ukitu), luzinddu (lizundu), uberea (igaraba), kapres-tu (‘cabestro’), kijera (‘jícara’), manzeliña (‘manzanilla’), galtxarrotxa (gal-tzorratza), tresondatu (desondratu), izeei (irazegi), txameni (‘chimenea’)...

KONTSONANTEEI BURUZKOAK

� Palatalizazioa edo asimilazio-bustidura eta bustidura adierazkorra:Sakana erdialde osoan bezala, era sistematikoan palatalizatzen dira /i/

bokal itxiaren ondorengo /l/, /n/, /t/ eta /s/ kontsonanteak aztertzen ari ga-ren hizkera honetan, hurrengo burutzapenek erakusten duten moduan:mutilla, pillaat (pila bat), billetu 8 (bilatu), amiña (amona), miña, beño(baino), guañi(ken) (oraino), muittu (mugitu), aundittu, (handitu), pin-tterdi (pinta erdi), itto (ito), aitta, ixildu, pixuba...

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

58 [6]

8 Asimilazio-bustiduraz gain, asimilazio aurrerakaria ere erakusten du burutzapen honek: bilatu >billatu > billetu.

Page 7: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

Zenbait kasutan, -nd- kontsonante taldearen aurretik goiko bokal itxiadagoenean, bustidura suertatzen da: menddere (maindire), ainddu (agin-du), indderra (indarra)...

Bustidura adierazkorra ere ohikoa da: xauba (sagua), xamur, pattar,pattal, txintxu (zintzo), ttiki...

� Kontsonante igurzkariak:Erabat sistematikoa dela esan daiteke -h, d, g, n- > y / i__V bilakabidea

Lizarragabengoan. Ikusi, bestela, burutzapen andana hauxe: iyesi (ihesi),biyer (bihar), niyua (*nihoa), diyua (*dihoa), biyurri (bihurri), liyua(lihoa), miya (mihia), leyo (leiho), biyotz (bihotz), oyu (oihu), giyer (gihar),suya (suhia), iyende (igande), iyeiketu (igerikatu), iyurtzi (igurtzi), fiyetu (fi-datu), iyore (inor ere), iyuare (inora ere), biyeje (‘viaje’)...

Ezin da gauza bera esan j/f txandaketari buruz. Sakana erdialde osoanburutzen dira alternantzia hauxe erakusten duten lauzpabost hitz eta Liza-rragabengoan ere horrela gertatzen da, baina egoera nahasiago ageri zaigu-larik: fan (joan), fale (joare). Baina ittejura (itogina, Etxarrin ittefure), jo-rratu (jorratu), jorrei (jorrai).

Zenbaitetan, bestalde, izaten da txandaketa txistukari frikariekin: jaun-kes (zaunka(z)), jabona (xaboi)... Baina ez da, aldiz, gertatzen txandaketasaski lexemaren kasuan, Etxarrin gertatzen den moduan (jaski).

Beste zenbait kasutan, k/j kontsonanteen arteko txandaketa ikus daite-ke: bilibirjiña (birabarkina), jendu (kendu), Kaxinto (Jacinto)...

� Kontsonante herskariak. Alternantziak:Arbizun, Etxarrin eta, oro har, Sakana erdialdean gertatzen den mo-

duan, bokal arteko /h/ kontsonantea /g/ kontsonanteak ordezkatzen du, to-ki berean ageri delarik batzuetan eta hitz hasierara pasatuz beste batzuetan:ago (aho), agotza (ahotza), goneskios (honezkero), guai (orain), guartu(ohartu), guatze (ohatze)...

Herskari belare ahostuna eta ahoskabearen arteko alternantziari dago-kionez, lehenaren alde agertzen da neutralizaturik kasu gehienetan, alda-meneko herrietan bezala: geñu (keinu), gorputz, girtena (kirten), gartzela(kartzela), gostatu (kostatu), gurtola 9, ganbiyuek (kanbioak), gonbietu (kon-bidatu), garraxi (garrasi), goñedo (koinatu), golpe (kolpe), gitarra... Baina,era berean, ondorengo burutzapenak ere entzun daitezke: koostiya (goros-ti), karreyua (garraio), konpaazio (konparazio), kolko, kisa (gisa), kalbayo(kalbario), kaldor (gailur), kisu (gisu)...

Ahoskabea dugu, bestalde, erabiliena ezpainetakoen artean, hau da,maizago entzuten da /p/ kontsonantea /b/ baino: piztu, pertza, pixkor, pi-per, pike, polsiko... Baina: barkatu, bekatu, bakia/fakia 10...

Alternantziak, dena den, ez dira soilik kontsonante herskarien arteangertatzen eta beste motako kontsonanteak ere izaten dira, hala nola hers-kari ezpainetakoak eta ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabearen, /f/, arte-an: fago, bake/fake, farra, fiesta, kafi, alper, napar, afaldu, piku, infernu...

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[7] 59

9 Burutzapen hau Mercedes Lazkozi jaso diogu, baina bere senarra Juan Floresek karrola hitza era-biltzen duela esan digu.

10 Bigarren burutzapena, /f/-duna, Merzedesek eman digu.

Page 8: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

Beste batzuetan, hortzetako herskari ahostuna eta dardarkari samurrarenartean izaten da alternantzia, kasu gehienetan dardarkariaren alde neutra-lizatzen delarik: erai (edari), erabe (edabe), iriya (idia), etor ari (etor hadi),ergueniri (erbinude), beiketu 11 (beriketu Etxarrin, bedeinkatu)...

Azkenik, hortzetako herskariaren aldeko neutralizazioa erakusten duLizarragabengoko hizkerak zenbait burutzapeni dagokionean, beti ere on-doko herrietakoen modura: ider (ilar), zider (zilar), idergi (ilargi)...

� Kontsonante txistukariak:Sakana erdialdean eta ekialdean gertatzen den bezala, /n/, /l/ eta /r/

kontsonanteen ondoren txistukari frikariak agertzen dira, hau da, /s/, /x/eta /z/ kontsonanteak ageri dira eta ez /ts/, /tx/ edo /tz/: pensatu, pensuba,alsasuarra, falso, salsa, bersulai, jersia, zarzaro, franzesa, bizerzuba, kanzon-zillua... Baina gartzela.

Bestalde, gogoratu bustidura edo palatalizazioa azaltzerakoan aipatuditugun burutzapenak, zeinetan kontsonante txistukariak palatalizatuakagertzen baitira: pixa (txiza), abixetu, axai (azeri), mextru (maistru), Joxe,xamar, xorgiña... Ikusten denez, batzuetan /i/ bokal itxiaren eraginez suer-tatzen da aipatu palatalizazioa, baina besteetan, bustidura adierazkorra du-gu.

� Kontsonante albokariak:Herskarien atalean azaldu ditugun d/l txandaketez gain, albokaria eta

/n/ kontsonante sudurkariaren artekoei erreparatuko diogu jarraian. Saka-na erdialdeko hizkeren modura burutzen da Lizarragabengoan ere, albo-kariaren erabilera nagusitzen delarik: larru, laurri, lazka, lasei... Burundan,berriz, sudurkaria da nagusi eta Irañetan, Arakilen hasieran, bietako bu-rutzapenak ageri dira (larru, lasai, naurri, nazka).

Ohikoak dira, era berean, bigarren osagaitzat kontsonante albokariaduten kontsonante bikoitzak eta gaztelaniaren antzera burutzen dira: plan-ta, plumetu, platera, floria...

� Kontsonante galerak eta dardarkariak:Ugari dira bokal artean, berdin bokal ezberdinak nola berdinak badi-

ra, galtzen diren kontsonanteen kasuak. Horrela, igurzkari belare ahostu-na, /g/: ein, aurpei, ezautu, beeittu (begiratu), beltzoo (beltzago), txikiyoo,dakau, doo/dau 12 (dago), noo/nau, jai, ebai, irei 13, zartai, aittairreba, allaa-tu 14 (ailegatu), saarra, goor (gogor), paatu (pagatu), gooti (gogotik), ttuu(ditugu), Lizerrengo (Lizarragabengoa)...

Era berean, /b/ kontsonante ezpainetako herskari ahostuna ere galtzenda bokalen artean, bereziki ‘ibili’ aditzaren zenbait formetan eta ‘bat’ zen-

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

60 [8]

11 D/r txandaketaren ondorioz uler daiteke burutzapen honetako ondorengo kontsonante galera:bedikatu > bediketu > beriketu > beiketu.

12 Merzedes Lazkozek Etxarrikoak bezala egiten du, doo, eta bere senarrak, Juan Floresek alegia,arbizuarren modura, dau.

13 Diptongo bigarrenkaria ez da ondoren iriki, arbizueran bezala. Etxarrin, aldiz, iriki egiten da:iregi > irei > irai.

14 Ondoengoa izango litzateke bere bilakabidea: ailegatu > allegatu (palatalizazioa) > alleatu (bo-kal arteko herskariaren galera) > allaatu (V1V2 > V2V2).

Page 9: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

batzaile zehaztuak buruturiko sandhietan: naalle (nabil), aalle (habil),gailtze (gabiltza), bestiat (beste bat), zuluat (zulo bat)...

Dardarkari samurrak, /r/-k, ere askotan jasaten ditu galerak bokal ar-tean, batez ere hauek berdinak direnean, baina baita ezberdinak direneanere: gaa (gara), zaa (zara), paatu (paratu), meexi (merezi), ooldiyo (gorol-dio), buuba (burua), beendu (‘merendua’), nua (nora), azpitti gua (azpitikgora), goitti bia (goitik behera), bia (bera), itxia (etxera), atzia beix (atzeraberriz), noona (norena), noi (nori), nok (nork), amaan (amaren), biandu(berandu), launbeta (larunbata)... Begibistakoa da galera sistematikoa delagaldetzaileetan eta nor erako aditz laguntzailearen formetan, eta baita de-klinabideko datibo, genitibo eta adlatibo kasuetako morfemetan ere.

Dardarkari anitzari, /r/, dagokionez mantendu egiten da hitz hasieranmailegu berrietan, Sakana osoan gertatzen den moduan: raza, radiyua, re-molatxa, roskilla, rekexona, rubiyua, redondua, repartittu, reuniyua... Bokalprotetikoa hartzen du, berriz, mailegu zaharrak direnean: arratoi, arrazo-rea, arraziyua, erreñuba (errainu), errabiya, arrastaka, arrayo (‘rayos’, esa-moldea), arraso, errezatu, erriatu 15 (‘regar’), errege, erremeyo, errespeto, erren-ta, erreka, errendittu, arropa, errosayo, errota, erromei, errueda...

Bestalde, ez dira batere arrotzak dardarkari anitzak beste zenbait kon-tsonante herskarirekin sortzen dituen kontsonante bikoitzak, bai maile-guen kasuan, bai sinkopa dela eta: endriatu (‘enredatu’), aldrebes (‘al re-vés’), andre (andere), sobree (sobera ere), sobran (soberan), libruu (liburu),bedratzi (bederatzi)...

Beste bi kasutan, gutxienez, ondoko Etxarrin eta Arbizun gertatzenden bezala, batuan dardarkari samurra ageri den tokian, Lizarragabengoananitza ageri da: pixekurre (txizagura), kakakurre (kakagura). Dena den, ezgara ausartzen esatera dardarkari samurra anitza bihurtu denik, ezen Er-goieneko herrietan pixagorri eta kakagorri aldagaiak erabiltzen baitira etabegibistakoa da dardarkari anitza bertan dela.

Eta azkenik, oso kasu gutxitan bada ere, dardarkari anitzaren galerasuertatzen da hiruzpalau burutzapenetan eta ‘behar’ aditzarekin sortutakosandhietan: atsalde, beix, nok, ze, ein biet/bidut 16, ein biezu...

� Errotazismoa:Ez da errotazismo aztarnarik Lizarragabengoko hizkeran. Sakana mai-

lan, Uharte-Arakilen ageri dira gertaera fonetiko honen lehenengo zan-tzuak eta badirudi XX. mendearen hasieran oso ohikoa genuela Ihabartikekialdera. Euskal Herriko erdialde eta mendebaldeko burutzapenak ditu-gu, beraz, arruntak Lizarragabengoan: bost, beste, esan, ostegun, ostiral, itxi,masusta, este...

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[9] 61

15 Hauxe izan da bere bilakabidea: ‘regar’ regatu > erregatu (bokal protetikoa) > erreatu (bokal ar-teko herskariaren galera) > erriatu (disimilazioa, diptongazioa).

16 Oraingoan ere Merzedesek Etxarriko burutzapenaren alde (ein biet <egin behar det) egiten dueta Juanek Arbizukoaren alde (ein bidut < egin behar dut).

Page 10: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

EZAUGARRI MORFOLOGIKOAK

Izenordainak

� Pertsona izenordainak:

� Izenordain indartuak:Aurreko taula ez errepikatzeagatik, absolutiboan eta ergatiboan baizik

ez ditugu pertsona bakoitzeko burutzapenak emango. Gainerako kasuaktaulan bezala burutzen dira, forma indartuen erroa mantenduz: nioni (ne-roni), nionek (neronek)... yori 17 (herori), yorrek (herorrek)... gioi (geu), giok(geuk)... ziori (zerori), ziorrek (zerorrek)... zioik (zerok), ziok (zerok).

� Izenordain mugagabeak:Sakana erdialde guztian erabiltzen diren izenorde berberak ditugu Li-

zarragabengokoak: bakarren bat, iyore, norbeitt, zerbeitt, ezeez, zeozer, yo-zein, batee, bation bat, iyork, iyoi, Ion, iyoongati, iyooki, iyortas...

� Erakusleak:Hau Hori Hura Hauek Horiek Haiek

Absolutiboa Au Ori/ooi Ura Ok Oik Aik

Ergatiboa Onek Orrek Arrek Ok Oik Aik

Datiboa Oni Orri Arri Obi Oi Ai

Genitiboa Onen Orren Arren Oben Oien Aien

Destinatiboa Onendako Orrendako Arrendako Obendako Oiendako Aiendako

Soziatiboa Oneki Orreki Arreki Oki Oiki Aiki

Inesiboa Onen beittenOntan

Orren beittenOrtan

ArrenbeittenArtan

Oben beittenOtan

Oien beittenOiten

Aien beittenAiten

Adlatiboa Onengana Ontaa

OrrenganaOrtaa

ArrenganaArtaa

ObenganaOtaa

OienganaOitaa

AienganaAitaa

Ablatiboa OnengandiOntati

OrrengandiOrtati

ArrengandiArtati

ObengandiOtati

OiengandiOiteti

AiengandiAiteti

Motibatiboa Onengati Orrengati Arrengati Obengati Oiengati Aiengati

Instrumentala Ontas Ortas Artas Otas Oites Aites

Absolutiboa Ni I Gu Zu Zuek

Ergatiboa Nik Ik Guk Zuk Zuek

Datiboa Neei Ii Gui Zui Zuei

Genitiboa Nee Ii Guu Zuu Zuen

Destinatiboa Neetako Iteko Guuteko Zuuteko Zuendako

Soziatiboa Neeki Iiki Guuki Zuuki Zueki

Inesiboa Nee beitten Ii beitten Guu beitten Zuu beitten Zuen beitten

Adlatiboa Neegana Iigana Guugana Zuugana Zuengana

Ablatiboa Neegandi Iigandi Guugandi Zuugandi Zuengandi

Motibatiboa Neengati Iingati Guugati Zuugati Zuengati

IInstrumentala Nites Ites Gutes Zutes Zuetas

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

62 [10]

17 Hauxe izan da bere bilakabidea: erori > eori (bokal arteko dardarkari samurraren galera) > iori(hasierako /e/ bokalaren itxiera) > yori (bokal itxiaren kontsonantizazioa).

Page 11: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� Erakusle indartuak:Etxarriko18 eta Arbizuko hizkeren moduan burutzen dira Lizarraga-

bengoan erakusle indartuak: bia (bera), biak (berak), berai / biarri (berari),bee / biarren beitten (bere/beraren baitan), beegana / biarrengana (berega-na/berarengana), begandi / biarrengandi (beregandik/berarengandik), biaik(beraiek), biaites (beraietaz)...

Zenbatzaileak

� Zehaztuak:‘Bat’ zenbatzaileak sandhiak sortzen ditu -a, -e eta -o bokalaz bukatu-

riko lexemak zehazten ageri denean eta kontsonante ezpainetako herskariahostuna galdu egiten da: plazaat (plaza bat), segaat (sega bat), itxiaat (etxe bat), zuluaat (zulo bat)... Aitzitik, -i eta -u bokalaz amaitzen direnlexemekin doanean, asimilazio aurrerakariaren ondorioz, zenbatzailearenbokal irekia itxi egiten da: mendi bet, leku bet...

Bestalde, bateko eta hamarrekoen artean ez da, bedratzi-k erakustenduen sinkopaz gain, beste inongo burutzapen berezirik. Ehunekoetan19,Sakana erdialde osoan bezala, bi eratara burutzen dira zenbatzaileak: be-rreun/bitenaun, irureun/irutenaun, laureun/lautenaun, bosteun/bostenaun,seireun/seitenaun, zazpireun/zazpitenaun, zortzireun/zortzitenaun, bedratzi-reun/bedratzitenaun.

Zenbatzaile ordinalei dagokienez, lehenak izan ezik, -gerna (< -garre-na)20 morfema erabiltzen dute Lizarragabengoko burutzapenek, Sakana er-dialde osoan gertatzen den moduan: lena/lenbizikua, bigerna, irugerna,laugerna, bosgerna, seigerna, zazpigerna, zortzigerna, bedratzigerna, amar-gerna ameikagerna, amabigerna... atzena/azkena.

� Zehaztugabeak eta orokorrak:Sakana osoan ohikoak ditugun zenbatzaile zehaztugabeak erabiltzen

dituzte Lizarragabengoan ere: batzuk, zenbeitt, asko, eskuterat (eskutadabat), besarkadaat, aunbeste, izugerri, makiñaat, bateez, aleikeez (alerik ereez), obeki, gooti (gogotik), uberi (ugari), franko, poleki, neiko, moltsuat(multzo bat), samaldaat (samalda bat), gutxi, pillaat, pixkaat, puxkaat (pus-ka bat), sellaat (sail bat)... Eta gauza bera esan daiteke zenbatzaile oroko-rren gainean: dena, guzia, os(os)ua (os(o-os)oa)...

Zorrak obeki / gooti / franko zizkonau! (Zorrak hobeki / gogotik / fran-ko zeuzkanagu!).

Atzo jende uberi / neiko / moltsuat / samaldaat oon auen! (Atzo jendeugari / nahiko / multzo bat / samalda bat egon zuan).

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[11] 63

18 Etxarrikoan zerbait aldatzen dira. Hona hemen, hurrenez hurren, goian aipatutakoen ordaina:bia, biak, berai, bee beitten, berai, beegana, begandi, bee, yak...

19 Hirurehun eta laurehun zenbakien kasuetan egiten den moduan, analogiaz beraz, /r/ kontso-nante dardarkaria tartekatzen da seiehun, zazpiehun, zortziehun eta bederatziehun zenbakien kasuetanere.

20 Burutzapen sinkopatua dugu hau: -garrena> -garna > -gerna. Azken urratsa burutu gabe barra-barra ageri da Uharte-Arakilgo dotrinan: vigarna, irugarna... Badirudi gure kasuan asimilazio aurrera-kariaen ondorioz suerta litekeela -garna > -gerna bilakabidea eta, aurreko silaban bokal itxia ez dutenburutzapenetan, berriz, analogiaz: bigerna, irugerna, seigerna baina bosgerna, amargerna...

Page 12: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

64 [12]

Ezten aliatee agertu goiz guzien! (Ez dun ale bat ere agertu goiz guz-tian!).

Urdeiazpiko ososua jan giñubeen! (Urdaiazpiko oso-osoa jan genian!).

Deklinabidea

Sei lexema ezberdin hartu ditugu, hiru izen bizidun eta hiru bizigabe,horietako bi izen bereziak, beste bi bokalez amaituriko izen arruntak etaazken biak kontsonantez bukatutako izen arruntak. Sei izen hauen mediozdeklinabideko kasu guztiak azalduko ditugu, Lizarragabengoko deklinabi-deko atzizkiak agerian utziz.

Izen bizigabeak: arruntak, bokalez eta kontsonantez amaitutakoak, etaberezia:

Izen bizidunak: arruntak, bokalez eta kontsonantez amaiturikoak, eta be-rezia:

singularra plurala singularra plurala Balentin

absolutiboa semia semiek mutilla mutillek Balentin

ergatiboa semiek semiek mutillek mutillek Balentiñek

datiboa semieei semiei mutilleei mutillei Balentiñi

ed.genitiboa semieen semien mutilleen mutillen Balentiñen

destinatiboa semieendako semiendako mutilleendako mutillendako Balentiñendako

prolatiboa semetako (mgg) mutilletako (mgg) Balentiñetako

ablatiboa semieengandi semiengandi mutilleengandi mutillengandi Balentiñengandi

adlatiboa semieengana semiengana mutilleengana mutillengana Balentiñengna

inesiboa semieen beitten semien beitten mutilleen beitten mutillen beitten Balentiñen beitten

partitiboa semeik (mgg) mutillik (mgg) Balentiñik

motibatiboa semieengati semiengati mutilleengati mutillengati Balentiñengati

soziatiboa semieeki semieki mutilleeki mutilleki Balentiñeki

instrumentala semies semetas mutilles mutilletas Balentiñes

leku-den.genit semieen beitteko semien beitteko mutilleen beitteko mutillen beitteko Balentiñen beitteko

singularra plurala singularra plurala Uharte

absolutiboa erriya erriyek lurra lurrek Uberte

ergatiboa erriyek erriyek lurrek lurrek Ubertek

datiboa erriyeei erriyei lurreei lurrei Uberteei

ed.genitiboa erriyeen erriyen lurreen lurren Uberteen

destinatiboa erriyeendako erriyendako lurreendako lurrendako Uberteendako

prolatiboa erritako (mgg) lurretako (mgg) Ubertetaako

ablatiboa errit(t)i erriteti lurreti lurretati Uberteti

adlatiboa erriaa erritaa lurriaa lurretaa Ubertiaa

inesiboa erriyen erriten lurrien lurretan Uberten

partitiboa erriik (mgg) lurrik (mgg) Uberteeik

motibatiboa erriyeengati erriyengati lurreengati lurrengati Uberteengati

soziatiboa erriyeeki erriyeki lurreeki lurreki Uberteeki

instrumentala erriyes erriyes lurres lurres Ubertes

leku-den.genit erriko erriteko lurreko lurretako Uberteko

Page 13: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

Ikus daitekeenez, singularreko eta pluraleko burutzapenak ia berdinak di-ra kasu askotan, bokalaren luzapenak baino bereizten ez dituelarik. Eta bo-kalaren luzapenak, gertatzen denean, azentuaren intentsitatea berarekin da-rama: semiéen (semearen), sémien (semeen).

Bestalde, era berean da nabaria nominatiboko plurala eta ergatibo singu-larra eta pluralaren artean gertatzen den sinkretismoa: semiek etor dia (seme-ak etorri dira), semiek esan dau (semeak esan du), semiek esan dabie (semeekesan dute).

Instrumentalaren morfema nafarreran erabiltzen dena dugu Lizarraga-bengoan, -(e)s.

Inesiboan, izen bizidunekin erabiltzen den morfema ez da -(r)engan, -(r)en baitan baizik, oraingoan ere nafarreraren modura.

Destinatiboan eta prolatiboan nafarreraren morfemak erabiltzen dira Li-zarragabengoko hizkeran, Sakana osoan gertatzen den moduan. Ez dira, be-raz, -rentzat eta -tzat atzizkiak erabiltzen, -rendako eta -tako baizik: semieen-dako (semearentzat), semetako (semetzat)...

Ablatiboan, era berean, Sakana osoko ereduari jarraituz, Lizarragaben-goko hizkerak ez du ageri burutzapenen bukaeran /k/ kontsonante herskariahoskaberik.

Soziatiboan, Sakana erdialde osoan gertatzen den bezala, bukaerakokontsonante sudurkaririk gabekoak ditugu Lizarragabengoko burutzapenak:amaaki (amarekin), semieeki (semearekin), semieki (semeekin)...

Konparatiboa, superlatiboa eta gehiegizko maila

� Ondorengo bilakabidea dugu konparatiboan, Sakana osoan bezalakoa: -ago > -ao > -oo 21

lenoo (lehenago), beltzoo (beltzago), luzioo (luzeago), aundiyoo (han-diago), beruoo (beroago), aluboo (aluago), urdiñoo (urdinago)...

Bestalde, zenbaitetan, -ko atzizkia eransten zaio morfema konparatzai-leari, -ooko (-agoko) morfema sortzen delarik: polittookua (politagokoa),zabalookua (zabalagokoa), zarrookua (zaharragokoa), geyookua (gehiago-koa)...

� Superlatiboan, ondorengo bilakabideak ditugu, -en morfema eransterako-an, ezberdinak lexema bokalez edo kontsonantez bukatzen bada: -V + -en> VVn eta –C + -en > Cen

luzeena, astoona 22, argiina, mutuuna, naranjaana, aulena, errezena, gizonena, polittena...

� Gehiegizko maila adierazteko, ez du Etxarriko23 hizkeraren modura egiten,Arbizu eta Bakaikuko hizkeren moduan baizik. Kontsonantea galtzen du -egi morfemak lexemari eransterakoan: luziei (luzegi), aundiyei (handiegi),

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[13] 65

21 Hauxe da aipatu bilakabidea: bokalen arteko herskariaren galera eta V1V2 > V2V2.22 Ondorengoa burutzapen honen bilakabidea: asto + -en > *astoen > astoon (V1V2 > V1V1).23 Etxarriko kasuan, -gi morfema eransten zaio zuzenean: aundigi, luzegi, erogi, biandugi (beran-

duegi), polittegi, txukunegi...

Page 14: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

66 [14]

eruei (eroegi), biandui (beranduegi), polittei (politegi), txukunei (txukune-gi), geyei 24 (gehiegi)…

Denbora, leku, modu, maila eta iritzi aditzondoak

Hemen jasotako aditzondo edo adberbio guztiak Sakana erdialde osoanerabiltzen dira eta horietako asko Burundan ere bai. Modu aditzondoen ka-suan, -ki (-gi) atzizkia erabiltzen da Lizarragabengoan eta ez Burundako -to(-do) morfema. Hona hemen aditzondo erabilienak:

� Denbora aditzondoak: agudo, lixto, aldiyen (aldian), atzia beix (atzera be-rriz), aurki, bart, bela (berehala), biandu, dauneko (dagoeneko), etzidamu,gio (gero), guai (orain), lenguen (lehengoan), lenbizi, noizen kuando, noizenbain, sarri, sekula, yaniaun etzitti (herenegun etzitik)...

� Leku aditzondoak: onutz (hona), orrutz (horra), autz (hara), nunei (no-nahi), iyun (inon), iyuare (inora ere), nuanei (noranahi), nunian (non erehan), irruti, gertu...

� Modu aditzondoak: obeki, aungi, geizki, txarki, poleki, ederki, arrastakan,banakan, laixterkan, arriken 25 (harrika), inbuluzken, furrutekan (zurruta-ka), ozkakan (koskaka), malamente 26, gexkixe 27 (primeran), majo (prime-ran)...

Ikusten denez, -n kontsonate sudurkariaren paragogea jasotzen du -kaatzizkiak, Sakana osoan bezala eta gainera, kasu batzuetan, atzizkia bera-ren errepikapena ere gertatzen da: inbuluzkekan, ozkakan...

� Maila aditzondoak: zeiñen, erabat, arraso (arras), erdi, xamar, izugerri,onen, orren, ain, alenoi (halaren hori), gooti (gogotik)...

� Iritzi aditzondoak: nunbeitt, apika, berbaa (behar bada), agi danes, sobrare(sobera ere), akaso, segurasko (seguru asko)...

Aditz laguntzailea indikatiboeran

� Nor eta Nor-Nori erak:Jarraian, aditz laguntzailearen formak ikusiko ditugu, orain eta lehen

aldian, N eran guztiak eta NNi eran soilik Nor hirugarren pertsona dene-an, gainerako Nor pertsonen kasuan ez baita dagoeneko erabiltzen:

24 Kasu honetan, Etxarrikoan ere herskaria galdu egiten da: geyei. 25 Aditzondo hau gaztelaniako “con viento fresco” esamoldearen parekoa dugu: Bieldu zak emen-

di arriken, kaso geyo ein bee! (Bidal ezak hemendik harrika kasu gehiago egin gabe!). 26 Beste hau, berriz, “en vano” esmoldearen parekoa izango genuke: Malamente abil, ez tek ezee

lortuko! (Malamente habil, ez duk ezer ere lortuko!).27 Esanahia ikusita antzeman daiteke benetan adierazi beharko lukeenaren kontrakoa adierazten

duela, gaizki + -xe baitira bere osagaiak.

Page 15: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[15] 67

NOR era naiz, nintzen... nauk/n, nituan/nan

NOR-NORI era Nor 3. pertsona denean zait, zitzaidan... zaidak/n, zitzaidaan/nan

Hauek dira bizi-bizirik ditugun adizkiak NNi eran, hots, Nor hiruga-rren pertsona denean. Gainerako pertsonei dagokienez, entzun daitezkeoraindik hainbat adizki adineko hiztunen artean, baina kasu gehienetan,egun, zeharkako formak erabiltzen dira NNi erako jatorrizko formaksaihestuz. Bizirik dirauten adizki horiekin paradigma osoa osa daiteke ana-logiaz edo dedukzioz eta horrela ageri zaigu burutua Etxarri-Aranazko eus-kara eta Arañaz elkarteko hiztegia (1991) liburuan. Ez du, beraz, merezi he-men berriro agertzea. Hona hemen aipatutako adizkiak egun oraindik en-tzuten diren moduan erabilita:

Ikuskuek faten banakik! (Ikusiko duk joaten banatzaik!).

Lengoonien fan giñazkiyon itxia! (Lehengo egunean joan gintzaizkion e-txera!).

Emango daazubie zerbeitt garais etortzen banakizubie? (Emango didazuezerbait garaiz etortzen banatzaizue?).

� Nor-Nork era:

NNk eran, Nor hirugarren pertsona denean erabiltzen dira gehienbat.Gainerako formak oso gutxi erabiltzen dira eta lehen aldikoak are gutxia-go, soilik Nor hirugarren pertsonetara mugatzen direlarik ia. Horrexega-tik, hurrengo koadroan NNk erako forma berezituak, hau da, Nor hiruga-rren pertsona izanik, jasoko ditugu soilik:

orain lehenalokutib. alokutiboa

Da(z)kit Zikiak/n Zakiten Zikiaben/nenDa(z)kik/n Zakiyen/ñenDa(z)kiyo Zikoyok/n Zakiyon Zikiyoben/nen Da(z)kigu Zikiuk/n Zakiuun Zakiuben/nenDa(z)kizu Zakizun

Da(z)kizube ZakizubienDa(z)kiyobie Zikiyobe/ne Zakiyobien Zikiyoben/nen

orain lehenalokutib. alokutiboa

Neiz Nok/n Nitzen Nittubeen/neenEiz ItzenDa Dek/n Zan AuenGaa Geittuk/n Giñen Giñuzkiyeen/ñeenZaa Ziñen

Zaaie ZiñeenDia Ttuk/n Zian Ittuben

Page 16: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

68 [16]

NOR(hura)-NORK dut, nuen… diat/nat, nian/nan…

NOR(hura)-NORK ditut, nituen… ditiat/nat, nitian/nan…

Gainerako aditz formak hurrengo paradigman jasorik aurkezten ditugu.Taula osoa aurkezten badugu ere, ez daiteke esan errealitatean forma horiekguztiak erabiltzen direnik. Orainaldiko pertsona guztiek bizirik diraute, bai-na erabilera nahiko nahasi ageri zaigu, maiz tartekatzen baitira NNiNk era-ko formak. Lehen aldian, soilik Nor hirugarren pertsona denean erabiltzenda gaur egun:

Orain aldia

Badira zenbait esaera, zeinetan NNk erako aditz formak berean gorde di-ren. Esaldi hauek fosilizaturik ditugu dagoeneko Lizarragabengoko hizkeran,Etxarrikoan bezalatsu:

Bertan lertukuaut, txerriyoi! (Bertan lehertuko haut, txerri hori!).Arrapatukuaut, bei! (Harrapatuko haut, bai!).

Eta honen aurrean, berriz:Iruñen ikus doot! (Iruñean ikusi *diot!).

nor nork

ni N A U T nik

hi A U K-N hik

- hark

gu G E ITT U GU guk

zu Z E ITT U ZU zuk

zuek Z E ITT U BIE ZUBIE zuek

U BIE haiek

orain lehenalokutib. alokutiboa

Ttut Zittubet/net Nittuben Nittubeen/nenTtuk/n Ittuben

Ttu Zittuk/n Zittuben Zittubeen/nenTtugu Zittubau/nau Giñuzkiyen Giñuzkiyeen/ñeenTtuzu Ziñuzkiyen

Ttuzubie ZiñuzkiyeenTtubie Zittube/ne Zittubien Zittubeen/neen

orain lehenalokutib. alokutiboa

Det Yet/Ñet Neen Niyen/ñenDek/n AuenDau Dik/n Zeen Ziyen/ñen

De(g)u Yaau/Ñan Giñuben Giñubeen/neenDezu Ziñuben

Dezubie ZiñubienDabie Ye/Ñe Zabien Ziyeen/ñeen

Page 17: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� Nor-Nori-Nork era:Hurrengo paradigmetan, NNiNk erako aditz formak jaso ditugu, orain

aldikoak lehenik eta iraganekoak ondoren, Nori pertsonen arabera orde-natuak. Gogoratu lehentxeago genioena NNk erako aditz formak azaltze-rakoan, hau da, orain ikusiko ditugun aditz forma gehienek NNk erako le-hen aldiko aditz formak ordezkatzen dituztela:

NOR(hura)-NORI(niri, zuri/hiri, hari)-NORK Orain aldia

NOR(hura)-NORI(guri, zuei, haiei)-NORK Orain aldia

Ikusten denez, badira hainbat sinkretismo edo aditz forma berdin per-tsona desberdinetarako, forma alokutiboak kontuan izan gabe: duuzubie(haiek-zuei-hura; hark-zuei-hura; haiek-zuri-hura), doobie (haiek-haiei-hura;hark-haiei-hura; haiek-hari-hura) eta azken honen forma alokutiboaziobe/zione, doogu (guk-hari-hura; guk-haiei-hura), doozu (zuk-hari-hura;zuk-haiei-hura), doozubie (zuek-hari-hura; zuek-haiei-hura).

Lehenaldia, bestalde, oso modu erregularrean burutzen da, batuan bu-rutzen den moduan, hots, aditz forma orainalditik lehenaldira pasatzerakoangertatzen diren aldaketa berberak eginez (lehenaldiko morfema bukaeran,nork pertsonaren ezaugarria hasieran eta hirugarren pertsonen ezaugarri mo-duan z- hartzen du):

Doot (diot) > noon (nion) dook (diok) > yoon (hion).

guri zuei haiei

batua alokut. batua batua alokut.

Dizuet duuzubiet Diet doobiet ziobat/nat

Diguk/n duuguk/n Diek/n doobiek/n

Digu duugu ziuuk/n Dizue duuzubie Die doobie ziobe/ne

Dizuegu duuzubiau Diegu doogu ziobau/nau

Diguzu duuguzu Diezu doozu

Diguzue duuguzubie Diezue doozubie

Digute duugubie ziuube/ne Dizuete duuzubie Diete doobie ziobe/ne

niria zuri/hiri haribatua alokut. batua batua alokut.

Dizut Duuzut Diot Doot Ziobat/natDidak/n Daak/n Diat/nat Dubet/net Diok/n Dook/n

Dit Duut Ziaak/n Dizu Duuzu Dio Doo Ziok/nDizugu Duuzuu Diogu Doogu Ziobau/nau

Didazu Daazu Diozu DoozuDidazue Daazubie Diozue Doozubie

Didate Duubiet 28 Ziaabe/Ziaane

Dizute Duuzubie Diote Doobie Ziobe/ne

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[17] 69

28 Patxi Floresek esaten didanez, bere aitona zenak, aldameneko amonak eta Ameikenoon etxekobi amonek duutie aditz forma erabiltzen zuten. 80 urtetik beherakoek, aldiz, guztiek hemn jaso dugunaditz forma, Etxarrin erabiltzen dena.

Page 18: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

70 [18]

Duugu (digu) > zuugun (zigun) duugubie (digute) > zuugubien (ziguten).Doogu (diogu) > genon (genion) doozubie (diozue/diezue) > zenobien

(zenioten/zenieten)...

Aditz laguntzailea. Gainerako aditz moduak

� Baldintza:NOR era

Lizarragabengoan, Arbizun bezala, sarritan, baldintzako aditz formari on-dorioko morfema ere eransten zaio, horrelako esaldiak entzun daitezkeelarik:

Itxiaa etorko balitzeke, giok ee ataako giñeke. (Etxera etorriko *balitzateke,geuk ere aterako ginateke).

Donostiaa faan banitzeke, ez nitzeke aste guzien bueltatuko. (Donostiarajoanen *banintzateke, ez nintzateke aste guztian bueltatuko).

Goizter etorko baliaake, listoxoo ataako giñeke laneti. (Goiztar etorriko*balirateke, listoxeago aterako ginateke lanetik).

Eta iraganean, gero eta maizago, ondorioak ez du inongo morfemarikhartzen, hau da, indikatiboko lehenaldiko forma baliatzen du zenbaitek:

Donostiaa fan banitze, ez nitzen aste guzien bueltatuko.Goizter etor baliaa, listoxoo ataako giñen laneti

NOR-NORI era

Ikusten denez, singularreko aditz formek eta pluraleko 3. pertsonakoakorainaldiko morfema, -a-, mantentzen dute, Sakana erdialde osoan bezala.

Bestalde, indikatiboan genioen moduan, 3. pertsonak erabiltzen diragehienbat eta gainerako guztiak zeharkako formen bidez adierazten dira.

Nei alakoik gertatuko balakit bela faan nakiyoke itxiaa. (Niri halakorikgertatuko balitzait berehala joanen nintzaioke etxera).

nor norini N A KI T nirihi Y A KI K-N hirihura (BA) L A KI YO (KE) (N) harigu G IÑA Z KI GU gurizu Z IÑA Z KI ZU zurizuek Z IÑA Z KI ZUBIE zueihaiek L A Z KI YOBIE haiei

baldintza ondorio oraina ondorio lehenabanintz banitze nintzateke(en) nitzeke nitzekien

bahintz baitze hintzateke(en) itzeke itzekien

balitz balitze litzateke, zatekeen litzeke zittekien

bagina bagiñe ginateke(en) giñeke giñekien

bazina baziñe zinateke(en) ziñeke ziñekien

bazinate baziñie zinatekete(n) ziñekie ziñekieen

balira balia lirateke, ziratekeen liake zittezkien

Page 19: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[19] 71

Geyei onduatuko bagiñazkiyo izutu iiñen lakiuke. (Gehiegi ondoratukobagintzaizkio izutu eginen litzaiguke).

Ondorio lehena eskatzen duenean, gehienetan, indikatiboko forma bai-no ez da erabiltzen:

Nei alakoik gertatu balakit, bela faan nakiyon itxiaa. (Niri halakorik ger-tatu balitzait, berehala joanen nintzaion etxera).

Geyei onduatu bagiñazkiyo, izutu iiñen zakiun. (Gehiegi ondoratu ba-gintzaizkio, izutu eginen zitzaigun).

Nor-nork era:Soilik Nor hirugarren pertsona denean erabiltzen da:

Nor-nori-nork era:Oso modu erregularrean burutzen dira NNiNk erako baldintzako aditz

formak. Lehen aldiko formei iraganeko bukaerako morfema kendu eta ba-edo -ke(en) morfemak erantsiz gauzatzen dira, batuan bezala:

banoo (banio) nooke(n) (nioke(en))baloo (balio) looke(zooken) (lioke(ziokeen))banuuzu (banizu) nuuzuke(n) (nizuke(en))bagiño (bagenio) giñoke(n) (genioke(en))baluuzubie (balizue) luuzukie(zuuzukien) (lizueke(zizuekeen))baluut (balit) luuteke(zuuteken) (lidake(zidakeen))

� Ahalera:Aditz oina zein partizipioa erabiltzen dira orain aldiko ahalerazko for-

metan Lizarragabengoan eta partizipioa beti, berriz, lehen aldiko forme-tan: sar(tu) deitteke, ibil(li) deitteke, ... baina ez deitteke sartu, ez deitte-ke ibilli...Nor era: naiteke, nintekeen, ninteke…

Oraina Iragana Hipotetikoaneitteke nitteken nittekeeitteke itteken ittekedeitteke zitteken littekegeittezke giñezken giñezkezeittezke ziñezken ziñezkezeittezkie ziñezkien ziñezkiedeittezke zittezken littezke

BATUA baldintza BATUA ondorio oraina ondorio lehena

ban(it)u banau (banittu) n(it)u(z)ke(en) nau(z)ke nau(z)ken

bah(it)u bayau (baittu) h(it)u(z)ke(en) yau(z)ke yau(z)ken

bal(it)u balau (balittu) l(it)u(z)ke, z(it)u(z)keen lau(z)ke zau(z)ken

bagen(it)u bagiñu(zki) gen(it)u(z)ke(en) giñu(z)ke giñu(z)ken

bazen(it)u baziñu(zki) zen(it)u(z)ke(en) ziñu(z)ke ziñu(z)ken

bazen(it)u(z)te baziñu(zki)bie zen(it)u(z)kete(n) ziñu(z)kie ziñu(z)kieen

bal(it)u(z)te balabie (balittubie) l(it)u(z)kete, z(it)u(z)keten lau(z)kie zau(z)kien

Page 20: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

72 [20]

Erriyortan ez deitteke ezee in. (Herri horretan ez daiteke ezer ere egin).Lengo egunien ez giñezken fan, orrengati fan gaa gaur. (Lehengo egune-

an ez gintezkeen joan, horregatik joan gara gaur).Launa bixitetzia fan giñezke, beya gogua falta! (Laguna bisitatzera joan

gintezke, baina gogoa falta!).Ahalera perifrastikoa ere erabiltzen da eta, noizean behin, baita biak

nahasian ere:Al balin baabie faan ttuk! (Ahal baldin badute joanen dituk!).Al badeitteke etorko gaa! (Ahal badaiteke etorriko gara!).Bestelako erak:NNi eran ez dira ia erabiltzen ahalerako aditz formak, ohiturazko as-

pektua baliatzen delarik gehienbat aditz forma hauen ordez: Olako gauzekyoziñi gertatzen dazkiyo! (Horrelako gauzak edozeini gertatzen zaizkio!).Hala ere, erabat ulergarri suertatzen dira ahalerazko aditz forma hauek:gerta dakiyoke (gerta dakioke), fan gazkizuke (joan gakizkizuke), etor naki-zubieke (etor nakizueke)...

NNk eta NNiNk eretan, aldiz, Nor hirugarren pertsona denean lehe-naren kasuan eta Nor eta Nori singularreko hirugarrenak direnean biga-rrenarenean, bizi-bizirik dira ahalerazko aditz formak. Gainerako pertso-nen kasuan, orainaldian bat edo beste entzun daiteke oraindik: nazakek/n,nazake, nazakezu, nazakezubie (nazakezue), nazakie (nazakete), iezaket(hazaket), iezake (hazake), iezakiau (hazakegu), iezakie (hazakete).

NOR-NORK dezaket, nezakeen, nezake NOR-NORI-NORK diezaioket…

� Subjuntiboa:Ez da ia erabiltzen gaur egun aditz modu hau, aditz forma batzuk bai-

no ez zaizkigu gelditu fosilizaturik eta, horietan ere, Etxarriko eta Arbizu-ko formen arteko lehia ikus daiteke Lizarragabengoko hizkeran:

Jar geitte(ze)n 29 meyortan! (Jar gaitezen mahai horretan!) Nor eran.Jangoikua laun dakiyola atzien ta aurrien! (Jaungoikoa lagun dakiola

atzean eta aurrean!) Nor-Nori eran.Gainerako aditz forma guztiak, azken hau bezala, -la morfemaz la-

gundurik ageri zaizkigu: eman nazala (eraman nezan), ttabiela (ditzaten),geittazula (gaitzazun), yozubiela (diezaiozuen)...

Oraina Iragana Hipotetikoa Oraina Iragana Hipotetikoa

deza(z)ket neza(z)ken neza(z)ke dezooket nezooken nezooke

deza(z)kek/n ieza(z)ken ieza(z)ke dezookek/n iezooken iezooke

deza(z)ke zeza(z)ken leza(z)ke dezooke zezooken lezooke

deza(z)kegu giñeza(z)ken giñeza(z)ke dezookegu giñezooken giñezooke

deza(z)kezu ziñeza(z)ken ziñeza(z)ke dezookezu ziñezooken ziñezooke

deza(z)kezubie ziñeza(z)kien ziñeza(z)kie dezookezubie ziñezookien ziñezookie

deza(z)kie zeza(z)kien leza(z)kie dezookie zezookien lezookie

29 Etxarrin geittezen eta Arbizun geitten izango genituzke aditz forma hauek. Lizarragabengoanbiak lehian, esan dugun moduan. Dena den, Arbizuko joera jarraituz, Nor erako aditz forma erabilibeharrean, Nor-Nork erakoa erabiltzen dute maiz: jar tzoon (*jar dezagun <eser gaitezen>), buelta tzoon(*buelta dezagun <buelta gaitezen>), ondua tzoon (*ondora dezagun <ondora gaitezen>)...

Page 21: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

� Agintera:Nor eran erabiltzen diren berezko formak ondorengoak dira: a(r)i (ha-

di), zeitte(z) (zaitez), zeiztie (zaitezte). Hirugarren pertsonetakoak, subjun-tiboko formak, -la morfemaz lagundurik baino ez dira: daiyela (bedi),daiztela (bitez). Ezezko esaldietan, aurreko aditz formei ere -la morfemaeransten zaie eta gainera, ahaleraren kasuan bezala, aditz partizipioa era-biltzen dute:

Mui ai meiti beinguen! (Mugi hadi mahaitik behingoan!)Etor ai oontza! (Etor hadi honantz!)Ez ayela muittu meiti! (Ez hadila mugitu mahaitik!)Ez zeiztiela muittu! (Ez zaiztela mugitu!)Bestelako eretan, aditz formak barra-barra erabiltzen dira eta aipaga-

rrienak Nor hirugarren pertsona dutenak ditugu, aditz forma aferesidu-nak:

Nor hirugarren pertsona plurala denean soilik ezberdintzen da Etxarrikoformengandik, -it- pluralgilea hartu beharrean -zki- hartzen baitu Etxarrikohizkerak: zazkik/n (itzak/n), zazkizu (itzazu), zazkizubie (itzazue).

Aditz sintetikoak

OON 30 (EGON) nago, nengoen… nagok/n, nengoan/nan…

IBILLI (IBILI) nabil, nenbilen… nabilek/n, nenbilean/nan...orain alokutiboa lehen alokutiboanaail naallek/n naallen naallebeen/nenabil aallendaail zaallek/n zaallen zaallebeen/nen

gaaltze gaaltzek/n giñaaltzen giñaaltzebeen/nenzaaltze ziñaaltzenzaaltzie ziñaaltziendaaltze zaaltzek/n zaaltzen zaaltzebeen/nen

orain alokutiboa lehen alokutiboanoo niok/n ningon ningobeen/nenago ingondoo ziok/n zoon ziobeen/nengore gorek/n giñoon giñobeen/nenzore ziñoonzorie ziñobiendore ziauk/n zoren ziobeen/nen

EZAK... ITZAK... IEZAIOK... IEZAZKIOK...zak/n ttak/n yok/n yozkiyokzazu ttazu yozu yozkiyozu

zazubie ttazubie yozubie yozkiyozubie

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[21] 73

30 Singularra etxarrieraren moduan eta plurala, aldiz, arbizuerarenean, orain aldian. Lehen aldia,guztia arbizueraren moduan, 3. pertsona singularra izan ezik.

Page 22: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

74 [22]

FAN (JOAN) noa, nindoan... noak/n, nindoaan/nan...

Arbizuko hizkeraren modura burutzen da ‘joan’ aditza Lizarragabengoan,etxarrieratik31 aldenduz.

IRUUI 32 (EDUKI)

Nor hirugarren pertsona ez denean ere erabiltzen dira aditz formak nahi-ko modu erregularrean: nakak/n (naukak/n), naka, nakazu, nakazubie, naka-bie/naukie (naukate), yaukat (haukat), yauka, yaukau, yakabie/yaukie (hauka-te), gazkak/n, gazka, gazkazu, gazkazubie, gazkabie/gauzkie (gauzkate)...

batua orain alokutiboa batua lehen alokutiboa

Daukat dakat zikobat/nat Neukan nakan nikobeen/neen

Daukak/n dakak/n Heukan yauken

Dauka daka zikok/n Zeukan zakan zikobeen/neen

Daukagu dakagu zikobau/nau Geneukan giñakan giñikobeen/neen

Daukazu dakazu Zeneukan ziñakan

Daukazue dakazubie Zeneukaten ziñaukien

Daukate dakabie 33, daukie zikobe/ne Zeukaten zakabien, zaukien zikobeen/neen

orain alokutiboa lehen alokutiboaniyua niyuek/n niyuen niyobeen/neniyua iyuendiyua ziyuek/n ziyuen ziyobeen/nenguzte guztek/n giñuzten giñuztebeen/nenzuzte ziñuztenzuztie ziñuztienduzte zuztek/n zuzten zuztebeen/nen

31 Hurrengo hauek ditugu Etxarrin joan aditzaren formak: nue/niyue, gue, due/diyue, gueze, zueze,zuezie, dueze (orain aldian), niyuen, iyuen, ziyuen, giyuezen, ziyuezen, ziyuezien, ziyuezen (lehen aldian).Eta alokutiboak, aldiz: niyuek/n, ziyuek/n, giyuezek/n, ziyuezek/n (orain aldian), niyuebaan/nan, ziyue-baan/naan, giyuezebaan/nana, ziyuezebaan/nana (lehen aldia).

32 Etxarrikoan, batez ere lehen aldiko alokutiboak dira ezberdinak: nikobaan/naan, zikobaan/naan, giñukebaan/naan, zikobaabien/naabien. Nor Haiek denean, -z- pluralgilea tartekatzen zaio aditzformari: dazkat, dazkau (dauzkagu), dazkazubie (dauzkazue), giñazkan (geneuzkan), zazkabien (zeuz-katen)…

33 Patxi Floresek esan didanez, bere aitonak daukie orain aldian eta zaukien leen aldian erabiltzenzuen. Bere amak, berriz, dakabie eta zakabien, etxarrieraren modura.

Page 23: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JAKIN

EMAN 34 (ERAMAN) Nor hura denean

EMAN (ERAMAN) Nor haiek deneanbatua orain alokutiboa batua lehen alokutiboa

Daramatzat daamizkit zaamizkiyet/ñet Neramatzan naamizkiyen naamizkiyeen/ñeen

Daramatzak/n daamizkik/n Heramatzan yaamizkiyen

Daramatza daamizki zaamizkik/n Zeramatzan zaamizkiyen zaamizkiyeen/ñeen

Daramatzagu daamizki(g)u zaamizkiyau/ñau Generamatzan giñaamizkiyen giñaamizkiyeen/ñeen

Daramatzazu daamizkizu Zeneramatzan ziñaamizkiyen

Daramatzazue daamizkizubie Zeneramatzaten ziñaamizkiyeen

Daramatzate daamizkiye zaamizkiye/ñe Zeramatzaten zaamizkibien zaamizkiyaabien/ñaabien

batua orain alokutiboa batua lehen alokutiboa

Daramat daamit zaamiyet/ñet Neraman naamiyen naamiyeen/ñeen

Daramak/n daamik/n Heraman yaamiyen

Darama daami zaamik/n Zeraman zaamiyen zaamiyeen/ñeen

Daramagu daami(g)u zaamiyau/ñau Generaman giñaamiyen giñaamiyeen/ñeen

Daramazu daamizu Zeneraman ziñaamiyen

Daramazue daamizubie Zeneramaten ziñaamiyeen

Daramate daamiye zaamiye/ñe Zeramaten zaamibien zaamiyaabien/ñaabien

batua orain alokutiboa batua lehen alokutiboa

Dakit dakit zikiyet/ñet Nekien nakiyen nikiyeen/ñeen

Dakik/n dakik/n Hekien yakiyen

Daki daki zikik/n Zekien zakiyen zikiyeen/ñen

Dakigu daki(g)u zikiyau/ñau Genekien giñakiyen giñikiyeen/ñeen

Dakizu dakizu Zenekien ziñakiyen

Dakizue dakizubie Zenekiten ziñakiyeen

Dakite dakibie zikiye/ñe Zekiten zakibien zikiyaabien/ñaabien

dakiye

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[23] 75

34 Bi eratara erabiltzen da aditz hau erroari dagokionez, berdin entzuten baitira -B- erroa dara-maten adizkiak (daabit, daabik/n, daabi...), bai orain aldian, nola iraganean.

Page 24: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

76 [24]

LIZARRAGABENGOKO HIZKERAREN SINTAXIA

Atal honetan, Lizarragabengoan esaldiak burutzeko baliatzen dituztenpartikula, juntagailu, menderagailu eta abar azalduko ditugu eta horrela iku-siko dugu ez direla inguruko herrietako hizkerekiko ezberdinak.

Harridurazko esaldiak

Lehentxeago genioen moduan, aldameneko herrietan bezala, esamolde-ak, interjekzioak, erakusleak, galdetzaileak, bokatiboak eta beste batzuk era-biltzen dituzte Lizarragabengoan harridurazko perpausak burutzerakoan:iyon dienak (inon direnak), alakoik (halakorik), kuanto (kuanto, jakina), neilauke (nahi luke), baldimes (baldin berez), a ze gio re (a zer gero ere), auxeek(hauxe duk), zeiñen (zeinen), oi ...-(e)n (hori ...-(e)n), bierrik (beharrik), las-tima (lastima, oxala), demoni (demontre)...

Iyon dienak ikus be zittunau! (Inon direnak ikusi behar ditinagu!)Alakoik guañi, diruba eman da kejo alee! (Halakorik oraindik, dirua

eman eta kexu hala ere!)Geizki zion, kuanto! (Gaizki zegon, jakina!)Nei lauke ba, aunbeste lan inda! (Nahi luke bada, hainbeste lan eginda!)Geyoo buzpideik ez! (Gehiago ganorarik ez!)Baldimes ee, etorko al dek! (Baldinberez ere, etorriko al duk!)A ze gio re, een guzia ortan pasatu oi itteko! (A zer gero ere, egun guztia

horretan pasatu hori egiteko!)Ura jendeketa etor zana! (Hura jendeketa etorri zena!)Auxeek au, komeiya! (Hauxe duk hau, komedia!)Zeiñen polittaa zu, zuen aurroi! (Zeinen polita da zu, zuen haur hori!)Oi erriyeen txukuna dakazubiena! (Hori herriaren txukuna daukazue-

na!)Bierrik etorria, gozua jarko litzeke aneya, bestela! (Beharrik etorri da, go-

zoa jarriko litzateke anaia, bestela!)Lastima, estualdiin bet eman baloobie, sikia! (Lastima, estualdiren bat

eman baliote, sikira!)Apaaju oneek! (Apareju ona duk!)Demoni sunsungorda! (Demontrearen / Halako sursum corda!)

Koordinazioa

Jaso ditugun esaldi ezberdinen bitartez lau koordinazio motak aztertukoditugu, bakoitzean zein juntagailu erabiltzen diren azalduz:

� Emendiozko juntagailuak eta esaldiak: (e)ta / da 35 (eta), re / ee (ere), beita...re (baita ere), ezta... re (ezta ere), geiñaa (gainera), bintzet (behintzat), bia-re (bederen), gutxiines (gutxienez), ezeze (ez eze)...Zu ta ni, iyoore geyoo ez. (Zu eta ni, inor ere gehiago ez)Jan da lo, besteik eztau iitten. (Jan eta lo, besterik ez du egiten)

35 Kontsonante herskari ahostuna, /d/, aurreko hitza kontsonante sudurkariz amaitzen deneanerabiltzen da. Hurrengo juntagailuaren kasuan, berriz, dardarkaria galtzen da aurreko hitza kontso-nantez bukatzen bada.

Page 25: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[25] 77

Ni re faan nitzeke beiya ... (Ni ere joanen nintzateke baina ...)Neguben ee bazikik berua iitten. (Neguan ere bazekik beroa egiten)Ezta pentsatu re! (Ezta pentsatu ere!)Egunon! Beita zuui re! (Egunon! Baita zuri ere!)Biyer lania fan be yet, loganiek erretzen niok, geiñaa. (Bihar lanera joan be-har diat, logaleak erretzen nagok, gainera)Orrek ez takit ze in be deen, ni, bintzet, baniyua. (Horrek ez dakit zer eginbehar duen, ni, behintzat, banoa)Astien bein, biare, etorko balitzeke! (Astean behin, bederen, etorriko balitz!)Ogeita amar urtes aai bieek, gutxiines, lanien. (Hogeita hamar urtez ari be-har duk, gutxienez, lanean)Nik ezeze, arrek ee, eztau idea aundiik izeen. (Nik ez eze, hark ere, ez duideia handirik izanen)

� Burundan eta Sakana erdialdean gertatzen den moduan, ez da Lizarraga-bengoan ala juntagailua erabiltzen, soilik (o)o (edo) erabiltzen da: (o)o, bes-tela, bestiaiñekuen (beste gainerakoan)...Abenduba o ilbeltza zan? (Abendua edo ilbeltza zen?)Gaur o biyer faan gaa. (Gaur edo bihar joanen gara)Ze esan dau, ekartzeko o emateko? (Zer esan du, ekartzeko edo emateko?)Kilixketooi kalkatu berkueen, bestela, nekes izeeikueen! (Krisketa hori sakatubeharko dun, bestela, nekez irazegiko dun!)Gaur yoos berkuezu, bestiaiñekuen, biandutu iin biakizu! (Gaur erosi be-harko duzu, beste gainerakoan, berandutu egin behar zaizu!)

� Ondorengoak ditugu juntagailurik erabilienak aurkaritzako esaldietan: be-ya (baina), ordia (ordea), beeix (berriz), alee (hala ere), nolanei re (nolanahiere)...Gaur goizter etorriaa, beya neka-neka iiñik! (Gaur goiztar etorri da, bainaneka-neka eginik!)Esaten doot, eztuut kasoik iitten, ordia! (Esaten diot, ez dit kasorik egiten,ordea!)Faan nitzeke, biandu da, ordia! (Joanen nintzateke, berandu da, ordea!)Atzo Donostiaa fan nitzen, gaur, beeix, Iruñaa fateko asmua akat. (Atzo Do-nostiara joan nintzen, gaur, berriz, Iruñera joateko asmoa daukat)Ez tet uste ezee dakiyenik, ez da ixilduko, alee! (Ez dut uste ezer dakienik, ezda isilduko hala ere!)Autooik etzikonat, nolanei re, iruuita re, e nittuken fanen! (Autorik ez zeu-kanat, nolanahi ere, edukita ere, ez ninduken joanen!)Ni bestiañeko guziek allaatu zian! (Ni beste gainerako guztiak ailegatu zi-ren!)

� Perpaus banatzaileei dagokienean, ondorengoak ditugu juntagailurik era-bilienak: aldiateti ... besteti (alde batetik … bestetik), ez … ez, bei … bei.Aldiateti auriya, besteti nekia, ez giñuben ezee iin. (Alde batetik euria, bes-tetik nekea, ez genuen ezer egin)Ez buuzpide, ez galdoorde, ez ezee! (Ez buruzpide, ez ganora, ez ezer!)Bei zuen erriyen, bei gurien, biten ziauk! (Bai zuen herrian, bai gurean, bie-tan zaudek!)

Page 26: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

78 [26]

Lizarragabengoko hizkerako menderagailuak

Mendeko esaldi guztien adibideak jaso ditugu atal honetan. Ez dira be-rezitasun gehiegirik, normala denez,

� Ondorengoak ditugu nominalizazioetan, konpletiboetan eta erlatibozkoe-tan erabiltzen diren menderagailurik ezagunenak: -la, -(e)nik, -t(z)ia (-t(z)ea), -t(z)eik (-t(z)erik), -t(z)es (-t(z)ez), -t(z)en, -t(z)ia (-t(z)era)...Oneskio bertan be laukiela esan duutie. (Honezkero bertan behar lukeelaesan didate)Etzikiaak iruitzen ikuskuegunik. (Ez zekiat iruditzen ikusiko dugunik)Eztakit ze emaan dabien basuaa. (Ez dakit zer eramanen duten basora)Eztau otsaain zenbat baliyo deen esateko. (Ez du hots egin zenbat balio duenesateko)Ez men dakiyo gustetzen kanpuen jatia. (Ez omen zaio gustatzen kanpoanjatea)Etzion mendiyen ibiltzeik, bazioken gaurkuengati. (Ez zegon mendian ibil-tzerik, bazegokeen gaurkoarengatik)Lazka-lazka iiñik noo oi launtzes. (Nazka-nazka eginik nago horiei lagun-tzez)Erretzeti utzi be zeela, beya… (Erretzetik utzi behar zuela, baina…)Etziune belarroik erretzen utzi. (Ez ziguten belar horiek erretzen utzi)Enauke jakiñen bier bezela lotzen. (Ez nuke jakinen behar bezala lotzen)Aztu iin dakit udsa ekartzia. (Ahaztu egin zait ura ekartzea)Oittuik gode meya paatzen. (Ohiturik gaude mahaia paratzen)Lana eskeintzia etorri akiuu. (Lana eskaintzera etorri zaigu)Paper batzuk partitziaa biyeldu geittubie. (Paper batzuk partitzera bialdugaituzte)Gezurra esatiek ez duuzu ezertan laundu ber. (Gezurra esateak ez dizu ezer-tan lagundu behar)Enok arduoi yateko gauza. (Ez nauk ardo hori edateko gauza)Bideberriyura konpontzieen aldekua neiz. (Bideberri hura konpontzearenaldekoa naiz)Libruuba leitzieki neikuet. (Liburua leitzearekin nahiko dut)Aitzera ematieti yozein gauza! (Aditzera emateagatik edozein gauza!)Iltziaa dakazubie txakurra. (Hiltzera daukazue txakurra)

� Erlatibozkoei dagokienez, ez dago ezer berezirik, jarraian ikus daitekeenmoduan: -n, -tako/-dako.Iin duuzubien opariyek lan franko eman duuzkigu. (Egin dizuten opariaklan franko eman dizkigu)Esan dezunaangati ai neiz, ez iindakuengati. (Esan duzunarengatik ari naiz,ez egindakoarengatik)Ataatako ongarri guziek geenak ittuben. (Ateratako ongarri guztiak gerenakhituen)Iroozi ezunaaki aixe pasatukuezu illaatia. (Irabazi duzunarekin aise pasatu-ko duzu hilabetea)Yosi auen aragiya gustora jan giñubeen. (Erosi huen haragia gustura jan ge-nian)

Page 27: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[27] 79

� Denborazko menderagailurik erabilienak hauexek ditugu: (-n) biyertio (-nbitartean), ala (ahala), orduko, -t(z)iako (-t(z)erako), -niako (-nerako), -skio (-z gero), -neti (-netik), onduen (ondoren), bezein listo (bezain laster),-t(z)ieki batia (-t(z)earekin batera), eta bela (eta berehala), -la, -n aldiyoo (-n aldiero), -neko, -n bakuitzien (-n bakoitzean), beñoon (baino lehen)…Auriya atertu biyertio ez geittuk lanien asiko. (Euria atertu bitartean ez gai-tuk lanean hasiko)Denok biltzen ez gaan biyertio etzeiztiela bazkaltzen asi. (Denok biltzen ezgaren bitartean ez zaiteztela bazkaltzen hasi)Tabernati ataa ala karneta eskatzen asi zian jendiei. (Tabernatik atera aha-la karneta eskatzen hasi ziren jendeari)Manifestaziyua aittu orduko, leixterrai eman ber izendu giñoon. (Manifesta-zioa ahitu orduko, laisterrari eman behar izandu genion)I muitziako astarrak umia iiñen din! (Hi mugitzerako asto arrak umea egi-nen din)Auskias ikes zeniako umiek earki kozkortuik zazkan. (Euskaraz ikasi zenera-ko umeak ederki kozkorturik zeuzkan)Andreeiya opatu deenes kio eztik otzik autuorrek! (Andregaia topatu duenezgero ez dik hotzik auto horrek!)Erriaa bueltatu aaneti ezten lanien atertzen. (Herrira bueltatu denetik ezdun lanean atertzen)Gosal onduen emaan zeittuu Iruñaa! (Gosal ondoren emanen zaitugu Iru-ñera!)Iruzkiya estali bezein listo, agudo asko frexkatukuau. (Eguzkia estali bezainlaister, agudo asko freskatuko du)I ikustieki batiaa goguatu nittuneen mandatubes. (Hi ikustearekin bateragogoratu nitunan mandatuaz)Txikituau despedittu eta bela abiyetuko geittuk. (Txikito hau despeditu etaberehala abiatuko gaituk)Aurpeiya estaliik zeela pasatu zan guu itxeti. (Aurpegia estalirik zuela pasa-tu zen gure etxetik)Ikusten nauben aldiyoo esaten ziak. (Ikusten nauen aldiero esaten zidak)Librubooi Donostin bizi nitzenekua den. (Liburu hori Donostian bizi nin-tzenekoa dun)Lizerrenguen gelditzen dan bakutzien afaaya itten degu. Lizarragabengoangelditzen den bakoitzean afaria egiten dugu.Zu beñoon ezta iyore agertu. (Zu etorri baino lehen ez da inor ere agertu)

� Beste hauek dira, aldiz, esaldi kontzesiboetako menderagailuak: neiz (ta)(nahiz eta), balin ba ... re (baldin ba-... ere), -yeeti (-agatik), orrengati re(horrengatik ere), -da/-ta re (-da/-ta ere)...Neiz iyendia izen, iguel-iguel lan itten din. (Naiz igandea izan, igual-iguallan egiten din)Neiz ta egualdiyek laundu ez, erein iin berko yau pateta. Nahiz eta egural-diak lagundu ez, erein egin beharko diagu patata)Biandu balin baa re, ator guugana. (Berandu baldin bada ere, hator gure-gana)Tenkor jarriyeeti eztaazu itzik ataaziko. (Tenkor jarriagatik ez didazu hitzikateraraziko)

Page 28: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

80 [28]

Aittu bee re, baakit zertas ai zaayen. (Aditu bage ere, badakit zertaz ari za-reten)Milla aldis esanda re, eztuune kasoik iin bier. (Mila aldiz esanda ere, ez di-nate kasurik egin behar)Kontuborrengati, beti bezela jaai be ñau biyer. (Kontu horrengatik, beti be-zala jagi behar dinagu bihar)

� Moduzko esaldien menderagailuak honako hauek ditugu Lizarragabengo-an: -n bezela, bezelako, -n moduben, -nien (-nean), -n mouko (-n moduko),-t(z)eko mouben, -nes, -niaa (-nera), -la, antzia/antzien/antza (antzera/an-tzean/antza), ba-... bezela, -ta/-da...Ik esan daaken bezela iin yet. (Hik esan didaan bezala egin diat)Zuu launek yakus zuutena bezelakuaa. (Zure lagunak erakutsi zidana beza-lakoa da)Uztazu doon moduben. (Utz ezazu dagoen moduan)Uztazu doonien. (Utz ezazu dagoenean)Biyek ee alkarren moukuek dia. (Biak ere elkarren modukoak dira)Ain dianeko jateko mouben doo? (Hain direneko jateko moduan dago?)Esan zabienes, gezurra men da dena. (Esan zutenez, gezurra omen da dena)Esan dabieniaa, billera eldu aan astien izeen dek. (Esan dutenera, bilera hel-du den astean izanen duk)Nik dakitenes, iyork ee etzikin ezee. (Nik dakidanez, inork ere ez zekin ezerere)Guk dakiula, pelikula akatuik doo. (Guk dakigula, pelikula akabaturik da-go)Ori re aneyeen antzia ibiltzen da, ezta arte oneskua. (Hori ere anaien antze-ra ibiltzen da, ez da arte onezkoa)Farra antzien, farra antzien, aurriaa seittu ziyeen paatu bee. (Barre antzean,barre antzean, aurrera segitu ziaten pagatu bage)Biandu antza zaaltze laniaa fan ber beezu. (Berandu antza zabiltza lanerajoan behar baduzu)Alaba balabie bezela tratatzen ye. (Alaba balute bezala tratatzen diate)Eskillera terrazan jarrita sartu ber izendu neen. (Eskilara terrazan jarrita sar-tu behar izandu nuen)Eskubek poltsan ttubela ikusieet kanpuen. (Eskuak poltsan dituela ikusi dutkanpoan)

� Konparaziozkoen artean ere ugari dira erabiltzen diren menderagailuak:beiño (... -oo) (baino (... -ago)); bezein; aiña (adina); ainbet; zenbat(enes)(e)ta ...-oo, orduben da ... -oo; -oo (-ago); kuanto; -lakua (-lakoa)...Uste giñubena beiño zeilloukua zan. (Uste genuena baino zailagokoa zen)Uste giñubena beiño zeilloo zan. (Uste genuena baino zailago zen)Fan dan astekua beiño gertubookuen. (Joan den astekoa baino gertuagokoahuen)Sekula beiño listuoo afaldu ziñubien. (Sekula bano listoago afaldu zenuten)Ura ni bezein gutxi faten da itsesuaa. (Hura ni bezain gutxi joaten da itsa-sora)Ii laun oi exkaxa bezein zurreen. (Hire lagun hori eskasa bezain zuhurradun)

Page 29: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[29] 81

Ez gaa len aiña muitzen. (Ez gara lehen adina mugitzen)Eyaau ik ainbet diru iroozten. (Ez diagu hik hainbat diru irabazten)Biyejia paatzeko aiña re ez giñakan. (Bidaia pagatzeko adina ere ez geneu-kan)Zenbatenes ta geyoo yosi, orduben da geyoo bier izeten dezubie. (Zenbatenazeta gehiago erosi, orduan eta gehiago behar izaten duzue)Zenbat eta listuoo ataa orduben lenoo aillaatuko gaa. (Zenbat eta listoagoatera orduan lehenago ailegatuko gara)Zarroo ta tenkorroo! (Zaharrago eta tenkorrago)Ze uste otiau orrek, kuanto bakarrik biziala. (Zer uste ote du horrek, kuan-to bakarrik bizi dela / bakarrik biziko balitz bezala)Iguelekueek erriyoi, geenaan onduen. (Igualekoa duk herri hori, gerenarenondoan)

� Beste hauek dira baldintzazko esaldiak burutzeko erabiltzen diren mende-ragailuak: ba-, -s kio (-z gero), -t(z)ias (-t(z)eraz), -t(z)ekotan...Gareis agertzen bazaaye, dendak zabalik arrapatuko ttuzubie. (Garaiz ager-tzen bazarete, dendak zabalik harrapatuko dituzue)Inbiiya ezkabiya balitz, makiñaat balooke. (Inbidia ezkabia balitz, makinabat balegoke)Bier dan bezela itz iiñes kio jendiek kaso iiñen duuk. (Behar den bezala hitzeginez gero jendeak kasu eginen dik)Giltza aztues kio otsaain tzeiek. (Giltza ahaztuz gero hots egin iezadak)Gezurra balitz ez giñeke ergelkeiten asiko. (Gezurra balitz ez ginateke ergel-kerietan hasiko)Aitta agertzen baakik bayuke ankak arin. (Aita agertzen bazaik bahoakehankak arin)Etorko balitzeke, enuke tunpetik ee esaan. (Etorriko balitzateke, ez nuketunpetik ere esanen)Neei saldu baluut, ongi paatuko noon. (Niri saldu balit, ongi pagatukonion)Iyotetaa fatias, geen autuen, bestioiki enok fiyetzen da. (Inauteetara joateraz,geren autoan, beste horiekin ez nauk fidatzen eta)Itxia fatekotan, zuk abixetu. (Etxera joatekotan, zuk abisatu)Bein zabaldus kio sartu iin berko yau. (Behin zabalduz gero sartu egin be-harko diagu)

� Helburuzko esaldiak burutzeko hauexek dira gehien erabilitako mendera-gailuak: -t(z)ia (-t(z)era), -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)ieti (-t(z)eagatik)...Ongarriyek barratzia fateko zian. (Ongarriak barreiatzera joateko ziren)Ordezubie yatiaa, beix ee! (Hor duzue edatera, berriz ere)Arropak jazteko dia, ez armayueen setiyuortan usteltzeko. (Arropak janztekodira, ez armarioaren setio horretan usteltzeko)Otsaittekotan giñaaltzen, beya biandutu iin dakiu. (Hots egitekotan gen-biltzan, baina berandutu egin zaigu)Ongi iin dakizubie, kasoik ez iittieti. (Ongi egin zaizue, kasurik ez egitea-gatik)

Page 30: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

82 [30]

� Eta kausazko menderagailurik erabilienak, aldiz, beste hauek ditugu: -la-kos, -gati, ta (eta), bei- (bait), -s kio (-z gero), nolabeitt... -n (nolabait... -n), -t(z)ieti (-t(z)eagatik), zeengati... -n (zerengatik ... -n)...Zeengati asi neizen lanien? Diruba be neelakos. (Zerengatik hasi naizen la-nean? Dirua behar nuelako)Tabernak itxiik dodelakos, bestela, ones kio… (Tabernak itxirik daudelako,bestela, honez gero…)Zeengati iin dezu ori? Aangati. (Zer(en)gatik egin duzu hori? Har(en)gatik)Ator illundu beñoon, kontrolak paatzen zittube ta. (Hator ilundu baino le-hen, kontrolak paratzen ditiztek eta)Nola neizu ba, gauza onik ataatzia orrengandi, fameliyortan ezpeitoo buuz-pideik. (Nola nahi duzu bada, gauza onik ateratzea horrengandik, familiahorretan ez baitago buruzpiderik)Ni ixildu iiñen nittukek, ezpeigaa emenguek. (Ni isildu eginen nitikek, ezbaikara hemengoak)Etor zaanes kio, eman berko duuzut afaltzia. (Etorri zarenez gero, eramanbeharko ‘dizut’ (zaitut) afaltzera)Nolabeitt eztakiten nun bizi an, eztet gaztietu. (Nolabait ez dakidan non bi-zi den, ez dut gaztigatu)Garbi zion zeengati asarratu dian, garraxika astieti. (Garbi zagon zerenga-tik haserretu diren, karrasika hasteagatik)Ergelkeiten ibiltzieti iin dakik oi. (Ergelkerietan ibiltzeagatik egin zaik ho-ri)Zeengati iin deten garraxi? Zeengati ettuten aguantatzen. (Zerengatik egindudan karrasi? Zerengatik ez ditudan aguantatzen)

LEXIKOARI HURBILKETATXOA

Ezin da esan, inondik inora ere, Lizarragabengoko hizkerak lexiko bere-zia edo aldameneko Etxarriko eta Arbizuko hizkerekiko ezberdina duenik,ezta Sakana erdialdeko hizkerekiko ezberdina ere. Beraz, esan daiteke aipatualdameneko bi herrietako lexiko berbera baliatzen dutela lizarragabengoa-rrek, hurrengo zerrendan36 ikus daitekeen moduan:

36 Zenbait laukitan ezer ez azaltzeak Lizarragabengoko emaitza bera dela esan nahi du.

Page 31: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[31] 83

BATUA LIZARRAGABENGOA ETXARRI ARBIZU

Gurutze guutze

Kendu jendu, gendu jendu

Gerezi gild(d)a gildde

Tipula tipula

Hosto osto

Busti busti

Larru, nazka, neurri larru, lazka, laurri

Kare galtziña

Belar belar

Barre farra

Igo itzoo

Txiza pixa

Ur udsa utse

Jolastu jolastu

Izain izein

Eraman eman yaman

Ongi aungi, ongi aungi ongi

Poliki poleki

Gaizki geizki geizki, txarki

Trumai ostots

Jorratu jorratu forratu

Marrubi marrui marrubi

Izeba izeba

Barru barne

Giltzurrun giltzurriñek gultzurriñek giltxurriñek

Masusta masusta masusta, masosta

Haragi aragi

Korrika leixterka(n) laxterkan lasterka(n)

Utzi utzi autzi

Urruti irruti

Saguzar iñerexau iñerexagu

Amona amiña

Aitona aittuna

Itogin ittejura ittefure itxesura

Inurri txingurri

Eutsi auskin, oskin auski(n) autsi

One guatze

Izara menddere

Garo ixtor

Bits apar

Igel zapittela zapoziyela zapittela, zapiyela

Apo kunkun

Gurdi ohol gurtola, karrola gurtola karrola

Page 32: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

84 [32]

ONDORIOAK

Lizarragabengoa Sakanako erdialdean dago eta eremu honetan egiten denhizkeraren gisakoa dugu bertakoa ere, zalantzarik gabe. Erdialdeko hizkera-ko ezaugarriren bat edo beste erakusten badu ere, nafarreraren barruan ko-katu behar da, beraz, hizkera hau, etxarriera eta arbizueraren artekoa baitu-gu, deskribapena egiterakoan ikusi ahal izan dugun bezala. Hala ere, aipatualdameneko bi herri horien artekotasuna, hiztunaren harremanen araberakoadelakoan gaude. Dena den, egun, badirudi hiztun gehienek arbizueraren era-gin handiagoa dutela eta, geldi-geldi, arbizuerarekin bat egiten ari da Liza-rragabengoko hizkera, inoiz lizarragabengoera izan denik esan badaiteke.

Kasu gehienetan, Sakana erdialdeko hizkeren modura burutzen da (etxa-rrieraren eta arbizueraren modura ere bai, beraz) eta zenbaitetan arbizuerare-nera edo etxarrierarenera, noizbait egoera nahasia ere ageri duelarik.

Arbizueraren moduko burutzapenen artean, orokorrean, esan daiteke asi-milazio aurrerakariaren bilakabidea (a>e / _C) eta gehiegizko mailakoa (-egi>-ei) ditugula. Dena den, zenbaitetan asimilazioa etxarrieraren moduraere entzun daiteke: a>e / _Ø.

Etxarrieraren aldera lerratzen duten ezaugarri bakarrak NNk eta NNiNkerako aditz laguntzailearen burutzapenak eta -a + -e > a/e bilakabidea ditu-gu: det, dezu, dezubie, duut, duubiet, noon, etor dana, fan dala... Zenbait aditzformekin zerikusia dutenak, beraz.

Eta, azkenik, egoera nahasia, berriz, ondorengo bilakabideetan antzemandaiteke: hasierako e- bokalaren burutzapenetan (aakusi, oon, aauntsi...; bainayosi, yanion, yan, yozin, yantzi...) eta /ei/ diptongo bigarrenkariaren emaitzak(aizien, axai...; baina irei, izei, irui, nei...).

TRANSKRIBAKETA

Informatzailea: Merzedes Lazkoz, 1930ean jaioa.Data: 2003ko irailaren 2a.Galdetzailea: Patxi Flores Lazkoz, Merzedesen semea.

G. Eta orduben zuu gazte gareyen festak nola izeten zian?M. Fiestak, e, bezpera, eguna ta bigaan egunien, pues, etxes etxe Kaxtaaño.

Gioo andi etorri ta atziaa musika ta gioo bazkaaya.G. Denok faten ziñeen, herri guzia muuitzen zan, oo?M. Bei ta kanpoti etortzen zianak, Altxegaan-txien ta Turubieen-txien ta

Txomiñenien ooten txubeen, ta denak, Kaxtaaño denak.G. Orduben kanpuen bizi zianak ee etortzen zian?M. Bei, bei. Guresuek iruuittu zittubienak emenguek, gioo Altxegaanak Gi-

puzkua faten txubeen, Mondragona ta, gioo andi etortzen txubeen.G. Ta ze iitten ziñubien, hooi, buelta osua egunioo, oo nola izeten zan?M. Ez, ez, bigaan egunien, gio etortzen auen fotografua, Altsasukua ta foto-

grafiek ataatzen an da emen.G. Ta emengo jendes aparte kanpoko jendia re etortzen zan, oo?M. Jendia? San Pedro egunien bizikletak uzteko tokiik ez jendiek kanpuen.

Ez, ez, guu estarbiya bizikletes beteeik ooten auen. Nolabeitt ganaduek orduaa-ko Alarren ooten ziaan estarbiya libre. Beya, dena eh, tope-tope.

Page 33: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[33] 85

G. Ta, nungo jendia zan ba?M. Ba, Etxarriti, Arbizuti, Bakaikuti re iguel, gu faten giñen bezela asko-

tan, e, aauntza, trenbides ee allaatu giñuzkiyen faten ee Santiagotan. Ta gioo,pues, e, gizonak bazkal onduen, guk bazkaldu ta lanak iittiaako, pues etxes etxekafia artzen, kafia ta, tarta oo, pastel zer zoon, pues, beteeik e. Bei ta halee, SanPedro eguna e, ta bazkaldu ta lanak prisekan iin da bezperetaa, mezaa, erresa-ayua errezatziaa.

G. Ze orduten izeten zan, ba?M. Etzikiyet pa ze orduten izeen zan, beya prisekan e, ta bierreskua geñaa.G. Iruten oo?M. Irurek oo, etzikiyet-pa. Nolabeitt puntualoo jaten zan orduben, guaai

bertan bezela, konpaaziyuaat Arbizun irurek, iru t´erditen da, ez. Bazkaayapuntualoo ta ya bezperetaa.

G. Ta, ze musika iooten zan, oo?M. Pues, e, akordiona, Lakuntzeko akordionista etortzen auen, gioo Etxa-

rriko Joxe itsuba re bei, gioo kanpoti re bei. Akordatzen nok Igoa oo, zerbeitt ee,etortzen txubeen bintzet. Gipuzkoti re bei, bakarren baten medios itziin da,akordionista, osea ke. Musika falta bee, akordiona oo beste laauntzaateki, nor-malien lendaazi lenoo akordiona bakarrik.

G. Gioo, esaten dabie ba, Etxarriko banda re etortzen zala.M. A, bei, Etxarriko banda San Pedro egunien etortzen auen eta gioo pues,

segun zenbat zoren bandan jotzen, pues e, itxiaaten bi, bestien beste bi, dena re-partittu bazkaaittaako, osea, erriko etxetan jaten ziyeen, bueno ainbeste dore taya, orduben repartittu. Ta lo, pues, allaatu txubeen guu etxien, e, Jeinge ta, lo ii-tten.

G. A, karo, musikua zan.M. Musikua auen da, ori, zera, Lidiek eta guaai lo iitten dabien tokiyortan

lo iitten ziyeen. Bestiaatzuk, beeix, gertubookua zanak, konpaaziyuaat Lakun-tzekua ta, Etxarrikua ta oik ematen zittubeen famelikuek oo laaunek oo, pues,lotaa itxiaa.

G. Esaten dabie, ba, sanpedrotan arbizuarrak sanjuanak despedittu taetortzen ziala.

M. Belar segaa, ta bueltakuen Altxegan-txiaa, Altxegaana izeten auen ba,barra, betikua, or don lizer ortan uzten zittubeen segak, utzi ta biaanduaañoaztuuik an. Batzuk belarraaki, bestiaatzuk segan aaittu ziaanak segaki. Ori bei,lenoo famosuek izeten txubeen.

G. Gareyartan sanjuanak motzooubek izeten zian, ez?M. Iru-lau, emen ee bazikiyeen e iru-lau iitten ee. Iru bei, ta gioo trastake-

eyek ubeldiaa fanda, altxegatarrok ze izendu diaan beti, famosos, alegres. Jendia,beya, jauzkek etxes etxe.

G. Pasatuko gaa beste kontu betiaa? Garei betien emen ze azienda iootenzan?

M. Pues e, txerriyek, bioorrak, gio beyek, azienda, hori. Biorrak ee uda gu-zien Alarren, gioo jaixten ziaan gareyen, guaai terraza akaaun ortan, or ootentxubeen bioorrak.

G. Asko izeten ziaan?M. Pues, segun, sei, zazpi, zortzi, etzikiyet hola, sekula kalkulooik iin, beti

izendu txubeen bioorrak.G. Urteen batien elurrek arrapatu zittuben, ezta?

Page 34: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

86 [34]

M. Elurrek ee bei, arrapatu ta jendia re juxtuen, baakik. Ta bazikiye, gioo,gari denboran jaixten bioorrak estaasiyeki ibiltzeko, ta haik jaixten zittubeen be-ra, gio, pues, aultziya iitten zan gareyen, gioo ondorien bildu agotzak, etxiaaekarri mendderetan, gioo atziaa gariyura montondu ta baieeki pasatu ta gau-zoik. Eta biorrak, basuaa urrengo goizien biorrak eske fan da Alarra iyesi iiñik,ori re allaatuuik gorek. Elionekuen uzten zittubeen, emengo basotan ta aik esa-an ziyeen laniaa…

G. Aik jakiñik ta alde iiñen zabien.M. Bei, ibiltzen zittubeen aultziten ee, pues e, iriyek, bei, iriyek normalien,

beyek geruoo jarri txubeen, hola, uzterriaako. An bueltakan estaasiyaiki ta bio-orrak, beeix, leixterkan atzeti otsain da, ioozeñek artu sokati, aiba, buelta.

G. Ta beyek ze izeten zian esne-beyek oo basokuek?M. Ba, etxien bakarren bat uzten bazan esnieendako, oo hola zerbeitt-peya,

normalien, beyek al dan guzia Alarra.G. Etzan gaur egungo, len izeten giñuzkiyen beyen antzekuek?M. Ez, bueno, bei gorriyek eta bei.G. Geyoo basokuek? Esnia ataatzeko etzian?M. Ez, ez, esneeik etziobeen ataatzen orduben. Bakutzek bee etxien eta

etzakanak, pues e, etxetati ioosita.G. Gioo, ardiik eta etzan izeten emen?M. Ardiyek pei.G. Guu itxien?M. Guu itxien ez, Ameeikenoonak, Domingoonak eta Maakarmenenak,

hoik artzeyek izendu txubeen, Joxe, Joxe auen Ramonen aitta. Ta iitten auen sa-nisidrotan, pues, jei, emen ta Lizerraan famatuunek. Orduben ematen zittube-en artzei bakutzek, pues e, biña gazta erriko larretan ibiltzen ziaalakos, emaku-miendako bi ta gizonendako bat.

G. Egun ooi zein izeten da, elizeei buelta ematen zakiyona, oo San Blas?M. Ez elizeei buelta ematen zakiyona izeten auen San Antonio, San Anton,

enerueen amazazpiyen izeten auen ta biorrak ee, elizeei ematen auen buelta.G. Zer zan azienda guzia artu ta buelta?M. Bei, bat sokati ta bestiek atzeti.G. Elizeei bueltaat ematen zakiyon?M. Bei, bei, elizeei bueltaat.G. Buelta bakarra?M. Bei, uste yet bat izeten zala, aitteei galdeeinyok nehi beek.G. Txerriyek eta?M. Bei, txerriyek ee bastante, bastante, txerrikumiek saltzeko, lana barratu

artio.G. Ta gioo, egur eske ta orbel eske ta, nuaa faten ziñeen?M. Bei, egur eske guaai, e, aultziyek eta iinda, pues e, Putterriaaño iguel. Ii-

tten zittubeen bakutzek been lotiek eta bestiaatzuk aparte iitten zittubeen bestal-diaa re. Ta aauntza, biyejiaat egur ekartzeko eeun guzia an, batzuten faten gi-ñuzkiyeen Ariñetik, Artaakardik gora.

G. Artaakardi re bidia badoo Putterriaa?M. Putterriaa ez, beste, Mezeen aldiaa ta andi, pues, bakutzek biaak iruui-

tzen zittubeen, bakutzek lotiek nun zazkabien oo ola ta orti artzen ziyeen. Gioobestiaatzuten, beeix, Lizarrustiti.

G. Guk lotiek goyen dazkaau, ez, Putterriin atzekaldien?

Page 35: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

LIZARRAGABENGOKO HIZKERA

[35] 87

M. Bei, bei, Putterrin. Bei, itzootzen giñuzkiyeen Pieen-txia esaten giñoobenorduben, kaminerua ooten auen, pues, orti itzoo, bestiaatzuten gioo jatxi, nor-malien e, allaatu beñon fabrikeko itxioitaa, zierran-zierran, andik.

G. Ta, senide guziek faten ziñeen oo?M. Egurretaa oo? G. Bei, oo tokatzen zakiyonaai?M. Bu, guu Ixabel ee allaatu auen aitteeki faten eta ni re ezkondu beñoon

ee, pues e, aittuneeki ta gioo ya, pues e, partikularrak ikusten zeenien egurra, ala-ko tokiten, iguel ee, ta furiya faten zan gareyen ee, ta denbora zoonien, utzi bi-de erdiyen oo ta egur iittiaa aurriaatu.

G. Len esan dezu aultziyek eta iitten ziala estaasiyeki, bioorraki ta?M. Bei, bei, bei. Gioo trilladora. Trilladora plazan ooten auen eta ya, ba, fan

zan urtien azkena zana urrengo urtien lena, ta gioo, batek iin da txandaka,txandaka izeten auen. Ta gioo trilladoraan ooi batzuk utzi zabien gareyen aitteksortu ziyeen trilladoraat lantza-pajas oo gora botatzeko. Orduben mendderetanibil bee…

G. Ordu artio plazan jarri ta…M. Bei, bei mendderetan. Jartzen txubeen iru oo, ezta, ez denak erriko de-

nak, iru oo ta bueno, elkarrendako grupua jarriik.G. Oso aundiyek etzian izeen, gari asko izeen?M. Ez gari asko ez auen izeten, ta gioo ze trilladora ta ze motorrak ee, ezi

arrankatus ta ola ibiltzen txubeen.G. Ni goguaatzen neiz, or iooten zana eskolakuortan.M. Bei, eskolakuortan, bei. Ta emakomiek, e, mendderiek jartzen txubeen

denak ta puntek arrapatu, baakik, prisekan tapatu beñoon agotzak ta makomieknormalien, beti-beti mendderieen punteei oskitten. Ya, zeatzen zan gareyen, ba-tzuk prisekan ta bestiaatzuk, beeix, nagiyoo eztakit zer beño.

G. Gioo, etxeko gauzek eta, lixubek eta oik nola itten ziñuzkiyeen?M. Pertzan jartzen auen, osea, laatzien us berueeki, jartzen auen txorrua,

guaai Lidiek zikok florieki, atziortan. Ura beñon, pues, izeten txubeen zin oo,osea, nola ibiltzen zittube fontaneruek eta.

G. Bei, plomuba?M. Plomuba re ez, ola, ariñooko zera, zin oo zinka oo. Udsa zeatzen zan ga-

reyen, uds irikiñuura katxarroon bateki, pues, sartzen txubeen arropak an, nor-malmente mendderiek geyoo, txorruoiten, gioo geñeti, autsa bezelakua izetenauen, ba gioo, sukoautseeki eta jarri bat ola zabal-zabala ta gioo uds beruura bo-ta ta azpiyen bestiaat ooten auen ta ura botatzen gareyen, pues, azpiyen zoonakatziaa udsa biootu ta etzikiyet zenbat txanda.

G. Etzan garbialdi beteki iitten?M. Ez, ez, pasatzen pasatzen. Gioo mendderiek izeten txuben mixeskuoik,

lodiyek eta gioo aklaatzeko baakik.

BIBLIOGRAFIA

ERDOZIA MAULEON, Jose Luis, 2001, Sakana erdialdeko euskara, Nafarroako Gober-nua.

– 2002, “Bakaikuko euskara”, FLV, 90, pp. 269-306.GAMINDE, Iñaki, 1985, Aditza Ipar Goi Nafarreraz, UEU.

Page 36: Lizarragabengoko hizkera - etxarrikoahotsak.cometxarrikoahotsak.com/pdf/JLErdozia_FloresLizarrag... · Nor erako singularreko hirugarren pertsonako aditz laguntzailea + -en/-ela bilakabidea:

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON / PATXI FLORES LAZKOZ

88 [36]

INZA, Dámaso, 1920-1921, Naparoko aditz-laguntzalea zuketazko esakeran, EuskeraII, II zenbakia.

MITXELENA, Koldo, 1985, Fonética Histórica Vasca, ASJUren gehigarriak.YRIZAR, Pedro, 1992, Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional, Eus-

kaltzaindia.Sakanako Ahozko Tradizioa, 2001, Sakanako Mankomunitatea.

LABURPENA

Lan honetan Lizarragabengoko hizkeraren deskribapena egin dugu. Egunoraindik bizi-bizirik dagoen hizkera dugu, baina denbora gutxi barne, bereerabilerari dagokionez behintzat, galtzeko zorian izan daiteke, batua (lizarra-gabengoar gaztetxoen artean) eta arbizuera, bereziki (gainerakoen artean, hur-biltasun geografikoa dela eta) ari baitira gailentzen azken urteotan egunerokojardunean. Dena den, aipatu arbizuera eta etxarriera bizirik irauten dutenbitartean hortxe izango dugu lizarragabengoerara hurbiltzeko aukera, bietakomoldeak edota bilakabideak baliatzen dituelako, dudarik gabe, hizkera bizieta eder honek.

RESUMEN

En este trabajo hemos descrito el euskara de Lizarragabengoa. Es un hablaque, si bien está totalmente viva en la actualidad, corre un serio peligro dedesaparición, al menos en lo referente a su utilización, ya que el euskara batua(entre los más jóvenes) y el euskara hablado en Arbizu, sobre todo (entre elresto, debido a la cercanía geográfica), son los que se están imponiendo en lautilización diaria. No obstante, siempre tendremos la posibilidad de reme-morarlo mientras sigan vivas las hablas correspondientes de Etxarri-Aranatz yArbizu, puesto que son estructuras y recursos de ambas las que utiliza estehabla tan hermosa.

RÉSUMÉ

Dans ce travail nous avons décrit l’euskara de Lizarragabengoa. C’est un lan-gage que, bien qu’il soit absolument vivant dans l’actualité, est en grand dan-ger de disparition, du moins pour ce qui est de son utilisation, puisque l’eus-kara batua (parmi les plus jeunes) et l’euskara qui se parle à Arbizu, surtout(sur le reste dû à la proximité géographique), sont en train de s’imposer pource qui est de l’utilisation quotidienne. Cependant, nous aurons toujours lapossibilité de le remémorer tant que les langages parlés à Etxarri-Aranatz etArbizu seront vivants, puisque ce sont des structures et des ressources desdeux qui sont utilisés dans ce si beau langage.

ABSTRACT

This article describes the Basque spoken in Lizarragabengoa. This version ofthe language, although currently alive and kicking, is in serious danger ofdisappearing, at least as far as use is concerned, the unified version of thelanguage (among the younger population) and the Basque spoken in Arbizu,above all (among the rest as a result of geographical proximity), dominatingday-to-day speech. However, as long as the forms of speech particular toEtxarri-Aranatz and Arbizu remain in use, we shall always be able to recall theBasque from Lizarragabengoa, given that this beautiful version of thelanguage employs structures and resources loaned from both.