Landareen erreinua

26

Transcript of Landareen erreinua

Page 1: Landareen erreinua
Page 2: Landareen erreinua

LANDARE TALDEAK

• Bi talde daude:– Lorerik gabeko landareak

– Landare loredunak

Page 3: Landareen erreinua

LORERIK GABEKO LANDAREAK• Ez dute inoiz lorerik sortzen. Ez dute ez

hazirik ez fruiturik eta esporen bidez ugaltzen dira.

• Esporak zelula bereziak dira eta estalki gogorra dute.

Page 4: Landareen erreinua

• Lorerik gabeko bi landare-talde daude: Goroldioak: Oso landare txikiak dira.

- Zurtoin eta hosto txikiak dituzte. - Badute sustraitxo bat lurrean finkatzeko, ez

ura hartzeko; gorputz osoan zehar xurgatzen dute ura.

- Leku hezeetan bizi dira. - Gorputzetik zutabetxo fin bat ateratzen da; bere

muturrean kapsula lodiago eratzen da. Kapsula horretan esporak sortzen dira.

Kapsula

hostotxoak

zurtointxoa

sustraitxoa

Page 5: Landareen erreinua

Iratzeak: Goroldioak baino handiagoak dira.- Leku hezeetan bizi dira.- Lurpeko zurtoina dute: Errizoma.- Errizomatik ateratzen dira sustraiak eta hostoak- Hostoak handi samarrak dira: fronde.- Esporak hostoen azpialdean sortzen dira: soro.

Page 6: Landareen erreinua

LANDARE LOREDUNAK

• Ugaltzeko loreak eta haziak sortzen dituzte.

• Lorea ez dute urte osoan izaten; normalean, udan eta udaberrian.

• Bi talde daude: – Gimnospermoak: zuhaitzak eta

zuhaixkak.– Angiospermoak: talde ugariena da.

Page 7: Landareen erreinua

Gimnospermoak. Zuhaitzak eta zuhaixkak dira.- Hosto iraunkorrak, luzeak eta estuak dituzte.

- Loreak ez dira ikusgarriak.- Ez dute fruiturik sortzen.- Haziak pinaburuetan sortzen dira.- Pinuak, zedroak, izeiak …

Hazia

Page 8: Landareen erreinua

Angiospermoak. Haziak fruitu baten barruan sortzen dira.

- Loreak sortzen dituzte: ikusgarriak- Zuhaixkak (erromeroa), zuhaitzak

(gaztainondoa, pagoa), belarrak eta loreak daude.- Landare talde ugariena da.- Gure elikaduran erabiltzen ditugu.

Page 9: Landareen erreinua

LANDAREEN ELIKADURA

• Landareek ez dute elikagairik hartu behar; beren elikadura sortzen dute.

• Elikagaia sortzeko substantzia batzuk behar dituzte: ura, gatz mineralak, karbono dioxidoa eta eguzkiaren energia.

• Landareek elikagaia sortzeko egiten duten prozesua fotosintesia da.

• Prozesu hori hostoetan eta zurtoin berdeetan gertatzen da

Page 10: Landareen erreinua

NOLA GERTATZEN DA FOTOSINTESIA?• Landareek lurretik ura eta gatz mineralak

hartzen dituzte, sustraien bidez.• Sustraiek ile xurgatzaileak dituzte.• Uraren eta gatz mineralen nahasketak

izerdi landugabea sortzen du.• Izerdi hori sustraietan eta zurtoinean joaten

da: hodi zurkara izeneko tutu mehe - mehe batzuetatik hostoetaraino heldu arte.

• Karbono dioxidoa atmosferako gas bat da. Estoma izeneko irekigune txiki baten bidez sartzen da hostoetan.

Page 11: Landareen erreinua

URA

GATZ MINERALAK

ILE XURGATZAILEAK

HODI ZURKARA

ESTOMA

EGUZKIA-ARGIA

KARBONO DIOXIDOA

Page 12: Landareen erreinua

• Fotosintesia oso konplexua da. Landareek hartutako ura, gatz mineralak eta karbono-dioxidoa hostoetaraino heltzean, elikagaia bihurtzen dira, eguzki-argiaren energiaren bidez.

• Landareek eguzki-argia hartzen dute, kolore berdeko substantzia baten bidez: klorofila.

• Klorofila kloroplastoen barruan daude.• Fotosintesian, oxigenoa sortzen da.• Fotosintesiaren bidez, izerdi landua sortzen

dute.• Izerdi landua liber-hodien bidez garraiatzen

da landarearen atal guztietara.• Hodi-zurkarak eta liber-hodiak ez dira

nahasten.

Page 13: Landareen erreinua

IZERDI LANDUGABEA

IZERDI LANDUA

HODI-ZURKARA

LIBER-HODIAK

Page 14: Landareen erreinua

ARNASKETA• Landareek arnasa hartu behar dute. • Arnasketan, landareek oxigenoa hartzen

dute airetik eta karbono-dioxidoa botatzen dute.

KONTUZ!!!!!!!Fotosintesian: karbono-dioxidoa hartu;

oxigenoa bota.Arnasketan: oxigenoa hartu; karbono-

dioxidoa bota.

Page 15: Landareen erreinua

OXIGENOA

KARBONO DIOXIDOA

KARBONO DIOXIDOA

OXIGENOA

FOTOSINTESIA

ARNASKETA

Page 16: Landareen erreinua

LOREAK: UGALTZE - ORGANOAK• Loreak landareen ugaltze-organoak dira.

Loreek atal ar bat eta beste atal eme bat dute.

• Lorearen atal arra estaminea da. Estaminek antera batzuk dituzte. Antera horietan polena sortzen da.

• Lorearen atal emea pistiloa da. Pistiloak obulutegia du; eta obulutegian, obuluak sortzen dira.

• Korolak eta kalizak inguratzen dituzte babesteko.

UGALKETA SEXUALA

Page 17: Landareen erreinua

ATAL ARRA

ATAL EMEA

ESTAMINEAK

PISTILOA

OBULUTEGIA

ANTERAK

polena

Page 18: Landareen erreinua

• Ugalketak hiru pauso ditu:–Polinizazioa–Fruitua eta hazia eratzea.–Hazia ernetzea.

Page 19: Landareen erreinua

POLINIZAZIOA• Lehen pausoa da polinizazioa.• Polinizazioa polena anteretatik pistilora

igarotzeko prozesua da.• Bi forma daude: intsektuen bidez eta

haizearen bidez.

Page 20: Landareen erreinua

Intsektuen bidezko polinizazioa: lore handi eta ikusgarrietan gertatzen da.

• Lore hauek likido gozo bat sortzen dute: nektarra.

• Intsektuak lorez lore ibiltzen dira haien nektarraz elikatzeko.

• Hori egitean, polena itsatsi egiten zaie, eta beste lore batzuetara joaten direnean, polena askatzen dute lore haietan.

Page 21: Landareen erreinua

Haizearen bidezko polinizazioa: haizeak garraiatzen du polena lore batetik bestera.

• Lore hauek txikiak izaten dira eta ez oso ikusgarriak.

Page 22: Landareen erreinua

HAZIA ETA FRUITUA• Polinizazioaren ondoren, hazia eta

fruitua sortzea da hurrengo pausua.• Obuluak haziak bihurtzen dira.• Obulutegia fruitua bihurtzen da. • Fruituak haziak ditu barruan. Fruituak

haziak babesten ditu.

Page 23: Landareen erreinua

ERNEA ERNETZEA• Ugalketaren azken pausua.• Hazia lurrera erortzen denean eta

baldintzak egokiak direnean, hazi erne egiten da.

Page 24: Landareen erreinua

UGALKETA ASEXUALA

• Landare asko beren atal batzuen bidez ugaltzen dira: ugalketa asexuala da.

• Hainbat sistema erabiltzen dute ugaltzeko:– Estoloiak: lurzoruaren gainean

horizontalean hazten diren zurtoinak dira. Batzuetan sustraiak sortzen dituzte eta landare berri bat jaiotzen da. Adibidez, marrubiak.

Page 25: Landareen erreinua

– Errizomak: lurpeko zurtoin horizontalak dira. Errizomei ere zurtoinak ateratzen zaizkie gorantz eta beste landare sortzen da. Adibidez, lirioak.

– Tuberkuluak: errizoma mota bat da. Errizoma hau lodituta dago. Adibidez, patatak.

Page 26: Landareen erreinua