Kataluniako kulturgintza oharrak1

21
Kataluniako kulturgintzari buruzko hainbat ohar Bartzelonan, 2011ko maiatzaren 25ean Imanol Larera Mendizabal SARRERA Txostenaren lehen bertsio honek oso helburu xumea du: HUHEZIkooi Kataluniako kulturgintzari buruzko ikuspegi orokor eta oinarrizkoa ematea, ekaineko bisita prestatzeko eta hobeto aprobetxatzeko balio izango duelakoan. Txosten honek ez du oinarri zientifikorik (hori elkarrizketetatik eta bibliografiatik aterako dugu!), neure inpresioetan oinarrituta dago. Kataluniako kulturgintzaren oinarrizko faktore batzuk: - Aurrekontu murrizketak (retallades): Urte hasieran sartutako gobernu berriak gogor ekin dio murrizketei: “retallada” (recorte) da azkenaldian gehien entzuten den hitza. Murrizketok kultura arlora ere iritsi direnez, 2011ko apiril-maiatzean hainbat eragilek idatzi bat atera zuten kultura arloan salbuespena egin zezaten eta murrizketarik ez ezarri (L’Avenç aldizkariko editoriala: kultura sektorea Generalitateak murrizketarik egin ez dezan kulturaren alorrean). 1

Transcript of Kataluniako kulturgintza oharrak1

Page 1: Kataluniako kulturgintza oharrak1

Kataluniako kulturgintzari

buruzko hainbat oharBartzelonan, 2011ko maiatzaren 25ean

Imanol Larera Mendizabal

SARRERA

Txostenaren lehen bertsio honek oso helburu xumea du: HUHEZIkooi Kataluniako

kulturgintzari buruzko ikuspegi orokor eta oinarrizkoa ematea, ekaineko bisita

prestatzeko eta hobeto aprobetxatzeko balio izango duelakoan. Txosten honek ez du

oinarri zientifikorik (hori elkarrizketetatik eta bibliografiatik aterako dugu!), neure

inpresioetan oinarrituta dago.

Kataluniako kulturgintzaren oinarrizko faktore batzuk:

- Aurrekontu murrizketak (retallades): Urte hasieran sartutako gobernu berriak gogor

ekin dio murrizketei: “retallada” (recorte) da azkenaldian gehien entzuten den hitza.

Murrizketok kultura arlora ere iritsi direnez, 2011ko apiril-maiatzean hainbat eragilek

idatzi bat atera zuten kultura arloan salbuespena egin zezaten eta murrizketarik ez ezarri

(L’Avenç aldizkariko editoriala: kultura sektorea Generalitateak murrizketarik egin ez

dezan kulturaren alorrean).

-Gaztelania da kultur kontsumoaren hizkuntza nagusia Katalunian (Baròmetre de la

Comunicació i la Cultura 2010). Salbuespen bakarra dira ikuskizunak (antzerkia,

dantza, zirkua eta magia) eta erakusketak. Nahiz eta katalana ohiko hizkuntzatzat

dutenek (2.429.000, biztanle guztien % 37,8) kultur eskaintza handiagoa kontsumitzen

duten ohiko hizkuntza gaztelania dutenek baino (3.764.000, %58,6), musika eta

bideojokoak salbu. Katalana ohiko hizkuntzatzat dutenek kontsumo elebiduna egiten

dute, ohiko hizkuntza gaztelania dutenek, berriz, soilik gaztelaniazko kultura

kontsumitzen dute.

-Zentralismoa: Bartzelonan gertatzen da ia dena; azken hamarkadetako azpiegitura

handi guztiak bertan zentralizatu dituzte. Populazio aldetik oso desorekatuta dago: 1,5

milioi biztanle Bartzelonan bertan bizi dira (guztiaren % 22), eta Bartzelonako eremu

1

Page 2: Kataluniako kulturgintza oharrak1

metropolitanoan (Bartzelona eta inguruko hiriak: l’Hospitalet, Cornellà, Badalona,

Sabadell, Santa Coloma…) 5 milioi bizi dira (guztiaren %72)

-Immigrazioa: Euskal Herrira baino askoz ere jende gehiago iritsi da azken

hamarkadan Kataluniara. Batez beste %15-17koa da etorkin berrien ehuneko Katalunia

osoan; herri dezentetan (Vic-en, adibidez) %25 inguru dira etorkin berriak. Horrek

hizkuntzaren eta kulturaren inguruko ahalegin berezia eskatu du (Consorci ia osorik

etorkinei katalana irakastera dedikatu da, gainontzeko lan guztiak albo batera utzita).

Politikan ere eragina izan du: Plataforma per Catalunya (PxC) alderdi xenofoboak gero

eta indar handiagoa du udaletan (Vic-en hasi zen; burua, Anglada, falangista ohia da)

eta PPk ere asko erabili du immigrazioaren kontrako diskurtsoa (eta gora egin du).

-Panorama politikoa: azken hilabeteetan bi hauteskunde egon dira, Parlamentukoak

eta udaletakoak. Bietan ondorio berberak atera dira: CiU jaun eta jabe Katalunia ia

osoan, PSCk eta ERCk (Esquerra Republicana de Catalunya) sekulako beherakada,

ICVk (Iniciativa per Catalunya-els Verds; Ezker Batuaren parekoa) eutsi egin dio, baina

oso indar guxi dauka, eta independentismoa zeharo zatituta aurkeztu da (ERC,

Solidaritat, Reagrupament, CUP-Candidatura d’Unitat Popular) eta oso gutxi atera du

(CUPek udaletan gora egin du, baina oso indar gutxi dute. Generalitatea sortu zenetik

CiU egon zen gobernuan, baina azken bi legegintzalditan ezkerreko hirukoa egon da (el

tripartit): PSC, ERC eta ICV. Hiri handiak eta diputazioak PSCren esku zeuden, baina

azken hauteskundeetan izugarri galdu dute eta orain ia dena CiUren esku dago.

Politikariek katalanez funtzionatzen dute; Parlamentuan guztiek soilik katalanez egiten

dute (sekulako “iraultza” izan zen Ciutadans noizean behin gaztelaniaz egiten hasi

zenean).

-Korrupzioa: Palau de la Música Catalana eta Millet kasua. Hautsak harrotu ditu

korrupzio kasu honek. Joan zen mende hasieratik erreferentziazko erakundea izan da

katalanismoan. Duela pare bat urte, ordea, bere buruak erakundetik lapurretan

ziharduela atera zen (milioika euro!!!) eta orain epaiketetan ari dira. Eskandalu handia

izan zen, izan ere burua, Felix Millet, erreferente handia zen Kataluniako kulturan.

Itxura denez, CiU ere tartean zen. Oraindik ere kalean dago Millet eta horrek askoren

kexua sortzen du (adibidez, M15 mugimenduaren kontzentrazioetan).

2

Page 3: Kataluniako kulturgintza oharrak1

-Baskitisa: katalan askok Euskal Herriarekiko duen miresmenari deitzen zaio. Horren

adierazgarri, euskara eskolen arrakasta (Hizkuntza Eskolan Ofizialean) eta Euskal

Etxearen indarra edo Egunkaria itxi zutenean egon zen itzelezko mugimendua. Jende

askok ezagutzen du Euskal Herria (Donostia eta Zarautz, behinik behin!!!).

HIZKUNTZA

Katalanaren inguruan asko erabiltzen da euskararekin erabiltzen ez den argumentu bat:

hiztun kopuru handia izatearena. Zazpi-bederatzi milioi hiztun aipatzen dituzte,

horregatik Europako hizkuntza ertainen artean sartzen dute (bada ikerketa proiektu

handi bat hizkuntza ertain horiek aztertu (hebreera, daniera, norvegiera, suediera,

hizkuntza baltikoak, nederlandera…) eta katalanerako ondorioak ateratzeko

(Comunitats Lingüístiques Mitjanes: http://www.ub.edu/cusc/llenguesmitjanes/ ).

Aurreko gobernuen ardatzetariko bat etorkinei hizkuntza irakastea izan da: “El català

llengua comuna” izan da euren leloa, bakoitzak bere hizkuntza izan dezan baina

katalana izan dadin guztion arteko komunikazioa bermatuko duen hizkuntza.

-CPNL (Consorci per la Normalització Lingüística) da administrazioaren organo

nagusia. Bertan parte hartzen dute Generalitateak, diputazioek eta udal askok. Irakasle

eta teknikari lanak egiten dituzte, baina azken urteetan batez ere etorkinentzat katalan

eskolak antolatzen jardun dute. Herri gehienetan udaleko hizkuntza teknikarien ordez,

CPNLko zentroa egoten da eta berau zian ohi da hizkuntza kontuetan erreferente

nagusia. Oso “filologizatuta” dago hizkuntza teknikarien arloa: eskolak ematen eta

zuzenketak egiten jarduten dute (oso gutxi dinamizatzen).

-Institut Ramon Llull: Etxepare Institutuaren parekoa

-Linguamón-Casa de les Llengües: hizkuntzen etxea sortzen dihardute Poblenou-n,

bisitak egin daitezke. Generalitateak sortua. Diru asko izan dute azken urteetan, baina

eurei ere iritsi omen zaizkie retalladak.

-Voluntariat per la llengua: mintzalagunaren antzeko programa da, arrakasta handia

izaten ari da.

Val d’Aran-en okzitanieraz hitz egiten da. Estatutuak jasotzen du ofizialtasuna eta duela

gutxi onartu zen okzitanieraren legea. Oso hiztun gutxi dira, han ere etorkin asko daude

3

Page 4: Kataluniako kulturgintza oharrak1

eta ez dago gainerako okzitanieradunekiko batasun sentimendu handirik (oso banatuta

dago okzitenarieran mundua).

Lurraldetasuna: lehen asko aipatzen zen Països Catalans, katalanez egiten duten

herrialde guztiak biltzeko. Orain ezker independentistak soilik erabiltzen du (eta indar

gutxi dauka). Hizkuntzaren izena ere aldatu egiten denez leku batetik bestera, badira

hizkuntza desberdinak direla esaten dutenak (“sezesionista” deitzen zaie eta eskuin

espainolistarekin lotuta egon ohi dira); horregatik esaten dute euskaldunok behintzat

horretan zortea dugula, euskarak izan bera duelako leku guztietan. Oro har, nire ustez

oso gutxi entzuten da gainerako lurraldeei buruz Katalunian. Hizkuntzaren egoera oso

desberdina da:

-Katalunia: ofizialtasun osoa, indar politiko handia, presentzia soziala ere handia

(beti ere hiriaren eta auzoaren arabera)

-Valentzia: PP gobernuan (berriro!), hizkuntzaren aurka ari dira jota sua

-Balearrak: gobernuan dagoen alderdiaren arabera, orain arte sozialistak egon

dira (ondo), baina orain PPk irabazi du eta hizkuntzaren kontrako politika egin ohi du.

-Franja (Aragoi): presentzia sozial handia (erabileran lurralde guztietako

handiena!!!!), baina iaz arte legerik ez

-Andorra: ofizialki indar handia, baina etorkin asko daude eta beste hizkuntzek

presentzia handia dute (frantsesa, portugesa eta batez ere gaztelania)

-Iparraldea: oso gaizki, soilik zahar gutxi batzuk dakite katalanez

-L’Alguer: Sardiniako hiria da, batez ere Kataluniako turismoak indartu du,

baina politikan eta kulturan ez du ia indarrik.

GIZARTE ZIBILA

Gai honetan, askok Euskal Herria hartzen du erreferente gisa hizkuntza kontuetan.

Bestelako gaietan Katalunian indar handia duela gizarte zibilak esan ohi da eta

katalanen izaeraren bereizgarri gisa aurkezten da. Hizkuntza kontuetan konplizitate

handiz jokatu dute gizarte zibileko taldeek eta gobernu guztiek, CiUkoek zein

tripartitekoek. Hori dela eta, ez dute euren jarduna erreibindikazioaren inguruan zentratu

(ez dira erresistentzialistak).

-Plataforma per la Llengua: hizkuntzaren inguruko talde nagusia. Herrietan taldeak

ditu

4

Page 5: Kataluniako kulturgintza oharrak1

-Òmnium Cultural: kultura, hizkuntza eta nazioaren inguruko erakunde nagusia.

Presentzia handia du lurralde osoan. Prestigio handia du.

-ACPV (Acció Cultural del País Valencià): Valentziako erreferentziazko gunea da.

Azkenaldi honetan asko entzun da eurei buruz, izan ere Valentziako Generalitateak

800.000 €ko isuna jarri diete Kataluniako TV3 ikusteko antenak jarri zituztelako eta

kanpainak egiten ari dira dirua biltzeko (2011ko Aste Santuan Lluís Llach-ek kontzertua

eman zuen han, nahiz eta azken urteetan erretiratuta egon).

-OCB (Obra Cultural Balear): Balearretako erreferentziazko taldea da

-Escola valenciana: eskoletan katalanaren alde egiten du Valentzian. Oso talde

garrantzitsua da.

MUSIKA

Duela urte batzuk katalanezko rockak (Sopa de Cabra…) izan zuen gorakadaren pareko

jartzen dute gaur egun katalanezko popak duen gorakada (Manel, Els Amics de les Arts,

Antònia Font…). Katalunian popak duen gorakada konformismoarekin lotzen dute

zenbaitzuk eta horren aurrean adibidez Valentzian rockak duen indarra jartzen dute

(adibidez, Obrint pas).

-Anselm Clavé-ren koruak oso garrantzitsuak izan ziren XX. mendean familiak

egituratzeko eta langileen arteko alkoholismoari aurre egiteko.

-Bartzelonan Palau Sant Jordi-n izaten dira kontzertu handiak

-Teatre del Liceu operaren inguruko erakundea, tradizio handikoa, goi mailako

burgesiaren sinboloa eta anarkisten jomuga XX. mendearen hasieran (oraindik ere

ikusgarria izan ohi da saioak bukatu ondoren Rambletan ikusten den Mercedes eta Audi

kopurua eta jende dotorea)

-L’Auditori: mota guztietako musika kontzertuak egiten dituzte

-ESMUC (Escola Superior de Música de Catalunya): badute atal bat herri musikari

buruzkoa

-CAT: musika tradizionala lantzen dute, eskolak (musika tresnak, kantu tailerrak eta

dantzak) eta kontzertuak egiten dituzte herritar arruntentzat, aspalditik ari dira lanean

eta oso egoitza txukuna dute. Jende asko dabil (neu ere kantuan ibili nintzen), baina nik

esango nuke bizitasun pixka bat falta duela.

Dantza

Dantza garaikideak sekulako indarra dauka Bartzelonan.

5

Page 6: Kataluniako kulturgintza oharrak1

-Institut del Teatre: dantza eskola dago, dantza garaikidea eta flamenkoa irakasten

dituzte

-Teatre del Mercat: dantza ikuskizunak ematen dituzte

-Esbart dansaire: herri guztietan dauden dantza taldeak dira; dantza tradizionalak egiten

dituzte, sarritan koreografia modernoekin.

-Bastoners: “ball de bastons” makil-dantza egiten dutenen taldeak dira; herri askotan

daude, neskak eta mutilek hartzen dute parte.

-Sardana taldeak (colla sardanista): eskoletan irakasten dituzte, baina batez ere

zaharrek egiten dute dantza; herri dantzetan

dabiltzanek kritikatu egin ohi dute sardana,

beste dantza herrikoi guztiak “jan” egin

dituelako. Kataluniako dantza nazionala da

eta oraindik ere plaza-dantza da: nonahi

jaietan sardanak jotzen dituzte eta jende asko

ateratzen da plazara dantza egitera;

Bartzelonan bertan domeka eguerdietan katedral aurrean jende mordoxka egoten da

dantzan.

Antzerkia

6

Page 7: Kataluniako kulturgintza oharrak1

Katalunian sekulako indarra eta tradizioa du antzerkiak. Gaur egun ere, sekulako

mugimendua dago antzerki munduan batez ere Bartzelonan.

Hainbat erakunde oso garrantzitsu dituzte:

-Institut del Teatre: eskola; 1970eko hamarkadako protesta antzerkia instituzionalizatu

du. Eskolak katalanez soilik ematen dituzte eta hortik ateratzen dira telebista eta

antzerkiko aktore nagusiak. Gehienek katalanez egiten dute lan.

-Teatre Lliure: antzoki handia; honek ere 70eko mugimendua jasotzen du.

Institutuarekin batera Montjuic-en dago, bata bestearen ondoan.

-TNC (Teatre Nacional de Catalunya): antzezlanak ekoizten dituzte, beti katalanez,

askotan bertako klasikoak, oso maila handiko lanak izan ohi dira; kanpoko produkzioak

ere ekartzen dituzte. Teatre Nacional S.A.ren Administrazio Kontseiluaren lehendakaria

izendatu berri dute: Sol Daurella (Cobega, Coca-Cola egiten duen enpresaren kontseilari

delegatua da)

ZINEMA

Hiruko gobernuak Zinemaren Legea atera zuen duela gutxi. Besteak beste, aretoetan

katalanezko zinema ikusi ahal izateko kuotak ezartzen zituen eta horregatik zalaparta

dezentea atera zen. Oraingo sailburuak ere defendatu egin du lege hori (Cultura21

2011). Espainian, berriz, sekulako kritikak izan ditu. Maiatz bukaerako egun hauetan

ere albistea da Espainiako Zine Akademiako lehendakari berriak Bartzelonara egindako

bisitan lege hori kritikatzen duela, derrigortu egiten dituelako enpresariak.

Katalunezko zinemagintzak nik esango nuke oro har ez duela indar handirik, nahiz eta

aurten oso garrantzitsua izan den Pa Negre, oinarri duen liburua oso garrantzitsua izan

zelako eta Goya sarietan sari asko izan dituelako.

LITERATURA

Sant Jordi egunean, apirilaren 23an, ospatzen da liburuaren eguna Katalunia osoan.

Sekulako indarra du tradizioak eta oparia egiteko ohitura dago: arrosa (emakumeei!!!!)

eta liburua (gizakumeei!!!!). Ez da jai eguna izaten, baina hala eta guztiz ere sekulako

jendetza ibiltzen da kaleetan eta salmenta handiak izaten dira (Durangoko azoka handi-

handi baten parekoa da). Gainera, Sant Jordi Kataluniako patroia denez, oso jai

katalanzalea da (adibidez, arrosak beti senyera edo Kataluniako bandera zati batekin

joan ohi dira). Katalanen zibismoaren eta seny edo senaren adierazgarri jartzen du askok

7

Page 8: Kataluniako kulturgintza oharrak1

egun hau. Euskaldunontzat harrigarri samarra: alkoholik gabe horrenbeste jende

elkarrekin ikustea niri oraindik ere sinestezina egiten zait.

Aurten beldurrez ziren liburu eta arrosa saltzaileak Aste Santuko zapatuan zelako eguna,

baina azkenean arrakastatsua izan da eguna.

Bartzelonan liburutegi publikoen sare oso ona eratzen ari da azken urteetan.

Indar eta tradizio handia du katalanezko literaturak. Gaztelaniazko idazle oso

garrantzitsuak ere badaude: Ana M. Matute, Vázquez Montalbán, Juan Marsé, Maruja

Torres…

LIBURUGINTZA

Industria editoriala oso garrantzitsua da (gaztelaniazko argitaletxe oso garrantzitsuak ere

hemen daude: Planeta, Paidós…). Urtean 10.000 titulu inguru argitaratzen ei dira

katalanez (munduko 20. hizkuntza da argitaratzen den liburu kopuruaren arabera,

hiztunen kopuruan 84.a izan arren) (Carod-Rovira 2010). 2007an Frankfurteko liburu

azokako gonbidatu nagusia izan zen Katalunia. Argitaletxeek Montserraten dute

jatorria, 1498an sortu baitzen Publicacions de l’Abadia de Montserrat.

Bernat Metge bilduma dute klasiko greziar eta erromatarren 361 lan itzulita 1922an

hasita. Beste itzulpen bilduma garrantzitsu bat Les Millors Obres de la Literatura

Universal da.

2010ean Espainian argitaratu ziren liburuetatik %84,5 gaztelaniaz izan ziren, %10

katalanez, %2,4 galizieraz eta %1,7 euskaraz (Kultura Ministerioa 2011). Gehien

argitaratu zutenak Madril (%34,9) eta Katalunia (%26,8) izan ziren.

Krisi handia sortu zen 2010ean Arc de Berà banatzaileak itxi egin zituelako bere ateak.

Sarritan batera ateratzen dituzte merkatura nazioarteko liburuen katalanezko eta

gaztelaniazko itzulpenak.

Komunikabideak

Baròmetre de la Comunicació i la Cultura izeneko erakundeak egiten du bertako

komunikabideen jarraipena.

Catalonia Today: ingelesezko aldizkaria Kataluniari buruz (“giri” asko bizi delako

hemen?)

8

Page 9: Kataluniako kulturgintza oharrak1

TV3 izan ohi da kate nagusia entzule kopuruan gehienetan. Programa guztiak katalanez

egiten dituzte, nahiz eta askotan eztabaidetan eta elkarrizketetan jendeak gaztelaniaz

egin (horrek asko harritu ninduen hasieran).

Prentsan bi albiste garrantzitsu (horrenbestez, katalana nagusi da orain idatzizko

prentsan):

-ARA egunkari berria (AVUIko jende asko joan da bertara, oso irudi dinamikoa

eta modernoa eman dute, kalitate handikoa) eta

-La Vanguardiak katalanezko bertsioa ateratzea (El Periódico, PSCren

ingurukoa, hasi zen 1997an, aurten argitaratuko dute 5000. zenbakia, eta orain

salmenten erdia inguru katalanezkoak ditu, Lleidako SEGRE ere aspaldi hasi zen); hasi

orduko, harpidedunen heren batek katalanezko bertsioa jasotzea eskatu omen du;

denborarekin, salmenten %50era iristea espero dute. Bereziki zaintzen dute izenburu

nagusia, ez dadin izan hitzez hitzezko itzulpena. Kazetari bakoitzak erabakitzen omen

du zein hizkuntzatan idatzi bere artikulua (erdi eta erdi izan omen daiteke hizkuntza

bakoitzean sortzen dena). Gero, itzulpen automatikoa egiten dute, kazetariak

errepasatzen du eta azkenik zuzentzaile talde batek errebisatzen du. El Periódico-k,

berriz, gaztelaniaz sortzen omen du, gero katalanezko itzulpen automatikoa egin eta

bukatzeko, zuzentzaileek zuzendu (hainbat akats famatuak egin dira: “Ana Botella” =

“Ana Ampolla”, nahiz eta mito urbano batzuk ere egongo diren tartean). Hain zuzen ere

La Vanguardia eta El Periódico dira gehien saltzen diren egunkariak. La Vanguardia

eskuinarekin dago lotuta (CiU eta, dirudienez, baita zati baten espainolistak ere:

horregatik ez omen du egin katalanerako jauzia orain arte, nahiz eta irakurle gehienek

katalanez jakin; harrigarria zen ikustea nola irakurleen gutun gehienak katalanez

zeuden). Kalitate onekoa izatearen fama ere badauka La Vanguardiak.

Iaz AVUI taldea indartu egin zen: El Punt erosi zuen eta talde bakarrean jarri zen

katalanezko prentsa.

9

Page 10: Kataluniako kulturgintza oharrak1

Badago zenbait beldur: ARAk asko ahuldu ei du AVUI eta orain La Vanguardia

katalanez ateratzeak, berriz, ARA bera ahuldu dezake, horrenbestez, katalanezko

prentsa katalanista oso ahul geratuko litzateke.

MUSEOAK

-CCCB (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona): oso erakusketa onak

egiten dituzte, sarritan hiriarekin eta hirigintzarekin lotuak. Nahiko berritzaileak dira:

zinema esperimentala, literatura berria. I+c+i (Investigació i Innovació en l’Àmbit

Cultural) zikloa antolatzen dute kultura eta berrikuntzari buruz. Ziklo horren barruan gai

hauek jorratu dituzte: 2.0 mundua, hezkuntza eta teknologia berriak, serendipiak…

INTERNET

-.cat domeinua lortzeko esperientzia hizkuntza bakarra da interneten domeinu propioa

edukitzen. Horren ondorioz, EHn ere .eus lortzeko ekimena jarri zen abian.

-Vilaweb: aitzindaria da interneteko komunikabideetan

Garrantzi handia du katalanak interneten erabiltzaile kopuruaren aldetik eta gune

kopuruagatik.

Associació d’Amics de Viquipèdia: 2009an katalanezkoa munduko 2. wikipedia zen

artikulu kopuruan ingelesezkoaren atzetik

Blogetan ere, presentzia handia du katalanak (2009an zortzigarren hizkuntza zen

blogosferan).

KULTUR POLITIKA

Honen inguruan oso liburu interesgarria (JA Fernandez 2008 El malestar en la cultura

catalana) irakurtzen ari naiz eta egingo dut hustuketa. Pujolen garaiko kultur politikak

eta horien inguruan sortu ziren diskurtso kritikoak aztertzen ditu. Interesgarria izango

litzateke, oso, hiruko gobernuak desberdintasunik markatu duen eta solaskideek zer

balorazio egiten duten jakitea elkarrizketetan.

Generalitateak izendatu berri du Kulturako sailburu Ferran Mascarell. PSCren

programa defendatu du, baina CiUren gobernuan sartu da. Aurretik ere izan zen kargu

horretan. Bost lehentasun markatu ditu (Cultura21 2011):

-epe laburra eta luzea aldi berean lantzea

-kultur produkzio katalana nazioartekotzea

10

Page 11: Kataluniako kulturgintza oharrak1

-publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana gehiago lantzea

-administrazio publiko eraginkorragoa eraikitzea

-kalitatezko edukien produkzioa lehenestea kultura katalanaren identifikatzaile

gisa

Generalitate barruan dago ICIC (Institut Català de les Indústries Culturals): kultur

industriak eta ikuskizunak bultzatzeko, Kataluniako filmategia kudeatzen du. Besteak

beste, Ramon Llull Institutuarekin batera Kataluniako musika taldeak atzerrira eramaten

dituzte. Kultur Industriei buruzko Liburu Zuria egin zuten, interesgarria baina zaharkitu

samarra ia 10 urte pasa direlako egin zutenetik (ICIC (Institut Català de les Indústries

Culturals) 2002). Badituzte beste argitalpen batzuk ere: El sector cultural en xifres 2010,

Llibre verd (Europa eta kultur industriei buruz) eta urteko memoria. Guztiak pdf-n

daude euren webgunean (ICIC). Beste zerbitzu bat SDE (Servei de Desenvolupament

Empresarial): kultur enpresen lehiakortasuna hobetzeko zerbitzua; besteak beste

aholkularitza zerbitzuak kontratatzeko diru laguntzak ematen dituzte.

-CoNCA (Consell Nacional de la Cultura i de les Arts): 2009ko martxoan sortu zen

kultur politikak berritzeko eta sorkuntzarako laguntza hobetu eta egonkortzeko.

Gobernuak izendatzen ditu kideak, eta oraintxe aldatu berri dute burua: Norbert Tomàs

(CiUkoa). Orain arte diru laguntzak ere eman ditu, baina CiUren ustez jakintsu talde bat

izan beharko litzateke erakunde hau.

-Diputazioak: nagusia Bartzelonakoa zen eta PSCren esku egon da beti, baina azken

hauteskundeetan galdu egin dute eta orain aldaketak egiten jardungo dute.

Kulturaren kudeaketa

Gero eta profesionalagoa da eta gero eta ikasketa gehiago dago gaiaren inguruan. Dena

den, kulturak administrazio publikoarekiko duen menpekotasuna kritikatu du zenbaitek

(Cabrera 2011).

Sitges-en esperientzia berri bat egiten ari dira: Qualia izeneko plataforma bat

eraikitzeko asmoa dute (Marcé 2011). Balio katearen hiru oinarri ditu kultur

plataformak: formazio artistikoa, ekintzaileentzako espazioak eta prestigiozko

festibalak.

HERRI KULTURA

11

Page 12: Kataluniako kulturgintza oharrak1

-Colles castelleres: giza gazteluak (castells) egiten dituztenen taldeak dira; sekulako

antolamendua dute eta jende asko mugitzen dute;

mugimendu sozial oso zabala da eta mota eta adin

guztietako jendeak hartzen du parte (ume, gazte eta nagusi,

gizon eta emakume); aurreko gobernuarekin etorkinak

integratzeko tresna gisa hartu zituzten. Katalantasunaren

oinarritzat hartzen dute (“fem colla!”, denok batera,

antolatuta jardunda). UNESCOk duela gutxi gizateriaren

ondare izendatu ditu.

-Colles de diables: “deabruak” dira, jaietan suarekin zerikusia duena euren kontu izaten

da. Batez ere gazte jendea izaten da.

-Trabucaires: trabuko edo antzinako eskopetekin ibiltzen dira jaietan tiro egiten.

-Centres d’esplai: oso ezagunak daude, gaztetxoentzako aisialdiko zentroak dira, herri

guztietan daude eta askotan boluntarioekin funtzionatzen dute. Eskautetan dute jatorria

-Ateneus: herri eta auzo askotan daude, aspaldikoak dira, eta toki bakoitzean oso

eginkizun desberdinak izan ohi dituzte. Oso ezaguna da Bartzelonako ateneoa,

literaturarekin harreman handia du.

Bestelakoak:

12

Page 13: Kataluniako kulturgintza oharrak1

- somescola.cat: conjunt d’entitats cíviques, culturals i educatives que defensen el català

com a llengua vehicular a l'ensenyament a Catalunya, i donen suport a l’escola catalana

i al model de cohesió social que aquesta representa.

- Associació de professionals de la gestió cultural de Catalunya

(http://www.gestorcultural.org/index.php): ez dute ezer hizkuntzaren inguruan euren

webgunean. Generalitateak, Bartzelonako Diputazioak eta Bartzelonako Udalak sortua

Associació de Professionals de la Gestió Cultural de Catalunya (APGCC)

C/ Montalegre, 7

08001 Barcelona

Tel. 93 402 28 27 / 93 402 25 65

Fax 93 402 25 77

e-mail: [email protected]

www.gestorcultural.org

Horari d'atenció al públic: de dilluns a divendres de 9h a 15 h

Coordinadora tècnica: Lurdes Masdevall

Secretària tècnica: Meritxell Jubany

[email protected]

-Bartzelonako Diputazioa: http://www.diba.es/cultura/default.asp Ziurrenik,

interesgarria izan liteke alderdi teknikotik, baina PSCren esku egon denez, ez dute lan

berezirik egingo hizkuntzarekin. Dokumentazio zentroa.

13