Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf ·...

24
Larriki gaixorik dauden euskal presoen inguruko datuak

Transcript of Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf ·...

Page 1: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

Larriki gaixorik dauden euskal presoen inguruko datuak

Page 2: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

2 |

SAR

E

Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko

eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, osasunerako eskubidea ez da bakarrik ulertu behar osasuntsu egoteko eskubide gisa, osasunerako eskubideak pertsona guztiek ahalik eta bizi osasuntsuena egin dezaten estatuek, gobernuek, beharrezkoak diren baldintzak sortu beharko dituztela adierazi nahi du.

Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon. Beraz, eskubide berberak izan behar dituzte gainontzeko pertsona gaixoek duten bezala gaixotasunaren eboluzioaz.

Page 3: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 3SA

RE

ESPETXEAK OSASUNEAN ERAGINDAKO ONDORIOAK

ERITASUN FISIKOAK

ERITASUN PSIKIKOAK

TraumatologikoakDigestiboakInfekziosoakOtorrinologikoakOftalmologikoakDermatologikoakKardiobaskularrakNeurologikoak

Urologikoak/NefrologikoakEndokrinologikoakHematologikoakObstetrikoakNeumologikoakOnkologikoakErreumatologikoak

EskizofreniaParanoiaNahaste bipolarraDepresioaNahaste obsesibo konpultsiboaTrauma osteko estresaAntsietateaPertsonalitate nahasteakFobiak

Iturria: Jaiki Hadi

Page 4: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

4 |

SAR

E

ESPETXEAN HILDAKOAK

IZENABIZENAK

ADINA ESPETXEA DATAHERIOTZAREN

ZERGATIA

Juan José Crespo

Galende27

Herrera de la Mancha

1981/06/19 Gose greba

Joseba AsensioArtaraz

27Herrera de la

Mancha1986/06/08 Tuberculosis

Mikel LopetegiLarrarte

33Herrera de la

Mancha1988/03/02 Autolisis

Juan KarlosMartiarena

Alberdi30

Herrera de la Mancha

1988/06/15 Infarto

MigelZalakain

Odriozola58 Martutene 1990/12/01 Infarto

JeanGroix

40 Fresnes 1991/01/20 Autolisis

PelloMariñelarena

Imaz29 Fresnes 1993/05/15 SIDA

Jose MªAranzamendi

Arbulu41 Alcalá-Meco 1997/02/07 Autolisis

UnaiSalanueva

22 Iruñea 1997/02/10 Autolisis

Juan KarlosHernandoGonzalez

35 Albacete 1997/07/20 Autolisis

Oihane ErrazkinGaldos

31 Fleury 2004/07/07 Autolisis

Jose AngelAlzugurenPerurena

39 Soria 2005/10/31 Autolisis

Igor AnguloIturrate

32 Cuenca 2006/02/27 Autolisis

Roberto SainzOlmos

41 Aranjuez 2006/03/04 Infarto

Page 5: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 5SA

RE

ESPETXETIK ATERA ETA DENBORA GUTXIRA HILDAKOAK

IZENABIZENAK

ADINA HERITASUNAIRTEERA

DATAHERIOTZA

DATA

Josu RetolazaLoidi

33Carcinoma

epidermoideo1986/10/14 1987/05/19

Jabier GorostizaLajarriaga

27Cáncer de

laringe1994/07/16 1995/06/17

Santiago DiazUriarte

Cáncer degarganta

1997/03/25 1995/10/27

Juan Jose Etxabe

Infarto 1996/07/? 1996/07/11

Esteban Esteban

Nieto45

Cáncer hepático

1999/04/07 1999/09/26

Ramón GilOstoaga

Autolisis 2002/02/10 2002/02/20

Kepa MinerAldabalde

70 EPOC 1999/07/02 2004/04/26

Mikel IbañezOteiza

56Cáncer

linfático/Infarto2008/08/08 2011/04/07

Iturria: Jaiki Hadi

Page 6: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

6 |

SAR

E

Page 7: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 7SA

RE

Jose Ramon Lopez de Abetxuko LikinianoBRADIKARDIA SINTOMATIKOA - FIBRILAZIO AURIKULARRA - PROSTATAKO ADENOMA– ZERBIKOARTROSIA – BIALDEKO KOXARTROSIA

Josetxo Arizkuren RuizEPIGASTRIOKO OINAZE ERREPIKATUAK, DISNEA ETA OPRESIO PREKORDIALA

Garikoitz ArruarteALDEBIKO UVEITIS AKUTUA, ESPONDILOARTROPATIA

Iñaki Etxeberria MartinMIOPIA MAGNOA KORIORRETINITIS MIOPIKOAREKIN, GLAUKOMA, AFAQUIA

Ibon Fernandez IradiESKLEROSI ANIZKOITZA

Aitzol Gogorza OtaegiOBSESIO KONPULTSIO DESOREKA, DESOREKA DEPRESIBOA

Ibon Iparragirre BurgoaVIH C-3 ESTADIOKO INFEKZIOA

Jesus Mº Martin HernandoESKIZOFRENIA PARANOIDEA ETA ANTSIETATE DESOREKA OROKORTUA

Gorka Fraile IturraldeMINGAINAREN KARTZINOMA EPIDERMOIDEOA

Jagoba Codó CallejoESPONDILITIS ANKILOSANTEA

Joseba Borde Gaztelumendi5 ZENTIMETROKO ADENOKARTZINOMA, IIA ESTADIOKOA

Jose Manuel Azkarate RamosPORTA ZAINEKO KABERNOMA, HEMORRAGIEN ARRISKU LARRIEKIN

Oier Gomez MielgoEWING-EN SARKOMA, METASTASIAREKIN BURUAN ETA PELBISEAN

Gaur egun, 13 dira espetxean eta sakabanatuak dauden larriki gaixorik dauden euskal presoak.

8 orr.

9 orr.

10 orr.

11 orr.

12 orr.

13 orr.

14 orr.

15 orr.

16 orr.

18 orr.

17 orr.

19 orr.

21 orr.

Page 8: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

8 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

BRADIKARDIA SINTOMATIKOA - FIBRILAZIO AURIKULARRA - PROSTATAKO ADENOMA– ZERBIKOARTROSIA – BIALDEKO KOXARTROSIA

2009ko apirilean, Jose Ramonek pairatzen duen “bradikardia sintomatikoa” tratatzeko ospitalean ingresatzen dute.

2011ko abuztuaren 4ean berriro Oviedoko Ospitalean, “kateterismoa” egiteko, ingresatzen dute. Bertan hogeita zazpi egun egiten ditu.

Fibrilazio aurikularra. “Bihotz-ablazioa” prozedura ezarri zitzaion tratamendu gisa, bihotz erritmoa kontrolatu ahal izateko.

2014ko irailaren 19an behin betiko taupada-markagailua ezarri zioten.

Diagnostiko sekundarioa: Prostatako adenoma. Zerbikoartrosia: Zerbikalgia. Bialdeko koxartrosia (Ezker aldakako artrosia 2002tik). Koxalgia.

Gaixotasun hau pairatzen duten pertsonentzako guztiz kaltegarriak dira esfortzu latzak egitea eta zamak eramatea; are gehiago, kasu honetan

gertatzen den bezala, aldakako artrosia gehitzen bazaio.

Jose RamonLOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANOGasteiz (Araba)1949an jaioaVillabona-ko espetxean (Asturias)

Page 9: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 9SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

EPIGASTRIOKO OINAZE ERREPIKATUAK - DISNEA ETA OPRESIO PREKORDIALA

2008 urtetik, Puerto IIIko espetxean zegoelarik, epigastrioko oinaze errepikatuak izan ditu, disnea eta opresio prekordiala, eztarria eta eskapula aldera zabaltzen

dena. Ezkerraldeko besaurreko oinazea ere aipatzen zuen, klinika honen agerpenarekin bat egiten zuena. Aipatutako sintomatologia 2006tik genuen erregistratua, Valdemoroko espetxean zegoenetik, ariketa fisikoa egiten zuenean agertzen zena. Gertatu izan den bakoitzean emaitza normala eman duen elektrokardiograma egin izan zaio, errepolarizazioan alteraziorik agertu ez delarik. Klinika honek oinarri digestiboa zuenaren interpretazioa ahalbidetu izan du eta, ondorioz, ildo bereko tratamendua ezarri izan zaio; ondorioz, sintomak ez dira apaldu eta ezin izan da saihestu episodio berriak sortzea. 2011ko ekainaren 14an Sevillako Virgen del Rocioko Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuan Esfortzu Froga egin ondoren Kardiopatia iskemiko larria diagnostikatu zioten. Lesioa “Descendente Anterior” koronarioan zegoen eta Stent bat ezarri zioten bertan.

Sakabanaketa politikaren ondorioz, espetxe aldaketa ugari jasan ditu bere gaixotasunari jarraipen egokia eragozten.

JosetxoARIZKUREN RUIZ Iruñea (Nafarroa)1958an jaioaA Lamako espetxean (Pontevedra)

Page 10: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

10 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

ALDEBIKO UVEITIS AKUTUA - ESPONDILOARTROPATIA

2005eko udan Aldebiko Uveitis Akutua diagnostikatzen diote, bi begiei eragiten diena. 2007ko abenduan B27 faktorea + duen

espondiloartropatia bat diagnostikatzen diote Almeriako Torrecárdenas Ospitale Guneko Urologia Zerbitzuan, Espondilitis Ankilopoietikoa gaitzarekin bat etortzen dena. Diagnostiko sekundarioa: Artralgiak behe adarretan, Aldebiko Errotula Kondropatia, ebakuntzarekin (1998an) eta Aldebiko sakroilitisa.

Espetxean egotea guztiz kaltegarria da berarentzako, bertako baldintza higieniko-dietetikoak ez dira batere egokienak. Urteak igaro ahala,

endekapena areagotzen joango da, nahi baino maila bizkorragoan, ezin duelako endakepenezko gaixotasunari dagokion tratamendu espezifikoa jaso. Horregatik aske egon beharko luke, bere gaixotasunari dagokien tratamendua jaso ahal izateko.

GarikoitzARRUARTE SANTA CRUZ Hernani (Gipuzkoa)1980an jaioaAlmeriako espetxean

Page 11: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 11SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

MIOPIA MAGNOA KORIORRETINITIS MIOPIKOAREKIN - GLAUKOMA - AFAQUIA

Eboluzio luzeko Miopia Magnoa izanik, Fresneseko espetxean zegoenean Oftalmologia errebisioa eskatu zuen. Hitzordurako zenbait atzerapenen

ondoren txostena egiten da (2000/11/05), eta bertan Miopia Magnoa koriorretinitis miopikoarekin diagnostikatzen diote.

Miopia handi honen ondorioz, 2006/03/08an Algecirasko espetxean zegoelarik, Punta de Europa Ospitaleko Oftalmologia kontsultan Eskuineko Begiko Erretina Hemorragia eta Ikusmenaren zorroztasunaren galera diagnostikatu zioten. Gainera, jarraipena behar duen begi bereko kristalinoaren subluxazioa du. Ezkerreko begian Afaquia (kristalinoaren absentzia) du, 1992an egindako katarata ebakuntza baten ondorioz. 2010eko urrian, Zuerako (Zaragoza) espetxean egonik, bi aldeko Glaukoma bat diagnostikatu zioten; honek tratamendua doitzea eskatzen zuen, oinarrizko erretinako patologiaren larritasuna ez eragiteko.

Egun dagoen espetxean duen arazo nagusiena osasun asistentzia egokia ez jasotzea da; eta zoritxarrez bere egungo bizi baldintzek eta azken

espetxe aldaketek beharrezko zuen mediku jarraipena eten dute.

IñakiETXEBERRIA MARTINIruñea (Nafarroa)1964an jaioaTopaseko espetxean (Salamanca)

Page 12: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

12 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

ESKLEROSI ANIZKOITZA

2012ko udazkenean aurreko oinaze sintomen agerraldi larri batzuen ondoren, Toulouseko Purpan Ospitalean hainbat froga neurologiko

egin zioten eta Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten (Nerbio-Sistema zentralaren gaitz larri degeneratiboa, sendaezin, kroniko eta progresiboa. 2013/01/24an komunikatutako emaitza). Une honetan, Interferon bidezko tratamendua jasotzen ari da. Aurrekariak: Balizko mielitis parainfekzioso monofasikoa (2012/03/02ko Madrileko 12 de Octubre Ospitaleko txosten medikua); balizko Bizkar lunbarreko hernia diskala (2011/04/27ko Madrileko 12 de Octubre Ospitaleko Larrialdietako txostena ).

Gaixotasun larri, sendaezin eta hondamen fisiko zein psikologiko larria sortzen duen gaitza da. Gauzak horrela, espetxea, bere egitura fisikoa eta baldintzekin,

ez dela tokirik egokiena gisa honetako gaitz bati aurre egiteko. Tratamendurako asistentzia egokiena jasoko duen leku batean egon behar du, bere inguru afektiboan txertatuta.

IbonFERNANDEZ IRADI Lasarte (Gipuzkoa)1971ean jaioaLannemezango espetxean (Frantzia)

Page 13: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 13SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

OBSESIO KONPULTSIO DESOREKA - DESOREKA DEPRESIBOA

Urte luzeetako eboluzio kronikoa eta ezgaitasunezkoa duen Obsesio Konpultsio Desoreka. Honi lotutako Desoreka Depresiboa ere badu,

autolisi arriskuarekin (bere buruaz beste egiteko ideia). Krisialdiak bata bestearen ondotik suertatzen ari dira, bere buruaz beste egiteko saioekin tartekatua, eta aldiro ingresatu behar izaten dute Basurtuko Ospitalean.

Auzitegi-Medikuntzako Euskal Erakundeko txostenaren arabera (2014ko apirilaren 11koa, Aitzolekin egon ondoren egindakoa),diagnostikoa honako hau da: Obsesio-konpultsio Desoreka. Depresio Desoreka. Suizidioaren arrisku handia. Ondorioz, espetxetik kanpo egotea tratamenduarentzako lagungarri litzatekeela dio.

Aitzolek, gora behera handiak izaten ditu tarteka; gainera, espetxearen egitura eta arautegiaren zorroztasuna bere osasunaren kalterako daude zuzenduak.

24 orduko zaintza protokoloa (bere buruaz beste ez egitekoa) ezarria du. Bere osasun egoera onera joan dadin, bere inguru afektiboan eta bere egoeraren zainketa eta arreta zorrotz baten pean egon behar du.

AitzolGOGORZA OTAEGI Orereta (Gipuzkoa)1975ean jaioaBasauriko espetxean (Bizkaia)

Page 14: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

14 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

VIH C-3 ESTADIOKO INFEKZIOA

VIH C-3 estadioko infekzioa, lesio neurologiko garrantzitsuarekin: HIESak eragindako hondamen neurologikoa: epilepsia aldiak, ikusmen

alterazioak, memoria galera, espazio-denbora nozioaren galera, disfasia. (2011ko urriaren 13ko Neurologia txostena). Beraz, gaixotasun sendaezin eta itzulezin baten aurrean gaude. Enzefalopatia subakutua. Karga birala (2013/12/02) 8.7400. Inmunologia balioak (2014/03/19): CD 4: 9.60. CD4 absolutua: 132. Laguntza psikologikoa behar izaten du.

Ibonen inguruaren higiene eta garbitasun maila ezinbestekoa da bere bizitza arriskuan jarriko duen kutsadura arriskua saihesteko, eta bistan da, espetxea ez

dela lekurik egokiena berarentzako. Espetxeratu duten azken aldi honetan, gainera, ikusmena mugatzeaz gain bere disfuntzio kognitiboak larriagotu dira, baita pentsamenduaren nahasmena eta jokabidearen alterazioa. Azpimarratu behar da, heriotza arrisku erreala edo horretarainoko larritze etengabea. Ondorioz, guztiz beharrezkoa da bere egoeraren larritasunaz jabetzea eta bere azken espetxeratze aurreko egoerara itzultzea.

IbonIPARRAGIRRE BURGOAOndarroa (Bizkaia)1973an jaioaAlcalá Mecoko espetxean (M-II)

Page 15: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 15SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

ESKIZOFRENIA PARANOIDEA - ANTSIETATE DESOREKA OROKORTUA

Eskizofrenia paranoidea eta Antsietate Desoreka orokortua(2012ko uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko

Araba Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko txostena). Hasiera faseko Desoreka Kognitiboa (2012ko aprilaren 4ko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako txostena). 2010/09/23an, bakartze erregimena eta egoera oso bortitzak urte luzez pairatu ondoren (8 urtez erabat bakartuta), zainak mozten saiatu zen. Hori dela eta, Laguntza protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintza pean egon behar direlarik) ezarria du. Paranoia larriak izan ditu, ahotsak entzuten aldiro eta zentzurik gabeko solasaldiak egiten ditu maiz, ezin du bere burua kontzentratu. Bere egoera dela eta, onartua du konfiantzako psikologoaren bisita. Azken aldi honetan okerrera egin du, gaixotasun berezko eboluzioagatik eta medikazioa ez diotelako egokitu, besteak beste. Bere egoeraren bilakaeraren ondorioz, 2013ko azaroan Araba Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan ingresatu behar izan zuten, ikerketa froga berriak egiteko. Ezin du bakartua egon, nahasmena okertzen zaiolako. Medikatua dago.

Diagnostiko sekundarioa: Aorta Gutxiegitasun moderatua.

Jesús MªMARTIN HERNANDOBasauri (Bizkaia)1962an jaioaZaballako espetxean (Araba)

Page 16: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

16 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

MINGAINAREN KARTZINOMA EPIDERMOIDEOA

2015eko martxoaren 25ean, egin zizkioten frogek baieztatu zuten Mingainaren kartzinoma epidermoideoa duela.

2015eko ekainaren 9an interbentzio kirurgiko bat egin zioten, lesioaren erresekzioa burutuz.

Minbizi guztiek bezalaxe, jarraipen estua behar du bai bere egungo egoerari buruzko garapenari dagokionez, baita gaitzaren balizko

okertzea zaintzeko. 2015ean tratamendu kirurgikoa egiterakoan, arazo ugari izan zituen zaintza polizialaren aldetik. Ospitaleratu bezain laster, eskuburdinez egon zen une oro ebakuntza burutu arte; mehatxuak, oihuak, kolpeak paretan, etab. Gorkaren egoeraren larritasuna ikusita, espetxetik kanpo eta bere ingurune afektibo zein familiarrean egoteak soilik lagunduko lioke eta bermatuko luke bere egoeraren egonkortasuna.

GorkaFRAILE ITURRALDEDurango (Bizkaia)1970ean jaioaBadajozeko espetxean (Espainia)

Page 17: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 17SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

ESPONDILITIS ANKILOSANTEA

2011an hasi zen zerbikaletako oinazeekin, eta 2012ko azaroan Espondilitis Ankilosantea, B 27 negatiboa diagnostikatu zioten (2012/11/15eko

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erreumatologia Zerbitzuko txostena). Honetaz gain, pluripatologia koadroa du: Kokapen bertigoa, tronbosi plexu-eskrotala, espermahodietako noduluak, karpo-hezur tunela eskuineko eskuan, sorbaldetako tendinopatia, talgia eta epikondilitis bialdekoa tentsio-algiak, hiperkoleslerolemia eta poliartralgiak. Hortz inplanteen kirurgiaren aurrekaria.

Gaixotasun honek, egunerokotasunean egin oi ditugun ekintzak burutzea galarazten du: arropa jantzi, ohetik jaikitzea, alde batetik

bestera begiratzea,etab. Jagobak gaixotasun honi aurre egin ahal izateko, osasun asistentzia iraunkorra eta tratamendu farmatologiko egokia behar du. Gainera, fisioterapeuta batekin lan egitea eta elikadura egokia izatea beharrezkoa da, bere gaixotasuna eramangarria izan dadin.

JagobaCODÓ CALLEJO Donostia (Gipuzkoa)1964an jaioaCastelló IIko espetxean (Albocasser)

Page 18: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

18 |

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

5 ZENTIMETROKO ADENOKARTZINOMA, IIA ESTADIOKOA

2016ko apirilean, uzki odol-galtzea zuela eta, kolonoskopia bat egin zioten ospitalean; froga honetan, koloneko alde distaleko tumore

neoformazio bat diagnostikatu zen. Handik hilabetera tumorearen kirurgia baterako ingresatu zuten (tumorearen erresekzioa, laparoskopia kirurgia bidez).Tumorea 5 zentimetroko adenokartzinoma bat zen, IIA Estadiokoa. Une honetan, ez da kimioerradiologia tratamenduren beharrik ikusten eta aldizkako errebisioak behar ditu, tumore berpizterik zaintzeko.

Minbizi guztiek bezalaxe, jarraipen estua behar du bai bere egungo egoerari buruzko garapenari dagokionez eta baita gaitzaren balizko

okertzea zaintzeko. Gaitz honetan zaintza guztiz beharrezkoa da, larriagotzeko arriskua benetakoa delako eta edozein kasutan espetxean egoteak ez dio batere laguntzen gaixotasun larri mota honi aurre egiteko. Era honetan, presondegitik kanpo eta bere ingurune afektibo zein familiarrean egoteak soilik lagunduko lioke eta bermatuko luke bere osasun egoeraren egonkortasuna.

JosebaBORDE GAZTELUMENDI Ugao (Bizkaia)1959an jaioaCurtis - Teixeiro (A Coruña)

Page 19: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 19SA

RE

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

PORTA ZAINEKO KABERNOMA, HEMORRAGIEN ARRISKU LARRIEKIN

Haurtzarotik porta zaineko kabernoma duena, digestio hemorragien arrisku larria eta zirkulazio arazo garrantzitsuak, besteak beste, eragiten

dizkionak. 1992an, espetxeratua egonik, gaixotasun larri honengatik baldintzapeko askatasunean ezarri zuten, III/IV graduko esofago barizeek sortutako larrialdia zela eta. 1986n, ezkerraldeko tronboflebitis ileo-femorala izan zuen, eta ondoren arazo zirkulatorio larriak ditu alde horretan.

Manuk dituen gaitzak (arazo zirkulatorio larriak umetatik) zailak dira eramatea kalean, zainketa oso zorrotza eskatzen duelako eta arrisku

bizia dagoelako hemorragia edo odoluste larri bat suertatzea. Horixe bera izan zen 1992an gertatu zitzaiona, gaixotasun honek berak eragindako esofago hemorragiek hil ala biziko egoera batera eraman zutelarik. Zainketak ere eskatzen du tratamendu farmakologiko oso zehatza eta zorrozki eramatea, eta uste dugu espetxean egoteak zainketa hau bermatu beharrean bere bizitza arriskuan jartzen duela. Ondorioz, bere aurrekariak eta bere une honetako egoera ikusirik, pertsona hau kalean egotea ezinbestekoa dela uste dugu.

ManuAZKARATE RAMOSTolosa (Gipuzkoa)1963an jaioaSoto del Realeko espetxean (Madril)

Page 20: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

20

| SA

RE

Page 21: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 21

SAR

E

OSASUN EGOERA: DIAGNOSTIKOA

EWING-EN SARKOMA, METASTASIAREKIN BURUAN ETA PELBISEAN

2017ko urtarrilean ospitalean ingresatu zuten, bizkarrezurrean zuen masa epidural bat kendu eta aztertzeko. Osoki kendu ez bazioten ere, sarkoma (tumore gaiztoa) bat zela ondorioztatu zen eta aztertzera

igorri zen. Ondorioz, erradioterapia eta kimioterapia tratamendua ezarrita du. Diagnostiko nagusia: Ewing-en sarkoma, metastasiarekin buruan eta pelbisean. Diagnostiko sekundarioa: Hodgkin linfoma, 2012an aurkitua eta 2013an kimioterapia tratamenduarekin artatua.

Minbizia pairatzen duten gaixo guztiek bezalaxe, Oierrek zainketa espezifikoa behar du, bai ospitaleratzeko unean eta baita

tratamenduaren unean. Espetxeak, esan bezala, ez dira leku egokienak gaixotasun larriak artatzeko eta are gutxiago sendatzeko. Espetxeko muga fisikoez gain, preso izateak dakartzan trabak ez dira nolanahikoak; baldintza horietan, beraz, ezinezkoa suertatzen da asistentzia eta tratamendu egokia eta eraginkorra jasotzea.

OierGOMEZ MIELGOGasteiz (Araba)1983an jaioaMeaux-Chauconin-Neufmontiers (Frantzia)

Page 22: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

22

| SA

RE

Page 23: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

| 23

SAR

E

Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO Gasteiz (Araba)BRADIKARDIA SINTOMATIKOA - FIBRILAZIO AURIKULARRA - PROSTATAKO ADENOMA– ZERBIKOARTROSIA – BIALDEKO KOXARTROSIA

Garikoitz ARRUARTE SANTA CRUZ Hernani (Gipuzkoa)ALDEBIKO UVEITIS AKUTUA, ESPONDILOARTROPATIA

Josetxo ARIZKUREN RUIZ Iruñea (Nafarroa)EPIGASTRIOKO OINAZE ERREPIKATUAK, DISNEA ETA OPRESIO PREKORDIALA

Iñaki ETXEBERRIA MARTIN Iruñea (Nafarroa)MIOPIA MAGNOA KORIORRETINITIS MIOPIKOAREKIN, GLAUKOMA, AFAQUIA

Aitzol GOGORZA OTAEGI Orereta (Gipuzkoa)OBSESIO KONPULTSIO DESOREKA, DESOREKA DEPRESIBOA

Jesús Mª MARTIN HERNANDO Basauri (Bizkaia)ESKIZOFRENIA PARANOIDEA ETA ANTSIETATE DESOREKA OROKORTUA

Ibon FERNANDEZ IRADI Lasarte (Gipuzkoa)ESKLEROSI ANIZKOITZA

Ibon IPARRAGIRRE BURGOA Ondarroa (Bizkaia)VIH C-3 ESTADIOKO INFEKZIOA

Gorka FRAILE ITURRALDE Durango (Bizkaia)MINGAINAREN KARTZINOMA EPIDERMOIDEOA

Jagoba CODÓ CALLEJO Donostia (Gipuzkoa)ESPONDILITIS ANKILOSANTEA

Joseba BORDE GAZTELUMENDI Ugao (Bizkaia)5 ZENTIMETROKO ADENOKARTZINOMA, IIA ESTADIOKOA

Manu AZKARATE RAMOS Tolosa (Gipuzkoa)PORTA ZAINEKO KABERNOMA, HEMORRAGIEN ARRISKU LARRIEKIN

Oier GOMEZ MIELGO Gasteiz (Araba)EWING-EN SARKOMA, METASTASIAREKIN BURUAN ETA PELBISEAN

Page 24: Larriki gaixorik dauden euskalsare.eus/wp-content/uploads/2015/11/liburuxka-datuak.pdf · 2017-07-05 · uztailaren 12ko psikologia-psikiatriako eta 2013ko azaroaren 19ko Araba Unibertsitate

Zaldiaran plaza 8, behea01012 GASTEIZ (Araba)t. 945.561.293w. www.sare.eus

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarra

Red ciudadana a favor de los derechos de lxs presxs, exiliadxs y deportadxs vascxs

Réseau de citoyens en faveur des droits des détenus, des exilés et des déportés basques

Citizens network for the rights of Basque prisoners, exiles and deportees