KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho...

32
KONTATU GABEKO HISTORIA > 12 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko martxoaren 7a | VIII. urtea • 407. zbk. 0,50 euro

Transcript of KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho...

Page 1: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

KONTATU GABEKO HISTORIA > 12

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko martxoaren 7a | VIII. urtea • 407. zbk.0,50 euro

Page 2: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:03 Isidro Esnaola: Hitzen azpian,

norabideak

10 Oier Gorosabel: Takoi altuak,

klitori ablazioaren pare

11 Ramon Sola: Varoufakis

Nafarroan

20 Gaizka Amondarain:

Carpenterren sindromea

21 Garazi Goia: «House of Cards»

24 Saioa Iraola: Euria ari du

25 Unai Iturriaga

31 Ander Izagirre: Abiadura

Maitagarriko Trena

28

4 10

26

Milioika lagun alfabetatu diramunduan Leonela Relyskubatarraren metodoarekin04

Emakumea-boterea binomioa 08

Melike Yasar, emakume kurduenahotsa 09

Historia ofizialaren bidezidorretanahaztutako emakumeak 12

E.lkarrizketa: Mertxe Larrañagaeta Yolanda Jubeto 12

Emakume baserritarraren nekeaketa erronkak 26

In fraganti: Pili Garcia,suhiltzailea 28

Page 3: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Europako Banku Zentraleko (EBZ) aste honeta-ko ohiko bilera ez da Frankfurten izango, Ni-kosian baizik. Beharbada, EBZko buruak Gre-ziari hurbileko toki batetik bestelako begiradabat bota nahi diotelako joan dira Txiprera. Le-rro hauek idazterakoan ez dago jakiterik zeri

buruz hitz egingo duen bankuaren zuzendaritza organo-ak. Hala ere, ez da zaila asmatzea mahai gainean izangodituen bi gai nagusiak: bat Quantitative Easing-en xehe-tasunak finkatzea izango da, hau da, zirkulazioan dagoendiru kopurua handitzeko erabakia nola gauzatuko den;eta, bestea, Grezian ezarri beharreko programa.

Europako ekonomiaren zantzuak gero eta kezkagarria-goak dira. Enplegua ez da apenas sortzen, kontsumoa etaprodukzioa ez dira mugitzen. Gainera, prezioak behe-ranzko joera erakusten ari dira. Egoera horri ekonomia-lariek deflazioa deitzen diote. Erabakiak etorkizun mer-keago baten zain atzeratzendirela da deflazioaren ezau-garri nagusia. Egoera horrekondorio argia du: zorrek ezdute balioa galtzen, kontra-koa baizik –prezioen jaitsiera-ren ondorioz gero eta baliohandiagoa dute–. Testuingu-ru horretan, EBZk zirkulazio-an dagoen diru kopurua han-ditzea erabaki du kontsumoa,produkzioa eta enplegua sus-tatzeko. Diru gehiago mugi-menduan edukiz gero, eragileekonomikoak ekoiztera etakontsumitzera animatuko di-rela suposatzen du EBZk. Diru kopurua handitzeko zor su-biranoa erosiko du EBZk, hau da, estatuek jaulkitako zorpublikoa dirutan trukatuko du. Gainera, modu bitxianegingo du: estatu bakoitzaren zor subiranoa estatu horrekbanku zentralean duen pisuaren proportzioan erosiko da.Ez hori bakarrik, estatu bakoitzeko banku zentralak egingoditu erosketak. Hala ere, xelebreena balizko galerek izangoduten tratamendua da: galerak egotekotan, %80 bere gainhartuko ditu banku zentral bakoitzak, eta, gainontzeko%20a, EBZren esku geratuko dira. Gogoratu behar dugu ga-rai batean eurobonuak edo zor publiko komuna jaulkitzeaeskatzen zutela zenbait ahotsek eta eskaera horri beti eze-tza ematen zitzaiola. Orain, zor subiranoaren erosketa ho-riekin, antzeko zerbait egin nahi dute. Ez diote horrela dei-tzen, baina eskema eurobonuen bera da. Garai bateanfamatuak ziren arrisku primek azken boladan izandako bi-

lakaerak egiaztatzen du eurobonuak direla. Harrigarria ba-da ere, Europako estatu gehienen arrisku primak Amerike-tako Estatu Batuetakoa baino txikiagoak dira.

Mugimendu honekin adierazitako helburuak lortukoal dira? Zaila dirudi. Ekonomia motel dabil, ez diru falta-gatik, gerruntze oso estua jarri diotelako baizik. Hartze-kodunak babesteko aplikatzen ari diren politikek ekono-mia itotzen dute, eta, gainera, politika horiek zorrarenzama gero eta astunagoa bihurtzen dute. Alde horretatikikusten den aldaketa bakarra Greziatik dator. Gobernuberriak hasieratik garbi utzi du lehentasuna herritarrakdirela, ez hartzekodunak. Herritarren ongizatea hobetze-ra bideratu ditu lehen erabakiak. Ez dira horretan gelditueta fiskalitatearen inguruko proposamen batzuk ere egindituzte, batik bat iruzurraren aurka borrokatzeko.

Testuinguru horretan, Greziako Gobernuak Europakoerakundeekin lortutako akordioak oso balorazio ezberdi-

nak jaso ditu. Gehienak, akordioari balioa kentzen saiatudira. Balorazio hori indartzeko denetarik esan dute: puntuguztietan amore eman dutela, Greziako Gobernuak ezduela Syrizak aurkeztutako hauteskunde programa bete,eta abar luze bat. Edozein kasutan, argudio harrigarrienahonakoa izan da: hauteskundeetan beteezinak diren gau-zak agintzerik ez dagoela. Entzun ditugun promes entzun-da! Eta entzungo ditugunak! Beharbada, lorpen handirikez zuen lortuko Greziako Gobernuak, baina, eurobonuekinbezala, gauza garrantzitsu bat behintzat ahalbidetu du:beste norabide bat ezartzea. Hartzekodunen aldeko politi-ken inguruan zegoen diskurtso bakarra, ezbairik gabekoderrigortasuna, pitzatu egin du. Austeritate politiken in-guruan zegoen kontsentsua, edo, hobeto esanda, obedien-tzia itsua, apurtu egin du. Eta hori lorpen handia da. Den-borarekin, gainera, zirrikitu hori handitzen joango da. •

{ datorrena }

Hitzen azpian, norabideak

Austeritate politiken inguruan zegoenkontsentsua, edo, hobeto esanda,obedientzia itsua, apurtu egin du Greziak.Eta hori lorpen handia da. Denborarekin,gainera, zirrikitu hori handitzen joango da

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

atzerria

Irakurtzen eta idazten ezdakiena da analfabeto.Urtero, irailaren 8an os-patzen da Alfabetatzea-ren Munduko Eguna. He-dabide handienek ez

diote gaiari jaramon handirikegiten, nahiz eta arazoa oso la-rria den XXI. mendeko bigarrenhamarkada honetan ere: 781 mi-lioi lagun dira analfabeto, mun-duko biztanleen %16. Horietako%64 emakumeak dira. Eta emakumea zen, aldi bere-

an, analfabetismoaren aurkakotresnarik eraginkorrena sortuzuen pertsona: Leonela InesRelys Diaz, “Yo sí puedo” edo“Nik ahal dut” metodoaren sor-tzailea. Minbiziak jota hil zenurtarrilaren 17an.Leonela Relys Kubako Iraul-

tzaren protagonista eta alabaizan zen, aldi berean. Eta beraksortutako metodoak, bere ibilbi-de luzean ikasitakoa biltzen etaordenatzen du. Analfabetismoari aurre egitea

betidanik izan da Kubako agin-tarien eta herritarren lehenta-sun. Cubainformacion.tv web-guneak nabarmendu du “Yo sípuedo” metodoari esker bedera-tzi milioi lagunek lortu dutelairakurtzen eta idazten ikastea,«munduko leku ezberdinetan.Gizon eta emakume horiek le-tren bitartez lortu dute herritarmoduan dituzten eskubideakulertzea, eta, garrantzi bera due-na, ipuin edo olerki bat irakurriahal izatea eta sinadura idaztea,hau da, arkatz batetik bere izenanola ateratzen den ikusi ahalizatea».

KUBAKO AGINTARIEN APUSTUA

Kubak betidanik aurre egin izandio analfabetismoari, ezjakinta-sunak iraultzari kalte egitendiolakoan. Latinoamerika osoansekulako garrantzia eman izanzaio herritarrak alfabetatzearieta lan ikaragarri horren frui-tuak handik urte batzuetara iri-

tsi zaizkie: gaur egun kontinen-teko herrialde askotan ezkerre-ko indarrak daude agintean, he-rritarren eskubideen aldekolana egin nahian, garaipenahautestontzietan lortu ondoren. Tamalez, arabiar herrialde

gehienetan analfabetismoa ika-ragarria da oraindik (Gaza litza-teke salbuespen aipagarria), etahorrexegatik pentsa daitekeorain lau urte mundu hori as-tindu zuen iraultza boladarenemaitza oso bestelakoa izangolitzatekeela Marokon, Egiptoneta beste herrialde arabiarretanhorrenbeste analfabeto izan ezbalitz. Ez irakurtzen ez idaztenez dakitenak baitira agintari us-telentzat herritarrik erosoenak,

beraien asmoei eta interesei kal-te gutxien egiten dietenak.Leonela Relys 1947ko apirila-

ren 20an jaio zen, Camagueyn.Hala ere, Habana Kubako hiri-buruan egin zituen urte asko.Bertan izan zen irakasle lehenaldiz. Kubako Alderdi Komunis-tako kide, iraultzaren lorpenakdefenditzen zituen bazter guz-tietan. Irakasle lanean ere, bereezagutza akademikoaz gain, be-re printzipioen berri ematenzien ikasleei; iraultza nola uler-tzen zuen azaltzen zien.Irakasle bihurtu aurretik

Relys herritarrak alfabetatzenhasia zen jada. 1961ean, 14 urtebesterik ez zituela, Conrado Be-nitez brigadako alfabetatzaile

izan zen Fidel Castrok deitutakoAlfabetizazio Kanpaina Nazio-nalean. Ondoren Haitiko espe-rientzia internazionalista iritsi-ko zen, eta bertan garatu zituenLeonela Relysek gerora “Yo sípuedo” metodoa izango zenarenlehen urratsak. Venezuela, Bolivia, Kolonbia,

Nikaragua, Panama, DominikarErrepublika, Afrikako Ginea Bis-sau eta Europako Sevilla hiriaere bisitatu zituen, bertako anal-fabetoei irakurtzen eta idaztenirakasteko.

KOREAKO ERREGEAREN SARIA

Irakasleak gaitzeko garaian na-barmendu izan zen beti LeonelaRelys; berak zekiena modurikeraginkorrenean helarazi nahizuen. Hezkuntza eta alfabetiza-zioari buruzko hogeiren bat li-buru idatzi zituen helburu ho-rrekin. Bere ibilbide luzeanmakina bat sari eman zizkiotenRelysi Kuban bertan zein nazio-artean. 2006an Unescok SejongErregearen Saria eman zion, XV.mendeko Korean alfabetizazioa-ren alde sekulako lana eginzuen agintariaren izena dara-man saria.«Bizitzako momenturik one-

nak bizitzen ari naiz», esan zionLeonela Relysek berak “La Jorna-da” egunkariko Rosa Miriam Eli-zalderi, iaz. Ordurako bazekienminbizia aurrera zihoala, bainairakasle beteranoak ez zion ezeresan elkarrizketatzaileari etairribarrez erantzun zituen gal-dera guztiak. Haitin bertako hiz-kuntzan, kreoleran, ikasi zuenlehen hitza gogoan zuen irakas-leak: grangou, “gosea” euskaraz. «Analfabetoak ez du ondo

ulertzen irakurtzen zergatik ika-si behar duen. Bere lehentasunaetxekoak elikatzea izaten da.Haitiar batzuek galdetzen zigu-ten ea zenbat ordaintzen genuenhan egoteagatik, eta, beste ba-tzuek, berriz, arkatz bat ematengenienean, goiko aldea jartzen

781Unescoren arabera781 milioi lagun diraanalfabeto gaur egun,munduko biztanleen%11 inguru. Horietako %64 emakumeakdira. 15 eta 24 urtebitarteko 126 milioianalfabeto daude.

Leonela Ines Relys Diaz, «Yo sípuedo» edo «Nik ahal dut»

metodoaren sortzailea.Minbiziak jota hil zen

urtarrilaren 17an. GAUR8

{ txostena } Jose Angel Oria

ANALFABETISMOAUhartetik kanpoko milioika lagun alfabetatu diraLeonela Relys kubatarrak sortutako metodoarekin

Page 5: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015| martxoa | 7

GAUR8• 4 / 5

zuten paperaren kontra. XXI.mendean». Karibeko herrialdeanulertu zuen analfabetismoa po-breziarekin, gosearekin eta osa-sungarritasun ezarekin dagoelalotuta. «Analfabetismoa existi-tzen da ezberdintasunak eta in-justiziak existitzen direlako.Existitzen da, hezkuntza guz-tiontzat ez delako».

GAUZA EZAGUNETATIK ABIATU

Lehen esperientzia hartan100.000 lagunek ikasi zutenHaitin irakurtzen eta idazten. Le-onela Relysen metodoa erabil-tzen zuten, irratiaren bitartez.Berak orrialde gutxiko liburuxkaprestatu zuen, zenbakiak letrakulertarazteko nola erabili azal-

tzeko. «Pobreek derrigorrez ikas-ten dute zenbatzen. Ezaguna zu-ten gauza batetik ezezagunerajoan behar zuten, pixkanaka,gauza errazetik gauza zailetara».

Relysen metodoak hiru faseezberdin aurreikusten ditu: tre-bakuntza, irakurtzen eta idaztenikastea, eta ikasitakoa sendo-tzea. Garrantzia ematen dioikasleak ezaguna duen mundu-tik abiatzeari, irakurtzen ikasteaerrazago izan dadin. Aldi bere-an, hedabideak erabiltzen ditu,irratia eta telebista batez ere, ba-liabide gutxiago erabilita ikaslegehiagorengana iristea ahalbi-detzen dutelako.

Piedad Torres HezkuntzaZientzietako doktoreak Prensa

Latina Kubako agentziari espli-katu dio Relysek sortutako me-todoa zergatik den hain arra-kastatsua. Nabarmendu duirakurtzen eta idazten irakaste-az gain, ikasleei «kultura oro-korreko» oinarriak eskaintzenzaizkiela, beren seme-alabenhezkuntzan ere gehiago lagundezaten, ingurumena zaintzenikas dezaten eta herrialdekohistoria eta nortasuna hobetoezagut ditzaten.

Zenbaki ezagunak hizki ezeza-gunekin lotzen ikasi behar duteparte hartzaileek: «Eguneroerosten edo saltzen dute zerbaitberen eguneroko bizitzan; anal-fabeto direnek ere ezagutzen di-tuzte zenbakiak eta jakiten dute

horiek nola erabili. Ezagutza ho-rretatik abiatuta zenbakiak le-trekin lotzen dira, ikasteko pro-zesua errazteko». Guztira 65bideok osatzen dute metodoa,baldintzara orotara egokitzekoahalmena duen “Yo sí puedo”prozedura arrakastatsua.

HESI INFORMATIBOA

Kubako agintariek beti izan duteoso garbi analfabetismoarenaurkako borroka beren lehenta-sunen artean dagoela. Horri es-ker, «Kuba 1961etik eta Bolivia,Nikaragua, Ekuador eta Vene-zuela, duela gutxiagotik, analfa-betismorik gabeko herriak dira,Unescoren arabera, %4tik behe-rakoa baita herrialde horietan

2006Unescok SejongErregearen Saria emanzion Relysi 2006an, XV. mendeko Koreanalfabetizazioaren aldesekulako lana eginzuen agintariarenizena daraman saria

Kubari esker, herrialde ezberdinetako bederatzi milioi pertsona alfabetatu dira

Amerikako herrialdeak:

Venezuela, Paraguay, Argentina, Ekuador, Bolivia,Brasil, Peru, Panama, Guatemala, Uruguai, Honduras,Nikaragua, Dominikar Errepublika, El Salvador, Kolonbia,Mexiko, Haiti, Grenada, Dominika.

Amerikatik kanpokoak:

Ekialdeko Timor, Zeelanda Berria, Australia, Estatu espainola, Mozambike, Nigeria, Ginea Bissau,Ekuatore Ginea, Angola, Namibia eta Tanzania.

Gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, kitxuaz, aimaraz, kreoleraz, frantsesez, tetumez (Timorreko hizkuntza), braille sisteman eta swahiliz

«Yo sí puedo» metodoaren bertsioakegin dira honako hizkuntzotan:

Page 6: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

analfabeto kopurua», Jose Man-zaneda Cubainformacion webgu-neko koordinatzaileak nabar-mendu duenez. «Herri txikibatek, baliabide gutxi eta blokea-tutako ekonomia izanik, bere al-fabetatze metodoa eta milakaaholkulari pedagogiko eramanditu munduko 28 estatu ezberdi-netara. Galdera agerikoa da:munduko prentsak zergatik ez dudatu garrantzitsu eta harrigarrihori aipatzen? Zergatik ez du esa-ten, harrigarria bada ere, KubakLehen Mundua deiturikoan erealfabetatzean laguntzen duela,Australian eta Zeelanda Berrianzehatzago? Erantzuna ere begibistakoa da: Kubak eskaintzenduen elkartasun eta gizatasunez-ko eredua burdinazko hesi infor-matibo batek estaltzen duelako».Herrialde industrializatu ba-

tzuetan ere erabili izan da “Yo sípuedo” metodoa, nahiz eta he-rrialde horietan analfabetismorikez dagoela iruditzen zaigun asko-tan. Baina Estatu espainoleko Se-villa hirian 20.000 analfabetozeuden 2008an (700.000 biztan-leko hirian), eta instituzioek ezzuten ezagutzen beste 40.000 la-gunek zein formazio maila zuten.

«METODO IRAULTZAILEA» Garai hartan Manuel Silva IUkozinegotziak Kubako metodoa An-daluziara eramatea proposatuzuen, beste herrialde askotanemandako fruitu berak emangozituelakoan. «Oso metodo iraul-tzailea denez, Sevilla bezalako hiribateko instituzioetara eramateaklan asko eman zigun», esplikatuzuen garai hartan.Silvak uste du Sevillan arrakas-

ta osoz egindakoa Europako he-goaldeko herrialde guztietan ereaplika daitekeela, Italia, Grezia etaPortugal bezalako herrialdeetakohegoaldeko eskualdeetan ereanalfabetismo maila oso kezkaga-rria baita.Edonola ere, industrializatuta-

ko herrialde horietan askoz eregehiago kostatzen da “Yo sí pue-do” metodoa aurrera ateratzea,herritarrek eta Gobernuak bategiten duten lekuetan baino. Boli-via eta Venezuela dira Kubakoprograma ondoen erabili dutenherrialdeak: 1.482.000 pertsonaalfabetatu dira Venezuelan eta

824.000 Bolivian. «Han, progra-ma gaztelaniaz zein jatorrizkohizkuntza indigenetan aplikatuzen, baita braille sisteman ere,material grafiko eta bideoen bi-tartez. Kubako telebistan ekoitzidira material horiek eta herrialdebakoitzera egokitu dituzte profe-sionalek», nabarmendu du Man-zanedak.

FIDEL CASTROREKIN HIZKETAN

Horrenbesteko arrakasta, nolaz?Leonela Relysi berari galdetuz ge-ro, analfabetismoaren aurkakometodoa dozenaka herrialdetarahedatu izanaren erantzukizunaFidel Castro komandanteari egoz-ten zion. Haitin lanean ari zela,pedagogoak istripu bat izan zuen.Kubara itzuli behar izan zuen etaoin batean zenbait ebakuntzaegin zizkioten. Halako batean, te-lefono deia. Fidel bera!Presidenteak Biran herrian pa-

sa zuen haurtzaroa ekarri ziongogora Relysi. Nekazari analfabe-toek dirua nola zenbatzen zutenesplikatu zion: billete bakoitzarizegokion zenbakia billeteak zera-man irudiarekin lotzen zuten, ia-ia Camagueyko emakumeak sor-tutako “Yo sí puedo” metodoanbezala. Agintariarekin izandako lehen

elkarrizketa hura oso aberasga-rria izan zen eta bestelako neurribat eman zion irakaslearen eki-menari: mundu osoko analfabe-toak alfabetatzeko erabili nahizuen metodoa, Latinoamerikakoherrialdeetatik hasita. HugoChavezen Gobernuak berehalaeman zion baiezkoa, eta, horre-gatik, azken urteotan Venezuelaizan da Leonela Relysen metodo-ari etekin gehien atera dion he-rrialdea. Horregatik… eta analfa-beto asko zituelako.

AGINTARIEN BORONDATEA

Komandanteak irakasleari esa-ten zion analfabetismoa erabatezabatzeko agintarien boronda-te politikoa behar dela. FidelCastrok kontatu zion herrialdebatzuetan analfabeto izatea es-kubideen alorrean hankamotzgeratzea bezalakoa dela, adintxikiko baten pare geratzea:«Irakurtzen ez badakizu, ez da-kizu botoa ematen eta ezin du-zu ezer exijitu».Kartillak eta ikus-entzunezko baliabideak erabiltzen dituzte «Yo sí puedo» metodoan. GAUR8

atzerria

Page 7: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

Relysek beste modu bateankontatzen zuen analfabetismoa-ren drama. Herritarren autoesti-mua indartzen zuen irakurtzenikasteak, analfabeto izatea, bestegauza askoren artean, lotsa eragi-ten duen zerbait baita: semeakidatzi dion eskutitza irakur die-zaion ondoko etxera joan beharduen andrearen lotsa; hiri han-dietan ulertzen ez dituzten letre-ro eta inprimakien nahastutaibiltzen diren herritarren sufri-mendua; irakurtzen ikasi nahiduen baina horretarako baliabi-derik aurkitzen ez duen nekaza-riaren pena…

700 MILIOI ANALFABETO

Munduan 700 milioitik gora la-gunek bizi dituzte tankerako ego-erak, eta arazo horri aurre egitekomoduko metodoa nahi zuen Fi-del Castrok. Kasu batzuetan goi-zaldera arte luzatu ziren bilerahaietan agintariak eta irakasleakoso garbi ikusi zuten analfabetis-moaren aurkako nazioarteko bo-rrokak porrot egin duela, gutxie-neko helburuak betetzera iritsi ezdelako.Era horretan aldatu zitzaion bi-

zitza Leonela Relysi. Kreolerazkokartilla txiki bat prestatu zuenirakasleak, eta, bat-batean, alorezberdinetako profesionalek osa-tutako talde baten zuzendari gisa ikusi zuen bere burua: hezkuntza teknikariak, Kubako telebistakoaktoreak, gidoilariak… Berehalahasi zituzten grabazioak, betiereikasleek ondo pasatzeko helbu-rua oso kontuan zutela: «Ezin ge-nuen zama handiagoa ipini po-breen bizkarraren gainean,bestela ere nahikoa badute-eta!».Hizkuntza ezberdinetan egin

zituzten grabazioak eta kartillaekologikoak ere prestatu zituz-ten: zuhaitzak eta abereak ageriziren irudietan. Ordenagailuaketa telefono mugikorrak herrita-rrak alfabetatzeko nola erabili ereaztertu zuten diziplina anitzekotalde hartan. «Konturatu nintzenherrialde batzuetan pobreak go-seak amorratzen bizi baziren ere,mugikorrarekin ibiltzen zirela»,esplikatzen zuen irakasleak.Ordenagailuek eta mugikorrek

ere zenbakiak eta hizkiak erabil-tzen dituzte. «Mugikorreko ‘2’ te-kla, esaterako, ‘ABC’ hizkiekin

doa; ‘Yo sí puedo’ metodoak era-biltzen duenaren pareko sistemada azken batean, baina, noski,eragin masifikatua izan dezakee-na, jende askorengana iristenbaitira mugikorrak egun. Ez die-gu herritarrek erabiltzen dituz-ten tresnei uko egin behar, balia-tu egin behar ditugu. Betizabaldu izan nahi dugun mezuaberbera izan da: ‘irakurtzen ikas-tea ona, erabilgarria eta diberti-garria da’».Horrenbestez, Kubako profesio-

nalek diseinatu zuten alfabetatze-

ko metodoa, Kubako irakasle ba-ten gidaritzapean eta garaiko he-rrialdeko presidentearen beraren bultzada pertsonalarekin. Halaere, Leonela Relysek ez du esaten“Yo sí puedo” metodoa Kubakopedagogiak sortutakoa denik, La-tinoamerikakoak baizik.

«MIRARI OPERAZIOA»Kontinente guztietara zabaldukozen azkenean alfabetatzeko me-todoa. Emaitza ikusgarria izatenzen leku askotan: hilabete parebat nahikoa izaten ziren analfabe-

toek irakurtzen eta idazten ikaszezaten. Gainera, herritarrak alfa-betatzeko ahaleginak inork espe-ro ez zuen beste onura bat ere eragingo zuen ustekabean: «Lati-noamerikako leku ezberdinetanmetodoa aplikatzen ari ginela,konturatu ginen batzuek ez zute-la ez irakurtzen ez idazten ikuste-ko arazoak zituztelako». Horri es-ker eman zioten “OperaciónMilagro” ekimenari hasiera, ikus-men arazoak konpondu eta herri-tar guztiek irakurtzen eta idaztenikasteko aukera izan zezaten.“Mirari misioa” edo “Mirari

operazioa” Kubako eta Venezuela-ko gobernuek jarri zuten abian2004ko uztailean, ikusmen ara-zoak zituzten herritar pobreeiebakuntzak doan egin eta arazoakonpontzeko asmoarekin. Milakalatinoamerikarrek ekimen horriesker konpondu dituzte ikusmenarazoak. Oftalmologia zentroaksortu dituzte Venezuelan zein Bo-livian, Kubako profesional eta ba-liabideekin. Pazienteak Kubaraeramaten dituztenean, bertakomediku, osasun langile eta ikasle-ek zaintzen dituzte, horretarakodenbora oporretatik hartuta.Aste honetan bertan Bruno Ro-

driguez Kubako Atzerri ministro-ak NBEko Giza Eskubideen Kon-tseiluan esplikatu du “Mirarioperazioak” lortu duela 34 he-rrialdetako 3,4 milioi pertsonariebakuntzak doan egitea.Munduak asko zor dio Leonela

Relysi, milioika lagunei sekulakomesedea egin dielako, baina ho-rrek ez zizkion betiko ohiturak al-datu. Kubako beste edozein ema-kumek bezala, etxetik kanpoegiten zuen lanaz gain, etxea go-bernatzea ere berari tokatzen zi-tzaion. Bi seme-alaba zituen, etahiru biloba. Senarrarekin batera,Habanako Diez de Octubre auzo-an eraikitako etxe txiki berdeanitzali zen Relys doktorea.Baina berak sortutako metodo-

ak bizirik jarraitzen du eta beha-rrak ere hor jarraitzen du. Afga-nistanen, Beninen, BurkinaFason, Afrika Erdiko Errepubli-kan, Txaden, Boli Kostan, Etio-pian, Ginean, Liberian, Malin,Mauritanian, Sierra Leonan etaNigerren, esaterako, gaur egunoraindik gehiago dira analfabeto-ak alfabetatuak baino.

2015| martxoa | 7

GAUR8• 6 / 7

1,48Bolivia eta Venezueladira Kubakoprograma ondoenerabili dutenherrialdeak:1.482.000 pertsonaalfabetatu diraVenezuelan eta824.000 Bolivian

Page 8: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

atzerria

Melkie Yasar-r ren a i taAlemania-ra joan zenlan egitera.Han den-

boraldi bat egon eta gero, Kur-distanera itzuli zen bizitzera.Baina, kurduek jasaten zutenerrepresio egoerak behartuta,babes politikoa eskatu beharizan zuen azkenean Alemanian.Yassarrek 6 urte zituen orduan.

Hortaz, haurtzaroa eta gaztaroaAlemanian igaro zituen. Politika,hori bai, oso presente egon da be-ti familian. Gurasoekin kurduenaldeko manifestazioetara eta bes-telako mobilizazioetara joatenzen. Eskolan, Alemaniaz kanpoko beste herrialdeetako mapak ikusieta ikastean, ez zen bere aberriaagertzen. Kurdistan ez zen testuliburuetan existitzen. Horrek ezi-negona sorrarazten zion, ez bai-tzuen bere burua identifikatutasentitzen ikusi eta ikasten zuena-rekin. Eta ezinegon horrek mili-tantzia politikora bultzatu zuen. Abdullah Ocalan 1999an atxilo-

tu zuten unea inflexio puntua izan zen Yasarrentzat, nahiz eta,esan bezala, politika beti oso ger-tutik bizi izan aurretik ere. «Gure-tzat Ocalan kurduen askapen bo-rrokan izandako pertsonarikgarrantzitsuena da. Atxilotu zute-nean, ohartu ginen ezin geniolaordura arte jarraitutako bidearieutsi; eskolaz haragoko zerbaitegin behar genuela pentsatu ge-nuen gazte askok, tartean nikneuk. Ordura arte, mobilizazioakgure kulturaren defentsa hutserabideratuta zeuden. Hori nahikoez zela ikusi genuen Ocalan beza-lako lider bat atxilotzen zutelaikusita». Eskola utzi eta politikanmurgildu zen. Emakume kurduen egoerari

eta parte hartzeari buruz galdetu-ta, Ocalan «emakumeen ahaldun-tzean ezinbestekoa» izan delaadierazi du. «Emakumeen partai-detza eta berdintasunaren aldeegin zuen. Kontuan hartu beharda gurea oso gizarte kontserbado-rea dela. Baina Ocalanek eginzuen deialdiaren ondotik, emaku-meek PKKren baitan zuten eskuhartzea asko indartu zen», nabar-mendudio GAUR8ri Yassarrek.

Ernai eta Bilgune Feministareneskutik izan da Euskal HerrianYassar, emakume kurduen egoe-raren berri eman eta feminismo-aren erronkei buruz elkarrekinhausnartzeko. «Emakumeen lanmilitantea eta parte hartzea Oca-lanen eskutik joan ziren gorpuz-ten gizartean. Emakumeok gureburuari galdetzen hasi ginen zer-nolako papera jokatu behar ge-nuen kurduen defentsan. Presen-tzia gehiago aldarrikatzen hasiginen. Prozesu hori Ocalanenmezuari esker eman zen». «Kurduak izan ginen emaku-

meen eskubideen eztabaida Tur-kiako Legebiltzarrean planteatugenuen lehenak. Egunerokotasu-na nahiko tristea da gure herrian;bortxaketak eta eskubideen urra-ketak ohikoak dira. Baina, kur-duei esker, gai horiek egunerokoagendaren parte bihurtu dira era-kundeetan, Legebiltzarrean, Go-bernuan, baita udaletan ere. Pira-mide osora heldu da eztabaida»,adierazi du. Hori bai, emakumekurduen egoeraz gain, beste hain-bat auzi ere jorratu ditugu Yasa-rrekin, tartean Estatu Islamikoazeta Kobaneko egoeraz aritu gara.

Alemanian eta Europan urteugari daramatzazu. Zer-nolakojarrera topatu duzu?“Erakunde terroristen zerrendan”sartu zuten PKK 1993an. Gogoandut oraindik garai horretako al-dizkari alemaniar batean ikusita-ko karikatura bat. Ume bat ikuszitekeen, hankaz gora zegoen gela

batean. Den-dena txikituta zego-en. Umeak «kurduak izan dira»oihukatzen zuen. Hala ikusten zi-tuen Europak kurduak garai ho-rretan. Karikatura horrek islatzenzuen irudi okerra ezabatzen aha-legindu ginen eta Europako he-rrialdeak ulertuz joan ziren gurenazio propioa besterik ez genuelaaldarrikatzen. Kobaneko egoerakEuropar Batasuneko herrialdeakKoban bertako eta beste eskualde batzuetako erakunde ofizialakonartzera behartu ditu. Posiziobat hartzera behartu ditu. Heinhandi batean, Kobaneko egoerakgure erakundeek laguntza jaso-tzea ahalbidetu du. Esan behardut, hori bai, beste nazioek kur-duei “ofizialtasuna” aitortzea ga-rrantzia galtzen joan den auziadela; bigarren plano batera pasada. Aldaketak beste bide batetiketorri behar du. Gatazka zonal-deetan etnia ezberdinak batzealortu dugu, horiei babesa emandiegu, gure arteko elkarlana sen-dotuz. Hori da gakoa.

Nola baloratzen duzu Amerike-tako Estatu Batuek kurduei Es-tatu Islamikoaren kontra ari-tzeko armak ematea?AEBekin elkarlana 2003an hasizen. Saddam Husseinen kontraelkarrekin borrokatu genuen,Hego Kurdistango autonomia-ren truke. Rojavan, hirugarrenbide bat hartu dugu: ez Al-Assa-den erregimenarekin, ezta alia-tuekin ere. Konfederazio propiobat lortzen saiatuko gara bertan.Estatu Islamikoa erabat artifi-ziala da; 2003an asmatutakoproiektua da. Hor dauden askoSaddam Husseinen soldadu izanziren. Inperialismoak asmaturi-ko estrategia da zonaldea berekontrolpean izateko. Turkia,Saudi Arabia, Qatar eta Jorda-niaren laguntza ekonomiko etalogistikoa izan du Estatu Islami-koak. Irakeko mendikate bateanborroka garrantzitsu bat galdueta Kobanerako bidea hartuzuen Estatu Islamikoak, erresis-tentziarik topatuko ez zuelako-an. Eta Turkiak sartzen utzi zion.Inork ez zuen espero kurduekhain gogor erantzungo genue-nik. Gure xedea konfederalismodemokratikoa Kurdistango he-rrialde guztietan eraikitzea da.

«Emakumekurduen parte

hartze politikoaOcalani eskersendotu zen

gizartean»

MELIKEYASAR

Melike Yasar emakume kurduen

nazioarteko bozeramailea Euskal Herrian

izan da Ernai eta Bilgune Feministaren

eskutik, bizi duten egoeraren berri emateko.

Ainara Lertxundi

EMAKUME KURDUEN AHOTSA

Argazkia: Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Page 9: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 8 / 9

Latinoamerikak eta Europar Batasunak Santiagon 2013an

egindako gailurrekoa da goiko argazkia. Bertan agertzen

diren hiru emakumeak euren herrietako agintari gorenak

dira egun (argazkia atera zenean Michelle Bachellet Txile-

ko presidentea oposizioan zen artean). Ideologia ezberdi-

na dute hiru emakumeok, batzuentzat gustukoa, besteen-

tzat gorrotagarria. Dilma Roussef gerrillari ohi brasildarrak ez du zerikusirik Alemaniako Errepublika

Demokratiko «sozialistan» jaio eta hazitako Angela Merkel kristau demokratarekin. Baina emakumeekezin dutela botererik izan uste dutenentzako antzekoak dira. Eta ez dira gutxi –agian ez gara, kazetari

(h)ar(ro) ugari ere baitira tartean–. Komunikabideetan, arlo grafikoan batez ere, eskaintzen zaien trata-

menduan sumatzen da. Cristina Fernandez Argentinako presidentearena da kasu aipagarrienetarikoa.

Tuntun hutsa balitz moduan erretratatzen dute gehienetan. Emakumearen kasuan, kritika politikoa

burla estetikoarekin uztartzen da. Matxismoaren beste aurpegi bat. Dabid Lazkanoiturburu

EMAKUMEA-BOTEREA, BINOMIOONARTEZINA HAINBATENTZAT

MARTIN BERNETTI| AFP

C IKUSMIRA

Page 10: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Nazioartean emakumee-kin egiten diren zen-bait bidegabekeriare-kin irainduta sentitzengara, arrazoiarekin: de-la goitik behera abituz

estaltzea, dela sexu organoenerauzketa... Urte batzuetatik hona ge-ro eta sentikorragoak gara Euskal He-rrian gai hauekin, batez ere geuk eginnahi ez ditugun lanak betetzera eto-rritako atzerritarrekin. Izan ere, mun-duan zehar emakumea gizonen men-pe mantentzeko ohitura ugari aurkidaitezke, batzuk sinbolikoagoak (gizo-nari aurpegira ezin begiratzea...), eta,beste batzuk, benetako mutilazio fisi-koak eragiten dituztenak (Thailandia-ko padaung emakume-jirafak...). Hiru-garren Mundu atzeratuaren ohiturakomen dira, Europako gizarte aurreratuhonetan lekurik ez omen dutenak.Omen.

Zer iritzi izango zenukete Europakoemakumeek lepotik katez lotuta joate-ari gustua hartuko baliote? Maila altu-ko emakumeez ari naiz: profesionalak,kulturzaleak, feministak... Beren bo-rondatez egingo lukete, noski. Haiekaukeratuko lukete txakurrak bezala lo-tuta ibiltzeko uhala nori eman, eta, ez-tarria estutzean sortutako asfixiaz go-zatzen ere ikasiko lukete, norberareneta sexu bikotekidearen plazerarenmesedetan. Gainera, kateek bitxigin-tzarako aukera agortezinak ematen di-tuztenez, edertasunean ere irabazikolukete. Dena abantaila, aizue!

Halere, seguru zozo batzuek ez lu-ketela ohitura hori onetsiko, emaku-mearen duintasunarentzako irainga-rria delakoan. Bada, lagunok, ordezkaezazue “kateak” hitza “takoiak” hitza-rekin. Izan ere, gaurkoan, Lehen Mun-du zibilizatuko emakumeen oinak,hankak eta bizkarrak zigortzen dituentortura instrumentu txiki horiei bu-ruz arituko bainaiz.

Takoi altuek osasunari ekartzen diz-kioten kalteak zerrendatu behar al di-tut? Ez dut uste, ia denok ezagutzenbaititugu (takoiak erabiltzen dituzte-nek behintzat bai). Informazioa osoerraz aurki dezakezue, eta, gainera,

oso gauza xelebrea ikusiko duzue: de-nok, osagileak zein erabiltzaileak, ta-koiek osasunari ekartzen dizkiotenkalteei buruz ados gaude. Zeharo. Ho-rri buruzko informazioa eta ebiden-tzia ugari dago, eta erabateko adosta-suna dagoen arren.. . emakumeektakoiak erabiltzen jarraitzen dute.

Barkatu: erabateko adostasuna da-goela esan dut eta ez da horrela.Izan ere, takoien erabilpenaren aldeaurkitu dudan argumentu bakarra ai-patzea ahaztu zait: orkatila, belaun,aldaka eta pelbisean eragiten duen de-soreka berdintzeko, emakumeak zorupelbikoaren muskuluak etengabe kiz-kurtu behar izaten ditu, eta horrek za-kila sartzen dion gizonari plazer han-diagoa ematen dio. Pisu handikoargumentua, alajaina!

Ikusten duzuenez, egoera bitxia daoso. Klitori ablazioaren kalteen aldean,takoiek emakumearen osasuna beste

horrenbeste edo gehiago hondatzendute, eta haiek erabiltzearen aldeko ar-gudio bakarrak gustu txarreko bromadirudi (pelbiseko muskuluak indartze-ko modu osasungarri asko daude). Ha-lere, Europako gizartean, lehenengoaksortzen duen zalapartaren izpirik ereez dugu ikusten bigarrenarekin. Gehia-go esango nuke: modaren izenean egi-niko sakrifizio hauek ondo ikusitadaude. Fashion victim esamoldea bizi-bizirik dago, eta biktimek lausengu be-zala hartzen dute!

Nik, ostera, beharbada deformazioprofesionalarengatik, takoien aldemakurra baino ezin dut ikusi. Alde ba-tetik, kanon estetikoen zentzugabekeria,eta, bestetik, eta horren azpitik, behar-bada are kezkagarriagoa den zapaltzaile-aren eta menpekoaren harremanarenonarpena emakumeen aldetik. •

www.abante.eus

Takoi altuak, klitori ablazioaren pare. THINKSTOCK

Takoi altuak, klitoriablazioaren pare

Oier GorosabelFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Bakoitza bere neurrian eta bere munduko txo-koan, baina bada antzekotasunik Greziako egoeraren eta Nafarroakoaren artean. Ikus de-zagun, bestela, zer dioten datu hotzek eta fis-kalizazio erakundeek, han eta hemen. Grezia-ko Estatistika Agintaritzak honako errealitate

hau marraztu berri du: populazioaren %23 pobreziarenmugaren azpitik bizi da (haurren %28) eta bi milioi eta er-di lagunek 5.023 euro baino gutxiago patrikaratzen dituzteurtean (hileko 400 euro inguru, beraz). Nafarroari dago-kionez, Kontu Ganbarako presidentea den Helio Robledakhalaxe aurreikusi du etorkizun hurbila ‘‘Diario de Noti-cias’’ egunkarian: «Oso kezkagarria da hurrengo Gober-nuak jasoko duen egoera. Bideragarritasunik aztertu gabeeraiki diren azpiegiturek benetako hipoteka eragin dute:biztanleko zorra 5.000 eurokoa da, asko, baina behin egindena eginda, orain eragiteko tartea oso murritza da».

Ibili badabiltza, ordea, Syri-zakoak, egoeraren larritasu-naren aurrean kikildu gabe.Abian dira. Alexis Tsipras le-hen ministroaren gainetik,Yanis Varoufakis Finantza mi-nistroak hartu du iritzi publi-koaren aurrean ardura nagu-siena; hala, berea izango daarrakasta ala porrota. Kinkahonetatik Greziaren salba-tzaile ala traidore gisa aterakoda Varoufakis; edo biak bate-ra, auskalo.

Momentuz, bi dohain txalo-garri erakutsi dituela nabar-menduko nuke. Batetik, komunikaziorako gaitasun ikara-garria, bai kanpora begira bai eta bere herrikideei gauzakgarden azaltzeko orduan ere. Honatx irakurri dudan Varou-fakisi egindako azken elkarrizketatik ateratako zenbait pa-sarte argigarri: «Ez dakit lan hau egin ahal izango dudan, ezdizut bermatuko arrakasta izango dudanik»; «Pistola batenmehatxupean ari gara lanean»; «Krisialdian aberastu direnbanketxeak txikitu egingo ditugu. Nola? Ez dakit, bainahondoratuko ditugu»… Eta, horrekin batera, lehentasunakzehazten badakiela ageri du Varoufakisek: horra hor Gober-nu berriaren lehen lege egitasmoa, 300.000 familiari ar-gindarra eta jakiak dohainik ematea helburu duena. Grezia-koa, gauza guztien gainetik, krisialdi humanitarioa baitaune honetan, pertsonen bizitzak dira jokoan.

Nafarroan ere, gero eta gertuago ikusten da greziar era-ko iraultze baten aukera, erregimena gainbehera dator-eta,

hondoa joaz, Osasunaren usteltze sinestezina seinale na-gusi. Ez dakit alternatiba bultzatzen duten indarrek (EHBildu, Podemos, Geroa Bai eta I-E) boto berri asko eskura-tuko dituzten, baina UPNren boto txartela hartu ohi dutenmilaka eta milaka herritarrek ez dutela oraingoan horrela egingo argi suma daiteke (zer esanik ez PSN zein PPren ka-suan). Nafarroako Kutxaren eskandaluak beren buruei zerpentsa ematen bazien, Osasunarekin gertatu denak horienguztien bihotzean jo du, bete-betean. Eta bata zein besteaUPNko gobernuek izorratu dituztela ez du inork ukatzen.

Tenore horretan, Varoufakis bat (ez bera bezalako per-tsona bat, berea bezalako estrategia bat baizik) sortu be-harko da Nafarroan, gaur-gaurtik hasita hobe, biharko la-nari era egokian heltzeko. Batetik, nafar jendarteari argiazalduz hauteskundeen bueltan datorren agertokia Roble-dak erakutsitakoa dela, latza baina adarretatik heldu beha-rrekoa. Bestetik, lehentasunak ondo eta egoki finkatuz.

Egiteko horretan aurrea hartu du EH Bilduk, abenduan La-briten aurkezturiko ‘‘Herri borondatearen garaia’’ proposa-mena aski egingarri, zentzudun eta zehatza baita. Abantai-latxo bat badu Nafarroak Greziarekiko: hango krisialdihumanitarioa oso zabal eta sakona bada, gurean ez dahain muturrekoa. Aldiz, beste krisialdi bat eransten zaio,demokratikoa: erabakitzeko eskubiderik eza, eskubideenaurkako erasoak, lehen eta bigarren mailako herritarrenarteko banaketa... Hori bai, demokratizazioak behintzat ezdu aurrekontu handirik eskatzen, doakoa da.

Oso aipatua izan da aste hauetan Syrizako boto-emailebatek adierazitakoa: hauteskunde programaren %5 bete-tzea aski izango litzatekeela. Ez dut uste Varoufakis ho-rrekin ados dagoenik, baina %100era iristeko %5etik hasibehar dela argi duela esango nuke. Nafarroak ere %5etikhasi beharko du, ezinbestean, aldaketa. •

{ asteari zeharka begira }

VaroufakisNafarroan

Zorrak itota, hasieratik eragiteko tarte osomurritza zuen Syrizak, eta lehentasunakegoki finkatu ditu. Nafarroan ere antzekohipoteka marraztu du Kontu Ganbarak, eta,Grezian bezala, %5etik abiatu beharko da

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herria

Atzera begira jarrigara, hizki larrizidazten den his-toriara, alegia.M a r t x o a r e n8aren aitzakiare-

kin betaurrekoak ipini eta gureiragana miopiarik gabe ikuste-ko ahalegina egin nahi izan du-gu. Ez da lan erraza izan emaku-meak historia artxiboetanaurkitzea, samurra ez den beza-la historia liburuetan eta kaleizendegietan andreak topatzea. Hari askotatik tira egin behar

izan dugu, emakumeak historiaofizialaren sustraietan kateatutaez dauden seinale. Lola ValverdeLamsfus Euskal Herriko Uniber-tsitateko historia katedradunaizan dugu emakume hauek herrioroimenetik berreskuratzeko la-netan bidaide.Historialaria ofizioz eta femi-

nista izatez, etengabe ahalegin-du da Valverde emakumeenekarpena biltzen. Ez du gogoanzehazki noiz hasi zen, baina,60ko hamarkadan Simone deBeauvoir idazlearen itzalpeanizango zen susmoa du, orduanpiztutako lehen mugimendu fe-ministaren baitan, alegia.Historia arakatu eta handik

eroritako emakumeak berres-kuratzeko dezenteko ikerketalana egin da ordutik. Lan horiguztia, baina, emakumeen biz-kar gainean erori delakoan daValverde; «oso gizon gutxi ar-duratu dira honekin», gainera-tu du. «Lehen historia bakarrikgizonezkoek egiten zuten –azal-du du Valverdek–. Hasteko his-toriagileak gizonak zirelako,eta, bestetik, historia politikoaribakarrik erreparatzen zitzaiola-ko; halako pasarteetan, emaku-meak egonez gero, erreginak zi-ren bakar-bakarrik».Historiak bestelako pasarteei

tartea eskaintzen hastearekinbatera agertu ziren lehen ema-kumeak. Hala eta guztiz ere, fe-minismoak historia ulertzekomodua ere eraldatu duelakoanda donostiarra. «Generoaren fi-losofia lantzen eta garatzen joanden heinean, zientziatzat jo eta

seriotasunez lan egin denean,eta, noski, unibertsitateetanemakumeak sartzen joan gare-nean gertatu da benetako alda-keta», dio ziurtasunez. Ikerketetan aurrera egin bada

ere, bidezidorretan aurkitutakoemakumeek ez dute testu liburueta izendegietara salto egin. Ezbederen, Valverderen iritziz, be-harko luketen moduan. «Ikertubehar da, noski, berreskuratu...baina bertan aurkitzen dugun ja-kinduriak gizartera pasa behardu eta horretan ez da behar be-zala lan egiten», dio penatuta.Euskal Herriko Unibertsitate-

an klaseak ematen igaro du bizi-tza Valverdek, eta, oraintsu erre-

EMAKUMEEN ARRASTOAHistoria ofizialaren bidezidorretanahaztutako protagonistak

[email protected]

Gure historiatik erori diren hainbat emakumerenbiografiak berreskuratzeko ahalegina da honakoa. Hariaskotatik tira egin behar izan dugu, emakumeak historiaofizialaren sustraietan kateatuta ez dauden seinale.Andereñoak, argazkilariak ala iraultzaileak, bizitzeanagusiki ekitea dela erakusten duten emakumeak denak.

JENDARTEA/ b

tiroa hartu duen arren, pozezhartzen ditu gurea bezalako es-kaerak. Historian katedradunden donostiarrak ez du magiansinesten, baina artxiboa beretzat«leku magikoa» dela onartu di-gu aho txikiarekin. «Gauza ba-ten atzetik joan eta espero ez ze-nuen beste zerbait topatzenduzunean, hori bai poza! Osoune ederrak igaro ditut artxibo-an. Baratze baten parekoa da ar-txiboa, beti dago zer hartu», diobarrez.Eusko Ikaskuntza eta Kukuxu-

muxuren arteko elkarlana akui-lu, 2011n Euskal Herriko historia-ko 44 emakume hautatu etaeuren irudiekin elastiko ederra

egin zuten, emakumeen ekarpe-na soinean eraman eta ikusta-razteko. Gehiago izan zitezkeelaargi du Valverdek, baina, hirubaldintza kontuan hartuta eginzuen hautaketa hura: Euskal He-rriko herrialde guztietako ema-kumeak izatea, garai guztietako-ak eta klase sozial guztietakoak. GAUR8k zerrenda hartako zor-

tzi emakume hautatu eta eurenbiografietan sakondu nahi izandu Valverde beraren ezinbestekolaguntzarekin. Bizimodu ezber-dina izan zuten batzuek eta bes-teek, garaiko zailtasunek ilundu-tako bideak, baina bizitzeanagusiki ekitea dela erakustendute guztiek.

Goiko irudia Kukuxumusuksortu zuen Lola Valverdehistorialariak hautatutako44 euskal emakumeesanguratsuri aurpegiaipiniz. 2011ko EuskararenEgunean Eusko Ikaskuntzakbultzatutako ekimena izanzen. Ondoko orrietan erabili ditugun irudiakere ilustrazio honetatikatera ditugu.Lola VALVERDE (Eusko Ikaskuntza)

+ Kukuxumusu

Page 13: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 12 / 13

Familia aberats bateko alababakarra izan zen 1912an Son-dikan jaiotako Polixene Tra-budua. Nerabezaroan BilbokoBatzokiko giroan murgilduzen etorkizunean bere senar

izango zen Jose de Mandaluniz Athleticfutbol taldeko jokalariarekin batera.Abertzaletasunak zeharo erakarri zuenhasieratik, eta oso azkar egin zen ezagu-na gazte abertzaleen artean II. Errepubli-karen garaian. Borrokalari nekaezina izan zen Polixene.

Gazte Abertzaleen eta Emakume AbertzaleBatzako kide, bere lehen mitina 1931neman zuen Urduñan. 1933an, Alcala Zamo-ra Errepublikako presidenteak Euskal He-rrira egiten zuen lehen bisita ofizialaren ai-tzinean, lehen emakumeen manifestaldiaantolatu zuen eta beste hainbat emakume-rekin batera atxilotu egin zuten; hamabostegunez egon zen preso «Espainia laidotze-agatik». Bere memorietan oso gogoan ditugarai haiek: «Gaur egun erabat abertzale-ak diren herritar horiek, garai hartan Eus-kal Herri osotik igandero euskal abertzale-tasuna zabaltzen aritu ginen emakumeinozente eta txotxolo baina aldi bereanzintzo horiengatik da. Guk erein genuenabertzaletasuna», jasotzen du bertan.Eli Gallastegi Gudari buru zuela Ya-

gi Yagi talde independentista EuskoAlderdi Jeltzaletik bereizi zenean,Trabuduak haiekin bat eginzuen, alderdiaren politika auto-nomikoa kritikatuz.1937an gudak eztanda egin

zuenean bi seme-alabenama zen dagoeneko Tra-badua eta haurdun erebazegoen. Deustunkargaontzi batera igoeta Bordelera egin zu-ten ihes lehenengo.Bertatik, baina, Doni-bane Garazira joan eta36ko gerraren ondoriozerbesteratutako umeen

ko l o -niak antola-

tu zituen Polixe-nek. Rouenen ere

bizi izan zen, bere sena-rrak Rouen futbol klubare-kin kontratua sinatu ostean.Alemaniak Estatu frantsesaerabat okupatutakoan, baina,Parisen hartu zuen familiakaterpe. Han izan ziren guda-ren amaieraren testigu. Bretai-niako futbol talde batekin se-

narrak sinatutako beste kontratubatek berriz mugiarazi zituen baiTrabudua bai dagoeneko jaiota zi-

tuen bost seme-alabak.1950ean Athletic futbol taldeak en-trenatzaile gisa aritzeko eskaintzaegin eta onartu egin zuen Manda-

lunizek. Zalantza eta beldu-

rrez beteta itzuli zen familia frankismoabizi-bizi zen Euskal Herrira, hala gogora-tzen du bederen Polixenek bere memorie-tan. Errealitate gordinak azkar asko emanzion arrazoia sondikarrari; Polixene beraeta senarra «aberriaren etsai» izendatuzituzten eta hilabete gutxiren buruanAthleticek Mandaluniz kargugabetu eginbehar izan zuen. Polixene, denbora gutxizizan baldin bazen ere, atxilotu eta presoizan zuten. Azkenean, 1936ko gerrako, Estatu fran-

tseseko erbestealdiko, alemaniarren oku-pazio garaiko eta Bigarren Mundu Gerra-ko oroitzapenei agur esan, eta, itsasoatarteko jarrita, Venezuela hartu zuen fa-miliak aberri. Bertan ikusi zituen heztenbere hiru alaba eta bi semeak Polixenek. Profesioz irakaslea zen Polixene eta

Euskal Herrian igarotako gaztaroan, Este-pan Urkiaga Lauaxeta olerkari ezagunaklagunduta, Sondikako eskolako atea za-baldu zion euskarari. Venezuelan bere bo-kazioa berrartu eta espetxeetan jardunzuen irakasle lanetan, Maracaibon espe-txe lizeo bat ere sortuz.Trabuduak Venezuelarekin izandako lo-

tura estua izan zen bere heriotzaraino.Bertan eman zion azken agurra senarrarieta han utzi zituen seme-alabetako laueta hamabost biloba. Polixenek, baina,Euskal Herrian igaro nahi zituen bere az-

ken egunak, eta, hala, Unai semegazteenarekin egin zuen itzule-rako bidaia. Zeberion hil zen,2004an.

POLIXENE TRABUDUA Emakume mitinlaria

Ezkerretik hasita hirugarrena da Trabudua. GAUR8

Page 14: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herria

Kattalin Agirre lapurtarra1897ko abuztuaren 28anSaran jaio eta 1992ko uz-tailaren 22an hil zen Zibu-run. Lamothe zen bere be-rezko abizena, baina

Pierre de Agirrerekin ezkondu ostean Ka-ttalin Agirre gisa egin zenezagun.

Bigarren Mundu Ge-rran zehar, Amerike-tako Estatu Batue-

tako zerbitzu

sekretuek antolatutako Margot eta Nanaerresistentzia sareen parte izan zen Katta-lin Agirre, Comete sarearen zutabe bilaka-tuz. Kattalinek eta bere alaba Josephinek,Fifine, Ziburuko etxean hartzen zituztenBidasoa zeharkatu bezperan aterpea be-har zuten hegazkinlari aliatuak. Beraienlagun min Florentino Goikoetxea izan zu-ten ama-alabek

ezinbesteko bidaide abentura arriskutsuhorretan. Behin guda amaituta, dominaeta omenaldi ugari jaso zituen KattalinAgirrek gobernu aliatuen eskutik. Tarte-an, 1985eko uztailaren 14an jasotakoFrantziako Ohorezko Legioa.Hegazkinla -

riak erori zi-ren to-

k i a njaso, ez-

k u t a t u ,zaindu, osatu,

Alemaniak okupa-tutako Estatu fran-tsesa goitik beheraezkutuan zeharka-tu, Euskal Herrirairitsi, Bidasoa ibaiagauez igaro eta Gi-braltarren barrena

pilotuak BritainiaHandira heltzea ahalbi-

detu. Horixe izan zen Co-mete sareak 1941etik 1944ra behineta berriro egin zuen lana.

KATTALIN AGIRRE Comete sarearen zutabe

Inesa Gaxen 1566an jaio zen Nafa-rroa Beherako Bastida herrian,umetatik, baina, Bidasoa ibaiarenmagalean, Hendaian, bizi izanzen. 18 urterekin, sorgina zelako-an atxilo hartu zuten Pierre de

Lancre magistratuaren aginduz. Torturalatzak jasan zituen, eta, hala, bizitza oso-an zehar bidaide izan zituen zorigaiztokoegun horietako arrastoak.Bordeleko Parlamentuan epaitu eta

Daquesen preso sartu zuten Inesa Gaxen.Haren aurka probarik ez zutenez, baina,libre utzi zuten azkenean. Bere egoeranzeuden emakume askok bezala, Pierre deLancreren gurutzadatik ihesi Bidasoaibaia igaro, eta Irunen hartu zuen bizile-ku hogei bat urtez. Ondoren, Hondarri-bian hartu zuen aterpe eta bertan Pedrode Sanzekin ezkondu eta alaba bat edukizuen. Zazpi urtez bizi izan zen Hondarribian

Inesa Gaxen, baina zurrumurruek ez zio-ten bakerik eman eta hainbat haurreksorgintzat jo eta salatu egin zuten berrizere. Jaizkibel mendian akelarreak antola-tzen zituela esan zuten, eta arrantza uxa-tzea eta Pasaiako portuko hainbat itsa-sontzi hondoratu izana ere leporatuzioten 1611ko maiatzaren 6an. Ipar EuskalHerritik ihes egindako beste emakume

asko ere izan ziren garai horretan sorgingisa salatuak Hondarribian, Mayora deIlarra, Maria Echegaray, Maria de Garroedota Catalina Bereasarra besteak beste.Denek onartu zituzten euren kon-trako akusazioak. Ez, ordea,Inesa de Gaxen berak. Ja-sandako presio eta estu-tasun guztiei aurreegin eta hasieratikbururaino ukatuzituen bere kon-trako salaketaguzt i -guz-tiak Hon-darribikoU d a l a k

maiatzaren 10ean antolatutako aurrez au-rrekoan.Hondarribiko epaileek –Sancho de Ubi-

lla eta Gabriel de Abadia alkateek eta Ga-briel de Avendaño artzipresteak– Logro-ñoko Inkisizio Auzitegiaren eskuetanutzi zuten auzia. Bertan, baina, behin su-gar inkisitoriala baretuta, aurrez ebatzi-

tako ondasunak itzuli eta kargurikgabe libre utzi zituzten salaturi-ko emakume guztiak, baita InesaGaxen bera ere.

Hondarribiko herriak ezzuen, ordea, epaia onartu.Hala, Gaxen beste seiemakumerekin bateraberriz ere epaitu zuten,eta guztiak herritik bo-ta zituzten. Hendaiakomugan utzi zituzten.

Emakume horie-tako bat, Mariade Garro, hu-rrengo urte-an itzuli zenbere bikoteki-dearekin el-kartzeko, bai-na atxilotuegin zuteneta kartzelan

hil zen. Inesa Gaxenen arrastoa, aldiz,1611ko urrian galdu zen behin betiko, ga-barraz Hendaiara eraman zuten egunhartan bertan, hain zuzen ere. Historianarakatuta, baina, bere hizkuntza eta ohi-turak tinko defendatu zituen emakumeausart baten berri izan daiteke.

INESA GAXEN Bere hizkuntza eta ohiturak tinko defendatu zituen emakume ausarta

Page 15: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 14 / 15

Eulalia Abaitua euskal argaz-kilaritzaren bene-benetakoaitzindaria izan zen. 1853kourtarrilaren 25ean Bilbonjaio eta Bizkaiko hiriburuanhil zen 1943ko irailaren 16an.

Maria Elvira Juliana izenarekin bataia-tu zuten, baina, jaio eta egun gutxirabere ama hil egin zen, eta, hala, amarenizena hartu zuen omenaldi gisa, Eulalia.Eulaliaren aita, Luis de Abaitua, merka-taria zen, eta, emaztea hiltzean, inudebat kontratatu zuen bai Eulalia bera baiFelipe seme zaharrena hezteko.Familia aberatseko kide, Katalunian

egin zituen Eulaliak ikasketak, SarriakoBihotz Sakratuan, zehazki. Eulaliakegindako ikasketen berri, baina, apenasdugu, eskola hartako artxibo guztiak1936ko gudan suntsitu zituzten-eta.1872an, Juan Narciso de Olano y Pica-

vea de Lesaca ontzi jabearekin ezkonduzen Abaitua, eta lau seme-alaba izan zi-tuzten. Hirugarren Karlistaldia tarteko,Erresuma Batuko Liverpool hirira joanzen bizitzera familia bizkaitarra eta ber-tan ezagutu zuen Eulaliak argazkilaritza.Arte honekin erabat maiteminduta, ar-gazkiak egiteko beharrezko gailuak erosizituen Erresuma Batuan eta argazkilari-tzako teknika ezberdinak ere ikasi zituen.

Behin guda amaituta, 1878 inguruan,Euskal Herrira itzuli ziren Abaitua, Ola-no y Picavea eta euren seme-alabak, etatxalet ingelesen tankera duen etxebizi-tza eraiki zuten Bilboko Begoña auzokobasilikaren ondoan: Pino jauregia. Etxe-ko sotoan argazkilaritza laborategia ja-rri zuen Eulaliak eta bertan abiatu zuenargazkilari gisa egindako bide oparoa.1941ean, aspaldi alargundutako Eula-

liak Pino jauregia utzi zuen azken urte-ak Bilboko Kale Nagusian igarotzeko. Biurte geroago hil zen, 1943ko irailean.

EMAKUMEEN EGUNEROKOAREN BERRI

Eulalia Abaitua da Euskal Herriko lehenemakume argazkilaria, aurretik, bederen,ez baita beste emakumerik ezagutzen.Bere lan kutunenak zuri-beltzean eta44x107 mm-ko kristalezko plaka estere-oskopikoekin eginda daude, beste hamai-ka teknika ere menderatzen zituen arren.Pertsona xume eta umilak, gehienetan

erabat anonimoak, ziren bere kamerare-kin irudikatzen zituen protagonistak.Hori dela eta, bere lanek balio handikodokumentu historikoa osatzen dute, ga-rai hartako ohitura, jai eta tradizioakezin hobeki jasotzen dituztelako. Azkenbatean, gure herriaren bizitzaren isla gra-fiko ezin hobea dira. Eulaliak, gainera, be-

reziki gogoko zuen emakumeak irudika-tzea, baserri zein hiri eremuetako andre-ak, eta, beraz, euren eguneroko bizitzaezagutzeko garrantzi handia du bizkaita-rraren lanak.Abaituaren lanak Bilboko Euskal Muse-

oaren bilduman daude. Zehazki, 2.500 ar-gazki inguru daude bertan eta horietako1.369 eskuragarri daude une oro. 1990eanaurkeztu zen lehenengoz emakume bil-botar honen lana eta dagoeneko bost era-kusketa antolatu ditu Bilboko museoak.Hiru gai jorratzen dira bereziki Abaitua-ren lanetan: bizitza pribatua, mundu tra-dizionala eta hiritarra, eta bidaiak.

XX. mende hasierako emakumezko ar-gazkilari amateur baten lana orduko ar-gazkilari garaikideek aipatzea batere ohi-koa ez den arren, Aristides de Artiñano etaZuricalday argazkilariak bere lanetan Eu-lalia Abaituaren hainbat argazki jasotzenditu, hori bai, Sra. De Olano ezizenarekinsinatuta. Alberto Schommer argazkilarihandiaren begietara, «Eulalia Abaituak ezdu artea arteagatik bilatzen, ez du argi jo-lasik edota konposizio korapilatsurik bila-tzen. Bere herria maite eta hura interpre-tatzea atsegin du, bere begiradasentiberarekin. Benetako reporter bat daEulalia; egun Magnun agentziako argazki-laria izango litzateke».

EULALIA ABAITUA Argazkilari handia

Eulalia ABAITUA

Page 16: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herria

Katalina Erauso, Moja alfere-za ezizenarekin ezagunegin zen emakumea Do-nostian jaio zen, XVII. men-dearen amaieran. MiguelErauso eta Maria Perez Ga-

larraga izan zituen guraso, eta, bere auto-biografiaren arabera, 1585ean jaio zen; al-diz, bere bataio agiria 1592koa da. Antiguako domingotar mojen komen-

tuan sartu zuten gurasoek 4 urte besterikez zituela, Isabel eta Maria ahizpekin bate-ra. Beste moja batekin izandako liskarrarenondorioz, baina, beloa erabat hartu bainolehen komentutik ihes egitea erabaki zuen15 urte zituela. Abiatuarekin gizon jantziakegin eta ihes egin zuen. Handik aurrera gi-zonez jantzita ibili zen munduan barna etaFrancisco de Loyola izena ipini zion bereburuari.

Gasteizera joan zen lehenengo, Valladoli-dera ondoren eta Bilbon zegoela espetxeaezagutu zuen lehen aldiz. Aiurri biziko per-tsona, azkar oldartzen zen iseka egiten zio-tenen aurka; gainera, gaztetatik izan zituenarmak gustuko. Lizarran eta Donostianhainbat hilabetez ibili ostean, 1603anAme-riketara joatea erabaki zuen garaiko eus-kaldun askok bezala. Esteban Eguiño osa-baren galeoian txo moduan egin zuenAmeriketarako bidaia, osabak Katalina eza-gutu gabe, noski. Porturatu orduko osabari 500 peso ostu eta ihes egin zuen. Ez dago batere argi Katalinak zergatik ja-

rraitu zuen aurrerantzean ere beti gizonezjantzita, garai hartan Ameriketara joatenzirenen artean emakume asko ere izatenbaitziren tartean. Testu ugari idatzi diraKatalina Erausoren gainean eta lesbianazela aipatzen da horietako askotan. Garai-

ko jendartean pentsaezina zen aukera se-xuala zen lesbianismoa eta horregatik usteda janzten zela gizonez. Gaur egungo be-giekin, baina, transexualtzat ere jo geneza-ke Katalina Erauso.Behin Ameriketan, lana topatzea izan

zuen lehen egitekoa eta bertan zeuden eus-kaldunen eskutik lortu zuen. Perun, Juande Urquizu merkatariaren laguntzari es-ker, Sañako janari denda batean aritu zendendari. Sañan zegoela, baina, bere lehenheriotza eragin zuen Katalinak, hain ohiko-ak zituen liskarretako batean. Juan de Ur-quizuk fidantza ordaindu eta kartzelatikaskatu zuen arren, alde egitea gomendatuzion, eta, hala, Limara joan behar izanzuen. Ordura arte emakumeekin harrema-nak izatea ekidin zuen arren, Liman «li-murtzaile eta andrezale» gisa ezagun eginzen Katalina. Emakumeen artean maitaleonaren fama hartu zuela diote haren gai-nean idatzitako artikuluek. Maitasun isti-luek bultzatuta, baina, Txilera bidaiatu etabertan soldadu egitea erabaki zuen.Txilen, anaia zuen Miguel Erauso kapi-

tainaren agindupean ibili zen gudan, 1.600gizonezkorekin batera. Anaiak ez zuen Ka-talina ezagutu. Anaiarekin izandako ezta-baida baten ondorioz, Paicabí indigenenlurraldera erbesteratu zuten; bertan, indi-genen aurka erakutsitako krudelkeria etaankerkeriagatik egin zen ezagun.Valvidiako batailaren ostean, Katalina al-

ferez izendatu zuten erakutsitako ausar-diagatik. Alferez zela, bataila batean berekonpainiako kapitaina hil egin zen, eta, ha-la, berak hartu zuen agintea, arrakastare-kin gainera. Aldiz, liskarrez liskar aritzenzenez, ez zioten kapitan maila eman. Ezhori bakarrik, hain ohikoak zituen liskarre-tako baten ostean, Miguel anaia hil eginzuen duelu batean. Azkenean, Andeetatikbarrena Argentinara hanka egin zuen justi-ziatik ihesi. Handik ere Boliviara ihes eginbehar izan zuen Perura itzuli aurretik.Hain zuzen ere, bertan eman zen jakiteraazkenean emakumea zela. Liskar ba-tean zauri osolarriak jasanostean, Gua-namangako

apezpikuaren etxean babestu zen, eta, hilzorian zela, emakumea zela aitortu zion.Honek sinetsi ezinik emagin bati deituzion, eta, emaginak, emakumea zelaegiaztatu zuen.

Moja alfereza eta bere historia harriga-rria berehala egin ziren ezagun munduanbarrena, eta, apezpikuak bultzatuta, abi-tua hartu zuen berriro Katalinak. Hiru ur-teren buruan, Europara itzultzea erabakizuen. Espainian Felipe IV.a erregeak etaErroman Urbano VII.a aita santuak eginzioten harrera. 1624an bere autobiografiaidazten hasi zen Katalina eta hurrengourtean ikusi zuen argia. 1630ean Ameriketara jo zuen berriro

Katalinak, Mexikora zehazki. Gizonez jan-tzita joan zen berriro, Moja alfereza goiti-zenaren zamatik ihesi, izan ere, ezagunabai, baina kritikatua izan zen oso Katali-na. Antonio Erauso izena hartu zuen berebizitzako azken urteetan Katalinak etaMexikoko Veracruz hirian bizi izan zen,itzain gisa lana eginez. Bertan hil zen,1650ean.

KATALINA ERAUSO «Moja alfereza» ala XVII. mendeko transexuala?

Margolan hau da ezagutzen den Katalina Erausoren erretratu bakarra. Francisco DE PACHECO

Page 17: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

fentsan hartu zuen parte Kasildak. BehinErrepublikaren aldeko indarrek Irun gal-duta, Lapurdira joan zen, eta, Ipar Katalu-niatik barna, berriz itzuli zen Estatu es-painolera. Madrilen defentsan aritu zenlehenengo, eta Aragoiko frontean ondoren.Emakumeak frontetatik erretiratzeko era-bakiaren ondorioz, Bartzelonara joan etamilizianoentzako arropak josten zituentailer batean aritu zen lanean.Behin Errepublikaren aldeko indarrek

gerra galduta, La Jonquerako muga zehar-katu zuten Kasildak eta Likinianok. Saint-Cyprien kontzentrazio-esparruan sartu zi-tuzten biak preso. Aske geratu ondoren Bretainiako Lorient hirian bizi izan ziren,euren etxebizitza erresistentzia frantsese-ko kideen aterpe bihurtuz. 1943an, baina,Biarritz hartu zuen bikoteak bizileku. IparEuskal Herriko euren etxea ere alemanen

kontrako eta frankismoaren aur-kako operazio gune bilakatuzuten. Gerora, Euskadi TaAskatasuneko militanteaskoren bizitoki ereizan omen zen Kasil-da eta Likinianorensutondoa. Biarritzenbizi izan zen Kasilda1992anhil zen arte.Errepublika garai

gorabeheratsurakoere erabat aurrera-koia zen Kasilda etadonostiar bat bainogehiago aho zabalik

eta erabat eskandalizatuta utzi zituen Gro-seko Zurriola hondartzan nudismoa prak-tikatzeagatik. Emakume iraultzaile hauerabat ezaguna egin zen Donostiako langi-le mugimenduan eta auzoetan. Egiako bizi-lagunek, adibidez, presente dute oraindikKasildaren eredua eta «Kasildak baino po-tro gehiago dituzu!» esaera bizilagun asko-ren ahotan da oraindik ere.

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 16 / 17

Anarkista eta feministaezaguna izan zen SoledadKasilda Hernaez Vargas.Hori bai, Kasi edo Milizia-na goitizenekin egin zen ezagunago. 1914ko apirila-

ren 9an Zizurkilen jaio zen Kasilda, eta, bo-rrokari eskainitako 78 urteren buruan, Bia-rritzen zendu zen, 1992ko abuztuaren 31n. Fraisoroko umezurztegian jaio zen Kasil-

da, ezkongabeko amak eta umezurtzak ja-sotzen zituen Zizurkilgo etxe ezagunean.Ama familia anarkista eta bohemio batekokidea zen, eta, amona, Nafarroako ijitoaomen zuen –batzuek jatorri inka zuela zio-ten–. Kontuak kontu, askatasun giroan he-zi zen Kasilda eta berak ere balio horiek oi-narri hartuta eraiki zuen bere izaera.Haurtzaroa Zizurkilen igaro ondoren Do-

nostiara joan zen bizitzera Kasilda, bertako Egia auzora zehazki. Egian sortu zen, hainzuzen ere, Kasildak bizitza osoan bidaideizango zuen grina borrokalaria. Emakume-en eskubideen aldeko borrokak eta bere si-nismen zutabe ziren balio sozialek gidatuzuten etengabe grina hori.1931tik aurrera, CNT eta Gazte Libertario-

ak erakunde anarkistetako kide izan zen.Kartzela emakumeak bakarrik kontrata-

tzen zituen enpresa batean greba deialdibat bultzatzeagatik ezagutu zuen lehen al-diz. 1934an, lehergailuak eta propagandaanarkista garraiatzen harrapatu omenzuen Poliziak eta 29 urteko espetxe zigorrajaso zuen.

Jaizkibel mendian kokatutako Guadalu-peko gotorlekuan preso egon zen lehenik,eta, handik, Alcala de Henaresera eramanzuten. Lekualdaketa hura biziki presenteizan zuen Kasildak bizitza osoan zehar,izan ere, Madrilera trenez eraman zuten,eta, Donostia zeharkatzerakoan, ehunkaherritar hurbildu ziren trenbidera Ka-sildari animo mezuak helaraz-tera. 1936ko otsaileko hau-teskundeen ondorengoamnistia baliatuta,askatu egin zutenKasilda. Orduan eza-gutu zuen bizitza osoanbidelagun izango zuen Fe-lix Likiniano Heriz Liki anar-kista ezaguna.Gerra Zibilaren ha-

sieran Likianorekinbatera Aiako Ha-rrien eta San Mar-tzial mendiaren de-

KASILDA HERNAEZ Borrokari emandako bizitza

Ezkerrean, Kasilda gaztetan. Goian, Likiniano eta Kasildari Arrasaten egindako ongietorria. GAUR8

Page 18: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herria

Parisen jaio arren, Marie Cou-lun lehen emakume femi-nista euskalduna izan zen.Frantziako hiriburuan jaiozen Coulun, 1837an. Ondo-ren, baina, madame d’Abba-

dia d’Arrast gisa ezagunagoa egin zen, izanere, 21 urte zituela Charles Abadia Urrus-toirekin ezkondu zen, besteak beste lorejokoak eta euskal festak antolatu zituenAnton Abadia Urrustoi geografo, astrono-mo eta kultur eragile ezagunaren anaiagaztearekin –d’Abbadia d’Arrast frantsesizenarekin ezagutzen zen familia–.Charles, Marie eta bikoteak eduki zi-

tuen seme-alabek familiak Baigorrinzuen Etxauzko gazteluan igarotzen zutenurtearen zatirik luzeena; gainontzeko hi-labeteak, aldiz, Parisen ematen zituzten.Marie Coulon protestantea zen eta

horrek zenbait arazo eragin omen ziz-kion senarraren familiarekin, seme-ala-bak ere protestantismoan hezi baitzi-tuen. Frantziako Emakumeen Kontseilu

Nazionalak (CNFF) etaEmakumeen Eskubi-deen Aldeko Belgi-kako Ligak antola-tutako Frantzia etaBelgikako lehen-dabiziko kongresufeministetan partehartu zuen MarieCoulonek, CNFFekokide gisa.Emakumeen sufragio

eskubidea temati defenda-tu zuen Coulonek eta Aska-tutako Emakumeen Patrona-tuaren Obra taldeko idazkarinagusia izan zen. Talde ho-rrek espetxeratutako ema-kumeak bisitatzen zitueneta kartzela utzi ondoren ere laguntza es-kaintzen zien. Era berean, alkoholismoakemakumeei eragindako kalteen aurkalan egiten zuten zenbait taldetan lagun-du zuen Coulunek.

Finean, emakumeeneskubideen aldeko ak-tibista sutsua izanzen eta emakumeenegoera hobetzekoborroka egin zuen.Hainbat eta hainbategunkari eta aldiz-karitan iritzi artiku-luak idatzi zituen,gehienetan emaku-

meekin zerikusia zutengaien inguruan. Bere alabaLisettek, gainera, amarentestigua hartu zuen gerora.Lisette Abadia Urrustoi

Pauen jaio zen 1859an, eta,ama bezala, bizitza osoa emakumeen eta justizia so-

zialaren aldeko borrokan eman zuen.Etxauzen zendu zen 1902an, 43 urterekin.Ama-alaben ustez, «jatorrian gizonak eta

emakumeak berdinak ziren, baina gerora emakumeek mendez mende inoiz berres-kuratu ez duten indarra galdu zuten».Ama-alaben iritziz, biziki garrantzitsua zenemakumeek indar fisiko handia izatea, eta,horretarako, gimnasia egiten zuten egune-ro. Euskal Herriko mendiak oinez zeharka-tu zituzten ama-alabek, eta hainbat txoko-tako emakumeak ezagutu zituzten horrela,baita haien bizimodu eta ohiturak ere. Ge-rora, idatzi zituzten idazki eta liburuetan“eskualdun emazteki azcarrak”moduan is-latuko zituzten euskal emakume haiekama-alabek, emakume euskaldunek bazu-telako eurek hainbeste estimatutako indarfisiko, kemen eta adorea. Emakume horie-tako bat orriotara ekarritako Katalina Erau-so bera zen, Marie Coulunek eredu gisa jar-tzen zuena bere indar fisiko, gorputzerresistentzia eta energiagatik –kontuanizan garaiko gizartearen emakume ereduaandere zurrun eta ahularena zela–. Marie Coulunek euskal feminismoari

egindako ekarpena aztertzeko, funtsezkoada bere bizitzako azken urteetan argitara-tutako “Causeries sur le Pays Basque. Lafemme et l’enfant” (Paris, 1909) liburua.Izan ere, ikerketa sakonen faltan, Marieberaren, Lisette bere alabaren eta baitaVirginie Vincent de Saint-Bonnet AntonAbadiaren emaztearen ekarpenak bereiz-teko zailtasunak izan dira. Marie 1913an hil zen, militantziak seku-

la etenik izan ez zuen bizitza atzean utzita.Zalantzarik gabe, Marie Coulun eta berealaba Lisette euskal feminismoren aitzin-dari garrantzitsua izan zela esan genezake.

MARIE COULUN Euskal feminismoaren aitzindari

Baigorriko Etxauzko gazteluan igarotzen zuen urtearen zatirik luzeena Marie Coulunek Charles Abadia senarrarekin eta seme-alabekin. GAUR8

Page 19: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 18 / 19

Elbira Justa Zipitria Irastortza,«andereñoen andereñoa»,1906ko maiatzaren 28an jaiozen Zumaian eta 1982ko aben-duaren 26an hil zen Donos-tian. Abertzalea, euskaltzalea,

emakumeak baztertzearen kontrako bo-rrokalari nekaezina eta klase kontzientziahandiko pertsona izan zen arren, bizitzakobeste aspektu askotan oso tradizionalaizan zen Elbira. Hala, katoliko fededunaizan zen barne muinetaraino. EmakumeAbertzale Batzako kidea eta militante jel-tzale sutsua ere izan zen. Frankismoarengarai ilunenetan ausart jokatu zuen oso,ikastolen hazia erein eta euskal eskolarengerra aurreko eta gerra ondorengo mugi-menduak lotuz. Bizitzea nagusiki ekiteadela erakusten du bere ibilbideak.Lehen Hezkuntzako irakasle izateko

ikasketak nota bikainekin amaitu zituen1926an. Azkar ekin zion lanari eta Errepu-blika garaian sortu zuen bere lehen ikasto-la, Donostiako Alde Zaharreko Ikatz kaleanzehazki. 1936ko gerraren eta Francoren al-txamenduaren ondorioz, baina, muga zeharkatu beharizan zuen. Do-

nostia eta Donibane Lohitzune arteko bi-dea arrantzontzi batean egin ostean, Sara-ra jo zuen. Urte gutxiren buruan, Donos-tiara itzuli eta gerra aurretik abiatutakolanarekin jarraitu zuen, beste ikastolabat martxan jarriz.Euskara eta pedagogia berritzailea,

bi ardatz horiek zutabe hartuta, on-doren etorriko ziren ikastolen sus-traiak errotu zituen Elbirak. Pia-get, Freinet, Makarenko etaMontessori pedagogo entzute-tsuen teoriak gurera ekartzenlehena izan zen, eta, besteakbeste, neska eta mutilen ar-teko berdintasuna ikasge-letan praktikara erama-ten tematu zen. Osoirakaskuntza metodo aurrerakoiak erabilizituen, bereziki garaihartako eskolekinalderatuta.Ikastolen alde

lanean jardun

zuen, heriotzaarte. Baina ezzen soilik hau-rren andere-ñoa izan. Ikas-leekin batera,euskaraz jardunnahi zuten irakas-le-eskoletako ikas-leak ere hartzen zi-tuen Elbirak bereeskolan frankismoa-ren garai ilunenetan;hala, gerora etorriko zi-ren ikastolen hazia erein-go zuten irakasle berriekElbirarekin egin zituztenpraktikak. «Andereñoen an-dereño» izan zela idatzi zuenJoxemi Zumalabek Zipitria hilzenean, eta gerora asko izan diraizendapen hori erabili dutenak.«Ez dizut erakutsiko zuretzat

soilik, baizik eta Euskal Herrian za-baltzeko niregandik ikasi duzuna».Horixe zen Zipitriak irakasle gazteeiematen zien mezu argia, haietako as-kok gogoratu izan duten moduan.Helduei euskara irakasten ere jardun

zuen Zipitriak. Gau eskolak antolatu zi-tuen, eta, batez ere, euskaldun zaharrak al-fabetatzen aritu zen. Euskararen irakas-kuntzan ere ekarpena egin zuen Elbirak,

zehazki euskal aditza irakasteko moduan; izan ere, erdal gramatiketako terminolo-gia iluna baztertuta, lehendabizikoz hasizen “nor-nori-nork” paradigma hitz horie-kin erabiltzen; ordura arte erabilitako suje-to, paciente, recipiente eta gisakoak atzeanutzi zituen betiko.Euskara batua ez zuen sekula onartu,

haren aburuz euskara jatorra baztertu etaasmakeria hutsa zen euskara batua zabal-du nahi zuten. Bere bizitzako azkenengourteetan zio bihurtu zuen euskara batua-ren aurkako gurutzada.

ELBIRA ZIPITRIA Andereñoen andereñoa

Elbira Zipitria, ikasleekin bateraUrgull mendira maiz egitenzituen irteeretakobatean –argazkia 1953koa da–.Andoni ZINKUNEGI

ARBEL BELTZA

Page 20: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ ko

mu

nik

azio

a

Scott Carpenter joan den ur-tean hil zen. 1962an, «Au-rora 7» espazio ontziarenbarruan, Lurrari hiru aldizbira eman zion astronautaestatubatuarrak. Bere irte-

era bakarra izan zen espaziora, bainaaskok dute oraindik gogoan bidaia hu-ra. Ez dakit Carpenterrek han goian ze-goenean zer sentitu edo pentsatukozuen. Agian, “hau al da zuen bakea?” be-zalako galdera inozoren bat etorri zi-tzaion gogora grabitaterik ezak sortuta-ko motelaldiaren erdian. Hemen ereoraintsu arte entzun izan da galdera bai-no erantzun bihurtutako aldarri bera ka-leetan. Eta bai, argi geratu da azkenean,hau da beraien bakea. Eskafandrapekoa.Letra larriz idazten dena, inor despista-tuz gero ere, argi gera dadin bakea hauxezela. Hala aitortzen zuen Gesto por la Pazelkarteko bozeramaile izandako FabianLaespadak aurreko asteburuan “Berria”egunkarian egindako elkarrizketan.«Justizia trantsizionala baztertu egin be-har da, hemen ez baita herri bat defendi-tzen zuen erakunde armatu baten aurkaaritu den estatu bat existitu». Pentsatueta esan egiten diren gauzak. «Armazzerbait lortu bada, nik ez dut herri har-tan bizi nahi». Eta horrela. Astronauta,oxigenoak iraun bitartean, orbitaz kan-po buelta eta buelta. Egunkari bereko hurrengo orrialdee-

tan honako albiste hauek ere irakur zi-tezkeen: “Milaka lagun elkartu dira Do-nostian euskara sustatzearen kontrahartutako azken neurriak salatzeko”;“Manifestazio jendetsua Gasteizen Ga-roñako zentral nuklearra behin betikoixtea exijituz”; “Genero indarkeria lepo-ratuta 26 urteko gizon bat atxilotu dutebart”; “Diru publikotik 17,3 milioi eurojaso zituen Hiriko egitasmoaren susta-tzaileek egindako iruzurra salatu du fis-kaltzak”; “Kutxabankeko presidente be-rriak –soldata %73 igo eta gero– urtean800.000 euro kobratuko ditu aurreran-tzean”; “Epsilon proiektuaren porrotak48 miloi euroko diru galera suposatudio kutxa publikoari”; “Egiptoko auzite-gi batek ‘terrorista’ izendatu du Hamasalderdi palestinarra”.Kultura sailean, berriz, 27 urte preso

eman dituen Jokin Uraini egindako el-

karrizketan hitzok zetozen nabarmen-durik: «Sufrimendutik idazten dugulaesaten dute, sufritu egin dugulako. Nikez dut uste sufrimendua ezertarako onadenik. […] Eta bai, zoritxarrez idazten ja-rraitu beharko dute kartzeletan».

Ikusi nahi ez duenari alferrik oparitu-ko diozu betaurrekorik. Espaziotikbueltatu gura ez duen bati Lurreratze-ko agintzea bezala da. Scott Carpente-rrek ere, atmosferaz bestalderako beretxango bakar hartan, kontrol dorrea ai-rean eduki zuen “Mercury-Atlas 7” mi-sioak iraun zuen bost ordu haietan ze-har. Bidaiaren zatirik handiena isilikigaro baitzuen, ezer esan gabe. Diotenez,espazio irekiaren ikusmirak hainbeste-ko zirrara sortu zion, ez zuela bertatikitzuli nahi. Itxura denez, aurrez beste as-tronauta batek ikusitako espazioko“ipurtargien” bila aritu zen, etengabe,orbitan zebilela, benetan euli kosmikoakote ziren jakin nahian. Amaieran, kapsu-latik bertatik ateratako izoztutako bola-txoak besterik ez zirela baieztatu ahalizan zuen.Hala ere, ez zuen itzuli nahi. Kontrol

dorrekoek ekarri behar izan zuten. Txi-ripaz salbatu zen: aurreikusita zegoen

lurreratze-puntutik ehunka kilometro-ra jausi baitzen, itsasoaren erdian. Esta-sian zegoen oraindik gizona, aurkitu zu-tenean. Ez zuen kapsula ur-azaleanmantentzen zuen puzgarritik ateranahi. Irribarrez zegoen, etzanda, zerurabegira. Ez dakit Fabian Laespadak 1990ean

Jokin Urainek kartzelatik idatzitako“Izaina” nobela irakurtzeko aukerarikizan duen. Bertan, inguratzen gaituensistemaren kritika zorrotza egiten duidazleak, sistema bera herritarron odolaxurgatzeari esker bizi den izainarekinparekatuz. Eta aipatzen du, halaber, no-la saiatzen diren zuzenbide estatua de-fenditzen dutenak disidentzia desper-tsonalizatzen, etengabe.Gerrara ohitu zintezke, eskafandra

erantzi gabe bizitzera ere bai, baina ge-rra egon badago. Bostonen, Chicagon,Saigonen, Santiagon, Varsovian, Gastei-zen eta Belfasten. Bakeari hemen kafeadeitzen zaio eta astronautek, momen-tuz, ez dute espaziotik itzultzeko asmo-rik. Izotzezko euliena gezur ederregiabaitzen, orain egia sinple eta txatxuhau onartu behar izateko. Grabitateak,agidanez, ez dio mundu guztiari moduberean eragiten. •

Carpenter, Lurrari hiru aldiz buelta eman zion astronauta, iaz hil zen. Ivan SANTAMARIA

Carpenterrensindromea

Gaizka AmondarainIrakaslea

Page 21: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

House of Cards” drama politikoaren arrakastaaspalditik da ezaguna Erresuma Batuan. Te-lesailaren jatorrizko bertsioa, MargaretThatcherren dimisioaren ostean alderdikontserbadoreak Parlamentuan jarraitzekoegindako trikimailu eta istorioetan oinarri-

tzen zen. 1990. urtean eman zuen BBC etxeak. Lau atal bai-no ez zituen, eta hilabete bakar baten buruan inoiz eginden telesail entzutetsu eta arrakastatsuena bihurtu zen. Amerikar bertsioa grabatu ostean, duela bi urte Net-

flixek erosi zituen telesailaren eskubideak. Netflixek,Internet bidez, streaming teknologia erabiliz erakustenditu film eta telesailak nahieran eta eduki preziatu as-korekin osatu du bere proposamena, askotan eskubideesklusiboetan oinarrituta. Mundu osoan zehar zabal-duz doa plataforma, telebista tradizionalari benetakolehia eginez, eta, zalantzarik gabe, telebista ikustekomodua aldatuz.“House of Cards”-en ame-

rikar bertsioa, intentsitateeta zirrara handia biltzendituen thriller politikoa daeta Washingtoneko Etxe Zu-r ian jazotzen da; kontuhandiz diseinatutako per-tsonaia sofistikatuak, etikaeta moral gabeko jarreraketa boterea lortzeko helbu-ru bakarrarekin egindakoakzio gupidagabeak dituosagai nagusitzat; istorio in-teligentea da, politika, ha-rremanak eta psikologia tre-beko e lementuen nahasketa . Pasa den astean,ostiralean, goizeko zortzietan jarri zuten hirugarrendenboraldia Netflixko harpidedunen eskura. Hilabetebatzuk igaroak ziren bigarren denboraldia estreinatuzutenetik, itxaronaldia luzea izan da zale gehienentzat.Bezperan, Kevin Spacey eta Robyn Wright aktoreak (te-lesailean Francis eta Claire Underwood bikote protago-nistaren paperak jokatzen dituztenak,) Londresko Lei-cester Square ikonikoan azaldu ziren, hedabideenatentzioa erakarriz, prentsan goiburuak harrapatuz,oihartzuna sortuz telebistaren munduan.Milioika pertsona konektatu ziren ostiral goizean ber-

tan Netflixera. Marketin eraginkorrak hori egiten du.Eguerdirako hainbat telebista kritikoren iritziak egunka-ri eta sare sozialetan zeuden, sekretuak azaleratuz, emo-zio kenduz estreinaldiari.

Duela urte batzuk, horrelako estreinaldi bat bazegoen,familia egongelan biltzen zen eta denek batera ikustenzuten telebista. Gau bereziak ziren. Episodio bakar batikusten genuen. Eta, hurrengo astea heldu arte itxaronbehar izaten genuen bigarrena ikusteko. Telebistak fami-lia biltzen zuen, elkarrizketa giroa sortzen zuen bai etxe-an bertan bai eskolako patioan ere hurrengo egunean;egunkariek hurrengo egunera arte itxaron beharra iza-ten zuten kritikak eta iritziak argitaratzeko. “House of Cards”-en fenomenoan erreparatzea interes-

garria da, batez ere izaten ari den efektu soziologikoan.Familian estreinaldi bat ikusteko kontzeptua ez da existi-tzen Netflixekin. Hirugarren denboraldiaren estreinaldiegunean, bakoitzak nahi adina atal ikus zitzakeen. Tele-bistan, tabletetan edo ordenagailuan. Ironikoa dena, gai-nera, honakoa da: etxe berean, gurasoak egongelan egondaitezke telesaila ikusten, alaba bere logelan tableta erabi-

liz, eta, semea, egongelan baina eduki berbera ordenagai-luan ikusten Twiterren bere aipuak bidaltzen ari den bi-tartean. Baina beraien artean inongo interakziorik gabe.Erresuma Batuan egunero lau ordu pasatzen du jende-

ak telebistaren aurrean. Lehenengo aldiz urte askotan,datu hori jaitsi egin da hilabete honetan. Tableta eta or-denagailuak pixkanaka jarrerak aldatuz doaz. Eta, Net-flix, dinamika berriak sartzen hasi da. Hilabetean 5 liberabaino ez da kostatzen. Inork ez du kuestionatzen hori or-daintzea.Pertsonalizazioa, aukera gehiago izatea eta bakoitzak

nahi duenean ikusteko aukera izatea berez gauza positi-boak dira, malgutasuna ematen diote bati. Askotan nahiduguna, ordea, lanean egun luze bat izan ostean, etxeraetorri eta erabakiak hartu behar ez izatea da, telebistandagoena ikusi, ematen digutena, jarrera pasiboa hartuz. •

{ koadernoa }

«House of Cards»

Ironikoa dena honakoa da: etxe berean,gurasoak egongelan egon daitezketelesaila ikusten, alaba bere logelantableta erabiliz, eta, semea, egongelanbaina eduki berbera ordenagailuan ikusten

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herritarrak

Sexurik gabea al da au-rrekontu politika?».Galdera horren buel-tan aritu dira osteguneta ostiralean Donos-tiako Kursaalen na-

zioarte mailako hainbat aditu,Gipuzkoako Foru Aldundiak an-tolatutako jardunaldien harira.Mertxe Larrañaga eta YolandaJubeto, EHUko Ekonomia irakas-leak, genero aurrekontuez aritudira, eta zenbait euskal erakun-detan martxan jarritako espe-rientziak ekarri dituzte mahaigainera. Aurrekontuetan genero ikus-

pegia txertatzeko lehen baldin-tza eta ezinbestekoa ondorengoada: aurrekontuak generoarekinneutroak ez direla garbi izatea.Izan ere, askotan pentsatzen dazenbaki kontuak neutroak dire-la, denon mesederako diseina-tzen direla aurrekontuak eta ber-din eragiten dietela gizon zeinemakumeei. Larrañaga eta Jube-to erakunde desberdinetan aritudira genero aurrekontuak osa-tzen laguntzen.

«Sexurik gabea al da aurrekon-tu politika?». Horixe jardunal-dien izenburua. Pentsatzenbaita ekonomiak ez duela ge-neroarekin loturarik. Mertxe Larrañaga: Normaleanekonomiaz hitz egiten deneandiruaz hitz egiten da, zenbakiez,eta pentsatzen da dirua eta zen-bakiak neutralak eta objektibo-ak direla. Guk zenbaki horienatzean dagoen jendearen gaine-an jartzen dugu arreta, horiengainean egiten dugu analisia. Fi-nean, aurrekontuen gaineanarreta jarriz gero, politikariekdirua zertan gastatzen duten az-tertuz gero eta politika horiekeragina norengan daukaten iku-siz gero, garbi geratzen da prin-tzipioz neutrala zirudienak era-gin oso desberdina daukalabatzuengan eta besteengan. No-ra bideratzen da aurrekontua?Zertan gastatzen da dirua? Ho-rrek nola eragiten die sektore

batzuei eta besteei? Galdera ho-riek egitea beharrezkoa irudi-tzen zaigu, eta horretan aritzengara gu.

Nola osa daiteke aurrekontupubliko parekide eta orekatubat?Yolanda Jubeto: Lehen pausoaogasunaren, kontu publikoeneta desberdintasunen artean lo-tura dagoela jabetzea da, eta aurrekontua berdintasuna bul-tzatzeko tresna bat dela. Nor-malean arloak banatzeko joeradaukagu. Finantza arloan lanegiten dutenen begietara, ber-dintasunak ez dauka inolakoharremanik haiekin. Zenbakie-kin lan egiten dute, dena guz-tion onerako da, ez dute inoizbereizketarik egiten... Asko kos-tatzen zaie ikustea gizonen etaemakumeen artean desberdin-tasunak daudela eta aukera des-berdinak ditugula.

Parekidetasunaren aldeko bo-rrokak ekonomiarekin lotura-rik ez balu bezala, ezta?Yolanda Jubeto: Gure formakun-tzan konturatu gara badagoelaberdintasunaren mitoaren he-dapena: Berdintasun Legeadaukagu, dagoeneko ez duzuehainbeste traba ia toki guztieta-ra iristeko... zer gehiago nahi du-zue ba? Badirudi muga bateraheldu garela eta hemendik aurre-ra eskatzen duguna batzuentzatgehiegitxo ere badela. Gainera,adibideak ere jartzen dituzte, goimailako postuetan emakumeakere badaudela esanez. Etxeko la-nen banaketa, enpleguan daudendiskriminazioak, sektore publi-koan dauden zenbait ohitura,erabakiguneak nola dauden osa-tuta, zer den erdigunean jartzendena, zein jarduera dauden abe-rastasuna sortzera bideratuta,zeintzuk daude hortik kanpo... Hemen oraindik oso ikuspegi

ortodoxoa dago, ulertzen duenaenpresa jarduera dela aberasta-suna sortzen duen bakarra. Ho-rren arabera, etxeko lanak natu-raltasunez egiten dira, ez dutezertan islarik izan behar politikapublikoetan. Eta, izatekotan,hazkunde garaian gaudeneanbakarrik, beheraldi batean ho-riek bigarren mailakoak dira,

mantendu ezin diren luxuak.Politika horiek oso ahulak iza-ten dira beti; gaur jartzen diraeta bihar kendu, eta horrek ezdauka inolako kosturik. Ikusizer gertatu den Berdintasun Mi-nisterioarekin Madrilen. Aurre-kontu txikiena zuen eta egunbatetik bestera desagertu eginzen, eta ez zen ezer pasatu. Gar-bi dago politika publikoen alde-tik ez dagoela berdintasunarenaldeko inongo borondaterik. Ba-tzuetan ezagutza faltagatik da,baina beste batzuetan gertatzenda pentsatzen delako berdinta-suna ja lortu dela, eta ez duteurrats gehiago eman nahi.

Ez dirudi berdintasunaren al-deko apustu oso serioa. Yolanda Jubeto: Ez dago forma-kuntzaren erdian. Sektore publi-koko langileen eta politikarienformakuntzan ez zaio tokirik egi-ten. Martxan jarri ditugun espe-rientzietan parte hartzea boron-datezkoa izan da. Ikastaroetaraetortzen zen kezka pertsonalazuena, dagoeneko horretan zebi-lena. Baina gehienentzat gauzaoso arrotza da. Horregatik, kon-tzientzia pizteko, oso tresna inte-resgarriak iruditzen zaizkigu ge-nero aurrekontuak.

Mertxe Larrañaga: Azkeneanpolitika publikoak aztertzen di-tuzu. Gainera, aurrekontua ur-tero egiten den tresna bat de-nez, horrek sistematizatu egitendu analisia, eta guretzat interes-garria da hori.

Erakunde desberdinetan jar-dun duzue, eta dagoeneko ba-dira urte batzuk hasi zinetela.Aldaketarik igarri al duzue? Yolanda Jubeto: Oso garbi ikusidugu murrizketen garaiotanzer-nolako ondorioak izaten di-ren. Adibidez, osasungintzanaurrekontua jaisten saiatzen di-renean, jendea ospitaletik etxe-ra ahalik eta azkarren bidaltzensaiatzen direnean, zaintza lanaketxean ematen dira gero. Zora-tzen direnak etxekoak dira eta,normalean, zaintza lan horiekemakumeek hartzen dituztenberen gain. Haiek dira lanor-duak murrizten dituztenak etamalabarismo horiek egiten saia-

«Aurrekontu publikoakparekidetasunaren aldeegiteko tresna bat dira»

MERTXE LARRAÑAGAETA YOLANDA JUBETO

Genero aurrekontuen proposamena

gardena da oso: kontuak garbi, dirua nora

eta norentzat. Parekidetasunaren aldeko

eta ustelkeriaren kontrako metodoa.

[email protected]

EHU-KO EKONOMIA IRAKASLEAK

Page 23: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 22 / 23

tzen direnak. Kostua etxean da-go eta badirudi ja sektore publi-koarentzat ez dela kezka iturri:lortu dugu aurrekontua jaisteaeta gero eta eraginkorragoak ga-ra. Gure bizitzako esparru des-berdinen arteko lotura berezikiemakumeok ikusten dugu, gizo-nen begietara gauza batzuk egi-nak daude-eta. Eta eremu publi-koaren eta pribatuaren artekozatiketa oso nabarmena da.

Mertxe Larrañaga: Horretarakobalio dute aurrekontuek, ikuste-ko politika publikoek nola eragi-ten duten emakumeen eta gizo-nezkoen bizitza kalitatean. Zeineragin daukaten eta zein espa-rrutan; osasungintzan, hezkun-tzan... ongizaterako garrantzi-tsuak diren eremuetan.

Yolanda Jubeto: Edo industrian.Jaurlaritzak egin zuen lehendabi-ziko azterketan teknologia zen-troak aztertu zituzten. Lehenurratsa datuak ikustea da, sexua-ren arabera banatzea; norenganaheltzen diren politikak, nortzukdiren politika horien jasotzaile-ak. Eta ikusten zen argi eta garbidoktore gehiago zeudela gizo-nezkoen artean, eta, ondorioz,soldata hobeak zituztela. BadagoEuropatik datorren arau bat esa-ten duena tentuz ibili behar de-la ikerkuntzaren arloan, zenbaitalorretan bereziki gizonek egi-ten dutela gora... Zentro horie-tan araua onartuta zuten, sina-tuta, baina sekula begiratu gabezuten! Maiz gertatzen dira ho-rrelakoak; onartu, sinatu eta ki-to, egina balego bezala. Bainazenbakiak aztertzen hasten zare-nean konturatzen gara oraindikurrats asko eman behar ditugula.

Ekonomia zenbakietan eta da-tuetan oinarritzen da, bainaetxeko lanak, zaintza eta ho-rrelakoak zenbaki horietatikkanpo utzita. Mertxe Larrañaga: Batez ereekonomia merkatuen analisianzentratzen delako. Eta merkatu-tik kanpo geratzen diren arloak,ulertzen da ez direla ekonomi-koak. Arlo sozialarekin berdingertatzen da, ekonomikoa da,baina bigarren mailakoa. Eta ezzaio garrantzirik ematen.

Nondik hasi behar da aurre-kontuak aldatzen? Yolanda Jubeto: Lehen urratsaerrealitatea bere osotasuneanikustea da. Oso era partzialeanikusten dugu, eta gainera ad-ministrazio guztiak oso zatitu-ta daude, oso zatikatuta dagopolitika. Bakoitza bere adarre-an kokatzen da eta ez daki bes-te adarrean zertan ari diren, ezdago integraltasunik. Jendearenongizaterako urrats batzukematen ari gara, baina bakoitzabere eremutik. Begirada geroeta gehiago zabaltzen duzune-an eta ikusten duzunean gurebizitzaren esparru desberdinenarteko lotura, azterketan den-bora ematen duzunean, dirutikharatago joaten zarenean, per-tsonak ikusten dituzunean... jaurrats bat eman duzu. Eta, bi-garrena, eztabaidatzea da, gureongizaterako onena zer denikustea. Horrek eskatzen du po-litika publikoak zabaltzea jen-dearen beharrei egokitzeko.Egia da funtzionarioek eta ad-ministrazioak ezin dituztelaerabaki guztiak gure ordez har-tu, ez dakitela ondo guk zernahi dugun. Eta normaleanemakumeek aniztasuna nahidugu, bide desberdinak lagun-tzak eskuratzeko. Finean nahiduguna da gure beharrak hobe-to ezagutzea. Gainera, irteerak

normalean oso sinpleak eta ka-rratuak izaten dira. Eta beharduguna juxtu kontrakoa da;gure bizitzak oso konplexuakdira, bizitza ziklo bakoitzeanbehar desberdinak ditugu, lo-tura desberdinak, elkarrekikomendekotasuna beti hor dago...Nola egin bizitza errazagoaguztientzako? Nola uztartu ere-mu publikoa, komunitarioa,etxekoa? Hori da hausnartu be-har dena, eta hausnarketa ho-rren ondoren dator aldaketa.

Mallorcako Gobernuarentzatere aritu zarete lanean. Yolanda Jubeto: Mallorcan go-bernu aldaketa bat egon zen, PPegotetik PSOE egotera. Eta Ber-dintasun zuzendariak oso garbiikusi zuen aurrekontuen aldeguztiak aztertu eta aldatu be-har zirela, eta gugana jo zuten.Laguntza eskatu ziguten arlobakoitzak zer egiten duen ho-beto ezagutzeko eta aldatu be-harrekoen inguruan hausnar-tzeko. Horretarako bazekitenprestakuntza behar zela, for-makuntza behar zutela. Ikasta-ro indartsua antolatu zuten,politika publikoetan ikuspegifeminista sartzearen garran-tziaz; bizi kalitatea erdiguneanjartzearen garrantziaz; horrekpolitikarekiko gure ikuskeranola aldatzen duen aztertuz...

Eta hirugarren fasean, eta horida konplexuena, aldaketari eu-tsi zioten. Aldaketarako gutxie-nez legegintzaldi bat behar da.Hiru urte behar dira lehendabiziaurrekontu guztia aztertzeko,programa guztiak aztertzeko.Egoeraren argazki bat ateratze-ko, diagnostiko bat egiteko, hiruurte behar dira: zer egiten arigara eta nola. Lehen legegin-tzaldia behar da, beraz, diag-nostikorako. Eta bigarren lege-gintzaldian aldaketak martxanjartzeko aukera sartzen da. Non-dik hasi erabakitzeko aukera.

Eta, zertan da Mallorcakoa? Yolanda Jubeto: Mallorcan PPalderdiak irabazi zituen be-rriz hauteskundeak eta horre-tan geratu zen prozesua.

Politikak beti begiratzen duepe laburrera, hauteskundetikhauteskundera. Genero aurre-kontuek, berriz, denbora askozgehiago behar dute, ezta? Mertxe Larrañaga: Zalantzarikgabe. Aldaketak ez dira egun ba-tetik bestera etortzen. Tira, bainaberdintasunaren aldeko borrokaoso gogotsu hartu behar da egu-nero, gainontzean oso frustraga-rria baita. Arazoa borondate poli-tikoa da, zenbait gobernu etaadministraziori ez baitzaie bate-re interesatzen gauzak aldatzea.

“Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

«Finantza arloan

lan egiten dutenen

begietara,

berdintasunak ez

dauka inolako

harremanik haiekin.

Zenbakiekin lan

egiten dute, dena

guztion onerako da,

ez dute inoiz

bereizketarik

egiten...»

Page 24: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herritarrak

Baina prozesu hauek oso baliaga-rriak dira administrazio barrukodinamikak hobeto ezagutzeko.

Genero aurrekontu baten oina-rrietako bat gardentasuna da,ezta? Kontuak garbi. Yolanda Jubeto: Politikan gau-zak oso berehalakoak dira. Gauresaten dute bihar hau edo bes-tea egingo dutela. Bihar iristenda, ez dute agindutakoa egiteneta ez da ezer pasatzen, inor ezzaie kontuak eskatzera gertura-tzen. Genero aurrekontuen hel-buru bat diruari pista jarraitzeada, ez bakarrik urtebetean, lauurtean, etengabe. «Esan zenutenhorretarako erabiliko zenuteladirua. Horretarako erabili du-zue? Eta zein emaitza lortu dirahorrekin?». Batzuetan urratstxiki bat ematen da, eta horribalioa eman behar zaio, aldake-tak astiro egiten direlako. Bainajarraipen etengabeko hori osogarrantzitsua iruditzen zaigu.Nazioarteko erakunde batzuenustez genero aurrekontuak us-telkeriaren kontra egiteko meto-do oso eraginkorra dira. Ez baka-rrik berdintasuna bultzatzeko,,baita ustelkeriaren kontra egite-ko ere. Zuk kontuak garbi ma-haiaren gainean jartzen baditu-zu, zer egin duzun eta nola eginduzun garbi azaltzen baduzu,hor zailagoa da ustelkeria.

Borroka feministaren bestefronte askotan bezala, hemenere onurak ez dira bakarrikemakumeentzat, jendarte oso-arentzat baizik. Mertxe Larrañaga: Zalantzarikgabe. Genero aurrekontuek jen-dearen ongizatea bermatzekoeta hobetzeko neurriak proposa-tzen dituzte. Eta hori garbi ikus-ten da aurrekontuak mahai gai-nean jartzen direnean; bai ,emakumeei on egingo diete au-rrekontu hauek, baina herritarguztientzat oro har izango diraonak aurrekontu hauek. Eta, ba-tez ere, behar handienak dituz-ten taldeei egingo diete mesede.Gustatzen zaigu fokua hor jar-tzea. Finean, gutxiengo pribile-giatu baten pribilegioak kolokanjartzen dira, zalantzan. Hausnar-keta horretan adin tarte desber-dinak eta talde sozial desberdi-

“hutsa

hutsa

Erasan, euri-ga-roa, euri-zapa-rrada, zirimi-ria... euskaraz

hainbat adiera ditu euriak. Eta ezalferrik, gurean euri kontuak ohi-koak ditugunez, halabeharrez hiz-kuntzak ere errealitatearen xehe-tasunak definitzeko joera baitu.Aste honetan ze gaiez idatzikonuen ezin erabakiz ibili ostean, au-keratu dut gaia: euria. Badakit ezdela batere gai berezia, originala,analisi sakona eskatzen duena,baina niretzat behintzat bada az-ken asteotan nire egunerokoa,umorea, bizi poza eta animoa era-gin dituen egitate bat. Euria, euriaeta euria; goiz, arratsalde eta gau.Alerta horia, laranja...Itsasoa indar-tsu, ura kale eta etxeetan Nafarroahegoaldean zein Gipuzkoa aldean,lur erorketak non-nahi, urez gai-nez dauden lursail eta baratzeak...Aztoratuta, arduratuta, goibeldutabatzuk eta besteak, euskal karako-lak pozik. Esaera zahar batek dionbezala, “Euri eta iduzkia, karakolenbesta”. Ez naiz aditua eguraldi kontue-

tan, gustuko ditut negua, udabe-rria, udazkena zein udara; bainaaitortu behar dut negua gogorradoala, eta azken aste luze hauetanare eta gogorragoa beste gairik ezdudalako. Igogailurik ez duguetxean, baina ordenagailuan, Wha-tsappeko mezuetan edo pisukide-en arteko hizketaldietan eguraldikontuak dituzte hizpide, eta, nos-ki, euria. «Ea bihar atertzen duen,eguzkia noiz aterako ote da!»... Eu-ria beharrezkoa du lurrak, lurrekobizidunok ere, baina hainbeste? Eguraldia eta norberaren aldar-

tearen artean harremanik badelapentsatzen dut, eta azken astehauetan frogatu dut. Etengabekoeuri emariak tristarazi egin nau.Goizean jaiki, leihotik begiratueta azken asteotako paisaia grisakaldartea ez ezik gorputza ere kuz-kurtu didalako. Baina laster bate-an eguzkia gurekin izango dugunesperantzan nago, neguari iskinegin eta gorputz biziz, animo ar-giz udaberriari heltzeko gogoz.Bai, iritsiko da eguna. •

Euria ari duSaioa Iraola

«Oraindik oso

ikuspegi ortodoxoa

dago, ulertzen

duena enpresa

jarduera dela

aberastasuna

sortzen duen

bakarra.

Horren arabera,

etxeko lanak

naturaltasunez

egiten dira, ez dute

zertan islarik izan

behar politika

publikoetan»

«Osasungintzan

aurrekontua jaisten

saiatzen direnean,

jendea ospitaletik

etxera ahalik eta

azkarren bidaltzen

dutenean, zaintza

lanak etxean

ematen dira. Kostua

etxean dago eta

badirudi ja sektore

publikoarentzat ez

dela kezka iturri»

nak hartzen dira kontuan. Ez ba-karrik emakume edo gizon, ema-kume guztiak ez gara berdinak,ezta gizon guztiak ere. Adina,klase soziala, jatorria... datu ho-riek gurutzatuz gauza asko ikus-ten eta ikasten dituzu. Garbiikusten da zer eta nori dagoenbideratuta, noren mesedetan etanoren kaltetan. Konturatu garaerresistentziak badaudela, era-kunde publikoek ez dutela askoatsegin autokritika eta generoaurrekontuek politikaren jarrai-pen zehatza dakartela. Baina,esan bezala, denon mesedetandira, zalantzarik gabe.

Pertsona erdigunean, aurre-kontuen jarraipen zehatza, gar-dentasuna... Bai, baina horrekguztiak kostu handiagoa al du? Yolanda Jubeto: Hori da norma-lean egiten duten galdera: «Zerari zarete, dirua eskatzen?». Eran-tzuna ezezkoa da. Helburua ez dadiru gehiagoko aurrekontuakizatea, dagoen dirua hobeto ba-natzea baizik, eta lehentasunakfinkatzea. Zergatik bideratzenduzu dirua alor batzuetara eta ezbesteetara? Zergatik kentzen die-zu dirua errazago alor batzueibesteei baino? Finean, lehentasu-nen aldaketa suposatzen du, gureongizateari beste dimentsio ba-tetik begiratzeko gonbita, ohitutaez gauden dimentsio batetik. Ho-rregatik topatzen ditugu horrela-ko erresistentziak. Baina hauekepe luzeko proiektuak dira. Be-launaldi batzuk beharko dira hauguztia aldatzeko.

Jendarteak pentsa dezake au-rrekontu publikoak aldatzekoezer gutxi egin dezakeela. Eko-nomia handi horietan ezin de-la eragin. Mertxe Larrañaga: Horren atze-an dagoen ideia da gauza ekono-mikoak oso zailak direla, ezindirela ulertu. Nire ustez zailduegin dituzte, modu korapila-tsuan azaldu, finean komeni de-lako jendeak ez ulertzea. Zailta-suna eta konplikazioa botereada azkenean. Gauzak azal dai-tezke mundu guztiak ulertzekomoduan, eta orduan ikusiko ge-nuke guztiok ulertzeko eta era-giteko moduko gauzak direla.Pentsatutako estrategia bat da.

Page 25: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 24 / 25hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiITURRIAGA

Page 26: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAhutsa

SONIA INGUNZAZUMALDE

Baserritar ekologikoa da. Pasa den astean

Maliko Selingue herrian izan zen EHNE

Bizkaia ordezkatzen, mundu osoko

baserritarrak batu dituen bilkura batean.

Gaien artean, emakume baserritarra.

BASERRITAR EKOLOGIKOA

ENEEK

GORBEIALDE ALKARTEA

«Munduan elikagaienekoizpenean jarduten direnen

%65 emakumeak dira, eta,gehienak, pobreak»

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

Sonia Ingunza Zumal-de baserritar ekolo-giko areatzarrak ha-mar urte daramatzaortugintza ekologi-koan profesionalki

lanean. Biologia ikasketak egitenhasi zen bere garaian, hura utzieta zerbait «praktikoagoa» ikas-ten hasi arte. «Eskuekin lan eginnahi nuen, horregatik nekazari-tza ikasketak egitera joan nin-tzen, lanbide hezkuntzan. Bainahan jaso nuena ere ez nuen guz-tiz gogoko izan, ekoizpen ereduerabat intentsiboa zen erakutsizigutena, lurrarekin lotura gutxizeukan eta mekanizazio mailaaltua eta inbertsio handiak eska-tzen zituen». Nekazaritzan jarduteko eraba-

kia hartu zuenean, argi zeukanzein izango zen bere bidea.

«Produktu ekologikoen kontsu-mitzailea aspalditik banintzen,eta ikusten nuen hemen elika-gai ekologikoen eskaintza osomurritza zela, eta hori indartubeharra zegoela. Beste alde bate-tik, argi neukan ez nuela ez be-zeroak ezta nire burua ere po-zoiekin kutsatzerik nahi».Pasa den astean, Maliko (Afri-

ka) Selingue herrian izan zen,EHNE Bizkaia ordezkatzen,mundu osoko baserritarrak ba-tzen dituen La Via Campesinaerakundeak, CNOP Maliko base-rritarren elkarteak eta beste era-kunde batzuek antolatutako bil-kuran. Emakume baserritarrenaldarrikapenek toki garrantzi-tsua izan zuten.

Nekazaritza bizimodu gisa au-keratuta, zailtasun berezirik

Page 27: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 26 / 27

sumatu al duzu emakume iza-teagatik?Emakumea bazara, jaiotzatikkonturatzen zara gauzak zailagoizango dituzula! Nekazaritzaikasketekin hasi nintzenean ere,ikusi nuen emakumeenganakokonfiantza askorik ez zegoela.Susmo hori bera herrian izannuen, ortugintzan hasi nintze-nean. Herritar askok (gizonak,gehienak) esaten zidaten ezingoniola eutsi, lan honetan indarrabehar delako, eta, antza, emaku-meok ez daukagulako. Aurreiri-tzi asko dago. Gero, erakustendiezunean egin dezakezula, go-raipatu egiten zaituzte. Hasiera-ko garai haietan, bitxia izan zenere emakume nagusi askok esa-ten zidatena: «Hori, hori! Ortubat izatea etxera beste jornal bateramatea da!».

Azken urteetan, emakumeakbaserrian izan duen papera bis-taratzeko lan handia egin da.Zein izan da eta zein da paperhori?Nahiz eta askotan entzuten denEuskal Herrian matriarkatuaizan dela nagusi, nire iritzia dazirkunstantziek bultzatu izandutela emakumea etxearen ar-dura hartzera. Gizonak okupa-tuago egon dira gerrak egiten,mendian lanean… Emakumearietxea zaindu beste erremedio-rik ez zitzaion gelditzen. Etxekoburua baino, esango nuke etxe-ko kudeatzailea izan dela, etxeinguruko guztia beraien ardu-rapean egon izan dela. Egia daere oinarrizko jakintzetariko as-ko emakumeak gorde eta trans-mititu izan dituela: medikuaizan da, emagina, hazien zain-tzailea, ortuan gauzak noizerein behar diren jakin du, ba-serriko produktuak luzaroanirauteko nola prestatu jakindu… XX. mendean, gizonak lan-tegietara joaten hasi zirenean,gauzek bere horretan jarraituzuten, aldaketa batekin: gizo-nak bizitza soziala egiten hasiziren, emakumeek etxetik irtenezinda jarraitzen zuten bitarte-an. Gaur egun, emakumeon au-tonomian zenbait pausu emandira, baina iruditzen zait pausuhorietako asko atzerantz eman

direla: andre asko ikusten ditutetxetik kanpo lanean, geroetxean ere lan asko egin beha-rrez, eta beraien seme-alabenesklabo bihurtuta.Emakumeok izan dugun pa-

pera aztertzerakoan, bada bestepuntu garrantzitsu bat: bai le-hen eta baita gaur egun ere,emakumeok urte gehiago har-tzen ditugu, eta horrek jakin-tzen transmisioan badu bere ga-rrantzia. Gaur egun, nagusiekdauzkaten jakintzak gutxiestendira, gizarte kapitalista honetan“produktiboa” ez dena bazter-tzen baita. Hori, niretzat, akatslarria da.

Malitik bueltatu berritan etamundu osoko baserritarrekinegon eta gero, zein sentsaziore-kin etorri zara?Bilkura honen helburu nagusia“agroekologia” kontzeptua ze-haztea izan da, ikusten baitaarriskua badagoela terminohau edonork edonola erabiltze-ko, eta, ondorioz, terminoakzentzu guztia galtzeko. Munduosoko 300 ordezkari inguruegon gara, baserritarrak asko,baina baita bestelako gizarteeragileak, kontsumitzaileen el-karteak, Maliko agintariak etaFAO Elikadura eta Nekazaritza-rako Nazio Batuen Erakundeko

ordezkariak ere. Indarberritutaetorri naiz, errealitate gogorrakezagutu baditut ere.

Agroekologiak emakumeare-kin zerikusi handia duela esanohi da. Zer deritzozu zuk?Esango nuke agroekologia beraemakumeokin oso lotuta dagoe-la, gure neurrira egokiro molda-tzen den planteamendua dela.Nire iritzi pertsonala da, baina,oro har, uste dut emakumeok ezdugula handikeria nahirik, ezdugu traktore handiago batenbeharrik, gure neurriko gauze-kin moldatzea nahiago dugu,eta hori dago agroekologiarenoinarrian: pertsonon neurriraegokitzen den ekoizpen ereduada. Oso balore femeninoak ikus-ten dizkiot agroekologiari: ha-rreman zuzenak zaintzea, ekoiz-pena dibertsifikatzea, familiaeta ingurumena zaintzea, jaki-turiak elkarbanatzea…

Emakume baserritarren egoe-rak izan al du tokirik Malikoeztabaidetan?Noski. Emakumeon bilkura batizan genuen; 50 inguru elkartuginen. Zur eta lur gelditu nin-tzen Afrika eta Asiako emakumebaserritarren egoera ezagutze-an. Beraiek eskatzen dutena dairabazten duten dirua kudeatu

ahal izatea. Izan ere, gaur egungizonari eman behar diote mer-katuan jasotzen duten den-de-na, erabateko menpekotasunadute. Atera kontuak: Afrikakoherri askotan, emakume bati se-narra hiltzen bazaio zuzeneansenarraren anaiaren emazte iza-tera pasatzen da, hildakoarenbeste “propietate” bat bailitzan.Europan, zerbait hobetu daemakume baserritarron estatu-sari dagokionez, kotitulartasunaduela gutxi eskuratu dugun zer-bait da, baliabideak eskuratzekoaukera badugu… Baina Afrikaneta Asian aldarrikapenen marraaskoz beherago dago, oinarri-oi-narrian. Gure planteamenduaerrealitate horretara moldatubeste aukerarik ez zegoen, haienegoera gurea baino larriagoabaita.

Hain errealitate ezberdinekin,agiriren bat adostu al zenuten? Azkenean, adostu genituen al-darrikapenak izan ziren emaku-meok eskura izan behar ditugu-la bai lanabesak, bai haziak, bai diruaren kudeaketa bera ere.Munduan nekazaritzan jardu-ten direnen %65 emakumeakdira, eta, horietatik, gehienak,pobreak dira. Azterketa esangu-ratsu baten berri ere eman zu-ten Hego Amerikako kideek:

emakumeen garrantzi ekono-mikoa ikusarazteko, egiten di-tuzten etxeko lanen (tarteanortuarien autokontsumorakoekoizpenaren) balorazio ekono-mikoa egin dute. Ondorioa daemakumeen jarduerok dirugehiago suposatzen dutela gizo-nek kanpoan lan eginda ekar-tzen dutena baino. Osoko Bilku-ran, espresuki goraipatu zenemakumeek Selingueko topake-tetan egindako lana: beraiekzaindu gaituzte, beraiek elikatugaituzte… gizonak ez dakit nonzeuden! Bilkuran aipatu zenbeste gai bat Emakumeen Mun-du Martxa izan zen. Aurten, Tu-nisian hasiko da, bihar bertan,emakumeon egunean, eta Lis-boan bukatu, urriaren 17an, po-breziaren aurkako egunean.

Zer da Emakumeen MunduMartxa?1995ean Quebeceko mugimen-du feministek antolatutako eki-men batetik sortu zen. Emaku-meen aurkako indarkeriarekineta pobreziarekin bukatzea zi-ren aldarri nagusiak, berdinta-sunean oinarritutako jendartesolidarioa eraikitzea. Arrakasta-tsua izan zen, eta, hala, 2000n,mundu mailako lehen Emaku-meen Martxa antolatu zen. Ha-rrezkero ekitaldi ugari antolatudira mundu osoan, baita ekintzainternazional gehiago ere. Aur-tengoa, laugarren ekintza inter-nazionala izango da. Ardatz na-gusia emakume baserritarrenegoera salatzea izango da, baitatokiko hazi barietateekin dau-den arazoak jendarteratzea ere:egun, arau internazional zorro-tzak eta sarri zentzugabeak dau-de hazi kreoleen inguruan, base-rritarron betiko jarduera izanden hazi trukaketa ere debeka-tua dago eta hori arazo larriaizan daiteke guretzat. Hazienmultinazionalentzat, aldiz, me-sede handia da… EmakumeenMundu Martxa irailean pasakoda Euskal Herritik. Hainbatekintza antolatuko dira emaku-meon papera plazaratu, gizartepatriarkala salatu eta balore fe-meninoetan oinarritutako ber-dintasunezko jendarte solidariobat aldarrikatzeko.

LA VIA CAMPESINA

Page 28: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herritarrak

Emakumearen Na-zioarteko Egunadelako da ezagunabiharko eguna,alabaina, suhil-tzaile parkeetako

egutegietan gorriz borobildutaageri da data hau, SuhiltzaileZaindariaren Eguna ere badela-ko. Aitzakia horrekin jo dugu Pi-li Garcia Goibururengana. Sena-rraren inbidiatan egin zensuhiltzaile. Laneko kontuak adi-tu eta aditu, «ni ere gustura ibi-liko nintzateke ba!» erratenzuen. Hala, denborara, aurkez-tea erabaki zuen. Eskaera botaondoren haurdun gelditu zeneta bigarren alaba izan zuen jus-tu probak hasi zirenean. Hu-rrengo oposaketetan iritsi zi-tzaion txanda.Lan eskaintza publiko hartan

60 lagun sartzen ziren eta ber-gararra 140. postu inguruan ze-goen. Lan eskaintza publikoagainditzearekin bakarrik ezin dasuhiltzaile izan; trebakuntzaikastaro bat jaso behar da etahori Gipuzkoako Foru Aldun-diak berak ematen du. Beharraduenean, zerrenda horretatik ti-ra egin eta deitzen hasten da.Garciak 2012an jaso zuen aukeraeta hori baliatuta lanean hastealortu zuen. Urtea egitera doa el-karrizketa egiten ari garen Tolo-sako suhiltzaile parkean. Baina lehenengo guardia ez

zuen bertan egin, Azpeitian bai-zik. Eta irteera egokitu zitzaion.Orduan frogatu zuen errealita-teak teoria guztiak gainditzendituela. Orain lasai-lasai gaudegela batean jarrita solasean, bai-na irteera dagoenean bat-bateansirena hotsa entzuten da. Etaegoitzako semaforoak kolorebat hartzen du eta pantaila bate-

an ikusten dituzte gertaerarenxehetasunak. «Lehenengo irteeran nahikoa

lan duzu txaketoia eta kaskoajanzten, ze kamioi tokatzen zai-zun jabetzen… Gaindituta zaudepixka bat. Baina oso polita da.Sentitzen duzu jada bazabiltzalahainbeste desio zenuena egiten.Tentsio handia dago momentuhorretan. Ondo iritsi nahi duzu,ahalik eta azkarren. Normaleaninformazio oso orokorra ema-ten dizute, eta bertaratzen zare-nean benetan ikusten duzu zerden egin behar duzuna. Egoeraaldatzen doa, bidean ere infor-mazioa jasotzen zoaz… Oso in-tentsoa da», deskribatu du.Lehenengo egun hartan, Zes-

toatik jaso zuten deia. Bi andrebakarrik bizi ziren etxe batean eta ondoko bizilagunak deituzuen bizpahiru egunetan ezzuela ez bata ez bestea ikusi etahilik ote zeuden kezkatuta.«Txakurrak ez zigun pasatzenuzten, guk baino ikara handia-goa zeukan. Kendu zen erditik,sartu ginen, eta, bi andreak ohe-an zeuden, lo».Ofizio honetatik zerk erakar-

tzen duen galdetuta, hala eran-tzun du: «Niretzat oso inportan-tea da zoazen tokira zoazela beti

laguntzera zoazela. Hori handiada. Eta horretarako baliabideakedukitzea: erremintak, ekipa-zioa, formazioa... Beti ez zara ga-raiz iristen, baina iristen zarene-tan mundiala da».Suhiltzaile izateko probak gi-

zonei begira eginda daude, bai-na Pili Garciak ez du garbi ikus-ten nolakoak izan beharkoliratekeen. Gainera, pentsatzendu hori erabakitzen dutenakezin direla izan parte direnak.Kirol teknikariak, medikuak…uste du hainbat jende dagoelahorretaz dakiena eta aproposa-goa dena benetan errateko pare-kidetasuna lortzeko zer probaegin beharko liratekeen. «Bainaez da lan hori egiten, oraindik ezda beharrezko ikusten». Oroitu duenez, duela ehun ur-

te mediku bat emakumea izateaezinezkoa zen, astakeria bat.«Suhiltzaile izatera ere iritsikogara eta espero dut nire seme-alabek ikusiko dutela!».

AHAL DUT? EGIN ARTEAN EZ DAKIZU

Ez du emakume erreferenterikizan. Gustuko lana zen bereerreferentea. Eta etengabe izanzituen kezkak. «Aurkezteko ka-mioia gidatzeko baimena izanbehar duzu eta ateratzen nengo-ela zenbat bider pentsatu nuen:alferrik nabil denbora eta diruagastatzen… Amak esaten zidan:tontoarena egiten zabiltza, nonikusi duzu zuk suhiltzaile batneska? Ez daude! Eta zer edo zer-gatik ez dira egongo ba!».Baina bera animatu ahala ama-

ren ikuspegia ere baikorragoaizaten hasi zen, eta, halako bate-an, erran zion: «Begira, agian ezzaude oker, gerra garaian ere, gi-zon denak frontera joan zirene-an, emakume asko kamioiak gi-datzen ausartu zirelako hainbatherritan ez zen oinarrizko pro-dukturik falta izan». Suhiltzailea-ren arabera, bidea hala egiten da,norberak sinetsita. «Ahal dut?Bada, egin artean ez dakizu».Bergarakoak dio aunitzek

emakume tipologia jakin bateanpentsatzen duela. «Baina gizonguztiek ere ez dute balio suhil-tzaile izateko. Emakume guztiekere ez. Gainera, ez dute nahiko.Egun batean, serio-serio, hala

infraganti

Bi emakumeetako bat da 220 suhiltzaileren artean.«Desberdinak gara eta desberdintasuna aberastasuna da»,dio. Horregatik, ziur dago beren ekarpena eginen dutela.Urtea egitera doa Tolosako parkean eta bere ondoan biminutu egotea aski da lanarekiko duen pasioa kutsatzeko.«Zoazen lekura zoazela, laguntzera zoaz. Hori handia da».

PILI GARCIA

«Amak esaten zidan: tontoarena egiten zabiltza,non ikusi duzu zuk suhiltzaile bat neska? Ezdaude! Eta zer edo zergatik ez dira egongo ba!».Alaba animatu ahala ikuspegia aldatu zuen

Probak gizonei begira eginda daude, bainabergararrak ez du garbi ikusten nolakoak izanbeharko liratekeen. Hori bai, uste du erabakiahartzen dutenak ezin direla parte direnak izan

Page 29: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 28 / 29

esan zidan alabak: ama, handi-tan ez dut suhiltzaile izan nahi».Esan nion, «lasai, ez duzu zertan,nahi duzuna izango zara». Pen-tsatuko zuen etxean denek halaizan behar zutela... Emakumeek zer gauza positibo

ekar ditzakete suhiltzaile parkee-tara? «Askotan jartzen naiz pen-tsatzen eta oraindik ez dakit esa-ten. Eta nik uste ez dela gauza batesan ahal dena. Ikusiko da. Bainaez dut zalantzarik ekarpena eginegingo dugula. Eta zerbitzuan al-daketa batzuk etorriko dira ema-kumeen presentzia gehitzean». Adibidez, lan honetarako inda-

rra behar da, baina zulo txiki ba-tetik sartzea ere bai. Orduan, eraaskotako pertsonak behar dira etahorren barruan ikusten ditu gi-zon eta emakumeak. «Ez garenezegon, zer ekarpen egingo dugunesatea zaila da, eta ez dut handi-keriatan erori nahi, ez dut esannahi seigarren zentzua eta hala-

korik! Ez, desberdinak gara etadesberdintasunak oso aberatsakdira. Aberastasun hori ekarrikodugu. Beste ikuspuntu bat, besteegiteko era bat seguruenik. Sor-tzen diren arazoak gainditzekogure era. Horrek ekarriko dituhainbat aurrerapen...». Kontuakkontu, hori etorkizunak argitubeharko du. «Egun oso zaila daaurreikuspenak egitea, bi emaku-me gaude-eta zerbitzu osoan. Gusaiatuko gara». Gipuzkoako Foru Aldundian 220 suhiltzailetatik bibakarrik dira emakumeak. Pro-portzio horiek bertze lurraldee-tan ere errepikatzen dira.

DEITU, LEHENBAILEHEN

Egunerokoan «oso ondo» molda-tzen da. Gauzak «oso protokolari-zatuta eta estandarizatuta» dau-de eta denek denetik egiten dute.Sartzen denean zenbaki bat dasuhiltzaile bakoitza, eta zenbakihori egunero aldatzen joaten da.

Hala denek dakite denetik egiten.Ez da egon desberdintasunik nes-ka izateagatik. Gauza bat aldatuda: nesken aldagela jarri dute. Zaila da suhiltzaile izateko opo-

saketak gainditzea, erdi modanjarri da eta jende ugari aurkeztenda. Gipuzkoan urte oso bat pasa-tzen dute azterketak egiten: au-rrena fisikoak (soka, korrika etaigeriketa), gero azterketa teorikoa,eta, ostean, lau ofizio ezberdinengaineko azterketak. 2008an au-rrenekoz sartu zituzten lehen so-rospenak, eta, Garciaren iritziz,inportantea izan zen bai lanerakobai emakumeak sartzeko, histori-koki arlo horretan aritu direlakoeta formazio minimo bat dutela-ko. Sindikalistei esker lortu zen.Ofizioen ondotik, kamioia gida-tzea, test psikoteknikoa eta eus-kara datoz. Azterketa guztiak ongiegin behar dira.Erran bezala, lana gustatzen

zitzaiolako sartu zen Bergara-

koa, baina bidea ere ireki nahizuen pixka bat. «Zergatik ez?Guk ahal dugu! Emakumeei ani-matzeko esango nieke». Postdata gisa, bi ohar. Lehena,

112 zenbakira beldurrik gabe dei-tu. Adibidez, jendea sua itzaltzensaiatzen da, eta, suhiltzaileak iri-tsi orduko, ez da zereginik izaten.Garciak deitzeko eskatzen du, be-rehala, zergetatik ordaintzen denzerbitzua baita. «Sarri ez gara ga-raiz iristen deia berandu egin de-lako. Berandu 10 minutu dira!».Gaineratu du abiatu eta irteerabertan behera utzi behar bada ereez dela ezer gertatzen. Bigarrenoharra langile kopuruarekin dagolotuta. Garciaren ustez, materia-lez ongi hornituta dago Gipuzkoa,antolamendua ona da, baina par-keko lau lagun soilik daude etagehiago izan beharko lirateke. •

Maider Iantzi Goienetxe

Pili Garcia Goiburu urteabetetzera doa Tolosako

suhiltzaile parkean. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 30: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

herritarrak

EUROPA

SARE N

> SoinekoaSoineko batek sare sozialakaztoratu ditu aste honetan#TheDress traola mundukotrending topic bilakatuta. Jan-tzia urdina eta beltza ala zuriaeta urre kolorekoa den dago ez-tabaidaren erdigunean, eta, ha-la, soinekoaren kolorea ezta-baida iturri bilakatu da milakalagunen artean. Begiek argita-sunarekiko duten sentsibilita-tea da gakoa. Jantzia urdin etabeltz ikusten dutenek argiare-kiko sentsibilitate handiagoadute. Ordenagailuaren distiraaldatzea baino ez dago hala de-la egiaztatzeko.

Hauek dira nabigatzaileengan arreta eragin duten gaietako batzuk:

> SumendiaTxileko Villarrica sumendiaesnatu egin da eta bertakoagintariek alerta gorria ezarribehar izan dute. Sumenditikgertu dauden herriak jendezhusten hasi ziren asteazkene-an eta 3.000 herritar bainogehiago lekualdatu zituztenlehen egunean bertan. Guztira20.000 herritar ebakuatzeaaurreikusten dute. Sumendiaklaba bota du, eta leherketa txi-kiak ere izan dira. Kaltetutakoudalerrietan larrialdietarakoeskualde batzordeak sortu di-tuzte, elurra urtu denez uhol-de arriskua ere badagoelako.

> MaradonaItxura gaztetzeko ebakuntzaegin du Diego Armando Mara-dona Argentinako futbol joka-lari ohiak. Aldaketa nagusiaezpainetan nabarmentzenzaio, lodiagoak eta gorriagoakbaititu orain. Asteburuan “DeZurda Viajero” telebista saio-an agertu zen eta ordutik saresozialetan burlarako erabilidute bere irudia; meme edoparodiaz bete dira sareok. Car-men de Mairenarekin edota“Family Guy” marrazki bizidu-nen telesaileko pertsonaia ba-tekin alderatu dute besteakbeste futbol jokalari ohia.

> Anna Allen«Poz-pozik nago Oscarren 86.edizioan». Halaxe adierazi zuenAnna Allen aktoreak, eta argaz-kia ere erakutsi zuen. Eta sinetsiegin zioten, iaz ere Oscarretanegon omen zelako. Baina ez iazeta ez aurten, dena gezur han-dia besterik ez zen; eta ez daAllenen gezur bakarra, antzekoiruzur mordoa egin dituela ja-kin baita. Alfonbra gorrian ate-ratako argazkia Photoshopprogramarekin egindako mun-taketa besterik ez zen. Egiazkoazen bakarra zeraman soinekoazen, diseinatzaile batek espre-suki Oscarretarako egina.

> GarunaLondresko King’s College uni-bertsitate entzutetsuko medi-ku talde bat teknologia berribat garatzen ari da arteanumetokian dauden haurrengarunaren irudi zehatzak lor-tzeko. Puntako teknologia ho-rri esker, haurraren garunarengarapena zehatz nola ematenden aztertzea espero da. Erdi-tzearen aurretik edo erditzeanbertan ematen diren zenbaitarazo ekiditea da helburua.Ulermen arazoak, harremansozialetarako trabak, autis-moa... jatorritik bertatik iden-tifikatu nahi dituzte.

hutsa

Emakumeak ondo pasatzen, barrez, zerbait ospa-tzen topatu nahian ibili gara artxibo zaharretan. Ezda erraza izan. Gehienetan lanean topatu ditugu,gizonezkoen ondoan zurrun, haurrak besoetan di-tuztela... Alboko argazkia 1963. urtekoa da, etaemakume taldea zerbait ospatzen ari da. Josteneta etxeko lanak egiten erakusten zitzaien, bizi-tzarako ezinbestekoak omen. Leziorik garrantzi-tsuena ahaztuxea izan da urte gehiegitan: elkar-tzea, ondo pasatzea, ospatzea, barre egitea,norberaren espazioaz gozatzea... Ea gaurko etabiharko artxiboetan bilaketa errazagoa den. PacoMARI. MARIN FUNTSA. KUTXA FOTOTEKA

KUTXATEKA.COM

OSPATZEN ETA ONDOPASATZEN IKASTEA

hutsa

Page 31: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

2015 | martxoa | 7

GAUR8• 30 / 31hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /h

iria

ren

lo(r

)ald

ia /

kom

un

ikaz

ioa

Ez zaitezte hain gogorrakizan: Abiadura Ez HainHandiko Trena eraikitzenari direnek maiteminduakdituzte gogoan. Donostia-tik Bilbora joateko 55 minu-

tu beharko omen ditu trenak (eta ez 38,hasieran esan zuten bezala), BilbotikGasteiza 43 minutu (eta ez 28), Gasteiz-tik Donostiara 55 minutu (eta ez 34).Horretarako mendiak tunel erraldoie-kin zulatzea beharrezkoa ote zen galde-tuko duzue kritikook, baina hori da ezduzuelako Plazaolako tren zaharrarenhistoria ezagutzen. Eta ez zaretelako ja-betzen tunelek izan dezaketen interesikhandienaz.Leitzarango meatzeetako burdina An-

doainera ateratzeko eraiki zuten Plazao-lako trena 1904an. Geroago, 1914an,trenbidea luzatu egin zuten Donostiaeta Iruñea lotzeko, bidaiariak ere ga-rraiatzeko. Guztira 66 tunel zulatu zi-tuzten. Tartean, garai hartako luzeena:Uitziko tunela, 2.700 metroko sator-zu-lo ilun ikaragarria, Leitza eta Lekunberriartean. Orduan esaten zutenez, ezkon-tza-bidaia bat hasteko tunelik egokienazen: trenak kontu handiz zeharkatzenzuen zati hura, orduko 10 kilometrokoabiaduran, eta ordu laurden batez era-bateko iluntasunean joaten ziren bi-daiariak. Lehen aldiz erabateko ilunta-suna, zenbait bikoterentzat. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozera-

maileak esan zuen “harrituta” zegoelaAbiadura Ez Hain Handiko Trenak izan-go omen duen moteltasunarekin, ho-rrela ez omen baita “hain lehiakorra”izango. Nik esango nuke exekutibo era-ginkorraren plantak egin nahi dituela,lotsa ematen diola maitasunaren trenaeraikitzen ari direla aitortzeak. Plazaolako trenaren geldotasunak bes-

te hainbat ohitura eder ere sortu zituen:Irurtzun inguruan, adibidez, bidaiariakmartxan jaisten omen ziren, mahastie-tatik mahats-ale batzuk hartu eta berrizere, korrika pixka bat egin ostean, trene-ra igotzeko. Geltokirik gabeko parajee-tan jaitsi nahi zutenek makinistari esku-peko bat ematen zioten abiaduramantsotu zezan, eta salto egiten zutenlasai. Aukera horrek ere beste arazo batkonponduko liguke: trena hiriburuetara

nola sartu, estazio berriak eraiki ala za-harrak erabili, lurpetik ala azaletik, trenahiriguneraino eraman ala kanpotik pa-sarazi. Abiadura Ez Hain Handiko Trena-rekin, bidaiariek komeni zaien lekuanjauzi egin ahal izango dute.

Trena ospakizunetarako motiboa zengaraira itzuliko gara. Igandeetan, Le-kunberriko musika banda nasan koka-tzen zen eta, trena geltokira iristen ze-nean, turutak eta danborrak jotzenzituzten bidaiariei ongietorria emateko,abiatzen zirenei bidaia ona opatzeko,arratsalde pasa geltokira joaten zirenbikote maiteminduei entretenimendupixka bat emateko. Trena festa zen. Eta biziraupenerako bide ere izan zen.

Jesus Mari Saez donostiarrak kontatu zi-dan gerraosteko urteetan Uitzira trenezjoaten zirela, hango senideek barazkiak,arrautzak eta patatak ematen zizkietela-ko, hirian topatu ezin zitezkeen elika-gaiak. Haurtzaroko gertakari zoraga-rrienetako bat gogoan iltzatuta zeukanSaezek: «Trena errailetik irten zen Ui-tziko tunelean. Herritar guztiak korrikajoan ziren, barreiatutako merkantziakharrapatzera. Norbaitek erregalizez be-tetako zakuak topatu zituen. Umeok ur-te osoa pasa genuen erregaliza jaten».

Urte haietan, bidaiariek estraperlista-ren berokia janzten zuten: artilezko be-roki luzea, barrutik sei poltsiko handijosita zeuzkana. Patxi Mikeo nafarrakmoda haren arrazoiak azaldu zituen:«Udan ere, bidaiari asko gabardina han-diekin joaten ziren, eta barruko patrike-tan babak, babarrunak, garbantzuakeramaten zituzten. Trenean zihoazenemakume guztiak haurdun zeudelaematen zuen». Guardia Zibila nasetanikusten zutenean, makinistek oharraematen zieten bidaiariei, merkantziakgorde edo leihotik bota zitzaten.Estualdietako trena ere izan zen, emi-

grante nafar asko Kantauriko portueta-ra eraman zituena Amerikarako bidean.Baita aisialdikoa ere, Ski Club Tolosanoelkarteko kideak Aralarrera hurbildu zi-tuelako, Euskal Herriko lehen eski saio-ak egitera. Plazaolako trenak mineralagarraiatu zuen fabriketara, abereak azo-ketara, langileak hirietara, ekonomiapiztu eta gizartea eraldatzen lagunduzuen, baina batzuen ustez kanpoko era-gin gaiztoak ere ekarri zituen: «Gure he-rrian ez zen biraorik entzuten tren ma-darikatu hori etorri zen arte!», esanzuen Leitzako apaizak igandeko mezan.Abiadura Ez Hain Handiko Trenak ohi-tura hori ere berritu du. •

Leitzarango meatzeetako burdina Andoainera ateratzeko eraiki zen Plazaolako trena. A. IZAGIRRE

Ander Izagirre

AbiaduraMaitagarriko Trena

Kazetaria

Page 32: KONTATU GABEKO HISTORIA - naiz:...tuzte zenbakiak eta jakiten dute horiek nola erabili. Ezagutza ho - rretatik abiatuta zenbakiak le - trekin lotzen dira, ikasteko pro - zesua errazteko».

97

71

88

76

75

00

1

50

30

7