LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA...

5
4 2014KO MAIATZAREN 18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko atentatuaren ondorioz. Eta Alemania izan zen errudun nagusia. Edo hori da azken mendean nagusitu den ideia. Baina gatazka konplexu horren atzean arrazoi askoz konplexuagoak daude eta mendeurrenaren aitzakian ugaltzen diren interpretazioak horren lekuko dira. | NAGORE IRAZUSTABARRENA | ODOLEZKO ETA ILUNTASUNEZKO TUNEL LUZEA izan zen Lehen Mundu Gerra, André Gide idazle frantziarraren hitzetan. Gerra Handiak lau urte iraun zuen, baina badirudi historialariak oraindik ez direla tuneletik atera gatazka eragin zuten kausak argitzeko garaian. Azken mendean 25.000 lanetik gora argitaratu dira gatazkaren inguruan, eta mendeurrenaren tiraldi komertziala aprobetxatuz, interpretazio berriez –eta ez hain berriez– bete dira liburu- dendak. Baina egileak ez datoz bat gerra zerk eragin zuen azaltzerakoan. 1914ko ekainaren 28an Gavrilo Princip serbiar nazionalistak Austria-Hungariako Inperioko koroaren oinordeko Franz Ferdi- nand eta haren emaztea hil zituen Sarajevon. Vienak aitzakia baliatu zuen Balkanetako auzo deserosoak erasotzeko eta Alemaniako kaiserrak Serbiaren aukako erasoa babestu zuen. Tsarrak herrialde eslabo guztien babesletzat zuen bere burua eta Serbia defendatzeko erabakia hartu zuen. Frantziak eta Britainia Handiak Entente Hirukoitza osatzen zuten Errusiarekin. Italiak eta Tur- kiak, aldiz, Europa erdialdeko inperioekin egin zuten bat. Atentatua burutu eta aste gutxira bandoak garbi finkatuta zeuden eta gerra martxan zen. Alemaniar oinezko batailoia Mulhouseko guduzelaian (Alsazia), 1914ko abuztuaren 7an. Alemaniarrak izan ziren erasotzen lehenak eta gerraren errudun nagusitzat jo izan dira. Baina badirudi erantzukizuna banatzeko joera gero eta garbiagoa dagoela, baita iritzi publikoan ere. Muy interesante aldizkari espainiarra inkesta bat egiten ari da sarean eta une honetan soilik %24k uste dute Alemania izan zela errudun nagusia.

Transcript of LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA...

Page 1: LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko

�4 2014KO MAIATZAREN 18A

ASTEKO GAIA

LEHEN MUNDU GERRA

Gerra Handiarenkausa handiak

Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko atentatuaren ondorioz.Eta Alemania izan zen errudun nagusia. Edo hori da azken mendean nagusitu den ideia.

Baina gatazka konplexu horren atzean arrazoi askoz konplexuagoak daude etamendeurrenaren aitzakian ugaltzen diren interpretazioak horren lekuko dira.

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

ODOLEZKO ETA ILUNTASUNEZKO TUNELLUZEA izan zen Lehen Mundu Gerra, AndréGide idazle frantziarraren hitzetan. GerraHandiak lau urte iraun zuen, baina badirudihistorialariak oraindik ez direla tuneletik ateragatazka eragin zuten kausak argitzeko garaian.Azken mendean 25.000 lanetik gora argitaratudira gatazkaren inguruan, eta mendeurrenarentiraldi komertziala aprobetxatuz, interpretazioberriez –eta ez hain berriez– bete dira liburu-dendak. Baina egileak ez datoz bat gerra zerkeragin zuen azaltzerakoan.

1914ko ekainaren 28an Gavrilo Principserbiar nazionalistak Austria-Hungariako

Inperioko koroaren oinordeko Franz Ferdi-nand eta haren emaztea hil zituen Sarajevon.Vienak aitzakia baliatu zuen Balkanetakoauzo deserosoak erasotzeko eta Alemaniakokaiserrak Serbiaren aukako erasoa babestuzuen. Tsarrak herrialde eslabo guztienbabesletzat zuen bere burua eta Serbiadefendatzeko erabakia hartu zuen. Frantziaketa Britainia Handiak Entente Hirukoitzaosatzen zuten Errusiarekin. Italiak eta Tur-kiak, aldiz, Europa erdialdeko inperioekinegin zuten bat. Atentatua burutu eta astegutxira bandoak garbi finkatuta zeuden etagerra martxan zen.

Alemaniar oinezko batailoia Mulhouseko guduzelaian (Alsazia), 1914ko abuztuaren 7an. Alemaniarrak izan ziren erasotzenlehenak eta gerraren errudun nagusitzat jo izan dira. Baina badirudi erantzukizuna banatzeko joera gero eta garbiagoadagoela, baita iritzi publikoan ere. Muy interesante aldizkari espainiarra inkesta bat egiten ari da sarean eta une honetansoilik %24k uste dute Alemania izan zela errudun nagusia.

Page 2: LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko

2014KO MAIATZAREN 18A 5�

LEHEN MUNDU GERRA

Ukaezina da Balkanetako afera labainkorrazela orduan –eta hala izango zela gerora ere–.Baina txinparta hark ez zukeen gerra piztukoberez nahikoa erregairik ez balego. Eta bestetxinparta batek, lehenago edo geroago, Bal-kanetatik hurbilago edo urrunago sutan jarri-ko zuela Europa.

Mendeurrenaren aitzakian argitaratutakolanik arrakastatsueneta-koa Margaret MacMilla-nen The War That EndedPeace (bakearekin amaituzuen gerra) da. Bistakoada Oxfordeko unibertsi-tateko historialariak txin-partak gustuko dituela.Liburuaren tituluak adie-razten duenez, MacMi-llanen ustez, Europakontinente baketsua zen1914an, gerra ez zen ino-laz ere saihestezina,askok dioten bezala,baina boterean zeudennorbanako gutxi batzuenerabakiek, xehetasunekeragin zuten gatazka.Adibidez, Austria-Hunga-

riako armadako Estatu Nagusiko buru FranzConrad von Hötzendorfek ospe militar per-tsonala lortu nahi omen zuen aurrez dibor-tziatuta zegoen Gina von Reininghausekinezkondu ahal izateko. Edward Grey Kanpoministro britainiarra txoriei begira zebilengerra piztu zenean, ornitologiarekiko intereshandiagoa baitzuen jarduera diplomatikoare-

kiko baino. Eskola zaha-rreko historialari izaki,“historia, hein handibatean, gizabanakoenmenpean” dagoela ustedu. Xehetasun horiekgerraren jatorria lagun-tzen al dute? Ziurrenikez, baina liburua entre-tenigarri egiten dute.Eta aitortu behar zaio ezdela ez lehena ez baka-rra Gilen II.a kaiserra-ren osasun mentalazalantzan jartzen.

Alemania errudunMendeurreneko bestebest sellerretako batMax Hastingsen Catas-

XIX. MENDEAREN AZKEN HAMARKADATIK, Frantziaeta Prusiaren arteko gerra amaitu zenetik, Europabakean eta baikortasunean bizi zen. Lehen MunduGerraren trauma aurreko garaiari Belle Époque esatenzaio, paradisu galdua bailitzan. Frantzia, BritainiaHandia, Alemania, Errusia, Austria-Hungaria eta Ita-lia, berehala elkarren aurka arituko ziren potentzienartean botere oreka itxuraz egonkorra zegoen. Euro-parrek fede izugarria zuten aurrerapen zientifiko etateknologikoetan, gizarte mugimenduak ugaltzen ariziren, bazirudien inperialismoari eta kapitalismoariesker ekonomiak ez ziola sekula hazteari utziko, Afri-ka tarta bailitzan zatitu eta banatu berria zuten...Zerumugan oparotasuna eta hazkundea besterik ezzegoen, itxuraz.

Giro baikor hartan, bakezaletasunak ere bazuentokirik. Eta horren adibide garbienetakoa da NormanAngell idazle eta politikari britainiarrak 1909an lehe-nengoz argitaratutako The Great Illusion (Irudipen han-dia) lanak izan zuen arrakasta eta hedapena. LiburuanAngellek argudiatzen zuen potentzia industrialen arte-ko gerra zentzugabea zela, konkistak ez zuela handikaurrera etekinik ekarriko. Haren tesiak zioenez, nazio-arteko harreman berrien ondorioz, potentzien artekointerdependentzia ekonomikoaren ondorioz, gerraekonomikoki kaltegarria izango zen parte hartzen

zuten guztientzat, ustezko garaile nahiz galtzaileen-tzat.

Nazioarteko lankidetzan emandako pausoak ezziren banku jarduerara, garraioetara edo komunika-ziora mugatu. Mugimendu olinpikoak eta hark bultza-tzen zituen balioek, esaterako, indar handia hartuzuten urte horietan.

Eta ezin ahaztu Hagako Hitzarmenak. 1899ko eta1907ko bake konferentzia multilateraletan nazioarte-ko zuzenbideko oinarri sendoak jarri ziren, gerra kri-menak arautu, armagabetzeari buruzko legeak onar-tu... Hagako hirugarren bilera 1914. urterako deituazuten, baina, ironikoki, gerraren ondorioz atzeratuegin zuten. Gerra laburra izango zelakoan, konferen-tzia 1915ean burutzea zen asmoa, baina azkenean ber-tan behera geratu zen.

Historialari batzuentzat bake hura benetakoa zen,baina akats inibidual inozo batzuek, gerraren onura-tan sinesten zuten ero boteretsu gutxi batzuek denapikutara bidali zuten. Beste batzuentzat Alemaniakhautsi zuen beste guztien arteko harmonia zoriontsua.Seguruenik azal baketsu hura uste baino meheagoaeta hauskorragoa zen, potentzien arteko oreka adie-razten zutena baino ezegonkorragoa, gerra piztuzuten arrazoiak gutxi batzuren burugogorkeria bainokonplexuagoa.

Belle Époquetik gerra itsusira

1914ko ekainaren 28ko Sarajevoko atentatua gerra abiaraztekoaitzakia hutsa izan zen, metxa piztu zuen txinparta.

LE PETIT JOURNAL

Page 3: LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko

�6 2014KO MAIATZAREN 18A

LEHEN MUNDU GERRA

tr ophe 1914 da. Txinpartakbaino, erregaia du aztergai egi-leak eta erregai guztia Alema-niaren esku zegoela dio. Biga-rren Mundu Gerran aditua daHastings, eta bi gatazkak alde-ratzeko joera du. Bi mundugerrak “moralki” berdinak dire-la dio; bietan errudun nagusiaAlemania dela, alegia. Haren-tzat gerra saihestea ez zen erra-za , eta gainera, gerrara joatea“beharrezkoa” izan zen nola-bait, Alemaniari aurre ez egi-teak, nahi zuena egiten uzteak,ondorio are kaltegarriagoakizango baitzituen.

Egia da 1871ko batasunetikAlemaniaren aferak protago-nismo handia izan duela Euro-pan eta munduan. Baina gerrasaihestu izan balitz, edo Alema-niak galdu izan ez balu, ondo-rioak oso bestelakoak izango alziren, Hastingsek dioenmoduan? Gerra Handia piztuaurretik, Hugo Stinnes izeneko industriagi-zon alemaniarra kexu zen, haren inguruanmilitarrak etengabe Europa menderatzeaz arizirelako. “Zain egonez gero, kontinentea ber-din-berdin hartuko dugu mendean” zioen.Eta hori gertatu da, bi mundu gerren itzulin-gurua tarteko.

Alemaniaren aurkako obsesioa alde bate-ra utzita, Hastingsen liburua gerraren lehenbost hilabetetako kontakizun bikaina da.Gainera protagonismoa guduzelaietatikharago zabaltzen du. “Gatazka ez zutenarmadek guduzelaian erabaki, industrieketxean baizik”.

Sinplekeriarik ezGerra amaitu zen urte berean, 1918an, Txi-rritak hala esan zuen zortziko handian:“Aleman batek neri esana, /biyok geundelakafian: / “Kaiser agintzen ikusiko da / lais-ter Paris’ko kortian”. / Zepelinakin airetiketa sumarinuak ur-pian, / disgusto askoeman digute / jun daneko lau urtian”. Ber-tsolariak sinpleki laburbildu zuen GerraHandia. Baina ez zen bera izan gatazkamodu horretan sinplifikatzen, erantzukinaKaiserrari eta, beraz, Alemaniari egoztenlehena. Gerra amaitu baino lehen ere “kon-plexua zena sinplifikatzen ahalegindu” zireladio Christopher Clarkek, eta horren ondo-rioz, erantzukizun guztia Alemaniari egotziziotela. Cambridgeko unibertsitateko histo-rialari australiarrak The Sleepwalkers: HowEurope Went to War in 1914 (Sonanbuloak:

Europa nola joan zen gerrara1914an) lana argitaratu du.Haren ustez, gerrako protago-nistak sonanbulo modukoakziren, ez ziren egiten ari zire-naz konturatzen. “Sonanbulis-moa duena ez da errudun”,dio. Horregatik, bere lanean ezditu errudunak seinalatzen.

1920ko hamarkadan, Berda-notte Everly Schmitt historia-lari estatubatuarrak ger ranerabakiak hartu zituzten pro-tagonista askorekin elkarrizke-ta luzeak egin zituen. Solasaldihorietan protagonistek ezzuten autokritikarik egin edoziurtasunik eza agertu. Orain-dik ere sinetsir ik zeuden1914an erabaki zuzena hartuzutela. Eta, zentzu horretan,alderik ez dago protagonistakalemaniarrak izan edo ez.

“Eskolan ikasi nuen europarpotentziak Alemaniaren aurkabatu zirela, Berlinek probokatu

zielako”, dio Clarkek. “Baina denborak aurre-ra egin ahala historialarien ikuspuntua zabal-du egin da; Errusia Frantziarekin aliatu zenbeldur zelako Britainia Handiak Alemaniare-kin bat egingo zuela. 1914ko udaberrian bri-tainiarrak Entente Hirukoitza hausteko etaAlemaniara hurbiltzeko zorian egon ziren.Potentzia nagusiek ez zuten etsai bakarra”.Lehen Mundu Gerra, beraz, ez zen Alema-niaren konspirazio baten ondorio izan. “Nirehelburua ez da alemaniarrak errugabetzea,baina gertatutakoaren konplexutasunaz jabe-tu behar dugu. Guztia ‘zintzoen’ eta ‘gaizto-en’ arteko banaketara mugatzen badugu, ezdu ezertarako balio”.

Inperioak behera, armagileak goraKonplexutasun horren barruan faktore eko-nomikoek eragina izan zuten. XX. mendekobigarren erdialdeko historialariek, gerra azal-tzeko, eragile ekonomikoen garrantzia azpi-marratzeko joera izan zuten. Izan ere, BelleÉpoqueko oparoaldi ekonomikoak bazituenarrakalak. Inperioak ez zeuden garairik one-nean. Afrika banatu berria egon arren, inpe-rialismoaren pastelak ez zituen potentziaklehen bezala asetzen. Historiako inperiorikzabalenetakoa urte batzuk lehenago erorizen, 1898an, Espainiak itsasoaz bestaldekoazken lurraldeak galdu zituenean. AlemaniarInperioa auzoko potentziena baino txikiagoazen, eta azalera handitzeko edozein aukerabaliatzeko prest zegoen, ahal zela Europatikirten gabe. Baina britainiarrek ere interesak

Kaiserrarenaurkako frantziarpropagandamilitarra. Gilen II.amundua jatensaiatzen ari da,baina gogorregiadago. Horixe dioteazpiko frantsesezkohitzek: “Trop dur”.Italieraz, aldiz,“L’ingordo” jartzendu, hau da,sabeltzaina.

Page 4: LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko

2014KO MAIATZAREN 18A 7�

LEHEN MUNDU GERRA

zeuzkaten kontinentean; haien inperioa gain-behera zetorren eta ezinbestekoa zutenEuropa barruan merkatuak zabaltzea. Horrekez zuen mesfidantza soilik alemaniarrenganpiztu; gerran aliatu izango zituzten frantzia-rrei ere ez zitzaien batere gustatu britainia-rren jokabidea. Beraz, inperialismoaren gain-beheraren ondorio ekonomikoek ustezkoegonkortasun politikoa ahuldu zuten.“Potentzien arteko merkataritza biziarenatzean kamuflatuta, lehia eta erresuminaezkutatzen ziren”, Gerard DeGroot historia-lariaren hitzetan.

Gerran garrantzi handia izan zuen besteelementu bat jaso zuen Txirritak bertso har-tan: itsasoko, lehorreko nahiz aireko arma-gintzaren aurrerapena. Hobekuntza teknolo-gikoek eta eskaera gero eta handiagoakbultzatuta, industria hura asko hazi zen gerraaurreko urteetan. Alemaniak, esaterako,inbertsio izugarria egin zuen britainiar ontzi-diaren pareko flota osatzeko ahaleginetan.Aldeak alde, hainbat historialarik GerraHotzeko egoerarekin konparatu dute XX.mende hasierako armamentu lehia prebenti-boa. Norman Angellek uste zuen lehia horrekgerra pizteko arriskua areagotzen zuela, bainaarduradun militarrentzat bakea sendotzeko

bidea zen. Inork ez zuen gerrara joatekoasmorik, baina badaezpada horretarako bitar-teko guztiak prest zituzten.

Eta gerra piztu zenean arma produkzioakere eztanda egin zuen. Madril neutrala izanarren, Hego Euskal Herriko armagintzanederki nozitu zen Gerra Handia. XIX. men-dea amaitu bitartean Eibarren egindako150.000-200.000 arma inguru saltzen zirenurtero. 1910eko hamarkadan kopurua500.000ra iritsi zen eta gerraren urteetanmilioira hurbildu. 1920an 300.000 aleetarajaitsi zen salmenta.

Elementu berri bat: iritzi publikoaMargaret MacMillanek, agintarien gona kon-tuak eta xehetasun gordinak alde batera utzi-ta, elementu interesgarri bat du aztergai bereliburuan, ordurarteko gerretan agertu ez zenfaktore bat: iritzi publikoa.

Jakina, iritzi publikoa propagandak bidera-tuta zegoen dagoeneko. MacMillanek dio,sozialismo internazionalistak gerra geldiaraz-teko ahalmena izan zezakeela, baina poten-tzien ahalegina medio, nazionalismoa gailen-du zitzaiola. “Alemaniako, Britainia Handikoeta Frantziako gizartean nazionalismoa pen-tsatu baino gehiago barneratu zen. Gerrak

LIV

ER

POO

LEK

OU

NIB

ER

TSI

TA

TE

A

Emakume langileakmunizioaprestatzenChilwellekofabrikan,Nottinghamshiren(Ingalaterra).Armagintzaindustria asko hazizen gerra aurrekogaraian. Aregehiago gerrakiraun zuenurteetan.

Page 5: LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa …4 2014KO MAIATZAREN18A ASTEKO GAIA LEHEN MUNDU GERRA Gerra Handiaren kausa handiak Lehen Mundu Gerrak duela 100 urte egin zuen eztanda, Sarajevoko

�8 2014KO MAIATZAREN 18A

LEHEN MUNDU GERRA

eztanda egin zuenean alde bateko zein beste-ko iritzi publikoek uste zuten eraso eginzituztela eta zilegi zela erantzutea”. Eta ez daurrutira joan behar adibide garbia topatzeko.Gerra hasi zenean Eskualduna aldizkariaren

titularrak “Gerla Haste - Biba Frantzia!”zioen, eta azpian, “Herrialde auzoak gurealde”. 1914ko abuztuan, hiru egunetan,25.000 gazte abiatu ziren Baionatik frontera.

Gerra laburra espero zuten, eta gaineragerraren pertzepzioa erromantikoagoa zenorduan. Austriar etxekoandre batek idatzizuenez, “heroismoa, sutan dagoen mundua-ren ikuskizun bikaina” zen gerra. MacMilla-nen hitzetan “eraso-gerra miresten zuten etahori bat zetorren garaiko darwinismo sozia-larekin: herrialdeen arteko gatazkak eta lehia,ordena naturalaren parte ziren”.

Atzera martxarik ezGerora, inoiz ez bezalako izugarrikeriak ger-tatu zirenean iritsiko ziren desertzioak, deso-bedientzia... Baina ordurako atzera egiterikez zegoen.

1914ko ekainaren 28an Franz Ferdinand etaemaztea zeramatzan autoak ez omen zuenatzera martxarik. Eta, itxuraz, horregatik ezinizan zuten hiltzailearengandik ihes egin.Beharbada horixe bera gertatu zitzaion Euro-pari. Potentzia nagusietako errea-litate sozial, ekonomiko eta politi-koak osatutako makineriakeztanda egiteko ahalmen handiazuen. Baina atzera martxarik ez. n

LIB

RA

RYA

ND

AR

CH

IVE

SC

AN

AD

A

Kanadako 205.Tiger BatailoiariOntarioko amerikarfutbol talde batetikzetorkion izena:Tiger Athletic Club.Soldadu berriaklortzeko, iragarkiakjokoa eta gerraparekatzen ditu.Punta zorrotzekokaskoa duenasoldadu alemaniarrada eta tigrea, futbolpartida bailitzan,arerioa atzitzekoprest dagoenaliatua.