Irakaslearen baliabideak Naturaren Zientziak Gizarte ... · araberakoak direla aipatu: ez da gauza...

27
Irakaslearen baliabideak giltza 1 Gizarte Zientziak Naturaren Zientziak Lehen Hezkuntza

Transcript of Irakaslearen baliabideak Naturaren Zientziak Gizarte ... · araberakoak direla aipatu: ez da gauza...

116110

Bezeroen arreta902 44 44 41

[email protected]

www.edebe.com

Irakaslearen baliabideak

giltza

giltza

1Gizarte Zientziak Naturaren Zientziak

Lehen Hezkuntza

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_coberta.indd 1 19/02/14 15:59

Talentuaren esentziaGure proiektuak talentuaren forma guztiak biltzen eta probatzen ditu:

Talentu analitiko eta kritikoaIkasi pentsatzen, pentsamendu-errutinak erabiltzen, pentsamendua balioesten... Bizitzan jokatzeko modu bat.

Talentu sortzaileaAzaleratu irudimena, adierazkortasuna... problemak eta erronkak gainditzeko.

Talentu ekinzaleaEkimena, irudimena, talde-lana, komunikazioa, ahalegi-na... Zure helburua, zure ametsa.

Talentu emozionalaEmozioak eraginkorki kudeatu eta adierazi.

Talentu sozialaOhartarazi justizia sozialaren beharraz, mundu hobe bat lortze aldera.

Talentu kooperatiboaBesteekin eta besteengandik ikasteko eta baliozko pro-duktuak ekoizteko bidea da.

Programazioa eta Orientabide Didaktikoak (POD)

Material Osagarria (MO)

Irakaslearen baliabideak

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_coberta.indd 2 19/02/14 15:59

Talentuaren esentziaGure proiektuak talentuaren forma guztiak biltzen eta probatzen ditu:

Talentu analitiko eta kritikoaIkasi pentsatzen, pentsamendu-errutinak erabiltzen, pentsamendua balioesten... Bizitzan jokatzeko modu bat.

Talentu sortzaileaAzaleratu irudimena, adierazkortasuna... problemak eta erronkak gainditzeko.

Talentu ekinzaleaEkimena, irudimena, talde-lana, komunikazioa, ahalegi-na... Zure helburua, zure ametsa.

Talentu emozionalaEmozioak eraginkorki kudeatu eta adierazi.

Talentu sozialaOhartarazi justizia sozialaren beharraz, mundu hobe bat lortze aldera.

Talentu kooperatiboaBesteekin eta besteengandik ikasteko eta baliozko pro-duktuak ekoizteko bidea da.

Programazioa eta Orientabide Didaktikoak (POD)

Material Osagarria (MO)

Irakaslearen baliabideak

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_coberta.indd 2 19/02/14 15:59

TALENTIA: talentuaren garaia daIrakasleak zarete ikasgeletako talentuaren eragileak. Giltzatik zuen lana erraz-tuko duten baliabideak eta materialak eskaintzen dizkizuegu. Koaderno honetan baliabide horietako batzuen azalpena aurkituko duzue:

Programazioa eta Orientabide Didaktikoak biltzen dituen liburua eta Material Osagarria. Guztiz erabilgarria suertatuko zaizuelakoan, eskerrak eman nahi dizki-zuegu zuen konfiantzagatik.

Unitate didaktiko baten Programazioa eta Orientabideak .................................................. 2-13

Material Osagarria ataleko baliabideen laginak ................................. 14-21

Programazio didaktikoa eta ikasgelako programazioa ikusteko lagina ...................................................... 22

Glosarioa ............................................................ 23

Eta gainera...

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 1 19/02/14 17:06

Gorputza eta zentzumenak(24. - 25. or.) Ikusmena(26. or.) Ukimena(27. or.) Usaimena(28. or.) Dastamena (29. or.) Entzumena(30. or.) Zaindu zentzumenak (31. or.) Munduan zehar(32. or.) Baietz erronka gainditu!(33. or.) Amaitzeko(34. - 35. or.)

• Igarkizun baten ebazpena. P• Pentsamendu-errutinaren erabilera: 10 bider 2. P • Ikusmena, eta haren organoa identifikatzea. K• Sentipenak ikusmenaren bidez identifikatzea. P • Ukimena, eta haren organoa identifikatzea. K• Sentipenak ukimenaren bidez identifikatzea. P • Usaimena, eta haren organoa identifikatzea. K• Sentipenak usaimenaren bidez identifikatzea. P • Dastamena, eta haren organoa identifikatzea. K• Sentipenak dastamenaren bidez identifikatzea. P • Entzumena, eta haren organoa identifikatzea. K• Sentipenak entzumenaren bidez identifikatzea. P • Bost zentzumenen organoak zaintzeko ohiturak. B

• Zentzumenen arteko erlazioa ogia egiteko prozesuan. P

• Ataza integratuaren ebazpena: Zentzumenak gidari. P

Praktikan jarri• Unitatean landutako edukiak gaitasunak baliatuz aplikatzea.

Ekin• Eguneroko arazo baten ebazpena, norberaren ideiak praktikan jarriz.

Hausnartu• Norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa.

EbaluazioaEbaluaziorako baliabideak (MO): Unitatearen ebaluazio-errubrika 00. or.; Unitatea-ren ebaluazio-fitxa 00. or.; Trebetasun orokorren errubrikak 00.-00. or.; Edukiak bar-neratu diren behatzeko taula 00. or.

Guztiontzako eskola• Curriculum-egokitzapena (MO):

oinarrizkoa 00 – 00. or., sakontzekoa 00. or.

• Garaiz detektatzeko (POD) 40. or

Askotariko adimenak• Jarduerak (IL): Intrapertsonala 27.

or.; Musikala 30. or.; Linguistikoa 27. or.; Naturalista 31. or.

• Jarduerak (POD) 42., 43. eta 44. or.

360º-ko ikaskuntza• Munduan zehar (IL)

32. or.

Metodologia interaktiboak• Aplikatu metodologia

kooperatiboa: 33. or. (IL) eta 40. or. (POD).

Ekimena• Ekin (IL) 35. or.

Gaitasunak• Praktikan jarri gaitasunak (IL) 34.-

35. or. • Gaitasunen fitxak (MO) 00. or.• Gaitasunak lantzeko jarduerak

(POD) 42., 43. eta 44. or.

Pentsaketan• Pentsamendu-errutina: Hamar

bider bi (IL): 25. or.

Sormena• Ataza integratua (IL) 33. or.

Herramientas TIC• Recursos digitales para la PDI:

libro digital interactivo, actividades complementarias, etc.

• Recursos digitales para el aula

2Gorputza

eta zentzumenak

Ikasgelan talentua sustatzeko baliabideak

IL Ikaslearen liburua. MO Material osagarria. POD Programazioa eta orientabide didaktikoak.

EDUKIAK

38

2

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

1. PLANGINTZA / UNITATE DIDAKTIKOAREN PROGRAMAZIOA

Unitate didaktikoan eskaintzen diren baliabideen mapa.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 2 19/02/14 17:06

1. Bost zentzumenak identifikatzea, eta zentzumen bakoitzaren organoak kokatzea, nork bere gorputza hobeto ezagutzeko. (Matematikarako gaitasuna eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko gaitasuna / Adimen naturalista)

2. Sentipenak bizitzea eta identifikatzea bost zentzumenen bidez, inguruneko informazioa lortzeko. (Matematikarako gaitasuna eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko gaitasuna / Adimen naturalista)

3. Nork bere sentsazioak koherentziaz eta lexiko egokiaz adieraztea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Adimen linguistikoa)

Helburuak gaitasunen eta askotariko adimenen arabera

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

• Zentzumenak identifikatzea, eta haien organo na-gusiak ezagutzea.

• Zentzumenen bidez jasotzen diren sentipenak identifikatzea.

• Bizi-ohitura osasungarriak zentzumen-organoen funtzionamendu egokiarekin lotzea.

• Proiektu bat egitea, eta ahoz nahiz idatziz aurkez-tea ondorioak.

ESTANDARRAK

• Zentzumen-organoak identifikatzen eta kokatzen ditu.

• Berak bizi dituen sentipenak identifikatzen ditu, eta enpatikoa da gaine-rakoen sentipenekiko.

• Higiene- eta garbiketa-jokabideak ditu, baita zentzumenak zaintzeko beste jokabide batzuk ere.

• Zenbait estrategia erabiltzen ditu ikasten ikasteko; esaterako, galderak egitea informazioa lortzeko, eta azalpenak eskatzea.

39

3

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

•Talentuak garatzeko eskaintzen diren baliabideak.

•Unitatearen hezkuntza-helburua. Unitateko curriculum-elementuen arteko lotura.

Curriculum-elementuen arteko lotura.

Gaitasunetan oinarrituz ebaluatzeko irizpideak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 3 19/02/14 17:06

2. unitatea Gorputza eta zentzumenak

Mot

ibat

zeko

Gar

aiz

dete

ktat

zeko

Unitateko edukien inguruan sor daitezkeen zailtasunak prebenitzeko eta aurrea hartzeko, proposamen hauek erabil daitezke.

– Zentzumenak ingurukoa jasotzeko bitartekotzat zer garrantzitsuak diren jabetzeko, eta dagokion organoare-kin lotzeko:

• Zentzumen-asalduraren bat dutenen lekuan jartzea (ikasgelak halakorik duen ikasleren edo ezagunen baten lekuan). Zentzumenen bat izan gabe ingurukoa nola jasoko luketen imajinatzea. Zentzumen-asalduraren bat (itsumena, anosmia...) dutenei enpatia adieraztea.

• Curriculum-egokitzapena (oinarrizkoa): zentzumen-organoak lantzeko fitxako proposamena (9. or.) eta zentzumen bakoitzaren garrantziaz eta funtzionaltasunaz jabetzeko fitxako proposamena (10. eta 11. or.).

– Zentzumen-organoak nola zaindu jakiteko, eta ekintza horren garrantzia ulertzeko.

• Lan kooperatiboa. Oinarrizko curriculum-egokitzapeneko fitxa (9. or.) 4 kideko taldeetan egitea proposa-tu. Taldeko kide bakoitzak azaldu behar du zein den aukera zuzena, eta zergatik. Ondoren, talde handian bateratu.

– Talde-laneko eta lan kooperatiboko teknikak lantzeko.

• Hitzen jokoa: zentzumen bakoitzari buruzko zenbait hitz giltzarri idatz ditzake irakasleak. Taldeka, esaldi bat osatu behar du kideetako bakoitzak hitz horiekin, eta, ondoren, taldekideei erakutsi, zuzentzeko, za-baltzeko, ñabarduraren bat gehitzeko... Talde bakoitzak zentzumenetako bakoitzari buruzko hitz-multzo bat aukeratuko du. Taldeek esaldi guztiak prest dituztenean, bateratu egin behar dituzte. Bateratze hori landutako gaiaren sintesia izango da.

• Unitatearen izenburua irakurri, eta irudia aztertu. Galdera batzuk egin; adibidez: Zer ukitzen ari da irudiko haurra? Zure ustez, nolakoa da: gogorra ala biguna? Zer usain izango du? Zer zapore izango du: gozoa ala gazia? Egingo du soinurik murtxikatzean? Badakizu zer elikagai den? Nola jakin dezakezu gaileta dela? Ikusten duzunari (ikusmena), ukitzen duzunari (ukimena), usaintzen duzunari (usaimena), dastatzen duzunari (dastamena), eta entzuten duzunari (entzumena) buruz hitz egin duzu. Helburua da egitura bati jarraitu gabe unitateko edukiari (zentzumenei) buruzko informazioa jada badutela jabetzea. Pentsamendu-errutina atalean (41. or.), zentzumenei buruzko aurretiazko ezagutzetan sakonduko dute. Haurrak izan dezakeen erantzunarekin ere lotu irudia. Gozokiak gustatzen bazaizkio, pozik egongo da; pisua kontrolatu behar badu, triste egongo da, ezingo duelako jan gaileta, etab. Erantzunak unearen araberakoak direla aipatu: ez da gauza bera gaileta baten usaina goseak gaudenean jasotzea ala beteta edo gaixorik gaudenean, etab.

• Edukiek balio garrantzitsua emateko zer funtzionaltasun duten adierazi. Unitateko helburuak nabarmendu, haietaz jabetu daitezen ikasleak. Halaber, unitatean zer aurkitzea espero duten galdetu, eta jaso ditzakegun gauzen adibideak emateko eta zer zentzumenen bidez jasotzen ditugun zehazteko eskatu.

• Norberaren ikaskuntza-prozesuaren protagonista norbera izango dela adierazi, eta jarrera proaktiboa izan behar dutela.

• Igarkizuna! entzungaia entzun, eta, talde handian, erantzuna proposatu.

Orrialdea:24

40

2. HASIERAKO MOTIBAZIOA / PREBENTZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA

•Motibazioak ikaskuntzarako jarrera positiboa sustatzen du.• «Garaiz detektatzeko» atala, zailtasunei aurre hartzeko eta egokiro

erantzuteko pentsatua.

4

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Hasierako motibazioa pizteko orientabide praktikoak.

Aniztasunari aurre hartzeko eta tratatzeko baliabideak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 4 19/02/14 17:06

3. PENTSAKETAN. ORIENTABIDEAK. •Pentsamendu-errutinak pentsatzen irakasteko baliabide

egokiak dira.• «Pentsatzen duen ikastalde» lortzeko orientabideak.

Errutina hau unitateari ekin aurretik egitea proposatzen dugu. Ondoren, 25. orrialdeko 1. jarduera egin, ikas-leek nahierara erantzun diezaioten galderari: Zer dakizu zentzumenei buruz?

– Horma-irudi bat egitea komeni da, ikasleek irudian ikusi dituzten elementu guztiak jasotzeko, eta denbora batez utzi ikasgelan, unitate didaktikoa lantzen den bitartean aipatu ahal izateko.

– Lan hori egiteko hartzen den denbora eraginkorra izan dadin, eta ikasleen ekarpenak errepikatu ez daitezen, praktikoa izan daiteke ikaskideek lehenago aipatu dituztenak eta zerrendan jasota ez daudenak soilik aipatzea.

– Irudiaren aurkezpen-denbora haren konplexutasunera eta taldearen ezaugarrietara molda daiteke.

“10 bider 2” pentsamendu-errutina objektu edo irudi bat arretaz aztertzen laguntzeko erabiltzen da. 10 elementu aztertu ondoren, lehen deskribapenak zabaltzera animatzen dira, askotan bistakoak edo arruntegiak direnak. Bigarren azterketa hori, ezinbestean, lehena baino askoz sakonagoa da.

Hala, ikasleek zentzumenei buruz zer aurretiazko ezagutza dituzten identifikatuko dugu, eta horrek ezagutzen ez duten hori gehiago azpimarratzen lagunduko ditu.

– 1. urratsa: Ikasleei eskatu arretaz aztertzeko unitateko sarrerako irudia 30 eta 60 segundo artean.

– 2. urratsa: Denbora bat eman irudia aurrean izan gabe ikusi dituzten 10 elementu jasotzeko.

– 3. urratsa: Irudia berriro beste 30 edo 60 segundo artean aztertzeko eskatu.

– 4. urratsa: Zer elementu berri ikusi dituzten ozen esateko eskatu.

– 5. urratsa: Ikasgelan ikusteko moduko lekuren batean jarri lehen eta bigarren aldietan ikusi dituzten elemen-tuen zerrenda.

41

Pentsaketan: 10 bider 2. Zer dakizu zentzumenei buruz?

Nola dinamizatu ikasgela

2. unitatea

Gomendioak

Orientabide didaktikoak

Página25

5

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Pentsamendu-errutinarenhelburuaren azalpena.

Errutina ikasgelan praktikan jartzeko orientabideak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 5 19/02/14 17:06

Ikusmena / Ukimena

Nola dinamizatu ikasgela

01. Erantzun orientagarria. Zaporea: gusta­tzen zait. Ukitzean, honela sentitzen dut: gogorra. Hozka egitean, hau entzuten da: Crunch! Kolorea: kolore asko. Usaina: gus­tatzen zait.

02. Sagarra. Gorria eta horia. Handia. Prozedu­

ra­erantzuna.03. Prozedura­erantzuna. Arrabola: gogorra.

Tenperatura: berdea (arrunta). 04. Erantzun orientagarria. Triangelu­forma, bi­

ribila, hotza, gozoa, atsegina, txokolatea...

Erantzunak

2. unitateaOrrialdeak: 26 eta 27

42

G

▪Zortzi objektu jarri mahai gainean, eta bistan utzi 60 segundoz.▪Objektu bat ezkutatu, ikasleek zer objektu ezkutatu den ikusi gabe.▪Talde handian igarri zer objektu falta den.

O

Hasierako motibazioa

Talde handian hitz egin ikasgelan jasotzen ditugun sentipenei buruz. Zenbait objektu aukeratu (arka­tza, borragomak, argizariak…), eta usaina, kolorea, ukimena identifikatu. Janari gustukoenak gogora ekarri. Ikasleak animatu haien usain eta zaporeak deskribatzera.Informazio hori guztia nola jaso duten laburbiltzen saiatu. Ikusmena, ukimena, usaimena, dastamena eta entzumena zentzumenetara bideratu.Ikasleei proposatu ikusmenaren bidez jaso ditzaketen gauzei buruz hitz egitea, eta adibideak ematea: formak (laukizuzena, zirkulua…), koloreak, tamainak, etab.Ukimenaren bidez gauzak jasotzeko moduari buruz hitz egin: gogorrak, leunak, latzak... izan dai­tezke. Objektu batzuk sartu poltsa opaku batean, ikasleek ikusi gabe, eta, txandaka, deskribatzeko eta zer den igartzen saiatzeko eskatu.

Jarduera osagarria

Bost zentzumenekin deskribatu fruituak

Fruituak ekarri ikasgelara. Bost zentzumenak erabiliz aztertu, eta deskribatu; ondoren, talde handian bateratu:

▪Ikusmena: Zer kolore du? Zer forma?...▪Entzumena: Zer entzuten da hautsi edo murtxikatzean?...▪Usaimena: Zer usain du?...▪Dastamena: Zer zapore du?...▪Ukimena: Leuna da? Zimurtsua da?...

Gaitasunak lantzeko jarduera

6

4. EDUKIAK GARATZEKO ORIENTABIDEAK (I)•Edukien arurkezpena ikaslearentzat hurbilak diren

testuinguruetan. • Ikasten dugunaren garrantziaz jabetzeko baliabideak.

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Ikasleak ikas-prosezuan inplikatzeko jarduerak.

Ikastaldea dinamizatzeko jarduera osagarriak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 6 19/02/14 17:06

Erantzunak

Usaimena / Dastamena

Nola dinamizatu ikasgela

05. Erantzun irekia.06. Prozedura: erantzuna.07. Zaborra: usain txarra. Ura: usainik ez. Lo-

reak: usain ona. Xaboia: usain ona.08. Zaporea: gozoa.

09. Prozedura: erantzuna. Mikatza: intxaurra, luzokerra. Garratza: limoia. Gozoa: izozkia, kiwia, azukrea. Gazia: salamia, gatza.

10. Erantzun irekia.

2. unitateaOrrialdeak: 28 eta 29

43

CB

▪Elikagaien zerrenda osatu talde handian, eta lau zutabeko taula batean sailkatu, zaporearen arabera: mikatza, garratza, gozoa edo gazia.

▪Talde bakoitzean zenbat elikagai dauden zenbatu. Talde bakoitzeko elikagai-kopuruaren arabera multzokatu, handienetik txikienera. Gehien zer elikagai ezagutzen dituzten aztertu: gozoak, gaziak...

Hasierako motibazioa

Usainei buruz hitz egiteko, usaina duten gauzak eta usainik ez dutenak ozen esateko eskatu. Usaina dutenen artean, usain atsegina eta desatsegina dutenak sailkatzera animatu. Hortik abiatuta, usain atseginak eta desatseginak gustatzen zaizkien eta gustatzen ez zaizkien janariekin lotu, zaporeetan sakontzeko. Gehien zapore gozoa ala gazia gustatzen zaien ikertu. Beraien ustez, beste mota bateko zaporerik baden esateko eskatu, eta, erantzuna baiezkoa bada, adibideren bat emateko.

Gaitasunak lantzeko jarduera

IM Askotariko adimenak lantzeko jarduera

Ikaskideen sentipenak ulertzea (Interpertsonala)

▪Usaina duten produktuak ekarri ikasgelara: ziapea, kafea, banana, mendazko txikleak, ozpina, kolonia, gazta, etab. Begiak estali ikasleei, zer den igartzeko. Usain bakoitzak zer gogorarazten dien galdetu, eta atsegina ala desatsegina iruditzen zaien. Usainak oso modu pertsonalean iden-tifikatzen direla ohartarazi, norberaren oroitzapen eta bizipenekin oso lotuta.

7

4. EDUKIAK GARATZEKO ORIENTABIDEAK (II)•Edukien lanketa bizipenetan oinarrituz lantzeko

proposamenak.

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Askotariko jarduerak, gaitasunak sistematikoki lantzeko.

Askotariko adimenak integratzen dira, kaskuntza kooperatibo/partekatu bidezko esperientzietan.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 7 19/02/14 17:06

8

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Erantzunak

Entzumena / Zaindu zentzumenak

Nola dinamizatu ikasgela

11. Prozedura: erantzuna.12. Prozedura: erantzuna.13. Ozena: langilea, motorra, sirena. Ahula:

txoria, txirula.

14. Ikusmena: eguzkitako betaurrekoak, oku-listarenera joan. Ukimena: krema eman, eskuak garbitu. Usaimena: perfumea bota, zintz egin. Dastamena: tenperatura egokia duen janaria jan, hotzak garbitu. Entzume-

2. unitateaOrrialdeak:30 eta 31

44

CB

▪Musika-tresnak egitea proposatu; adibidez, dunbala detergente-kutxa bat erabiliz; txindatak bi kazola-tapaz; marakak jogurtaren ontzi txiki itxiekin, barruan dilista gordinak sartuta, eta abar.

▪Musika-tresnak jo, eta soinuak sailkatu: ozenak ala ahulak, atseginak ala desatseginak.

IM Askotariko adimenak lantzeko jarduera

Musika egin (Musikala / Zinestesikoa eta gorputzarena)

▪Gaitasunak lantzeko aurreko jardueran egindako musika-tresnak baliatuz, taldeetan banatu ikas-leak, eta musika-tresna bat eman kide bakoitzari.

▪Melodia bat asmatu behar du talde bakoitzak, eta jo; sentipenak igorri behar dituzte: poza, tristu-ra, nagikeria, eta abar.

Hasierako motibazioa

Isilik egoteko eskatu ikasleei, jasotzen dutena ziur asko isiltasuna ez dela izango jabetzeko. Soinuak identifikatzera animatu: autoen klaxonak, txorien kantuak, urratsak… Soinu atseginak (musika) eta desatseginak (zarata) daudela ohartarazi.Zaratari buruz hitz eginez, zentzumenak zaintzeko beharrari buruz hitz egin daiteke, kalte egiten baitio zaratak entzumenari, baita jendearen emozioei ere. Ingurukoa zentzumenen bidez jasotzen dugunez, zentzumenak zaindu egin behar direla gogorarazi. Zentzumen bakoitzerako egokiak eta kaltegarriak diren ekintzen adibideak eman.

Gaitasunak lantzeko jarduera

4. EDUKIAK GARATZEKO ORIENTABIDEAK (III)•Baliabideak errazago bideratzeko ikastalde dinamikoagoa eta

aniztasunarekin arretatsuagoa.

Ibilbide alternatiboa, edukiak lantzeko, kontuan hartuz ikasgelako adimen mota guztiak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 8 19/02/14 17:06

9

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Erantzunak

Orientabide didaktikoakZentzumen guztiak erabiliko dira jarduera erreal batean. Ogia egiteak zentzumen guztiak erabiltzeko aukera ematen du.Jarduera egin aurretik, bideo hau ikus daiteke; ogia egiteko prozesuari jarraitu ahal izango dio ikas-leak.

Bideoa ikusi bitartean, prozesuaren faseak azaldu ditzake irakasleak, eta ikasleen parte hartzea bila-tu, galderak eginez; adibidez, zer zentzumenek parte hartzen duten, sukaldariak zer sentipen jasoko ote dituen, zer usain sortzen ote diren, zer soinu egiten duen labetik atera berri den ogiak, ongi egina badago…Ikasleei galdetu, halaber, inoiz egin duten etxean edo lantegiren batean ogia beraiek ala senideek. Hala bada, esperientziaren berri emateko eskatu: masa koipetsua zen, hotza zegoen, usain ona zuen, eta abar.

GomendioakAhal izanez gero, eskolako sukaldera joan ikasleekin. Taldeak osatu, eta helduen begiradapean, ogia presta dezatela.Ikasgelara itzuli ondoren, horma-irudi batean jaso zer zentzumen erabili dituzten, eta zer sentipen jaso dituzten zentzumen bakoitzarekin.

Okinak. Orea. Labean. Ogitartekoa.

2. unitateaOrrialdea:

32

45

http://www.youtube.com/

Munduan zehar

Nola dinamizatu ikasgela

5. «MUNDUAN ZEHAR»• 360°-ko ikaskuntza.

Bestelako jarduerak proposatzen dira, eskolatik harago ere ikaskuntzan sakontzeko

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 9 19/02/14 17:06

Ata

za in

tegr

atua

Zentzumenak gidari

Deskribapena

Ataza honen bidez, hau egin dezake ikasleak:

– Zentzumenetako bakoitzak errealitatea jasotzeko orduan garrantzi bera ez duela jabetu.

– Zentzumenek, nahiz haien asaldurek, errealitatea jasotzeko orduan zer eragin izan dezaketen ikasi.

– Egindako esperimentuetako sentipenei eta bizipenei buruzko sentimenduak adierazi.

– Talde txikietan lan egin, hitz-txandak errespetatuz eta gainerakoen iritziak aintzat hartuz.

– Egindako lana laburbiltzeko eta ondorioak ateratzeko gai izan.

Horretarako, zentzumenetako bakoitzarekin (bakar batekin) bi zuku-edontzi aztertzea proposatuko zaie, zehazteko zein den limoi-zukua, eta zein, laranja-zukua.

Prozesua

Zentzumen bakoitza aztertzean (dastamena, ukimena, entzumena, usaimena eta ikusmena), ikaslearen liburuan proposatzen den jarduera egin.

1. Lan-taldeak antolatu. Jarduera egiten hasi aurretik, taldeetan banatu ikasleak, eta zentzumen bat eman talde bakoitzari (1.etik 5.era).

2. Materiala prestatu. Talde bakoitzak jarduera egiteko behar den materiala banatu behar du kideen artean. Taldeetako bakoitzak eman zaion zentzumena soilik erabiltzen duela bermatu (adibidez, ikusmena erabili behar ez duen taldeko kideek begiak estaliak izan behar dituzte).

3. Jarduera egin. Jarduera egitean, taldeko kide guztiek parte hartu behar dutela izan behar da kontuan, hitz-txandak errespetatuz, eta kide bakoitzaren lanarekiko interesa eta errespetua izan behar dira.

4. Zentzumen bakoitzaren taula egokia egin, ikasleek behatutako informazioa jasoz.

Horma-irudia egitea

Zentzumen bakoitzari buruzko jarduerak amaitzean, talde bakoitzean aipatu zer sentipen izan dituzten, erra-za izan den zentzumen horrekin esperimentuaren helburua zehaztea (alegia, limoi- ala laranja-zukua zen), zer zentzumenekin zen errazena (edo zeinekin, batekin baino gehiagorekin izan bada)…

Informazio horrekin, horma-irudia egin, ikasleen artean adostuz zer zentzumenek laguntzen du(t)en zukuak bereizten.

46

6. ATAZA INTEGRATUA. ORIENTABIDEAK• Ikasten ikasteko proposamen dinamikoa eta sortzailea.•Aldaketa metodologikoaren giltza da: unitatean ikasitakoa

egoera erreal batean praktikan jartzen da.

10

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Ibilbide alternatiboa, edukiak lantzeko, kontuan hartuz ikasgelako adimen mota guztiak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 10 19/02/14 17:06

Praktikan jarriBi jardueretan, eguneroko bizitzako egoeretan erabili ahal izango du ikasleak zentzumenei buruz ikasi duena.

Lehen jarduerak, gainera, gosaritan zer hartzen duten ohartaraziko die, eta, hala, askotarikoak eta osa-sungarriak diren aztertu. Horretaz gain, jendeak jasotzen duenari buruzko eztabaida ere sor daiteke, ez baitugu beti kolore edo usain bera jasotzen, ez baitzaizkigu gauza berak gustatzen... Hortik abiatuta, iritzi guztiek merezi duten errespetuari buruz eztabaidatu daiteke.

EkinAnderren arazoari buruz hausnartu behar dute ikasle guztiek, eta haren lekuan jarri. Itsua da Ander, eta ez du ikusten.

Irakasleak proposa dezake begiak ixteko, eta Anderrek ikasgela eta ikaskideak ikusmenaren zentzumenik gabe nola jasotzen dituen imajinatzeko.

Jarraian, Anderri ikasgelan integratzen eta “ikasgela ikusten” lagunduko dioten ideiak eman behar di-tuzte. Deskribatu egin diezaiokete, beste zentzumen batzuk erabiltzea sustatu (ukimena eta entzumena, adibidez), etab.

Talde handian aztertu zein den irtenbide onena, ala zein diren. Hala, ikasleak jabetuko dira problemek ez dutela irtenbide bakarra, edo oso irtenbide originala aurkitu dutela.

Lagungarria izan daiteke, jarduera egin bitartean, Braille sistemari buruzko fitxa: Curriculum-egokitzapena (zabaltzeko), 33. or. (MO).

HausnartuAtal horretako galderari erantzun banaka. Ondoren, talde handian, zailtasunen bat eragin duten atalak ulertzen laguntzeko ideiak eman.

47

Amaitzeko

Nola dinamizatu ikasgela

2. unitateaOrrialdeak:38 eta 39

Erantzunak

01. Erantzun irekia.02. Soinua egiten du: txilibitua, atso-miztoa.

Gazia da: urdaia, gatza. Usaina du: kolonia, laranja. Triangelu-forma du: bide-seinalea.

Biguna da: hartza.

47

7. AMAIERAKO ORRIALDEAK. ORIENTABIDEAK•PISA proben ereduak, unitate didaktikoan landutakora

egokituta. •Ekinzaletasuna sustatzeko jarduerak.

11

Prog

ram

azio

a eta

Ori

enta

bide

Did

aktik

oak

Gaitasunen araberako lana / ebaluazioa egiteko proposamena.

Orientabideak talentu ekinzalea garatzeko.

Ikasten ikasteko. Ikas-prozesuari buruzko hausnarketa.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 11 19/02/14 17:06

8. CURRICULUM-EGOKITZAPENA

8

Cur

ricul

um-e

goki

tzap

ena

(oin

arriz

koa)

. 2. u

nita

tea

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

Zentzumenak

Bost zentzumen ditugu. 1 Gaineti§ idatzi, eta lotu.

ikusmena

ukimena

usaimena

dastamena

entzumena

9

Cur

ricul

um-e

goki

tzap

ena

(oin

arriz

koa)

. 2. u

nita

tea

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

Zaindu zentzumenak

2 Markatu ekintza zuzena.

ikusmena

ukimena

usaimena

dastamena

entzumena

12

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Erantzunak eskuragarri.

Unitate didaktikoen oinarrizko langaiak aukeratzen dira.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 12 19/02/14 17:06

•Unitateetan landutako oinarrizko langaiak eta sakontze-edukiak lantzen dira.

• Ikasketa-prozesua argiagoa da, sekuentzia motzagoetan antolatua, ikasleak motibatzeko eta errazago ikasteko.

33

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

Cur

ricul

um-e

goki

tzap

ena

(sak

ontz

ekoa

). 2.

uni

tate

a

Braille sistema: ukimenaren bidez irakurri eta idatzi

Braille sistema erabiltzen dute itsue§ irakurtzek& eta idaztek&. 1 Idatzi zure izena Braille sistemaz.

– Egin gauza bera bi ikaskideren izenarekin.

A B C D E F G H I J K L M

N O P Q R S T U V W X Y Z

iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii

iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii

iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii iiii

13

Mat

eria

l Osa

garr

iaErantzunak eskuragarri.

Argazki eta irudiak erabiltzen dira edukiak argiago azaltzeko.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 13 19/02/14 17:06

9. EBALUAZIOA. FITXAK. •Unitate didaktikoen langaiak ebaluatzeko fitxak dira. • Ikasleen ikaskuntza-maila ebaluatzeko eta erabakiak errazago

hartzeko.

84

1. e

balu

azio

-fitx

a. 2

. uni

tate

a

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

iiiiiiii iiiiiiii iiiiiiii iiiiiiii iiiiiiii

Ebaluazioa

1 Idatzi, marrazki bakoitzaren azpian, dagokion zentzumenaren izena.

3 Azaldu ekintza haue§ zentzumeni§ kaltetzen duten, eta esan nola zuzendu.

i u u d e

2 Zer zentzumen erabiltzen da kasu bakoitzean?

Erantzunak eskuragarri.

Hauxe daukate:

• Curriculumekoedukiakebaluatzeko hainbat eredu.

• Hasierakoetabukaerako ebaluazioak egiteko proposamenak.

Curriculumeko edukiak ebaluatzeko fitxak.

14

Mat

eria

l Osa

garr

ia

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 14 19/02/14 17:06

10. EBALUAZIOA. ERRUBRIKAK.•Unitate didaktikoen errubrikak.•Hiruhilekoen ebaluazioa egiteko errubrikak.•Gaitasunak ebaluatzeko errubrikak.

15

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Ebal

uazi

orak

o ba

liabi

deak

. 2. u

nita

tea.

Gor

putz

a et

a ze

ntzu

men

ak

Lortutako mailakAdierazleak

Edukiak(L)

Sormena(SIE)

Parte-hartzea /Talde-lana(II)

Erantzukizuna /Ahalegina(II)

Edukiak ez ditu ongi erabiltzen ez aplika-tzean egoera erreal batean.

E z d u s o r m e n i k erakusten. Kopiatu eta errepikatu baizik ez du egiten.

Ez du parte hartzen, e z l a n i k e g i t e n taldean.

Kostatu egiten zaio erantzukizuna bere gain hartzea. Ez du lana egiten.Ez da ahalegintzen.

Akats ugari egiten ditu edukiak egoera erreal batean erabil-tzean.

Sormen gutxi erakus-ten du lanak plani-fikatzean eta egitean.

Oso gutxi lan egiten eta parte hartzen du taldean.

Askotan, kostatu egi-ten zaio lana egitea eta dagokion eran-tzukizuna bere gain hartzea.Ahalegin txikia egiten du.

Edukiak ongi era-biltzen ditu egoera erreal batean.

Sormena erakusten du lanak planifika-tzean eta egitean.

Modu aktiboan lan eg i ten e ta par te hartzen du taldean.

Beti egiten du lana. Ez dago gogorarazi beharrik.Ahalegin handia egi-ten du.

Zenbait akats egiten ditu edukiak egoera erreal batean erabil-tzean.

Sormena erakusten du lan batzuk plani-fikatzean eta egitean.

Aldizka lan egiten eta parte hartzen du tal-dean.

Eskuarki, lana egiten du. Gutxitan gogora-razi behar zaio bere lana egiteko.Eskuarki, ahalegina egiten du.

1 2 3 4

2. unitatea. Gorputza eta zentzumenak

44

Ebaluatutako gaitasunen adierazleak.

Lortutako mailak ikaskuntza-logikaren arabera sekuentziatuta.

Horrez gain:

• Banakakoetataldekoerregistroak.

• Proiektuenetagaitasunorokorren errubrikak.

• Gaitasunenetaaskotariko adimenen planifikazioa.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 15 19/02/14 17:06

11. EBALUAZIOA. PORTFOLIOA•Ebaluaziorako baliabidea da, burututako ikaskuntza-

prozesuaren ebidentziak eta justifikazioak biltzen dituena.•Hainbat formatu: karpeta, e-portfolioa, etab.

Portfolioa(ikasketa dosierra): aukera anitzeko ebaluazio-tresna

Azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen ari dira portfolioak, hala enpresa munduan nola hezkun-tzan. Portfolioa ebaluazio sistema bat da, ikasgelako hezkuntza eta ikaskuntza prozesuen osagarri dena. Proiektu honen helburua dosier edo karpeta bat sortzea da, eta bertan gordeko dituzte ikasleek denbora tarte zehatz batean eta helburu konkretu batekin egin dituzten ekoizpenak. Aurkezpenaren euskarria pa-pera edo formatu elektronikoa izan daiteke (elektronikoa bada, e-portfolio deituko zaio).

Lanek (aurkezpenak, horma-irudiak, idazlanak, grabaketak...) ikasleari aukera ematen diote, lortu dituen ezagutzak, trebetasunak edota gaitasunak erakusteko; eta, aldi berean, irakasleak ikaskuntza prozesuaren garapena hurbiletik jarrai dezake.

Portfolioaren alderdi interesgarri bat da «ikasketa prozesuaren froga» horiei hausnarketa (intrapertsonala) bat gehitu beharko diela. Hausnarketa horren bidez ikasleak azaldu egingo du zergatik aukeratu duen ekoizpen edo froga hori; eta gainera, baloratu egingo ditu ikasketa-prozesuaren nondik-norakoak (me-takognizioa, ikasten ikastea, lana bideratzea...) baloratuko dituen. Hausnarketa horri esker, hobeto uler-tuko du zer eta nola ari den ikasten; eta aldi berean, beren ikasketa prozesua bideratu ahal izango du.

Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) aukera zabala eskaintzen digute portfolioa diseinatzeko eta eraikitzeko garaian. IKTak lagungarri suerta daitezke portfolioa osatzen duten ekoizpenak egiteko. Horrez gain, hezkuntza- eta ikaskuntza- prozesuaren oinarrizko plataforma ere izan daitezke; kasu ho-rretan, portfolioa plataforman bertan txertatuko da.

Portfolioa nola egin

Portf

olio

aet

a e-

portf

olio

a

Aukeratzea (hausnartuz eta

estrategia bati jarraituz)

Hausnarketa egitea prozesuei eta lorpenei buruz (metakognizoa)

Artxibatzea-sailkatzeaAurkezpena:

Lana jendaurrean azaltzea

Lana: atazak, proiektuak, jarduera

16

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Online, e-portfolio bat eskaintzen da, ikasleen lanak biltzeko.

Txantiloia online, pertsonalizatzeko orientabideekin.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 16 19/02/14 17:06

12. EBALUAZIOA. ETXERAKO TXOSTENA • Familientzat, ikaslearen aurrerapenaren informazio zehatza.•Gaitasunak ebaluatzeko baliabideak.

Gaitasunen eta askotariko adimenen ebaluazioa

ren adierazpenak erabiliz, eta puntuazioaren, morfosintaxiaren eta

luzera-, azalera-, bolumen- eta pisu-neurriak erabiltzea ere. Hiru di-

liatuz, eta datuak ezagutza bihurtzeko gaitasuna, gero eguneroko

tikoan aztertzeko aukera ematen du, lan autonomoaren eta lanki-

hiz artea eta kultura-ondarea balioestea. Kulturartekotasunarekin

(nork bere ikaskuntza-prozesuaren plangintza egitea, eta arautu eta

teko gaitasuna, konpromisoak, erabakiak eta erantzukizunak har-

parte hartzearekin ere lotzen da, eta jarrera aktiboa, ahalegina eta

Gaitasunak

Deskribapena

1. ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa Amaierakoa

Txikia Ertaina Handia Txikia Ertaina Handia Txikia Ertaina Handia Hizkuntza- komunikaziorakoa

Testu motak irakurtzeko, horien esanahia ulertzeko eta horietatik in- formazioa ateratzeko gaitasuna. Modu argi eta egituratuan idazteko gaitasunean ere oinarritzen da, egoera bakoitzerako egokienak di-

ortografiaren oinarrizko arauak aplikatuz. Ahoz komunikatzea (uler- mena eta adierazpena) ere oso garrantzitsua da gaitasun horren garapenerako.

Matematikarakoa

Eguneroko bizitzako arazoak ebazteko tresna eta ezagutza mate- matikoak erabiltzeko gaitasuna. Zenbakizko eragiketak eta kalku- luak ebaztea eskatzen du, eta ariketa sinpleetan aplikatzea, baita

mentsioko irudiak ezagutzeak eta irudikatzeak lagundu egiten du gaitasun hori garatzen.

Zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturarakoa

Mundu naturala eta teknologikoa ulertzeko eta azaltzeko gaitasuna, eta egungo zientziaren eta teknologiaren giltzarriak ezagutzeko gai- tasuna. Pentsamendu eta metodo zientifikoa erabiltzeko eta era- baki pertsonalak hartzeko orduan ezagutza zientifikoak baliatzeko gaitasuna izatea ere eskatzen du.

Informazioa tratatzekoa eta teknologia digitalak erabiltzekoa

Informazioa modu eraginkorrean bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, askotariko iturriak (IKT-ak barne) ba-

bizitzan erabili ahal izateko. Informazioa baliatzeko eta modu kri-

detza-lanaren bidez, ikaskuntzarekin, lanarekin eta aisiarekin erla- zionatutako balio handiko helburuak lortzeko.

Gizarterakoa eta herritartasunerakoa

Egungo munduaren gizarte-errealitatea eta historia (bilakaera, lor- penak eta zailtasunak) ulertzeko eta egungo gizarteak (plurala, glo- bala eta tokikoa) bereizten dituzten ezaugarriak ulertzeko gaita- suna. Gaitasun horren garapena ulermen eta tolerantzian, pertsona arteko bizikidetzan eta herritarren eskubide eta betebeharrak modu aktiboan eta arduraz erabiltzean oinarritzen da.

Giza eta arte- kulturarakoa

Arte-sorkuntzarako eta- adierazpenerako gaitasuna. Askotariko bi- tartekoetatik abiatuz, ideien adierazpen sortzailearen garrantzia na-

lotuta ere badago. Kulturartekotasuna kulturen arteko errespetuzko elkarreragintzat hartzen da, elkar aberasten duen elkarreragintzat.

Ikasten ikastekoa

Nor bere gaitasunen eta ezagutzen jakitun izateaz eta haiek erabil- tzeko eraginkortasunaz ari da. Ikaskuntza estrategikoarekin lotzen da

ebaluatzea) eta ikaskuntza-baliabideen eta- tekniken erabilerarekin.

Norberaren autonomiarakoa eta ekimenerako gaitasuna

Nork bere burua ezagutzeko eta nork bere buruagan konfiantza iza-

tzeko. Berrikuntzarekin, sormenarekin eta ekimen eta egitasmoetan

irmotasuna izan behar dira.

17

Ebaluazio-txostena

Lehen Mailako Hezkuntza

Ikaslea:

Maila:Taldea:

Ikasturtea: 20........– 20........

Eskolaren

logoa

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Curriculumak jasotzen dituen gaitasun guztiak ebaluatzen dira.

Errubriken informazioa islatzeko eta gaitasun-txosten bat eratzeko jarraibideak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 17 19/02/14 17:06

13. GAITASUNAK. •Gaitasunen arabera ebaluatzeko proposamenak.• Ikaskuntza testuinguru batean.

18

Mat

eria

l Osa

garr

ia

PISA proben ereduan oinarritzen dira.

104

Gai

tasu

nak.

1. fi

txa

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

Prestatu mazedonia

‡agarra§ iiiiiiiiiiii iiiiiiiiiiii iiiiiiiiiiii

1 Idatzi mazedonia prestatzek& fruituen izena§.

3 Erabilitak& fruitu-kopurua:

4 Fruitu garestiena: iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Fruitu merkeena: iiiiiiiiiiiiiiiiiii

‡agarra§ iiiiiiiiiiii iiiiiiiiiiii iiiiiiiiiiii

2 Adierazi zenbat behar dituzun.

2 €kiloa 2 €

kiloa

4 €kiloa

1 €kiloa

1 €kiloa

5 € kiloa

3 €kiloa

2 €kiloa

Mizpira§

Gerezia§

Abrikota§

Sagarra§

Tomatea§

Marrubia§

Piperra§

Azenarioa§

PISA proben ereduan oinarritzen dira .

Erantzunak eskuragarri.

Ikaskuntza egoera errealetan oinarrituta.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 18 19/02/14 17:06

14. ZIENTZIALARIAREN TXOKOA / IKERTZAILEAREN TXOKOA

•Prozedurak lantzeko proposamenak.

19113

Zien

tzia

laria

ren

txok

oa. U

kitu

fru

ituak

, eta

des

krib

atu

Izena: .............................................................................................................................................. Data: ..................................

Ukitu fruituak, eta deskribatu

1 Egin esperimentua§ fruitu guzti hauekin. Erabili ukimena, eta idatzi nolakoa§ diren.

2 Dastatu fruitu guztia§. Marraztu gehien gustatu zaizuna, eta deskribatu.

leuna – gogorra – latza – biguna

iiiiiiiiiii iiiiiiiiiii iiiiiiiiiii iiiiiiiiiii

Kolorea: iiiiiiiiiiiiii

Usaina: iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Zaporea: iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Soinua jatean: iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Arloari dagozkion prozedurak lantzeko praktikak eta jarduerak (esperimentazioa, mapak irakurtzea eta interpretatzea, grafikoak egitea...).

Erantzunak eskuragarri.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 19 19/02/14 17:06

15. SCIENCE VISUAL DICTIONARY

20

Mat

eria

l Osa

garr

ia

PISA proben ereduan oinarritzen dira.

4 four

UNIT 3

TONGUE NOSE

EAR EYE

Ikusizko hiztegia ingelesez, arloko kontzeptu nagusiak biltzen dituena.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 20 19/02/14 17:06

16. EMOZIO-HEZKUNTZA. •Emozioen kudeaketa hobetzen laguntzeko programa.• Ikasleei emozioak identifikatzen laguntzeko eta kontzientzia

sustatzeko jarduerak.

21

Saiatu egingo gara! Helburuak • Mugak norberak bere burua adoretzeko aukera bihurtzea. • Nork bere burua onartzen laguntzea. • Norberaren buruarenganako konfiantza lantzea Material: papera eta arkatza. Lan-metodoa: banaka eta taldeka. Denbora: 1 ordu. Jardueraren garapena Banakako lana • Nire ikasleei eskatuko diet paperean idazteko, beren ustez, gaizki egiten dituzten gauzen zerrenda bat. Adibideak jar ditzaket: Nik ez dakit ondo igeri egiten, nik ez dakit ondo dantza egiten, nik ez dakit ondo abesten, nik ez dakit lasterka ondo egiten, nik ez dakit lagunak egiten eta abar. • Ondoren, eskatuko diet hausnartzeko zergatik pentsatzen duten horrela eta galdera honi erantzuteko: Zure ustez, zergatik ez dakizu (aipatu haurrak esandako jarduera)? • Minutu batzuk utziko ditut ikasleei beren kabuz hausnar dezaten. Talde-lana • Lurrean eseriko gara borobil bakar batean. • Banan-banan, baita nik ere taldeko erreferente gisa, paperean idatzitako muga pertsonalak azalduko dizkiogu taldeari. • Haurrak hitz egiten bukatzen duenean, oso garrantzitsua da hau galdetzea:

— Zer egin dezakezu (aipatu haurrak ahultasun gisa aipatu duen jarduera) hobetzeko edo hori egiten ikasteko)? — Saiatuko zara? Ala oso zaila dela uste duzu? — Demagun lortzen duzula. Nola sentituko zinateke? Zergatik?

Baldin eta haurren batek ez badaki galderen bati erantzuten, denon artean lagun diezaiokegu erantzuna bilatzen. • Amaitzeko, azaldu ikasleei batzuetan esaldi negatiboak erabiltzen ditugula eta min handia egin diezaguketela, ez baitigute gauzak egiten uzten, eta horrez gainera, gaizki sentiarazten baikaituzte. Esaterako: «nik ezin dut, «nik ez dakit», «oso gaiztoa naiz», «gaizki egingo dut». Esaldi horien ordez positiboagoak erabil ditzakegu, animoa igotzekoak: «saiatu egingo naiz», «batzuetan ez da ondo ateratzen, baina pixkanaka hobetzen ari naiz», «nik egin dezaket». • Esaldi horiek kartoi mehe batean idatz ditzakegu eta ikasgelako horma batean itsatsi, gogoan izateko, Gure helburua da ikasleek esaldi negatiboak baztertzen ikastea eta positiboak barneratzea, arazoak konpontzen laguntzen baikaituzte eta ez ahalegina saihesteko ihes egiten. Laburbilduz, beste pentsamolde bat izaten lagungarria da pixkanaka-pixkanaka bizimodu aberatsagoa izateko. Jardueraren amaiera Saioa amaitu baino lehen, esaldi hauetako batzuk ahots ozenez osatzeko eska dakieke ikasleei. Arbelean idatz daitezke.

• _______________ ikasi dut • _______________ sentitu naiz • _______________ gustatu zait • _______________ ez zait gustatu Em

ozio

-Hez

kunt

za

Mat

eria

l Osa

garr

ia

Emozioak identifikatzeko eta autokontzientzia sustatzeko jarduerak.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 21 19/02/14 17:06

Programazio didaktikoa

1. Sarrera1.1. Programazioa justifikatzea eta testuingurua jartzea1.2. Irakasgaiaren proiektua

2. Helburuak2.1. Etapako helburuak2.2. Irakasgaiaren helburuak. Zer lotura duten gaitasunekin2.3. Irakasgaiaren hirugarren mailako helburuak. Zer lotura duten gaitasunekin2.4.

3. Zeharkako irakaspenak4. Edukien, ebaluazio-irizpideen eta ikaskuntza-estandarren arteko lotura

5. Edukiak5.1. Edukien antolaketa eta banaketa, unitate didaktikoka

6. Unitate didaktikoak6.1. Unitate didaktikoen banaketa denboran

7. Ebaluazioa7.1. Ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntza-estandarrak7.2. Ikasturtea gainditzeko gutxienez zer ebaluazio-irizpide eskatu behar diren7.3. Ebaluazio-prozedurak eta -tresnak7.4. Kalifikazio-irizpideak7.5. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren ebaluazioa

8. Aniztasunaren trataera8.1. Curriculum egokitzapenerako, finkatzeko, sakontzeko, maila anitzeko jardueratarako... proposamenak8.2. Hirugarren mailarako gutxienez zer eduki eskatu behar diren

9. Ekimen ekintzailea9.1. Ekintzaile-ahalmenak9.2. Ekintzaile-kultura sustatzeko jarduerak9.3. Ebaluazioa

10. Metodologia11. Espazioen antolaketa12. Material eta baliabide didaktikoak13. IKTak ikasgelan erabiltzeko estrategiak14. Irakurtzeko interesa eta ohitura estimulatzeko, eta ahozko eta idatzizko adierazpen garatzeko

estrategiak15. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak16. Programazio didaktikoa eta emaitzak bat datozen balioesteko prozedurak

Ikasgelako programazioa

UNITATE DIDAKTIKOA...1. Helguruak gaitasunen esparruan2. Edukien, ebaluazio-irizpideen eta ikaskuntza-estandarren zerrenda3. Zeharkako irakaskuntzak4. Ikaskuntza-jarduerak5. Beste jarduera batzuk

• Hasierako ebaluazioa• Motibazio-jarduerak• Gaitasunak eta askotariko adimenak• Jarduera osagarriak• Aniztasunaren trataera• Ebaluazioaa) Unitate didaktikoarenab) Gaitasun eta adskotariko adimenena

6. Irakurketa sustatzeko, eta ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko jarduerak7. IKT jarduerak8. Ekintzaile-kultura: ahalmenak, jarduerak eta ebaluaziorako proposamenak9. Ebaluazio positibo baterako gutxienez zer eskatu behar den10. Kalifikazio-irizpideak11. Metodologia

• Materialak eta Baliabideak• Espazioak eta denborak• Estrategia metodologikoak

12. Ebaluzio-prozedurak eta -tresnak• Idatzizkoak• Ahozkoak• Beste batzuk

13. Irakaslearen lanaren ebaluazioa14. Hezkuntza-premia behar bereziak dituzten haurrentzat laguntza-programak

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA IKASGELAKO PROGRAMAZIOA•Arloaren plangintza egiteko tresnak.•Araudiaren araberakoak.

22

Prog

ram

azio

Did

aktik

oa et

a Ika

sgel

ako P

rogr

amaz

ioa

Webean eskuragarri daude eta irakasleak editatu egin ditzake.

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 22 19/02/14 17:06

Gaitasunak lantzeko jarduerakGaitasunak berariaz lantzen dituen jarduera mota. Jarduera praktikoak dira eta testuinguru errealetan kokatzen dira, ikasleak beren ahalmenak praktikan jartzera bultzatzeko.

GaitasunakEgiten jakitea. Jarduera nabarmenak, hainbat ahalmen mota uztartzen dituzten testuinguru-errealetan kokatuak.

E-portfolioaPortfolioa euskarri digitalean.

EstandarrakEbaluazio-irizpideen zehaztapenak, ikaskuntzen emaitzak zehazteko aukera ematen dutenak. Horrez gainera, ikasleak irakasgai bakoitzarekin lotuta zer jakin behar duen eta zer egiten jakin behar duen zehazten dute, ekintzen bidez. Azter, neur eta ebalua daitezke, eta eskuratutako lorpenaren eteki-na graduatzeko aukera eman behar dute.

Trebezia orokorrakIkasgelan garatzen diren ahalmen arruntagoak eta diziplina artekoak, gaitasunekin zuzenean lotuta daude (ahozko/ida-tzizko komunikazioa, talde-lana...).

Gaitasunen eta askotariko adimenen adierazleak. Gaita-sunak «ahalmenak» dira. Gaitasunak ebaluatzeko beha-rrezkoak dira gaitasunari erreparatu ahal izateko jokabidea eta, era berean, gaitasunaren jokabide nabarmena deskriba-tzeko adierazle batzuk izatea.

Ebaluazio-txostenaFamiliei beren seme-alabek gaitasunekin lotuta zer ikasi du-ten jakinarazteko eredua. Txosten horren bidez, gaitasunen eskuratzeari dagokionez, ikaslearen egoera zer-nolakoa den adieraz daiteke aurrerapen-lerro baten gainean. Arlo guztie-tako ebaluazioak jasotzen ditu.

Askotariko adimenak (H. Gardner)Adimena ez da zerbait bakarra eta estatikoa, landu eta gara daiteke. Adimentsua izateko hainbat modu daude (Gardne-rrek zortzi adimen mota identifikatu zituen).

Gaitasunen mapaZortzi gaitasunen azalpena eta zehaztapena «alderditan» eta «azpigaitasunetan» jasotzen duen dokumentua.

Jarduera-mailaEbaluazioaren xede den ahalmena betetzen ikasleak zer kalitate-maila izan duen adierazten dute.

PortfolioIkaslearen dokumentu pertsonala, bertan sartzen ditu lanak, kontrolak, ikus-entzunezko ekoizpenak eta abar. Oso balia-garria da ikaskuntzako prozesuak eta emaitzak ebaluatzeko,

eta era berean, ikasleak bere burua ebaluatzea eta jarraitu-tako prozesuari buruz hausnartzea suspertzen da.

Ikaskuntzako programazioaUnitate didaktikoek zer hezkuntza-asmo izango dituzten pla-nifikatzea. Ikasgelan eguneroko lana planifikatzeko ezinbes-teko tresna.

Programazio didaktikoa-irakaslearen programazioaCurriculuma osatzen duten elementuen lanketaren eta eba-luazioaren urteko plangintza. Irakasleen lanerako oinarrizko dokumentuetako bat da.

Programazioa “gaitasunen arabera”Gaitasunak irakaslearen plangintzan aintzat hartzea: identi-fikatzea, nola landu eta ebaluatuko diren aurreikustea.

ProiektuakProiektuen araberako lanketak hezkuntza-estrategia oso bat da, diziplina arteko ikuspuntu bat erabiltzen duena eta ikas-kuntza kooperatibo bat sustatzen duena. Egitura hau izan ohi du: gaia hautatzea, plangintza, garapena, ebaluazioa.

Uztartutako atazak Jarduera konplexu baten gainean antolautako segida di-daktikoak dira. Hainbat arlorekin lotuta daude, eta ikasleen esperientziatik ahalik eta gertuen dagoen testuinguru erreal posible batean lantzen dira. Egitura hau izan ohi dute: azken produktua, testuingurua eta justifikazioa, jarduera-segida, sintesia.

Ikasgelako erregistroaIkasgelan ikasleekin egindako gaitasunen lanketa zerrendat-zen duen sarrera biko taula.

Irakasleak ikasleek gaitasunen eskuratzean egindako aurre-rapena kontrolatzeko tresna eraginkorra.

Banakako erregistroaGaitasunen mapa (gaitasunak eta alderdiak) ikasgelan garat-zen diren unitate didaktikoekin, atazekin eta proiketuekin lot-zen duen matrizea. Erregistro horren bidez, ikasleek lortu dituzten kalifikazioa (errubriketan) erregistra daitezke, eta gaitasunen ebaluazioaren kudeaketa errazten da.

Ebaluaziorako errubrikakEbaluazio-adierazleak zeregin-mailarekin lortzeko aukera ematen duen matrizea, balorazio kualitatiboa eta kuantitati-boa uztartuz.

GLOSARIOA

23

Glos

ario

a

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 23 19/02/14 17:06

24

giltza

116110_CG_NAT_SOC_1EP_EUS_TALENTIA_interior.indd 24 19/02/14 17:06