LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

27
LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO UDALA www.elgoibar.eus

Transcript of LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

Page 1: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

1www.elgoibar.eus

LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

UDALA

www.elgoibar.eus

Page 2: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

2 3www.elgoibar.eus

MISIOA- IKUSPEGIA - BALIOAK

Misioak, nagusiki, ondorengoak definitzen ditu: legealdi honetan garatuko dugun jarduera, emango ditugun zerbitzuekin bete nahi ditugun beharrak, zein errealitatetan garatuko diren eta erakutsi nahi dugun irudi publikoa. Azken finean, Gure Misioa, galdera honi emandako erantzun gisa definitzen da: Zertarako gaude Udalean?

• Elgoibartarren premiei erantzuteko,• Haien bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko.

Izan ere, herritarrak dira giza talde profesional eta kualifikatu baten bidez eskaintzen diren udal zerbitzu eraginkorren ardatz.

Gure misioa:

Gure Balioek funtsezko eta oinarrizko printzipioak zehazten dituzte, eta era berean, Gobernu Talde honen kudeaketa gidatuko duten oinarriak izango dira:

• Erantzukizuna.• Gardentasuna eta parte-hartzea.• Gertutasuna.• Solidaritatea ea kooperazioa.• Zintzotasuna.

Gure balioak:

Gure ikuspegiak deskribatzen du zer egoera izan nahi duen egungo Gobernu Taldeak 2015-2019 Legealdian. Gure ikuspegiaren xedea da erakundea bere osotasunean gidatzea, kontrolatzea eta adoretzea, ezarritako helburuak lortzeko. Gure Ikuspegia galdera honi erantzunez definitzen dugu:

Zer nolako herria eraiki nahi dugu hurrengo 4 urteotan?

• Elgoibar euskalduna eta dinamikoa.• Bakearen, bizikidetzaren eta berradiskidetzearen kultura bultzatuko duena.• Aukera berdintasuna oinarritzat hartuta, pertsona guztien partaidetza eta

ekintzailetza bermatuko dituena.• Natur ingurunea eta ingurumena zainduko dituena.• Hirigintzaren ikuspegitik, herri irisgarria, erosoa, atsegina eta iraunkorra izango

dena.• Aberastasun ekonomikoa eta enplegua sortzen jarraituko duena.• Prestakuntza eskaintza anitzaren bitartez gure herritarren kualifikazioa bultzatuko

duena.

Ikuspegi hau, aurreko atalean azaldutako Misioarekin batera, Legealdi honetan gure gogoeta eta jarduera guztiak gidatuko dituena da.

Gure ikuspegia:

Legealdi berria hastearekin batera, Alkatetza honek aukera ikusi du Gobernu Taldeak datozen urteetarako jarduera politikoa modu ordenatuan eta koherentean planifikatzeko, horretarako, Legealdi Plan bat eginez. Legealdi Planaren bidez jarduera politikoa zehazteak onura handiak ditu, zalantzarik gabe:

I. Arlo bakoitzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen ditu.II. Udal Aurrekontuak egiten laguntzen du, izan ere, baliabideak, lehendik

lehentasuna emandako helburuen arabera arrazionalizatu eta banatzerakoan, aurrekontuetarako oinarrizko elementu bilakatzen baitira.

III. Gobernuaren egitekoa errazten du, bere bide-orria bilakatzen baita.IV. Antolakuntza administratiboa eta helburuak bat egiten laguntzen du,

Gobernu Organoak onartu dituelako.V. Horien betetze maila neurtzeko aukera ematen die herritarrei zein

oposizioari.VI. Kudeaketa publikoan, gardentasunaren eta parte-hartzearen ikur

bihurtzen da.

Legealdi Plan honen lidergoa Alkatetzak eraman du eta Gobernu Taldearen eta antolakuntzako teknikari guztien parte-hartzea izan du.

Page 3: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

4 5www.elgoibar.eus

Gure Legealdi Plana formalki aukeratutako eta lehenetsitako ekintza-multzo gisa ulertzen dugu, gure ikuspegia lortu eta gure helburuak bete ahal izateko, gure balioekin bat etorriz.

Gure jarduna hiru arlotara bideratuko da, bakoitza bere helburu estrategikoekin:

I. Herritartasuna:• Herritarren ongizatea bermatzea.• Bizikidetza bermatzea. • Euskararen erabilera sustatzea.• Herritartasun aktiboa sustatzea.

II. Organización:• Administrazio hurbila, gardena eta modernoa izatea.• Administrazio eraginkorragoa izateko, etengabeko hobekuntzan oinarrituriko

kudeaketa bultzatzea.• Erronka berriei langile eta baliabide egokiak erabiliz, aurre egitea.• Sustapen ekonomikoa.

III. Lurraldea:• Herria suspertzea eta eraberritzea.• Etxebizitza hutsen eta eraberritze integratuko eremuen planifikatzea eta kudeatzea.• Mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzea.• Ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea.

Gure legealdi plana:

HELBURU ESTRATEGIKOAK

Page 4: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

6 7www.elgoibar.eus

Herritarrak komunitate baten parte dira, eta Udalak lanean jarraituko du herritarrak hala senti daitezen. Lau urte hauetako lana komunitatearen begien aurrean jarriko du, arrazoi desberdinengatik zailtasun gehien dituzten pertsonen beharrei modu egokian erantzuteko, haur eta adinekoei beharrezko zerbitzuak eskaintzeko, gizon eta emakumeen arteko parekidetasunerako bidean aurrera egiteko, gazte ekintzaile eta konprometituak hezteko, gure kultura eta hizkuntza babestu eta sustatzeko, iraunkortasunean hazteko, aniztasuna, solidaritatea eta herritarren partaidetza bultzatzeko.

1

HERRITARTASUNA

Helburu estrategikoak, herritartasun arloa:

Herritarren ongizatea bermatzea.

Bizikidetza bermatzea.

Euskararen erabilera sustatzea.

Herritartasun aktiboa sustatzea.HERR

ITAR

TASU

NA

Page 5: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

8 9www.elgoibar.eus

Herritarren arloa 6 departamentuk osatzen dute gaur egun: Kulturak, Euskarak, Gizarte Zerbitzuek, Berdintasunak, Haur eta Gazteria Sustapenak, eta Kirol Patronatuak. Departamentu bakoitzaren eginkizun nagusienak hauek dira:

1. Kultura Sailari dagokio kultur ekintzak eta zerbitzuak sustatzea, kultur sorkuntza sustatzea eta laguntzea. Legealdi honetarako helburu garrantzitsua da aisialdi sortzailerako baliabideak, egitasmoak eta guneak eskaintzea eta elkartegintza sustatzea. Baita herritarren artean kultur adierazpen ezberdinak sustatzea ere, euren aisialdian kultur adierazpen horiek txerta ditzaten, horretarako kultur ekimenen eskaintza handituz, eta banakako edo taldekako kultur jarduerei babes osoa emanez. Kultura Sailaren nahia ere bada festak sustatzea, euskal kultura eta euskara bultzatzea, kultur dinamikak babestea, musikarako eta ikuskizun eszenikoetarako zaletasuna eta irakurzaletasuna bultzatzea, horrela, herritar aktiboak eta osasuntsuak bilakatzeko. Kultura sailetik herritartasun aktiboa sustatu nahi da elkartegintza indartuz, herriko elkarteak eta jai batzordeak zainduz eta artea eta kultura balioesten dituzten herritarrak aintzat hartuz.

2. Euskara Sailaren eginkizuna da Udalean zein udalerrian euskararen normalizaziorako planak eta horien betetze mailaren jarraipena egitea: Udalerriari dagokionez, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, eta Udalari dagokionez, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. Horiekin batera, euskara sustatzeko diru-laguntzak, udal langileen etengabeko prestakuntza eta euskalgintzako eragileekiko elkarlana. Agintaldi honetan hizkuntza transmisioa eta haur eta gazteen euskara erabilera izango dira landuko diren gai nagusietako batzuk. Udalari dagokionez, Bikain euskararen ziurtagiria lortzea izango da helburu nagusia, eta horri lotuta, euskara zerbitzu hizkuntza izateaz gain, lan-hizkuntza izateko urratsak ematea. Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez, gizartea aldatzen den heinean bere beharrak ere aldatzen dira, eta Euskaltegiek ere behar horietara egokitzeko ahalegina egiten dute. Ohiko ikastaroez gain, etorri berrientzako ikastaroak, merkatari eta ostalarientzako

ikastaroak sustatuko ditu Euskara Sailak.

3. Gizarte Ongizate Saila oinarrizko gizarte zerbitzuen sarbidea da. Udalerriko pertsona eta talde guztien esku dago, eta sailaren helburua da bizi kalitatea eta ongizate bio-psiko-soziala hobetzeko eta horiek indartzeko laguntza ematea, eta horretarako:

• Eragin birbanatzailea sortzea.• Pertsona guztientzat informaziorako eta

orientabiderako eskubidea bermatzea, eta halaber, komunitatean era autonomoan bizitzeko beharrezkoak diren bizikidetza euskarriak eskaintzea.

• Bazterketa, desabantaila eta desegokitze egoeran dauden pertsonak eta taldeak gizarteratzeko eta horiei zerbitzu sistema desberdinen baliabide normalizatuak eskuratzeko laguntza eskaintzea.

• Komunitatea sentsibilizatzea, eta herritarren artean, populazioak bizi dituen gizarte bazterketa egoeretatik sortzen diren arazoekiko erantzunak sustatzea.

Azken urtean, Elgoibarko bizilagunen %22,4 artatu da, eta Gizarte Ongizate Sailak horretarako kudeatzen dituen zerbitzuen eta prestazioen katalogoa anitza da: etxez etxeko laguntza zerbitzua, pertsona nagusientzako eguneko zentroa, zahartzaro aktiborako programak, adingabekoentzako eta haien familientzako arreta eta laguntza psiko-soziala, indarkeria matxistaren biktimenganako arreta, larrialdietarako laguntzak, gizarteratze arazoak dituzten gazteentzako arreta eta laguntza programak, eskoletan mendekotasunei aurre egiteko osasun-hezkuntzako programak, gobernuz kanpoko erakundeekiko elkarlana herrien arteko solidaritatea zabaltzeko eta elkartegintza bultzatzeko diru-laguntzen kudeaketa, modu horretan, elkarlana sendotzeko. Horretaz gain, Elgoibarko Gizarteratze mahaiko kide eta bultzatzaile gara, eta horri esker, herriko eragile desberdinen ikuspuntutik, herriaren egoeraz hausnartzeko aukera dugu.

4. Haurren eta Gazteen Sustapeneko Sailak Gaztematikaren (Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistema) xedea bere egiten du, hau da; egonkortasunez, eta jarraikortasunez, Elgoibarko haur, nerabe eta gazteei garatzeko eta haurtzaroaren, nerabezaroaren eta gaztaroaren arlo bikoitzaz gozatzeko aukera ematea:

• Berezko balioa eta esanahia duen garai gisa; izan ere, pertsona bakoitza bere bizitzaren protagonista, hiritartasun eskubideen subjektu eta gizarte ehunaren ezinbesteko atal da.

• Heldutasunaren, ikaskuntzaren, banakako gaitasunen indartzearen eta giza loturen bitartez, harian-harian, emantzipazio prozesua bideratzen duen aldi gisa. Hau da, heldutasunerako ibilbide arrakastatsua eta atsegina egitea, erabakiak autonomia handiagoaz lortu ahal izateko, eta bizitzako proiektu pertsonala abian jarri ahal izateko.

Prozesu hau bultzatzeko, Udalak talde hau (haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa) osatzen duten adin tarteak etengabe artatzeko beharrezkoa den zerbitzu eta eskaintza multzoa eratzen du.Haurreskola zerbitzua, Ludoteka zerbitzua, Gazteleku zerbitzua, haurrentzako eta nerabeentzako aisia hezitzaileko egitasmoak dira, besteak beste, egun ditugunak. Zerbitzu hauetan guztietan ondorengo hiru lan-ildoak, txertatuta daude:

• Hizkuntza normalizazioa.• Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna.• Inklusioa eta integrazioa.

Halaber, herrian, alde batetik, haurrei, nerabeei eta gazteei egiten zaien arretaren kalitatea, eta bestetik, haur, nerabe eta gazte guztien aukera berdintasuna bermatzeko, diru-laguntzak bideratzen dira ikastetxeentzat, herrian aisia arloan lan egiten duten elkarteentzat eta behar gehien duten familientzat.

5. Berdintasun Sailaren eginkizun nagusia da Elgoibarko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Plana diseinatzea eta martxan jartzea. Sailak, bestalde, Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko udal jarduerarako eta erakundeen arteko koordinaziorako protokoloa kudeatzen du. Emakumeen Kontseiluak emakumeak gizartean duen zeregina sendotzea eta herri politikan duen partaidetza eta lankidetza bermatzea du helburu. Berdintasun Sailak Jabetze eskola ere kudeatzen du, baita haur eta gazteen artean hezkidetza, berdintasuna eta indarkeria sexista prebenitzeko hezkuntza programak ere. Herritarrak kontziliazioan eta erantzunkidetasunean sentsibilizatzea da beste eginkizunetako bat. Udal jardueran eta herriko arlo ezberdinetan (kirola, kultura,…) genero ikuspegia txertatzea Berdintasun Sailaren helburua ere bada.

6. Kirol Patronatuak garrantzitsua irizten dio kirola sustatzeko eskura dituen baliabideak jartzeari, osasuntsua izateaz gain, kirolak ekimen soziala ere garatzen laguntzen duelako. Elgoibar bizia nahi dugunez, lehiakortasuna baino parte-hartzea egokiagoa dela ikusten dugu. Eskola-kirol hezitzailea bultzatzen jarraituko dugu, eta horretarako, herritarrei aisialdiko kirola hurbildu eta kirol klubei babesa eskainiko diegu. Herritarren arloan 4 helburu nagusi eta 26 ekintza ezarri ditu gobernu taldeak 2015-2019 epealdirako. Horietan indar berezia jarriko da udal kudeaketan:

• Herritarren ongizatea bermatzea.• Bizikidetza bermatzea. • Euskararen erabilera sustatzea. • Herritartasun aktiboa sustatzea.

Hona hemen Herritartasun arloko gure helburu estrategikoak eta horiek lortzeko egingo ditugun jarduerak:

HERRITARTASUNA HERRITARTASUNA

Page 6: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

10 11www.elgoibar.eus

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Gizarte zerbitzuetako legeak ezarritako zerbitzuen azterketa

egitea eta sortu beharreko errekurtsoen kronograma.

Barne baliabideak.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/ Gizarte Zerbitzuetako

arduraduna.

Indarkeriaren aurkakoarreta zerbitzua

hobetzea.55.000€

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/ Gizarte Zerbitzuetako

arduraduna.

Etxez etxeko laguntzazerbitzua behar

berriei egokitzea.480.000€

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/ Gizarte Zerbitzuetako

arduraduna.

Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailetik egiten den haurrentzako eskaintza

bateratua egitea

Barne baliabideak.

Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Herritarren ongizatea bermatzea:

HERRITARTASUNA

Eginkizunak:

Etxez etxeko laguntza zerbitzua behar berriei egokitzea.

Gizarte zerbitzuetako legeakezarritako zerbitzuen azterketaegitea eta sortu beharrekoerrekurtsoen kronograma.

Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailetik egiten den haurrentzakoeskaintza bateratua egitea.

Indarkeriaren aurkakoarreta zerbitzua hobetzea.

HERRITARTASUNA

Gizarteratze mahaianhaur eta gazteenikuspegia bermatzea.

Arrisku egoeran dauden haurren arretarako protokoloak etazerbitzuak hobetzea.

Laneratzeko zailtasunakdituzten emakumeekinesku-hartzea.

Osasuna helburu duenkirol eskaintza egitea.

Etxegabetzeen aurkakoprotokoloa egitea etaonartzea.

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Osasuna helburu duenkirol eskaintza egitea.

12.000€ Kirol zinegotzia /Kirol teknikaria.

Laneratzeko zailtasunakdituzten emakumeekin

esku-hartzea.52.000€ Barne zinegotzia /

Enplegu teknikaria.

Etxegabetzeenaurkako protokoloaegitea eta onartzea.

Barne baliabideak.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/ Gizarte Zerbitzuetako

arduraduna.

Arrisku egoeran daudenhaurren arretarako

protokoloak etazerbitzuak hobetzea.

12.000€Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/

Gizarte Zerbitzuetako arduraduna.

Gizarteratze mahaianhaur eta gazteen

ikuspegia bermatzea.

Barne baliabideak.

Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Page 7: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

12 13www.elgoibar.eus

HERRITARTASUNA1.1. Gizarte zerbitzuetako legeak ezarritako zerbitzuen azterketa egitea eta sortu beharreko errekurtsoen kronograma. 185/2015 Dekretuak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Kartera arautzen du. Udalerri bakoitzak bermatu beharreko prestazio eta zerbitzuen katalogoa ezartzen da. Lehenetsitako ekintzetako bat, katalogo hau baloratzea izango da, betiere, herrian dauden beharrak kontuan hartuz, eta kronograma bat ezarriz horiek egokitzeko eta behar izanez gero, prestazio eta zerbitzu berriak sortzeko. Lan hau gauzatzeko, Debabarrena eskualdea osatzen duten udalerriak elkarlanean aritu beharko dira, izan ere, beharrezkoak diren hainbat baliabide udalaz gaindiko eremuan kokatzen dira.

1.2. Indarkeriaren aurkako arreta zerbitzua hobetzea.Gobernu talde honen kezka handienetako bat da indarkeria matxistaren biktimenganako arreta. Legealdi honetako helburu garrantzitsuak izango dira, baita ere, emakume biktimen arretarako ekintza edo programak gehitzea, egoera horiek ekidingo dituzten ahalduntze-programak bultzatzea eta emandako arreta hobetuko duten koordinazio-protokoloak sustatzea.

1.3. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua behar berriei egokitzea.Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua, Udalaren eskumeneko zerbitzua da. Legealdi honetan zehar, sendotu egingo da, herrian dauden beharrei egokituz.

1.4. Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailetik egiten den haurrentzako eskaintza bateratua egitea.Legealdi honetan herrian haurrei egiten zaien arreta hobetzeko helburuarekin, Gaztematikaren printzipioetan oinarrituta, haurren opor garaian Udalak eta aisia arloko elkarteek egiten duten eskaintza artikulatuko da eta eskaintza bakarra eta orekatua egingo da, haur guztien aukera berdintasuna bermatuz.

1.5. Osasuna helburu duen kirol eskaintza egitea.Osasuna hobetzeko eta mantentzeko asmoz, Kirol Patronatuak jarduera eguneratuak eta anitzak antolatu eta eskainiko dizkie herritarrei. Ohitura osasungarriak sendotu eta bultzatuko ditu kirol ikastaro gidatuen bitartez.

1.6. Laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeekin esku-hartzea.Lan merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzendutako orientazio, prestakuntza eta lan aktibaziorako proiektuak garatuko dira.

1.7. Etxegabetzeen aurkako protokoloa egitea eta onartzea.Etxegabetze eta kaleratze arriskuan daudenen egoeren aurrean, esku-hartzeko udal protokoloa onartuko da, egoera horretan dauden familia eta pertsonen arretarako beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzeko.

1.8. Arrisku egoeran dauden haurren arretarako protokoloak eta zerbitzuak hobetzea.Arriskuan dauden adingabeenganako arreta legealdi honen lehentasunetako bat da. Orain arte exekutatzen ari diren arreta programak gehitzea pentsatzen da, kolektibo honekin esku-hartzeko protokoloen normalizazioaren bitartez, eta prebentzioaren eta koordinazioaren arloan, beste sistema batzuekin, hala nola, hezkuntzarekin eta osasunarekin lan gehiago eginez.

1.9. Gizarteratze mahaian haur eta gazteen ikuspegia bermatzea.Haurren eta Gazteen Sustapeneko Saila Gizarteratzearen aldeko mahaiaren eragile aktibo bilakatuko da, Udaleko beste sailekin eta herriko elkarteekin gai honen inguruan hausnartzeko eta, batez ere, gogoetarako eremu horretan haur, nerabe eta gazteen ahotsa entzungo dela bermatzeko.

Page 8: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

14 15www.elgoibar.eus

HERRITARTASUNA

Bizikidetza bermatzea:

Eginkizunak:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Aisia arloko udal zerbitzuaketa eskaintza herriko haur,

nerabe eta gazte guztientzatbermatzeko plana.

150.000€* Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

III. Berdintasun plana2016-19 diseinatzea

eta ezartzea.

8.000€ diseinuaeta ezartzea.

Aurrekontu guztia: 260.000€

Berdintasun zinegotzia / Berdintasun teknikaria.

Etorri berrientzakoeuskara-harrera

ikastaroak indartzea.25.000€ Euskara zinegotzia /

Euskara teknikaria.

Gazte lokalenaraudia egokitzea.

Barne baliabideak.

Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Kirola

Aisia arloko udal zerbitzuak eta eskaintza herriko haur, nerabe eta gazte guztientzat bermatzeko plana.

Etorri berrientzako euskara-harrera ikastaroak indartzea.

Gazte lokalenaraudia egokitzea.

III. Berdintasun plana2016-19 diseinatzea eta ezartzea.

*10.000€ Kirola, 115.000€ Ongizatea eta 25.000€ Haur eta Gazteria.

2.1. Aisia arloko udal zerbitzuak eta eskaintza herriko haur, nerabe eta gazte guztientzat bermatzeko plana.Guztiek, ume, nerabe eta gazteek aisiarako eskubidea dute, hortaz, Gobernu talde honek ahalbidetuko du, udal eskaintza, horientzat guztientzat bermatuta egon dadin.Hori lortzeko irizpideak ezarriko dira, eta aisia-programetan berdintasuna lagunduko duten baliabideak jarriko dira.

2.2. III. Berdintasun plana 2016-19 diseinatzea eta ezartzea.Indarrean dagoen Planaren ebaluazioa. Herriko eta udaleko egungo diagnosia egin eta gero, parte-hartze prozesu baten bitartez, legealdian zehar, III. Plana diseinatzea eta inplementatzea.

2.3. Etorri berrientzako euskara-harrera ikastaroak indartzea.Kanpotik Elgoibarrera etorri berriei eskaintzen zaizkien euskara ikastaroak indartuko dira. Ikastaro horien helburua da euskararekiko hurbilpena eskaintzea, euskara Elgoibarren integrazio bidea ere badelako. Helduei zuzendutako euskara ikastaroak ikasturtean bitan emango dira.Bestalde, eskolatutako haurrei zuzendutako errefortzu saioak ere antolatuko dira euskara maila baxua dutenei euskararen ikaskuntzan laguntzeko eta egoera berrira egokitzen laguntzeko.

2.4. Gazte lokalen araudia egokitzea.Bizilagunen eta orokorrean herritarren eta lokalen erabiltzaile diren gazteen arteko elkarbizitzan aurrera egiteko eta gazteek aisialdian erabiltzen dituzten lokalen segurtasuna eta egokitasuna bermatzen jarraitzeko, 2011tik indarrean egon den gazteen topaguneen erabileraren araudia egokituko da.Sustapenaren ikuspuntutik estrategikoa da gazte lokalen gaia; bai araudia lantzeak, bai aplikatzeak, gazteekin lan egiteko eremua eskainiko digulako, eskubidedun herritar aktiboak izateko garatze prozesu horretan bide laguntza eskainiz.

Page 9: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

16 17www.elgoibar.eus

Eginkizunak:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Udaleko V. ErabileraPlana ebaluatzea eta VI.

Plana diseinatzea etaezartzea. (2018-2021).

32.000€(urtean 8.000€)

Euskara zinegotzia / Euskara teknikaria.

Euskara Sustatzeko III. Plana ebaluatzea eta IV. Plana diseinatzea eta ezartzea (2018-2021).

450.000€(2016-2017-2018)

Euskara zinegotzia / Euskara teknikaria.

Gotzon Garate III. Bekaren aztergaia erabakitzea, deialdia egitea eta lana

egikaritzea.

12.000€(2017)

Euskara zinegotzia / Euskara teknikaria.

Herritarren euskararen erabilera neurtzea Soziolinguistika

Klusterrarekin lankidetzan.

7.500€ Euskara zinegotzia / Euskara teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

V. Plana burutzeaV. Plana

ebaluatzea

VI. Erabilera Plana 2018-2021 prestatzea

eta ezartzea

ESEP III. Plana burutzea

ESEP III. Plana

ebaluatzea

2018-2021 herrian euskera sustatzeko IV. plana prestatzea

eta ezartzea

Gotzon Garate III. Bekaren aztergaia erabakitzea, deialdiaegitea eta lana egikaritzea.

Udaleko V. Erabilera Plana ebaluatzea eta VI. Plana diseinatzea eta ezartzea.

Herritarren euskararen erabileraneurtzea SoziolinguistikaKlusterrarekin lankidetzan.

Elgoibarren Euskara Sustatzeko III. Plana ebaluatzea eta IV. Plana diseinatzea eta ezartzea.

HERRITARTASUNA

Euskararen erabilera sendotzea:

Page 10: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

18 19www.elgoibar.eus

HERRITARTASUNAUdalerrian euskararen erabilera sendotu eta herritarrek administrazioarekin harremanak euskaraz izateko duten eskubidea bermatu nahi ditu gobernu taldeak agintaldi honetan.Elgoibar herri euskalduna da, zalantzarik gabe. Azken erroldaren arabera, %69,24 dira euskaldunak, ikasleen %96 D ereduan ikasten ari dira eta euskaldunen %75 alfabetatuak dira. Herri euskalduna izaten jarraitu nahi badugu, euskararen erabileran ere eragin beharra dugu etxeko eta kaleko erabilera datuak igotzeko. Azken datuen arabera, etxean %30,31k erabiltzen du euskara, eta %13,14k euskara eta gaztelania; kalean, berriz, 2014ko neurketaren arabera, %39,7koa da euskararen erabilera.

3.1. Udaleko V. Erabilera Plana ebaluatzea eta VI. Plana diseinatzea eta ezartzea.Indarrean dagoen erabilera planaren helburu nagusia da udaleko zerbitzu eta lan hizkuntza euskara izatea. Horrela, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak bi izanik, Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak bi hizkuntza horietako edozeinetan eskainiko diela bermatuko du; gainera, erakundearen lan hizkuntza euskara izatera iristeko urratsak emango dira, horretarako hainbat neurri hartuz, hala nola, hizkuntza irizpideak ezartzea, prestakuntza-saioak, aplikazio informatikoen egokitzapena, hizkuntza aholkularitza…2016an Bikain ziurtagiria, euskararen kalitatea ziurtatzen duena, eskuratzeko deialdira aurkeztuko da Udala. Kanpoko ebaluazio horrek gaur egun dauden hutsuneak edo hobetu beharrekoak identifikatzen lagunduko dio Udalari.Planaren indarraldia amaitutakoan, Udalak behar bezala ebaluatuko du Jaurlaritzaren gidaritzapean, eta 2018-2021eko plan berria diseinatzeari ekingo dio.

3.2. Elgoibarren Euskara Sustatzeko III. Plana ebaluatzea eta IV. Plana diseinatzea eta ezartzea.Plan estrategikoaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko, arlo guztietan neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko ekintza plana bizia da, urtero-urtero aztertzen eta ebaluatzen dena. Planak 3 helburu estrategiko jasotzen ditu: euskararen transmisioa, erabilera eta kalitatea. Eta helburu horiek lortzeko neurri-ekintzak 13 esparrutan banatzen dira: Familia, Irakaskuntza, Euskalduntze-alfabetatzea, Administrazioa, Arlo sozio-ekonomikoa, Aisia eta Kirola, Liburugintza, Kulturgintza, Publizitatea, Corpus plangintza eta euskararen kalitatea, Hedabideak, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta Sentsibilizazioa eta motibazioa. Horrela, urtero hainbat ekimen gauzatuko dira esparru horietan euskararen erabilera areagotze aldera. Jarduera aipagarrienetako batzuk euskararen transmisioa bermatzera bideratuko dira, eta baita haur eta gazteen artean eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzera ere. Sektore sozio-ekonomikoari dagokionez, establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eskainiko zaizkie dendari eta ostalariei.2017an, Planaren epealdia amaitutakoan, ebaluazio orokorra egingo du Udalak eta hurrengo lau urtetarako (2018-2021) Plan berria diseinatuko du, eta horretarako, hainbat lehentasun ezarriko ditu.

3.3. Gotzon Garate III. Bekaren aztergaia erabakitzea, deialdia egitea eta lana egikaritzea.Beka honen helburua da euskararen ezagutza, erabilera eta elikadurari buruzko ikerlanak sustatzea. Deialdia hiru urtetik behin egiten du Udalak, eta legealdi honetan aurkeztu du Udalak II. bekaren emaitza, hain zuzen, www.elgoibarreraz.eus ataria, Elgoibarko euskarazko ondarea jasotzen duena. Horiek horrela, 2017an, Udalak IV. deialdiko aztergaia erabaki beharko du.

3.4. Herritarren euskararen erabilera neurtzea Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan.Kale-erabileraren datua, gainerako datuekin batera (erroldako ezagutza-datuak, ikastetxe eta euskaltegietako matrikulazio-datuak...), funtsezkoa da herri mailan hizkuntza-errealitatea ezagutzeko edota planifikatzeko. Euskararen aldeko sustapen lana aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa zaigu informazio hori ezagutzea.Neurketak, besteak beste, adin-talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen duen esaten digu, eta horrek erraztu egiten digu ondoren lehentasunak non dauden erabakitzea. Udalak 2017an egingo du neurketa hori Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan eta neurketa berezia izango da, aurrez egindakoetan baino esparru gehiago neurtuko dira eta.

Page 11: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

20 21www.elgoibar.eus

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Herritar aktiboakizateko, herritarrei

prestakuntza eskaintzea.204.000€*

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia/ Gizarte Zerbitzuetako

arduraduna.

Kirol elkarteek antolaturiko jarduera berriak bultzatzea eta

denontzako kirol eskaintza aztertzea eta egokitzea.

55.000€ Kirol zinegotzia /Kirol teknikaria.

Herriko Antzokiarenkudeaketa eta diagnosia

egitea.

1. urtean: 43.000€Hurrengo urteetan:

38.000€

Kultura zinegotzia /Kultura teknikaria.

Herriko kultura programazioa

sendotzeko baliabideekonomikoak izatea.

36.000€ Kultura zinegotzia /Kultura teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Herritartasun aktiboa sustatzea:

HERRITARTASUNA

Eginkizunak:

Herriko Antzokiaren kudeaketa eta diagnosia egitea.

Herritar aktiboak izateko, herritarrei prestakuntza eskaintzea.

Herriko kultura programazioasendotzeko baliabide ekonomikoak izatea.

Kirol elkarteek antolaturiko jardueraberriak bultzatzea eta denontzakokirol eskaintza aztertzea eta egokitzea.

*92.000€ 60+, 12.000€ zaintzaileentzako ekintza-programa eta 25.000€ gizarteratze mailasendotzeko.

HERRITARTASUNA

Haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten eragileen mahaia sortzea.

Sinergiak sortzea kulturelkarteen arteko elkartegintza sendotzeko.

Ludoteka eta Gaztelekuzerbitzuak sendotzea.

Gaztelekutik nerabe zerbitzura igarotzeko trantsizio prozesuabideratzea.

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Ludoteka eta Gaztelekuzerbitzuak sendotzea.

988.000€ Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

Sinergiak sortzea kulturelkarteen arteko

elkartegintza sendotzeko.6.000€ Kultura zinegotzia /

Kultura teknikaria.

Gaztelekutik nerabe zerbitzura igarotzeko trantsizio prozesua

bideratzea.

Barne baliabideak.

Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

Haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten eragileen

mahaia sortzea.

Barne baliabideak.

Haur eta Gazteria zinegotzia /Gazteria teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Page 12: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

22 23www.elgoibar.eus

Herritar aktibo eta parte-hartzaileak bizirik dagoen herri baten motorra dira. Horregatik, eta helburu orokor hori lortze aldera, jarduerak burutuko dira, Kultura, Euskara, Kirola, Haur eta Gazteria eta Gizarte Ongizate sailetan.

4.1. Herritar aktiboak izateko, herritarrei prestakuntza eskaintzea.Pertsona nagusien proportzioa, beste edozein adin-talderena baino azkarrago hazten da ari gure herrian, populazioaren zahartze azkarra eraginez, eta bizi-itxaropena handituz.Biztanleak zahartuz doaz, baina gure helburua da, biztanleak zahartzen doazen heinean, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta bizimodu osasuntsua, parte-hartzailea eta segurua garatu dezaten laguntza ematea.Gure nagusiak zaindu nahi dira, baita euren zaintzaileak ere, eta hori lortzeko egitasmoak jarriko dira abian.

4.2. Kirol elkarteek antolaturiko jarduera berriak bultzatzea eta denontzako kirol eskaintza aztertzea eta egokitzea.Herriko Kirol kluben sare zabalak antolatzen dituen parte-hartze handiko kirol ekitaldiak eta herritar guztientzat irekiak diren ezohiko jarduerak bultzatu eta lagunduko ditu Udal Kirol Patronatuak. Bereziki, herrian errotuta dauden txapelketak eta lasterketak mantenduko ditu, baina aldi berean, berriak ere bultzatuko ditu.Kirol Patronatuaren ikastaroak denontzat erakargarriak izan daitezen, herritarren nahiak eta eskaerak kontuan izanik, azken joerako eskaintza eguneratua eta monitoreen etengabeko prestakuntza teknikoa ziurtatuko da.

4.3. Herriko Antzokiaren kudeaketa eta diagnosia egitea.Herriko Antzokia, udalerriaren kultur eskaintza arloan erreferente izatea nahi da. Horretarako, prozesu parte-hartzaileak sustatuko dira, herriak dituen beharrak eta eskaerak ezagutzeko eta horietara egokitzeko. Herriko Antzokiaren baliabideak optimizatzeak herritarrei harrera hobea emango dion kudeaketa sistema berria eskatzen du.

4.4. Herriko kultura programazioa sendotzeko baliabide ekonomikoak izatea.Herriko elkarteen kultur proposamenak sustatzearen eta babestearen alde gaude, eta horretarako, diru-laguntza lerro berriak bultzatuko ditugu.

4.5. Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak sendotzea.Udalak 2007tik martxan ditu Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak. Zerbitzu hauek herriko haur eta nerabeen erreferentziazko zerbitzuak bilakatu dira, eta haurrentzako zerbitzuaren eta nerabeentzako zerbitzuaren ereduak eta helburuak, Gaztematikak diseinatutakoak, partekatzen dituzte. Nahiz eta eredua bera izan, herriko errealitatera egokitutako zerbitzuak izan nahi dira, herritarren beharrei erantzuten dietenak. Sortzen doazen behar berriei erantzuteko eta sor daitezkeenei aurrea hartzeko, eta bidenabar, zerbitzuen kalitatea areagotzeko, giza baliabide gehiago jarriko da zerbitzuen kudeaketarako kontratu berriarekin batera.

4.6. Kultur elkarteak sustatzea herriko elkartegintza sendotzeko.Herriko Kultur ehundura sozialak, Udalaren babesa behar du. Elkarteen lana babesteko unea da, horien jarduerak lagunduz. Kultur elkarteekin lankidetzan, sinergiak sortuko dira herriko ehundura sozialean, eta horrek herri aktiboa eta bizia eragingo du.

4.7. Gaztelekutik nerabe zerbitzura igarotzeko trantsizio prozesua garatzea.Legealdi honetan Gaztematikan diseinatu den nerabeentzako zerbitzuaren eredua lortzeko bidean aurrera egingo da, eta horretarako, Gaztelekutik nerabe zerbitzurako lau urteko egokitze prozesua bideratuko da.Prozesu honetan Udal teknikaria, Gaztelekuko lan taldea, zerbitzuaren kudeatzailea den elkarteko teknikaria eta Foru Aldundiko teknikaria arituko dira lankidetzan.

4.8. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten eragileen mahaia sortzea.Haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten Udal sailen eta herriko eragileen artean hausnarketa sortzeko eta elkarlanerako bideak eraikitzeko helburuarekin mahai bat sortuko da. Herriko haurrentzat, nerabeentzat eta gazteentzat lan egingo da, sinergiak sortuz eta herriko baliabide desberdinei etekin handiagoa ateraz.

HERRITARTASUNA

Page 13: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

24 25www.elgoibar.eus

ANTO

LAKU

NTZA

ANTOLAKUNTZA

Helburu estrategikoak, antolakuntza arloa:

Administrazio hurbila, gardena eta modernoa izatea.

Administrazio eraginkorragoa izateko, etengabekohobekuntzan oinarrituriko kudeaketa bultzatzea.

Erronka Berriei langile eta baliabide egokiak erabiliz, aurre egitea.

Sustapen ekonomikoa.

Udal Zerbitzu publikoen lege-aholkularitza eta udal baliabideen kudeaketari buruzko eskumenak hartuko ditu bere gain arlo honek.Ondorengoak dira arlo honetan kudeatzen diren jarduerak:Herritarren arreta zerbitzu integrala. Aginduzko lege-aholkularitza. Prozesuen hobekuntza eta sinplifikazioa. Ekonomia, finantza eta aurrekontu kudeaketaren kontrola eta fiskalizazioa. Kontabilitatea eta Diruzaintza. Zergen kudeaketa eta bilketa. Kontabilitate publikoa, kontuen kontrola eta kontu-ematea. Giza baliabideak. Kontratazio publikoa. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. Segurtasuna. Artxiboa. Tokiko garapen ekonomikoa eta soziala eta tokiko enplegu politikak edo planak. Barne merkataritza.Antolakuntza arloan 4 helburu nagusi eta 19 ekintza ezarri ditu gobernu taldeak 2015-2019 epealdirako. Horietan indar berezia jarriko da udal kudeaketan.

Page 14: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

26 27www.elgoibar.eus

Eginkizunak:

Herritarren arretazerbitzua indartzea.

Parte-hartze planadiseinatzea eta ezartzea.

Irudi korporatibo berria sortzea, eskuliburua egitea eta ezartzea.

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Herritarren arretazerbitzua indartzea.

60.000€Barneko zinegotzia / Barne

antolakuntzako teknikari gestorea.

Parte-hartze planadiseinatzea eta

ezartzea.40.000€

Gardentasun eta Parte-hartze zinegotzia / Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

Herritarrak informatzekoteknologia berriak

abian jartzea.

Udaleko weborria diseinatu:

15.000€

Gardentasun eta Parte-hartze zinegotzia / Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

Herritarrak informatzekoteknologia berriak

abian jartzea.

Sare sozialakezartzea eta

mantentzea: 6.000€

Gardentasun eta Parte-hartze zinegotzia / Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

Irudi korporatibo berria sortzea, eskuliburua egitea eta ezartzea.

15.000€Barneko zinegotzia / Barne

antolakuntzako teknikari gestorea.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Administrazio hurbila, gardena eta modernoa izatea:

Herritarrak informatzekoteknologia berriak abian jartzea.

ANTOLAKUNTZA1.1. Herritarren arreta zerbitzua indartzea.Elgoibarko Udalak legealdi honetarako duen erronka handienetariko bat da Arreta Bulegoa indartzea, herritarrei arreta zerbitzu integrala emateko. Horrenbestez, erabateko lehentasuna dauka Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala martxan jartzeak, hortik eskainiko baitira, osorik, esku-hartze teknikorik behar ez duten ia udal zerbitzu guztiak (informazioa, tramitazioa eta kudeaketak), aurrez aurre, telefono bidez edo telematikoki.Herritarrei arreta ona eskaintzea oinarrizkoa da zerbitzuaren kalitaterako, eta, gainera, aurrerapena ekartzen dio zerbitzuari. Horretarako, ondorengo ekintzak jarriko ditu martxan:

I. Herritarrentzako arreta zerbitzua ezartzeko prozesua bideratzea, eta horretarako, ondorengoak zehaztea: premien programa, zerbitzua eskainiko deneko gune fisikoa, zerbitzuaren diseinua, telefonia sistema, egoitza elektronikoa, zerbitzua eskaintzeaz arduratuko den taldea, eskainiko diren zerbitzuak, arretarako ordutegia...

II. Herritarrei tramitazio elektronikoa erraztea eta horretan laguntzea.

Testuinguru berean eta helburu berarekin, Zerbitzu Telematikoak zabalduko dira, tramiteak etxetik mugitzeko beharrik gabe egiteko. Horrela beteko da herritarrek administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko daukaten eskubidea (11/2007 Legeak, ekainaren 22koak, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoak aitortutakoa).

1.2. Parte-hartze plana diseinatzea eta ezartzea.Udal politiken diseinuan herritarrek parte hartzea nahi du Udalak. Hori dela eta, Parte-hartze plan bat diseinatuko du parte-hartzea bere jardunean sistematizatzeko, eta horrela, planean jasotako ekintzak martxan jarriko ditu herritarrak udal jardunean ahotsa izan dezaten.

1.3. Herritarrak informatzeko teknologia berriak abian jartzea.Tokiko Korporazioek, beraien jarduerari buruzko informazioa emateko eta herritarrek bertako bizimoduan duten partaidetza sustatzeko betebeharra dute. Publizitate aktiboa, zalantzarik gabe, gardentasunaren eta informaziorako sarbidearen arloko joera iraultzaile nagusia da. Eta horrexegatik, aldizka eta modu eguneratuan informatu eta argitaratu nahi du Elgoibarko Udalak, eta bidenabar, herriko bizimoduari dagokionez, herritarrak etengabe informatuta izan nahi ditu. Eta horixe da Elgoibarko Udalaren helburua. Hori dela eta, ondorengo ekintzak gauzatuko ditu:

I. Sare sozialak, hau da, Facebook, Twitter, Whatsapp, jarriko ditugu abian informatzeko.

II. Udaleko Web orria diseinatuko da.III. Komunikazio zerbitzua indartzea: udal aldizkaria eta

abar ezartzea, baita hedabideekiko, herritarrekiko, gizarte eragileekiko eta abarrekiko harremanak birdiseinatzea eta ezartzea ere, Udalaren sail eta arloen komunikazioarekin zerikusia duten ekintzak zentralizatzeko eta koordinatzeko.

1.4. Irudi korporatibo berria sortzea, eskuliburua egitea eta ezartzea.Komunikazio estrategia horren barruan, nortasun Korporatiboaren Eskuliburu bat egingo da. Eskuliburuak Elgoibarko Udala identifikatuko duten elementu bisualak deskribatu eta arautuko ditu, komunikazioa egokia izan dadin. Helburua da Nortasun Korporatibo Instituzional bakarra, eraginkorra eta koherentea eta Udalaren balioak nortasun propioarekin helarazteko gai izango dena definitzea.

Page 15: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

28 29www.elgoibar.eus

ANTOLAKUNTZA

Administrazio eraginkorragoa izateko, etengabeko hobekuntzan oinarrituriko kudeaketa bultzatzea:

Eginkizunak:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Udal kudeaketarenprozesuak berrikusteko,arrazionalizatzeko etaerrazteko prozesua.

EUDEL+ IVAP +Barne baliabideak

Barneko zinegotzia /Barne antolakuntzako teknikari

gestorea.

Udal zerbitzuak etabarne jarduerak

teknologia berrietaraegokitzea.

160.000€Barneko zinegotzia /

Barne antolakuntzako teknikari gestorea.

Elkarteen Udal erroldasortzea eta egunean

edukitzea.

Barne baliabideak.

Barneko zinegotzia /Idazkaria.

Diru-laguntzen etakontratazioaren oinarri

generikoak sortzea.

Barne baliabideak.

Barneko zinegotzia /Idazkaria.

Udal ordenantzak etaaraudiak berrikustea,

hobetzea eta eguneratzea.

Barne baliabideak.

Barneko zinegotzia /Idazkaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Elkarteen Udal errolda sortzea eta egunean edukitzea.

Udal kudeaketaren prozesuakberrikusteko, arrazionalizatzeko eta errazteko prozesuabultzatzea.

Diru-laguntzen eta kontratazioen oinarri generikoak sortzea.

Udal ordenantzak eta araudiak berrikustea, hobetzea eta eguneratzea.

Udal zerbitzuak eta barne jarduerak teknologia berrietara egokitzea.

Page 16: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

30 31www.elgoibar.eus

Elgoibarko Udalak, udalerriaren aurrerapena bultzatzeko eta herritarren bizi kalitatea sustatzeko asmotan, zerbitzuak eskainiko ditu, bai gizartean, bai antolakuntza publikoan bertan, balioa sortzeko. Horretarako, praktika onak bideratuko dira herritarrentzako, eta gure prozeduren eta administrazio espedienteen kudeaketa burokratikoaren arloan, zeharkako zerbitzua, eraginkorra, proaktiboa eta berritzailea eskaini ahal izateko.

2.1. Udal kudeaketako prozesuak berrikusteko, arrazionalizatzeko eta errazteko prozesua bultzatzea.Antolakuntza administratiboaren eta laneko prozesuen hobekuntzari buruzko ekintza hau planteatzen dugu kalitatezko antolakuntza eta zerbitzuak eskaintzeko. Horretarako honako ekintza hauek egitea aurreikusi da:

I. Udal tramiteen gidaliburua egitea, inplementatzea eta berrikustea.

Prozedura Administratiboen Eskuliburuaren proiektua gauzatu dugu. Prozedura administratiboak berrikusi, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko prozesu bat egin dugu. Gida horretan, era ordenatu eta sistematikoan jasotzen dugu prozedura administratibo bakoitzaren oinarrizko informazioa: zer den, nork eska dezakeen, aurkeztu beharreko agiriak, non eska daitekeen, aurkeztu beharreko agiriak, horrek sortzen dituen betebehar ekonomikoak, tramitazioaren epeak eta lege-esparrua; horretaz gain, bete beharreko agirien ereduak ere ematen dira, halakorik egonez gero. Gida hau Arreta Bulegoa berrantolatzeko aurreko pausuetariko bat da.

Udalak, gida egitea eta erakundeari ezagutaraztea. Udal langileek ere prestakuntza jasoko dute.

Herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea da ekintza honen bitartez lortu nahi duguna.

II. Zerga erreklamazioak eguneratzea herritarrei erantzun azkarra emateko: Arlo ekonomikoan eraginkortasun handiagoa lortzeko, beharrezkoa da zergen eta zerga-erreklamazioen kudeaketa berrikustea eta eguneratzea, herritarrei erantzun azkarra eta eraginkorra emateko.

III. Espedienteak kudeatzeko aplikazio informatikoaren tramiteak errebisatzea eta zuzentzea. Udal antolakuntzari eragiten dion ekintza da eta udal langileek lana modu eraginkorrean, sinplifikatuan egitea da helburua.

2.2. Udal zerbitzuak eta barne jarduerak teknologia berrietara egokitzea.Udal Administrazioen arteko elkarreragingarritasuna, espediente elektronikoak, komunikazio sare egokiak dira etorkizuneko erronkarik nagusienak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarritakoaren arabera. Hori dela eta, Elgoibarko Udalak ondorengo ekintzak garatuko ditu:

I. Udalean informatika zerbitzua indartzea, legeek eta teknologia berrien ezarpenak dakartzaten erronkei aurre egiteko.

II. Bideo-aktak egiteko aplikazio informatikoa martxan jartzea

Udalaren kide anitzeko organoen aktak egiten laguntzea da ekintza honen helburua. Aktetan, akordioak edo informazio-batzordeen irizpenak sartuko dira; eta bideo-aktetan, berriz, hizketaldiak eta “bilkuren egunkaria” delakoa.

III. Datuen babesari buruzko auditoria bat egitea eta dagozkien neurriak hartzea.

Espediente elektronikoari begira, Udalak espedienteak eguneratzeko lana bultzatu nahi du, datuen babesaren ikuspegitik, espediente batean dagoen informazio oro publikoa ezin delako izan. Erronka berri horren aurrean, herritarren eskubideak bermatzea izango da jomuga.

2.3. Elkarteen Udal errolda sortzea eta egunean edukitzea.Herritarren artean elkartegintza sustatzeko udal politika egokia egiteko, Udalak udalerriko zenbat elkarteri buruzko informazioa jaso nahi du: elkarteen izena, zein helburu dituzten eta zer nolako ordezkaritza duten, besteak beste. Errolda hau parte hartzeko aukera edukitzeko eta onurak eta laguntzak jasotzeko baliabide bat ere bada elkarteentzat.

2.4. Diru-laguntzen eta kontratazioaren oinarri generikoak sortzea.Ekintza honen xedea da Udalak tramitatzen dituen esleipenetan irizpideak bateratzea, era guztietarako kontratu administratiboei aplikatzeko moduko klausulak txertatzea, eta udal arloetako jarduerak bateratzearren, hainbat arlotan eragina izango duten irizpide edo printzipio orokor batzuk ezartzea eta onartzea.

2.5. Udal ordenantzak eta araudiak berrikustea, hobetzea eta eguneratzea.Udal araudiak etengabe egokitu behar izaten dira une oro dauden beharrei aurre egiteko, aldaketetara moldatzeko eta udal eskumeneko hainbat arlotako esperientziekin bat etortzeko.

ANTOLAKUNTZA

Page 17: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

32 33www.elgoibar.eus

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Zuzendaritza taldeasortzea.

Barne baliabideak.

Gobernu taldea /Barne antolakuntzako teknikari

gestorea.

Antolakuntza instituzional berrira egokitzea. Hiru

informazio batzorde sortzea.

Barne baliabideak + 6.000€

prestakuntzan.

Gobernu taldea /Zuzendaritza taldea.

Udal langileentzakoprestakuntza planaegitea eta garatzea.

10.000€Diruz lagunduta*

Barneko zinegotzia /Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

Barne komunikazio plana egitea eta garatzea.

15.000€Barneko zinegotzia /

Barne antolakuntzakoteknikari gestorea.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Erronka berriei langile eta baliabide egokiak erabiliz, aurre egitea:

*Lankidetza hitzarmenak. Diru-laguntza IVAPEUDEL + Arkauteko prestakuntza.

Eginkizunak:

Udal langileentzakoprestakuntza planaegitea eta garatzea.

Zuzendaritza taldea sortzea.

Barne komunikazio plana egitea eta garatzea.

Antolakuntza instituzional berrira egokitzea.Hiru informazio batzorde sortzea.

Giza Baliabideen diagnostikoa egitea,antolatzea eta egokitze neurriak hartzea.

Laneko arriskuen Prebentzioaren arloko ekintzak bultzatzea.

Udal langileen kudeaketarako sistemaintegrala ezartzea.

ANTOLAKUNTZA

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Laneko arriskuenPrebentzioaren arlokoekintzak bultzatzea.

Barne baliabideak.

Barneko zinegotzia /Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

Giza Baliabideen diagnostikoa egitea,

antolatzea eta egokitzeneurriak hartzea.

40.000€Barneko zinegotzia /

Barne antolakuntzakoteknikari gestorea.

Udal langileenkudeaketarako sistema

integrala ezartzea.50.000€

Barneko zinegotzia /Barne antolakuntzako

teknikari gestorea.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

ANTOLAKUNTZA

Page 18: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

34 35www.elgoibar.eus

Udalaren antolakuntza instituzionala eta udal baliabideak egokitzea da agintaldi planaren hirugarren lerro estrategikoaren helburua. Horretarako:

I. Egitura instituzionala egokitu egingo da Udalaren ebazpen organoek era ordenatuagoan eta eraginkorragoan lan egiteko eta herritarrei zerbitzu hobea emateko.

II. Giza baliabideak

Honako ekintzak aurreikusi dira lehen helburu estrategiko hori betetzeko:

3.1. Zuzendaritza taldea sortzea.Udaleko administrazio-kudeaketa planifikatzea, koordinatzea, aholkatzea, kontsultatzea, proposatzea, informatzea eta ebaluatzea, baina ez du erabakiak hartzeko eskumenik izango, ezta gainerako udal organoek eskuordetuta ere.Zehatz-mehatz, ondokoak izango dira Zuzendaritza Taldearen funtzio espezifikoak:

I. Udal sail orokorretako gaien ohiko kudeaketa aztertzea.

II. Sail desberdinek partekatzen dituzten gaiak koordinatzea.

III. Berezko eskumenak erabiltzeko orduan, Alkatetzari aholkuak ematea. Nolanahi ere, Gobernu Batzarrak aholkularitza eskainiko du.

IV. Lortu nahi diren helburuen izaera eta maila zehazteari buruz Alkatetza informatzea eta proposamenak egitea; halaber, helburuen lorpen-maila kontrolatzeko lanetan laguntzea.

V. Alkatetzak egokitzat joko dituen gainerako gai orokorretan laguntzea.

3.2. Antolakuntza instituzional berrira egokitzea. Hiru informazio batzorde sortzea.Udalerria osatzen duten hiru elementuetatik abiatuta, hiru arlo handi sortu dira Udalaren antolakuntza instituzionalean: Herritarrak, Lurraldea eta Antolakuntza. Horrek isla izan behar du informazio-batzordeen izendapenean eta funtzionamenduan, udalaren ebazpen organoek era ordenatuagoan eta eraginkorragoan lan egiteko eta

herritarrei zerbitzu hobea emateko. Beraz, antolakuntzan dagokion aldaketa egitea aurreikusten da. 3.3. Udal Langileentzako Prestakuntza plana egitea eta garatzea: lan arriskuen, ofimatikaren, prozeduren, pertsonen arretaren arloan, eta beste hainbat arlotan.Arestian aipaturiko erronkei aurre egiteko, Elgoibarko Udalaren langileak ere prestatuta egon behar dira herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko. Horretarako udal langileen prestakuntza sistematizatu, baloratu eta sustatu nahi dugu, eta bereziki, lan arriskuen arloa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 legeek dakartzaten aldaketei aurre egiteko: prozeduren aldaketen inguruko prestakuntza, ofimatikan eguneraketa ikastaroak…

3.4. Udal langileentzako barne komunikazio plana egitea eta garatzea.Elgoibarko Udalean zerbitzuak ematen dituzten sail guztietako langile publikoek erakundearen gaineko ezagutza zabala eta eguneratua izan behar dute. Ondorioz, helburua izango da herritarrei kalitatezko zerbitzua ematea. 3.5. Laneko arriskuen Prebentzioaren arloko ekintzak bultzatzea: Segurtasun eta Osasun batzordea sortzea, eta arlo Psikosozialean, lan taldea sortzea.Garrantzizkoa da Elgoibarko Udalak lan prozesuetan lan arriskuen prebentzioa txertatzea langileen eskubideak bermatzeko, baita herritarrenak ere. Horretarako, Segurtasun eta Osasun batzordea sortuko da, prebentzioko ordezkariekin eta enpresako kideekin osatuta egongo dena. Batzorde hau legeak agintzen duen maiztasunarekin batzartuko da, eta horretaz gain, arlo Psikosozialean egindako ikerketaren emaitzak aztertu eta neurriak hartzeko lan taldea sortuko da.

3.6. Giza Baliabideen diagnosia egitea, antolatzea eta egokitze neurriak hartzea.Administrazio eraginkorragoa izateko, Gobernu taldea etengabeko hobekuntzan oinarrituriko kudeaketa bultzatzen ari da, eta kudeaketa mota hori bultzatzen jarraituko du. Neurrietariko bat hiru arlo nagusitan lan egitea izango da: Antolakuntza arloan, Herritarren arloan eta Hirigintza arloan.Hori dela eta, lanpostuak, hauen eginkizunak eta zereginak egokitzea aholkatzen da.

3.7. Udal langileen kudeaketarako sistema integral bat ezartzea.Udal Langileen pertsonal arloko informazio guztia sistematizatzea, eta langileen atariaren bitartez, aukera izatea, alde batetik, erakundeak langile publikoei buruz daukan informazio guztia jakiteko (datuak, baimenak, lizentziak, lanaldiak, egutegiak), eta bestetik, erakundeak langileei pertsonal arloko eta lan baldintzei buruzko informazioa emateko.

ANTOLAKUNTZA

Page 19: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

36 37www.elgoibar.eus

Sustapen ekonomikoa:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Jarduera ekonomiko berriak udalerrira erakartzea eta

gaur egun daudenakmantentzea eta indartzea.

6.000€ Barneko zinegotzia / Sustapen ekonomiko teknikaria.

Lehiakortasuna, berrikuntza eta udalerriko enpresa ehunduraren ezagutza

bultzatzea.

244.000€ Barneko zinegotzia / Sustapen ekonomiko teknikaria.

Udalerriko industria-ondareaberreskuratzea eta

balioestea.28.000€ Barneko zinegotzia /

Sustapen ekonomiko teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Eginkizunak:

Udalerriko industria-ondareaberreskuratzea eta balioestea.

Lehiakortasuna, berrikuntza eta udalerriko enpresa ehunduraren ezagutza bultzatzea.

Jarduera ekonomiko berriak udalerrira erakartzea eta gaur egun daudenak mantentzea eta indartzea.

ANTOLAKUNTZA

Page 20: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

38 39www.elgoibar.eus

Elgoibarko udalerria esanguratsua da balio erantsi, lehiakortasun, berrikuntza eta ezagutza handiko industria-ehundurak bertako lurralde eremuan duen zabalkunde handiarengatik. Makina-erreminta jarduera honen sektore nagusia da, baita udalerriko ekonomiaren eragilea ere.Horrexegatik, Udalaren xedea da udalerrian aberastasuna sortzen duen ekonomia eta enpresa dinamismoa bultzatzea, eta horretarako enpresen dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatuko duten programak diseinatzea eta kudeatzea, Elgoibarren, kalitatezko enplegua, ezagutza eta pertsonen kualifikazioa babesteko.Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Sailaren xedea da makina-erremintaren industria babestea eta tokiko ekonomia bultzatzea, eta horretarako, udalerriaren garapen ekonomikoari lagunduko dioten proiektu eta jarduera guztiak dinamizatzea eta indartzea.Eskaintzen dituen zerbitzuak:

• Herriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak dinamizatzea.

• Enpresa eta autoenplegu proiektuak abian jartzeko aholkularitza eskaintzea.

• Landa eremua, merkataritza eta herriko ostalaritza dinamizatzeko jarduerak bultzatzea (hil bukaerako feria, pintxo lehiaketa, garapen iraunkorrerako feria...).

• Elgoibarko ikasleak industria sektoreari loturik dauden enplegagarritasun handiko lanbideetara bideratzeko kanpainak egitea.

• Udalerrian enplegua hobetzeko eta sustatzeko proiektuak kudeatzea.

Horretarako, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziaren (DEBEGESA) laguntza jasotzen du.

2015-2019 Legealdirako finkatu diren helburu estrategiko nagusiak ondokoak dira:

4.1. Jarduera ekonomiko berriak udalerrira erakartzea eta gaur egun daudenak mantentzea eta indartzea.Lehiakortasun handiko enpresa inguru batean, udalerriak proaktiboa izan behar du, balio handiko jarduera ekonomiko berriak erakartzeko eta egun dauden jarduerak lurralde eremuan errotzeko, enpresei gune eta instalazio egokiak eskaintzerako orduan. Horretarako, ondorengo

jarduerak planteatzen dira:I. Azterketak egitea, jarduera ekonomikoetarako

gordetako lurzorua nahikoa den baloratzeko.II. Hainbat industrialdetako industria eraikinen okupazio

egoera aztertzea, jarduera ekonomiko berrietarako aukera guneak antzemateko.

4.2. Lehiakortasuna, berrikuntza eta udalerriko enpresa ehunduraren ezagutza bultzatzea.Industria-ehun dinamikoak eta lehiakorrak beharrezkoak ditu izaera ekintzaileko eta berritzaileko pertsonak, baita kualifikazio handiko maila ere. Horretarako, Udalak hainbat jarduera proposatzen ditu, tankera horretako jarrerak bultzatzeko. Hona hemen jarduera horiek:

• Negozioren bat edo enpresaren bat jarri nahi duten pertsonei laguntzea.

• Lehiakortasuna hobetzen jarraitu nahi duten enpresei laguntzea eta Asmaola Teknologia Zentroarekin lankidetzan jardutea, enpresek hobekuntza proiektu zehatzak abian jarri ahal izan ditzaten.

• Tkgune sariei laguntza eskaintzea, Makina Erremintaren Institutuarekin (IMH) lankidetzan.

Ezagutzarena da lehiakortasunerako garrantzia handikoa den beste faktore bat. Enpresek kualifikazio maila handiko pertsonak behar dituzte. Elgoibar udalerri berezia da, bertan industriara bideratutako eta kualifikazio handiko Ikastetxeen kontzentrazioa handia delako. Hala, Udalak apustu garbia egiten du prestakuntza sare hau mantentzeko eta indartzeko. Hala, besteak beste:

• Proiektuak babesten eta bultzatzen ditu ikastetxe horiekin, gazteen artean, industriara eta teknologiara bideratutako bokazioak sortzeko.

• Era berean, urtero, Lanbide Heziketaren eta Industriaren Astea egiten da, ikasleei, udalerrian, prestakuntzaren eta industriaren arloan dagoen eskaintzaren berri emateko.

• Gainera, legealdi honetan, proiektu berri bat jarri da abian, txikitatik, teknologia aurreratua eta robotika bultzatzeko: Robotika dibertigarria.

Beste alde batetik, garrantzitsua da merkataritza sektore sendo eta aktiboa edukitzea, herrigunea aktibatzen lagun dezan. Horretarako, beharrezkoa da merkataritzak gaur egun duen egoera Perco baten bidez aztertzea eta diagnostikatzea, hartara, ekintza plan berria idatzi ahal izateko.

4.3. Udalerriko industria-ondarean berreskuratzea eta balioestea.Udalerri honen aberastasuna bertako jendearen ahaleginaren eta prestutasunaren emaitza da. Horrexegatik, berebizikoa da ondare hori balioestea. Hala, Udalak beharrezkotzat jotzen du ondorengoa egitea:

• Makina-erremintaren museoaren barruan, Sigma (Estarta y Ecenarro) josteko makinen erakusketa egiteko gune bat egokitzea

• Estarta y Ecenarro enpresaren agirien artxiboa berreskuratzea.

Page 21: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

40 41www.elgoibar.eus1

LURR

ALDE

A LURRALDEA

Helburu estrategikoak, lurralde arloa:

Herria suspertzea eta eraberritzea.

Etxebizitza hutsen eta eraberritze integratuko eremuen plangintza eta kudeaketa.

Mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzea.

Ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea.

Lurraldea da eguneroko bizimoduan eragina duten arlo askoren euskarri fisikoa eta oinarria. Gizartearen eta bizimoduaren aldaketak agerian jartzen dira lurraldearen eraldaketaren bidez; eta aldi berean, lurraldean izan ohi diren eraldaketek aldaketak dakarzkiote udalerriko bizilagunen bizi kalitateari.Lurraldearen Arloa euskarri fisiko hori zaintzeaz eta euskarri hori herritarren premietara egokitzeaz arduratzen da. Arlo hau Hirigintza Sailaren baitan txertatzen da, zeinak, besteak beste, ondorengo funtzioak betetzen dituen: Hirigintzaren garapena antolatzea eta indarrean dauden lege xedapenak betetzen direla ziurtatzea. Udalaz gaindiko proiektuak koordinatzea. Hirigintzaren arloko kontsultak artatzea eta informazioa ematea. Gune publikoak mantentzea, kontserbatzea eta garbitzea. Eskaeren gaineko txostenak egitea eta obra eta jarduera baimenak ematea. Udalaren obren proiektuak eta horien jarraipena egitea. Hiri hondakinen bilketa kudeatzea. Inguru naturalean egiten diren jarduerak eta ingurumenean duten eragina kontrolatzea.Herritarren arloan 4 helburu nagusi eta 21 ekintza ezarri ditu gobernu taldeak 2015-2019 epealdirako. Horietan indar berezia jarriko da udal kudeaketan.

Page 22: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

42 43www.elgoibar.eus

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Aita Agirre eskola zaharrak kultur ekipamendu gisa

eraberritzea.

Proiektua: 66.550€Exekuzioa: 3.630.000€

Aita Agirre Mahai Teknikoa /Habitat zinegotzia /

Hirigintza arduraduna.

Industrialdeak konpontzea eta industrialdeen

urbanizazioa hobetzea.230.000€ Habitat zinegotzia /

Hirigintza teknikaria.

Urazandiko haur-parkea berritzea eta auzoetako haur-parkeen zuzkidura handitzea.

100.000€ Habitat zinegotzia / Hirigintza teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Proiektua Exekuzioa

Herria suspertzea eta eraberritzea:

LURRALDEA LURRALDEA

Eginkizunak:

Industrialdeak konpontzeaeta industrialdeen urbanizazioahobetzea.

Aita Agirre eskola zaharrak kultur ekipamendu gisa eraberritzea.

Urazandiko haur-parkea berritzea eta auzoetako haurparkeen zuzkidura handitzea.

Arriaga industrialderako sarbidea hobetzeko obrakbeste erakunde batzuekin koordinatzea: N-634errepideko biribilgunea eta galiboa handitzea.

Udalaren Plan Gidaria idaztea,bideak eta espaloiak mantentzeko.

Lerun eta Arriaga industrialdeen urbanizazioa hartzea.

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Udalaren Plan Gidaria idaztea,bideak eta espaloiak

mantentzeko.

Barne baliabideak.

Habitat zinegotzia / Hirigintza teknikaria.

Arriaga industrialderakosarbidea hobetzeko

obrak beste erakunde batzuekin koordinatzea.

Barne baliabideak.

GFA / EJ.

Lerun eta Arriagaindustrialdeen urbanizazioa

hartzea.

Barne baliabideak.

Habitat zinegotzia / Hirigintza teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Helburuak lortu arte

Helburuak lortu arte

Page 23: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

44 45www.elgoibar.eus

LURRALDEAGune publikoak, ekipamenduak eta azpiegiturak kontserbatzea eta mantentzea da arlo honen zeregin nagusietariko bat.

1.1. Aita Agirre eskola zaharrak kultur ekipamendu gisa eraberritzea. Aita Agirre eskola zaharren eraikina udal ekipamendu bat da. Ekipamendu honen kontserbazio egoera dela-eta, mantentze lanak egitea ez da eraikinaren erabilera publikoa mantentzeko nahikoa izango. Hala, Legealdi Plan honen helburu nagusienetariko bat da eraikin hori kultur ekipamendu gisa eraberritzea eta eraikinaren perimetroan dagoen Aita Agirre plaza hobetzeko esku-hartzea. Horretarako, udal teknikariek eta korporazioko kideek eratutako mahai teknikoa osatuko da, zeinak proiektua gidatuko baitu.

1.2. Industrialdeak konpontzea eta industrialdeen urbanizazioa hobetzea.Ezin aipatu gabe utzi industrialdeak; izan ere, mantendu eta zaindu beharreko gune publikoaren parte dira. Ildo horretatik, aurreikusita dago industrialdeak konpontzea eta industrialdeen urbanizazioa hobetzea.

1.3. Urazandiko haur-parkea berritzea eta auzoetako haur-parkeen zuzkidura handitzea. Gaur egun daukaguna hobetzeko eta berritzeko ildotik, aurreikusita dago auzoetako haurrentzako parkeen zuzkidura handitzea eta Urazandin dagoen parkea hobetzea.

1.4. Udalaren Plan Gidaria idaztea, bideak eta espaloiak mantentzekoBeste alde batetik, Udalaren Plan Gidaria idatziko da bideak eta espaloiak mantentzeko. Bertan, kontserbazio egoerari buruzko inbentarioa egingo da eta esku-hartzeko lehentasunak ezarriko dira. Hartara, aldiro, era antolatuan, eta udalerri osoari estaldura emanda, jarduerak programatu ahal izango dira.

1.5. Arriaga industrialderako sarbidea hobetzeko obrak beste erakunde batzuekin koordinatzea: N-634 errepideko biribilgunea eta galiboa handitzea.Jarduera hauekin batera, beste erakunde batzuekin koordinatuko dira Arriaga industrialderako sarbidea hobetzeko obrak. Hala, besteak beste, aurreikusita dago N-634 errepidean biribilgune bat egitea, trafikoa arintzeko. Halaber, galiboa handituko da trenbide azpiko pasabidean.

1.6. Lerun eta Arriaga industrialdeen urbanizazioa hartzea ación de los polígonos Lerun y ArriagaOraindik ere gune publiko guztiekin batera txertatzeko dauden Lerun eta Arriaga industrialdeen harrera egingo da.

Page 24: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

46 47www.elgoibar.eus

LURRALDEA

2

Eginkizunak:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Etxebizitza hutsendiagnosia eta ebaluazio

plana egitea.30.000€ Habitat zinegotzia /

Hirigintza arduraduna.

Herrigunea eraberritzeaeta balioestea bultzatzea.

50.000€ Habitat zinegotzia /Hirigintza arduraduna.

Olasogain berriz urbanizatzeko eta bertako irisgarritasuna

hobetzeko proiektua idaztea (Sigmako etxebizitzak).

66.550€ Habitat zinegotzia /Hirigintza arduraduna.

Deba ibaiko hiri-fatxada berreskuratzea. 150.000€ Habitat zinegotzia /

Hirigintza arduraduna.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Olasogain eremua berriz urbanizatzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko proiektua idaztea (Sigmako etxebizitzak).

Etxebizitza hutsen diagnosia eta ebaluazio plana egitea.

Deba ibaiko hiri-fatxadaberreskuratzea.

Herrigunea eraberritzeaeta balioestea bultzatzea.

Etxebizitza hutsen eta eraberritzeintegratuko eremuen plangintza eta kudeaketa:

Berdintasuneko gizartearen oinarria da bizilagun guztiei aukera berdintasuna eskaintzea. Hala, udalerrian errekonozimendu historikoa duten eremuak balioestea ezinbestekoa da lurralde orekatuagoa izateko eta berdintasuna bultzatzeko.

2.1. Etxebizitza hutsen diagnosia eta ebaluazio plana egitea.Eraikitakoa balioesteko erronka honen baitan, lehentasunezko ekintza izango da etxebizitza hutsen egoera eta zenbatekoa diagnostikatzea, eta plan bat ebaluatzea, eskaeraren arabera, etxebizitza horiek hobeto kudeatu eta erabili ahal izateko.

2.2. Herrigunea eraberritzea eta balioestea bultzatzea.Herrigune Historikoa Elgoibarko herriaren nortasunaren atala da, eta horrexegatik, zaindu beharreko lurraldearen atala ere bai. Hala, honen helburua da errealitate fisikoa eta premiak aztertzea, eremu honetako etxebizitzak gaur egun beharrezkoak diren bizigarritasun baldintzetara egokitzeko.

2.3. Olasogain eremua berriz urbanizatzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko proiektua idaztea (Sigmako etxebizitzak). Herrigune Historikoarekin batera, Olasogain auzoa (“Sigmako etxebizitzak”) beste eremu berezi bat da, udalerriaren historiaren baitan. Hala, “Olasogain 1 eremua Eraberritzeko Programa Estrategikoarekin” jarraitzeko, urbanizazio proiektu bat idatziko da, auzo honetako irisgarritasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko.

2.4. Deba ibaiko hiri-fatxada berreskuratzea.Azterketa honen osagarri gisa, eta Deba ibai aldeko Fatxaden Plan Bereziari jarraipena emateko, beste helburu bat izango da diru-laguntza lerro bat sortzea ibai aldeko hiri-fatxada eraberritzen laguntzeko.

Page 25: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

48 49www.elgoibar.eus

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Mugikortasun planaeguneratzea, oinezkoeklehentasuna izan behar

duteneko guneak arintzeko.

50.000€ Habitat zinegotzia /Hirigintza arduraduna.

Mugikortasun planari loturik, lurrazaleko aparkalekuakjartzeko egon daitezkeen

kokapenei buruzko azterketa.

20.000€ Habitat zinegotzia /Hirigintza arduraduna.

N-634 errepidean,Maalako biribilgune

zatitua ixtea.GFA

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzea:

Eginkizunak:

N-634 errepidean, Maalako biribilgune zatitua ixtea.

Mugikortasun plana eguneratzea,oinezkoek lehentasuna izan behar duteneko guneak arintzeko.

Mugikortasun planari loturik, lurrazaleko aparkalekuak jartzeko egon daitezkeen kokapenei buruzko azterketa.

Irisgarritasun Planaeguneratzea.

Olasoko pasabideaordeztea.

Bidegorria lotzeko eta luzatzekokudeaketa lanak egitea eta besteerakunde batzuekin koordinatuta egotea.

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Olasoko pasabideaordeztea.

250.000€ Habitat zinegotzia /Hirigintza teknikaria.

Irisgarritasun Planaeguneratzea. 30.000€ Habitat zinegotzia /

Hirigintza arduraduna.

Bidegorria lotzeko eta luzatzeko kudeaketa lanakegitea eta beste erakunde

batzuekin koordinatuta egotea.

Barne baliabideak.

Habitat zinegotzia /Hirigintza arduraduna.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Helburuak lortu arte

LURRALDEA LURRALDEA

Page 26: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

50 51www.elgoibar.eus

LURRALDEAEgia da, gure lurraldean, ibilgailuak lehentasunezko guneen jaun eta jabe izan direla. Horrek, orografia malkartsuarekin batera, bizikidetza arazoak sortu ditu oinezkoen eta ibilgailuen artean.

3.1. Mugikortasun plana eguneratzea.Mugikortasun plana eguneratzea lehentasunetariko bat izango da lehentasunezko gune publikoak oinezkoentzat arintzeko, hiri-bide guztien mugikortasuna hobetzeko eta hiri-bideetan oinezkoen segurtasuna areagotzeko.

3.2. Lurrazaleko aparkalekuak jartzeko egon daitezkeen kokapenei buruzko azterketa.Mugikortasun planari loturik, lurrazaleko aparkalekuak egiteko egon daitezkeen kokapenak eta aukerak aurkitu nahi dira.

3.3. N-634 errepidean, Maalako biribilgune zatitua ixtea.Saihesbidea edo N-634 errepidea da hiri-bilbea, Deba ibaiaren ondo-ondotik, egituratzen duen bide-ardatz nagusia. Bide honetan handia da bai iragaitzazko, bai herri barruko ibilgailuen trafikoa. Honen haritik, lehentasunezko ekintza izango da Maalako biribilgune zatitua ixtea, eta hartara, trafiko nagusia arautzen duten semaforoak kentzea. Horri esker, bi trafiko mota horiek arinduko dira.

3.4. Olasoko pasabidea ordeztea.Olasoko pasabidea ordeztea izango da irisgarritasunari lotuta dagoen beste ekintzetariko bat. Azpiegitura hau hobetzeko eta modernizatzeko, arrapalaren ordez, igogailu publiko bat jarriko da, honako hiru maila hauek lotzeko: Sigmako aparkaleku estalia, N-634 errepidean dagoen autobus geltokia, eta N-634 errepidearen aurkako aldea.

3.5. Irisgarritasun Plana eguneratzea.Mugikortasun gaietan eragin nahi den bezalaxe, irisgarritasun plana eguneratu nahi da. Plan honen helburua da, kaleetan eta eraikin publikoetan, oinezkoen irisgarritasuna bermatzea. Plan honek kontuan izan behar duen gatazka nagusia ondokoa izango da: Azkue (San Roke) eta Urazandi auzoetako irisgarritasuna hobetzea; izan ere, oso orografia malkartsua duten auzoak izanik, udalaren zuzkidura-ekipamenduak kokatzen dira bertan, oinezkoen eta erabiltzaileen joan-etorri handia sortzen dutenak.

3.6. Bidegorria lotzeko eta luzatzeko kudeaketa lanak egitea eta beste erakunde batzuekin koordinatuta egotea.Horretaz gain, korporazio honen nahia da udalerrian dagoen bidegorri sarea lotzea eta luzatzea, eta bidenabar, Eibarko eta Soraluzeko trazatuarekin uztartzea. Beste erakunde batzuekin koordinatuko dira helburu hau lortzeko kudeaketa lanak.

Page 27: LEGEGINTZA PLANA 2016-2019 ELGOIBARKO

52 53www.elgoibar.eus

Eginkizunak:

EGINKIZUNAK AURREKONTUA ARDURADUNAK

Udalaren energiaplana idaztea.

Barne baliabideak.

Habitat zinegotzia / Elektrizitateko Ingeniari

Teknikoa.

Kaleko argiteriaberritzeko eta argiteriaren

eraginkortasun energetikoa hobetzeko programa.

115.000€Habitat zinegotzia /

Elektrizitateko Ingeniari Teknikoa.

Hiri hondakinen birziklapena sustatzea, edukiontzi

sistema berria ezarrita.

Barne baliabideak.

Mankomunitatea.

Moruko, Olasoko etaIdotorbeko paisaiari

buruzko plana idaztea.36.000€ Habitat zinegotzia / Agenda

21eko Teknikaria.

Zarata mapa eta zaratenaurkako ekintzaplana idaztea.

21.600€Habitat zinegotzia /

Hirigintza teknikaria /Agenda 21eko Teknikaria.

KRONOGRAMA

2015 2016 2017 2018 2019

Hiri hondakinen birziklapena sustatzea, edukiontzi sistema berria ezarrita.

Udalaren energia plana idaztea.

Moruko, Olasoko eta Idotorbeko paisaiari buruzko planaidaztea.

Kaleko argiteria berritzekoeta argiteriaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko programa.

Ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea:

Zarata mapa eta zaraten aurkako ekintza plana idaztea.

LURRALDEAIngurumena lurraldearen beste atal bat da, udal barrutiaz gaindiko eragina duena. Horrexegatik, legealdi plan honen xedea da, ahal dugun heinean, hainbat ekintza bideratzea baliabide naturalen kontsumoa gutxitzeko eta sortutako hondakinak murrizteko.

4.1. Udalaren energia plana idaztea.Ildo horretatik, Udalaren Lehenengo Energia Plana idatziko da, Bertan, energia kontsumoei buruzko diagnosia egingo da eta hobekuntza ekintzak ebaluatuko dira, “Alkateen Itunerantz” atxikituz.

4.2. Kaleko argiteria berritzeko eta argiteriaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko programa.Lehenengo urrats gisa, udalerriko hainbat auzotan, faseka, argiteria publikoa berritzeko eta argiteriaren efizientzia energetikoa hobetzeko programari ekingo zaio; hartara, CO2 isurketak gutxitu ahal izango dira, eta bidenabar, udalerriaren mendekotasun energetikoa optimizatzeko eta murrizteko ahalegina egingo da.

4.3. Hiri hondakinen birziklapena sustatzea, edukiontzi sistema berria ezarrita.Hondakinak murrizteko ekintzei dagokienez, hiri hondakinak biltzeko guneak osatuko dira, eta dauden guneak handitzeko, bosgarren edukiontzia jarriko da materia organikoarentzat; eta horretaz gain, “txip” bidezko irekiera sistema jarriko zaie errefusa nahiz materia organikoa biltzeko edukiontziei.

4.4. Moruko, Olasoko eta Idotorbeko paisaiari buruzko plana idaztea.Lurraldearen alorrean garrantzia duen beste gai bat da paisaia tratatzea edo balioestea. Hori dela-eta, Elgoibarko mendebaldeko mugen Paisaien Plana (Moru-Olaso-Idotorbe (San Pedro)) idaztea aurreikusten da, inguru honen paisaia hobetzeko eta ondare gisa duen balioa areagotzeko.

4.5. Zarata mapa eta zaraten aurkako ekintza plana idaztea.Soinu kutsadurari dagokionez, “Elgoibarko Zarata Mapa” eta Ekintza Plana idatziko dira. Plan honen xedea da foku igorle kutsatzaile nagusienak eta eragin akustikoko gune garrantzitsuenak identifikatzea. Hori dela-eta, ekintza plana idatziko da, non esku-hartze zehatzagoko ikerketa bati loturik dauden soinu-babeseko guneak identifikatuko baitira. Era berean, jarraipenerako lantalde edo batzorde tekniko bat eratuko da, non hainbat arlotako teknikariek parte hartuko duten.