Lan Edo Txosten Baten Garapena Eta Aurkezpena

2

Click here to load reader

description

Lan edo txosten baten garapena eta aurkezpenak ebaluatzeko jarraibideak

Transcript of Lan Edo Txosten Baten Garapena Eta Aurkezpena

Page 1: Lan  Edo Txosten Baten Garapena Eta Aurkezpena

LAN edo TXOSTEN BATEN GARAPENA ETA AURKEZPENA

ZURE GELAKIDEEN AURREAN

BALORATUKO DIZUT:

1. AURKEZPENA BAINO LEHEN:

1.1. Zure inplikazioa lanaren garapenean, ea parte hartu duzun taldean.

1.2. Zure jarrera egokia izatea txostena egiten eman dituzuen egunetan:

1.2.1.Gelakideak molestatu dituzu?

1.2.2.Zure jarrera pasiboa izan da?

1.2.3.Erne egon zara irakasleak azalpenak eman dituenan?

1.2.4.Berandu etorri zara gelara?

1.3. Informazioa edota material osagarria ekarri duzu etxetik?

1.4. Garaiz amaitu duzu lana? (Penalizazioa: puntu 1 gutxiago egun bakoitzagatik).

2. AURKEZPENA BITARTEAN:

2.1. Eman dituzu azalpenak ozenki, argi eta garbi eta klase-kideei begira?

2.2. Erabili duzu hiztegi eta esamolde egokiak edo unitate didaktikoak behar duen terminologia propioa?

2.3. Testu idatzietan zaindu dituzu ortografia eta arau gramatikalak?

2.4. Landu dituzu irakasleak proposatutako atalak edota zuk gehitutako beste batzuk?

2.5. Lana planifikatu duzu?

2.5.1.Aurkezpena (zure buruarena eta gaiarena).

2.5.2.Azalpen laburra diapositiba, grafiko, mapa edo irudi bakoitzaz. (Egin duzunaren azalpen txiki bat, ez testuen irakurketa. Zuk zeuk egin duzula eta menperatzen duzula erakutsi behar duzu.)

2.5.3.Amaitzeko azken gogoeta pertsonala, ondorioa edo mezua.

2.5.4.Kontrolatu duzu denbora? (Minimoa 5’ eta max. 20’)

Page 2: Lan  Edo Txosten Baten Garapena Eta Aurkezpena

3. AURKEZPENA ETA GERO:

3.1. Lana kreatiboa eta originala izan da? Zeuk sortutakoa edo kopiaketa hutsa?

3.2. Gelakideen arreta eta interesa piztu duzu?)(Galderak, erantzunak, komentarioak)

3.3. Zure jarrera egokia izan da konferenziantea izan zaren bitartean?

3.4. Orain, entzule moduan, besteon azalpen unean, errespetuzko jarrera erakusten diezu gelakideei zein irakasleari?

4. Gogora ezazu lan/txosten honen emaitzak azterketa baten emaitzak bezainbeste balioa daukala nota media egitean.